id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0000534
BERRIA
Euskadi
noticias
80 urteko gizon bat hil da Donostiako Kontxa hondartzan DONOSTIA. Gizonezko bat hil zen atzo goizean Donostiako Kontxa hondartzan, sorosleek uretatik erreskatatu eta gero. Gizonak 80 urte zituen, eta, sorosleek itsasotik atera arren, hondartzan hil zen azkenean. Ertzaintza ere joan zen ezbeharra izan zen tokira; susper...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000535
BERRIA
Euskadi
noticias
119 urteko zigor bat bertan behera, froga faltagatik Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi du Itziar Alberdiri ezarritako zigorra. 119 urtera zigortu zuen Auzitegi Nazionalak, 1991n lehergailuak desaktibatzen aditu ziren hiru polizia hil izana egotzita. Pakete batean bidali zuten lehergailua; pakete enpresa batzue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000536
BERRIA
Euskadi
noticias
GRAPOko eta PCErko atxilotuei buruzko intoxikazioa salatu dute Darfurren Afrikako Batasuneko indarrekin batera NBEkoak aritzea onartu du Egindako negoziazio bileretan hitzartu dute 17.000-19.000 soldadu Sudango Gobernuak azkenean onartu du Darfurko eskualdeko bake misioan Afrikako Batasuneko soldaduekin batera NBE Nazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000537
BERRIA
Euskadi
noticias
ETA berriro armatzen ari den daturik ez dagoela adierazi du Mesquidak . Zuloak aurkitu izana albiste txartzat jo du PSEk, baina su-etena bere hartan dagoela nabarmendu du ETA berriro armatzen ari den daturik ez dagoela adierazi du Mesquidak Zuloak aurkitu izana albiste txartzat jo du PSEk, baina su-etena bere Ez dago d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000538
BERRIA
Euskadi
noticias
Sasoi honetan ere mailari eusteko sufritu egingo du Osasunak. 2000an Lehen Mailara itzuli zenetik gehienetan hala izan da nafarrentzat, eta behin baino gehiagotan lehiatu dira gorritxoak denboraldiko azken jardunaldiraino Bigarren Mailara ez jaisteko. Ez da makala Osasunaren aurrekontuarekin maila nagusian hamalau denb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000539
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteko hirugarren hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira EAEn Langabeziak jaisten jarraitzen du apiriletik, tantaka bada ere. Hala erakusten du Eustaten Biztanleria Aktiboaren Inkestak: urteko bigarren hiruhilekoan baino 2.400 langabe gutxiago besterik ez dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Horrela, langabezia tasa puntu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000540
BERRIA
Euskadi
noticias
EAko Gipuzkoako lau foru diputatuak lanera joango dira greba egunean. Grebarekin alderdi batzuk «arinkeriaz» jokatzen ari direla ziurtatu du Olano ahaldun nagusiak EAko Gipuzkoako lau foru diputatuak lanera joango dira greba egunean Grebarekin alderdi batzuk «arinkeriaz» jokatzen ari direla ziurtatu du Gipuzkoako Foru ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000541
BERRIA
Euskadi
noticias
Literatur itzultzaileak itzultzen duela esaten duenean ea zergatik ez duen idazten galdetzen diote. Hori, eta zenbat hizkuntza dakizkien. Lehenengo galdera horretan bi aurresuposizio argi daude: «zergatik ez idatzi» galdetzean itzulpena bestelako jarduna dela esaten diote; «zergatik ez» galdetzean idazten ez duela ere ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000542
BERRIA
Euskadi
noticias
Alfan kaleratzerik gabeko akordioa eskatu dute lehen greba egunean Mobilizazioekin jarraitzen dute Alfa taldeko langileek. Joan den astean bi orduko bi lanuzte egin ondoren, lehen greba eguna izan zuten atzo, zuzendaritzak egin nahi dituen 87 kaleratzeen kontra. LABek gogorarazi du taldeak ez duela hitza bete, ez baiti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000543
BERRIA
Euskadi
noticias
Katalunia Txikitik Katalunia Handira, eta alderantziz A déu, Espanya! (Joan Maragall, 1898). Adéu, Països Catalans! (Francesc Puigpelat, 2004). Aurten Kataluniako Parlamentuak herri katalana «subjektu politiko eta juridiko subiranoa» dela aldarrikatu du. Bistan denez, subiranotasun adierazpen hori bakarrik Bartzelonako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000544
BERRIA
Euskadi
noticias
BARAKALDO. Biokultura, produktu ekologikoen azoka egingo dute urriaren 4tik 6ra Barakaldon, BECn (Bizkaia), eta jada ez dago erakusle gehiagorentzako lekurik. 250 erakuslek eman dute izena azokan parte hartzeko. Antolatzaileen esanetan, kontsumitzaileengan produktu biologikoek sortzen duten interesa erakusten du horrek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000545
BERRIA
Euskadi
noticias
Zelaaren ustez, EAJrentzat ere «neurrigabeak» ziren EAren curriculumak. Hezkuntza sistema «borroka leku» bihurtzea egotzi dio Mikel Basabek Hezkuntza sailburuari Zelaaren ustez, EAJrentzat ere «neurrigabeak» ziren EAren curriculumak Hezkuntza sistema «borroka leku» bihurtzea egotzi dio Mikel Basabek Tontxu Campos Eusko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000546
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzari eskola kirola berriz ere abian jartzeko eskatuz. Zehazki, burbuiletan eta espazio irekietan eskola kirola egiteko modua ematea nahi du. Bultza Kirola Euskadi taldeak eskaera bera egin zuen asteburuan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000547
BERRIA
Euskadi
noticias
Positiboen ehunekoa %4ra igo da Hegoaldean, beste 268 kasu atzemanda Azken egunotan birusaren transmisioari buruzko aldagaiek aski argi erakutsi dute kutsatzearen arintzea, aspaldi izandako daturik apalenekin. Haatik, Hegoaldeko osasun agintariek atzo emandako datuetan gorakada txiki bat antzeman daiteke zenbait aldaga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000548
BERRIA
Euskadi
noticias
EAEko hiru biztanletik bik abenduan bezala bozkatuko dute ekaineko hauteskundeetan Espainiako Kongresurako bozetarako bi aste soilik falta direla, ugarituz doaz boto asmoari buruzko inkestak. Azkena EITB Fokusek egindakoa izan da. Haren arabera, galdekatutako herritarretatik %65,2k iazko abenduan bezala bozkatuko dute;...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000549
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Irriñoa ahoan, goxo belarriak. Herman Dune anaiek bikote bihurtuta jarraitu dute 2006 amaieran Andrek taldea utzi ostean; 'Next Year in Zion' disko arrakastatsua aurkeztuko dute Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Herman Dune anaiek bikote bihurtuta jarraitu dute 2006 amaieran Andrek taldea utzi ostean; 'Next ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000550
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi langile hil dira, bat Santurtzin eta bestea Beasainen BILBO. Bi behargin hil dira lan istripuz, Santurtzin (Bizkaia) bat eta Besainen (Gipuzkoa) bestea. Aurrenekoak atzo izan zuen istripua, 16:00etan, portuan. Hildakoa 38 urteko gizonezko bat da. Orga altxatzaile baten gurpila «manipulatzen» ari zen, eta pisu handik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000551
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 1-0: Joseluk (17. min.). 1-1: Alcacerrek (50. min). 2-1: Edgarrek (80. min.). Jaitsiera atzean uzten ari da Alaves. Bigarren garaipena lortu zuen atzo azkeneko hiru partidatan, Vila-real menderatuta (2-1), eta hiru puntu urrundu da azken-hirugarren lekutik. Javi Calleja entrenatzaile denetik, bederatzi puntutik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000552
BERRIA
Euskadi
noticias
• Salbuespen neurriak. «Euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: sakabanaketa politikari amaiera emanez; gaixorik diren presoak aske utziz; bizi guztiko zigorra ezartzeko neurriak indargabetuz, hala nola 197/2006 dotrina indargabetuz, zigorraren bi herenak eta hiru laurdenak beteta dituzten pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000553
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kirol zaila da, baina aterako dira eskiatzaile berriak» Bata oso gaztea da; besteak eskarmentu handia du mendian eta eskien gainean. Mende laurden bat bien artean. Biak oiartzuarrak. Bi ibilbide, bi belaunaldi. Hala ere, lasterketa beretan gozatzen dute eta lehiatzen dira. Altitoy Ternuan izan berri dira, eta gustura ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000554
BERRIA
Euskadi
noticias
ORKOIEN. Kayabak Orkoiengo fabrikan lanpostuen %40 kendu nahi ditu, eta LABek hori eragozteko proposamen bat egin du: talde bereko Ororbiako fabrikan produkzioa handitzea eta antzinatasunaren arabera Orkoiengo langileak bertan hartzea, Ororbiako ituna aintzat hartuz.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000555
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. Julio Ibarra «ETB benetako euskaltegia izan da niretzat». Bilbotarretan bilbotarrena, nahiz eta Sopelan bizi. Afalorduko aurpegia izateari utzi zionetik, Metro Bilbao enpresako komunikazioaz arduratzen da. Informazioa du bizitza. Bilbotarretan bilbotarrena, nahiz eta Sopelan bizi. Afalorduko aurpegia izateari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000556
BERRIA
Euskadi
noticias
Euren ikurrak badituzte munduko herri guztiek eta askotan harriek dute eragin handi bat herri bakoitzaren historian. Euskal Herriaren kasuan, «Harri-jasotzaileak altxatzen du herriak», dio Kalakan taldearen kopla batek. Telesforo Monzonek harri-jasotzailearekin konparatu zuen abertzalea Donibane Lohizunen emandako mint...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000557
BERRIA
Euskadi
noticias
EKUADOR. Greba indarrean dago, petrolioa ekoizten hasi diren arren. Defentsa ministroak esan du grebalarien aurka indarra erabiliko duela. «behar izanez gero» Greba indarrean dago, petrolioa ekoizten hasi diren arren Defentsa ministroak esan du grebalarien aurka indarra erabiliko duela Orellana eta Sucumbios probintzie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000558
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehunenekoengatik, estropada gogoangarri batean, Santurtzik irabazi du gizonezkoetan Kontxako Banderako ohorezko txanda, eta 2,22 segundoko aldea lortuta, baita bandera preziatua bera ere. 36 urte ziren ez zela bandera Sotera-n sartzen, eta lehortea gaur bukatu da. Azken metroetan lortu du Santurtzik lehen jardunaldiko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000559
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtero atzematen dira positibo berriak. Infektatuek badituzte aparteko arazoak; gizartean nor izateko bidean sortuak dira gehienak: 'GIB sozialak' eragindakoak. Egun GIB birusak sortutako errealitateak zerikusi urria du orain dela lau hamarkadakoarekin. Osasun publikoko arazo bat da oraindik ere, ordea. Osakidetzak eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000560
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Euskal Herriko Itzuliak eta Donostiako Klasikoak World Tourrean jarraituko dute gutxienez 2016ra arte. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) herenegun jakinarazi zuen Euskal Herrian jokatzen diren bi proba horiek lizentziari eutsiko diotela beste hiru urtez, 2013tik 2016ra.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000561
BERRIA
Euskadi
noticias
Entrenatzaileekin dantzan. Realak Bernd Krauss bota zuenetik zazpi urte beteko dira datorren astean; harrezkero bederatzi entrenatzaile izan ditu lehen taldeak, eta Bakero ere kolokan dago une honetan. Realak Bernd Krauss bota zuenetik zazpi urte beteko dira datorren astean; harrezkero bederatzi entrenatzaile izan ditu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000562
BERRIA
Euskadi
noticias
Musturrekoak beharrezkoak diren edo ez eztabaidatzen ari da jendea sare sozialetan. COVID-19aren kontrako txertoa hartuko ote luketen edo ez da kuadrilla askotako eztabaidagaia. Babes neurriak beharrezkoak diren edo ez pentsatzen ematen dute denbora lehen obrak ikustea beste arazorik ez zuten erretiratuek. Planeta agor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000563
BERRIA
Euskadi
noticias
Marta Pessarrodona idazleak jaso du Letra Katalanen 51. Ohorezko Saria LITERATURA. Omnium Cultural erakundeak Marta Pessarrodona idazleari (Tarrasa, 1941) eman dio Letra Katalanen 51. Ohorezko Saria, bere literatur ibilbideagatik. Pessarrodonak poesia, saiakera, kritika eta eleberria landu ditu; horien artean dira Prim...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000564
BERRIA
Euskadi
noticias
Artium museoko langileek bertan behera utzi dute greba mugagabea Gasteizko Artium museoko bisitarien arretarako langileek bertan behera utzi dute hilaren 15etik aurrera deituta zuten greba mugagabea. Hala jakinarazi zuten atzo, museoaren aurrean egindako agerraldian. Uztailaren azken egunetan hasi zuten lan gatazka, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000565
BERRIA
Euskadi
noticias
Arantzazun ezkondu ziren eta aldaretik bota genituen bertso bana edo bina. Elizkizuna amaitzean, Zumarragara abiatu ginen, jatetxe handi batera, otordua han zela eta. Presaka egin genuen sarrera jatetxean, une hartan euria hasi baitzuen bixi-bixi. Sartu ginen, topatu genuen ezkontzara joandako jendea eta gurutzatu geni...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000566
BERRIA
Euskadi
noticias
Moore prest dago Kuban filmaturiko lana dela eta ez dela epaiketara joateko Moore prest dago Kuban filmaturiko lana dela eta ez dela epaiketara Michael Moore zinemagilea AEBetako Altxorraren Departamentuak ireki diezaiokeen ikerketaren osteko epaiketara joateko prest agertu da. Auziak Sicko dokumentalean du sorrera, Mo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000567
BERRIA
Euskadi
noticias
BRUSELA. Europako Batzordeak Marokorekin arrantza akordioa urtebetez luzatu nahi du, eta, Rabatekin hori negoziatzeko, Europako Batasuneko gobernuei baimena eskatuko die. Akordioa otsailaren 27an bukatuko da, eta bertze itun bat negoziatu artean indarrean dagoenak urtebetez irautea nahi du Europako Batzordeak. Mendebal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000568
BERRIA
Euskadi
noticias
Saketik. Olaizola II.ak bat; Bengoetxea VI.ak alerik ez. Bestelakoak. Labrit Iruñeko pilotalekua goraino bete zen (1.100 ikusle). Apustuak 100-30i riten ziren gorrien alde. Bada, ez, ez dute zulorik. Oinatz Bengoetxeak atzoko partidarako pilota aukeraketan bere miresmena aitortu zien Olaizola II.ari eta Urrutikoetxeari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000569
BERRIA
Euskadi
noticias
'Master class' bat emango du Ekai musikariak, Donostian Jean Marie Ekai musikariak master class bat, hau da, jazz konposaketa eta inprobisazioaren inguruko masterra, emango du martxoaren 8an Victoria Eugenia Antzokian (Donostia). Masterra gutxieneko oinarri musikala eta jazzarekiko interesa duen edonori zuzenduta dago....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000570
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez zuen aireratu behar». Barajasko hegazkin istripua izan eta urtebetera, aireportura bertara itzuli dira hildakoen senideak. Istripuan zer gertatu zen argitzeko eta erantzukizuna dutenek beren gain hartzeko eskatu dute. Barajasko hegazkin istripua izan eta urtebetera, aireportura bertara itzuli dira hildakoen senidea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000571
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxe babestuen prezioak jaisteko asmoa du Nafarroak Nafarroako Gobernuak babes ofizialeko etxebizitzen prezioak jaistea proposatu du, izan alokatzeko edo izan saltzeko. Anai Astiz Nafarroako Gobernuko Etxebizitza kontseilariak atzo jakinarazi zuen proiektuaren berri, eta, haren esanetan, helburua da herritarrek etxebiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000572
BERRIA
Euskadi
noticias
TENISA. Ons Jabeur eta Ielena Ribakina arituko dira bihar Wimbledoneko finalean. Jabeurrek Tatjana Mariari irabazi zion finalerdietan (6-2, 3-6 eta 6-1); Ribakinak, berriz, Simona Halepi (6-3-6-3). Beste finalera Nick Kyrgios sailkatu da, finalerdia jokatu gabe, Rafa Nadal lesionatuta dagoelako. Bigarren finalerdian, N...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000573
BERRIA
Euskadi
noticias
Challenge kopan irabazita, Baionak arindu egin du ligako ezina (37-6) Europako Challenge kopako puntuekin Baionak ez du lortuko mailari eustea, baina buruarentzat oso baliagarria izango da atzo Grenobleren aurka lortutako garaipen argia (37-6). Challenge kopako lehen jardunaldiko partida jokatu zuten atzo lapurtarrek, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000574
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez zen bikote arrunta. Ezkondu ere, zibiletik ezkondu ziren, 1895ean Parisen. Senitarteko eta lagunek emandako diruarekin bi txirrinda erosi, eta txirrindaz osatu zuten, Frantzian zehar, eztei-bidaia. Andregaiak, amaginarrebak ezkontzarako zer-nolako soinekoa oparitzea nahi zuen galdetu zionean, beltza eskatu zuen, zik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000575
BERRIA
Euskadi
noticias
Moskuk Kievi leporatu dio Ukraina ekialdean «gerra zibila» sortzeko arriskua Ukrainako Kharkiv hirian manifestari errusiazaleek okupatutako eskualdeko gobernuaren egoitza hustu zuen Poliziak atzo. Ekialdeko bertze bi hiritan, ordea, Donetsken eta Luhansken, egoitza ofizialetan jarraitu dute manifestariek, eta barrikada...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000576
BERRIA
Euskadi
noticias
Muskizko koke plantari emandako baimena babestu du Esther Larrañagak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu eta EAko kide Esther Larrañagak «txalotu eta babestu» egin du Muskizko Udalak koke planta egiteko baimenak eman izana Petronorri: «Alkateak ardura osoz jokatu du. Kontrako jokabidea legez kanpokoa litzateke». Jau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000577
BERRIA
Euskadi
noticias
COVID-19ak ekarritako larritasuna ezin inon saihestu, eritasun horren kontrako txertoaren gaineko ikerketekin loturiko albisteek oihartzun handia izaten dute. Ia egunero agertzen da baten bat. Bada nondik edana: ikerketa talde asko ari dira, herrialde askotan, immunitatea ekarriko duen produktu eraginkor eta seguru bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000578
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi langile hil dira, eta sei dira jada hilak urtea hasi denetik BILBO. Gestamp enpresako 25 urteko gazte bat hil zen atzo, goizean, auto istripu batean, Igorren (Bizkaia), Zornotzako (Bizkaia) bere etxera zihoala, Gasteizko Mercedesen jarduna bukatu ondoren. Miranda Ebron (Burgos, Espainia) beste behargin bat hil zen, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000579
BERRIA
Euskadi
noticias
EZARIAN. EZKABA MENDIKO GOTORLEKUA. Gotorlekua, lurpeko kartzela. Urteetan «ofizialki» itxita egon ondoren, bisita gidatuak antolatu dituzte Ezkaba mendiko gotorlekura. Kartzela gisa erabili zen 1934tik 1945era. Bisitetan historia hori bazterrean uztea kritikatu dute hainbat elkartek. Joseba Ezeolaza. Nafarroako Fusila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000580
BERRIA
Euskadi
noticias
Kukutza legea bete gabe eta «zio politikoengatik» eraitsi zutela azaldu diote epaileari Hirigintza legeak bete gabe, «ohiko jardunbideari» jarraitu gabe eman zuen Kukutza eraisteko baimena Bilboko Udalak. Errekaldeberriz auzo elkarteak txosten bat igorri dio epaileari, auziari buruz atera dituen ondorioekin, eta alor h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000581
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikasturtea irailean abiatu eta, alderdi espainolistak batuta, indar berriturik ikusten ditugu, hezkuntzaren bitartez euskara eta euskal kulturaren aurkako gurutzadari gogor ekinez. Azken asteotan Nafarroako testuliburuetatik Euskal Herria desagertzeko saio berriarekin hasi eta EAEn curriculum dekretu berriaren aurkezpe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000582
BERRIA
Euskadi
noticias
Behin baino gehiago esan dugu Euskal Herrian presoak asko maite ditugula, geure gogoan beti egongo direla, askatasunaren aldeko borrokan gudari eta heroitzat ditugula, iraultzaren abangoardia izan direla... eta, zalantza izpirik gabe, garai batean, duela gutxi arte, euskal gizartearen ikur bihurtu ziren, oso garai zail...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000583
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarretaratzeak egin dituzte epaiketa politikoen eta zigorren kontra Bateragune auziko zigorra salatzeko eta epaiketa zein zigor politikoen kontra, elkarretaratzeak egin zituzten atzo ehunka lagunek Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. Bilbon Jone Goirizelaia, Tasio Erkizia, Karmelo Landa eta Niko Moreno ezker ab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000584
BERRIA
Euskadi
noticias
«Agintean daudenek denok babestea espero duzu; baina ez» Herriaren babesa sentitzen dut baserritar eta autonomo gisa. Aldi berean, baina, abandonatuta sentitzen naiz. Txikia izanik ere, agintean daudenek denok babestea espero duzulako; baina ez. Azokak bertan behera uzteko dekretua etorri zenean, gure agintariek sinatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000585
BERRIA
Euskadi
noticias
M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. ELKARRIZKETA DIGITALAK. «PSOE gure botoen beharrean badago, negoziatu eginen dugu». KOLDO MARTINEZ . Espainiako Senaturako Nafarroa Bairen zerrendaburua Koldo Martinez Espainiako Senaturako Nafarroa Bairen zerrendaburua «PSOE gure botoen beharrean badago, negoziatu egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000586
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Iñigo Alberdi Amasorrain da Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusi berria . German Ormazabalek hamar urtez bete duen kargua hartu du, Eusko Jaurlaritzak atzo izendapena onartu ondoren Iñigo Alberdi Amasorrain da Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusi German Ormazabalek hamar urtez bete duen kargua hartu du, Eusko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000587
BERRIA
Euskadi
noticias
Felix Garziandia Pasaiako Portuko Agintaritzako presidenteak dimisioa eman du, «autonomia falta nabarmena» argudiatuta. Dimisio horri Cesar Salvador portuko zuzendariarena gehitu behar zaio ; uztailaren 17an egindako batzarrean jakinarazi zuen. Garziandiak ostegun honetan eman du bere erabakiaren berri, gutun baten bid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000588
BERRIA
Euskadi
noticias
Bukatu da, bestelakorik erabaki ezean behintzat, kalerakoan etxeko atea itxi, zerbait falta zaizula sumatu, berriz ireki eta presaka bezperako alkandoratik txapa hartu eta soinean ipintzearen arduraldia. Nik neuk ez dut hamaika egunotan aldaketa handiegirik sumatu. Noizbait barregarri geratua, ikasi nuen, noan tokira n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000589
BERRIA
Euskadi
noticias
Askotarikoak eta desberdinak dira kontakizunak, baina badute gehienek lokarri erdi ezkutuko bat. «Kontatzen diren istorio gehienak, denak ez esatearren, galtzaileen istorioak dira, edo istorio bakoitzean zerbait galtzen duten pertsonaiak azaltzen dira. Badakit hori esatea ez dela asko esatea; azken batean, literaturan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000590
BERRIA
Euskadi
noticias
Autoa etxean aparkatuta geratzeak ingurumenean daukan eragin positiboa gutxik jarriko dute zalantzan. Nabarmen geratu zen hori konfinatze asteetan. Alde horretatik, etxetik lan egitea, printzipioz, onuragarria da ingurumenarentzat eta klimarentzat. Alabaina, baditu bestelako albo ondorio batzuk ere, ez horren baikorrak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000591
BERRIA
Euskadi
noticias
HDPko zinegotzi bat hil du Poliziak Cizre barrutian ISTANBUL. HDP Herriaren Alderdi Demokratikoko ordezkaritza bati tiroz eraso zion atzo Turkiako Poliziak Ipar Kurdistango Cizre barrutian. Cizren sartzea zen beraien asmoa, etxeratze agindua ezarrita baitago hirian. Erasoan Cizreko zinegotzi Abdulhamit Poçal hil zuten,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000592
BERRIA
Euskadi
noticias
Atxilotuek torturapean eginiko deklarazioak froga bezala ez erabiltzeko eskatu du Amaiurrek Bi euskal herritarren tortura salaketak ez ikertzeagatik Espainiako Estatua zigortzeko erabakia ren berri jakin ondoren, torturapean atxilotuek egindako deklarazioak froga bezala ez erabiltzeko eskatu dio Amaiurrek Espainiako Go...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000593
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Zinemaldian proiektatu dituzten Nagisa Oshima zinema zuzendari japoniarraren filmetako probokazio sexual guztiak, esaterako txinpantze ikaragarria Charlotte Rampling ederraren izaren azpitik ateratzen ezer gertatu ez balitz bezala, xalo-xalo, edo etxeko nagusiak propio kontratatutako prostitutaren ahalegin h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000594
BERRIA
Euskadi
noticias
Estitxu Arotzena bertsolariak egin ditu kantaren hitzak, eta Igor Telletxeak jarri die musika. Behin kanta eginda, Xumar Altzugarai zinemagileak osatu du bideoklipa. Urriaren 15ean izango da Nafarroa Oinez, Lesakan, Tantirumairu ikastolak antolatuta. "Memoriaren ibilbide honetan gaur egun izan nahi dugunaren inguruko h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000595
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Pierre eta Luc Dardenne. Aktoreak: Adele Haenel, Jeremie Renier, Olivier Gourmet, Thomas Doret, Fabrizio Rongione. Herrialdea: Belgika. Urtea: 2016. Iraupena: 113 minutu. Generoa: Drama. Ohi bezala, Dardenne anaiek Cannesen aurkeztu zuten beren pelikula. Saririk ez, baina harrera ona egin zioten misterio uk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000596
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRAUSTE PLANTAK. Errauste planten azterketa, EHUren Udako Ikastaroetan Errauste planten azterketa, EHUren Udako Ikastaroetan Atzo hasi eta bihar arte Hiri Hondakinen Erraustea eta Osasuna ikastaroa izango da Donostiako Miramar jauregian, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan. Helburua herrialde garat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000597
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Asanblea Nazionalak onartu du gay eta lesbianen ezkontzak baimentzeko arauaren puntu nagusia, babes handiarekinEzkontzeko aukerarekin, haurrak adopzioan hartzeko modua izango dute homosexualek Onartu dute lehen artikulua: «Ezkontza sexu ezberdineko edo bereko bi pertsonaren artekoa da». Frantziako Asanblea N...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000598
BERRIA
Euskadi
noticias
EBk hitzarmen komertzial bat egin du Singapurrekin BRUSELA. Azaroaren 21ean sartuko da indarrean Europako Batasunak eta Singapurrek egunotan prestatu eta sinatu duten itun komertziala. Aurrerantzean, Europako kideen produktuak ez dituzte tarifa bereziekin zergapetuko Singapurren, eta, trukean, hango produktuek tratu be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000599
BERRIA
Euskadi
noticias
Kowalczyk-ek irabazi du urrea 30 kilometroko proban, amaiera estuan. Hirugarren domina du dagoeneko poloniarrak, eta bosgarrena atzoko bigarren sailkatuak, Bjoergen norvegiarrak Kowalczyk-ek irabazi du urrea 30 kilometroko proban, amaiera estuan Hirugarren domina du dagoeneko poloniarrak, eta bosgarrena atzoko Amaiera ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000600
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskarari buruzko zuzenketak gogorarazi ditu Kontseiluak Kontseiluak hizkuntza politikarako proposatu zituen hamazazpi zuzenketak gogorarazi dizkie alderdi politikoei, EAEko aurrekontuen biharko eztabaidaren bezperan. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiaren esanetan, alderdiek aurrekontuen negoziazioetan aint...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000601
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurreko Telebista Digitala ikusiaren ikusiaz, azkenean lortu dut egia neoliberala ulertzea. Bai, lagunok, Estatua gehiegi puztu dugu; ez da posible hainbertze jendek gure zergetatik bizitzen segitzea, are gutiago krisi garaietan. Beraz, luze hausnartu ondoren, hauxe da nire proposamena, gaur egungo diru xahutze etengab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000602
BERRIA
Euskadi
noticias
Thailandian zortzi gazte atera dituzte kobazulotik BANGKOK. Ekainaren 23tik Thailandiako haitzulo batean harrapatuta zeuden hamahiru gazteetatik lau atzo atera zituzten. Herenegun erreskatatutako beste lauekin Chiang Raiko ospitalera eraman zituzten. Oraindik ere beste lau gazte eta euren entrenatzailea daude haitzuloa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000603
BERRIA
Euskadi
noticias
Kroazia duela bost urte estatu kide bilakatu zenetik, EB Europako Batasunak ez du bere kidegoaren kopurua handitu. Kontrara, Erresuma Batuak EBtik ateratzeko erabakia hartu zuen 2016ko ekainean, eta, datorren urteko martxotik aurrera, 27 izango dira Bruselan; baina badira hautagaiak taldeak berriz 28 kide izan ditzan. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000604
BERRIA
Euskadi
noticias
Palestinari elkartasuna adierazi diote ehunka lagunek Bilbo eta Iruñean Ehunka lagun atera ziren atzo iluntzean kalera Palestinako herriari elkartasuna adieraztera. Manifestazio jendetsuak egin zituzten Bilbon eta Iruñean, eta, azken asteotan egindako mobilizazioetan bezala, Israeli boikota egitearen aldeko aldarriak e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000605
BERRIA
Euskadi
noticias
BBK Live jaialdiarekin udan lortzen dutena lortu nahi dute Last Tour International enpresakoek udazkenean BIME Live jaialdiarekin. Europako musika jaialdien eskaintzaren urtaro horretako erdigune bilakatu nahi dute Bizkaia. Bi adarrekoa da proposamena aurten ere: industriari buruzko eztabaida eta topaketa sorta prestat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000606
BERRIA
Euskadi
noticias
ICANN erakundeak, Interneteko domeinuak zabalduko ditu ICANN korporazioak, hainbat urte iraun duen eztabaidaren ondoren,Interneteko helbideak edozein hitzetan eta edozein hizkuntzatan amaitzeko aukera onartu du. ICANN Izen eta Zenbakien Esleipenerako Interneteko Korporazioa da. Erakunde honek kudeatzen ditu Interneten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000607
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Justizia ministroak dio presoak gerturatzeko "segurtasun baldintzak aztertu" behar direla Diario Vasco -k kaleratutako informazioaren arabera, Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroa ez litzateke presoak Euskal Herrira hurbiltzearen aurka egongo, baina "segurtasun baldintzak aztertu" egin behar dire...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000608
BERRIA
Euskadi
noticias
Urterik urte areagotzen ari da banaketa kasuan zaintza partekatuak ezartzen dituzten sententzien kopurua. 2013an, adibidez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan banaketei buruzko sententzien %9,1ean erabaki zuen epaileak zaintza partekatua ezartzea; 2012an, %7,4an.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000609
BERRIA
Euskadi
noticias
Hipoteka gutxiago eta txikiagoak eman dituzte irailean Hegoaldean. Irailean iaz baino %13 mailegu gutxiago eman dituzte, eta batez besteko hipoteka ia 7.000 euro murriztu da BILBO. Eusko Jaurlaritzak nekazarientzako «benetako» aholku batzordeak sortuko dituela iragarri du Patxi Lopez lehendakariak, euren eskariak «modu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000610
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Kirolbet Baskoniak nagusitasun osoz irabazi zion atzo Bayern Munichi Buesa Arenan, Euroligan: 93-60. Hala, berdindu egin du estatistika: hiru neurketa irabazi ditu, eta beste hiru galdu. Garaipen argia lortuta, halaber, arindu egin du Villeurbannen (Frantzia) galdu izanak eragindako mina. Baskoniak ez zion...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000611
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko ordainketa txartela 2015ean abiarazi nahi dute BAIONA. Euskal Herriko lehen diru osagarriak, euskoak, izaera elektronikorako jauzia hasi du. Heldu den urtean jarri nahi dute abian euskotan funtzionatuko duen txartel elektroniko bat, Ipar Euskal Herriko saltokietan ordainketak egitea eta euskoak ateratzea ahalbide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000612
BERRIA
Euskadi
noticias
Izugarria da Pello Zubiriak kontatzen duena, informazioa badago, sartu sarean, hasi bila, izugarria da AEBetako ejertzitoak Falujan eragindako sarraskia eta hondamena. 2004an jo zuten eraso bikoitza, otsailean eta azaroan. Harrezkero minbizia ikaragarri ugaritu da, haurrak malformazioekin ari dira jaiotzen, oraindik er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000613
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Euskal iheslari politikoen egoerari buruzko mahai ingurua antolatu du Herrira mugimenduak ekainaren 27rako, Donostian. «Iheslari politikoek duintasunez eta Euskal Herrian bizitzeko duten eskubidea» aldarrikatuko dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000614
BERRIA
Euskadi
noticias
Zor publikoaz mintzatzera gonbidatu du EHUk Harvard Unibertsitateko Carmen Reinhard ekonomialaria. Ika-mika eragin zuen 2010. urtean, eta hainbat lankidek haren lanean «kalkulu okerrak» zeudela salatu zuten. Habanan jaio zen Carmen Castellanos, 1955. urtean -ezkondu eta gero, Reinhart abizena hartu zuen-. Haren familia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000615
BERRIA
Euskadi
noticias
Libanoko zerbitzu sekretuen burua hil dute Beiruten, auto bat leherrarazita Siriako gatazkak sortutako tentsioa inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da. Horren erakusle da Libano. Wissam Hassan Libanoko Poliziaren zerbitzu sekretuen burua hil dute Beirut hiriburuan, auto bat leherrarazita. ANN Libanoko berri agentziak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000616
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendizale bizkaitar bat hil da Europako Mendietan istripu bat izan ostean POSADA DE VALDEON. Zeanuriko (Bizkaia) 54 urteko mendizale bat hil zen herenegun Europako Mendietan, Espainian. Valdeon bailaran izan zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuen arabera, mendizalea erori egin zen, eta konorterik gabe geratu. Helikopteroz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000617
BERRIA
Euskadi
noticias
«Japonian musikari onak daude, baina ez dute behar beste sortzen». AKI TAKASE . Piano jotzaile eta konpositorea «Japonian musikari onak daude, baina ez dute behar beste sortzen» Aki Takase (Osaka, Japonia, 1948) piano jotzaile eta konpositoreak 20 diskotik gora grabatu ditu, eta horietako zazpik Alemaniako Kritikoen Sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000618
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Miguel Angel Lujua Confebask patronaleko presidenteak enpresaburuek egiten duten lana aitortzeko eskatu du, «gizarteari egiten dioten ekarpenagatik». Lujuak bere blogean argitaratutako artikulu batean dio «tristea» dela zenbaitek enpresaburuek egiten duten lana aitortzea eta gero jendaurrean hori onartzeko «lots...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000619
BERRIA
Euskadi
noticias
Super Agurik 1 Formulako Munduko Txapelketa utzi du. Lehiatu ahal izateko diru arazoak ditu Japoniako taldeak, eta igandean ez du Turkian parte hartuko Super Agurik 1 Formulako Munduko Txapelketa utzi du Lehiatu ahal izateko diru arazoak ditu Japoniako taldeak, eta igandean 1 Formulako Munduko Txapelketak talde bat gut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000620
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Helvetia Anaitasunak bide zuzena topatu ezinik jarraitzen du. Iruñeko taldeak 26-23 galdu zuen atzo Guadalajaran Asobal ligako seigarren jardunaldian. Denboraldi honetako laugarren porrota da, eta sei jardunaldi besterik ez dira jokatu. Hiru punturekin, sailkapeneko 13. postuan da Iñaki Perezek entrenatutak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000621
BERRIA
Euskadi
noticias
CUP: "Ezin dugu 2 milioi herritarren borondatea eten" Carles Puigdemont Kataluniako presidentearen hitzaldiak erreakzio kontrajarriak eragin ditu parlamentuko taldeengan. Junts pel Si koalizioaren taldeak izan ezik, gainontzeko talde guztiek kritikatu dute Puigdemonten erabakia, independentzia deklaratu eta hura behin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000622
BERRIA
Euskadi
noticias
Garrantzi handiko legea da, eta luze jo du eztabaidak. Aurkeztutako zuzenketen kopuruak bistan utzi du hori: 597 izan dira. 216 egin ditu EAJk, 177 PPk, 125 UPDk, 77 EH Bilduk, eta bi PSEk. Beste zazpi adostu dituzte PSEk eta UPDk.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000623
BERRIA
Euskadi
noticias
Getxok sasoiko lehen garaipena lortu du Gernikaren aurkako derbian (34-22) ERRUGBIA. Getxok 34-22 irabazi zion atzo Gernikari, eta lasaiago egingo du arnasa orain. Atzo arte partidarik irabazi gabea zen Getxo, eta derbian eraso puntua eta guzti lortu zuen. Atsedenaldira 10-8 iritsi ziren, eta bigarren zatia ikusgarria ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000624
BERRIA
Euskadi
noticias
'Irrikitown'-eko aktoreak esatari lanetan ibiliko dira IRRATIA. Euskadi Irratian eta Radio Euskadin futboleko esatari bereziak izango dituzte: Irrikitown umore saioko Iker Galartza, Miriam Cabezas eta Andoni Agirregomezkorta. Realak Vila-realen aurka jokatuko duen partidan arituko dira esatari lanetan. 12:00etan jokatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000625
BERRIA
Euskadi
noticias
Jon Sobrinoren bi obra gaitzetsi ditu Vatikanoak, baina zigorra zehazteke Jon Sobrinoren bi obra gaitzetsi ditu Vatikanoak, baina zigorra Jon Sobrino teologo ezagun eta Askapen Teologiaren defendatzaile handienetakoaren bi obra gaitzesteko ohartarazpen bat plazaratu du Vatikanoak. Iazko azaroan idatzia da, baina atzo a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000626
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez bi lagun hil ditu Israelgo armadak Gazan JERUSALEM. Eilaten izandako erasoei erantzunez, Gaza bonbardatzen jarraitzen du Israelgo armadak. Atzo bertan, bi pertsona hil zituzten, eta hogei inguru zauritu. Gazatik, berriz, eskuz egindako misilak ari dira jaurtitzen Israelera, eta gutxienez hamar pertsona zaurit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000627
BERRIA
Euskadi
noticias
Gurutzetan langileak falta dira, ELA sindikatuak salatu duenez BARAKALDO. Langileen kontratazioekin arazoak izaten ari dira Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Haren esanetan, «kaotikoa eta oso kezkagarria» da lan txanda batzuetako egoera. Salatu du etengabe aurreztea duela b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000628
BERRIA
Euskadi
noticias
«Prozesua interesatzen zait: lagun minak nola etsaitu ziren» Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga aspaldiko punta-puntako boxeolariak sinbolo gisa erabiliz, oraindik ere bi Euskal Herri kontrajarrita daudela erakusteko ahalegina egin du Iturraldek 'Perlak, kolpeak, musuak eta traizioak' nobelan, fikzioa eta errealitat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000629
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdien mahaiei buruzko akordioa lortu behar dela diote EAJk eta Aralarrek . Sabin Etxean bildu dira bi alderdietako buruzagiak, egoera aztertzeko Alderdien mahaiei buruzko akordioa lortu behar dela diote EAJk eta Sabin Etxean bildu dira bi alderdietako buruzagiak, egoera aztertzeko «Alderdien mahaien inguruko akordi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000630
BERRIA
Euskadi
noticias
Gary Cooper eta Burt Lancasterrekin lan egin zuen Robert Aldrichek zuzendutako Veracruz (1955) ekoizpenean, eta horrek Espainiako zinemaren diva bilakatu zuen Sara Montiel. Atzo hil zen, Madrilen, 85 urterekin. 50 pelikula baino gehiagotan parte hartu zuen, eta 30 diskotik gora grabatu zituen, eta Fumando espero tangoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000631
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskolatze dekretuaren alde egin du Nafarroako Eskola Kontseiluak. Sindikatuetako kideak bileratik joan dira, proiektua atzera botatzeko eskatu eta ezezkoa jaso ondoren Eskolatze dekretuaren alde egin du Nafarroako Eskola Kontseiluak Sindikatuetako kideak bileratik joan dira, proiektua atzera botatzeko Ezustekorik gabe....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000632
BERRIA
Euskadi
noticias
Seme-alabek jarrera egokia agertzen dutenean, sari materiala ematen diegu sarritan guraso askok, eta hori ez da egokia. Hiru motibazio mota daude: motibazio materiala, soziala eta berezkoa. Jarrera baten truke sari bat jaso ahal izateko zerbait egiten dugunean agertzen da motibazio materiala. Motibazio soziala, berriz,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000633
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak datozen egunetan Juana Orta deklaratzera deituko du. Hala jakinarazi dute berri agentziek auzitegiko iturriak aipatuz. Orta joan den larunbatean atxilotu zuten Huelvako espetxetik ustez hainbat euskal presok ihes egiteko zuten planaren kontrako p...
cc-by-sa 4.0