id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0011634
BERRIA
Euskadi
noticias
Beteta zegoen Arriagako plaza, eta beteta bilbotarren festarako gogoa ere. Hutsa zegoen, ordea, Arriaga antzokiko balkoia Gurutze Beitia pregoilaria eta Oihana Pascual txupinera agertu ziren arte. Euria ere hasi zuen minutu batzuk lehenago, baina ateri zegoen Beitia bilbotarrei zuzendu zenerako. «Ez ezetz da!», hasi zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011635
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Esther Arrojeriak eta Bera Berak akordioa lortu dute erdiko jokalari usurbildarrak beste bi urtez jarrai dezan Donostiako taldean. 26 urte ditu, eta 2012tik ari da Bera Beran: 205 partida jokatu ditu. Pozik da Arrojeria. «Ilusioz nago, beste bi urtez jarraituko dudalako etxean, eta Espainia mailako talderik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011636
BERRIA
Euskadi
noticias
ELA sindikatuak salatu du Erandioko (Bizkaia) Sercoin enpresako zuzendaritzak hemeretzi behargin kaleratzeko prozedura abiatu duela, lantalde osoaren %30. Sercoinek segurtasun sistemak instalatzen ditu, baita horien mantentze lanak egin ere; adibidez, suteen aurkako sistemak eta telebista zirkuitu itxiak jartzen ditu. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011637
BERRIA
Euskadi
noticias
Krimeako tatarrei laguntza emateko eskatu diote Putini Rustam Minnikhanov Tatarstango Errepublikako presidentea Vladimir Putinekin bildu zen atzo, Krimeako tatarren inguruan mintzatzeko. 1991ko Jazarritako herriak suspertzeko legea zabaltzeko deia egin zuen Minnikhanovek, Krimeako tatarrei aplika diezaien. Neurria azte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011638
BERRIA
Euskadi
noticias
Kutxabankek ez du denbora handirik galdu etxegintzari lotutako aktiboak estaltzeko. Urtea amaitu aurretik ere bete egin du Espainiako Gobernuak hornidurei buruz otsailean eta maiatzean onartutako dekretuaren baldintzak. 412 milioi euro baztertu ditu horretarako. «Ahalegin» hori irabazietan sumatu da: 118,2 milioi euro ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011639
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Teresa Romero Espainiako erizainak bigarren aldiz negatibo eman du Ebola birusaren proban. Horrenbestez, Espainiako osasun arduradunek gainditutzat jo dute gaixotasuna. Romero izan zen Afrikatik kanpo kutsatu zen lehenengo eria. AEBetan daude gainerakoak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011640
BERRIA
Euskadi
noticias
«62 urte dauzkat, eta orain denbora daukat, erretiratuta nagoelako. Nire bi seme-alabek badakite euskaraz, eta niretzat zen egin beharrekoa, gure hizkuntza delako. Ez dut behar titulurik, niretzat onena hitz egitea da». «Beti ikasi nahi izan dut euskara. Iaz pentsatu nuen ezin nuela gehiago atzeratu, eta euskaltegira j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011641
BERRIA
Euskadi
noticias
Ironia puntu nabarmenaz mintzo da Gabriel Aresti bere heriotzaz Nire izena poeman: «Hiltzen naizenean egonen da/ nire lauzaren gainean eskribu hau:/ Hemen datza Gabriel Aresti Segurola. Goian bego./ Pérez y López. Marmolistas. Derio». 1964an idatzi zuen olerkia, 1975ean hil zen. Euskal literaturaren berritzaile, euskar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011642
BERRIA
Euskadi
noticias
'PRESTIGE'-REN HONDAMENDIA . 16,1 tona hondakin bildu dituzte Gipuzkoa eta Bizkaiko hondartzetan 16,1 tona hondakin bildu dituzte Gipuzkoa eta Bizkaiko hondartzetan Prestige-k isuritako fuelak zikindutako 16,1 tona hondakin jaso zituzten atzo Gipuzkoa eta Bizkaiko hondartzetan Eusko Jaurlaritzako Sail arteko eta Erakun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011643
BERRIA
Euskadi
noticias
PALESTINAKO HAUTESKUNDEAK. KHAMAL SHUBAKI. AL FATAKO DIPUTATUA ETA Palestinako udal gaietarako JARDUNEKO ministroa. «Hamasekin koalizioa osatzeko prest gaude, bake akordioak onartzen baditu» KHAMAL SHUBAKI x AL FATAKO DIPUTATUA ETA Palestinako udal gaietarako «Hamasekin koalizioa osatzeko prest gaude, bake akordioak on...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011644
BERRIA
Euskadi
noticias
«UPNk utziriko ondarea», suhiltzaileen kexurako zioa Nafarroako erakundeetan aldaketa politikoa gauzatu zenetik urtebetera, UPNk piztutako sute asko ez dira oraindik itzali. Suhiltzaileen zerbitzuak aspalditik pairatzen duen baliabide eskasia da horietako bat. Egoerari buelta eman ezinik, dimisioa aurkeztu dute Pedro Z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011645
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. LEHEN MAILA. 4. JARDUNALDIA. BIGARREN MAILA. 5. JARDUNALDIA. SAILKAPENAK. Ikus PDF-a. FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. 4. JARDUNALDIA. SAILKAPENAK. Ikus PDF-a.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011646
BERRIA
Euskadi
noticias
Film bateko sarrera, autobuseko tiketa, botika baten prospektua... egunerokotasunaren lekuko isilen bat sartu ohi dut laketzen zaizkidan liburuen orri artean. Handik gutxira edo handik urte askotara, liburua zabaltzen dudan aldiro, irakurketaren garaia ekartzen dit gogora sartu gorde nuen lekukotasun apalak. Robert Esc...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011647
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunak erronka zaila dauka gaur arratsaldean Madrigal futbol zelaian. Denboraldi honetako datuak aintzat hartuz gero, faborito argia da Vila-real, bere zelaian jokatu dituen Ligako bederatzi partidetatik zortzi irabazi egin dituelako. Valentziak soilik lortu du El Madrigaletik esku-hutsik ez alde egitea, 1-1 berdindu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011648
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako saltoki handiek igande eta jai egunetan ez zabaltzeko eskatu du LABek IRUÑEA. LABeko kideek zintarekin inguratu zuten atzo Iruñeko El Corte Ingles saltokia, aldarrikatzeko denda handiek itxita egon behar dutela igandeetan eta jaiegunetan. «Jaiegunetan lan egiteak lan baldintzak kaskartzen ditu, lanpostuak su...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011649
BERRIA
Euskadi
noticias
Josu Urrutikoetxea errugabea dela erran du Parisko Zigor Auzitegiak Ezustekoa eman du Parisko Zigor Auzitegiak. Errugabetzat jo du Josu Urrutikoetxea ETA zeneko kide historikoa, eta ebatzi du ez dagoela nahikoa elementu 2011-2013 aldian ETAko kide izan zela frogatu ahal izateko. Halaber, hiru magistratuek adierazi dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011650
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak herritarrei eskatu die «erantzukizunez» jokatzeko, eta segurtasun neurriak betetzeko, Araban mugitzen direnean. Izan ere, jakinarazi du landa guneetako herritar batzuk kezkatuta daudela, azken egunotan jende ugari bildu baita leku horietara aldi berean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011651
BERRIA
Euskadi
noticias
GERIZPEAN. Armada bat, oporrak xahutzeko prest. Eltxoak, liztorrak, armiarmak, sugeak, xabiroiak, marmokak... Ez dira baitezpada handiak, baina min egiten badakite. Hasteko, horien erasoak ez ditu aise jasaiten jendakiaren gorputz leunak. Eltxoak, liztorrak, armiarmak, sugeak, xabiroiak, marmokak... Ez dira baitezpada ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011652
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Athleticek Numantziaren aurka jokatuko du gaur, 20:30ean, Soriako Los Pajaritos futbol zelaian, eta Javi Martinezek, Iker Muniainek eta Borja Ekizak Marcelo Bielsaren proiektu berrian debuta egiteko aukera izango dute. Klubak herenegun jakinarazi zuen beste hiru lagunarteko jokatuko dituztela, Amorebieta, Sest...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011653
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gobernuz kanpoko erakundeen elkartea «kezkatuta» dago krisi ekonomikoa hasi zenean erakunde publikoek lankidetzari ezarritako murrizketak «behin betikoak» izanen ote diren. 2007ko Lankidetzarako Euskal Legearen arabera, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuaren %0,7 lankidetzarako era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011654
BERRIA
Euskadi
noticias
Frida Kahlok badu Columna rota (bizkarrezur apurtua) margolana. Pubisetik kokotseraino gorputza erdibitzen duen burdinazko habea duen emakumea agertzen du. Gizabanakoon zurruntasunarekin lotu dut nik beti, ez dakit zergatik. Aldaezintasuna erabat mudakorra den munduan absurdoa begitantzen zait. Gero eta Marx zaleagoa n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011655
BERRIA
Euskadi
noticias
GUATEMALA HIRIA. Inacif institutuaren arabera, aurten 227 emakume hil dituzte Guatemalan. Iazko datuekin alderatuz gero, erasoak %16,74 jaitsi dira. Gehienak tiro eginez hil dituzte. Iaz, guztira 711 emakume hil zituzten herrialdean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011656
BERRIA
Euskadi
noticias
Mas Movil enpresak adierazi du egoitza Donostian mantendu nahi duela DONOSTIA. Mas Movil telefonia enpresako kontseilari ordezkari Meinrad Spenger Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanorekin elkartu zen atzo, eta azaldu zion enpresaren egoitza Donostian mantentzeko asmoa dutela. Azkenaldian erosketa handiak egin ditu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011657
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticen aste lasai bat eskatzea asko eskatzea da. Denboraldi honetan, ezinezkoa. Ez dago berririk gabeko egunik. Azken bost hilabeteotan azken bost urteotan baino berri gehiago eman ditu klubak. Batzuk larriak, beste batzuk garrantzirik ez dutenak, baina guztiak taldearen kontrakoak. Eta badirudi joera horrek ez dau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011658
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraken agintepeko Kurdistango gobernuak zuzenean hitz egin nahi du Turkiarekin . Dohuk eta Erbil hirietan milaka kurdu batu dira, Turkiako armada ez sartzeko eskatzeko Iraken agintepeko Kurdistango gobernuak zuzenean hitz egin nahi du Dohuk eta Erbil hirietan milaka kurdu batu dira, Turkiako armada ez Iraken mendeko Ku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011659
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. Kataluniako telebista publikoko langileek bi orduko lan uztea egingo dute gaur, etor daitekeen erregulazio espedientearen aurka protesta egiteko. Sindikatuetako ordezkariek adierazi dute epe laburrean erregulazio espediente bat irits daitekeela edo asko oker daitezkeela lan baldintzak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011660
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpainia: La Calorica. Zuzendaritza: Israel Sola. Dramaturgia: Joan Yago. Eszenografia, argiak eta jantziak: Albert Pascual. Antzezleak: Xavi Frances, Aitor Galisteo-Rocher, Esther Lopez, Marc Rius. Lekua: Erriberriko Jauregia. Eguna: Uztailak 29. Aspaldian genbiltzan La Calorica talde katalan ospetsua ezagutzeko irri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011661
BERRIA
Euskadi
noticias
Irango meatze istripuan 42 gorpu berreskuratu dituzte astebetean TEHERAN. Leherketa handi batek astindu zuen Irango Zemestaniurt meatzea joan den astean. Lehenengo orduetan 21 hildakoren berri eman zuten, eta, astebeteren ondoren, 42 gorpu berreskuratu dituzte, Irango telebista publikoaren arabera. Hassan Rohani presid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011662
BERRIA
Euskadi
noticias
'Oreina' pelikularen filmaketa amaitu du aste honetan Koldo Almandozek ZINEMA. Sei asteko jardunaren ondoren, Koldo Almandoz zinemagileak (Donostia, 1973) Oreina bere film berriaren filmatze lanak amaitu ditu aste honetan. Hiri bizitza, industria giroa eta natura elkartzen dituen hiri periferia bateko hainbat pertsonai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011663
BERRIA
Euskadi
noticias
Londres iparraldeko Kentish Town auzoan atxilotu dute Kemen Uranga Artola ondarrutarra. Britainia Handiko Poliziak egin du operazioa, Espainiako Poliziaren laguntzarekin. Espainiako Auzitegi Nazionalak hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua ezarria zuen 2001. urtetik, ETAri laguntza ematea leporatuta. Atxilotu ostean, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011664
BERRIA
Euskadi
noticias
Mediterraneo itsasoko uretan errefuxiatuek bizi duten drama erakutsi nahi du Astral dokumentalak. Astral igande gauean estreinatuko da telebistan, Salvados programak egin duen estreinako dokumentala baita, baina, bitartean, Espainiako 130 aretok emango dute asteon dokumentala. Aldez aurretik ikusi ez dudan arren, zalan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011665
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainia lanean ari da Foronda «indartzeko», Ana Pastorren esanetan Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak esan du Espainiako Gobernua lanean ari dela Forondako aireportua «indartzeko». Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak, berriz, ordutegi murrizketa atzeratzea proposatu du. «Luzapenek ez dute balio», ihardets...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011666
BERRIA
Euskadi
noticias
Ugandak ukatu egin du Kongon eragindako sarraskiaz Hagako auzitegiak ebatzitakoa NAIROBI. Kongoko Errepublika Demokratikoko Ituri eskualdean 1998 eta 2003 artean Ugandako armadak sarraski bat eragin zuela ebatzita, Nazioarteko Justizia auzitegiak 284 milioi euro ordaintzera zigortu zuen Uganda herenegun. Kiryowa Kiwanu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011667
BERRIA
Euskadi
noticias
Kooperatibako bostehun ordezkari inguru bildu ziren atzo BECen, Barakaldon (Bizkaia), Batzar Nagusia egiteko. 2018ko kontuak onartu zituzten, eta, aurreko bi urteetan bezala, irabazi guztiak erreserbatara bideratzea onartu zuten: 14 milioi euro denera. Eroskik martxoan lortu zuen ituna bankuekin, 1.540 milioi euroko zo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011668
BERRIA
Euskadi
noticias
Lapurdiko suteetako bat kriminala izan zela dio prokuradoreak Jerome Bourrie Baionako prokuradoreak jakinarazi du otsailaren 20an eta 21ean, Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi artean izan ziren suteetan, Lapurdiri dagokionez, elkarren artean harremanik ez duten hiru sute izan zirela. Hori erakutsi du jendarmeriak azken ast...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011669
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIA eta 'Gara' Iruñeko liburutegi publikoetan egongo dira berriz, gaurtik Gaur Iruñeko liburutegi publiko guztietara jotzen dutenek BERRIA eta Gara egunkariak doan irakurtzeko aukera edukiko dute, aspaldiko partez. Eta hala izango da aurrerantzean ere, oraingoz hiru hilabeterako bi kazeta horien harpidetza egitea er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011670
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Banku Zentralak (EBZ) diruaren txorrota ireki die bankuei, baina ez herrialdeei. Finantza erakundeei nahi adina diru utziko die, eta eskatzen duten diruaren zati bat herritarrengana eta enpresetara ere iristea espero du. EBZk, ordea, baztertu egin du zorraren bigarren mailako merkatuetan euroguneko herrialdeen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011671
BERRIA
Euskadi
noticias
Pello Uharte 'in memorian' -sekula idatzi nahi ez nuena- Pello Uharte laguna nuen, eta gaur sekula idatzi nahiko ez nukeen idazkia idazten ari naiz. D ereduaren hasiera-hasieratik Berriozarko Mendialdea eskolan irakasle, gero zuzendari ere bai, helduen irakaskuntzan ere egon zen Nafarroako Gobernuko Euskaltegian, eta, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011672
BERRIA
Euskadi
noticias
Administrazioan Euskaraz taldeak kritika zorrotzak egin dizkio PSNri Administrazioan Euskaraz taldearen ustetan, Iruñerrian eremu mistoa zabaltzea aldaketa xumea da, baina aurrerapauso moduan ikusten dute, eta PSNri hori oztopatu nahi izana leporatu dio.PSNren «faltsukeria eta zinismoa» salatu, eta alderdi horren sines...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011673
BERRIA
Euskadi
noticias
Laikotasunari buruzko agerkari bat argitaratzeagatik, Manos Limpias talde ultraeskuindarrak auzitara eraman du Plazandreok plataforma, erlijio sentimenduak iraintzea egotzita. Gipuzkoako Diputazioa eta Donostiako Udala ere salatu ditu: kazeta lagunduta dirua oker erabiltzea leporatu die. Donostiako auzitegian jarritako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011674
BERRIA
Euskadi
noticias
M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. EMAITZAK. BIZKAIA. Ikus 042-043 orriak PDF-etan. Herria Errolda Abst. Baliogabeak EAJ EA PSE-EE PP Ezker Batua Aralar
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011675
BERRIA
Euskadi
noticias
EAk, ezker abertzaleak eta Alternatibak Espainiako hauteskundeetarako "proposamen" bat aurkeztuko dute bihar EA, ezker abertzalea eta Alternatiba Bildu koalizioan aurkeztu ziren joan den maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetara.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011676
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekai Lersundi gazte ondarroarraren heriotzak gizartearen kontzientzia astindu zuen joan den astean. Euskal Herriko Chrysallis elkarteak zabaldu zuen berria. Horretarako kaleratutako oharrean esan zuten bulba duen mutila izateak eskatzen zion aparteko borroka gogorregia egin zitzaiola. Antzeko zerbait gertatu zitzaion A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011677
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gutxiengoa ez gara gu orain, eta horrek zerbait aldatu beharko luke» Egoera soziolinguistikoa asko aldatu arren, ETBk oraindik ere duela 31 urteko eskemarekin funtzionatzen duela salatu du EHUko ikus-entzunezko komunikazio eta publizitate saileko zuzendariak. Josu Amezaga (Caracas, 1960) EHUko ikus-entzunezko komunika...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011678
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasun langileek gripearen txertoa hartzea nahi dute Osakidetzako langileek gripearen aurkako txertoa hartzea. Horra hor Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo hasi eta urriaren 31n amaituko den txertatze kanpainarako jarri duen helburu nagusia. 2009ko kanpainan Osakidetzako langileen %46k hartu zuten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011679
BERRIA
Euskadi
noticias
• Irailaren 30a. Contadorrek Tourrean positibo eman zuela jakinarazi zuten, eta UCIk bi urterako zigorra jarri zion, behin-behinean. Contadorrek prentsaurrekoa eman zuen, eta bertan azaldu zuen positiboaren iturria uztailaren 20an Irungo harategi batean erositako kutsatutako xerra batean dagoela. • Urriaren 1a. Frantzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011680
BERRIA
Euskadi
noticias
Presidentetzarako bozen kanpaina hasi dute Tunisian TUNIS. Atzo hasi zen ofizialki Tunisiako presidentetzarako hauteskundeen kanpaina -hilaren 15ean dira-. Nabil Karui enpresaria da faborito. Behin-behinean espetxeratua dute joan den hiletik, eta atzo auzitegi batek haren helegitea baztertu eta preso mantentzea erabaki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011681
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJko karguak hautatzeko sistema kritikatu du Anasagastik EAJko karguen hautaketa sistema kritikatu du Iñaki Anasagasti senatari jeltzaleak, bere blogean idatzitako artikulu batean. Haren ustez, «iluna» da eta «zaharkituta» dago. «Gizartearekin bat egin behar dugu. Inori ez zaizkio erakunde sekretuak gustatzen», esan d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011682
BERRIA
Euskadi
noticias
Labrit pilotalekuan sekulako erakustaldia eman zuen atzo Mikel Urrutikoetxeak. Aretxabaleta bikotekideak min hartu zuen besapean, sorbalda azpian, eta partidaren bigarren zatian zama osoa bere gain hartu behar izan zuen. Ia bakarrik gai izan zen bikotearentzat txapelketako laugarren puntua lortzeko. Izan ere, 22-20 ira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011683
BERRIA
Euskadi
noticias
Siriako Al-Hasaka hiriko auzo kurduei eraso die EIk Siria ipar-ekialdeko hiri nagusian gogortu egin dira borrokak, atzo EI Estatu Islamikoak kurduen auzoei eraso ondoren. «Saialdi anitzen ondotik, Estatu Islamikoko borrokalariek ez dute lortu kurduen ipar-ekialdeko auzoetan sartzea», jakinarazi du Rudaw kazetaren berri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011684
BERRIA
Euskadi
noticias
Lagun batek kontatu du berea ez den auto bat erabiltzen ari dela azkenaldian. Auto horrek gidari hasi berrien L hizkia darama atzeko aldean, baina ez du oharpen txuri-berdea kendu. Eledun auto hura gidatzen duenetik, esan du, beste gidariek klaxona gehiago jotzen diotela. Ni egoera berdinean inoiz egon ez naizen arren,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011685
BERRIA
Euskadi
noticias
Jardun politikoa debekatu diote Barrenari kartzelatik ateratzeko. Bilera, manifestazio edo ekitaldi publikoetan parte hartu eta koalizio edo alderdi politikoak osatzea debekatu dio Auzitegi Nazionalak Senideek 50.000 euroko bermea ordaindu, eta atzo atera zen Aranjuezko espetxetik Jardun politikoa debekatu diote Barren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011686
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ezin zaio izkin egin bestari; kalera atera, eta nonahi da» Lehen aldia du Slavecek Iruñeko sanferminetan. Antropologoaren betaurrekoetatik azaldu du nola ikusten duen besta. Kaleko musika eta bazkariak maite ditu; zaratak ez dio ongi lo egiten uzten. Martxoan etorri zen Iruñera Nastja Slavec (Trieste, Italia, 1992). A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011687
BERRIA
Euskadi
noticias
Babesleen beharra du bertsoak, iraupena bermatu ahal izateko Kutxabank, Euskal Kultur Erakundea, Hego Lapurdiko Herri Elkargoa eta Europa gaztentzako programa dira txapelketaren babesleak. Baionako Herriko Etxeak laguntza materiala emanen dio txapelketari. Euskararen eta, bereziki, Bertsularien Lagunak elkartearen egoe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011688
BERRIA
Euskadi
noticias
Joaneko partidako aldeari eutsi nahi diote gaur Juventusek eta Sevillak FUTBOLA. Gaur geratuko dira zehaztuak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako beste bi kanporaketa. Juventusek eta Sevillak aldea dute, irabazi egin baitzuten joanekoan. Italiarrek, ordea, eskurago dute sailkatzea, 0-2 nagusitu baitziren Porton (Po...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011689
BERRIA
Euskadi
noticias
Berriki zendu den Dennis Hopper aktore eta zinemagilearen Easy Rider izan zen zinemaren historian lehen aldiz aitzinetik existitzen zen musika pelikula narratibo batean erabili zuen filma. Horrela gelditu da behintzat idatzirik zinemagintzaren historiaren orri ofizialetan, nahiz eta horrelakoetan gertatu ohi den bezala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011690
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunotako protesta eta liskarren ondotik lasaitasuna itzuli da Haitira. Senatuak lehen ministroaren dimisioa eskatu ondoren, hark kargua uztearen zain zegoen bart Polizia Egunotako protesta eta liskarren ondotik lasaitasuna itzuli da Haitira Senatuak lehen ministroaren dimisioa eskatu ondoren, hark kargua Hiru egunez p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011691
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur amaituko dute Kubako Alderdi Komunistaren VIII. Kongresua, Castroren azkena Kubako Alderdi Komunistaren VIII. Kongresuko ordezkariek Raul Castro idazkari nagusiak aurkezturiko azken txostena onartu dute. Azkena, Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteari utziko diolako bere postua. Castrok 90 urte beteko ditu uztailea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011692
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk pandemiaren kudeaketa txalotu du bozen lehen urtemugan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik urtebete igarota, legealdiaren orain arteko balorazioa egin zuen atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernuak pandemian eginiko kudeaketa goraipatu zuen, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011693
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatuak zer bihurtu diren ez da oso harrotzeko ez harritzeko modukoa. Asteburu honetan irakurri dugu Suediak atzera egin duela Sahararen independentzia aitortzeko bere erabakian, hamaika aitzakia emanez, Ikea enpresa suediarrak Casablanca ondoan egoitza ireki ahal izateko. Giza eskubideak eta ongi daude, baina negozio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011694
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendiari eskainitako kanal digitala martxan jarri du BERRIAk Ibilkari zena Mendia da orain . BERRIA egunkariak eraberritu egin du mendiari eskainitako webgune berezia, eta, gaurtik aurrera, izen berriarekin topatuko dute mendizale euskaldunek. Bertan, hiru leiho nagusi egongo dira: mendiko aktualitatearen ingurukoak -m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011695
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilbo Basketek azken partidetako bidea zuzendu nahi du gaur Alemanian SASKIBALOIA. Bilbo Basketek Eurokopako lehen faseko bigarren jardunaldiko partida jokatuko du gaur Telekom Bonnen pistan (Alemania, 19:30, ETB1). Bilbo Basketek jokaturiko azken bi partidak galdu ditu, tartean Europako lehena, eta bidea zuzentzeko au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011696
BERRIA
Euskadi
noticias
George Bushen bakerako proposamena salatu du Hamasek Hamasen ustez, George Bush AEBetako presidenteak Palestina eta Israel baketzeko aurkeztutako proposamena Israeli egindako promesetan oinarritzen da eta ez ditu Palestinarren interesak asetzen. Gazako Gobernuko buru Ismael Haniaren ahotan, «Israeli okupazioa sendotzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011697
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakume bat etxegabetzeko mehatxua salatu dute Bilbon, mobilizazio batean BILBO. AZET etxebizitza sindikatuak deituta, manifestazioa egin zuten atzo emakume baten etxegabetze arriskua salatzeko. Bilboko San Frantzisko auzoko bizilaguna da, eta haurdun dago. Udalaren jarrera ere salatu zuten; izan ere, etxebizitza babes...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011698
BERRIA
Euskadi
noticias
Mundua begirada batean kabitzen da. Ur-tanta txiki batek zeru osoa isla dezake. Eta eskuan omen daukagu gorputz osoaren mapa, hala esaten ziguten esku-iragarleek. Guk ez genien sinesten, eta esku-irakurleak ia guztiz desagertu ziren. Orain, ordea, askotan ikusiko dugu berriro eszena zaharra: neska batek mutil baten esk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011699
BERRIA
Euskadi
noticias
Nerabeak ez bezala, Chris Hornerrek (RadioShack) 41 urterekin ez dauka lotsagorritzeko adinik, baina atzokoan poza baino zerbait gehiago zerion maillot gorria jantzi zuen estatubatuarrari, jakitun baitzen kamera guztiak begira zituela. Sailkapenari begira, hiru segundo gutxi dira itzuli handi batean baina beti nahiago ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011700
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. HILEKOAREN GORABEHERAK. Hilekoaren gorabeherak. Hilekoaren aurreko sindromea sendatzeko tratamendua ere badu lore esentzien terapiak Hilekoaren aurreko sindromea sendatzeko tratamendua ere badu lore Hilekoaren zikloarekin agertu ohi diren emozio, psike eta gorputz-sintoma multzoa dira hilekoaren aurreko sindro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011701
BERRIA
Euskadi
noticias
Adegira oinez joango dira gaur Oasako langileak, irtenbideak eskatzera DONOSTIA. Enpresa itxi eta ekoizpena Extremadurara eramateko arrisku handia ikusten dute Oasako langileek. Balizko itxiera salatzeko eta irtenbideak eskatzeko oinez joango dira gaur goizean Errekaldeko fabrikatik (Donostia) Adegi patronalaren egoitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011702
BERRIA
Euskadi
noticias
Disko asko saldu zituen eta saltzen ditu Oasisek, eta, irizpide komertzialei erreparatuta, 1994 eta 2009 artean talde arrakastatsua izan zen Liam eta Noel Gallagherrek gidatutakoa -ahotsa eta gitarrista nagusia, hurrenez hurren-. Baina haien ahoberokeriengatik, erakutsitako jarrera harroputzarengatik, eduki eta sortu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011703
BERRIA
Euskadi
noticias
Hutsune garrantzitsuekin baina baikor ariko da gaur Osasuna Calderonen Osasunak lasaitua hartu zuen joan zen ostiralean sasoiko lehen puntuak bilduta. Elxen aurka lortu garaipenak zama astuna kendu die nafarrei bizkar gainetik. Orain, arinago eta baikorrago, bide onetik jarraitzea da asmoa. Gaur, ordea, zail izango dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011704
BERRIA
Euskadi
noticias
LEGEZ KANPORATZEEN AUZIA. JARDUEREN ETETEA. EAEko Auzitegi Nagusiak Erauskin eta Berasategi ikertzearekin ados da Fiskaltza. Baltasar Garzonek ezin ditu inputatu, legebiltzarkideak direnez forudunak direlako EAEko Auzitegi Nagusiak Erauskin eta Berasategi ikertzearekin ados da Baltasar Garzonek ezin ditu inputatu, lege...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011705
BERRIA
Euskadi
noticias
Samuel Beckett hil zenetik 25 urte izango dira abenduaren 22an. XX. mendeko idazle ezagun eta gehien itzulitako bat izan zen. Dublinen sortu zen, 1906an, eta Parisen eman zuen azken arnasa; Montparnasseko hilerrian dago haren hilobia, Jean-Paul Sartrerenetik oso gertu. Ez da oharkabean pasako efemeridea, eta ekitaldi a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011706
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. Felix Le Bourhis Baiona errugbi taldeko jokalaria salatu du haren bikotekideak, indarkeria matxistagatik. Emakumeak salatu duenez, Le Bourhisek ukabilkada bat eman zion, eta hainbat hortz hautsi. Urtarrilaren 29an izan zen erasoa, Arcachonen (Okzitania). Klubak ez du oraindik azalpenik eman.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011707
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk ezartzen dizkigun neurriek ez digute balio Nafarroako lagunekin elkartzeko. Han Txibitek agintzen du. Txibitek dioenak, ordea, ez du deus balio Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin bizi diren euskaldunentzat. EAEko tabernak 20:00etan ixten izan dituztenean, Nafarroan 21:00etara arte egon dira irekita eta, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011708
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoar gutxi Ertzaintzan. Gauza jakina zen, baina aste honetan gogorarazi digu Eusko Jaurlaritzak, polizia autonomikoan sartzeko 24. deialdiaren harira. Estefania Beltran de Herediak adierazi du gipuzkoar populazioa ez dagoela proportzioz ordezkatuta Ertzaintzan, eta dei egin die gipuzkoarrei bertan sartzeko. Euzkad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011709
BERRIA
Euskadi
noticias
Ortuzarrek uste du presoek 'Langraitz bideari' jarraitu beharko diotela Andoni Ortuzar EAJko lehendakariak Onda Vascak eginiko elkarrizketa batean esan duenez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eginiko urratsak "bide onean" egindakoak dira, "eta ona da aitortzea eta baita ospatzea ere". Ortuzarren arabera, presoek La...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011710
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Petra Biondina Volpe. Aktoreak: Marie Leuenberger, Maximilian Simonischek, Rachel Braunschweig. Herrialdea: Suitza. Urtea: 2017. Iraupena: 96 minutu. Generoa: Drama. Emakume suitzarrek ez zuten bozkatzeko eskubiderik, 1971. urtean. Nora herrixka batean bizi da, eta etxekoandrea da. Herrixkara apenas ailegat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011711
BERRIA
Euskadi
noticias
Green, Legrand eta Nikou Sail Ofizialeko lehian izango dira Zinemaldian Donostiako 71. Zinemaldiak itxuratu du Sail Ofiziala. Beste zazpi filmekin osatu dute programa: opera prima bat, bost bigarren film eta lehiaketatik kanpoko emanaldi berezi bat. Aurretik aurkeztutakoekin batera -gehienak, zuzendari ezagunagoenak-, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011712
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur irabazita, finalerdietarako txartela eskuratuko dute Artolak eta Albisuk PILOTA. Oso partida garrantzitsua daukate gaur Zestoan Artolak eta Albisuk, Binakako Txapelketako azkenaurreko jardunaldian. Berasaluze II.a eta Zubietaren aurka ariko dira, eta, irabaziz gero, finalerdietan izango dira. Galduz gero, berriz, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011713
BERRIA
Euskadi
noticias
Munillaren «errespetu falta» salatu du kristau talde batek DONOSTIA. Gipuzkoako Elizbarrutiko gotzain Jose Ignacio Munillaren jarreraren aurkako gutun bat helarazi du apaiz eta laiko talde batek, Eutsi Berrituz izenekoak. Salatu du Pastoral Batzordeko kideekiko «errespetu falta» izan duela gotzainak, ez duelakoan haiek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011714
BERRIA
Euskadi
noticias
Alarma gorria piztu zen ANC Afrikako Kongresu Nazionala alderdiaren barruan, duela bi urteko abuztuan. Aurreikusi bezala, Hegoafrikako udal hauteskundeak irabazi zituen, baina 1994az geroztik, apartheid -a amaitu zenetik, emaitza txarrenak lortuta (%54). Horren erantzulea Jacob Zuma herrialdeko eta alderdiko presidente...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011715
BERRIA
Euskadi
noticias
EAEko Ahal Dugu-k primarioak bukatu zituen atzo, eta Pilar Garrido aukeratu zuten idazkari nagusi. Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da Garrido EHUn, eta Espainiako Kongresuan diputatua da. Eusko Jaurlaritzako hautagai Miren Gorrotxategirekin batera aurkeztu da primario hauietara. Lander Martinez aurreko idazkari n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011716
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKOTREN LIGARA IGOTZEKO KANPORAKETAKO LEHEN SAIOA EUSKOLABEL LIGARA IGOTZEKO KANPORAKETAKO LEHEN SAIOA
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011717
BERRIA
Euskadi
noticias
Felipe VI.a Espainiako errege izendatzeko prozesuak lehen urratsa egin du gaur Juan Carlos I.aren arotik Felipe VI.arenera lehenbailehen igaro nahi du Espainiako Gobernuak, eta horretarako urratsak gaur bertan hasi ditu. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak atzo iragarri zuenez, ezohiko gobernu kontseilua eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011718
BERRIA
Euskadi
noticias
«Artelan paregabea» izan zelako, Pirofantasia etxeak irabazi du su festen lehiaketa Su Festen Nazioarteko 50. Lehiaketak badu irabazlea: Valentziako Pirofantasia su etxea (Herrialde Katalanak). Halaxe jakinarazi zuen atzo Donostiako Udaleko Euskara eta Kultura zinegotzi Nerea Txapartegik, Londres hotelean eginiko prent...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011719
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez nintzen joan Kanarietara, beldur handia neukalako» Eider Rubio ondoan zuela ospatu zuen Tati Garmendiak ligako titulua larunbatean, etxean, eta berak egin zien lehen harrera beroa jokalariei, Donostiara iritsi berritan. Pozez zoratzen dago. Lasaitu ederra hartu du Tati Garmendiak (Donostia, 1974). Duela bi hilabete...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011720
BERRIA
Euskadi
noticias
Orduak soka batetik zintzilik pasatzen ditu Peonek. Dantza bertikala Euskal Herrira ekarri zuen, eta hedatuz joan da gutxinaka. Diziplina horren lehen topaketa antolatu dute Bilbon. Zirku artista eta aireko akrobata da Gloria Peon Torre (Gijon, Espainia, 1975). 2005ean sortu zuen bere lehen zirku konpainia: Azulkillas....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011721
BERRIA
Euskadi
noticias
HERRI KIROLAK . Harriak zulatzen hastea falta zaie Trapagaran eta Jaizubiari bihar Harriak zulatzen hastea falta zaie Trapagaran eta Jaizubiari bihar Alde bakoitzak jarritako 3.000 euroak patrikaratzea izango du sari biharko harri-zulatzaileen apustuko irabazleak. Azpeitiko zezen-plazan neurtuko dituzte indarrak, eguer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011722
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bihotzaren bultzadek gauza interesgarriagoak esatea dakarte» Gotzon Barandiaranekin batera, Bizkaia irratiko 'Irakurrieran' literatur saioa gidatzen du Jimenezek larunbatero, 13:00etan. Idazketa ez ezik, itzulpena, irakasletza, kazetaritza, telebistako zein zinemako gidoilaritza izan ditu ogibide Edorta Jimenezek (Mun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011723
BERRIA
Euskadi
noticias
Herritar Batasunaren helburu nagusia independentziarako eta sozialismorako bidean Ezker Abertzaleko masa kritiko militantearen aktibazioa litzateke. Militantzia «kritikoa» militantzia aktibo eta trebatua da. Herrietako dinamika soziopolitikoetan partaide, modan dagoen militantzia «birtual» eta desideologizatuatik alden...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011724
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunotan, Nafarroako Parlamentuko batzordeak ari dira osatzen. Bederatzi osatu zituzten atzo, eta zortzi herenegun; hamazazpi batzordeetatik zortzitan PSNkoak izango dira buruak, seitan Geroa Baikoak eta bitan Navarra Sumakoak. Parlamentuko burua Unai Hualde da (Geroa bai).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011725
BERRIA
Euskadi
noticias
• Reala jaitsiko litzateke. Getaferen aurka galtzen badu, Mallorcak ez badu galtzen, eta Zaragozak eta Deportivok irabazten badute; Osasunarekin edo Mallorcarekin 44 punturekin berdinduta ere jaitsiko litzateke. • Osasuna jaitsiko litzateke. Vila-realen aurka galtzen badu, Zaragozak irabazten badu, Deportivok ez badu g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011726
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Manuel Ballesterren argazkiak ikusgai daude Donostian Datorren maiatzaren 31 arte egongo da zabalik, eta Maria de Corral eta Lorena Martinez de Corralek komisariatu dute. Bigarrenaren esanetan, Ballesterren (Madril, 1960) gaitasun analitiko eta deskriptiboa hain da handia, ezen "bakarrak" bihurtzen dituen sortzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011727
BERRIA
Euskadi
noticias
ELNk eta Kolonbiako Gobernuak bake elkarrizketei berrekingo diete ELN Nazioa Askatzeko Armadak eta Kolonbiako Gobernuak aurrera jarraituko dute bake prozesuan. Aurreko astean gerrillak elkarrizketak eten zituela jakinarazi ostean, bart adierazi dute bi aldeen arteko negoziazioei berrekingo dietela. Gainera, zabaldutako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011728
BERRIA
Euskadi
noticias
Enpresen eskulan premia gero eta arazo larriagoa da, Confebasken ustez. Hamabi urte barru, behar baino 300.000 langile gutxiago izan ditzaketela ohartarazi du patronalak Enpresen eskulan premia gero eta arazo larriagoa da, Confebasken ustez Hamabi urte barru, behar baino 300.000 langile gutxiago izan Langileak lortu ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011729
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten onartuko du Jaurlaritzak Uber mugatuko duen dekretua Aste gutxiren buruan estrategia aldatu beharko du Uberrek. Eusko Jaurlaritzak iragarri du urtea amaitu baino lehen onartu nahi duela IG Ibilgailu Gidaridunei buruzko dekretua. Araudi horrekin ezinezkoa izango da Uberrek eta beste plataforma digitalek lehia zuz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011730
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken 8 aldietan Athleticek galdu egin du Camp Noun FUTBOLA. Athletic jada ohituta dago Camp Noutik esku hutsik itzultzen, galdu egin baitu Bartzelonaren zelaira egin dituen ligako azken zortzi bisitetan. 2004an lortu zuen azken aldiz puntu bat, bana berdinduta. Kluivertek eta Gurpegik sartu zituzten golak. Bestalde, F...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011731
BERRIA
Euskadi
noticias
• Mireia Otzerinjauregi. «Identitate bat ematen dio Mireiaren ahotsak nire proposamenari. Aspalditik da sekulako kantaria, eta gero eta hobea da. Zehazki azkeneko diskoan izugarri aritu da. Klaseak ematen ari da... nik uste dut mereziko lukeela beste zerbait». • Txema Garces. «Txema ezagutu nuen orain dela 30 urte bain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011732
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat egitasmo abian dira eskoletan maskararen erabilera malgutu dadila eskatzeko. Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskoletarako ezarritako protokoloaren inguruan ardaztu dira asko, LH Lehen Hezkuntzako ikasleak derrigortuta baitaude jolas garaian ere maskara janztera. Haurrak Ere Bai plataforma da arauak malgutzeko es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011733
BERRIA
Euskadi
noticias
Zornotzako Nazioarteko Krosak 64. aldia izango du datorren igandean ATLETISMOA. Kros egutegia bete-betean sartzen den garaia izaten da hau, eta Euskal Herrian badira lasterketa sonatuak. Horietako bat da Zornotzakoa, eta datorren igandekoak 64. aldia izango du. Emakumezkoen lasterketa 12:30ean hasiko da Jauregibarriako...
cc-by-sa 4.0