text
stringlengths
0
20.2k
eta mundu dohakabea
hola zinuen salbatu
hartuz gureak bezalako
gorphutz eta arima bat
birjina baten sabeleko
haur zinen jautsi gutarat
izpiritu sainduaganik
birjina guziz garbia
zu bethi birjina izanik
amatu zinen maria
horra izate jainkozkoa
gugatik haragitua
jainkogizon gizonjainkoa
ordutik jesus deitua
jainkotasun gizontasuna
bi natura ditu betan
bainan bakharra da presuna
bi natura horietan
jainkoaren zinezko ama
baita birjina maria
izen hoi du zuzen emana
jainko semetik jaria
gizontzeak ez du gutitu
jesusen jainkotasuna
jainko gizonak du goititu
berekin gizontasuna
gizonaren jainkoztatzeko
jainkoa da gizon egin
gu zeruraino alxatzeko
zerutik da lurrerat jin
guretzat gizon egin eta
hil zarena jesus ona
zuk merezituz baizen ez da
salbatzen ahal gizona
jainkoaren ama saindua
guk ere ama zaitugu
ama maite botheretsua
ai urrikal zakizkigu
__________
jesusen bizia
bethelemeko heian negu bihotzean
jesus haurra sortu zen eguerri gauean
artzainek erregeek lehenik dute han
adoratu jainkoa gizontasunean
jesus errege dela herodes entzunik
hark tronua khen dezon lotsa da jadanik
haur guzien hiltzeko manua emanik
jesus hil nahi luke hetan atzemanik
berri hori josepek zuenean jakin
ihes gan zen harturik haurra amarekin
hiru urthe egypton egon ziren behin
herodes hil zenean gero etxera jin
jesus maria josep o zer familia
nazaretheko etxe hartako loria
hogoita hamar urthez jesusen bizia
aphaltasunean zen iragan guzia
gero zen abiatu jesus predikatzen
bere botherearen jendetan agertzen
bere erresumatzat elizaren biltzen
apostoluetarik lan hortan hasi zen
osteka judearen barne ta hauzotik
eriak bai sendoak zarraizkon ondotik
askotan jende sorkha soberarengatik
petriren untzitik zen mintzo itsasotik
erien sendatzea hil hotzen piztea
itsaso ta haizeen manatuz heztea
bortz mila gizon gose bortz ogiz haztea
jesusen bizia zen holakoz bethea
zeren bere berthutez hain zen miragarri
gaixtaginak zitzaizkon jesusi jazarri
hoien higuintzak zion ondotik ekharri
bere heriotzea gure salbagarri
__________
jesusen azken afaria
errefaua
adora dezagun mendeen mendetan
jesus jainko jauna sakramendu huntan