id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0015134
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiruzpalau aldamio dorre eta, erdian, lorategi txiki bat, zuhaitz bat eta maindire batzuk, zintzilik. Lorategi horretan bukatuko dute etzanda, amodio jolasean, Paola Cigna sopranoak -Gildaren paperean- eta Miguel Angel Lobato tenorrak -Duca Di Mantovarenean-. Rigoletto opera entzutetsuaren aurkezpenean, bost minutuko l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015135
BERRIA
Euskadi
noticias
Herritar askok gogoratu dute German Rodriguez haren hilketaren 37. urteurrenean Iruñeko Orreaga etorbidean, German Rodriguezen omenez jarritako oroitarriaren inguruan, jende asko bildu da duela 37 urteko sanferminetan Poliziaren tiroek hil zuten iruindarra omentzera. Haren senitartekoekin ziren, besteak beste, Angel Be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015136
BERRIA
Euskadi
noticias
480 euroko isuna jarri diote Antonio Agirre jo zuenari. Ermuko Foroko kideak nabarmendu du bere kontrako erasoa Ibarretxe lehendakariak «eragin» zuela 480 euroko isuna jarri diote Antonio Agirre jo zuenari Ermuko Foroko kideak nabarmendu du bere kontrako erasoa Ibarretxe Antonio Agirre Ermuko Foroko kideari ostiko bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015137
BERRIA
Euskadi
noticias
Ortuzar: «PSE-EEk PSNk bezala jokatuko du». Krisialdi ekonomikoa kudeatzeko hautagairik egokiena Ibarretxe dela adierazi du Iñaki Azkunak Krisialdi ekonomikoa kudeatzeko hautagairik egokiena Ibarretxe dela Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidentea ziur da hurrengo hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidego...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015138
BERRIA
Euskadi
noticias
Venezuela Aurrera plataformak manifestazio nazionala antolatu du gaurko, Bilboko Jesusen Bihotzetik hasita, 12:00etan, «Venezuelako herria eta gobernuaren aurkako edozein eraso salatzeko. Are gehiago, erasoak horren bortitzak direnean eta nazioarteko prentsa isilean mantentzen saiatzen denean». 29 taldek osatzen du Ven...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015139
BERRIA
Euskadi
noticias
Segurtasun indarrek ustezko hamar ekintzaile hil dituzte Iraken Irakeko Defentsa Ministerioak azaldu duenez, segurtasun indarrek ustezko hamar ekintzaile hil eta 44 atxilotu dituzte azken egunetan. Besteak beste, «legea ezartzen dugu» segurtasun planaren baitan, Bagdad hiriburuan hiru lagun hil eta bost preso hartu, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015140
BERRIA
Euskadi
noticias
EKIALDE HURBILEKO GATAZKA. Milizianoz osatutako segurtasun gorputz berria. Herri Erresistentziaren Batzordeak talde armatuko buru Abu Samhadanak gidatuko du Polizia Herri Erresistentziaren Batzordeak talde armatuko buru Abu Samhadanak Lurralde palestinarretan segurtasuna indartzea, eta kaleko borrokak saihestea izango ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015141
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. LABek ez ditu onartu Accionako zuzendaritzak proposatutako lan baldintza berriak. Orain hiru aste aurkeztu zuen lan erregulazio dosierra, eta orain Acciona Energiako langilen urteko lanorduak 1.824ra igo nahi ditu. Sarrigurengo ingeniaritza eta I+G sekzioko 12 kaleratze ezeztatu ditu, horietako sei birkolokatut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015142
BERRIA
Euskadi
noticias
Filipinetan 81 lagun desagertuta, ontzi bat urperatu ostean BANGKOK. Gutxienez lau lagun hil ziren atzo, eta beste 81 desagertu, Filipinetako kostatik gertu zegoen ontzi bat urperatzean. Filipinetako kostazainen arabera, ontzian 251 pertsona zeuden, eta horietatik 166 erreskatatu zituzten. Erreskate lanek gau osoan jar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015143
BERRIA
Euskadi
noticias
Sorosleek jarduna hasi dute Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan, baina, ezohiko uda honetan gauza gehienak bezala, arau eta segurtasun neurri bereziekin. Estreinako egunean, eguraldiak ez du askorik lagundu, eta jende gutxi ibili da hareatzetan; hortaz, ez da aparteko arazorik egon bainularien arteko tarteari eusteko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015144
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eman berri dituen azkeneko datuek erantzun zabal bezain erabatekoa eragin dute gizartean. Datu horien arabera, Gasteizko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 19 ikastetxetan -sare publikoko 18tan eta itunpeko batean-, ikasgelaren batean atzerritarrak dira ikasleen %30; eta horieta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015145
BERRIA
Euskadi
noticias
Tantaz Tantaren etziko mobilizazioa bertan behera uzteko eskatu du fiskaltzak Larunbaterako Bilbon Tantaz Tanta ekimenak antolatutako mobilizazioa debekatzeko eskatu dio gaur Carlos Bautista Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Pablo Ruz epaileari. Fiskalaren arabera, Tantaz Tanta plataforma Herrira-ren oinordekoa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015146
BERRIA
Euskadi
noticias
Joxe Azurmendiren obra osoa kontsultagai da www.jakin.eus atarian. Idazle eta pentsalariaren obra digitalizatu eta sarean jarri du Jakinek berariazko gaitegiarekin osatutako bilatzailearekin. Guztira 685 lan argitaratu ditu Azurmendik: 41 liburu, 523 artikulu, 118 liburu zati eta hiru itzulpen. Hori guztia dago eskura ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015147
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunari brastakoan eten zaio gaur azkenaldiko garapena, Granadaren zelaian galduta. Puntuak aleka bildu zituen azken lau jardunaldietan; gaur, aldiz, esku hutsik gelditu da. Laugarren jardunaldiko atzeratutako partida zen, mahukan gordetako karta baten antzekoa, alegia, eta gorritxoek alferrik galdu dute. Hori horrel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015148
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteartean hasiko da 'Bajo sospecha', Yon Gonzalezekin MADRIL. Antena3 kateak Bajo sospecha telesaila estreinatuko du astearte gauean - En tierra hostil erreportaje saioa ordezkatuko du-. Bi poliziaren ikerketak dira telesailaren ardatza, eta rol protagonista Yon Gonzalezek (Bergara, Gipuzkoa, 1986) jokatuko du. Beste ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015149
BERRIA
Euskadi
noticias
Hegoi Intxauspe. Zarauzko entrenatzailea. «Zarautzek dirua edukiko balu, iazko taldeari eutsiko lioke». Azkena da Zarautz, eta maila galduko du ia seguru. San Miguel ligako taldea dela erakutsi nahi du, ordea, etxeko estropadan. Azkena da Zarautz, eta maila galduko du ia seguru. San Miguel ligako taldea dela erakutsi n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015150
BERRIA
Euskadi
noticias
Final-laurdenetan sartu da Gipuzkoako bertsolari txapelketa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa bigarren fasean sartuko da asteburuan, Urretxu-Zumarragan eta Errenterian jokatuko diren aurreneko final-laurdenekin. Gaur, Urretxuko Ederrena pilotalekuan sei bertsolari igoko dira oholtzara 17:30ean hasita: Agin Laburu, Asier...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015151
BERRIA
Euskadi
noticias
Mitsotakisek uko egin dio koalizio bat osatzeari, eta indarra hartu du bozak errepikatzeko aukerak Greziako Parlamenturako hauteskundeetan zenbait sorpresa izan dira. Batetik, Kyriakos Mitsotakis jarduneko lehen ministroaren ND Demokrazia Berria eskuindarra espero baino askoz hobeto aritu da, eta gehiengo osoaren atari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015152
BERRIA
Euskadi
noticias
Urduñan mutil gazte bat atxilotu dute, sexu delitua leporatuta Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu du Urduñan (Bizkaia), emakumezko bati sexu ukituak egin dizkiolakoan. Sexu delitua leporatu diote gizonezkoari. Itxuraz, Urduñako jaietako dantzaldian gertatu zen erasoa, atzo goizaldean. Emakumezkoak salaketa jarri ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015153
BERRIA
Euskadi
noticias
Indurainek dio ur zikinak zaintzen jarraitzen dutela IRUÑEA. Santos Indurain Nafarroako Gobernuako Osasun kontseilariak zehaztu du ur zikinetan koronabirusaren arrastoen inguruko zaintza lanekin jarraitzen dutela. «Ez dugu bertan behera utzi. Kutsatzeak atzemateko estrategian, elementu osagarri bat da»
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015154
BERRIA
Euskadi
noticias
Biziarteko kartzela zigorra ezarri diote berarekin larrutan egin nahi izan ez zuen emakumearen umea hiltzearren. Ez nau asko lasaitzen. Badakit indarkeria matxista zigortu egin behar dela gertatu eta gero, baina irudipena daukat gertatu aurretik ere egin daitekeela zerbait. Espainiako Estatutik etorri da notizia, baina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015155
BERRIA
Euskadi
noticias
Poztekoa da euskararen inguruko gai batean Eusko Legebiltzarreko alderdiak ados jartzea. Herri hau, zoritxarrez, ez dago horrelakoetara ohituta, eta EGA berraztertzeko eta hobetzeko eskaera aho batez egin izana garrantzitsua da bere horretan. Hori esanda, baina, hobetzea zer den galdetzea saihetsezina da. Atzerriko hiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015156
BERRIA
Euskadi
noticias
Fernand Elosu mediku baionesa (1875-1941) ez da guti baizik ezagutua. Berriki, hitzaldi bat antolatu zuen Biarritzeko mediatekak mediku anarkista horretaz ikerketak egin dituen Xipri Arbelbide gomitatuz. Pobreen mediku bezala ezaguna zen, jende xeheak artatzen baitzituen. Pentsalari anarkista zen, politikoki engaiatua....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015157
BERRIA
Euskadi
noticias
Madurok indultua eman die oposizioko hainbat kideri Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak indultua eman die zenbait delitu leporatuta kartzelatutako 110 presori, besteak beste, oposizioko hainbat diputatu, legegile, sindikalista, kazetari eta gizarte eragileri. Herrialdea «adiskidetzeko» ahalegintzat hartu du gobernu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015158
BERRIA
Euskadi
noticias
Sareko edukiak partekatzeari muga gehiago ezartzea onartu du Europak Aldekoen ustez, sortzaileek beren lanagatik ordainsari justuak jasotzea ekarriko du. Kontrakoen iritziz, aldiz, adierazpen askatasuna mugatuko du. Eztabaida sutsu eta luze baten ondotik, Europako Parlamentuak egile eskubideen inguruko zuzentarau berri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015159
BERRIA
Euskadi
noticias
Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka izango da, Donostiako Gipuzkoa plazan, irailaren 10era bitartean. Azokako saltokiek ohiko zirkuitu komertzialetatik kanpo dauden liburuak eskainiko dituzte: zaharrak, katalogoetatik kanpo geratuak, postalak, diskoak, kartelak, argazkiak, komikiak eta aldizkari zaharrak. 11:00etatik 14...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015160
BERRIA
Euskadi
noticias
Zazpi hilabete zeramatzan erretiroa hartuta COVID-19aren izurriak mundua jo zuenean. Vicente Estremera Urabaien medikuak 1980ko hamarkadan egin zituen bere ibilbide profesionaleko lehen urratsak: Iruñeko Lehen Arreta zerbitzuetan hasieran zerbitzuburu izatera iritsi zen, eta Txantrea auzoko Osasun Etxeko kontsultan, 65...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015161
BERRIA
Euskadi
noticias
A dán y Eva programa berritzailea eta dibertigarria izango dela adierazi du Mediaseteko programazio arduradun Manuel Villanuevak. Gehiago esatera ausartu da: «Aurkezteko momentu aproposa da, eta arrakasta izango duen jakitekoa». Bat nator berarekin. Jesus Puentek gidatutako Su media naranja eta Lo que necesitas es amor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015162
BERRIA
Euskadi
noticias
IRAKEKO OKUPAZIOA. Parte-hartze handiarekin eta ia indarkeriarik gabe igaro da bozketa eguna . Sunitak gehien diren eskualdeetan ere askok eta askok eman dute botoa Parte-hartze handiarekin eta ia indarkeriarik gabe igaro da bozketa Sunitak gehien diren eskualdeetan ere askok eta askok eman dute botoa Hautesle zerrende...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015163
BERRIA
Euskadi
noticias
Hollande edo Ayraulten «berehalako» keinuak eskatu ditu Lasserrek Arduradun politikoek eta gizarte eragileek hiru urte pasatu dituzte lurralde elkargoaren xedea ontzen. Vallsen hitzek esperantza ito dute. Bi jarrera nabarmendu dira koordinaketaren barnean. Batetik, Espagnac senatariaren ildotik, isiltasunean lan egitea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015164
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako tren geltokia. 07:45. Bartzelonara doan trena erdi hutsik abiatu da Goierri aldera. Lagun Aroko zale batzuk doaz trenean, baina oharkabean pasatu dira. Autobusean egin dute bidaia gehienek, klubak eskaintza hobea egin baitu txartela eta autobusa salduta. Umoretsu doaz, baina ez zaie grina handi-handirik suma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015165
BERRIA
Euskadi
noticias
"Elkarrizketa abiatzeko" deia egin dio Amaiurrek Rajoyri Maite Aristegi Amaiurreko diputatuak "bake justu eta iraunkorra lortzeko urratsak eman nahi ez izatea" leporatu dio gaur Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuari Kongresuan. Aristegiren ustetan, "gatazka ezkutatzea gatazka bera konpontzearekin nahasten du" Espaini...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015166
BERRIA
Euskadi
noticias
«Esanahi politiko potentez kargatuta dago dantza urbanoa» Guillermo Vidal-Ribasek eta Javi Casadok 'Transmissions' emanaldia sortu zuten 2015ean, eta Bilbon eskainiko dute asteburuan. Dantza urbanoa zer den azalduko dute, «estereotipoetatik ihes egiteko». Dantza urbanoak dantzatzen dituzte Guillermo Vidal-Ribasek (Bart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015167
BERRIA
Euskadi
noticias
Datozen egunetan, Nafarroako familia askok beren seme-alabentzako eskola jardunaldia hautatzeko bozketetan parte hartu ahal izango dute. Egun, eskolen %84ek jardunaldi jarraitua aukeratu badute ere, harrigarria da Hezkuntza Departamenduak 2024-2025ko ikasturterako, hautaketa prozesurik abiatu ezean, ikastetxe guztientz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015168
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiak plastikoari dagokionez birziklatzen duena, tonatan. • Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, herrialdean 126 tona paper birziklatu zituzten aurreko urtean. 4.200 botila eta 9.650 litro likido ere birziklatu dituzte. Diputazioa pozik agertu da lortutako zenbakiekin, baina 2013. urtean zenbaki «hobeak» lortz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015169
BERRIA
Euskadi
noticias
«Salbuespenezko garaietarako, salbuespenezko aurrekontua» Lehen urratsa egin du. Iragan astean 2021eko aurrekontuen aurreproiektuaren nondik norako nagusiak aurkeztu ondotik eta egunotan gizarte eragileei eta udalei haren edukia ezagutarazi ostean, Nafarroako Parlamentura heldu da gobernuaren lege proiektua. Oraingoz, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015170
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ Gasteizko Udaltzaingoak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen iragan asteartean, ustez bikotekidea jotzeagatik. Udaltzaingoaren esanetan, bizilagun batek eman zien ustezko erasoaren berri. Udaltzainak etxera iritsi zirenean gizonak ukatu egin zuen erasorik izan zela. Emakumeak (29 urte) markak zeuzkan aurpegian. Em...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015171
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herrian alerta egoera ezarri dute, bero boladagatik. Gaur bero handiagoa eginen du eta osteguna bitartean ez da apalduko Euskal Herrian alerta egoera ezarri dute, bero boladagatik Gaur bero handiagoa eginen du eta osteguna bitartean ez da apalduko Bero boladak ez du baretzeko betarik eta Nafarroa Beherean, Zuber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015172
BERRIA
Euskadi
noticias
Yolanda Gonzalez gogoratu eta haren lana goraipatu dute Urte asko dira eskuin muturreko pertsona batzuek Yolanda Gonzalez bahitu eta tiroz hil zutela: 33 baino gehiago. Baina barruak sututa dauzkate, berriz, haren senide, lagun eta militantziako kideek. Yolanda Gonzalez zenaren hiltzaileak Estatuko Segurtasun Indarreki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015173
BERRIA
Euskadi
noticias
Jakinarazi berri dute zer akusazio egingo dizkieten Kataluniako Gobernuari eta Parlamentuari independentzia prozesua dela eta. 177 espetxe urte: gehien, 25 urte, Oriol Junqueras presidenteordeari, eta gutxien, lau, Teresa Laplanari, Mossos de Esquadra polizia taldearen intendenteari. Epaiketa amaitu ondorengo eskaerak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015174
BERRIA
Euskadi
noticias
Ni bizi naizen auzoko elizan, gaurko egunez baserritar bat arduratzen da erramu sorta eder bat elizara eraman eta jende artean partitzeaz. Gure auzoko emakume batek, ordea, bere erramua eramaten du, baina ez elizan emango diotenari mespretxu egiteagatik. Badira urte batzuk bere seme bakarrak hartu zuela erramu-adar ede...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015175
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunak sufritu egin du sailkatzeko. Athleticek, berriz, aise egin du aurrera Euskal taldeentzat biribila izan da Espainiako Kopako final-hamaseirenetako kanporaketa. Lauk jokatu dute, eta laurek egin dute aurrera: Realak, Alavesek, Osasunak eta Athleticek. Larunbatean 13:00 inguruan jakingo dute noren aurka jokatuko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015176
BERRIA
Euskadi
noticias
Kirolak hastear, ohi baino laburrago jorratuko zituztela azaldu zuen La1ko aurkezleak, ahalik eta azkarren Berlinera itzultzeko. Garrantzitsua behar zuen, kirolak laburtzeko modukoa bazen. Normalean, kirol emankizunek laburbiltzen dituzte albistegiak. El Intermedio -n ere, mezua: «Gutxienez bederatzi hildako eta 50 zau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015177
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Aste Nagusia hasteko bi aste inguru falta dira, eta prestakuntzekin buru-belarri ari dira. Hiriko jaiak behar bezala ospatzeko, Marijaien produktuak jarriko dituzte salgai. Betaurrekoak, eskumuturrekoak eta Marijaia panpina dira berrikuntza nagusiak. Horrez gain, zapiak, elastikoak, alpargatak, euritakoak eta a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015178
BERRIA
Euskadi
noticias
Errobi taldeak jasoko du Adarra saria aurten. Musika ibilbide bat aitortzeko ematen du saria Donostia Kulturak, eta aurtengoa 11. aldia izango da. Ohi bezala, Musikaren Nazioarteko Egunean, ekainaren 21ean, jasoko dute saria Mixel Ducau eta Anje Duhalde taldeko kideek, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, eta segidan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015179
BERRIA
Euskadi
noticias
Demokratizaziorako bidea irekitzen duten prozesu parte-hartzaile ugari martxan jartzen ari dira Euskal Herrian azken urteotan, herritarren zein egitura publikoen ekimenez (beste zenbaiten artean, Gure Esku Dago-ren herri galdeketak edota Eusko Legebiltzarreko autogobernu ponentzia). Gazteen parte hartzea gero eta urria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015180
BERRIA
Euskadi
noticias
Nire garaiko musikaz galdetu didate alabek. Iritsi behar zuen une malapartatuak, eta iritsi da. Durangotik bueltan gatoz, hara elkarrekin joanda, nork bere plana antolatuta: ni, kutixi batzuk eskuratzeko aitzakiarekin, uzta oparoaren usaina dastatzera hurbildu naiz, eta beraiek gustukoa duten taldearen azken lanaren au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015181
BERRIA
Euskadi
noticias
Basurko: "Justizian zenbat eta gorago, orduan eta gutxiago begiratzen zaio torturari" Jon Mirena Landa EHUko irakaslea izan da mintzatzen lehena. Espainiako Estatuan "zerbait larri" gertatzen ari dela nabarmenduz hasi du hitzaldia, eta galdetu: "1995etik gaur egun arte ez da kondena bat ere izan torturagatik kasu antit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015182
BERRIA
Euskadi
noticias
Langileek abisatu dute adingabeen zentroetan «masifikazioa» dutela Elorritxuetako adingabeen zentroaren (Artxanda mendia, Galdakao) itxieraren aurka, greba mugagabea hasi dute bertako langileek. Elkarretaratzea egin zuten atzo Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean; eta «Gizarte Ekintza Sailaren tratua» eta «Landalan elkart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015183
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko irailera arte egiten hasitako etxeek izaniko beherakada. • 2012. urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan %61,6 egin zuen behera eraikitzen hasitako etxebizitza libreen kopuruak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 2011ko datuekin alderatuta. 4.112 etxeren lanak hasi zituzten. Eraikitzen hasi eta amaitutako etxebizitzak, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015184
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaua. Night. Noche. Nacht. Nit. Noite Nuit. Vecher. Seara. Vesperi. Apogevma. Jioni. Ma' sam . Maite eta miresten ditugun hamaika pelikulak, kantuk, poemak, bertsok, ipuinek, nobelak, margok gau hitza, gaua, dute izenburuan edo erraietan. Lau letra horiek bihurtzen dira sarri promesa, amets, amesgaizto, mehatxu gure ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015185
BERRIA
Euskadi
noticias
Hauteskundeak egingo dituzte bihar Mexikon, eta aukeratuko dituzte presidentea, 500 diputatu, 128 senadore, zortzi gobernadore, eta Mexiko Hiriko gobernuburua eta hiriburuko udaletako ordezkariak. 3.400 kargu guztira. 89 milioi pertsonatik gora daude hauteskundeetara deituta. Iazko abenduan hasi zituzten kanpainaurreak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015186
BERRIA
Euskadi
noticias
Kanpainako bere ekitaldi nagusia urriaren 13an, BECen EH Bilduk Barakaldoko BECen egingo du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainako bere ekitaldi nagusia, urriaren 13an (larunbata). Laura Mintegi lehendakarigaiak bihar emango du ekimenaren berri Bilbon, prentsaurreko batean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015187
BERRIA
Euskadi
noticias
Baiona. Iginiz, Roumieu, Tialata; Senekal (Boutaty, 56. min.), Chisholm (kap.); Bernad, Haare, Puricelli; Philips (Gartzia, 56. min.), Potgieter; O'Connor, Lovobalavu, Rokocoko, Gerber; eta Spedding. Miarritze. Barcella (Gray, 69. min.), Hegi (Rufenach, 55. min.), Broster (Kodela; 74. min.); E. Lund, Taele; Guyot (Van ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015188
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Langileekin eta sindikatuekin errespeturik ez izatea egotzi diote ELAk, LABek eta UGTk Eusko Jaurlaritzari. Funtzio publikoko mahai orokorrean bildu ziren atzo, baina Jaurlaritza negoziatzeko «batere borondaterik gabe» joan zela diote. «Antzezpen hutsa izan da».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015189
BERRIA
Euskadi
noticias
Txapelketako lehen lasterketa ondorioak ateratzeko izan ohi da, huraxe baita guztiak baldintza berdinetan pistan lehiatzen diren lehen aldia. Australiako Sari Nagusiko sailkatzean nagusi izan zen Red Bull. Lasterketan, ordea, haren nagusitasuna itzuli gutxiren ostean lurrundu zen, Lotus eta Ferrari indartsuago aritu ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015190
BERRIA
Euskadi
noticias
Opor osteko ajeari aurre egin ahal izateko, Galarragak etxetik bidaiatzeko aukera proposatu zigun atzo. Tira, bere etxetik baino, Galarragak bertatik bertara gusturago gozatuko lukeela argi geratu zitzaigun. Arte katean ikusi zuenaren deskribapenari erreparatuta, erabat ulergarria da. Bada opor osteko depresioa pasatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015191
BERRIA
Euskadi
noticias
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 2012ko uztailaren 10eko epai baten bitartez (Del Rio Prada v. Spain) Parot doktrina- ren ezarpenaren aurka gogor jo zuen. Auzitegi Gorenak, 197/2006 Parot-Epaia dela-medio, presoaldiaren gehienezko muga betetzeko neurketa-irizpidea aldatu arren eta, horren ondorioz, preso askore...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015192
BERRIA
Euskadi
noticias
Boliviak Vinto enpresa metalurgikoa nazionalizatu du Evo Morales Boliviako presidenteak atzo dekretuz nazionalizatu zuen Suitzako Vinto enpresa metalurgikoa. Dekretuko artikuluak honela dio: «Vinto enpresa metalurgiko osoa Estatuaren esku geratuko da gaurtik aurrera. Estatuarena izan den Vinton hartuko ditu bere gain, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015193
BERRIA
Euskadi
noticias
Angel Sukia Madrilen lurperatu dute. Sukiaren «espiritualtasun indartsua» nabarmendu du Antonio Maria Rouco Varelak Sukiaren «espiritualtasun indartsua» nabarmendu du Antonio Maria Rouco Angel Sukia kardinala atzo lurperatu zuten, Madrilgo Almudena katedralean. Sukia (Zaldibia, 1916) iragan ostegunean hil zen, Donostia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015194
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken minutua ETB1eko hauteskunde debatean, herritarrei botoa eskatzeko. Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiarena da hitza: «Egoera gogorra izan da. Datorrena ez da erraza izango. Baina Euskadik jakingo du berriro ere krisiari aurre egiten». Begirada behera. «Badakigu zer egin behar dugun, eta nola». Begirada behera; ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015195
BERRIA
Euskadi
noticias
Greba antolatu dute berriro Gipuzkoako zahar etxeetan, hilaren 19rako ELA eta LAB sindikatuek bakoitzak bere aldetik egin dute grebarako deia. Justu hilaren 19a hautatu dute greba egiteko, eta badu esanahi berezia egun horrek; izan ere, hilaren 20an elkartuko da berriro negoziazio mahaia. ELA sindikatuaren aburuz, «esk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015196
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken urteak oparoak izaten ari dira mendiari lotutako kirol gehienetan Euskal Herriko ordezkarientzat. 2018a ere bai. Hona hemen iaz nabarmendutako izen propioetako batzuk; gehienak, euren lorpenen garrantziagatik: Iaz ere, 2017an bezala, Eneko Agirre lera gidari donostiarrak La Lekkarod proba entzutetsuan parte hartu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015197
BERRIA
Euskadi
noticias
Navarra Suma koalizioa utzi edo ez aztertuko du UPNk udara honetan Bi urte falta dira foru hauteskundeetarako, eta UPNk mugitu du fitxa. Asteburuan, Javier Esparza UPNko presidenteak, batzarrean, afiliatuen aurrean iragarri zuen barne prozesuari ekingo diotela Navarra Suma koalizioaren egoera aztertzeko. Urrats horreki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015198
BERRIA
Euskadi
noticias
«Denbora gutxian lehen aldi asko izan ditut, eta nire lekua aurkitzen ari naiz» Cadi La Seun lau urte egin eta gero, aurten Uni Gironak fitxatu du Irati Etxarri. Aurreko sasoian Espainiako jokalaririk onena izendatu zuten ligan, eta emandako aurrerapausoez gozatu nahi du. Jokalari profesional askorentzat ez da erraza i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015199
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskubide hitza oso da argia bere bi osagaiek ( esku eta bide ) uztartzen duten esanahian: hitza asmatu zuenak (Mogelek?) bazekien zertan ari zen. Eskubide hitzak lehendabiziko osagaia du esku (lana, laguntza, elkartasuna), eta eskubideak lorpen kolektiboak baitira, elkarren arteko lanaren (elkartasunaren) bulkada behar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015200
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain urtebeteko egoerarekin alderatuta, Realak poz gehiago du egun. Horretan eragin zuzena izan du Imanol Alguacilek. Orioko entrenatzaileak taldearen gidaritza hartu zuenetik, taldeak etenik gabeko bilakaera positiboa izan du. Hala, bete egin da txuri-urdinen inguruan askok uste zutena: Zubietan bada Gorabiderik, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015201
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. SEXUA ETA PSIKOLOGIA Bagina zarratuta (II). Baginismoa. Emakumeek sentitzen duten minaren arrazoiak asko dira: beldurra, informazio eza... Baginismoa. Emakumeek sentitzen duten minaren arrazoiak asko dira: Kontsultan, ikastetxeetan eta aholkularitza programetan gero eta neska gehiagok eskatzen dute baginari lo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015202
BERRIA
Euskadi
noticias
Espetxeratu egin dituzte iragan astean atxilotutako ustezko hiru etakideak Espetxeratu egin dituzte iragan astean atxilotutako ustezko hiru Alaitz Areitio, Igor Igartua eta Aitor Lorente espetxeratzeko agindu dute epaileek Frantziako Auzitegi berezitik pasatu ostean. Iragan ostegunean atxilotu zituzten Bagneres de Bigo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015203
BERRIA
Euskadi
noticias
Ashton, denborarik gabe. EBko atzerri politikako arduradun gisa ehun egin dituenean, bere lana defendatu du Catherine Ashtonek EBko atzerri politikako arduradun gisa ehun egin dituenean, bere lana «Ni ezin naiz aldi berean bi tokitan egon», aitortu du Catherine Ashtonek, haren jarduna kritikatu dutenei erantzunez. Euro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015204
BERRIA
Euskadi
noticias
Ratko Mladic Bosniako Serbiar Errepublikako komandante ohiak osasun ahula duela berretsi du Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegian, Hagan (Herbehereak). «Epaile jauna, nire egoera fisikoaren berri eman nahi nizuke, baina saio itxian egin nahi nuke», esan zion atzo Alphons Orie epaileari ahozko auzi saioa hasi aurret...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015205
BERRIA
Euskadi
noticias
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak baieztatu du beste urtebete eman nahi diela autonomia erkidegoei bere defizita gutxitzeko. Udaberrian iragarritakoa ez da gauzatu, Madrilgo jarduneko gobernuak ez duelako horretarako eskumenik. Hori dela eta, Kongresuko talde parlamentarioen akordio baten bidez aldatu nahi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015206
BERRIA
Euskadi
noticias
Lionel Messi: «Txapeldunen Liga irabaztea izango da helburua, eta, horretarako, leku aproposean nago» «Oso pozik nago. Bartzelonako taldetik joatea gogorra izan da. Izan ere, urte asko igaro ditut han, eta taldez aldatzea zaila izan da. Halere, Parisera iritsi orduko, zoriontasuna erabatekoa izan da. Entrenatzen hasi n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015207
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaraz egiteko aukera jarriko dute belarriprest rolekoek: euskaldunei adieraziko diete egiteko euskaraz, ulertzen dietela, nahiz eta, agian, eurek ez egin euskaraz. Jarrera aktiboa izango da belarriprestena ere: euskaldunei gonbita egingo diete euskaraz egiteko. 16 urte behar dira izena emateko. Maiz bigarren mailako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015208
BERRIA
Euskadi
noticias
Borisik eta Klistunova dira gaur Ordizian irabazteko faboritoak. Eguberrietako Nazioarteko Torneoa jokatuko da Majori kiroldegian, Europako izarrak bertan direla Borisik eta Klistunova dira gaur Ordizian irabazteko faboritoak Eguberrietako Nazioarteko Torneoa jokatuko da Majori kiroldegian, Punta-puntako igerilarien bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015209
BERRIA
Euskadi
noticias
Cofivasa eta Gerdau zigortu dituzte amiantoak hildako langile baten harira BILBO. Forjas Alavesaseko behargin ohi baten heriotza eragin zuen amiantoak 2010ean, eta Gizarte Segurantzak haren alabei pagatzen diena bikoiztu egingo da, Gasteizko epaitegi baten erabakiaren ondorioz. Cofivasak eta Gerdauk ordaindu beharko du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015210
BERRIA
Euskadi
noticias
Jendeak esaten du euskara inposatu egiten dugula. Euskaldunok lekua kentzen diegula besteei lehiaketa publikoetan. Epaitegiek arrazoia ematen diete euskara inposizioa dela esaten dutenei. Bitartean, euskaldunok loteria tokatu izan balitzaigu bezala sentitzen gara mediku euskaldun bat suertatzen zaigunean. Zer esanik ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015211
BERRIA
Euskadi
noticias
Mintzapraktika egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute Mintzalaguna elkarrekin! Euskara bizi, erabili leloa darabil mintzapraktika egitasmoan izena emateko kanpainak. Euskaraz aritzeko erraztasuna lortu nahi duten hiztunen erabilera trebatzeko saioak antolatzen dituzte euskaraz normal-normal aritzen direneki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015212
BERRIA
Euskadi
noticias
Laborantza Ganberaren jarduna %50 emendatu da bost hilabetean. Laborantza iraunkorra sustatzeko, 'Euskal Herriko baserria kostaldean' erakusketa eginen du Laborantza Ganberaren jarduna %50 emendatu da bost hilabetean Laborantza iraunkorra sustatzeko, 'Euskal Herriko baserria kostaldean' Laborantza Ganberak urteko lehen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015213
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBetako lehendakaritza hartu zuenean, Barack Obamak bazekien gerra garaiko krisi ekonomiko gogorrenean iritsi zela Etxe Zurira. Baina itxaropena izango zuen bere agintaldiaren bi herenak igarota krisiaren okerrena pasata izango zela, eta historiara krisia gainditu zuen presidentearen gisara azaltzeko gai izango zela. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015214
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. Hondarribiko trainerua izan zen onena atzo, erlojuaren aurka, Bilboko Banderan (20.33,50). Estu eta larri nagusitu zen, 88 ehuneneko bakarrik atera baitzizkion San Pedrori. Orio, San Juan, Portugalete, Zierbena, Castro eta Deustua sailkatu ziren ondoren. Gaur, berriz, Mutrikun dute estropada (Gipuzkoa), 11:00e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015215
BERRIA
Euskadi
noticias
JUAN JOSE IBARRETXE MARTIN UGALDE FOROAN. Herri kontsulta, posible bada, legealdi honetan «Ibilbide guztiak bukatzeko gunea» izango da, Ibarretxe lehendakariaren hitzetan, herri kontsulta. «Posible bada, legealdi honetan bertan», esan zuen Ibarretxek bi aldiz atzoko hitzaldian. «Denok onartzen dugu prozesu honen amaier...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015216
BERRIA
Euskadi
noticias
Durangoko Azokara bueltatuko da Nafarroako Gobernua Nabarmena izan da azken urteetan azokan Nafarroako Gobernuaren hutsunea". Gerediaga elkarteak "poza" agertu du horregatik Nafarroako Gobernua berriz ere azokan izango delako. 50. urteurrena beteko du aurten azokak, eta abenduaren 4tik 8ra bitarte stand propioa jarriko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015217
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Idealista.com atariak emandako datuen arabera, erabilitako etxeen prezioa %2,6 jaitsi da uztailean Nafarroan. Haren arabera, Gipuzkoa da oraindik ere herrialderik garestiena, 3.685 euro balio du batez beste bigarren eskuko etxe baten metro karratuak. Bizkaian, 3.473 eurokoa da salneurria, eta Nafarroan, 2.172 e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015218
BERRIA
Euskadi
noticias
HEMEROTEKA. Gipuzkoaren taldea. EL DIARIO VASCO - JOHN TOSHACK Joan zen egunean Athletic taldea ikusi nuen zelairatuen artean sei jokalari gipuzkoarrekin, eta une berean, Realaren argazki bat ikusi nuen Cifu, Gerardo, Novo, Juanito eta Rivasekin. Azpimarratu behar dut jokalariak ez direla horrelakoen errudun. Bizitza l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015219
BERRIA
Euskadi
noticias
Txapelduna badauka aurtengo Euskotren ligak: Orio. Bigarren sailkatua ere bai: Arraun Lagunak. Ez, ordea, hirugarren eta laugarren sailkatuak: Donostiarra edo Tolosaldea. Postuaren ezbaia baino sakonagoa da auzia. Izan ere, ligako laukotean azkena egiten duenak jaitsierako kanporaketa jokatu beharko du, iraileko hiruga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015220
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibon Sarasolak utzi egingo du Hiztegi Batuaren ardura Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren gidaritza lana utzi egingo du Ibon Sarasolak. BERRIAri baieztatu dio erabakia hartu duela eta zuzendaritzari horren berri eman diola dagoeneko. Gustura ez dagoelako utziko du kargua: "Azken bolada honetan Euskaltzaindian ikusten du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015221
BERRIA
Euskadi
noticias
Ernaik prekaritatearen aurkako martxak egingo ditu datorren astean Bizitzak erdigunean jartzea lehenetsi du Ernai gazte antolakundeak, gaur egun ez baita halakorik gertatzen maiz, azaldu dutenez. Bizitzak gure neurrira izeneko txostena aurkeztu dute gaur goizean, eta prekaritateaz hitz egin dute bertan. Izan ere, enple...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015222
BERRIA
Euskadi
noticias
LONDRES. Peter Vaughan aktore britainiarra asteartean hil zen, 93 urterekin. Game of Thrones telesailean Aemon Targaryen maisu itsuaren rola jokatu zuen bost urtez. Vaughan 1950eko hamarkadan hasi zen aktore lanetan, eta irratian, telebistan zein zineman aritu zen. Porridge eta The Avengers telesailetan parte hartu zue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015223
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Gunter Neuhold. Gitarrista: Pablo Villegas. Programa: Joaquin Turina, Joaquin Rodrigo eta Manuel de Fallaren obrak. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: Ekainak 13. Euskaldunako antzoki handia bete egin zen bigarren egunean pertsona edo aldi desberdinei agur esateko denboraldiko azken kontzertuan. Egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015224
BERRIA
Euskadi
noticias
'Joe Iturgina', Hollywoodeko izar berria. Erdi mailako familien sinbolo bilakatu dute McCainek eta Obamak Joe Wurzelbacher Ohioko 34 urteko iturgina; bera izan da ,zalantzarik gabe, AEBetako presidentetzarako bi hautagaien arteko azken eztabaidako benetako protagonista Erdi mailako familien sinbolo bilakatu dute McCain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015225
BERRIA
Euskadi
noticias
Puigdemontek Torra independentea aukeratu du presidentegai izateko Espainiako Gobernuak oztoporik jartzen ez baldin badu, Quim Torra JxC Junts Per Catalunyako diputatua (Blanes, 1962) Kataluniako Generalitateko hurrengo presidentea bilakatuko da datorren astean. Carles Puigdemont presidente kargugabetuak JxCren preside...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015226
BERRIA
Euskadi
noticias
Oraingoan, Espainiako Ustelkeriaren kontrako fiskaltzatik etorri da akusazioa, eta, gainera, zigor auzibidea hartu du. Argindarraren salneurriak manipulatu eta horrela legez kanpoko irabaziak eskuratu izana leporatu dio Iberdrolari Antonio Romeral fiskalak, eta Auzitegi Nazionalak salaketa onartu du. Hortik zabaldutako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015227
BERRIA
Euskadi
noticias
Ozeanoz beste aldean, Uruguaiko hiriburu den Montevideon, Euskal Herriaren aldeko elkartasun sugarrak bizirik dirau. Hogeita bost urte pasatuta ere. Bitxia da, horrelako kopuruak zenbakiz jarriz gero, -25- ez du horrenbeste denbora denik ematen. Horregatik, hogeita bost idatzi dut, letraz letra. Letrarik letra eta urte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015228
BERRIA
Euskadi
noticias
Disturbio taldeak 'Daños y perjuicios' bere laugarren lana kaleratu du Diskorik grabatu gabe hiru urte eman ondoren, Daños y perjuicios (Baga-Biga) aurkeztu du Disturbio taldeak. Euren laugarren lana da, eta «aurreko diskoaren [ Muy tóxico ] antzeko musika doinu eta eremuak jorratzen ditu». 11 abesti biltzen ditu lanak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015229
BERRIA
Euskadi
noticias
Eurostaten arabera, 1,3 milioi lagunek eskatu zuten asiloa Europan iaz. Gehienak Siriako gerratik ihes egindakoak dira: 362.775 asilo eskatzaile. Afganiarrak eta irakiarrak dira, ondoren, errefuxiatu talderik handienak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015230
BERRIA
Euskadi
noticias
Etorkinak asimilatzeko diskurtsoa nagusitu da krisialdiaren ondorioz Bi ondorio nagusi utzi ditu Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren 2017ko Barometroak. Batetik, «krisi ekonomikoa igarota», immigrazioaren inguruko jarrera positiboagoa dute arabarrek, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek. Behatokiko zuzendari Gorka Mor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015231
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Lynne Ramsay. Aktoreak: Joaquin Phoenix, Alessandro Nivola, John Doman, Judith Roberts. Herrialdea: Britainia Handia. Urtea: 2017. Iraupena: 95 minutu. Generoa: Thrillerra. Drama. Cannesen gidoi onenaren eta gizonezko aktore onenaren sariak lortu zituen Lynne Ramsayren film berriak. Gerra beterano bat da pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015232
BERRIA
Euskadi
noticias
Goirizelaiaren eta Estebanen arteko lehia estua espero da gaurko EHUko bozetan. Iñaki Goirizelaiak eta Marisol Estebanek antzeko boto kopurua jasoko dutela dirudi Goirizelaiaren eta Estebanen arteko lehia estua espero da gaurko EHUko Iñaki Goirizelaiak eta Marisol Estebanek antzeko boto kopurua jasoko Euskal Herriko Un...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015233
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Thomas Abercrombie hasia da lanean GBCrekin. Eskolta zeelandaberritarra «oso pozik» dago ACB ligan aritzeko aukera duelako. «Gozatu» egin nahi du Donostian jokatuta. Bestalde, Fernando San Emeterio hiru astez egongo da jokatu gabe, zuntz haustura baitu.
cc-by-sa 4.0