text
stringlengths
0
20.2k
scito et vide quia malum et amarum est reliquisse te dominum deum tuum jerem c 2
gauza gaiztoa ta samiña da zuk zure jaun jaungoikoa utzi izan dezun eran utzitzea esaten digu jeremias profetak egia au ezagutzeko diña bider aditu zentzakean kristaua egin diran aspaldiko dotrinetan eta ez gutxiena atzenean denbora egokian jaunagana biurtzen ez dan bekataria erori oi da animako itsumenean eta biotzar...
§ i
bekataria bere jaunagana biurtu ordean llilluratzen eta txoratzen da munduko gauzetan eta jaun berak berez liburu predikari eta konfesoreen bidez ematen diozkan golpe edo ukituai ez oi die lekurik eman emango dit jaunak denbora beragana biurtzeko esan oi du beregan eta emango dit onekin zabartzen da denbora egokian et...
§ ii
bekatariaren bigarren uste zoroa izan oi da beregan esatea emango dit jaunak bere grazia ta laguntza noizbait beragana biurtzeko bere uste zoro onekin eztu zentzatu nai ez ditu ezertan artzen liburuak konfesoreak eta predikariak aditzera ematen diozkeen egia ikaragarriak eta jaunak bidaltzen diozkan gaztiguak desegite...
graziaren izenez aditzen da batzuetan arako gure animak justu santu jaungoiko beraren ume eta zeruaren jubegai egiten dituan doai miragarri ura doai au da animaren bizitza eta zerurako jantzi ederra eta au ixurtzen du espiritu santuak animan batayoko ta konfesioko sakramentuarekin baita onezko damuarekin jaunagana biu...
zeruko grazia laguntza ta indar oek ain dira bearrak bekatutik bekataria irteteko non oek gabe ezin irten ditekean betiraunde edo betikotasun guzian bekatuaren azpitik bekatua da alabaña lize ikaragarri bat non erori gaitezkean eta nondik ezin atera gaitezkean ezpagaitu jaunak bere ontasunez eta urrikimentuz ateratzen...
§ iii
bekatariaren irugarren uste zoroa izan oi da esatea andia da jaunaren ontasuna eta barkatuko dizkit nere bekatuak uste zoro edo obeto esateko aitzakia animagalgarri onekin badarraye bekatari gaixoa bere griña ta gura txarrai eta atzenean irintxitzen bekatu bat arpoyaren eran errayetaraño igarotzen zayona bekatu bat be...
andia da jaunaren ontasuna eta ontasun onek mugiturik guretzat prestatu ditu ondasun ain andi miragarriak non ezin aditzera eman ditezkean andia da jaunaren ontasuna eta ontasun onek mugiturik jatxi zan zerutik lurrera egin zan gizon eman zuan gurutzean bere bizitza eta utzi zion bere elizari gure bekatu guziak barkat...
zakarias profetari agertu zitzayon beiñ aingeru bat eta esan zion altxa begiak begiratu zuan baña etzuan zer zekusan ezagutzen au da esan zion aingeruak au da kantaro edo neurri bat haec est amphora ekusi zuan gero zakariasek kantaro arganonz zetorrela berun puska andi bat ekusi zuan gañera etorri zala emakume bat bek...
ona nere kristauak zein ondoren samiñak eta garratzak diran bekatuaren ondorenak scito et vide quia malum et amarum est reliquisse te dominum deum tuum eta miretsitzen zera kristaua ondoren oen gañean egiten diran dotrinak samiñak irteteaz ojala aditzera eman al baledi bekatuaren samintasuna dan eran ez lituke orduan ...
ogei ta bostgarren erakusaldia
baña gure fiñgoimiragarriaren gañean lenengoa
ecce nunc tempus acceptabile ecce nunc dies salutis 2 ad corrint c 6
noiz artean bekataria noiz artean izango zera aiñ pisua eta nagia zure animari dagozkan gauzetan noiz artean usarrean eta muturka ari bear dezu lurraren gañean zertarako zure egille onak egin zaituan begiratu ere gabe zergatik aunatzen zera gezurra engañioa ta iduripen utsa besterik ez diran gauzen billa zeri zagozkal...
abe maria
ecce nunc tempus acceptabile ecce nunc dies salutis 2 ad corrint c 6
§ i
gure fede santak erakusten dizkigun egietatik bat da kristaua dezun izate ori ez dezula zerez ez eta ustekabean sortua ere begira ezazu bada lenengo lekuan norgandik dezun ta zertarako orain sei milla urte etzan jainkoaz osteronzean ezer ere etzan oraindik mundurik etzan izarrik illargirik eguzkirik zerurik etzan lurr...
aditzen dezu kristaua zertarako eman dizun jaunak dezun izate ori aditzen dezu zein dan zure fiña ta zure biotzaren muga baria nork esan kristaua zein fin prestua zein goi eta miragarria dan gure jaun jaungoikoa ezagutzea amatzea ta serbitzea jaungoiko bat ezin geyagoraño eder on eta maitagarria jaungoiko bat bere ede...
au onela izan kristaua eta alaere bizitu zera oraindaño zertarako munduan zauden begiratu gabe au onela izan eta alaere zure oraindañoko urteak igaro dira zuk dakizun eran arkituko ote dezu urte orien guzien artean bat bederik zure jauna ezagutzen eta serbitzen igaroa baña zer diot nik urte bat arkituko ote dezu egun ...
§ ii
andia da ta goimiragarria kristaua jaunak zuretzat nai izan duan fiña ta jakiñ ezazu fin oni dagozkan bezalako lagunzak prestatu zituala zuretzat jaun berak prestatu zituan benikbein gorputzaren aldetik emen bearko zinduan lagunza guziak zu jayo baño len egiña zeukan zuretzat munduko etxe eder galant au etxe onen tell...
ekusten dezu kristaua zeiñ lagunza ederandiak prestatu dituan zure jaun jaungoikoak zure emengo premia guziak estaltzeko ta eztakizu laguntza oek dirala zuk errazago ta gogo obearekin jaun bera amatzeko ta serbitzeko badakigu dio s paulok jaungoikoa amatzen duenai gauza guziak laguntzen diezala onerako ta zure kalteta...
§ iii
orain adirazi dizkitzudan lagunza oek gorputzari dagozkan laguntzak dira geyenak beintzat ta izanik oek diran bezeñ andiak eta miragarriak zer izango dira kristaua zure animari zerurako bidean laguntzeko prestatu dituanak adan zure lenbiziko gurasoa bekatuan erori zanean galdu zuan berekin bere ondorengo guzientzat ja...
§ iv
baldin zure jaun jaungoikoak egin bazaitu kristaua bera ezagutzeko amatzeko serbitzeko ta betiraunde edo eternidade guzian doatsu berarekin zeruan izateko baldin emen bizi bear dezun denbora piska onetarako prestatu badizkitzu ainbeste laguntza ta ondasun ta zure onerako artu baditu aiñ neurri andi ta miragarriak zer ...
aditu dezu kristaua zertarako egin zaituan zure jaun jaungoikoak edo egin zaituala jainko berak eman zegikezun fiñik goyen eta miragarrienerako aditu dezu zer laguntzak prestatu dituan jaunak zuk zure egitekoan jarduteko ta zere fiña iristeko aditu dezu atzenean zer neurriak artu dituan jaun berak zu iltzen zeraneko n...
ogei ta seigarren erakusaldia
baña gure fin goimiragarriaren gañean bigarrena
desolatione desolata est terra et nullus est qui recogitet corde jer 12
galtzez galdua dago mundua eta ezta arkitzen beregana biurtu nai duanik deadar egiten du jeremias profetak ona bekatuaren ondoren izugarria aurrenean beldurtzen da ezaguera ona duan edozeñ anima bekatuaren izen eta gogorazio utsarekin lotsatzen da beregan utsegiteren bat gertatzen bazayo baña bekatutik bekatura dabill...
abe maria
desolatione desolata est terra et nullus est qui recogitet corde jer 12
egin zinduanean kristaua zure jaun jaungoikoak fiñen baterako egin zinduan ezin alabaña egin dezake jaunak ezer ere ustekabean alferrik edo gauza bakoitza zuzentzen ez duela ongien deritzan mugara zertarako egin zinduela uste dezu kristaua egin ote zinduan negarrezko ibar onetan beti arrastaka ta neketan bizitzeko egi...
§ i
munduko etxe andi onetan gizonen eskutartean dabiltzan gauzai begiratzen badiezu kristaua ekusiko dituzu nortaki zenbat lan eta egiteko andien izena duenak zoaz erregeen jauregietara eta ekusiko dituzu ango serbitzariak jan edanaz ta loaz azturik zer asmatu eztakiela erregeren eta erregiñaren gogora gauzak egiteko ta ...
ez dezu oraindik ere ezagutzen zeiñ andia dan zure animaren egitekoa oroi zaite bada zer egin duan zure jaun jaungoikoak zuk zure betiko zori on eta doatasuna iritxi dezazun zertarako egin zituan munduko etxe eder au ta emengo gauza guziak zertarako urrea zillarra perlak diamanteak arri fiñak zertarako ardiak beyak eg...
au onela da kristaua ta alaere bizitu zera oraindañokoan zertarako munduan zauden begiratu ere gabe au onela da ta alaere dituzun urte guzien artean ez dezu bat arkituko jauna serbitzen eta animaren egitekoan igaroa eta zer diot nik urte bat arkituko ote zenduke egun bat bakarra ere osotoro zure egite andi onetan igar...
§ ii
zer galduko dezula uste dezu kristaua era orretan bizi zerala galduko dezu benik bein zure anima bakarra ta galduko dezu betiraunde edo eternidade guzirako eman zizun jaunak anima edo espiritu bat bere antzera egiña ta beti beti iraungo duana zure obrai dagoten lekuan eman zizun jaun bera ezagutzeko amatzeko serbitzek...
zer geyago galduko ote dezu kristaua zabiltzan eran bazabiltza galduko dezu zure jaun jaungoikoa ta galduko dituzu jaun berak zuretzat prestatu dituan betiko ondasunak eta atseginkontentuak ta zer egin al dezakezu zure jaun onak utzi ezkero betiko ay bekataria ezta geroztik zure gañean eroriko jaunaren graziaren inz e...
ekusten dezu kristaua ekusten dezu zer dijoakizun edo zer galduko dezun animaren egitekoan gaizki irteten bazera esangidazu orain zuk biraugillea zuk guraso zabar zere ume ta mirabeai bekaturako bidea erakusten diezuna zuk gizon edanean zere etxea galtzen dezuna mutil arro nondik zure ta beste askoren animak galduko d...
* * *
zure jaun jaungoikoak egin zinduan doatsu izateko betikotasun edo eternidade guzian baña doatsu izateko ez doarik ez bortxaz eta zure borondatearen kontra baizik zerorrek nai dezula benaz eta artarako egin bear dana kontuz egiten dezula zure doatasunak beraz ez du beiñere utsegingo jaunari dagokan aldetik baña zure al...
edozeñek dakus edo beintzat ekusi dezake alde guzietatik perillez inguratuak arkitzen gerala guziok perillak eta lazoak zabaldurik daude leku guzietan guri betiko doatasuna galerazteko perillak errietan perillak bakardadean perillak itsasoan perillak lurrean perillak demonioaren eta munduaren aldetik perillak gerengan...
ta guziak onenbat perillean badaude zer esango degu zuzaz ainbeste denbora onetan bekatuaren berrizkaturetan eta gaistakeriaren bideetan bizi zeran kristaua zer ezpada arkitzen zerala beti betiko galtzeko zorian eta infernuaren erzean ez dezu zuk alabaña biotzik zure salbatzalleak agintzen dizuna osotoro egiteko ez de...
ez dezu gañera biotzik zure salbatzallea amatzeko ta serbitzeko bear diran neurriak artzeko zer neurri ote dira oek neurri oek dira etsai galgarriaren eta mundu galduaren usadio oker ta iritzi gaistoak betiko utzitzea ta zere gure griña naikunde ta jenio txarrak ukatzea ezitzea ilduratzea edo mortifikatzea ta zuk kris...
aditu dezu kristaua zure jaun jaungoikoak egin zinduala bera amatzeko eta serbitzeko ta betiraunde edo eternidade guzian doatsu berarekin batean zeruan izateko ta zein andia dan zure lan eta egiteko au aditu dezu zenbat dijoakizun edo zer galduko dezun egiteko onetan gaizki irteten bazera aditu dezu atzenean zeiñ peri...