id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0018134
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako sor-markak historikotzat jo du aurtengo mahats bilketa Ohi baino lehenago ekin zion mahatsak biltzeari, eta ohi baino fruitu emankorragoak lortuta amaitu du bilketa Nafarroako sor-markak. Hasiera batean 77 milioi kilo mahats inguru batzea espero bazuen ere, aurreikuspenak gainditu, eta orotara, 84 milioi kil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018135
BERRIA
Euskadi
noticias
Oposizioarekin lotura izatea egotzita, Jafar Panahi atxilotu dute Iranen. Zinema zuzendariaren hainbat film zentsuratu dituzte Iranen, Gobernuaren aurkako kritika egiteagatik Oposizioarekin lotura izatea egotzita, Jafar Panahi atxilotu dute Zinema zuzendariaren hainbat film zentsuratu dituzte Iranen, Irango poliziak Ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018136
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute Villabonan emakumezko bat atxikitzeagatik Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu du, Villabonako (Gipuzkoa) baserri batean emakume bat bere borondatearen kontra atxikitzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo jakinarazi zuenez. Gizonak bere haurra zaintzeko kontratatu zuen emakumea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018137
BERRIA
Euskadi
noticias
Senpere (Lapurdi). Igande honetan jokatuko da Senpere Trail lasterketa (08:30). Ibilbidea hamasei kilometrokoa izango da, eta 800 metroko desnibel positibokoa. Informazio gehiago: Gipuzkoako Eskolarteko Jokoen ibilaldi neurtuak. Igande honetan jokatuko dira. Irunen, Hernanin, Azpeitian, Arrasaten eta Ataunen. Informazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018138
BERRIA
Euskadi
noticias
Fijin estatu kolpea eman du armadak, «tentsio etnikoak saiheste aldera». Bainimarama komandanteak asteak zeramatzan Qarase lehen ministroaren gobernua kenduko zuela mehatxatzen Fijin estatu kolpea eman du armadak, «tentsio etnikoak saiheste aldera» Bainimarama komandanteak asteak zeramatzan Qarase lehen ministroaren As...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018139
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Encondings marrazki bizidunak Youtuben jartzen ari da Gazteek Interneten eduki gehiago euskaraz ikusteko aukera izan dezaten, Euskal Encodings egitasmoak kanal bat sortu du Youtuben. «Plataformak berak baimentzen digun erritmoan hasi gara bertan edukiak jartzen, gehienez hamabost bideo egunean», azaldu dute egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018140
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA. Joan zen ostiralean Everesten izandako ezbehar larriak ondorioak izan ditu -gutxienez hamahiru xerpa hil ziren elur-jausi baten ondorioz-. Hala, une hauetan munduko mendi altuenean (8.848 metro) dauden 31 espedizioak geldirik daude, zer egin erabakitzen. Hainbat xerpak jada iragarri dute gutxienez astebeteko et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018141
BERRIA
Euskadi
noticias
Mmantso-mantso doa 2013a pasillotik, zaratarik egin gabe, zapatak eskuan hartuta eta atea ezin aurkituta. Eta urte berria ere, lotsatuta edo oilotuta, isil-isilik dago. Antza, amaitu dira iraganeko ongietorri arranditsu eta lisergikoak. Ia-ia urteko bilduma zerrendatzeko tentazio saihetsezina izateko gogo handirik ere ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018142
BERRIA
Euskadi
noticias
ZIKLO-KROSA. Aitor Hernandez (Specialized-Garma) 28. izan zen herenegun Namurren, eta Javier Ruiz de Larrinaga (MMT-Spiuk) 31. Biek lan duina egin zuten Munduko Kopako proba gogorrenetako batean. Egoitz Murgoitiok (Hirumet-Orbea), min hartuta, ez zuen parte hartu. Biek ala biek 26an izango dute hurrengo hitzordua, Zold...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018143
BERRIA
Euskadi
noticias
Italiako erreskate taldeek beste 446 pertsona atera dituzte Mediterraneotik ERROMA. Italiako kostako guardiak 446 pertsona zeramatzan ontzi bat atxiki zuen atzo Calabriako kostatik gertu. Legez kanpoko migratzaileak Greziatik abiatu ziren Italiara, igandean beste ontzi bat hondoratu zen lekutik gertu. Hark 800 lagun ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018144
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko urriaren 30ean ireki zuten Bilboko Guggenheim museoan Afrikako diseinu garaikidearen inguruko erakusketa. Orduz geroztik, 200.000 lagunek baino gehiagok ikusi dute erakusketa lau hilabeteotan. Denera 120 sortzaileren lanak daude ikusgai.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018145
BERRIA
Euskadi
noticias
Klima aldaketaren aurkako ekitaldirik garrantzitsuena, Nazio Batuen Erakundeko klima aldaketari buruzko aldeen 26. konferentzia (COP26), bertan behera utzi dute Erresuma Batuko eta Italiako gobernuek eta Klima Aldaketari Buruzko NBEren Esparru Konbentzioak (UNFCCC), koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz. Bilera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018146
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek onartu du kokaguneak ez zabaltzeko konpromisoa urratu duela. Zisjordaniako 29 kokagunetan eraikitzen jarraitzen dutela onartu du Defentsa ministrordeak Israelek onartu du kokaguneak ez zabaltzeko konpromisoa urratu duela Zisjordaniako 29 kokagunetan eraikitzen jarraitzen dutela onartu du AEB Ameriketako Estatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018147
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Legebiltzarrerako bozen bigarren itzuliaren jarraipena egingo du bihar BERRIA.INFOk. Hautesbarrutietako nahiz herrietako emaitzak ez ezik, Ipar Euskal Herriko albisteak eta emaitzen balorazioak ere bilduko ditu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018148
BERRIA
Euskadi
noticias
Zerbait ondo egiten ari gara zapaldu nahi bagaituzte. Euskaradunoi, euskaldunoi, euskal herritarroi. Ez da Euskal Autonomia Erkidegoko telebista kateak aurrerantzean ezingo direla Nafarroan ikusi, baizik eta, ETB ikusteko eskubidea ukatu diela Rajoyren gobernuak Nafarroan telebista ikusten dutenei. UPNren botere beston...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018149
BERRIA
Euskadi
noticias
SEUL. AEBetako presidente Donald Trump gustura agertu da Hego Koreak «milaka milioi dolarreko inbertsioa» egingo duelako AEBetako armetan. Seuldik adierazi du hori Trumpek, Hego Koreako presidente Moon Jae-Inekin bildu ostean. Japoniatik igarota, Asiako biran egin duen bigarren geldialdia izan da. Ipar Korea eta erlazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018150
BERRIA
Euskadi
noticias
Klase kontzientzia rock bihurtzen hasi ziren Coyne anaiak 1985. urtean. Berandu ibili ziren punkaren uhina hartzeko, eta goizegi rock alternatiboaren leherketaren ufadaz baliatzeko. Horregatik agian, jarraitzen dute euren izaerari fidel, boladaz bolada, klasiko bihurtuta. Gasteizen aritu ziren atzo. Gaur, Donostian jok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018151
BERRIA
Euskadi
noticias
Epailea. Martinez Munuera. Txartel horiak: Celtako Cabrali, Diazi eta Radojari; eta Realeko Yuriri eta Aritz Elustondori. Bestelakoak. 18.000 ikusle inguru Balaidosen. Oker abiatu zuen astea Realak, eta ez du askoz hobeto bukatuko. Ez horixe. Carlos Velaren afera emaitza onengatik ez baita isilduko. Izan ere, txuri-urd...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018152
BERRIA
Euskadi
noticias
Manuel nekazari mexikarra da. Tzeltzal herri indigenatik dator eta castilla hizkuntza -gaztelera hizkuntza izendatzeko duten terminoa- ez du batere ondo hitz egiten. Oso gaztea da, 22 urte ditu. Eta Chiapasen bizi da. 2020ko abenduaren 4an, Manuel legez kanpo atxilotu zuten herritar armatuek. Egun batez torturatu ondor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018153
BERRIA
Euskadi
noticias
Sketch- a azkar egindako marrazki librea da, normalean bukatu gabe dagoena. Zirriborro bat. Terminoa lan grafikoari aplikatzen zaio gehienetan. Elkar argitaletxeak sketch lehiaketa antolatu du gaur, Iruñean. 9:30ean hasiko da, Leire kaleko Elkar dendan. Bertan banatuko dituzte koadernoak eta arkatzak, Iruñeko mapa bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018154
BERRIA
Euskadi
noticias
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA. Zazpi urteko kartzela zigorra neska-lagun ohiari labankadak emateagatik Zazpi urteko kartzela zigorra neska-lagun ohiari labankadak emateagatik Gipuzkoako Auzitegiak zazpi urteko kartzela zigorra jarri dio Urretxuko (Gipuzkoa) gizon bati, 2001eko azaroan 19 urteko neska-lagun ohiari lau la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018155
BERRIA
Euskadi
noticias
Generoaren, sexualitatearen eta berdintasunaren inguruan hamaika gai. Hamaika ahots eta hamaika ertz eskaini ditu joan den denboraldian Hamaika Telebistako IDEMtitateak saioak. Astero gai bat, bizpahiru ahots. Astero generoari begirada, ikuspuntu feminista batetik. Nagore Uriarte kazetariak (Bilbo, 1985) zuzendu du pro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018156
BERRIA
Euskadi
noticias
Mathieu Van der Poel lehiara itzuliko da gaur Koksijden, Munduko Kopako proban ZIKLO-KROSA. Munduko Kopako hirugarren proba jokatuko dute gaur Koksijden (Flandria), eta berritasun handi bat izango du lasterketak, belauneko lesioa gaindituta lehiara itzuliko delako Mathieu Van der Poel egungo munduko txapelduna. Lehen h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018157
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. RTVV Valentziako Irrati-Telebistako langile batzordeko Vincent Mifsudek salatu duenez, langileek ez dakite ezer haien etorkizunari buruz. Soilik behin bildu da langile batzordea Valentziako Generalitateak izendatutako hedabidea ixteko arduradunekin. Bilera hartan ez zieten haien etorkizunari buruzko azalpeni...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018158
BERRIA
Euskadi
noticias
«Argazkilaria baino gehiago, artista kontzeptuala eta poeta bisuala da Madoz». Berehala ulertzen da Oliva Maria Rubio komisarioaren esana Chema Madozen (Madril, 1958) irudiei begiratzean: lainoa kaiolan preso, gitarra kaxa hilkutxa balitz bezala lurpera sartzen edo landare zurtoin mehearen itzala besoko zain bilakatuta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018159
BERRIA
Euskadi
noticias
Printzesa izan nahi zuen Nafarroako Gobernuak aurrematrikulazio kanpainarako prestatu -eta aldatu- duen bideoko lehen neska protagonistak. Mari Errauskinen antzera, printze maitagarriarekin ezkondu eta zoriontsu izan nahi zuen. Beste neskatoak planeta zainduko duela hitzeman du -seme-alabak, senarra, aitona-amonak ere ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018160
BERRIA
Euskadi
noticias
Julio Medem. (Donostia, 1958). Vacas (1992), Lucía y el sexo (2000), La pelota vasca, la piel contra la piedra (2003), Room in Rome (2010). Daniel Calparsoro. (Barcelona, Herrialde Katalanak, 1968). Ausente (2005), Invasor (2012), Combustión (2013). Imanol Uribe. (San Salvador, El Salvador, 1950). La fuga de Segovia (1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018161
BERRIA
Euskadi
noticias
Irene Paredes Bartzelonako jokalariak bi titulu irabazteko aukera dauka datozen zazpi egunetan. Realaren aurka Espainiako Kopako finala jokatuko du gaur (19:00). Jada lortu duen palmares oparoa handitzeko aukera dauka Irene Paredesek (Legazpi, Gipuzkoa, 1991) hurrengo bi asteetan. Bartzelonako jokalariak Kopako finala ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018162
BERRIA
Euskadi
noticias
Transgenikoen legea onartuko du gaur Frantziako Asanbleak Transgenikoen lege xedearen azterketa ez da izan itsaso barea Frantziako Asanblean. Duela astebete ekin zioten lege xedearen azterketari, eta, ustekabean, eztabaidak nagusitu dira, atzoko bozka epea gainditzeraino. Ondorioz, gaur egin beharko dute bozka. UMPko k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018163
BERRIA
Euskadi
noticias
Kasualitatez ezagutu dut Depresion Sonora, Marcos Cresporen proiektu pertsonala. Izenak erakarrita, gaur egun zirkuitu alternatiboetan moda-modan dagoen post-punk disko kontzeptual bat aurkitu nuen. 1980ko hamarkadako doinuak dira nagusi El arte de morir muy despacio debut lan honetan, eta, izenak iradoki dezakeen beza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018164
BERRIA
Euskadi
noticias
Garai honetako produktua da orburua. Jatorria Afrika iparraldean duen arren, gaur egun haren ekoizpena oso zabaldua dago Italian, Euskal Herrian, Frantzian eta Espainian, besteak beste. Barazki gehienen antzera, ura du osagai nagusi, eta, haren hurrengo, karbohidratoak eta zuntza. Bestalde, B1 eta B3 bitamina ugari du....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018165
BERRIA
Euskadi
noticias
Alarmismoa baztertuta ere, hiesarekin «erne jarraitzea» galdegin du Darponek GASTEIZ. 2017an Hies eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planean egindako aurrerapenen berri eman zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek. Haren esanetan, 133 GIB diagnostiko berri izan ziren (158 izan ziren 2016an). Kasu berr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018166
BERRIA
Euskadi
noticias
Ogasunak 400 euro gutxiago kenduko dizkie EAEko langileei. Bi alditan beteko da neurria; hala hitzartu zuen atzo Zerga Koordinaziorako Erakundeak Gasteizen Ogasunak 400 euro gutxiago kenduko dizkie EAEko langileei Bi alditan beteko da neurria; hala hitzartu zuen atzo Zerga Inflazioaren kalteak arintzeko, Espainiako gob...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018167
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken asteetan bi preso hil dira Zaballako espetxean (Araba); azkena, herenegun. Otsailean beste bat zendu zen. Aurten, hiruk galdu dute bizia kartzela horretan. Azkenengo biak atzo baieztatu zituen Espainiako Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak. Herenegun hildakoa eguerdiko zenbaketan aurkitu zuten bere ziegan. Otsaileko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018168
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 71. MUSIKA HAMABOSTALDIA. Errusiar doinuekin borrokan. Donostiako Orfeoiak hilabeteak eman ditu Ratxmaninoven 'Kanpaiak' obra lantzen, eta igandean Hamabostaldian abestuko du. Donostiako Orfeoiak hilabeteak eman ditu Ratxmaninoven 'Kanpaiak' obra Auditoriumeko argiak itzali eta agertokian sartu aurretik, mus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018169
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk eta EH Bilduk ez dituzte kontuak «doan» babestuko Aurrekontu egitasmoa aurkeztu du Espainiako Gobernuak, eta euskal alderdiak hasi dira jarrera hartzen orain irekiko den prozesuari begira. Nor bere aldetik, EAJk eta EH Bilduk antzeko mezua plazaratu dute: Pedro Sanchezen gobernuak ez dauka haien baiezkoa aldez aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018170
BERRIA
Euskadi
noticias
Aztoratuta dabil lagun mordoxka gure herrian, ernegatuta ere bai batzuk. Grebagatik. Kiroldegiko langileen grebagatik. Zeren eta besterik ez dakit, garraioarenak arazo batzuk sortzen ditu, Bizkaiko zaharren egoitzetako langileenak bat ere ez -aitona-amonen zaintzaileak, garbitzaileak... badakizu-, herrian bertan udal i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018171
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure aitita lastategitik erori zen, eta, ospitalera joan aurretik, amama eta etxeko hiru ilobak estu-estu besarkatu gintuen. Autoan zihoala atzera begira joan zen etxea bistatik galdu zuen arte. Ez zen etxera itzuli, ospitalean hil zen. Beste aititak ez zuen heriotza goxoa izan. Azken egunetan hitzik ere ezin zuen egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018172
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuaren 32.000 euroren laguntza jasoko dute 49 elkartek. Interneten euskarazko edukiak hedatzeko eta euskarazko kultur ekintzak sustatzeko erabiliko dute Nafarroako Gobernuaren 32.000 euroren laguntza jasoko dute 49 elkartek Interneten euskarazko edukiak hedatzeko eta euskarazko kultur ekintzak Euskarabi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018173
BERRIA
Euskadi
noticias
Alex Dowsett (Movistar) herrikideak duela hilabete ezarri zuen orduaren marka hobetu nahi du gaur Bradley Wiggins britainiarrak. Londresko Lee Valley olinpiar belodromoan egingo du saioa (19:30). Dowsetten errekorra ondu ez ezik, 55 kilometrotik gorako marka ezarri asmo du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018174
BERRIA
Euskadi
noticias
Elorzak Espainiako bandera ez jartzeagatik gaur deklaratuko du Donostiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, PPk salbu, sostengua helarazi diote Odon Elorza hiriburuko alkateari. Elorzak gaur bertan deklaratu beharko du epailearen aurrean, ustezko desobedientzia delitu batengatik. Donostiako udaletxea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018175
BERRIA
Euskadi
noticias
Entrenatzaile ibilbidea. Lanus (2008-10), Bartzelona Guayaquil (2011-12), Racing Avellaneda (2012-13), Liga de Quito (2014-15), Santos Laguna (2015-16) eta Independiente Medellin (2017). Garaipen zerrenda. Racingekin, Argentinako Kopako txapeldunorde (2012an) eta Mendeurrenaren Kopako txapeldun (2013an); eta Bartzelona...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018176
BERRIA
Euskadi
noticias
Kanturako, oholtza edo ostatua? Lagun artean, ostatua; bertzela, oholtza.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018177
BERRIA
Euskadi
noticias
Obrarik kutunena. Txillida Leku museoak hamar urte beteko ditu zabalik hilaren 26an; Eduardo Txillidak bere beste obra baten gisan eraiki zuen Txillidak zuen museoaren ideiari eusten diote senideek, ekonomikoki zaila bada ere Txillida Leku museoak hamar urte beteko ditu zabalik hilaren 26an; Eduardo Txillidak bere best...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018178
BERRIA
Euskadi
noticias
Sirian oposizioak dio su-etenaren ostean gutxienez hogei hildako izan direla Siriako oposizioak salatu du Idleb eta Homs hirietan gobernuaren aldeko indarrek gutxienez hogei lagun hil dituztela gaur, gobernua gaurtik su-etenean egon arren. Siriako Kontseilu Nazionalak modu baketsuan manifestatzera deitu du gaurko. Opos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018179
BERRIA
Euskadi
noticias
Donibane Garazi, usaian bezala, agorrilaren 15eko besta egunari lotu asteburuaz baliatuko da herria besten giroan murgiltzeko. Gaur dute lehen eguna, Amaren Alabak kantariek, Oreka TXko txalapartariek eta Kukai dantzariek elkarrekin osatua duten Hostoak ikusgarriarekin. Pilota plazan finkatua dute ordua, 21:30ean. Biha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018180
BERRIA
Euskadi
noticias
Erantzun argirik gabeko galderak egiten ohituta gaude Madrilek halako eraso bat egiten duen aldiro. Egunkaria -ren aurkakoa egitea erabaki zutenek, eragin zuen erreakzioa eragingo zuela jakin izan balute, berdin jokatuko al zuten 2003ko otsail hartan? 2009ko urrian Arnaldo Otegi-eta atxilotzea erabaki zutenak, operazio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018181
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herrira iritsi berritan, Serge Blanco presidentea ondoan zuela aurkeztu zuten atzo Eddie O'Sullivan Miarritzeko entrenatzaile berria. Ospe handiko entrenatzailea da, Irlandako selekzioaren ardura hartuta egindako lanari esker, batik bat. Ikusmina piztu zuen ekitaldiak. Gisa horretako aurkezpenetan ohikoak diren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018182
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrez aurrekora deitu du Amaiurrek PP, bi proiekturi buruz eztabaidatzeko Emaitza onak espero ditu Amaiurrek azaroaren 20an. Bilduk udal eta foru hauteskundeetan lortutako emaitza onak gaindituko dituela uste du. Areago, talde propioa ere eskuratuko duela. Espainiako Kongresuan indartsu sartzeko esperantza du, beraz. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018183
BERRIA
Euskadi
noticias
Laborariek Iruñeko kaleak bete dituzte, prezio duinak eskatzeko "Hau ez da amaiera: hasiera da". Felix Bariain UAGN laborantza sindikatuko presidenteak manifestazio amaieran ohartarazpen argi bat egin dio Espainiako Gobernuari, hark Nafarroan duen ordezkaritzaren egoitzaren aurrean. «Gaurko mobilizazioa baketsua izan d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018184
BERRIA
Euskadi
noticias
"Lemmyrentzat [Kilmister], zuentzat eta niretzat, garrantzitsuena da rock-and-rolla", oihukatu zien ikusleei agertokitik Henry Rollins musikariak, Azkena Rock jaialdiko lehen jardunaldiaren hondarrean. Arrazoia eman beharko zaio Rollins handiari, atzokoa bezalako arratsalde desatsegin batean Mendizabalara agertutako pu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018185
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Helvetia Anaitasunak bolada txarra eten du, etxean, Guadalajarari 26-23 irabazita. Garaipenari esker, postu bat egin du gora, eta zazpigarren da. Hala ere, ezer gutxi du jada jokoan azken lau jardunaldietan, bost puntura baitu Ademar Leon, bosgarren sailkatua, Europarako sailkatu den azken taldea.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018186
BERRIA
Euskadi
noticias
Saketik. Olaizola II.ak 1, eta Bengoetxea VI.ak 1. Bestelakoak. 1.100 ikusle Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Apustuak 100-60ri irten ziren gorrien alde. Ez dute elkar ahaztu Aimar Olaizolak eta Abel Barriolak. Bikote oso sendoa osatzen dutela erakutsi zuten berriz, atzo, Bilboko torneoko lehen finalaurrekoan. Bengoetxea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018187
BERRIA
Euskadi
noticias
Diru publikoak sustatuta, autoen salmenta %7,3 igo da 2013an Autoen merkatua bere hondo partikularretik atera da 2013. urtean. Diru laguntza publikoari esker, auto salmentak %7,3 handitu dira azken hamabi hilabeteetan. Edonola ere, merkatua krisiaren aurrekoaren erdira ere ez da heldu: 74.000 auto berri matrikulatu zir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018188
BERRIA
Euskadi
noticias
Braulio Vazquezek dio Osasunak «gestio arduratsua» egin duela merkatuan Kamerari ugari bildu ziren atzo Osasunaren bulegoetan irudi batzuk harrapatu nahian. Ezequiel Chimy Avilaren agurrak hautsak harrotu ditu Iruñean, eta atzo lotu zuten Betisek eta Osasunak argentinarraren fitxaketa. Fitxaketak egiteko garaia amaitut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018189
BERRIA
Euskadi
noticias
Oso garaipen garrantzitsua lortu du Miarritzek. Azken segundoan sartutako entsegu bati esker atera dira garaile miarriztarrak Clermontetik Azken segundoan sartutako entsegu bati esker atera dira garaile Miarritzek oso garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo, Clermonteko Michelin zelaian (13-16). Azken segundoan sartutak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018190
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionaren azken partida etxean, eta Miarritzeren azkena Irlandan jokatu aurretik Top14a azken txanpan dago, eta bi euskal taldeek etxeko lanak eginda dauzkate: Miarritzek eta Baionak ziurtatua dute beste urtebetez onenekin aritzea. Hortik gora deus lortzerik ez dute, Heineken kopa urrunegi baitute biek. Beraz, azken bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018191
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteiztarrentzat zerbait berezia da magia, hiria magiaz betetzen baita aste batez. Mago famatuenek beren trikimailu eta sorginkeria onenak erakusten dituzte. Antzokietan edo kalean, berdin dio non: magoek edozein lekutan egiten dituzte trikimailuak. Nazioarteko Magialdia festibalaren 34. aldia hasiko dute bihar Gastei...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018192
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraupenez motz, edukietan zehatz, kontakizunean argi. Halakoa izan nahi du BERRIAren podcast berriak. Berriketan du izena, Iker Tubia kazetariak gidatuko du, eta astean hiru egunetan argitaratuko da, oraingoz: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. BERRIAren webgunean egongo da Berriketan entzuteko aukera, Entzu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018193
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal gizarteak badu nahiko motibo kezkaturik egoteko; izan ere, milaka gazte dira urterik urte atzerrira lan bila joatea erabakitzen dutenak, haietako asko eta asko gure historiako herritar prestatuenak izanda ere. Deustuko Unibertsitateko Orkestra Institutuak egindako EAEko Lehiakortasunari buruzko 2017ko Txostenak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018194
BERRIA
Euskadi
noticias
Arteak, historiak eta komunismoak gaur egun duen pentsalari nabarmenetako bat da Boris Groys, eta azken liburuan zaintzaz aritu da. Ez da lehen aldia Alexander Bogdanov berreskuratzen duena. Une batean, Bogdanov-en ildotik azaltzen du nola «iraultza ez den energia gehiegizko baten inbertsio sortzailea, baizik eta exist...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018195
BERRIA
Euskadi
noticias
Astilleroren inguruan iragarpen txarrenak egin ziren joan zen udazkenean, baina, azkenean, talde ona osatu ahal izan duAldaketa asko dauzka iaztik, baina denboraldi-aurrean ondo moldatu da Ez da giro Kantabriako (Espainia) arraunean. Krisi ekonomikoak kolpe batean eraman ditu hain urrun ez dauden garai bateko kontu goz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018196
BERRIA
Euskadi
noticias
Niccolo Bonifazziok esprintean irabazi du Poloniako Itzuliko hirugarren etapa TXIRRINDULARITZA. Nicolo Bonifazziok (Trek) esprintean irabazi zuen atzo Poloniako Itzuliko hirugarren etapa. Moreno Hofland (Jumbo) izan zen bigarren Nowy Saczeko helmugan. Itzuliko liderra Fernando Gaviria (Etixx) da, eta sei segundoren ald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018197
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez du ondo hasi denboraldia Retabet Bilbo Basketek. 82-68 galdu zuen atzo Fuenlabradaren kantxan, ACB ligako estreinako partidan. Lehen minutuetan egindako lan txarrak kondenatu zuen Bizkaiko taldea. Hotz hasi zen, eta etxekoek ondo baliatu zuten hamabost punturen aldea lortzeko: 23-8, zortzigarren minutuan. Horren ond...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018198
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Juan Francisco Martinez Modesto Nino Osasunatik gero eta hurbilago dago. 31 urteko aurrelariak bi urteko kontratua sinatuko luke Iruñeko taldearekin. Lau urtez Tenerifen aritu da, eta joan den ekainaren 30ean amaitu zuen kontratua. Beraz, gaur egun talderik gabe dago.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018199
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendez mende kantuz, idatziz zein ahoz jasotako kontakizunek «mundua kolektiboki» ulertzeko moduez dihardutela dio Solak. Hor aritu da aztarka, eta lur eremu baten polifonia oso bat jaso du. Izenburuak berak biltzen du liburuan datorren magia: Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak . Nork dio ezetz? Literatura ez del...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018200
BERRIA
Euskadi
noticias
Drama asko eta askotarikoak daude bizitza honetan, egia da. Hainbeste, non bizitza bera drama bat dela esatera ausartu gaitezkeen. Eta kontziente naiz drama intentsitatez eta garrantziz handitu edo txikitu daitekeela pertsona eta garaiaren arabera, baina beti iruditu zait terriblea behar duela izan haurren ingurukoak, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018201
BERRIA
Euskadi
noticias
Energia berriztagarriek eta ibilgailu elektrikoek apaldu egin dute isurien gorakada Erregai fosilek eragindako berotegi gasen isuriak gehitu egingo dira beste behin, IEA Nazioarteko Energia Agentziak atzo argitaratu zuen txostenean iragarri duenez. Agentziaren arabera, «gaur egungo energia krisiak» eta Ukrainako gerrak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018202
BERRIA
Euskadi
noticias
PSE-EEren babesari esker onartu dituzte Arabako aurrekontuak. «Oreka instituzionala mantentzeko» sozialistek agertu duten jarreragatik pozik azaldu da Xabier Agirre PSE-EEren babesari esker onartu dituzte Arabako aurrekontuak «Oreka instituzionala mantentzeko» sozialistek agertu duten Arabako aurrekontuak onartu dituzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018203
BERRIA
Euskadi
noticias
«Badakigu polizia indarrak zain izango ditugula ibilbide osoan. Beraz, mesedez, ez zaitezte probokazioetan eror», esan zuen atzo Altsasun (Nafarroa), Utzi bakean! manifestazioaren antolatzaileetako batek martxa hastear zela. Ordurako, jendez mukuru zegoen Foruen plaza. Ehunka lagun ziren, «azpijoko polizial-mediatikoen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018204
BERRIA
Euskadi
noticias
Biriketako tuberkulosia diagnostikatu diote Mikel Otegiri Etxerat-ek jakinarazi duenez, Mikel Otegi euskal presoak biriketako tuberkulosia du. Lehendik ere, larri gaixo dauden hemeretzi euskal presoen zerrendan dago Itsasondoko (Gipuzkoa) presoa: «Sindrome koronario akutu bat izan zuen, eta belauneko osteoartritisa du,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018205
BERRIA
Euskadi
noticias
Uribetxebarriak okerrera egin duela jakinarazi dute medikuek Josu Uribetxebarriaren osasun egoerak okerrera egin duela dio Justizia ministroaren barnean dagoen mediku taldeak, Europa Press berri agentziak jakinarazi duenez. Biriketan eta garunean dituen metastasiek okerrera egin dutela ondorioztatu dute mediku horiek, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018206
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko elkartasun astea antolatu dute, Euskal Herriaren eskubideen alde Askapena erakundeak antolatuta, Euskal Herriarekiko nazioarteko elkartasun astea egingo da larunbatetik aurrera munduko hainbat herritan . Halako ekitaldiak egiten diren seigarren aldia da aurtengoa, eta Konponbidearen garaia da: askatasuna et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018207
BERRIA
Euskadi
noticias
«Inkontzienteak, gure burmuinaren alderik sakonenak, azalarazteko dituen lengoaia kriptikoak erakutsi nahi izan ditut». Horra hor Dorleta Ortiz de Elgea artistak (Gasteiz, 1973) Gasteizko Zuloa Irudia espazioan jarri duen erakusketaren muinaren azalpena. Barrenetik azaleratutako ametsak irudikatu ditu artistak irudi, m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018208
BERRIA
Euskadi
noticias
Rocio Marquez flamenko abeslariaren eta Bronquio genero elektronikoko musikariaren arteko elkarlanetik sortutako hirugarren zeru honek monumentu bat merezi du plazaren erdi-erdian. Plazan jarri beharrean, XXI. mendeko musika garaikidearen tontorrean ere koka genezake, iraupen luzeko lan honetan jasotakoak galaxiako iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018209
BERRIA
Euskadi
noticias
Hautsita zegoen Gernika, txikituta, eta munduari kontatu behar zitzaion 1936ko apirilaren 26an gertatutakoa. Sarraskia azaltzen ari zitzaion Estepan Urkiaga Lauaxeta (Mungia, 1905-Gasteiz, 1937) Le Petite Gironde egunkariko Berniard kazetari frantsesari. Apirilaren 29a zen. Ustekabekoa orduan: Gernika airez suntsitutak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018210
BERRIA
Euskadi
noticias
Balsamo nagusi Giroko 5. etapan, bigarrenez; Van Vleuten lider da oraindik Elisa Balsamo (Trek) estreinaldi bikaina egiten ari da Italiako Giroan. Bere lehen parte hartzean, aurreneko etapa irabazi zuen, eta atzoko bosgarren etapan ere bi besoak gora altxatu zituen munduko txapeldunak, Reggio Emiliako helmugan, Charlot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018211
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru euskal talde ari diren lehiaketa batean normala da derbi dezente jokatzea. Horren normala ez dena da hiru derbi bata bestearen atzetik jokatzea. Bada, horixe gertatu zaie Espainiako Ohorezko Mailan ari diren hiru euskal taldeei. Orain bi aste, Lacturale Araski eta Lointek Gernika Bizkaia izan ziren aurrez aurre Ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018212
BERRIA
Euskadi
noticias
'Amaren eskuak' filma Zinemira sailaren galan estreinatuko da Mireia Gabilondoren Amaren eskuak , Karmele Jaioren izenburuko bereko eleberrian (Elkar, 2006) oinarritutako filma, Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailaren galan ikusi ahal izango da aurreneko aldiz, eta horixe izango da sail horretako fikziozko lan bakarra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018213
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 1-0: Merinok (12. min.). 2-0: Monrealek (45. min.). 3-0: Januzajek (48. min.). Epailea. Gonzalez Gonzalez. Txartel horiak Realeko Merinori; eta Valentziako Jaume Costari. Bestelakoak. 31.381 ikusle Anoetan. Partida hasieran, omenaldia egin diote Markel Bergara Realeko jokalari ohiari. Inauteri giroa baliatuta, i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018214
BERRIA
Euskadi
noticias
Gidariari deitu ziola aitortu du Galiziako treneko ikuskariak SANTIAGO. Santiagoko tren istripuko ikuskatzaileak epailearen aurrean aitortu du ezbeharra gertatu baino lehen gidariari deitu ziola. «Inoiz ez dut ezkutatu nahi izan deia. Ez naiz ezeren errudun», esan zuen. Renfeko eta Adifeko arduradunek istripuari buruzk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018215
BERRIA
Euskadi
noticias
Erabaki eskubidea izateko nahia nagusi da, baina apaltzen ari da Telesforo Monzon laborategiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldeak 2020an abiatu zuten Naziometroa, helburu batzuk zehaztuta: independentzia nahia neurtzea, horretarako arrazoi nagusiak zehaztea, euskal estatu baten inguruko ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018216
BERRIA
Euskadi
noticias
Berlusconirekin akordio batera heltzea baztertu du Bersaniren aldeko koalizioak Egoera "zaila" zabaldu dute Italiako hauteskundeen emaitzek, zentro-ezkerreko Pier Luigi Bersani hauteskundeetako garaileak berak aitortu duenez. Bersanik irabazi ditu bozak, ozta-ozta: parlamenturako, botoen %29,5 eskuratu ditu; senaturako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018217
BERRIA
Euskadi
noticias
Micah P. Hinson musikariak kontzertua emango du gaur, Bilbon. Folk eta rock doinuak jorratzen ditu sortzaile amerikarrak. Aspaldi barneratu zen musikaren munduan, eta disko ugari argitaratu ditu azken urteotan. Joan den udazkenean plazaratu zuen azkenekoa, When I Shoot At You With Arrows, I Will Shoot To Destroy You iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018218
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken egunotan Euskal Herriko kultura protagonista izaten ari da AEBetako hiriburuan. Folklife jaialdia egiten ari dira han igandera arte. Urtero, herrialde bat gonbidatzen dute, bere herri kultura erakus dezan. Euskal Telebista jaialdiaren berri hartzen ari da, eta, gaur, Washington, ongi etorri saio berezia emango du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018219
BERRIA
Euskadi
noticias
R.E.M. eta Lenny Kravitz Kobetamendin izango dira The Police mitikoarekin batera. The Charlatans, The Gift, The Wombats eta Morcheeba ere Bilbo BBK Live jaialdian ariko dira R.E.M. eta Lenny Kravitz Kobetamendin izango dira The Police The Charlatans, The Gift, The Wombats eta Morcheeba ere Bilbo BBK Live Bilbo BBK Live...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018220
BERRIA
Euskadi
noticias
Tasa turistikoa deitzen zaie turistek hotel edo ostatuetan emandako gau bakoitzeko zenbait lurraldetan bertako administrazioari ordaindu behar izaten dioten zenbatekoari. Bildutako dirua turismoaren sustapenari eta turismoaren erakargarri diren guneen zainketara bideratu ohi da, haiek mantendu eta bere ustiapena iraunk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018221
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Pasaiako herritarrak Ibarretxeri galdezka gaur Gipuzkoa Telebistan. 'El Lehendakari responde' saioa Canal Bizkaiak eta Canal Gasteizek ere emango dute, 22:00etan Pasaiako herritarrak Ibarretxeri galdezka gaur Gipuzkoa Telebistan 'El Lehendakari responde' saioa Canal Bizkaiak eta Canal Gasteizek ere TF1 ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018222
BERRIA
Euskadi
noticias
Sare sozial bat? Bertatik bota nauten arren, Twitter. Bizitzeko hiri bat? Paris ongi dago, baina Donostia. Aktibista bat? Ez naiz bereziki horrekin inspiratzen. Baina Carla Antonelli.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018223
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRENTERIA. PSEtik Gipuzkoan urteetan alkate izandako batzuek (Odon Elorza, Miguel Buen...) aginte makila eman diote Denis Itxaso sozialisten ahaldungai nagusiari, Errenterian. Gipuzkoako alkate izan nahi du Itxasok.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018224
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzera bota dituzte 'Parot doktrina' dela-eta jarritako helegite gehienak Parot doktrina ezarri dieten 25 euskal presoren babes helegiteak atzera bota ditu Auzitegi Konstituzionalak. 31 helegiteri buruzko erabakia eman zuen atzo -28, euskal presoenak- , eta horietatik hiru baino ez ditu onartu. Hirurak euskal presoak: ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018225
BERRIA
Euskadi
noticias
Greziako katramila politikoa gero eta nahasiagoa dago: Georgios Papandreu lehen ministroak konfiantza mozioa gainditu zuen atzo goizaldean, baina alderdikide askok eta oposizioko alderdiek dimisioa emateko eskatu diote; Papandreu kargua uzteko prest dago, baina ez du utzi oraindik; batasun nazionaleko gobernua osatu na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018226
BERRIA
Euskadi
noticias
Australiako Irekitik kanpo geratu da Lara Arruabarrena TENISA. Bigarren kanporaketan esan dio agur Lara Arruabarrenak Australiako Irekiari. Tolosarrak 6-3 eta 6-4 galdu zuen atzo Barbora Stricova txekiarraren aurka, torneoko 20. zerrendaburuaren kontra. Eguneko ezustea, berriz, Su-Wei Hsieh taiwandarrak eman zuen, Garb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018227
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako Aldundiak 4.081,8 milioi euro bildu ditu zerga bidez azarora arte: iaz denbora tarte berean bildutakoa baino %8,3 gutxiago da hori. Kopuru hori zenbakietara eramanda, 369 milioi euro gutxiago bildu ditu zerga bitartez. Aldundiko diru sarrerak %6,7 jaitsi dira guztira, eta itzulpenak %0,7 igo.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018228
BERRIA
Euskadi
noticias
Kaosetik kosmosera. Javier Usabiaga artista donostiarrak 61 lan jarri ditu Koldo Mitxelenako Ganbaran, bere lehen erakusketan Javier Usabiaga artista donostiarrak 61 lan jarri ditu Koldo Ohiko metafora izan da arte sorkuntzan labirintoarena. Bizitza kaosaren pare, eta kaosa labirintoak ordezkaturik, Jose Luis Borges id...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018229
BERRIA
Euskadi
noticias
Futbol taldeek astelehenetan egiten dituzten lan saioek bi ezaugarri izan ohi dituzte: asteburuko partidako ahaleginetik osatzeko entrenamenduak izaten dira, eta jokalarien aurpegia eta aldartea lortutako emaitzaren araberakoa izaten da. Eibarreko jokalariek denbora zeramaten astelehen gozo bat izan gabe. Aurpegiak tri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018230
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzak ez ditu igoko euskararako laguntza nagusiak Euskara sustatzeko laguntza nagusien bilakaera ez dator bat Eusko Jaurlaritzako aurrekontu egitasmoarekin. 2014an erabilgarri egongo den dirua, zorra ordaintzeari dagokion partea kenduta, %5,9 igo da 2013ko aurrekontu egitasmoarekin alderatuta. Ordea, izozt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018231
BERRIA
Euskadi
noticias
FBIk adierazi du ez dagoela Clinton epaitzeko arrazoirik Auzia berriro plazaratu eta bederatzi egunera, FBI Ameriketako Estatu Batuetako Ikerketa Bulego Federalak itxitzat jo du Hillary Rodham Clintonen mezuei buruzko ikerketa. Hauteskundeetarako bi egun baino falta ez direla, James Comey FBIko zuzendariak azaldu du, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018232
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizakia omen da harri berean bitan, hirutan eta are lautan ere oztopo egiteko kapaza den animalia bakarra. Aste Santua salbatzeko deiadarra entzuten hasi da bazterrotan. Aste Santua salbatzeak ez du zer ikusirik espiritualtasunarekin. «Zure maitasunean eliza batean bezala sartuko naiz», dio Georges Rodenbachek olerki b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018233
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpainia: Xake produkzioak. Egilea: Kepa Errasti. Zuzendaritza: Getari Etxegarai. Musika: Pascal Gaigne. Eszenografia: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta. Argiak: David Alkorta. Antzezleak: Kepa Errasti, Nerea Gorriti, Mikel Laskurain, Erika Olaizola. Lekua: Bilboko Azkuna Zentroko auditorioa. Eguna: Otsailak 24. Izar mag...
cc-by-sa 4.0