text
stringlengths
0
20.2k
maria zu hain garbi
hain saindu sorthua
zuk duzu sugeari
lehertu burua
agur agur agur maria
jaunak zu bethidanik
zintuen beiratzen
zure seme zu ganik
sortzekoa baitzen
agur agur agur maria
jainkoaren eskutik
ez da atheratu
obrarik hain perfetik
nola baitzare zu
agur agur agur maria
o birjina maria
zer konpara zuri
elhur egin berria
ez zait aski xuri
agur agur agur maria
zure baithan maria
berthutea dago
mendiko ithurria
baino garbiago
agur agur agur maria
zutan gauza handiak
jaunak egin ditu
eta haren graziak
zaizkitzu gainditu
agur agur agur maria
jaunaren baratzeko
lore hautatua
gizon da eta jainko
zure fruitua
agur agur agur maria
emazte pare gabe
jainkoak egina
amatuz geroz zare
gelditu birjina
agur agur agur maria
oi zu birjtna saindu
jainkoaren ama
amatzat guri zaitu
semeak emana
agur agur agur maria
zure semea hiltzen
ari zelarikan
gutaz amatu zinen
dolore handitan
agur agur agur maria
oi zein puxanta zaren
birjina maria
zeruko loriaren
erdian jarria
agur agur agur maria
zure haurren othoitza
othoi entzun zazu
ama zure laguntza
zerutik iguzu
agur agur agur maria
huna orai hirur ahopaldi edo berset lurdeko pelegrinaietakotzat berex eginak eta bertze kasuetan salta ditezkenak
hemen (edo lurden) zinen agertu
maria haur bati
gero zer den gerthatu
munduak badaki
agur agur agur maria
harroka hau zen lehen
urik gabekoa
eta geroztik hemen
ura nasai doha
agur agur agur maria
arimak bai gorphutzak
zahar ala gazte
hemen sendatu gaitzak
nork khonda detzazke
agur agur agur maria
(horra lurdesen berean kantatzeko hiru bersetak)
gure ama maitea
zuk othoi zerutik
eskualdunen fedea
idukazu xutik
agur agur agur maria
eliz’eta frantzia
dagotzu nigarrez
zure ganik maria
laguntza beharrez
agur agur agur maria
lagun zazu eliza
zure bothereaz
bothere berak beza
frantzia altxaraz
agur agur agur maria
kantika hori bera lehenbiziko berseta amodio ohore errefautzat hartuz (agur mariarik gabe) eman diteke bertze aire huntan edo bertze asko eskuara airetan
iv
othoi ama maitea urrikal zaizkigu