id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0011834
BERRIA
Euskadi
noticias
Kuriositate eta interes handia pizten du Ipar Irlandako polizia ohi bat, Erresuma Batuko armadako soldadu ohi bat eta mugimendu errepublikanoko kide bat gela berean ikusteak; are gehiago mahai beraren inguruan elkartzen badira hitz egiteko. Ezohikoa dirudi, eta, halere, Roger McCallumek, Lee Lavisek eta Michael Culbert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011835
BERRIA
Euskadi
noticias
Harrigarri hasi da Italiako Giroa. Bost etapa besterik ez dira jokatu, eta Alberto Contador (Tinkoff) jarri da lider jada, Abetone bigarren mailako mendatean gora erasoa jota. Bezperan gertatu bezala, faboritoen artean Contador bera, Fabio Aru (Astana) eta Richie Porte (Sky) izan dira indartsuenak, eta elkarrekin helmu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011836
BERRIA
Euskadi
noticias
'CAN auzian' errugabea dela aurki frogatzea espero du Barcinak Yolanda Barcinak ez du dimisioa emateko asmorik agertu oraingoz. Benito epailearen autoa ezagutu ondoren, aurki bere «ohoragarritasuna» eta «errugabetasuna» frogatzea espero duela esan du. Dimisioa emanen duenetz galdetuta, ez du erantzunik eman. «Ez dugu i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011837
BERRIA
Euskadi
noticias
Laffagerentzat justizia eskatu dute herritarrek Irunen eginiko kontzentrazioan. Epaiketa iristeko «gogo handia» duela adierazi du hildako gaztearen amak, «hiltzailea zigortua izan dadin» Laffagerentzat justizia eskatu dute herritarrek Irunen eginiko Epaiketa iristeko «gogo handia» duela adierazi du hildako gaztearen Na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011838
BERRIA
Euskadi
noticias
Soinuak uhin bidez zabaltzen diren dardarak dira. Zenbaitentzat, lanabesa dira; beste batzuentzat, hutsunea edo bibrazio identifikaezin bat. Eta muga fin bat ere bada, soinuaren eta zarataren artekoa. Danba! Itxi da atea, eta berehala begiratu dute denek zarata entzun den tokira. Kontzertuan, begiak itxi, eta orkestrar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011839
BERRIA
Euskadi
noticias
Telefonoz eta buruz defendatu du hautaketa. «Ez dut ordenagailua eskura, baina moldatuko gara». Eta ikusi gabe baina ikusten ariko balitz bezala da hitz egiten duenean. Hain zuzen, ikusi gabe ikusi ahal dituelako daude ondorengo lanak Lara Izagirreren (Zornotza, Bizkaia, 1985) film kuttunen zerrendan. Milurte honetakoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011840
BERRIA
Euskadi
noticias
BAIONA. Bi gizon erietxean daude, horietako bat, larri, autoaren kontrola galdu eta itsasora erori ondoren. Istripua ostegun goizaldean gertatu zen, Zokoan (Lapurdi). Lekukoek sorospen zerbitzuak deitu zituzten berehala. Poliziak autoaren berinak hautsi zituen bi ziburutarrak ateratzeko. Bi gizonetako batek (31 urte) b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011841
BERRIA
Euskadi
noticias
'Engraxi' izango da San Tomas eguneko txerria Donostian Azken urteetan bezala, Leitzako Arro baserriko (Nafarroa) Kristina Saralegik hazi du Donostiako San Tomas egunean Konstituzio plazan ikusgai izango den txerria. Engraxi izena jarri dio Donostia Festak sailak. Saralegik txerri handia nahi zuen aurten, eta lortu du....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011842
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Ekainaren 26an eta 27an greba ziren egitekoak Mercabilbaoko langileak. Bertan behera utzi dute deialdia, fruta, barazki eta banana sektoreko lan ituna adostu dutelako zuzendaritzarekin. KPIaz gaineko soldata igoera hitzartu dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011843
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Arartekoak txosten juridiko bat plazaratu du herrialdean euskararen zonifikazioan zirriborratzen ari den mapa berriaren harira. Nafarroako Parlamentutik heldu zitzaizkion hainbat eskabideren harira idatzi du txostena. UPNk, PPNk eta PSNk, hain justu, eskatu zuten aztertzeko eremu ez-euskaldunetik eremu misto...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011844
BERRIA
Euskadi
noticias
Miguel Artxanko da Osasunako presidente berria. Atzo hartu zuen kargua, datozen lau urteetarako. Modu horretan, azken hamar urteetan Patxi Izkok izan duen lekua beteko du, eta talde gorritxoaren 22. presidentea da. Bere lehen helburua «pazientziaz» aritzea da, Osasunak dituen arazoak konpondu ahal izateko: «Erronkak os...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011845
BERRIA
Euskadi
noticias
Berrobin desagertutako moto gidariaren bilaketa lanak berriz abiatu dituzte BERROBI. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du joan den asteartean Berrobin (Gipuzkoa) desagertu zen 33 urteko moto gidariaren bilaketa lanak berriz abiatu dituztela. Berrobi eta Belauntza (Gipuzkoa) eta Berrobi eta Gaztelu (Gipuz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011846
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste honetan, eskela gehien dakarren Nafarroako egunkariaren azalak euskal apokalipsia iragarri du: «Alerta sindikala Administrazioan euskararen gehiegizko pisuagatik». Egun horretako lehen berria zen, letra ezin lodiagoetan. Neur dezagun alerta horren tamaina: alerta hori nork eman zuen? UGT sindikatuak. Zenbat ordezk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011847
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkar argitaletxearen sortzaile eta urte askotan bertan lan egindakoa da Alfaro. Seaskari biziki engaiatua egon da, eta kantugintzari osoki lotua. Militante nekaezina da, irria beti ahoan. «Kultur mundua hemen Iparraldean bizi baldin bada, talde lanari esker da». Garrantzi handia ematen dio Gexan Alfarok (Urepele, Nafa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011848
BERRIA
Euskadi
noticias
ARGAZKIAK: JAGOBA MANTEROLA, JUANAN RUIZ, JON URBE (ARGAZKI PRESS) / SYLVAIN SENCRISTO Burlata (Nafarroa). Arga ibaiak gainezka egin, eta luizia eragin zuen Burlatan. Uztaritze (Lapurdi). Beste leku askotan bezala, urak errepidea hartu zuen Uztaritzen. Gasteiz. Zadorra ibaiko urak, Gamarra eta Mendoza inguruan. Donosti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011849
BERRIA
Euskadi
noticias
Barealdiak 24 ordu iraun du. Israelgo Gobernuak Jerusalem ekialdeko auzoak itxi ondotik, Zisjordaniara eta Gazara hedatu da haserrea. Lurralde okupatuetako palestinarrek protestak egin dituzte Suminaren Egunean, eta areagotu egin dira erasoak. Nablusen, Josefen hilobia erre dute hainbat gaztek molotov koktelekin. Geriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011850
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilgo ospitale batera eraman dute Ibon Iparragirre Alcala Meco espetxeko medikuak aginduta, atzo erietxera eraman zuten Ibon Iparragirre, azken egunetan eztula handitu zaiolako. Iparra Galdu Baik plataformak jakinarazi du nola ospitaleratu duten presoa. Froga batzuk egin eta espetxera eraman zuten berriz ere. Hiesa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011851
BERRIA
Euskadi
noticias
Pesimista alaia. Halaxe definitzen zuen Domingo Villarrek bere burua. Idazle galiziarra asteazkenean hil zen, buruko isuri baten ondorioz, 51 urte zituela. Ollos de auga -Ur begiak- eta A praia dos afogados -Itoen hondartza- bezalako eleberriei esker galizieraz idazten duten sortzaile ezagunenen artean kokatu zen Villa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011852
BERRIA
Euskadi
noticias
«Lasai aztertu behar da egoera hau, onik aterako bagara» Ordu eta erdi pasatxoko errepasoa kantu propioei: hori da 'Ezezagunak' kontzertua, kantariarentzat. Bere buruari egindako opari gisa prestatu du, eta bihar emango, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, musikari taldea lagun. «Bospasei urte daramatzat nire abesti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011853
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilera eraman dute Fernando Trapero guardia zibilaren gorpua. Gaur eguerdian estatu hileta egingo dute haren omenez, eta arratsaldean lur emango diote Madrilera eraman dute Fernando Trapero guardia zibilaren gorpua Gaur eguerdian estatu hileta egingo dute haren omenez, eta arratsaldean Fernando Trapero herenegun Bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011854
BERRIA
Euskadi
noticias
C aledonia latinetik datorren hitz bat da. Erromatarrak egun Eskozia denari izen hori jarri zioten, eta, Burdinezko Aroan, kaledoniarrak eremu horretan bizi ziren etniak ziren. Erromatarrek gorroto handia zieten, ez zutelako inoiz lortu lur hori konkistatzea, eta Ingalaterrako mugetan geratu ziren I. eta V. mendeen art...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011855
BERRIA
Euskadi
noticias
Krisiak enpresariek sortzen dituztela salatu du NaBaik. Arazoak dituzten enpresen kontuak aztertu ditu, eta gehienetan horien sorburua enpresaburuak direla dio Krisiak enpresariek sortzen dituztela salatu du NaBaik Arazoak dituzten enpresen kontuak aztertu ditu, eta gehienetan horien Bada azkenaldian makina bat lan gat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011856
BERRIA
Euskadi
noticias
Egia aitortuko dizut: beldurrak jota nago», esan du Jon Zirizak (Barañain, 1986), grabagailuaren argi gorria piztu den unean. Gure Esku Dago dinamikak Nafarroan duen koordinatzailea da Ziriza, eta igandeko ekitaldi handia hurbildu ahala, betebeharrak ari zaizkio pilatzen. Tartetxo bat hartu du Nafarroako Hitza-rekin so...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011857
BERRIA
Euskadi
noticias
Iñaki Bilbao presoak egarri eta gose greba mugagabea hasiko du bihartik aurrera Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito euskal presoak ostiralean amaitu zuen irail hasieratik egiten ari zen gose eta komunikazio greba. 50 egunez eutsi zion protestaldiari, baina AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak adier...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011858
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Frantziako Justiziak 2007an Iban Mayoren aurka hasitako prozesua artxibatu du UCIk, ez dizkiolako bidali eskaturiko frogak. Mayok EPOrekin eman zuen positibo, eta Vinokurov eta Morenirekin batera zegoen prozesuan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011859
BERRIA
Euskadi
noticias
Badaki non zapaldu. Hiru urteren ondoren, Iñigo Pascual binakakoaren finalerdietara itzuli da, «Titin ikaragarri jokatzen ari delako». Txapelketa kutunean aurrera egiteko aukera izan du, hala ere, faboritoak beste batzuk direla uste du. Hiru urteren ondoren, Iñigo Pascual binakakoaren finalerdietara itzuli da, «Titin i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011860
BERRIA
Euskadi
noticias
Jorge Luis Prats pianista birtuosoak Viktoria Eugenian joko du gaur Jorge Luis Prats piano jotzaile kubatarrak (Camaguey, 1956) ez du nabarmendu nahi izaten instrumentuaren aurrean esertzen denean. «Ez dut helburu jakin bat; ez publikoa emozionatzea, ezta parean ditudanak aho zabalik uztea ere. Ni izan beharrean, konpo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011861
BERRIA
Euskadi
noticias
Enpresek kredituak lortzeko oztopoak dituztela ohartarazi du Confebaskek. Hazkunde positiboa lortzen hasi arren krisia 2012ra arte ez dela gaindituko esan du Miguel Lazpiurrek Enpresek kredituak lortzeko oztopoak dituztela ohartarazi du Hazkunde positiboa lortzen hasi arren krisia 2012ra arte ez dela Nazioarteko krisia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011862
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA. Nepalgo udaberritik Pakistango udara. Monzoi garaia iritsi da Himalayara, eta Nepalgoen lekukoa hartuko dute Karakorumeko mendiek Monzoi garaia iritsi da Himalayara, eta Nepalgoen lekukoa hartuko dute Udaberriko sasoia bukatu da Himalayan. Monzoi garaia iritsi da, eta horrekin batera Tibeteko eta Nepalgo mendie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011863
BERRIA
Euskadi
noticias
I nfluencer esaten zaie sare sozialetan, eta orokorrean Internet bidez, jarraitzaile edo audientzia batengan ustezko eragina duten pertsonei. Ez dute zertan izan orain arteko pertsonaia erreferentzialak; pertsona arruntak izan daitezkeela esaten da. Esparru batean edo gai batean eragina sortzeko gaitasuna aitortzen zai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011864
BERRIA
Euskadi
noticias
San Markosek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan jarraitzea aztertuko du. San Markosko zabortegia ixteko prozedura administratiboa egiteko dago oraindik San Markosek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan jarraitzea aztertuko du San Markosko zabortegia ixteko prozedura administratiboa egiteko dago San Markoseko Mankomunitat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011865
BERRIA
Euskadi
noticias
Unai Emeryren Aston Villak eta Jose Luis Mendilibarren Olympiakosek Konferentzia ligako finalaurrekoetako joaneko partida jokatuko dute gaur (21:00), Birminghamen. Alejandro Arribas jokalariak dio oso entrenatzaile «ezberdinak» direla. Euskal Herriko entrenatzaile batek Konferentzia ligako finala jokatuko du maiatzaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011866
BERRIA
Euskadi
noticias
Langilerik gabeko saltokia. Euskal Herriko erosketa automatikoko lehen supermerkatua ireki dute Beasainen. 24 orduz irekita dagoen saltokiak harrera oso ona izan du herritarren artean. 170 produktu eskaintzen ditu. Euskal Herriko erosketa automatikoko lehen supermerkatua ireki dute Beasainen. 24 orduz irekita dagoen sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011867
BERRIA
Euskadi
noticias
Itun programatikoa «bide onetik» doa, eta datorren asterako espero da «Presarik gabe, baina etenik gabe». Ezkerreko parlamentari Marisa de Simonek halaxe laburbildu du Nafarroan akordio programatikoa lortzeko elkarrizketen nondik norakoa. Atzo bilera erabakigarria zuten Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011868
BERRIA
Euskadi
noticias
588. Nafarroako Gobernua eraginkor gidatzeko trebatzera doan gidariak. • Nafarroako Gobernuak, Garraio Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, era eraginkorragoan gidatzen ikasteko prestatutako ikastaroetan 588 auto gidarik hartu ahal izango dute parte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011869
BERRIA
Euskadi
noticias
Khaled al Masriren helegitea baztertu du beste behin AEBetako Justiziak AEB Ameriketako Estatu Batuetako CIA Inteligentzia Agentzia Zentralak, 2003ko abenduan, Mazedonian bahitu eta Afganistanera eraman zuen Khaled al Masri. Washingtonen aurka jarritako helegitea bigarren aldiz Richmondeko (Virginia) Helegite Auzitegi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011870
BERRIA
Euskadi
noticias
COVID-19a zabaldu denetik, egoerarik beltzenak ikustea eta kudeatzea tokatzen ari zaie osagileei, baita lanordu luzeak eta tentsio handiak pilatzea ere. Haien lana eskertzeko, milaka herritar ateratzen dira iluntzero balkoietara eta leihoetara, baina leku eta ordu batzuetan bereziki momentu hunkigarriak izaten dira. At...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011871
BERRIA
Euskadi
noticias
«Catarekin lehenbailehen bilera bat izateko eskaera egingo dugu, haren proiektua xehetasunez ezagutzeko. Positiboa da adjudikazioa enplegu gehien bermatzen zuen eskaintza delako»
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011872
BERRIA
Euskadi
noticias
Xabier Silveira nagusitu da Donezteben jokatutako finalaurrekoan Iaz atseden hartzea erabaki ostean, indartsu itzuli da Xabier Silveira Nafarroako Bertsolari Txapelketara. Lesakarra gailendu zen atzo Donezteben jokatutako saioan, 341 puntu lortuta. Finalaurrekoetan kantatzeko zuzeneko txartela lortu zuen horrela. Haren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011873
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertso jaialdia antolatu dute gaurko Villabonan (Gipuzkoa). Esperientzia handiko bertsolariak ariko dira kantuan: Andoni Egaña, Xabier Euzkitze, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Millan Telleria eta Sebastian Lizaso.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011874
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskola kristauek beti fiskaltzan salatuko dituzte sexu abusuak Sexu abusuen aurkako protokolo berria jaso dute Kristau Eskolako kide diren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 131 zentroek eta Nafarroako Eskola Katolikoetako 40 ikastetxeek. Espainiako Eskola Katolikoak federazioak osatu du, eta zentroetako zuzendariei bidali d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011875
BERRIA
Euskadi
noticias
Lanbide batean zenbat eta emakume gehiago egon, orduan eta handiagoa da soldata arrakala Gizonen eta emakumeen arteko soldaten arteko ezberdintasuna are handiagoa da lanbidea feminizatuagoa den heinean. Hau da: lanbide batean emakumeen kopurua handitzen den aldiro egiten du gora gizonekiko duten soldata diferentziak er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011876
BERRIA
Euskadi
noticias
Gobernuburuek erein dute hazia: «birusaren aurkako gerran» gaude. Militarrak, kaleetan desfilatzen; udaltzainak, soldadu izatera jolasten; eta balkoitar batzuk, polizia bihurtuta. COVID-19a armekin akabatzeko modurik balego, asko pozik irtengo lirateke antortxa eta sardeekin patruilatzera. Jakina: gerraren metafora ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011877
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Arabako euskaltzaleen elkarteek eta Topaguneak agerraldia egin zuten atzo Arabako Biltzar Nagusietan, «euskaldunon hizkuntza komunitatearen eta normalizazioaren beharrei erantzungo dien hizkuntza politika ausarta» eskatzeko. Arabako erakundeen elkarlan jarrera eta diru laguntzak duintzea eskatu dute. Euskara t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011878
BERRIA
Euskadi
noticias
Mercedes Gasteiz plantan ez dute kaleratzerik espero Igor Gebara Mercedesen Gasteizko langile batzordeko presidenteak esan du ez dituztela espero «neurri traumatikoak; adibidez, kaleratzeak». Fabrikaren jarduera apaldu egin da urte hasieratik, dieselaren krisiak gogor jo duelako han. Hainbat geldialdi egin dituzte, bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011879
BERRIA
Euskadi
noticias
LONDRES. Ingalaterra eta Galesko Auzitegi Goreneko epaile batek Abu Hamzaren estradizioa gelditu du. Astelehenean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Abu Hamzaren azken helegitea ezetsi, eta Erresuma Batuko bertze lau herritarrekin batera AEBetara estraditatzea onartu zuen. Guztiei «ekintza terroristak» egitea egozten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011880
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gu ez laguntzeko, krisia dute aitzakia erakunde batzuek» Gobernuz kanpoko erakundeek azaldu dute nazioarteko lankidetzan azken 25 urteetan eginiko lorpenak suntsitzen ari dela krisia; «gizarte aldaketarako» mobilizazioaren garrantzia nabarmendu dute. Krisiak gogor eragin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011881
BERRIA
Euskadi
noticias
AIZKORA. Unai Otaño eta Donato Larretxea ariko dira aurrez aurre Urrezko Aizkolarien 6. jardunaldian, gaur, Algortan (Bizkaia). Nafarra puntu premian dago, Floren Nazabalen aurka galdu baitzuen. Gipuzkoarrak, berriz, bi puntu ditu, eta, irabaziz gero, ziurtaturik izango luke sailkapenaren aurreko aldean egotea. Lehia e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011882
BERRIA
Euskadi
noticias
NEW DELHI. Indiako Poliziak jakinarazi duenez, herenegun gauean bost gizonek 22 urteko emakume bat bortxatu zuten Bombay inguruan. Emakumea kazetaria da, eta atzerriko hedabide batentzat lanean ari zen eraso egin ziotenean. Gutxienez, gizon bat atxilotu dute erasoarekin lotuta.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011883
BERRIA
Euskadi
noticias
Hego Euskal Herriko biztanleen %45ek «ondoeza» sufritu dute konfinamenduan Espainiako Estatuan herritarrei konfinamenduak nola eragin dien ikertu dute azterlanean, erkidegoka. Ikerketaren arabera, Hego Euskal Herriko herritarren %77k «ziurgabetasuna» nozitu dute itxialdiak iraun duen bitartean, eta %45ek diote «ondoeza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011884
BERRIA
Euskadi
noticias
Maria Paz Benito Iruñeko epaile instruktoreak egindako azalpen arrazoitua ez du tramiterako onartu Auzitegi Gorenak. Gorenaren arabera, Yolanda Barcinari leporatzen zaiona ezin daiteke delitutzat jo. Barcinari dagokionez, beraz, auzia artxibatu egiten da. CANeko Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorreko beste hiru kid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011885
BERRIA
Euskadi
noticias
«Humalarekin, zalantzaren esperantza daukagu; Fujimorirekin, ez da dudarik» Giza Eskubideen Amerika Arteko Auzitegian urraketa kasuak aurkeztea da Peruko Giza Eskubideen Aldeko Taldearen zeregina, baina ez hori bakarrik. Kaltetuen dauden eremutan ere lan egiten dute biktimekin. Enver Quinteros (Huancavalica, 1975) Apur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011886
BERRIA
Euskadi
noticias
Ondarroako BHIko bost neskak irabazi dute 'Kaixo Mundua' lehiaketa Ondarroako emakumeentzat (Bizkaia) topagune izan nahi du Etxelila webguneak: "Enpatia sortzeko topagunea, ikasteko eta informazioa jasotzeko tokia, jabekuntza sareak sortzeko espazioa, eta emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011887
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. Garaipen batekin hasi du denboraldia Ampo Ordiziak, herenegun Vigoko Unibertsitateari 21-16 irabazita. Getxok, aldiz, ezin izan dio bide beretik ekin, azken unean galdu baitzuen Cajasolen aurka (27-25). Luzapenean jaso zuen entsegu zigorra erabakigarria izan zen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011888
BERRIA
Euskadi
noticias
LEHEN LAN KONTRATUA. Senatuak lurperatu egin du CPE betiko, ordezko neurriak onartu eta gero . Asanblean gertatu bezala, eskuinak alde eta ezkerrak aurka bozkatu du Senatuak lurperatu egin du CPE betiko, ordezko neurriak onartu eta gero Asanblean gertatu bezala, eskuinak alde eta ezkerrak aurka bozkatu du Adieu CPE (Ag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011889
BERRIA
Euskadi
noticias
Roberto Fontanarosa. Urteak beteko lituzke atzoko egunez idazle argentinarrak. Futbolzalea bera, Rosario Central taldearen jarraitzailea. Hainbat lan egin zituen futbola ardatz hartuta. Ipuin batean, Viejo con arbol izenekoan, futbola artea dela esaten du nolabait, eta parekatu egiten du eskulturarekin, pinturarekin, d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011890
BERRIA
Euskadi
noticias
Negoziazio luzeen ondoren, Seaska eta Frantziako Hezkuntza Ministerioa ez dira ados jarri, eta, ondorioz, kolokan da ikastoletako eskola sartzea. Izan ere, amaitua da irakasleak esleitzeko hiru urteko hitzarmena, eta, berritu ezean, ikastolen eskola sartzea haserre gorrian eginen da. Horrela jakinarazi zuten Seaskako I...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011891
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazteen kontrako zigor eta epaiketak garaiz kanpokotzat salatu dituzte Euskal Herria «aro berri batean» dagoela eta aro horretan gazteen kontrako «epaiketa politikoak eta zigorrak» lekurik gabe gelditu direla aldarrikatu dute ehunka lagunek Donostian, Eleak mugimenduak deitutako manifestazioan. Segikoak izateaz akusatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011892
BERRIA
Euskadi
noticias
Telebistako dokumental baten bitartez iritsiko dira, lehenbizi, euskarazko bertsoak Frisiara. Eta, bigarren pausoan, bertsoak frisieraz egiten ikasteko prozesua martxan jarri nahi dute datozen hilabeteetan -Elmar Kuiper poetak kantatu zuen frisierazko lehen bertso inprobisatua, urrian, Omrop Fryslan katean-. Euskal kul...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011893
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. PSIKOLOGIA. Perfekzio bila. Perfekzionismoa izaeraren ezaugarri bat da psikologian. Ona izan daiteke, emaitza onak lortzeko bidea, baina ondorio kaltegarriak ere izan ditzake, neurriz kanpokoa baldin bada. Perfekzionismoa izaeraren ezaugarri bat da psikologian. Ona izan daiteke, emaitza onak lortzeko bidea, ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011894
BERRIA
Euskadi
noticias
GAURKOA. Epaitua eta espiatua. Frantziako LCRko bozeramailea bihar epaituko dute, difamazio auzian, Antoine Di Zazzo Taser pistola saltzaileak salaketa jarririk. Di Zazzo Besancenoten kontrako espioitza egiteagatik auzipetu dute. OLIVIER BESANCENOT Frantziako LCRko bozeramailea bihar epaituko dute, difamazio auzian, An...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011895
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikerlari artxibategietan, irakasle Musikenen zein interprete han eta hemen, ildo asko ditu musikari honen jardunak. Enpresari ere bihurtua da, euskal musikarien ondarea berreskuratu eta gizarteratzeko ahaleginean. Hala sortu du OndarE Oficina (OE). Udaletxe aldetik dator Josu Okiñena (Donostia, 1971) Parte Zaharrera, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011896
BERRIA
Euskadi
noticias
11.500 pertsona urik gabe izango dira bihar Bilbon BILBO. Bilboko Zorrotza auzoko bizilagun guztiak urik gabe izango dira biharko 22:00etatik ostiraleko 08:00ak arte. Ur mozketak 11.500 laguni eragingo die, Fran Viñez udaleko lan eta zerbitzuen areako buruak jakinarazi duenez. Kastrexanako biltegian konponketa batzuk e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011897
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguraldi ona heldu ahala, bor-bor egiten dute jaiek Euskal Herri osoan. Txosnak eta karpak herriz herri barreiatzen dira, udazkeneko euriarekin nonahi hazten diren perretxikoak bezala; eta txupinazoz txupinazo, lehen suziritik azkeneraino, festa, musika, dantza eta, oro har, jai giroa lurralde osoan kutsatzen da. Aurte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011898
BERRIA
Euskadi
noticias
Egiguren: "Orain arte sozialistok ez dugu beste euskal ezkerrarekin aliantza bat egiteko aukerarik izan" Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak Hamaika Telebistako elkarrizketa saio batean esandako batzuk: - "Zorte txarra izan dugu euskaldunok nazionalismoa bizkaitarra izateagatik. Sabino Aranak abertzaletasuna Nafarroan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011899
BERRIA
Euskadi
noticias
Siriaren arma kimikoak deusezteko akordio bat lortu dute Errusiak eta AEBek Errusia eta Ameriketako Estatu Batuak ados jarri dira Siriako arma kimikoak deusezteko. Horretarako, dituen arma kimikoen zerrenda bat osatu beharko du Siriako Gobernuak. John Kerry Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkariak eta Sergei Lavr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011900
BERRIA
Euskadi
noticias
Aguraingo (Araba) Frenetik hardcore taldea Guillotina disko berria aurkezten dabil azken asteotan. Kaos Etiliko eta Kaotiko taldeetan ibilitako Fonta musikariaren azken egitasmoa da Frenetik. Haiekin batera, Azpeitiko (Gipuzkoa) Egurra ta Kitto taldea arituko da. Ska musika oinarri du seikoteak. 2008an eman zuen lehen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011901
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Batzordeak entzungor egin dio berriro Kataluniako auziari Katalunia independente bat Europako Batasunetik kanpo baino gehiago, barruan ikusten du Generalitateak. Trantsizio Nazionalerako Aholku Batzordearen azken txostenak, landu duen seigarrenak, arnasgunea eman dio Artur Masen Gobernuari. Baina Bruselak Kata...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011902
BERRIA
Euskadi
noticias
«Batuta» ETAren bukaera hurbilago dela dio Zapaterok. ETAren aurkako politika «zuzendu behar» duela berriro ez esatea eskatu dio Zapaterok Raxoiri «Batuta» ETAren bukaera hurbilago dela dio Zapaterok ETAren aurkako politika «zuzendu behar» duela berriro ez esatea eskatu ETAren aurkako borrokan baikor agertu da Jose Lui...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011903
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Hamaika telebistak gaur jakinaraziko du zein diren Hamaika-klik lehiaketako irabazleak. Halaber, aurkeztu diren bideoak emango ditu kateak, gaur eta bihar, 22:00etan. Bideo laburrak, mikro bideoak eta istorioak kategorietan sailkatuta emango dituzte. 11. urteurrena ospatzeko antolatu dute ikus-entzunezkoen le...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011904
BERRIA
Euskadi
noticias
Rider legea martxan jarriko da eta Glovo eta Deliveroo bezalako enpresek, orain arte autonomoak ziren riderrak soldatapeko langile bihurtu beharko dituzte. Hiru hilabete, baina, asko da egoera legeztatzeko eta bitartean langileak erasotzeko aukera dauka enpresak. Glovon, azken asteetan, algoritmoak modu desberdinean fu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011905
BERRIA
Euskadi
noticias
Sestaoko ACB lantegiko beharginek itxialdi mugagabeari ekin diote Goizeko seietan itxialdi mugagabea hasi dute beharginek Sestaoko altzairutegiaren plantan (Bizkaia). Atzo batzarrean erabaki zuten protesta neurri horrekin hastea, harik eta lantegiaren itxiera mugagabea bertan behera geratzea lortzen duten arte. Txandak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011906
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazte bat atxilotu dute Gasteizen emakume bat jo eta mehatxatzeagatik Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu du bart Gasteizen, gerrikoarekin emakume bat jotzen ari zela. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lagunak ziren biak eta emakumea dirua emateari uko egin diolako jo du ustez gizonak. Gizonaren erasoa geratu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011907
BERRIA
Euskadi
noticias
ARGINDARRAREN PREZIOA GAUR: MEGAWATT-ORDUA EUROTAN Argindarra azken 22 hilabeteetako merkeen egongo da gaur Hego Euskal Herrian: megawatt-ordua 5,47 euro ordainduko da. Tenperatura epelek eta haizeak eragin dute jaitsiera. Argindarra sortzeko gasaren prezioari jarritako muga izango ez balitz, 50 euroak gaindituko zitue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011908
BERRIA
Euskadi
noticias
Londresen 'terrorismoaren' aurkako legea salatu du NBEk Kezka agertu du NBE Nazio Batuen Erakundeak, Erresuma Batuko Gobernuak gaur onartu asmo duen terrorismoaren aurkako legearen gainean. Kargurik gabeko atxiloaldia 28 egunetik 42ra luzatu nahi du Londresek, terrorismo kasuetan. «Erresuma Batuak giza eskubideak berma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011909
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelgo Alderdi Laboristak osatu ditu urtarrilaren 22ko bozetarako hautagai zerrendak; Shelly Jajimovitx kazetaria izango da burua, eta tartean daude ikasle eta gizarte mugimenduetako zenbait buruzagi. Benjamin Netanyahuren Likud alderdiaren aldean, politika sozialagoak proposatzen dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011910
BERRIA
Euskadi
noticias
«Literatura dramatiko itzulia, hein batean, musika partitura baten antzekoa da» Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak 'IV. Esperientzixak: Itzulpena Oholtzara' ekitaldia antolatu du gaur Donostian. Itzulpegintza dramatikoa aztertuko dute, mahai inguru eta interpretazioekin. Euskarazko antzerkigintzaren esparruan gogoet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011911
BERRIA
Euskadi
noticias
ZERBITZUEN LIBERALIZAZIOA. Jatorri herriaren atala moldatuta, aurrera egin du "Bolkestein arauak" . Sozialistek eta popularrek itunari eutsi diote, eta Europako Parlamentuak onartu egin du zerbitzuak liberalizatzeko araua Jatorri herriaren atala moldatuta, aurrera egin du 'Bolkestein arauak' Sozialistek eta popularrek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011912
BERRIA
Euskadi
noticias
Arkitektura eta Interiorismoko FAD sarietan garaile eta finalista suertatutako lanak Iberiar penintsulan egindako lanik abangoardistenak ei dira. Hego Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatuta, egunotan Iruñeko autobus geltokian ikus daitezte, abenduaren 23ra arte. Diseinua eta Artea Sustatzeko Kataluniak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011913
BERRIA
Euskadi
noticias
Oraintxe beteko da urtebete Tindufen egoteko aukera izan nuenetik. Han dago saharar herria, beraiena ez den lur batean bizitzera kondenatuta. Azken hilabetean askotan pasatu zaizkit burutik sahararrak. Ez daude palestinarren egoera berean, baina batzuk eta besteak haien lurretik bidali egin zituzten. Historiatik ezer e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011914
BERRIA
Euskadi
noticias
Dena amaitu da, irabazi egin dugu eta kito. Kalera irten eta maskararik gabeko jendea ikusten dut taldean metro erdira hizketan. Instagram begiratu eta besarkadak zein bilerak ikusten ditut etxe barruetan. Nick Cavek kontzertu handi bat iragarri du Atenasen ekainerako, hiriburuko jaialdia itzuliko omen delako. Tabernet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011915
BERRIA
Euskadi
noticias
Behin indarkeriaren arazoa gaindituta, euskal gatazka «erabakitzeko eskubidearen bidez» konpondu behar dela esan du Raquel Modubar Ezker Batua-Berdeak alderdiko Bizkaiko zerrendaburuak. Haren esanetan, «herriaren hitzari ez zaio beldurrik izan behar». Horregatik, Modubarrek aurreratu du gisa horretako erreferendum bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011916
BERRIA
Euskadi
noticias
Felix Linaresek 'La noche de...' saioa utziko du, 28 urteren ondoren ETB2 utziko du kate horretako aurkezle mitikoenetako batek: Felix Linaresek, La noche de... saioaren aurkezleak. Linaresek berak eman zuen albistea bart gaueko atalean. Saioa 1995. urtean estreinatu zuten, eta, 28 urteren ostean, 1.500.a izango da 75 ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011917
BERRIA
Euskadi
noticias
Oniritzia lortu du Zubietako erraustegiaren diseinua, eraikitzea, finantzatzea, mantentzea eta kudeatzea jasotzen dituen adjudikazioak, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren batzar orokorraren gehiengoak alde bozkatuta. Partzuergoko kide guztiak joan ziren atzo bilerara, eta bozketaren emaitzak baiezko biribila jar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011918
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau baby maite ditut. Nahi dudana ematen didate beti. Esaten diedanean, larrua jotzen dute. Batek ere ez du bainarik esaten». Sumindura piztu duen kanta baten zatia da, Malumak gazteleraz kantatzen duena. Cuatro babys horrela hasten da, eta antzeko mezu matxistekin jarraitzen du: «Emakume denek nirekin larrua jo nahi d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011919
BERRIA
Euskadi
noticias
APOSTASIA. LUIS ARANALDE Aginagako apaiza . «Apostasia Elizaren kontrako errebolta da, sinesmenaren ukoa baino gehiago» «Apostasia Elizaren kontrako errebolta da, sinesmenaren ukoa baino Luis Aranalde (Gaztelu, Gipuzkoa, 1941) gaur egun Aginagako (Usurbil) parrokiako erretorea izateaz gainera, Donostiako Ibaetako parro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011920
BERRIA
Euskadi
noticias
Politikan eta nazioarteko harremanetan, normalean, bestelakoak izan ohi dira albisteak: gatazkak, gerrak, ezinikusiak, liskarrak, haserreak eta iskanbila. Baina, azkeneko aste honetan, izarrak eta planetak modu bitxiren batean lerrokatu bide dira. Iranek eta 5+1 Taldeak akordioa itxi dute, hamarkada pasatxoko negoziazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011921
BERRIA
Euskadi
noticias
Ronaldoren gol bati esker irabazi dio Portugalek Marokori Cristiano Ronaldo Real Madrileko jokalariak golak egiten jarraitzen du. Partida hasi bezain laster, 4. minutuan egin du gola, korner jokaldi batean, buruz. Partida erabaki du Ronaldoren gol horrek, neurketako bakarra izan baita. Hiru puntuak eskuratuta, Portugal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011922
BERRIA
Euskadi
noticias
Urrutikoetxea baikor da, eta lau t'erdirako garaiz sendatuko dela uste du Mikel Urrutikoetxeak uste du lau t'erdikorako sendatuko dela. Zaratamoko aurrelariak bost zentimetroko zuntz-haustura egin zuen izterrean irailaren 16an, eta orain osatzeko denbora behar du. Atzo onartu zuenez, bera baikorra da. «Ea hilaren 9rako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011923
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure ekoizpen ehuna eta bere geroa askoren agendan lehentasun dira azken aldion. Gutxi dira horrenbesteko eragina duten arloak. Fagor Etxetresnak-ek hartutako azken erabakiek eta hauek eragindako dardara adibide ona dira. Ogibidea edo nahiago bada Euskal Herriaren ekoizpen eredua eta bere lehiakortasuna herri izaerako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011924
BERRIA
Euskadi
noticias
Algecirastik Madrilgo ospitale batera eraman dute Iñaki de Juana . Madrilgo 12 de Octubre erietxera eraman dute gose greban gaur 62. eguna beteko duen euskal presoa Algecirastik Madrilgo ospitale batera eraman dute Iñaki de Juana Madrilgo 12 de Octubre erietxera eraman dute gose greban gaur 62. eguna Iñaki de Juana Mad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011925
BERRIA
Euskadi
noticias
Ziur asko, Hotmail izango zen Interneten aspalditik nabigatzen dutenen lehendabiziko posta. Baina hamasei urteren ostean, erabiltzaile berrientzat zaharkitua geratu da, Microsoft-ek egindako hutsengatik. Horren jakitun, marka aldatzea erabaki, erabat itxura aldatu, eta funtziona- litate berriz josi dute zerbitzu berria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011926
BERRIA
Euskadi
noticias
Lapurtzen duenaren keinua egin du eskuarekin airean Kozma taxi gidariak, eta poltsikoraino eraman du itxi berri duen ukabila. «Greziako politikariak mafia dira». Mapan helbidea aurkitzeko lupa handi bat jarri du ezkerreko begian, baina betaurreko barik gidatu du jarraian irribarretsu, begiak itxita ere zuzen gidatuko z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011927
BERRIA
Euskadi
noticias
Adituek diote beharrezkoa dela bakerako heziketa. 'Bakea giza eskubide gisa: nazioarteko kodifikazio prozesu baterantz' lelopean udako ikastaroa hasi dute Donostian Bakea eskubide gisa errespetatu behar dela azpimarratu dute han bildutako adituek 'Bakea giza eskubide gisa: nazioarteko kodifikazio prozesu baterantz' Bak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011928
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Arce artistaren Donostiako doinua, 80. Musika Hamabostaldia erakusketa izango du oinarri abuztuko Donostiako San Telmo Gauak. Hala, bisitariek hura ikusteko aukera izango dute, 20:30etik 00:00etara. Horrez gain, eliza eta klaustroa ere zabalduko dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011929
BERRIA
Euskadi
noticias
Estalperik gabeko zinema zikloa bueltan da Andre Maria Zuriaren jaien ondoren. Hainbat proiekzio egingo dituzte irailera arte. Helburua ekintza kultural zabala eta orotarikoa eskaintzea da, edonork gozatzeko modukoa. Film mota oso desberdinak hautatu dituzte. Larunbatean, Los Tipos Malos haurrentzako filma emango dute....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011930
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilduren lanerako ezgaitasuna, programa falta, egitura gabeziak, ikuspegi instituzionalaren eza, oposizioan askoz ere erosoago egotea agintzen baino... Hauteskundeen ondoren, horiek eta horien antzeko ezintasun estrukturalak eta inertzia praktikoak egotzi zaizkio koalizioari. Balirudike ez dakitela ezetz esaten baino, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011931
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskara izanen da Aitzinaren lehentasuna ikasturte honetarako BAIONA. Zuk euskara, euskarak zu lelopean, euskaldunen eskubideen aldeko aktibazioan eragin nahi du Aitzina gazte antolakundeak aurtengo ikasturtetik aurrera. Euskarazko akatsak dituzten bide seinaleak jarriko dituzte jomugan, eta ekintza desobedienteak ere ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011932
BERRIA
Euskadi
noticias
Brasilen ondoren, Kanada ere sartu da atzeraldian. Hego Amerikako erraldoiarena baino apalagoa da Kanadarena -%0,1 egin du atzera BPGak azken hiruhilekoan-, eta lotura zuzena du petrolioa merkatzearekin. Atzeraldia batez ere Albertan gertatu da, hor pilatzen baita produkzioa. Probintzia horretan soilik 35.000 lagun kal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011933
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar minutu baino gutxiagoko paseo bat baino ez da. 750 metro xixtrin Landako guneko ordenagailuaren pantailatik izenik gabe mantenduko dudan jatetxeko mahairaino. 750 metro, eta, halere, amildegi abisal bat. 2016ko abenduaren 3a, nobedadez betetako larunbata Durangoko Azokan, eta bezeroz betetako larunbata 750 metror...
cc-by-sa 4.0