id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0009634
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguraldia lagun, aurrera jarraitzen dute Zaldibarko bi gorpuen bilaketa lanek Koronabirusak guztiz estali du Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian joan den otsailaren 6an eta hortik aitzina gertaturiko hondamendia, baina oraindik ere zabor azpian daude Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hango langileen gorpuak. Hilabete e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009635
BERRIA
Euskadi
noticias
Porlan fabriketan zaborra erretzearen aurka egin du Greenpeacek Hiri hondakinak zementu fabriketan erabiltzeak ingurumen eta ekonomia "kostu negatiboak" dakarzkio gizarteari, Greenpeaceren esanetan. Porlan fabriketan hiri hondakinak erretzeko egitasmoak eta jarduerak aztertu ditu talde ekologistak, eta ondorio horretar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009636
BERRIA
Euskadi
noticias
DROGA TRAFIKOA. Donostiako bikote bat espetxeratu dute, ustez drogarekin trafikatzeagatik Donostiako bikote bat espetxeratu dute, ustez drogarekin Ertzaintzak Donostiako bikote bat atxilotu zuen lehengo astean Amara auzoan, droga trafikoaren delitua egotzita. Ertzaintzaren esanetan, atxilotuak euren etxea erabiltzen zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009637
BERRIA
Euskadi
noticias
Jauzarrea euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsak atzo egin zuen II. Atlantiar biltzarra, Irunen (Gipuzkoa). Giza arrastoa Europako Ertz Atlantikoan: ehiztari-biltzaileen garaitik gizarte ekoizleen garaira izenburupean, iazko biltzarrari segida eman zioten nazioarteko hainbat adituk; besteak beste, matem...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009638
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gazteriak pairatzen dituen erasoen aurka» manifestazio koloretsua egin dute Iruñean. Agintean dauden alderdiak «beren interesen araberako Nafarroa» sortzen ari direla salatu dute «Gazteriak pairatzen dituen erasoen aurka» manifestazio koloretsua egin Agintean dauden alderdiak «beren interesen araberako Nafarroa» sortz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009639
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehunka herritarrek gaitzetsi dute Peñaren heriotza Protestak egin dituzte gaur ere ehunka herritarrek, Miren Peñaren heriotza gaitzetsi eta egungo eredu ekonomikoa salatzeko. Antsoaingoa zen Peña, eta bost minutuko isilunea gorde dute bertan. Lizarran eta Donostian ere protestak egin dituzte. Isiltasunaren oiartzuna An...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009640
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan erreformarekin, langileak gaixoaldia hartzeko beldur Kaleratuko dituzten beldur, langileek gaixoaldiak hartzeari utzi diotela ohartarazi dute LABek eta Euskadiko CCOOk. Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna izango da larunbatean. Hainbat protestaren bidez, lan erreformak langileen osasunari ere kalte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009641
BERRIA
Euskadi
noticias
Saudi Arabiatik ihes egin duen gazteak dio hil egingo dutela deportatzen badute Rafah Mohammed al-Qununek jaioterritik ihes egin behar izan du bizirik izateko. Saudi Arabian emakume jaiotzeagatik eta sistema patriarkalari aurre egiteagatik egin behar izan du alde. Al-Qununek 18 urte ditu, eta joan den larunbatean irits...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009642
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilek garrantzia kendu die torturagatik jasotako zigorrei MADRIL. EH Bilduko senatari Jon Iñarrituk galdetu dio Espainiako Gobernuri zer ondoriotara iritsi den Giza Eskubideen Europako Auzitegiak torturengatik ezarritako zigorrei dagokienez, eta hark idatziz erantzun dio «soilik bederatzi aldiz» zigortu duela, eta a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009643
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako kobrezko eraikin onenaren saria jaso du Bibat museoak. Europako Kobrearen Institutuak Gasteizko eraikin zabaldu berria aukeratu du, 50 hautagairen artean Europako kobrezko eraikin onenaren saria jaso du Bibat museoak Europako Kobrearen Institutuak Gasteizko eraikin zabaldu berria Gasteizko Bibat museoak jaso d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009644
BERRIA
Euskadi
noticias
Internet bidezko arta eskainiko du Osakidetzak. O-sarean zerbitzua jarriko dute martxan, herritarrekiko harreman birtuala garatzeko asmoz O-sarean zerbitzua jarriko dute martxan, herritarrekiko harreman Osakidetza eta herritarren arteko egungo harreman presentziala birtual bihurtzeko O-sarean kanal anitzeko zerbitzua j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009645
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko agertokietan dantzan aritu den ballet taldea iritsi da Bilbora. Work & Process at the Guggenheim egitasmoari esker, New York City Ballet dantza taldeko izarrak Bilboko Guggenheim museoko agertokira igoko dira gaur arratsaldean (19:00), Stars of Ballet ikuskizuna eskaintzeko. Azken urteotan Bilbon birritan e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009646
BERRIA
Euskadi
noticias
Boscacci eta Antonioli, ezusteko garaileak Pierra Mentan Bere bosgarren garaipena izan behar zuenaren azken maldan behera murgilduta zegoen. Azken jaitsiera eta helmuga hor zituen. Baina ez, azkenaldian Kilian Jornetek ez du zortea bere alde, eta, erorketa baten ondorioz, peronea hautsi zuen, eta ez zuten garaipena lor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009647
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaio. 1887an jaio zen, Pointe-a-Pitren (Guadalupe). Hil. 1975ean hil zen, Giens Peninsulan, Hyeresen (Frantzia). Obra. Haurtzaroa, natura eta hilezkortasuna izan zituen langai, besteak beste. Nobel saria jaso zuen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009648
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak aurrekontuetako inbertsioen %60 AHTra bideratzea kritikatu du EH Bilduk Koalizioko legebiltzarkide Marian Beitialarrangoitia, Laura Mintegi, Rebeka Ubera eta Julen Arzuagak, Durangaldeko Mañaria, Atxondo, Mallabia eta Zaldibar herrietako alkateekin batera, agerraldia egin dute Durangoko AHTaren lanetan. Oh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009649
BERRIA
Euskadi
noticias
Juan Jose Ibarretxe 1.200 kilometroko lasterketa zikloturista batean parte hartzen ari da Juan Jose Ibarretxe 1.200 kilometroko lasterketa zikloturista batean Eusko Autonomia Erkidegoko lehendakari Juan Jose Ibarretxe, munduko lasterketa zikloturistarik gogorrenean parte hartzen ari da egunotan. Paris-Brest-Paris da pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009650
BERRIA
Euskadi
noticias
Erabakitzeko eskubideari eta errepublikari bide emateko eskatu dute EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren aldeko botoei esker, errepublikaren bidea irekitzea eta erabakitzeko eskubidea aitortzea babestu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak. Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako proposamen batetik abiatuta, errepubli...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009651
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertran: «Bartzelonak presioa du, eta guk ere bai» OSASUNA. Marc Bertranek ukatu egin du Bartzelonaren aurka jokatuta ez dutenik presiorik. «Bartzelonak presioa du, eta guk ere bai. Jende asko etortzen da zelaira, eta oso garrantzitsua da bai taldeak, bai norberak lan ona egitea». Osasunako atzelariak espero du Bartzel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009652
BERRIA
Euskadi
noticias
Basurtuko ospitaleko erditze gelak itxi egin dituzte, COVID-19 kasu bat dela eta Basurtuko ospitaleko egoera zailtzen ari da azken orduetan. Izan ere, koronabirus agerraldi bat izateaz gain, Iturrizar pabiloiko erditze gelak itxi behar izan dituzte, COVID-19 kasu bat agertu delako. El Correo egunkariaren arabera, badir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009653
BERRIA
Euskadi
noticias
Greba mugagabea utzi dute La Auxiliar Naval enpresan Bi egun iraun du greba mugagabeak Lutxanako La Auxiliar Naval enpresan (Erandio, Bizkaia). Hiru konpromiso hartu ditu zuzendaritzak langileekin: zor zizkien soldatak hamar egunean ordaintzea, batzorde bat sortzea enpresaren egoerari jarraipena egiteko eta «iraganeko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009654
BERRIA
Euskadi
noticias
HERRI KIROLAK. Hiru talde mistok neurtuko dituzte indarrak giza proban gaur, Usurbilgo (Gipuzkoa) plazan, 17:00etan. Gizon eta emakumez osatutako hiru hirukote ariko dira lehian: Lasuen, Leioa eta Txori Herri. Ur-Epel harria erabiliko dute, 1.800 kilokoa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009655
BERRIA
Euskadi
noticias
JERUSALEM. Hamasek eta Al-Fatahek batasun nazionaleko gobernu bat adostu dutela espekulatu dute azken egunotan Palestinako hedabideetan. Atzo ukatu egin zuen hori Ahmat Assaf Fataheko kideak, baina jakinarazi zuen negoziazioak martxan direla. Berri agentzien arabera, Fataheko iheslariei Gazara itzultzen utziko die Hama...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009656
BERRIA
Euskadi
noticias
Basorda baserria itsasoari begira zegoen, Lemoizen. Lasai asko. Lurrak eta itsasoak bat egiten duten eremuan, kostaldearen bukaeran, infinitura begira. Etxe hartatik hartu zuen izena hango kalak ere. Talaia paregabe hartatik atera zuten Basorda baserriko familia, ordea. 1972. urtea zen. Makinak sartu zituzten, lur erem...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009657
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. San Antonio Spursek 114-104 irabazi zion atzo goizaldean Miami Heati, eta 3-2 aurreratu zen NBAko finalean. Gaur gauean jokatuko da seigarren partida, Miamin, eta titulua eskuratzeko aukera dauka San Antoniok.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009658
BERRIA
Euskadi
noticias
«Musika gure bizitzaren parte da, baita gure memoriarena ere» Historialari, musikologo eta piano jotzailea da Gembero-Ustarroz. Bartzelonako CSICen musikologiako ikerlari izendatua da, eta Nafarroako musikaren historian aditua. Musika eta historia. Historia eta musika. Biak loturik daude Maria Gembero-Ustarrozen ibilbi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009659
BERRIA
Euskadi
noticias
RAMALLAH. Al-Mayadeen Palestinako telebista kateak zabaldutako bideo batean, herritar batek aitortzen du Yasser Arafat PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente ohia pozoitu zuela. Grabazioa, 2006an Israelgo Negev espetxean egindakoa da ustez, eta bertan presoak esaten du Mossad Israelgo zerbitzu sekretuek eskatuta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009660
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko Anaitasuna pabiloia beteta zegoela, Itxakok 25-24 irabazi zuen atzo Larviken aurka, Txapeldunen Ligako finalaren itzuliko partidan, baina titulurik gabe geratu ziren nafarrak. Izan ere, joaneko partidan 23-21 galdu zuen Itxakok Norvegian, eta atzo ez zen gai izan alde hori ezerezean uzteko. Bi gol falta izan zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009661
BERRIA
Euskadi
noticias
ATHLETIC. Josu Urrutiak, Athleticeko presidente izateko hautagaietako batek, «Athleticen balioetan» jarri nahi du indarra hauteskundeei begira. Baina Fernando Garcia Makua jarduneko presidenteak atzo azaldu zuen «kudeaketan» dagoela Athleticen arazoa, «eta ez balioetan, estiloan edo filosofian».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009662
BERRIA
Euskadi
noticias
Entziako eta Iturrietako mendilerroen artean dago Agurain, Arabako lautadan. Erdi Aroko harresi bat dauka, ondo mantendutakoa, eta 1975ean multzo historiko izendatutakoa. Kaleetan ere historia luzeko eraikin garrantzitsuak ditu, baina batez ere Kale Nagusian. Hor daude, esate baterako, Santa Maria eta San Joan Bataiatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009663
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzipetu egin dute hiru adingaberi sexu erasoak egitea egotzi zioten masajista Hiru adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta joan den urteko maiatzean atxilotu zuten masajista auzipetu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. 13, 14 eta 15 urteko hiru adingaberen salaketak jas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009664
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko mugimendu feministaren azken 40 urteotako historia jaso du Bilgune Feministak, 'Gorputz_grafiak' erakusketan: kale ekitaldien kartelak, fanzineak, argazkiak... Askotariko euskarrien bidez, tinko dirauen borrokaren erradiografia bizia osatu dute. Euskal Herriko Mugimendu feministaren ibilbidea irudikatzea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009665
BERRIA
Euskadi
noticias
Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia Oinarrian marruskadura gutxiko azalera iraunkor bat nagusitu zelako ezegonkortu zen Zaldibarko zabortegia; hau da, hondakinen estankotasuna bermatzeko jarritako «dentsitate handiko polietileno zuntzaren alde leunak» ez ziolako eutsi hondakinen zam...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009666
BERRIA
Euskadi
noticias
Osakidetza eta adimen artifiziala: azpiegitura digital publikoak behar ditugu Hilabete honetan egunkarietan irakurri ahal izan dugunez, Sherpa.ai Bizkaiko Adimen Artifizialeko Konpainiak, Osakidetzarekin lankidetzan, Zainketa Intentsiboetako Unitateen osasun beharrak aurreikusteko tresna bat garatu omen du. Horren ingu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009667
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste bost lurrikara izan dira Itoizko urtegiaren inguruan Bost lurrikara gertatu ziren ostegun goizaldean Itoitz urtegiaren inguruan; horietako baten epizentroa urtegian bertan izan da. Halaber, Agoitzen ezohiko zarata entzun zen azken lurrikaren ondoren. Itoizko koordinakundeak gaiarekin agintariek duten jarrera pasi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009668
BERRIA
Euskadi
noticias
Asko hitz egiten da klima larrialdia eragiten hasia den kalteei buruz, baina ez hainbeste irtenbideez. Bada, azken horretan du jarria arreta Drawdown proiektuak. «Irtenbide klimatikoetarako munduko bitarteko garrantzitsuena» da, egitasmoak bere webgunean dioenez. The New York Times- ek argitaratu zuen Drawdown liburuan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009669
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure gauzak egiteko, editore izatera jolasten garen hiru lagun gara» Ca l'Isidret argitaletxe independentea sortu eta han lan egiteak argazkilaritza ulertzeko modua aldatu dio Valerari. Kliskatu aurretik, ideia bat garatzen denbora gehiago pasatzen du orain. Juan Diego Valeraren (Cordoba, Argentina, 1976) lana ez da «...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009670
BERRIA
Euskadi
noticias
Alarde fundazioaren izaera juridikoa zein den ez du argitu udalak Hondarribian (Gipuzkoa) alardea antolatzen eta hauspotzen duen Alarde fundazioa hizpide, Hondarribiko EH Bilduko zinegotzi Xabier Isasik erregu bat erregistratu zuen joan den astean, apirilaren 28ko udalbatzarrean. Argibideak eskatu zituen fundazio horre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009671
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den astean Bilbokoarekin gertatu zen bezala, Micah P. Hinson & The Pioneer Saboteurs taldeak Donostian bihar eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Hinsonek eta taldekideek auto istripua izan zuten iragan astean, eta, ondorioz, zenbait kontzertu ezin izan dituzte eman. Pixiesen Trompe le monde diskoa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009672
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrematrikulan hamabi ikastetxe hautatzen utziko du Jaurlaritzak Datorren astelehenean hasiko da Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta DBHrako aurrematrikulazio kanpaina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Otsailaren 8ra arte egongo da epea zabalik; 7ra arte, on line eginez gero. Nafarroan, berriz, otsailaren 4tik 8...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009673
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Nick Nuyensek (Saxo) aurrenekoz irabazi zuen herenegun Flandriako Tourra. Belgikarra Fabian Cancellara (Leopard) iazko irabazlearekin eta Sylvain Chavanelekin (Quick Step) iritsi zen helmugara, eta ustekabekoa eman zuen esprintean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009674
BERRIA
Euskadi
noticias
Izan liteke Espainian alderdi bat independentziazalea Kataluniakoa, Galiziakoa, Euskal Herrikoa, Kanaria uharteetakoa... etsaia izan gabe, edo bereizi nahi duelako egon behar du beti susmopean, alegia, zerbitzu sekretuek zelatatutako etsaien artean? Espainiako zerbitzu sekretuen jarduna, hau da, CNIrena, arautzen duen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009675
BERRIA
Euskadi
noticias
Estrasburgoko Auzitegira jo dute GALek eta BVEk hildako sei lagunen senideek; 1979 eta 1985 artean hil zituzten. Justo Elizaran Sarasola. Lanera zihoala, Miarritzen (Lapurdi) tirokatu zuen GAE Talde Armatu Espainiarrak, 1979ko irailaren 13an. Zazpi bala zauri egin zizkioten, bat birikan. Urriaren 5ean hil zen, larri eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009676
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez du izena gaizki jarria Lokatzak, Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariak (Donostia, 1967) argitaratu berri duen Zarrakamalda (Txalaparta) komikiko protagonistak. Lokatzetan bizi da aspaldion Lokatza, langabezia eta laguntza sistemen ankerkeriaren menpe, bazterketaren muga igarota, eta bakarrik. Eta horregatik otu zai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009677
BERRIA
Euskadi
noticias
Feijooren lehen porrotaren ondoren, Sanchezen inbestidurari begira jarri dira alderdiak PPko buru Alberto Nuñez Feijoo Espainiako gobernuburu bihurtzen saiatu zen atzo, baina porrot egin zuen, eta, ezusteko handirik ezean, berdin egingo du biharko saioan ere. Horiek hala, PSOEko idazkari nagusi eta jarduneko gobernubur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009678
BERRIA
Euskadi
noticias
TopaEguna Derion, euskaltzaleen arteko auzolana sustatzeko mezuekin BILBO. Derion (Bizkaia) ospatu zuen atzo Euskaltzaleen Topaguneak TopaEguna. Ein daigun topa leloa hautatu zuten, eta euskaltzaleen auzolana eta mugimendua sustatu eta goratu behar direla aldarrikatu zuten. Topaketaren harira, ahalegin bat egin zuten, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009679
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko Mercedes-Benz fabrikan asteartean hasiko dira lanean berriro Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak ohiko lanari ekingo dio berriro datorren astean. Euskal Herriko fabrika handienak hiru astez izan du geldirik ekoizpena, autogintzako osagaien merkatuan dagoen krisiagatik; zehazki, mikrotxipen edo erdieroaleen kris...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009680
BERRIA
Euskadi
noticias
Cancer Moon kultuko talde minoritarioaren buru izandako Josetxo Anituari omenaldia egingo diote haren heriotzaren lehen urteurrenean. 80ko hamarkadaren amaieran loratu zen Cancer Moon Josetxo Anitua eta Jon Zamarripari esker. Azken urteetan Bilboko Kafe Antzokian musika jartzen aritu zen, eta hantxe egingo diote omenal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009681
BERRIA
Euskadi
noticias
ALAVES. Alberto Lopez «ilusioz» hasi da lanean Alavesen. «Erronka da. Ez da erraza izango, hori argi dago, baina partidak falta dira jokatzeko, eta uste dugu lor dezakegula». Argi du nola egin: «Elkarrekin joan gaitezela nahi dut, eta ekainean, saria izan dezagula».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009682
BERRIA
Euskadi
noticias
Portugalen, Lapurdiko hamabi ikasle erietxera eraman dituzte BAIONA. Donibane Lohizuneko (Lapurdi) hamabi ikasle Lisboako (Portugal) bi erietxetara eraman behar izan zituzten atzo. Ikasketa bidaian joanak ziren, eta trenputxartu egin ziren. Sendagileen arabera, birus batek eragin du ikasleak eritzea, eta horren ezaugar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009683
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Azkuna Zentroak nazioarteko sari bat jasoko du Berlinen, bihar ARTEA. Berlinen egingo da bihar ULI (Urban Land Institute) erakundeak antolatzen duen Europe Conference nazioarteko egitasmoa, eta han jasoko du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak saria, Azkuna Zentroaren bikaintasunarengatik. Global Awards for Excel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009684
BERRIA
Euskadi
noticias
Anaitasunak azken segundoan galdu du Zamoran (25-24) ESKUBALOIA. Kolpe handia hartu zuen atzo Anaitasunak Zamoran. Ez zuen ondo jokatu, eta 13-11 atzetik iritsi zen atsedenaldira. Baina zailena eginda zegoenean, 17-13kotik 23-24kora igarotzea lortu zutenean, azken segundoan galdu zuten partida nafarrek: 25-24.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009685
BERRIA
Euskadi
noticias
EAE-KO KUTXEN BAT-EGITEA. Norbaitek bota du oihala Rojoren txokotik . PSE-REN JARRERA PROZESUAN. . Vital Kutxako presidente Gregorio Rojo sozialistak hartutako bidea babestu du haren alderdiak atzo arte Pse-ren jarrera prozesuan. Vital Kutxako presidente Gregorio Rojo sozialistak hartutako bidea babestu du haren alderd...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009686
BERRIA
Euskadi
noticias
Konkolotxek neurriak eskatu ditu lehen haurtzaroan murgiltzea zabaltzeko Konkolotx elkarteak adierazi du euskararen iraupenerako «baitezpadakoa» dela lehen haurtzaroan murgiltzea zabaltzeko neurriak «lehenbailehen» hartzea eta gaiaren inguruko politika oso bat eraikitzea. Larunbatean Euskal Hirigune Elkargoan sortu zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009687
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gizonezko atxilotu dituzte, bikotekidea jotzea leporatuta GASTEIZ Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen ostiralean Gasteizen, ustez bikotekidea jo zutelako. Gizonezko bat 26 urtekoa da (M.R.L.) eta bestea 30ekoa (J.F.F.) Atxiloketa bat Florida kalean izan zen, emakume batek bikotekidea izandakoa salatu ondoren. Aurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009688
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukrainan erbesteratuta zegoen diputatu ohi errusiar bat hil dute tirokatuta Kieven KIEV. Denis Voronenkov Errusiako diputatu ohia tiroz hil zuten atzo Kieven. Erdiguneko hotel batetik ateratzean tirokatu zuten; bizkartzainak sikarioari ere tiro egin zion; gerora ospitalean hil zen. Voronenkov abenduan erbesteratu zen, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009689
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurreko astean topo egin nuen ezagun batekin. Mallorcako uholde lazgarria zela eta, hangoa naizela jakitun, gertatutakoaz galdetu zidan. Galdera erretorikoa egin zuen, erantzuteko denborarik eman gabe hondamendiaren zergatia jakinarazi baitzidan: «Alde hartakook dirua izugarri gustuko duzuenez gero, etxeak nonahi eraik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009690
BERRIA
Euskadi
noticias
Zigorrak batzearen ingurukoak aztertu dituzte, Sarerekin DURANGO. Euskal presoei Frantzian betetako espetxe urteak Espainian aintzat hartzen ez dizkietela-eta, «salbuespen lege» hori aztertu zuten atzo, Durangon (Bizkaia), Iñaki Lasagabaster eta Begoña Atxa abokatuek. Urtarrilean Bilbon egitekoak diren mobilizaziora er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009691
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 34 lagun hil dira Turkiako kostatik gertu, Greziara itsasoz iritsi nahian. Bi ontzi txikitan egin dute bidaia, baina, eguraldi zakarraren ondorioz, hondoratu egin dira. Sei lagun onik atera dituzte. Bestalde, Suediak eta Danimarkak mugan ezarritako kontrolak aztertu ditu Europako Batzordeak. Schengeneko gero ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009692
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaixotasun larriren bat duten hamahiru presoak aske uzteko eskatzeko, ekitaldi berezi bat egin du Herrira mugimenduak, Arrasaten. Josu Uribetxebarria preso ohiaren hutsunea irudikatzen duen aulkia itzuli diote haren familiari, «askatasun eta bakearen» sinbolo gisa. Etxera itzuli da hilabetez hutsik egon den aulkia. Arr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009693
BERRIA
Euskadi
noticias
Anoetako estadioaren eta erraustegiaren lanetan langileak esplotatzen dituzte, LABek dioenez Anoetako estadioaren aurrean egin du salaketa LABek, sindikatuak ziurtatu duelako futbol zelaiaren birmoldatzen ari diren enpresek azpikontratazioa baliatzen dutela "langileak legez kanpo uzteko". Zubietako errausteko plantaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009694
BERRIA
Euskadi
noticias
Astelehenean berriz hasiko dira erditzeak egiten Lizarrako Garcia Orkoien erietxean Abenduaren hasieran Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuen Lizarrako Garcia Orkoien erietxeko profesional faltaren ondorioz Iruñera eta Tuterara bideratuko zirela Lizarraldean haurdun ziren emakumeen erditzeak. Astelehen honetan, ordea, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009695
BERRIA
Euskadi
noticias
Iritsi da Kataluniarren ordua ere. Debeku baten ondorioz, beste bat etorri bada ere, proposatutako formula berriarekin aurrera jarraitzea erabaki dute guztiek. Beraz, Espainiak bere eraso judizialetik harago beste pauso batzuk ematen ez baditu azaroaren 9an bozketa egongo da. Ziur Euskal Herriko hedabideek ondo jasoko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009696
BERRIA
Euskadi
noticias
Guggenheim berria egiteko erakundeen adostasuna funtsezkoa dela dio Bidartek. Bilboko museoak ezingo duela luzaz 12 urteko lanaren errentatik bizi eta zerbait egin beharra dagoela nabarmendu du Guggenheim berria egiteko erakundeen adostasuna funtsezkoa dela dio Bilboko museoak ezingo duela luzaz 12 urteko lanaren erren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009697
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko kale, antzoki eta museoak magia erakustaldiz eta tailerrez beteko dira bihartik aurrera. Izan ere, 29. Magialdiari ekingo diote Arabako hiriburuan, eta aste osoan hiriko hainbat tokitan magia erakustaldiak ikusteko aukera izango du nahi duen orok. Hala ere, asteburuan izango dira egitarauko ikuskizun garrantz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009698
BERRIA
Euskadi
noticias
MUNDUKO KOPA 2010. ALDEZ AURREKOAK. Brasilek itxura hobea eman nahi du G MULTZOA. Brasilek eta Boli Kostak jokatuko dute elkarren aurka gaur jardunaldiko partidan. Brasildarrak multzoko lehenak dira, estreinakoan Ipar Koreari irabazi egin baitzioten (2-1). Hala ere, Dungak zuzendutako taldeak ez zuen oso itxura ona ema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009699
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiriak Fernando Amezketarraren istorioen liburua berrargitaratu du Gregorio Mujika idazleak (Ormaiztegi, 1882-Donostia, 1931) Fernando Bengoetxea Altuna Fernando Amezketarra-ren istorio eta pasadizoak bilduz osatutako liburua berrargitaratu du Hiria argitaletxeak, Fernando Amezketarra izenburuarekin. 1927an izan zuen l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009700
BERRIA
Euskadi
noticias
Barakaldoko lantegia ixteko aurreakordioa egin dute CCOOk eta UGTk Fertiberiarekin Barakaldoko lantegia ixteko aurreakordioa egin dute CCOOk eta UGTk Enpresak aurrez erretiratuko du lan taldearen erdia (67 langile), Bilboko portuan zabalduko duen bulego batera bidaliko ditu 12, eta Avilesera (Asturias, Espainia) lanera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009701
BERRIA
Euskadi
noticias
Manchester Unitedek etxean du final-laurdenetara itzultzeko aukera Lau urte pasatu dira Manchester Unitedek Txapeldunen Ligako final-laurdenak jokatu zituen azken alditik. Talde gehienentzat ez litzateke larritzeko moduko tartea, baina Unitedeko zaleentzat ezin luzeagoa izan da. Jose Mourinhok gaur du Europako handiene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009702
BERRIA
Euskadi
noticias
Lapurdiko hondartza anitz ixteko arriskuan dira 2015eko arauen argira. Bainu uren kalitatea bermatzeko Ipar Euskal Herriko agintariek inbertsio handiak egin behar dituzte Lapurdiko hondartza anitz ixteko arriskuan dira 2015eko arauen argira Bainu uren kalitatea bermatzeko Ipar Euskal Herriko agintariek Lapurdiko hainba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009703
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiar estatua berez gerrazalea da. Bere aurkariak menderatzeko mehatxua, beldurra, errepresioa edo espetxea beste biderik ez du irudikatzen. Bere pentsamoldean ez dira sartzen elkarrizketa, konbentzitzea, sedukzioa, proiektuen konfrontazio demokratikoa eta auziak hautetsontzietan erabakitzea. Ez eta irtenbide negoz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009704
BERRIA
Euskadi
noticias
I z. Barnean ispilu batzuk eta kolorezko objektu txikiak dituen hodi opako batez eratutako aparatua. Hodi barnera begiratuz irudi desberdinak ikus daitezke ». 1. Hondartzan udalekuetako umeek borobila zabaltzen dute toallekin. Lerroan heldu dira, fuksia koloreko txapelak jantzita. Askari orduan begiraleak esan die: «ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009705
BERRIA
Euskadi
noticias
2006KO MUNDUKO KOPA › F MULTZOA. Sanbari neurria hartuta, hobeto . Berezko talentuari lana eta ordena gehitzen baldin badizkio, Brasil da irabazteko faborito nagusia Berezko talentuari lana eta ordena gehitzen baldin badizkio, Brasil da Sanba da Brasilgo dantzarik ezagunena. Erritmo bizikoa, alaia, parrandarekin eta um...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009706
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 0-1: Arruabarrenak, penaltiz (37. min.). 0-2: Piovaccarik (49. min.). 1-2: L. Baptistaok (67. min.). 2-2: L. Baptistaok (68. min.). 2-3: Arruabarrenak (86. min.). Epailea. I. Villanueva. Txartel horiak: Rayoko Nachori, eta Eibarreko Lillo eta D. Garciari. Bestelakoak. 10.625 ikusle Vallecasen. Rayo Vallecano ezu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009707
BERRIA
Euskadi
noticias
Gabonetako oporretan amona-aitonen baserrira joaten gara. Han beti izaten da zer egin eta zerekin denbora pasa. Gustatzen zait helduak dauden lekutik aldendu eta baserriko zirrikituetan muturra sartzea. Lehengusuei ezkutaketan jolastea proposatu diet eta berehala hasi da Kattin «1-2-3-4-6-5-2-4-10» kontatzen; badakigu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009708
BERRIA
Euskadi
noticias
Maitasunaren gurpilean biraka. Agustin Fernandez Paz idazle galiziarraren 'O único que queda é o amor' liburua euskaratu du Uxue Alberdik Agustin Fernandez Paz idazle galiziarraren 'O único que queda é o amor' «Eta konturatzen naizenean nola pasatu behar dugun mundu honetatik arrastorik utzi gabe, bizitza ergelak erama...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009709
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk dio urratsak egiten segituko dutela kontsulta debekatu arren. Orain galdeketa egin ezin bada «bere garaian» beste bat egingo dela ohartarazi du Iñigo Urkulluk EAJk dio urratsak egiten segituko dutela kontsulta debekatu arren Orain galdeketa egin ezin bada «bere garaian» beste bat egingo dela Pentsatutako pausoak e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009710
BERRIA
Euskadi
noticias
Blokeo politikoa gainditzeko, herri kontsulta egitea proposatu du EAJk . EAJren ustez, gizartea jabetzen da konponbidea bakeak eta normalizazio politikoak ekarriko dutela Blokeo politikoa gainditzeko, herri kontsulta egitea proposatu du EAJk EAJren ustez, gizartea jabetzen da konponbidea bakeak eta normalizazio EAJk pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009711
BERRIA
Euskadi
noticias
Zenbateraino egonen naizen ideologizaturik, errenta aitorpena egiteko hitzordua eskatu eta ez baitut izu laborririk sentitu. Zenbateraino egonen naizen ideologizaturik ez baitiot Diario de Navarra -ko umoregilearen zintari graziarik ikusi, non azkenaldiko lurrikaratxoen epizentroa Foru Ogasuneko bulegoetan paratu baitu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009712
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen aldeko ekitaldia eragotzi du Ertzaintzak Hernanin Atzo Hernanin presoen aldeko kultur ekitaldia galarazi zuen Ertzaintzak. Ekimena egitekoa zen kiroldegia hesitu, eta prestaketa lanetan ari ziren hainbat lagun identifikatu zituen. Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu zuen ekitaldia, eta Hernaniko Udalak sala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009713
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. VIII. FLAVIOBRIGA BANDERA. SAN MIGUEL LIGA. Castrok ere prest dagoela erakutsi du. 'La Marinera' ontziak etxean irabazi zuen herenegun. Kontxarako hautagai sendoa da 'La Marinera' ontziak etxean irabazi zuen herenegun. Kontxarako Castro ere Kontxako Bandera irabazteko hautagai sendoa da. Ez ditu beste hirurek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009714
BERRIA
Euskadi
noticias
Arian euskara ikasteko metodoaren parte gisa kaleratu du Elkarrek Miren Agur Meaberen narrazio hau, audioliburuarekin batera, entzumena lantzeko. Mariak jostuna eta Juan irakasle erretiratua elkarrekin bizitzen jarri dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko. Baina argi dute oraina dela garrantzitsuena.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009715
BERRIA
Euskadi
noticias
Udazkeneko egun arrunta da Londresen; Ingalaterrako egonaldia hasi baino lehen lagun on batek grabatutako Lou Reeden Performer diskotik Perfect Day entzuten ari naiz entzungailutik National Galleryko eskailerak igo bitartean. Pixkanaka Leonardo da Vinciren Harkaitzetako Ama Birjina izeneko koadro handia nire begien aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009716
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskararen gramatikaren arauak, azalpenak eta adibideak bildu, osatu eta sakondu ditu Euskaltzaindiak, eta Euskararen gramatika izenburupean argitaratu ditu. Lan mardula da: 2.000 orrialde baino gehiago dauzka, bi liburutan eta 43 ataletan banatuta. Euskaltzaindiaren obra garrantzitsuenetako bat da: Gramatika Batzordea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009717
BERRIA
Euskadi
noticias
Alex Txikonek 5.400 metrora iritsi nahi du aste honetan Everesten MENDIA. Katmandura iritsita, egokitzapen lanari ekin dio jada Alex Txikonek Everest inguruan. 3.700 eta 4.400 metro artean dago orain, eta aste honetan bertan 5.400 metrora iristeko asmoa dauka, Everesteko oinarrizko kanpalekura, alegia. Munduko mendirik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009718
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurtengo pandemiak gure sistemen pitzadurak agerian utzi ditu. Esparru sozio-sanitarioari dagokionez, heriotza kudeatzeko arazoak begi bistan geratu dira. Gizarteak ezagutu berri du geriatrian aspalditik daukagun eztabaida: non hil behar da zahar-etxe batean bizi den eta hiltzear dagoen pertsona bat? Egia esan, ez dago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009719
BERRIA
Euskadi
noticias
Mutiloabeitiko gizon bat hil da Errioxan izandako auto istripuan Auto istripua astelehenean 19:17an gertatu da, Ausejo herrian (Errioxa, Espainia). Ordu horretan hainbat pertsonek larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte, N-232 errepidean istripu bat izan dela azalduz, 386. kilometroan. Istripuan bi autok elkar jo dute,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009720
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSEOAK. Greba egingo dute maiatzaren 16an Bilboko Arte Ederren Museoko langileek. Atzo azaldu zutenez, Manpower azpikontratak langileei ezarritako lan baldintzak salatzeko egingo dute protesta eguna; 30 langile inguru daude grebara deituta. Ekainaren 7an, egoera aldatu ezean, greba mugagabeari ekingo diote.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009721
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaile batek dio Ruandako presidentea bere aldeko muturreko jarraitzaileek hil zutela 1994an Marc Trevidic Frantziako epaileak atzo jakinarazi zuenez, muturreko hutuak izan ziren 1994an Juvenal Habyarimana presidentea, hutua hori ere, atentatuan hil zutenak. Atentatu horrek bi etnia horien arteko gerra abiatu zuen, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009722
BERRIA
Euskadi
noticias
Eredu patriarkala gainditu beharraz ohartarazi du ezker abertzaleak. Instituzioen «itxurakeria» salatu, eta genero indarkeriaren aurka etzi egingo diren ekimenetara deitu du Eredu patriarkala gainditu beharraz ohartarazi du ezker abertzaleak Instituzioen «itxurakeria» salatu, eta genero indarkeriaren aurka etzi Egunero...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009723
BERRIA
Euskadi
noticias
Harkaitz Canok irabazi du Euskadi saria haur eta gazte literaturan Harkaitz Cano idazleak eskuratu du Euskadi literatur saria, haur eta gazte literaturaren atalean. Orkestra lurtarra liburuarekin lortu du saria Lasarte-Oriako idazleak. Saiakeran, Joseba Gabilondok lortu du saria, New York-Martutene lanagatik. Ilustrazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009724
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren denboraldiz jarraian, sasoi hasierako aurreikuspenetatik urrun geratu da Reala. Liga amaitzeko bi jardunaldi falta badira ere, jakina da taldearen lana ez dela izan espero zena. Jokin Aperribai presidenteak berak aitortu du asteon. «Sasoi gorabeheratsua izan da, baina egia da bolada txarrak gehiago izan ditugu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009725
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure jaiak errespetatzen dituen gune bat dago hemen» Herri Sanferminak egitasmoak antolatzen dituen txosnak sanferminetako «arnasgune» direla azaldu du Martikorenak. Herri Sanferminak egitasmoko lantaldean ari da Zoe Martikorena (Donostia, 1995), komunikazio arduradun. Gipuzkoako hiriburuan sortu bazen ere, iruindar «...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009726
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunak beste urrats bat egin nahi du Lehen Mailarantz, Lugori irabazita Igoera geroz eta gertuago dauka Osasunak. Bigarren Mailako liga amaitzeko hamar partida falta dira, eta Iruñeko taldeak sei puntura du Albacete, zuzenean igotzeko postuetatik kanpo dagoen lehen taldea. Argudio sendoa da errenta hori, estatistika ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009727
BERRIA
Euskadi
noticias
Wimbledonetik kanpo geratu dira Gonzalez, Blake eta Ljubicic Ezusteko bat baino gehiago izan zen atzo Wimblendongo Torneoan. Gizonezkoetan, lau zerrendaburu geratu ziren lehiatik kanpo: Fernando Gonzalez txiletarra (bosgarren zerrendaburua), James Blake estatubatuarra (bederatzigarren zerrendaburua), Ivan Ljubicic kroa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009728
BERRIA
Euskadi
noticias
Lea-Artibaialdeko Hedabideak SMko Administrazio Kontseiluaren izenean Bertoko berri egunero eta euskaraz emateko helburuarekin jaio zen, 2003. urtean, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza. Erronka handia, eskualdean aurretik ez zegoelako egunero hemen jazotzen zena kontatzen zuen komunikabiderik, eta euskararen normalizazio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009729
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskubideak ez badira herritar guztientzat, eskubide izateari uzten diote. Gu ere herritarrak gara, eta gure eguneroko bizitzan eskubide horiek gauzatzeko ditugun arazoak planteatzen ditugu, gizarteari dagozkion arlo guztietan». Horixe da Aukera Barriak elkartearen helburua, Manu Agirre kidearen esanetan. Ikusmen urrita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009730
BERRIA
Euskadi
noticias
«Arrakasta ez da sei gol sartzea, jendeak zure sakrifizioa nabarmentzea baizik». Realarekin 23 partida jokatu zituen lau sasoitan, baina etxetik kanpo erakutsi du bere balioa. JOSEBA LLORENTE . Valladolideko jokalaria «Arrakasta ez da sei gol sartzea, jendeak zure sakrifizioa nabarmentzea Realarekin 23 partida jokatu z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009731
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA . Borja Osesek, TKE Ligako epaile bakarrak, kargua utzi du, presioak direla medio Borja Osesek, TKE Ligako epaile bakarrak, kargua utzi du, presioak Borja Osesek, TKE (Traineru Kluben Elkartea) Ligako epaile bakarrak, kargua utzi du, azken asteetan jasotako presioak direla medio. Astilleroren kasuak Oses zipriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009732
BERRIA
Euskadi
noticias
Sanferminetan Astrainen baltsa nola, halaxe pizten zait apirilaren erdialdera Riegoren himnoa garunean, bere kabuz. Ez I. Errepublikan, ez II.ean, ez omen zen ereserki ofiziala izatera iritsi; eta, hala ere, behin baino gehiagotan jo izan dute Espainiako himnoa balitz bezala: II. Mundu Gerran naziei laguntzera zihoazen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009733
BERRIA
Euskadi
noticias
Balkoitik ikusi dute EAJko lau ordezkarik Irungo alarde parekidea. Irudia ez da oharkabean pasatu, ez baitira alferrik igaro hogei urte baino gehiago jeltzaleen errespetuzko gutxienezko jarrerarik gabe. Iaz Irungo batzokiko balkoi batean zeuden batzuek (ez denek) bizkarra eman zioten alarde parekideari. Balkoitik balko...
cc-by-sa 4.0