id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0011934 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizikleta banaren gainean jarrita, Joseba Apaolaza mikrofonora noiz gerturatuko zain dago aktore talde osoa Bilboko Otxarkoaga auzoko Harrobia entsegu aretoan. Iñake Irastorzak eskuekin eragiten die gurpilak gora dituen bere bizikletaren gurpilei, eta haurtzarotik berreskuratutako musika horrekin sartzen du Apaolazaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011935 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela hamarkada batzuk hasi ziren Afrikako eta Asiako milaka herritar urtero bizitza arriskatzen Mediterraneoa gurutzatzeko, pobrezia eta gerrak gibelean utzita Europan segurtasun fisikoa eta ekonomikoa lortzeko ametsa betetzeko. Ez da berriki sortutako fenomenoa. Memoria ariketa txiki bat egitea nahikoa da horretaz oh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011936 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haurrak haurtzaindegira eramaten dituztenek ezingo dute hartu 16 asteko gurasotasun baimena
Eusko Jaurlaritzak aurki kaleratuko du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langile guztientzako hamasei asteko gurasotasun baimenak arautzen dituen dekretua, eta horrek jasoko dituen muga batzuen berri eman du: baimena eskatzen dutenek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011937 | BERRIA | Euskadi | noticias | CARACAS. Venezuelako Miranda estatuko parlamentuak Henrique Capriles gobernadorearen «hutsune absolutua» salatu du Justizia Auzitegi Gorenean. PSUV alderdiko diputatuek proposatu dute salaketa jartzea, eta parlamentuaren gehiengoak onartu du. Mirandako Gobernua alde batera uztea egotzi diote Caprilesi. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011938 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz literatura sariketan parte hartzeko epea ireki zuen herenegun, eta otsailaren 20ra bitartean egongo da irekita. Euskarazko sariketan parte hartzen dutenek, Goizalde Landabasoren Memoriaren mutazioa kontakizuna amaitu beharko dute; gaztelerazkoan, berriz, Juan Carlos Marque... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011939 | BERRIA | Euskadi | noticias | NUP handitzea aztertu dute Asiron alkateak eta Karlosena errektoreak IRUÑEA. Nafarroako Unibertsitate Publikoa handitzea eta haren jarduna hirigunera gerturatzea izan zuten atzo hizpide Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Alfonso Karlosena NUPeko errektore izendatu berriak, bien arteko lehenengo bileran. Udalak uniberts... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011940 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gobernuaren planak ez du konponduko presoen auzia, Urizarren ustez Pello Urizar EAko idazkari nagusiaren esanetan, Espainiako Gobernuak lehengo astean iragarri zuen presoen «gizarteratze planak» ez du konponduko euskal presoen auzia. Urizarrek azaldu duenez, ETAk desagertu egin behar du, baina Espainiako Gobernuak ere ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011941 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amnistiaren aldeko martxan parte hartzera deitu dute BILBO. 150 atxikimendu inguru lortu ditu Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaroaren 28rako Bilbon deitutako martxak. Taldeen artean, besteak beste, Eusko Ekintza alderdia, Komite Internazionalistak eta Sare Antifaxista daude. Baita Alfonso Sa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011942 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argindarrak joan den ostegunean hautsi zuen bere inoizko markarik handiena Iberiar penintsulako merkatuan, batez beste 288 euroan salerosi zelako megawatt-ordua. Gaur 185 euroan salerosiko da, atzoko antzeko prezioan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011943 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Anaitasunak ezin izan zuen ezustekoa eman, eta 21-31 galdu zuen atzo Valladoliden aurka. Bisitariek lehen zatian utzi zuten erabakita lehia (6-19 atsedenaldian), eta bigarrenean aise eutsi zioten aldeari. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011944 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irango eta 5+1 Taldeko adituak uztailaren 3an bilduko dira berriz Hirugarren ahaleginean ere ez dira ados jarri, baina beste hitzordu baterako eguna jarri dute: uztailaren 3an Istanbulen bilduko dira Irango eta 5+1 Taldeko adituak. Bi egun jardun dute berbetan, Moskun, Iranen programa nuklearrari buruz, eta Catherine A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011945 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pakistango Islamabad hirian dozenaka lagun hil ziren atzo, ekintzaile suizida batek hotel baten aurrean bonba-auto bat leherrarazita.
Gutxienez 60 lagun hil ziren eta beste 90 zauritu. Marriott hotelak, baina, su hartu zuen eta barruan hildako gehiago egon daitezkeela uste dute. Leherketak gas isuri bat eragin zuen, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011946 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Unibertsitateko aditu batek dio gorrotoa bezalako sentimenduek klik gehiago sortzen dituztela
«Gorrotoa bezalako sentimendu biziek eta emozio indartsuek klik gehiago sortzen dituzte, eta hori da plataformek bilatzen dutena», adierazi du Eleonora Esposito Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileak. Horregatik, «... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011947 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ingalaterran atxilotutako gazteen aurkako auzi saioa 25era atzeratu dute Ingalaterran atxilotutako gazteen aurkako auzi saioa 25era atzeratu Joan den ostiralean Ingalaterrako Sheffield hirian atxilotutako Iñigo Albisu, Ana Lopez eta Zigor Ruiz euskal herritarren aurkako auzi saioa Londresko Westminsterko Auzitegiko epa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011948 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Jon Aberasturi (Trek) balentria egitekotan izan zen atzo. Txirrindulari gasteiztarra bigarren sailkatu zen Erromandiako Itzuliko hirugarren etapan. Ethan Hayterrek (Ineos) bakarrik hartu zion aurre esprintean, lehen etapako irabazleak. Rohan Dennisek (Jumbo) eusten dio sailkapen nagusiko lidergoari. B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011949 | BERRIA | Euskadi | noticias | ABUJA. Motozikletetan iritsitako 150 pistolarik 48 lagun hil zituzten asteartean Nigeriako Kizara herrixkan. Tiroka eta aihotzekin egin zieten eraso herritarrei. Hildakoen artean daude herriko buruzagia, imam burua eta zaindari taldeko burua. Boko Haram talde islamikoak, berriz, bederatzi ikasle hil zituen atzo Maidigu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011950 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakume bat hil da Bilbon, etxe bateko bosgarren solairutik erorita Andre baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza Bilbon. Gaur arratsaldean gertatu da: eraikin batetik erorita hil da emakumea. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako lehen datuen arabera, bosgarren solairutik erorita hil da emakumea. Gordoniz k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011951 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pieza txiki asko, zuriak, lauki formakoak gehienak, hainbat eratara pilatuta, kristal baten atzean kokatuta, gelaren albo batean, beste artelan askoren ondoan. Zure begietara, hain gutxi, eta, aldi berean, hainbeste. Gainontzekoa alde batera utzita, Jorge Oteiza bere estudioan aritu zen lanean zenbait urtez, buru-belar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011952 | BERRIA | Euskadi | noticias | ISLAMABAD. Gutxienez 63 pertsona hil eta berrehundik gora zauritu dira Pakistan mendebaldeko Balutxistan eskualdean. Motor batek eztanda egin du Kuetta hiriko merkataritza gune jendetsu batean, xiiten auzo batean. Eskualde horretan, ordea, gehiengoak sunitak dira, eta azken hilabeteotan nabarmen ugaritu dira xiiten aur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011953 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sozialistek "eskuak libre" dituzte 2015eko aurrekontuei begira Idoia Mendiaren arabera, Eusko Jaurlaritzak aurkezten dituen aurrekontuek "herritarren beharrei erantzuten badiete", hitz egitera esertzeko prest daude. Hala ere, azaldu du PSEk "eskuak libre" dituela: "Ekonomia eta enplegua babesten ez badira, alderdi sozi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011954 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela 43 urte, 1972an, soldadu britainiarrek hamalau herritar hil zituzten Derryn, Igande Odoltsuan; Gasteizen Michelin enpresa itxi behar izan zuten langileen grebaren ondorioz; sahararrek euren etorkizuna «libre» erabakiko zutela esan zuen Espainiak; komando palestinar batek hamaika atleta israeldar hil zituen Munich... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011955 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urkulluk adierazi du Emakunde «indartu» egingo dela sail batean sartuta Oposiziotik zein mugimendu feministatik jasotako kritikei entzungor egin die Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Adierazi du Emakundek Lehendakaritzatik kanpo geratuta ere transbertsala izaten jarraituko duela; are gehiago, Justizia et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011956 | BERRIA | Euskadi | noticias | Batzuetan, Ipar Euskal Herriko administrazioetan euskara teknikari gisa ari garenak arno basoan erori den ogi puxka trabagarria bezalakoak garela iruditzen zait. Edo beste batzuetan, estropada batean jarriak garela, korrontearen kontra, laguntzarik gabe eta lemazainik gabe arraunean ari izan behar garen sentsazioa dut.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011957 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udalerritik atera ahal izango da, eta ostalaritzak ateak irekiko ditu berriz Urriaren 26tik eta azaroaren 6tik indarrean diren neurriak malgutu egingo ditu Jaurlaritzak. Alde batetik, udalerrietatik irteteko debekua kendu du, eta probintziara zabalduko du mugitzeko muga hori; ondorioz, arabarrak Araban, bizkaitarrak Bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011958 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaragoza fiskalak EAE-ANV ikertzeko asmoa agertu izana salatu du Batasunak Zaragoza fiskalak EAE-ANV ikertzeko asmoa agertu izana salatu du Auzitegi Nazionaleko Javier Zaragoza fiskalak atzo egindako adierazpenei erantzun die Batasunak. EAE-ANV alderdiak ETArekin zerikusia izan dezakeelakoan, alderdia ikertzen ari dire... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011959 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Espero ez nauten lekuan ere utzi nahiko nuke nire arrastoa»
Azken bi finaletan «itzalean» sentitu du bere burua Beñat Gaztelumendik. Aurtengoan, ordea, itzal horretatik atera, ahaldundu, eta mugarik gabe aritu nahi du, ariketen erritmoa markatuz.
Burua irekita, bihurrekeria puntu batekin eta sortzeko jarrerarekin joan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011960 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gabonetako merkealdien lehen eguna dute gaur Londresen, eta metroko langileak 24 orduko greba egiten ari dira. Enpresak aurrez esan zuen zerbitzuak funtzionatuko duela, metroan bertan neurriak hartuta eta autobus batzuk jarrita, baina atzerapenak izaten ari dira eta linea batzuk ez dabiltza.
Alef sindikatuak deitu du g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011961 | BERRIA | Euskadi | noticias | Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak azken urte honetan bilera bat egin du Bizkaiko eskualde bakoitzean, parte hartu nahi izan duten herritarrekin. Seguruenik enplegua izango zen bizkaitar horien kezka nagusietako bat. Eskualdeetako mugitzeko arazoak ere aipatuko zizkioten. Baina asteon kontatu du bilera «guzti-gu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011962 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rock eta punk kontzertuak. Gramones eta Porco Bravo taldeek kontzertua emango dute gaur Bilboko Kafe Antzokian
Gramones eta Porco Bravo taldeek kontzertua emango dute gaur Bilboko Porco Bravo eta Gramones taldeen musika emanaldia entzuteko aukera Porco Bravo Barakaldoko (Bizkaia) taldea 2004. urtean sortu zen, eta ordu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011963 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Realak Atletico Madrilen kontra jokatuko du Espainiako Kopako final-laurdenetan, hilaren 21ean edo 22an, Zubietan. Partida bakarrera jokatuko da kanporaketa, eta irabazlea finalerdietan ariko da. Bi taldeek behin jokatu dute denboraldi honetan, Madrilen, eta etxeko taldeak 3-2 irabazi zuen. Duela bi urte, berr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011964 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Estudiantes mendean hartu eta jaitsierako mamua uxatzen has daiteke Lagun Aro
Estudiantes mendean hartu eta jaitsierako mamua uxatzen has daiteke Lagun Arok jaitsierako mamua uxatzen hasteko aukera ona du gaur balantzea du Bidorretaren taldeak eta garaipenak lasaitasun handia eman diezaioke. Porrotak, aldi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011965 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 FORMULA. Olivier Panis gidariak erretiroa hartuko duela iragarri du.
Olivier Panis gidariak erretiroa hartuko duela iragarri du 38 urte ditu eta egun 1 Formulan ari direnen artean gidari beteranoena bera da. Atzo iragarri zuen Olivier Panis frantziarrak, Brasilgo Sari Nagusia bukatutakoan, erretiroa hartuko duela. To... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011966 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irratigintza alternatiboaren erronka berriak aztertuko dituzte Bilbon mintegi batean. Tas-Tas irratia da antolatzailea, eta Euskal Herriko zein nazioarteko adituek hartuko dute parte
Irratigintza alternatiboaren erronka berriak aztertuko dituzte Bilbon Tas-Tas irratia da antolatzailea, eta Euskal Herriko zein nazioarte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011967 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hasia da zerga aitorpen epea, eta, urtero bezala, hemen ditugu sekula ordaintzen ez dutenak, hots, eliza katolikoa, denon artean betetzen dugun kutxatik zerbait lortu nahian. Mezuaren leloa, «hainbesterengatik» ( xtantos ), eta estetika ez da aldatu urteetan: jende gaztea adinduekin, gaztetxoekin, elbarrituekin lanean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011968 | BERRIA | Euskadi | noticias | Galdutako bi mendizaleak onik aurkitu dituzte Belaguan Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, goizeko bederatzietan hasi dituzte mendizaleak bilatzeko lanak. Aurrena, haien autoa bilatzeari ekin diote, Izaban bertan (Nafarroa).
Bizkaitarrak dira; 57 urte ditu aitak, eta 30 semeak; herenegun jarri ziren harremanetan az... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011969 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako Jesuiten ikastetxeko ikasleak negatibo eman du PCR proban Bertan behera utzi dituzte Donostiako Jesuiten ikastetxeko klase presentzialak, bertan egondako ikasle batek koronabirusaren sintomak izan baititu. PCR proba egin diote ikasleari, eta negatibo eman du. Oraingoz, ikasle denak bidali dituzte etxera, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011970 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Doug Liman. Aktoreak: Tom Cruise, Domhall Gleeson, Jayma Mays, Sarah Wright, Jesse piemons. Iraupena: 114 minutu. Generoa: Thriller.. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017.
Pilotu moduan AEBetako hegazkin konpainia handienean lan egin eta gero, Kolonbiako Medellin hiriko narkotrafiko kartel batentzat lan egiten hasi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011971 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abenduaren 31n estreinatu eta bi egun geroago, urtarrilaren 2an, trending topic bilakatu zen. Netflix plataformaren El vecino telesail berriaz ari naiz. Miguel Estebanek eta Raul Navarrok sortutako eta Nacho Vigalondo zinemagileak zuzendutako lanaz, hain zuzen. Superheroiak, drama eta umorea nahasten ditu. Jatorrizko i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011972 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euroguneko diruaren iturria itxiko zaio Greziari bi zapatu barru, eta horrek sekulako larritasuna gehitzen die bata bestearen atzetik porrot egiten ari diren negoziazio saioei. Erreskatea luzatzeko eskatzea galdegin zion atzo berriro Eurotaldeak Gianis Varufakis Greziako Finantza ministroari, baina hark ezetz erantzun ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011973 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bortxaketa saio bat gaitzetsiko dute gaur Azpeitian Igandean, 04:30 aldera, erasoa jasan zuen neska gazte baten oihuek urratu zuten isiltasuna Azpeitian, Sanjuandegi auzoan. Etxera bidean zihoan, eta atzetik jarraitu zion ustezko erasotzaileak; lurrera bota zuen, eta ahoa ere tapatu zion. Baina neskak aurre egin zion, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011974 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANTZERKIA. Alejandro Jodorowskyren Cabaret místico tailer kolektiboaren beste emanaldi bat programatzea erabaki du Bilboko Arriaga antzokiak, sarreren salmentak izan duen arrakasta ikusita. Horrenbestez, urriaren 29an ez ezik, 30ean ere izango da emanaldia, bi egunetan 20:00etan hasita. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011975 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kamioilari bat zendu da Lantzen; haren ibilgailua, bidetik irten, eta irauli egin zen
LANTZ. Kamioi gidari bat zendu zen atzo Lantzen (Nafarroa), istripu batean. Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, goizaldean gertatu zen ezbeharra, 03:10 aldera, N-121A errepidean. Iruñeko norabidean zihoala, ibilgailua eskuineko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011976 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizaldi erdi bat kontainer. GARRAIORAKO EDUKIONTZIAK. Orain 50 urte erabili zituzten lehengo aldiz kontainerrak merkantzien garraiorako; edukiontzi erraldoiek nabarmen merkatu dute garraioa ordutik, eta bizkortu.
GARRAIORAKO EDUKIONTZIAK. Orain 50 urte erabili zituzten lehengo aldiz kontainerrak merkantzien garraiorako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011977 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hendaiako ikastolaren auzian leporatu izan zaie Seaskari eta aitzineko auzapezari gauzak behar den bezala ez kudeatzea. Ziburuko ikastolaren inguruko zalapartan, aldiz, batzuek diote Seaskak ez duela negoziaziorako trebeziarik erakutsi, eta deusek ez duela behartzen udala ikastolari egoitza bat ematera... Beste herri b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011978 | BERRIA | Euskadi | noticias | Super Amara Bera Berak Espainiako Kopako zazpigarren finala jokatuko du segidan -hamalau daramatza guztira-, gaur, Mavireen kontra, Malagan. Montse Pucheren taldeak sufrituta lortu zuen atzo sailkapena, emozio handiarekin, Malagari gol bakarraren aldeaz irabazi baitzion finalerdietan: 26-25. Lehiako jokalaririk onenak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011979 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA › . «Kantuak giro bat, atmosfera bat, izatea gustatzen zait». Nick Caveren ondoan eta itzalean lan egin du 30 urtetan, baina azken aldian bakarka ere aritu da Mick Harvey. 'Two of Diamonds' azkeneko lana Bilbon aurkeztuko du. MICK HARVEY . Musikaria
«Kantuak giro bat, atmosfera bat, izatea gustatzen zait»
Nick C... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011980 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko ahaldun nagusiak banatu dizkie Bizkaitar Argia dominak hiru sarituei BILBO. Bilboko Guggenheim museoa, Bizkaiko Futbol Federazioa eta Bilboko Akordeoi Orkestra; guztiek aparteko aitortza merezi dute Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, eta, horregatik, atzo, Bizkaitar Argia sariaren ikurrak -dominak- eman zizkie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011981 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kultura guztien festa musikan bat eginda; horixe da Musikaren Eguna jaialdiaren funtsa. Bada, Urdiñarbeko (Zuberoa) Bil Xokoa elkarteak antolaturik, beste behin ere ez da musikarik eta bestelakorik faltako herriko txokoetan. Bihartik igandera bitarte egingo dute jaialdia, eta kontzertuak, film emanaldiak eta eztabaida ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011982 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ertzainek inguratu gabe entseatu dute Jaizkibel konpainiako kideek. EBk eskatu dio Hondarribiko alkateari alarde parekidea bermatzeko
Ertzainek inguratu gabe entseatu dute Jaizkibel konpainiako kideek EBk eskatu dio Hondarribiko alkateari alarde parekidea bermatzeko alarderako entseguak. Jaizkibel konpainiak, emakumeak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011983 | BERRIA | Euskadi | noticias | Perez Nievas zuzen zegoen behingoz: D eredua dugu Iturrama institutuan gertatu den guztiaren galtzaile nagusia. Bertzerik da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria noraino dagoen horregatik penaturik.
Euskal idazleek hainbat nobela eman izan dituzte azken hamarkadetan gure gatazka delakoaren atzaparretan ustekabea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011984 | BERRIA | Euskadi | noticias | Karrantzan baso lanetan langile bat hil dela salatu dute sindikatuek, Bilbon BILBO. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariak Bizkaiko Aldundiaren aurrean elkartu ziren atzo, joan den astean Karrantzan langile bat hil zela salatzeko. Baso lanetan ari zela, zuhaitz bat gainera erori zitzaion. Sind... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011985 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adegik bere txostenean dioenez, lan istripuak gutxitu egin ziren iaz Gipuzkoan. Elkarteak dio lanorduetan 14 langile hil zirela iaz, eta 2005ean baino 13 heriotza gutxiago izan zirela
Adegik bere txostenean dioenez, lan istripuak gutxitu egin ziren iaz Elkarteak dio lanorduetan 14 langile hil zirela iaz, eta 2005ean ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011986 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanferminetako erasotzaileak kartzelan sartzeko eskatuko du biktimaren abokatuak ere
Iragan ostiralean Nafarroako Fiskaltzak egin bezala, sanferminetako bortxaketaren biktimaren defentsak ere eskaera egin dio Nafarroako Probintzia Auzitegiari: kondenatutako bost erasotzaileak espetxean sar ditzala.
Auzipetuak ekainetik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011987 | BERRIA | Euskadi | noticias | Presoen aldeko topa egin dute jaien hasierarekin bat DONOSTIA. Euskal presoen aldeko topa egin zuten atzo iluntzean dozenaka lagunek Donostian, Aste Nagusiaren hasierarekin batera. Urteroko legean, azken urtebetean espetxetik atera diren donostiarrak igo ziren oholtza gainera. Gainera, hiriko 84 euskal presoen argazkia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011988 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Igande goizaldean Gasteiz hiri barruan autoarekin istripua izan zuen gazteak oso larri jarraitzen du, eta arnasa hartzeko laguntzarekin. 21 urte ditu, eta Gurutzetako erietxean dago (Barakaldo, Bizkaia); bertara eraman zuten, autoak su hartu zuelako istripuaren ondoren. Harekin batera emakume bat zihoan, 23 ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011989 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaio. 1885ean jaio zen, Idahoko herrixka batean, AEBetan.
Obra. Oso kritikatua izan zen XX. mendeko bigarren erdialdean bere joera politikoengatik. Era berean, kritiko askoren ustetan, XX. mendeko poesia berriaren zutarri nagusietako bat izan zen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011990 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urkullu: «PSOEk eta PPk euren artean bakarrik aldatu nahi dute estatu eredua»
PPk eta PSOEk estatu eredua euren artean aldatuko duten beldur dela adierazi zuen atzo EAJko presidente Iñigo Urkulluk, SER irratian egindako elkarrizketa batean. Erabakia alderdi nazionalistak eta Espainiako Gorteetan ordezkaritza duten gain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011991 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERRIAk metrika eredu baten berri emango du Pirinioetan Gertuko Komunikabideen Pirinioarteko Kongresua egingo dute gaur eta bihar La Seu d'Urgellen (Herrialde Katalanak), eta parte hartzaileen artean BERRIAko IKT arduradun Pello Urzelai egongo da. Bihar emango du hitzaldia Urzelaik: komunitatean oinarritutako hedabidee... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011992 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errebaliden aurkako aldarria kalera ateratzea aztertzen ari dira hezkuntzako eragileak. Espainiako elkarteek grebara deitua dute hilaren 26rako, eta harekin bat egiteko asmoa agertu dute eragile batzuek. Nafarroako Herrikoa guraso elkarteak, adibidez, babesa agertu dio deialdiari, baina beste eragile batzuekin ere hitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011993 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANKARA. Ekainaren 10etik aurrera hasiko ditu Turkiako Gobernuak nazioarteko hegaldiak. Zipre, Bahrain, Bulgaria, Qatar eta Greziarako hegaldiak izango dira lehenak, eta gero etorriko dira beste batzuk. Ankarak martxoaren 28an eten zituen nazioarteko hegaldiak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011994 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Beharrezkoa da izu giroa sortzea, nagusitasun arrastoa utzi behar da gu bezala pentsatzen ez duen oro eskrupulurik eta zalantzarik gabe ezabatuz. Inpresio handia sortu behar dugu, agerian zein ezkutuan Fronte Popularraren babeslea den oro fusilatu behar da». Emilio Mola jeneralaren adierazpenak dira, 36ko altxamenduak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011995 | BERRIA | Euskadi | noticias | XIX. mendean frantsesen eta espainiarren kontra borrokatu zen Xavier Mina nafarraren inguruan mintzatuko dira historialariak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011996 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bat amaituko den tokian hasiko da bestea. Hori egiten du itzalak, eta gauza bera egingo du emakumezkoen Frantziako Tourrak. Gizonezkoen lasterketa bukatuko den egun eta toki berean abiatuko da andreena. Ospea eta ponperia dituen lasterketari itzal egin nahi dio. Lehendabiziko etapa Parisen jokatuko da osoki. Eliseoko Z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011997 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Idoia Mendia PSEko idazkari nagusi hautatu berria lurraldeetako idazkari nagusiekin bildu zen atzo. Elkarrekin argazkiak egiteko aukera eman zien hedabideei, eta lehen eginbeharra zein duten erakutsi zuten: batasun irudia eman eta «ziklo berrirako» egokitzea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011998 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Azazetako (Araba) parke eolikoa egiteko administrazio baimena eman dio Eusko Jaurlaritzak Aixeindarri. Hala ere, ingurumenari lotutako zenbait aldaketa egin beharko dituzte. Flora babesteko, adibidez, eremu babestuetatik hurbil kokatu nahi dituzten hiru errota lekualdatu beharko dituzte. Uste dute bi urte beha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011999 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gertaera bera interpretatzeko adina modu daude gertaera horren erabilera interesatuak egiteko. Albistearen txarra aitortu eta berriro ez gertatzeko bideak jartzea izan liteke bat, eta albistearen txarra apustu politiko jakin baten gainean zalantzak sortu eta zabaltzeko erabiltzea izan liteke beste bat.
Larunbatean Fran... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012000 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskarari lehentasuna emateko neurriak auzitara eraman dituzte Espainiako Estatuko abokatuak auzibidean jarri ditu Gipuzkoako hainbat udalek euskarari lehentasuna emateko hartutako neurriak. Helegitea aurkeztu die udal batzuen erabakiei. Momentuz Anoetako eta Lezoko udal gobernuek jaso dute helegite horien berri, baina... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012001 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Bankuaren arabera, Hego Euskal Herriko gobernuek 18.556 milioi euroren zorra zuten aurtengo bigarren hiruhilekoaren amaieran, pandemiaren aurretik baino 3.860 milioi gehiago (+%26,2). Jaurlaritzak handitu du gehien zorra (+%28,5), eta pixka bat gutxiago hiru diputazioek (+%25,4) eta Nafarroako Gobernuak (+%2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012002 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Yezidi herriaren kontrako genozidioa justiziaren aurrera eramatea nahi dugu»
ESTRASBURGO. Nadia Muradek eta Lamija Aji Baxarrek Europako Legebiltzarraren Sakharov saria jaso zuten atzo. Ekitaldian, aldarrikapen bat egin zuten: «Babesa eskatzen dugu Estatu Islamikoa Nazioarteko Zigor Auzitegira eramateko, yezidi herria... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012003 | BERRIA | Euskadi | noticias | 90 emanaldi izango dira Leioako 23. Umore Azokan, 43 konpainiaren eskutik KALEKO ARTEA. Maiatzaren 18tik 21era bitarte izango da Leioako Umore Azoka. Denera, 90 emanaldi ikusi ahal izango dira Leioako kaleetan (Bizkaia), 43 konpainiaren eskutik -horietatik hamazazpi dira Euskal Herrikoak-. Diziplinen ugaritasuna nabarm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012004 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hirugarren mailako azterketei planto egitera deitu dute sindikatuek Hezkuntza sailak LOMCEren neurriko traje bat egin du, LOMCEk eskatzen dituen elementu guztiak betez eta LOMCEk egiten dituen eraso eta atzerapauso nagusiei bide emanez". Xabier Irastortza ELAko ordezkariaren aburuz, Hezkuntza Saila oso maltzur ari da j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012005 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru obra estreinatuko dituzte Musika Garaikideko Zikloan Jaialdiaren lehen txanpan bi kontzertu programatu ostean -Plural Ensemblek abuztuaren 6an eman zuen kontzertua, eta Noelia Rodiles, Elena Rey eta Jorge Montek osatutako hirukoak 12an-, gaur berrekingo dio Donostiako Musika Hamabostaldiak Musika Garaikideko Ziklo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012006 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kristoffek bigarren etapa garaipena lortu du Qatarren, eta Cavendish da lider berriz
TXIRRINDULARITZA. Alexander Kristoffek (Katuxa) Qatarko Itzuliko bigarren garaipena lortu zuen atzo. Greg Van Avermaet (BMC) izan zen bigarren, esprintean. Sailkapen nagusian Mark Cavendish (Dimension Data) jarri da lider. Edvald Boass... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012007 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau t'erdikoa hasi aurreko egunetan, egongo ez direnak izan dira albiste egongo direnak baino gehiago. Ondo bidean, bigarren kanporaketan hasi beharreko lau pilotari faltako dira: Titin, erretiroa hartuko duelako; eta Pablo Berasaluze (oina), Mikel Idoate (eskua) eta Danel Elezkano (oina), min hartuta daudelako. Enpres... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012008 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musika eta besta, herri erdian. Hamabi mila lagun bildu dira Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren lehen gauean, Heletan. The Bellrays taldeak eta Manu Chaok gaitzeko giroa ezarri dute lehendabiziko kantuetatik hasita.
Hamabi mila lagun bildu dira Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren lehen gauean, Heletan. The Bellrays tald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012009 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Datorren urtean, ekainaren 8tik uztailaren 1era Ukrainan eta Polonian jokatuko da Eurokopa, eta gaur egingo dute multzoen zozketa, Kieven (Ukraina). Lau taldeko lau multzotan banatuko dituzte hamasei taldeak, eta multzo bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira final-laurdenetara. Polonia A multzoan egongo da ziur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012010 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zezenketei buruzko eztabaida sortzea izango du xede Nahiko! plataformak. Zezenketek jasotzen dituzten laguntzetan eta plazara sartzeko gutxieneko adinean jarriko dute arreta
Zezenketei buruzko eztabaida sortzea izango du xede Nahiko! plataformak Zezenketek jasotzen dituzten laguntzetan eta plazara sartzeko Nahiko! zeze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012011 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kolektibitate berria indarrean sartu zen atzo Korsikan, biltzarraren lehen bilerarekin. Biltzarkideek batzorde exekutiboa eta biltzarreko mahaikideak aukeratu zituzten. Pe A Corsica koalizio nazionalistako zerrendaburu eta Femu A Corsica alderdi autonomistako buru Gilles Simeoni izango da batzorde exekutiboko president... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012012 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maria Riesch alemaniarrak irabazi du urrezko domina eslalomean. Camille De Faucompret beskoiztarra hamasei onenen artean sartu da snowboardean, baina ez du aurrerago egitea lortu
Maria Riesch alemaniarrak irabazi du urrezko domina eslalomean Camille De Faucompret beskoiztarra hamasei onenen artean sartu da Vancouverko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012013 | BERRIA | Euskadi | noticias | EGURALDIA. NEGUKO BALANTZEA. Hotzaren eta alerten negua. Isobaren patroien banaketan izandako aldaketak ekarri du, aditu gehienen ustez, eguraldi nahasia; alerta ugari eragin ditu Tenperaturak ohi baino 0,5 eta 3 gradu artean hotzagoak izan dira lurralde osoan
Isobaren patroien banaketan izandako aldaketak ekarri du, a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012014 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ilargiaren azalean ur molekulen zantzuak topatu dituzte. Ilargian ura aurkitzeak sateliterako bidaiak atzera berpiztuko ditu, eta haren bila ari dira buru-belarri
Ilargiaren azalean ur molekulen zantzuak topatu dituzte Ilargian ura aurkitzeak sateliterako bidaiak atzera berpiztuko ditu, Hiru espaziontzik ateratako irud... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012015 | BERRIA | Euskadi | noticias | Interneten duen Art Project museoa zabaltzeko beste pauso bat eman du Google konpainiak. Museoek, elkarteek, erakundeek eta unibertsitateek beren artelanen argazkiak sarean jartzeko zuten gunea norbanakoei zabaldu die, Open Gallery aplikazioaren bidez. Hala, baldintzak betez gero, edozeinek izango du argazkiak sarean j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012016 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELAk beste behin berretsi du euskal erakundeek «sekulako tartea» daukatela zerga politika aldatu eta egungoa baino «bidezkoago bat» lortzeko. 2013ko zerga politika aztertzen duen txostena aurkeztu zuen atzo, eta Adolfo Muñoz idazkari nagusiak datu bidez azaldu zituen argudioak. 2008. eta 2011. urteen artean 0,9 puntu j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012017 | BERRIA | Euskadi | noticias | ABALTZISKETA. Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta Altsasuko gazteak aska ditzatela eskatzeko, Goierriko Gure Esku-k Txindoki ingurua argiztatuko du. Ostiralean 17:00etan jarri dute hitzordua, Larraizko (Gipuzkoa) goiko aparkalekuan, eta argazkia 20:00etan ateratzeko asmoa daukate. Bakoitzak bi linterna era... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012018 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nik ere izan ditut gurasoak -tira, oraindik haietako bat kontserbatzeko gustu ona badut-, baina ez dut gogoan inoiz halakorik egin zutenik. Ondorioztatu beharko dut ez zirela guraso modernoak, edo bere garaiko guraso modernoak zirela gehienez ere. Ezin dut zehazki esan: oso txikia nintzen orduan. Baina, esan bezala, go... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012019 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barkamena eskatu behar dizut, aldez aurretiko barkamena. Ekografia hauek idazten hasi nintzenetik neure buruari jarritako araua hautsiko dut gaur. Ez da kasualitatea izango, ez. Izan ere, duela ez hainbeste, tabernan geundela, hala esan zidaten: «Horiek ere ikusten dituzu?». Telebista piztura begirada altxatu, eta saio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012020 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bihar deklaratuko dute San Fermin eta Armonia Txantreanako lehendakariek Bihar deklaratuko dute San Fermin eta Armonia Txantreanako San Fermin eta Armonia Txantreana peñetako lehendakariak bihar deklaratzera deituak izan dira Nafarroako Auzitegian, terrorismoa gorestea delitua leporatuta. Peñen Federazioak elkartasuna ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012021 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskara Planari 14 neurri erantsi dizkio Osakidetzak. Euskara Plana ez dela ondo garatzen ari eta proposatutako neurriak landu gabe daudela salatu du Aralarrek
Euskara Planari 14 neurri erantsi dizkio Osakidetzak Euskara Plana ez dela ondo garatzen ari eta proposatutako neurriak Osakidetzako Euskara Plana egokitzeko le... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012022 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artista: Esther Hovers. Non: Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan. Noiz arte: Urriaren 12ra arte.
Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan aurkezten den Esther Hovers argazkilari gaztearen erakusketaren izenburua, egun, inoiz baino deigarriagoa suertatzen da: False Positives . Burmuinean detektagailu automatiko ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012023 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Euskal Herriak gora egin du Europako berrikuntza rankingean Hego Euskal Herria Europako Batasuneko «goi berrikuntzako» eskualdeen artean sartu da. Bi urtean Euskal Autonomia Erkidegoak 21 postu igo ditu: Batasuneko 239 eskualdeen artean 72.a da. Nafarroa, berriz, 98.a, hamasei postu gorago. Hala dio Europako Batzo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012024 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orain dela 40 urte bezala, gaur bertako ganadu azoka izanen da Irurtzunen (Nafarroa). Ardiak, behiak, txahalak, txerriak, zaldi-behorrak... eramanen dituzte feriara. Aldarrikapenerako tarterik ere izanen da. Horretarako, bertako ganadu arrazekin osatuko da azoka. Murrizketen eraginez, elkarteek azken urteetan egin dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012025 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1. Zer interesekin begiratzen diezu hauteskunde horiei?
2. Bakegintzan eta normalizazio politikoaren bidean aitzina pausoak emateko balioko ote dute?
4. Ondoriorik izanen ote da Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanetan?
1. Euskal herritar sentitzen naizenez, argi da beti segitu izan dudala, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012026 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurten ere hondartzen edukiera kontrolatuko dute Donostian Hondartzetan joan den urtekoen antzeko irudiak ikusiko dira aurten ere. Euskal Herrian, 2020an, hondartza bakoitzari egokitutako hainbat sistema erabili zituzten edukiera kontrolatzeko -besteak beste, aplikazioen bidez -, eta jada badago aurtengorako prestatzen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012027 | BERRIA | Euskadi | noticias | PKKri ez ezik Irakeko Kurdistani ere erasotzea ez du baztertzen Turkiako armadak. Ankara indar militarrak pilatzen ari da Irakeko mugaldean, Kurdistanen sartzeko prestatzen
PKKri ez ezik Irakeko Kurdistani ere erasotzea ez du baztertzen Ankara indar militarrak pilatzen ari da Irakeko mugaldean, Kurdistanen Turkiako arm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012028 | BERRIA | Euskadi | noticias | Butanoa merkeagoa izango da datozen bi hilabeteotan. Artean Hego Euskal Herriko milaka etxeetan baliatzen den 12,5 kiloko botilak 11,27 euro balioko ditu gaurtik aurrera, azkenaldian baino ia %5 gutxiago (11,85 euro). 2015. urteko martxotik %35 merkatu da butano: gutxi gorabehera, sei euro botilako. Gasaren nazioarteko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012029 | BERRIA | Euskadi | noticias | Giza Eskubideen Gutunaren 70. urtemuga gogoratu dute Atzo 70 urte bete ziren Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuela Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak, eta agiri horren garrantzia nabarmentzeko ekitaldiak eta mobilizazioak egin zituzten munduko hainbat tokitan, baita Euskal Herrian ere. Bilbon manif... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012030 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lopezen esanetan, PSOEren eta eskuin muturraren artean hautatu behar da BILBO. PSE-EEk uztailaren 23ko Espainiako Kongresurako eta Senaturako Bizkaiko hautagaiak aurkeztu zituen atzo. Patxi Lopez izango da Kongresurako zerrendaburua, eta Txema Oleaga Senaturako hautagaia. Lopezek hartu zuen hitza ekitaldian, eta adiera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012031 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1. Turismoa sustatzeko Jaurlaritzaren laguntza milioitan.
• Eusko Jaurlaritzak milioi bat euroren diru laguntzak banatuko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako turismoa sustatzen duten enpresa, erakunde, fundazio eta irabazi asmorik gabeko elkarteen artean; 15.000 eta 45.000 euro artekoak izango dira laguntzak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012032 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal saskibaloiaren sotoan. Baskoniaren arrakastaren itzalera, Bilbo eta Donostiako taldeen arteko derbiek urteak egin dituzte ezkutuan
Baskoniaren arrakastaren itzalera, Bilbo eta Donostiako taldeen arteko Euskal Herrikoarekin batera, Gipuzkoako eta Bizkaiko saskibaloiak ere une historikoak bizi ditu aurten. Sei urt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012033 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Ivan Attal. Aktoreak: Ben Attal, Suzanne Jouannet, Charlotte Gainsbourg, Pierre Arditi. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2021. Iraupena: 138 min. Generoa: Drama judiziala.
Fareldarrak bikote boteretsu bat dira. Claire saiakera idazle feminista da, eta Jean, berriz, frantses hizkuntzan aditua. Haien seme Alexi s... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.