id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0015634 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizaki bat, gehienetan haur bat, irudikatzen duen jostailua». Hala definitzen du Euskaltzaindiak panpina hitza. Haurrak, hura eskuan hartu, eta irudimenak eramaten duen tokiraino bidaiatzen du harekin. Baina panpina izan daiteke haurraren ispilu ere, eta haren itxura, desira iturri. Hori gertatu da Barbie panpinarekin,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015635 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibilbide luzea egina du Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Hain justu, 18. aldia da aurtengoa. Hastapenetatik gaur arte, ordea, aldatu da zuri-beltzezko argazkia. Belaunaldiz belaunaldi transmititu izan den arren, aldatu dira joerak, eta aldatu dira, akaso, gaiei heltzeko moduak; finean, garaiak berak eta testuinguruak ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015636 | BERRIA | Euskadi | noticias | Leah Kirchmannek jantzi du Giroko lehen maglia arrosa Leah Kirchmann (Liv-Plantur) da lehen liderra Italiako Giroan. Txirrindulari kanadarra izan zen azkarrena atzo Gaiarineko (Italia) kaleetan jokatutako bi kilometroko aitzin-etapan. Herbehereetako bi txirrindulari sailkatu ziren haren atzetik, biak Rabo-Liv taldekoak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015637 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri eta hamar urtera, albistearen berri izan zuen eguna gogoan izan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak Radio Euskadiko Boulevard saioan: «Idatzia irakurri nuenean, iragarria zigutena berresten zuen; bada, eragin handiko sentimendu bat izan nuen [...]... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015638 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste 315 positibo atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, COVID-19arekin kutsatutako beste 315 positibo atzeman dituzte. Bizkaian 120, Gipuzkoan 83, Nafarroan 81 eta Araban 27. Osakidetzak jakinarazitako lau kasu beste jatorri bateko pertsonenak dira. De... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015639 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eta geuretzat ere, zergatik doa abiada bizian mundua? Ez ote da beste mito bat, hori ere?
Sartzen zara edozein hedabide erraldoiren edizio digitaletan, eta berria dator berriaren ondotik, eta berriagoa gero, eta azken ordua berriagoaren ondoan, eta ematen du egun bakar batek biltzen dituela mila kontu benetan hil ala b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015640 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaztea zelarik Graciana Elizalde alargun gelditu zen. Txikitatik ezagutzen zuen Dionisio, Lizarrako auzo berean hazi ziren. Gracianaren senarra hil zenean Dionisio maitasunez beteriko hitzekin gerturatu zitzaion eta handik gutxira haien artean pasioa piztu zen. Graciana haurdun gelditu zen eta Dionisiok zin egin zion l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015641 | BERRIA | Euskadi | noticias | Portlanden asmoen aurka ez egiteko eskatu dio PSNk Bilduri OLATZAGUTIA. Portlandek Olatzagutian (Nafarroa) duen plantan zaborrak erretzearen aurka jarrita daukan helegitea kentzeko eskatu dio Bilduri Juan Jose Galartzak, PSNk herri horretako udalean duen bozeramaileak. Galartzaren ustez, helegiteak kalte egiten die her... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015642 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oinarrizko errenta eskatzeko ekinaldiak 7.500 sinadura bildu ditu bi hilabetean Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta eskatzeko ekinaldiak 7.500 sinadura bildu ditu dagoeneko. Irailean jarri zuten martxan bilketa , eta bi hilabeteko epean helburua lortzear dago. Izan ere, 10.000 sinadura bildu beharko dituzte gutxiene... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015643 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urte asko eta asko igaro dira zientzialariak eta epidemiologoak malariaren aurkako txertoaren ikerkuntzan murgildu zirela. Milioika euro eta milioika lan ordu eman dituzte jardun horretan, eta azkenean iritsi da eguna: malariaren aurkako txerto bat onartu du OME Osasunaren Munduko Erakundeak. Asteazkenean eman dute hai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015644 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIBERGELA. OINARRIZKOA. Satelite bidez bidaiatu. Satelite bidezko argazkiek Internet bidez bidaiatzeko aukera ematen dute
Satelite bidezko argazkiek Internet bidez bidaiatzeko aukera ematen Internet mundua ezagutzeko erabiltzen dela gauza jakina da. Oso ohikoa da gaur egun bidaiak Internet bidez antolatzea eta bidaia b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015645 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rodrigo Leao. Musikaria. «Ordenagailu bat eta teklatu txiki bat beti ditut aldean». Amari eskainitako 'A mãe' lan berriko kantuak eskainiko ditu Gasteizen (gaur) eta Donostian (bihar) musikari portugaldarrak, Cinema Ensemble taldea eta hari hirukotea lagun hartuta. Rodrigo Leao. Musikaria
Amari eskainitako 'A mãe' lan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015646 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Donostiako Udalak langabezian dauden donostiarren artean banatuko ditu 800 sarrera, Zinemaldiko arduradunek bere esku utzitakoen artekoak. Sarrerak eskuratzeko, 18 urte baino gehiago izan behar dira, Donostian erroldatuta egon eta langabezia txartela aurkeztu. Sarrerak eskatzen dituen langabe bakoitzak sei sarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015647 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xabier Erauskin aktorea hil da, auto istripuz, Zaldibian Suhiltzaileak berehala heldu ziren istripuaren tokira, eta lortu zuten Erauskin autotik ateratzea. Donostiako erietxera eraman zuten, baina ordu gutxiren buruan hil zen, zaurien ondorioz.
Zaldibian jaio zen Erauskin, 1969an, eta Goenkale , Jaiak nahiz Hasiberriak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015648 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espiritu eta arima kontuak. Spiritualized, Soulsavers eta Mishima ariko dira etzi Bilbon, Wintercase 2007 jaialdiaren aurkezpenean
Spiritualized, Soulsavers eta Mishima ariko dira etzi Bilbon, Spiritualized, Soulsavers eta Mishima taldeak ariko dira etzi Bilboko Santana 27 aretoan, Wintercase jaialdiaren aurtengo ekita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015649 | BERRIA | Euskadi | noticias | Saskibaloia maite dute biek. Saskibaloi hizkeran batak bestea maite du. Elkarren osagarri dira, eta kantxako kapitainak duen adina gogoan, ez dirudi bata bestearengandik banatuko denik. Dibortzioak ez dauka lekurik Zelkjo Obradovic (Cacak, Serbia, 1960) eta Dimitrios Diamantidisen artean (Kastoria, Grezia, 1980). Ez da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015650 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asier Gonzalez aske utzi dute, 50.000 euroko bermea ordainduta Asier Gonzalez santutxuarra aske geratu zen atzo, baldintzapean, Pablo Ruz epaileak ezarritako 50.000 euroko bermea ordaindu ostean. 14:45 aldera geratu zen libre, eta Jone Goirizelaia abokatua alboan zuela irten zen Auzitegi Nazionaletik. Inkomunikazioa ke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015651 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Euskal musika popularra gizonen errealitatera mugatu da»
1990eko hamarkadatik gehien entzun diren abestien hitzak aztertu ditu Landak doktoretza tesian. Dimentsio pertsonala sozialari gailendu zaiola ondorioztatu du.
Asko idatzi da euskal kantagintza berriaz, zer esanik ez Euskal Rock Erradikalaz, baina gutxi, oso gut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015652 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arazorik gabe joan da Urrutikoetxearen eta Bengoetxea VI.aren pilota aukeraketa, Iruñean, Labrit pilotalekuan. Zaratamoarra eta leitzarra larunbat honetan ariko dira elkarren aurka, Banakako Txapelketako lehen finalerdian -Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak jokatuko dute bestea, igandean, Eibarren-. Biek ala biek part... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015653 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kresala dantza taldeak Sehaska balleta estreinatuko du gaur Donostiako Hainbat garaitako dantzak tartekatzen ditu Sehaska ikuskizunak. Dantza historikoaren sorreratik abiatu eta Pizkunde, barroko eta aro moderno Koreografien artean ere bi eratakoak bereiz daitezke ikuskizun honetan.
Batetik, talde mugimenduak aurki dai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015654 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2017ko aurrekontuak onartu ditu Eusko Legebiltzarrak Eusko Legebiltzarrak onartu egin ditu Eusko Jaurlaritzaren 2017ko aurrekontuak. Aurreikusita zegoen moduan, PPren abstentzioari esker atera ditu aurrera kontuak . EAJk eta PSEk alde bozkatu dute, eta kontra EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Oposizioko bi talde hori... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015655 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost eta hogei urte arteko zigorrak Parisen epaitu dituzten zazpientzat Parisko Krimen Auzitegiak eman du epaia. Hogei urteko zigorra Mikel Carrerarentzat, hamazazpikoa Marina Bernado eta Zigor Garrorentzat, hamabikoa Borja Gutierrezentzat, zazpikoa Iurgi Mendinuetarentzat, bostekoa Ibon Gogeaskoetxearentzat eta laukoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015656 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nerea Reparazek eta Joseba Olagaraik aurkeztuko dute entzierroen saioa ETB1en RTVErekin lortutako elkarlan hitzarmen bati esker, ETB1ek Iruñeko sanferminetako entzierroak emango ditu aurten. Entzierroa saioa goizero emango dute, uztailaren 7tik 14ra (07:45ean hasiko da emankizuna). Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai kaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015657 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen aurkako oldarraldia «integrala» dela salatu du Sortuk Agerraldi «aktibista» bat izan dela esan dute Sortuko ordezkariek; Bilboko Justizia Jauregi parean elkartuta, igaro hilabeteetan euskararen normalizazioaren aldeko neurrien kontra egon diren epaien gaineko kezka adierazi nahi izan dute, baina euskararen a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015658 | BERRIA | Euskadi | noticias | MAITALDIA. HEGOALDEKO INDARRAK. Miarritzeko XV. maitaldia dantza jaialdiak bereziki Europa hegoaldeko konpainiak ditu gomitatu irailaren 9tik 18ra, ahantzi gabe Japoniatik joan-jin bat egitea
Miarritzeko XV. maitaldia dantza jaialdiak bereziki Europa hegoaldeko konpainiak ditu gomitatu irailaren 9tik 18ra, ahantzi gabe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015659 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñaki Arriola Garraio sailburua da Eusko Jaurlaritzan. Historiara igaroko bada, seguruenik izanen da aste honetan bertan eman dituen adierazpen batzuen harira. El Correo egunkariak jasotzen du berak esana: «AHTaren epeak ez zeuden ongi kalkulatuta, baina bihotzez egin ziren». Guztiak etxera, ez dadila inor kexatzen has... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015660 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emilio Mola 1887an jaio zen, Placetasen (Kuba), eta Toledoko Akademia Militarrean (Espainia) ikasi zuen; laster egin zuen gora armadan. 1927rako jeneral karguan zen. Baina Sanjurjo jeneralaren estatu kolpearekin lotura zuelakoan, erreserbara bidali zuten. Bi urte egin zituen Molak zigortuta, baina, tarte hori igarota, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015661 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gary Moore gitarra jotzaile irlandarra hilik aurkitu zuten atzo Gary Moore gitarra jotzaile irlandar ezaguna hilik aurkitu zuten atzo, Malagan (Espainia), hotel bateko gelan. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakinarazi duenez, gorpuak ez du bortizkeria arrastorik, eta ikerketarik ez dutela abiaraziko esan du ordezk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015662 | BERRIA | Euskadi | noticias | Armairuan gorderik izan dira hainbat eta hainbat gai. Hainbat eta hainbat kultura adierazpen. Urte luzez, gay eta lesbianez euskaraz ezin zela hitz egin pentsatu izan dute askok. Hala ere, geroz eta gehiago dira LGTB kolektiboa hizpide duten kultura adierazpenak. Literaturan anitz dira, zineman bi film daude oraingoz. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015663 | BERRIA | Euskadi | noticias | Igande gauekoa ez zen izan hauteskunde gau bat, eta, hala ere -edo, prezisamente, horrexegatik-, batzu-batzuei ez zitzaien joan erabat gaizki. Hala, jakin dugu eitb.com atariak bere historiako daturik onenak lortu zituela maiatzaren 25ean. 180.000 erabiltzaile bakar baino gehiago lortu zituen: 160.960 OJDk arakatuak, g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015664 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hilotz aurkitu dute Mungian desagertuta zegoen gizon bat BILBO. 82 urte zituen; iragan larunbatetik, Mungiatik falta zen (Bizkaia). Atzo, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuen hilotz aurkitu zutela, Mungia eta Bakio artean, Zumetxako San Migel ermitaren ondoan. Mendira bueltatxo bat ematera irtena zen g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015665 | BERRIA | Euskadi | noticias | LABen ekinaldi ibiltaria azken geltokira iritsi da DURANGO. Lan munduaren prekaritatearen aurka LABek egindako kanpaina bere azken helmugara iritsi zen atzo, Durangora (Bizkaia). Urriaren 16an hasi zen, Iruñean, Lan duina, bizi duina egitasmo ibiltaria, eta ordutik hona Euskal Herriko hiriburuak eta hainbat eskualde ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015666 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turutak, txistuak, bozgorailuak, megafonoak, bubuzelak, entseatutako irrintziak, etxean partidan zarata egin ahal izateko paperez propio sortutako tutuak,... eta guztiak isil-isilik San Mamesen Bartzelonaren lehen goletik aurrera. Eta gero eta isilago gero. «Uui» ozen bat baino ez 40. minutuan, Iñaki Williams jokalaria... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015667 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greziaren eta euroguneko gainontzeko kideen arteko duelua zena gutxienez hiru talderen arteko borroka bilakatu da, Atenasek neurri batean amore eman eta erreskatearen luzapena eskatu ondoren. Erreskate programa osoa bera ez bada ere, Greziak haren osagarri nagusiaren luzapena eskatu du ofizialki, maileguena alegia. Ona... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015668 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legealdia abiatzeko lehen urratsa urtarrilaren 17an egingo dute Katalunian. Legebiltzarra osatuko dute egun horretan, eta hark izango du gero gobernuburu berria aukeratzeko lana. Presidenteak, gero, Generalitatea osatuko duten kontseilariak aukeratuko ditu.
"Zentzugabea da atzerrian bizita Katalunia gobernatzeko aukera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015669 | BERRIA | Euskadi | noticias | Neska-mutilak bereizten dituzten eskolen itunei eutsi egingo die Zelaak Neskak eta mutilak bereizten dituzten Bizkaiko eta Gipuzkoako bost ikastetxeei laguntzen jarraituko du Eusko Jaurlaritzak. Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak baieztatu du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia ez duela bere egingo PSEren gobernuak; auz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015670 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miguel Leiva eta Ivan Ferreiroren artean ez da inoiz inolako lotura musikalik egon. Bata Pereza taldeko abeslari ohia da, eta bestea Los Piratas taldean ibili zen luzaroan. Bakoitzak bere ibilbide profesionala egin du, eta, azkenaldian, bakarlari lanetan ibili dira. Leiva vs Ferreiro ikuskizunean, ordea, bi abeslariak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015671 | BERRIA | Euskadi | noticias | Titin III.a, konfiantzazko iturgina. Triciokoak jokatuko du Martinez Irujoren ordez larunbateko aurrelarien arteko desafioan
Triciokoak jokatuko du Martinez Irujoren ordez larunbateko aurrelarien Itogina non, Titin han. Ez du hutsik egiten, ezta ezetzik esaten ere.
Proposatzen dioten partida orori esaten dio baietz. Ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015672 | BERRIA | Euskadi | noticias | Illarramendi, Zurutuza eta Guridi min hartuta, eta Granero eta Vela zigortuta, txartel pilaketak direla medio. Bi asteko geldialditik itzuli arren, hamaikakoan jokalari asko falta dituela ariko da gaur Reala Anoetan, Leganesen aurka. Deialdia osatzen ere nahiko lan izan zuen atzo Eusebio Sacristan entrenatzaileak, bain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015673 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarren txanda. Zumaia, Zarautz, San Juan eta San Pedro.
Hirugarren txanda. Getaria, Orio, Donostiarra eta Hondarribia.
Hirugarren txanda. Tolosaldea, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Orio. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015674 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gure arreta merezi duen krisi sozial eta ekologiko batean murgilduta dago mundua. Zergatik? Hondakin gehiegi sortzen da; Bizkaian, egoera are okerrerago joan daiteke: Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala mahairatu da, eta plan hori ez dago benetako premietara egokituta.
2016ko abenduaren 31n amaitu zen 201... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015675 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gure herri honetan gero eta sarriago gero eta talde gehiagok herri honen diagnostikoari ekiten dio, Salomon Erregearen minak aurkitu gogoan edo, aspalditik dena esplikatzen duen aztarnaren bat kontutan hartu ez dugulakoan eta, horrexek, miaketa zehatz eta kolektibo baten bidez aurkituta, gertatzen dena, zergatik gertat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015676 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko bulegoetan gaur abiatuko da ELAk deitutako greba mugagabea BILBO. Negoziazio mahaia bloketatuta dagoelako, greba mugagabera dei egin du ELAk Bizkaiko bulegoetako sektorean. Mobilizazio bat egingo dute gaur, Bilboko Euskadi plazan, Cebek patronalaren eta Iberdrolaren egoitzen parean. Atzo bidalitako ohar batean... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015677 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errepideko istripuen ondoriozko kalte-ordainak igo egin dituzte Hego Euskal Herrian urte berriarekin batera; batez beste, %16 handiagoa izango da diru laguntza. Espainiako Gobernuak gaurkotu egin ditu taulak -1995ekoak ziren-, eta horren ondorio da igoera. Heriotza kasuan, %50 handiagoa da laguntza, eta ondorioak uzten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015678 | BERRIA | Euskadi | noticias | Politikaz haiek nahiko zuketen moduan ez duela hitz egiten iritzita, EPP Europako Alderdi Popularreko kideek pentsatzen dute Alexander Stubb Finlandiako lehen ministro ohia «exotikoa» dela. Herenegun, haien aurrean hitz egin zuenean, robotika, adimen artifiziala eta gidaririk gabeko autoak izan zituen hizpide, adibidez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015679 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kurdistango Nusaiby hiritik abiatu zen, duela hiru egun. Aurten bereziki gogoan izango dituzte Kurdistango gerrillan borrokatzen diren emakumeak. Izan ere, Estatu Islamikoaren aurkako gerran askatasunaren ikur bilakatu dira emakumeok mundu osoan.
Milaka emakume bildu dira egunotan festa eta aldarrikapen giroan Kurdista... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015680 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZESTA-PUNTA. Egiguren II.ak 30-20 irabazi zion atzo Lopezi Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan, eta Munduko Pilota Batzarrak antolaturiko buruz buruko finalerako sailkatu da. Egiguren II.ari dena atera zitzaion, eta Lopez ezinean aritu zen. 12. tantoan lehia erabat baldintzatu zuen uzkurdura izan zuen. Bigarren final... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015681 | BERRIA | Euskadi | noticias | JUGOSLAVIA OHIA . Milaka pertsona bildu dira Belgraden Milosevici azken agurra emateko . Serbiako Alderdi Sozialistako kideak han izan ziren; buruzagi ohiaren senideak ez, ordea
Milaka pertsona bildu dira Belgraden Milosevici azken agurra emateko Serbiako Alderdi Sozialistako kideak han izan ziren; buruzagi ohiaren 50.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015682 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osakidetzan egin nahi dituzten aldaketak «epe luzerako» direla zehaztu du Sagarduik
Zeresana eman dute Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo Executive Forum España jardunaldietan esandakoek. Lehen arreta eta ospitale sarea «birdefinitzeaz» mintzatu zen sailburua: «Beharrezkoa da aldaketa kultural ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015683 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezer egitekorik ez daukan jendez bete da mundua. Leihora irten eta begira gaude denbora nola pasatzen den: egun bat, ordu bi, arratsalde bat, lau minutu, gau bat... Orain dela ez hainbeste egunera arte, gauza asko pasatzen zitzaizkigun denborarekin batera. Orain, ostera, badirudi ez dela ezer gertatzen. Ordea, gauzak u... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015684 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izena: Txingiz Aitmatov. Jaioteguna: 1928ko abenduak 12. Lekua: Sheker Txingiz Aitmatov kirgizistandar idazlea atzo hil zen, Nurenbergeko (Alemania) erietxe batean, 79 urte zituela. Kolapso baten ondorioz Bere herrialdeko idazlerik ezagun eta zabalduena zen Aitmatov. Turkia, Azerbaijan, Kazakhstan, Kirgizistan, Turkmen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015685 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maiatzaren 21a: Kongresua eta Senatua osatuko dituzte. Ganbera horietako presidenteak eta mahaiak aukeratuko dituzte, eta egun horretan hartuko dute kargua diputatuek eta senatariek; tartean, behin-behinean espetxean dauden bost independentista katalanek.
Maiatzaren 30-31 edo ekainaren 3-4: Inbestidura saioa egingo dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015686 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hautagaitzari buruzko ika-mikak bazter utzi, eta eskaintza politikoa mahai gainean jarri du EH Bilduk, Eusko Legebiltzarrerako bozen atarian. Elkarrizketa hastea proposatu die erabakitzeko eskubidearen aldeko eragileei: alderdiei dagokienez, EAJ eta Ahal Dugu aipatu ditu, eta, horiekin batera, gehiengo sindikala eta gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015687 | BERRIA | Euskadi | noticias | Umeak negatibo emanez gero, gaixo agiririk ez gurasoei BILBO. Bizkaiko Medikuen Elkargoa gaixo agiririk ez ematearen alde agertu da langilea kontaktu zuzena izan ez denean, hau da, seme-alabak negatibo eman baina bakartuta egon behar duenean; aldiz, haurrak positibo ematen duenean, gurasoei gaixo agiria ematea ontzat j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015688 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. 2008KO FRANTZIAKO TOURRA. Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru. Mark Cavendishek irabazi du Tourreko 12. etapa, Narbonan, esprintean, aurreko bietan bezala, oso eroso
Mark Cavendishek irabazi du Tourreko 12. etapa, Narbonan, esprintean, «Bat, bat, bat, bart parrandan ibili, bart parrandan ibili. Bi, bi,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015689 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu du Liburukiak hogeita hiru egileren hamahiru lan jasotzen ditu. Libe Mimenzak azaldu duenez, lehen idazkian, Igor Astibia Teiletxeak, Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko koordinatzaileak iazko gako nagusiak errepasatu ditu. Artikuluan, besteak beste, kazetaritzaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015690 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Delitu terrorista al da bakea negoziatzea? Ez du zentzurik»
Uztail bukaeratik baldintzekin libre dago Josu Urrutikoetxea, eta Parisen bizi da. Euskal gatazkako azkeneko bi elkarrizketa mahaietan ETAren ordezkaria izan da. Parisek epaitu egingo du horregatik. Madrilek, bide batez, bere esku nahi du. Bakearen eta konpon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015691 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Travellin' Brothers taldeak gaurko emanaldiarekin itxiko du Memphisko Blues Challenge nazioarteko jaialdiko bere parte hartzea. Mundu osoko 200 talde batu ditu jaialdiak, eta han parte hartzeko aukera Hondarribiko blues jaialdian egindako emanaldiari esker eskuratu zuen Leioako taldeak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015692 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Gorrotoak bultzatutako jarrerak" gaitzetsi dituzte 'Nanclares bideko' sei presok
Deia egunkarira bidalitako gutunean kritikatzen dute Iñaki Rekarte presoak esandakoek "batzuk gorrotatzeagatik beste batzuk gorrotatzera igaro den pertsona baten iritzia" soilik islatzen dutela. Gutuna Andoni Alzak, Ibon Etxezarretak eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015693 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inguru bakartia da Nanghma bailara, orban txikia Pakistango Karakorum mendikatearen handitasunean. Duela hamaika urtera arte ingurune itxia zen kanpotarrentzat, erabat ezezaguna. Azken urteotan, ordea, gero eta gehiago dira granitozko orratz tente haietara abiatzen diren mendizale eta eskalatzaileak. Himalayako zortzim... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015694 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken urtebetean Getxoko Romo auzotik Leioarako paseoa Ondizeko muinotik egin ez duena harritu egingo da urrunean Oiz mendia ikusi ohi zuen punturantz begiratu eta garabi erraldoi bi topatzean. Antza, lehengoan metroan nire ondoan zetorren pertsona ere ez da aspaldi bazter horietatik paseatu: «Leioak larre mordoa dauka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015695 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakume batek salatu du etxeko portalean sexu abusua jasan zuela Etxeko portalera sartzen ari zenean, gizonezko batek eraso egin zion emakumezko bati joan den igande goizaldean, Bilboko erdialdean. Emakumeak salatu duenez, gizonezkoak sexualki abusatu zuen berataz.
Erasoaren ostean, emakumea ospitaleratu egin zuten. Er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015696 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txilen dauden euskaldunek ere elkartasuna adierazi dute Elkartasun keinu bat egin nahi izan dute Txilen dauden euskaldunek, Herrira mugimenduaren aurkako operazioa salatzearekin batera. Hogeitik gora euskaldun elkartu ziren Santiagon, Herrira-ren irudiak, euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko zapia eta ikurr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015697 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekonomia garatzeko «hautu egokiena» elkargo bakarra da, ganberen ustez Erabakia ez dago haien esku, baina gero eta eragile gehiago ari dira Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren alde lerrokatzen. Gizarteko hainbat elkartek eman zuten iritzia lehenbizi, eta Batera plataformakoek ere hasia dute herritarrak konbentzitzek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015698 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez da aski. Nafarroako ikastetxe erlijiosoetan sexu abusuak pairatutako biktimentzat «urrats bat» da Francisco Perezek, Iruñeko artzapezpikuak, barkamena publikoki eskatu izana, baina uste dute «motz» gelditu dela eta «Elizak urte askoan izandako jokabidea zuritzeko ariketa bat» besterik ez dela. Iruñeko gotzainak harr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015699 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bideo dokumentalak kamera sorbalda gainean harturik egin daitezke.
Baina, maiz, kamera tripodearen gainean ezartzen da. Tripodeak laguntzen du. Hiru hanka ditu tripodeak, hiru oinarri. Hiru oinarri ditu Maiana Bidegainek ere. Hiru kontinentetan ditu zangoak.
Dokumentalak egiteko proiektuan baliagarri izan zaizkio. Bata... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015700 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zentzurik ba al du Muskizko bizilagunei galdetzea koke plantarik nahi duten? Horixe galdetu nahi baitie Meatzaldea Bizirik elkartekoek.
Sortu den modua du bereizgarri nabarmen eskari horrek. Herritarrek eskatu dute kontsulta egitea, legezkotasunak dakarzkien bideak baliatuta. Ordezkaritza alorraz harago doan eskaria da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015701 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esoporen fabula bat topatu nuen lehengoan liburu baten kontrazalean: Afrodita eta katua. «Ba omen zen behinola kateme eder bat mutil gazte batekin maitemindu zena. Hain zeukan mutilak zoratuta, ezen Afroditari, maitasunaren jainkosari, erregutu baitzion emakume bihur zezala. Eskariak jainkosa hunkitu nonbait eta neska ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015702 | BERRIA | Euskadi | noticias | Edateko urik gabe, izurritea sortuko den beldur dira Bangladeshen. Giza laguntza gune bakartuetaraino iritsi da; zikloiagatik hildakoak hamar mila izan daitezke
Edateko urik gabe, izurritea sortuko den beldur dira Bangladeshen Giza laguntza gune bakartuetaraino iritsi da; zikloiagatik hildakoak Ilargi Gorriak ohartaraz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015703 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marlangok irekiko du Emakumeok musika zikloa gaur, Bilboko BBK aretoan MUSIKA. Bigarren urtez, Bilboko BBK aretoak Emakumeok musika zikloa hartuko du. Gaur izango da zikloko bost kontzertuetako lehena, Marlango taldearena. Emakume musikarien lana sustatu nahi dute zikloarekin. Hala, maiatzera bitarte, Marlangoren ondot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015704 | BERRIA | Euskadi | noticias | 11/13 sumarioko auzipetuek jakinarazi dute epaiketari aurre egiteko 350.000 euroko gastua izango dutela, eta diru bilketarako kanpaina bati ekin diote. Gastu juridikoak, bidaiak, egonaldiak eta abar izango dituztela azaldu dute, eta ohartarazi «prozesu judizial luzeak karga ekonomiko itzela» eragingo diela. Laboral Kut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015705 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken epaiketaren proba saioa. Bi milioi musulmanek Mekarako erromesaldiaren ekitaldi nagusia egin dute Arafat mendian.
Bi milioi musulmanek Mekarako erromesaldiaren ekitaldi nagusia egin Mundu osotik heldutako bi milioi pertsona, zuriz jantzita, Saudi Arabiako Arafat mendia ahal bezala igotzen. Hatx erromesaldiaren er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015706 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zigorgabetasuna salatu dute Naparra eta German Rodriguezen senideek 34 urte igaro dira Joxe Migel Etxeberria Alvarez Naparra desagerrarazi zutela. Ziburun ikusi zuten azken aldiz, 1980ko ekainaren 11n. Batallon Vasco Español taldeak bere gain hartu zuen bahiketa, eta uztailaren 3ko komunikatuan esan zuen bahitua exekut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015707 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERRUGBIA. Pelu Taele Baionaren bigarren lerrokoak belauneko lotailuak mindu ditu, eta lau eta sei aste artean igaro beharko du jokatu gabe. Hutsune garrantzitsua da, samoarrak ligako bederatzi partida jokatu baititu sasoi honetan, eta horietatik zazpitan hasieratik aritu da. Julien Jane eta John Beattie ere min hartuta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015708 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Alda!" aldizkaria sortu eta "Enbata"-rekin banatuko du Robles Arangiz fundazioak
'Alda!' aldizkaria sortu eta 'Enbata'-rekin banatuko du Robles Arangiz Astekari berri bat agertu zen atzo. Manu Robles Arangiz fundazioak Alda! astekaria sortu du. Astero-astero, Enbata astekariaren bidez banatuko du. Enbata erosiko duten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015709 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ustez hainbat jatetxetan ostu duen taldea atzeman dute MADRIL. Gipuzkoako eta Arabako hainbat jatetxe ezagunetan egindako lapurretak argitutzat jo ditu Poliziak. Zazpi pertsona atxilotu zituen atzo Madrilen, haiek aritu zirelakoan ostutzen. Poliziak jakinarazi du beste lapurreta bat egin eta gero etxera joatean atxilot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015710 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itsaspetik pantaila handira. Apirilaren 6tik 10era itsaspean grabatutako 12 film emango dituzte itsaspeko zinemaren 34. zikloan
Baditu itsasoak bere gorabeherak, eta behetik gora, sakonetik itsaso gainera edo pantailara ekarriko dituzte itsaspeko altxorrak; askorentzat ezkutukoak edo misteriotsuak direnak. Horretarako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015711 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udalen Legeak euskararen erabilerari buruz duen artikulua Kontituzionalera igorri du EAEko Auzitegi Nagusiak
Azkenean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalera iritsiko da Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Legea, eta hark ebatziko du udal aktak euskaraz egitea zilegi den ala ez. Euskararen erabilerari buruzko artikulu ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015712 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?" Zehaztu dute galdera Etxarri Aranatzen (Nafarroa) apirilaren 13an egingo duten herri galdeketarako: "Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?". Herri batzordea egin dute gaur, eta han aukeratu dute galdera proposatutako aukeren artea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015713 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko Ogasuna asteartean hasiko da autolikidazio proposamenak bidaltzen BILBO. Bizkaiko Ogasunak Internet bidez egin nahi du aurten errenta zergaren kanpaina. Horren ondorioz, autolikidazio proposamena bidaliko die lurraldean zerga hori pagatu behar duten 996.651 zergapekoei. Asteartetik aurrera izango dira ikusgai ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015714 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezker abertzalea amaitu nahi izatea egotzi diote PSOEri. Diseinatutako estrategia baten kanpainaren barnean kokatu dituzte Tolosaldean gertatuak
Ezker abertzalea amaitu nahi izatea egotzi diote PSOEri Diseinatutako estrategia baten kanpainaren barnean kokatu dituzte Tolosaldeko ezker abertzaleak (Gipuzkoa) argi utzi na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015715 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Publikoarekin benetan konprometitzeko eskatzen dugu»
«Gure apustua eskola publikoaren eta sare publiko integral baten garapen progresiboaren aldekoa da», azaldu du Gorrotxategik, eta ekarpenak egingo dituztela zehaztu du. «Baina lehen begiratuan dokumentuak berdindu egiten ditu hezkuntza publikoa eta pribatua, eta hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015716 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Kroaziak eta Espainiak jokatuko dute bihar Stockholmen Europako Txapelketako finala (16:30). Kroaziarrek 29-28 irabazi zieten Norvegiari, bi luzapen jokatu eta gero. Espainiarrek, berriz, 34-32 hartu zuten mendean Eslovenia. Espainiarrak dira egungo txapeldunak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015717 | BERRIA | Euskadi | noticias | Phelpsek zortzi urre irabaz ditzake berriro Londresen IGERIKETA. Michael Phelpsek helburua bete du Londresko Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko AEBetako probetan. Igerilari estatubatuarrak orain lau urte Pekinen irabazi zituen zortzi probetarako sailkatzea ziurtatu du: 200 metrokoan, tximeleta estiloko 100 eta 200 metroe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015718 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako Immigrazio Plana onartu du Foru Aldundiak integrazioa lortzeko xedez Arabako Immigrazio Plana onartu du Foru Aldundiak integrazioa lortzeko Arabako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak Immigrazio Plana bozkatu eta onartu zuen atzo. Atzerritarrak Arabako gizartean eta kulturan integratzea du helburu planak, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015719 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hirugarrenean ere ez da posible izan. Ampo Ordiziak 23-17 galdu zuen herenegun Santboianaren aurka Espainiako Ohorezko Mailako finala, Sant Boi de Llobregaten (Herrialde Katalanak). Iñigo Marotiasen taldeak ondo ekin zion finalari, zazpigarren minutuan Elliot Ryanek sartutako entseguari eta Valentin Cruzen transformazi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015720 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritza, «tematuta» itxialdi orokor bat saihesteko COVID-19ak eragindako egoera zein den kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritza azken bi asteetan adierazten ari da mahai gainean dagoela itxialdi orokor bat. Baina, Bingen Zupiria bozeramaileak nabarmendu duenez, «tematuta» daude hori saihesteko ahaleginean. Gobern... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015721 | BERRIA | Euskadi | noticias | Puigdemonti, Ponsatiri eta Comini behin-behinean itzuli diete immunitatea Carles Puigdemontek, Toni Cominek eta Clara Ponsatik behin-behinean berreskuratu dute immunitatea. EB Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak Europako Justizia Auzitegiaren parte da kautelazko neurriak ezartzea erabaki du, hiru eurodiputatu katala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015722 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olaizola II.ak eta Altuna III.ak gustuko dituzte finalerako aukeratu dituzten pilotak. Baita aurkariak saskirako gordetakoak ere. Pilotak, beraz, ez dira aitzakia izango. Altuna II.aren esanetan, "lote guztia polita zen". Gehiago gustatu zaio finalerdietakoa baino. Olaizola II.aren ustez, ez da alde handirik izango bie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015723 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELA kexu da Ertzaintzak Maiatzaren Lehenerako jarri dizkion mugekin Aurten ere ezohikoa izango da Maiatzaren Lehena. Iaz, sare sozialetan eta etxeetako balkoietan ospatu zuen bere eguna langile mugimenduak; aurten, kalera itzuli ahal izango da, baina pandemiari aurre egiteko neurriek dakartzaten mugak errespetatuz. Joa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015724 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Retabet Bilbo Basketek Lolo Encinas fitxatu du Alex Munbururi aulkian laguntzeko. Encinasek zortzi denboraldi egin zituen ACBn Gipuzkoa Basketeko bigarren entrenatzaile gisa, Pablo Lasoren, Porfi Fisacen, Sito Alonsoren eta Jaume Posarnauren ondoan. Azken bi denboraldietan Iraurgiko entrenatzaile izan da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015725 | BERRIA | Euskadi | noticias | GPS-A. Teknologia berriak ezagutuz. Informatika eta teknologia berriei buruzko jardunaldiak egingo dira datozen egunetan Ermuan
Informatika eta teknologia berriei buruzko jardunaldiak egingo dira Teknologia berriak gustuko dituztenek izango dute zer egina Ermuan datozen egunetan. Uni Eibar-Ermua BHIk informatika eta te... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015726 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baskonia. Larkin (16), Budinger (6), Hanga (16), Xengelia (7), Voigtmann (5) -hasierako bostekoa-; Prigioni (2), Sedekerskis (2), Beaubois, Blazic (2), Diop (7) eta Tillie (14).
Real Madril. Llull (8), Doncic (12), Maciulis (2), Reyes (6), Ayon (2) -hasierako bostekoa-; Randolph (9), Draper (3), R. Fernandez (12), Noci... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015727 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liburu parte hartzaileak berriz ere boladan omen datoz. Badira hiruzpalau hamarkada gure artean izan zuten lehen arrakasta bolada hartatik, eta garai haietan haur ginenok gogoan ditugu oraindik.
«Aukeratu zure abentura» jartzen du liburu honen azalean. Izan ere, istorioak zein norabide hartuko duen, eta nola amaituko d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015728 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lemazainari esker, ekaitza pasatu du. Utahk Denverri irabazi dio (111-114), eta NBAko titulurako lehen kanporaketa bana berdindu. Jokalari garrantzitsuak falta arren, Deron Williams joko antolatzaileak garaipenera gidatu du taldea.
Utahk Denverri irabazi dio (111-114), eta NBAko titulurako lehen kanporaketa bana berdin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015729 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alessandri eta Ferrandi presoak beranduenez apiril erdialderako hurbilduko dituzte Korsikara
Frantziako Gobernuak ohar labur baten bidez jakinarazi du Pierre Alessandri eta Alain Ferrandi presoak Korsikara hurbilduko dituztela, Borgoko presondegira. Matignonek azaldu duenez, lekualdatzea beranduenez apiril erdialdean e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015730 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak. 0-1: Jamesek (22. min.). 0-2: C. Ronaldok (44. min.). 0-3: Benzemak (70. min.). 0-4: C. Ronaldok, penaltiz (82. min.). Epailea. Fernandez Borbalan. Txartel horiak: Eibarreko Xabi Irureta , Arruabarrena eta Errastiri, eta Real Madrileko Sergio Ramos eta Jamesi. Bestelakoak. 5.859 ikusle Ipurua zelaian.
Eibarrek s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015731 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siya Kolisi Hegoafrikako errugbi jokalariak 4 urte baino ez zituen errugbi selekzioak etxean Munduko Kopa irabazi zuenean. 1995. urtea zen, eta jokalari beltz bakarra zegoen kopa altxatu zutenen artean: Chester Williams. Ia ez du oroitzapenik gertaera hartaz: «Gogoan dudan gauza bakarra da jende guztiak elkarrekin ikus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015732 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sei talde batuko ditu Andoaingo VII. Rock Jaialdiak: Bakelite, The Lookers, Kid Congo & The Pink Monkey Birds, The Ape, The Woggles eta The Bellrays kartelburuak. Kaliforniarrak Let it Blast (1998) diskoarekin hasi ziren toki bat egiten garage rockaren esparruan, eta Andoainen Black Lightning (2010) beren azken diskoko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015733 | BERRIA | Euskadi | noticias | Faborito argirik gabeko partida jokatuko dute gaur Ingalaterrak eta Italiak Gaur gauean geratuko dira zehaztuta Eurokopako finalerdiak. Ingalaterra eta Italia izango dira aurrez aurre final-laurdenetako azken partidan, Kieveko Olinpiar Estadioan. Faborito argirik gabeko norgehiagoka jokatuko dute ingelesek eta italiarr... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.