id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0009734
BERRIA
Euskadi
noticias
Berehalakoa, irmoa eta zabala izan zen Euskaldunon Egunkaria ixteak sortu zuen elkartasun uholdea. Guardia Zibileko agenteak artean ere erredakzioa miatzen ari zirela -eta Euskaldunon Egunkaria -ko langileak, durduzatuta eta gertatzen ari zena sinetsi eta irentsi ezinda, Andoaingo Martin Ugalde parkera iristen-, Latz e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009735
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogeita hamaika eskutik. Alemaniak ez zuen huts egin, eta Poloniari irabazi zion herenegun, Munduko Txapelketako finalean Alemaniak ez zuen huts egin, eta Poloniari irabazi zion herenegun, Aurreikuspenak bete ziren herenegun, Munduko Eskubaloi Txapelketako finalean. Alemaniak ez zuen huts egin. Nagusitasunez irabazi zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009736
BERRIA
Euskadi
noticias
2008an apustu etxeak irekiko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EKASAk 2008an hamaika apustu etxe irekiko ditu, eta Garaipena Victoria Apustuak-ek, zortzi 2008an apustu etxeak irekiko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EKASAk 2008an hamaika apustu etxe irekiko ditu, eta Garaipena Victoria Eusko Jaurlaritzak Ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009737
BERRIA
Euskadi
noticias
Sanjurjo ohore militarrekin hobiratu zutela frogatu dute hiletako argazkiek Nafarroako Legebiltzarreko Mahai eta Eledunen Biltzarrak adierazpen instituzionala onartu du gaur, Jose Sanjurjo jenerala "ohore ofizialekin eta Espainiako Defentsa Ministerioko goi kargudunak han zirela" hobiratu izanaren aurka. Ohorezko hilob...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009738
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Oliver Hermanus. Aktoreak: Bill Nighy, Aimee Lou Wood, Tom Burke, Alex Sharp, Adrian Rawlins, Hubert Burton, Oliver Chris, Michael Cochrane. Iraupena: 102 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Erresuma Batua-Suedia-Japonia. Londres, 1950eko hamarkada. Williams funtzionario beterano bat da, paper artean galdut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009739
BERRIA
Euskadi
noticias
Argindar tarifaren merkatzeak bultzaturik, inflazioa %7,2raino apaldu da urrian Batetik, argindar tarifak beherantz presio egin du, baina, bestetik, erregaiak eta elikagaiek gorantz egiten dute. Sokatirahorretan, argindarrak bultzaturik, puntu eta erdi (zehazki, 1,6 puntu) apaldu da urrian Hego Euskal Herriko inflazioa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009740
BERRIA
Euskadi
noticias
Afrika futbolaren arreta-gune da azken asteetatik hona, kontinente horretako selekzio onenak ari baitira lehian Gabonen eta Ekuatore Ginean, Afrika Kopan. Hori guztia, baina, alde batean geratu da, atzo Egiptoko futbol estadio batean izandako tragediaren ondorioz. Izan ere, gutxienez 73 lagun hil ziren eta 136 zauritu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009741
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarrerak erosteko, segundoko 3.000 eskaera baino gehiago izan ziren lehen egunean, eta erabat blokeatu ziren plataformak. Datu horrek erakusten du zenbateko ikusmina sortu duen «etenaldi mugagabea» hasi aurretik Berri Txarrak-ek emango duen azken kontzertuak. Azaroaren 23an izango da, Iruñeko Nafarroa Arenan, eta musik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009742
BERRIA
Euskadi
noticias
Esako urtegiaren ur hornidura eteteko zorian daude, lehortea dela eta. Ebroko Ur Konfederazioak emandako datuen arabera, %16 dago beteta, eta %13raino jaisten denean, hau da, 50 hektometro kubo ur baino gutxiago duenean, ezingo du ura askatu Erriberako laboreak ureztatzeko. Bereziki larria da egoera, baina ez berria. I...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009743
BERRIA
Euskadi
noticias
Legegintzaldiaren amaieran zirkulua itxi eta negoziazio kolektiboaren atalean abiapuntura itzuliko lukeen adierazpen deigarriak egin ditu Iñigo Urkulluk. «Hemen negoziatutako lan hitzarmenak» berreskuratu behar direla esan zien aurreko astean Eusko Jaurlaritzako lehendakariak SEAko enpresariburuei, eta «gure lan harrem...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009744
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaraz bizitzea ezinbesteko baldintza da noski bizitzaren munduak euskal erreferentzia izaera edukiko badu. Espainola izatea ezin dugu ulertu espainieraz bizi gabe. Hizkuntzak gaurko munduan -estatuka eta nazioka eratutako mundua- nazio-erreferentzien esparru jakin batzuen barrutian txertatzen eta errotzen gaitu. Iru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009745
BERRIA
Euskadi
noticias
'EGUNKARIA AUZIA'. KONTZERTUA. Hots kaxa bat izango da Kursaala. Larunbatean egingo da 'Egunkaria'-ren aldeko kontzertua, Donostian. Sarrerak amaitu egin dira jada, eta prestaketa lanetan ari dira ekitaldian parte hartuko duten musikariak. Larunbatean egingo da 'Egunkaria'-ren aldeko kontzertua, Donostian. Sarrerak ama...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009746
BERRIA
Euskadi
noticias
«Europako eta gainerako nazioarteko komunitateak hemen iragaten denaz ardura dauka. 'Europako azken gatazka armatua da, eta ordua da buka dadin', hitz horiekin mintzatu zen Jonathan Powell 2011ko urrian Aieteko nazioarteko konferentzia irekitzean. Geroztik, 5 urte baino gehiago igaro dira. Asko gaude une honen zain geu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009747
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko alkateak dio Poloren jarrera ez dela «zuzena» izan «Ignacio Poloren jokabidea ez da zuzena izan». Hori bakarrik esan du Enrique Maia Iruñeko alkateak orain arte UPNko hautetsi eta Hiri Segurtasunerako zinegotzia izandakoak legezkoa baino hiru bider alkohol tasa handiagoa eman ondoren. Hortik aurrera, UPNko haut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009748
BERRIA
Euskadi
noticias
Merkelek gutxieneko soldata ezartzea onartu du, SPDrekin gobernua osatzeko Enpresaburuen bilkura batean eman du albistea Angela Merkel CDUko buru eta Alemaniako kantzilerrak: SPDk ez duenez etsiko negoziazioetan, lanbide arteko gutxieneko soldata bat ezartzea onartu egingo du CDU-CSUk. Horixe zen sozialdemokraten eskar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009749
BERRIA
Euskadi
noticias
Herrialde batek ekoizten dituen produktuak babesteko baliatzen den politika ekonomikoa. Protekzionismoa sokaren mutur batean badago, merkataritza librea bestean. Globalizazioaren garaipen argiarekin sokatira horretan merkataritza librearen aldea irabazten ari zen krisia piztu arte, hura ere globala. Eta, orain, merkata...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009750
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi itsas bidaiaren oroitzapenak. Unai Basurkok Velux 5 Ozeano eta Vendee Globe probetako bizipenak jaso ditu bi dokumentaletan Unai Basurkok Velux 5 Ozeano eta Vendee Globe probetako bizipenak jaso Munduari buelta eman nahi ziola-eta ezagun egin zen duela hiru urte. Unai Basurko (Portugalete, 1973) itsasgizon bizkaitar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009751
BERRIA
Euskadi
noticias
ZIBERGELA. Gailua. Telefono esklusiboen lehia. Sony Ericsson Xperia X2 Telefonia konpainien arteko lehia garrantzitsuenetako bat telefono esklusiboena izan da azken urteotan. Adibiderik onena Orangek eta Movistarrek (Iparraldean eta Hegoaldean, hurrenez hurren) eman dute. Appleren tramankulurik arrakastatsuena saldu iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009752
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako patronaleko buruzagi ohiaren gainbeherak Auzitegi Nazionaleko ziegetan jarraituko du. Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidentea atxilotu zuen atzo goizean Poliziak, Madrilgo haren etxean. Ondasunak ostentzea eta kapitalak zuritzea delituak leporatzen dizkiote, Marsans bere enpresaren ondasunak ezkutatu zituelak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009753
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Sukarrietako Toña hondartzako urak ez ditu baldintzak betetzen bertan bainua hartu ahal izateko, hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, azterketa batean. Mundakako Laidatxun, Getxoko Areetan, Plentzian eta Gorlizen bainu laburrak hartzeko gomendatu dute. Bizkaiko gainontzeko hondartzetan arazorik ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009754
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezenarrok Hendaiako udal gobernutik egotzi ditu abertzaleak Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak (Lapurdi) udal gobernuan zeuzkaten karguak kendu dizkie Hendaia Biltzen taldeko lau hautetsiei, eta apirilaren 27ko kontseiluan proposatuko du axuantak diren bi abertzaleak kentzea. Ezenarrok esan du berari nahiz hark buru du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009755
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakume bat hil da Arizkunen, auto batek harrapatuta Emakume bat harrapatu zuen atzo auto batek Arizkungo plazan (Nafarroa), eta larriki zauritu zuen. Gaur jakinarazi dutenez, hil egin da 56 urteko emakumea. Foruzaingoak azaldu duenez, larrialdi zerbitzuek 19:20 aldera jaso zuten abisua. Osasun langileak istripuaren le...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009756
BERRIA
Euskadi
noticias
Musikarien eskutik abiatu dira Burlatako bestak (Nafarroa). Normalean haiek izaten dira suziria bota ondotik giroa jartzen dutenak. Aurten ere horrela izan da, baina oholtzatik egin dute, txupinazoa bota baitu Burlatako Musika Bandak. «Gora Burlatako jaiak, eta musika bizi!». Horiek aurten Txema Gallegok suziria piztu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009757
BERRIA
Euskadi
noticias
Balerdi Balerdi taldeak kontzertua joko du gaur Berako (Nafarroa) Altzate plazan, 19:30ean. Festetan dira herrian, eta txosnaguneak antolatu du kontzertua: arratsaldekoaz gain, beste bi taldek ere eskainiko dute kontzertua gauean. Jou-Jou duo eta Tik Tara igoko dira Altzateko oholtzara, 23:00etatik aurrera.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009758
BERRIA
Euskadi
noticias
Dozenaka zibil hil dituzte Mozambike iparraldeko Palma herrian Asteburuan eman zuten agintariek erasoaren berri. Datu zehatzik eman gabe, hildakoak «dozenaka» zirela jakinarazi zuten, gehienak zibilak. Cabo Delgado eskualdeko Palma herrian izan zen. Inguru hartan ugariak dira gas eta petrolio putzuak, eta nazioarteko e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009759
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela aste batzuk nire aitari bihotzekoak eman zion Gasteizen. Lehenengo momentu batean IMQko egoitzan artatu zuten eta, geroago, Txagorritxu ospitalera bidali zuten. Bost egun konorterik gabe egon eta gero, bere onera itzuli zen -zorionez guretzako-. Baina nire hitz hauek ez dira gure kasua egunkarian kontatzeko. Hitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009760
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAk Mutrikun zartarazitako bonbak bost kilo lehergai zituen . Eusko Jaurlaritzak uste du «norabide okerrean doazen urratsak» ari dela egiten ETA etengabe, eta inork ez duela ulertzen haren jarduera ETAk Mutrikun zartarazitako bonbak bost kilo lehergai zituen Eusko Jaurlaritzak uste du «norabide okerrean doazen urratsa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009761
BERRIA
Euskadi
noticias
Musikaire udako musika jaialdia egiten ari dira hilabete honetan Elorrion, Bizkaian. Jaialdi horren barruan, kontzertua eskainiko du gaur iluntzean Jabier Muguruza bakarlariak. Bertan, bere azken diskoko kantuak abestuko ditu, Mikel Azpiroz piano jotzaileak lagunduta. Muguruzak hogei urte egin zituen iaz oholtza gainea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009762
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker abertzalearentzat "adierazgarria" da "gehiengoak era positiboan" erantzutea igandeko adierazpenari Ezker abertzaleak esan du "oso adierazgarria" dela Euskal Herriko gehiengo politiko eta soziala ordezkatzen duten eragileek, "ñabardurak ñabardura", igandean egindako adierazpena "era positiboan" baloratzea. Horreki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009763
BERRIA
Euskadi
noticias
Fabula ezagunak. Fabula asko sortu dira historian, baina artzainarena eta otsoarena da ezagunenetako bat. Aspertuta zegoen artzain batek «otsoa, otsoa » oihukatu omen zuen, herrikideak bera laguntzera joan zitezen, eta otsoak ardiak jan ez zitzan. Txantxa zela ikusita, jakina, haserretu egin ziren herrikideak. Bigarren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009764
BERRIA
Euskadi
noticias
18/98 AUZIAREN EPAIKETA. Epaimahaia errefusatu egingo du defentsak, «alderdikeriagatik» . Aldeetako inork eskatu gabe agiri bat irakurtzeko aginduta nahita Etxeberria auzipetuaren aurka jokatu dutela argudiatu du Goirizelaiak, eta gaur goizean aurkeztuko dute ezestea, abokatu guztiek izenpetuta Epaimahaia errefusatu eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009765
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako garbiketa sektoreko protesten ondorioz, LABeko sei kide atxilotu dituzte ISN enpresaren kamioi bat blokeatzea eta CENen egoitzan protesta batean parte hartzea egotzi diete. «Gehiegikeria» salatzeko, manifestaziora deitu du sindikatuak, larunbaterako Goizetik jakinarazi zuen LABek polizia operazio bat abian z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009766
BERRIA
Euskadi
noticias
Bruselak ez du zabalduko oraingoz Frantziaren aurkako espedienterik. Europako Batasuneko zuzenbidea betetzen duela ziurtatzeko, datorren urriaren 15era arteko epea eman diote Parisko gobernuari Frantziako Gobernuak «atseginez» hartu du Europako Batzordearen erabakia Bruselak ez du zabalduko oraingoz Frantziaren aurkako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009767
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak Vandana Shiva Indiako ekintzaile ekofeministari emango dio aurten garapenaren aldeko Ignacio Ellakuria saria. Jaurlaritzak erreferentetzat jo du Shiva, urte ugariz borrokatu baita klima larrialdiaren aurka «nekazaritza alternatibo eta iraunkor bat eraikitzeko». Azaroaren 29an emango dio sari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009768
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilaren 16an aztertuko da Atristainen Espainiaratzea BAIONA. Martxoaren 16ra atzeratu dute Xabier Atristain Espainiaratzeari buruzko agindua aztertzeko eguna Paueko (Frantzia) epaitegian. Izatez, atzo ziren aztertzekoak, baina euroagindua berandu iritsi omen dela eta, datorren asterako utzi dute. Atristainek bere burua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009769
BERRIA
Euskadi
noticias
Uztailaren 24a da, igandea. Azken palakadak eman berritan, bere onera itzuli ezinik dabil arraunlaria. Asteburuko bi estropadak jokatzeko 694 kilometro egin ostean, baina, ez du atsedenerako denbora askorik. Hurrengo egunean Lekeition du estropada, hirugarrena jarraian. Eta beste hainbeste kilometro egin behar ditu, ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009770
BERRIA
Euskadi
noticias
Uhartearen batasunaren kontrako alderdiak nagusitu dira Zipreko bozetan NIKOSIA. Zipre greziarrean asteburu honetan egin diren hauteskundeek, legebiltzarraren osaketatik haratago, uhartearen batasunaren aldeko babesa neurtzeko balio zuten, eta emaitzak kolokan jar lezake bake prozesuaren bide orria; izan ere, alderdi n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009771
BERRIA
Euskadi
noticias
Woody Allenen, Kore-edaren eta Villeneuveren azken pelikulak Zinemaldira Azkeneko hilabeteotan nazioarteko zinema jaialdi nagusietan nabarmendu diren filmak biltzea du helburu Donostiako Zinemaldiko Perlak sailak. Horregatik, saila osatuko duten lanak iragartzean, zinemagile ospetsuen izenak zerrendatu ohi dituzte. Aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009772
BERRIA
Euskadi
noticias
De Juana zigorra betetzera etxera eramateko eskatu du fiskalak. Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako epaile guztien artean hartuko dute De Juanaren inguruko erabakia De Juana zigorra betetzera etxera eramateko eskatu du fiskalak Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako epaile guztien artean hartuko dute De Gose greban 80 egun da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009773
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi urte ETAk su-etena iragarri zuena. Patxi & PPren gobernuak presa izan zuen denbora berriaz jabetzeko, eta komenentziazko dekretuak eratu zituen. Biek lagun dituela, PNVk atera du Bakea eta Elkarbizitzarako Plana, egitasmotan anbizio handikoa, baina hankamotz eta itsu oinarrietan. Diot hankamotz 62 orritako dokumentu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009774
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. Francisco Silva Gato -k atzo jantzi zuen lehen aldiz Osasunaren elastikoa, azterketa medikoa gainditu eta sinatu ondoren. Erdilari txiletarra «prest» dago igandean Bartzelonaren aurka jokatzeko, baina aitortu zuen lehen esperientzia duela Europan eta «ahal den azkarren» egokitu behar duela. Osasunaz, berriz, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009775
BERRIA
Euskadi
noticias
%27ko parte hartzea Goierrin, eta %96 euskal estatuaren alde Emateaz eta egiteaz, pausoez eta urratsez, eman ditu Angel Oiarbidek Goierrin zehar hitzaldiak eta azalpenak azken partean asko. Nazioen Mundua, Igartzako adierazpena, eta Gazta Zati Bat... egin dute urratsek bidea sorburutik gerora. "Gure Esku Dago ez da sor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009776
BERRIA
Euskadi
noticias
CAFek Suediako Euromaint enpresa erosi du 80 milioi euroren truke CAFek Europa zaharrean zabaltzen jarraitzen du, eta, oraingoan, Suediako enpresa bat erostea erabaki du mantentze alorrean aurrerapauso bat emateko. Beasaingo trengileak Euromaint erosi du, Suediako konpainia handi bat. Mila behargin aritzen dira harentz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009777
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilbo Basketek ia-ia balentria egin du . Lagun Arok hortzak erakutsi dizkio Real Madrili etxetik kanpo, eta eskura izan du garaipena (79-75) Lagun Arok hortzak erakutsi dizkio Real Madrili etxetik kanpo, eta Bilbo Basketek hortzak erakutsi zizkion atzo ACB Ligako liderrari. Hutsune eta zalantza dezenterekin joan arren,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009778
BERRIA
Euskadi
noticias
Atopia aurkeztu berri dute Durangoko Azokan. Rol joko bat besterik ez, rol joko batek daukan garrantziarekin. Etorkizun posibleak fikzioaren bidez bizitzeko, prospektiboki lantzeko, enpatia lantzeko, aluzinatzeko... aukera ematen duen objektu kultural batekin tentuz ibili behar da, ez baikaude ohituta etorkizunak idazt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009779
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Bill Condon. Aktoreak: Kristen Stewart, Robert Pattinson, Taylor Lautner, Anna Kendrick, Peter Facinelli, Dakota Fanning, Ashley Greene. Herrialdea : AEB. Urtea: 2012. Iraupena: 115 minutu. Udako foiletoieko protagonista izan dira Kristen Stewart eta Robert Pattinson banpiroak. Maitasuna, desleialtasuna eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009780
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste honetatik hasita irailaren 7ra arte bisita gidatuak antolatuko ditu Omako basora (Kortezubi, Bizkaia) Bizkaiko Foru Aldundiak ostiral, larunbat eta igande oro. Eguneko bi bisita izango dira, 12:00etan eta 17:00etan, euskaraz zein gaztelaniaz. Bisita bakoitzeko toki mugatuak izango direnez, aldez aurretik eman beha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009781
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken astean 64 lagunek galdu dute bizia koronabirusak jota Hego Euskal Herrian Bilakaera epidemiologikoaren beherakada nabaritzen hasia da Hego Euskal Herrian, eta hildakoen kopurua da horren adierazle. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, azken zazpi egunetan 64 lagun hil dira. Aurreko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009782
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru Jaka Hori zigortu dituzte Baionan, polizia etxeari eraso egitea leporatuta Joan den larunbat gauean bost pertsona atxilotu zituzten Baionan, Jaka Horiek eginiko protestetan. Hainbat salaketa pilatu dituzte, ordena publikoaren aurkako delituak, ondasunak andeatzea, aginte publikoari eraso egitea... Horietako hiruri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009783
BERRIA
Euskadi
noticias
Hegazti gripea Euskal Herriko atarira iritsi da, eta ELBk kezka adierazi du Zuberoarekin muga egiten duen Lixoze (Biarno) herria hunki du hegazti gripeak. Landetan hasi, Biarnon zabaldu, eta Lixozera iritsi da susmoa aste honetan, Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak jakinarazi duenez. Neurriak hartu ditu b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009784
BERRIA
Euskadi
noticias
Gola erostea erraza balitz... Eibarrek bi aurrelari fitxatu nahi ditu neguko merkatuan, taldearen gabezia handiena estaltzeko. Ez dauka lan erraza, golegileak aurkitzea zaila delako, baina ia-ia funtsezkoa izango du asmatzea. Eibarrek bi aurrelari fitxatu nahi ditu neguko merkatuan, taldearen gabezia handiena estaltzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009785
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur Blusa eta neska beteranoen eguna izan da Gasteizen, eta helduek festarako sasoi-betean daudela erakutsi ahal izan dute. Goizetik hasi dira, mezarekin; jarraian, hainbat kalejira eta emanaldi tartean, Plaza berrira gerturatu direnek, Gastronomia Lehiaketa eta Arabako Errioxako ardoaren dastatzaileen kiniela ikusi a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009786
BERRIA
Euskadi
noticias
Udaletxe inguruko argiak itzaliko dituzte, argi kutsaduraren aurka egiteko DONOSTIA. Bihar, 21:00etatik 23:00etara, Donostiako udaletxearen ingurua toki egokia izango da izarrak ikusteko. Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak Starlight kanpainarekin bat egingo dute, argi kutsadura agerian utzi eta «gaueko zeruaren eza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009787
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken zazpi hilabeteetako kasu gutxien zenbatu dute Hegoaldean Egunetik egunera, koronabirusaren transmisioaren geldotzea gero eta agerikoagoa da Hego Euskal Herrian. Indarra galtzen ari da pandemiaren hirugarren olatua; hori erakusten dute eguneko positiboen datuek. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak eskainit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009788
BERRIA
Euskadi
noticias
Rubalcabak dio «bereizketa» nabaritzen hasi direla Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde, bozeramaile eta Barne ministroak adierazi du ezker abertzalearen eta ETAren arteko bereizketa nabaritzen hasi direla. Gainera, uste du «desadostasun zantzu horiek demokraziarentzat izugarrizko abantaila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009789
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakurtzeko leku zoragarria da hondartza, olatuen joan-etorrien marmarra, bainu bat hartu berritan, eguzkiak tantaz tanta lehortzen zaituen bitartean. Beharbada, «zoragarria zen» idatzi behar nuke, lehenaldian, odisea bihurtu baita hondar zatitxo bat aurkitzea non ez dagoen inor bozgorailu batean reggaetoia bolumen biz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009790
BERRIA
Euskadi
noticias
Geroa Baik irmo ukatu du PSNrekin ados jarri izana Geroa Baiko Uxue Barkosek atzo zehaztu zuen administrazio publikoko hizkuntz eskakizunei buruzko dekretuaren inguruan «desadostasun nabaria» dutela PSNrekin: «Inondik ere ez da akordiorik egon. Nahiko genukeen Geroa Bairen posizioa babestu izan balute eta hizkuntzen me...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009791
BERRIA
Euskadi
noticias
«Elkarrizketarako abaguneak zabalduko direla espero dugu» Perun, feministek Pedro Castillo hautagaiaren alde bozkatu zuten. Nahiz eta jakin Peru Libre alderdia kontserbadorea dela genero gaietan, Contrerasek uste du behetik gora helduko dela «benetako aldaketa». Soziologoa, feminista, komunitateko kidea eta Lushcapampa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009792
BERRIA
Euskadi
noticias
Maria Jaurrieta du izena. 43 urte ditu; semeak, 7. Downen sidromea du Carlosek. Goizero bezala, amak eskolara eraman behar zuen atzo semea. Baina ez zen ohiko goiza izan atzokoa: Jaurrieta etxetik kaleratu zuten goizeko lehen orduetan. Antsoaingo Ezkaba auzoan (Nafarroa) alokairu sozialeko etxebizitza batean egiten zue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009793
BERRIA
Euskadi
noticias
Blake Edwards komedia garaikidearen maisua hil da. 'Breakfast at Tiffany's' eta 'The Pink Panter' filmen zuzendariari Ohorezko Oscar saria eman zioten 2004an ONDAREA. Nazioarteko lehen mailako organo ondarea du Gipuzkoak, eta bertako organoen historia liburu batean bildu du Esteban Elizondo organo jotzaileak, Gipuzkoak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009794
BERRIA
Euskadi
noticias
iOS 6-rako 'Jailbreak untethered' egiteko mauka berria Evad3rs taldekoek iragan otsailaren 4an jakinarazi zuten ohar bidez askok itxoiten zuten albistea: Apple gailu guztientzat, haien sistema eragilearen azken bertsioa edo iOS6 askatzen duen programa eskuragarri dagoela sarean. Horretaz baliatuko direnek saihestu ahal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009795
BERRIA
Euskadi
noticias
Legutio helburu, Gasteiz amets (Ohar bat Josu Chuecari) Bizi garen garaian, zorionez, egunerokoa da gure Herriaren Memoria Historikoa berreskuratzeko eta ahanztura zuzentzeko ahalegina. Eta zorionez diot, zeren eta garaituen gaineko 40 urteko laido eta isiltasunaren ondoren, ordua da ordainketa afektibo eta morala jaso...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009796
BERRIA
Euskadi
noticias
Motorrak dopina emango luke. PIVE laguntzarik gabe matxuratuta legoke honezkero. Autoen salmentak hondoa jo zuen 2012an, eta zerbait egin behar zen sektorea oraindik ere gehiago kaltetu ez zedin; hala pentsatu zuen Espainiako Gobernuak milioi bateko salmentaren muga urrun geratzen hasia zela ikusita. Eguzkiak ez ditu a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009797
BERRIA
Euskadi
noticias
Igandea da, baina izan zitekeen beste edozein egun. Badira gizakia bataren edo bestearen erritmotik gabetzen duten lekuak. «Ezlekuak», Goizalde Landabaso-Etxeberriren (Bilbo, 1970) hitzetan. Horietako batean jarri du arreta idazleak bere estreinako eleberrian, Krakovia -n. Ospitalean agertuko da protagonista, 15 metro ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009798
BERRIA
Euskadi
noticias
Erromatar Inperioak Kantauri isurialdea bereganatu zuen garaian, bazen Urola eta Oria ibaiek marraztutako lurralde oparo bat: Menoska. Komertziorako gune bihurtu zuten berehala, bertako herritarren bizimodua betirako aldatuz. 2.000 urte geroago, garai horiek gogoratuko dituzte, baina Menoskatik joan gabe. Azken sei urt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009799
BERRIA
Euskadi
noticias
«Errefuxiatuek jakin nahi dute Turkiatik itzultzean ez dituztela torturatuko» Nadim Huri Human Rights Watcheko Beiruteko zuzendaria erakundeak Libanon eta Sirian duen ikertzaileetako bat ere bada. Aurretik, Volcker Batzordeko aholkulari laguntzailea izan zen. Ikertzaile lana egin zuen batzordean, Ekialde Hurbilean Petr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009800
BERRIA
Euskadi
noticias
Langabezia kroniko handia dago: Hegoaldeko langabeen %30ek bi urte edo gehiago egin dituzte beharrik gabe, eta beste %12k urtebete eta bi urte artean. Azken urtean txikitu egin dira kopuru horiek. 2018 amaieran %37 eta %17 ziren, hurrenez hurren.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009801
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo izan zuten hasiera ofiziala EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroek. 30. aldiz egingo dira aurten. Ohiko egoitzan, Donostiako Miramar jauregian egingo dira ekintza gehienak. Hasiera ekitaldia hantxe egin zen; Anjel Lertxundik eman zuen hitzaldia: Begirada eta denbora . Entzuleen artean izan ziren, best...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009802
BERRIA
Euskadi
noticias
Nobedade ugari eramango ditu BERRIA egunkariak Durangoko 52. Azokara. Iaz abiatu zuen, Jakin fundazioarekin eta Elkar argitaletxearekin batera, Aleka bilduma, gizartean pil-pilean diren gaiak sakon lantzeko asmoz: beste bi zenbaki gehitu dituzte bildumara, ETAren armagabetzeari buruzkoa bata, eta Ekialde Hurbilari buru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009803
BERRIA
Euskadi
noticias
Hara, armiarma paretan beheiti. Sarri euria da» esaten zigun amatxik baserrian. Zerua gorri ageri delarik, biharamunean eguraldi ona dela diote zaharrek. Aldiz, hostoak lurrean bueltaka sumatzen badituzu, haizegoa gainean dela seguru. Seinaleak. Herri-jakintza. Egungo bizimoduaren jokalekuan ere badira bestelako seinal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009804
BERRIA
Euskadi
noticias
Xabier Goienetxea baldintzapean aske geratzea onartu du epaileak PARIS. Bake Bideak atzo jakinarazi zuenez, Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak onetsi egin du Xabier Goienetxea baldintzapean aske uztea. Mugimenduak erran zuen auzitegiak «testuinguru berezi batean» hartu duela erabakia. Izan ere, PNAT Terrorismoar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009805
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJ ez da kantonamendu guztietan aurkeztu. Hazparnen Intxausperi eman dio sostengua eta lehen itzulitik Konseilari Nagusia izen den bakarra izan da. Bastidan sostengua eman dio Leopold Darritchoni, baina honek ez du bigarren itzulian presente egoteko aski bozik eskuratu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009806
BERRIA
Euskadi
noticias
EEPren webguneak Euskaltzaindiaren hiztegia eta corpusa txertatuko ditu BAIONA. Euskararen Erakunde Publikoaren webgunean lekua izango dute Euskaltzaindiaren hiztegiak eta corpusak, baita arauen berrikuntzek ere. Atzo sinatu zuten hitzarmena Beñat Arrabit EEPko lehendakariak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko lehendaka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009807
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute, bikotekidea jo eta ertzain bati hozka egitea egotzita Ertzaintzak gizonezko bat atzeman zuen atzo iluntzean Barakaldon, haren bikotekideari eraso egitea egotzita. Hala jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Atxilotzeko ahaleginean, gizonak kosk egin zion ertzain bati. 21:00 a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009808
BERRIA
Euskadi
noticias
Adiskidetzeko bidea hasteko eskatu dute Metroko langileek BILBO. Alderdi politikoekin bilerak egin dituzte Metroko langileek, eta laguntza eskatu dute, zuzendaritzarekin adiskidetzeko bidea hasteko. Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur eztabaidatuko dute bitartekaritza sortzeko proposamena, eta arbitrajerik ez jartzeko eskatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009809
BERRIA
Euskadi
noticias
5,7. Hainbat hiri eta herriren ekarpena, milioi eurotan. Udal guztietako datuak ez ditu eman Eudelek. Baina eman du datu esanguratsu bat, hiriburuei eta hainbat herri handiri dagokiena. Hiru hiriburuek eta Barakaldok, Getxok, Ermuak, Basaurik, Santurtzik, Sestaok, Leioak, Galdakaok (Bizkaia) eta Laudiok (Araba) Jaurlar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009810
BERRIA
Euskadi
noticias
Salih Muslimen estradizio prozesua gelditu du Txekiak Txekiako Fiskaltzak atzo jakinarazi zuen Salih Muslim lider kurduaren aurkako estradizio prozesua gelditu duela, ez dagoelako «Txekiako lurraldean». Muslimen abokatuak adierazi zuen prozesua bertan behera gelditu dela, eta Europako batasunetik ateratzeko debekua ken...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009811
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hagitz harro nago elkarrekin lortu dugunarekin. Herrialdea zutik mantentzea lortu dugu». Hitz horiekin agurtu zituen atzo Georgios Papandreu Greziako lehen ministroak bere gobernuko kideak, dimisioa berretsi ondotik. Euroguneko herrialdeen konfiantza galdu eta herritarrak matxinadaren atarian eduki arren, argazki gehi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009812
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Imanol Zinkunegi, Joseba Ponce. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2020. Iraupena: 87 minutu. Generoa: Animazioa. Aretoetara ailegatuko da Lotura Films etxeko animazio filma: Lur eta Amets bikiak amona Andereren etxean emanen dute asteburua. Baina gaztetxoentzat ez da asteburu arrunta izanen, bidaia ahaztezi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009813
BERRIA
Euskadi
noticias
Edurne Pasaban: "Oiarzabalen hitzek min handia egiten diote mendizaletasunari" Minduta agertu da gaur Edurne Pasaban Juanito Oiarzabalek asteazkenean egindako hitz gogorren ondoren. Pasabanen irudiko "mendizaletasunari min handia" egiten diote haren hitzek. Kritikek "itxura txarra" ematen dutela adierazi du, eta kirola...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009814
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko Kopa, Superprestigioa eta Bpost Bank Saria. Hortxe ziklo-kros denboraldiko hiru lehiaketa nagusiak, Munduko Txapelketa denen gainetik jarrita, noski. Hiru norabide horiek izaten ditu, gutxi-asko, udazken-negu parteko lehiak, eta guztietan erakustaldi bana emanda ekin dio denboraldiari Wout van Aert flandriarrak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009815
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuazok eta Anaitasunak irabazi egin nahi dute, gora egiten hasteko Zubileta Evolution Zuazok eta Helvetia Anaitasunak gaur jokatuko dituzte Espainiako ligako partidak. Barakaldoko (Bizkaia) taldea etxean ariko da, Lasesarren, Aula Valladoliden aurka (19:00). Iruñekoak, berriz, Huescan (Espainia) jokatuko du, etxeko tal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009816
BERRIA
Euskadi
noticias
"Ilusioa" antzeman dio Muguruzak Otegiri espetxera eginiko bisitan Bost urte bisitan joateko baimenaren zain egon ostean, Logroñoko kartzelan izan da Fermin Muguruza abeslaria, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiari bisita egiten. Muguruzak irteeran azaldu duenez, "lagun gisa" egin dio bisita, baina politika ere i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009817
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Auzitegi Nazionalaren kontrako martxa gaur Iruñean Espainiako Auzitegi Nazionala bakea lortzeko oztopo dela, eta euskal herritarren kontra inolako defentsarako bermerik ez duela ematen iritzita, manifestaziora deitu dute gaur Iruñean. 8/97 sumarioko auzipetuak izan dira oraingoan deialdia egin dutenak. 1997a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009818
BERRIA
Euskadi
noticias
Negoziatu gabe, Selak-ek zortzi langile kaleratu ditu DONOSTIA. Hirugarren erregulazio espedientea amaitu berritan, Hernaniko Selak enpresak zortzi langile kaleratuko dituela salatu du UGTk. Egoera «oso larrian» geratuko direla dio, langabeziaren zati bat amaituta dutelako dagoeneko. Neurri ez hain traumatikoak hartzea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009819
BERRIA
Euskadi
noticias
Aspaldion, gero eta sarriago dauzkagu euskara salbatzeko bizipen tankerako ikastaroak: funtzionario mordoxka bat gela batean bildu eta gidariak binaka jartzen gaitu; zu Euskara zara eta zapi batez begiak estali behar dituzu; besteak, Herriak, zure atzean jarri behar du; orduan zure burua atzez erortzen utzi behar duzu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009820
BERRIA
Euskadi
noticias
DAMASKO. Alepoko azken erasorako prestakizunak amaitzen dabil Siriako Gobernua. Orain, matxino islamisten kontrolpean dago hiria. Baxar Al-Asad Siriako presidenteak, azken kolpea eman aurretik eskaintza bat egin die Alepoko talde armatuei: hiru hilabeteko epean armak entregatzen dituztenei eta errenditzen direnei indul...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009821
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez zen beste gairik izan atzo Gernikako azokan: Aste Santua etxean egingo dugula. Etsipena igartzen zaio jendeari: hau luze doa. Luzeegi, gauza onerako. Argi pixka bat ikusten dugunerako, beldurra sartzen zaigu berriro; edo sartu egiten digute. Ez dakit zenbatgarren olatuaren esperoan gauden, baina baikorrenak ere zail...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009822
BERRIA
Euskadi
noticias
Langile klasearen nazioarteko borroka eguna dugu maiatzaren lehena. Lanaren edo, hobeki esanda, soldatapeko enplegu duin baten aldeko eskubidearen aldarrikapen eta borroka eguna. Tradizioz, sindikatuek ordezkatu eta defenditzen duten eguna. Emakumeok enplegu eta bizi baldintza duin batzuen aldeko borrokan beti tinko ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009823
BERRIA
Euskadi
noticias
Ipar Euskal Herriko euskal hedabideekin elkarlanean, BERRIAk hauteskunde gauaren berri ematen ari da 18:00etatik aurrera. Bozkalekuak itxi ahala jaso ditu BERRIAk elkarlan horren barruan lehen emaitzak , eta webgunean ikusi ahal izango dira, herrika eta kantonamenduka. Euskal Herriko emaitzez gain, Pirinio Atlantikoeta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009824
BERRIA
Euskadi
noticias
Koronabirusak dagoeneko kutsatu dituenei txerto bakarra jartzea gomendatu dute Frantzian Europako Batasunean orain arte onarturiko txerto guztiek bi dosi jartzea eskatzen dute, gizabanakoak birusari aurre egiteko adina antigorputz sor ditzan. Zer gertatzen zaie, ordea, dagoeneko kutsatu direnei? Horiek berez badituzte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009825
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Ñaco Goñi, Danny Boy & Mingo Balaguer 'Spanish Blues Harp Attack' Musika tresna bera disko oso baten ardatz bihurtzea arrisku handikoa da, baita bluesa bezain esker oneko estilo batean ere. Askotan ikusi dugu antzekorik gitarraren inguruan, baina lan honetan jaun eta jabe dena harmonika da, eskarmentu handikoak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009826
BERRIA
Euskadi
noticias
«Oker asko egiten ditut, baina denbora daukat konpontzeko» Gurasoekin elurretan ibiltzen zen txikitan; iaz, berriz, snowboard kroseko Munduko Kopako txapeldun izan zen. Aurten, hirugarren izan da, eta Hego Koreako Olinpiar Jokoetarako sailkatu nahi du orain Denboraldia amaitu berria du Lucas Egibar snowboarderrak (Dono...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009827
BERRIA
Euskadi
noticias
Libiako presidentetzarako bozak hilabete atzeratzea proposatu dute Oraindik iragarpen ofizialik egin ez duten arren, bertan behera geratu dira etzi Libian egitekoak zituzten presidentetzarako hauteskundeak. Azken egunetan, zurrumurrua indartuz joan da, eta atzo gauean Hauteskunde Batzorde Nazionalak ohar bat plazaratu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009828
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakumezkoen sailkatze estropadak emango dio hasiera, gaur, Kontxako Banderari. Hemezortzi talde ariko dira, A eta B multzoetan banatuta. Rianxoko emakumezkoen ontziak uko egin dio parte hartzeari, euren klubeko patroietako baten heriotzaren ondorioz. Galiziako klubak aditzera emandakoaren arabera, ez daude lehiatzeko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009829
BERRIA
Euskadi
noticias
Tibeten indarkeriak jarraitzen badu, Dalai Lamak dimisioa emango du. Katmandun 50 manifestari atxilotu ditu Poliziak, eta miaketak egiten ari dira etxez etxe Lhasan Tibeten indarkeriak jarraitzen badu, Dalai Lamak dimisioa emango du Katmandun 50 manifestari atxilotu ditu Poliziak, eta miaketak egiten Dalai Lama Tibetek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009830
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltzaindiak saio bat egingo du ahoskerari buruz DONOSTIA. Ahoskeraren garrantziari buruzko jardunaldi bat egingo du ostiralean Euskaltzaindiak, Donostian. Galderak jarriko dituzte mahai gainean, eztabaidarako; besteak beste, euskalkiek zein leku izan behar duten ahozko euskara batuaren alboan, eskolan zer leku duen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009831
BERRIA
Euskadi
noticias
Chick Corea eta Jane Birkin arituko dira Kursaal Eszenan Denboraldi berria estreinatuko du Donostiako Kursaal Eszenak urriaren 3an, eta urtarrilaren 15era bitarteko eskaintza ezagutarazi dute. Dantza emanaldi eta familientzako ikuskizunez gain, hainbat kontzertu izango dira, era askotakoak: popa, rocka, jazza, gospela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009832
BERRIA
Euskadi
noticias
Iranek herritar bat exekutatu du, hilabeteotako protestekin lotuta Iranen irailetik hedatu diren protestekin lotuta, kondenatu bat exekutatu zuen herrialdeak atzo goizaldean, Mizan Irango botere judizialaren albiste agentziak jakinarazi zuenez. Protesten harira auzipetutakoen artean, jakinarazi den lehen heriotza zigor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009833
BERRIA
Euskadi
noticias
Bukaera duin bat izateko, horregatik gara etorri Baionara», Oier Zurutuzaren hitzak dira horiek. Abaigartik (Nafarroa) etorria da Lapurdiko hiriburura. Taula gaineko diskurtso ofizialetik at, euskal mundu bat bildu zen atzo egun osoan Baiona Ttipiko plaza eta karriketan gaindi. Probintzia guztietatik, adin guztietakoak...
cc-by-sa 4.0