id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0015234 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astebete zen lehen agurraren lehen printza burura etorri zitzaionetik. Autoz zihoan norabait, eta etorri egin zitzaion, ekartzen jardun gabe. Polita iruditu zitzaion. Egokia. Jantzi egin zuen hurrengo egunetan, baina ez zuen gehiegi ere jantzi nahi izan. Trinkotu ez. Tinkotu bai. Agurra sortzearen zama gainetik kenduta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015235 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako Ikerketarako Kontseiluak Donostiako Basque Center on Cognition Brain and Language zentroko zuzendari Manuel Carreirasi eman dio bere beka nagusia: ERC Advanced Grant. 2,5 milioi euroko kopurua dakar beka horrek. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015236 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ezin da 4.000 milioi eurotik 23.000ra pasatu bi astean»
PSOEk BFA-Bankian gertatutakoari buruzko azalpenak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, bi astean kudeaketa «ezin txarragoa eta negargarria» izan delako. «Ezin da 4.000 milioi euro behar izan, eta bi asteren buruan 23.000 milioi euro behar izatea», Perez Rubalcab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015237 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gerra itzela daukagu kontu horrekin zein besteekin.
Oilar borroka, norberekeria, gorrotoa eta elkarrekin ezer ezin eraikitzea zein eraikia guztiz suntsitzea ederto azaldu zuen Joan Mari Irigoienek Babilonia eleberri ederrean. Baina euskaldunok jakin beharko genuke, gure artean izaera zein iritzi oso ezberdinak izan arr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015238 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipuin musikatuak larunbat goizetan, Haurren Hamabostaldian Haurrena ere bada Donostiako Musika Hamabostaldia. Hala berretsi du aurten jaialdiak haientzat prestaturiko egitaraua indartuta, Haurren Hamabostaldia zikloan. Gaur hasiko den egitasmoa da horren erakusgarri: Kantu Kontari. Iaz bezalaxe, ipuin musikatuak eskain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015239 | BERRIA | Euskadi | noticias | Makina-erreminta hazi egin da berriro, esportazioen jomuga aldatu ondoren AFM Makina-erremintako patronala pozik dago 2015. urteak utzi dituen zenbakiekin. Euskal industriarentzat oinarrizkoa den sektorea hazi egin da, ez izugarri, baina bai %3,4 adierazkor bat. Adierazkorra, garbi uzten duelako industriaren sektore na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015240 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ingmar Bergman hil zenean, 2007an, Erland Josephsonek hauxe adierazi zuen zinema zuzendari suediarrari buruz: «Harekiko atxikimendu handia sentitzen nuen. Bizitza oso interesgarria eta hunkigarria eduki dugu elkarrekin». Lau urte geroago, herenegun, Josephson bera hil zen, Stockholmen, jaioterrian. 88 urte zeuzkan, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015241 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Gobernuak jakinarazi du ekonomia suspertzeko plan bat jarri nahi duela indarrean ekainaren amaierarako. Nafarroa Suspertu 2020-2023 izena jarri dio, eta «oparotasun formula berriak» bultzatuko ditu.
«Ez dugu krisi honetatik atera nahi 2008ko krisitik atera ginen moduan; ez dugu atera nahi arrakala sozial geh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015242 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gurea izan zen hamasei urte bete ondoren ere ikasketekin segitu zuen lehen belaunaldia. Masiboki behintzat bai. Eta gazte ginela jasan behar izan genituen zaharragoen arrangura eta destainak: «Hogeita bi urte eta oraindik eskolan? Noiz hasi behar duzue zuek lanean? Gu hamasei urterako atzazalak ondo belztuta ibiltzen g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015243 | BERRIA | Euskadi | noticias | Modako futbol taldearen eskutik Miranda Ebro eta Manchester ezagutu ondotik, Gelsenkirchen tokatzen zela uste nuen. Prest nengoen, gainetik, Renania, Westfalia, Ruhr arroa bisitatzeko sofaren goxotik. Baina bai zera. Behin nahi izango, futbol partida baten aitzakian izan arren, euskaldunak munduan zehar erakustea, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015244 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iaz Osakidetzak botikatan gastatutako milioi euroak.
38 milioi gastatu zituen iaz Osakidetzak botikatan. Gastu hori xahutzeko neurriak -tartean generikoak sustatzea- Espainiako Gobernuarekin elkarlanean hartzen ari da. Orokorra da gastuarekiko kezka. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015245 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aitortu beharra daukat aforismo liburu bat irakurtzen dudan estreinako aldia dela oraingoa. Gogoz hartu dut erronka, egia esan, badelako euskal literaturan ere argitaratzen den (eta ez gutxitan, gainera) genero hori irakurtzeko garaia. Ez dakit, baina, eta neure buruari egiten diot lehen (auto)kritika, ez ote den gutxi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015246 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 67. MUSIKA HAMABOSTALDIA. Gaztetasunaren indarra. Gustav Mahler gazte orkestra ariko da gaur Kursaalean, Philippe Jordanek zuzenduta
Gustav Mahler gazte orkestra ariko da gaur Kursaalean, Philippe Orkestra gaztea ez ezik, «handia» ere bada Gustav Mahler Jugendorchester gazte orkestra, Philippe Jordan zuzenda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015247 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kafe antzerki zikloa egiten ari dira azaroan, Beran (Nafarroa). Hilaren 4an hasi zituzten emanaldiak, eta, gaur, Xentimorik Gabe taldeak Putinen guardasola antzezlana eskainiko du. Lehendakaria kezkatuta dago: «Euskaldun guztiok batuko gaituen himnoa behar dugu», aitortu du. Baina nork eginen du? Bilera luze baten ondo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015248 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mugimendu feministak hiriburuetako kaleak bete ditu indarkeria matxistaren aurka
Indarkeria matxistaren aurkako aldarriak Euskal Herriko herri eta hiriburuetako karrikak hartu ditu. Protestara deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak: Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude! lelope... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015249 | BERRIA | Euskadi | noticias | EHUk aurrekontua aurkeztu du, 494,5 milioi eurokoa EHUko errektore taldeak 494,5 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2023rako, iaz baino %7,4 handiagoa. Zuzenketak aurkezteko epea ireki dute orain.
Aurrekontua apirilaren 18an onartuko dute Gobernu Kontseiluan. Eta, horren ostean, Gizarte Kontseiluak oniritzia eman be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015250 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juaneneak 30-19 irabazi dio Ansa II.ari, final-laurdenetako ligaxkako lehen lehian
ERREMONTEA. Aritz Juaneneak bikain ekin dio Kutxabank Buruz Buruko Txapelketari, atzo 30-19 irabazi baitzion Imanol Ansari, Galarreta pilotalekuan, final-laurdenetako ligaxkako lehenbiziko partidan. Garaipenari esker, Juaneneak lau puntu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015251 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mikel Barrios eta Iñigo Gulina dira Berlinen atxilotutakoak Guardia Zibilak ETAko bi kide atxilotu dituela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak, Europa Press berri agentziak arratsaldean berri eman duenez. Berlinen, "ETAko egitura klandestionaren kontra egindako operazioa" litzateke iturri horien arabera. Gaur g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015252 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken mende erdian garesti ordaindu du Japoniak armagintza produktuak atzerrian saltzeko 1967an bere buruari ezarri zion muga. II. Mundu Gerraren ondoren, bakezaletasunaren adierazpide argi bat egin zuen Konstituzio berri batekin, eta ordutik, bere soldaduak atzerrira ez ateratzeaz gain, armada Japonian bertan egindako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015253 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erdoganek ohartarazi du Zipren ere abia ditzakeela ekintza militarrak ANKARA. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak atzo ohartarazi zuen Zipren eta Egeoko itsasoan ere abia ditzakeela ekintza militarrak, bere herrialdearen interesak «babesteko». «Afrinen [Siria] bezala, gure eskubideak defendatzeko prest gaude», a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015254 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bertsolaritza ikertzeko bi proiektu bultzatuko ditu Mikel Laboa Katedrak BERTSOLARITZA. Tesi ikerketak laguntzea da Mikel Laboa Katedraren eta Mintzola Ahozko Lantegiaren asmoa, eta 2.000 euroko bi laguntza eskainiko dituzte horregatik. Bertsolaritza izango da ikerketa proiektu horien ikergai nagusia, eta unibertsitate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015255 | BERRIA | Euskadi | noticias | 50 langiletik gorako enpresetan euskara planak negoziatzea nahi dute ELAk, LABek eta Kontseiluak
Lan eremua euskalduntzeko beste urrats bat egiteko eskatuko diete ELAk eta LABek Hego Euskal Herriko patronal nagusiei. Gaur goizean Kontseiluarekin batera egindako agerraldian, neurri jakin bat jarri dute mahai gainean: 50... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015256 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garraio eta logistikaren sektorea lehiakor egiteko lan taldea bultzatu du Jaurlaritzak. 39 enpresa handik parte hartzen dute martxoan abiatu zen Garraio eta Logistika Klusterrean
Garraio eta logistikaren sektorea lehiakor egiteko lan taldea bultzatu 39 enpresa handik parte hartzen dute martxoan abiatu zen Garraio eta A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015257 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Faisan auzian' zigortutako bi poliziak indultatzearen aurka agertu da fiskaltza
MADRIL. Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskalburua Faisan auzian zigortutako bi poliziak indultatzearen kontra agertu da. Hemezortzina hilabeteko zigorra ari dira betetzen Enrique Pamies EAEko poliziaburu ohia eta Jose Maria Balleste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015258 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñeko Larraina kirol elkarteak bazkide transexual bati elkartean jarraitzea galarazi dio . Larrainan gizonezkoak sartzen dira bakarrik, eta emakumeak sartzeko ika-mikak dituzte bazkideek
Iruñeko Larraina kirol elkarteak bazkide transexual bati elkartean Larrainan gizonezkoak sartzen dira bakarrik, eta emakumeak sartz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015259 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken boladako zaparrada eta trumoien ondoren, ostarte zabalak eta zerua garbi Wilco taldearentzat. Giro lasaia nagusituko da; hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, ohiko Bob Dylan, Gram Parsons, Neil Young eta halakoen zipriztinak ekarriz, baina ez du ematen egun Ez dira txikiak izan taldeak azkenaldian izan dituen zal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015260 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gurasoen alienazioaren sindromea delakoa gero eta hedatuago dago adingabeen arreta zerbitzuetan eta epaitegietan: haur batek aitarekin egon nahi ez duenean, umea manipulatzea egozten diote amari. Adituek salatu dute teoria misogino bat dela, eta haurrak babesik gabe uzten dituela.
Aitortu behar dut: lehen aldiz aipatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015261 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko aldundiko garbitzaileek gaitzetsi egin dute soldata %7,2 handitzeko proposamena
Gainerako langileen baldintzetara egokitzea da helburua. Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzetako garbitzaileak azpikontratatuta daude, eta udaletako langileen baldintzak arautzen dituen Udalhitz akordioan bilduta dagoen soldata baino %... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015262 | BERRIA | Euskadi | noticias | Leganes sekulako lana ari da egiten denboraldi honetan ere. Ligako sailkapenaren erdian dago, eta Espainiako Kopan, finalaren atarian geratu da. Bigarren sasoia du Espainiako Lehen Mailan, eta lorpen handi horren atzean entrenatzailearen izena agertzen da leku guztietan: Asier Garitano bergararrarena, hain zuzen ere. B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015263 | BERRIA | Euskadi | noticias | LABek baieztatu du ez dela elkarrizketa sozialean izango Aurretik hainbat aldiz iradokitakoa baieztatu du gaur LABek: ez du Eusko Jaurlaritzak deitutako Elkarrizketa Sozialean parte hartuko. Sindikatu abertzalea prest zegoen elkarrizketa sortan parte hartzeko baldin eta lan erreforma gainditu eta "lan harreman eredu be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015264 | BERRIA | Euskadi | noticias | EHEk eskola euskalduna eta burujabea aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) elkarretaratze bat egin zuen atzo Iruñean, UPNren egoitzako atarian. Han, eskola «euskaldun eta burujabea» aldarrikatu zuten. Etzi hasiko da aurrematrikulazio kanpaina Nafarroan, eta EHEren moduan asko dira haurrak D ereduan izen emate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015265 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dut gogoan noiztik ez nintzen kuadrillakoekin kontzertu batera joaten. Are gehiago, biharamunean lankide bati esan nionean kuadrillakoekin egon nintzela harridura aurpegi nabarmena jarri zuen: ez zuen espero neu ere instituzio horietako baten parte izatea.
Azkenekoz Iruñeko autobus geltoki berriaren aldameneko areto... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015266 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xakean jokatzen hasi zenean, Liren Dingek-Ding Liren izen-deituren ordena txinatarrean-ez zuen distira askorik egin. 15 urte betetzear zegoenean oraindik 2.300 Elo punturen azpitik zegoen. Adin horrekin, puntako jokalariak 2.500 Eloren gainetik egoten dira, eta maisu handi titulua lortuta, edo eskuratzeko bidean. 16 ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015267 | BERRIA | Euskadi | noticias | BANGKOK. Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagiaren anaia, Kim Jong-man, herenegun hil zen, ustez Kuala Lumpurko aireportuan egin zioten eraso baten ondorioz. Malaysiako Poliziak emakume bat atxilotu zuen atzo, erasoarekin zerikusia duelakoan. Heriotza ikertzen ari dira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015268 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bozak igarota Aralarrek eta EBk talde bereiziak osa ditzaketela dio Madrazok Bozak igarota Aralarrek eta EBk talde bereiziak osa ditzaketela dio Hauteskundeen ondoren EB-Berdeek eta Aralarrek udal talde bereiziak osa ditzaketela adierazi du EB-Berdeetako koordinatzaile nagusi Javier Madrazok. Bozetara elkarrekin aurkez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015269 | BERRIA | Euskadi | noticias | Afganistandik erretiratzeko epeari eutsi dio NATOk, Frantziarik gabe Tropak Afganistandik ateratzeko 2010ean Lisboan onartutako egutegia «aldaezina» dela berretsi du NATOk atzo eta herenegun Chicagon egindako goi bileran. Aurreikusi bezala, ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrek «gradualki» eta «erantzukizune... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015270 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkarretaratzeak egin dituzte Bilboko ospitaleetan, udan oheak kentzearen aurka Osakidetzaren ustez, uda sasoian nabarmen jaisten da ospitaleetako gaixo kopurua, sindikatuak bat ez datozen arren. Uztailaren 24ko 11:00etan, Gurutzetako ospitalean jendea aurrera eta atzera dabil; lantzean-lantzean irteten da amonaren bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015271 | BERRIA | Euskadi | noticias | Afganistan: tragedia baten leihoa izenburua duen liburuaren ingelesezko bertsioa argitaratu du Alen Silva argazkilariak (Durango, 37 urte). Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) argitaletxe batek atera dio lana: Oliver Arts and Open Press-ek.
Bertsio honek sorrerakoak baino argazki gutxiago dauzka, baina munduko hainbat t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015272 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ocalan pozoitu zutela esateagatik, Turkiak abokatuak inputatu nahi ditu Turkiako Justiziak Abdula Ocalan buruzagi kurduaren abokatuen kontrako ikerketa zabaldu du haiek inputatzeko asmoz. PKK Kurdistango Langileen Alderdia gerrilla taldeko burua espetxean pozoindu egin zutela esan zuten abokatuek, hiru laborategitan az... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015273 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Hamalau film klasiko eskainiko ditu Cannesko zinema jaialdiak; tartean, Stanley Kubricken A Clockwork Orange- ren bertsio zaharberritu bat, George Meliesen Le voyage dans la Lune eta Bernardo Bertolucciren Il conformista . Cannes Classics sailean emango dituzte lanok, «iraganeko obra handiei» eskainitako atalea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015274 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epaitegiak onartu egin du Ertzaintzak zauritutako adineko andre baten salaketa GERNIKA-LUMO. Iazko abenduaren 15ean Gernika-Lumon (Bizkaia) Jone Amezaga gaztea atxilotzeko operazioan ertzainek zauritu ondoren, Julia Lanasek (94 urte) Ertzaintzaren aurka salaketa sartu zuen eta herriko epaitegiak instrukzioa hastea erab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015275 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk ohartarazi du Kutxabank urte bukaerarako "erabat pribatua" izango dela
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrezki kutxen batzarren atarian -etzi izango dira-, EH Bilduk ohartarazi du EAJk, PSE-EEk eta PPk "Kutxabank berehala pribatizatu" nahi dutela, eta iragarri du EAEko bankua azarorako "erabat pribatua" iza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015276 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekua: Viktoria Eugeniako Club aretoa. Eguna: Abuztuak 9a.
Bizitzaren korapiloan endredatuta dabiltza bi lagunak, aspaldiko elkar ezagutzak ematen dien giza aberastasunean murgilduta. Biak ala biak dira aktoreak eta gaurkoa izango omen da elkarrekin egingo duten azken emanaldia. Agertokira irten aurreko prestaketetan a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015277 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tarteka, ia idatzita ematen dizkizute ingurukoek hurrengo asterako zutabeak. Aste honetan, adibidez, lagunak esan dizu: «Niri pasatzen zaidana da ez dakidala nire ni digitala non almazenatu». Laneko mugikorra aldatu behar izan duzulako izan da. Berrira zer pasa erabaki behar duzulako. Lankide berriak hartuko du laster,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015278 | BERRIA | Euskadi | noticias | LABek grebara deitu du Parisko lan erreformaren aurka BAIONA. LAB sindikatuak grebara deitu langileak martxoaren 9rako, Frantziako Gobernua lantzen ari den lan erreformaren aurka. «LAB Intersindikala bil zedin saiatu da, baina, maleruski, beste sindikatuek ez diote erantzun gure gomitari». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015279 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oso neurgailu ona izango du Realak igandean: Valentzia Realak balentria egin zuen lehen itzulian, Valentziaren zelaian 1-2 irabazi eta goiko postuetan sendotuta. Eta neurgailu hori bera izango du parez pare igandean, Zubietan. Liga makal hasi ondoren, behetik gorako joera nabarmena hartuta dabil Valentzia, eta Espainia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015280 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSE-EEk Fernando Mugika oroituko du larunbatean, hilketaren 23. urteurrenean DONOSTIA. PSE-EEk omenaldi bat egingo dio datorren larunbatean Fernando Mugika Herzogi, Donostian, ETAk hil zueneko 23. urteurrenean. Polloe hilerrian izango da ekitaldia, eguerdiko hamabietatik aurrera. 1996ko otsailaren 6an hil zuen ETAk Mug... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015281 | BERRIA | Euskadi | noticias | Koldo Mediavilla EAJren EBBko Harreman Instituzionaletako idazkariak jakinarazi du heldu den astean zehaztuko dutela PSE-EE eta EH Bildurekin egin beharreko bigarren bilera sortarako «egutegia, agenda eta gai zerrenda».
Alderdi jeltzaleko 28 legebiltzarkideak bihar kreditatuko direnez, legebiltzarra osatzeko hamabost e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015282 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osasunak bi partida irabazi nahi ditu jarraian lehen aldiz, Sorian Irregularra; horixe da Osasunaren ezaugarri nagusia liga hasiera honetan. Iruñeko taldea gorabehera handiarekin ari da. Datu bati erreparatu besterik ez dago: ez da gai izan bi partida jarraian irabazteko. Ez da harritzekoa, beraz, sailkapenaren erdiald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015283 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Bidasoak ez du ondo hasi Asobal ligako bigarren itzulia, Ademarren eta Bartzelonaren aurka galdu baitu. Gaur, bolada txar hori eten nahi du, Artalekun, Benidormi irabazita (20:15). Garaipena lortuta, indarra hartu nahi du Wisla Plocken aurkako Txapeldunen Ligako kanporaketari begira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015284 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tubacexek inoizko kontraturik handiena sinatu du, Abu Dhabin Petrolioaren eta gasaren prezio garestiaren ondorioz, ugaritzen ari dira hidrokarburoetan egindako inbertsioak, eta horri etekina ateratzen ari dira sektorean aritzen diren euskal enpresak ere. Horien artean nagusietako bat Tubacex da, Arabako hodigilea.
Jaki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015285 | BERRIA | Euskadi | noticias | UEUk jardunari eutsiko diola esan du, eta Jaurlaritzak diru-laguntza etetea erabaki politikoa dela
Udako Euskal Unibertsitateak gaur jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak urtero 1998tik eman dion diru-laguntza eten duen arren bere jardunarekin jarraituko duela eta harremanetan jarriko dela bazkide direnekin eta hainbat erak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015286 | BERRIA | Euskadi | noticias | Navaleko langileek zuzendaritzaren kontrako salaketa jartzea erabaki dute Sestaoko Naval ontziolako langileen eta zuzendaritzaren arteko giroa gero eta gaiztoagoa da. Zuzendaritzak ontziolako langileen lanaldia murrizteko erregulazio eskaera aurkeztu zuen orain dela egun batzuk. Beharginen esanetan, ordea, ontziolan la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015287 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uztailaren hasieran, lanetik etxerako bidean. Autoan. Gozategiren G Puntoa sartu du CD irakurgailuan. Bere burua abangoardistatzat duen alter ego -a aztoratu egin da. Etxera iristerako bospasei aldiz entzun du Aita fandangoa. Oroitu egin da aitaz, haurtzaroko doinuez. Oroitu ez, hezur-haragitan sentitu du bi eskusoinue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015288 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egin apustu . Joaquin Caparrosek hiru jokalari ditu, Iraolak eskuin hegalekoan utziko duen postua betetzeko. Printzipioz, Exposito da hautagai nagusia, baina euretako inor ez du gustuko.
Joaquin Caparrosek hiru jokalari ditu, Iraolak eskuin hegalekoan utziko duen postua betetzeko. Printzipioz, Exposito da hautagai nagu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015289 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juan Jose Pujana izan zen Eusko Legebiltzarreko lehen presidentea, Eusko Legebiltzarraren sorreran izan zen. Berak jarri zituen euskaldunen subiranotasunaren gordailu den erakundea eraikitzeko oinarriak, fisikoak eta demokratikoak. Legebiltzarraren eraikuntzaren benetako giltzarria izan da.
Bere belaunaldiko gizon-emak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015290 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estatu Islamikoarengandik (EI) ihes egin zuten bi emakumeri emango diete aurtengo Sakharov saria: Nadia Murad eta Lamija Aji Baxar kurdu yezidiei. EIk gatibu hartu zituen 2014ko udan, Sinjar eskualdeari eraso zionean; beste ehunka emakumerekin egin zuten bezala, talde armatuaren jauntxoek sexu esklabo gisa erabili zitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015291 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez 305 pertsona hil dituzte Egipton, meskita bati eraso eginda Ostirala egun sakratua da musulmanentzat, eta, beraz, Bir al-Abedeko sufien meskita (Egipto) bete zuten fededunek atzo eguerdian. Baina, bat-batean, meskitaren inguruan jarritako hainbat lehergaik eztanda egin zuten. Kaosa nagusitu zen, eta bildutako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015292 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikuspuntu jaialdiak Nancy Holt artistari eskainiko dio aurtengo atzera begirakoa
Hilabete pasatxo barru hasiko da Iruñeko Ikuspuntu zinema jaialdia. Martxoaren 15etik 20ra iraungo du, eta aurtengo ezohiko jaialdiaren atzera begirako bi protagonistak zeintzuk izango diren jakinarazi dute: Nancy Holt (Worcester, Massachu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015293 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mikel Otegiri ezarritako zigorra berresteko eskatu du Auzitegi Goreneko fiskalak
Mikel Otegiri Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako 34 urteko espetxe zigorra berresteko eskatu du Auzitegi Goreneko fiskalak. Auzitegi Nazionalak ez zuen ebatzi Otegirena "hilketa terrorista" izan zenik, eta iritzi horrekin bat egin d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015294 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aspaldi zebilen Venus Williams estatubatuarra partida bat irabazi ezinik, lau hilabete baino gehiago. Atzo eten zuen bolada, eta 6-1, 2-6 eta 6-4 irabazi zion Akiko Morigami japoniarrari Memphisko torneoko lehen kanporaketan (AEB). Williamsek Caroline Wozniacki danimarkarra izango du aurkari hurrengo partidan. WTAko ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015295 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haririren egoera argitzeko eskatu dio Beirutek Riadi BEIRUT. Saad Hariri Libanoko lehen ministroak Salman bin Abdulaziz erregearen ekitaldi batean parte hartu zuen atzo, Riaden. Michel Aoun Libanoko presidenteak Saudi Arabiari eskatu zion argitzeko Hariri zein egoeratan dagoen herrialde horretan. Libanoko politikari ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015296 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prigozhin Errusiara bueltatu da, Lukaxenkok jakinarazi duenez Jevgeni Prigozhin Wagner talde paramilitarreko burua jada ez dago Bielorrusian. Hala jakinarazi zuen atzo hango presidente Aleksandr Lukaxenkok. Belta berri agentziak jaso zuenez, kazetariei esan zien Errusiara itzuli dela, San Petersburgora, hain zuzen. Han... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015297 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak EH Bilduri, Elkarrekin Podemosi eta PPri eskatu die onar ditzatela 2020rako aurrekontuak eta ez dezatela «beste alde batera» begiratu. Azaldu duenez, osoko bilkuretan taldeak gai izan dira «batzuetan aho batez» ados jartzeko «politikoki esangura handiko» gaietan, eta, bera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015298 | BERRIA | Euskadi | noticias | Binakako Txapelketaren aurreko azkeneko formalismoa egin zuten atzo lau pilotariek: pilotak aukeratzen ibili ziren goizean Bilboko Bizkaia pilotalekuan Elezkano II.a eta Zabaleta batetik, eta Peña II.a eta Albisu bestetik. Konforme geratu ziren laurak. Baiko enpresako bikotearenak bizixeagoak direla nabarmendu zuten la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015299 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Klima erronkei» aurre egiteko legea onartu du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Gobernuak urrats bat egin du klima larrialdiaren kontrako borrokan. Atzo egindako bilkuran, klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko lege proiektua onartu zuen. Testua parlamentura bidaliko dute orain, han eztabaidatzeko. Itziar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015300 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uztailak ere eman ditu bereak. Hortxe bertan dago zorioneko abuztua: jendeak lehorra izateari uzten dion garaia. Azaroan kaleak desagertu egiten diren orduetan, terrazak beteta egongo dira agorrilean. Goizetan, urtarrilean oraindik kaleak jarrita ere egongo ez liratekeen garaian, jendea pasieran ibiliko da galtza motxe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015301 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nahierara darabilte ETB, nahi duten moduan. Nahierara eta edonola: ez ipar, ez hego. Zentzugabekeria aldrebeskeriaren gainean, kezka sozialik eta ardurarik gabe darabilte denon artean ordaintzen dugun telebista.
Duela bi urte hartu zuen alderdi sozialistak Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-enpresa publikoen ardur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015302 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñaki Alegria (Donostia, 1958) da gaurtik UEUko zuzendari berria. 1984tik UEUkidea, sei urtetan zuzendaritza taldean aritua, informatikan doktorea eta EHUko irakaslea da Alegria. Duela gutxira arte EHUko Informatika fakultateko dekanordea izan da.
UEUk iragarri du 2014an orain arteko ibilbideari jarraipena emango diola... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015303 | BERRIA | Euskadi | noticias | Informazioa eta kultura, Hamaikaren oinarriak Gabonetako programazioan Bihartik aurrera Gabonetako programazioan bete-betean sartuko da Hamaika telebista. «Inoiz Gabonetan eduki dugun edukirik berezienak ditugu», azaldu du Inaxio Esnaola Hamaika telebistako kazetariak. «Informazioa eta kultura» izango dira Hamaikako ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015304 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gune turistikoetan soilik ez, Hego Euskal Herriko aireportuetan ere jendetza ibili da joan-etorrian aurtengo abuztuan. Hilabete bakarrean 656.633 bidaiarik erabili dute lau aireportuetakoren bat, eta aise gainditu dira pandemiak baldintzatutako iazko abuztuko kopuruak.
Iaz baino 194.438 bidaiari gehiago hartu dituzte H... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015305 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzitegi Gorenak eten egin du Francoren momia hobitik ateratzeko prozesua Behin-behinean eten dute. Francisco Franco fundazioak, diktadorearen familiak eta Erorien haraneko prioretzak eginiko eskaera onartu du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta, kautelazko neurri gisa, eten egin du diktadorearen gorpuzkiak Erorien harane... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015306 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liberatutako ertzainen erdiek ez dute lortzen dagokien euskara maila Euskara ikasteko liberazioa duten ertzainen artean, erdiek soilik lortzen dute bere postuari dagokien euskara maila. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak egin du ertzainen euskara ezagutza aztertzeko ikerketa, eta, bertan jasotako datuen arabera, la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015307 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gogokoen dudan musika errugbia da». Inprobisazioaren maisu eta zerbitzari, Bernard Lubat musikaria Baionan egon da asteburuan
Inprobisazioaren maisu eta zerbitzari, Bernard Lubat musikaria Baionan Bernard Lubat musikariak (Uzeste, Frantzia, 1945) bere musika entzutera eman du Baionan Les Ethiopiques jaialdiaren kariet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015308 | BERRIA | Euskadi | noticias | DURANGOKO 42. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA. BALKOITIK. Argitzen hasi da Gaur amaituko da 42. Durangoko Azoka. Ordenagailuak zorroan sartu eta erredakziora itzuliko gara bihar. Pasatu dugu beste Durango bat. Idatzi dugu liburuez, diskoez, sortzaileez, bisitariez, ohiturez, harremanez... Baita gure kezka eta dudez ere. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015309 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estela Dominguez Sopela txirrindularitza taldeko ziklista espainiarra herenegun arratsaldean zendu zen. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, kamioi batek harrapatu zuen N-620 errepidean -Salamanca parean (Espainia)-, bizikletan zihoala. Larrialdi zerbitzuak ezbeharra izandako lekura bertaratu arren, heriotza baiezt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015310 | BERRIA | Euskadi | noticias | BBVAk 3.806 milioi euro irabazi zituen iaz, 2004an baino %30,2 gehiago 2005a orain arteko urterik oparoena izan da BBVArentzat, atzo aurkeztutako datuen arabera. Marka guztiak hautsi ditu, 3.806 milioi euroren etekin garbiak aterata; 2004arekin alderatuz, %30,2 gehiago.
Emaitzek analisten aurreikuspenak erraz gainditu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015311 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eduardo Fernandez piano jotzaileak kontzertua emango du gaur Iruñeko Baluarten, Egungo Beethoven programaren barruan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015312 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen ahozko generoak ikertzeko beka bat eskainiko du Mintzolak datorren urtean. Gazteen artean euskara zenbat erabiltzen den jakiteko, lau urteko ikerketa bat egitea da fundazioaren asmoetako bat aurrera begira Ahozkotasuna lantzen duten eragileekin elkarlanean aritu nahi du Mintzolak
Euskararen ahozko generoak i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015313 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Kontuz elkarteak dei egin die gobernu alternatiboa eratu nahi duten alderdiei UPN buru izan den Nafarroako erakundeetan «sakoneko ikuskaritza» egin dezaten, eta «kontrol neurriak» azken muturreraino eraman ditzaten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015314 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lanaldi luzeek eragina dute osasunean, Osasunaren Mundu Erakundeko teknikari eta epidemiologoaren arabera. Horien ondorioak jasaten ditu hamar langiletik batek.
OME Osasunaren Mundu Erakundeko teknikaria eta epidemiologoa da Frank Pega, eta lanaldi luzeek langileen osasunean duten eraginak ikertzen ditu.
Zuen ikerketar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015315 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irulegiko Eskuak askorako eman du, solasaldi interesgarri askorako abiapuntu izan baita. Bideak, baina, hamaika sigi-saga izan litzake, eta geraleku bitxietan utz zaitzake. Horietako batean txirikordatu ginen lagun bat eta biok. Nire lagunak uste du bere sortze lanak ez direla geroan agertuko. Ez kalitaterik ez dutelak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015316 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamar polizia hil dituzte Afganistanen eraso batean KABUL. Atentatu suizida batek hamar polizia hil zituen atzo Afganistan iparraldeko Kunduz hirian. Leherketak beste hogei bat lagun zauritu ditu, horietako gehienak zibilak. Poliziak azaldu du «terrorismoaren kontrako» borrokaren probintziako arduraduna dagoela hildako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015317 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Egungo haurrek autonomia galdu dute». Francesco Tonucci. Pedagogo eta ikertzailea
Pedagogoa, ikertzailea, marrazkilaria. Gertutik ezagutu eta aztertu ditu haurrak Tonuccik (Fano, 1941), eta haien ikuspuntutik sortutako eskola, hiria, gizartea aldarrikatu ditu Gasteizen egin berri diren haur eta nerabe politiken inguru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015318 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARTEA. Bilboko Guggenheim museoak Frank Gehryk diseinatutako liburu denda ireki du. Museoaren barruan kokatu dute denda, eta erakusketa aretotik igaro gabe zuzenean sartzeko aukera dago. Museoko zuzendari Juan Ignacio Bidarteren arabera, hainbat espazio berritzeko proiektuaren lehen pausoa eman dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015319 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Helburuak lortuta», bere bidea amaitutzat jotzea erabaki du Gora Gasteiz mugimenduak. Jarrera arrazistak salatzeko eta elkarbizitza defendatzeko ideiarekin sortu zen, orain dela bost hilabete. Bitarte horretan helburuak indartu direla uste dute. «Hiriak prestasun handiagoa du gaur kalera ateratzeko, auzokideak laguntz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015320 | BERRIA | Euskadi | noticias | bizi-zikloari, pentsatuz oraingoan bai beren egoera hobera aldatuko dela. Egun, emakume askok beren autonomia bizi eta aldarrikatzen duten bitartean, beste askok gizon maitatuaren gehiegikeria pairatzen dute, benetako eraldaketa bat amestuz. Beste batzuek, etsipenean murgilduta, heriotzak ekar dezakeen bakearekin baino... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015321 | BERRIA | Euskadi | noticias | IZKINA HONETATIK. Gau-goizeko izkina. Gaueko parrandetako tokirik ezagunenetakoa da Jarauta, baina egun osoan, sanferminetan, peña gehienek eta taberna esanguratsuek ateak zabaltzen dituzte. JARAUTA-DESCALZOS
Izkina honetatik Gaueko parrandetako tokirik ezagunenetakoa da Jarauta, baina egun osoan, sanferminetan, peña g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015322 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal presoen ongietorrien aurka mintzatu da Txibite Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea ETAren hiru biktima elkarterekin elkartu zen atzo: espazio publikoan egiten diren ongietorriei buruzko dokumentu bat eman zioten elkarteek Txibiteri, eta presidenteak bat egin zuen edukiarekin. Haren ustez, «elkarbizitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015323 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etapa eta liderraren maillota. Den-dena eskuratu du Rigoberto Uranek (Omega) Italiako Giroko hamabigarren etapan, 42 kilometroko erlojupeko gogorrean. Hasi eta bukatu, kolonbiarrarenak izan dira denborarik onenak tarteko erreferentzietan, eta kolpe handia eman du azkenerako. Diego Ulissi (Lampre) izan da bigarren etapa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015324 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. ETB2k ¿Quien manda aquí? estreinatuko du gaur, reality -a eta lehiaketa nahastuko dituen familia osoarentzako programa berria (22:30). Familia bereko kideak elkarren kontra lehiatuko dira, seme-alabak gurasoen aurka, eta familia osoarentzako bidaia bat izango dute jokoan. Asteburu batean akzioz beteriko proba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015325 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. Arabiar batek ordezkatuko du Israel 'Eurovision'-en Arabiar batek ordezkatuko du Israel 'Eurovision'-en TELEBISTA. Arabiar batek ordezkatuko du aurrenekoz Israel Eurovision lehiaketan. Maiatzean jokatuko da lehiaketa, Moskun, eta Noa juduak eta Mira Awad arabiarrak osatutako bikoteak ordezkatuko du Israel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015326 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atsegina, entretenigarria, dibertigarria eta sinpatikoa izateaz gain, gaur egungo gizartearen hainbat alderdi islatzen eta, hala ikusi nahi bada behintzat, kritikatzen ditu Olatz Arroyok eta Marta Sanchezek sortu eta Emilio Martinez Lazarok zuzendutako Supernormal telesailak (Movistar Plus, 2021), joan den ostiralean e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015327 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kolonbiako Fiskaltzak ebatzi du UP Batasun Patriotikoa alderdiko kide, jarraitzaile eta buruzagien aurkako 34 hilketa gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak direla. Jorge Fernando Perdomo Torres fiskal nagusiak azaldu duenez, 1986 eta 1996 bitartean talde paramilitarrek, askotan estatuko eragileen laguntzarek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015328 | BERRIA | Euskadi | noticias | • 2012ko urtarrila. MNLA Azawad Askatzeko Mugimendu Nazionalak Maliko armadaren aurkako borroka hasi zuen.
• 2012ko apirila. Azawad gehiena eta hiri nagusiak hartu ondoren, MNLAk independentzia aldarrikatu zuen.
• 2012ko maiatza. MNLAk eta Ansar Dine islamistak gobernatzeko akordio bat egin zuten, baina egun gutxira bo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015329 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barcinak baztertu egin du alderdien mahaia osatzea Yolanda Barcina (UPN) Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du ETAk borroka armatua bukatu ondoren ere ez duela nahi "erakunde publikoak gaindituko lituzketen [alderdien] mahairik, eskenatoki berririk eta sofako irudirik". Ondorioz, baztertu egin du Patxi Zabaleta Na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015330 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1980ko Londres. Artaburuen modura jarduten duten lau lagun euren bizitza hobetu nahian dabiltza. Protagonistetako batek kafetegi xume batean egiten du lan; beste batek, biltegi batean. Diru apur bat irabazteko asmoz, lehenak lapurreta bat antolatuko du bigarrenaren lantokian, eta, ezustean, inoizko urre kopururik handi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015331 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egun pare baten buruan, euskal herritarrok gora begiratu eta, hodeirik ez bada tarteko, hantxe ikusten ditugun bi gizontxoen elkarrizketa bana eman dute telebistan. Frantziako presidentearena izan zen lehena, igande arratsean, TF1 kate orain pribatuan; eta Salomon Uharteetako lehen ministroarena, barka, Espainiako pres... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015332 | BERRIA | Euskadi | noticias | Santos: «Obradoirok taldea sortuko du». Bruesako presidentea ziur dago mailaz bi talde jaitsiko direla, eta erregularra izateko eskatu dio taldeari
Bruesako presidentea ziur dago mailaz bi talde jaitsiko direla, eta Bruesako Miguel Santos presidenteak gosari bat antolatu zuen atzo, taldearen inguruko hainbat konturi bu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015333 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehen konfinamendua gogorra eta luzea egin zen gehienentzat. Hirurogei metro karratuko pisu batean itxialdian egotea bi hilabetez ia traumatikoa izan da batzuentzat. Azken aste hauetan, berriz, gabonak nola ospatu ahal izango diren izan da askoren kezka. Eta kezka hori ulergarria da, askorentzat familia osoa gutxienez ... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.