id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0009534 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ilargiaren alde ezkutuan lur hartu du espazio zunda batek, historian lehenengoz Gizakiak gertutik sekula aztertu gabeko eremu batera iristea lortu du CNSA Txinako Espazio Administrazio Nazionalak. Chang'e 4 misioa arrakastaz egin du, eta, historian lehenengoz, zunda bat Ilargiratu da Lurraren satelitearen alde ezkutuan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009535 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aitortu beharra daukat ez nuela inoiz asmatuko hondakinen kudeaketaren gaiak sortu duen zalaparta lortuko zuenik. Bertsolari aski ezagun baten idatzia datorkit gogora. Aipatzen zuen hondakinen inguruko eztabaidatik denok irtengo garela irabazle, joandako urteetan zer egiten ari ginen pentsatu ere ez egitetik gure aurre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009536 | BERRIA | Euskadi | noticias | Igande goiz batez... Zumaiako 'Telmo Deun' ontziak neguan uretan egindako entrenamendu bat jarraitu du BERRIAk bertatik bertara. Urola ibaian gora eta behera, eta itsarora ere helduta, ordu eta erdiz ibili dira arraunlariak eguzkipean.
Zumaiako 'Telmo Deun' ontziak neguan uretan egindako entrenamendu bat jarraitu du BE... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009537 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egongelako argiak itzali, eroso etzan, eta urrutiko agintean play sakatu nuen. Telebistan HBO-ren sarrera mitikoa azaldu ostean, Nicholas Britellen musika hipnotiko eta itsaskorraren melodiek azken urteotan gehien liluratu nauen telesailari bidea eman zioten: Succession . 2018-ko ekaina zen. Bost urte geroago, telesail... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009538 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikak 15-29 galdu du Atleticoren aurka, eta agur esan dio sasoiari Gernikak agur esan dio sasoiari. 15-29 galdu zuen atzo Atletico Madrilen aurka, Urbietan jokaturiko titulurako final-laurdenean. Partida desorekatua zen, atzerritarrek taldea utzi zutenetik taldearen mailak behera egin duelako, baina hala ere bizkait... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009539 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garai batean musika eta dantza txanponaren bi aldeak ziren. Gaur, ordea, musikariek gutxi dakite dantzari buruz, eta dantza irakasleei gauza bera gertatzen zaie musikarekin. Hori konpontzeko elkartu dira Dantzerti arte dramatiko eta dantza eskola eta Aiko taldea. Bi ikastaro emango dituzte - Musika (dantzarientzat) eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009540 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibarrako jaien txupinazoa bertan behera uzteko eskatu du Carlos Urkijok IBARRA. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, gaur Ibarrako (Gipuzkoa) jaiei hasiera emango dien txupinazoa bertan behera uzteko eskatu du. Euskal presoen senide eta lagunek botako dute, eta Urkijok Kalparsoro EAEko fiskal nagus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009541 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Inoiz ez dut ezagutuko azken bi urteetako talde honen parekorik»
Bidasoak partida benetan zaila du gaur, Bartzelona ahaltsuaren pistan jokatuko baitu (19:00, Gol). Erronkaren «zailtasunaren» jakitun dago Xoan Ledo, baina atezain galiziarrak ez du baztertu ezustekoa ematea.
Hirugarren sasoia du Xoan Ledok Bidasoan (Lal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009542 | BERRIA | Euskadi | noticias | "ETAren kartzeletako fronteko " kide izatea leporatu zion Iñaki Goioagari Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok ekainean, eta Auzitegi Gorenari igorri zion akusazioei buruzko informazioa, abokatua inputatzeko eskatuz -foruduna denez, Gorenean epaitu behar dute-. "Talde terroristako kide" izatea, "terrori... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009543 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ezohiko» gertaera klimatologikoak izan dira Siberian eta Mexikon Lurraren berotzeak muturreko gertakari klimatologikoak ugarituko dituela ohartarazi dute zientzialariek behin eta berriz azken hamarkadetan, eta, berotegi gasen isuriak markak hautsi ahala, agertzen ari diren ezohiko gertakari klimatologikoen arriskuak a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009544 | BERRIA | Euskadi | noticias | Entrenatzailea entrenatzaile da bere herrialdean edota munduko beste edozein bazterretan. Futbola unibertsala izanik, edonon dute lan egiteko aukera, eta horretarako prest egon beharra daukate. Azken urteetan, gainera, esan daiteke zabaldu egin dituztela ateak zenbait herrialdek kanpoko entrenatzaileentzat. Lehen, muga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009545 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 55. ZINEMALDIA. 'NO TRESPASSING'. Halabeharraren xarmaz Telefonoak hiru aldiz jo du gauerdian. Hartu duzu eta ahots apurtu batek Paul Auster ote zaren galdetu dizu. Zuk baietz. Halaxe duzula izena. Halabeharrarekin hitzordua duzu bihar goizean kristalezko hirian. New Yorken. Ekialdean. 69. kalean... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009546 | BERRIA | Euskadi | noticias | TikTok eztabaidagune bihurtu da, bereziki Ameriketako Estatu Batuetan eta Europan. Sarearen segurtasunari eta pribatutasunari buruzko kezka adierazi dute, ByteDance TikTokeko enpresa nagusiak Txinan baitu egoitza. Kezka horiek areagotu egiten dira TikTok espiatzeko eta erabiltzaileengan eragin politikoa izateko erabil ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009547 | BERRIA | Euskadi | noticias | INGURUMENA. Lurra zaintzea oinarri izango duen gizarte eredua eskatu dute Lekeition. Erakundeen «marketin berdea» salatu dute Lurra Deialdiak antolatutako Lurraren Egunean
Lurra zaintzea oinarri izango duen gizarte eredua eskatu dute Lekeition Erakundeen «marketin berdea» salatu dute Lurra Deialdiak antolatutako Ehundi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009548 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lautan Hiru jaialdiak otsaileko ostegunetan hiru antzezlan programatu ditu Bilboko Zazpikaleetako zenbait agertokitan. Gaur amaituko da jaialdia: 19:00etan Euskaltzaindian Baubo ikusi ahalko da, 20:00etan Zazpi Katu gaztetxean Panpina , eta Bira kulturgunean Hiltzen zarenean . | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009549 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zelaya sostengatzen duten ikasleen kontra gogor egin du Hondurasko Poliziak. Polizia Unibertsitate Nazionalean sartu da, eta bi ordu iraun dute ikasle eta polizien arteko liskarrek
Zelaya sostengatzen duten ikasleen kontra gogor egin du Hondurasko Polizia Unibertsitate Nazionalean sartu da, eta bi ordu iraun dute Ur bo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009550 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzitegi Gorenak ez du erabakirik hartu 'herriko tabernen' egoerari buruz. Tabernak bahitu eta itxi edo ez erabakitzeko eztabaida luzatzea erabaki du, baina ez du eperik jarri
Auzitegi Gorenak ez du erabakirik hartu 'herriko tabernen' egoerari Tabernak bahitu eta itxi edo ez erabakitzeko eztabaida luzatzea erabaki Auzi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009551 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espezialista bikainak ariko dira igandean Lasarteko krosean. Azken urteetako aurrekontu handiena izango du probak, baita maila handiena ere: Lebed eta Chebii ariko dira
Espezialista bikainak ariko dira igandean Lasarteko krosean Azken urteetako aurrekontu handiena izango du probak, baita maila Bi hilabete falta dira or... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009552 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurrerantzean zuzendari bera izango dute Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak . Victor Garcia Hidalgok Espainiako Poliziaren zuzendaritza utzi beharko du aldaketa honen ostean
Aurrerantzean zuzendari bera izango dute Guardia Zibilak eta Espainiako Victor Garcia Hidalgok Espainiako Poliziaren zuzendaritza utzi behark... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009553 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziak antxoa bere onera itzuli dela baieztatzen badu, debekua kenduko du EBk. Fillon lehen ministroak espresuki eskatu dio Bruselari arrantzatzeko baimena emateko
Frantziak antxoa bere onera itzuli dela baieztatzen badu, debekua Fillon lehen ministroak espresuki eskatu dio Bruselari arrantzatzeko Antxoa harrapatzea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009554 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badut lagun bat, ozpina, ongi egindakoak nekez onartzen dizkiona besteri. Joera hori areagotu egiten zaio agintariez ari denean, eta horregatik harritu ninduen lehengoan, Espainiako Estatuko eta erkidegoetako gobernuek ongi egindakoak aitortzen hasi zenean.
Bi kanpaina egin omen dituzte onak Espainian, joan den berroge... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009555 | BERRIA | Euskadi | noticias | Durangoko Azokari buruz ari ziren irratian eta bukatu dutenean honela egin dute salto hurrengo gaira: gauza inportanteagoetara jota, Donostia Ospitaleko kaleratzeei buruz hitz egin behar dugu.
Inportantea. Korrika zenbat kilometro egiten dituzun ez da inportantea. Berdin da. Eskumuturrean daramazun ordulari inteligente... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009556 | BERRIA | Euskadi | noticias | TRIATLOIA. Ainhoa Murua triatloilari zarauztarrak kros denboraldia egingo du aurten BM-Bilbao taldearekin. 35 urte ditu Muruak, eta 34 minututik beherako denbora dauka eginda hamar kilometroko proban. Triatloi denboraldia prestatzeko ere baliagarria izango du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009557 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poliziaren kontrolek A-8an sortzen dituzten ilarak salatu ditu diputazioak BIRIATU. Hogei kilometroko auto ilarak sortu ziren atzo A-8 autobidean, Biriatuko ordainlekuan (Lapurdi), Baionarako norabidean. Pariseko atentatuen ondoren Frantziako Poliziak ezarritako kontrolen ondorio dira ilara horiek. Gipuzkoako Diputazio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009558 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko Kopako bi lehia, bertan behera tifoiagatik ERRUGBIA. Hagibis tifoiak Japoniako Munduko Kopako ligaxkako azken jardunaldia baldintza lezake. Bihar jokatzekoak ziren bi partida bertan behera utzi ditu: Zeelanda-Berria eta Ingalaterra-Frantzia. Zalantzan dago igandekoak jokatuko ote diren. Bertan behera geratuz ge... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009559 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enpleguaren alde «itun zabal bat» proposatu du Jose Luis Bilbaok «Enplegua sustatzeko akordio zabal bat egiteko sasoia» da, EAJren ustez, eta, horretarako, sei konpromiso zehatz hartu dituzte Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi eta karguan jarraitzeko EAJren hautagai denak, eta Iñaki Azkuna Bilboko alkate eta post... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009560 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fundazio bat sortu dute Ampo, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay enpresek BILBO. Energy Advanced Engineering fundazioa eratu dute petrolioaren eta gasaren industrian aritzen diren lau enpresak: Ampo, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay Marine. Abanto-Zierbenan eraikitzen ari diren parke teknologikoan izango du egoitza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009561 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lokatzetan nahierara utziz gero, oso baketsuak dira, baina haserretuta, oso arriskutsuak. Hauteskundeetan ahalegindu baldin baziren ere edozein trikimailu erabiltzen, boto-emaileengandik behar besteko babesik jasotzen, itxura eskasa eman zuten. Inolako argumentu politikorik gabe, urlia, sandia edota berendiaren gainean... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009562 | BERRIA | Euskadi | noticias | pTxapeldunen Ligara*Europako Ligara *Bigarren Mailara | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009563 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xixtor Haranburu euskal presoa baldintzapean aske uztea onartu zuen Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak joan den uztailean. Fiskaltzak helegitea ezarri zion erabakiari, eta, orain, auzitegiak arrazoia eman dio. Hau da, 30 urte preso egon ostean, eta osasun arazoak eduki arren, espetxean jarraitu behar du Haranburu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009564 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, alabari sexu erasoa egitea egotzita Udaltzainek 39 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Gasteizen, adingabeko alabari sexu abusua egitea leporatuta. Duela egun batzuk herritar batzuek Udaltzaingora deitu zuten. Parke batean gizon bat neskato bati sexo erasoa egiten ari zitzaiola salat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009565 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tele5 katearen aurka gauza asko esan daitezke, eta gaur ez nator zerrenda hori egitera. Aldiz, Rocio Carrascoren dokumentalak sortutako zarata mediatikoa aztertu nahi dut. Bai, aurreko urtean Rocio, contar la verdad para seguir viva dokumentala hasieratik amaierara arte ikusi nuen. Hasieran, dokumentala bakarrik ikuste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009566 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ukrainak estatu independente gisa izan zuen lehen konstituzioa. Legebiltzarraren aginduz, Leonid Kutxma presidenteak onartu zuen.
• Botere banaketa. Presidentearen esku gelditu ziren lehen ministroaren aukeraketa eta gobernuko kideen kargugabetzea.
Iraultza Laranjaren testuinguruan, Kutxma presidenteak men egin zien op... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009567 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bio eta nanoteknologiak, zientzia kognitiboak eta informatika uztartzen ikasi genuenetik, ezerk ez omen du mugarik izanen. Aurki, erabat konpongarriak izango omen gara/dira. Robot mikroskopikoak gorputzean barneratu, molekula akastunak ordezten utzi, eta aire. Denak osasuntsuak. Denak ederrak, produktiboak eta ia hilez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009568 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERRIAren 34 urtetik gorako ia irakurle guztien antzera -lapurtar, baxenabartar eta zuberotarrak salbu-, EB Europako Batasunetik kanpo jaio nintzen. Hegoaldearen eta Iparraldearen artean ibiltzeko, pasaportea behar zen. Ezin ahaztu Euskaldunon Egunkaria -ren prezioa pezetatan eta liberatan etorri ohi zela.
Europako Bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009569 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Colm McCarthy. Aktoreak: Sennia Nanua, Paddy Considine, Gemma Arterton, Glenn Close. Herrialdea: Britainia Handia. Urtea: 2016. Iraupena: 105 minutu. Generoa: Zientzia fikzioa.
Zientzia fikzioa eta terrorea uztartzen ditu distopia honek. Birus zonbi batek gizakia hondatu du, eta apokalipsi moduko bat ailega... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009570 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. ITALIAKO GIROA. Euren ustez, garbienak dira. Slipstreamek irabazi du lehen etapa, taldekako erlojupekoa, eta Vande Velde da liderra
Slipstreamek irabazi du lehen etapa, taldekako erlojupekoa, eta Vande Txirrindulariek beste edozein kirolarik baino dopin kontrol gehiago pasatzen dituzte. Nahiko argi da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009571 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 66. MUSIKA HAMABOSTALDIA. Errusiako Orkestra Nazionala ariko da gaur eta bihar
Errusiako Orkestra Nazionala ariko da gaur eta bihar Bake eta Gerrako Akordeen Zikloaren barnean, Errusiako Orkestra Nazionalak kontzertua eskainiko du gaur eta bihar Kursaal aretoan.
Mikhail Pletnev zuzendariak gidaturik, gaurko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009572 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi mende beteko dira asteburuan Berako San Migel zubia (Nafarroa) frantziarren eta ingelesen gudaleku bilakatu zela. Orain arte ezer gutxi erran izan da bataila horren inguruan, eta hori ezagutarazi nahi dute beratarrek. Hala, larunbatean ehun bat lagunek prestatutako herri antzerkia eginen dute Berako Herriko Etxeko p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009573 | BERRIA | Euskadi | noticias | NAZIO BATUEN ERAKUNDEA. BATZAR OROKORRAREN BILERA. Konpromisoa eta lankidetza eskatu du Obamak NBEn. Erronka komunei elkarrekin aurre egitea galdegin die NBEko kideei, Batzar Orokorraren bileran emandako hitzaldian Arazoen neurria ikusita, nazioarteak orain artean egindakoa ez dela nahikoa adierazi du
Erronka komunei e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009574 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANTZERKIA. Antzokira eramango dute igandean herri antzerkia. Mixel Etxekoparren musika duen eta Nicole Lougarotek zuzendutako Ederlezi pastorala emango dute Bilboko Arriaga antzokian. Egokitu egingo dute horretarako ikuskizuna eta parte hartzaile kopurua. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009575 | BERRIA | Euskadi | noticias | Malaysiako Gobernuaren aurkako manifestari ugari atxilotu dituzte. Gobernua salatzeko eta hauteskunde erreformak exijitzeko manifestazioa desegin du Poliziak
Malaysiako Gobernuaren aurkako manifestari ugari atxilotu dituzte Gobernua salatzeko eta hauteskunde erreformak exijitzeko manifestazioa Negar gasak eta ur kanoia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009576 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irlandako gatazkak Erresuma Batuko politika neurri handi batean baldintzatu zuen borroka armatuaren aldian (1969-1998). Ekintza armatuak, errepresioa, alderdien adierazpenak... Irlandan ez ezik, Britainia Handian ere hedabideen tituluetako gai nagusiak izan ziren hamarkada horietan. Ostiral Santuko Akordioaren ondoren,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009577 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fermin Muguruzaren eta Belakoren Donostiako kontzertua bertan behera MUSIKA. Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture eta Belako taldeak kontzertua egitekoak ziren larunbatean Donostiako Gasca kiroldegian, baina bertan behera utzi dute. Ginmusica antolatzaileak atzo azaldu zuenez, aretoaren edukiera erdira bain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009578 | BERRIA | Euskadi | noticias | O rpricce gaztelerazko laburdura itsusiarekin bataiatu dute lan harremanak kudeatzeko azken asmakizuna. Espainiako Gobernuak ezarri zuen lan erreformaren ondorengoa da, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen arren. Enpresa batek lan hitzarmenetako baldintzak betetzeari noiz uko egin ahal dion erabakiko duen organoa da, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009579 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Urarekin egunero egiten dut amets», esan du Gurutze Lopetegi Zumaiako arraunlariak (Zestoa, Gipuzkoa, 1986). «Inoiz ez dut eduki orain bezalako gogorik uretan entrenatzeko», atera zaio Nerea Perez Hondarribiako patroiari (Tolosa, Gipuzkoa, 1997). «Irrikaz gaude betiko entrenamenduak egin eta ergometroa bazterrean laga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009580 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Nik bakarrik bizitzea nahiago dut inoren zama izan baino»
Lau urte dira Maria Dolores Egizurain etxean bakarrik bizi dela. 78 urte ditu, eta senarra hil zenez geroztik, bere kasa moldatzen da, Donostiako Aiete auzoan. Bost seme-alaba dituen arren, gehienak kanpoan bizi dira. Hala ere, bere alaba gertu du, eta horrek e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009581 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 Tapie auzia ? Zer da hori? Uf... Denbora eta pazientzia pixka bat baduzu?
2 Saia zaitez. Ea ba. 1992az geroztik irekita dagoen sugetzar judizial eta politiko bat da.
3 1992? Urtearekin nahastu zarela iruditzen zait. Ez da posible 25 urte egotea kontu batekin bueltaka... Baina hala da. Urte horretan, François Mitterra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009582 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurtengo lehen hiruhilekoan eraikuntza sektorearen jarduera %6,6 hazi da urte arteko konparazioan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eustaten arabera. Etxebizitzen eraikuntzak bultzatu du jardueraren gorakada, %7,3 hazi baita; ostera, eraikuntza zibila, azpiegiturak egiten dituena, %0,7 baino ez da hazi. Edonola ere, iazk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009583 | BERRIA | Euskadi | noticias | : Gurutzeko plazan musika bandak: Ablitasko Musika Banda.
: Plazako zaldunen, mandakoen eta musika bandaren desfilea, Udaletxe : Elektrotxaranga Merkaderesetik. Ur globoen guda Iruindarrok gazte : Bertako musika Gazteluko plazan: dantzaldia, txistulari eta : Su festa, Pirofantasia y Multimedia (Valentzia) su etxearen e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009584 | BERRIA | Euskadi | noticias | • EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernu kontseiluak 2014-15eko ikasturterako eskaintza egokitzea erabaki du. Gradu titulazioetako tokien kopurua mantendu egingo da. Masterretan, berriz, tokien kopurua %14 handituko da. Datorren ikasturtean, beraz, denera 4.772 ikaslerentzako tokia izango da EHUk eskaintzen ditue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009585 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nolakoak dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BGAEak oro har? Bada, federazioak aitortu duenez, «txikiak». Edo, beste modu batera esanda, diru gutxi izaten dute. Federazioen datuen arabera, BGAEaren fruituak jasotzeko garaian, batez beste 20.000 eta 22.000 euro artean egon da produktu finantzario horietan. Normalean, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009586 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Olagarroa izozkailutik atera eta egun oso batez hozkailuan eduki.
• Olagarroa egosteko, lapiko handi bat urez bete, eta sutan berotzen jarri. Irakitean olagarroa sartu, eta segituan atera berriro. Hiru aldiz egin hori, eta hirugarrengoan uretan utzi. Su ertainean egosten eduki hamar bat minutuz. Ondoren, patatak zuri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009587 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harrigarria da emakumeak titiak bilin-bolon ibiltzeko ohitura aldarrikatzen hasi garenean, zein sujetadore txikiak saltzen hasi diren. Umearo guztia egin genuen hondartzan biluzik edo kuleroekin bakarrik, eta orain, lau urteko umeentzat ere bikiniaren goi eta beheko zatiak saltzen dituzte. Nire inguruko neska txikiek, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009588 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sinadura bilketa Bidasoko oinezkoen zubia ireki dezaten Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko Etorbidearen zubiaren hestea salatu du Hendaiako herritar talde batek. Horren harira eta ondoko herrietako hautetsien aldarrikapenarekin bat eginik, zubiaren irekitzeko eskaera helaraziko diote prefetari, sinadurak bild... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009589 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zierbenako idazkariak ez du onartu alkatea kargutik kentzeko zentsura mozioa Zierbena Betik, Bilduk eta EAJren udal taldetik kanporatutako ordezkariek Zierbenako alkatearen aurka aurkeztutako zentsura mozioa ez du tramiterako onartu udaleko idazkariak. Mozioa bost zinegotziren izenean aurkeztu da eta beste baten sinadu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009590 | BERRIA | Euskadi | noticias | AZAROAK 25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA. «Arautegia onartu ez izanak ez du erran nahi emakumeen alde lan egin ez denik». Nafarroak 2002an onartu zuen indarkeriari aurre egiteko legea; Aranazen lan taldearen ardura izan da hura garatzeko arautegia egitea; oraindik ez dute onartu. TERESA AR... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009591 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Errentagarria naiz, eta ez nuke hori erakusteko arazorik eduki nahi etorkizunean». KOLDO GIL Saunier Duval taldeko txirrindularia
«Errentagarria naiz, eta ez nuke hori erakusteko arazorik eduki nahi Asturiasko Itzulia irabazi du nafarrak, baina ez dago espero zitekeen bezain kontent. 'Puerto auzian' agertu zen bere iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009592 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko Jazz Jaialdiak aurreko urtean baino egun bat gutxiago izango duen arren, kontzertu sorta zabala eta gutxitan ikus daitekeen azken kontzertua eskainiko du. Duela hamabi urte, 2001eko uztailaren 21ean, Chick Corea piano jotzailea eta Paco de Lucia gitarrista Mendizorrotzako taula gainean elkartu ziren. Gasteizk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009593 | BERRIA | Euskadi | noticias | REALA. Zenbait komunikabidek Realeko jokalariak dantzaleku batean ibili zirela zabaldu ostean, Philippe Montanierrek jokalariak babestu zituen, atzo. «Jokalari profesionalak ditut. Ez dut kontrolatuko beren egun libreetan zer egiten duten». Mikel Aranburuk, berriz, «gauzak bere onetik» ez ateratzeko eskatu zuen. Haren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009594 | BERRIA | Euskadi | noticias | I runberri, 1990: Arroilaren negarra liburuak, Nafarroako Irunberriko arroilan gertatu hainbat hilketen nondik norakoa kontatzen du. Etakide bi Jon Lizarralde eta Susana Arregi eta guardia zibil bat Jose Luis Hervas hil ziren, German Rubenach etakidea ere larriki zauritua izan zen. Espainiako Estatuaren bertsio ofizial... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009595 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Artearen argia erabiltzen dugu ezjakintasunaren eta estremismoaren iluntasunari aurre egiteko. Bizitzaren doktrina besarkatzen dugu bizitza mundu honetan zabal dadin», Samiha Ayoub.
Antzerkiaren Munduko Egunean, milaka artista, teknikari eta ikusleren ahotsek elkarrizketa bera izaten dugu dozenaka hizkuntzatan. Milaka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009596 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gaixorik nago», esan dit. Banekien; baina saiatzen naiz naturaltasunez hitz egiten. Ez da beti erraza: hitzak falta zaizkio. Gaitzaren prozesu naturala omen da. Orain ezin dio berak nahi duenari izenetik deitu, laster ez du jakingo zeri deitu nahi dion. Eta berak badaki. Negarra atera zaio azalpenak ematerakoan. Lerro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009597 | BERRIA | Euskadi | noticias | Albrecht Duerer-en grabatuak ikusgai, Durangoko Arte eta Historia Museoan ARTEA. Mendebaldeko grabatugintzaren gurasotzat hartua da Albrecht Duerer artista (Nurenberg, egungo Alemania, 1471-1528), Rembrandtekin eta Goyarekin batera, eta haren 28 grabatu ikusgai daude Durangoko (Bizkaia) Arte eta Historia Museoan, hil h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009598 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iranek Alemaniarako petrolio esportazioak eten ditu TEHERAN. Alemaniara petrolio esportazioak eten ditu Iranek, eta Italiaren esportazioak ere eten ditzakeela esan du, Europako Kontseiluak herrialdeari ezarritako zigor ekonomikoei erantzunez. Herenegun Espainia eta Greziara esportazioak eten zituen. Larunbatean 5+1 Tal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009599 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pedro Oiartzabal Elkargiko kontseilari ordezkariak dimisioa aurkeztu du DONOSTIA. Pedro Oiartzabal Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkarteko kontseilari ordezkariak, dimisioa aurkeztu zion atzo Josu Sanchez erakundeko presidenteari. Sanchezek onartu egin dio dimisioa; erakundea gidatu duen bitartean izandako dedikazioa es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009600 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskadiko Liburutegi Digitalak, eLiburutegiak, 5.000 liburutik gora mailegatu ditu iazko azaroan martxan jarri zenetik. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak jakinarazi duenez, bi hilabete eta erdiko ibilbidean, 3.630 lagun konektatu dira behin bederen, eta 2.652k hartu dute libururen bat maileguan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009601 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sartu zara zure nagusiaren langelara. Ipini zara bere mahaiaren aurrean. Esaten dizunari ez diozu batere jaramonik egiten. Bera ahalegintzen da aginduak ematen, baina zuk sudurraren puntan jarritakoa egiten duzu. Azkenean, larriak zaudelako, pixa zarrastada bat botako duzu mahairen aurreko alfonbran. Eta nagusia madar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009602 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bob Geldof eta Nick Lowe, Donostiako Stop War jaialdian Hiru eguneko musika jaialdi eta topaketa izango da Stop War festibala, eta zubia izango du sinbolo nagusi. Zubia, gerra garaietan eraisten den azpiegitura arkitektoniko modura, eta zubia, behin eta berriro eraiki ostean bihurtzen den topagune modura. Hala adierazi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009603 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bake aukeraren inguruan eta Sorturi buruz erreportajeak egin ditu BBCk Ezker abertzaleko buruzagi Rufi Etxeberria da BBCk egunotan egin dituen erreportajeetako pertsonaia nagusietakoa (ikusgai dira bbc.co.uk webgunean). Telebista publiko britainiarrak elkarrizketa egin dio ezker abertzaleko kideari. Etxeberriak esplika... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009604 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 55. ZINEMALDIA. «Nire filma ez da film konbentzionala; film literario gisa sailkatuko nuke»
«Nire filma ez da film konbentzionala; film literario gisa sailkatuko Paul Auster idazle eta zinemagileak 'The inner life of Martin Frost' filmaren gidoia gaztelaniaz jasotzen duen liburua aurkezteko hitza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009605 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egunean atxilotu bat baino gehiago izan zen iaz, AAMren arabera. Espainian askatasun sistemak behea jo duela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Egunean atxilotu bat baino gehiago izan zen iaz, AAMren arabera Espainian askatasun sistemak behea jo duela salatu du Amnistiaren Zenbaki hotzak, argazki gogorrak eta hit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009606 | BERRIA | Euskadi | noticias | Novak Djokovicek eta Rafa Nadalek jokatuko dute Australiako Irekiko finala, bihar. Serbiarrak Andy Murray garaitu zuen atzo jokatu zen bigarren finalerdian: 6-3, 3-6, 6-7, 6-1 eta 7-5. Gauza bera egin zuen Nadalek Roger Federerren aurka herenegun, txapelketako lehen finalerdian; Kataluniarrak 6-7, 6-2, 7-6 eta 6-4 irab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009607 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juan Kruz Igerabidek 'Printzesa begi-zulo' idatzi du, haurrentzat. Leire Bilbao, Rai Bueno eta Katixa Agirreren liburuak ere plazaratu ditu Elkar argitaletxeak
Juan Kruz Igerabidek 'Printzesa begi-zulo' idatzi du, haurrentzat Leire Bilbao, Rai Bueno eta Katixa Agirreren liburuak ere plazaratu Juan Kruz Igerabidek beste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009608 | BERRIA | Euskadi | noticias | MURGIA. Euskararen eta mitologiaren bueltan bilduko dira igandean Murgian (Zuia, Araba), euskal mitologia izango baitute ardatz Zuia Euskaraz Egunean. Hainbat kultur elkartek karroza batzuk prestatuko dituzte, Gorbeia inguruetako istorio eta pertsonaia mitologikoetatik abiatuta; 12:00etan aterako dira. Dantzak eta Gorb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009609 | BERRIA | Euskadi | noticias | ACCRA. John Atta Mills Ghanako presidentea hil da Accran, gaixotasun baten ondorioz. 68 urte zituen, eta iragan larunbatean eraman zuten ospitalera. 2008an aukeratu zuten presidente, eta iaz gobernuko alderdiko hautagai izendatu zuten, datorren abenduaren 7ko bozetan berriz aurkezteko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009610 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beti izan dut obsesioa teknologiarekiko. Umetan kirolak gustatzen ez zitzaizkion tipo bitxi horietakoa nintzen». Ordenagailuekin lan egiteko jaio zen Pello Zuñiga (Bilbo, 1981); nola pentsatu, ordea,merkataritza arloko munduko enpresa handienean, Txinako Alibaba konglomeratuan arituko zen euskal herritar bakarra izango... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009611 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erronka digitalak ulertzeko zortzi bideo egin dituzte Ikusgela egitasmoak eta Badalab laborategiak ingurune digitaleko erronkak lantzen dituzten bideo batzuk egin dituzte. Gaur bertan estreinatuko dute bideo sorta Ikusgelaren Youtubeko kanalean, Wikipedian, eta baita Badalab laborategiaren eta Ikusgelaren webgunetan er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009612 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zazpi titulu berri emango ditu EHUk hurrengo ikasturtean BILBO. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak berezko 46 titulu eskainiko ditu 2011-2012ko ikasturtean, horietako zazpi berriak. Besteak beste, ikerketa txinatarrei buruzko graduondokoa eta minaren tratamenduari eta zainketa aringarriei buruzko beste bat emango ditu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009613 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAk bere jarduera armatua uztea iragarri zuenetik bost urtera, oraindik galdera da: euskal gizartea bakean dago? Ordutik euskal gobernua, alderdi politikoak eta gizarte zibilak ETArik gabe bizitzeko oinarri duten planak, proposamenak eta bide orriak aurkeztu dituzte, sakonduz ETAren antolakuntza militarraren deuseztat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009614 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. "Arrats beran" liburuko poemak. Lauaxetak berak zuzenduak. Jatorrizko agiriak ikusgai jarri ditu Sabino Arana Elkargoak Bilbon
'Arrats beran' liburuko poemak, Lauaxetak berak zuzenduak Jatorrizko agiriak ikusgai jarri ditu Sabino Arana Elkargoak Bilbon Lauaxeta: lau haize, hamaika begirada erakusketak luze ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009615 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakurtzen ari naizen liburuak (nik ere erreseinaren bat egin behar dut eta) atzera itzularazi nau 1992ko Espainiara. Cómo hemos cambiado , Juan Sanguino kazetariarena. Zenbat gauza aldatu ziren urte horretan. Eta zenbat gauza aldatu dira ordutik hona. Demagun, Bartzelonako Olinpiar Jokoak urte horretan izan ziren. Mod... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009616 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hendaia eta Irun arteko Santiago zubia kontrolgune bihurtua dute Espainiako eta Frantziako gobernuek martxoaren erdialdetik. Biriatuko ordainlekua ere bai. Eta Dantxarineako biribilgunea. Eta Luzaidekoa. Bi norabideetara dago Polizia, egun eta gau, hogeita lau orduz. Lapurdira edo Nafarroa Beherera sartzeko, Frantziako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009617 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lasaiago jokatuko dutela diote. Irujok eta Gonzalezek abiatuko dute gaur, Zarauzko Aritzbatalden, lau t'erdiko txapelketako finalerdietako ligaxka
Irujok eta Gonzalezek abiatuko dute gaur, Zarauzko Aritzbatalden, lau Ligaxka harrapatzeak ematen du horrelako patxada bat. Etxeko lanen zati handi bat eginda izateak ematen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009618 | BERRIA | Euskadi | noticias | LEZON. Hilaren 16an 40 urte beteko dira Espainiako talde parapolizial batek Karlos Saldise hil zuela Lezon (Gipuzkoa), tiroz, eta urteurrenerako sortutako talde batek egitaraua prestatu du egunotarako. Lezon izango dira ekitaldiak. Bihar 12:00etan, herri argazkia aterako dute herriko plazan, eta Saldiseri buruzko adier... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009619 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poesiaren eta aldarrien bilgune bilakatuko da gaur Donapaleu (Nafarroa Beherea). Manex Erdozaintzi Etxart idazlearen Hinki Hinka poesia liburuaren irakurketa egingo dute herriko mediatekan, Manex liburutegia berriz ere Donapaleuko mediatekara itzul dadila eskatzeko. Duela urte eta erdi kendu zuten bertatik, obra batzuk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009620 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost minutu eta akabo. Lehen zatia oso parekatua izan da, baina galdu egin du Portlandek Asobal Kopako seigarren finala
Portland. Svensson, Juantxo, Kjelling (3), Ruesga (6), Vugrinec (5), Balic (8), Ortigosa (hasierako zazpikoa); Lozano (1) Gurbindo, Andorinho, Dominikovic, Nikolic (3), Jogenssen (1).
Ciudad Real. Ste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009621 | BERRIA | Euskadi | noticias | Israelgo armada Gazako Al-Xifa ospitalean sartu da operazio militar bat egiteko Goizeko ordu txikietan Gazako ospitalerik handienaren barrura sartu da Israelgo armada. Militarren arabera, operazio «neurtu bat» egiten ari dira hor, argudiatuta Hamasek Al-Xifa ospitalearen -Gaza hirian dago- lur azpian ezkutatzen dituela... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009622 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martxan dira Aralarren beste pista bat egiteko tramiteak. Iaz egin zuten pista bat, Goroskintxura, eta orain Enirio-Igaratzako txaboletara egingo dute bidea. Gaur egun, ibilgailuan joateko, Nafarroatik daukate bidea Igaratzako txabolek. Enirio-Aralar Mankomunitateak ekainean onetsi zuen pista hori egiteko proiektua, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009623 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako tren pasabidearen aurkako giza katea, obretan ari diren eremuan DONOSTIA. Satorralaia taldeak antolatuta, giza katea egin zuten atzo Donostiako tren pasabidearen aurka. Obrak hasiak dira Donostiako erdigunean, eta inguru hartan egin zuten protesta. Taldearen esanetan, «propaganda hutsa eta inposizio gordina»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009624 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hemen berriz ere, udako oporrak amaituta. Opor bereziak, egoera berezi honetan. Azken urteotan Espainiako hegoaldeko ardoak ekarri badizkizuet ere, gaurkoan ez. Gaurkoan Galiziara joango gara, Ribeira Sacrara hain zuzen, hango Dominio do Bibei upategia eta haien ardoak pixka bat ezagutzeko. Dominio do Bibei du izena up... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009625 | BERRIA | Euskadi | noticias | Meanwhile, in the living room Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artisten proiektua da. Aste honetan ikusi dut Gasteizko Montehermoso zentroan egindako erakusketaren DVDa, eta burura bueltatu dizkit aspaldian Eraikuntzari buruzko hausnarketa da, eta eraikuntzak gure bizimodua nola moldatzen duen agerian jarri nahi du Mea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009626 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELIKADURA. Errezeta. Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin Tipulak eta baratxuriak juliana erara moztu. Barazki horiek lapikoan jarri eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordubetez goxatzen utzi.
Txipiroiei gatza bota, eta plantxa beroan pasatu, minutu bat alde bakoitzetik. Ondoren, prestaturiko tipula lap... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009627 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aktoreak: Channing Tatum, Ray Park, Lee Byun-Hun, Dwayne 'The Rock' Johnson, Bruce Willis, Elodie Yung, Adrianne Palicki, Joseph Mazello.
Maila zinematografikoari dagokionez eskaintzeko oso gutxi zuen arren, 2009ko G. I. Joe pelikula nahiko negozio errentagarria izan omen zen, eta 300 milioi dolarretik gora bildu zitue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009628 | BERRIA | Euskadi | noticias | Burdin Aroan murgiltzeko ibilbide arkeologikoak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Arrolako kastroa bisitatzeko aukera izango da bihar, 10:30ean eta 16:30ean. Nabarniztik (Bizkaia) abiatuko da, eta ordu eta erdi iraungo du ibilbideak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009629 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERTSOLARITZA. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak atzo jakinarazi zuenez, Izpuran (Nafarroa Beherea) egingo dute aurtengo Bertso Eguna, martxoaren 26an. Jadanik eman dute kantuan arituko diren bertsolarien zerrenda ere: Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre izango dira saioan, eta Aimar Karri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009630 | BERRIA | Euskadi | noticias | Derrepente (beti da derrepente) txirrina jo dute eta postaria agertu da Nobel saria irabazi duzula iragartzen duen gutuna eskuetan dakarrela. Ez dakit zenbat gramoko papera da, bi izkinetan natura-irudiz apainduta, baina ez tindaz, ez bada erliebez. Hatz mamiekin igurtzi duzu papera marrazkiari antza hobeki hartzearren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009631 | BERRIA | Euskadi | noticias | TRIPOLI. Hasi da Libian parlamenturako hauteskundeen kanpaina. Gaur egitekoak ziren bozak, baina uztailaren 7ra gibelatu zituzten. Alderdietako 80 hautagaik eta bertze 120 independentek osatuko dute parlamentua. Azken egunetan izan diren borroken harira, berriz, Tripolik ukatu egin du armadak arma kimikoak erabili ditu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009632 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal pentsio sistema baten beharra berretsi dute Eredu propio baten "beharra" azpimarratu dute EH Bilduk eta kolektiboek (Bizkaiko eta Nafarroako Pentsionistak Martxan, Arabako Pentsionistak Lanean eta Gipuzkoako Duintasuna).
Jaurlaritzaren jarrera kritikatu dute koalizioko ordezkari Belen Arrondo eta Dani Maeztuk: "... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009633 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Euskaltzaindiaren web orriak gero eta bisita gehiago ditu. Irailean, 57.000 baino gehiago jaso zituen; urrian, 76.000 baino gehiago, eta azaroan, markak hautsi zituen: 81.146 bisita izan zituen. | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.