id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0015534
BERRIA
Euskadi
noticias
NBEk salatu du Sirian «gerra krimenak» eta zibilen aurkako indarkeria egon izana GENEVA. NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen goi mandatari Zeid Raad al-Husseinen esanetan, baliteke Sirian «gerra krimenak» egin izana. Al-Husseinek gehitu du alde guztiek helburu militarren eta zibilen artean bereiztu behar dutela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015535
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteburuan 440 errefuxiatu erreskatatu dituzte Libiako kostan, Europarako bidean PARIS. Frantziako SOS Mediterraneoa erakundearen ontziak asteburuan 440 errefuxiatu erreskatatu zituen Libiako kostan, Europarako bidean zirela. Afrikako eta Asiako 26 herrialdetakoak ziren. Nazio Batuen Erakundeak atzo adierazi zuen Libia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015536
BERRIA
Euskadi
noticias
Elaine Thompsonentzat urrea, emakumezkoen 100 metroko lasterketan Rio 2016an egin bezala, Elaine Thompsonek irabazi du urrea emakumezkoen 100 metroko lasterketan. Shelly-Ann Fraser-Pryce izan da bigarren, eta Shericka Jackson hirugarren. Hiru atletak dira jamaikarrak. Lasterketa oso azkarra izan da, eta Thompsonek inoi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015537
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen biltzar nazionala egingo du Goldatu elkarteak larunbatean Urtarrilean aurkeztu zuten Goldatu, Francoren Diktadura Garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea, eta larunbat honetan egingo du lehendabiziko biltzar nazionala. Gernika-Lumon (Bizkaia) batuko dira, Elai-Alai antzokian, 11:00etan. Gernika-Lumoren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015538
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Cayetana Guillen-Cuervo kazetariak eta Mireia Gabilondo aktoreak aurkeztuko dute Donostiako Zinemaldiko inaugurazio ekitaldia. Hurrengo egunetan, ordea, Barbara Goenaga, Itziar Ituño, Edurne Ormazabal eta Aitana Sanchez-Gijon ere arituko dira aurkezle, besteak beste.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015539
BERRIA
Euskadi
noticias
Segurtasuna askatasunaren osagai bat delakoan nengoen ni, eta ez askatasuna, baina Manuel Valls Frantziako lehen ministroa seguru dago: segurtasuna omen lehendabiziko askatasuna. Ahaztu egin zaio Francok argumentu berarekin eduki gintuela berrogei urtez botapean, tonto-mazapanon hobe beharrez. Segurtasuna lehen askatas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015540
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal taldeek Superkopako finalerdiak jokatuko dituzte gaur Laboral Kutxak eta Bilbo Basketek Espainiako Superkopako finalerdi bana jokatuko dute gaur, Gasteizen. Batean, Bilbo Basketek eta Real Madrilek (ACB ligako txapeldunak) neurtuko dituzte indarrak (19:00, La1). Bestean, etxeko taldeak, Laboral Kutxak eta Bartze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015541
BERRIA
Euskadi
noticias
Preso eriak askatzeko eskatu dute Bilboko zazpi zubitan BILBO. Gaixo dauden euskal presoak askatu ditzatela eskatzeko, elkarretaratzeak egin zituzten atzo Bilboko zazpi zubitan -Deustuko Zubian, Pedro Arrupen, Zubi Zurin, udaletxeko zubian, Areatzakoan, Merceden eta San Antonen-, eta, bilkuren ondoren, bi martxa atera ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015542
BERRIA
Euskadi
noticias
LIZARRA. Euskal Herriko historiaren pasarte garrantzitsu batez jabetzeko parada eskaintzen du Lizarrako Karlismoaren Museoak (Nafarroa). Udako hilabeteetan bisita gidatuak eskaintzen dituzte. Hilabeteko lehenengo larunbatetan eta jai egunetan bisita gidatuok doan izango dira. Gainera, abuztuan eta irailean, museorako s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015543
BERRIA
Euskadi
noticias
Dariengo oihana zeharkatzen duten migranteak «abandonatuta» daudela salatu du HRWek Kolonbia eta Panama artean dago Dariengo oihana, eta, bi herrialdeen arteko muga naturala izateaz gainera, Hego Amerika eta Erdialdeko Amerika bereizten ditu. Handik igaro behar dute Hego Amerikatik AEBetara iritsi nahi duten migranteek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015544
BERRIA
Euskadi
noticias
Hungariak eta Poloniak EBren suspertze funtsaren osaketa blokeatu dute Joan den astean iradokitako mehatxua bete du Hungariako Gobernuak, eta betoa jarri dio Europar Kontseiluak eta Europako Legebiltzarrak 2021-2027ko aurrekontuei buruz lortutako akordioari. Erabaki hori bera hartu du Poloniako Gobernuak. Aurrekontu ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015545
BERRIA
Euskadi
noticias
Jazzaldian ariko diren tokiko hamar taldeak aukeratu dituzte Donostiako 41. Jazzaldian parte hartuko duten tokiko jazz taldeak aukeratu dituzte dagoeneko. 40 musika talde baino gehiago aritu dira hautatze prozesuan, baina hamarrek besterik ez dute aukera izango Jazzaldian aritzeko. Uztailaren 21etik 26ra bitarte izango...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015546
BERRIA
Euskadi
noticias
Amaitzen ez den oinazea. Mendebaldeko Saharan giza eskubideak errespeta daitezen, misioari bitartekoak emateko eskatu dio Polisarioak NBEri Sahararren protestak areagotu ahala, jazarpena ere areagotzen ari da Maroko Mendebaldeko Saharan giza eskubideak errespeta daitezen, misioari Sahararren protestak areagotu ahala, j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015547
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar da eguna. Bihar, giza katea. 100.000 pertsona eskutik oratuta erabakitze eskubidearen alde, duintasuna lagun eta errespetua ardatz. Aurten esperientzia barrutik bizitzea egokitu zait. Ikaragarria, benetan. Aste honetan bertigoa zer den jakin dut. Euskaltzaindiak zorabio hobesten du. Bere hirugarren aldaeran honel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015548
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek eta AEBek ez dute kokaguneak amaitzeko akordiorik lortu. Bake negoziazioak hasteko beste ahalegin bat egingo du gaur Mitchellek Netanyahurekin Israelek eta AEBek ez dute kokaguneak amaitzeko akordiorik lortu Bake negoziazioak hasteko beste ahalegin bat egingo du gaur Mitchellek Urte betez kokaguneen zabaltzea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015549
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezinezkoa zena posible da. Baiona London Wasps indartsuaren etxean ariko da gaur, Europako Challengeko ligaxkako hirugarren jardunaldian Baiona London Wasps indartsuaren etxean ariko da gaur, Europako London Waspsen azken urteotako garaipen zerrenda edozein kontrariori beldurra eragiteko modukoa da. Ingalaterrako Liga ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015550
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakume Abertzale Batzak «emakume abertzaleen ahalduntzean» izaniko rola goraipatu du EAJk EAB Emakume Abertzale Batzako kide izandakoei omenaldia egin diete Sabino Arana Fundazioak eta EAJk, Bilboko Euskalduna jauregian. «Aitzindari haiek berdintasunerako bidea argitu zuten; egungo emakumeoi dagokigu orain sugar hori ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015551
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaintzaileak eta etxeko langileak erdigunean jarri dituzte sindikatuek Mugimendu feministak emakumeen «lan indarra esplotatzen duen sistema heteropatriarkalari aurre egitea» dauka helburutzat, eta, horren harira, sindikatuek badute zeresana. Kalera atera dira Emakumeen Nazioarteko Egunean, eta goizean egindako mobiliza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015552
BERRIA
Euskadi
noticias
LESAKA. Condesa taldeko Zalain Transformados enpresako langileak lana uztera deituta daude astelehenerako. Enpresa batzordeak egin du deialdia, lantegia ixteko arriskua ikusten duelako. Lehengai falta dela eta, fabrikaren hainbat atal itxita daudela ohartarazi dute. Langileek Gasteizko Andra Mari Zurian emango dituzte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015553
BERRIA
Euskadi
noticias
«Udalak sortu duen hirigintza enpresa beste enpresa pribatu baten menpe egotea ez da bidezkoa. Egoera zuzendu egin behar da». Hori azpimarratu du Nafarroako Kontu Ganberak Orkoiengo Udalaren Iturgain hirigintza enpresari buruz egin duen txostenean. Nafarroako Parlamentuak eskatu du txosten hori, herri horretan ustez et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015554
BERRIA
Euskadi
noticias
Malko errazak. Dokumental sentibera biribiltzeko moduko materiala eman dute, ziur, Bilbo Basketeko jokalariek albiste ustelen bat jaso duten bakoitzean aldagelan egindako bilerek. Ostiralean ere izango ziren kamerek hainbeste maite dituzten horietako eszena pare bat. Jasotako zor-agirien benetako balioa hutsaren hurren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015555
BERRIA
Euskadi
noticias
Iaz ere aipatu nuela uste dut, baina ezin bertze behin ere Segurako herritarrek antolaturiko Iparra-Hegoa ekimenari aipamena egin eta eskerrak eman gabe gaurko zutabea utzi. Bere xumetasunean, hilabeteetatik tantaka zetorren egitarauari aste osoko eskaintza josi baitzioten joan den astean, eta han izan ginen gonbidatuo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015556
BERRIA
Euskadi
noticias
Ingelesa irakasteko programen diseinu, bilakaera eta ebaluazioa egitearen ardura dutenen dimisioa kezkagarria da. Jakin ez dakigu zein diren atalburuak eta zerbitzuburuak izan dituzten arrazoiak, azken horrek arrazoi pertsonalak argudiatu baditu ere; baina azalpen hori, zoritxarrez, ohikoa izaten da defendatu beharreko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015557
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko laukotearen lan berria entzuteko irrikan nengoen, aspalditik bainekien euskara hutsez argitaratuko zela estreinakoz. Aurreko lanetan euskaraz abestutako doinuak berez nabarmendu ziren, 2018an plazaratutako Ground for Dogs diskoan bildutako Behiaren begirada kasurako; hortaz, barruak ikusminez eta jakin-minez be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015558
BERRIA
Euskadi
noticias
Aragonesek ez du parte hartuko Diadako manifestazioan Diadako manifestazioaren antolatzaileen «planteamendua» kontuan hartu ostean, Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidenteak erabaki du ez parte hartzea egun horretako manifestaldian -hilaren 11koan-, argudiatuta ez dela «koherentea» hori egitea. Gobernuburua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015559
BERRIA
Euskadi
noticias
«Diru gutxi baduzu, ondo zehaztu behar dituzu lehentasunak» ACBra igo zen taldea berak diseinatu zuen, eta orain mailari eustea helburu izango duena zizelkatu du. Begiz joak zituzten jokalariak lotu dituzte, eta pozik dago: «Merkatuan goiz mugitzea izan da gakoa». Udako lan garrantzitsuena bukatzear du Rafa Pueyok (Bil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015560
BERRIA
Euskadi
noticias
Dagoeneko zortzigarren aldia du Bakio Sound jaialdiak. Gure Txoko Musikarte kultur elkarteak antolatzen du. Jaialdi «txiki eta etxeko» gisa definitu dute. Aurtengoa, Txoberne tabernan egingo dute. Sei izen iragarri dituzte: Larry Bird, Puro Luego, Petti, Cavaliere, Pierrot eta Joke de Vriese. Taberna barruko oholtzan t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015561
BERRIA
Euskadi
noticias
San Antonioren aurkaria Errekopako finalerdietan, Tremblay Tremblay Frantziako taldearen aurka jokatuko du Amaya Sport San Antoniok Errekopako finalerdietan, Vienako gaurko zozketak erabaki duenez. Iruñeko klubeko ordezkariek esan dute gustura daudela, Gummersbach (Alemania) saihestu nahi zutelako -iaz hura izan zen Sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015562
BERRIA
Euskadi
noticias
Mutil dantzan parte hartu zuten andreen aurkako irainak salatu ditu Plazara Dantzara-k Zenbait emakume gizonezkoek soilik hasitako mutil dantzan sartu ziren, emakumeen kontrako diskriminazioa salatzeko asmoz. Baina Plazara Dantzara taldeak BERRIAra bidalitako ohar batean jakinarazi duenez, gizon taldearekin batera dant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015563
BERRIA
Euskadi
noticias
Toña: «Nahiago dut patronal bakarra egotea negoziatzeko» Enpresari txiki eta ertainen talde batek abiarazi berri duen Garen patronalaren inguruan Jaurlaritzak duen posizioa argitzen hasi da Enplegu sailburu Angel Toña. «Nahiago dut herrialdeko enpresarien borondate orokorra islatzen duen erakunde bakarrarekin hitz egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015564
BERRIA
Euskadi
noticias
Poloniako Wroclaw hirian du egoitza Techlift konpainiak, eta igogailu sistemen instalazio eta mantenu lanetan aritzen da. Kooperatibak nabarmendu du Orona marka igogailuen sektoreko erreferente bat dela Europan, eta Techliften erosketak bere posizioa "are eta gehiago indartzeko" balioko duela, "bai Polonian eta baita E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015565
BERRIA
Euskadi
noticias
ATHLETIC. Ander Iturraspe igandeko partidaren inguruan mintzatu zen atzo Lezaman. «Atezainak dena gelditu zuen, baina guk ere ez genuen asmatu. Sortu genituen aukera guztiekin zerbait gehiago merezi genuela uste dut. Hasiera kaskarra den arren, taldea lasai dago, guregan konfiantza dugulako eta denboraldia oraindik luz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015566
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gazteek dakartzate eszenarako gako berriak: ikerkuntza eta arriskua» BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiko kidea eta ACT jaialdiko zuzendaria da Joseba Lazkano (Eibar, 1967). Gazteei eta proposamen berri nahiz berritzaileei aukera eta hauspoa ematea jotzen du bereziki garrantzizkotzat. Duela 10 urte sortu zen ACT, eszena p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015567
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 55. ZINEMALDIA. Familiagatik mafia utzi nahian ibilita ere, ikuskizunak aurrera darrai Familiagatik mafia utzi nahian ibilita ere, ikuskizunak aurrera darrai Nahi eta ezin dabil Ingu. Mafia talde bateko kapoa da. Mafiako istiluek behin baino gehiagotan sortuko dizkiote arazoak. Kapo izateaz gaine...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015568
BERRIA
Euskadi
noticias
BELA . «Sailburuaren hitzak ez du balio» . Eusko Jaurlaritzak hartutako engaiamenduak ez dituela betetzen salatu du Didier Mundutegik Eusko Jaurlaritzak hartutako engaiamenduak ez dituela betetzen salatu Minduta eta haserre agertu da Didier Mundutegi marinela prentsaren aitzinera. Horrelako agerraldiak erronka berri ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015569
BERRIA
Euskadi
noticias
Beatriz Markotegi. Historialaria. «Lekuaren arabera hautatzen zuten hizkuntza Erdi Aroko apaizek». Beatriz Markotegi. XV. mendean Nafarroako Erresuman nola predikatzen zuten aztertu du Beatriz Markotegik kaleratu berri duen liburuan. XV. mendean Nafarroako Erresuman nola predikatzen zuten aztertu du «Lekuaren arabera h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015570
BERRIA
Euskadi
noticias
Ramon Sagarzazuren kontrako epaiketa hasi da Parisen PARIS. Atzo hasi zen Ramon Sagarzazu Oiartzungo euskal presoaren aurkako epaiketa Parisen. Ilunabarrean hainbat herritarrek elkarretaratzea egin zuten Oiartzungo gazteari elkartasuna erakusteko eta eskubide zibil eta politikoen alde egiteko, Utzi bakean Euskal Herria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015571
BERRIA
Euskadi
noticias
Watergateko lapurretaren antolatzaileetako bat hil da: Gordon Liddy AEBetako presidente Richard Nixonen dimisioa eragin zuen Watergate auziaren atzean egon zenetako bat izan zen Gordon Liddy. 90 urte zituen, eta AEBetan bizi zen, Virginian. Haren semeak eman du heriotzaren berri. 1930ean jaio zen Liddy, New Jerseyn. Au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015572
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskandalizatuta daude kirolari asko. Xumeegiak omen dira olinpiar hiriko logelak. Txikiak dira, ez dago guztietan telebistarik, Interneterako konexioak huts egiten du tarteka, eta ura ez da behar den indarrarekin ateratzen. Ez da agindu zietena, eta horrela ezin dira behar bezala lehiatu. Dena barne hotel bat agindu zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015573
BERRIA
Euskadi
noticias
Iparralderako estatutua eskatuko dute etzi Makean, Amnistiaren Egunean Bizkaiko zahar etxeetako langileak berriro protestan BILBO. Lan hitzarmenaren inguruan patronalak «proposamen berririk» egin ez duela eta, berriro hasi dituzte protestak eta lanuzteak Bizkaiko zahar-etxeetako langileek. Atzo, manifestazioa egin zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015574
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiriko argiak, izarren oztopo . Astronomia behaketak egin ohi zituzten Bilbon, baina argi kutsadura dela eta, hiritik aldendu behar izan dute eta beste toki batzuk bilatu Astronomia behaketak egin ohi zituzten Bilbon, baina argi kutsadura dela eta, hiritik aldendu behar izan dute eta beste toki batzuk bilatu Izarren di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015575
BERRIA
Euskadi
noticias
TENISA. Azaroaren 20tik 27ra jokatuko da 2011ko Maisuen Kopa, Londresen. Urtero bezala, munduko zortzi tenislari onenak ariko dira han. A multzoan Novak Djokovic, Andy Murray, David Ferrer eta Tomas Berdych ariko dira. B multzoan, berriz, Rafa Nadal, Roger Federer, Jo-Wilfred Tsonga eta Mardy Fish.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015576
BERRIA
Euskadi
noticias
«Astoen erritmora bidaiatzeak naturarekin konektatzen zaitu, eta errespetuan oinarritutako balioak indartzen ditu». Hala laburbiltzen dute Aritz Aierbe eta Elena Irigoien Astotrek enpresako sortzaileek euren egitasmoaren filosofia: modu jasangarrian bidaiatzea ez ezik, modu jasangarrian bizitzea ere bai. Alpeak, Andeak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015577
BERRIA
Euskadi
noticias
«Auzitegien eta estatuen kontraesanak agerian uztera goaz Madrilera» Segurako polizia operazioaren irudiak ez ezik, 04/08 sumarioak utzi zituen beste argazki batzuk: Aurore Martinen (Oloroe, Biarno, Frantzia, 1979) atxiloketa saioena, kasu. Ezkutuan izan zen hainbat hilabetez Martin, eta hura atxilotzen saiatu zirenean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015578
BERRIA
Euskadi
noticias
Oposizioko zaleen aurka egin du tiro Ugandako Poliziak KAMPALA. Ugandako Poliziak oposizioko hautagai Kizza Besigyren jarraitzaileen aurka egin zuen tiro Kampalan, atzo. Jarraitzaileak protestan ari ziren, Besigyren atxiloketa salatzeko. Tiroketak herrialdeko hauteskundeak baino hiru egun lehenago gertatu dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015579
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Edoardo Maria Falcone. Aktoreak: Marco Giallini, Alessandro Gassman, Laura Morante, Ilaria Spada, Edoardo Pesce. Iraupena: 87 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Italia. Urtea: 2015. Jatorriko izenburua: 'Se Dio vuole'. Tommaso kardiologo ospetsua da, eta ateo sutsua. Ezkonduta dago, eta bi seme ditu. Hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015580
BERRIA
Euskadi
noticias
ASTIALDIA. GASTRONOMIA. ERREZETAK. Bakailao krema, bizkaitar saltsarekin Baratxuria xehetuta, 75 g oliba oliotan frijituta. Osagai guztiak egosi, eta ura irakiten hasten denean baratxuria eta olioa frijituta gehitu. Patata ondo egosita egon arte utzi. Amaitzean, sutik atera lapikoa, eta gatza bota. Guztia ondo xehatu, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015581
BERRIA
Euskadi
noticias
Zorra garestiago saldu arren, arnasa pixka bat hartu du Espainiak Greziak zorra birnegoziatu beharko ote duen edo ez. Zalantza da nagusi merkatuetan, eta horrek, ohi bezala, tentsioa zabaldu du gainerako herrialdeetara. Espainiako Altxorrak nolabaiteko lasaitua hartu zuen atzo. Epe luzerako bonuetan 3.500 milioi euro s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015582
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ginga jartzea bezalako zerbait da Gasteizko jaietan pregoia egitea» Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien atarian, pregoia bota zuen Kepa Sojok (Laudio, Araba, 1968). Zinema zuzendaria izateaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizko campusean duen Letren Fakultateko irakaslea da, eta film laburren Cortada Jaiald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015583
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da erraza Titin amore ematen ikustea. Tricioko aurrelaria profesional petoa da; esku bakarreko hatzekin zenbatu daitezke bertan behera utzitako partidak. Tematia da, pilotari gogorra. Atzo, baina, ezin izan zuen bukatu. Partidaren erdi aldera kolpe beldurgarria hartu zuen buruan eserleku batekin, eta bertan behera u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015584
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ezin dugu onartu ospitaleetan jasotzen ari garen zigorra» Jesus Lostao, 50 urteko suhiltzailea, Olatzen (Nafarroa) bizi da. 23.200 sinadura jaso ditu Nafarroako Ospitaleen Guneko sukaldeetako zerbitzua berriz ere publiko izan dadin. Mediterranea de Catering etxeari sukaldeen ardura eman ziotenetik, gaixoak eta senidea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015585
BERRIA
Euskadi
noticias
Adingabeen zentroetako zigorrak ikertzeko eskatu dio AIk Espainiari. Adingabeen giza eskubideen urraketak ez direla aintzat hartzen salatu du nazioarteko erakundeak Adingabeen zentroetako zigorrak ikertzeko eskatu dio AIk Espainiari Adingabeen giza eskubideen urraketak ez direla aintzat hartzen salatu Jokabidean nahasm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015586
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDEBALDEKO SAHARA. Erreferenduma babestea Espainiaren erantzukizuna dela esan du Abdelazizek. SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 30. urteurrenaren harira egin ditu adierazpen horiek presidenteak, lurralde liberatuetan Erreferenduma babestea Espainiaren erantzukizuna dela esan du SEAD Saharako Errepubli...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015587
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezintasunak ez dakarrela ezinik. Hori da Nafarroako Sindrome Up elkartearen filosofiaren oinarrian dagoen ideia. Jarrera bat da aldarrikatzen dutena: irribarrearena. Diotenez, ez dute botila erdi hutsik ikusten, ezta erdi beteta ere; edan egiten dute. Otsail aldera sortu zen elkartea, bi aitaren eskutik. Down sindromea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015588
BERRIA
Euskadi
noticias
LEGEBILTZARKIDEAK AUZIBIDEAN. SA-REN DESEGITEA. Egibar, Larreina eta Morcillo deklaratzera deitu ditu epaileak. Maiatzaren 19an joan beharko dute EAEko Auzitegi Nagusira, SA ez desegiteagatik inputaturik. Egibar, Larreina eta Morcillo deklaratzera deitu ditu epaileak Nekane Bolado epaileak Joseba Egibar (EAJ), Rafa Lar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015589
BERRIA
Euskadi
noticias
HEZKUNTZA. EUSKARA. Euskalduntzeko «sasi-irtenbiderik» ez dagoela ohartarazi diote Jaurlaritzari Euskalduntzeko «sasi-irtenbiderik» ez dagoela ohartarazi diote Euskal Herriak Bere Eskola ekimenaren ustez, ezinbestekoak dira sakoneko aldaketak hezkuntzako hizkuntza politiken eremuan. «Ez dago sasi irtenbiderik; euskaldu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015590
BERRIA
Euskadi
noticias
Beti harritu nau futbola tabernan ikusten duen jendeak. Ez gauza arraroa delako garagardoa edanez lagunekin partida ikustea, baina bai, jokalariek egiten dutena egiten dutela ere, hobeto egingo lukeen jende asko egoten delako ukalondoa barran jarrita guztiontzat berbetan: «Nola bota du hortik?», «Baina ez al du aurrela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015591
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte eta erdiko kartzela zigorra eta 30.000 euroko kalte ordaina lan heriotza batengatik 2020ko otsailaren 29an, langile bat hil zen Murgako Zorroza Gestion de Residuos enpresan (Araba). Aste honetan jakin da gertakari horri buruzko ebazpena. Ez da epaiketarik egin, aldeak ados jarri baitira. Enpresak, baina, bere gain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015592
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako eta Iruñeko agintari nagusiek bat egin dute Nafarroako Unibertsitateak ikasturte berria hasteko egin duen ekitaldian. Angel Jose Montoro errektoreak hartu du hitza, besteak beste, eta azpimarratu du egun unibertsitatearen esparruan prestatzen ari diren lege aldaketak ikasketa planen malgutasunari eta berriku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015593
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehiaketa bidez emango zaizkie diru laguntzak Nafarroako telebista kateei Nafarroako Gobernuak aldatu egin du telebista kate nafarrei emandako diru laguntzen prozedura. Hemendik aurrera lehiaketa publiko bidez adjudikatuko dira laguntzak. Eta 2012. urterako bi milioi euro izango da laguntza, aurreko urteetan baino mili...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015594
BERRIA
Euskadi
noticias
LABek uste du ETBk «komeriak» izango dituela epaia betetzeko Pozik hartu dute LABen EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia. Haren arabera, erretiroa hartutako edo hildako langileen postuak bete behar ditu ETBk, deialdi publiko baten bidez. Halere, sindikatuak uste du «komeriak» izango dituela ETBko zuzendaritzak epaia betezek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015595
BERRIA
Euskadi
noticias
29 ertzain ikertzen ari dira, Jone Amezagaren atxiloketan andre bat zauritzeagatik 2 014ko abenduan atxilotu zuten Jone Amezaga, "terrorismoa goratu" zuelakoan ezarritako espetxe zigorra betetzeko. Kaleko jantzitako dozenaka ertzain joan ziren Gernikako Merkatu plazara Amezaga atxilotzera, baina beste hainbat lagun Ame...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015596
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBetako Senatuak ez du onartu homosexualei armadan mugak kentzea. Zergei buruz Obamak errepublikanoekin lortutako akordioa arbuiatu dute demokratek AEBetako Senatuak ez du onartu homosexualei armadan mugak kentzea Zergei buruz Obamak errepublikanoekin lortutako akordioa arbuiatu dute AEBetako soldadu homosexualek best...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015597
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekonomiaren lur hartze suabe bat izan behar zuena istripu larri bihurtu da bat-batean, misil batek hegazkin bat jotzean eragiten dituen ondorioak izan baititu ia oharkabean iritsitako birus kutsakorrak. Gizartea eta ekonomia hankaz gora jarri ditu sekula ahaztuko ez den gaitz batek, COVID-19ak, eta dagoeneko zalantza g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015598
BERRIA
Euskadi
noticias
• Esa. Haur parkea, 10:00etan. Mus txapelketa, 14:00etan. Txokolate jana, 20:00etan. Zezensuzkoa, 22:30ean. Dream Sound taldea, 01:00etan. • Elgoibar. Diana, 09:00etan. Prozesioa, 10:30ean. Haur parkea, 16:00etan. Erraldoi eta buruhandiak, 17:30ean. Pilota partidak, 18:00etan. Gezurtiak ikuskizuna, 19:00etan. Zirku akr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015599
BERRIA
Euskadi
noticias
Akordiorik ez, Foruzaingoko buruen eta Beaumonten arteko lehen bileran Ez dute bakea sinatu, oraingoz. Bilera luzea egin zuten atzo Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak eta iragan astean dimisioa eman zuten 30 foruzain buruen ordezkaritza batek, baina arrakala sakona dago oraindik bi aldeen arte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015600
BERRIA
Euskadi
noticias
Saudi Arabiako ekonomia foroa abiatu da, nazioartearen boikota tarteko FII Etorkizuneko Inbertsio Ekimena atzo abiatu zen Riaden. Desertuko Davos esaten zaion egitasmoak nazioarteko enpresa eta banku handienen ordezkariak eta politika munduko agintari gorenak elkartu ohi ditu, baina, aurten, arabiar ordezkarietatik har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015601
BERRIA
Euskadi
noticias
Harkaitz Canok 80ko hamarkadako giroa islatu du 'Twist' nobelan Harkaitz Canok 80ko hamarkadako Euskal Herrian girotu du Twist nobela berria, Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren kasua gogora dakarren argumentu batekin harilkatua eta Susa argitaletxeak plazaratua. Xabier Soto, Kepa Zeberio eta Diego Lazkano antzerki talde ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015602
BERRIA
Euskadi
noticias
Barkosen kanpaina Nafarroako lehendakaritza eskuratzeko oso ona izan zen. Bikaina. Presidentegaia traje ilun batekin ageri zen, atorra zuri batekin, mahai batean bermatuta, jada karguan egongo balitz bezala. Hondoa zuria zen eta bera bakarrik ageri zen. Lema ere oso ona zen: Uxue Barkos Nafarroako presidentea. Eta ez z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015603
BERRIA
Euskadi
noticias
Erroman egoten da berez Xabierko Frantziskoren besoa, baina bidaiara eraman dute, Juan Kruz Lakastak zutabe batean kontatu zuen bezala , abioian bere eserlekua hartuta. Ottawako Catholic Outreach elkarte unibertsitarioa ari da koordinatzen bidaia, eta Kanadako hamalau hiritako elizetara eramango dute. Bihar amaituko da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015604
BERRIA
Euskadi
noticias
Dozenaka getxotar berriro kalera irten dira Nagusien Etxea eraistearen kontra Atzokoa lehen eguna besterik ez zen izan. Gaur goizean, Getxoko (Bizkaia) Itzubaltzeta auzoko dozenaka lagun Lope de Vega kaleko nagusien etxean elkartu dira berriro, hura eraits ez dezatela eskatzeko. 07:00ak inguruan hasi dute protesta auzo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015605
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau udaltzain ikertzen ari da Ertzaintza, giza hilketa delitua egin dutelakoan Joan den astelehenean Barakaldon (Bizkaia) tiroz gazte bat hil eta haren bikotekidea larri zauritu zuten Portugaleteko (Bizkaia) lau udaltzainek giza hilketa delitua egin ote zuten ikertzen ari da Ertzaintza, hark jakinarazi duenez. Bi gazte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015606
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekonomia globalizatuak nola eragiten digu? Badago alternatibarik? Tokian tokiko esperientziek laguntzen dute herri kohesioan? Euskal Herrian jasotako esperientzietatik mintzo dira Agirre Lehendakari Center-etik eta Skura-tik.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015607
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Konstituzionalak ate guztiak itxi ondoren, Espainiako auzitegietako bidea amaitu zaie abokatuei. Ez dutela etsiko jakinarazi dute, halere. Europako Auzitegira joko dutela, eta Nazio Batuen Erakundera ere bai. Ez da 197/2006 doktrinaren ezarpenari helegitea jartzeko nazioartera jo duten lehen aldia. Ines del Ri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015608
BERRIA
Euskadi
noticias
Bildu eta Aralarreko ordezkariek Ekaitz Samaniego bisitatu eta elkartasuna adierazi diote Bildu eta Aralarerko zenbait ordezkari Ekaitz Samaniego gaztea bisitatu dute gaur goizean, Gasteizko Andra Mari elizan hainbat lagunekin batera egiten ari den itxialdian. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Epaiteg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015609
BERRIA
Euskadi
noticias
CARACAS. Nazioarteko Auzitegi baten esanetan, Venezuelak 600 milioi ordaindu beharko dizkio Exxon Movil petrolio enpresari, etekinak herritartzera behartzeagatik. 2007an, Hugo Chavezek agindu zuen nazioarteko enpresek ezingo zutela petroliorik ustiatu Venezuelan, etekinen ehuneko bat herriari ematen ez bazioten.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015610
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekonomisten ustez, egoerak hobera egingo du urtea amaitzerako Ekonomistak «baikor» daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suspertze ekonomikoaren bilakaeraren inguruan. Ekonomisten Euskal Elkargoak Ekonometroa inkestaren emaitzak argitaratu ditu bigarren aldiz, eta, bertan parte hartu dutenen ustez, urtea hasi zenetik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015611
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen maila t'erdikoa. Profesionaletako lehen urtea uste baino hobea izan da Mikel Olazabalentzat. Neguan txakalaldia izan arren, partida nagusi asko jokatu ditu, baina berak ez du uste hori bere tokia denik, oraindik. Profesionaletako lehen urtea uste baino hobea izan da Mikel Olazabalentzat. Neguan txakalaldia izan a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015612
BERRIA
Euskadi
noticias
Egungo finantza sistema eraisteko eskatu dute Munduko Gizarte Foroan. Erabakiak indartzeko, kapitalismoaren eta gerraren aurkako hainbat manifestazio antolatu dituzte Egungo finantza sistema eraisteko eskatu dute Munduko Gizarte Foroan Erabakiak indartzeko, kapitalismoaren eta gerraren aurkako hainbat Munduko finantza ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015613
BERRIA
Euskadi
noticias
Trikitiaren doinuak berritzea lortu du Xabi Aburruzaga trikitilariak (Portugalete, Bizkaia, 1978). Denboraren naufrago diskoa aurkeztean, behintzat, asmo hori adierazi zuen: «Modernitatearen atzetik nabil, trikitixa berritzeko eta entzuleei haize freskoa eskaintzeko». Helburu berarekin igoko da Konstituzio plazako ager...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015614
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako segurtasun indarren ferryetako batek utzi du Bartzelonako portua Hasieratik eman zuen zeresana Moby Dada itsasontziak. Izan ere, Warner Bross produkzio etxearen pertsonaien irudiak zituen non-nahi, hortik Piolin ezizena jarri izana. Ordea, bertan zihoazen bidaiariak ez ziren turistak, urriaren 1eko erreferen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015615
BERRIA
Euskadi
noticias
Interes-zona. Mundua mundu denetik ez da izan gezurrik gabeko aro historikorik, ahoz lehendabizi, laster baita idatziz ere. Dokumentuak jaio zirenetik hasi ziren agertzen faltsifikazioak, gezurrak laster eta maltzur egin zuen bertan goxo idatzian ere kulturaren alor guztietan: faltsifikazio arkeologikoetan, pinturan, t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015616
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskarak toki gehiago hartzen ahal du; zor zaio halakorik» Besten lau egunak Jacques Portes plazan pasatzen ditu Guillaume Irigoienek, ezker-eskuin esku ukaldi bat ematen eta euskal kulturaz gozatzen. Euskal kantuen zaleei kantatzeko ekitaldia proposatzen dabil Tuntuna elkartea, eta horko kidea da, eta besten kari ere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015617
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer egingo diogu, ba! Arabarra izan eta patatak aipatu behar. Behin baino gehiagotan, gainera (irakur bedi mehatxuz). Nahiz gaur gehienak frijituak eta poltsan sartuta ikusi, gu beti patateroak. Ala ez? Zeren eta uste nuen patatak ia-ia Kolonek berak ekarriak zirela 1492an-edo, baina historia bihurriagoa da. Jateko ona...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015618
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkartasun mugimendutik saharar herriarekin bat egiten dugu Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 43. urteurrenean. Gaur bezalako egun batean sahararrek duten gizartearen babesak hartuko duen ikusgarritasuna ospatzen dugu, Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatuko duen elkartasun-karaban...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015619
BERRIA
Euskadi
noticias
Bake eta normalizazio bidean lan egiteko eskatu die Bilduk eragileei «Euskal Herrian bakerako urratsak egiteko zabalik dagoen aukera» berretsi egin du ETAren agiriak, Bilduren iritzian. Erakunde armatuak BERRIAra igorritako agiriaren inguruan, «behin betiko bakea eta herri honetara benetako demokrazia ekarriko dituen n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015620
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA . Hanka bat falta duen belgikar batek Cervino mendia igo du Hanka bat falta duen belgikar batek Cervino mendia igo du Arnaud Van Schevensteen belgikarrak, hanka bat falta duena, Suitzako Cervino mendia (4.478 metro) igo zuen atzo. Aurretik, Mont Blanc (4.810 metro)eta Kilimanjaro mendiko (5.895 metro) zati bat i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015621
BERRIA
Euskadi
noticias
Lewis Hamiltonek (McLaren) erakustaldia emanda nagusitu zen igandean Nurburgringeko zirkuituan, Alemaniako Sari Nagusian. Inork ezin zuen imajinatu Valentzian eta Silverstonen ikusitakoaren ondoren ingelesa horrela berragertuko zenik, are gutxiago, azkenekoz podiumean Bartzelonan agertu zela kontuan hartuta. Igandekoar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015622
BERRIA
Euskadi
noticias
Gero eta gehiago dira justizia arloan erabiltzeko sortzen diren euskarazko liburuak. Horiek guztiak legelariei eta justizia arloko langileei erakusteko asmoz Euskara Juridikoaren I. Eguna egin zuten atzo Bilbon. Eguna Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Euskara Batzordeak eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015623
BERRIA
Euskadi
noticias
Lasarteko lanpostuak ez «suntsitzeko» eskatu diote Michelini. Sindikatuek diote lantegiaren eraldaketarekin zeharka beste 300 lanpostu galduko direla Lasarteko lanpostuak ez «suntsitzeko» eskatu diote Michelini Sindikatuek diote lantegiaren eraldaketarekin zeharka beste 300 Lasarteko (Gipuzkoa) lantegiko lanpostuak ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015624
BERRIA
Euskadi
noticias
CAFek baditu abantaila batzuk Oaris plataformari esker, malgutasuna aurren-aurrena. Beasainen garatutako teknologia 500 bidaiari eramateko gai da orduko 350 kilometroko abiaduran. Desabantaila bakarra du: oraindik ez dabil trenbidetan. Lehen zortziak Norvegian ibiliko dira 2018rako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015625
BERRIA
Euskadi
noticias
Boto partikular bat, auzia ez dagokiola NBEri esateko Nazio Batuen Erakundeak (NBE) kaleratu duen ebazpena ez da aho batekoa. Boto partikularra sinatu dute sei epailek, esateko NBEri ez zegokiola Maria Atxabalen auzia aztertzea. Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Auzitegiak baztertutako auziek NBEra joateko auke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015626
BERRIA
Euskadi
noticias
Hidrogeno berdea ekoizteko planta bat egingo dute Zangozan, 87 milioi inbertituta Valle H2V Navarra izango da fabrika berriaren izena; Acciona Plugek 87 milioi euroko inbertsioa egingo du Zangozan (Nafarroa), hidrogeno berdea produzitzeko. Nafarroako Gobernuko agintariekin batera aurkeztu zuten proiektua, atzo, Zangoza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015627
BERRIA
Euskadi
noticias
Galdakaok galdeketa bat egin asmo du Usansoloren mugak zehazteko Galdeketaren aurreko galdeketa proposatu du Galdakaoko Udalak (Bizkaia) Usansoloko gatazkari irtenbidea emateko. Auzo horren etorkizunari buruzko eztabaida trabatuta dago duela gutxienez bi urtetik: herritarrek bi bider adierazi dute Galdakaotik bereiztek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015628
BERRIA
Euskadi
noticias
Auskalo nola -jaunaren bideak ezin asmatuzkoak dira-, sinadura eskaera bat iritsi zait posta elektronikora: TV3 i Catalunya Ràdio són teves plataformak bidaltzen dit, eta Ikus-entzunezko Komunikabideen Korporazio Katalana -gure EITBren baliokidea- osatzen duten hedabideek katalanaren normalizazioan duten eginkizun orde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015629
BERRIA
Euskadi
noticias
EAk uste du elkarbizitzari buruzko lantaldea ez dela sortuko orain, "legealdia bukatzera baitoa" Juanjo Agirrezabala EAko eusko legebiltzarkideak adierazi du Eusko Legebiltzarrean legealdi honetan ez dela bakegintza eta elkarbizitzari buruzko lantalderik sortuko, "legealdia bukatzera baitoa eta ez dagoelako akordioa lo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015630
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. TKE LIGA. FLAVIOBRIGA BANDERA. Lehengo lepotik du burua Ligak. Lehen hiru postuetan ez da aldaketarik, baina Cabo da Cruz seigarrenetik laugarrenera igo da. Lehen hiru postuetan ez da aldaketarik, baina Cabo da Cruz Astea joan eta astea etorri, arraunaz edo Urdaibai Campos Aviaz hitz egitea ia gauza bera da. S...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015631
BERRIA
Euskadi
noticias
Mende erdia bete du aurten Durangoko Azokak, eta, urtemuga berezia izanik, Argizaiola saria 1960ko hamarkadaren erdialdean liburu eta diskoen azoka egitea deliberatu eta proiektua abian jarri zutenei eman diete aurten. Atzo iluntzean egin zuten saria emateko ekitaldia Szenatokian, San Agustin gunean. Orduko sustatzaile...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015632
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkanori buruzko telesail bat grabatzen ari dira Getxon Argentinako Patagoniako San Julian badia XVI. mendean irudikatzen ari dira Getxoko Azkorri hondartzan (Bizkaia). Juan Sebastian Elkano eta Fernando Magallaes inguru horietara iritsi zirenekoak eta Argentinako lehen meza katolikoa ari dira grabatzen atzo eta gaur, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0015633
BERRIA
Euskadi
noticias
TRONTZA . 4 herrialdetako bikoak ariko dira Euskadiko Txapelketan 4 herrialdetako bikoak ariko dira Euskadiko Txapelketan Gizonezkoen eta emakumezkoen Euskadiko txapelketak jokatuko dira igande eguerdian, Basaurin (Bizkaia). Gizonezkoetan zazpi bikote lehiatuko
cc-by-sa 4.0