text stringlengths 0 20.2k |
|---|
i |
batek |
uholde baten pare orai bekhatuak |
gaindiz bazter guziak ditu hondatuak |
nun dire fededunak nun dire justuak |
azken eguna hurbil othe du munduak |
errefaua guziek |
othoi ama maitea |
urrikal zaizkigu |
jainko zure semea |
hasarre baitugu |
abisua— «othoi ama maitea» errefau lehenbiziko hori bera errexagoz hola hola aldi guziez errepika diteke bertze berseten ondotik ere |
segida huntan ezarriak diren bertze errefau diferentak ez litezke kantatu behar zoin noiz eman onxa kasu eginez baizen |
ii |
nor da gure artean erran dezakenik |
«ez naiz ni deusen beldur nik ez dut hobenik» |
zuk dirozu maria hain garbi izanik |
gure grazia ardiex jainkoaren ganik |
zuri gaude maria |
oihuta nigarrez |
jaunaren justizia |
eztitu beharrez |
iii |
gizonen arbuioek aserik jainkoa |
bere azotearen higitzera doha |
nork orai atxik liro jaunaren besoa |
zu zare zu maria indar hartakoa |
othoi ama maitea |
urrikal zaizkigu |
jainko zure semea |
hasarre baitugu |
iv |
jaunaren justiziaz ikharetan gaude |
othoi ama jar zaite zure haurren alde |
harengana nor hurbil nor ager zu gabe |
zu zaitugu zu haren bihotzaren jabe |
zuri gaude maria |
oihuta nigarrez |
jaunaren justizia |
eztitu beharrez |
v |
jauna aithortzen dugu gutarik hainitzi |
zuri zer zor dautzugun zitzaikun ahantzi |
gure fedea dugu aphaltzerat utzi |
eskualdunaren ganik hori zaitzu gaitzi |
othoi ama maitea |
urrikal zaizkigu |
jainko zure semea |
hasarre baitugu |
vi |
lehengo fede hura berritz pitz dakigun |
o fededunen ama zuk gaitzatzu lagun |
bai eskualdunek hemen hitz eman dezagun |
bethi zinez izanen garela fededun |
bai eskualdunek hemen |
hitz eman dezagun |
bethi zinez izanen |
garela fededun |
vii |
elizaren argia erroman hain handi |
gaixtaginen nahia laite hil baladi |
zuri gare maria denak oihuz ari |
emozu bitoria aita sainduari |
zuri gare maria |
denak oihuz ari |
emozu bitoria |
aita sainduari |
viii |
zer hersturetan dagon gur’aita saindua |
kolpe berez frantzia nola minhartua |
maria entzun zazu hekien oihua |
hek altxatzen badire salbu da mundua |
zuri gare maria |
denak oihuz ari |
emozu bitoria |
aita sainduari |
v |
amodio birjina mariari |
maite zaitut ô birjina maria |
eta bethi zaitut maitatuko |
ama maitagarria |
nere bihotz guzia |
izan bedi zuretzat bethiko |
nor liteke bihotz bat izan eta |
zu maitatu gabe lagokenik |
nik zu nola ez maita |
ene baithan ez baita |
zu maitatuz baizen zorionik |
bainan ene bihotzaren ahala |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.