text
stringlengths
0
20.2k
ogei ta zazpigarren erakusaldia
baña gure fiñgoimiragarriaren gañean irugarrena
porro unum est necesarium lucae capite 10
gure jaun jaungoikoak egin zituan gauza guztiak gizona ez besteak beren sortzetik asi ta beñere nekatu gabe ari dira bakoitza bere fiñari dagokan egitekoan eguzkia illargia izarrak lurra sua ura aizea ta beste gauza guziak gau ta egun egiten due ta munduak dirauen artean egingo due beren egille andiak eman zien lana t...
porro unum est necesarium
egin zinduan zu kristaua ta egin ninduan ni gure egille onak ezerezetik ta egin ginduan bere antzera edo gure animan ezartzen zuela trinidade guztiz santuaren imajiña ederra egin dezagun gizona gure antzera esan zuan jaunak gizona egitean faciamus hominem ad imaginem et similitudinem nostram (genes c 1º) ekusten zuan ...
egin gintzakean gu emen bizitzeko baña ez du nai izan gure jaunak mundu onetan gu beti izatea ta are gutxiago munduko gauza oen mendean bizitzea ta au nai izan ordean gauza oek guztiak egin zituan gizonarentzat begira munduaren lau bazterretara ta ekusiko degu oetan guztietan arkitzen diran gauzak serbitzen due gizona...
zein ote da bada ta nolakoa gure jaunak guretzat autu duan fiña edo zertarako egin gaituela uste dezu kristaua fin guztiz goi ta miragarria da fin au nere kristauak au da alabaña emen bizi geran artean jaun bera ezagutzea ta biotz on batekin maite izatea ta gero jaungoikoa bera bere ondasun ta edertasun guztiarekin be...
ezagutzeko zuk kristaua zein gauz andietarako egin zaituen zure egille onak edo berbera dana zeiñ goi ta miragarria dan zure fiña oroi zaitez zerala zeruko erreñu eder artako prinzipe edo prinzesa izateko egiña ta jaungoiko beraren semearen senide izateko autua ala esaten diz dabidek ego dixi dii estis et filii excels...
egin gaitu jaunak ezerezetik ezin konta al egin gabe uzten dituala baña oroitu gera gure jaunari onetan zor diozkagun amorio ta ontarteai erantzuteaz non ziñan esaten dizu jaunak job santuaren aoaz non ziñan lurraren zimenduak ipintzen ari nintzanean ubi eras quando ponebam fundamenta terrae non ziñan orain milla orai...
ezgaitu egin gure jaunak aditu degun bezala munduko gauz oen mendean bizitzeko ta gauza berak serbitzeko baizik gauz oezaz zerurako bidean bear adiña baliatzeko ongi ta nola erantzun diozu zuk ta nola nik jaunak egindako ontarte andi oni esan beza zure aurtasunak zure gaztedasunak ta atzenean zure zartzeak aurtasunean...
altxa bada kristaua zure animaren begiak ta begira ondo zein gauz andietako egiña zeran zeru eder oriek zure bizi leku izateko egiñak dira an zuk beti beti edo eternidade guzian jauna bere ondasun guztiakin gozatzeko izan zaitezke emen beartsu ta ekusi ditzaketzu zure nekeak gurutzeak lagun urkoen desleyaltasun saltze...
ay baña zuk ez oraindañokoan begiratu ere zertarako jayoa zeran ibili zu oraindaño aurkeriaz aurkeri bekatuz bekatu ganaduen artean irabiotzeko egiña bazin bezala zentza zaite bada noiz ere bait ta presta zaitez lenbizia zure anima loitu ori garbitzeko konfesio humill ta egiazko bat egiten dezula 2a emendik aurrera ez...
ogei ta zortzigarren erakusaldia
baña gure fin goimiragarriaren gañean laugarrena
porro unum est necesarium luc 10
ekusi genduan atzo gure jaun jaungoikoak egin gaituala ez munduko txorakerietan gure egunak igarotzeko ez aragiaren atsegin lizunetan zentzugabeko animalien eran loitzeko ez munduko izan edo ondasun lausoetan biotza ipintzeko baizik emen jaun bera maitatzeko ta gero zeruko erri eder artan prinzipe izateko au da beraz ...
§ i
ezagutzeko zuk kristaua nolakoa dan zure anima salbatzeko egiteko au ez dezu begiratu besterik zer egin duan gure jaun jaungoikoak zer jesus maitagarriak zer zeruko santuak egiteko oni dagozkala ta au gutxi bada begira ezazu egiteko onetan dagoela edo betiko zorionekoa edo betiko zori gaiztoko izatea edo betiko ondasu...
zer egin ez du gure jaun jaungoikoak gure animak zerurako bidean ipintzeko eternidadetik bere gogoan artu zuan traza au ta ekusirik adanen bekatuarekin galdurik gizona bidaldu zuan mundura bere seme bakarra emen guri erakustera zer ta nola egin bear degun gure animak zeruratzeko ta atzenean egiteko onek mugitu zuan be...
zer egin ez du zure jesus onak egiteko oni dagokala zer odolezko izerdiak zenbat oñaze zenbat bidegabe etzuan igaro gure animak salbatzeko gu bekatuaren loyetatik ateratzeko begira giozu bere eskuoñetara buru sagradura bere kostadu ta gorputz guztira ta ekusiko dezu guztia urraturik ta zauri bat egiñik zure anima ori ...
zer egiteko da bada gure animen egiteko au jainko beraren seme jesus ona era onetan ipiñierazo duanean nai ta ez nere kristauak egituko guztien artean andiena bearrena edo obeto esateko gure egiteko bakarra ezaguera onek sar erazi ditu ainbeste donzella eder eremuetan ta pareteen artean ta igaro ditue beren egunak ber...
ekusten dezu kristaua edo aditzen dezu zer nolakoa dan gure animak salbatzeko egiteko au ezpadezu oraindik ongi ekusten ta aditzen atoz nerekin gauz oni beste alde batetik begiratzera gure siniste onak erakusten digun egia da edo izango zerala betiko zori onekoa zeruan edo betiko zori gaistokoa infernuan ez dago emen ...
§ ii
egia au ain argiro agiri ta ekusten dana izanik nork sinits lezake mundu guztia edo beintzat kristau guztiak egiteko andi oni ez dagozkala gau ta egun baña ahi txit gutxi dira lan onetan nekatzen diranak nekazaria arto ta gariaren billa nekatzen da gogotik auzitaria badabil etxez etxe bere auzia irabazteko paper ta ar...
ona nere kristaua zer nolako arduragabetasunarekin begiratzen diogun gure animak salbatzeko egiteko andiari zer dator emendik zer geyeñak eriotza negargarri bat izatea alferrik engañatu nai ditugu geren buruak nere kristauak gero gerorako utziaz gure animaren egiteko andia zerbait sayatzen danak ere arkitzen ditu bere...
ogei ta bederatzigarren erakusaldia
adirazten da jaunak bere fede ta lege santara deitzean kristauari egin dion ontarte edo mesede andiaren gañean
desolatione desolata est omnis terra quia nullus est qui recogitet corde jer 12
zer da au kristaua etzaitu zure jaun jaungoikoak egin bera ezagutzeko amatzeko ta serbitzeko etzaitu egin betikotasun guzian doatsu berarekin batean zeruan izateko zer egiñ eztu zure egille onak zu betiko doatsu izan zaitezen ta alaere mundua azturik bizi da jaunak guretzat prestatu ta ainbeste nekeren kostuan jesukr...
lenengo pensamentua
nolako ontarte edo mesedea dan jaunak bere fede edo lege santara deitzean egin dizun ontarte edo mesedea
nolako ontarte edo mesedea dala uste dezu kristaua ontarte au ote dakizu edo jakiteko alegiñarik egiñ ote dezu ez noaski oraindañokoan beintzat alakoa da alabaña animari dagozkan gauzetan gure nagitasuna ta itsumena jakin ezazu bada ontarte edo mesede au dala jaunaren ontarte ta doai guzien artean andiena au dala onra...
ontarte edo mesede au da gañera onra ta ondasun guzien asiera ta zimendua oroi zaite kristaua zein urrikarria ta doakabea arkitzen ziñan jaunak bataioko sakramentuarekin bere fede ta lege santara ekarri zinduan artean loitua zeunden adanen bekatuarekin arkitzen ziñan zerurako esku guzia galdurik jaunaren aserre ta mad...
ta nondik zuri nondik niri onenbat ontarte edo mesede unde hoe mihi ez egiaz zure aurrekoetatik oetatik ez dezu alabaña bekatuan sortua ta zikindua izatea beste gauzarik dabidek zion bezala ecce enim in iniquitatibus conceptus sum et in peccatis concepit me mater mea ez dezu onra ta mesede au zure obra onakgatik etziñ...
bigarren pensamentua
nola artu zinduan jaunak bere fede ta lege santara
ezta erlijioko ordenetan iñor ere artzen agintzen ezpadu autu duan ordenako egin bideai kontuz erantzutea ta era berean eztu jaunak edo jaunaren elizak bere fede ta lege santara iñorere artzen agintzen ezpadu lege onek eskatzen duan eran bizitzea ta dituan eginbideai ongi erantzutea urlia esaten dio bataioa artzera di...
baña nola ezin gorde ditezkean jaunaren lege santako egin bideak aldegiten ezpada demonioak eta onekin batean munduak eta aragiak prestatzen dituen bekaturako bide eta perilletatik galdetu zizun elizak urlia itza ematen dezu gaurdanik betiko ukatzeko ta utzitzeko santanas abrenuntias sathanae bai ala agintzen eta itza...
ona kristaua nola artu zinduan jaunak bere fede ta lege santara ona zer agindu edo zer itz eman zinduan ongi ta zure ta nere bizitza izan ote da eman ginduan itzai dagoten bezalakoa agindu zenduan amatuko zenduala zure jaun jaungoikoa zure biotz guziaz zure anima ta adimentu guziaz ta bizitu zera jaunaren aginduak eg...
lenengo pensamentua nolako ontarte ta mesedea dan jaunak bere fede ta lege santara deitzean egin dizun ontarte edo mesedea au da jaunaren ontarte eta doai guzien artean andiena au da onra ta ondasun guzien zimendua ta asiera ta au da atzenen jaunaren ontasunez ta urrikimentu utsez dezun ontarte edo mesedea
bigarren pensamentua nola artu zinduan zure jaunak bere fede ta lege santara au da zer itz eman bear izan zinduan onetarako apaiz bat erlijioko ordenaren batean bizi dan bat ekusten badezu edo aditzen lizunkerietan dabillela arritzen zera eta bidez alaere zergatik ote zeren apaizak eta erlijosoak eren bizimodua artzea...
frutua
bi pensamentu oetatik atera bear dituzu frutu oek lenengo frutua lotsa gaitezen jaunaren aurrean gure eskergabekeria izugarriaz eta egin dezagun negar gure oraindañoko bizitza gaiztoaz bigarren frutua ar ezazu bertatik konfesio on bat egiteko ta aurrera bekatutik ta bekatuaren bideetatik betiko aldegiteko asmo osoa ir...
ogei ta amargarren erakusaldia
atzeneko erakusaldiko gaiaren beraren gañean
benedictus deus et pater domini nostri jesuchti qui secundum misericordiam suam magnam regeneravit nos in spem vivam 1 petri cap 5
egin zuan gure jaungoikoak adan egin zuan eba ta biak egin zituan bere zerurako egiñ orduko eman zien biai lurrean bizi ziran artean ongi izateko bear zuena bada eman zien lurreko paradisua ta zeruko inozenzia justizia orijinala ta grazia bazuen paradisuan doarik alaere adanek eta ebak jateko edateko ta gauza guzietar...
baña onegia da gure jaungoikoa gaitz onen andia sendatzeko bidea ukatzeko gizonaren oker andi au zuzentzeko bidaldu zuan mundura bere seme bakarra ta seme onek gizonaren jantzia arturik ta gurutze batean ainbeste nekoñaze ta pena igarotzen zuela ta atzenean bere bizitza ematen zuela egin zituan bere aitaren ta gizonar...
§ i
zure jaun jaungoikoak bere ontasun ta miserikordiari begiraturik deitu zaitu kristaua bere fede santara ta lege eder garbira ta badakizu kristaua zeiñ andi ta miragarria dan zuri onetan zure jaunak egin dizun ontarte edo mesedea badakizu zer onginai ta amorioa zor diozun jaun berari edo oroitu zera zure ongille on jes...
idiki zituan jesukristok egia da idiki zituan bere eriotzarekin zeruko ateak baña idiki zituan bere siniste ta lege garbi ederra artu ta jesus beraren markarekin arkitzen diranentzat ez dago zerurako biderik ta ez dago zerurako irabazirik jesukristoren siniste ta lege gabe galdu zuan alabaña gizonak bekatu jatorrizkoa...
ontarte au ukatu die ezin konta al bataiorik gabe iltzendiranai zenbat aur iltzen dira munduaren lau bazterretan bataioko sakramentua gabe zenbat kristau errietan beretan oraindaño onela ill ta aurrera illko diranak izango dirala gutxiena dio alapide gizon jakintsuak milla milloi nondik datorkizu bada kristaua zuri no...
§ ii
baña ontarte aiñ andi ta dignidade onen goiak nai ta ez esan oi dan bezala berekin ekarriko ditu bere egin bear andiak ote dakizu zuk kristaua zer egin bear diran oek ote dakizu zer agindu zenion eliz ama santari zeruaren ta lurraren aingeruen ta gizonen aurrean oroitu ote zera zure bataioko egunean emandako itzaz ez ...
lenengo zeremonia santua izan zan aita ta ama pontekoak zurekin batean elizara etortzea zure ordez erantzuteko egiten diran galdeai ta zure izenean agintzeko agindu bear dan guztia emendik aita ta ama pontekoak beartuak geratzen dira aurrai gurasoen faltan dotrina erakustera dio santo tomasek bigarren zeremonia da ize...
ona kristaua nola zer gisatan artu izan zinduan eliz ama santak bere umeen artean baña zeiñ gutxi oroitu zeran zu zer agindu zenduan kristauaren izate ta dignidade andi au artu zenduanean enzun nazazu gutxi bat arreta andiarekin ta ezagutuko dezu zein gauz andiak agindurik zauden agindu zenduan benik beiñ jesukristo g...
agindu zenduan gañera bataiatu ziñanean zere griña ta pasio txarrak ukatzea etzenduan agindu griña makurrik ez izatea zeren oek bekatu jatorrizkoaren ondoren gurekin jaio ta gurekin bizitzen dira ta bataioko sakramentuak bekatu jaiorrizkoa kentzen badu ere uzten du gugan gaitzerako makurtasuna ta gauz onetarako nagita...