id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0009434 | BERRIA | Euskadi | noticias | Produktuak ekoizlearengandik kontsumitzailearen etxera heldu arte, hainbat eskutatik pasatzen dira. Kate horretako edozein unetan produktuari edonolako kaltea egiten bazaio, supermerkatuek alboratu egiten dituzte, erosleen begietara itxura «txarra» ematen dutelako. Baina horrek ez du esan nahi, derrigorrean, barruan da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009435 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pentsamenduaren fededun. 'Azken egunak Gandiagarekin' bere libururik pertsonalena idatzi du Joxe Azurmendi filosofoak
'Azken egunak Gandiagarekin' bere libururik pertsonalena idatzi du Joxe Fededun izateko moduetako bat fededunengan konfiantza edukitzea dela dio Joxe Azurmendik (Zegama, 1941). Eta berak bazuen konfiant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009436 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizonei konpromisoa eskatuko die Berdinsareak. Indarkeria sexistaren aurkako egunaren harira, kanpaina hasi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 40 udalerritan
Indarkeria sexistaren aurkako egunaren harira, kanpaina hasi du Araba, Nik emakumeenganako indarkeriari EZ, eta zuk? leloarekin, sentsibilizazio kanpaina bateratua j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009437 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goreneko fiskaltzak ez du nahi Atristainen zigorra berrikusterik Espainiako Auzitegi Goreneko fiskaltzaren iritziz, ez da berrikusi behar Xabier Atristaini 2013an jarritako hamazazpi urteko espetxe zigorra. 2010ean atxilotu eta torturatu zuten Atristain, eta aurtengo urtarrilaren 18an Giza Eskubideen Europako Auzitegia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009438 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kubak AEBekin aro berria hasi osteko lehen bilkura du PCCk Gaurtik datorren asteartera bitarte iraungo du PCC Kubako Alderdi Komunistaren VII. Kongresuak. 1962an sortu zenez geroztik izaniko bilkura garrantzitsuenetariko bati ekingo dio alderdiak. Bi mugarrik egingo dute berezi: aurrenekoa izango da Habanak Washingtone... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009439 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herritik dolumina adierazi dute eragile askok Galiziako istripuaren biktimek dolumin eta babes mezu ugari jaso dituzte Euskal Herritik. Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak «beharrezko laguntza guztia» eskaini dio Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidenteari, eta Yolanda Barcina Nafarroako pre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009440 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur transgenikoen aurka protestatzera deitu dute EHNEk, UAGAk eta EKAk Gaur, Zaragozan (Espainia), transgenikoen aurkako manifestazioa egingo dute, eta EHNE eta UAGA sindikatuek, EKA kontsumitzaileen elkarteak eta Greenpeace talde ekologistak han parte hartzera deitu dute. Bizkaiko EHNEk autobusak antolatu ditu, Urduñ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009441 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAREN SU-ETENA . Europako erakundeen atxikimendua lortu nahi du Babes Taldeak . Gakoa Espainiak, Frantziak eta Europak euskal herritarren erabakia errespetatzea dela gogorarazi du
Europako erakundeen atxikimendua lortu nahi du Babes Taldeak Gakoa Espainiak, Frantziak eta Europak euskal herritarren erabakia ETAren su-e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009442 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egilea: Eduardo Sourrouille. Non: Marzana espazioan. Noiz arte: Azaroaren 3ra arte.
Eduardo Sourrouillek 2012an aurkeztu zuen Mapa para mariposas erakusketa, eta bost urte geroago, Marzana Espazioak artista bizkaitarrak 2015-2017 artean landu duen proiektuaren emaitza aurkezten digu, Cascaras izenburupean. Erakusketa a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009443 | BERRIA | Euskadi | noticias | Givan Ipar Irlandako lehen ministroaren kargutik at nahi dute haren alderdikideek
BELFAST. Ipar Irlandako DUP Alderdi Demokratiko Unionistan urak baretu ezinda dabiltza. Alderdiko buru eta eskualdeko lehen ministro Arlene Fosterrek dimisioa aurkeztu zuen maiatzean, Irlandako protokoloaren onarpenak DUPen eragindako har... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009444 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. CDNrekin gobernu akordioa hautsi eta gero, lehen bozketa galdu du UPNk. Atzo, Parlamentuko Eledunen Batzordean Amnesty Internationalek inkomunikazioaren aurkako azken txostena onartu edo ez bozkatu zuten.
NaBaik, Nafarroako Ezker Batuak eta CDNk alde bozkatu zuten; UPNk eta PSNk, berriz, kontra. Hortaz, txosten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009445 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak sinatutako dekretua argitaratua dago jada EAEko aldizkari ofizialean, eta atzo 06:00etatik indarrean daude neurri guztiak: hortaz, jada ezin da udalerritik irten justifikaziorik gabe, ezin dira sei lagun baino gehiago bildu, eta 23:00etatik 06:00etara ezin da kalean ibili... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009446 | BERRIA | Euskadi | noticias | Botikak ordaintzeko laguntzen legeari etenda eutsiko diote IRUÑEA. Sendagaiak pagatzen laguntzeko Nafarroan egin zuten legeak etenda segituko du, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aginduz. PPren gobernuak salaketa jarri, eta araua indarrik gabe uztea erabaki zuen auzitegiak otsailean. Botiketarako sarbidea arautze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009447 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emozio eta sentimenduek gorputzean pizten dizkiguten seinaleak jaso eta horiei entzuteaz aritu ginen aurreko batean. Zein seinalez ari naizen?
Estimatzen dudan lagun edo kide horri ezatsegina izango zaion zerbait adierazteko beharra izan, eta neure buruak hitz horiek barruan eusteko ahalegina egiten duenean... horrelak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009448 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Euskal Herriko euskara sustatzeko akordioa berritu du Jaurlaritzak. 2009ari dagokion kolaborazio hitzarmena berritu dute Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak
Ipar Euskal Herriko euskara sustatzeko akordioa berritu du Jaurlaritzak 2009ari dagokion kolaborazio hitzarmena berritu dute Jaurlaritzak eta Eusko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009449 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Pilula gorria' hilaren 9an itzuliko da Twitchera, aurkezle berriekin Iazko azaroan, Twitch plataformarako zuzeneko saio bat sortu zuten: Pilula gorria . Atzeko lantaldean nor dauden ez dute jakinarazi orain arte, eta bere horretan jarraitzen dute. Urtebete geroago, bigarren denboraldiari ekingo diote: hilaren 9an hasi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009450 | BERRIA | Euskadi | noticias | Palace Brothers ezizenarekin lehen disko gogoangarria kaleratu zuenetik 15 urte igaro ondoren, nahi duena egiteko moduan da Will Oldham. Maiz erakutsi du artista bakana dela, diferentea, gustatu edo ez. Ask forgiveness honetako zortzi abestietatik zazpi bertsioak dira. Lan txikia da horregatik? Inondik ere ez. Mickey N... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009451 | BERRIA | Euskadi | noticias | David Goliaten aurka ala Europaren etorkizun komertziala arriskuan jartzen duten berekoiak? Valonia gurutzatu da Europako Batasunak (EB) inoiz negoziatu duen merkataritza itun handinahitsuenaren bidean. 3,5 milioi biztanleko eskualde bat trabatzen ari da 500 milioiri baino gehiagori eragingo dien akordioa. Bruselak ez ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009452 | BERRIA | Euskadi | noticias | Faborito ziren eta ez dute hutsik egin. Endika nagusi izan da atzeko koadroetan, eta partidaren lehen erdia orekatua izan bada ere (18-19), Utergak eta Endikak eroso menderatu dituzte aurkariak, Hernaniko Galarretan. Utergak 19 tanto egin ditu aurreko koadroetan, eta bi pilota besterik ez ditu galdu. Endikak, berriz, h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009453 | BERRIA | Euskadi | noticias | DBHn eskola orduak ez jaistea egotzi diote Maria Solanari sindikatu denek Negoziazioa garai erabakigarrian sartu denean, hautsi egin da. Ia urtebetez Nafarroako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko neurriei buruz hitz egin ostean, atzo mahai sektorialaren bilera bat-batean amaitu zen. Hezkuntza publikoan ordezkaritza duten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009454 | BERRIA | Euskadi | noticias | Omikronaren aldaera berrietara egokitutako txertoek immunitatea handitu dezaketela adierazi dute
COVID-19aren pandemiaren bilakaerara txertoak nola egokitu eztabaidagai izan zuten atzo mundu osoko sendagaien agentzia nagusiek. Batzar zientifikoan izan ziren nazioartean sendagaiak erregulatzeaz arduratzen den ICMRA erak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009455 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendariak: Theo Court. Aktoreak: Alfredo Castro, Lars Rudolph, Lola Rubio, David Pantaleón Iraupena: 100 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Txile. Urtea: 2019.
XX. mende hasiera da, eta Pedro suaren lurraldera iritsiko da lur jabe boteretsuak diren senar-emazteei argazkiak ateratzeko. Emaztea, haur bat oraindik, obs... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009456 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lapurdin izandako eraso matxistak salatu ditu Itaiak HENDAIA. Ipar Euskal Herriko Itaiak deiturik, zenbait lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Hendaian (Lapurdi), herriko etxearen aitzinean, azken astean herrialdean izan diren eraso matxisten aurrean gaitzespena azaldu eta biktimei babesa adierazteko. Elk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009457 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Faisan auziko' hiru poliziaburu auzipetuek esan dute ez dutela ETAren helburuekin bat egiten
Faisan auziko hiru poliziaburu auzipetuek esan dute ez dutela ETAren helburuekin bat egiten. Victor Garcia Hidalgo Espainiako Poliziako zuzendari ohia, Enrique Pamiés EAEko Poliziako buru nagusiari eta José María Ballesteros A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009458 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2006KO MUNDUKO KOPA. Portugalek Irani irabazi dio eta final-zortzirenetan ariko da. Jokalari portugaldarrak ate aurrean pattal aritu izan ez balira, Iranek astindu ederra jasoko zukeen
Portugalek Irani irabazi dio eta final-zortzirenetan ariko da Portugal. Ricardo, Miguel, Fernando Meira, Ricardo Carvalho, Nuno Valente... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009459 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aspaldiko jendetza handiena bildu da Bilbon, presoen eskubideen alde Milaka eta milaka pertsonak egin dute presoen eskubideen aldeko urratsa, Bilbon, aspaldian egin den manifestaziorik jendetsuenean. Eta, antolatzaileen esanetan, euskal presoak etxeratuko dituen bidearen lehen urratsa besterik ez da izan, gainera, prot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009460 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esne Beltza taldeak zuzeneko emanaldia egingo du gaur, 22:30ean, Arantzan (Nafarroa). Taldearen orain arteko ibilbideko abestiak jotzeaz gain, Gora diskoa ere aurkeztuko dute. Joan den abenduan atera zuten diskoa, eta hamazazpi kantuz osatuta dago.
Hainbat kontzertu emango dituzte udan; hurrengoa Lemoan emango dute (Bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009461 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurreko urteetan bezala taberna, kafetegi, jatetxe, lizentzia bereziko taberna, kafe antzoki eta bingoan aritzeko aretoek goizaldeko 06:00ak izango dute itxiera ordua gaur gauetik hasi eta uztailaren 14tik 15erako gaura arte. Udalak gogorarazi die gaur, ordu horretatik aurrera euren lokalak hustu egin beharko dituztela... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009462 | BERRIA | Euskadi | noticias | San Frantziskoko (AEB) epaimahai batek ebatzi du Googlek monopolioaren aurkako legeak urratu dituela Play Store plataformarekin, Android sistemetan telefonoetako aplikazioak deskargatzeko nagusi den denda birtualarekin. Epic Games Fortnite bideojokoaren sortzaileak bultzatutako hiru urteko prozesu judizial baten emaitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009463 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Haren lankideek sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean jakinarazi dutenez, COVID-19a gaitzaren ondorioz hil da Gasteizko Sagartoki jatetxeko sukaldaria. Joan den astean hamabost positibo atzeman zituzten jatetxe horretan langile eta bezeroen artean. Sukaldaria zen horietako bat, eta «birus krudel baten ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009464 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gerra hotzaren irudi faltsu batekin ireki genuen herenegungo BERRIA, mailu eta igitai handiekin azalean, eta gizonak txiki, oso txiki, trajez, alkondara zuriz eta korbata gorriz (hiruzpalau emakume zenbatu nituen, ez gehiago, alderdiko mahai nagusian). Aste osoan izango dira Kongresuan, baina kolorerik ez Florida eta O... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009465 | BERRIA | Euskadi | noticias | Politikagintzan eskarmentu handirik ez duen pertsona ahobero samar bat da Viktor Orban lehen ministro ahalguztiduna agintetik kentzeko Hungariak duen itxaropena. Ezkerretik eskuinerako sei alderdik osatutako oposizioko aliantzaren hautagaia da Peter Marki-Zay (1972), joan den urrian egindako hauteskunde primarioetan ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009466 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kaikuk bandera bat irabaztea ez da albistea. Gaur-gaurkoz, traineru indartsuena da, eta atzo ere, Hondarribian, horixe erakutsi zuen. Aurkariak mendean ditu, eta atzokoaren ondoren, oraindik gehiago. Izan ere, normalean titularrak izaten ez diren hiru arraunlarik egin zuten arraunean, eta, hala ere, trapua astintzea lo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009467 | BERRIA | Euskadi | noticias | Geroa Baik bihar aurkeztuko ditu Uxue Barkos eta Itziar Gomez IRUÑEA. Geroa Baik bihar aurkeztuko ditu Nafarroako Gobernurako lehendakarigaia eta Iruñeko alkategaia: Uxue Barkos eta Itziar Gomez. Iruñean jendaurreko ekitaldia egingo du, Baluarten, 12:00etan hasita. Nafarroaren «aldaketa» du xede koalizioak, «gobernu er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009468 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroa Garaiko itunpeko ikastetxeetako irakasleen soldata %1 handituko da urtarrilaren 1etik aitzinera. Hala berretsi die Jose Luis Mendoza Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak ikastetxeetako sindikatuei eta patronaletako ordezkariei. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009469 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maddalen Iriartek EAJri, PSEri eta EP-IUri deitu die EH Bilduk irabazi ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak, eta Maddalen Iriartek «gobernu zabal eta progresista baten lidergoa» izan nahi du. Horregatik, Iriartek atzo adierazi zuen telefonoz deitu diela EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemos-IUren ardur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009470 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ferrandi preso korsikarrari erdiaskatasuneko erregimena onartu diote Alain Ferrandi Korsikako preso nazionalistari erdiaskatasuneko erregimena onartu dio terrorismoaren aurkako epaiak ebazten dituen auzitegiak. Hala, Ferrandik urtebeteko probaldia bete beharko du baldintzapeko askatasuna onartzeko. Preso korsikarra 199... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009471 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Gizarte eta politika alorreko mugimendua da Equo, hondakinen auzia konpontzeko giltza hondakinen murrizketan eta gaikako bilketan ikusten duena. Gipuzkoako erakundeetan aldaketak izan badira ere oraindik egungo planaren ordezkorik ez dela aurkeztu esan du, eta arazoa konpontzeko eskatu du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009472 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goi mailako abesbatzek Tolosa izango dute plaza nagusi gaur, bihar eta etzi Aurrekontu murrizketei aurre eginda, Europan antolatutako abesbatza lehiaketa nagusien eliteko kide izaten jarraitzea bermatuko dion parte hartzea lortu du aurten ere Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketak. Ohi bezala, munduko bazter askotak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009473 | BERRIA | Euskadi | noticias | Unescok gizateriaren ondare izendatu ditu Euskal Herriko hiru kobazulo.
Hiruretan Paleolitoko gizakiak orain dela milaka urte pintatutako Zaila izango da Ekaingo kobazulora sartu nintzen lehendabiziko aldia ahaztea. Zulo estua ixten zuen burdinazko atea zeharkatuta pasabide luze samarra igaro behar izan genuen areto na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009474 | BERRIA | Euskadi | noticias | Foro Ekonomikoko istiluekin lotuta atzeman dute Fernandez de Martikorena Deustuko ertzain etxean dago Iñigo Fernandez de Martikorena UK Berri agerkari digitaleko kazetaria, Bilboko epaitegira noiz eramango zain; hedabideak jakinarazi duenez, bertan eman dezake gaua. Izan ere, hatz-markak zein argazkiak atera eta DNA la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009475 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Orain antolatu beharra daukagu, gobernuari atzera eginarazteko»
Protestak bai, baina antolatuak. Jendearen haserrea bideratu nahi du PAME sindikatu komunistak, Parlamentuak murrizketa plana onartu ostean.
Nola sentitzen zara Parlamentuak murrizketa eta pribatizazio neurriak onartu ostean?
Espero genuen. Zenbait diputa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009476 | BERRIA | Euskadi | noticias | Internet erabiltzen duzu? Informazioa lortzeko beharrezkoa da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009477 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mursiren hitzaldiak oposizioaren kritikak eragin ditu Egipton Tentsio giroa nagusitu da Egipton etzira begira. Igandean beteko da Mohammed Mursi presidentearen agintaldiaren urteurrena, eta, egun horretarako, oposizioak protestara deitu du haren aurka. Hainbat ordezkarik ere gogor kritikatu dute presidenteak herenegun ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009478 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oier Amorrortu preso ohiari espetxean sartzeko agindua helarazi diote LAUDIO. Hamalau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten orain dela hiru urte Oier Amorrorturi, 2003an ezker abertzalearen hautagaitza bat legez kanpo utzi ondoren izan ziren istiluetan parte hartzea egotzita. 2003an Laudioko (Araba) udalbatzan egind... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009479 | BERRIA | Euskadi | noticias | Derbia Athleticentzat, eta Realaren eta Alavesen garaipenak Bigarren zatian hobea izanda, Athleticentzat izan da Eibarren aurkako derbia, Unben: 1-2. Yulemak 90 minutuan sartu du zuri-gorrien garaipenaren gola. Hala, etenaldi osteko itzulera gozoagoa izan da bizkaitarrentzat. 5. minutuan Athleticek aurre hartzeko auker... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009480 | BERRIA | Euskadi | noticias | Z inemara joan nintzen atzo, Sitgesko fantasiazko zinemaldiaren film irabazlea ikustera: Mike Cahillen I Origins filma. Donostiako jaialdi homonimoan gertatu bezala, horretan ere ez du beldurrezko edo zientzia fikziozko pelikula batek irabazi. Donostian komedia batek sari nagusia eraman bazuen, Sitgesen halako istoriot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009481 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Beste jokaleku batzuk irekitzeko ekimenak» etor daitezkeela uste du LABek. Egibarrek ETAren agiritik ondorioztatu du Altsasun dagoela ezker abertzalearen «erabakigunea»
«Beste jokaleku batzuk irekitzeko ekimenak» etor daitezkeela uste du Egibarrek ETAren agiritik ondorioztatu du Altsasun dagoela ezker ETAk igandean ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009482 | BERRIA | Euskadi | noticias | François Arambel Frank Blackfield -ek Urepelekoak zituen gurasoak (Nafarroa Beherea), eta 25 urte pasatu zituen Seattlen (AEB), Bruce Leeren kung-fu borroka ikasten eta irakasten, eta country musika sortzen. Donostian finkatu da azken boladan, eta han sorturiko bandarekin arituko da, gaur, Getxon. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009483 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artolazabalek hilaren 14an utziko du sailburu postua GASTEIZ. Beatriz Artolazabalek otsailaren 14an utziko du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu postua. Maiatzaren 28ko udal bozetan EAJren Gasteizko alkategaia izango da, eta kanpainaurreari heltzeko utziko du sailburu kargua. Ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009484 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aspaldikoak duen xarmaren bila. Liburu zaharrak eta katalogotik kanpo daudenak jarriko dituzte Bilboko Areatzan, hilaren 15a bitarte
Liburu zaharrak eta katalogotik kanpo daudenak jarriko dituzte Bilboko Ez du ohiko liburu azokek besteko jendetza erakartzen. Erakusmahaietan ez dago modako eleberririk, eta azken egunean... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009485 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako Bertsozale Elkarteak bere babesa azaldu nahi die martxoaren 14an goizeko hamaiketan Audientzia Nazionalean inputatu gisa deklaratu behar duten Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolari gazteei.
2012ko ekainaren 30ean Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jai herrikoietako egitarauaren barnean egin zen preso ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009486 | BERRIA | Euskadi | noticias | Babesgabetasuna salatu dute Erorien Haranean hobiratutakoen senideek Erorien Haranean hobiratuta dauden euskal herritarren familietako kide batzuek bilera bat egin dute Espainiako Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko ordezkariekin, azken horiek deituta, Madrilen. Hurkoak handik atera eta Euskal Herriratzeko eskaera egina d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009487 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tximeleta bat. Irudikatu tximeleta bat zeure buruan. Gorputza ardatz, hegal bana alde bakoitzean. Halakoa irudikatzen dut gure mendietako urmuga geografikoa. Fin-fina den lerro bat, goiko mendiertzetatik sigi-saga doana. Handik behera, alde bakoitzera hedatuz, emari bi. Hegal bi, gorputz arin batetik partitzen.
Euri-ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009488 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKAL PRESOAK. ETAREN SU-ETENA. Etxerat: «Ez dugu hurbilketarik nahi, etxean nahi ditugu» . Milaka lagunek bat egin dute azken ostiraletan egin ohi diren presoen aldeko mobilizazioekin . Estanis Etxabururekin elkarrizketa.
Etxerat: «Ez dugu hurbilketarik nahi, etxean nahi ditugu»
Milaka lagunek bat egin dute azken ost... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009489 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sindikatuek ohartarazi dute ez dutela inposiziorik onartuko lan erregulazioetan Euskal Herriko lantegi handietan ere bueltatzen ari dira jardunera, baina beharginek gero eta gertuago ikusten dute etxera itzultzeko eguna. Produkzioan dituzten gabeziei erantzuteko, enpresa horietako batzuek iragarri dute berriz ere aurke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009490 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bertso Transaioa egingo dute Beasainen, Trans Zikloaren barruan Bertso saio bat ez da sekula errepikatzen, baina inoiz egin gabeko modukoa da Bertso Transaioa. Apirilaren 5ean egingo dute, Beasaingo (Gipuzkoa) Igartza jauregian, transexualitatea eta bertsolaritza batzeko jaialdia. III. Trans Zikloaren barruan antolatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009491 | BERRIA | Euskadi | noticias | SOKATIRA. Badaiotzek (Araba) eta Ibarrak (Gipuzkoa) emakumezkoen Euskadiko Txapelketako 540 kiloko finala jokatuko dute gaur, Ezpeletan (Lapurdi), 17:00etan. Lehen bi jardunaldietan berdindurik amaitu ondoren, gaur erabakiko da txapela nork jantziko duen. Arabarrek irabaziz gero, jarraian eskuratuko duten laugarren txa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009492 | BERRIA | Euskadi | noticias | Buenok dio Zabalgarbik ezin dituela landu hondakinak eta gasa era eraginkorrean «Hondakinen erraustea ziklo konbinatu batean barneratzean, baliabide berdinekin -hondakinak eta gasa- errendimendu hobea eta ingurunearen gainean eragin gutxiago izatea erdiesten da». Hori dio Zabalgarbi Bilboko errauste plantaren eskuorri ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009493 | BERRIA | Euskadi | noticias | IzenaAdinaJaioterriaSasoiakEgoera klubeanIsrael Bolado33Astillero (Esp.)16HarrobikoaSergio Carrion32Santander (Esp.) 14*HarrobikoaCarlos Diez19Santander (Esp.) 3*HarrobikoaVictor M. Fernandez35Muros (Gal.)2Ez berezkoaPablo Garcia19Camargo (Esp.) 5*HarrobikoaRaul Garcia28Astillero (Esp.)9HarrobikoaAlberto Gonzalez30Vega... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009494 | BERRIA | Euskadi | noticias | Loiuko enpresa bateko langile bat hil da Kantabrian Bizkaian bizi zen 34 urteko langile bat hil da, ostiralean Ontonen (Kantabria, Espainia) izan zuen lan istripu baten ondorioz. Gurutzetako Ospitalean zendu zen, gauean. CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, Loiun (Bizkaia) egoitza duen Sisteinge enpresan lan egiten zuen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009495 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Erretiratu... Aizkorak hor daude; ni, oraindik, hemen zutik" Esan didate lehenengo gauza galdetzeko ea noiz erretiratu behar duzun.
[Barreak] Baina aizkora utzi samartuta nago. Erretiratu... Hori... Bizioa izaki, eta ez dakigu zer pasa daitekeen. Erretiratu, erretiratu... Ez dakit, ba, noiz... Lehiaketak utzita dauzka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009496 | BERRIA | Euskadi | noticias | SOKATIRA. Harrizko zubiak tinko dirau . ARRIZKUZUBI SOKATIRA TALDEAK 25 URTE. Mende laurdena bete du Laudioko taldeak, eta maiatzaren bigarren hamabostaldian egingo ditu ospakizun ekitaldiak
ARRIZKUZUBI SOKATIRA TALDEAK 25 URTE. Mende laurdena bete du Laudioko taldeak, eta maiatzaren bigarren hamabostaldian egingo ditu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009497 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBekin hitz egiteari baldintzak jarri dizkio Iranek. «Iranen kontra egin dituen krimenengatik» barkamena eskatzea galdegin dio Teheranek Washingtoni
AEBekin hitz egiteari baldintzak jarri dizkio Iranek «Iranen kontra egin dituen krimenengatik» barkamena eskatzea galdegin Ameriketako Estatu Batuekin harremanak berriz i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009498 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Bilboko Azkuna zentroak Mangatik zinemara. Japoniar zinema garaikidearen zikloa hasi du, Etxeparerekin eta Japon Madrid fundazioarekin lankidetzan. Atzo abiatu zuten, Akira lanarekin (1988), eta beste zortzi film erakutsiko dituzte azaroaren 30era bitartean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009499 | BERRIA | Euskadi | noticias | El Mercao jatetxeko Felix Jimenez sukaldariarekin batera ondu du Otxoak Camarón de la Concha pintxoa, flamenko abeslariari keinua.
Izkira eta txangurrua oinarri dituen pintxo bat sortu zuten Otxoak eta Jimenezek, produktuari eta haren zaporeari beste ezeri baino garrantzi handiagoa emanez. Nafarroako txapelketa irabazi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009500 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJri bueltatu dizkiote 36ko gerran ebatsitako paperak BILBO. 36ko gerran ebatsi zizkioten paperak EAJren esku utzi zituzten atzo. Eusko Jaurlaritza bitarteko zela, Salamancako artxibategian (Espainia) zituzten agiriak Euskal Herriratu, eta atzo eman zizkioten EAJri. Antonio Rivera Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009501 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Hiztegi Batua asko handitu da, eta horretara egokitu gara»
Elhuyarrek webgunea eta euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara hiztegiak berritu ditu. Teknologien berrikuntzetara egokitzen ari da.
Internet eta teknologia berriak hiztegigintzaren negozio eredua aldatzen ari direla jakitun, errealitate horretara egokitzek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009502 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uda hasiberria. Jaiegun handia. Festa-giroa hirian. Jaiegun handiaren eguzki orduak amaitu dira eta jai-gaua da honezkero, jendea mozkor dago kalean eta etxeetan, dantzan, txapliguek zeruan eztanda.
Zer da, zuri, emakume, gerta dakizukeen okerrena? Hil zaitzatela? Ala, etxera bidean zoazela, parke zertxobait ilun bat g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009503 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak beste 350 kargaleku nahi ditu ibilgailu elektrikoentzat Ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea lehentasun bihurtu du Eusko Jaurlaritzak. Datozen urteetan, garraiobide horien erabilera handitzeko helburua finkatu du, eta, hori lortzeko, kargalekuak baliatzeko erraztasuna da «faktore garrantzitsuenetako» bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009504 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurtengo Aste Santua, inoizko oparoena telebista saioetan Konfinamendu garaiak dira, eta euskarazko telebistek eduki eskaintza oparoa egingo dute Aste Santuko egunotarako. Aurreko urteetan baino aniztasun handiagoa egongo da. Hona hemen telebista bakoitzak zer emango duen:
Elkarrizketa digitaletan, gaur Felix Zubia Don... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009505 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Blanca Li. Lekua: Donostiako Viktoria Eugenia antzokia. Data: Maiatzak 30.
Jakina da Blanca Liren ikuskizun bakoitza ortodoxiaren kontrako bideetatik ibiliko dela. Nik dakidanez, inoiz ez da epelkerietan geratu, eta oraingo Robot ! hau aurreko lanen jarraipen naturaltzat jo deza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009506 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oinezko bat hil da Bilbo erdialdean, auto batek harrapatuta BILBO. Auto batek 85 urteko emakume bat harrapatu zuen herenegun arratsaldean Bilbo erdialdean. Osasun zerbitzuak emakumea suspertzen aritu ziren ordubetez, istripua gertatu zen lekuan bertan, eta gero Basurtuko erietxera eraman zuten, oso larri. Ospitalean hi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009507 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harrigarria egiten zait -neure burutik hasita eta salbuespenak salbuespen- urte osoz udan bezala bizitzeko dugun premia hau. Adibidez, ilbeltzik gorrienean ere, maukarik gabeko t-shirtak edo alkandora arin-arinak jantzita ibiltzekoa. Leiho ertzetan elur malutak pilatzen zaizkigunean ere barruak 24 gradu tropikaletan ed... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009508 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaurtik abuztuaren 12ra arte, Zumaiako (Gipuzkoa) kaleak musikaz giroturik egongo dira: izan ere, Zumaiako Musika Jaialdia abian da, hogeita hamalaugarrenez. Musika klasikoa izango da ardatz jaialdian, baina askoz gehiago ere eskainiko dute: dantza, haurrentzako emanaldiak eta abesbatzen ekitaldiak, besteak beste.
Oper... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009509 | BERRIA | Euskadi | noticias | PARIS. AEBek Manuel Antonio Noriega Panamako diktadore ohia Frantziatik estraditatzeko eskaera onartu dute. Panamak diktadore ohia herrialdera estraditatzeko eskatu zuen, 1989an Moises Giroldi kapitaina hiltzeagatik, besteak beste. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009510 | BERRIA | Euskadi | noticias | BRICS taldeko herrialdeek beste sei estatu kide izatera gonbidatu dituzten honetan, G20koek orain dela hamabost urte egindako lehen goi bilera burura etorri zait. Orduan bezala, hegoaldeko herrialdeen artean itxaropena piztu da; garabidean dauden herrialdeek eserleku gehiago izango dituzte nazioarteko erabakien mahaian... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009511 | BERRIA | Euskadi | noticias | Preso gaixoen alde manifestaziora deitu dute Bilbon BILBO. Azaroaren 29an manifestazioa antolatu dute Bilbon, gaixorik dauden presoak aske uzteko exijitzeko. Giza eskubideak errespetatuz heriotza gehiagorik ez! Gaixo diren presoak etxean eta bizirik! lelopean egingo da mobilizazioa, eta 17:30ean abiatuko da Jesusen Bih... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009512 | BERRIA | Euskadi | noticias | Seguru asko, euskal apaizek 60ko hamarkadan abiarazitako mugimendua da frankismoaren kontrako borrokaren historian pasarterik berezienetako bat. Hura gabe, nekez uler daiteke urte haietan Euskal Herriko panorama politiko, sozial eta kulturala inarrosi zuen olatua. Mugimendu hark utzitako lorratz sakona oso bizirik egon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009513 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argi dago aurrerapen teknologikoek eragin nabarmena izan dutela gure osasunean. Eragin horrek bultzada handi bat jasoko du aurki, modu paralelo batean garatzen ari diren bi teknologiari esker.
Alde batetik, ordenagailuen gaitasuna handitzen den heinean, datu kopuru itzelak (ingeleraz big data deritzona) kudeatzea eta p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009514 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxe ondoko berri txarrak gogora ekarri dit beste garai batean bizitako antzeko egoera bat: ikastetxe baten itxierak Donostiako auzo berean gainera.
1951n gure ama zenak, M. Dolores Goyak, zabaldu zuen ikastola Karkizano kaleko 8. zenbakian. Ikastola nire logelan zegoen, goizero aitak esnarazi, ohea egin eta bildu ondo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009515 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Obabatik Habanara . BERNARDO ATXAGAREN HITZALDIA. "Obabakoak" liburuaren argitalpen berezia aurkeztu dute Habanako Liburu Azokan, eta Bernardo Atxaga bertan izan da, Ruper Ordorikak eta Joxe Mari Iturraldek lagunduta.
BERNARDO ATXAGAREN HITZALDIA. 'Obabakoak' liburuaren argitalpen berezia aurkeztu dute Haba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009516 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehun lagunetik gora hil dira hegazkin istripu batean Aljerian France Press-ek segurtasun iturriak aipatuz dioenez, "ez da inor bizirik atera". Hala ere, gerora, Farid Nechad koronelak jakinarazi du "bizirik iraun duen bat" dagoela. Armadako kideak eta haien senideak ziren hegazkinean zihoazenak, iturri batzuen arabera;... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009517 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARGAZKIAK: IDOIA ZABALETA / ARP; DANIEL FERNANDEZ / EFE Piztiak. Sanferminetan, askotariko pertsonak (eta animaliak) ikus daitezke; besteak beste, Alegria peñako kideek ateratako maskota: Willy , plastikozko balea.
Freskatzen. Sargoria izan da eguneko beste protagonista nagusietako bat. Eguzkipean txupinazoaren zain eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009518 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urte asko dira mendebaldeko iragan koloniala kritikatzen hasi ginenetik. Nahiz eta Europatik gure arte kontzeptua ia mundu guztira zabaldu eta beste herrialdeetan testuinguru ezberdinetan sortzen ziren objektuei gure artearen irizpideak inposatu, autokritika egiteko momentua iritsi zela erabaki genuen arte historia ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009519 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Donostia. 12:15etan ekitaldia Donostiako Klub Nautikoko terrazaren alboan. Antonio Basagoiti eta Arantza Quiroga izango dira bertan . | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009520 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amerikako Estatuen Erakundearentzat, Nikaraguako bozek ez dute zilegitasunik WASHINGTON. AEE Amerikako Estatuen Erakundeak batzar orokorra egin zuen herenegun, eta horren amaieran ebazpen bat onartu zuen, eta adierazi joan den astean Nikaraguan egindako hauteskundeek ez zutela «zilegitasun demokratikorik». Daniel Orteg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009521 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Naiz irratiak Hemen gertatu zen saioa estreinatu zuen atzo. Asteartero, 19:00etan, memoria historikoarekin lotutako gaien inguruan arituko dira. Peli Lekuona kazetariak gidatuko du programa. Aurreneko atalean Espainiako Kongresuan onartu duten Memoria Demokratikoaren lege berriaz aritu dira Josu Ibargutxi eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009522 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez direla urruneko kontuak bakarrik. «Etxean bertan» ere badagoela zer egin. «Hemen ematen diren praktika politiko eta ekonomikoak» salatzea; horra nola laburbiltzen duen Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak atzo abiatu zuen Mugak zabalduz Euskal Herriko karabanaren arrazoia. Erantzukizun hori modu konkretuan agertzea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009523 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. 'Goenkale'-k %5,58ko ikusle kuota, gaur amaitzen den 15. denboraldian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskaldunen artean %14,2ko kuota izan du ETB1eko telesailak
'Goenkale'-k %5,58ko ikusle kuota, gaur amaitzen den 15. denboraldian Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskaldunen artean %14,2ko kuota izan du Ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009524 | BERRIA | Euskadi | noticias | XAKEA. Azken hiru partidetan bezala amaitu zuten atzo laugarrena: berdinduta. Viswanathan Anandek eta Magnus Carlsenek bina puntu dituzte Chennain (India) jokoan den Munduko Txapelketako finalean. Anandek pieza zuriekin jokatu zuen, eta Carlsenek, beltzekin. Bihar alderantziz jokatuko dute bosgarren partida. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009525 | BERRIA | Euskadi | noticias | Literatura guztia da politikoa, baita politikotik ezer ez duena ematen duen hura ere, edo are gehiago, agian. Hirurogeiko hamarraldiko feminismoak erakutsi zigun bezala, « the personal is political », eta nik ez dut ezagutzen ezer pertsonalagoa literatura baino.
Baina, hori esanda ere, zutik dirau zehazki politikotzat ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009526 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udalbiltza berrosatzeko eskatu die Nazio Eztabaidak alderdiei. Euskal Herriak irauteko nazio instituzio bateratu eta eraginkorra behar duela diote 35 gizarte eragilek
Udalbiltza berrosatzeko eskatu die Nazio Eztabaidak alderdiei Euskal Herriak irauteko nazio instituzio bateratu eta eraginkorra behar Euskal Herriko lau ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009527 | BERRIA | Euskadi | noticias | Neurtutako udalen %24tan soilik ikusi ditu Kontseiluak hizkuntza politika egokiak
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 66 udalen hizkuntza politikak ikertu ditu 2010. urtean, eta horietatik, hamaseik dituzte soilik euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzeko moduko politikak. Udalen %24 da hori. Kontseiluak 20... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009528 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laboral Kutxak hamabi jokalariko taldea du, baina dagoeneko hamasei dira sasoi honetan Gasteizko taldearen elastikoa jantzi dutenak. Baskonia aldi baterako laneko enpresa bilakatu da lesioen ondorioz, eta harrigarria da ordezkapen horiek egin dituzten jokalarien profilak, laurak eskarmentu handiko jokalariak baitira. T... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009529 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaldibar Argitu-k deituta, protesta egin zuten atzo Eibarren eta Elgetan (Gipuzkoan), eta Ermuan, Markinan eta Zaldibarren (Bizkaia). Luizia izan zela lau hilabete dira. Ordutik, lur azpian harrapatuta daude Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak. «Gertatutakoa eta azaleratu den ustelkeria errepika ez dadin» es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009530 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epaimahaikideek zoriondu egin dute Donostia 2016 hautagaitza. Europako kultur hiriburu izateko, lehen galbahea gainditzea espero dute ordezkariek Madrilen egindako aurkezpenaren ostean Hainbat herritarrek hartu du parte musikaz eta irudi sinbolikoz osatutako ekitaldian
Epaimahaikideek zoriondu egin dute Donostia 2016 h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009531 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legebiltzarrak aho batez galdegin du ikur frankistak kentzen amai dezaten 1936ko gerraren eta frankismoaren gorazarrea egiten duten ikurrak kentzen amai dezala eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari. Aho batez. Legebiltzarreko talde guztiek Espainiako Memoria Historikoaren Legearen 15. artikulua betetzeare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009532 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kezka, botere hutsunea sortu delako. Perez Iglesiasek hauteskundeak galdu eta gero, prozesu berriari begira daude eragileak
Perez Iglesiasek hauteskundeak galdu eta gero, prozesu berriari begira Enplegu eskaintza, titulazio mapa berria... Asko dira datozen hilabeteetan EHUk dituen erronkak eta hartu beharreko erabakiak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009533 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur, atzo baino eskubide gutxiagorekin esnatu gara. Ez, ez naiz Pariseko gertakariei buruz bakarrik ari. Horiek, gure munduaren deskonposizioa erakusten duten adierazle beldurgarriak izan arren, azpiko korronte orokor baten eszena beldurgarri bat gehiago dira.
Parisen adierazpen askatasunaren ustezko defentsan izandak... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.