id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0000434
BERRIA
Euskadi
noticias
ARTEA. David Hockney margolaria Bilbon izan da egunotan, eta gustura geratu da Guggenheim museoa ikusi eta gero, leku egokia iruditu baitzaio maiatzean han zabalduko duen A Bigger Picture (Margolan handiagoa) erakusketarako. Neurri handiko margolanekin batera, iPad bat erabiliz sortutako obrak ere bilduko ditu erakuske...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000435
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. ESTREINALDIAK. Truffauten film guztiak emango ditu Nosferatuk. Gaur hasi eta ekaina bitarte, 21 film luze eta hiru labur emango dituzte Donostiako Antzoki Zaharrean ZINEMA. ESTREINALDIAK. Truffauten film guztiak emango ditu Nosferatuk Gaur hasi eta ekaina bitarte, 21 film luze eta hiru labur emango François Tru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000436
BERRIA
Euskadi
noticias
Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeei begira, primarioak egiten ari dira estatuz estatu Alderdi Demokrata eta Alderdi Errepublikanoa. Nevadan egin dute bart bozketa demokratek, eta Hego Carolinan errepublikanoek. Alderdi Demokrataren bozketan, Hillary Clintonek ozta-ozta irabazi dio Bernie Sander...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000437
BERRIA
Euskadi
noticias
ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Erronkariko gaztari gorazarre. Urzainki Erronkari jatorri izeneko gaztaren kofradiak V. kapitulua egingo du heldu den larunbatean Urzainki Erronkari jatorri izeneko gaztaren kofradiak V. kapitulua Erronkari jatorri izeneko gaztaren kofradiak festa handia ospatuko du etzi, Urzainkin (Nafarroa). ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000438
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraultzak iraultza, zientifikoa da egungoa. Alta, iraultza zientifikoa ez da izan, antza, ezagueraren iraultza. Ezjakinak garela onartu izanak irauli zuen mundua. Zientzia modernoek ezjakintasuna onartzeko espiritu irekiago batez ekin zioten jakintzari. Hots, kultura modernoa prestuago izan da bere ezjakintasuna onartz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000439
BERRIA
Euskadi
noticias
«Sartzeko eta inplikatzeko esaten diegu gure udalei» EH Bildu koalizioko Euskara arduraduna da Garbiñe Zurutuza (Lazkao, Gipuzkoa, 1979). Uemaren lana goraipatu du, eta azaldu du koalizioko udalei dei egiten ari direla mankomunitatera sartzeko. 25 urte ditu aurten Uemak. Haren jarduna nola ikusten duzu? Aitzindari eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000440
BERRIA
Euskadi
noticias
Usansoloren mugei buruz galdeketa egitea galarazi dio Madrilek Galdakaoko Udalari Usansoloko herritar batzuek Galdakaotik (Bizkaia) independizatu nahi dute. Hori erabakitzeko galdeketa prozedura martxan jarria du Galdakaoko Udalak, baina independentziari buruzko galdeketa egin aurretik hura zehazki non egin erabaki beh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000441
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. 2006KO MUNDUKO KOPA. KRONIKAK. Mexikok eskura du sailkatzea, eta Angolak, aldiz, miraria behar du Mexikok eskura du sailkatzea, eta Angolak, aldiz, miraria behar du Portugal bigarren faserako sailkatuta dago. Mexikok, ordea, puntu bakarra behar du horretarako. Gaur elkarren kontra arituko dira, D multzoko azke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000442
BERRIA
Euskadi
noticias
Badira lagun batzuk zer behar duzun usaintzeko gaitasun berezia dutenak. Ajeak jotako goiz batean laranja zukua prestatzen dizun pisukidea; agobiatzen ari zarela antzeman eta zuk ezer esan gabe ere kanpora ateratzeko gonbita egiten dizun kuadrillako laguna; edo sututa zaudenean isilik itxaroten badakiena. Beste batzuek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000443
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer ordu den? Auskalo! Baina berdin zaigu. Logura, gosea... Zer daukagun ere ez dakigu ia-ia». Umore onean hasi da hizketan Amets Txurruka (Etxebarria, Bizkaia, 1982) telefonoaren beste aldean. «Lo askorik egin gabe, 06:00etan jaiki, eta Quebecetik Filadelfiara lehenengo, hiru bat ordu hegazkinean; sei ordu eta erdi ai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000444
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertso Egunean, dantza, ilustrazioa eta musika ere bai BERTSOLARITZA. Hilaren 26an izango da Bertso Eguna Izpuran (Nafarroa Beherea). Unai Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaranez gain, Bilaka kolektiboko dantzariak, Xabi Etxeberri eta Paxkal Irigoien musikariak eta Dom Campistron marrazkilaria ere ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000445
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure Esku «plazak berreskuratzera» atera da 50 bat herritan COVID-19ak eragindako osasun krisiari eta krisi ekonomiko eta sozialari herri gisa erantzuteko beharra aldarrikatu du Gure Esku plataformak. Hori «Euskal Herritik» egin behar dela azpimarratu dute, subiranotasunean eta erabakitze eskubidean sakonduz. Hemen era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000446
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek eginiko azkeneko sarraskia dela eta, Jose Iriarte Bikila -k salatzen du israeldarrek euskaldun doinu bat erabili izana abesti oso ospetsu bat sortuz, arrakasta handia duena, ia-ia himno nazionalaren antzeko mailan. Bikilak gaitzesten ditu israeldarren eta palestinarren arteko liskarrak anaitasunaren mesederako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000447
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 80 hildako, Jabaliako errefuxiatu guneari egindako erasoan Israeli berdin zaio. Azken bi asteetan aliatuek ere eskatu diote bere esku dagoena egin dezala Gazako zibilak erasoetatik babesteko, baina atzo gutxienez hiru bonbardaketa hilgarri egin zituen zerrendan. Bi iparraldean, Jabaliako errefuxiatu gunean, N...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000448
BERRIA
Euskadi
noticias
Seaskaren lizeoaren alde engaiatzeko eskatu dio Lasserrek Akitaniari «Porrot egin zuen plana berriro mahai gainean jarri ordez, hobe luke PATXI LOPEZEusko Jaurlaritzaren lehendakaria«Euskadirekiko abertzaletasunagatik babestu ditugu Estatuko Aurrenkontu Orokorrak»
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000449
BERRIA
Euskadi
noticias
Mutilak eta neskatilak berdin tratatzen ditugula. Benetan pentsatzen dugu hori. Beraiek direla aukeratzen dutenak. Alabari arrosa gustatzen zaio. Panpinak. Semeari kotxeak. Futbola. Mutilak astapotroak dira. Neskak finagoak. Genetikoa da. Biologikoa. Eta historiaurrea aipatzen dugu. Gizonak ehizara joaten zirela. Horre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000450
BERRIA
Euskadi
noticias
PASAIAKO KANPO KAIA. INGURUMEN IRAUNKORTASUNERAKO TXOSTENA. Analisia. «Kritikoak» Zintzotasuna erakutsi du Pasaiako Portuko Agintaritzak Jaizkibelgo itsaslabarretan egin nahi duten kanpoko portu berriak ingurumenean izango duen eraginaren inguruko iritzia ematerakoan. Alegia, eragin kritikoak izango dituela aitortu du,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000451
BERRIA
Euskadi
noticias
Binakako Txapelketatik kanpo geratu diren pilotariek hobe dute adi-adi eta jokatzeko prest egotea, edozein unetan jaso dezaketelako enpresaren deia beste pilotariren bat ordezkatzeko. Zergatik? Lau hilabete pasatxoko txapelketa batean ezustea litzatekeelako inork ez min hartzea, eta zer esanik ez atzo txapelketako lehe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000452
BERRIA
Euskadi
noticias
"OCDEren informeak enplegua eta ekonomia hobetzeko irakaskuntzan inbertitzea ezinbestekoa dela dio. Irakaskuntza Publikoan inbertitzeari uzten bazaio, epe laburrean hezkuntza sistemaren ahultasun orokorra ekarriko luke, eskola bertan behera goiz uzten duten ikasleriaren gorakada eta porrot eskolarra handituko litzateke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000453
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaztelania-Euskara lehen itzultzaile automatikoa aurkeztu dute Opentrad gaztelaniatik euskararako lehen itzultzaile automatikoa aurkeztu zuten atzo, Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Transferentzia sintaktikoko sistema berria baliatuta testuak, web orriak eta HTML, RTF eta TXT luzapena duten dokumentuak euskaratu lite...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000454
BERRIA
Euskadi
noticias
'Molac legearen' kontrako helegitea salatu dute hizkuntza gutxituen erakunde publikoetako presidenteek Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legeari babesa erakutsi diete bretoieraren, okzitanieraren, katalanaren eta euskararen erakunde publikoetako presidenteek, agiri bateratu batean. Apiril...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000455
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako prozesu subiranistaren kontra 2015etik 2017ra gertatutako «biolentzia instituzionala» salatu du CUPek txosten batean. Mireia Vehi diputatu ohiak argitu du, gainera, dokumentu hori Genevan (Suitza) aurkeztuko dutela asteon: bai Torturaren Aurkako Mundu Erakundean, baita NBEren Giza Eskubideen Kontseiluan ere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000456
BERRIA
Euskadi
noticias
Nola eraiki fikzioa bertsotan? Nola bihurtu zerbait sinesgarri, sinesgaitza bada berez? Noraino abestu daiteke, inor mindu gabe? Jendea prest dago edozein fikzio aditzeko? Galdera horiek aise balioko zuten bertso saio bat gidatzeko, izan zitezkeen gai jartzaile batek esanak, baina atzo Iruñean hala gertatu zela esatea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000457
BERRIA
Euskadi
noticias
Independentziari buruzko elkarrizketa batzuk eskaini dizkigu BERRIAk azkenaldi honetan. Arretaz irakurri ditut, esaldi interesgarriak ere ikusi ditut, baina zerbait gehiago espero nuen. Laburra izan beharrez, gaurkoz ez naiz hasiko horietan irakurria aztertzen; faltan sumatu nuena datorkit burura. 1.-Hutsune nagusia in...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000458
BERRIA
Euskadi
noticias
Grezian, Irlandan eta Portugalen gertatu zen bezala, erreskatea ez da izan biztanleria salbatzeko, bankariak eta kapitalistak salbatzeko baizik. 100.000 milioi euroko dirutza banka espainiarra kapitalizatzeko, galerak onbideratzeko eta banka internazionalari itzuli beharreko zor erraldoia ordaintzea bermatzeko erabilik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000459
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntza komunitate gutxituetako hamalau ordezkari ari dira guztira hiru hilabeteko egonaldia egiten Euskal Herrian. Konkretuki, Eskoriatzan. Garabide elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak elkarlanean antolatu duten aditu tituluari esker, hizkuntza eta kultura biziberritzeko estrategiak ikasten ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000460
BERRIA
Euskadi
noticias
I kusten ez den buruko egoera baten bi aurpegiak erakutsi ditu 15. jardunaldiak: fedea, konfiantza, nork bere aukeran duen sinesmena. Baskoniak aspaldi irabazi zuen, eta trabatzen zaizkion norgehiagokak aurrera ateratzen ditu ia beti. Kostata, baina aurrera ateratzen ditu. Bruesa herren ibili da fede kontutan. Zirt edo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000461
BERRIA
Euskadi
noticias
KABUL. Talibanek «gerra santura» deitu dute Los Angeles Times egunkariak atzo argitaratutako argazkiei erantzunez. Irudi horietan Ameriketako Estatu Batuetako armadako soldaduak ageri ziren Afganistango matxino suizida baten gorputz zatiekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000462
BERRIA
Euskadi
noticias
Suteengatik, 5.000 lagun etxetik aterarazi dituzte MADRIL. Kanarietako La Gomera irlako 5.000 herritar etxetik aterarazi dituzte azken asteko suteen ondorioz. Irla horretako biztanleen %25, alegia. Abuztuaren 4az geroztik 4.123 hektarea erre dira. Gainera, ohartarazi dute hurrengo egunetako eguraldiaren iragarpenak ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000463
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Espainiako Kongresuko mahaiak ukatu egin dio Amaiurri torturari buruzko informazioa. Torturei Buruzko Batzorde Bereziaren dokumentazioa eskatu zuen koalizioak, baina ondare historikoari buruzko lege baten aitzakian ukatu diote. «Oso larria da; tortura babestu nahi dute», esan du Amaiurrek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000464
BERRIA
Euskadi
noticias
Partida aurreko ohiturarik? Asko: janaria, motxila... Nola oroitua izan nahi zenuke? Pertsona on moduan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000465
BERRIA
Euskadi
noticias
Real Madril eta Juventus estu eta larri sartu dira finalerdietan Luzapena ate joka Madrilen, eta luzapenera iristeko gol bakarra falta Monakon. Estuak izan ziren Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzuliko azken bi partidak. Joanekoek baldintzatuta, gehiegi arriskatu gabe aritu ziren hiru talde: Real Madril, Atletic...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000466
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan harremanen eredu berria nahi du Aburtok ere, baina ez Adegirena «Ez da nire eredua». Hitz horiekin gaitzetsi zuen atzo Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak joan den ostiralean Adegik proposatu zuen lan harremanetarako eredu berria. Modua ez zitzaion gustatu, baina filosofiar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000467
BERRIA
Euskadi
noticias
IDK-k eta Gernikak gaur ekingo diote multzoen faseari SASKIBALOIA. IDK Euskotrenek eta Lointek Gernika Bizkaiak gaur ekingo diote Eurokopako multzoen faseari. Gipuzkoako taldea estreinakoz arituko da txapelketan, eta Frantziako Lyon Asvel taldearen pistan jokatuko du (20:00). Azu Muguruza teknikariak argi du: «Gure hel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000468
BERRIA
Euskadi
noticias
HONDAKINEN KUDEAKETA. BIRZIKLATZE INDUSTRIALA. WILLIAM MCDONOUGH . DISEINU EKOLOGIKOAN ADITUA. «Lurra galbidera daramagu, baina patua alda dezakegu» «Lurra galbidera daramagu, baina patua alda dezakegu» «Legedia porrotaren erakusle» dela azaldu dio Berriari MBDC diseinu konpainiako nagusi William McDonoughek. Erraz bir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000469
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantzian betetako zigorra ez diote aintzat hartuko Iñaki Bilbaori Lau dira dagoeneko Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera botatako helegiteak, Frantzian betetako kartzela urteak aintzat hartzearen inguruan. Azkena, Iñaki Bilbao Beaskoetxea euskal presoarena izan da, Ane Ituño abokatuak jakinarazi duenez. Hala, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000470
BERRIA
Euskadi
noticias
Kanpotik datorrenak badaki zaila dela Roissyko aireportuan aduana eta polizia kontrolak gainditzea. Europa egiazko gotorlekua bilakatua da, bizidunak haserre grisak daramatzala. Krisiaren ondorioz ematen du Europa animale hori kraskatzen hasten dela bere oinarrietan. Batzuk euroaren zitala gaitzesten dute, besteak Alem...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000471
BERRIA
Euskadi
noticias
Segapotoa irentsi. Sakelako telefonoak birziklatzeko, informazio kanpaina egiten ari dira Hego Euskal Herrian. Sakelako telefonoak birziklatzeko, informazio kanpaina egiten ari dira Mila milioi erabiltzailetik gora ditu. Zenbait lekutan, sakelako telefono gehiago dago, biztanle baino. Berritzearen berritzeaz, milioika ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000472
BERRIA
Euskadi
noticias
Haizagailuaren estrategia, edo txibiarena. «Ni zikindu banaiz, zikindu dadila bestea». Alderdi politiko edo instituzioekin lotutako ustelkeria salaketak ugaritu egin dira azken hilabeteotan. Egunak joan egunak etorri, azaltzen da ustezko ustelkeria kasuren bat komunikabideetan. Euskal Herrian ate-joka ari da hauteskund...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000473
BERRIA
Euskadi
noticias
Laurogei lagun baino gehiago atxilotu dituzte Hong Kongeko greba orokorrean HONG KONG. Lau eguneko mobilizazioek anabasa eragin dute Hong Kongen. Gobernuari erreformak eskatzen dizkioten manifestariek greba orokorrera deitu zuten atzo, 50 urtean lehen aldiz, eta hiria geldiarazi zuten. Poliziak laurogei pertsona baino ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000474
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteburuan urtebetetze batean egon naiz; jende berria ezagutzeko parada. Oporrena solasbide erosoa da, oraindik atera daitekeena. Nik kontatu diet zuei hemen joan den astean kontatutakoa, baina askoz arrakasta gutxiagorekin. Beste batek hartu dit txanda eta bere senargaiarekin Dominikar Errepublikara egindako bidaia pe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000475
BERRIA
Euskadi
noticias
«Beste gaiak alde batera utzi gabe, euskal munduaren erakusleihoa gara» Albiste gose diren euskaldun ugariren iratzargailua da Artola. Egunak dakarrenaren berri ematen du goizero 07:00etatik aurrera. Orkestra zuzendari baten lanaren antzera ikusten du Maite Artolak (Ibarra, Gipuzkoa, 1972) bere eguneroko jarduna. «Musi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000476
BERRIA
Euskadi
noticias
Myanmarko armadak 53 lagun hil ditu oposizioaren ekitaldi bat bonbardatzean Myanmarko junta militarraren buruzagi Min Aung Hlaingek egina zuen ohartarazpena, iragan martxoaren 27an: «erresistentzia indarrez baretuko» dutela. Batez ere, NUG Batasun Nazionaleko Gobernua eta haren adar armatua, PDF Herriaren Defentsa Inda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000477
BERRIA
Euskadi
noticias
447 milioi euroko zerga iruzurra atzeman zuen iaz Bizkaiko Ogasunak Sistemari ihes egindako geroz eta kopuru txikiagoak bistaratzen ari da zerga iruzurraren aurkako borroka. Beheranzko bidea hartu du Bizkaian ere. Bai, behintzat, Ogasunari izkin egin eta funtsak ezkutatu dizkiotenak kontuan hartuta. 2014an baino 77 mil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000478
BERRIA
Euskadi
noticias
Asko dabil itsasoan, eta iaz gertu izan zuen ezustea. Urruti dago oraindik. Koska batzuk igo behar ditu gora. Agian, urrunegi ez. Baina sartzeko, asko-asko egin beharko du. Ikusi egin behar, baina oso zail du. Talde asko dauzka aurretik.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000479
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Azkenean, bi kontzertu eginen ditu Iruñeko Barricada taldeak zaleen aurrean agur esateko. Hasiera batean kontzertu bakarra eskaintzekoak ziren, azaroaren 23an, baina sarrera guztiak amaitu direla ikusirik, aurreko egunean ere, hilaren 22an, joko du taldeak. Toki berean izanen da: Anaitasuna kiroldegian. Iragarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000480
BERRIA
Euskadi
noticias
«Haurrei biktima izaera eman badie ere, legea kontraesanez beteta dago» Bea Ilardia abokatuak (Bilbo, 1974) familia zuzenbidea du ardatz nagusi lanean. Badu zer esana Gasteizen atzo gertatutakoaren inguruan. Esan izan duzu zigor zuzenbideak muga asko dituela indarkeria matxistaren auziak bideratzeko. Haurren aurkako er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000481
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal kulturak eta literaturak urtero Durangon egiten duten azterketa edo erromerian kopuru estatistikoen zenbakiak izaten dira esanguratsuenak; behintzat epe laburrera so. Hainbeste bisitari, hainbeste liburu berri, hainbeste disko eta DVD berri edo hainbeste eta hainbeste ekoizpen kulturalen eskaintza. Eta, horrekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000482
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ziklistek barrua kudeatzeko lana egin behar dute orain» Kern Pharmak koronabirusaren krisiarekin egin du tupust taldearen profesionaletako lehen urtean, baina Oroz baikor da etorkizunari begira. Kern Pharma taldeak etxean debuta izango zuen larunbat honetan, Miguel Indurain sarian. Baina egutegia hankaz gora jarri zai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000483
BERRIA
Euskadi
noticias
Judith Arndt-ek irabazi du urrezko domina Munduko Txapelketako erlojupekoan Eijsen eta Valkenburg artean 24,3 kilometrokoa izan da ibilbidea, eta Arndt -ek 32.53 minutu behar izan ditu lanak amaitzeko. Olinpiar Jokoetako arantza atera du alemaniarrak, zilarrezko domina eskuratu zuelako Londresen, Kristin Armstrong esta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000484
BERRIA
Euskadi
noticias
Lucia Etxegoien Ojer (APS). Zinegotzi izan zen lehendabizi; Zangozako Mankomunitateko presidente gero; eta, orain, berriz, alkate. Pandemiaren hasierako "bakardadea" oroitu du. Gorabehera handiko urteak izan dira lehendabiziko biak". Horixe nabarmandu du Zangozako alkate Lucia Etxegoien Ojerrek (Zangoza, 1978), legegin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000485
BERRIA
Euskadi
noticias
Alfonso Alonso Madrilera itzul daiteke, baldin eta Maria Dolores de Cospedalek Defentsa ministro, alderdiaren idazkari nagusi eta Gaztela-Mantxako presidente karguetan jarraitzen badu, eta PPk alderdiaren koordinazio lanak indartzeko kargu berri bat sortzea erabakitzen badu. Bi hautagai daude kargu hori betetzeko: Alon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000486
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaldibiako Udala kudeatuko duen batzordea osatu dute Aldundiaren oniritziarekin. Lehen bileran, Juan Ramon Nazabal aho batez izendatu dute kudeaketa batzordeko presidente Zaldibiako Udala kudeatuko duen batzordea osatu dute Aldundiaren Lehen bileran, Juan Ramon Nazabal aho batez izendatu dute kudeaketa 2011ko udal haut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000487
BERRIA
Euskadi
noticias
ASMARA. Ustezko «talde terroristak» entrenatzeko eremuen kontrako erasoak egin zituen Etiopiak ostegunean Eritrearen lurretan. Eritrearen ustez, ordea, Etiopiak bere «arazo handiak» estali nahi ditu erasoak erabiliz. Bere subiranotasuna urratu duela eta, Asmarako gobernuak laguntza eskatu dio NBEri.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000488
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak partida irabazteaz gain beste helburu bat zuen atzoko partidan, emakumezkoen euskal talde batek inoiz izan duen ikusle kopururik handiena biltzea baitzuen helburu, Bilboko Miribillan. Bada, helburu bikoitza bete zuen: 5.562 ikusle bildu zituen, eta erraz irabazi zion Mann Filter ta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000489
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurreko astean jakin genuen egunkari honi esker Iruñeko gotorlekuan zabaldutako erakusketa batean artelan batzuk jartzeko debekua jaso zuela Lucrecio Oteiza artistak. Itxuraz, eta beti artistaren bertsioaren arabera, Horcas-Ahorcados (Urkak-Urkatuak) izeneko serieko koadro gogorrenak ezin izan ditu erakutsi aspalditik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000490
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk salatu du Donostiako metroaren lanetan informazioa «ezkutatu» dela Zulo bat agertu zen asteartean Donostiako Zubieta kaleko errepidean, bi metroko diametrokoa eta 30 metro kubikoko sakonerakoa, eta metroaren lanekin lotu zuten. Hala ere, ez da ingurune horretan agertu den lehen zuloa izan, beste bat agertu ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000491
BERRIA
Euskadi
noticias
EHDEko diskoetxeek ia ehun mila disko saldu dituzte azken urtean. Elkarteko kideek iaz baino 14 lan gehiago argitaratu dituzte, eta, hala ere, 23 .000 ale gutxiago saldu EHDEko diskoetxeek ia ehun mila disko saldu dituzte azken urtean Elkarteko kideek iaz baino 14 lan gehiago argitaratu dituzte, eta, hala Euskal Herrik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000492
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraileko azken asteburuan egingo da Literaturia jaialdia, Zarautzen Larrabetzun (Bizkaia) hasi zuen bidea Literaturia jaialdiak, 2009an. Bost urte egin zituen han, eta Zarautzera (Gipuzkoa) lekualdatu zuten ondoren, hasierako oinarri eta asmoak berekin eramanez: euskal letren munduari plaza bat zabaltzea udaberri garai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000493
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. EUSKAL HERRIKO ITZULIA. SAILKAPENA
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000494
BERRIA
Euskadi
noticias
Ondarroan (Bizkaia) ez da giro egun hauetan. Aurreko astean luizi batek Kamiñaldeko 176 familia etxetik ateratzera behartu zituen, eta herenegun bi langile hil ziren portuko Santa Clara izotz fabrikan gertatutako leherketan. Atzo ere tentsio uneak bizi zituzten herritarrek, bigarren leherketa bat egon zitekeelakoan; zo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000495
BERRIA
Euskadi
noticias
Giza Eskubideen Batzordeko kideak, Kataluniara bisitan GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko kideak Katalunian izango dira, bihar eta etzi. Figueres, Manresa eta Tarragonako espetxeetara joango dira, horietan preso dauden politikari kataluniarrei bisita egitera. Ana Oregik, Iñigo Iturratek, Jone Goi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000496
BERRIA
Euskadi
noticias
• Arrazoi politikoengatik atxilotutako euskal herritarrak. Euskal Memoria fundazioaren arabera, 10.000 lagun inguru torturatu dituzte Euskal Herrian 1960. urtetik. Horietako 5.000 ingururen testigantzak jaso dituzte. denbora tarte horretan, 50.000 atxiloketa «politiko» inguru zenbatu dituzte: ehun lagunetik bi. Mila la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000497
BERRIA
Euskadi
noticias
Irabazleen arteko lehia gaur Eibarko sanandresetan Binakako txapelketako ligaxkako bigarren jardunaldia gaur hasiko da, Eibarren (17:00), San Andres egunez bertan jokatzen den tradizio handiko jaialdian. Altuna III.a-Martijak eta Elezkano II.a-Rezustak neurtuko dituzte indarrak, lehen jardunaldian euren partidak irabaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000498
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) ez dio inori emango 2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoetan Lance Armstrongek lortutako brontzea. Beraz, Abraham Olanok ez du jasoko domina -laugarren sailkatu zen-.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000499
BERRIA
Euskadi
noticias
Akusazioek ezin izan dute indarkeria frogatu, defentsen esanetan Hizkuntza ezberdinetan ari dira akusazioak eta defentsa. Hori utzi nahi izan du agerian gaur Andreu Van den Eynde abokatuak, defentsen azken ondorioak aurkezteko txandan. Matxinada, sedizioa, apokalipsia, txikizioa ... Halako hitzak erabili dituzte akusaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000500
BERRIA
Euskadi
noticias
Adam Hangaren denboraldiak, Baskoniarenak bezala, goraka baino ez du egin. Lauko Finalera sasoi betean heldu da, duela aste batzuk izandako minak erabat gaindituta. Berlinen helburu bakarra duela nabarmendu du: txapela janztea. Aparta izaten ari da Laboral Kutxa Baskoniaren denboraldia. Zalantzak nagusi ziren denborald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000501
BERRIA
Euskadi
noticias
'Aita Mari' ontziari milioi bat euroko isuna jarri dio Espainiako Gobernuak Mediterraneoan migranteak erreskatatzen aritzen den Aita Mari ontziari espediente bat ireki dio Espainiako Gobernuak, itsasoko zazpi lege hautsi dituela egotzita. Isun guztiak batuz, milioi bat euro inguru ordaindu beharko lituzke orotara Itsas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000502
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Aitor Garcia, kale erasoekin loturarik ez duelakoan Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Aitor Garcia Justo, kale erasoetarako erabiltzen omen zen biltegi baten arduraduna ez zela ebatzita. 90eko hamarkada bukaeran Herria Donostiako elkartean ustez kale erasoak egiteko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000503
BERRIA
Euskadi
noticias
Jim Laddek sortutako Izarretako Piratak saileko liburuak argitaratzeari ekin dio Descleek. Polizoia eta Hondartuta dira argitaratutako lehen bi liburuak. Samen gurasoek X planetan lur hartu dute. Han Samek izarretako piratekin egingo du topo, zeintzuek altxorrak eta piraten abestiak baino ez dituzte buruan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000504
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazabalek pronostikoak bete ditu, eta Nafarroako txapela irabazi du AIZKORA. Ez zen ezusterik izan igandean Etxarri Aranatzen (Nafarroa), eta Floren Nazabal etxeko aizkolariak irabazi zuen Nafarroako maila nagusiko txapela. Nazabalek 33.34ko marka egin zuen, eta minututik gorako aldea atera zion bigarrenari, Jon Rekond...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000505
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Peter Webber. Aktoreak: Matthew Fox, Tommy Lee Jones, Kaori Momoi, Eriko Hatsune, Aaron Jackson, Toshiyuki Nishida, Takataro Kataoka, Masato Ibu. Herrialdea: AEB. Urtea: 2012. Iraupena: 98 minutu. E mperor edo historia okupatzailearen ikuspuntutik nola kontatu. Filmaren inguruko propagandaren arabera, oinar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000506
BERRIA
Euskadi
noticias
Ostegunean eta ostiralean Europako Kontseilua bilduko da. Gobernuburuen bilera horretan helduko diote berriro auziari, eta hor saiatuko dira irtenbide bat bilatzen. Epemuga hori jarri dute. Akordiorik ez bada lortzen, ez dute aurrera egingo heldu den asterako aurreikusita zegoen sinadura ekitaldi ofizialarekin. Cecilia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000507
BERRIA
Euskadi
noticias
Alex Felmannen atxiloketa "Euskal Herriaren eraikuntzan eta gazteriaren arazoen baitan lanean dabilen gazteriaren aurkako eraso gisa" jo du Ernaik. Halaber, antolakundeak uste du miaketa Aitzinaren eta ehKz hedabidaren inguruko informazioa lortu, eta ordenagailu eta disko gogorrak "lapurtzeko" baliatu dutela. "Estatu f...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000508
BERRIA
Euskadi
noticias
Karlos Urquijok adore harroz eta xut-xutik darama euskararen inguruko ustezko lege-hausteak salatzeko estandartea. Inoiz ez du gaztelaniaren gehiegikeria bakarra salatu: gaztelania amabirjina bera baino aratzagoa delako izango da. Bi mende eta erdi Manuel Larramendi jaio zela. Urquijo bezalako fatxatu askok egiten zion...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000509
BERRIA
Euskadi
noticias
Hidrogenoz bultzatutako tren bat garatzeko FCH2 Rail proiektuak lehen proba egin du, Zaragoza eta Canfranc arteko trenbidean, Aragoiko Pirinioetan. 14 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Hainbat enpresak parte hartzen dute proiektu horretan, Beasaingo (Gipuzkoa) CAF buru, eta, tren fabrikatzaile horrek adierazi du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000510
BERRIA
Euskadi
noticias
Futbolariek lau jardunaldiko greba deialdia egin dute ARETO FUTBOLA. Espainiako Ligako futbolariek lau asteko greba deialdia egin dute sasoi honen hasierarako. Futbolariek lan hitzarmen berria nahi dute «arauak betetzen ez dituzten» taldeei aurre egiteko. Salatu dutenez, oso ohikoa da kontratuak ez betetzea edo soldata...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000511
BERRIA
Euskadi
noticias
«Negoziazioak erraztuko dira NBEk aitortza ematen badigu» Al Fata alderdiko Batzorde Exekutibo Zentraleko eta PAE Palestina Askatzeko Erakundeko Batzorde Exekutiboko kide iraunkorra da Nabil Shaath. Argi eta garbi dauka ezinbestekoa dela NBE Nazio Batuen Erakundeak 1967ko mugetan etorkizuneko estatu palestinarra aitort...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000512
BERRIA
Euskadi
noticias
«Portugalek beste ezusteko bat eman dezake, lan ona ari delako egiten» Portugalek ezustean irabazi zuen duela bi urteko Eurokopa, eta, Sa Pintoren ustez, Munduko Kopa honetan ere ez da faboritoa. Hala ere, emaitza ona lor dezakeelakoan dago. Oporretan da Ricardo Sa Pinto (Porto, Portugal, 1972), eta Realeko jokalari iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000513
BERRIA
Euskadi
noticias
Rafa Diezi zigorraren gradua jaisteko eskatu dute Auzitegi Gorenean Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohia espetxetik ateratzeko eskaerari ezezkoa eman dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2015eko Zigor Kodearen azken erreforman, larritasun txikiagoko delituetan zigorraren gradua jaisteko aukera jaso zen, eta berriki Esp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000514
BERRIA
Euskadi
noticias
Dena dago jokoan Palaun. Portland San Antoniok Bartzelonaren pistan defendatuko du gaur Ligako hirugarren postua Portland San Antoniok Bartzelonaren pistan defendatuko du gaur Ligako beharko du Portlandek gaur Asobal ligako hirugarren postua defendatzeko. Ez da lan erraza izanen: aurkariaren mailagatik, batetik, eta na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000515
BERRIA
Euskadi
noticias
Cisneros kardinala Gaztelako erregeordetzara iritsi zenean, espainiarrek Nafarroa Garaiko gaztelu guztiak lurrera bota zituzten. Hiru arrazoi nagusi zituzten: bata, Albako dukearen eskutik konkistatutako Nafarroan nork agintzen zuen erakutsi eta biolentzia bortitzena erabiltzeko gogoa zutela adierazi beharra; horregati...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000516
BERRIA
Euskadi
noticias
Mubarak bota eta urtebetera, ez du arrakastarik izan grebak Egipton Ekintza batzuekin ez da beti asmatzen, eta atzokoak zer pentsatua eman die Apirilak 6 mugimenduko ekintzaileei, deitutako greba orokorrak eragin txikia izan baitu langileen artean. Bitartean, kargua utzi zuenetik urtebetera, Hosni Mubarak Egiptoko pres...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000517
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrera doa San Miguel liga. Asteburu honetan inork gustuko ez duen eremua pasatu dugu: Portugaletekoa, hain zuzen ere. Denok dakigun bezala, eremu hau loteria hutsa izaten da, eta horrek asko urduritzen gaitu, inork ez baitu liga jokoan jarri nahi arraun egin baino lehen, eta Portugaleten hori gertatzen da zoritxarrez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000518
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñean gizon bat atxilotu dute, eta beste bat Gasteizen, genero indarkeria egotzita IRUÑEA. Urteberri egunean bi gizonezko atxilotu zituzten Euskal Herrian, genero indarkeria egotzita. Foruzaingoak 20 urteko gizon bat atxilotu zuen igande goizean, Iruñeko diskoteka bateko atarian, bikotekidea jipoitzen ari zenean. Hal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000519
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk eta PSEk oposizioaren zenbait zuzenketa partzial onartuko dituzte Ezusterik ez da izan Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzaren aurrekontuak itzultzeko oposizioaren eskaeraren inguruan: gobernukoak ez beste talde guztien osoko zuzenketak baztertu egin ditu ganberak, EAJren eta PSEren botoei esker. Baina osoko bilkurak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000520
BERRIA
Euskadi
noticias
Maureta-Kolker NY Band izango da Zarauzko jazz mintegiko talde nagusia . Uztailaren 23an hasi eta 28an bukatuko da mintegia, Iñaki Salvadorren zuzendaritzapean Maureta-Kolker NY Band izango da Zarauzko jazz mintegiko talde nagusia Aurreko urteetan bezala, jazzak gune egokia aurkituko du Zarautzen datorren uztailean. Za...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000521
BERRIA
Euskadi
noticias
Azkeneko asteetan Nafarroako aurrekontuak onartu dira eta EAJk esan du martxoaren amaiera aldera EAEkoak bideratu daitezkeela. Aurreko abenduaren 16an Labriten Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Nafarroako Parlamentu Sozialak onartu berri den kontu publikoen legearen inguruan antolatutako batzarrean adierazi z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000522
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunotako film, iragarki eta erakusleihoek marraztu digutenaz bestera Eguberri festetan ez da dena izan algara, distira eta azukre. Aitzitik, izuen gordelekuetan paseatu dituzte gutxienez hiru emakumezko, sexu erasoen jomuga izan baitira: 17 urteko neska bat Urtezahar gauez Donostian eta Errege egun goizaldean bi andra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000523
BERRIA
Euskadi
noticias
NBEren esanetan, «era guztietako» giza eskubideak urratu dira Ukrainan «Gerra krimentzat jo daitezkeen giza eskubide urraketak salatu dituzte Ukrainan, hala nola hilketak, bortxaketak eta desagerpenak». Hala ohartarazi du Matilde Bognerrek, NBE Nazio Batuen Erakundeak Ukrainan duen Giza Eskubideak Behatzeko Misioko bur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000524
BERRIA
Euskadi
noticias
Sexu erasoak egotzita auzipetu dute Gaztelueta eskolako maisua Ustez ikasle ohi bati sexu abusuak egiteagatik auzipetu du Getxoko epaitegiko epaile batek Leioako Gaztelueta ikastetxeko (Bizkaia) irakasle ohi bat, lekukoekin eta biktimaren familiarekin hitz egin ondoren. Auzia Bizkaiko Auzitegiaren esku utzi du autoak. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000525
BERRIA
Euskadi
noticias
Erraustegiaren aurkako mugimenduan «betikoak» daudela uste du Asensiok, atzean alderdi jakin batzuk dauzkatela. Iragarri du datorren astean espedientea zabalduko dutela Bilduren kudeaketari buruz. Auzitara jotzeko asmoa agertu du. Lasai dagoela adierazi du, hauteskunde aurretik agindutakoa betetzen ari direla, eta erra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000526
BERRIA
Euskadi
noticias
Oklahomak bina berdindu du Mendebaldeko konferentziako finala Parean da NBAko Mendebaldeko konferentziako finala. Bina. Oklahoma City Thunderrek jarri du berriz ere oreka kanporaketan, atzo etxean laugarren partida irabazita (105-92). Russel Westbrookek eta Kevin Durantek osatutako bikoteak txikitu egin du San Antonio....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000527
BERRIA
Euskadi
noticias
UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak uste du 180 pertsona ito direla Mediterraneoan, egunotan onik atera dituzten errefuxiatuen lekukotzetan oinarrituta. Zero azpiko tenperaturetan «orduak» igaro dituzte desagertutakoek, eta UNHCRk hiltzat jo ditu. Erreskate operazioetan, zortzi hilotz atera dituzte itsas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000528
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Beñat Intxaustik (Movistar) irabazi du Asturiasko Itzulia; herenegungo azken etapan bigarren izan zen. Zornotzarra taldeburu izango da Giroan. Romandiako Tourra ere herenegun bukatu zen, eta Bradley Wigginsek (Sky) irabazi zuen. Lehen euskal herritarra Mikel Astarloza (Euskaltel) izan zen: 25.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000529
BERRIA
Euskadi
noticias
Gose greban jarri dira 'Iruña-Veleia' «argitzearen alde» 'IRUÑA-VELEIA AUZIA'. Bost gose greba hasi zuten atzo, Gasteizen, Iruña-Veleia auzia «argitzearen alde». Atzo bertan agerraldia egin zuten gose grebalariek, eta Eusko Legebiltzar berriari eskatu zioten gaia «bide zientifikotik» bideratzeko, «kata kontrolatuen bid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000530
BERRIA
Euskadi
noticias
Gimnasioan ikusten ditugun bi gizonak ez dira, hasiera batean, elkarren lagun, baina lagunak izatera iritsiko dira, kasualitateak eta bizitzak hala bultzatuta. Haietariko batek gaztea dirudi eta ongi entrenatuta dago: proiektu asko ditu esku artean, baina baliabide gutxi. Besteak, ordea, ez daki zer egin diruarekin, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000531
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur zortzi Madrileko Reina Sofia Museoan Peter Kubelka zinemagile esperimental sonatuaren hitzak zuzenean entzuteko aukera izan nuen. 1934. urtean Austrian jaioa, egun 83 urterekin mundu osoan zehar tailerrak ematen dihardu. 35 eta 16 milimetroko filmen bitartez garatu du bere obra. Horretan medioak berak duen garrant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000532
BERRIA
Euskadi
noticias
Badira jada urte batzuk, Museologia eskola bat ematen nengoelarik, Guggenheim museoan egin zen lehen erakusketari buruz hizketan hasi, eta norbaitek ikusi ote zuen galdetu nuela. Galdera egin bezain laster, zahar zein lelo sentitu nintzen: aurrean nituen ikasleak museoa baino urtebete geroago jaio ziren. Bat-batean, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000533
BERRIA
Euskadi
noticias
E uskal Herrirako Bake Konferentziaren Lehen Topaketa izena jarri zion Elkarri bakearen, elkarrizketaren eta akordioaren aldeko gizarte mugimenduak 1995eko martxoaren 8tik 12ra Bilbon antolatu zuen ekinbideari. Formatu hartako aurreneko saioa zen. Zaila zegoen bakea. 1994ko azaroan aurkeztu zuen konferentzia, eta bezpe...
cc-by-sa 4.0