id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0009334
BERRIA
Euskadi
noticias
EAko sektore kritikoak Kongresu Nazionalerako sinadurak bildu ditu DONOSTIA. Eusko Alkartasunak «EH Bildu koalizioan izan behar duen rola» ezohiko kongresu nazionalean negoziatzeko asmoz, sinadura bilketa abiatu dute sektore kritikoko afiliatuek; kongresura deitzeko derrigorrezkoa dela jasotzen baitute beren estatutuet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009335
BERRIA
Euskadi
noticias
Ipar Koreak beste bi misil balistiko jaurti ditu Japoniako itsasora PIONGIANG. Astebetean bigarrenez bi misil jaurti ditu Ipar Koreak, eta, iragan asteburuan jaurtitakoen kasuan ez bezala -irismen laburrekoak ziren haiek-, atzo goizaldeko probak nazioartearen kritikak eragin ditu. Piongiangek ekialdeko kostaldetik jaur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009336
BERRIA
Euskadi
noticias
Uxue Barkos izendatu dute Geroa Sozialberdeen idazkari nagusi Geroa Sozialberdeak alderdiak badu idazkari nagusia: Uxue Barkos Berruezo. Geroa Baiko eledun eta Nafarroako lehendakari izandakoa aukeratu dute alderdi berriko buru izateko, gaur Iruñean eginiko biltzar eratzailean. Idazkari nagusiaz gain, alderdiaren antol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009337
BERRIA
Euskadi
noticias
Xoxoteko gailurrera igotzea ez da itsasertzean paseatzea bezala. Sasoi onean egon beharra dago azken aldapak arnasestuka eta izerdi patsetan ez igotzeko. Xabier Euzkitze lagun zuela, Kontxako pasealekuan balebil bezala igo zituen Jesus Egigurenek, igandeko arropekin gainera. Telebistaren mirariak. Motxila Euzkitzek era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009338
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako herri arteko finala jokatuko dute gaur Uhartek eta Leitzak Leitza eta Uharteko taldeek Nafarroako herri arteko txapelketa jokatuko Nafarroan lau partida jokatzen dira, eta berdinketa badago, puntu aldeak erabakiko du nor den txapelduna. Kimuen mailan, Leitzako Mikel Sagastibeltzak eta Anartz Olanok Uharteko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009339
BERRIA
Euskadi
noticias
«Goi mailako mutiko taldea bagina, bilatuko zituzten aterabideak» Baionako ASBko Elite 1 mailako emazte taldeak greba egin zuen duela hiru aste, baliabide falta eta osasunerako arriskua salatzeko. Lespiellek ez du galdu Lapurdin eliteko talde baten ukaiteko itxaropena. Okzitania Tolosaren kontrako partida ez jokatzea d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009340
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk "azkarrago" joan nahi du, eta EAJk "soseguari" eutsiko dio Emaitza berberen irakurketa ezberdina egin dute bi indar abertzale nagusiek. Hasier Arraiz sortuko presidenteak Radio Euskadin esan du gizarteak subiranotasun prozesuan azkarrago joatea eskatzen duela, "bi indar nagusiak EAJ eta EH Bildu direla aintza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009341
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez da pribatizazio bat, antolaketa kontua baizik». Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariak horrela azaldu du Nafarroa Ospitaleko sukalde zerbitzua erietxetik kanpoko enpresa bati emateko asmoa. Orain 204 langilek ematen dute erietxeko sukalde zerbitzua; 126k seguru dute lanpostua, baina 78k ez. Postu finkoa dutenak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009342
BERRIA
Euskadi
noticias
Tradizioaren iraultzaile izan zen Claude Debussy musikagilea (Saint-Germain-en-Laye, Frantzia, 1862-Paris 1918). Ez zen familia aberats batean jaio, gaztetatik musika akademiak jarritako mugetatik ihes egin zuen, eta, Europako musika klasikoaz gain, Errusiako moda berriak ezagutu zituen. Inondik ere, ordura arteko musi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009343
BERRIA
Euskadi
noticias
BESTE BATASUNA. TV3 katearen alde 326.686 euro bildu dituzte Valentziarako TV3 katearen alde 326.686 euro bildu dituzte Valentziarako ACPV Accio Cultural del Pais Valencia elkarteak 326.686 euro bildu ditu Kataluniako TV3 katalanezko telebistaren seinalea Valentzian (Herrialde Katalanak) igortzeagatik ezarri zioten isu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009344
BERRIA
Euskadi
noticias
«Esentziatik gertuen dagoen eskalada iruditzen zait horma handietakoa» Urteetan kirol eskaladako bideak irekitzen, prestatzen eta eskalatzen trebatu da Ekaitz Maiz, Etxaurin batez ere. Pirinioetako mendietan ere hasi da arrastoa uzten; Marbore dorrearen ipar horman bi bide ireki ditu urte erdiko tartean. Iazko udan Agu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009345
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken zortzi hilabeteetan euskal eragileekin izandako bilera sortako ondorioen berri eman du Foro Sozialak. Gakoak: Bi estatuak. «Espainiako eta Frantziako gobernuen jarrera oztopatzailea da. Antzeko kasuetan erabili diren nazioarte mailako estandar guztiak hautsi dituzte. Armagabetze ordenatu bat gauzatzeko asmorik ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009346
BERRIA
Euskadi
noticias
ARTEA. Askotarikoa izango da Bilbao Arte eta Kultura VII. Topaketen eskaintza Askotarikoa izango da Bilbao Arte eta Kultura VII. Topaketen eskaintza Bilboko uda ikastaroek kultura, arte eta gizarte gaiei emandako eskaintza zabaldu egingo da aurten. Bilbao Arte eta Kultura VII. Topaketen barruan, Maria Bayo izango da mu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009347
BERRIA
Euskadi
noticias
ESAITek prentsaurrekoa eskaini du atzo eguerdian Bartzelonan Kataluniako kirol selekzioen aldeko plataformarekin batera. Prentsa agerraldi horretan, hilaren 29ari begira ESAITek prestatu duen SPOTa aurkeztu dute. Horrekin batera, Kataluniako kirol selekzioen aldeko plataformak babesa eman dio ESAITek egun horretarako p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009348
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 40 soldadu eta polizia hil ditu Al-Qaedak Yemenen, AEBen mendekuz Arabiar Penintsulako Al-Qaedak Yemengo 40 soldadu eta polizia hil zituen atzo, eta dozenaka zauritu, herrialdearen hegoaldean aldi berean egindako lau atentatutan. Al-Qaedak jakinarazi du AEBen drone batek atzo bertan Xabwa probintzian bere eki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009349
BERRIA
Euskadi
noticias
Liburura egiteko lagundu dizun lan bat? Eskakizunen garaiko saiakera asko irakurri ditut. Liburuak tonu oso partikularra du: puta , bollera eta marikoi asko dago.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009350
BERRIA
Euskadi
noticias
HISPANITATEAREN EGUNA. Herri indigenekin elkartasun eguna izatea proposatu du Aralarrek Herri indigenekin elkartasun eguna izatea proposatu du Aralarrek jasaten duten herrien aldeko borroka eguna izatea eskatu du Aralarrek. Hispanitatearen Eguna ospatu beharrean, inbaditutako herrien erresistentzia eguna gogoratu behar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009351
BERRIA
Euskadi
noticias
Kirol katetik tiraka, jarraitutasunik ez izateak fidagarritasuna gutxitu die txuri-urdinei, eta, ondorioz, irabazteko zailtasunak agerikoak izan dira. Sevillaren kontrako ligako azken partidan argi geratu zen hori, Jagoba Arrasatek onartu zuen moduan. «Baloia geureganatzen saiatu gara, erosoago sentitu eta aurkariari m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009352
BERRIA
Euskadi
noticias
Txomin Peillenen 'Aldjezairia askatuta'-ren edizio berritua kaleratu du Txalapartak Aljeriako independentzia gerrara bidali zuten Txomin Peillen (Paris, 1932), eta, bakezalea izanda, soldaduska Frantziako armadako Osasun Zerbitzuan egitea erabaki zuen. Harremandu zen gerran zeuden aldeko bateko zein bestekoekin, eta 19...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009353
BERRIA
Euskadi
noticias
Funtzio publikoan mobilizazio bateratu bat egitea aztertzen ari dira sindikatuak ELAk Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez, mobilizazio bateratu bat egiteko "aukerak aurrera" doaz. Oraindik mobilizaziorako egutegia zehaztu gabe dute, eta datorren astean edo hurrengoan eman dute horren berri. ELAko ordezkaria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009354
BERRIA
Euskadi
noticias
GAURKOA. Kaosa Europako aire eremuan. Hautsak bete du zerua. Eyjafjallajokull sumendiko errautsak Europako zerura zabaldu dira, eta anabasa eragin dute aireportu askotan, baita Euskal Herrikoetan ere. Eyjafjallajokull sumendiko errautsak Europako zerura zabaldu dira, eta anabasa eragin dute aireportu askotan, baita Eus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009355
BERRIA
Euskadi
noticias
«Eztabaida antzuak» alde batera uzteko eskatu diete PSOEri eta PPri Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia jasaten ari den «lintxamendu mediatikoa» salatu dute ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak. Hiru indar politiko horien arabera, Bilduko agintariaren aurka «PSOEk eta PPk sustatu duten polemik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009356
BERRIA
Euskadi
noticias
«Neska andana bat bagara azkenean artaldeekin eta gasna egiten ari garenak» Biziaren harat-honaten eraginez abiatu dira Texier eta Xilibolost artzaintzan; lehen urtaroa bururatzen ari dira. Beren ibilbideaz eta artzain gisa egin lehen urratsez mintzatu dira. Elkarrekin ziren lizeoan, eta biek literatura baxoa egin zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009357
BERRIA
Euskadi
noticias
Begoña Errazti EAko buruaren esanetan, «ustekabeak egon daitezke EAren kongresuan». Horixe erantzun zuen Erraztik Euskadi Irratiko elkarrizketa batean Joseba Azkarragak kongresuko lehian parte hartuko duen galdetu ziotenean. EAko estatutuen arabera, alderdiko buruzagiak euskara jakin behar du. «Agian jendeak uste du pe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009358
BERRIA
Euskadi
noticias
Basaurin emakume bat eta bere alaba etxegabetu ditu Ertzaintzak EAJren kontrako oihuekin hartu dituzte Ertzainak desjabetu behar duten emakumearen etxe atarira iritsi direnean. Basaurin dute etxea (Bizkaia), etxeko alokairua ez ordaintzeagatik kaleratu dituzte 51 urteko emakumea eta bere alaba. Udalak jakinarazi duenez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009359
BERRIA
Euskadi
noticias
Errege magoek ilusioa pizten dute Donostiako haurren artean, eta horren erakusgarri da Kontxako pasealekuko barandan elkartutako jende kopurua. Hotza hezurretaraino sartu arren, hiru erregeei harrera beroa egiteko prest izan dira goizean goizetik hainbat haur. Gurasoen kezka nagusia euren seme-alabak bufanda, artilezko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009360
BERRIA
Euskadi
noticias
Formatu digital berri bat sortu du 'El Periódico'-k INTERNET. El Periódico de Catalunya egunkariak e-Periódico izeneko egunkariaren bertsio digital berria sortu du, eta aste honetatik proba fasean dago. Gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak egin dituzte, albisteak, erreportajeak eta elkarrizketak «modu erakargarriago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009361
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak ziurtatu du prest dagoela Ukrainako kargaontziei segurtasuna bermatzeko Errusia prest dago otsailaren 24tik Ukrainako portuetan blokeatuta dauden 25 milioi tona gari esportatzeko. Halere, Moskuk Kievi leporatu dio «asmorik ez» duela Odesako portutik minak kentzeko. Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009362
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko Anaitasuna kiroldegia leporaino beteko da etzi Itxakoren eta Larvik-en arteko Txapeldunen Ligako finaleko itzulikoa ikusteko, sarrerak amaitu egin baitira, Itxako Lizarrako klubak azaldu duenez. Hiru mila lagun sartzen dira harmailetan. 19:15ean hasiko da partida, eta Itxakok aukera ona izango du titulua irabaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009363
BERRIA
Euskadi
noticias
Brasilgo Poliziak greba hasi duenetik, 121 pertsona hil dituzte Espirito Santon VITORIA. Joan den larunbatean, Brasilgo Poliziak greba hasi zuen Espirito Santo estatuan, eta, harrezkeroztik, 121 pertsona hil dituzte; lapurretak ere izan dira. Kalean armada dagoen arren, ez dute lortu azken asteon izandako bortizkeria g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009364
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilekoa duten emakumeak arriskutsuak ziren abereentzat, landareentzat edota elikagaientzat. Mendebaldeko zientzialariek 1930eko hamarkadan ondorioztatu zuten emakumeek pozoi moduko bat botatzen zutela hilekoarekin zeudenean. Oraindik ere munduko hainbat lekutan uste horrek indarra dauka, eta emakumeak baztertu egiten d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009365
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Aitor Iriondo entrenatzaile donostiarrak uko egin dio Hondarribia-Irun zuzentzeari. Uriondok ez du azalpenik eman bere dimisioaz, eta eskerrak eman dizkie maiatzean taldera iritsi zenetik ondoan izan dituztenei. Hondarribia-Irunek datorren asteazkenera arte du epea maila nagusian aritzeko bermea ordaintzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009366
BERRIA
Euskadi
noticias
Cannesko Zinemaldiko Ohorezko Urrezko Palma, Alain Delon aktoreari ZINEMA. Alain Delon aktore frantziarrari emango dio Cannesko Zinemaldiak aurtengo Ohorezko Urrezko Palma. Aktorea 1961ean izan zen lehen aldiz jaialdian, Quelle joie de vivre filmarekin, eta hainbatetan itzuli izan da urteotan.«Bere filmografiatik bidai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009367
BERRIA
Euskadi
noticias
Dante Alighieriren omenezko etapa jokatu zen atzo Giroan, haren heriotzaren 700. urteurrena dela eta, Ravena -han hil zen poeta italiarra- eta Verona bizileku izan zuen zenbait urtez artean. Infernutik paradisurako bidaiaz idatzi zuen haren lan nagusia den Jainkotiar Komedia n; bada, bide epiko hori burutu zuen atzo Gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009368
BERRIA
Euskadi
noticias
UMP Frantziako eskuineko alderdi nagusiaren barne hauteskundeek eragindako gatazkak ezin konpondua dirudi. Alain Juppek, bi aldeek onartutako bitartekariak, bertan behera utzi du bere lana, eta Nicolas Sarkozyri dei egin dio, krisia konpon dezan alderdia zatitu ez dadin; Frantziako presidente ohiak Francois Fillonekin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009369
BERRIA
Euskadi
noticias
Auto elektrikoak ikertzeko gune bat egingo du Gestampek, Zornotzan Auto elektrikoen aldeko apustuak kezka eragin du Euskal Herriko autogintzan, gaur egungo industriaren muina baitira errekuntza motorrak dituzten ibilgailuak (VW eta Mercedes) eta auto horiei lotutako osagarriak. Teknologia batetik besterako jauziak joko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009370
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldi bakarrean eraitsiko dute Garoña, hiru urte barru hasita Espainiako Gobernuak zehaztutako epeak betetzen badira, 2022rako eraitsita behar du Santa Maria de Garoñako zentral nuklearrak (Burgos, Espainia). Eraistea fase bakar batean egingo dute, eta hiru urte barru hasiko dute. Behin lanak hasita, sei urtean amaituta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009371
BERRIA
Euskadi
noticias
EAko militantzia eten izana «bidegabekeriatzat» jo du Maiorga Ramirezek «Praktikan, lau urterako kanporatu gaituzte». Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoko ordezkaria haserre agertu da EAk hartutako erabakiarekin: Nazio Batzorde Eragileak aho batez onartu du hari eta beste lau kideri militantzia etetea proposatzen zue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009372
BERRIA
Euskadi
noticias
Datu baseetan badira izenik gabeko erregistroak ere. Baina hildako pertsona baten testigantza biltzen dute. Houstonen (Texas) gertatutako hilketa batean, gizonezko batek bizia galdu zuen urriaren 30ean. Zibil jantzitako bi polizia lagun talde bat denda batean lapurretan ari zela jabetu ziren. Eraikinean sartu ziren seg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009373
BERRIA
Euskadi
noticias
Bulegoan denek uste dute pertsona orekatuaren paradigma dela Irene, lekuz kanpoko nahimen eta fantasiarik gabekoa. Bere arloan entziklopedia batek adinako ezagutza izateaz gain, badu sen praktiko bat arazoak sortzen direnean konponbide eragingarriena hautatzera eramaten duena. Zirt edo zartekoa da, gainera. Serioa eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009374
BERRIA
Euskadi
noticias
Leyla Guven erresistentzian bizi den herri baten azken paradigma da. Diyarbakirko kartzelan darama urtebete, preso, kurduen kontrako jazarpena salatzeagatik, eta, joan den azaroaren 8tik, gose greba mugagabean dago. Gaur 72 egun dira jaten ez duela, eta jada ezin du urik edan, ezin da ibili eta ezin du hitz egin. Haren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009375
BERRIA
Euskadi
noticias
GERIZPEAN. JAIAK. Programazioari eutsiko diote . Iruñeko Udalaren debekuaren gainetik aurkeztu ditu jai batzordeak San Fermin txikitoko ekitaldiak Iruñeko Udalaren debekuaren gainetik aurkeztu ditu jai batzordeak San Iruñeko Alde Zaharreko Jai Batzordeak hilaren 26, 27 eta 28an ospatuko diren Aldapako Sanferminetarako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009376
BERRIA
Euskadi
noticias
ZUMAIA. Zumaiako (Gipuzkoa) Zuloaga Museoaren ondoko etxea okupatu zuten bost pertsonak kaleratu egin zituen atzo Ertzaintzak. 2011ko abenduan sartu ziren etxe horretara. Jabeak salaketa jarri zuen, eta Azpeitiko epaile batek, azkenean, okupatzaileak kaleratzeko agindu du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009377
BERRIA
Euskadi
noticias
Movistar taldeko behargin batek Luke Durbridge (Orica) lurrera bota zuen Pla d'Adeten gora. Langilea errepidean zegoen ur botilak banatzen, eta Durbridgek harekin estropezu egin zuen. Haserre altxatu, eta bultza egin zion langileari.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009378
BERRIA
Euskadi
noticias
Amaitu da Espainiako «demokraziaren festa». Gehiegizko euforiarik gabe baina pozik, hala dago batez besteko euskalduna. Baita Hego Euskal Herrian ordezkaritza lortu duten alderdiak ere. Analisietarako tartea da: zer gehiengo osatuko diren; zer joera egon diren, zergatik; udal eta foru bozetan aldaketarik aurreikus ote ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009379
BERRIA
Euskadi
noticias
Eñaut Elorrietak maitasunari buruzko hamar kantu bildu ditu 'Fantasia' diskoan « Fantasia da sorkuntzarako sortu dugun gune bat, konfidantzazko gune bat, guk geure buruari ahalik eta askeen izateko eman diogun koartada bat». Horrela deskribatu du Eñaut Elorrietak bere bakarkako lan berria: Fantasia . Amaia Lasa olerkar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009380
BERRIA
Euskadi
noticias
Justizia «azkarrago eta ulergarriago» egiteko plan estrategikoa aurkeztu dute Datozen urteotako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako justiziaren ibilbide orria aurkeztu dute gaur Bilboko Auzitegi Nagusian. Justizia organoen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz sortu da Gure justizia: guztiontzako justizia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009381
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko Kale Nagusia sanferminetako asteazken buruzurian. Ia anplifikaziorik gabeko txaranga bat, gitarra eta baxuarekin lagunduta. Iruñerrikoak dira, XXI. mendean jaioak, hasi aurreko solasaldian entzuten da «Goi mailako kontserbatorioa» eta «sarrera-froga». Eta ez du huts egin Elektrozarata taldeak: ia kolapsora iris...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009382
BERRIA
Euskadi
noticias
Aztik dio antxoa arrantzatzeko debekuari eutsi egin behar zaiola Azti-Tecnalia Itsas Ikerketetarako Zentro Teknologikoak Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzeko debekuak indarrean jarraitzearen alde egin du, espeziearen iraupenerako ezinbestekoa izango dela argudiatuta. Horrela ezean, Bizkaiko Golkoan antxoa behin betiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009383
BERRIA
Euskadi
noticias
«Oso zaila da espedizioetarako behar den laguntza lortzea» Goi mendietako Euskal Herriko bi azeri zaharrek bat egin dute udan Broad Peak (8.051 metro) igotzen saiatzeko: Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain. Hasiberrien ilusioarekin heldu diote erronkari. Ia lau urte dira Alberto Zerainek (1961, Gasteiz) bere azken esp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009384
BERRIA
Euskadi
noticias
Leire Palaciosek bere zutabea egiten duen egunean egokitu zait niri, bere ordez, nirea egitea. Hori dela eta, berari eskatu nion gaia jartzea. Reality bati buruz hitz egiteko eskatu zidan. Orotarikoak dira egun: enkante etxebizitza erreformak eta salerosketak, urrea bilatzean duten gizon beldurgarriak, mini-etxebizitza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009385
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Stephen Gaghan. Aktoreak: Matthew McConaughey, Edgar Ramirez, Bryce Dallas Howard. Iraupena: 121 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016. Jatorrizko izenburua: 'Gold'. Kenny Wells porrot egindako enpresaburu bat da. Zorte kolpe bat eduki behar du, kosta ahala kosta. Azken ahalegina egiteko, zor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009386
BERRIA
Euskadi
noticias
Txurik Majadahonda kanporatu du, eta Jaka izango du aurkari IZOTZ HOCKEYAEspainiako Ligako finalerdietarako sailkatu zen joan zen larunbatean Txuri-Urdin, final-laurdenetako bigarren partidan Majadahondari 7-2 irabazi ondoren. Donostiako taldeak Jaka izango du aurkari finalerdietan, eta larunbatean jokatuko du lehen pa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009387
BERRIA
Euskadi
noticias
200.000 ikusle inguru izan dira Donostiako 55. Zinemaldian ZINEMA Iazko ekitaldiarekin alderatuta, %8 igo da aurten Donostiako Zinemaldiko sarreran salmenta kopurua, guztira 100.576 sarrera saldu baitituzte aurten, eta 96.253, berriz, iazko ekitaldian. Akreditazioarekin, gainera, 60.300 ikuslek hartu dute parte eta Bel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009388
BERRIA
Euskadi
noticias
AHTaren Bergarako lotunerako obrak emateko unea, airean MADRIL. AHT abiadura handiko trenaren Euskal Y bidea «lehentasunezko proiektua» dela esan zuen atzo Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Espainiako Kongresuan. Lanak «aukera txikiena izan bezain laster» emango dituela azaldu zuen. Halere, ez zuen egun z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009389
BERRIA
Euskadi
noticias
Plataformetan galegozko edukien presentzia hutsala dela salatu dute Katalunian eta Euskal Herrian, katalanaren eta euskararen aldeko mugimenduak kezkatuta azaldu izan dira telebistetan eta streaming plataformetan hizkuntza horietako edukiak gutxi direlako, eta Galizian ere hala daude. Galiziera Normalizatzeko Mahaiak t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009390
BERRIA
Euskadi
noticias
HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. Prebentzioarekin batera, konpromisoa eskatu dute hiesa amaitzeko. Gaixotasunari beldurra galdu eta jendeak prebentzioa ahaztu egin duela ohartarazi dute Prebentzioarekin batera, konpromisoa eskatu dute hiesa amaitzeko Gaixotasunari beldurra galdu eta jendeak prebentzioa ahaztu egin d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009391
BERRIA
Euskadi
noticias
M-27. HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN KANPAINA. Hego Euskal Herriko bozkaleku guztietan egongo dela dio ANVk. EAE-ANV Lau urteotan gobernatu dutenen «erosotasuna» amaitzera doala ohartarazi dio EAJri Hego Euskal Herriko bozkaleku guztietan egongo dela dio ANVk EAE-ANV Lau urteotan gobernatu dutenen «erosotasuna» amaitzera doa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009392
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da kasu bakana. Ezta bi ere. Egunero izaten dira euskal hiztunen aurkako diskriminazioak eta hizkuntz eskubideen urraketak: erdara hutsean dauden inprimakiak, zerbitzu publikoetan langile euskaldunak topatzeko zailtasunak, euskaraz eginiko galdera bati emandako erantzun oldarkorrak... Gaztelaniaren eta frantsesaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009393
BERRIA
Euskadi
noticias
Alvaro del Valen 'India' erakusketa ikusgai Donostian ARGAZKIGINTZA. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Alvaro del Val argazkilariaren India erakusketa aurkeztu du. Autoreak herrialde hartako «errealitatea» erakutsi nahi du argazkietan. Haren hitzetan, Indiak «argi eta xarma berezia» du, eta horixe islatzen saiatu da. Er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009394
BERRIA
Euskadi
noticias
BATASUNAREN KONTRAKO POLIZIA OPERAZIOA. Aldaketa politikoa etorriko dela esan du Rafa Diezek, PSOE atzeratzen saiatu arren. Batasunaren kontrako operazioa salatzeko mobilizazioetara deitu dute biharko, lantegietan Aldaketa politikoa etorriko dela esan du Rafa Diezek, PSOE atzeratzen Batasunaren kontrako operazioa salat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009395
BERRIA
Euskadi
noticias
Supermerkatuko korridore oso bat. Sei apal alderik alde. Goi-behe, ezker-eskuin, kolore guztietako potoak. Begi parean geratzen zaizkionetara gerturatu da, leporainoko adatsa laztandu, eta bat hartu du. Potoak dioena irakurri bitartean, ilea haztatu du. Hura utzi eta beste bat hartu du. Tira egin dio apur bat ile-xerlo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009396
BERRIA
Euskadi
noticias
Kazetari gisa hobeto bizi zinen frankismoan? Zailtasunek akuilatzen gintuzten. Orain, prentsa kabineteek testua eginda ematen dizute. Zer deritzezu galderarik gabeko prentsaurrekoei? PSOE-Izquierda Unida-Podemos aldaketa gobernua dago udalean, eta berdin jokatzen dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009397
BERRIA
Euskadi
noticias
Finalerdietarako bidezidorretik. Urrizak eta Altuna II.ak Kursaaleko ligaxkara pasatzea dute jokoan gaur, ia ezinezkoa delako Ezkurrak jokatzea Urrizak eta Altuna II.ak Kursaaleko ligaxkara pasatzea dute jokoan Koteto Ezkurrak oso zail du Casino Kursaalean parte hartzea. Enpresa bere hutsunea kontuan hartuta ari da pen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009398
BERRIA
Euskadi
noticias
Tortura Prebenitzeko Espainiako Koordinakundearen datuen arabera, urtero, batez beste 230 pertsona hiltzen dira espetxean. Heriotza horiek askotariko arrazoiek eragindakoak dira: suizidioak, heriotza naturalak, baita droga gaindosiak ere.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009399
BERRIA
Euskadi
noticias
«Talde lana da saskibaloia; ondo jokatzen badut, lagunak ere ondo jokatu duelako da» Apala da izaeraz, eta loreak ez ditu gustuko. Top16az dio pausoz pauso joan behar dela, orain kalkuluak egitea «alferrikakoa» baita. Txoko polita bilatu du Bilbon, eta eroso dago; «funtsezkoa, lan ona egiteko». Eskatzeko aukera eman, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009400
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Tourra emango dute bihar hasita ETB1ek eta Euskadi Irratiak. Urkiolaren iritziz, TVEk baino eskaintza «handiagoa» eta «zabalagoa» du ETBk txirrindularitzan. 2008an hasi zen ETBn lanean Joseba Urkiola kazetaria (Leitza, Nafarroa, 1986). Kirola egitea maite du, baita irakurtzea eta filmak ikustea ere. Otsailer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009401
BERRIA
Euskadi
noticias
ETB2k 'Tribuaren berbak' saioaren hiru atal emango ditu, gaur hasita ETB1erako Tribuaren berbak saioaren 60 atal zuzendu eta aurkeztu ditu Kike Amonarrizek. Irailean Aprender euskera. Misión posible berezia eman zuen ETB2k, eta, orain, gaztelaniazko katerako beste hiru atal ekoitzi ditu Orio Produkzioak etxeak. Gaur, 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009402
BERRIA
Euskadi
noticias
Willis Drummond, Lauroba eta Gatibu, Donostiako Piraten Aste Nagusian DONOSTIA. Aurtengo Donostiako Aste Nagusirako Piratek musika eskaintza zabala prestatu dute. Abuztuaren 13tik 21era izango den jaiak hiru gune finko izango ditu, Flamenka gunea tartean. Gune horretan, Piratek eskaintza zabala egingo dute: Gatibu, El ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009403
BERRIA
Euskadi
noticias
Txikitan kontatzen ikasi nuen: bat, bi, hiru...180.000. Hori omen da EAEko etorkin kopurua jaurlaritzakoen esanetan, jakina. Nire gurasoen auzoko Extremadurako etorkina ez da horien artean sartzen, ez eta Leondik etorritako nire lankide euskalduna ere... Azken finean zenbaki bat besterik ez da, eta ez du halako garrant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009404
BERRIA
Euskadi
noticias
«Irudikatu nahi dut patriarkatuaren amaiera iritsiko dela» Dillonen hitzetan ospatzekoa da mundua zeharkatzen ari den korronte feminista; uste du bere indarra neoliberalismoaren deslilurarekin lotuta dagoela, eta feminismoa dela mundua iraultzeko bide bakarra. Marta Dillonen ekintzaile eta kazetari ibilbidea (Buenos Ai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009405
BERRIA
Euskadi
noticias
• 2001eko otsaila. Thai Rak Thai alderdiak hauteskundeak irabazi, eta Thaksin Shinawatra lehen ministro izendatu zuten. • 2006ko iraila. Armadak estatu kolpea eman, Konstituzioa berridatzi, eta Thai Rak Thai legez kanpo utzi zuten. • 2007ko abendua. Thaksinek babestutako PPP alderdiak hauteskundeak irabazi zituen. • 20...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009406
BERRIA
Euskadi
noticias
Atutxa-Urruzuno nagusitu dira Bost Kiroletako finalean HERRI KIROLAK. Lau minutu pasatxoko aldearekin, Aitzol Atutxa eta Inhar Urruzuno dira Bost Kirol torneoko lehen txapeldunak. Xabier Orbegozo Arria V .ak eta Jokin Eizmendik ezer gutxi egin ahal izan zuten aurkarien nagusitasunaren aurrean. Bizkaia pilotalekuan joka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009407
BERRIA
Euskadi
noticias
Eudelek hiru proposamen egin dizkie udalei, planeta «salbatzeko» asmoz Gaur goizean egin dute Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko Batzar Orokorra Mungian; pandemia hasi zenetik modu presentzialean egin den lehena. Bertan finkatu du Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak elkartearen helburu nagusietako bat hurrengo hamarkadar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009408
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: David Perez Sañudo. Urtea: 2020. Herrialdea: Euskal Herria. Errelatoaren gudu-zelaian batzuk tematuta daude ia erabat zuri-beltzezkoa den kontakizun mainstream -a zabaltzen; dirudienez, ez doakie batere gaizki. Zorionez, gris asko eta askotarikoak beharko lituzke atzera begirako beharrezkoan bestelako propo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009409
BERRIA
Euskadi
noticias
Justizia, mazo kolpeka. Andeetako herritarrek, justizia beren esku hartu, eta zigor bortitzak ezartzen dizkiete ustez delituak egin dituztenei; Punon, hamar lagun hiltzen dituzte urtean. Andeetako herritarrek, justizia beren esku hartu, eta zigor bortitzak ezartzen dizkiete ustez delituak egin dituztenei; Punon, hamar ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009410
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Rose Glass. Aktoreak: Jennifer Ehle, Morfydd Clark, Turlough Convery, Lily Knight, Lily Frazer, Faith Edwards, Rosie Sansom, Marcus Hutton, Noa Bodner, Jel Djelal, Jonathan Milshaw. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2019. Iraupena: 82 minutu. Generoa: Beldurra. Erizaina da Maud. Fededuna zen, baina, trauma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009411
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrekontu «antisozial eta neoliberalak» salatu ditu ELAk ELA sindikatuak giza katea egin du Bilbon, EAEko 2022ko aurrekontu «antisozial eta neoliberalak» salatu eta «aurrekontu sozialak» eskatzeko. Giza katea EH Bilduk Bilbon duen egoitzatik abiatu da, eta EAJren egoitzan amaitu da. ELAko Leire Gallegok esan duenez, a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009412
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzolana eta elkarlana ezinbestekotzat ditu Amondok Korrika aurrera ateratzeko. Adierazi du bide horretan lan mundua inplikatzea falta dela: «Hortxe dago konpondu beharreko itoginik handiena». Pandemiaren ondorioz iazkoa urtebete atzeratu ostean, aurtengo Korrika «berezia» izango dela uste du Asier Amondo Korrikako koo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009413
BERRIA
Euskadi
noticias
Parte hartzea ez atzeratzeko eskatu dute Euskaltelen DERIO. Euskaltelen langile batzordeak espero du «berandu ez iristea» Eusko Jaurlaritzak telekomunikazio enpresan egin asmo duen akzio erosketa. Javier del Blanco (CCOO) batzordeko presidentearan arabera, parte hartze publikoa «esanguratsua eta eraginkorra» izatea nah...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009414
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Musika Hamabostaldiko 33. Organo Ziklora Alemania, Frantzia, Austria, Italia, Hego Korea eta Espainiako interpreteak etorri dira, Gipuzkoako hainbat elizatako organoak jotzera. Bertako interpreteak ere egongo dira dagoeneko hasi den organo zikloan; Ataungo San Martin Toursekoaren elizan eman zioten hasiera p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009415
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak bi familia etxegabetu zituen atzo Gasteizen. Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, familia horiek «argirik, erroldarik eta kontraturik gabe» bizi ziren, talde kriminal baten iruzurraren biktima izan ostean. Etxegabetzea egingo zutela eta, hamaika lagun bildu z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009416
BERRIA
Euskadi
noticias
REYKJAVIK. Adituak iragartzen ari ziren moduan, Islandian sumendi erupzio bat izan zen atzo. Fagradalsfjall sumendia lehertu zen, Reykjavik hiriburutik 30 kilometrora. Islandiako Meteorologia Bulegoaren lehen datuen arabera, arrakalak 200 metroko sakonera dauka. Erupzioak ez du kalterik eragin inguruan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009417
BERRIA
Euskadi
noticias
Positiboen kontaketa mila kasuren langan dago berriz Hego Euskal Herrian azken orduetan atzemandako koronabirus kasuen kopuruak gora egin du berriz ere. Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako osasun agintariek emandako datuen arabera, ostiralean bertan 978 pertsonak eman zuten positibo koronabirusa atzemateko egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009418
BERRIA
Euskadi
noticias
1. A eredua. Espainiatik kanpo jaiotako ikasleak ereduetan nola dauden, ohartarazi dute A ereduan pilaketa bat dagoela. Adibidez, DBHn, ikasle guztien %11 dira Espainiatik kanpo jaiotakoak oro har, baina A ereduan, %29. Datuak ikusita, ohartarazi dute ereduen banaketa «segregazioa elikatzeko» bidea dela. 2. Ingelesa. A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009419
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kanporatzeei buruzko azken hitza bankuek dute oraindik; bitartekaritza ez da nahikoa» Stop Desahucios elkarteko kide Iker Apilanezek (Donostia, 1979) argi du: «Kanporatutako familia guztiek eduki beharko lukete bermatuta etxebizitza bat. Eskubide bat da, eta administrazio publikoek badituzte hori ziurtatzeko baliabide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009420
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar arte egingo dute Gipuzkoa Encounter jaialdia. Atzo hasi zen egitasmoaren 16. aldia. Dozenaka jarduera «ludiko eta hezigarri» egingo dira, eta, aurreko bi urteetan bezala, online formatuan elkartuko dira teknologiazaleak. Urteroko helburu berari helduko dio ekinbideak: teknologia berrien arloan prestakuntza, dibul...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009421
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain 23.000 urte margotu zituzten Askondoko kobako zaldiak Sorpresaz hartu zuten aurkikuntza Diego Garate eta Joseba Rios arkeologoek. Emozio handiz ere bai. Suntsitutzat jotzen zuten adituek Mañarian (Bizkaia) dagoen Askondoko kobako aztarnategia, eta, beraz, ez zuten askorik espero han. Baina handia izan zen ezustea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009422
BERRIA
Euskadi
noticias
Alemaniar-turkiar bat Berdeen buruzagi izateko hautagai nagusi. Oezdemirrek irabaziz gero, lehen aldia litzateke turkiar jatorriko norbaitek agintea hartzen duela Alemaniar-turkiar bat Berdeen buruzagi izateko hautagai nagusi Oezdemirrek irabaziz gero, lehen aldia litzateke turkiar jatorriko Gaur dute aukeratzekoa Alem...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009423
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri euskalduna berreraiki nahi dugunok sarri aipatzen dugun hitza da ofizialtasuna. Euskaraz bizi nahi eta ezina gainditzeko gako nagusi moduan kokatu izan dugu ofizialtasuna. Baina zer ulertzen dugu, zer aldarrikatzen dugu euskarak ofizialtasuna behar duela esaten dugunean? «Euskararen normalizazioa» hitz-jokoarekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009424
BERRIA
Euskadi
noticias
Errefuxiatuak zuzenean ekartzeko eskatu du Jaurlaritzak Errefuxiatuak kokatzeko programak ez ditu inolaz ere betetzen espero ziren helburuak. Iazko datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak, hutsunearen erakusgarri. Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara 46 errefuxiatu iritsi dira kokatze programa horrekin, espero zen kopurua bain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009425
BERRIA
Euskadi
noticias
Badira espazio geografiko hutsak baino gehiago diren lekuak; lur azpian edo pareten artean herra eta sufrimendua gordetzen dutenak; hamarkadaz hamarkada isiltasunaren diktadurak ilunpean mantendu dituenak. Orbaindu gabeko zauriak, edo behar bezala sendatu gabe orbaindu direnak. Euskal Herrian ere asko dira mota horreta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009426
BERRIA
Euskadi
noticias
NAYPYIDAW. Bost lagun baino gehiagoko manifestazioak eta batzar publikoak debekatzen zituen legea bertan behera utzi du Myanmarrek. 1988tik egon da indarrean, sistemaren erreformaren alde manifestazio jendetsuak egin zirenetik. 1962-2011 artean junta militarrak egon dira agintean, eta, orain, militar ohiez osatutako go...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009427
BERRIA
Euskadi
noticias
Espiau: "Erabaki eskubidea garatzeko kontsentsu berriak behar dira" Nazioak eta Estatuak XXI. mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea jardunaldiak amaierara iritsi dira. Ondorioak plazaratu dituzte eguerdian Gorka Espiauk (Agirre Center), Iñaki Dorronsorok (Eusko Ikaskuntza), Joxerramon Bengoetxeak (EHUgune) eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009428
BERRIA
Euskadi
noticias
Patxi Lopez lehendakariak berak aitortu du: «Ez dut aurkeztu bake plan bat, konpromiso bat aurkeztu dut». Iragarria izan arren, ez du bake planik proposatu. Bakegintzaren harira, gogoeta luze baten ondoren, hamar puntuko konpromiso bat besterik ez du proposatu. Puntu gehienak ezagunak dira. Batzuk printzipio orokorrak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009429
BERRIA
Euskadi
noticias
KOSOVO. «Misioa bete eta egoera kontrolpean jarrita» utzi dute Serbiako muga Kosovoko segurtasun indar bereziek. Dena den, tentsioak jarraitzen duela ohartarazi dute. Serbiako produktuak herrialdera sartzea debekatu zuen Kosovok, eta hori betetzen zela egiaztatzeko zeuden mugan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009430
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur taldearen barruan bildu artisten estetika gaur egun omnipresentea dela berresten du Gaur 1966. Euskal artea frankismoaren garaian erakusketak, geroztik 50 urte iragan badira ere. Jose Antonio Sistiaga, Remigio Mendiburu, Jose Luis Zumeta, Eduardo Txillida, Jorge Oteiza, Amable Arias, Nestor Basterretxea eta Rafael...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009431
BERRIA
Euskadi
noticias
« Kakrazaharra !». Gaizki esandako birao batekin abiatu zuen Alfred Jarry antzerkigileak, 1896. urtean, garai hartako antzerkiaren konbentzio guztiak apurtzen zituen Ubu roi pieza, eta klasiko bat bilakatu da denborarekin. Antzezlana dadaismoaren, surrealismoaren eta absurdoaren teatroaren aitzindaritzat jotzen dute ad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009432
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtebetera heldu da ebazpena: Amaia Azkue hiltzeaz akusatutako gizonezko gaztea errudun jo du epaitegiak. Hasieratik korapilo asko izan ditu sokak, kasua zurrumurruz eta susmoz bustitzeraino. Gainera, emakumea hiltzeko unean gaztea adingabea izateak eragin handia izan du gerora epaiketan eta zigorra betetzeko orduan. E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009433
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte berriak ez ditu COVID-19aren transmisioari buruzko datuak apaldu. Aitzitik, beste 450 kasu atzeman zituzten atzo Osasunbideak eta Osakidetzak. Guztira, 6.151 PCR eta antigeno test egin zituzten igandean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan (bezperan baino 341 gehiago), eta, horren arabera, positibo tasa %7,3 ...
cc-by-sa 4.0