id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0015034
BERRIA
Euskadi
noticias
Giza kate jendetsua osatu dute Zumarragatik Urretxura Arcelor Mittalen itxieraren kontra. Dendariak beldur dira zer eragin izan dezakeen etenaldiak saltoki txikietan Ehunka eta ehunka herritarren ongizatearen hauspoa, Urola Garaia eskualdeko birikak izan dira luzaroan Arcelor Mittaleko labeak. Behargin askok Zumarragak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015035
BERRIA
Euskadi
noticias
Diktadura bete-betean zela, 1965ean, batu zioten Itsaso Ezkiori, eta, mende erdi geroago, berriz banatuko dira bi herriak. Gaur iluntzeko 19:00etan egingo dute ekitaldi ofiziala, eta bertan izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkari ere; tartean, Markel Olano ahaldun nagusia. Itsasoren eta Ezkioren banaket...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015036
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Superkopa Eibarren jokatuko dute, abuztuaren 31n FUTBOLA. Bera Berak eta Ro'Casak Espainiako Superkopa jokatuko dute Eibarren (Gipuzkoa), abuztuaren 31n. Tati Garmendia Donostiako taldeko kirol zuzendariaren arabera, «azken urteetan taldeak ia Gipuzkoa osoan jokatu ditu lagunartekoak, eta EHF kopako lehen pa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015037
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuak sei milioi euroren kreditu zabalkuntza onartu du, «Nafarroako osasun sistema indartzeko» eta zenbait eragile, sindikatu eta talde politikorekin hitzartutako neurriak ezarri ahal izateko. Xede nagusia «itxaron zerrendak laburtzea» da, eta lau milioi euro jarriko dituzte horretarako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015038
BERRIA
Euskadi
noticias
Guraso berriek hamasei asteko baimena jaso ahal izango dute, etxeko langileak kontratatu arren Urriaren 22ko edo 29ko gobernu bileran onartuko dute hamasei asteko gurasotasun baimena Araba, Bizkai eta Gipuzkoako guraso berrientzat. Horretarako, ordea, baldintza batzuk bete beharko dituzte; horietako bat izango da guras...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015039
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Jon Chu. Aktoreak: Mark Ruffalo, Woody Harrelson, Jesse Eisenberg, Morgan Freeman, Michael Caine. Iraupena: 129 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016. Lau zaldunen zaletasuna magia egitea da, eta iaioak dira horretan, baita bankuak lapurtzen ere. Urtea igaro da poliziarengandik ihes egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015040
BERRIA
Euskadi
noticias
• Bilbok marka hautsi zuen 2010ean, turismoari dagokionez. 684.274 bisitari izan ziren Bizkaiko hiriburuan. Alegia, 2009an baino %11,17 turista gehiago etorri ziren. Gaua igaro dutenen kopuruak %14 egin du gora. Batez beste, 1,85 gau igaro dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015041
BERRIA
Euskadi
noticias
46. Iruñeko Udalak berotegi efektua saihesteko hartuko dituen neurriak. • Energia Iraunkorren Ekintza Planaren bidez, Iruñeko Udalak 46 neurri hartuko ditu berotegi efektua saihestu asmo dutenak. 2020. urtera begira jarri du helmuga nagusia: herritar bakoitzak 1,1 tona CO2 gutxiago isurtzea da xedea. Europako Batasunek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015042
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Marco Martins. Aktoreak: Beatriz Batarda, Kris Hitchen, Bob Elliott, Romeu Runa. Herrialdeak: Portugal, Frantzia, Erresuma Batua. Iraupena: 113 minutu. Marco Martinsek garai eta leku jakin batean girotu du bere film berria: Great Yarmouthen, Ingalaterran, brexit -a gertatu baino hiru hilabete lehenago. Harr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015043
BERRIA
Euskadi
noticias
Bruselan bilera "emankorrak" egin dituztela dio Herrira-k, eta ekimen gehiago egingo dituztela Martxoaren 4tik 8ra bitartean Bruselan egindako harreman dinamika "oso positiboa" izan da Herrira mugimenduaren arabera. Hainbat europarlamentarirekin izandako bileretara mezu bat eraman dute: "Bakeak aukera bat merezi du Eus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015044
BERRIA
Euskadi
noticias
Huesca. Fernandez; Pulido, Siovas (Doumbia, 90. min), Vavro; Maffeo (Mosquera, 73. min), Mikel Rico (Lopez, 73. min), Galan; Ferreiro (Gomez, 68. min), Seoane; Sandro (Gaston, 90. min) eta Rafa Mir. Reala. Remiro; Gorosabel (Zaldua, 65. min), Aritz, Le Normand, Monreal; Gebara, Zubimendi; Oiartzabal (Silva, 65. min), P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015045
BERRIA
Euskadi
noticias
Laguntzak gehitzeko eta BEZa jaisteko eskatu dute Nafarroako ostalariek IRUÑEA. Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak eta Upategien Elkarteak lurraldeko gobernuari eskatu diote sektorearentzako diru laguntza zuzenak handitzeko eta BEZ balio erantsiaren zerga jaisteko. Besteak beste, 10-15 milioi euro eskatu ditu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015046
BERRIA
Euskadi
noticias
Joseba Azkarraga Etxagibelen Euskal harriak liburua izan dut esku artean. Laguna irakurtzen ari zen kapituluan zetorrena irakurri dut. Aurretik eta ondoren idatzitako guztia begiratu gabe, hainbat zientzialari ezagunen -energia aditu, astronomo eta astrofisiko, geologo, gizarte-zientzietan espezialistaren- tesiarekin e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015047
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteazkenean makalaldi handia izan ondoren, bere onera itzuli da gaur Tadej Pogacar (UAE), eta onena izan da Tourreko hogeigarren etapan. Faboritoen arteko esprinta lehiatu da Le Marksteineko helmugan, eta esloveniarrak aurrea hartu dio Vingegaardi azken zuzengunean. Danimarkarra hirugarren izan da azkenean, Felix Gall...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015048
BERRIA
Euskadi
noticias
Diote munduko hilerririk handiena dela, izan denik esterminio lekurik handiena, genozidio antolatuaren adibide eta eredu. Alemaniak 1939an eraso zion Poloniari eta handik urtebetera ireki zuten Auschwitzeko kontzentrazio eremua, poloniar "arriskugarriak" kartzelatzeko. Tartean, intelektualak, erresistentziako kideak, p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015049
BERRIA
Euskadi
noticias
Zerbitzuen bikoizketak 403 milioiko gastua eragiten du EAEn, txosten baten arabera Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek ematen dituzten zerbitzuen bikoizketak aztertu, kuantifikatu eta bikoizketa horiek eragiten duten gastua -alegia, alferrikako gastua- zenbatu dute Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak aginduta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015050
BERRIA
Euskadi
noticias
Altsasu Gurasoak plataformak botako du txupinazoa Aste Nagusi Piratan Piratek Donostiako Aste Nagusiaren hasieran egin ohi duten txupinazoan, piraten mugimenduaren baloreekin bat datorren aldarrikapen bat aurkezten du urtero Matti petsonaiak, eta haren eskutik botatzen dute bolandera hautatutako taldeek edo norbanakoek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015051
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez zuten horra iritsi nahi, baina azkenean urratsa egin dute. Emakume futbolarien lehen lan hitzarmenerako elkarrizketak hautsi eta gero, futbolariek grebara jotzea erabaki dute. Hala erabaki dute gaur, gehiengoa duen AFE sindikatuak deitutako bileran. Madrilen bildu dira 200 futbolaritik gora, eta bertan adostu dute. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015052
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakurle honen perbertsioetako bat, saiakera kontuetan, egilearen tesiak berak baino gehiago, ideien garapenaren edertasunak, eraikuntzak, sen estetiko eta literarioak, artifizioak hitz batean, eragiten diola da. Zer erranik ez, tesiarekin batere ados ez egonik ere, tesiaren zailtasunek, haren sinesgarritasunaren ingur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015053
BERRIA
Euskadi
noticias
Tourrean ariko diren ia guztiak lehiatuko dira gaurtik Dauphinen Gaurtik igandera bitartean jokatuko da Dauphine proba. Aspaldiko ohitura da Frantziako Tourrean ariko direnek lasterketa horretan parte hartzea, prestaketa moduan. Eta aurten, ohitura hori indartu egin da, koronabirusaren pandemiak egutegian eragindako al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015054
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAk salaketa jarri du EITBko lana erregulatzeko txostenaren aurka «EITBk ez daki zer egin, lantaldeen murrizketen eraginez. Ez dago argi udan eta udazkenean irratietan zer programazio egingo dituzten. Enplegu murrizketa erabaki politiko bat izan dela ondoriozta daiteke». Hala esan zuen atzo Ana Arbulu EITBko irratieta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015055
BERRIA
Euskadi
noticias
2050. urtetik idazten dut, eta duela berrogei urteko gertakari bat azaldu nahi dizuet. Gipuzkoan jaio eta bertan bizi naiz. Laurogeitaka urte betetzera noa, eta burua galdu aurretik ia lehengo mendeko muga hartan bizitakoa berritu nahi dut. Berritu nahi dut, XXI. mendearen erdi honetako gazteak eta etorriko direnak jak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015056
BERRIA
Euskadi
noticias
Maliko presidentea eta lehen ministroa bahitu dituzte militarrek Maliko Gobernuaren aurka altxatu zen atzo militar talde bat, estatu kolpe saiakera bati hasiera emanez. Bamako hiriburuko hainbat gune estrategiko bereganatu zituzten, eta, taldeak adierazi zuenez, Ibrahim Boubacar Keita presidentea eta Boubou Cisse lehen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015057
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikus-entzunezkoen kontseilua sortzeko eskatu du EH Bilduk GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezkoen kontseilua sortzea baztertu du berriro. Ekainean egin zuen lehenengoz, eta atzo Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan berretsi zuen erabakia. EH Bilduren ustez, «anomalia» bat da oraindik horrelakorik ez edukitzea. Ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015058
BERRIA
Euskadi
noticias
Kerobiak adimen artifiziala erabili du bere azken bideoklipa egiteko Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza) singlea kaleratu berri du Kerobia musika taldeak. Berrikuntza bat dakar abestiak: bideoklipa adimen artifizialarekin egin dute. Gaztea irratian aurkeztu zuten pieza lehenbiziko aldiz, eta Xa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015059
BERRIA
Euskadi
noticias
«Adegik ez ditu bete bere helburu politikoak; horregatik salatu gaitu» Zahar etxeetako lan gatazkan dituzten eskumenen barruan jardun dutela adierazi du Ander Rodriguezek, Gipuzkoako Gizarte Gaietarako diputatuak. Horrela jarraituko dutela esan du. Adinekoek kalitatezko zaintza jasotzeko, zahar etxeetan lan egiten dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015060
BERRIA
Euskadi
noticias
Alavesek 0-3 galdu du Gironaren aurka, eta ia ezinezko du kanporaketetan sartzea FUTBOLA. Alavesek 0-3 galdu zuen atzo Gironaren aurka, eta ia ezinezko du kanporaketetarako sailkatzea. Hiru jardunaldi falta dira Bigarren Maila bukatzeko, eta atzoko porrotaren ondoren 9. postuan dago. Bosgarren izateko aukerak baditu, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015061
BERRIA
Euskadi
noticias
36ko gerratik erregistratu gabeko 42 gorpu topatu dituzte Begoñako hilerrian 1936ko gerrako hildako 46 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu ditu hobi komun batetik Aranzadi zientzia elkarteak Begoñako hilerrian, Bilbon. Horietatik 42 orain arte desagertutakoenak ziren, erregistratu gabeko hildakoenak. Guztira, hilerri osoan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015062
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak Trokonizko ikastetxea salatu du fiskaltzan GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Trokonizko (Araba) Geroa Eskola ikastetxearen aurkako salaketa jarri du fiskaltzaren aurrean, osasun neurriak ez betetzeagatik. Zentroa aldi baterako itxi behar izan dute 30 positibo detektatu ostean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015063
BERRIA
Euskadi
noticias
Amen besoetakoa, aulkian. Argentinako diktadurako tortura zentro handienaren ustezko erantzuleak epaitzen hasi dira; tartean, Alfredo Astiz. 5.000 lagun torturatu zituzten han, eta gehienak desagerrarazi zituzten. Argentinako diktadurako tortura zentro handienaren ustezko erantzuleak epaitzen hasi dira; tartean, Alfred...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015064
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Legebiltzarrak Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatu du gaur. EAJk, PSE-EEk, Aralarrek, EBk eta EAk bozkatu dute itxieraren alde, eta soilik PPk egin du kontra. Legebiltzarrak itxiera eskatzen duen bigarren aldia da. Espainiako Gobernuak Garoña 2013an ixteko konpromisoa hartu zuen, eta gaur Mikel Arana Ezker B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015065
BERRIA
Euskadi
noticias
Azkena Rock jaialdiak aspaldiko gaurik jendetsuena izan zuen ostiralean, aurtengo lehen jardunaldian. 18.700 ikusle bildu ziren Mendizabalako kontzertu eremura, neurri handi batean John Fogerty kartelburuaren emanaldiak erakarrita, eta Kaliforniako musikariak ez zuen hutsik egin. Gogotsu, hizlari eta sasoian, 1960ko et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015066
BERRIA
Euskadi
noticias
Inoiz hiltzeari uzten ez dioten armak. Hamabi egunez Dublinen bilduta dira 109 estatutako ordezkariak, luku bonbak debekatzea hitzartzeko Hamabi egunez Dublinen bilduta dira 109 estatutako ordezkariak, luku Otawako Bilkuran (Kanada) 1997. urtean pertsonen kontrako minak debekatu ondoren, beste pauso bat eman nahi dute ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015067
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen emaitzen arabera, 451 botoren aldearekin bereganatu du Pablo Casadok alderdiko buruzagitza, eta presidentetzatik at geratu da Soraya Saenz de Santamaria. PP "bizitzaren eta familiaren alderdia" dela aldarrikatu du Casadok bozen emaitzak jakin aurretik egindako agerraldian, eta iragarri du "batasunaren alde" lanea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015068
BERRIA
Euskadi
noticias
Euren etxebizitza zena desagertuta, haren jabetza galduta eta beste baten gastuak ordaintzen. Egoera horretan daude Mamariga auzoko 27 sendi inguru, Santurtzin (Bizkaia). Duela zortzi urte eraitsi zizkieten ordura arte bizitoki izandako eraikinak, orubean Carmelo Merinoren Promotora Santurtziarra enpresak berriak eraik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015069
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroak argi kutsadurari buruzko legea onartzeko urratsa egin du . IUN-NEBk herrialdeko argiteria arautzeko asmoz egin duen proposamena eztabaidatu eta onartu du Parlamentuko Ingurumen Batzordeak; UPNk eta CDNk hainbat zuzenketa aurkeztu dituzte Nafarroak argi kutsadurari buruzko legea onartzeko urratsa egin du IUN-N...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015070
BERRIA
Euskadi
noticias
Saharako misioa beste sei hilabetez luzatu du NBEk NEW YORK. Nazio Batuen Erakundeak beste sei hilabetez luzatu du Minurso, Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioa. Testuak Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko negoziazio prozesua babesten du, baina ez du jaso sahararren aspalditiko aldar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015071
BERRIA
Euskadi
noticias
Patatak, arrautzak, gatza, tipula (akaso) eta oliba olioa heldu dira Bilbora. Karpek eta plastikozko mahai eta aulkiek okupatu dute Areatza pasealekua. Izkina oro sukalde bihurtu da 11:00etatik 13:00etara, bertaratutako sukaldariek beren dohainik hoberenak erakuts ditzaten. Tortilla lehiaketa da Aste Nagusian jende geh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015072
BERRIA
Euskadi
noticias
Pakistanek eta Iranek muga zainduko dute. Gutxienez 24 lagun hil dituzte Pakistango ipar-ekialdean egindako hiru atentatutan Gutxienez 24 lagun hil dituzte Pakistango ipar-ekialdean egindako hiru Pakistan eta Iranek mugako segurtasun neurriak handitzea hitzartu zuten atzo. Sistan-Balutxistan eskualdea bitan zatitzen du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015073
BERRIA
Euskadi
noticias
Unicaja eta Weisen agur polemikoa, Iurbentiaren aurkari. Frantziarraren agurrak giroa nahasi du Bilbo aldean, baina taldeak jokoari eman nahi dio lehentasuna (12:30) Unicaja eta Weisen agur polemikoa, Iurbentiaren aurkari Frantziarraren agurrak giroa nahasi du Bilbo aldean, baina taldeak Iurbentia Bilbo Basketek aurkar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015074
BERRIA
Euskadi
noticias
Lointek Gernikak Bembibreri egingo dio bisita gaur SASKIBALOIA. Eurokopako estreinakoan jasotako kolpea ahazteko aukera dauka gaur Lointek Gernika Bizkaiak, Espainiako Ohorezko Mailako laugarren jardunaldiko partida jokatuko baitu Bembibren (Espainia), etxeko taldearen aurka (18:15). Bizkaitarrek partida bat irabazi du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015075
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzak defizit gabeko aurrekontua egingo du 2020rako 2019rako aurkeztu zuen aurrekontua baino «mugatuagoa» izango da Jaurlaritzak 2020rako egingo duena. Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak iragarri duenez, Espainiako Gobernuarekin hitzartutakoa bete, eta defizit gabeko kontu publikoak egingo ditu. Gastuaren a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015076
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostian manifestazioa egin dute tren igarobideko obrak gelditzeko eskatzeko DONOSTIA. Satorralaia taldeak deituta, Donostian manifestazioa egin zuten atzo tren igarobidearen aurka. Metroa berehala gelditu! Donostia ez zulatu! lelopean egin zuten protesta. Easo plazatik irten ziren -Euskotrenek geltokia du han-, eta B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015077
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldia, gaur, Pasai Donibanen Erlojuaren aurka lehiatu beharko dute berriz ere Gipuzkoako ligako arraunlariek gaur. Bigarren jardunaldia daukate, Pasai Donibanen (Gipuzkoa), eta binaka egin beharko dute arraun hamar taldeek, sailkapenaren arabera, atzetik aurrerako hurrenkeran; hiru luze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015078
BERRIA
Euskadi
noticias
1991ko uztailaren 5ean egin zuen debuta profesionaletan Patxi Eugik. 17 urte geroago, debuta egin zuen frontoi berean, eta San Fermin egunean, agur esan zuen. Ez da azken partida - abuztuaren 10ean jokatu du azkena, Agoitz jaioterrian-, baina bai bere frontoirik gustukoenean eta zalerik kutunenen aurrean jokatutako azk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015079
BERRIA
Euskadi
noticias
• Basauri. Kareagako jaiak. 08:00etan, txupinazoa. 11:00etan, futbito txapelketa, Iñigo Cabacas I. memoriala. 23:00etan, erromeria Gaubela taldearekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015080
BERRIA
Euskadi
noticias
Etorkizunaren kolorea alda daiteke. Julen Retegik eta Iñaki Larraldek 2. Mailako buruz buruko finala jokatuko dute gaur, Zornotzan Julen Retegik eta Iñaki Larraldek 2. Mailako buruz buruko finala Oraina bizi behar da, etorkizunik ez balego bezala. Sex Pistols taldeak ozen oihukatzen zuen, eta, bide batez, belaunaldi ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015081
BERRIA
Euskadi
noticias
Osteguneko Harian sailean agertuttako bi artikuluez, komentario pare bat egingo nituzke: UEMAri buruzkoan esaten du teknikariak «Eusko Jaurlaritzak legez jasota dauka...». Legeak, ez Gasteizen, ez Oslon ez dituzte egiten -Francok bai, berak zuen ahalena- baizik eta parlamentuak. Ni ez naiz sekulan Jaurlaritzan egon, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015082
BERRIA
Euskadi
noticias
Omikronaz kutsatutakoen kontaktu estu direnek ez dute bakartu beharko, txertatuta badaude Aurrerantzean, omikron aldaerarekin kutsatu diren pertsonen kontaktu estuek ez dute bakartu beharko Hego Euskal Herrian, COVID-19aren aurkako txertoaren pauta osoa baldin badute. Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015083
BERRIA
Euskadi
noticias
«PSNrentzat noiz da eremuz aldatzeko garai egokia? Inoiz ere ez» Ustekaberik ez zen izan atzo Nafarroako Parlamentuan, baina Mañerun «amorruz eta etsipenez» hartu dute albistea, euren nahiari jaramonik ez dietelako egin Navarra Sumak eta PSNk . Nuria Garcia Arostegi alkateak (Donostia, 1973) salatu du «bigarren mailako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015084
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurden, mirakuilu hainiz aurthen. Joanden astean, angles soldado batena. Azkeneko gerlan kolpatua, geroztik geroago eta gaizkiago zoan. Paraliziak hartua, medikuek zioten ez zezoketela deus gehiagokorik egin. Baizen Angleterratik beila bat Lurderat, ereman dute ahal bezala; ez zezakeen zango bat lurrean eman. Heldu ord...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015085
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zailena eskean ibiltzea egin zitzaidan. Lotsa ematen zidan, eta batzuetan negar egiten nuen. Edo zubi baten azpian lo egitea, parkeren batean». Genoveva Carmen Florearen hitzak dira. Euskal Herrian bizi den Errumaniako ijito bat da. Donostiako San Telmo museoan ireki berri den argazki erakusketak Errumaniatik etorrita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015086
BERRIA
Euskadi
noticias
Oreka TX-ek Tokion estreinatuko du ikuskizun berria MUSIKA. Egun hauetan Japonian dira Oreka TX taldeko kideak. Bihar, Hybrid ikuskizuna estreinatuko dute Tokioko New National Theatre antzokian. Motoko Hirayama koreografoak zuzendutako ikuskizuna da, eta dantzak eta txalapartak sortutako erritmoetan oinarritu da. Euska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015087
BERRIA
Euskadi
noticias
Enplegu planaren sinadurak areagotu egin du ELAk Nafarroako Gobernuarekin duen haserrea. Sindikatu horrek uste du Miguel Sanz eta Yolanda Barcina presidente zireneko garaietara itzultzen ari dela Maria Txibite egungo lehendakaria, «erregimenaren irizpide antidemokratikoetara». Planaren eskutik hainbat organo sortuko di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015088
BERRIA
Euskadi
noticias
Langabeak ez ezik, langileak ere gutxitu egin dira, INEren arabera Apiriletik ekainera langabeen kopurua gutxitu egin da Hego Euskal Herrian. INE Espainiako Estatistika Erakundearen arabera, lehen hiruhilekoan baino 3.000 lagun gutxiago daude beharrik gabe. Datua txukuna da lehendabiziko hiruhilekokoarekin alderatuta, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015089
BERRIA
Euskadi
noticias
Elena Odriozola ilustratzailea eta zortzi idazle batu ditu 'Begira-begira' liburuak. Tradizioan oinarrituak dira Lertxundi, Uribe, Igerabide, Meabe, Txiliku, Ormazabal, Cano eta Muruaren testuak Elena Odriozola ilustratzailea eta zortzi idazle batu ditu Tradizioan oinarrituak dira Lertxundi, Uribe, Igerabide, Meabe, «T...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015090
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain bi urte Tolosan andre bat hil zuen gizona aske dago Caridad Angeles Rodriguez Arrieta ez da Tolosan hil duten andre bakarra. Orain bi urte, Elena Cal hil zuen bikotekideak. Hiltzailearentzat hamalau urteko espetxea eskatu zuten, baina epaileak hiru eta erdikoa jarri zion, zuhurtziagabeko homizidioa izan zelakoan....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015091
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako ekonomia hazkundera bueltatu da, 2011tik lehenengo aldiz Bi urte pasatu eta gero ailegatu da hazkundea, txikia bada ere, Nafarroara: iazko azken hiruhilekoan %0,3 egin zuen gora lurraldeko barne produktu gordinak (BPGak). Nafarroa, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, ez atzera ez aurrera geratu zen, eta teknikok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015092
BERRIA
Euskadi
noticias
«Elefante bat Zarzuelako jauregian bezala sartzen ari da tren hau Nafarroan: ukitzen duen oro txikituz». Espainiako errege etxeari eta AHT abiadura handiko trenari erreferentzia eginez, protesta egin zuten atzo Alesbesen (Nafarroa). AHTarentzako lurrak desjabetzen ari direla salatu zuten. Castejon eta Cadreita artean a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015093
BERRIA
Euskadi
noticias
Iragan maiatzaren 27an iritsi zen albistea. Errugbi profesionaleko finantzak kontrolatzen dituen DNACG erakundeak Miarritze Bigarren Mailatik Federale 1 mailara jaistera zigortu zuen. Diru kontuetan zulo handia zuen Lapurdiko taldeak, eta finantzak behar bezala ez kontrolatzeagatik ezarri zion zigorra. Azken urteetako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015094
BERRIA
Euskadi
noticias
34.000 desplazatu eragin ditu Malin tuaregen auziak BAMAKO. Tuareg matxinoen eta Maliko armadaren arteko liskarrek 34.000 desplazatu eragin ditu, Nazio Batuen Erakundearen arabera. Mauritanian, berriz, errefuxiatuek krisi humanitarioa eragin dute. Mugatik gertu dago Vasala hiria, eta, hango Tokiko Kontseiluaren esaneta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015095
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela 19 urte, 1981ean, argitaratu zen Idatz & Mintz aldizkariaren aurreneko zenbakia, eta 50.era iritsi da aurten. Ibilbide horren errepasoa egiten duen testuarekin batera, Miren Agur Meabe, Iratxe Ormatza Imatz, Jon Arretxe, Lourdes Unzueta edo Jabier Kalzakortaren
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015096
BERRIA
Euskadi
noticias
Tourrerako lehen ondorioak ateratzeko aukera izango da gaurtik datorren igandera bitarte, Dauphinen. Jumbo Visma taldeak bereganatuko ditu begirada gehienak, Primoz Roglic eta Jonas Vingegaard izango dituelako taldeburu. Haiei kontra egin nahirik ariko dira Damiano Caruso eta Jack Haig (Bahrain), Enric Mas (Movistar), ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015097
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKAL HERRIKO ITZULIA. ADIERAZPENAK. «Ardo ona bezalakoa naiz». Iaz erori eta lepauztaia hautsi zuenetik, Euskal Herriko Itzulia gorriz markatuta zeukala onartu du Hornerrek Iaz erori eta lepauztaia hautsi zuenetik, Euskal Herriko Itzulia gorriz «Banekien Aiatik jaitsi eta Valverde eta biok antzeko denborarekin bagind...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015098
BERRIA
Euskadi
noticias
Kalegorrian jaialdia egingo dute, gaur eta bihar, Urretxuko Santa Barbara auzoko ermitaren inguruan (Gipuzkoa). Gaur, batik bat Musika izango da protagonista: Nizuri Tazuneri, Moxal, Vulk eta DJ Entrepreneurren emanaldiak izango dira, 20:00etatik aurrera. Biharkoak eguerdian hasiko dituzte: Txakur Gorria kolektiboak Pe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015099
BERRIA
Euskadi
noticias
Sakelako telefonoa euskaraz erabiltzeko eskubidea onartu du Bilboko Auzitegiak Eskuko telefonoa euskaraz erabiltzeko aukera ez izateagatik pertsona batek konpainiarekin kontratua baliogabetzeko eskubidea daukala ebatzi du Bilboko Auzitegiak. Hala, arrazoia eman dio Patxi Garcia Abascal abokatuari, honek Vodafone konpai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015100
BERRIA
Euskadi
noticias
Berriki egin dute Bilbon hamahirugarren aldiz Zinegoak jaialdia, Hegoak elkarteak ikus-entzunezko eskaintzaren bitartez LGTBI kolektiboa ikusarazteko antolatua. Jaialdi horretako hainbat film labur doan ikusi ahalko dira gaur Euskal Herriko Unibertsitateko campusean, Leioan (Bizkaia). Lanen artean, Uxue Egia EHUko ikus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015101
BERRIA
Euskadi
noticias
Jokoan zegoena kontuan hartuta, eta bi taldeak egiten ari diren denboraldia aintzat hartuta, partida lehiatua izatea espero zen, eta halaxe izan da: bi taldeak nor baino nor gehiago aritu dira. Etxean jokatuta, Realak ahalegin handiagoa egin du golen bat sartu eta garaipena lortzeko. Aginte makila izan du, baina eskas ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015102
BERRIA
Euskadi
noticias
«Fisikaren magia» ezagutzeko aukera izango da gaurtik etzira Iruñeko Gaiarre antzokian, La feria de las ilusiones [Ilusioen azoka] erakusketaren bidez. Bi aktore-gidariren laguntzarekin, hainbat tramankuluk ezkutatzen dituzten sekretuak ezagutzeko aukera izango da: XVIII. mendetik XX. mendera arte aho bete hortz uzten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015103
BERRIA
Euskadi
noticias
AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa egingo du urriaren 1ean sei lagunen aurkako epaiketa salatzeko AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak iragarri ditu 2009an Urbinan izandako istiluetan atxilotu zituzten 6 lagunen aurka egingo den epaiketa salatzeko. Elkarlanak kausa artxibatzea eskatzen du eta "autoinkulpazio kanpai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015104
BERRIA
Euskadi
noticias
Arrate eta Portland prest dira Asobal Ligari berriro ekiteko Asteburu honetan jarriko da berriro abian Asobal Liga, Norvegiako Europako Txapelketa dela-eta bi hilabete etenda egon ostean. Derbiarekin ekin dio, gainera, Arrate eta Portland San Antonio elkarren itzulia amaituta, Iruñeko taldea hirugarren da sailkapenean,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015105
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordiziako eskolen artean, jatorriaren baitako desoreka ehuneko 31,5 puntukoa da. 25,5 puntu hazi da azken zortzi ikasturtean. Eskola bakoitzeko familien euskara ezagutzan, ehuneko 48 puntuko desoreka dago. Behar sozialak dituzten ikasle eta familien banaketan, berriz, desoreka are handiagoa da. Ordiziako eskolen artean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015106
BERRIA
Euskadi
noticias
Ana Arsuagak autorretratua eraman zuen Verde Prato bakarkako proiektuko lehen diskoaren azalera. «Nahi nuen agertu bakarrik eta hortxe. Zera esateko: disko hau neska gazte batek egin du, eta bakarrik egin du», azaldu zion BERRIAri. Joseba Irazokik, berriz, JIEL siglen artean ezkutatu du bere izena Joseba Irazoki eta La...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015107
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal dantza eta musikaren etxea 2022ko nahi lukete lortu Ohiko euskal dantzen eta musiken baliabide gune baten eraikitzeko asmoz lanean ari da Iturburua elkartea. Egoeraren azterketa batetik abiatu da. Urte batez Ipar Euskal Herrian gaindi, gisa batez edo bestez euskal dantza eta musikarekin ari diren elkarte eta era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015108
BERRIA
Euskadi
noticias
Fisac: «Jaurtiketa portzentajea ondu behar da, oso txarra delako» Bruesa Gipuzkoa Basket taldeko Porfi Fisac entrenatzaileak garaipenaren beharra sentitu du lehen aldiz. Jardunaldiko norgehiagokaren atarikoan gogor samar mintzatu zen bere taldearen jardunaz, lehen aldiz denboraldi honetan. Taldeak biko eta hiruko jaurt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015109
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Arabako industria ahul dago, baina atzerriko eskarien balantza positiboa izan du lehenengo hiruhilekoan, %1ekoa; iaz -%32koa izan zuen. Baina egoera zerbait hobetu arren lanpostuak gutxituko direla dio Arabako Merkataritza Ganberaren inkestak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015110
BERRIA
Euskadi
noticias
'Hitzetik hortzera' saioaren denboraldia gaur gauean hasiko da Udako atsedenaldiaren ostean, bertsoak bueltan dira Euskal Telebistara. Ikasturte berriarekin batera, gaur hasiko da Hitzetik hortzera bertsolaritza saioaren 32. denboraldia, 21:00etan. Lehen atalean, bertso udalekuak gertutik ezagutzeko aukera izango dute ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015111
BERRIA
Euskadi
noticias
ADF taldeak soinu propioa lortu zuen lehen diskoarekin, eta orduz geroztik hip hop, rock, reggae, drum & bass eta Punjabiko musikaren arteko nahasketaren alde guztiak erakutsi dizkigute 12 diskotan. Ezagutzen duenak badaki zer den, eta A History of Now irekitzen duen A New London Eye entzunda, badaki, londrestarrek ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015112
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bide orri bat atera nahi genuke, eta ondotik martxan eman» Mugimendu abertzalea berriz definitu nahi du Bagira prozesuak, gaur egun dituen adarrak artikulatu ditzan, eta mugimendu gisa pentsatu. Prozesuaren izaera parte hartzailea nabarmendu du Povedak. Transmisio historikoaren fasean da Ipar Euskal Herriko mugimendu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015113
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da kafea, zigarroa da. Ez da kafea, azukrea da: edo txokolate ontza, edo galletatxoa, edo opiltxoa. Eta ez da kafea, likore zurrustatxoa da. Horiek egiten diote kalte osasunari, eta ez kafeak. Inguruan bildutakoek eta barrura botatakoek eman diote merezi ez duen fama kafeari, eta osasunean eragiten ei duen kalteari....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015114
BERRIA
Euskadi
noticias
Egun osoko hamasei greba deialdiekin segituko dute Bizkaibuseko langileek Bizkaiko Foru Aldundia are gehiago estutuko dute Bizkaibuseko langileek datozen asteetan, «egungo lanpostuak eta baldintzak mantentzeko eskatzeko». Atzoko grebaren «erabateko arrakastaren» ondoren, egun osoko beste hamasei lanuzte antolatu dituzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015115
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionako prokuradoreak mila euroko isuna eskatu du Aizagerreren aurka. Aizagerreren defentsak libre uzteko eskatu du, eta epaileak iragarri du urriaren 27an emanen duela ebazpena Baionako prokuradoreak mila euroko isuna eskatu du Aizagerreren aurka Aizagerreren defentsak libre uzteko eskatu du, eta epaileak iragarri du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015116
BERRIA
Euskadi
noticias
Mitologia, antropologia eta fotokazetaritza esparruak elkartzen ditu Charles Fregerren Wilder Mann-Gizon basatia argazki bildumak. 2010 eta 2011n Europako 18 herrialdetan aritu zen basajaunaren-joaldunaren figuraren atzetik. Europako kultura tradizionalen erakusgarri dira bildu dituen argazkiak. Inauterietan, neguko ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015117
BERRIA
Euskadi
noticias
'Hauspotu, herriak bizituz' aurkeztu du Udalbiltzak, despopulazioaren kontra Lurralde desoreka areagotzen ari da Euskal Herrian. Udalbiltzak identifikatua du arazo hori, eta irtenbide bat bilatzea erabaki du. Horretarako, Hauspotu, herriak bizituz programa aurkeztu zuten atzo, Donostian. Han izan ziren Jabi Asurmendi U...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015118
BERRIA
Euskadi
noticias
Jo ezazu duela zortzi urte Arabako Foru Aldundiak lanetik bota zintuela eta Gasteizko Epaitegian eta hedabideetan ere salatu zintuela gaizkile bazina bezala. Eta orain ez duzu ulertzen zergatik ez duen epaitegiak zure kasua artxibatzen froga ezagatik, zortzi urte luzean ez baitu batere frogarik aurkitu; bestela, aspald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015119
BERRIA
Euskadi
noticias
Komiki bat? Paco Rocaren Etxea [Astiberri] eta Trung Le Nguy-en The magic fish [Random House Graphic]. Euskal Herriko zerbaiten falta igartzen duzu? Lagun eta senideena.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015120
BERRIA
Euskadi
noticias
Arerioak lagun eta etsaiak konplize nahi ditu Batasunak. Jauzia handia da. Euskal Herriaren erabaki eskubidearen aldeko diren aurkari politikoak lagun nahi izatea ez da berria Lizarra-Garazi Itunaren garaian hala izan ziren, baina Batasunak Euskal Herriaren eskubideen aurkakotzat dituen etsai politikoak konplize nahi i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015121
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernu ordezkaritzak Azkonaren erakusketari buruzko txostena igorri dio fiskalari Sare sozialetan bolo-bolo ibili zen bart Abel Azkonaren azken erakusketa. Artistak norberaren eta besteen oinazearen inguruko gogoeta sustatu nahi du Desenterrados (Lurpetik ateratakoak) erakusketarekin, eta bertan ikusgai dag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015122
BERRIA
Euskadi
noticias
Zipren akordiorik gabe amaitu dituzte elkarrizketak GENEVA. Zipreko Errepublikako eta Ipar Zipreko gobernuen arteko elkarrizketak adostasunik lortu gabe amaitu ziren atzo. NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterresek adierazi zuen ez dela «errendituko» eta bi aldeak berriz elkartzekotan geratu direla....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015123
BERRIA
Euskadi
noticias
BANGI. Tentsio betean eta segurtasun neurri handiekin egin zuten atzo presidentea hautatzeko bozen lehen itzulia Afrika Erdiko Errepublikan. Afrikako Batasunaren arabera, bozak «baketsuak, libreak eta justuak» izan dira. Gatazka bukatu eta trantsizioa gauzatzeko xedea dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015124
BERRIA
Euskadi
noticias
Araban zentsura mozioa aurkezteko akordiorik ez dagoela dio PSE-EEk. Txarli Prietok baztertu egin du oraingoz EAJ foru gobernutik kentzea, PPrekin sinatutako itunean ez dagoelako hori jasota Emandako hitza ez betetzea eta EAJren aurrean «makurtzea» egotzi dio PPk PSEri Araban zentsura mozioa aurkezteko akordiorik ez da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015125
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehertutako pneumatiko batek gizon baten heriotza eragin du gaur 13:30 inguruan Agurainen (Araba), eta beste bi lagun larri zauritu ditu. EITBren arabera, Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra Gurutzebide industrialdean gertatu da, Cariñanos nekazaritzarako makineriako lantegian: traktore baten pneumatikoa lehertu e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015126
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 56. ZINEMALDIA. Canteten filmak demokrazia du ardatz, Begaudeauren arabera. Egoera desberdinak bizi dituzten ikasleen eta haien irakaslearen arteko harremana jorratzen da filmean Canteten filmak demokrazia du ardatz, Begaudeauren arabera Egoera desberdinak bizi dituzten ikasleen eta haien irakaslearen arteko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015127
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. Roland Lamah ezingo du jokatu Zaragozaren aurkako ligako partida. Belgikarrak, bi txartel hori ikusi zituen iragan astelehenean, Athleticen aurkako partidan. Orain arteko jardunaldi guztietan hasieratik aritu ondoren, hutsune garrantzitsua utziko du ezker hegalean. Callejak bete dezake hark utzitako lekua.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015128
BERRIA
Euskadi
noticias
Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak esana da hezkuntza dela identitate nazionalaren zutarrietako bat. Eskola ere badela berdintasun, askatasun eta senidetasun balioak ikasteko lekua, eta, beraz, lehen desberdintasuna hizkuntzarekiko dagoen desberdintasuna dela. Parisek harro nabarmentzen duen berdintas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015129
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelen bizi den bilbotar bat desagertuta dago larunbataz geroztik Asteburuan, Gazako milizia palestinarrek eraso egin diote Israeli ezustean, eta Israelgo armadak gerra deklaratu du. Erasoa gertatuz geroztik, Bilboko 46 urteko gizonezko bat desagertuta dago. Israelen bizi da, Kissufim kibbutzean, bikotekidearekin. El...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015130
BERRIA
Euskadi
noticias
Nire 22 hilabeteko alabak dilistak jaten dituenean, aho ingurua gorritu eta gero, oka egiten du. Ziurrenik alergia izango duela esan didate. Beste lekalerik (garbantzu, babarrunak) eman al diezaioket? Ez. Posible da alergia dilistei bakarrik izatea, baina askotan lekale talde guztia hartzen du barne alergiak. Beraz, ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015131
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko konpartsek present daukate euren hiriko alkatea duela ez asko munduko alkate izendatu zuela City Mayors fundazioak. «Bilboko konpartsek bagenekien Berorren Udal Gorentasuna (BUG) munduko alkaterik onena dela. Mundukoa, eguzki sistemakoa, galaxiakoa, eta, hortaz, unibertsokoa». Ez daukate ahazteko izendapen hori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015132
BERRIA
Euskadi
noticias
Salamancan jokatuko da Espaniako Superkopa, eta hantxe ariko da Reala FUTBOLA. Espainiako Kopa irabazi eta gero, Superkopa jokatzeko aukera du Realak, eta txapelketak badu egoitza: Salamanca. Atzo eman zuen horren berri Espainiako Federazioak. Hantxe ariko dira Realaz gain, Bartzelona, Atletico Madril eta Levante. Fina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015133
BERRIA
Euskadi
noticias
Azucena Vieitesek egin du kartela 83. Hamabostaldirako MUSIKA. Azucena Vieites artistak osatu du Donostiako 83. Musika Hamabostaldirako kartela. Uda giroa irudikatzen duen urdin eta dirdiraz ondu du, jaialdiaren testuingurua gogoan hartuta. Vieites: «Atsegin dut irudia ekitaldia gertatuko den unearekin lotzea; abuztua,...
cc-by-sa 4.0