id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0011734
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zer egin nahi duten gure profesioarekin: hori da gure kezka» Gaur erizainen nazioarteko eguna da; izurriak utzitako nekeak agerikoak dira arloan. Kezkez ere ari da Lekuona: beren lana aintzat hartua izateko eskeak atzenduta ikusten dituzte, eta «pribatizaziorako» joeren mende. Gipuzkoako Erizainen Elkargoko lehendakar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011735
BERRIA
Euskadi
noticias
Sufritu gabe ez dago hazterik. Ikasteko, heltzeko eta banaka edo taldeka askatzeko prozesu guztiak motelak dira, zailak eta desilusio unez beteak. Historiak esaten digu luzamendu bat edo beste gertatu dela, ia beti, aurrerapen handi guztiak iritsi baino lehen, aurrerapen horiek politikoak, zientifikoak edo sozialak iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011736
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi urte eta erdiko zigorra ezarri diote 62 urteko gizon bati, adingabe batez abusatzeagatik Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak bi urte eta erdiko espetxealdia ezarri dio 62 urteko gizonezko bati, sexu abusu eta sexting delituengatik. Epaileek frogatutzat jo dute akusatua saiatu zela, sare sozialen bidez, 15 urteko a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011737
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure belaunaldikooi harrigarri gertatzen zitzaigun. Baina askotan entzuten genuen gaztetan. «Gizonak ondo irabazten dio». Zahar usaina zerion, guretzat ere, esaldiari. Ez dakit beste hizkuntzetan nor-nori-nork hain maiz erabiltzen den gauza bera adierazteko. Ez dakit gure matriarkatu ohiturekin zerikusia duen zerbait d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011738
BERRIA
Euskadi
noticias
Jarduera humanistikoen astean, zientzia hitzaldiak DIBULGAZIOA. Aste honetan, Jarduera Humanistikoen 40. Astea egiten ari dira Bilbon, eta zientziari buruzko bi hitzaldi txertatu dituzte egitarauan. Gaur, arratsaldeko zazpietan, Enrique Zuazua matematikaria izango dute hizlari, eta bihar, arratsaldeko seietan, Pascual ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011739
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Atzerri ministerioak jakinarazi duenez, hil egin da Ivan Illarramendi, urriaren 7tik Israelen desagertuta zegoen euskal herritarra. Zarauzkoa (Gipuzkoa) zen jaiotzez, baina Israelgo kibbutz batean bizi zen emaztearekin, Gazako mugatik bi kilometrora. Espainiako jarduneko presidente Pedro Sanchezek urriaren 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011740
BERRIA
Euskadi
noticias
SALMENTEN JAITSIERA OTSAILEAN EAE-KO SALTOKI HANDIETAN Iaz hilabete berean saldutako baino %1,1 gutxiago saldu zuten otsaila honetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako saltoki handiek, Eustaten arabera. Elikagaietan izan da, batez ere, jaitsiera -%-2,9-, beste produktuen salmentak %0,2 igo baitira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011741
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontserbetako langileek 1.200 euro kobratuko dituzte gutxienez Bizkaiak beste sektore itun bat izango du aurki: kontserbetakoa. LABek, CCOOk eta UGTk aurreakordioa sinatu dute patronalekin. Besteak beste, hitzarmena amaitzean, 2025ean, gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea bermatuko du, eta bereziki horrek eraman dit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011742
BERRIA
Euskadi
noticias
Okupatutako lur palestinarrak bere egiteko, «legea» erabiliko du Israelek JERUSALEM. Israelek Auzitegi Gorenari eskatu dio ez eraisteko Zisjordaniako Adei Ad kolonia. Hortaz, gobernuak joan den otsailaren 6an onartutako kolonien erregulaziorako legea erabiliko du, lehenengoz. Lege horrek Zisjordaniako lurralde okupatuk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011743
BERRIA
Euskadi
noticias
Hauteskunde Batzordeak lan erreformaren bideoa oraingoz erretiratzeko agindu dio Espainiako Gobernuari Andaluziako eta Asturiasko legebiltzarretarako igandeko bozak pasatu arte lan erreformari buruzko bideoa erretiratzeko agindu dio Espainiako Hauteskunde Batzordeak gaur arratsaldean Espainiako Gobernuari, PSOEren eska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011744
BERRIA
Euskadi
noticias
Itzali dituzte Txernobyldik gertu piztutako bi suteak Apirilaren hasieran piztu ziren suteak Txernobylgo segurtasun eremuan -kilometroko erradioan-, belarrak erretzeko piztutako sua zabaldu ostean, eta ondorengo egunetako haize zakarrak ahalbidetuta. Jaroslav Jemelianenkok, Ukrainako larrialdi zerbitzuetako kideak, oha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011745
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaza bonbardatu eta palestinar bat hil du Israelek Israelek Gaza bonbardatu du bart gauean, "Hamasek jaurtitako suziriei erantzunez". Erasoaldian 50 bat urteko palestinar bat hil da eta bost zauritu dira, tartean hiru adingabe. Lekukoen arabera, hainbat F-16 hegazkinek hainbat bonba jaurti zituzten Gaza hegoaldean atzo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011746
BERRIA
Euskadi
noticias
Itzultzeko hautuaren berri eman zuten lehenengo, eta itzuli direla jakinarazi ondoren. Sorterriko plazetara jalgi dira. Preso eta iheslarien alde hilabetero azken ostiralean antolatzen diren kontzentrazioak baliatuz horretarako. Sinbolikoa izan da itzulera batzuentzat -jaioterrira itzultzeko asmorik ez dute-, eta itzul...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011747
BERRIA
Euskadi
noticias
U n tiempo nuevo, ezer berririk ez esateko. Bi eskuak aurpegia estaltzeko erabili eta atzamarren artean telebista beldurrez ikusteko moduko saioa. Tarte batez, Grezian eratu berri duten gobernuan emakumerik ez egotea izan zuten hizpide larunbatean. «Arraroa da», esan zuen Rossy de Palmak. «Arraroa? Soilik arraro?», har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011748
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikuskizunari emana dabil beti Tadej Pogacar (Komenda, Eslovenia, 1998). Lehiatzen den aldiro erreberentzia egiten dio erasoko txirrindularitzari, estilo bipil eta suharrez. Ez da bakarrik zenbat irabazten duen, baizik non eta nola. Frantziako Tourra du jomuga, baina, saio nagusiaren aurretik, erakustaldiak egiten ari d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011749
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakumeen aurkako genero-indarkeria eta sexu-indarkeria: Zuzenbide Penalaren bilakaera, joerak eta erronkak. Doako ikastaroa. Data: 2023ko azaroaren 21etik abenduaren 19ra arte Bertaratzea ez da beharrezkoa. Hiru aukera dituzu: presentziala, online zuzenean ala online aurrez grabatuan Pérez Machío, Ana I. Zigor Zuzenbi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011750
BERRIA
Euskadi
noticias
Batera plataformak martxoaren 3an protestak egingo ditu errepideetan, lurralde elkargoaren alde Frantziak Ipar Euskal Herriko lurralde elkargoaren gaian duen "blokeo egoera" salatzeko, Batera plataformak martxoaren 3an protestak egingo ditu Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako errepideetan, gaur prentsaurreko batean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011751
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamabost kultur proiektu, Metaren kanpaina berrian KULTUR POLITIKAK. Seigarren urtez, abian da Meta egitasmoa. Kultur proiektuak diruz laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako mikromezenasgo programa da. Urtero, zenbait proiektu aukeratzen dituzte, finantzaketa kolektiborako kanpainan parte hartzeko. Eta bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011752
BERRIA
Euskadi
noticias
Joxe Iriarte 'Bikilak' eta Emilio Lopez Adan 'Beltzak' liburu bana plazaratu dute oraindik orain; bi lanek ez dute elkarren antz handirik, baina bi-biek ikuspegi kritikoz jorratzen dute borroka armatuaren eta indarkeriaren auzia. BERRIAk gogoetan eta elkarrekin solasean paratu ditu egileak. Joxe Iriarte Bikila ren eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011753
BERRIA
Euskadi
noticias
AIZKORA. Joxemari Olasagastik eta Jon Rekondok apustu gogorra dute gaur Tolosako zezen plazan (12:00). Hogeina kanaerdiko ebaki behar dituzte, eta bakoitzak 8.000 euro jarri ditu. Olasagastik aurten jokatuko duen hirugarren apustua da. Arria V.a - k jada desafioa joa dio irabazleari.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011754
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ororen gainetik dago legea, baina egokitu egin liteke» «Ez nau harritu Auzitegi Konstituzionalaren azkartasunak eta gaiari eman dion urgentziazko tratamenduak, baina ulertezina egiten zait Espainiako Gobernuaren itxikeria erabatekoa. Legea ororen gainetik dagoela, horretan ados nago; baina errealitatera egokitu ere eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011755
BERRIA
Euskadi
noticias
Ugarteburuk dio legez kanpokotzat jo arren erreferente izan dela Batasuna Maribi Ugarteburuk nabarmendu du ezker abertzalearen dinamismoari eta garaiko une politikora egokitzeko ahalmenari erantzuten diola Batasunaren desegiteak. «Egungo unea aldaraztea lortu du. Ez da indar bakarra izan horretan, baina fase aldaketare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011756
BERRIA
Euskadi
noticias
Espero izatekoa al zen euskal presoen egoera lehen bezalakoa izatea, edo are okerragoa, ETAren indarkeria bukatu eta handik hiru urtera? Egia da urteetako liskarren mina eta sufrimendua hortxe dituztela ondorioak sufritu dituztenek, baina egia da, era berean, desagertuak direla Euskal Herrian beste sufrimendu batzuen k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011757
BERRIA
Euskadi
noticias
BERA. Baztan-Bidasoa eskualdeko lan egoera salatzeko, ELA eta LAB Transformados enpresatik abiatuta. Izan ere, eskualdeko 1.728 langile daude erregulazioan eta beste 1.053 lanik gabe. Aralarrek eta eskualdeko hainbat hautetsik bat egin dute sindikatuen deiarekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011758
BERRIA
Euskadi
noticias
Aireportuko ate automatikoak zabaldu, eta aurrez aurre 200 pertsona inguru topatu zituzten atzo euren zain Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga errefuxiatuen eskubideen aldeko ekintzaileek. Familiakoei lehen besarkadak, muxuak, eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako bandera horiak dantzan. Lehen oihuak ere bai orduantxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011759
BERRIA
Euskadi
noticias
Ustez FARCek errekrutatutako adingabeen bila hasiko dira Kolonbiako Bakerako Jurisdikzio Bereziko kideak Caqueta eskualdean dagoen Union de Peneya herriko hilerrian hobiak ikertzeko lanetan hasiko dira gaurtik, ustez FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak gerrillak errekrutatu eta borroketan hildako adingabeen gorp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011760
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteak dira Gabonak gerturatu ahala Aiko musika taldeak erromeria antolatzen duela Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokian. Aurtengoa, baina, «oso jardunaldi berezia» izango da, antolatzaileen esanetan; eta asmo horrekin prestatu dute egun osoko egitaraua gaurko. «Erromeria erraldoiaz» gain, sokadantza, kalejira ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011761
BERRIA
Euskadi
noticias
Markina-Xemeinek (Bizkaia) karmenetako jaiak ospatzen ditu asteburu honetan. Larunbatean, Eixu azoka antolatu dute. Hainbat artisau eta ekoizle bilduko dira azokan beren produktuak saltzeko: zeramika, zura, ukenduak, bitxiak, zilarra, larrua, panpinak, txalapartatxoak, eta abar. 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 2...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011762
BERRIA
Euskadi
noticias
ANVk aldaketa politikoaren alde egitera deitu ditu PSN eta NaBai. Nafarroan bozak errepikatu eta udalak «herritarren borondatearen arabera osatzea» eskatu du ANVk aldaketa politikoaren alde egitera deitu ditu PSN eta NaBai Nafarroan bozak errepikatu eta udalak «herritarren borondatearen Eusko Abertzale Ekintzaren Nafar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011763
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskadiko Orkestrak Teresa Catalanen obra bat estreinatuko du bihar Bilbon MUSIKA. Juan Sebastian Elkano omentzeko obra bat sortu du Teresa Catalan konpositoreak: La victoria vacía . Euskadiko Orkestrak egin zion enkargua, eta hark estreinatuko du lana bihar, Bilboko Euskalduna jauregian. Edward Elgarren biolontxelorak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011764
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Erretako egoitza garbitzeko lanei ekiteko baimena du Gure Irratiak . Uztaritzeko egoitza duela bi urte erre zen, estreinatu eta gutxira; Ikerketa emaitzik gabe burutu dute asurantzek Erretako egoitza garbitzeko lanei ekiteko baimena du Gure Irratiak Uztaritzeko egoitza duela bi urte erre zen, estreinatu e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011765
BERRIA
Euskadi
noticias
PASAIAKO KANPO PORTUA. Proiektu berri batek portua Jaizkibelgo magaletik bereizi nahi du Proiektu berri batek portua Jaizkibelgo magaletik bereizi nahi du Pasaian (Gipuzkoa) egin nahi duten kanpoko portua dela eta, hainbat desadostasun izan dira alderdi politikoen artean. Hori dela eta, erakundeek beste proiektu bat du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011766
BERRIA
Euskadi
noticias
Yemenen gutxienez 90 lagun hil dira segurtasun indarren aurkako eraso batean Yemenen 90 lagun baino gehiago hil eta 200 zauritu dira gaur segurtasun indarren aurkako eraso suizida batean, Sana hegoaldean. Sabein plazan desfile bat prestatzen ari ziren, Yemengo Gobernuko Defentsa Ministeriotik baieztatu dutenez. Al-Qaed...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011767
BERRIA
Euskadi
noticias
Ruslan Avdoyan kurdua, armeniarra eta yezidia da. Babes politikoa eskatua dio Frantziari, baina hark ukatu egin dio. Cimade elkartea kanporatze horren aurka ari da lanean. Baionako presondegitik gaur ateratzekoa dute Ruslan Avdoyan; kurdua, armeniarra eta yezidia da. Eta, itxura guztien arabera, segidan bidaltzekoa dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011768
BERRIA
Euskadi
noticias
Etorkinentzako etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute Arrazakeriak etxerik gabe uzten nau. Etxebizitza denontzat . Bizkaiko SOS arrazakeria taldeak etxebizitzan jarri du arreta aurten, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean , eta lelo hori erabili dute igandean Bilbon egin duten manifestazioan. Ira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011769
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurrikaratik lau egunera iritsi da lehen giza laguntza Siria iparraldera Gerrak guztia zipriztintzen du Sirian, baita lurrikara osteko giza laguntzaren banaketa ere. Bi lurrikara handiak gertatu eta lau egunera heldu da Siria ipar-mendebaldera giza laguntzarako lehen konboia. Tarte horretan, Ipar-Mendebaldeko Administr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011770
BERRIA
Euskadi
noticias
Zatiketarik handiena, Ahal Dugu-ren boto-emaileen artean Hego Euskal Herrian, Ahal Dugu-ri babesa emandako boto-emaileak izango lirateke desleialenak. Hori dio Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur kaleratutako inkestak. Igandean eginiko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan Ahal Dugu izan zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011771
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamahiru etorkinen gorpuak zeramatzan ontzi bat aurkitu dute Libiatik gertu Italiako kostazainek 500dik gora etorkin zeramatzan ontzi bat atzeman dute Libiako kostaldetik gertu . Itsasontzian, hamahiru etorkinen gorpuak ere aurkitu dituzte. Bizirik atera diren lagunak Italiako portu batera eramango dituzte kostazainek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011772
BERRIA
Euskadi
noticias
Ahal Dugu-ren lehendakarigaia izateko proposamena jaso du Garbiñe Biurrunek DONOSTIA. Eusko Legebiltzarrerako bozetan Ahal Dugu-ren lehendakarigaia izatea «aztertzen» ari da Garbiñe Biurrun epailea. ETBn eginiko elkarrizketa batean esan du «laster» erabakiko duela, «egoera politikoak hala eskatzen duelako». Ahal Dugu-k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011773
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste barruko lan ona emaitzetan noizbait islatuko den itxaropena dauka Alavesek. Elxen zelaian ariko da gaur, eta puntuak behar ditu, azken lau partidetan bakarra batu baitu Aste barruko lan ona emaitzetan noizbait islatuko den itxaropena dauka Elxen zelaian ariko da gaur, eta puntuak behar ditu, azken lau Gertu, oso g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011774
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkerreko eskuko atzamarrei begiratu diet lehendabizi eta eskuinekoei ondoren: guztira bost azazkal ditut luze eta beste bost hortzekin txikituta. Kale; beste behin ere. Gainera, aste honetan behin bakarrik jaiki naiz kirola egitera haurrak esnatu aurretik, astean hirutan egitea nuenean helburu. Eta atzo bi polboroi ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011775
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Kubako eta hegoaldeko emakumeen estereotipoak hausteko jardunaldiak. Hedabideek emandako irudi faltsuak salatu eta konponbideak sortzen saiatuko dira Gasteizen gaur eta ostegunean Kubako eta hegoaldeko emakumeen estereotipoak hausteko jardunaldiak Hedabideek emandako irudi faltsuak salatu eta konponbideak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011776
BERRIA
Euskadi
noticias
Haurrentzako hiru orduko eskaintza egingo du ETB1ek astegunetan Datorren astetik aurrera, 3txulo saioa ETB3tik ETB1era pasatuko da. Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 09:00etara ikusi ahalko dira Xbel (Zuriñe Hidalgo), 2ttor (Iker Galartza), 3ra (Amancay Gaztañaga) eta Kattalin (Libe Aranburu) pertsonaien gorabehera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011777
BERRIA
Euskadi
noticias
«Errebalidetan parte ez hartzeko deia egingo diegu ikasleei» Egungo hezkuntza sistema «kapitalistak» menderakuntza harreman ororen «legitimazioa eta erreprodukzioa» sustatzen du, Urbietaren arabera. Horren aurka mobilizatzera deitu dute Ikasle Abertzaleek. Hezkuntza sistemaren aurkako ikasle greba nazionalera deitu du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011778
BERRIA
Euskadi
noticias
ARTEA. Oteiza museoak Alfredo Pinak aurkeztutako Oteiza para todos proiektuari eman dio Oteiza Museoa-Kutxa beka. Pinaren proiektua errealitate handituaren erabilera teknologikoan oinarritzen da. Oteizaren eskultura lanen alderdi formaletik abiatuta, esparru errealak eta birtualak konbinatzen dituen hezkuntza tresna ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011779
BERRIA
Euskadi
noticias
21 urteko zigor eskaera aitaordea ustez hil zuenari DONOSTIA. 2009ko maiatzean Berrobin (Gipuzkoa) aitaordea ustez hil zuen gizonaren aurka, 21 urteko kartzela zigorra eskatu zuen Fiskaltzak atzo epaiketaren lehen saioan, eta 30 urtekoa hildakoaren semeek. Akusatuak aitortu egin zuen amaren bikotekidea hil izana, baina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011780
BERRIA
Euskadi
noticias
Erresuma Batuak Europako Batasunaren tratatuak berritzeko proposamenari betoa ezarri izanak hautsak harrotu ditu. Atzo, erabaki horren defentsa egin zuen David Cameron lehen ministroak, Londresko Parlamentuan: «Ez da erabaki erraza izan, baina bai egokia». Euroeszeptikoek heroi gisa hartu zuten, nahiz eta Cameronen hit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011781
BERRIA
Euskadi
noticias
Oteizaren ezkutuko dominak. Artistak 80ko hamarkadan egin zituen lanen erakusketa zabaldu dute Altzuzako museoan Artistak 80ko hamarkadan egin zituen lanen erakusketa zabaldu dute Oteiza ezezaguna. Orain arte argia ikusi ez duena. Ezkutukoa. Beste Oteiza bat. Eta betikoa. Zirkuluaren haustura izenburupean, Jorge Oteiza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011782
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu zituen atzo goizean Iruñean, Jardun koordinakundearen barneko Aske antolakundeak jakinarazi duenez. Handik ordu gutxira gehitu zuen aske utzi zituztela biak. Atxilotuetako bat Jarduneko kidea dela eta, haren egoeraren berri ere eman zuen. Azaldu zuenez, komisarian deklaratu ostean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011783
BERRIA
Euskadi
noticias
Elorrioko Udalbatzak abiadura handiko trenari (AHT) buruz herri galdeketa antolatzeko hartutako erabakia «legez kanpokoa» dela, eta inpugnatuko duela adierazi du Paulino Luesma Espainiako Gobernuko EAEko Ez da harritzekoa, azkenaldian beste hainbat udalek hartutako antzeko Harrigarria da, ordea, modu horretan tematzea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011784
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk «indar guztia» jarriko du 20.000 gazterentzat lan aukerak sortzeko Ekonomia sustatzea eta enplegua bultzatzea da EAJk datozen lau urteetarako duen konpromiso nagusia, Iñigo Urkullu EAJren EBBko buru eta lehendakarigaiak iragarri duenez. Bide horretan, gazteen aldeko neurriak lehenetsiko dituzte jeltzaleek, besteak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011785
BERRIA
Euskadi
noticias
Abeltzaintzak behi eroena baino «krisi larriagoa» duela dio EHNEk Natxo Larraintzar Nafarroako EHNEko lehendakariak ohartarazi du uneotan abeltzaintza ogibide duten Nafarroako 4.000 ustiategi krisian daudela. Haren ustez, krisia behi eroena baino «larriagoa» da oraingoa, besteak beste, ez diolako sektore batik soilik e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011786
BERRIA
Euskadi
noticias
SANTO DOMINGO. Venezuelako Gobernuko ordezkaritza batek eta oposizioaren beste batek bigarren bilera eguna izan zuten atzo, Santo Domingon (Dominikar Errepublika). Danilo Medina Dominikar Errepublikako presidentearen esanetan, bi aldeek erakutsi dute «nolabaiteko negoziaziori» ekiteko «prestasuna».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011787
BERRIA
Euskadi
noticias
Iberoamerikako Ministerio Publikoen Asanblean parte hartzen ari zen Jose Manuel Maza Espainiako fiskal nagusia zena, atzo Buenos Airesen, ondoezik sentitu zenean. Eraman zuten ospitale batera eta han hil zen, infekzio baten ondorioz. 66 urte zituen. Iazko azaroan hartu zuen kargua, eta azken hilabeteotan gogor egin zue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011788
BERRIA
Euskadi
noticias
Egin behar zela uste genuen, eta ahal dugun guztia egiten saiatu gara. Baina ezin da gure jokalaria izan. Europan entrenatzen den moduan, ez dauka tokirik. Entrenaezina da». Jaume Ponsarnauren etsipena egiaztatzeak are ulergaitzago bihurtu du Ivan Johnson hegal-pibotaren fitxaketa zapuztua. Komunikabideek haren aurreka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011789
BERRIA
Euskadi
noticias
Adituek diote hauteskunde kanpaina hasi baino askoz lehenago herritar gehienek erabakia hartuta daukatela, badakitela nori emango dioten botoa; %75ek, hain zuzen ere, ez omen dute kanpainaren beharrik. Beraz, onartu beharko dugu %25 horien esku dagoela azken diputatuari buruzko erabakia. Hala ere, oraingoan ematen du k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011790
BERRIA
Euskadi
noticias
CAFek 50 milioiko kontratua eskuratu du Indonesian Lan zorroa handitzen jarraitzen du Beasaingo tren konpainiak. CAF Power & Automation filialak 50 milioi euroko kontratua sinatu berri du PT INKA konpainiarekin, bere gain hartzeko Jakartan martxan jarriko dituen 31 metrotan instalatuko diren trenbide kontroletako eta t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011791
BERRIA
Euskadi
noticias
Giza katea eginen dute bihar Baionan, Rene Cassinen sortetxearen eta suprefeturaren artean, euskalgintzako eragileek deituta. Hiriburuko (Lapurdi) Baste Quieta eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazioa abiatzea errefusatu zuen Bordeleko errektoretzak uztailean, eta gatazka irekia da. «Biziki kolpe gogorra» da e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011792
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko kale izendegiak ez dio aurrerantzean Espainiako Armadari gorazarre eginen: Iruñeko Udalbatzak Armada etorbidea zenari izena aldatzea erabaki zuen abenduan, eta atzo ofizialdu zuten erabakia, udal langileek plaka aldatuta -irudietan, plaka bat kentzen eta bestea jartzen-. Katalina Foixkoa izena du Baiona etorbid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011793
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek atzerapausoa eman du Betisen zelaian galdu eta gero Espainiako Lehen Mailako partida atzeratuak jokatzeko asteburua da hau, eta atzo, Athleticek eta Eibarrek izan zituzten norgehiagokak. Gazia izan zen bientzat, baina gehien zuri-gorrientzat. Izan ere, galdu egin zuen Betisen aurka (1-0). Luzapenean jaso zue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011794
BERRIA
Euskadi
noticias
Guatemalan hildako 37 andreen auzia estatu krimena dela ukatu du Moralesek GUATEMALAKO HIRIA. Jimmy Morales Guatemalako presidenteak ukatu egin du asteazkenean hildako 37 andreen kasua estatu krimena denik. Adingabeen egoitza batean jasaten zituzten sexu abusuak salatzen ari zirela hil ziren emakumeak, ustez haiek pizt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011795
BERRIA
Euskadi
noticias
Nigeriak irabazi egin du, eta Argentinari sailkatzeko aukera eman dio Golak. 1-0: Musak (49. min). 2-0: Musak (75. min). Nigeriak irabazi egin behar zuen Islandiaren aurka Munduko Kopatik kanpo ez geratzeko, eta atzo 2-0 irabazi zuen. Hala, sailkatzeko aukera du oraindik. Garaipenarekin, mesede egin zion Argentinari. I...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011796
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Tabakalerako zinema aretoak bat egingo du gaur Rotterdamgo Zinemaldiarekin, IFFR Live egitasmoaren barruan. Hala, zuzenean eta jatorri hizkuntzan ikusi ahal izango dira, hurrenez hurren, Herbehereetako hirian 16:00etan eta 20:00etan emango diren Mesteren (Charlotte Sieling, Danimarka) eta Home (Fien Troch, Belg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011797
BERRIA
Euskadi
noticias
Indarkeria gaitzesten duten talibanei elkarkidetzarako deia egin die Karzaik. Clintonek «etsaiekin» hitz egin behar dela dio; nazioarteak 140 milioi dolar agindu ditu talibanak gizarteratzeko Indarkeria gaitzesten duten talibanei elkarkidetzarako deia egin die Clintonek «etsaiekin» hitz egin behar dela dio; nazioarteak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011798
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduko ordezkaritza bat Kataluniara joango da hilaren 12 eta 13an, Kataluniako espetxe politika zertan den bertatik bertara ezagutzera. Jone Goirizelaiak, Larraitz Ugartek eta Julen Arzuagak osatuko dute ordezkaritza, eta Generalitateko eta zenbait erakundetako arduradunekin bilerak egingo dituzte. EAEk eta Nafarro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011799
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren txapela nahi dute biek. Bidania-Goiazko Aurrera Saiazek eta Galdakaoko Adiskidek jokatuko dute gaur VII. BERRIA Txapelketako finala, Hernanin Gipuzkoakoak iazko txapeldunak dira, eta Bizkaikoak, berriz, duela bi urtekoak Bidania-Goiazko Aurrera Saiazek eta Galdakaoko Adiskidek jokatuko dute Gipuzkoakoak iazko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011800
BERRIA
Euskadi
noticias
Egileak argitaratu dituen azken poema-lanen ildotik dator Jose Luis Otamendiren Disoluzio agiriak bilduma poetikoa. 2014. urtean argitaratu zuen Kapital publikoa liburuan nahiz 2007ko Erlojuen mekanika lanean jadanik agertzen diren giro soziopolitikoaren eta ni poetikoak kolektiboarekiko duen harremanaren inguruko haus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011801
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkullu ez da Mas eta Ibarretxeren hitzaldira joango Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria elkarrizketatu dute Herri Irratian, eta bertan azaldu du ez dela joango Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidente ohiak eta Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiak hilaren 22an Donostian egingo duten solasal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011802
BERRIA
Euskadi
noticias
Athletici maldan gora jarri zaio Espainiako Kopa (1-3) Athleticek balentria egin beharko du Espainiako Kopako final-laurdenetarako sailkatu nahi du. Izan ere, 1-3 galdu du San Mamesen, Sevillaren aurka, eta oso maldan gora jarri zaio final-zortzirenetako kanporaketa. Talde zuri-gorriak oso garesti ordaindu ditu defents...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011803
BERRIA
Euskadi
noticias
Gustatzen zaizkit boligrafoak eta arkatzak. Ez dakit zergatik, agian aitarengandik oinordetzan hartutako zaletasuna da; norbaitek boligrafo bat oparitzen didanean pozarren gelditzen naiz. Erabili ere erabiltzen ditut, eta koadernoak ditut zerrendak egiteko eta apuntatzeko. Eskuz idaztea (ia-ia) atzamarra sartzeko zulo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011804
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamiltonek irabazi du, baina Bottasek segitzen du lider 1 FORMULA. Aurreko asteburuan zigor batengatik bigarren geratu eta gero, Lewis Hamiltonek (Mercedes) arantza kendu ahal izan zuen atzo, Munduko Txapelketako bigarren proban, Austrian. Haren taldekide Vallteri Bottas izan zen bigarren, eta lider segitzen du. Ferrar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011805
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko bi mendizale hil dira Gorbeian eta Huescan izandako istripuetan Erredakzioa Finantza sektoreko enpresen kotizazioen galera ikusgarriak izan dira AEBetako hainbat bankutan (Lehman Brothers izan liteke Bear Stearnsen zerraldoaren osteko hurrengoa), ia %15 galdu du, berbarako, Suitzako UBS bankuak eta, gurean ere,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011806
BERRIA
Euskadi
noticias
Artea ikus-sistemaren barneko elementu garrantzitsua da. Artea izan da mendeetan zehar irudia lantzeko giza,tresnarik boteretsuena, mezuak igortzeko, mitologiak sortzeko eta ereduak finkatzeko nahitaezkoa. Zergatik du Jesusek ile luze eta marroia, eta Ama Birjinak mantu urdina? Artean horrela zehaztu zelako. Egun, ikus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011807
BERRIA
Euskadi
noticias
Polizien Legea ez onartzea «porrota» dela dio Barkosek IRUÑEA. Polizien Legea onartuko ez balitz hura «porrota» izango litzatekeela esan du Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek. Urriaren 19an eztabaidatuko da lege proposamena, baina talde batzuek iragarri dute ez dutela babestuko, eta seguru asko ez du aurrer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011808
BERRIA
Euskadi
noticias
Txori Barrote kasuaren ustezko apologia delitua dela-eta (299/2011ko apirilaren 25eko Auzitegi Gorenaren Epaia) Auzitegi Nazionalak eta Gorenak dagoeneko «preso politiko» esamolde bera erabili izana argudio eta aztarna bezala erabili nahi izan zuten ETAren jarduera goratzen ari zela frogatzeko ahaleginean. ETAkideak pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011809
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilduk ezin izan du lan egin Bizkaiko Batzar Nagusietan Bizkaiko Batzar Nagusietako ateak itxita aurkitu zituzten atzo goizean Bilduko ordezkariek lanera joan zirenean. Hori ikusirik, egutegi propioa aldarrikatu du Bilduk, «inposatutako jaiegunen mende egongo ez dena». Bildurentzat, atzokoa ez zen ezer ospatzeko eguna,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011810
BERRIA
Euskadi
noticias
ETB2ko hauteskunde gauak %23,1eko ikusle kuota izan zuen; ETB1ekoak, %3,4koa Lau telebista katek egin zituzten atzo gauean zuzeneko saio bereziak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzen berri emateko, eta, alde handiarekin, ETB2 katekoak izan zuen ikusle gehien Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaztelaniazko kate ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011811
BERRIA
Euskadi
noticias
«Inauterietako irudi manipulatua» salatu dute Ituren eta Zubietako alkateek ITUREN. Ituren eta Zubietako alkateek ohar bat sinatu dute inauterien «itxura faltsua» zabaltzen ari dela salatuz. Konpromisoa hartu dute animalien babeserako legea betetzen dela zaintzeko, baina «irudi interesatu eta manipulatuak» zabaltzea eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011812
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak ere ordezkaritza bat bidaliko du Eskoziako erreferendumera Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak egindako bileraren ostean iragarri zuen atzo Josu Erkoreka bozeramaileak Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren ordezkaritza bat Eskoziako erreferendumean izango dela. Marian Elorza da aipatu idazkaritzako bur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011813
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsio sistema propioaren alde urratsak egitera deitu du LABek Pentsio sistema euskal herriratzeko beharra agenda politikoan bete-betean sartu den honetan, LAB sindikatuak atzo helarazi zuen «urte asko» daramala erreibindikazio hori egiten. «Bazen garaia eztabaida hori irekitzeko. Pentsio sistema propioa ezartzea sind...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011814
BERRIA
Euskadi
noticias
Amaitu da azkenean 2019-2020ko Espainiako liga, ia urtebete pasatu eta gero, koronabirusaren ondorioz hiru hilabetez etenda egon eta gero. Reala izan da euskal taldeen artean distira gehien egin duena, eta Europarako sailkatu da . Athletic borrokan ibili da, baina amaiera tristea eman dio sasoiari. Osasunak aise lortu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011815
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñean laukoiztu egin da erroldatutako etorkinen kopurua 1999tik hona Iruñean laukoiztu egin da erroldatutako etorkinen populazioa 1999tik. Gaur egun etorkinak %14,6 dira (29.011 lagun), eta orduan, berriz, populazioaren %3, 1. 125 herrialde ingurutik iritsitakoak dira, baina Ekuadortik, Bulgariatik eta Boliviatik hel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011816
BERRIA
Euskadi
noticias
PERTSONAIA. AEBen Irakeko tropen buru berria . RAY ODIERNO David Petraeus jenerala ordezkatuko du atzotik aurrera Raymond Odiernok, AEB Ameriketako Estatu Batuek Iraken dituen militarren buruzagi gisa. Komando Zentralaren ardura ere izango du, Ekialde Hurbil osoan eskumenak dituena; Afganistango kanpainaren buru ere iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011817
BERRIA
Euskadi
noticias
Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Jokin Oregi. Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria. Musikariak-aktoreak: Adrian Garcia de los Ojos, Maria Arriaga Telleria, Ivan Allue. Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia. Argien diseinua: David Rodriguez. Lekua: Eibarko Coliseo antzokia. Eguna: Otsailak 21. Aurtengo edi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011818
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDE BATEK, BI MUNDU GERRAK ETA GERRA HOTZAK ISILARAZI EZ ZITUZTEN AHOTSAK Wilhelm Doegenek proiektu bat aurkeztu zion Prusiako Kultura ministroari, alemanaren dialektoak, munduko hizkuntzak eta munduko musika eta kantuak grabatzeko. 1915eko urte bukaeran sortu zen Prusiako Errege Komisio Fonografikoa, sekretupean bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011819
BERRIA
Euskadi
noticias
• Izenburua. Aieteko Nazioarteko Konferentzia. Gatazkaren konponbidea sustatzeko Nazioarteko Konferentzia Euskal Herria. • Nola eskuratu. Liburu dendetan eta webgune hauetan:
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011820
BERRIA
Euskadi
noticias
«Puruaren kea ez dago zertan irentsi; zaporea hartzen zaio» Quiñones 28 urtean aritu da Kuban puruak ekoizten. Puru bakoitza eskuz eta maitasun guztiarekin egiten dela dio, eta bakoitzak nahi duena egin dezakeela: kea irentsi edo ez irentsi. Puru bat egiteko bost minutu besterik ez ditu behar Lidia Quiñones puru egilea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011821
BERRIA
Euskadi
noticias
Badator berriz astelehena. Pentsatzen hasita, asteak belodromo baten itxura du: azken bihurgunetik konturatu gabe irteten gara berriz ere astean berehala sar gaitezen. Udari hilabete eskas geratzen zaion arren, askorentzat irailarekin batera amaitzen da urtaroa. Badator azken astea. Lanera itzultzean pentsatzen hasi ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011822
BERRIA
Euskadi
noticias
Txanponek bezala, bi aurpegi dituzte hilarriek. Abaurregaineko (Nafarroa) hilarrien museora sartzean ikusten den lehen hilarriak gurutze bat eta zortzi eta hamabi puntako izarrak ditu B aldean. Zenbait gurutzek, lorek eta izarrek osatzen dute A aldea. Museoan sartzean B aldea da ikusten den lehena; horrek hasiera emate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011823
BERRIA
Euskadi
noticias
Lanbideari modu tradizionalean eusten diotenak gero eta gutxiago dira. Nahiago dute etxe inguruan geratu. Uharte Arakilen (Nafarroa) Ricardo artzaina da bakarra. Maiatzaren hasieran artaldea hartu, eta Andia mendilerrora igotzen da uda igarotzera Ricardo. Artzain horren larruan jarrita, eta objektiboa erabiliz, artzain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011824
BERRIA
Euskadi
noticias
Christine Lagarde NDF Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria epaituko du Frantziako Justiziak tapie auziaren karietara. Ikertuko du ea 2007an Frantziako Ekonomia ministro zenean arduragabekeriaz jokatu zuen Bernard Tapie enpresariari kalte-ordainak ematean. Urtebeteko kartzela zigorra eta 15.000 euroko isuna jar diezaiok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011825
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ideiak eta ekintzak» batzeko asmoa agertu dute FARC eta ELN gerrillek FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak eta ELN Nazioa Askatzeko Armada gerrillek bakearen aldeko «jarrera tematia» adierazi dute elkarrekin argitaratutako agiri batean. Bi gerrillek diote bakea eskuratuta «benetako demokrazia, herriaren subirano...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011826
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekaitzak erabat hondatu ditu Arabako ehun hektarea mahasti Euskal Herri osoa astindu zuen ekaitzak atzo, eta gaur ere leku batzuetan ez da etenik izan. Arabari eta Nafarroari eragin zien bereziki eguraldiak. Izan ere, euria modu zakarrean aritu zen, eta haize ufada bortitzek astindu zituzten zuhaitzak. Horrez gain, nek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011827
BERRIA
Euskadi
noticias
39 talderen zuzenekoak doan ikusteko aukera izango da Bime City jaialdian MUSIKA. Bime City jaialdiaren egitarauaren barruan, 39 musika talderen zuzenekoak doan ikusteko aukera izango da, hilaren 25ean eta 26an, Bilboko zortzi aretotan -Kafe Antzokia, Azkena, Stage Live, Shake, La Ribera, Bilborock, Veintiocho eta Hika...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011828
BERRIA
Euskadi
noticias
Dozenaka lagun hil dira Indian, tren istripu batean NEW DELHI. Tren istripu handi bat gertatu zen atzo Indiako Balasore hirian, herrialdearen ipar-ekialdeko kostan. Edizio hau ixterakoan, Odisha estatuko agintariek jakinarazia zuten gutxienez 120 lagun hil zirela, eta zaurituak 600 inguru zirela. Iluntzean gertatu zen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011829
BERRIA
Euskadi
noticias
Arteari buruzko gogoetak, desoreka sozialak, poesia, intimitatea, migrazio mugimenduak, natura, denboraren iragaitea... Askotariko gaiak dituzte hizpide Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofizialerako hautatu dituzten 21 filmek. Heldu den martxoaren 5ean hasiko da Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko jaialdiaren XII. ald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011830
BERRIA
Euskadi
noticias
Lidon zenaren semeak aitaren hilketari buruzko ikerketan gabeziak salatu ditu BILBO. Atzo bete ziren 18 urte ETAk Jose Maria Lidon epailea hil zuela. Urteroko omenaldia egin zioten Bilbon, eta haren seme Iñigok hartu zuen hitza lehen aldiz omenaldi horretan. Gogor kritikatu zituen aitaren hilketa ikertzeko izan diren g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011831
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikusi enpresak filial berri bat jarri du abian Alemanian Ikusi Germany GmbH. Hala izena du Ikusi enpresak Alemanian abian jarri duen filial berriak. Euskal enpresak eta Bema Steuerungstechnik alemaniarrak akordioa iritsi ostean sortu da, eta Ikusik egiten dituen telekontroleko produktu guztiak Alemanian hedatzea du xed...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011832
BERRIA
Euskadi
noticias
• Ostiraletik igandera bitarte bost gidari atxilotu zituzten udaltzainek Iruñean, zirkulazioaren segurtasunaren aurkako delituak egitea leporatuta. Lau gidari alkohol proban positibo emateagatik atzeman zituzten, eta bestea proba hori egiteari uko egin ziolako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011833
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidesariak garestitu egingo dira uztailaren 1etik aurrera Gipuzkoan. Gipuzkoari egindako kritikekin, Nafarroa «aitzakia» bila ari da bidesariak jartzeko, Eneko Goiaren ustez Bidesariak garestitu egingo dira uztailaren 1etik aurrera Gipuzkoan Gipuzkoari egindako kritikekin, Nafarroa «aitzakia» bila ari da Ingurabidea za...
cc-by-sa 4.0