text
stringlengths
0
20.2k
bekaturako bidea batzuetan ematen da bekatu eragiteko asmorik gabe au gertatzen da esaten edo egiten bada lagun urkoarentzat bekaturako perill andia ekarriko duan gauzaren bat ala gertatu oi da itz loidesonestoak esateko oitura duenakin denbora igarotzeko unore onean esaten dituela darauste onelakoak baña ez dira ontz...
bekaturako bide edo eskandaloa beste batzuetan ematen da laguntzen zayola lagun urkoari gauza debekatuetan era onetan eskandaloa deritzan bekatua egiten du nagusiari etxekoandre edo lagunari lapurretan laguntzen dionak ezkontzeko dauden estalki jartzen danak egon ditezen aek bakarrik eta nai duen eran era berean etxee...
atzenean bekaturako bide edo eskandaloa ematen da zenbait aldiz baldin bat bere karguaren eginbideai eranzuteko zabarra bada ez da asko erriko buru eta kargudunak edo gurasoak gauza gaiztorik ez egitea gauza bearra da gañera karguari arretarekin eranzutea eta au ez egitera asko gazte eta zar eroriko dira bekatuetan et...
lagun urkoari bekaturako bide edo eskandaloa ematea da jaungoikoa utzirik satanasen alde altxatzea eta onen gerrari eta serbitzari jartzea satanas munduaren asieratik ari da jainkoari gerra egi ten eta animak infernura amilderazten eta beragatik eskandaloa ematea da satanasen gerrari jartzea animak infernura bidaltzek...
lagun urkoari bekaturako bidea edo eskandaloa ematea da zerurako jaunak egin zuan anima alegiñean amilderaztea betiko su eta garren artera asma diteke gogortasun itsusiagorik idi edo bei bat karobi batera botatzea gogortasun andia izango lizake zer izango da zerurako jaunak egindako anima betiko infernura bota nai iza...
lagun urkoari bekaturako bide edo eskandaloa ematea da golpe batean iru eriotza izugarri egitea illtzen du alabaña lenengo lekuan bere anima ezekiel profetak dion bezala anima quae peccaverit ipsa morietur (c 18) illtzen du urrena lagun urkoaren anima eta animarekin batean arteraño egin zituan obra on guziak iltzen du...
atzenean lagun urkoari bekaturako bide edo eskandaloa ematen diona beartua dago animetan egin dituan kalteak alegiñean desegitera baña nola au egingo du ezpadaki norañokoak diran egindako kalteak bekaturako bidea ematearekin gertatzen da gari soro baten erzeko lasto igarrai su emanda gertatzen dana edo gertatuko litza...
(erakusaldi au arkitzen da geyago segitu eta akabatu gabe agirre jaunaren paperetan)
amazazpigarren erakusaldia
bekatuaren ondoren gaiztoen artean irugarrena izan oi da bekaturako bide eta sareetan anima nasturik eta katrabillaturik geratzea orregatik bekaturako bideen gañean izango da erakusaldi au
aditzera emango da lenengo lekuan zer eta zenbat gisatara izan oi dan bekaturako bidea
aditzera emango da urrena zeñ gauza bearra dan bekaturako bideetatik aldegitea
dereliquisti dominum deum tuum scito et vide quia malum et amarum est reliquisse te dominum deum tuum jerem 2
utzi dezu bekataria zure jaun eta jaungoikoa eta alperrak izan dira zu zerurako bidean ipintzeko oraindañoko nere alegin guziak jakizu bada esaten dizu jeremiasek jakizu eta ekusi ezazu gauza gaizto eta samiña dala zuk zure jaun eta jaungoikoa utzi izan dezun eran uztitzea scito et vide quia malum et amarum est reliqu...
* * *
bekaturako bide eta perillaren izenez aditzen da artarako bidea ematen digun edozeñ gauza baña ez dira berdiñak bide eta perill guziak bata da urrutikoa eta onela deitzen zayo zeren beregandik urruti daukan bekatua eta gutxitan amilderazo oi duan artan bazatoz elizara eta ekusten dezu gizon edo emakume bat ongi janzia...
bekaturako beste bide eta perilla da urkoa zeren bide eta perill onetan dagoana edo jartzen dana sarritan erori oi dan bekatuan edo beintzat erortzeko perill andia dan sayets guzietara begiratu ezkero demagun arako etxe artan jai egunetan biltzen dirala mutillak eta neskatxak aritzen dira denbora puska batean karta jo...
bekaturako bide eta perilla izan diteke urkoa obrazko bekaturik izan ez arren baldin itzez gogoz edo beste moduz erortzeko bide edo perill andia hada emendik atera dezakezu zenbait gazte gaitzeronz kolokatzen diranetik zentza ditezen artean bizi dirala bekaturako bide eta perill andi eta urkoan nola ori esango didazu ...
bekaturako bide eta perilla izan diteke urkoa edozeñ mandamenturen kontra uste due batzuek seigarren mandamentuari dagozkan gauzetan bakarrik izan oi dala bekaturako bide eta perill urkoa eta engañatzen dira bada seigarren mandamentuaren kontra ezezik besteen kontra ere bekatu egin diteke eta askotan andiagoa orregati...
bekatuaren bide eta perill urkoa batzuetan da borondatearen kontrakoa esan nai det nai ta ere ezin batek utzi dezakeana beintzat kalte andi gabe badijoa bat itsasoan eta onzian arkitzen du bere burua seigarren mandamentua autsitzeko bide eta perill urkoan deitzen zayo bide eta perill oni borondatearen kontrakoa zeren ...
gerta diteke gauza bat berez gaiztoa ez izatea eta alaere askorentzat bekaturako bide eta perill urkoa izatea eguzkiaren eta izarren edertasuna ez da gauza gaiztoa baizik ona alaere anziñako denboran askorentzat izan zan idolatriarako bidea ona da ezkonza errietako kargudun izatea baña askorentzat dira anima galtzeko ...
bekaturako bide eta perilla urkoa izateko ez da sarritan bekatuan erori bearrik baldin era danean erortzen bada bat urtean beñ izan oi da iñuteria eta urtean beñ erri bakoitzeko festak alaere askorentzat egun oriek dira bekaturako bide eta perill urkoa zeren erortzen diran edo gogoz edo itzez keñadaz edo bestela baña ...
atzenean bekaturako bide eta perilla izan diteke urkoa bekatuan erori baño lenago ere baldin alde guzietara begiraturik erortzeko perill andia bada jose anziñakoa jakoben seme ederra etzan bere etxekoandrearekin bekatuan erori baña orpozorpo zerraikion emakume gaiztoa eta aren atzaparretan utzirik kapa iges egin zuan ...
* * *
espiritu santuak esaten digu perrilla nai duana perillean bukatuko da qui amal periculum in illo peribit (eclesiastici 3º v 27) esan nai du perillean eroriko dala ala gertatu da beti eta aurrera ere gertatuko da zer gertatu zitzayon ebari bazebillen paradisuko berjera zoragarrian etsai galgarria asi zitzayon galdeka z...
ekusten dezu kristaua zeñ gauza bearra dan bekatuaren bideetatik aldegitea baña nola aldegingo dezu gogortuaz bazoaz bekatuan nola aldegingo dezu utzi badezu zure jaun eta jaungoikoa eta beragana biurtzeko biotzik ezpadezu aldegin bearrean zalbiltzan erri eta tokietan eoko dituzu sare berriak eta nonnai nastuko zera b...
emezortzigarren erakusaldia
eta bekaturako bideen gañean bigarrena
adirazten da lenengo lekuan nolako aitzakiak billatzen dituan bekatuaren bideetan nasturik bizidanak andik ez irteteko
adirazten da urrena zeñ negargarriak diran emendik bekatariari etorri oi zaizkan ondorenak
dereliquisti dominum deum tuum scito et vide quia malum et amarum est reliquisse te dominum deum tuum jerem 2
utzi dezu zure jaun eta jaungoikoa eta añ eskergabea zera zure aita onarentzat non biurtu etzeran beragana aditu dituzun ainbeste egia gozorekin ere jakizu bada esaten dizu jeremiasek jakizu eta ekusi ezazu gauza gaizto eta samiña dala zuk zure jaun eta jaungoikoa utzi dezun eran utzitzea scito et vide quia malum et a...
* * *
anima bat bekatuaren sare eta bideetan nasturik bizi danean alde batetik arkitzen da gerokoaren ar ozkariarekin eta bestetik sorra dago bear lukeana egiteko eta billatzen ditu al dituan aitzakiak bekatuaren bideak ez uzteko ara aitzakia oetatik batzuek
lenengoa ez det ukatzen urlia nere etxean egotea edo onara etorri oi dan bezala etortzea neretzat dala bekaturako bide eta perill andia baña ez daukat nik eskurik ura etxetik botatzeko edo aren etorrerak eragozteko zer nai du nik egitea aitzakia onek ez dizu ezer balioko jaunaren aurrean eta badakizu ezin bekatuari le...
bigarren aitzakia aitortzen det oraindaño bizitu naizala bekaturako bideetan eta egin ditudala ezin konta al bekatu denbora puska batean jai arrasaldeetan joan oi nintzan etxe batera biltzen giñan mutillak eta neskatxak eta gertatzen ziran jotas eta ibillera lotsagarriak ala bertan nola etxerako bi dean eta beste onen...
irugarren aitzakia joango naiz arako etxe artara arako lagun aetara baña ez det ezergatik bekaturik egingo lenago lepoa eman atozea oraindaño etxe eta lagun oriek ez dira zuretzat izan bekatuan erortzeko bide eta perill andiak edo gogoz edo itzez edo bestela eta alaere diozu joango zerala perill orietara eta ez dezula...
laugarren aitzakia joango naiz etxe artara joango naiz lagun gaizto aetara baña uste det jaunak emango didala bekatuan ez erortzeko lagunza ala eskatu diot benaz birjiña txit santari bekatari zentzugabea au da bekaturako bidea utzi nai ez izatea eta jainkoaren laguntza eta birjiña txit santaren bitartekotasuna zure be...
bostgarren aitzakia joaten naiz ni urliaren etxiera baña ez gauza gaiztorik egitera besteak ere joan oi dira nai duen lekura au da ematen dituzun esanmesak kentzeko biotzik ez izatea demagun etzoazela ara gauza gaiztotara baizik errosarioa esatera baña munduak badaki urlia dala ergel bat eta zu zerala jaunaren beldur ...
seigarren aitzakia urliaren etxera joaten naiz edo sandiarekin egoten naiz baña aspaldi ez da gauz andirik gertatu au da beartua eta artarako bidea gañtxuritzea leneko perillean geratzeagatik atozea eta urliarekin zaudenean ez oi dira gertatu izketa lizunak keñada lotsagarriak musu eta laztanak oriek bai jauna eta ala...
zazpigarren aitzakia al banu utziko nuke bekaturako bide eta perill au baña zertan nago ni urliarekikoa galtzen badet au da munduaren edo mundukoen beldurrez bekatuan eta bekaturako bidean bizi nai izatea atozea etzenduan batayoko egunean jaungoikoa gauza guzian gañetik amatzeko itza eman ez dezu dotrinan esaten jaung...
zortzigarren aitzakia zer esango due etxe onetatik irteten banaiz edo etxe artara joaten ezpanaiz au ere bekaturako bidean geratu nai izatea da geyenetan atozea badakie auzoan eta inguruetan zure bizitza gaiztoaren berri ezpadakie ez due ezer esateko biderik batere zeren etxe batetik irteteko edo baste batera ez joate...
bederatzigarren aitzakia jauna bekaturako bide eta perill urkoa utzitzea aiñ gauza bearra bada esango diot urliari bukatu dirala gure kontuak egin dezala konfesio on bat atozea eta onenbesterekin geratu nai dezu bekaturako bidean eta uste dezu zuk ori esatearekin onduko dala urlia demagun itotzeko zorian iduki duela o...
* * *
lenengo ondorena da jaunak ukatzea bekatuan ez erortzeko bear dituan zeruko lagunzak ez dizu jaunak agintzen bekataria zeruko indar eta lagunza bekatuan ez erortzeko zere nayez jartzen bazera edo bazaude bekaturako bidean s pedro bere nayez jarri zan izketan eta surtan berotzen jesusen etsayakin eta erori zan bekatuan...
bigarren ondorena sakramentuak eta jesukristok gure onerako ixuri zuan odol preziosua bere animaren puzoi biurtzea bekatuaren bide eta perill urkoan bere nayez dagoanak alabaña ezin artu dezake absoluziorik eta artzen badu izango du bere kaltean eta au bera gertatuko zayo beste sakramentuakin
irugarren ondorena geyenetan eriotza negargarria zeren edo batetan edo prestaera txarrarekin ill oi diran onelakoak ala gertatu zitzayon toledoko inguruan ezkutari bati izan zuan noizbait birjiña txit santaren jayera andia baña adiñean zerbait sartu zanean oitu zan gaiztakerietara eta bizitu zan bekaturako bidea bere ...
ekusten dezu bekataria zeñ negargarriak diran bekatuaren bide eta perillak ez uztetik datozen ondorenak ez du bekatariak biotzik sare oek urratzeko eta billatzen ditu milla aitzakia bekatuaren bideak ez uzteko eta etsai galgarriak berekin darama betiko su eta garren artera emendik atera ezazu kristaua zeñ gauza gaizto...
emeretzigarren erakusaldia
bekatuaren ondoren gaiztoen artean laugarrena izan oi da konfesio gaiztoak egitea au era askotara gertatzen da len luzaro aditzera eman izan dedan bezala baña ez naiz guzien gañean itzegiten geratuko asi dedan lana guyegi luzatu ez dedin gaur ukituko dira bekatuak lotsaz konfesatu gabe utzirik egiten diran konfesio gai...
dereliquisti dominum deum tuum scito et vide quia malum et amarum est reliquisse te dominum deum tuum jeremiae 2
utzi dezu bekataria zure jaun eta jaungoikoa eta amairu erakusalditan egin da alegiña zu zauden perill izugarritik ateratzeko baña alperrik etzera esnatu bekatuaren modorra edo lo astun orretatik jakizu bada esaten dizu jeremiasek jakizu eta ekusi ezazu gauza gaizto eta samiña dala zuk zure jaun eta jaungoikoa utzi iz...
* * *
gure salbatzalleak batayoko sakramentuarekin barkatu zigun bekatu etorkia jatorrizko edo orijinala au da arako lenengo gurasoetatik datorkigun bekatu ura apaindu ginduan graziaren soñeko ederrarekin ornitu ginduan fede esperanza eta karidadearen birtuteakin eman zizkigun gañera espiritu santuaren doayak konfirmazioko ...
zuk kristaua gaztetxoa zirala ikasi zinduan gaiztakeri batzuek edo senide edo auzokoren batzuekin askotan gogora etorri zaizkitzu dotrinaren bat aditzean edo konfesioko egunetan baña lotsaz utzi dituzu konfesatu gabe zeregan esaten dezula txikia nintzan orduan atozea eta zenbat urte zinduan orduan jauna zazpi zortzi ...
zuk amar amabi edo geyago urte zinduanean egin zinduan ibillera itsusiak ukitu zinduan zaurian dotrinaren batek edo konfesorearen galdeak konfesio batean aitortu zinduan bekatu oriek baña zere burua edertzeko esan zenduan jauna artean ez nituan bost edo sei urte besterik auxe da bekatua osotoro ukatzea bezala zeren ko...
zu askotan egon zera zeregan garbitasun edo kastidadearen kontrako gogorazioetan len igarotako gauza gaiztoak gogora ekartzen zinduala batzuetan poztutzen ziñan besteetan goisatzen orduan bertan gertatzen balira bezala besteetan gaitzerako gura esnatzen zan alaere lotsatu ziñan zeregan igaro zitzatzuna garbiro esateko...
zuk zere buruarekin aur denboran ezezik gero ere egin dituzu eskuz edo bestela bekatu itsusiak igerritzen zenduan modu oriek etzirala izango onak edo beintzat bazenduan ar bat esaten zizuna ez dira gauz oek ongi dirudienak ala ere ez dituzu konfesatu noizbait esnatu ziñan dotrinaren batekin eta konfesatu zinduan modu ...
zuk bekataria an eta emen zabiltzala ederetsi diozu edari biziari eta askotan jarri zatzu lausoa begietan moteldu zatzu mihia asi dira etxeak jiraka itz batean atxitu dezu arako aditzen dezun gauzatxo ura alaere ez dezu garbiro aitortu konfesioan zure bekatua baizik esan dezu berotuse nintzan alegeratuse ginan bear ba...
zu bekataria etzera osotoro orditzen baña sarritan edo era dezun guzian bazarraizka edanari emendik dator zorrai ez eranzutea umeak gaizki azitzea eta emaztea gosea iltzeko eta umeak estaltzeko bear danaren billa ibiltzea atozea eta edanerako zure oitura orren ondoren oek garbiro esan dituzu konfesioan oriek ez jauna ...
zuk kristaua noizbait egin zinduan bekatu itsusi batzuek eta bear bada abere edo ganadu edo egaztiren batekin eta konfesioan esan zinduan pensamentu utsak bezala egin zenduan konfesio gaiztoa badira batzuek bekatuak diran bezala esateko biotzik ez duenak baldin konfesorearen galdeak zaurian bertan ukitzen ezpaditu ost...
zuk bekataria urliarekin edo sandiarekin egin zinduan bekatu batzuek ura zan aldea ezkondua edo beste estadutakoa esan zenduan konfesioan bekatua baña ez zer estadutakoa zan edo aidea zala egin zenduan konfesio gaiztoa
zuk egin zenduan bekatu urliarekin eta ez dezu konfesatu zeren ark eragin eta esan zigun kezkarik ez idukitzeko berak kon fesatuko zuala guzia atozea eta orrenbesterekin konfesatu gabe daukazu bekatua eztakizu bakoitzak berak esan bear dituala bere bekatuak
zuk denbora batean utzi zenduan konfesatu gabe lotsaz arako bekatu ura gero garizumaren batean berritu zinduan konfesio guziak baña etzenduan izan biotzik esateko arako bekatu ura utzi zenduala lotsaz konfesatu gabe ause da konfesioak berritzeko egin dezun lan guzia galtzea eta berriro egin bearrean geratzea zuk asier...
zuk egin zenduan urliarekin edo sandiarekin arako bekatu itsusi ura konfesioan zere burua edertu nayez esan zenduan bortxaz eta nai ez nuala eragin zidan jauna bortxaz balizake baña gutxitan au gertatzen da bortxaz atozea etziñan gustoz egon urliarekin aura begira eperzakurra eizari dagokan eran atozea eta deadar egin...
zuk gizon edo emakume ezkondua egin dituzu zere bizilagunarekin jaunaren legeak debekatzen dituan asko gauza batzuetan aur asko izan ditzatzun beldurrez besteetan aragizko atsegin zikiñ berriak arkitu nayez igerritzen zenduan etziruditela ongi modu nazkagarri oriek askotan gogora zatzu konfesoreari gauz oek esatea bañ...
* * *
era onetan nere kristaua gure animak sendatzeko eta zerurako bidean ipintzeko gure salbatzalleak utzi zigun sendagai miragarria biurtzen du bekatariak bere animaren puzoi eta amilka dijoa bekatuaren bideetan orra zer datorren gure aita ona uztetik eta orra zeñ egia andia dan jeremiasek diona gauza gaizto eta samiña da...
ogeigarren erakusaldia