id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0015734 | BERRIA | Euskadi | noticias | Autonomia, argitik itzalera, itzaletik argira. Ipar Euskal Herriaren autonomia aldarrikapena bigarren planoan egon da luzaz, baina aurten hainbat sektorek berriz ere plazaratu dute. Manifestazioa izanen da abenduaren 15ean.
Ipar Euskal Herriaren autonomia aldarrikapena bigarren planoan egon da luzaz, baina aurten hainb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015735 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAGDAD. Irakeko armadak jakinarazi duenez, EI Estatu Islamikoa kanporatu egin dute Baijiko findegitik, eta «erabat» kontrolatzen dute herrialdeko findegi handiena. Halere, Baiji hirian, jihadistek oraindik gogor eusten diote armadari mendebaldeko auzuneetan. Tikritetik 40 kilometrora dago Baiji, Salahedin probintzian. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015736 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Afrika Kopako final-laurdenetako lehen bi kanporaketak jokatuko dira gaur. Durbanen (Hegoafrika), etxeko selekzioa eta Mali ariko dira (16:00), eta Port Elizabethen, Ghana eta Cabo Verde (19:30). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015737 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Oposizioko alderdi guztiek animalien tratu txarren aurkako mozioa onartu dute. UPNk baizik ez du aurkako botoa eman. Mozioaren bidez, ponien barrakak arbuiatu ditu udalbatzak, eta animalien babeserako legea berrikustea galdegin dio Nafarroako Gobernuari. Azken urteetan, hezur-haragizko zaldiko-maldiko hori ekar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015738 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon batek andrea hil du Miarritzen, eta bere buruaz bertze egin du gero Bertze hilketa matxista bat, berriro Lapurdin. Eta berriro adineko emakume batena, gizonezko bikotekideak hilda. Azken lau urteotan gertaera bera edo antzekoa errepikatu da ingurune berean, urterik urte: 2018an, Rejane Chaumont izeneko 73 urteko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015739 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epaileak auzitik baztertu du damututako epaimahaikidea Dennis Bayley epaileak Pablo Ibar epaitzeko epaimahaitik baztertu du, hura errudun jo izanagatik damututa agertu zen epaimahaikidea. Hala jakinarazi du Andres Kakenberger Heriotza Zigorraren Aurkako Elkartearen bozeramaileak.
Epaiketatik baztertu duten epaimahaikid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015740 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arrantzaleentzako laguntzak bermatu nahi ditu Tapiak Arantxa Tapia Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua Hondarribiko arrantzaleen kofradian izan da. «Ez PPk ez PSOEk ez dituzte kontuan hartuko euskal arrantzaleen zein baserritarren arazoak; guk lan egingo dugu horiei laguntzeko, berritzen laguntzeko eta lehiakorra iza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015741 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iraultza ala aberatsenen mesederako neurria? Ikusteko dago benetan zer ekarriko duen OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak bultzatutako ekinaldiak. Munduko 136 herrialdek konpromisoa hartu dute urtean 750 milioi eurotik gora fakturatzen duten enpresei sozietate zergan gutxieneko tasa %15ekoa ezartzeko 20... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015742 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko finantza sistema berri baterako goi bilera egin dute Parisen. Emmanuel Macron anfitrioi zela, klima larrialdiari aurre egiteko moduez eztabaidatu dute, eta, besteak beste, Frantziako presidenteari egokitu zaio munduko arazorik handienetako baten inguruan aldarrikapen ozenak egitea. Txinari oroitarazi dio nolako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015743 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gauza guziak ezin direla bozka bidez erabaki, argudio gehiegirik eskatzen ez duen baieztapena da. Inori ez litzaioke zentzuzkoa irudituko gutxiengo/gehiengo jokoaren arabera erabakitzea, adibidez, emakumeek bolanteetan parte hartzen ahal duten Luzaiden, edo beltzak, Hegoafrikan, zurien eserleku beretan jar daitezkeen a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015744 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zortea dut; niri gustatzen zaidan musika joz lortzen dut entzuleak pozik egotea»
AEBetako musikaria 'The Story of Light' azken lana aurkezten ari da. Bangkok, Canberra, Glasgow, Cardiff, Tokion eta beste toki askotan jo ondoren, Iruñeko Baluarten izango da gaur, 21:00etan.
Steve Vai (New York, AEB, 1960) AEBetako gita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015745 | BERRIA | Euskadi | noticias | Borotra alkate ohia epaituko dute, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita MIARRITZE. Diru publikoa bidegabe erabili zuelakoan, epaitu egingo dute Dider Borotra Miarritzeko (Lapurdi) alkate ohia, urtarrilean. Diru publikotik 35.000 euro haren alabari ematea egozten diote 2014ra arte auzapez izandako zentristari. Bia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015746 | BERRIA | Euskadi | noticias | Putzutik aldendu ezinik. Bruesa pattal aritu da hiruko jaurtiketetan eta defentsa lanean, eta merezita galdu du Pamesaren aurka
Bruesa pattal aritu da hiruko jaurtiketetan eta defentsa lanean, eta Bruesak zulotik bi garaipenera jarraitzen du, gaurko emaitzen esperoan.
CAI Zaragozak Unicajaren aurka galdu zuela jakitun ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015747 | BERRIA | Euskadi | noticias | Torrak ez du bozetara deituko osasun krisiak iraun bitartean Quim Torra Kataluniako presidenteak baztertu egin du bozetara deitzea koronabirusak sortu duen egoera gainditu bitartean. Gaur bi urte bete dira kargua hartu zuenetik, eta La Vanguardia egunkarian argitaratu duen artikulu batean esan du ez duela hauteskundeet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015748 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen erabilera sustatzeko elkarlanean jardute aldera, hitzarmena sinatu zuten atzo Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Euskaltzaindiak.
Iñaki Azkuna alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak azaldu zutenez, hiriko biztanleen artean euskararen erabilera handitu nahi dute, «hiztunen kopuruari zein hizketaren kal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015749 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kañaren prezioa 1'25 euro da Vidrieros auzuneko tabernan. Bigarren erronda eskatu genuenean, saltxitxoia atera zigun tabernariak, musu truk. Hirugarrenarekin, saiheski errea. STOP. Biharamunean hitzordua genuen Palentziako mendirik garaienarekin. Hain justu, tabernako terrazatik parez pare genekusan Pico Curavacas.
Pan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015750 | BERRIA | Euskadi | noticias | FARCen kontrako erasoei berriro ekiteko agindu du Santosek FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen kontrako bonbardaketak eteteko agindua emana zuen Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak, baina etenaldi hori bertan behera utzi du Santosek. Hala erantzun dio FARCek eginiko erasoari.
Santosek Calin eginiko agerra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015751 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Euskal Herriko biztanleen bizitzan eragin handia duten erabakiak hartzen dituzte Espainiako Kongresuak eta Senatuak. Baina euskal herritarren ordezkaritza eta haien eragina beti izango da mugatua: Kongresuan, esaterako, han dauden 350 diputatuetatik 23 baino ez dira euskal herritarrek aukeratuak. Alderdi abertzale... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015752 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bernardo Atxagarentzat Soinujolearen semea antzezlan bihurturik Arriaga antzokian estreinatzea «oinarrira eginiko bidaia da». «Literaturan, geure burua adierazteko eta beste batzuei zerbait esateko eginkizun horretan, aurreneko eta oinarri-oinarrizko gauza izan zen antzerkia. Denok dakigu Grezian hasi zela, eta badakig... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015753 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñeko Olentzerok 50 urte bete ditu . 1956. urtean atera zen lehendabiziko aldiz Olentzero. Geroztik une gozoak eta gaziak bizi izan ditu Iruñeko karriketatik barrena
1956. urtean atera zen lehendabiziko aldiz Olentzero. Geroztik une gozoak eta gaziak bizi izan ditu Iruñeko karriketatik barrena Duela 50 urte San Anton... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015754 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garraio agintaritza bakarra izateko harremanak, abian BILBO. Garraio publikoetan zerbitzu bera bitan ematea saihesteko edota intermodalitatea sustatu ahal izateko, Bizkaiko Diputazioak Mugikortasun Agintaritza sortu nahi du. Horretarako, aldundiak elkarrizketak hasi ditu eragileekin eta lurraldean zeresana duten admini... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015755 | BERRIA | Euskadi | noticias | Akitania Berriko Osasun Agentziak 40 elgorri kasu atzeman ditu ARS Akitania Berriko Osasun Agentziak esan du gaixo guztiek ezaugarri komuna dutela: denak egon ziren Baionan apirilaren 18tik 21era egin zen xingarraren azokan. Feria aski jendetsua izaten da; 200.000 lagun inguru batzen ditu, eta jendetzak gaixotasunaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015756 | BERRIA | Euskadi | noticias | Edukiontziak gurutzatu eta su eman diote Errenterian ERRENTERIAHainbat ezezagunek edukiontzi batzuk errepidean gurutzatu eta su eman zieten, atzo iluntzean, Errenterian. Tulle kalean izan ziren jakitera eman zuenez, berehala itzali zuten sua, eta normaltasunera iritsi zen errepidea. Herrizaingo Sailaren iturriak aipatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015757 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzak 432.000 euroko diru laguntza zuzena ematea onartu zuen atzo funtzio publikoaren mahaian dauden sindikatuen funtzionamendu gastuetarako. ELAk 156.474 euro jasoko ditu; LABek 97.419 euro; CCOOk 72.428 euro; UGTk 38.882; Satsek 25.750 ; SMEk 12.879 ; Steilasek 14.400; Ernek 6.240; Hitzak 3.552; eta Esan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015758 | BERRIA | Euskadi | noticias | Juan Martinez de Irujok seigarren aldiz jokatuko du kaiolako finala, atzo arratsean Eibarren Oinatz Bengoetxeari 22-20 irabazi ondoren. Partida sutsua jokatu zuten bi nafarrek, baina Iberokoak, sarri atzetik joanda, irauli egin zuen partida azken tantoetan.
Oker hasi zuen partida Martinez de Irujok, sei tantoko aldea z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015759 | BERRIA | Euskadi | noticias | '(H)ari naizela' saioaren 200. atala gaur Ataria irratian VILLABONA. Tolosaldeko Ataria irratiak (Gipuzkoa) (H)ari naizela bertsolaritza programaren 200. atala emango du gaur, 20:00etan -FMko 107.6-. Villabonako Gurea zinema aretoan grabatu zuten irratsaio hori, jendaurrean, eta honako bertsolari hauek hartu zuten part... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015760 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iraken operazio militarrak egiteko «askatasun osoa» eskatuko diote AEBek Bagdadi
Iraken operazio militarrak egiteko «askatasun osoa» eskatuko diote Operazio militarrak egiteko eta irakiarrak atxilotzeko «askatasun osoa»
eta AEBetako militarrentzako «legezko babesa» bermatzeko eskatuko dio Etxe Zuriak Irakeko Gobernuari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015761 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izan nahi zuen eta bada. Carlos Barredo espainiarrak irabazi du Donostiako Klasikoa, azken kilometroetan erakustaldi handia emanda Caisse d'Epargne lasterketa kontrolatzen ahalegindu da, baina alferrik lan egin du
Carlos Barredo espainiarrak irabazi du Donostiako Klasikoa, azken Caisse d'Epargne lasterketa kontrolatzen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015762 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Igande goiza da eta jada berandu/ nahi duzunaz hitz egin dezakegu/ ezin da ezer konpondu, ezin da ezer konpondu...». Hala du hasiera Nogen musika taldeak orain hilabete argitara eman zuen Abendua kantuak. La M.O.D.A. taldeko David Ruiz izan dute kantu horretan lagun, euskaraz kantari. Taldeak berak egin zuen, orduan, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015763 | BERRIA | Euskadi | noticias | Patata tortilla tipularekin edo gabe? Tipularekin, inklusiboa izan behar du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015764 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errenteria, Astigarraga (Gipuzkoa) eta Donostiako udalerrietako lurretan hedatzen den Lau Haizeta parkean kultur ondare izendatutako elementu asko ikus daitezke. Horien artean, XIX. mendean altxatu ziren San Markoko eta Txoritokietako gotorlekuak. Bien magaletan, zenbait trikuharri daude, eta zutarri batez osatutako es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015765 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eztabaidarako txostena euskal presoei bidali die Sortuk Sortu eratzeko prozesuan eztabaidatzeko txostena euskal preso guztiei helarazi die alderdi horrek. "Batzarretan era zuzenean parte hartu ezin izango duten euskal preso politikoen parte hartzea eta ekarpena bermatzeko, eztabaidarako txostena preso guztiei bidali di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015766 | BERRIA | Euskadi | noticias | Delportek beste bi lesio ditu soleoan, eta luzerako dauka osatu arte Etsita agertu zen atzo Ludovic Delporte Osasunako jokalaria.
Denboraldiko laugarren lesioa jasan du, eta oraingoan sendatzeko denbora gehiago beharko duenez, klubak Capbretongo osaketa zentrora bidaliko du. Soleoan zuen lesioa sendatzen ari zen jokala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015767 | BERRIA | Euskadi | noticias | Film dokumental bat? Agnes Vardaren Les Glaneurs et la Glaneuse (Buruxkari gizonezkoak eta emakumezkoa) jatorrizkoan; Los espigadores y la espigadora , gaztelaniaz, nik ikusi nuen moduan.
Dokumental batean jorratu nahiko zenukeen gai bat? Desagertutako animaliak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015768 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erlojuak ere ordenagailu txikiak bilakatzeko bidean doaz. Aspaldi erabiltzen dira hainbat kirol jardueratan erlojuak distantzia, abiadura eta bestelako estatistikak neurtu, gorde eta ordenagailura pasatzeko gaitasuna dutenak. Baina gero eta sentsore, funtzio eta ahalmen gehiago dituzte, eta smartwatch izena eman zaie, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015769 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUXIKA. Motorzale bat hil zen atzo Muxikan (Bizkaia), errepidean izandako istripu batean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 16:40 inguruan gertatu zen ezbeharra, BI-635 errepidean. Hipotesia nagusiaren arabera, bere kabuz izan zuen istripua -beste ibilgailurik ez zen-. Gernikako 41 urteko gizon bat zen hildakoa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015770 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbao: "Posible da Finantzen Euskal Kontseiluan gainerako herrialdeekiko tentsioa sortzea"
Jeltzale eta sozialisten arteko akordio fiskalak eragina izan du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzaldian. Zergetan aldaketak egingo dituela esan du, eta horien artean PFEZ aldatuko du, "gehien duenak gastu publik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015771 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hori ustekabea! Bilbao BBK Live festibalera joateko autobusa hartzera joan eta kartelak irakurri ditu musikazale euskaldunak: itxaropen gabe igo / sube sin esperas / get there without waiting. Itxaropen gabe igo . Marka da gero! Zer esperantza, zer itxaropen baztertu behar du? Musika ona adituko duen itxaropena? Udan s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015772 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako eraikuntzako 17.000 langileek lan ituna izango dute 2024ra arte Ez da ohikoena inflazio handiaren egungo agertokian, baina negoziazio kolektiboak pauso bat aurrera emango du gaur, ELA sindikatuak eta Ascongi patronalak Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmena egingo baitute. Aldeek inflazio izugarriaren lokarria a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015773 | BERRIA | Euskadi | noticias | URRUÑA. Euskal Herrian Euskaraz-ek Larruneko gainera igotzeko mendi irteera bat antolatu du datorren larunbaterako, Sasi guztien gainetik euskaldun eta burujabe! Muga guztien gainetik, euskaraz bizi! lelopean. Hitzordua Urruña eta Azkaine artean (Lapurdi) dagoen Olheta auzoko Trabenia ostatuan egin dute, 10:00etan. Arr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015774 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erdoganek, kritikak gaitzetsi, eta Siriako kurduen aurkako erasoak gogortu ditu Turkiatik kanpo ia babesik gabe gelditu da Recep Tayyip Erdogan presidentea, Siriako Kurdistanen hasi duen inbasioari dagokionez. Kritika anitz egin dizkiote, eta Siriako gatazkan esku hartu duten ia herrialde guztiak agertu dira inbasioare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015775 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Kolpea jaso zuen atzo Bera Berak, Guardesen pabiloian 28-24 galduta. Guardes liga irabazteko aurkari zuzena da donostiarrentzat. Imanol Alvarezen taldearen lehen porrota da sasoi honetan. Zuazok, berriz, 26-31 hartu zuen mendean Castello. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015776 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal presoen eskubideen defentsan mobilizazioa giltza izango delakoan, milaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Bilbon, baina aldarriek eragile politiko, sozial eta sindikal ugariren babesa ere jaso dute. 2024. urtean oraindik urtarrileroko manifestazioa egin behar izatea «ulergaitza» dela iritzita, mezu batean ad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015777 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bahituak askatzeko Frantziak ordaindu egin duela dio AEBko enbaxadore ohi batek Frantziako estatuak 17 milioi dolar ordaindu omen ditu 2010. urtean Nigerren bahitutako lau frantziar askatzeko. Hori azaldu dio Malin AEBko enbaxadore izandako Vicki J. Huddlestonek iTele telebista kateari.
Ordainketak ez ziren zuzenean eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015778 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poloniak betoari eusten dio BEZ murriztuaren akordioan . Orain arteko tasa murriztuak arriskuan daudela ohartarazi du Austriak, baina Poloniarekin hitz egiten jarraituko du gaur
Poloniak betoari eusten dio BEZ murriztuaren akordioan Orain arteko tasa murriztuak arriskuan daudela ohartarazi du Austriak, Ez da erraza 25 ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015779 | BERRIA | Euskadi | noticias | BARAKALDO. Udalak osatzen diren egunerako, murrizketen aurkako manifestaziora deitu dute sindikatuek (ELAk eta LABek, besteak beste) eta erakunde sozialek Ezkerraldean. Santurtzi eta Sestao lotuko duen martxa antolatu dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015780 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. LIBURUAK. Heroi nazional bat, zoragarriro asmatua Pertsonaia paradigmatikoa dugu Thyl Eulenspiegel, Koldo Izagirrek euskaraturiko Ulenspiegelen elezaharra eleberriko protagonista.
Itzultzailearen beraren hitzaurre bikainean, ironiaz eta euskaldunoi keinuez beterik, pertsonaiaren errealitate historikoaz, mit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015781 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Alde bakarrekoa da blokeoa; guk ez diogu PSNri betorik jarri»
Bi aste eta erdi geratzen dira Iruñeko alkatea hautatzeko, eta Asiron saiatuko da PSNk jarrera alda dezan: «Merezi du saiatzea». Azken lau urteetako lana goratu du, eta «zakarrontzira» ez botatzeko eskatu du.
Iruñean lehen indar izateko erronka bota zuen EH... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015782 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon baten gorpua aurkitu dute Donostian, estoldetan DONOSTIA. Ospitaletara GI-20 errepidetik igotzeko bidean dagoen ur estolderia batean aurkitu dute gizonezko baten gorpua, Donostian. Hildakoa gorputz sendokoa eta 40 bat urtekoa dela azaldu du Ertzaintzak. Desagertua zegoela bazekiela adierazi du Eusko Jaurlaritzako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015783 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urteko lehen hiru hilabeteetan 1.770 milioi euro bildu ditu zergetan Bizkaiko Ogasunak, iaz epe horretan baino %14 gutxiago. Bi dira jaitsieraren arrazoi nagusiak: koronabirusaren ondorioz zergak geroratzeko aukera handiak eman dizkiela enpresei eta langile autonomoei, eta kontsumoa eten dela itxialdiagatik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015784 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Egin kontu: ez daukat gonarik, ez mototsik, baina liburuzaina naiz»
Topikoen kontrako borrokaz eta liburutegien egiteko berriez ari da Juarez. Muskizko liburuzaina da, eta haien elkarteko burua. 30 urte bete ditu elkarteak berriki. 'Antolatzearen diziplina' liburua itzuli dute.
Liburuzain bat liburutegitik berbetan. A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015785 | BERRIA | Euskadi | noticias | HIZPIDEAK Indar okupatzaileen aurkako beste ekintza bat Italiako indar okupatzaileak izan dira Irakeko erresistentziaren azken biktimak. Gutxienez hamalau soldadu italiar eta zortzi irakiar hil ziren atzo, Carabinierien Nasiriako kuartelaren aurka lehergailuz betetako ibilgailu bat leherrarazita. Italiako agintariek, o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015786 | BERRIA | Euskadi | noticias | COVID-19ak elektrifikazioaren garaira oraindik erabat moldatu gabe harrapatu du autogintzaren sektorea, eta konpainia handien berregituraketa asmoak bizkortu ditu. Etorriko diren gehiagoren adibidea da Nissanen kasua. Japoniako konpainiak bere plana egin du produkzio txikiagoa eta errentagarriagoa izateko, eta sektorea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015787 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziak Alemaniaren azpiegitura laguntza jasoko du Malirako Alemaniak Maliko auzirako soldaduen garraiorako bost hegazkin jarriko ditu Frantziaren eta Afrikako beste herrialde batzuen eskura, ekintzaile islamistei aurre egiteko azpiegitura gehiago eta hobeak izateko asmoz. Hala jakinarazi die gaur Thomas de Maiziere ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015788 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilek ez du "denbora asko" pasatzen utziko lehen hurbiltzeetarako, Anduezaren esanetan
Eneko Anduezak euskal presoen hubiltzea izan du hizpide Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan. PSE-EEren Gipuzkoako buruak azaldu duenez, Espainiako Gobernua hasita dago espetxe politika moldatzeko neurriak aztertzen. "Ust... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015789 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bidenen eta Trumpen arteko lehia uste baino estuagoa da Duela lau urte Hillary Rodham Clinton zegoen egoeran dago orain Joe Biden. Inkesta ia guztiak demokraten alde bazeuden ere, orduek aurrera egin ahala, balantza Trumpen alde jarri zen. Gaurkoan ere, lekua hartuz joan da Donald Trump, uste baino lehia estuagoa da, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015790 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Montxo Armendarizek Kulturaren Izarra saria jasoko du Salamancan Montxo Armendarizek Kulturaren Izarra saria jasoko du Salamancan Salamanca Kultur Hiria Fundazioak Kulturaren Izarra saria emango dio Salamancan (Espainia) Montxo Armendariz zinemagileari, otsailaren 13an, astelehenean. Armendarizek, «oso ikuspegi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015791 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barre egin nion depilatzaileari goizetan bekainak orrazteko aholkatu zidanean (itxurak kezkatzen ez duelako plantak egiten dituen mari-apainaren tonuarekin): «bekainak orraztu?».
New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari batzuek argitaratu berri duenez, bekainen agerpenak markatu zuen neurri handi batean giza-komunikazioare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015792 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sare publikoan abortatzea ahalbidetuko duen dekretuaren zirriborroa aurkeztu du Osasunbideak
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak gaur aurkeztu du Sexu eta Ugaltze Osasunari buruzko Foru Dekretuaren zirriborroa. Nafarroako Gobernu irekiaren webgunean jarri dute ikusgai, herritarrek eta elkarteek iradokizunak, zuz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015793 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau gizonezko atxilotu dituzte, ustez tratu txarrengatik Lau lagun atxilotu dituzte Euskal Herrian azken orduetan, emakumeen kontrako tratu txarrak egotzita. Alesbesen (Nafarroa), 38 urteko gizona atxilotu du Foruzaingoak, haren bikotekideak salaketa jarri ondoren.
Tratu txarrak eta irainak salatu ditu emakumeak, zehaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015794 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako lehiaketen atariko kanporaketa gehienek ezaugarri bertsuak dituzte: handia txikiaren kontra. Txapelketarik indartsuenetako taldeak zerrendaburu izaten dira. Hala, talde horientzat aparteko ahaleginik egin gabe gainditu beharreko kanporaketak izaten dira abuztukoak. Mentalitate horrekin prestatzen dituzte, behi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015795 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ospitale bat itxi dute Tuteran, agerraldi baten ondorioz Azken egunetan detektatutako agerraldi batengatik hartu dute Tuterako (Nafarroa) San Juan de Dios erietxea ixteko erabakia, zentroko zuzendaritzak jakinarazi duenez. Emandako datuen arabera, 11 gaixori eta ospitaleko 16 langileri atzeman diete birusa. Guztira, 26... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015796 | BERRIA | Euskadi | noticias | Balorazio batzordeak aitortutako 187 biktimetatik 30 dira hildakoak. Lantaldeak, halaber, beste 22 kasu aipatzen ditu aztertutako garaiarekin loturik, baina ezin izan ditu baloratu eta aintzat hartu, besteak beste, interesdunek ez dutelako eskaerarik egin.
56 dira su armekin zaurituak, eta hiruna kezko potoekin eta gom... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015797 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak 2013-2016 eperako Bake eta Bizikidetza Plana aurkeztu duen egunean, Guardia Zibilak Jon Lizarribar eta Ruben Gelbentzu atxilotu ditu. Urkulluk sufrimendu eta giza eskubideen urraketa guztiak aintzat hartzeaz, memoriaz eta biktimez hitz egin duen egunean, Josu Erkoreka Eus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015798 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hau erronka global erraldoia da merkatu ekonomiarentzat, azken hamarkadetan ikusi dugun globalizazioarekin aldera daitekeena». Ekonomia zirkularrari buruz Jyrki Katainen Europako Batzordeko presidenteordeak emandako definizioari ez zaio anbiziorik falta. Benetan paradigma aldaketa bat erraztu nahi bada, ezin da bestela... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015799 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen %56k gutxiago pagatuko dute Gutxien dutenek gutxiago pagatuko dute Gipuzkoan gizarte zerbitzuengatik. Ordainketa partekatuari buruzko dekretua onartu du diputazioak, eta 1,2 milioi euro murriztuko du erabiltzaileek ordaindu beharrekoa: Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen %56k gut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015800 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egia esan, munduaren amaieraren iragarpen maiak ez nau asko larritu. Eta ez da harritzekoa, nirearen moduko haurtzaro apokaliptikoa gainditu duena zailduta baitago etorkizuneko augurio suntsitzaileetarako. Ordukoa bai amesgaiztoa. Batetik, katekesian eta aitona-amonen ahotan Azken Judizioaren estanpa izu-laborrizkoak -... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015801 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Sudango Gobernua eta matxinoak gaur elkartzekoak dira Etiopian Hego Sudango gatazka konpontzeko asmoz Etiopian hasi diren negoziazioen lehen eguna «emankorra» izan da, Tedros Adhanom Etiopiako Atzerri ministroaren arabera. Gatazkaren bi aldeak, ordea, bakoitza bere kontutik eseri ziren atzo bitartekariekin, eta ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015802 | BERRIA | Euskadi | noticias | Paul Auster Donostiako Zinemaldiko epaimahaikidea izango da Paul Auster idazle eta zinemagile estatubatuarra 2007ko Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaikide izango da. Era berean, The Inner Life of Martin Frost bere bigarren filma aurkeztuko du.
Auster ez da Donostiako Zinemaldiko epaimahaian izango den leh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015803 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alberto Pascualek Sanzi egotzi dio bi batzordeetako bilerak egitearen ardura Nafarroako Kutxan, Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorraz gain, ia izen bereko beste batzorde bat zegoen: Erakunde Sortzaileen Batzordea. Lehenegoan, Miguel Sanz, Yolanda Barcina, Alvaro Miranda eta Enrique Maia esertzen ziren, eta inork ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015804 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak kalkulatu du gerrak bi puntu kenduko dizkiola hazkundeari Eusko Jaurlaritzak ez du asko itxaron bere iragarpen ekonomikoak okertzeko. Errusiak Ukraina inbaditu zuenean aurreratu zuen gerrak kalte egingo ziola Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiari ere, eta jada jarri dizkio kopuruak geldialdi horri: h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015805 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Badakizu txakalaldi bat, bi edo lau izango dituzula»
Raidak: kirol sorta zabala, naturan; ordu asko aurrera eta atzera, eta atsedenerako denbora gutxi; barne eta kanpo abenturak; eta hori guztia taldean, lagunekin. Doyharzabal eta Garmendia Euskal Herrian eta nazioartean lehiatzen dira.
Lekutan gelditu da 2012an Ester... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015806 | BERRIA | Euskadi | noticias | M-27. HAUTESKUNDEAK. . NAFARROA. Gonzalez, «Nafarroaren erabileraren aurka»
Iruñea. Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburua izandakoa egon zen PSNren atzoko mitinean. Ordu bateko hitzaldian, «Nafarroaren erabilera»
deitoratu zuen: «Nafarroak ez du merezi horrela tratatzea». Gonzalezek gogorarazi zuen 1998ko menian, PSO... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015807 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ion Izagirrek (Cofidis) lekukoa hartu dio Pello Bilbaori (Bahrain) Frantziako Tourrean. Gernikarrak garaipena handia lortu eta bi egun eskasera, beste horrenbeste egin du txirrindulari ormaiztegiarrak gaur: hura nagusitu da hamabigarren etapan, Roanne eta Belleville-en-Beaujolais (Frantzia) artean jokatu dena. 2000n ir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015808 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Carlos Blanco Aginaga irakasle eta saiakeragilea ostegunean hil zen, La Jollan (Kalifornia, AEB), 86 urte zituela. Irunen (Gipuzkoa) jaioa zen, baina 36ko gerraren ondoren erbesteratu egin zen. Miguel Unamunori buruz egin zuen tesia, Mexikon erbesteratua zela. EHUko katedraduna izan zen 1980tik 1985era bita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015809 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Gobernuak %5 handituko du gastu muga, 4.228 milioi euroraino Legealdiaren hasiera honetan, Maria Txibiteren gobernuaren erronka nagusia 2020rako aurrekontuak aurrera ateratzea izango da, eta jada zehaztu ditu egitasmoaren kopuru nagusiak. Gastu muga %5,3 handituko du, 4.016 milioi eurotik 4.228 milioi eurora... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015810 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. Bikoteak lehian, 20 metro koadroko gela batetik hilabetez irten gabe. Espainiako Antena3 eta Frantziako TF1 kateek datorren denboraldian estreinatuko dute 'The Frame' 'reality'-a
Bikoteak lehian, 20 metro koadroko gela batetik hilabetez irten gabe Espainiako Antena3 eta Frantziako TF1 kateek datorren denb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015811 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miarritzek 44-16 irabazi dio Carcasonari eta arnasa hartu du sailkapenean ERRUGBIA. Miarritzek 44-16ri irabazi zion Carcasonari, eta hasia da arnasa hartzen Pro D2ko liga hasiera kaskarraren ondoren. 12. jardunaldia jokatu denean, xuri-gorriek 11 puntuko tartea dute jaitsiera postuekiko. Atzoko partidan Aguilerako zale... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015812 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Lurren ordezkatzea. Legez kanpoko laboreak hazten dituzten lurrak ordezkatzeko plan bat abian jarriko du Kolonbiako Gobernuak. Horren helburua izanen da baliabiderik gabeko nekazarien komunitateei aukerak eskaintzea, drogak landatzeko beharra izan ez dezaten.
• Elkarlana. Administrazioaren, tokiko erakunde publikoen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015813 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aldundiek zuzeneko informazioa nahi dute adingabeak hartu edo ez erabakitzeko. Kanarietako benetako egoera ezagutuko dute erabakia asteazkenean hartu aurretik
Aldundiek zuzeneko informazioa nahi dute adingabeak hartu edo ez Kanarietako benetako egoera ezagutuko dute erabakia asteazkenean hartu Arabako, Bizkaiko eta Gip... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015814 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkartearen «berpizkundea» hasi nahi du Fito Rodriguezek EIEren 25. urteurrenean
Elkartearen «berpizkundea» hasi nahi du Fito Rodriguezek EIEren 25.
Karguan daramatzan bi urteetan, elkarteak aurretik izandako gorabehera batzuei konponbidea eman eta EIE etorkizunera begira jartzen ahalegindu da Fito Rodriguez. «25. urte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015815 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goimendiko belarra ebaki eta baserrietara jaistea izaten zuten baserritarrek eginbeharretako bat. Lantegi horretan belar kableak iraultza izan ziren. Egur ikatza jaisteko jarri zituzten aurrenak, 1923an, eta berrogeita hamarretik gora prestatu zituzten ondoren. Haietako batzuen aztarnak badaude oraindik, eta horiek ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015816 | BERRIA | Euskadi | noticias | Begoñe Agirre Arantza Urkaregi Ana Mezo Txarli Gonzalez Oihana Estibez Gaur, EAJ, PSE-EE eta EAren babesarekin onartuko dira 2009rako Bizkaiko aurrekontuak. Beraiek diotenez, Bizkaiko batzarkideen %74k babesten ditu aurrekontuak, baina «ahaztu» egiten zaie Batzar Nagusi hauek ez dituztela ordezkatzen bizkaitarrek emand... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015817 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nire ohiko jotzeko eratik asko aldentzen delako izango da, erritmo horiek ikasten ari naizelako orain edo zailtasunak erakartzen nauelako, baina jazz kontzertuetatik erabat liluratuta ateratzen naiz askotan. Erakargarria egiten zait inprobisaziorako nolako gaitasuna duten antzematea, eta elkarrekin jolasean zenbat goza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015818 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ustezko demokraziarekin estalitako diktadura» abian dela dio ezker abertzaleak. «Gustu txarreko bromatzat» jo dute EAJk Estrasburgon eskubide urraketa salatu eta hilaren 14ko manifestazioa debekatu izana Ezker abertzalearen aurkako eginbide ugari daude iragarrita auzitegietan udazkenerako
«Ustezko demokraziarekin esta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015819 | BERRIA | Euskadi | noticias | PARIS. Hurrengo belaunaldiei gehiegizko zorrik ez uzteko, «erantzukizunagatik», erreformatuko du François Hollande Frantziako presidenteak pentsio sistema, eta ez, haren esanetan, Bruselak hala agindu diolako. «Euts diezaiokegu eredu sozialari, baina moldaketekin». Atzeralditik ateratzeko «ekinaldia» iragarri du, eta E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015820 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epailea. Jaime Latre. Txartel horiak: Betiseko Mandiri; eta Realeko Zalduari, Zubeldiari eta Llorenteri. Bestelakoak. 26.273 ikusle Benito Villamarinen.
Donostian erabakiko da Reala ala Betis igaroko den Espainiako Kopako final-laurdenetara. Hutsean berdindu zuten atzo bi taldeek Sevillako (Espainia) Benito Villamarin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015821 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kolonbiako bake akordioak aldatzeko prozedura iragarri du Duquek Presidentetzarako kanpainan zela iragarri zuen Ivan Duquek bake akordioak moldatzeko asmoa, eta kargua hartu ostean bete egin du hitza. Bart egin du horretarako lehen urratsa. Iragarri du Konstituzioaren erreforma bat bultzatuko duela akordioetan jasotzen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015822 | BERRIA | Euskadi | noticias | Akordiorik gabe amaitu da Corrugadoseko espedientearen negoziazio epea Amaitu da fase bat Corrugadoseko langileen eta Gallardo Taldearen arteko gatazkan, eta beste bat hasiko da orain. Negoziazio epean nahi zutena lortu ez dutenez, auzitara joko dute langileek. Atzoko bileran -azkenengoa zen- Azpeitiko lantegia itxi et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015823 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gontzal Mendibilek disko bat eta liburu bat plazaratu ditu MUSIKA. Agertoki gaineko jardunean 45 urte bete ditu aurten Gontzal Mendibilek, eta disko berriarekin ospatu du: Biok . Bilboko Arriagan aurkeztuko du, azaroaren 3an. Horrez gain, Bittor eta biok izeneko narrazio liburua aurkeztu du, Bittor Kapanaga eta bien ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015824 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estatuek ez dituzte bete 2020rako biodibertsitate helburuak Herrialdeen agendan dago biodibertsitatea eta espezieen iraunkortasuna bermatzea, eta hori sustatzeko eta babesteko neurriak eta mekanismoak ezarri dituzte estatuek azken urteetan; badirudi, baina, ez dutela horiek betetzeko nahikoa nahimen eta borondate izan.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015825 | BERRIA | Euskadi | noticias | Neurri faxistak hartu omen zituzten. Birus bat agertu dela eta herritarrak konfinatzeak ez zeukan zentzurik. Ez zen hainbesterako, baina nola Txinako Gobernua autoritarioa den, halakoak egin zituen. Ez zeukaten egoeraren gaineko inolako kontrolik. Ez dakit zenbat titulu irakurri nituen Txinako Gobernuaren kontra. Pasat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015826 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibilgailuarekin istripua izanda, gizon bat zendu da Donostian DONOSTIA. 60 urteko gizon bat hil zen atzo auto istripu batean, Donostiako saihesbidean, Bilboko bidean. Ezbeharra atzo goizaldean gertatu zen, Amara auzo parean; gizonak gidatzen zuen autoa GI-20 errepidetik irten zen. Ertzaintza zer gertatu zen ikertzen ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015827 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konpainia: Tanttaka. Euskaratzea: Aitziber Garmendia. Eszenografia: Roger Orra. Antzezleak: Iker Galartza eta Itziar Atienza. Lekua: Donostiako Antzoki Zaharra. Eguna: Urtarrilak 25.
Udako gau batean ezagutzen dute elkar Helenak eta Bobek, Edinburgoko pub batean, britainiar erako komedia erromantikoetan gertatzen den b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015828 | BERRIA | Euskadi | noticias | REALA. Raul Tamudo golik sartu ezinik dabil aspaldian, baina lasai dago. «Taldea da lehentasuna, salbazioa, eta pauso txiki bat ematea falta zaigu oraindik». Zurrumurru batzuen arabera, beste talderen baten bila dabil Tamudoren ordezkaria, baina jokalariak berak gauza horiek Loreni galdetzeko adierazi zien atzo kazetar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015829 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sinn Feinek aurrenekoz irabazi ditu bozak, eta alderdi unionistak apaldu egin dira
Ipar Irlanda duela mende bat sortu zenetik aurrenekoz, irlaren batasuna nahi duen lehen ministro bat egon daiteke, Asanblearako hauteskundeak irabazi ondotik: Michelle O'Neill, Sinn Fein alderdiko presidenteordea. Ganberako 90 eserlekuet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015830 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urduñako espetxe frankistan 30 gorpuzki aurkitu dituzte Urduñako hilerrian (Bizkaia) espetxe frankistaren 30 bat biktimen gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadi zientzia elkarteak. Gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak egiten ari da bertan. Lan horiek Eusko Jaurlaritzaren Gerra Zibileko desagertuen bilaketa programaren barrua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015831 | BERRIA | Euskadi | noticias | Handia egin du Dominion Bilbo Basketek. Estu eta larri Espainiako Koparako sailkatu, eta Bartzelona erraldoia kanporatu du final-laurdenetan (72-73), Coruñan. Hasi eta bukatu oso partida serioa jokatu dute bilbotarrek, eta ezusteko handia eman dute azkenerako. Seriotasunaren seinale, Dominion Bilbo Basket nagusi izan d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015832 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den legealdiko talde politiko guztiek -EH Bildu, PSE-EE, EAJ, PP eta Ezker Anitza- adostu zuten Memoria partekatu baterantz dokumentua osatu eta ezagutaraztea, eta hala egin zuten atzo. Memoriaren Egunaren harira, Errenteria 1956tik 2013ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria ekintzei buruzk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015833 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lars Von Trierren aginduetara Breaking the Waves goraipatuarekin estreinatu zen zineman Emily Watson (1967), eta orduz geroztik ibilbide oparoa egin du hala bere jaioterrian nola Hollywooden. Hogei urtetan Jim Sheridanekin ( The Boxer ), Tim Robbinsekin ( Cradle Will Rock ), Alan Parkerrekin ( Angela's Ashes ), Robert ... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.