text stringlengths 0 20.2k |
|---|
i |
lurderako eta harperako bidean kantatzekoa |
airea atzar gaiten atzar lotarik |
(errepikaz guziek) |
guazen guazen galdetzen gaitu |
ama birjinak lurdera |
dugun ikus nun den agertu |
guazen lurdeko harpera |
(batek) |
eskualherrian entzun dugu |
mirakuilu baten fama |
lurdesen ikusi omen du |
haur batek jesusen ama |
guziek guazen guazen galdetzen gaitu |
hamalau urtheko nexka bat |
deitzen zena bernadeta |
ur hegiko zariketarat |
goiz batez gan zen xotxketa |
guazen guazen |
harrabox handi bat entzunik |
zer othe zen beha zagon |
andre bat harroketan xutik |
agertu omen zitzaion |
guazen guazen |
harpe batetik goraxago |
zilhoska baten erdian |
ama birjina beha dago |
bernadetari lorian |
guazen guazen |
argi xuriz bezti omen zen |
eta xoragarri eder |
haur bihotz garbi bati baizen |
ez zaiteken hala ager |
guazen guazen |
erran omen zion haur hari |
ithurri bat bazela han |
edan zezan han eta garbi |
zadiela ur berean |
guazen guazen |
harpe hartan ez baitzen urik |
lehen sekulan ikusi |
bernadetak han ithurririk |
nihun ez zezaken kausi |
guazen guazen |
bernadetak harpe xokhoan |
eskuz xilhaturik lurra |
bet betan hark egin xiloan |
sortzen hor hasten da ura |
guazen guazen |
ithurri bat nasaia orai |
erran dute han badela |
sendatze handiak ere bai |
ur hark egin dituela |
guazen guazen |
gero hau eran zion omen |
birjinak bernadetari |
«eliza bat nahi dut hemen |
errozute aphezeri» |
guazen guazen |
hau ere omen zion erran |
«mintza zaite bernadeta |
jendea proasionean |
hunat bil dadin osteka» |
guazen guazen |
bernadetak zion maria |
oihuz zagola gutara |
«othoitz eta penitentzia |
egizueta ez bara» |
guazen guazen |
bertze behin zen saminago |
ama birjinaren hitza |
«ez dirot atxik gehiago |
jaunaren beso borthitza» |
guazen guazen |
hau da galdegin zioena |
haurrak gero birjinari |
«andre ona zure izena |
erradazu othoi niri» |
guazen guazen |
andrea orduan eman zen |
zeru ederrari beha |
zioelarik «ni naiz deitzen |
jaiotze notha gabea» |
guazen guazen |
ii |
lurdeko harpe sainduaren aintzinean kantatzekoa |
boz batek |
huna huna harpe saindua |
belhaunika gaiten hemen |
birjinaren ager lekhua |
beha horrat horra nun den |
guziek |
horra horra harpe saindua |
hor agertu zen maria |
huna mirakuiluz sortua |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.