id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0015834 | BERRIA | Euskadi | noticias | Krisi ekologikoari buruz podcast bat eta buletin bat abiatu ditu BERRIAk Aurtengo uda inoizko beroenetako bat izan da Europan; itsasoko urak inoiz baino beroago egon dira; aspaldiko euri gutxien egin du; tenperatura beroenek marka berriak jarri dituzte; CO2 isuriak ostera ere ugaritu egin dira... Erantsi horri bioanizt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015835 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken hilabeteotan Zaintza partekatua kontzeptua bolo-bolo dabil komunikabideetan, Gasteizko Legebiltzarrean eta beste hainbat eremutan. Zein da arrazoia? Kidetzak (Euskadiko Guraso Bananduen Elkarteak) 2013ko udan eginiko Herri Ekimen Legegileak eragin duen polemika, egungo legearen gainean hiru aldaketa nagusi hauek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015836 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ontzia benetako zein plastikozko antzararen azpian jarri, kuadrillako ordezkariak lepotik heldu antzarari, eta ea nork tiraldi gehiago egin. Hori izan zen, atzo ere, Lekeitioko (Bizkaia) sanantolinetako egun handiko lehia. 82 bider errepikatu zen eszena hori, beste horrenbeste ontzi edo kuadrillek hartu zutelako parte ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015837 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herria. Gizonezkoen 600 kilo eta 23 urtez azpiko gizonezkoetan eta emakumezkoetan.
Berriozar. 23 urtez azpiko gizonezkoetan eta emakumezkoetan.
Euskal Herria. Gizonezkoen 560 kilo, emakumezkoen 500 eta 540 kilo, eta 600 kilo mistoan.
Ibarra. Gizonezkoen 600 kilo, emakumezkoen 500 kilo eta 600 kilo mistoan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015838 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kazetari-sen pittin bat izanez gero, aise erreparatzen zaio mezuak informatiboki duen indarrari. Uka ezinak ditu interes soziala, politikoa eta kulturala. Baita ekonomikoa ere: hedabide guztiak egon ohi dira berria emateko amorratzen, begi-bistakoa baita albisteak ekartzen duen audientzia: inkesta guztiek azpimarratzen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015839 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaldunen eta frantsesdunen arteko zubi-lana egiten du Radiokultura Internet bidezko irratiak. Ez da ohiko irratia; ez du programazio jarraitua. «Irrati intuitibo bat da. Bisitari bakoitzak aukeratu ahal du zer entzun nahi duen eta zer momentutan», azaldu du Mikel Etxebarria 2005an sortutako irrati elebidunaren koord... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015840 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETB1ek %2ko ikusle kuota izan du 2014an; ETB2k, %9koa Tokitan da 2003. urtea. ETB1ek %6,2ko ikusle kuota zuen orduan -%5,3 eta %5 hurrengo bi urteetan-. Azkeneko lau urteetan, batez besteko berdintsuan da katea, %2ren bueltan. Borobila da 2014ko ehunekoa: %2. Apustua bat izan ala bestea izan, zuzendaritza bat ala beste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015841 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur sartuko dira indarrean Jaurlaritzak harturiko neurri murriztaileak Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak astelehenean aurreratu zituen aisialdiari eragingo dioten neurri murriztaileak, eta gaur sartuko dira indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean. Agindu berriak gaueko aisiald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015842 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txirrindulariak gaur iritsiko dira Vigora, Vueltako irteerara Vueltan parte hartuko duten txirrindulariak gaur iritsiko dira proba abiatuko den hirira, Vigora (Galizia). Euskaltel-Euskadikoak goizean irtengo dira Loiutik, Caisse d'Epargneko nafarrak Iruñetik, arratsaldean, eta Juanma Garate ere ilunabarrean, Hondarribi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015843 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hazkundearen garaian egindako inbertsio okerren galerak estaltzeko, 256 milioi euroko hornidurak egin behar izan zituen iaz Eroskik. Horren ondorioz, 280 milioi galdu zituen, 2013an baino %169 gehiago.
Irabazi operatiboak. Eroskiren negozio arrunta errentagarria da, 90 milioiren etekinak eman baitzituen. Salmentak %2 j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015844 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miarritzen neska bat larri zauritu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegiak ekainaren 26rako deitu du deklaratzera Frantziako atzerri ministroaren etorreraren harira 2018ko abenduaren 19an izandako istiluetan Lola Villabriga zauritu zuen polizia. Miarritzen (Lapurdi) gertatu zen, G7koen goi bileraren prestaketa l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015845 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andreak Tunisian, ez-musulmanekin ezkontzeko libre TUNIS. Tunisiako emakume musulmanek gizon ez-musulmanekin ezkontzeko aukera izango dute. Orain arte, gizonek islamera bihurtu beharra zuten emakume musulmanekin ezkontzeko. Legea jada indarrean sartu da, giza eskubideen aldeko taldeek kanpaina egin ostean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015846 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Adinekoen zentroetako egoiliarren familia ugari biltzen ditu Gipuzkoako Senideak elkarteak, eta ohartarazi du zahar etxe batzuk ez direla betetzen ari foru aldundiak osasun neurriak arintzeko ezarri berri duen protokoloa, eta, beraz, diputazioa «onartzen» ari dela «bere eskumeneko zentroetan oinarrizko eskubi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015847 | BERRIA | Euskadi | noticias | Valentziaren aurka galduta hondoa jo, Pablo Prigioni entrenatzaileak kazetariei amore ematera zihoala adierazi, eta guztia barneratzeko hamar ordu eskasekin Forondako aireportuan aurkeztu beharra zuten atzo goizean Baskoniako jokalariek. Sare sozialetan zabaldutako irudi baten arabera, ezusteko saihesbidea hartu, eta e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015848 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xi Jinpingek aspalditik prestatu du momentu hau. Gutxi falta da. Urriaren 16an hasiko da Pekinen Alderdi Komunistaren 20. Kongresua. Letra handiekin, noski, hemen Alderdiaren bilkurak Txinan gertatzen den guztiaren ardatz bezala tratatzen dira eta. Bilkura bat gerturatzen ari denean, Pekindik kanpora bidaiatzeko kontro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015849 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ondo gordeta dauka Iñigo Iruinek Josu Muguruzak justu gaur 25 urte Madrilgo Alcala hotelean HBko diputatuen kargu hartzeko uneko jarrera aukerez idatzitako orria. Hurrengo egunean ziren kargua hartu eta Espainiako Konstituzioaren zina egitekoak, eta Kongresuko idazpurua zeukan paper batean paratu zituen oharrak Muguruz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015850 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETA prest da armagabetzeko diseinua Jaurlaritzarekin ere partekatzeko ETA prest da armagabetzeko diseinua Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako euskal eragile politiko eta sozialekin partekatzeko. BERRIA egunkarira igorritako agiri batean, erakunde armatuak dei egin die konponbidearen alde daudei, elkarrizketari ekin, g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015851 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tsiprasek troikaren testua baztertu eta "aterabide integrala" eskatu du Alexis Tsipras lehen ministroak Atenasko parlamentuan negoziazioen inguruan esandakoak agerian laga du, beste behin, handia dela Grezia eta troika bereizten dituen amildegia. Jean-Claude Juncker Europako Batzordeak troikaren izenean eman dion itun ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015852 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduak joan den igandeko irudiekin shock egoeran jarraitzen duen bitartean, Felipe VI. erregeak dei egin die estatuaren egiturei «ordena konstituzionala berrezartzera». Kataluniako agintarien «leialtasun falta onartezina» aipatuz, larritasun tonua Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakari neurritsuarenganaino ere iritsi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015853 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osaka, Brady eta Djokovic finalerako sailkatu dira TENISA. Naomi Osakak eta Jennifer Bradyk jokatuko dute bihar Australiako Irekiko finala (09:30). Osakak Serena Williams kanporatu zuen (6-3 eta 6-4), eta Bradyk, Karolina Mutxova (6-4, 3-6 eta 6-4). Novak Djokovic ere finalean da, Aslan Karatsev kanporatuta: 6-3, 6-4 e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015854 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. 2002an motor istripuz hil zen aktorea gogoratuko du Zinemastea jaialdiak, otsailaren 28an, Gasteizko Vital aretoan. Ion Gabellak (Gasteiz, 1968-Zumaia 2002) jaialdiarekin zuen konpromisoa adierazteko aktorearen senideek Gutako Bat saria jasoko dute. Daniel Calparsoro, Karra Elejalde eta Fernando Guillen Cuervor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015855 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berrerabilera bultzatzeko zentroa irekiko dute Tolosan Berrerabilgune deitu diote, eta hondakinak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko lehendabiziko zentroa izango da Gipuzkoan. Tolosako garbigunean kokatu dute, eta gaur inauguratuko dute. Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatua, Ainhoa Ugalde Tolosaldeko M... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015856 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. Asegarce auzitegietan . Enpresak borondatezko hartzekodunen konkurtsoan deklaratu du gizarte segurantzarekin duen zorra negoziatzen jarraitzeko
Enpresak borondatezko hartzekodunen konkurtsoan deklaratu du gizarte segurantzarekin duen zorra negoziatzen jarraitzeko Asegarcek borondatezko hartzekodunen konkurtsoan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015857 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako 700 emakumek abortatu zuten iaz, haiek erabakita. «Abortu bakar bat» izateak prebentzio programen «porrota» adierazten du, Maria Kutzen ustez
Nafarroako 700 emakumek abortatu zuten iaz, haiek erabakita «Abortu bakar bat» izateak prebentzio programen «porrota» adierazten Joan den urtean, Nafarroako 700 emakum... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015858 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txistua, mundurako. Polentzi Gezala txistulariari buruzko biografia liburua idatzi du Joxe Juan Ugalde kazetariak, Lezoko Udalaren laguntzarekin. Etorki dantza taldearekin Parisera joan eta txistuaren doinuak nazioartekotu zituen
Polentzi Gezala txistulariari buruzko biografia liburua idatzi du Joxe Juan Ugalde kazetar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015859 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emadazue euste puntu bat, eta mundua mugitu dut» esan zuen filosofoak palankaren funtzionamendua azaltze aldera. Hau da, indar txiki batekin, hura ondo baliatuta, nola lor daitekeen gauzarik handiena egitea.
Palanka ugari asmatu eta erabili dituzte kataluniarrek azken urteetan abiatu duten prozesu subiranista mugitzeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015860 | BERRIA | Euskadi | noticias | Helegitea jarri diote Usansolo banatzeko erabakiari Zaputzaldia urtearen amaieran iritsi zaie Usansoloko herritarrei: Espainiako Estatuaren Abokatutzak helegitea jarri dio Usansoloren bereizketari EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean. Haren ustez, Usansolok ez du betetzen Espainiako Tokiko Erregimenaren Oinarrien Legea; h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015861 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Aaron Jacksonek azken hiru partidatan sartu dituen hirukoak. Hamar sartu, eta 11 jaurti. Barneraketetan eta trantsizioan ona zela jakina zen, baina hirukoetan portzentaje bikain hori lortzen badu, ligako jokalari onenetakoa bihurtuko da. Bederatzi metrotik saskiratu zuen azkeneakoa Lagun Aroren aurka. Zortea izan zue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015862 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskadin Kataluniak duen ingurumenerako zerga-sistema izan bagenu, PNVk ez zuen fribolizatuko «circo de las basuras de Bildu» esanarekin, ezta Iosu Madariagak ere « ensoñación » aipatzean « circo » horren nagusiek aurrera eraman nahi duten programarekin. Bizkaiko Aldundia ere larrituko zen benetan zerga-sistema horren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015863 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamazortzi hileko zigorra jarri diote Costumerori, senar ohia grabatzeagatik BILBO. Barakaldoko (Bizkaia) epaitegi batek hamazortzi hilabeteko zigorra jarri dio Irune Costumerori. Bizkaiko Aldundiko lau langile salatu zituen emakume horrek, GAS guraso alienazioaren sindrome faltsua erabiliz alabaren zaintza kendu ziote... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015864 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alain Prosten eta Sebastian Vettelen marka berdindu du Lewis Hamiltonek aurten Munduko 1 Formula Txapelketa irabazita. Launa titulu dituzte hiru gidari horiek, baina ezin dira alderatu bata bestearekin. Prostek zortzi urteren buruan lortu zituen. Vettelek, ordea, lau urtez jarraian. Hamiltonek Prosten erara lortu ditu,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015865 | BERRIA | Euskadi | noticias | «2014ko irailaren 18an, goizeko zazpietatik gaueko hamarretara, Eskoziako herritarrak erabateko botere subiranoaren jabe izango dira. Haiek erabaki beharko dute hari eutsi nahi dioten edo uko egin nahi dioten gutxiengo izaten jarraitzeko, betirako hauskor eta botererik gabe». Horrela deskribatu zuen Jim Sillars politik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015866 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lizartzan, zortzi urte igaro dituzte udalaren jabe kanpotarrak zirela. Ezker abertzalea nagusi izan da Gipuzkoako herri txiki horretan: legez kanporatzeen aurretik, ezker abertzaleak gobernatu izan du beti, eta, orain ere, Bilduk du aginte makila. 2003ko eta 2007ko udal hauteskundeetan ere ezker abertzalearen zerrendak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015867 | BERRIA | Euskadi | noticias | PAI eredua aztertu eta zuzenketak datorren ikasturtean egingo direla azaldu du Mendozak
PAI Ingelesa Ikasteko Programaren kontra gogor mintzatu da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendoza, ikasturte berriaren aurkezpenean. Haren ustez, UPNren gobernuak ez zuen egitasmo hura ezarri irizpide pedagogik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015868 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erosi aurretik konparatu. Produktu bat erosi aurretik, prezioak konparatzen dituzten webguneak bisita daitezke
Produktu bat erosi aurretik, prezioak konparatzen dituzten webguneak Aurreko astean Internet bidez erosketak nola egin azaldu zen; gaiari jarraituz, gaur, erosketak egin aurretik produktu horri buruz informazi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015869 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresua amaitu da. Herrialdearen garapen ekonomikoa bermatzeko asmoz iraultzaz geroztik (1959) abiarazitako erreforma sakonenak babestea onartu du alderdiaren organo gorenak, eta, horrekin batera, plana gauzatuko duen zuzendaritza politikoa izendatu du. Raul Castro herrialdeko egungo p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015870 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzak migrazio arloko eskumenak eskatu dizkio Madrili Espainiako Gobernuko Migrazioen Estatu Idazkaritzak erabaki du nazioarteko babeserako harrera zentro bat jarriko duela Gasteizen, Arana klinikaren eraikin zaharrean. Horren inguruan mintzatu zen atzo Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015871 | BERRIA | Euskadi | noticias | Porto. Fabiano; Danilo, Maicon, M. Indi, Sandro; H. Herrera, Casemiro (Quaresma, 70. min.), Quintero (Neves, 64. min); Tello (Torres, 81. min.), Brahimi eta Jackson Martinez.
Athletic. Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balentziaga; San Jose (San Jose, 46. min.), Iturraspe, Mikel Rico (Gurpegi, 73. min); Guillermo, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015872 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rock psikodeliko eta esperimentala da Mugstar taldearen estiloa. Liverpooldik (Ingalaterra) etorri dira, eta, gaur, 22:30etik aurrera, Azkoitian egingo dute kontzertua, Matadeixen, Europako itzuliaren barruan.
Rock gogor eta ilunetik abiatzen dira euren kontzertuak, baina euren abesti bildumak denetarik jasotzen du, ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015873 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urte eta erdi barru Etxe Zuriko maizterra izateari utziko dio Barack Obamak, eta, presidente guztien antzera, hasia da atzean utziko duen legatuan pentsatzen. AEBetako lehen presidente beltza izateaz gain, izango ditu oroitua izateko beste arrazoi batzuk. Kargua hartu zuenean sortutako ilusioa itzaltzen joan da denbora... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015874 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olaberriko baserri baten enkantea gelditu egin dute, aldeak entzun arte «Lortu dugu, lortu dugu» oihu artean atera zen Javier Berasategi Tolosako (Gipuzkoa) epaitegietatik. Bertako epaileak behin-behinean gelditu zuen, atzo, Olaberriko Aranguren Txiki baserriaren enkantea, non Berasategi anai-arrebak bizi baitira. Enka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015875 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kulturari lotutako definizio oro ideologikoa da, politikoa. Euskararen diglosiaren auzia politikoa da, gure kulturaren iraupenaren auzia politikoa den moduan. Botereak beren-beregi, tentuz -banaka- pentsatu ditu herritarrok axolagabekeriaz egunerokotasunean erabiltzen ditugun kulturari lotutako hitzok, errealitatea nat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015876 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egiten ari diren sasoiaz «harro» dago Javi Martinez ATHLETIC. Javi Martinezek argi du: Athletic denboraldi bikaina ari da egiten. «Harro nago egiten ari garen sasoiaz. Ez da kasualitatea una hauetan sailkapenean bosgarren izatea». Erdilariak, hala ere, gaineratu zuen garrantzitsuena egungo postuari eustea dela. Bestald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015877 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sexuak bereizita diharduten eskolei laguntzen segitzea onartu dute Aralarren ekimenez, Eusko Jaurlaritzari ikasleak sexuen arabera banatzen dituzten eskolekin itunik ez sinatzeko eta egun dauden itunak ez berritzeko eskatzeko proposamena bozkatu zuten atzo Eusko Legebiltzarrean, baina ez zuten onartu. Diru publikoa jas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015878 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sinpletasuna da zailena, sinple eta eder sortzea»
Elkarrekin hogei urte egin ostean, Alos Quartet taldeko kideak dio «inoizko momenturik ederrenean» daudela. 'Lau' disko berria plazaratu dute; gaur aurkeztuko dute, Getxofolk jaialdian.
«Indarrez eta ilusioz beteta» daudela dio Xabier Zeberiok, eta antzematen zaio hitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015879 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zugaztietak eztabaida piztu du Eusko Legebiltzarrean Zugaztietako Bizilagun Elkarteak (Trapagaran, Bizkaia) Eusko Legebiltzarreko eztabaida berotu du. Auzoko egoeraren berri emateko agerraldia egin zuten atzo, Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordean, eta 2009an auzora bizitzera joan zen ijito familiaren aur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015880 | BERRIA | Euskadi | noticias | Buruko gaitzak artatzeko planerako ekintzak Nafarroan.
• Nafarroako Gobernuak plan estrategiko bat aurkeztu du buruko gaitzak dituzten pertsonen arta koordinatzeko. Sei ardatzen inguruan antolatuko dute plana, eta 335 ekimen antolatuko dituzte horren inguruan. Prebentziora bideratua egongo dira planaren inguruko hainba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015881 | BERRIA | Euskadi | noticias | Telesailekiko sentitzen dudan pasio aseezinaren erantzuleak zeintzuk izan diren azaltzeko gogoz esnatu naiz gaur. Neurrian, baina telebistari nahiko itsatsia hazi den haurra izan naizela aitortuko dizut: Dragoi Bola , Parker Lewis , Alf , Punky Brewster , Family Matters , Prince of Bel-Air , V , Saved by the Bell ... 8... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015882 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lointek Gernika Bizkaiak laugarren partida irabazi du jarraian (77-88) SASKIBALOIA. Lointek Gernikak 77-88 irabazi zuen atzo Quesos El Pastorren pistan, eta laugarren postura igo da gaurko emaitzen zain. Gernikako taldeak jarraian lorturiko laugarren garaipena da. Araskik eta IDK Gipuzkoak, berriz, gaur jokatuko dute. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015883 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkenaldian dezentetan tokatu zait gai honen bueltan jardutea. Eskerrak, hartara duela urte batzuk esandakoak kontraesateko aukera izan dut eta. Hemerotekan bilatuz gero, ziur topatuko duzuela nire ahotik «emakume izateagatik ez naiz inoiz baztertua sentitu» edo «ez daukat neure burua feministatzat; beste borroka batzu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015884 | BERRIA | Euskadi | noticias | 40.000 milioiko doikuntza prestatzen ari da Italia ERROMA. Ekaina amaitu aurretik, Silvio Berlusconiren gobernuak gastua 40.000 milioi euro gutxitzeko plana onartuko du, Il Sole 24 Ore eta La Stampa egunkariek diotenez. Neurri horiekin merkatuak lasaitu nahi ditu Erromako gobernuak, bere zor publikoaren gaineko presioa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015885 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilduren zerrendak inpugnatuko dituen argitzeko eskatu dio Urkulluk Espainiako Gobernuari
Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak Espainiako Gobernuari eskatu dio jendaurrean argitu dezala PPrekin akordiorik baduen Bilduren hauteskunde zerrenda guztiak inpugnatzeko.
Atzo Federico Trillo PPko Aska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015886 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ukrainarako laguntza onartu du AEBetako Ordezkarien Ganberak Ibilbide luzearen ondoren, AEB Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberak -Alderdi Errepublikanoak du gehiengoa- onartu egin ditu, azkenean, Ukrainara, Israelera eta Taiwanera bideratutako laguntza ekonomikoak: 57.000 milioi euro jasoko ditu Kievek, 12... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015887 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJ Eusko Jaurlaritzara itzultzea jarri du helburu Urkulluk EAJren nazio batzarrean Iñigo Urkullu hautatu zuten atzo EBBko presidente beste lau urterako. BECen egin du batzarra EAJk eta hurrengo lau urtetarako lan ildoak finkatu ditu. Horien artean Urkulluk helburutzat jarri du Eusko Jaurlaritzara itzultzea.
"Euskadik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015888 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontserbadore batek zuzenduko du Txekiako gobernu berria Kontserbadorea izango da Txekiako presidente Vaclav Klausek osatu berri duen Gobernua. Mirek Topolanek aukeratu du Klausek lehen ministro kargua betetzeko. Exekutiboa lanean hasiko bada, ordea, Legebiltzarrak berretsi behar du hilabeteko epean. Arazoa da Gobernua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015889 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi lagun hil dituzte tamilek Sri Lankan. Armadak LTTEko gerrillariek hartutako hiri bateko azken gotorlekua inguratu du
Armadak LTTEko gerrillariek hartutako hiri bateko azken gotorlekua LTTE Herri Tamilaren Askapenerako Tigreen bi hegazkinek Sri Lankako Kolonbo hiriari eraso egin zioten atzo. Janak Nanayakkara aireko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015890 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olarra Guridiri mila urteko espetxe zigorra ezarri diote MADRIL. Auzitegi Nazionalak mila urteko espetxe zigorra ezarri dio Juan Antonio Olarra Guridiri, Juan Junquera Polizia Zientifikoko idazkariordearen aurkako erasoa agintzeagatik. 95 hilketa saio egitea egotzi dio auzitegiak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015891 | BERRIA | Euskadi | noticias | Soilik euskaraz idatzita zegoelako bota du atzera Eusko Legebiltzarreko Mahaiak lege proposamen bat. Testuak unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako hizkuntzak zituen ardatz, baina, euskara hutsez idatzita zegoenez, ez dute onartu ere egin. PSEk eta PPk bat egin dute EH Bilduk aurkeztutako proposamena baztertzeko. E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015892 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baionak Nevers hartuko du etzi, igotzeko lehen kanporaketan Baionak etzi jokatuko du Top 14rako igoera faseko lehen kanporaketa, Jean Daugerren, Neversen aurka (20:45). Xuri-urdinek hirugarren postuan bukatu dute PRO D2an, eta lehen kanporaketa etxean jokatzeko eskubidea dute, seigarrenaren aurka. Irabazleak, finalerdi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015893 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lurzoruaren klausularen interesei loturiko kaleratzeak handitu direla salatu dute
DONOSTIA. Lurzoruaren klausulak ezarritako interesak ezin ordainduta, haren etxetik kaleratu nahi zuen Targobankek Elizabet Ibarra. Atzo Donostian egindako elkarretaratzean, Kaleratzeak Stop plataformak salatu zuen gero eta gehiago direla... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015894 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarren agintaldirako 27en babesa jaso du Durao Barrosok. Europako Batzordeko presidentearen izendapena berretsi behar du Europako Parlamentuak
Bigarren agintaldirako 27en babesa jaso du Durao Barrosok Europako Batzordeko presidentearen izendapena berretsi behar du Europako Kontseiluak aho batezko babesa eman dio Jose... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015895 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau partidako zigorra jarri diote Vincent Etxeto Baionako entrenatzaileari ERRUGBIA. Vincent Etxetok ezingo ditu Baionaren partidak zuzendu hilabetez. Ligaren diziplina batzordeak lau partidako zigorra jarri zion atzo Miarritzeren aurkako partidan epaileen aldagelara joateagatik, eta epaileen aurrean «jarrera desegokia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015896 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urteotako bi pilotari onenak dira. Buruz buruko finala jokatu zuten, baita San Fermin torneoko lau t'erdikoa ere. Gaur, San Fermin torneoko binakako finala ere jokatuko dute, Labriten, 17:00etan. Juan Martinez de Irujok Abel Barriola izango du bikote, eta Aimar Olaizolak Mikel Beroiz.
Txapelketako ligaxkan bi bikoteek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015897 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Eskubide guztien" aldeko manifestazio nazionala izango da hilaren 13an Donostian, Eleak-ek deituta
Euskal Herria Libre eta Legala. Eskubide guztiak guztientzat lelopean manifestazio nazionala antolatu du Eleak mugimenduak abuztuaren 13rako. Donostian izango da.
"Epaiketa politikoak" salatu nahi ditu Eleak-ek martxa ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015898 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liburu salmentaren merkatua (eta literaturarena, oro har) inoiz baino lehiakorrago eta eraginkorrago bihurtzen ari den honetan, Asier Sarasolak Poems everybody, poems! lana ezagutarazi du batBada proiektuaren barruan. Eta lehenik, batBada proiektuaz hitz egin dezagun, Sarasolaren lana bere testuinguruan kokatzeko.
Orer... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015899 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako Kursaaleko Urumea terrazan Zurriola Kultura Irekia egiten ari dira aste osoan, 12:00etatik 02:00etara. Hamabi postu jarri dituzte, munduko kultura ezberdinetako janari eta edariekin: krepe denda bretainiarra, taberna galiziarra, taberna brasildarra, janari thailandiarra, taberna turkiarra eta beste hainbeste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015900 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskalerria Irratiak eskatu du epaileen hitza betetzeko Nafarroan legealdia amaitzera doa, eta argitzeko dago oraindik irrati lizentzien afera. Urte bat pasatu da Espainiako Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuari adjudikazioko bigarren fasea errepikatzeko agindu zionetik. Baina UPNren gobernua isilik da. Mikel Bujanda ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015901 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Batzuetan zaila da erabakiak hartzea, baina beti esan ohi dut egin dezakegun onena dela gure bihotzak eskatzen digunari jarraitzea, eta pauuso hau ematea eskatzen dit nireak». Nogen musika taldeko Eider Saez abeslariarenak dira hitzak, musika bandaren sare sozialetan idatziak. Luzamenduetan ibili gabe bota die mezua z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015902 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egia esan, ez dut gogoan noiz ikusi nuen Antton lehendabizikoz. Izan liteke liburu baten aurkezpena egindako egun batean elkar ezagutu izana. Handia ikusi nuen gizona, handi. Bere irudiek urteak zeramatzaten nire barruan zirrara sortzen, ibilbide ederra egindako artista handia baita Antton. Horrelakoetan beti sortzen z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015903 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako Udalak erabaki du hurrengo urtean zezenketarik ez egitea; ez du berrituko kontratua Chopera enpresarekinIruñeko Udala ez dago ados erabakiarekin; zezenak sanferminen ardatz direla esan du
Hautsak bainoago, zezen plazetako hondarrak harrotu ditu Donostiako Udalak hartutako erabakiak: zezenek ez dute Illunbeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015904 | BERRIA | Euskadi | noticias | Basquevoltek espero du bere bateriak auto elektrikoetan egongo direla 2028rako Bere garaian, ezerezean geratu zen proiektu handinahi bat izan zen Miñaoko Arabako Parke Teknologikoaren Albert Einstein kaleko 35 zenbakiko eraikina; orain, berriz, espektatiba onak dituen proiektu handinahi baten egoitza bihurtu da. Izan e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015905 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Herri kirol peto-petoa herriko sustraia duena da, herritarrek egiten zutena»
Gaztetatik aritu da Bengoa hamaika saltsatan sartuta, eta oraindik ere bide horretan jarraitzen du, hala nola herri kirolak bultzatzen. Haren ustez, euskal erroak dituen horren alde egin beharra dago, kanpoko beste inork ez baitu egingo.
Elos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015906 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arrakala dokumentalak heteroarautik kanpo kokatzen diren 15 lagunen esperientziak biltzen ditu. Desira aukerek, identitateek, elkarbizitza ereduek eta sexu-genero sistemak norberaren bizitzan duten eragina azaleratu nahi izan dute Topatu.info -k eta Bilgune Feministak elkarlanean osatutako proiektuan. Ostiralean aurkez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015907 | BERRIA | Euskadi | noticias | Florida mendebaldean, «Bibliaren eskualdea» deitzen duten eremu geografiko eta soziologiko horren bihotzean gertatu zen. Maiatzean. Rock izarrek bezala, Trumpek badaki jarraitzaileak estasiraino berotzen. Lehen, Mexikoko mugako harresia izaten zen arrakasten zerrendaren topean. Milaka eskuindar zuri saltoka eta burua a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015908 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Azkenaldian erabiltzen ditugun pilota ilun horiek ez dira onak eskuentzat»
2014a urte bikaina izan zen Rezustarentzat. Aurtengoa, aldiz, pattal hasi du, eskuko arazoen erruz. Binakako txapelketan ari da, Retegirekin, eta bi puntu dituzte bakarrik. Gaur erabakiko du igandean jokatuko duen.
Goizean pixka bat aritu da pi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015909 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAIONA. 8 Probintziak elkarteak egiten duen 8 Herrialdeak Zuzenean saioaren 10. urteurrena ospatuko dute gaur Baionako Glaineko elkarteen etxean (20:00). Iparraldeko Euskal Irratien partaidetzarekin egiten dute saioa hilean behin, euskal diasporako lagunei ahotsa emanez. Gaurko saioa Benoit Etxeberrik, Robert Axeritoga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015910 | BERRIA | Euskadi | noticias | A/H1N1erako txertoa jartzeari uko egin diote 360.000 lagunek EAEn. Jaurlaritzaren txertaketa kanpainak jarraitu egingo du; txertatzera deitutako herritarren laurden bat bakarrik joan da oraindik OMEren jokabidea txalotu egin du Bengoak, arazorik izan bada, isolatua izan dela esanez
A/H1N1erako txertoa jartzeari uko egi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015911 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enplegu publikoaren legegaia onartu du Jaurlaritzak; 2016an onartzea espero du GASTEIZ. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 110.000 langile publikoren lan baldintzak zehazten dituen Enplegu Publikoaren Legearen proiektua onartu du Jaurlaritzak, eta Eusko Legebiltzarrera igorri du. Josu Erkoreka bozeramailearen arabera, 20... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015912 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fleuryko espetxean 'mitardean' daude 30 euskal preso igandeaz geroztik Fleuryko espetxean dauden 30 euskal preso mitardean daude, zigor ziegatan, Gotzon Alcalde presoak aurreko astean jaso zuen erasoagatik protesta egiteagatik. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, D5 moduloko euskal presoek patio blokeatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015913 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Uberto Pasolini. Aktoreak: James Norton, Daniel Lamont, Eileen O'Higgins, Chris Corrigan. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2021. Iraupena: 96 min. Generoa: Drama familiarra.
John 35 urteko kristal garbitzailea da, eta Michael lau urteko semea zaintzea du egitekorik behinena, amak umea abandonatu zuenez ge... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015914 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eibarrek Espanyol hartuz bukatuko du gaur lehen itzulia Eibarrek hirugarren garaipena segidan lortu nahi du gaur ligan, eta, horretarako, Espanyoli irabazi beharko dio Ipuruan (18:15). Lehen itzuliko azken partida izango da. Sporting eta Betis azpiratu dituzte armaginek azkeneko bi neurketetan, nagusitasunez gainera, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015915 | BERRIA | Euskadi | noticias | Protestak isiltzeko laguntza bidali dio Iranek Siriari The Washington Post AEBetako egunkariak gaur argitaratu duenez, protestak ixiltzeko laguntza bidali dio Iranek Siriari. Zehazki, Iraultza Guardiako hainbat kide joan omen dira Siriara, eta eurekin batera, armak, manifestazioak sakabanatzeko materiala, entzuketak eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015916 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako Batasunean sartzeko hautagaitza erretiratu du Islandiak Erabakia Europako Batasunari jakinarazi dio jada gobernuak, Europako Batzordeari eta egun konfederazioaren presidentetza duen herrialdeari -Letoniari- igorritako gutun baten bidez.
Independentziaren Alderdiak irabazi zituen bozak Islandiako Legebiltzarrer... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015917 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sindikatuek diote baldintzak negoziatu ezean ez direla itzuliko eskolara Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzo iragarri zuen osasun egoerak aukera emanez gero zenbait mailatako ikasleak ikasgelara itzultzen hasiko direla maiatzaren 18an. Jaurlaritzaren asmoekin oso kritiko agertu dira sindikatuak, eta gaur erantzun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015918 | BERRIA | Euskadi | noticias | M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. ALDERDIEN BALORAZIOAK. Raxoi: «Espainiako interes orokorrak defendatuko ditut». PP Inoiz baino boto gehiago lortu eta igoera handiena izan dutenak izan direla adierazi du Raxoik
Raxoi: «Espainiako interes orokorrak defendatuko ditut»
PP Inoiz baino boto gehiago lortu et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015919 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2012ko hauteskundeei begira abertzaleen batasuna bilatzearen alde agertu da Koldo Amezketa EAkoa
Koldo Amezketa Nafarroako Eusko Alkartasunako zuzendaritzako kidea datorren urteko Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeei begira indar abertzaleen batasunaren bidea bilatzearen alde agertu da gaur, eta Aralar eta EAJ ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015920 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ia-ia», baina oraindik ez dute akordioa guztiz itxi. Astelehenean hasi zituzten zazpi mahai sektorialetako negoziazioak PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak. Atzo, zazpi gai horietako puntu nagusiak hitzartu zituzten. Geroa Baiko Koldo Martinezen arabera, iragan legealdian izandako desadostasunetako batzuk errep... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015921 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Atzo goizean pertsona baten gorpua agertu zen Donostiako Ondarreta hondartzan. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 22 urteko australiar bat da hilda agertu zen hori. Loretopean agertu zen hilotza, Kontxa eta Ondarreta hondartzak banatzen dituen lurmuturrean. Donostiako Udaltzaingoa hasia da zer gertatu den i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015922 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKO JAURLARIZTAREN ESTATUTU PROPOSAMENA Auzitegi Nagusiak atzera bota du Manos Limpias taldearen eskaera . Eusko Jaurlaritzak Ibarretxeren Plana onartuz hartutako erabakia baliogabetzeko eskatu zuen
Auzitegi Nagusiak atzera bota du Manos Limpias taldearen eskaera Eusko Jaurlaritzak Ibarretxeren Plana onartuz hartutak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015923 | BERRIA | Euskadi | noticias | GPS-A. Musikaren munduan sartuz . Kantuketan musika zikloak adin guztientzako ekimenak antolatuko ditu hiru egunetarako
Kantuketan musika zikloak adin guztientzako ekimenak antolatuko ditu Ostegunetik larunbatera bitartean, Kantuketan musika zikloa izango da Getxon. Udal Euskara Zerbitzuak eta Kultur Etxeak antolatuta,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015924 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epailea. Gonzalez Gonzalez. Txartel horiak: Betiseko Sergio Leoni eta Bartrari. Bestelakoak. 40.288 ikusle Benito Villamarin futbol estadioan.
Ez aurrerako eta ez atzerako. Bere horretan egonkortuta jarraitzeko besterik ez zion balio puntuak atzo Realari, Betisen zelaian. Aspaldiko dinamika txarra amaitzeko helburuarek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015925 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Sandra Montero. Lehen saria, 'Remember Me' lanagatik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015926 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lopezek EAJri esan dio esparru politiko berriak ez duela lehentasuna. Lehendakaria Galiziako presidentearekin bildu da Leioan, goizean, eta Generalitatekoarekin Bartzelonan, arrastian
Lopezek EAJri esan dio esparru politiko berriak ez duela lehentasuna Lehendakaria Galiziako presidentearekin bildu da Leioan, goizean, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015927 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sopuertan eskola publikoa aldarri duten sendiek onetsi dute haurrak Zallara joatea
Herrian Lehen Hezkuntzako umeek eskola publikoan aritzeko era izatea; horixe da Sopuertako (Bizkaia) hainbat familiak asteotan izan duten aldarria, eta ase gabe laga dute protesta. Bihar Zallako eskola publikora eramango dituzte haurrak.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015928 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez dugu negoziatuko erresistentziarako eskubidea»
Al-Fatahen eta Hamasen arteko bileretatik aterako den gobernuak ez duela zertan armak entregatu uste du Khaledek, «Israelek Palestina okupatuta baitauka oraindik».
Palestinarren kausak markak utzi dizkio gorputzean Leila Khaledi (Haifa, 1944). Ahotsa hainbestetan sutu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015929 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datozen bost urteotan etxea galduko dutenak Espainiako Estatuan.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren txosten baten arabera, datozen bost urteotan 350.000 familiak euren etxea utzi beharko dute krisiaren eraginez egindako hipoteka egikaritzen ondorioz. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015930 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Izan patriota, dimititu ezazu Espainiaren mesedetan»
«[Rajoyri] Espainiarentzako faktore desegonkortzaile bat zara. Erakuts ezazu dimititzeko ausardia. Izan patriota. Eman ezazu dimisioa, Espainiaren mesedetan». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015931 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, indarkeria matxista egotzita Ertzaintzak jakinarazi du 41 urteko gizonezko bat atxilotu duela Gasteizen, indarkeria matxista egotzita. Biktimak Ertzaintzari jakinarazi zion gizonak indarrez atxiki zuela lonja batean zenbait orduz, eta han eraso egin ziola. Handik gutxira, Ertzaintzak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015932 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIKLO-KROSA. Ez dago Egoitz Murgoitiori (Hirumet) aurre egingo dionik. Euskal egutegian jokatutako lehen lau probetan egin bezala, Abadiñokoak irabazi zuen atzo Itsasondon (Gipuzkoa), Aitor Hernandez (Orbea) eta Aketza Peñaren aurretik (Garribikes). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0015933 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legebiltzarrak Elizari eskatu dio jabetzan dituen etxe hutsak «behardunei» uzteko
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrak Eliza katolikoari eskatu dio jabetzan dituen etxebizitza hutsak administrazioaren esku uzteko, «babesgabeenen beharrak asetzeko». Bereziki, donazio eta jaraunspen bidez jasotako etxeei egin die erreferentzia ... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.