text
stringlengths
0
20.2k
ogei ta amalaugarren erakusaldia
adirazten da lenengo lekuan zeñ andia dan gure jaungoikoa
bigarren lekuan zeñ andia beraren al eta eskua
atzenean zeñ andia beraren jakiundea
ambula coram me et esto perfectus genes 17
nota aurrena esango dira goizeko jaieran dauden gauzak komunioko liburuko laugarren partean ogeita zortzigarren erakusaldian arkitzen diran eran ta ondoren egingo da platikatxo au
aditu dezue kristauak ta batezere etxeetako buruak goizetarako artu bear lukeen jaiera nai nuke jaiera onen oitura zabaldu litekean etxe guzietara baña ez det onenbat on iritsi uste lenago ongi ezagutzen ezpadezue jaiera au ta onen puska bakoitza ta au ezagutu ondoan jaunaren laguntzarekin batean benaz asitzen ezpazer...
goizetik kristauak aurrena egin bear duan gauza da honestidadearekin ta orazioren batzuek esanaz jeiki ta jaunaren aurrean jartzea esaten duala oroi zaitez nere anima jaunaren aurrean arkitzen zerala ta begira dagotela zure itz pensamentu ta gauza guztiai ta gurasoak edo gurasoaren ordez bestek bere etxekoakin jaiera ...
goizeko jaieran bezala beste gauzak egiteanere oitu zaitezen zu kristaua jaunaren aurrean zaudela ta jauna begira dagokizula sinistera gaur egia onen gañean itzegin nai dizuet onetarako adiraziko dizut 1a zeñ andia dan gure jaun jaungoikoaren izate miragarria 2a zeñ andia beraren al ta eskua 3a zeñ andia beraren jakiu...
§ i
gure sinisteak erakusten digun gauza da gure jaun jaungoikoaren izate miragarria ain dala andia non ez neurririk ta ez mugarik izan dezakean andia da ta andia neurririk ta bukaerarikgabe dio baruk profetak au nolerebait ezagutzeko begira giezu jaun onek egin ta begien aurrean dauzkagun gauzai andiak dira itsasoaren os...
ekusten ditugun gauza oezaz gañera nai izate utsarekin egin litzake zure egille andiak beste gauza berriak ta berriak beñere nekatu ta bere eskua ta indarra gutxitu gabe egin litzake zeru berriak itsasoak izarrak eguzkiak ta aek guztiakere ezer ez bezala izango lirake jaunaren izate andiaren aldean
izate guztiz andi onek bada betetzen ditu berak egin dituan leku oek guztiak ta era berean beteko lituke leku berriak ta berriak egiten eternidade guztian ariko baliz ere ez da bada kristaua ez da ez zeruan ez lurrean gure jaunaren izate andia ez dagoan lekurik ez txikirik ez andirik ez illunik ta ez argirik ain da an...
§ ii
au onela da nere kristauak ta alaere bizitu gera gure jaungoikoaz ain aztuak jaungoiko beraren aurrean ta jaungoikoaren izate guztiz andi ta baztergabekoaren barrenen ta erraietan bezala bizi gera mugitzera ta gaude ta alaere izan degu ausardia beraren kontra bekatu egiteko baña geiegi luza ez gaitezen goazen ekuster...
andia leku guztiak betetzen dituana ta baztergabekoa da jaungoikoaren izatea ta izate oni dagokan bezalakoa da beraren al eta eskua da alabaña gure jaungoikoa gauza guztiak egin zituan egille andia ta egin zituana ezer ezetik ta iñoren laguntza gabe nai izate utsarekin da egin zituan gauza guztiai beren izatea gordetz...
bai nere kristauak gure jaungoiko maitagarria da gauza guztien egille andia jaungoikoak egiñak dira zeru oriek diran bezeñ andiak ederrak zabalak jaungoikoak egiñak dira zeru orietan ekusten ditugun eguzkia illargia ta izarrak jaungoikoak egiñak dira itsasoak ibaiak iturriak jaungoikoak egiñak aizeak sua mendiak zelai...
gauza oek guztiak egiteko etzuan izan jaungoikoak gairikbatere baizik egin zituan ezerezetik ta au da jaungoiko guzialdunak bakarrik dagikeana egin dezakee aingeruak ta egin dezakee gizonakere lore baten antz edo itxura zurean olean urrean edo zillarrean baña ez au ta ez beste gauzarik egin dezakee onetarako gairik e...
gure jaun jaungoikoak bere al ta esku miragarri au agertzen digu gañera egin dituan gauza guztiai beren izatea gordetzen diela ta guztien kontua daukala ez luke mundu onek ez eta munduan diran gauzetatik batekere puntu edo instante bateanere iraungo jaunaren al ta eskuak gordeko ezpalu guztia bere anziñako ezerezera b...
begira oraiñ kristaua zen andia dan gure jaungoikoaren al ta eskua ta zeñ esker gabeak ta geren galgarriak izan geran oraindañokoan jaungoiko guzialdunongille onen eskutik artu degu degun izatea izate au ezerezera biurtuko da jaun berak gordetzen ezpadigu instante oro ta leku guztietan beraren eskutik zinzilika arkitz...
§ iii
ekusi degun bezeñ andia edo obeto esateko ezin ekusi ta ezin adirazi ditekean bezeñ andia da gure jaungoikoaren ala ta eskua ta ez da batere laburragoa beraren jakiundea begira dagoka beti gure jaungoikoa bere izate on maitagarriari ta izate onetan prefekzioai ekusten du nola dan jaungoiko bakar bat ta iru persona ai...
ekusten dezu orain kristaua zeñ andia dan jaunaren jakiundea ekusten dezu nola begira dagoten gure asmo gure naikunde gure gauz on ta gaizto guztiai eguzkia bera baño askoz argiagoak dira jaunaren begiak dio eskritura santak alde guztietatik begiratzen ta ekusten ditue gizonen bide ta ibillera guztiak baita itsasoare...
nai dezu bada zuk kristaua goizeko jaiera ta egiten dituzun lanak ongi egitea oroi zaitez maiz maiz maiz jaunaren aurrean arkitzen zerala ta begira dagokizula beti ta leku guztietan ta mugituko zera kontuz ta ongi egiten dituzun gauz onak egitera ala gertatu zitzaion dabid santuari gorde ditut jauna esaten dio zure ag...
ogei ta amabostgarren erakusaldia
adirazten da zer gisatan erraz edo aisa ikasi dezakegun jaunaren aurrean ibiltzea
ambula coram me et esto perfectus genes 17
ekusi genduan leneko egunean jaunaren aurrean ibiltzeak zeñ ongi laguntzen duan naiz bekatuan ez erortzeko naiz egin bear ditugun gauz onak kontuz egiteko au onela izan ta alaere mundua galdurik ta bekatuen osin izugarrian ondaturik arkitzen da egungo egunean zergatik ote zeren gure griña ta pasio txarren lañoak alde ...
§ i
jaunaren aurrean ta begietan ibiltzea da gure lanak ta gure bizitzako pausoak egitea jaun andi au begira dagokigula oroituaz ta beraganontz biotzak mugitzen ditugula ta nork eztakus nere kristauak zeñ gauz errazak diran bi gauz oek edozeñ kristaurentzat onek biotzetik bere jaungoikoa serbitu nai badu baña zeñ errazak ...
jaunaren aurrean ibiltzea da beñik beiñ gure lanak ta gure bizitzako pausoak egitea gure jaun jaungoikoa begira dagokigula oroituaz ezagutzen det nere kristauak zeñ erraz gure gogo ta biotzak munduko arazo kontu ta aurkerien ondoren dijoazen ta zeñ laster aztutzen geran gure jaun andiaz baña denbora berean ezin ukatu ...
onetarako batzuek beñ gogoratzen due jaungoikoa itsaso andi bat baliz bezala ta beren buruai begiratzen dieza itsaso onek alde guztietatik inguratzen balitu bezala etzaiteztela zuek onelako antz edo imajiñak zeren buruetan ezin moldaturik nekatu au lizake alabaña askorentzat burua alferrik nekatzea gañera gure jaungoi...
§ ii
ona da nere kristauak era onetan edo jauna begira dagokiola oroituaz bakoitzak bere lanak egitea onela ari danak alabaña nai ta ez kontuzago egingo ditu gauz onak ta lotsatuko da askotan jaungoiko beraren aurrean bekatuari edo bekaturako bidea ematen duen txorakeriai bere barrenen leku emateaz baña zuk kristaua ez dez...
nekatzen dira asko irakurtzen ikasten obeto ta errazago ezagutzeko birtutearen bidea ta ongi egiten due ikasten ditue beste zenbaitek liburuetan arkitzen diran orazio edo erregu egokiren batzuek gauz ona da au ere atzenean asko dira berengan ansiatzen diranak zeren irakurtzeko ta orazio piska bat egiteko denbora egoki...
ogei ta amaseigarren erakusaldia
jaunaren aurrean gaudela leku guztietan eta non nai ta noiz nai begira dagokigula sinistearen gañean
dominum deum tuum adorabis et illi soli servies deuter 6 et math 4
gure lan eta egiteko guztien artean andiena edo obeto esateko bakar bakarra da gure jaun jaungoikoa ezagutzea adoratzea ta serbitzea adoratuko dezu zure jaun jaungoikoa ta ura bakarrik serbituko dezu esaten zaku eskritura santan alaere egiteko au da guztien artean aztuena ta beti geroko uzten deguna ta gauza negargarr...
* * *
edozeiñ lekutan gaudela nere kristauak beti arkitzen gera gure jaun jaungoikoaren aurrean eta begietan munduaren bazter guztietan arkizen da alabaña jaun bera bere izate bere esku edo al ta jakiunde bazterrik mugarik eta neurririk ez duanarekin eta nora nai goazela beti egongo gera jaunaren aurrean eta begietan ez dez...
begira giezu begien aurrean dauzkagun gauzai andiak dira itsasoak andiak lurreko zelaiak aldapak mendiak andiak dira gure gañean arkitzen diran odeiak izarrak eguzkia ta zeruak baña ezpalira bezala dira oek guztiak jaunaren izatearen anditasunari begiratzen badiozu betetzen ditu jaunak leku oek guztiak eta era berean...
jaun onen eskua edo ala beraren itzateari dagokana da nai izate utsarekin eta ezer ezetik egin zituan zeruak eta oetan arkitzen diran izarrak eguzkia ta illargia nai izate utsarekin eta ezer ezetik egin zituan lurra ta lurreko gauza guztiak asko izan zan egin bedi au egin bedi ura esatea bereala egiñik agertzeko dio d...
* * *
jaunaren aurrean eta begietan jartzeko ta ibiltzeko jaiera ongi egiteko bear dira iru gauza lenengoa da fedearen argiarekin gogora ekartzea ta sinistea arkitzen gerala gure jaun jaungoikoaren aurrean ta begietan batzuek nekatzen due ta berotzen burua jaunaren antz edo imajiña beregan sortzen eta moldatzen egin dezagun...
jaunaren aurrean jartze ta ibiltze au ongi egiteko ez da asko gogora ekartzea ta sinistea jaun baeraren aurrean eta begietan arkitzen gerala baldin egia au gogora ekarrita sinistu ezkero geratzen bazera len bezala ezpadiozkatzu begira dagokizun jaun andiari zere agur umillak egiten edo ezpadezu konturik eta arretarik ...
atzenean jaunaren aurrean jartzeko ta ibiltzeko ejerzizio au ongi egiteko gauza bearra da arretarekin eta sarritan jaunaren aurrean eta begietan gaudela sinistea ta sarritan biotza beragana jasotzea batezere orduren bat aditzean lanen bat asitzean edo bukatzean mesederen bat egiten digunean neke gurutze edo tentazioan...
jaunaren aurrean jartzeko ta beraren begietan ibilteko jaiera onetatik atera ditzakegun ondasunak bitara biur ditezke oetatik bata da bekatutik gordetzea andiak dira ta asko inguratzen gaituen bekaturako perillak perillak aurtasunean perillak gaztetasunean perillak zartzean perillak barrendik perillak kanpotik perilla...
jose jakob patriarkaren seme guztiz eder eta maitea bere senideen enbidiak saldu zuan erosi zuen aurrena ismaelita merkatari batzuek eta gero ejiptoko erregeren ejerzituen buru ta agintari futibar zeritzanak egiten zituan josek bere nagusiaren aginduak leialki ta bere kontura utzi ziozkeen gauza guzia irteten zitzaizk...
ezta gutxiago susanarekin gertatua susana helziasen alaba ederra bere egituran eta oraindik ederragoa bere animan ezkondu zuen gurasoak joakin zeritzan gizon aberats batekin nabukodonosor erregeak desegin eta preso eraman zituanean juduak babiloniara besteakin batean joan bear izan zuan susanakere judatarra zanak beza...
jaiera onetatik datorren beste ona da gauz onak berak bestela egingo lirakean baño kontu ta arreta obearekin egitea baldin soldaduak arreta geiagorekin egiten baditu dagozkan gauzak agintaria begira dagoala ekustean baldin au bera gertatzen bada mirabeakin eta beargilleakin begira dagotenean nagusiaren begia zenbatez ...
ogei ta amazazpigarren erakusaldia
adirazten da lenengo lekuan jauna adoratzeko degun zor andia
urrena jaun berari eskerrak emateko deguna
dominum deum tuum adorabis et illi soli servies deuterom 6 et math 4
gure lan eta egiteko guztien artean andiena edo obeto esateko bakar bakarra da gure jaun jaungoikoa ezagutzea adoratzea ta serbitzea adoratuko dezu zure jaun jaungoikoa ta ura bakarrik serbituko dezu esaten zaku eskritura santan alaere egiteko au da guztien artean aztuena ta beti geroko utzitzen deguna ta gauza negarg...
gure jaun jaungoikoa da gauza guztien asiera ta iturburua guztien iraupena ta fiña ta exzelenzia edo gainde onegatik zor diogu onore ta onrarik garaiena goiena ta andiena onra au ematen zaio jaunari era askotan eta era oetatik batari deitzen zaio adorazioa adoratzeko guk jauna egiaz eta bear dan eran bear dira iru gau...
orain bederatzi milla urte danean jaungoikoaz osterontzean etzan ezerere etzan zerurik etzan izarrik etzan eguzkirik etzan illargirik etzan aingerurik etzan lurrik arririk arbolarik ez eta gizonikere sei milla urte bezala dira alabaña gizon jakintsuen kontuetan mundu au izaten asi zala lau milla jesukristoren jaiotzar...
ta munduari ta munduan arkitzen diran gauzai nork gordetzen ote die duen izatea nork ote dauka gauza guztien eta bakoitzaren kontua nork egin zituan jaungoikoak berak baizik jaun onen nai eta letart edo probidenziaren aritik itxikirik eta txintxilik arkitzen dira gauza guztiak ezin iraun dezakee dan unerik eta denbora...