id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0015334 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Donostiako Kutxa Kultur jaialdiak «ezkutuko» agertoki bat izango du. Edukiera mugatua izango du, eta jaialdian eskuratu ahalko diren gonbidapen bidez sartu ahal izango da -«ordu eta kontzertu jakin batzuetarako» izango dira-. Han arituko dira Tijuana Bibles eta Cro! taldeak irailaren 15ean, eta Smoke Idols, Luk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015335 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako 55 entitateri eman diete Bai Euskarari Ziurtagiria Ziurtagiriaren Elkarte sortu berriak Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu dizkie euskararen normalizaziorako neurriak garatzen ari diren Donostiako 55 saltoki, enpresa eta askotariko entitateri. Horietatik sei berriak dira; lau Alde Zaharrekoak eta beste bi Ant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015336 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bestelakoak. Sarrera bikaina Iruñeko Labrit pilotalekuan. Mila ikusle inguru; ia goraino bete zen.
Garbizaleek badute arrazoi bat itxaropena izateko. Buruz buruko jokoaren bilakaeraren aldeko eta aurkakoen arteko eztabaida puri-purian dagoen honetan, Jon Jaunarenak lasai egon daitezkeela erakutsi zien atzo joko klasiko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015337 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkarrekin Podemosek baztertu egin du "ezkerreko aliantza" EAJk Iñigo Urkullu aurkeztuko du Eusko Legebiltzarreko lehendakari izateko, eta, itxura guztien arabera, aukeratua aterako da. Nolanahi ere, Legebiltzarreko beste talde guztiak ere lehendakarigaia aurkezteko moduan dira, eta aukeratzen diren guztien artean boto... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Euskal Herriko ordezkaritza Frantziako Justizia Ministerioarekin bilduko da hamar egun barne
Azken aukera dela uler liteke. Ipar Euskal Herriko ordezkaritza Frantziako Justizia ministerioarekin bilduko da ondoko hamar egunetan, euskal presoen «egoera larria» aipatzeko. «Zintzilik ditugun auziei konponbide perspekt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015339 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Heldu den Nafarroako txapelketan izanen dute gu gabe lehiatzeko aukera». G Puntuaren alderdi batzuekin kritiko dira Arozena eta Silveira, eta Bizkaiko txapelketari ere atzeman diote akatsik. Bertsoa ororen gainetik bestatzat daukatelako. ESTITXU AROZENA ETA XABIER SILVEIRA . Bertsolariak
«Heldu den Nafarroako txapelke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015340 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: J. A. Bayona. Aktoreak: Sigourney Weaver, Felicity Jones, Lewis MacDougall, Liam Neeson. Iraupena: 108 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Espainia.
Guraso dibortziatu batzuen 12 urteko semea da Connor (Lewis MacDougall). Etxea haurrak gobernatzen du, amak (Felicity Jones) minbizia duelako. Halako egoera la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015341 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chopin eta Schumann gogoan. Elisabeth Leonskajak irekiko du gaur Viktoria Eugeniako zikloa, Donostiako Musika Hamabostaldian
Elisabeth Leonskajak irekiko du gaur Viktoria Eugeniako zikloa, Elisabeth Leonskajaren emanaldiak irekiko du gaur Viktoria Eugenia Hamabostaldiaren barnean. Piano jotzaile georgiarrak Frederic Ch... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015342 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euriak goiza zaildu du errepideetan. N-1 errepidea itxi behar izan dute, Tolosa inguruan (Gipuzkoa), Donostiarako bidean, kamioi bat irauli delako. Gidariak ez du minik hartu, baina ibilgailuak zama astuna zeraman, eta hori errepidean geratu da. Eguerdi parterako, gutxienez hamar kilometroko ilarak eragin ditu ezbeharr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015343 | BERRIA | Euskadi | noticias | B atere frogarik gabe, ETAko kide izatea leporatuta, EGUNKARIAren arduradunak atxilotu, inkomunikatu eta torturatu zituzten.
Xabier Alegria, Txema Auzmendi, Inma Gomila, Luis Goia, Fermin Lazkano, Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Pello Zubiria. 2003ko otsailaren 20an Guardia Zibila... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015344 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elorrioko lan istripuan zauritutako lau langileetatik bik «oso larri» jarraitzen dute. Istripu berean hildako langilearen heriotza salatzeko protestak egin dituzte, LABek antolatuta
Elorrioko lan istripuan zauritutako lau langileetatik bik «oso larri»
Istripu berean hildako langilearen heriotza salatzeko protestak egin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015345 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiak 200.000 milioi euroko funtsa baliatuko du ondorio ekonomikoei aurre egiteko
Espainiako Gobernuak martxan jarriko du Espainiaren BPG barne produktu gordinaren %20ko balioa duen funts bat aurrekaririk ez duen ekinbide bat aurrera eramateko. Pedro Sanchez presidenteak esan duenez, helburua da «krisi honetan inor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015346 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauteskundeak eta sareak izango dira hurrengo hilabeteetan protagonista nagusiak Hego Euskal Herrian. Komunikazio, propaganda eta kontrol sozial estrategia berriak ikusiko ditugula uste dut; horien sofistikazio maila zenbatekoa izango den izango da zalantza.
Behintzat bi espaziotan lehia izango da, komunikazio irekian ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015347 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bertan behera geratuko da Espainiako Gobernuaren proposamena. Aldaketa handiak egin nahi zituen abortuarekin.
Baldintzena. Epeen eredua bertan behera utzi nahi zuten, eta bi baldintza jarri abortatzeko: andrearen osasun fisikoa edo psikikoa arriskuan egotea, edo bortxaketa bat jasan izana. Biak, mugatuak: bortxaketaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015348 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Kontuan izanik Frantziako konexioa ez dela planifikatua egonen 2037. urtea baino lehen, euskal Y -aren funtzionamenduak, bere gaitasun osoarekin, gutienez 29 urteko gibelapena izanen du». Europako Kontu Auzitegiak atzo argitaraturiko txosteneko hitzak dira, zeinean Europako zortzi garraio azpiegitura aztertu baitituzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015349 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorrotxategi ezkerreko alternatiba gisa aurkeztu da bozetara, ez baita fio EH Bilduk eta PSE-EEk EAJrekiko duten jarreraz.
ETB1eko hautagaien arteko eztabaidaren biharamunean jaso du Miren Gorrotxategi (Abadiño, Bizkaia, 1967) Elkarrekin Podemosen lehendakarigaiak BERRIA. Debatean egindako lanarekin gustura azaldu da, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzokoan 1936ko biktimen aitortza izan nuen hizpide eta UPNko abstentzioa ere hizpide hartu nuen, 1998ko biktima baten semeak, Javier Caballerok, ETAk eraildako Iruñeko zinegotzi baten semeak, Parlamentuan defendatu zuena. Hitz adeitsuak baina aldeko botorik ez. ETAren biktimen aitortza lantzen ari den honetan. Batzuen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015351 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urepeleko familia baten seme, 25 urte pasatu zituen Arambelek AEBetan, Bruce Leeren kung-fu borroka estiloa ikasten eta irakasten, eta country musika sortzen. Donostian finkatu da azken boladan.
«Bai, nire gurasoek ondo ezagutu zuten Xalbador», dio François Arambelek (Casablanca, Maroko, 1950). Frank Blackfield musikar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015352 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroan eraso egin dietela salatu dute bi andre erromesek ZARIKIEGI. Donejakue bidea egiten ari diren bi emakumek salatu dute eraso egin diela gizon batek Zarikiegin, Nafarroan. Salaketaren arabera, bizikletan zihoan gizonezko bat gerturatu zitzaien bi erromesei, eta sexu ukituak egin zizkien. Salaketa jarri dute, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015353 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Jantokian ari garenok ere balioa eman behar diogu gure lanari»
Jatetxeetan eskaintza orekatua ematearen garrantzia goratu du Santxotenak; esan du funtsezkoa dela bai sukaldeko lana eta bai bezeroari gustura egoten laguntzen dion zerbitzua, haren beharretara egokitua.
Telefonoa etengabe jotzen ari da Gasteizko The Bost... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015354 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antonio Lopez margolaria ez da bihar Iruñean izango ARTEA. Eri dago Antonio Lopez margolari madrildarra, eta ezingo da bihar Iruñean izan. Honoris causa doktore izendatu behar zuen Nafarroako Unibertsitateak. Gaixotasuna dela eta, ordea, ekitaldian ezingo duela parterik hartu azaldu du artistak. Atseden hartzea eta bid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015355 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Behobiaren bila' bideoan, euskararen arrastorik ez «Hona hemen 58. edizioko Behobia-SS kamiseta ofiziala. Gure filmeko kamiseta, 'Behobiaren bila'». Hitz horiekin eta bideo batekin aurkeztu du Fortuna kirol elkarteak X sare sozialean Behobia-Donostia lasterketako aurtengo elastikoa. Txioa euskaraz eta gazteleraz argit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015356 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Emakumeek eta euskarak pisu ahula dute zenbait arlotan»
Hizkuntza politikari betaurreko moreak jantzita begiratu dio Otaegik 'Nola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza politikan?' lanean. Bi diziplinetan aurrera egiteko elkarlana beharrezkoa dela esan du.
Hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna. Bi lan esparru, bi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015357 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiak katastroa aldatuko du 40 urtean lehen aldiz Alderdi politiko guztiek nabarmendu arren Bizkaian katastroa berritu beharra, foru gobernua osatzen duten bi alderdien babesarekin atera da aurrera foru araua, EAJren eta PSEren botoekin, eta beste alderdi batzuen unean uneko babesarekin arauaren artikulu bakoitzaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015358 | BERRIA | Euskadi | noticias | Karrerek onartu ditu, azkenean, euskara hutsezko zinegotzi kargu-uzteak Joan den apirilaren 11n jakinarazi zuten Uztaritzeko kontseilu bilkuran kargua utziko zutela Uztaritze Bai zerrendako bost hautetsi hauek: Lore Aristizabal, Tomas Dagerre, Arño Ospitaletxe, Janp Lapeyrade eta If Matxikote. Bruno Karrere auzapezak e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015359 | BERRIA | Euskadi | noticias | PIRAGUISMO. Ur bizietako Munduko Txapelketan atzo lehiatu ziren euskal piraguistetako bat ere ez zen sailkatu bere mailako finalerako. K1ean, Samuel Hernanz 29. izan zen, eta Joan Crespo 38. C2an, aldiz, Mikel Sarasolak eta Aitor Goikoetxeak 17. postuan bukatu zuten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015360 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. German, Iruñetik kanpo . "SANFERMINES 78" DOKUMENTALA. . IRUñEKO PANTAILETAN SEI ASTE IRAUN ETA GERO, BILBON ESTREINATUKO DUTE, GAUR, NAFARROAKO HIRIBURUA ASTINDU ZUTEN ISTILUEN GAINEKO LANA
'sanfermines 78' dokumentala. Iruñeko pantailetan sei aste iraun eta gero, Bilbon estreinatuko dute, gaur, Nafarroako hir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015361 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hirigintzan beste irregulartasun bat salatu du Gasteizko EAJk Gasteizko Udalak Euskaltzaindia plazan dauden lurzoruak saltzeko lehiaketa publikoan hamasei miloi euro galduko dituela salatu du EAJk.
Hirigintza operazioa gelditzeko errekurtsoa aurkeztu dute jeltzaleek udalean, eta hori onartu ezean epaitegietara joko dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015362 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorriarekin lotzen nuen Maiatzaren Lehena duela bi urte Peter Linebaugh irakurri nuen arte ( La incompleta, verdadera y maravillosa historia del 1 de mayo ) eta, ordutik, behintzat hastapena lotzen dut beste tonu batekin. Europan udaberriaren etorrera modu askotan ospatzen zen. Grezia zaharrean basoak sakratuak ziren, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015363 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Christian Vincent. Aktoreak: Fabrice Luchini, Sidse Babett Knudsen, Eva Lallier. Iraupena: 98 minutu. Generoa: Komedia dramatikoa. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2014.
Krimen auzitegiko presidentea da Michel Racine. Bere buruarekin bezain gogorra da besteekin ere. Baina dena aldatuko da Ditte Lorensen-Coteret... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015364 | BERRIA | Euskadi | noticias | Benjamin Netanyahuri bi asteko luzapena eman dio Israelgo presidente Reuven Rivlinek, gobernua osatzeko. Likud alderdi eskuindarrak martxoaren 17ko hauteskundeak uste baino alde handiagoarekin irabazi eta astebetera, Netanyahuri lau asteko epea eman zioten -bihar artekoa- gobernurako akordio bat lortzeko. «Bizpahiru as... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015365 | BERRIA | Euskadi | noticias | • 843. Kondaira hedatuenaren arabera, Cinaed I.a Eskoziako lehen errege bihurtu zen.
• 1314. Roberto I.ak ingelesak bidali zituen Eskoziatik, eta independentziari eutsi zion.
• 1707. Ingalaterrako eta Eskoziako parlamentuek Batasunerako Agiria sinatu zuten. Parlamentu bakarra sortu zen, Britainia Handikoa, Londresen. 1... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015366 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1. Lehenik, bizkotxoa egiteko, labea berotzen jarri, 180 gradutan. Bi ontzi hartu; batean, arrautza gorringoak jarri, eta bestean, zuringoak.
2. Gorringoetan, lau koilarakada azukre gehitu, eta bost minutuz etengabe irabiatu, eskuz edo makinaren laguntzaz.
3. Ondoren, arrautza zuringoak harrotzen hasiko gara. Horretara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015367 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pentsatzekoa da Gabon ospakizunak alaitsuagoak izan zirela Bizkaia aldean. Betekadak oparoagoak, eta bestondoa samurragoa. Gasteizen negu hasiera gogorra jasan dute, baina hau hasi besterik ez da egin. Kopa iritsi bitartean dena izango da damua, zalantza, galdera galderari. Hilabete eta erdian, otsaila erdian Kopa irit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015368 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Zigarreta elektronikoak arautzeko agindu bat argitaratu zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Ikastetxe, osasun zentro, arreta zerbitzu eta garraio publikoetan galaraziko du zigarretak erretzea. Iragarri du Tabakoaren Espainiako Legearen bidetik mugatuko dituela, «kalitate eta segurtasun berme guztiak» ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015369 | BERRIA | Euskadi | noticias | Paloma Soria (Women's Link elkarteko abokatua): "Auzitegiek 'lobby' lan interesgarria egiten dute estatu botereei begira"
Abokatua da Paloma Soria (Malaga, Espainia, 1982), generoan eta nazioarteko zuzenbidean aditua. Emakume trafikoari, emakume etorkinen eskubideei eta nazioarteko genero krimenei buruzko hainbat proie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015370 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atotxako geltokian lanak egiteko agindu du Adifek, AHTarentzat prest izateko Renfek Donostian daukan geltoki nagusia, Atotxakoa, egokitu egingo dute, AHTa han geratu ahal izan dadin. Adifek lehiaketa iragarri du proiektua egiteko: 1,1 milioi euroko aurrekontua du. Diseinu bat aurkeztu beharko dute, bidaiarientzako sarb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015371 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gure historia zabalago baten lekukotasuna da liburua»
1969. urtetik 2021era Anai Artea elkarteak egin lana aipatzen du historialariak bere azken liburuan. Euskal iheslarien elkartasun sarearen azterketak euskal historia zabalagoa agerian ematen du zeharka, 1936ko gerratik gaur arte.
Anai Artea elkarteko kideek jo zute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015372 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehenbizi, eskerrak eman behar dizkiet euskal zaleei. Eskerrak eman nahi dizkiet eskaini didaten babesagatik. Atzerriko talde batean nago, baina animoak beti bezalakoak dira. Auskalo zenbatetan entzun dudan nire izana! Gozamena da World Tour mailako lehiaketa batean hala lehiatu ahal izatea. Oihu horietako asko Ormaizt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015373 | BERRIA | Euskadi | noticias | Isidro Ioldi hil da, Irutxuloko Hitzaren sustatzailea eta euskalgintzako kidea Amara Berriko Urrats euskaltegiko zuzendaria zen, eta irakasle gisa ibili zen lanean 30 urtez. Euskaltegian lan egin zuen, eta euskaltegia bera sortu eta martxan jarri zuten kideetako bat izan zen. Herritarrek euskara doan ikasteko kanpainar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015374 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txikiteoaren zaleentzat egun garrantzitsua da gaurkoa, beren patroiari omenaldia egingo baitiote, beste urte batez, Arrasaten (Gipuzkoa). Arropa dotorea soinean, Maritxu Kajoi ospatuko dute, umorez jantzitako eguna. Aurten 42 urte beteko dira txikiteo ordua egun osora zabaldu zutela eta armairuko arropa dotoreenekin Am... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015375 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Laboral Kutxako etorkizunerako aurreikuspena «egonkortzat» jo du Fitch rating agentziak, besteak beste, kutxaren «sendotasunagatik» eta emaitza onak izateko «gaitasun handiagatik». Urriaren 15ean, Moody's agentziak Ba1 maila eman zion. Orduan, Laboral Kutxak esan zuen kalifikazioari eutsi izanak bere «aktiboen k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015376 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bueno, ez dakit heldua naizen, baina errepresioaren kontzientzia askoz argiagoa dut orain. Aho barruan ahitzen zaizkit esatera ausartzen ez naizen hitzak. Neure burua bezatzen ikasi dut, egia esan nahi duen nire barreneko haurra kalitzen, gizon heldua naiz orain, arauak errespetatzen ditut, ez esan zeuk entzun nahiko e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015377 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbon 77 urteko gizon bat hil dute, etxean zegoela labana batekin zaurituta Bilboko Santutxu auzoko 77 urteko gizon bat hil zuten atzo, etxean zegoela. Bertan gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza, hildakoaren alabak gertaeraren berri eman ostean. Hilketa gizonaren etxean bertan gertatu zen, labana batekin sabelean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015378 | BERRIA | Euskadi | noticias | Al Kaeda erakundeko ustezko 44 kide hil dituzte gaur Yemenen, Zinyibar hiritik gertu egoitza militar bat hartzeko egin duten ahaleginean.
Ostiralean hainbat eta hainbat ekintzailek Zinyibar hartu zutenetik, armada haien kontra ari da.
Sana hiriburuan, ospitaletako iturriek jakinarazi dutenez, gutxienez 40 lagun hil dir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015379 | BERRIA | Euskadi | noticias | Umetan zeinek ez du hau aditu, harriak jaurtitzeko denbora-pasan hasita? «Umea! Harriek ez dutela begirik, nola esan behar zaizu?». Armadari, ordea, amona edo aitona bat falta zaio. Bonbek eta suzko armek ez dutela begirik gogoraraziko dion amona bat edo aitona bat alegia. Bardeako lurretan bonbak jaurtitzeko denbora-p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kartzela eskaria enpresari bati, langile bati erasotzea egotzita BILBO. Gipuzkoako Auzitegian enpresari bat epaituko du hilabete honetan, langile bati sexu eraso bat egin izana leporatuta. Fiskalak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du akusatuarentzat, eta akusazio partikularrak urtebete gehiagoko zigorra eskatu du.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015381 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaraz egiteko aukera jarriko dute belarriprest rolekoek: euskaldunei adieraziko diete egiteko euskaraz, ulertzen dietela, nahiz eta agian eurek ez egin euskaraz. Jarrera aktiboa izango da belarriprestena ere: euskaldunei gonbita egingo diete euskaraz egiteko. 16 urte behar dira izena emateko. Maiz bigarren mailakotz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015382 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etzi aurkeztuko du Lebranchuk deszentralizaziorako proiektua Heldu den astelehenean aurkeztuko du Frantziako deszentralizazio ministro Marylise Lebranchuk administrazioaren berregituraketari buruzko lege proiektua. Le Cournier des maires kazetak eskuratu du egitasmoaren zirriborroa, eta bertan ez zaio aipamenik egiten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015383 | BERRIA | Euskadi | noticias | Apirilean 23.000 lagunek egin dute ihes Nigeriatik ABUJA. Duela urtebete pasa hasi ziren Nigeria iparraldeko herritarrak Nigerrera ihes egiten. Geroztik, 60.000 errefuxiatu heldu dira herrialde hartara; horietatik 23.000, joan den apirilean. Azken urtean, talde armatuen erasoak ugaritu egin dira Zokoto, Zamara eta Kats... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015384 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken orduan, presaka eta gizartearen zati adierazgarri bat kanpoan utzita. Hala osatu dute Kutxabankeko Administrazio Kontseilua. Integraziorako kontratua aldatu eta Administrazio Kontseiluko kide kopurua hogeitik hamabostera jaistea erabaki zuten atzo BBK, Kutxa eta Vitaleko administrazio kontseiluek. Kopurua jaitsit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015385 | BERRIA | Euskadi | noticias | ALTSASU. Udalbiltzaren auzia salatu dute Altsasuko ezker abertzaleak, Aralarrek eta EAk, eta bide batez elkartasuna adierazi diete auzipetuei eta bereziki Joseba Garmendia bizilagunari. Halaber, hiru indar politikoek herritarrak Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari leloko manifestazioan parte hartzera deitu dute. Mart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015386 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko erdigunean taberna gehiago jartzeko baimenik ez du emango udalak Bilboko Alde Zaharrean hasi zen etenaldia iazko irailean, eta erdigunera zabaldu da orain. Indautxu, Abando, Basurtu eta Castaños auzoetan taberna gehiago zabaltzeko baimenik ez du emango Bilboko Udalak urtebetez. Horrekin batera, hausnarketa proz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015387 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKU-HUSKA. Idoatek Lehen Mailako Buruz Burukoan aritzeko txartela lortu zuen herenegun, Soraluzen, Laskurain herritarrari 22-10 irabazita. Nafarra bikain aritu zen erasoan zein defentsan, eta ez zuen arazo handirik izan partida irabazteko. Beraz, etziko aurkezpenean izango da, Bilbon, enpresako beste zazpi pilotarirek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015388 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken orduan iritsi dira, baina egunkari, irrati eta telebistetako informatiboen tituluen jabe egin dira bi egunetan. Moskeatuta, suminduta, erabat haserre omen daude alderdiekin. Guztiekin, Sinde Legea babestu zutelako edo ustelkeri kasuetan nahasturik azaldu direlako eta hori ez datorrelako bat demokraziarekin eta en... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015389 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste egun garrantzitsu bat du gaur aurrez aurre Greziak, iganderako deituta dagoen galdeketa historikoaren aurretik. Troikako erakundeekin -Europako Batzordea, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala- eta eurotaldearekin azken orduko akordioa lortu ezean, Greziak jaso zuen bigarren erreskate programa gaur ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015390 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Elai-Alai'-k egin zenetik 74 urtera izango du, gaur, estreinaldia Pablo Picasso eta haren Gernika ez ziren bakarrak izan. Gernikan zein Euskal Herriko beste hainbat herritan duela 75 urte izandako bonbardaketen ondoren, artista asko saiatu ziren artearen bidez bonbardaketen salaketa egiten eta zabaltzen. Nemesio Manue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015391 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamasei ziren lehenbizi, baina, dagoeneko, zortzi talde baino ez daude lehian XII. BERRIA Txapelketan. Euskal Herriko zortzi pilota elkarte onenak, hain zuzen. Final-laurdenetara pasatzen azkenak Oberena eta Erreka izan dira, hurrenez hurren, Iparraldeko selekzioari eta Oiarperi 3-0 irabazita. Iruñeko Oberenak eta Ipar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015392 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Azken urteetan India eta Pakistanen arteko harremana aldatu egin da». PRAMIT PAL CHAUDHURI . Indiako 'The Hindustan Times' egunkariko nazioarteko arduraduna
«Azken urteetan India eta Pakistanen arteko harremana aldatu egin da»
Indiak 1947ko abuztuan lortu zuen independentzia, eta ordutik indar handia lortu du; orain T... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015393 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bera Bera. Zoqbi, Castro (3), Rubio (5, 4p), Nuñez (1), Elorza, Dunay, Pinedo (8) -hasierako zazpikoa-; Menendez, Ziarsolo (3p), Ederra (3), Altuna eta Yamiley.
Elx. L. Trigueros, Gomez (3), Segarra, Martinez (7), Andreu (1), Esther Martinez (2), Mamen (6) -hasierako zazpikoa-; Segarra, Sempere (1), Vila, Fuentes eta G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015394 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uste duzun baino gertuago dago». Hori diote Hepatitisaren Munduko Eguna iragartzeko afixek. Hepatitisa «gaixotasun isila» dela jakinarazteko jarri ditu Gibeleko Gaixo eta Transplantatuen Nafarroako elkarteak (Atehna) Iruñeko kaleetan. «Abisatu gabe sartzen da gorputzean, eta konturatu gabe, gutxika jaten zaitu», dio An... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015395 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipuinak maite ditut. Txikitatik gustatu izan zait ipuinak irakurtzea, istorioak idaztea, edo gurasoek istorioak konta ziezazkidaten. Ipuina kanpoko mundua aztertzeko, azaltzeko eta ulertzeko tresna da, baita sentimenduak ezagutzeko eta gizartea kritikatzeko baliabidea ere. Errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015396 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekaitza dago Sevillan, eta han gera dadila, Bilbon eguraldi gozoa dago eta. Euria ari du goian eta behean Sevillan. Aste Santuan gertatu bezala, Pazko Astea ere trumoi soinu eta tximista argien tartean bukatuko dute Espainiako labean. Kirol arloan ere ekaitz giroa jasan zuen Cajasolek, ez urrun. Eurokopako Lauko Finala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015397 | BERRIA | Euskadi | noticias | Margolariaren obraz mintzo den liburua argitaratu du Nafarroako Gobernuak Pello Azketaren erakusketaren karietara, hari eskainitako liburua argitaratu du Nafarroako Gobernuak. Erakusketaren izenburu bera hartu du Memoria de la mirada (Begiradaren memoria), eta 2006. urtean abiatutako Conversaciones con artistas navarro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015398 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal musikaren ikur handienetako bat izanagatik ere, Niko Etxartek ez du jo azkeneko hamar urtean ez Iruñean ez Nafarroan. Hutsune hori betetzeko helburuarekin, Altzürürüko (Zuberoa) kantari eta musikariaren kontzertua antolatu dute biharko Iruñeko Zentral aretoan. Hapa Hapa bere taldearekin ariko da Etxart, eta, aur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015399 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1977ko Amnistia Legea moldatzeari uko egin dio Espainiako Kongresuak «Ez begiratu niri. Franco hil zenean, nik 7 urte baino ez nituen. Begiratu zuen alderdiko militante izandakoei, diktaduraren aurka borroka egin zutenei». Marian Beitialarrangoitia EH Bilduk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak azken une... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015400 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urritzezko makila eskuan hartu, eta kalera atera ziren mamoxarroak eta muttuak Unanun (Nafarroa). Hainbat lasterketa izan ziren mozorroen eta mozorrotu gabekoen artean, ez baita ihesbiderik. Txintxarrien hotsa edozein zokotan aditu liteke. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015401 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iazko Giroan, tropeleko izar nagusien pare egin zuten distira Eider Merinok (Balmaseda, Bizkaia, 1994) eta Ane Santestebanek (Errenteria, Gipuzkoa, 1990). Zortzigarren geratu zen Merino (Movistar), eta haren atzetik Santesteban (WNT-Rotor). Italiako lasterketan sekula halako mailarik eman gabeak ziren. Bigarren aldia z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015402 | BERRIA | Euskadi | noticias | Larretxeak eta Atutxa II.ak multzoko lehen postua eskuratu dute. Lopezi eta Vicenteri irabazi diote Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako jardunaldian, Mungian
Larretxeak eta Atutxa II.ak multzoko lehen postua eskuratu dute Lopezi eta Vicenteri irabazi diote Urrezko Aizkolarien Binakako Donato Larretxeak eta Aitzol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015403 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izena zutabeei, batzuetan, amaitutakoan paratzen diet (behin-behinekoa ordezkatuz, beti zerbait behar dudalako orriaren goiko aldean hitz larriz, idazteari ekiteko); beste batzuetan, hasieran aukeratutakoari eusten diot. Gaur goiburuan Mozal idatzitakoan zirrara sentitu dut, izu zimiko bat, eta Internetera jo dut, ea 2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015404 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antzerkia Tolosara (Gipuzkoa) heldu da udari agur esateko. Herriko hainbat taberna eta aretotan antzerki ikuskizunak antolatu dituzte irailean, Zikloia egitasmoaren barruan; gaur, Edurne Agirrezabalak Ogiyik karri etzun semia komedia antzeztuko du Orbela tabernan, 22:30ean. Bihar ere izango da zer ikusi. El Brujo aktor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015405 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haurtzaindegien protesta Baionako karriketara atera dute berriz ere. Dozenaka lagunek egin dute protesta begirale bakoitzari haur gehiago inposatu nahi dion erreformaren aurka
Haurtzaindegien protesta Baionako karriketara atera dute berriz ere Dozenaka lagunek egin dute protesta begirale bakoitzari haur gehiago Ipar Eu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015406 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaztea zarenean, batzuetan olerki batean aurkitzen duzu izan nahiko zenukeen bizimodu motaren justifikazioa. Gure herrialdeek, hirurek, zorte handia izan dute, poeta eta musikari handiak izan baitituzte, eta haiek lagundu egin digute hazten, bai pertsona gisa eta bai kolektibo gisa.
Baina gure herriez haraindi ere bada... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015407 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. 'Mio fratello è figlio unico', familia Italiako historia modernoari begira. Daniele Luchettik 60ko eta 70eko hamarkadetako Italia islatu du gaur estreinatuko den film sarituan
'Mio fratello è figlio unico', familia Italiako historia modernoari Daniele Luchettik 60ko eta 70eko hamarkadetako Italia islatu du gaur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015408 | BERRIA | Euskadi | noticias | Victoria Azarenkak (Bielorrusia, 22 urte) irabazi du denboraldiko lehen Grand Slam torneoa: Australiako Irekia. Aise irabazi ere, 6-3 eta 6-0 hartu baitu munduan Maria Xarapova. Garaipen horren ondorioz, munduko sailkapenean buru jarriko da, Caroline Wozniackiren partez.
Grand Slam bateko bere lehen titulua du Azarenka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015409 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poliziak 1.300 lagun baino gehiago atxilotu ditu laugarren protesta gauean Frantziako Poliziak joan den asteartean tiroz hil zuen Nahel gaztearen hileta egin dute, gaur arratsaldean, Parisko aldirietako Nanterre hiriko meskita batean. Dozenaka senide eta lagun bildu dira elizkizunean, eta meskitaren inguruak ere jendez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015410 | BERRIA | Euskadi | noticias | Vladimir Nabokoventzat alimaleko jostabidea zen literatura, eta haren Pale Fire (Su zurbila) nobelak izenburutik bertatik ekiten dio jolasari, William Shakespeareren Timon Atenaskoa antzezlaneko aipu batetik aterea baita: «Lapur hutsa da ilargia, / eguzkiari ostua baitu bere su zurbila». Sorkuntza artistikoaren metafor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015411 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tortura itzaletik argira izenburupean, torturak Euskal Herrian izan duen eta duen eragina aztertuko dute gaur, Donostian, 8/2013 auzian epaitutakoen ekimenez. Pako Etxeberria antropologo forentse eta EHUko irakaslea arituko da hizlari, Jon Mirena Landa EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunarekin eta Lorea Bilbao abokatu e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015412 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Presoen eta Sorturen estatutuen artean ez badago desadostasunik, pausoa emango da"
Duela zazpi urtetik da Juan Luis Ibarra (Sopela, Bizkaia, 1948) EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea; Fernando Ruiz Piñeiroren lekukoa hartu zuen. Garai batean, Demokraziarako Epaileak taldeko kide izan zen. Euskadiko Ezkerran ere ibili ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015413 | BERRIA | Euskadi | noticias | Matxinoen kontrolpeko eremuetan bozik ezingo duela antolatu onartu du Ukrainak KIEV. Urriaren 26an egitekoak dira Ukrainako Legebiltzarrerako hauteskundeak, baina Hauteskunde Batzorde Zentralak jada onartu du matxino errusiazaleen kontrolpeko eremuetan ezin izango dituztela antolatu. «Donetskeko 11 barrutitan eta Luhan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015414 | BERRIA | Euskadi | noticias | Odolik gabeko zezen-plaza baten alde. ZEZENKETAK. ANIMALIEN ALDEKO TALDEAK ZEZENKETEN AURKAKO 8.500 SINADURA AURKEZTU DITU BILBOKO UDALETXEAN; BILBON ZEZENKETEK EZ DUTELA TRADIZIORIK DIO ETA FESTETARAKO IRAGARRI DIRENAK BERTAN BEHERA UZTEKO ESKATU DU
zezenketak. Animalien Aldeko Taldeak zezenketen aurkako 8.500 sinadur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015415 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1. Euroliga. Lehen fasea 6-4ko balantzearekin bukatu zuen. Top 16a, berriz, 5-9koarekin. Guztira, 24 partida jokatu ditu, eta 11 irabazi.
2. Liga. Bi jardunaldi falta dira ACB liga bukatzeko, eta jokaturiko 32 partidetatik 17 irabazi ditu. Azken sasoietan 23ra iritsi izan da, gutxienez.
3. Kopa eta Superkopa. Bi torneo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015416 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pakistango lehen ministroa kargugabetu dute Panamako paperengatik Pakistango lehen ministro Nawas Sharifek dimisioa aurkeztu du goizean, Auzitegi Gorenak kargutik kendu ondoren. Panamako paperen auziaren alorrean, ustelkeria kasu batengatik aztertzen ari dira presidente ohia. "Parlamentuko kide gisa deskalifikatuta dag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015417 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sindikatuek foro bat nahi dute eskoletarako itzuleraz aritzeko IRUÑEA. Nafarroako hezkuntzan ordezkaritza duten LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA, UGT eta SEPNA sindikatuak ez daude ados ikasturtea hasteko Nafarroako Gobernuak aurkeztutako protokoloarekin, eta negoziatzeko foro bat eskatu dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015418 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artedrama Euskal Laborategiak antolatutako antzerki topaketek euskal antzerkiaren hiriburu bilakatuko dute Aulesti, apirilaren 1etik 6ra bitartean. Hemeretzigarren urtea dute.
Arte eszenikoen topagune, epizentro eta erakusleiho. Euskal aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzako bilgune. Hori guztia izango... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015419 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk EITBko zuzendari berriaren ezaugarriak adostu nahi ditu EAJrekin Alberto Surio EITBko zuzendari nagusia ezeroso dabil karguan Jaurlaritza aldatuz geroztik. Urte amaierarako, Suriok berak Iñigo Urkullu lehendakariari adierazi zion ez zuela karguan «betikotu» nahi, eta lehentasunen artean jar zezala zuzendari b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015420 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bosnia eta Herzegovinan genozidioa eta gerra krimenak ukatzea debekatu dute joan den uztailaren 28an. Erabakiak batzuen poza eta besteen haserrea eragin zituen: Bosniako Serbiar Errepublikak boikoterako deia egin du.
Genozidioa eta gerra krimenak ukatzea debekatzen duen legeak areagotu egin zuen Bosniako komunitateen a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015421 | BERRIA | Euskadi | noticias | Minbiziaren Ikerkuntzarako Nazioarteko Agentzia IARCek Europarako kode bat ondu du minbizia saihesten laguntzen duten hamabi punturekin. Ardatzak dira bizitza osasuntsua bultzatzea eta galbahe programetan parte hartzea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015422 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru adingabek adineko senar-emazte bikote bat hil zuten gaur urtebete Bilboko Otxarkoaga auzoan. Lapurretan egitera sartu ziren haien etxera. Gertaera hark erabat asaldatu zuen auzoa. Berez, inguru lasaia da. Ertzaintzak urtero egiten dituen delituen estatistiketan ez da nabarmentzen. Baina halako zerbait gertatzea es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015423 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hirugarren gradua ukatu die Espainiako Gobernuak hiru presori Espainiako Gobernuak ezetsi egin du Iñaki Rekarte, Kepa Pikabea eta Aitor Bores presoek hirugarren gradua ezarri eta aske geratzeko eginiko eskaera, Europa Press berri agentziak Espainiako Gobernuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez.
'Langraizko bidea' dei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015424 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auto elektrikoen karga bizkorren negozioaren sistemak zerikusi txikia du gasolindegien eredu klasikoarekin. Hasteko, karga prozesua luzeagoa da, eta hiru aldagai daude: kargagailuaren potentzia, autoak karga jasotzeko duen ahala, eta bateriaren tamaina. Kasurik onenean, ordu laurden behar da bateria osoa kargatzeko, ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015425 | BERRIA | Euskadi | noticias | Independentziaren aldekoak %23 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratutako soziometroaren arabera, independentziaren aldekoak %23 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Maiatzaz geroztik bi puntu egin du gora aldekoen kopuruak. Egoerar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015426 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andoni Ortuzarren arabera, Europako instituzioetan dago Euskal Herriak dituen arazo nagusien konponbidea. Hala mintzatu da EAJren EBBko presidentea, Europako hauteskundeei begira CIUrekin, Compromiso por Galicia eta Koalizio Kanariarrarekin batera EAJk osatu duen koalizioaren aurkezpenean, Madrilen. Lau alderdi horieta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015427 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA. Torelloko mendiko zinemaldia gaur hasiko da. Mendia ardatz duten 27 film lehiatuko dira aurten; hitzaldi eta erakusketek osatzen dute egitaraua
Mendia ardatz duten 27 film lehiatuko dira aurten; hitzaldi eta Mendia, abentura eta natura ardatz dituzten zinemaldien artean tokia egina du Torelloko nazioarteko jaia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015428 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzailea: Marja Pyykko. Aktoreak: Fran Perea, Riitta Havukainen, Kaija Pakarinen, Armi Toivanen, Maria Romero. Herrialdea: Finlandia, Espainia. Urtea: 2020. Non ikusi: Orange TV. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: Thrillerra. Krimena.
L os Serrano telesailaren bidez egin zen ezagun Fran Perea aktorea Espa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015429 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez daukagu ardo zuri gazteak, ondugabeak, gordetzeko ohiturarik, baina gordetzera ausartuko bagina, oso gauza interesgarriak eta bitxiak aurkituko genituzke, eta batzuetan harrigarriak ere bai, ardo horiek Ez litzateke astakeria bat pentsatzea kalitatezko ardo zuri bat, ondo egindakoa, mahats nobleak erabiliz urtean ed... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015430 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Konponbideari begira' gune berezia 'Berria.info' atarian ETAk jardun armatuaren amaiera iragarri osteko gertakizun, analisi, erreportaje, bideoak... Konponbideari begira ( berria.info/bereziak/konponbideari_begira/ ) gunean jarri ditu ikusgai Berria.info -k. Zuzeneko telebista emanaldiak ere ematen ari da, hainbat adi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015431 | BERRIA | Euskadi | noticias | Denborak dituen erreferentziek, neurriek eta mugek beti utzi naute duda-mudan eta erabat nahastuta. Erlojuari begiratuz gero, sasoi bateko tik-tak zaratatsuek eta gaurko argitxo distiratsuek erritmo bera daukate. Denboraren neurria, bada, zehatza eta eten bakoa da. Gure inguruan izaten ditugun era guztietako gertaeren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015432 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñaki de Juanaren aurkako epaiak bake prozesua «zaildu» egin dezakeela aitortu du gobernuburuak. Hala ere, prozesua ez duela epai batek baldintzatzen eta ETAren borondatea dela oinarrizko arazoa gehitu du
Iñaki de Juanaren aurkako epaiak bake prozesua «zaildu» egin dezakeela Hala ere, prozesua ez duela epai batek baldi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015433 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esteban Peicovich kazetari argentinarrak poema liburu bitxi bat argitaratu zuen, Poemas Plagiados izenekoa. Bertan, poetak aurkitutako testuak moztu eta itsasten ditu: publizitatetik, garbigailu baten instrukzioetatik, meza-liburu batetik, faktura batetik edo mekanika-eskuliburu batetik ateratako testuak. Ondoren izenb... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.