id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0014834
BERRIA
Euskadi
noticias
Aukeratua bai, desiratua ez. Javier Irureta da Athleticeko kirol zuzendari berria, eta Lezamako kudeaketaren eta planifikazioaren ardura izango du Zigandari, Saezi, Alkortari eta Amorrorturi eskaini zien klubak kargua aurretik Javier Irureta da Athleticeko kirol zuzendari berria, eta Lezamako kudeaketaren eta planifika...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014835
BERRIA
Euskadi
noticias
Hostoak, adarrak, loreak, sustraiak, algak, landare askotarikoak. Banan hartu, beste begirada batekin behatu, argiekin eta kontraargiekin jokatu, eta mundu berrietarako langai bihurtu. Sormen lan horretan dihardu Toya Legidok (Albacete, Espainia, 1968) azken bolada luzean, beste zereginetatik kanpo obra pertsonala lant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014836
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herri idilikoa. EIk iruzurra egiten digu euskal entzuleoi, albistegietan, alderdien eguneko mezuak laburbiltzen dizkigunean. Eguneroko ajea da, baina are nabarmenagoa zaigu hauteskunde garaietan. Euskaraz dakarzkigu politikarien adierazpen guztiak; klase politikoaren irudi irreala, idilikoa agertzen zaigu era ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014837
BERRIA
Euskadi
noticias
Antton Lopez Ruiz, Oihana San Vicente, Haimar Altuna eta Oihana Garmendia atzo eguerdian artean atxilotuta zeuzkatela, Espainiako Barne Ministerioak prentsa ohar batean iragarri zuen hurrengo orduetan aske utziko zituztela, eta autoritate judizialaren esanetara geratuko zirela. Auzitegi Nazionalak agindu zuen operazioa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014838
BERRIA
Euskadi
noticias
Sinesgarritasunik ez edukitzea egotzi dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari Eusko Jaurlaritzako kideek Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian gertatutako luiziari buruz emandako azalpenek ez dute oposizioa konbentzitu. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk eskatuta, agerraldia egin zuten Iñigo Urkullu lehendakariak eta lau sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014839
BERRIA
Euskadi
noticias
ELN Nazioa Askatzeko Armada ezkerreko gerrilla bat da. Kubako iraultza ezagutu zuten ikasleek sortu zuten. Apaiz katoliko ezkertiarrek eragin handia izan zuten ELN-n, eta 1970eko hamarkadatik aurrera askapenaren teoriak eragin handia izan zuen gerrillan. ELNren erreferentziazko pertsonaia Camilo Torres apaiza da. ELNk ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014840
BERRIA
Euskadi
noticias
"Oso kronika bizia eta gogorra da, eta momentuko argazki oso garrantzitsua eskaintzen du". Hala definitu du Urtzi Urrutikoetxea kazetariak Uda batez Kurdistanen liburua. 2014ko udan Turkiako Kurdistanen jaiotako Zekine Türkeri kazetariak Irak eta Siriako Kurdistanen jasotako bizipenekin osatutako kronika bilduma da. Ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014841
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBek esan dute Al-Shabaab miliziako 100 ekintzailetik gora hil dituztela WASHINGTON. AEBeko armadak Afrikan duen goi agintariak jakinarazi zuen atzo Al-Shabaab milizia islamistako 100 ekintzailetik gora hil dituela aire eraso batean, Somalian. Muqdisho hiriburutik 125 kilometrora gertatu zen erasoa. Al-Qaedari loturik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014842
BERRIA
Euskadi
noticias
'EGUNKARIA AUZIA'. ELKARTASUN EKIMENAK. Mozioa aurkeztu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean. Auzia behin betiko artxibatzeko eta kalteak osatzeko eskaera egiten dio testuak Espainiako Auzitegi Nazionalari Mozioa aurkeztu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean Auzia behin betiko artxibatzeko eta kalteak osatzeko eskaera egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014843
BERRIA
Euskadi
noticias
• Yolanda Barcina. Farmazian doktorea da. 1996an egin zuen jauzia politikara, Miguel Sanzen eskutik. Lehenik, Ingurumen kontseilari moduan. 1999an, Iruñeko alkatetzara egin zuen salto, arrakasta handiz. Hiru udal hauteskunde irabazi ostean, eta PPra alde egin zezakeen arriskuarekin, Miguel Sanzek bere ordezko izateko h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014844
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bigarren hizkuntzan» eginiko hutsa izan zela azaldu du Egigurenek PSE-EEk Legebiltzarrean nola, Jesus Egigurenek ere urrats bat atzera egin du asteon El País kazeta espainiarrean idatzi duen artikuluan esandakotik. PSE-EEko lehendakariak Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin telefonoz hitz egin du, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014845
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarrizketa irekia egingo dute gaur Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Elkarrizketara biltzen direnek nahi adina galdera egin ahal izango dizkiote Ibarretxeri. Twitter bidez ere galderak bidaltzeko aukera egongo da #SolasAlean traola erabilita. SolasAlean ekimena Oihanederrek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014846
BERRIA
Euskadi
noticias
Helburu batekin ailegatu da Asier Garitano Realeko aulkira. Atzo azaldu zuen aurkezpen ekitaldian: «Helburua ez da onenekin egotea bakarrik, haiekin nor baino nor gehiago lehiatzea baizik. Badakit oso zaila dela, liga honetan sekulako taldeak baikaude. Saiatuko gara, hala ere. Gutxienez haiengandik gertu egon nahi dugu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014847
BERRIA
Euskadi
noticias
Zorra kitatzea lehentasun duela, Eroskik inbertsioak apalduko ditu Zuhurtasunez jokatu nahi du Eroskik hurrengo urteetan. Banaketa taldeari oso gutxi falta izan zaio 2016. urtea irabaziekin ixteko -fiskalitateko aldaketa bat gorabehera- eta baditu etorkizunari baikortasunez begiratzeko arrazoiak. Baina igarotako krisia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014848
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jokalari guztien babesa duen lehen entrenatzailea da Mane». Athleticek bazkide konpromisarioen batzarra egingo du bihar. Talde zuri-gorriko agintaria baikor dago horren inguruan. JUAN CARLOS ERKOREKA . Athleticeko lehendakariordea «Jokalari guztien babesa duen lehen entrenatzailea da Mane» Athleticek bazkide konpromis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014849
BERRIA
Euskadi
noticias
Siemensen esku geratzearen atarian, Gamesa emaitza ikusgarriak izaten ari da: 138 milioi irabazi ditu 2016ko lehen erdian, iaz baino %41,7 gehiago. Haize erroten eskaria %16 handitu zaio bigarren hiruhilekoan (1.180 MW), eta, horri esker, salmentak 38 handitu ditu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014850
BERRIA
Euskadi
noticias
Zutabegileak ostiralean, ahal izanez gero goizean, bidaltzen ditu larunbatean eta igandean argitaratu beharreko bi zutabeak; horrela, astelehenera arte ez du lanik-edo egin behar. Lanik gabeko asteburuan gaurkotasunari lotuta jarraitu ohi du, informatuta egotea hobby -a ere baduelako. Baina tarteka ateralditxoa egiten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014851
BERRIA
Euskadi
noticias
'Herri txiki, infernu handi' Donibane Garazin bihar DONIBANE GARAZI. ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioan, Nafarroa Behereko hiriburura joko dute igande honetan Mikel Pagadizabalek eta Zuhaitz Gurrutxagak. Erromesentzako zerbitzuak, astelehenetako azoka, herritarren bonetak, Irulegiko Irratia, tabernak eta hiribur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014852
BERRIA
Euskadi
noticias
Arantza Urretabizkaia idazleak Zorionak euskara batua hitzaldia emango du gaur, Bilbon, estandarraren 50. urteurrenaren harira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014853
BERRIA
Euskadi
noticias
Ireki dute atea GIBaren testak Hegoaldeko botiketan saltzeko Itaun berrien aroan dago hiesa; GIB birusak eragindako ondorioak gero eta hobeto kontrolatzen ditu medikuntzak, baina gaitza hedatzen ari da oraindik. Eta arazo larrienetako bat da jende askok ez dakiela birusa duenik ere. Hara datu esanguratsu bat; iaz Osaki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014854
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. JAIAK. Festak adinik ez duelako. Herriko erretiratuei eskainitako eguna ospatuko dute bihar Arbizuko San Joan jaietan; etzi, aldiz, aldarrikapenak izango du lekua, Amnistiaren Egunarekin. Herriko erretiratuei eskainitako eguna ospatuko dute bihar Arbizuko San Joan jaietan; etzi, aldiz, aldarrikapenak izango d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014855
BERRIA
Euskadi
noticias
Elikagaiak ukitzen dituzten ontzietan bisfenol A produktua, plastiko batzuetan aurki daitekeena, erabiltzea debekatu du Frantziak; ikerlan batzuen arabera, hormonen funtzionamendu normala baldintza dezake. Eguneroko jarduerak errazteko gailu eta materialak egin ohi ditu gizakiak. Plastikoen sorrerak eta horien zabaltze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014856
BERRIA
Euskadi
noticias
Erregulazioek eragindako langileak %65 gehitu dira Krisiak okerrera egin duen adierazle bihurtu dira berriro enpleguaren erregulaziorako eskaerak. Eragindako langileak 51.000 baino gehiago izan ziren iaz. Ekonomiaren gainbehera hasi zenetik, urterik txarrena izan da, 2009. urtearen atzetik. Beste arazo bat ere islatzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014857
BERRIA
Euskadi
noticias
'Zuloak' dokumental faltsua dela jakinarazi du Fermin Muguruzak "Sorkuntzazko dokumental" edo "dokumental faltsu" bezala ezagutzen den generoaren barruan kokatu du Zuloak musikari eta zinemagileak. Eider Rodriguez idazlearekin eta haren ahizpa Arraterekin eraiki zuen "konspirazioa" Muguruzak, eta, ideia buruan, taldeki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014858
BERRIA
Euskadi
noticias
Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuak orain arte esandakoaren guztiz kontrakoa egiten ari dela aitortu zuen atzo Kongresuan, eta Europak behartuta, defizita 65.000 milioi euro gutxitzeko beste neurri sorta gogor bat iragarri zuen, bere agintaldiko laugarrena: BEZa bi eta hiru puntu artean igoko du, langabezia saria tx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014859
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkerreko hautagaitzarako baldintzarik ez dago, proposatu zutenen ustez Hurrengo batean izan beharko du. Joan den uztailaren 22an, unibertsitate eta herri mugimenduetako 26 pertsona ezagunek Aro politiko berriaren aldeko hautagaitza bateratzaileak osatzeko deialdia izeneko agiria aurkeztu zuten. Euren asmoa zen ezker s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014860
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiesa dutenen arretari eusteko eskatu die Jaurlaritzak inguruko herrialdeei Espainiako Gobernuak osasungintzan ezarritako murrizketa batzuen albo ondorioez ohartarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Azken astetan hainbat erkidegok gaixotasun kronikoentzako botikak ukatu dizkiete osasun txartela kendu dieten perts...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014861
BERRIA
Euskadi
noticias
SANA. Khaled Mahfuz Bahah Petrolio ministro ohiari eman dio Yemenen gobernu berri bat osatzeko ardura Abdo Rabu Mansur Hadi presidenteak. NBEn enbaxadorea da Bahah, eta «alde guztien oniritzia» jaso duela zabaldu dute presidentetzako iturriek. Duela astebete Ahmed ben Mubaraki ardura bera eman zioten, baina hutiek izen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014862
BERRIA
Euskadi
noticias
Garraio publikoan bidaiatzean zakutoan libururik ez daramatenentzat, alboan ezagunik ez, mugikorrean barneratu nahi ez eta hizketarako gogo askorik ez duten bidaidez inguratuta daudenentzat badira sabaitik zintzilik pantailatxo batzuk. Berri laburrak, hurrengo geltokiaren izenaz etengabe tartekaturik errepikatzen dira ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014863
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 55. ZINEMALDIA. Gaur jasoko du Donostia Saria Richard Gerek Jendetza egon zen atzo egun osoan Maria Cristian hotelaren aurrean, duten gala berezian jasoko du Donostia Saria. Liv Ullmanek, berriz,
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014864
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Fiskaltzak salaketa jarri du guardiako epaitegian Unai Simon Athleticeko atezainari Sadarren egin zizkioten irain homofoboengatik. Fiskaltzaren arabera, irain horiek gorroto delitua izan daitezke, eta, hori dela eta, ikerketa penala hasteko eskatu du. Espainiako Poliziari galdegin dio Unai Simon iraindu zuen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014865
BERRIA
Euskadi
noticias
600 pertsonaz osatutako mosaiko bat eratu du Sarek Manifestazio bat eta mosaiko bat egitea zen asmoa, baina soilik mosaikoa izan da posible, eta nahi baino formatu txikiagoan. COVID-19aren izurriaren bilakaeraren eraginez, 600 pertsonaz osatutako mosaiko bat eratu du Sare Herritarra plataformak gaur arratsaldean Donost...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014866
BERRIA
Euskadi
noticias
Valogreen Paper BC S.L. enpresa paperaren sektoreko zazpi enpresaren hondakinak suntsitzeko makroerrauskailu bat eraiki nahian dabil, Bergarako San Juan auzoko Larramendi industrialdeko lursailean. Enpresak Bergarako Udalarekin eta honek ordezkatzen dituen herritarrekin maltzurkeriaz jokatu duela salatu dute ozenki ber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014867
BERRIA
Euskadi
noticias
Ateak ireki ditu jada Navartur Nafarroako Turismoaren Nazioarteko Azokak, hamahirugarren aldiz. Bidaiazaleek ez dute aurtengo helmugak eta eskaintzak ezagutzeko parada galdu nahi izan; ezta jatea gustuko dutenek ere, aurtengo azokaren gai nagusia turismo gastronomikoa baita. Bihar itxiko dute, eta ordurako 33.000 bisit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014868
BERRIA
Euskadi
noticias
Datuek gehienetan zenbaki itxura duten arren, batzuetan errealitatea gordinki islatzeko ere balio dute. Opik osasunaren gizarte baldintzatzaile eta aldaketa demografikoari buruzko ikerketa taldeak emandako datuen arabera, EHUko doktoregaien erdiek antsietatea dute, eta %38k, depresioa. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014869
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Mailari eusteko helburuan partida erabakigarria jokatuko du gaur Alavesek, Mallorcan (19:00, Movistar La Liga). Erabakigarria, Mallorca baita jaitsieratik salbu dagoen azken taldea, eta harengandik lau puntura baitago Arabako taldea -distantzia berera dago Granada ere-. Beraz, irabaziz gero, puntu bakarrera ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014870
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteburuan hainbat eraso izan dira Alemanian errefuxiatuen aterpetxeen kontra. Hainbati su eman diete, eta guztiz hondatu dira. Adibidez, Wertheimen, aterperik gabe geratu dira bart 400 iheslari haiek ostatu hartuta zeuden eraikina kiskali ostean. Erasoak eskuin muturreko ekintzaileek egin dituztela uste du Alemaniako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014871
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako legegintzaldia desblokea dezakeen erabakia iritsi zen atzo arratsaldean, Bruselatik. Carles Puigdemont Kataluniako presidentegaiak iragarri zuen «behin-behinean» egingo diola uko bere hautagaitzari, eta Jordi Sanchez JxC Junts Per Catalunyaren zerrendako bigarrena proposatu diola Roger Torrent Kataluniako P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014872
BERRIA
Euskadi
noticias
AHT eraikitzen ari diren enpresetara eraman du protesta AHT Gelditu!-k Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin zituen protestak, atzo, AHT Gelditu! Elkarlanak. Bilbon Tecsa enpresaren aurrean egin zuten elkarretaratzea. Basaurin ere (Bizkaia) AHTko lanetan parte hartzen ari den Ferrallados Basconia enpresaren aurrean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014873
BERRIA
Euskadi
noticias
Terminator deitzen dute, baina Bosco Ntaganda du izena. Herritarren Defentsarako Kongresu Nazionala gerrillako burua zen duela gutxi arte. Haren miliziek 150 lagun sarraskitu zituzten iaz Ipar Kivun. Urte batzuk lehenago, 2002an, beste 800 lagun hil zituzten Ituri eskualdean, hango urre meategien kontrola eskuratu ahal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014874
BERRIA
Euskadi
noticias
Bake giroa gerran. Izan daiteke irudikapen bat ala ekaitzaren aurreko barealdia. 1936ko abenduan uharte bat zen Bizkaia; elkar uztartu ezin ziren bi errealitateren agertokia. Lurraldearen periferian, balen hotsak; bien bitartean, letren burrunba Bilbon. Armak mintzamolde nagusi zirenean, jakintzaren lengoaia nagusitu z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014875
BERRIA
Euskadi
noticias
Banana hori bat. Hura zuritzeko argibideak. Eta izen bakarra azalean: Andy Warhol. Aurkezpenetik bertatik da disko ezberdina The Velvet Underground & Nico (1967). Rara avis bat argitaratu zen garaian, eta Hamelingo txirulariaren efektu bera daukan diskoa gaur egun: ehunka artistak itsu-itsuan segitu nahi izan duten har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014876
BERRIA
Euskadi
noticias
"Ez diote probarik egin nahi, zer daukan ez jakiteko, baina egunero ari da okerrera egiten. Nire anaia kartzelan hiltzen ari dira". Hala esan du Ibonen arreba Naia Iparragirrek, gaur, Bilbon egindako agerraldian: "Nahikoa da, mendekua amaitu behar da, gaur bihar baino hobeto". Harekin batera, Iparra Galdu Baik platafor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014877
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi pertsona atxilotu dituzte Arantzadin, lanak trabatzea leporatuta Makinak Arantzadiko Aldaia baratzeetara sartu ziren berriro ere atzo, Iruñeko Udalaren aginduz, han parke bat eta baratzeen interpretaziorako zentro bat egiteko lanekin jarraitzeko. Poliziek bi pertsona atxilotu zituzten, lanak oztopatzea egotzita. Mak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014878
BERRIA
Euskadi
noticias
AET taldeak salatu du Iruñeko Udalak euskararen ordenantza urratu duela IRUÑEA. AET Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu duenez, Iruñeko Udalak euskararen ordenantza urratu zuen ekainean argitaratu zituen zazpi lan publikoetarako deialdietan. Udalbatzarrak maiatzean onartu zuen udaleko euskararen arautegi berria, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014879
BERRIA
Euskadi
noticias
Bai, Donostiako kontserbatorio zaharrean ibili nintzen garaian bizipen txarrak izandakoa naiz. Kariño pittin batekin gogoratzen ditudan irakasleak, asko jota, bat, bi, hiru dira. Bedelak ziren nire jende gustukoena. Haiek eta nire ikasle kideak. Easo kalean zegoen kontserbatorio hura; suhiltzaileen eraikinaren alboan. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014880
BERRIA
Euskadi
noticias
Errebantxarako gogoa, Nadalen eta Djokovicen arteko gaurko finalean Rafa Nadalek eta Novak Djokovicek Australiako Irekiko finala jokatuko dute gaur (Euskal Herrian 09:30 direnean). Gaurkoa Grand Slam bateko hirugarren finala jarraian izanen da bi tenislarientzat. Aurreko bietan, Djokovic nagusitu zen: batetik, Winbledo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014881
BERRIA
Euskadi
noticias
FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak proposamen berria egin du: hiru gatiburen truke Ricardo Palmera Simon Trinidad askatzea. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuak, gatibu guztiak askatu Atzo kaleratu zuen FARCek azken komunikatua: AEBetako hiru gatiburen truke Trinidad eta Anayibe Rojas Valderrama Sonia a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014882
BERRIA
Euskadi
noticias
«Erabakiak hiriburuen interesen arabera hartzen dira» Urkabustaizen (Araba) 1.500 biztanle bizi dira, hamar herri txikitan barreiatuta. 689,66ko intzidentzia du egun, eta itxialdi perimetralean dago udalerria. Komunikabideen bidez jakin dugu, Osasun Sailekoak ez baitira gurekin harremanetan jarri ezertarako. Eremu gorr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014883
BERRIA
Euskadi
noticias
EZARIAN. EUSKARAZKO ZINEMAGINTZA. Gero eta animatuago. Euskarazko zinemagintzan animazioa da atalik oparoena. Biziena. Azken 25 urteetan hogeitik gora film luze ekoitzi dituzte euskaraz, eta nazioartean ere beren bidea egin dute sarri. Aste honetan bertan 'Animal Channel' saritu dute AEBetan. Euskarazko zinemagintzan a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014884
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA . Anjel Lertxundiren ipuina argitaratu du "Transcript" aldizkariak Anjel Lertxundiren ipuina argitaratu du 'Transcript' aldizkariak Anjel Lertxundiren Berlin ez dago hain urrun ipuinaren ingelesezko itzulpena eman du argitara Transcript aldizkari elektronikoak (www.transcript-review.org) 21. zenbakian, Berli...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014885
BERRIA
Euskadi
noticias
Maite ditut Olinpiar Jokoak. Ezin dut saihestu hunkitzea korrikalariak jendez beteriko estadioan sartzen direnean. Une batengatik bada ere, jendetza horrek denak eskaintzen dituen animoak eta indarrak korrikalariei eragiten dien zirrarak hunkitzen nau ni ere. Aurrerago, ordea, horretaz pentsatzen dudanean ez dira une b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014886
BERRIA
Euskadi
noticias
Siriarekin gogo txartuta dabil Obama: ez ei du gerrarik nahi, ez ei dago inor gerrekin bera adina nahigabetuta. Hala esan die kazetariei. Hori bai, John Kerry Estatu idazkariaren bidez Al-Assadi eraso egiteko argudio munizio osoa xahutu eta gero. Eta erasoa hasteko adi geundela, zalantzak jandako Obama ispilatu digute ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014887
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Auzitegiak ez ditu murriztuko sexu indarkeriagatik ezarritako zigorrak, lege berrian aplikagarri baldin badira Soilik baietz da baietz legearen aplikazioa metxa luzeko kandela da. Legea nola interpretatzen den, epaileek aukera dute sexu erasoengatik espetxeratutakoen zigorrak berrikusteko eta, kasu batzuetan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014888
BERRIA
Euskadi
noticias
Araskik etxetik at irabazi du, eta galdu IDK-k Gaskan SASKIBALOIA. Espainiako Ohorezko Mailan, Kutxabank Araskik irabazi egin zuen Tenerifen (60-71). IDK Euskotren, berriz, galtzaile izan zen Ensinoren aurka (70-72). Hirugarren euskal taldeak, Lointek Gernikak, gaur jokatuko du Malosten Zaragozaren aurka (18:30). Bosga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014889
BERRIA
Euskadi
noticias
Washington. Benedikto VXI.ari harrera beroa egin zion atzo Washingtonen George Bush Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak: «Gure nazioak ongietorria ematen dizu; fede, otoi eta errukiaren herrialdean zara». Etxe Zurian agerraldia egin zuten hamar mila lagunen aurrean eta «terrorismoaren kontra eta bizitzaren alde» ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014890
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi mendizale sokorritu dituzte Sarako Ibanteli mendian 79 urteko bi mendizale sokorritu dituzte suhiltzaileek arratsalde honetan Sarako Ibanteli mendian (Lapurdi). Arratsaldeko laurak inguru atera da Dragon 64 Segurtasun Zibileko helikopteroa bi mendizaleen bila. Mendizaleek eurek kontatu dutenez, nekea sentitu dute ib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014891
BERRIA
Euskadi
noticias
Barakaldoko zale batzuek ustez Sestaoko beste bi jipoitu dituzte Barakaldo futbol taldeko 15 eta 21 urte arteko 11 zale atxilotu zituzten herenegun, Sestaon (Bizkaia), Sestao River taldeko bi zale taldeen arteko partida amaitu ostean, Jose Roda kalean hamar bat lagun beste bi jipoitzen ari zirela esanez. Ertzaintzak be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014892
BERRIA
Euskadi
noticias
Anaitasunak emaitza bolada txarra eten nahi du, gaur, Granollersi gailenduta ESKUBALOIA. Ligako zein EHFko Kopako neurketak kontuan hartuta, lau porrot daramatza erreskadan Helvetia Anaitasunak. Gaur, emaitza bolada txar hori irauli nahi du, etxean Granollersi irabazita (20:30). Nafarrek ez dute ezer jokoan, baina ahal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014893
BERRIA
Euskadi
noticias
«Instituzioen arteko konfiantza» nahi du Goiak, 2016a hauspotzeko «Instituzioen arteko konfiantza berriz sortzea». Horixe Donostia 2016 Fundazioaren Patronatuaren egungo xedea, Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez; proiektuarentzat «ezinbestekoa» dela aldarrikatu du. Hauteskundeen ostean, atzo bildu zen aurrene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014894
BERRIA
Euskadi
noticias
BUENOS AIRES. Jaime Smart Argentinako Barne ministro ohiari bizi guztiko kartzela zigorra ezarri dio Argentinako auzitegi batek. 1976. eta 1979. urteen artean jardun zuen Smartek, eta legez kanpoko atxilotze zentroetan torturak eta hilketak egin izana leporatu diote.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014895
BERRIA
Euskadi
noticias
Krisialdiaren hilabeteetako garapenaren ostean, eta aurreko aste hauetan ezagututako zantzu kezkagarriak ikusita, artikulu honen xedea da abagune honek euskal gazteriaren emantzipazio prozesuan dauzkan ondorioei buruzko analisi eta hausnarketa egitea. Sinplekerien gainetik, lehenengo eta behin, emantzipazioari buruz hi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014896
BERRIA
Euskadi
noticias
32 urte igaro dira Aitor Merino aktoreak Iruñetik Madrilera doan trena lehenbizikoz hartu zuela. Telebista saio baten grabaziora zihoan. "Aitak galdetu zidan ea inoiz biziko nintzatekeen han". Ezetz erantzun zion, eta bi urtera finkatu zen Madrilen. Han dago ordutik, fisikoki; burua, baina, Iruñean duela azpimarratu du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014897
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau gizonezko atzeman dituzte Nafarroan, bikotekideak jotzea egotzita. Egunotan, foruzainek eta udaltzainek atxiloketak egin dituzte Beriainen, Burlatan, Castejonen eta Tuteran Lau gizonezko atzeman dituzte Nafarroan, bikotekideak jotzea egotzita Egunotan, foruzainek eta udaltzainek atxiloketak egin dituzte Azken eguno...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014898
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken txanpan sartu dira Gasteizko festak, eta Haurren Egun arrakastatsuari jarraitu dio neska eta blusa beteranoak omentzeko unea. Goiztiarrak dira adinekoak. Goizeko bederatzietan elkartzen hasi dira, egunotan festa ekitaldien epizentro bihurtu den San Migelgo elizan egingo den mezan. Urtero bezala, neskarik eta blus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014899
BERRIA
Euskadi
noticias
Hemezortzi lagunen esanak jasota bukatu da Nafarroako Kutxako ikerketa batzordea Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakari ohiaren agerraldiarekin bukatu zen atzo Nafarroako Kutxaren ikerketa batzordearen agerraldien fasea. Sanz izan da azkena mintzatzen, bere aitzinetik hamazazpi pertsona solastu baitira. Ekainean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014900
BERRIA
Euskadi
noticias
Segurtasun indarren eta hainbat gazte talderen artean istiluak gertatu ziren atzo goizaldean Amiens hirian, Frantziako iparraldean. Hainbat pertsona zauritu ziren borroketan; tartean, hamasei polizia. Igandean ere istiluak sortu ziren Amienseko zenbait auzotan, Poliziaren errepideko kontrol baten harira. Frantziako Gob...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014901
BERRIA
Euskadi
noticias
«Eskolan asko borrokatu behar izan nuen zientzia ikasteko» Pulsarrak deskubritu zituen Burnellek, 1967an. Aurkikuntza frogatzeko zailtasunez aritu da astrofisikaria, baita urteetan fisikaren arloan izan diren aldaketez ere: «Unibertsitatean ikasi nuenetik asko hobetu da egoera, zalantzarik gabe». Zerua izan da Jocelyn ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014902
BERRIA
Euskadi
noticias
Maitasunaren apologia . Hori da gaur egingo duten Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren leloa. Preso edota atzerrian diren lagunek elkartasuna eta maitasuna jasotzearen aldeko aldarria da, antolatzaileek adierazi dutenez: «Etxekoei maitasuna adierazteko eskubidea ostu nahi diete. Errepresaliatuekiko maitasun keinu oro d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014903
BERRIA
Euskadi
noticias
Urrizak zazpigarrenez irabazi du buruz buruko txapela Hark aitortu du. Jokatzen jarraitu edo utzi zalantza izan zuen Javier Urrizak COVID-19aren pandemiak eragindako etenaldi luzean. Adinak eragiten zion duda gehien: 38 urte izanik -39 beteko ditu azaroan-, ez zuen argi ikusten ea gai izango zen bere onena emateko horr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014904
BERRIA
Euskadi
noticias
Egia esan, aitortzen dut nekatu bezain penatuta nagoela gure telebistak lortzen dituen audientzia datu eskasen inguruko kritikak behin eta berriz entzun eta irakurtzeaz. Zergatik ez esan: telebista maite duenarentzat ez da pozgarriena aparatoaren aurrean paratu eta ikusten duenarekin kostata asetzea. Haatik, bihotz atz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014905
BERRIA
Euskadi
noticias
ARTAZURIKETAN. EUSKAL HERRIKO ITZULIA. Zainzuri itsasoa Ezustekoak ditugu bizipoz. Irribarre egin du hoteleko neska enplegatuak gosaltzen ari ginela gure mahaira etorri eta «¿en qué habitación han dormido?» galdera luzatzearekin. Xaprek serio erantzun dio: «Ahora? Ahora vienes tarde!». Nire txoferrak edozein goxatzeko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014906
BERRIA
Euskadi
noticias
Orfeok bossa nova jotzen du. Marcel Camusen 'Orfeu negro' filma estreinatu zela mende erdia bete da aste honetan. Mito greziarra Rio de Janeiroko inauterian kokatzen du obrak, kolore eta musika eztanda sailkaezinean. Marcel Camusen 'Orfeu negro' filma estreinatu zela mende erdia bete da aste honetan. Mito greziarra Rio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014907
BERRIA
Euskadi
noticias
Protesta handiak piztu dira Libanon 'Whatsapparen zergak' eraginda BEIRUT. Libanoko Gobernuak duel hiru egun jakinarazi zuen Whatsapp eta beste sare sozial batzuen bidez deiak egiteagatik zerga bat ezarriko zuela. Ehunka herritar horren aurka protesta egitera atera ziren Beiruten, eta, bi egunen buruan, agintarien aurk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014908
BERRIA
Euskadi
noticias
Paris bide berriaz Madril informatzen ari dela dio Berhokoirigoinek Mixel Berhokoirigoin bakegile eta Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako kideak adierazi du Frantziako Gobernuaren mintzaideak «baieztatu» diela euskal presoez hartu duen bide berriaz «informatzen» ari dela Madril. «Gauza ona hori, eta ondorioak positiboak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014909
BERRIA
Euskadi
noticias
2012. urtean PPren gobernuak abiatu zuen lan erreformaren interpretazio ezberdina egin zuten ELAk eta LABek. Arrazoi hori izan da, besteak beste, bi sindikatu abertzale nagusien arteko estrategia bateratu bat oztopatu duena. Izan ere, ELAk enpresaz enpresako hitzarmenak lehenetsi izan ditu azken urteetan, eta LABek, be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014910
BERRIA
Euskadi
noticias
BAMAKO. Salafisten eta tuaregen arteko borrokak gogortu egin dira Azawad iparraldean, Aljeriako mugatik gertu, eta Aljeriaren segurtasuna arriskuan dagoela uste du bertako presidenteak. Ostiralean 65 jihadista eta Txadeko 13 soldadu hil ziren borroketan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014911
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Atzo hasi zen Alconza Irizar Groupeko 25 langileren kaleratzeen aurkako epaiketa. Joan den otsailean Berangoko (Bizkaia) enpresak lantaldea heren bat murrizteko erregulazioa aurkeztu zuen; 98 langiletik 38ri eragingo zien. Azkenean, apirilean 25 langile kaleratu zituen Alconzak. Enpresako langile batzordeak (LAB...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014912
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk ohartarazi du Raxoik estatus berria onartu ezean «konfrontaziora» joko duela Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentearen eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arteko bilera «ahalik eta lasterrena» izatea espero du Andoni Ortuzarrek, EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidenteak. Bi aldeen artea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014913
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaiketa egin bitartean aske utzi zuten Harriet Agirre asteartean. Espainiako Poliziak atxilotu du gaur. Piztu.info atariak aurreratu du albistea: Polizia Harriet Agirre preso oiha atxilotzen saiatzen ari da uneotan Egian. Bizilagunek babestu dute atxilotzea eragotziz Etxerat-ek baieztatu du albistea ondoren, baina ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014914
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat artikulu, iruzkin eta adierazpeni erreparatuta, irudi lezake azken lau urteotan Bilduk hondakinen atez ateko gaikako bilketaren alde egindako apustuak azal lezakeela koalizioak Gipuzkoan izandako boto galera. Nahiz eta ukaezina den herri eta kasu jakin batzuetan eragina izan duela, badira elementuak pentsatzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014915
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak debekatu egin nahi du diskotekek sarrera sexuaren arabera kobratzea Ikuskizunetako eta aisialdiko sarreren salmentan diskriminazioak saihestea jarri du helburu Eusko Jaurlaritzak. Inork ez dezala gehiago edo gutxiago ordaindu behar izan jatorriagatik, sexuagatik, arrazagatik edo erlijioagatik. Horrelako eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014916
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpositore garaikideen bederatzi estreinaldi eskainiko ditu Musikastek. Juan Garcia de Salazar arabarraren heriotzaren III. mendeurrena gogora ekarriko du Errenteriako jaialdiak Konpositore garaikideen bederatzi estreinaldi eskainiko ditu Musikastek Juan Garcia de Salazar arabarraren heriotzaren III. mendeurrena gogor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014917
BERRIA
Euskadi
noticias
Sara Majarenasek bizi duen salbuespenezko egoera salatu dute Joan den otsailaren 15ean Sara Majarenasen eta haren alabaren erasotzailea aske gelditu zenetik Majarenasek bizi duen "salbuespenezko" egoeraren berri eman dute Kontxi Ibarreta Majarenasen amak eta Amaia Zurutuza Majarenasen lagunak, Donostiako Emakumeen Etxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014918
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez naiz mutila, ez naiz neska. Bien arteko bertsio bat naiz, porrot egin duena». Mae Martinen ahotan entzuten da esaldi hori Feel Good telesailean. Komediantea da Martin, eta, bere bizitzan inspiratuta, sei ataleko fikzio labur bat osatu du. Emakumeak ez ezik, gizonak ere gustuko ditu Martinek, baina ez du bere sexual...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014919
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Martxoak 3 elkarteak NBE Nazio Batuen Erakundera jo du 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izan ziren gertakariak salatzeko -Espainiako Poliziak bost lagun hil zituen-. Elkarteak azaldu du bere burua «behartuta» ikusi duela nazioarteko erakundeen babesa bilatzera, Madrilen «zigorgabetasun politika» dela eta. Espai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014920
BERRIA
Euskadi
noticias
Amaitzetik gertu da Italiako Giroa eta, ez Mikel Landa erori eta erretiratu ez balitz bezainbeste seguru asko, baina txirrindularitza zaleok gozatzen ari gara hari begira. ETB1en bidez jarraitzen dugunontzat lagungarri dugu, horretarako, Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak, Alfontso Arroyok eta Alessandro Rutak egunero ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014921
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako Biltzar Nagusiek adierazpen bat onartu zuten atzo, errefuxiatuen krisiaren aurrean jarrera «aktiboa eta solidarioa» agertuko dutela iragartzeko. «Borondate argia» azaldu dute errefuxiatuen alde lan egiteko, eta babes hiriekin sortutako mugimendua gogoan, «babes lurraldetzat» jo dute Araba. Herritarrei dei egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014922
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Tony Gallopin (Cofidis) nagusitu da Limousingo Tourreko bigarren etapan, esprintean. Matthieu Ladagnousen (FDJ) aurretik iritsi da belgikarra. Egoitz Garcia (Caja Rural) bosgarren izan da. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Bjorn Leukemansek (Vacansoleil) jarraitzen du lidergoan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014923
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gustatzen zait lanetan egon dadila anbiguetatea, izaera askoren arteko nahasketa bat. Zaila izan dadila lana adjektibo bakarrarekin definitzen. Izan dadila alde berean ederra eta nazkagarria, edo tragikoa eta umoretsua. Gauza horien guztien artean egon dadila pieza». Horregatik itsats ditzake txikleak Oier Iruretagoie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014924
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Jon Gaztañagak argi du: bolada txarra eten beharrean da Reala. «Irabazten hasi beharra daukagu, lehenbailehen». Talde txuri-urdineko jokalariak adierazi zuen «zale askok bezala» espero zuela «gorago» egotea. Halere, baikor da, eta uste du atsedenak «mesede» egingo diela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014925
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA. HORMA HANDIAK. Mundu galdu eta isil baten aztarnak. Adolfo Madinabeitiak eta Andre Vancampenhoudek 'Mundo perdido' bidea ireki dute Amazoniako Acopan mendian, Venezuelan; 650 metro luzeko bide tentea gainditzeko 11 egun behar izan dituzte. MENDIA. HORMA HANDIAK. Mundu galdu eta isil baten aztarnak Adolfo Madina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014926
BERRIA
Euskadi
noticias
Palestinarren 'Nakba' gogoan, irratsaio berezia Hala Bedi irratian 1948ko maiatzaren 15a egun latza izan zen palestinarrentzat. Israelgo Estatua sortu eta biharamunarekin, eta beren kontrako sarraskiek eraginda, 750.000 palestinarrek erbestera jo zuten. Palestinarrek Nakba (hondamendia) deitu zioten gertaera hari. Harr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014927
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaitzaren jatorria zein den ikertzea galdegin du EBk BRUSELA. Urte hasieran, OME Osasunaren Mundu Erakundeak lau asteko ikerketa egin zuen Txinako Wuhan hirian, birusaren lehen arrastoen bila, eta baieztatu zuen koronabirusak animalia batean duela jatorria. Hala ere, birusaren jatorriari buruz ikertzen jarraitu behar z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014928
BERRIA
Euskadi
noticias
Wegelin bankua itxi egingo dute, zergak saihestearren BERNA. Wegelin Suitzako banku zaharrena itxi egingo dute, AEBetako bezeroei zergak ordaintzea saihesten laguntzeagatik. Wegelineko arduradunek New Yorkeko epaitegi batean aitortu dute ehun herritarri baino gehiagori lagundu dietela zeregin horretan, hamar urtean. Ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014929
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguberriak biribiltzeko, opil gozoa. Errege eguneko opilak hasi dira, dagoeneko, Euskal Herriko okindegi eta gozotegiak betetzen; Gasteizko Artepan okindegiak, esaterako, lau mila opil banatuko ditu egun hauetan, esnegainezkoak gehienak. Errege eguneko opilak hasi dira, dagoeneko, Euskal Herriko okindegi eta gozotegiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014930
BERRIA
Euskadi
noticias
Pablo Prigioni Gasteizen ariko da hastear dagoen sasoian. Hori jakinarazi zuen, atzo, Baskoniak; urte bateko kontratua sinatu du Prigionik. Horrenbestez, zazpigarren denboraldia emango du Gasteizko taldearekin, lehendik sei jokatu baitzituen, 2003 eta 2009 bitartean. Joan den astean, Dusko Ivanovic entrenatzaileak hiru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014931
BERRIA
Euskadi
noticias
Hondakinak berreskuratzeko akordioa egin du Bil Ta Garbik Etxeko tresna elektrikoak eta elektronikoak berreskuratzeko hitzarmena sinatu dute Recycleco enpresak eta Bil Ta Garbi sindikatuak. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan sindikatuak kudeatzen dituen inguruetarako indarrean izango da akordioa. Hondakin kopurua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014932
BERRIA
Euskadi
noticias
• Ibilbidea (txirrindulari gisa): Euskadi (1996-1997), Euskaltel-Euskadi (1998-2001) eta Cofidis (2002-2009). • Ibilbidea (zuzendari gisa): Garmin-Transitions (2010) eta Garmin-Cervelo (2011).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014933
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziak eta Alemaniak 'pole'-tik atera nahi dute baterien lasterketan Inork ez du galdu nahi autogintzaren geroa erabat baldintzatuko duen lasterketa, eta bateria berrien teknologia garatzeko ekinaldiak ezagutarazi dituzte hainbat eragilek 2019. urtearen bigarren erdialdean. Azken iragarpena Europako auto irabazleeta...
cc-by-sa 4.0