text stringlengths 0 20.2k |
|---|
oh zenbat den lotsa |
munduko bekhatuak |
betan eta baltsa |
nola baita lehertuz |
arnotzen mahatsa |
judas bere nausiaz |
ixilka zokhotan |
juduekin ari zen |
aspaldi tratutan |
hoitahamar pezeta |
horra zenbatetan |
saldu duen judasek |
jesus arras hortan |
soldatu tropa baten |
bera aintzineko |
heldu da judas eta |
ez huts egiteko |
nori ere musu bat |
emanen baitako |
hori da seinalea |
hori lot bekizko |
baratzean sarturik |
jada gau beltza zen |
jesus bere lekuan |
dute atzematen |
musu maltzur bat dio |
judasek ematen |
jesusek «aixkidea |
zer ari haiz hemen» |
ihes abian ziren |
denak harrituak |
«har nazazue» dio |
jesus amultsuak |
hedatzen diotzate |
besoak eskuak |
orduan lotzen zaizko |
laster soldadoak |
jerusalem barnerat |
orai deramate |
gauak gauari presan |
jujatu behaute |
kaifasen tribunala |
ospeka da bethe |
jesus pasoka thuka |
hantxe dabilkate |
bertze apostoluak |
ganak ziren ihez |
bakharrik zen jarreiki |
jesusi piarres |
ezkaratzetik beha |
han zagon beldurrez |
zer othe zuten bada |
eginen jesusez |
kaifasen neskatoa |
zitzaion ohartu |
«errazu jesus horren |
laguna zare zu» |
piarresek egiten |
dio juramentu |
ez duela hark jesus |
nihon ezagutu |
piarresek nausia |
ukhatu orduko |
gauerdiko oilarra |
kantuz hasi zako |
jesusek ja errana |
gogora dohako |
«oilarrak jo gabe nauk |
hik gaur ukhatuko» |
ohartzen da nausia |
beha dagokola |
behatze hark jo dio |
bihotzaren zola |
badoha handik laster |
nigar dariola |
piarres gehiago |
ez daite kontsola |
kaifasek «nor haiz» dio |
jesusi galdetzen |
jesusek «ni kristo naiz» |
dio ihardesten |
denak dire orduan |
oihuz abiatzen |
«ez haiz hi blasfemio |
egile bat baizen» |
lekhukoak mintzatzen |
abiatzen dire |
gezurrean aurkituz |
bai ixilzen ere |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.