text stringlengths 0 20.2k |
|---|
jesus amodioz bihotza gaindian |
zein miragarri zen azken afarian |
guretzat zelarik hiltzerat abian |
gerokotz ere zen gurekin nahian |
apostolueri erraten diote |
«ni gaur saldua naiz bihar hilen naute |
aitarenganako denbora zait bethe |
huna orai zenbat zaituztedan maite» |
ogia harturik mintzo da jainkoa |
«hau da ene gorphutz gurutzerakoa» |
gero kanbiatuz orobat arnoa |
«hau dut ene odol ixuri gogoa» |
«ene gorphutz hau da zuen janaria |
ene odol hau da zuen edaria |
hautan dut finkatzen testament berria |
zuekin neraukan bihotzlokharria» |
sakrifizio ta sakramendu saindu |
jesusek egoitza gurekin hemen du |
gu nahiz alxatu bera da aphaldu |
oro nahi baitu beregana bildu |
ogi eta arno itxurez iduri |
itxuretan jesus itzaltzen da guri |
izatez hargatik ez arno ez ogi |
jesus berbera da sakramendu hori |
aldare sainduko sakrifizioa |
berbera da nola galbariokoa |
berdinberdina da bien balioa |
bietan bera da bitima jainkoa |
gurutzean jesus odolez hustu zen |
odol bera dugu mezan ezagutzen |
bainan mezan ez du odolik ixurtzen |
pizturik ez baita gehiago hiltzen |
iduri bakhotxa zathitzen denean |
jesus osorik da zathi bakhotxean |
jesus ez da hausten ostia haustean |
ez eta mendratzen hura gutitzean |
mixterio huni o kristau maitea |
gorphutzeko begiz bakharrik ez beha |
huntako begia da guziz fedea |
bihotz garbiak du bixta hoi hobea |
jaten du justuak jaten du gaixtoak |
barnez nor zer garen badaki jainkoak |
gerokotz hargatik zer ondorioak |
loriazko edo zorigaitzezkoak |
huna aingeruen ogia nun dugun |
zeruko bidean hazkurri ta lagun |
nor ere ez baita garbi ez fededun |
huntarik jan gabe geldi bedi urrun |
jesusek nahi du gohazkon guziak |
arimak xahurik xuritan jauntziak |
ez bagare haren haragiz haziak |
ez dezake iraun gu baithan graziak |
jesusek gu baithan delarik egoiten |
oi zenbat grazia darokun emaiten |
gu ere lorios hil eta pitz gaiten |
bera da hazitzat gutarat eraiten |
adoratzen zaitut o jesus maitea |
aldaretik zaude orai niri beha |
ezagutzen nauzu ni bekhatorea |
urrikal zakizkit o salbatzilea |
__________ |
jesu kristoren pasionea |
azken afaritikan |
gauari behera |
jesus atheratu zen |
othoitz egitera |
oliben baratzean |
hantxe dago bera |
betbetan horra non den |
erortzen lurrera |
zerk aurdiki othe du |
jesus jauna hola |
agonian ahuspez |
horra non dagola |
bere heriotzea |
bixtara zaiola |
izerdiarekilan |
dohako odola |
bere agoniako |
kalitza khiratsa |
iretsi behar eta |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.