id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0009234
BERRIA
Euskadi
noticias
PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak adierazi du udal eta foru hauteskundeen ostean EH Bildurekin itunak adosteak «Moncloako ateak parez pare» irekiko zizkiola PP-Vox bikoteari. Anduezak azaldu du «oraindik» ezker abertzaletik urrun dagoela PSE, «terrorismoa ez gaitzesteagatik eta subiranista izateagatik», eta horre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009235
BERRIA
Euskadi
noticias
Aritz Otxandiano EH Bilduko militante eta Mondragon taldeko goi karguak orain dela bi aste egunkari honetan bertan idatzi zuen artikuluari erantzutera gatoz gaurkoan. Azkenaldian Aritz Otxandiano EH Bilduren interes politikoak eta Mondragon taldearen interes ekonomikoak defendatzen ari da publikoki, biak hertsiki lotua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009236
BERRIA
Euskadi
noticias
Kultur sortzaileen atxikimendua BERRIAlaguna kanpainari Bihartik aurrera hainbat kultur sortzailek babesa eskainiko diote BERRIAlaguna kanpainari. Atxikimendu horren erakusle, sortzaile bakoitzak bere lan bat aukeratuko du, eta astero, Igandea gehigarriko azken orrian ikusi ahal izango da. Bihar Antton Mendizabalek ema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009237
BERRIA
Euskadi
noticias
Txanpon bereko aurkia eta ifrentzua izan dira Ibarretxe eta Sanz gobernuburuek Espainiako Gobernuko presidente Zapaterorekin aste honetan izandako bilerak. Gatazkaren konponbideari ate bat irekitzeaz hitz egitera joan zen Ibarretxe, bide orri jakin batekin. Sanz, ordea, gobernatzen jarraitzeko aukera izateagatik eskerr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009238
BERRIA
Euskadi
noticias
Yannis Constans musikari okzitaniarraren WRC hirukotea arituko da gaur Lezon (Gipuzkoa). «Hiru gara, baina lau bezala egiten dugu lan», esan dute euren lana deskribatzean. Sinpletasuna aukeratu dute: saxofoi-flauta-klarinete jotzaile bat, gitarrista bat -Constans bera- eta kontrabaxu-jotzaile bat. Django Reinhardten es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009239
BERRIA
Euskadi
noticias
Txina %60-65 isuri gutxiago 2005eko BPG unitateko. India %33-35 isuri gutxiago 2005eko BPGarekiko, trukean 187.000 euro jasotzen baditu. Indonesia %29 gutxitzea isuriak ohiko joerarekiko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009240
BERRIA
Euskadi
noticias
Abbas eta Olmert bi astean behin bilduko dira, «ikuspegi politikoak aztertzeko». Ricek egin du iragarpena, bi agintariekin bildu ostean; Liga Arabiarraren goi bilera hasi da gaur Saudi Arabian Abbas eta Olmert bi astean behin bilduko dira, «ikuspegi politikoak Ricek egin du iragarpena, bi agintariekin bildu ostean; Lig...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009241
BERRIA
Euskadi
noticias
Udalei kutsaduraren aurkako neurriak hartzeko eskatu die Ekologistak Martxan-ek 100.000 biztanletik gorako herrietan «airearen kalitatea bermatzeko epe laburreko planak» ezartzeko eskatu die Ekologistak Martxan-ek udalei. Hain zuzen, elkarteak herri horietan eskaera bat erregistratu du, laster «kutsadura atmosferikoare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009242
BERRIA
Euskadi
noticias
Blackwater mertzenario konpainiari Irakerako kontratua berritu diote. AEBetako enpresa oraindik ikertzen ari da FBI Polizia, iazko azaroan 17 zibil irakiar hil zituelako tiroz Blackwater mertzenario konpainiari Irakerako kontratua berritu diote AEBetako enpresa oraindik ikertzen ari da FBI Polizia, iazko azaroan 17 Iaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009243
BERRIA
Euskadi
noticias
Herenegun jokatu zen Moto3ko Munduko Txapelketako bigarren lasterketa, Austinen (AEB), eta, bigarrenez, hirugarren sailkatu zen Efren Vazquez (Honda). Jack Millerrek (KTM) irabazi zuen proba -irudian, Fenati, Miller eta Vazquez, podiumean-. Sailkapen nagusian bigarren postuan dago bilbotarra, 32 punturekin. MotoGPn Mar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009244
BERRIA
Euskadi
noticias
Alemaniaren arabera, 'E. coli' bakterioa ez da Espainian sortu Cornelia Prufer Storks Hanburgoko (Alemania) Osasun senatariak adierazi du Escherichia coli bakterioaren iturria ez direla Espainiako pepinoak. Laborategietan egindako azterketak hartu ditu oinarritzat hori esateko. Dena dela, haren arabera, oraindik ez dak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009245
BERRIA
Euskadi
noticias
Izai perat joan da haurra xuxen-xuxena eta ilusioz gainezka. Bere izenean, ordea, ez du ikatza baizik atzeman. Helduek so egin diote elkarri, irriñoa ezpain kantoian, mutikoaren ihardukitzea nolakoa izanen ote den: «Ikatza? Ez da opari txarra! Txuletak egiteko, mundiala!». Familiak esperimentatu nahi izan du, eta hor a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009246
BERRIA
Euskadi
noticias
Getaria eta Zarautz arteko zeharkaldia bihar izango da IGERIKETA. Zarauzko Balea Igeri Taldeak XLI. zeharkaldia antolatu du, bihar goizerako. Bi herriak batzen dituzten 2.850 metroak igerian egingo dituzte 1.400 parte hartzaileek. Irteera Getariako portuan (11:00), eta helmuga Zarauzko Munoan izango da. Gazteenek 800 m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009247
BERRIA
Euskadi
noticias
Edariak saltzen dituzten apalategira joan, eta hamaika ardo edo txakolin marka topatu daiteke, beste hainbeste garagardo markekin batera. Erosketak egiten ari den kontsumitzaileak aukera horien guztien aurrean erabakia hartu behar izaten du, eta bi aldagairen arabera egin dezake bataren edo bestearen alde: marka ezagun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009248
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Seans Anders. Aktoreak: Jason Bateman, Charlie Day, Jason dueikis. Iraupena: 108 minutu. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2014. Nagusien menpe lan egiteaz nazkatuta, negozio propioa sortzea erabakiko dute Nickek (Bateman), Dalek (Day) eta Kurtek (Sudeikis). Baina haien asmoa ez da uste bezain ondo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009249
BERRIA
Euskadi
noticias
Molimok eta Poineauk ordezkatuko dute Berhokoirigoin EHLGren buruzagitzan AINHIZE-MONJOLOSE. Mixel Berhokoirigoin orain arteko buruaren ordezkoak hautatu ditu Euskal Herriko Laborantza Ganberak (EHLG). Lehendakari bat izan beharrean, bi izango ditu orain: Beñat Molimos eta Francis Poineau. Molimos laboraria da Bunuzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009250
BERRIA
Euskadi
noticias
Zenbakiak, taulak, portzentajeak, big data. Analisi estatistikoaren garapen sofistikatuari esker, antza, gobernu garaikideek informazio gehiago daukate eskura, politika eraginkorragoak diseinatzeko eta errealitate soziologiko zein joera ekonomiko-politikoen erradiografia zehatzagoa edukitzeko. Zorionekoak gu. Ondo gobe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009251
BERRIA
Euskadi
noticias
Getxoko gizon bat hil da Castro Urdialesen, itsaslabarretik behera erorita Getxoko gizon bat hil da Castro Urdialesen, itsaslabarretik behera Getxoko 43 urteko gizon baten gorpua atera zuten atzo Castro Urdialesko (Kantabria, Espainia) itsaslabarretik. Mioño inguruko amildegitik behera erori zen gizona, eta ezbeharra n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009252
BERRIA
Euskadi
noticias
EUROPAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. KANPAINA. Mayor Orejak dio «gutxiagorekin pozik bizitzen» ikasi behar dela. Gizartearen eta familien ahalen gainetik bizi eta gastatu izanak ekarri du krisia, PPko zerrendaburuaren ustez Mayor Orejak dio «gutxiagorekin pozik bizitzen» ikasi behar dela Gizartearen eta familien a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009253
BERRIA
Euskadi
noticias
Baztango eta Luzaideko kaltetuek zerga salbuespenak izango dituzte Joan den uztailaren 4an Baztanen eta Luzaiden izandako uholdeetan kaltetutako pertsona fisiko eta juridikoek zerga salbuespenak izango dituzte; hala erabaki du Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bileran. Horrez gain, erabaki dute Foru Gobernuak finantzat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009254
BERRIA
Euskadi
noticias
KATALUNIAKO ESTATUTUA . Kongresuko Batzordeak onartutako Estatutua, hasierako testutik urrun . Kataluniak onartutakoarekin alderatuta murriztuta dagoela esan eta kontra bozkatu du ERCk; hitzaurrean soilik jaso da "nazio" hitza Kongresuko Batzordeak onartutako Estatutua, hasierako testutik urrun Kataluniak onartutakoare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009255
BERRIA
Euskadi
noticias
Beñat Arrabit izanen da Garazi-Baigorri Herri Elkargoko presidentea 52 hautetsik bozkatu zuten. Beñat Arrabitek 28 boz lortu zituen, eta Galantek 24. Pierre Eiherabide Donazaharreko auzapeza izanen da lehen presidenteordea. Bertze hiru herri elkargotan ere hautatu zituzten presidenteak bart. Benat Cachenaut Iholdiko au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009256
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako enpresek bankuen maileguekiko duten menpekotasuna gutxitzeko plana ixtear du Europako Batzordeak. Helburua da inbertsioen %60 finantzatzea bankuek eta %40 kapital merkatuek. Gaur egun, %80-%20 da proportzioa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009257
BERRIA
Euskadi
noticias
Akordiorik lortu ez arren, lanera itzultzea erabaki dute Air Franceko pilotuek Pilotuen artean ordezkaritza handiena duen sindikatuak, SNPLk, atzo arratsaldean erabaki zuen greba bertan behera uztea. Air France-KLMren historiako luzeena izan da, hamalau egun iraun baitu. Eta langileen eta zuzendaritzaren arteko akordio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009258
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk Ahal Dugu-ri: "Zuen herrialdean baduzue nahikoa lan" Diru sarrerak bermatzeko errentari buruzko eztabaida izan dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Eztabaidaren une batean, EAJko batzarkide Lander Ugartemendia Ahal Dugu-ko kideei mintzatu zaie: "Zergatik ez duzue proposamen bakar bat egiten? Gauza bat esango dizuet:...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009259
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Trey Edward Shults. Aktoreak: Sterling K. Brown, Alexa Demie, Clifton Collins Jr., eta Lucas Hedges. Iraupena: 135 minutu. Generoa: Maitasunezkoa Herrialdea: AEB. Urtea: 2019. Florida hegoaldean bizi den familia afroamerikar batean oinarritzen den istorioa da Un momento en el tiempo - Waves . Asmo onak ditu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009260
BERRIA
Euskadi
noticias
Servinik Espainiari eskatu dio argitzeko Martin Villa galdekatu dezakeen Maria Servini epaile argentinarrak Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohia galdekatu behar zuen martxoaren 20an, frankismoaren biktimek Argentinan jarritako kereilaren harira. Ordea, Espainiako Gobernua deklarazioaren aurka agertu zen joan d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009261
BERRIA
Euskadi
noticias
Askotariko emanaldiak eta jarduerak izango dira hiru egunetan Euskal Herria Zuzenean jaialdian: antzerkia, txarangak, magoak, erakusketak, dantza, zirkua, umorea... eta nola ez, musika. Hona kontzertu nagusien egitaraua, egunez egun:
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009262
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako independentzia prozesuaren buruzagien aurkako epaiketako magistratuburuak, Marchenak, luze hitz egiten utzi die akusatuei, oso kasu gutxitan moztu baitie mintzaldia, nahiz kasu batzuetan esaten ari zirenak ez izan lotura zuzena aldeek egindako galderarekin. Espero zen bezala, sententzian zigorra baldin bada...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009263
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru kolpe eman ditu batean. Oriok 11 segundo atera zizkion herenegun Urdaibairi, Kontxako lehen jardunaldian Oriok 11 segundo atera zizkion herenegun Urdaibairi, Kontxako lehen Aurrena, modurik onenean hasteko, lehen txanpa gogorra jo eta estropadaren buruan jarri. Gero, ziabogara indar betean heldu, maniobra zehatza ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009264
BERRIA
Euskadi
noticias
«Horregatik, gustatuko litzaidake maiatzaren 12-13ko asteburuan jokatu behar duten Reala-Athletic derbia Anoetan izatea, eta ahalik eta jende gehiena joatea. Partida berezia izango da, derbia delako eta Realak Kopan sartzea izan dezakeelako jokoan». Duela aste batzuk hori idatzi nuen, eta, azkenean, herenegun egia bihu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009265
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtero, ekaineko azken igandean, hainbat lekutako jendea biltzen da Noainen, Nafarroako independentzia galdu zen 1512ko gudua oroitzeko. Uzta biltzeko garaia hasita, eguzkiak bete-betean jotzen duelarik, beroak infernu bilakatzen du ibilaldia. Baliteke baten bati, aurpegia zapiaz lehortzen duenean, gogora ekartzea duel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009266
BERRIA
Euskadi
noticias
Besteak beste, Jule Goikoetxeak esan du, bere estreinako poesia-liburuaren harira egin dizkioten elkarrizketetan, gehiegi jarduten dugula gauzak izan beharko luketen moduaz, eta ez gatzaizkiola, ordea, grina berarekin lotzen orain eta hemen dugun egoera aztertzeari. Badela traba bat nahikoa serioa, errealitatea aitortz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009267
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Seynabou Male Cisse ekintzaile senegaldarrak jasoko du aurtengo Ignacio Ellakuria garapenerako lankidetzako saria, bakearen eta emakumeen eskubideen alde egindako lanagatik. Epaimahaiak esan duenez, «Senegal gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa» sortzeko konpromisoagatik sarituko dute, eta «gatazketan e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009268
BERRIA
Euskadi
noticias
Paredes, Garcia eta Sarriegi txapelketatik kanpo geratu dira Ingalaterra Europako Txapelketako finalerdietarako sailkatu da asteazken gauean. Baina uste baino gehiago sufrituz. Izan ere, Espainiak estu hartu du. Etxekoek 83. minutuan sartu dute berdinketaren gola, eta luzapenean nagusitu dira. Georgia Stanwayk egin du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009269
BERRIA
Euskadi
noticias
Edorta Jimenezek behin esan zidan euskal kulturan agerikoa ez dela beti sinetsi nahi dugunaren isla. Euskal sortzaile autonomoak askotan ozta-ozta bizi dira, politikari edo funtzionarioen kastek bizi duten paradisu idealizatutik baztertuta erabat. Euskal literaturan, esaterako, inor gutxi bizi da idaztetik zuzenean, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009270
BERRIA
Euskadi
noticias
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, Osasuna eta Ikerketa Mediku Taldea, ELA, LAB, CCOO, ESK, Steilas, EHNE, HIRU, Eguzki, Ernai, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace, No + Precariedad.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009271
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA . Gaur saiatuko da Oiartzabal Cho Oyu gainera iristen Gaur saiatuko da Oiartzabal Cho Oyu gainera iristen Hogeigarren aldiz zortzi mila metroko gailur batera igotzen saiatuko da gaur Juanito Oiartzabal arabarra. Cho Oyu mendia bigarren aldiz jarraian igoko du Oiartzabalek, eta modu honetan, errekor berria erdiet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009272
BERRIA
Euskadi
noticias
Samurai gudariak, kalea inbaditzen. Deabru Beltzak taldeak bere azken sorkuntza Miarritzeko Kaleko Arteen Jaialdian estreinatuko du Deabru Beltzak taldeak bere azken sorkuntza Miarritzeko Kaleko Arteen Deabru Beltzak Bilboko konpainiak Bande Déplacé lan berriarekin hiriko dantzan, suan eta erritmoan oinarritu ikuskizun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009273
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela bi urteko Irujo itzuli da. Sakea baliatuz gailendu zaio Martinez Irujo Asier Olaizolari, eta finalerdietako ligaxkarako sailkatu da Sakea baliatuz gailendu zaio Martinez Irujo Asier Olaizolari, eta Juan Martinez de Irujok lau t'erdiko txapelketa irabazteko faboritoetako bat dela erakutsi zuen atzo Iruñean. Iazko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009274
BERRIA
Euskadi
noticias
Uste dut guztiok ados egonen garela Gaizka Garitanori Almeriako futbol klubeko prentsa aretoan euskarazko galderei euskaraz erantzuteagatik eginiko itsuskeria ezin onartuzkoa delakoan eta erantzun bat behar zuelakoan. Egunkari hau irakurtzen dugun guztiok, esan nahi dut. Ezin bestela. Horregatik ez dut hortik joko. Agi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009275
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Gorenaren epaia «errespetatuko» du Lasarte-Oriako Udalak, baina ez dago ados arrazoiekin 2017. urtean Lasarte-Oriako Udalak (Gipuzkoa) elkarteei diru laguntzak emateko baldintza gisa jarri zuen hamasei urtetik beherakoentzako jarduerak euskaraz izatea. Ekainean, irizpide hori bertan behera utzi zuen Espainiako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009276
BERRIA
Euskadi
noticias
Sindikatuetako iturriek Efe agentziari esan diotenez, aurten salmenten jaitsiera espero dutela esanez justifikatu du Eroskik Caprabon egin nahi dituen murrizketak. Betiere sindikatuen arabera, antolaketa sistema berria ezarri nahi du Eroskik Capraboren dendetan, eta horrekin mila arduradun egongo lirateke sobran. Haiet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009277
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ingurumen justizia ere merkatuaren logikan sartu da». Egungo sistemak baino baliabide natural gutxiago erabiliko dituen eredu iraunkorragoa proposatzen du Rijnhoutek. Leida Rijnhout. Ingurumen justizian aditua Egungo sistemak baino baliabide natural gutxiago erabiliko dituen eredu «Ingurumen justizia ere merkatuaren l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009278
BERRIA
Euskadi
noticias
23 pertsona hil dira zibil armatuen eta segurtasun indarren arteko tiroketa batean, Mexiko iparraldeko Coahuila estatuko Villa Union herrian. Larunbat gauean izan ziren istiluak. Miguel Riquelme Coahuilako gobernadorearen arabera, Ipar Ekialdeko Kartelak hasi zuen erasoa, udaletxeari tiroka. Hildakoetatik lau segurtasu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009279
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko azaroan egin zuten Donostian Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala, eta, Donostiako Udalak hiria "demokrazioaren munduko hiruburu" gisa jo izana "adar jotzea" zelakoan, elkarretaratzea egin zuten hainbat gizarte mugimenduk udaletxearen atarian. Donostian "demokrazia eta parte-hartze falta egoera nabar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009280
BERRIA
Euskadi
noticias
Uda umoretsu bukatzeko. Irailaren bigarren astelehenean izaten da Olarizuko erromeria Gasteizen. Urtero legez, lagun ugari bildu dira Olarizu inguruko belardietan, janari, edari eta musikaz gozatzeko. Gasteizen. Urtero legez, lagun ugari bildu dira Olarizu inguruko Gasteiztarrek Olarizuko erromeriarekin esaten diote ag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009281
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela hilabete eskas eman zuen argitara Arima taldeak Biluztasunez jantzita diskoa. Metamorphosi s lan laburrarekin hasi zuten bidearen segida da, indar handiagokoa. Doinu ilunak sortzen dituzte, post-rock kutsukoak. Distortsiodun gitarren burrunba eta pasarte lasaiak tartekatu dituzte lan berriko sei kantuetan. Bonber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009282
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Lan erreformaren negoziazioan patronalari keinu bat egin dio Espainiako Gobernuak. Atzoko bileran, kendu egin zuen enpresa bakoitzean behin-behineko lanpostuei muga bat jartzeko proposamena. Hasieran, lanpostuen %15eko muga eskaini zuen, eta gero kuota bat, enpresaren neurrien araberakoa. Horren ordez, gehiegiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009283
BERRIA
Euskadi
noticias
Mecanerreko langileek greba egingo dute 21ean, lantegia ixtearen aurka Borrokarako deia egin dute Mecaner enpresako langileek. Urdulizen (Bizkaia) du egoitza enpresak, eta trokelak egiten ditu autogintzarako. Stellantis multinazionala da haren jabea -Peugeot, Citroen, Fiat, Opel, Jeep eta beste askoren egilea-, eta ira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009284
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaime Tejedor: «Ez digute lanean uzten, eta diru laguntzarik ere ez digute ematen». Euskal arrantzaleek aurten ez dute Espainiako diru laguntzarik jasoko portuan geratuko diren egunetan Jaime Tejedor: «Ez digute lanean uzten, eta diru laguntzarik ere ez Euskal arrantzaleek aurten ez dute Espainiako diru laguntzarik jas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009285
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizitzaren alfabetoa handitu egin dute. DNAren alfabetoa lau hizkiz osatzen da -A (adinina), T (timina), G (guanina) eta C (zitosina)-, eta hizki horiek bi nukleotido pare osatzen dituzte (A-T eta C-G). Orain, Kaliforniako Scripps Ikerkuntza Institutuko ikertzaileek izaki bizidun baten genoma berridatzi dute, artifizia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009286
BERRIA
Euskadi
noticias
Txapelarekin, aurrera . Lau t'erdiko azken hamar txapelketetan, aurreko urteko txapeldunak, jokatu izan duenean, beti irabazi izan du lehen partida. Lau t'erdiko azken hamar txapelketetan, aurreko urteko txapeldunak, jokatu izan duenean, beti irabazi izan du lehen partida. Txapelduna da aurreneko faboritoa, hala diote ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009287
BERRIA
Euskadi
noticias
Home eta house ez dira gauza bera; horixe zen gure ingeleseko irakasleak oso aspaldian irakatsi ziguna. Hamaika saiakeraren ostean amore ematear zela, azalpen batekin ulertu genuen: « home hemen sentitzen da, eta hemen, eta hemen», adierazi zigun buru, bihotz eta urdai aldea seinalatuz. Finlandia hotzeko telebista publ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009288
BERRIA
Euskadi
noticias
Vulpess musika taldearen saioarekin hasiko da bihar Zentsura At jaialdia Bilbon Erakusketak, kontzertuak, mahai inguruak eta konferentziak uztartuko ditu jaialdiak Zentsura jasan duten sona handiko hainbat artista gonbidatu ditu VIII. Zentsura At jaialdiak, eta haiek ikusteko aukera izango da bihartik abenduaren 5era b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009289
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industriaren jarduera urtarrilean baino %1,1 txikiagoa izan da otsailean, baina iaz baino %0,1 handiagoa, Eustaten arabera. Urte arteko hazkunde handiena makinek eta garraio materialak izan dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009290
BERRIA
Euskadi
noticias
Barriola da faborito gaur, Retegi Biren aurka, lehen final-laurdenean Abel Barriolak eta Julen Retegik Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako lehen partida jokatuko dute gaur, Beasainen (22:15, ETB1). Txapelketako lehen partida izango da Barriolarentzat, eta, hala ere, apustuak haren alde irtengo dira. Retegirent...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009291
BERRIA
Euskadi
noticias
Frankismoko krimenak ez ditu Espainian ikertuko Maria Servinik Maria Servini epaileak Argentinatik entzungo ditu frankismoaren eta 1936ko gerraren biktimen testigantzak. Espainiara joatekoa zen epailea hil honetan, baina bertan behera utzi du bidaia. Biktima batzuen ordezkari den Carlos Slepoy abokatuak azaldu ditu Ser...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009292
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñerrian presoen aldeko elkarretaratzeen kontra egin du Poliziak, AAMk salatu duenez Iruñerrian presoen aldeko elkarretaratzeen kontra egin du Poliziak, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, joan den astean presoekiko elkartasunez Nafarroako Iruñerrian egindako hainbat elkarretaratzeren kontra egin zuten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009293
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizitza atzeman zuen pintorea. Aurora Bengoetxearen lanak ikusgai daude Donostian, 'Bizitza pintatua' erakusketan Aurora Bengoetxearen lanak ikusgai daude Donostian, 'Bizitza pintatua' Kolorea. Kolore bizitasuna. Kolore aniztasuna. Kolore joko eta konbinazioa. Begirada margolanetan jarri orduko, jasotzen den lehen zirr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009294
BERRIA
Euskadi
noticias
Itunpeko ikastetxeen hitzarmena hobetzea eskaini du Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeekin duen hitzarmena «gaurkotzeko eta hobetzeko» egitasmo bat aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak. Josu Erkorekak iragarri zuen hori atzo, eskola erlijiosoetako langileek gaur hastekoa duten zortzi eguneko greba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009295
BERRIA
Euskadi
noticias
Potasa meatzea irekitzeko proiektuari bide eman dio Nafarroako Gobernuak Potasa meatze bat egiteko proiektua aurkeztua du Geocali enpresak, eta zundaketak egiteko baimenak ematen hasi zaio Nafarroako Gobernua. Orain arte, zazpi herritan zeukan baimena ikerketak egiteko: Gendulainen, Undion, Arlegin, Subizan, Biurrunen,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009296
BERRIA
Euskadi
noticias
Klientelismo politikoaren aurka egiteko eskatu dio legebiltzarrak Jaurlaritzari GASTEIZ. Gardentasun Legea lantzen ari da Eusko Jaurlaritza, eta Eusko Legebiltzarrak eskatu dio «klientelismo politikoaren eta interes gatazken aurkako tresna eraginkorrak» sartzeko lege horretan. PPk proposatu du ekinbidea, eta EAJrekin a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009297
BERRIA
Euskadi
noticias
UKRAINA. Gobernuari konfiantza kendu dio Legebiltzarrak, gasaren auziagatik . Justxenko presidenteak Konstituzioaren aurkakotzat jo du botoa; bozak martxoan dira egitekoak Gobernuari konfiantza kendu dio Legebiltzarrak, gasaren auziagatik Justxenko presidenteak Konstituzioaren aurkakotzat jo du botoa; bozak 2005eko ira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009298
BERRIA
Euskadi
noticias
Mayren errekurtsoaren aurka egingo du Eskoziak, 'brexit'-aren lege auzi EDINBURGO. Erresuma Batuko Legebiltzarrak brexit -a baimendu behar duela ebatzi zuten joan den astean, eta erabaki horren kontra errekurtsoa aurkeztu du Londresek. Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonek baieztatu du errekurtso horren aurka egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009299
BERRIA
Euskadi
noticias
Foru aldundiek urrundu egin dute zerga erreforma handi baten ideia Zerga sisteman aldaketak proposatuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek. Ez da erreforma sakona izango, ordea. 2014. urtean indarrean sartu zen moldaketaren ebaluazioa aurkeztu dute honezkero hiru ogasunek -Bizkaiak eta Gipuzkoak at...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009300
BERRIA
Euskadi
noticias
Erabaki gordinen amaraunean. Bil ta Garbiren azpiegituren kokapena ezagutzeak batzuen poza eta bertzeen kezkak eragin ditu . HUBERT LAGARONNE Sarrikotapeko auzapeza Bil ta Garbiren azpiegituren kokapena ezagutzeak batzuen poza eta Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Biarnoko (Frantzia) hiru herri elkargoren hondakin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009301
BERRIA
Euskadi
noticias
Gonzalezek dio EAJko kidetzak baino ez duela lotzen 'De Miguel auziko' zigortuekin Arabako Foru Aldundiak urteko azken gobernu kontseilua egin du gaur, eta, bileraren ostean, hedabideen aurrean mintzatu da Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia. Besteak beste, De Miguel auziaz hitz egin du Gonzalezek, eta nabarmendu gauza bak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009302
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguneroko albisteekin zerikusi zuzena duen inkesta batekin natorkizu, igandeko bero saparen aringarri izango zaizun esperantzatxoarekin. Albistegiak entzun/ikusi/irakurtzean, egunean zenbat aldiz etortzen zara bat Rafael Albertiren poesia-liburu baten tituluak dioenarekin («Ni tontoa nintzen, eta ikusi dudanak bi aldiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009303
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIAko langile batzordeak sostengu eta elkartasun osoa adierazi nahi dio Euskal Irratietako Jojo Bidart kazetariari. Poliziak gomazko pilota batekin zauritu zuen, operazioa segitzen ari zela, Ortzaizen. Ospitalera eraman behar izan zuten, barneko zauririk ez ote zuen begiratzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009304
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskualdeetako enplegu planen bidez 1.500 postu sortu nahi ditu Lanbidek Lanbidek 1.000 edo 1.500 langaberi aldi baterako enplegua eskaini nahi die, eskualdeetako enplegu planen bidez. Sei hilabeteko iraupena izango dute kontratuek, eta enplegua lortzeko zailtasunak dituztenentzat eta gizarte laguntzak jasotzen dituzten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009305
BERRIA
Euskadi
noticias
Halako batean, estatistikak gorpuztu egiten dira: zenbaki abstraktuen tokian, izen bat: Ane Mujika (haren aurpegia, haren martxa, haren istorioak...). Ane Mujika okina eta gozogilea zen. Ogi askotarikoak egiten zituen: ekologikoa, gabatxoa, arto irinezkoa... oso goxoak denak, eta ez ordu batzuetan iraungitzen diren hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009306
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako aurrekontuen tramitazioak urrats bat aurrera egin zuen atzo Kongresuan, PP, JxCat, CC, Foro Asturias, BNG eta CUPen osoko zuzenketak atzera bota ostean. Hemendik aurrera, aurrekontu proiektuaren inguruko babesak negoziatzen jarraitzeko bidea askoz samurragoa izango du Espainiako Gobernuak, baina akordioa nor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009307
BERRIA
Euskadi
noticias
Oraindino dabiltza bueltaka Kosta Urdinean, ea Nuri Bilge Ceylan Turkiako zuzendariak merezia duen ala ez Winter Sleep filmarekin lortu zuen Urrezko Palma. Guk baiezkoa esango genuke. Guk kasik existitzen ez diren lekuetan kokaturiko hotelak maite ditugulako. Guk elurpean den Turkia ia ezezagun hori gogoko dugulako. Gu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009308
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur hasiko da Arabako 30. Organo Jaialdia, 20:30ean, Gasteizko Karmen elizan. Jose Santos de la Iglesia eta Angel T. San Bartolome musikariek hasiko dute jaialdia, G.A. Merkel, G.P. Telemann, C. Kee y T. Albinoniren piezak interpretatuz. Organoa eta tronpeta uztartuko dituzte. Arabako hainbat herritan izango dira jaia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009309
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUDIA. SICHUAN (TXINA). Sei hilabete igaro arren, gogoan Duela sei hilabete Txinako Sichuan eskualdea lurrikara batek suntsitu zuen. 87.000 pertsona hil ziren orduan. Argazkiak ikusten den bezala, beren ingurukoek biktima horiei lore eskaintzak egiten jarraitzen dute Sichuanen. Bizirik atera ziren hamaika milioi perts...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009310
BERRIA
Euskadi
noticias
Rajoy lekuko gisa aurkeztu dadila eskatu dute berriz 'Gurtel auziko' akusazioek Gurtel auziko bi herri akusazioek berriz eskatu dute Espainiako jarduneko presidente Mariano Rajoy epailearen aurrean aurkeztu dadila, lekuko gisa. Atzo hasi zen PPren ustezko legez kanpoko finantzaketa ikertzeari buruzko auzia. Jose Marian...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009311
BERRIA
Euskadi
noticias
Azterketak gainditu dituzte zentral nuklearrek, baina etxeko lanak jarri dizkiete Espainiako eta Kataluniako zentral nuklearrek segurtasun baldintzak betetzen dituzte. Ondorio horretara heldu da CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua, Europako Batasunak agindutako azterketak egin ondoren. Zentral nuklearren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009312
BERRIA
Euskadi
noticias
MARIA TERESA LAESPADA. SOZIOLOGOA. «Gizarte aurreratu honetan ezin dugu onartu aisiarako aukera bakarra alkohola izatea» «Gizarte aurreratu honetan ezin dugu onartu aisiarako aukera bakarra Alkohola eta gazteak bikoa ondo ezagutzen du Maria Teresa Laespada soziologoak; garai batetik hona ohiturak «aldatu» egin direla d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009313
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizitza filmen gerizpetik begiratuta. 'Kasandra leihoan' liburua kaleratu du Fito Rodriguez idazleak; bi protagonisten elkarrizketa da giltzarria. 'Kasandra leihoan' liburua kaleratu du Fito Rodriguez idazleak; bi Liburu berria plazaratu du Fito Rodriguez idazle, EIEko lehendakari eta EHUko irakasleak. Kasandra leihoan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009314
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako sindikatuak haserre agertu dira lan istripuengatik Urtea hasi denetik hamabost lagun hil dira Nafarroan lanean ari zirela, horietako 11 azken bi hilabeteetan, "uda oso gogorra izan baita". Datu horiek eman dituzte ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta CGT sindikatuek, eta kezkatuta azaldu dira, "ezbeharrak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009315
BERRIA
Euskadi
noticias
Bielorrusiako oposizioak ez ditu onartu bozetako emaitzak Botoen %80 eskuratuta, beste bost urterako agintaldia bermatu zuen igandean Aleksandr Lukaxenkok, 1994tik Bielorrusiako presidente denak. Svetlana Tikhanouskaia geratu zen haren atzetik, botoen %9,9 jasota. Tikhanouskaiak maiatzean hartu zuen oposizioaren liderg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009316
BERRIA
Euskadi
noticias
Al-Fatahk eta Hamasek adostu dute sei hilabeteko epean bozetara deitzea Palestinan hauteskunde prozesu bat hastea adostu dute herrialdeko bi mugimendu nagusiek, Al-Fatahk eta Hamasek. Sei hilabeteko epean bozetarako lehenengo deialdia egiteko konpromisoa hartu dute aste honetan Turkian hasi dituzten elkarrizketetan. Bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009317
BERRIA
Euskadi
noticias
Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola Boliviako presidente Luis Arcek nabarmendu duenez, Nazioarteko Justizia Auzitegiak Silala ibaiko aferari buruz atzo emandako epaiak bide emango dio Txileko ubide artifizialak desegiteari. «Justiziak berretsi egiten ditu Silala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009318
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrekontuak negoziatzeko prest da PSE, baina alternatiba izateari eutsiz. Eusko Jaurlaritza PPrekin eta sozialistekin bildu da, datorren urteko kontuak negoziatzen hasteko Aurrekontuak negoziatzeko prest da PSE, baina alternatiba izateari Eusko Jaurlaritza PPrekin eta sozialistekin bildu da, datorren urteko PSE-EEk Ju...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009319
BERRIA
Euskadi
noticias
Hipoteka berrien kopurua murriztu egin da uztailean, Hegoaldean Europako Banku Zentralak interes tasak igo izanak eta Euriborrak igoera bizkorra izateak joera aldaketa baten lehen zantzuak eman ditu hipoteken merkatuan. Urtarriletik ekainera arte hazi egin zen Hego Euskal Herrian emandako hipoteken kopurua, eta ez gutx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009320
BERRIA
Euskadi
noticias
Kristau Eskolen zuzendaritzan aldaketa egingo dute, zortzi urteren ostean DONOSTIA. Kristau Eskola taldeko zuzendari izateari utzi dio Mikel Ormazabalek, zortzi urteren ondoren. Zuzendari nagusi berria izendatu arte, batzorde exekutibo batek hartuko ditu bere gain haren funtzioak. Diego Bandek, Eva Rodriguezek, Fernand...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009321
BERRIA
Euskadi
noticias
Olaizola II.ak eta Rezustak bigarren puntua eskuratu dute PILOTA. Olaizola II.ak eta Rezustak segida eman zioten atzo lehen jardunaldiko garaipenari, eta bigarrena lortu zuten. Peña II.a eta Albisu 22-19 menderatu zituzten Eibarren. Puntu bakarrarekin geratu dira atzoko galtzaileak. Bi zati izan zituen partidak: aurren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009322
BERRIA
Euskadi
noticias
Trebiñurako lankidetza ituna lortu dute Arabak eta Burgosek GASTEIZ. Arabako eta Burgosko diputazioek gutxieneko akordioa lortu dute, zerbitzu publikoen kudeaketan elkarlanean aritzeko. Pilar Garcia de Salazar Arabako diputatuorde nagusiak eta Borja Suarez Burgosko diputazioko eledunak atzo eguerdian sinatu zuten aurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009323
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk estatus berrirako oinarriak aurkeztuko ditu Iñigo Urkullu lehendakariak urte politiko honetan aurkeztuko ditu estatus politiko berriari buruz dituen «gogoetak», baldin eta Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldearen lanek ez badute aurrera egiten. Urkulluk Radio Euskadin iragarri du baduela estatus berri ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009324
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar beteko dira hiru urte Rosaliak Con altura kanta argitaratu zuenetik J Balvinekin. Urte erdi ere ez zen igaro El mal querer diskoa kalean zenetik, eta lehen urratsa egin zuen bere ibilbideko abentura berrian, beti koska bat gorago. Horren ondoren, bakarkako abesti batzuk eman zituen - Aute cuture , Fucking Money M...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009325
BERRIA
Euskadi
noticias
Bixente Serrano Izko Geroa Baiko hautagaiak adierazi du iritsi dela ordua energia nuklearrei «behin betiko agurra» egiteko. Serrano Izkoren arabera, energia kontsumitzeko «kultura berri bat» sustatu behar dute instituzioek, energia nuklearraren ordez energia garbiak eta berriztagarriak lehenetsiz.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009326
BERRIA
Euskadi
noticias
PP-Ciudadanosek eskatu du 'Altsasu' ETBtik kentzeko GASTEIZ. PP-Ciudadanos koalizioko legebiltzarkide Luis Gordillok ETBri exijitu dio Altsasu telesaila «lehenbailehen» kentzeko. Haren ustez, «erasotzaileekin enpatizatu eta elkartasuna adierazten die» telesailak, eta «erasotzaileak biktima gisa» erretratatzen ditu. « T...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009327
BERRIA
Euskadi
noticias
Suediako eta Japoniako ikasleak arituko dira Gasteizko musika jaialdian. Ikastaroarekin batera, sei kontzertu izango dira Santa Maria katedralean eta Bibat museoan Suediako eta Japoniako ikasleak arituko dira Gasteizko musika jaialdian Ikastaroarekin batera, sei kontzertu izango dira Santa Maria Ingalaterra, Japonia, A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009328
BERRIA
Euskadi
noticias
Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga asteartean atxilotu zituzten, Igumenitsan (Grezia), zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekartzen saiatzen ari zirenean. Fiskalak bi delitu egotzi dizkie: "legez kanpoko immigrazioa sustatzea" -zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekartzen saiatzen ari zirela atxilotu zituzten- eta errefuxiatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009329
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain dela bost urte jarri zuen abian BERRIAk Trixertak egitasmoa, eta, orduz geroztik, urtero-urtero, udaberri partean, hainbat sortzailek elastiko baterako diseinuak egin dituzte egunkarian argitaratutako albiste batetik abiatuta. Hamazazpi sortzaile izan dira guztira, eta horietako bakoitzaren gehien saldu den kamis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009330
BERRIA
Euskadi
noticias
Jendetza batu da Donostian, Zubietako errauste plantaren proiektua eten dezatela eskatzeko Jendetza elkartu da Gipuzkoako hiriburuan, euripean, Zubietako errauste plantaren proiektua eten dezatela eskatzeko eta alternatibak badaudela adierazteko. "Errausketarik ez" oihu artean, Anoeta estadiotik Gipuzkoa plazarako bide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009331
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuri-beltzez tindatutako aldarrikapenak iduri lezakete lehenbiziko begi kolpean. Beste garai batekoak. Antzinako kutsuko premisak: erabateko berdintasuna, errepresioaren kontra tinko altxatzea, arrazen arteko segregazioaren mehatxuari aurre egitea edo diskriminaziorik eza sustatzea. Egungo kezkak dira, alabaina. Eta or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009332
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxoak 3ko biktimen senideen elkarteak «loreetatik ekintzetara» pasatzeko garaia dela eskatu die instituzioei. Urtero lez, 1976ko Martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen hil zituen bost langileen sarraskiaren 46. urteurrenean egindako manifestazio jendetsuan jasotako babesa eskertu duten arren, aldi berean, erag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009333
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakume artistei buruzko ikastaroa izango da Lizarran ARTEA. Emakumeek artearen munduan egin duten ekarpenaren inguruan hausnartzeko, Joaquin Alvira margolariak lau saioz osatutako ikastaroa eskainiko du Lizarrako Gustavo Maeztu museoan apirileko larunbatetan.
cc-by-sa 4.0