id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0018034
BERRIA
Euskadi
noticias
Orreagan hasi zuen hauteskunde kanpaina atzo Javier Esparza Nafarroako lehendakaria izateko UPNren hautagaiak. Nafarroaren «sinbolotzat» eta UPNk izan nahi duenaren «ikurtzat» jo zituen Erdi Aroan Donejakue bidea egiten ari zirenentzat han eraiki zituzten eliza, monasterioa eta ospitalea. «Batzuen itxikieriaren aurka, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018035
BERRIA
Euskadi
noticias
PPko kide batek kargua utzi du, edanda gidari atzeman ostean TUTERA. PPko Tuterako zinegotzi Veronica Gormedinok dimisioa eman zuen atzo, autoan gidari zihoala alkohol proban positibo eman eta gero. Atzo goizaldean atzeman zuten, Tuteran bertan; 0,45eko tasa eman zuen -gehienekoa 0,25 da-. «Koherentziagatik», kargua ut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018036
BERRIA
Euskadi
noticias
Garapen Kontseiluaren buruan segituko du Etxetok hiru urtez Jean Baptiste Etxeto Garapen Kontseiluko presidentea izanen da bertze hiru urtez. Elkarteak hiru urtez behin berritzen ditu zuzendaritzako egiturak, eta 2011-2013 agintaldirako Etxeto presidente eginkizunetan mantentzea deliberatu du. Sortu zelarik, 105 eragil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018037
BERRIA
Euskadi
noticias
Europan egin bezala, ligan ere aurrerapausoa eman gura du Athleticek Aritz Adurizen gol festaren oihartzuna amaitu barik dagoela egin beharko dio aurre gaur Athleticek hurrengo erronkari. Europa ligako jardunaldia oso ona izan da zuri-gorrientzat eta horrek lasaitasuna eman die. Baina ligan puntu bakarra irabazi dute a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018038
BERRIA
Euskadi
noticias
Piloten aitzakiarik ez da izango finalean. Lau finalistak gustura geratu dira iganderako aukeratu dituzten pilotekin. 106,9, 106,5 eta 106 gramoko hiru pilota aukeratu dituzte Olaizola II.ak eta Aretxabaletak, astunak eta frontisetik gutxi ateratzen direnak, goizuetarra jokoan sar dadin. Eta 105,6, 104,7 eta 105,4 gram...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018039
BERRIA
Euskadi
noticias
Errenta baxuko gurasoek doan izango dituzte Haurreskolak sareko zentroak Haurreskolak partzuergoak aldatu egin du tarifa eredua, eta doako zerbitzua emango die diru sarrera baxuenak dituzten familiei. Muga 18.000 euroan jarri du: hori baino apalagoak badira familiaren diru sarrerak, ez dute umeen matrikula ordaindu beh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018040
BERRIA
Euskadi
noticias
07:40ean atera da Irunen sanmartzialetako lehen alardea: tradizionala, hain zuzen. 10:10ean irten da bestea: aparde parekidea -emakumeek ere osatutakoa-. Tradizionalean zortzi mila lagunek hartu dute parte eta parekidean milak. Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria alarde mistoan parte hartzen izan da, taldeari babesa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018041
BERRIA
Euskadi
noticias
Batek zerbaitetan asko sinesten duenean, eta bere indar guztiak horretan jartzen dituenean, zaila egiten zaio besteen axolagabetasuna ulertzea. Hori gertatzen zait niri borroka feministari bizkarra ematen diotenekin. Gustatuko litzaigukeena baino sarriagotan egoten gara feministok manifestaldi, elkarretaratze eta abarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018042
BERRIA
Euskadi
noticias
HEDABIDEAK. Erik Izraelewiczek, Le Monde egunkariko zuzendariak, aldaketak egiteko garaia dela adierazi du, euskarri guztietan «kalitate berdina» eskaini ahal izateko. Multimedia alorrean hobekuntzak nahi ditu; sakelakoetako, informatika tabletetako eta Interneteko zerbitzuak indartzea da helburu nagusia. Paperaren eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018043
BERRIA
Euskadi
noticias
Sukaldaritza saio berezi bat emango dute datorren astelehenean ETB2n. David de Jorgek baserri giroko otordua prestatuko du Euskal Herriko hainbat txokotako jakirekin Sukaldaritza saio berezi bat emango dute datorren astelehenean ETB2n David de Jorgek baserri giroko otordua prestatuko du Euskal Herriko Sukaldaritzari bu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018044
BERRIA
Euskadi
noticias
ASTIGARRAGA. Herriko eta inguruko hogei bat sagardo dastatzeko aukera izango da gaur Astigarragan (Gipuzkoa), 38. Sagardo Egunean. 11:30ean hasiko da, eta 2.000 botila inguru eskainiko dizkiete festara biltzen direnei. Sagardoaren Lurraldea elkarteak antolatzen du urtero Sagardo Eguna, Santa Ana egunean, eta Euskal Her...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018045
BERRIA
Euskadi
noticias
'Yolanda' eleberria, XXI. mendeko irakurleei so. 'Pierre Lhanderen Yolanda eta beste euskarazko idazlanak' edizio kritikoa apailatu du Jon Casenavek 'Pierre Lhanderen Yolanda eta beste euskarazko idazlanak' edizio Euskaltzaindiak bi liburu berri plazaratu ditu Euskaltzainak bildumaren barruan; iragan Pazko astelehenean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018046
BERRIA
Euskadi
noticias
Hatsaren Poesia antolatu du Hatsa elkarteak gaurko, Senperen (Lapurdi). 16:00etan, Hatsaren Poesia 2017 liburuaren aurkezpena egingo dute. Eta, 16:30ean, Zazpiurtekoak beluzten ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute Agurtzane Anduetzak eta Maddi Zubeldiak. Horren ondotik, kontzertua emango dute Ennio Cantella-Anduezak eta Ma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018047
BERRIA
Euskadi
noticias
Egilea: Pablo Sorozabal. Musika: Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Rossini abesbatza. Lekua: Bilboko Arriaga antzokia. Eguna: ekainak 23. Hiru arrazoigatik harritu gaitu , onerako, Pablo Sorozabalen Entre Sevilla y Triana bi ekitaldiko saineteak: ekoizpenaren maila handiarengatik, partitura eta libretoaren kalitateagatik,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018048
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Paperaren prezioak susperraldia izan du, eta hori islatu egiten da Ibepapelen emaitzetan. Urrira bitartean 18,6 milioi euro eskuratu ditu Donostaiko enpresak, iaz epe berean baino %12,7 gehiago. Negozio zifran %6,1eko gorakada izan zuen, eta ustiapen bolumenean %4,5ekoa. Salmenak 133 milioi eurora iritsi zire...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018049
BERRIA
Euskadi
noticias
Eraberritzea ala hilzorira hurbiltzea. Ehun urte bete eta goia jota, beste biderik ez zuen Panamako kanalak. Txikiegi geratzen ari zen lehiakideen aldean, eta historikoki izan duen estatusari eusteko saioan, lehenaren alde egin zuen apustu 2007an, herritarren %77k sostengatuta. Garraioa hirukoizteko, hirugarren konport...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018050
BERRIA
Euskadi
noticias
EITBk hedabide guztietan sustatu beharko du euskara Zaharkitua gelditu da EITBk zuen aurreko kontratu programa: 2016-2019 epekoa zen, eta, berria iritsi arte, hori bera luzatu dute. 2022-2025 eperako kontratu programa berria prest dute, ordea, EITBko zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak. EITBko administrazio kontseilua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018051
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ba zen Westfalia-n, baroi Thunder-ten-trockh jaunaren gazteluan, mutil gazte bat, zeini naturak dohainik eztienak eman baitzizkion». Esaldi horrekin hasi zuen Ibon Sarasolak Voltaireren Candide -ren itzulpena 1972an, Sarasolak berak Bitakora kaiera liburu argitaratu berrian (Erein, 2016) kontatzen duenez. Beldurrik ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018052
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizarte eta herri mugimenduetako ordezkariek egin dute baraualdiaren azken txanda. Haiek amaituko dute, gaur, presoen eskubideen aldeko eta espetxe politika aldatzeko eskatzeko astebeteko baraualdia. EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako campusean egin dute, Ibaetan. Goizean pankarta hartu eta Bulebarrera joa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018053
BERRIA
Euskadi
noticias
TensorFlow, Big Sur, SystemML... Oraindik ere ezezagunak zaizkigun teknologiak badira ere, hurrengo urteetan erabateko garrantzia izango dute. Teknologia horiek guztiak inteligentzia artifiziala garatzeko erabiltzen dira eta zuzeneko eragina izango dute gure bizitzan. Bakoitzaren izaerari sakonean begiratu gabe ere, en...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018054
BERRIA
Euskadi
noticias
Defentsa Zibileko ministro berria onartu du Israelek TEL AVIV. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak proposatuta, Kadima alderdiko Avi Dichther izendatu dute Defentsa Zibileko ministro. Hala, Irani eraso egin ahal izateko gobernuan behar zuen gehiengoa lortu du Netanyahuk. Izan ere, Dichter Irango programa nukle...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018055
BERRIA
Euskadi
noticias
Lagun Arok plaza zailean saiatu beharko du azken egunetan hartu dituen bi muturrekoak ahazteko. Aurten aurkari gaiztoa izaten ari da Valladolid, zortzi onenen artean sartzeko lehiatzen ari delako, eta bere etxean menderaezin izaten ari da aurkari gehienentzat. Bistakoa da, donostiarren egoera animikoa txarra dela, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018056
BERRIA
Euskadi
noticias
KARRANTZA. Kamioi gidari bat hil zen atzo Karrantzan, El Calero auzoan (Bizkaia). Ertzaintzak esplikatu duenez, biktimaren ibilgailua bide bazterrean zegoen, matxuratuta, eta garabi bat zuen alboan. Azaldu ez dituen arrazoiengatik, kamioia mugitu egin zen, eta gidaria azpian harrapatu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018057
BERRIA
Euskadi
noticias
Bengoetxea VI.a: «Berehala sumatu nuen zerbait hautsita zegoela» Oinatz Bengoetxeak ez dio eperik jarri nahi bere buruari berriz ere jokatzen hasteko. Medikuek esan diote gutxienez hiru hilabete beharko dituela, baina animotsu dago, eta baikor izateko arrazoi asko ditu. «Beti izan naiz lesioetatik bizkor sendatzen dire...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018058
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionako 'haserretuak' kanpalekua kentzen hasi dira Baionako haserretuen kanpalekua kentzen ari dira, ostegunerako guztiz deseginda izan nahi baitute. Maiatzaren 22tik daude bertan, azken aldian Europako hanbat hiritan piztu den mugimenduaren harira sortutako protesta moduan. Kanpalekua uztekotan dira protestagileak, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018059
BERRIA
Euskadi
noticias
PERIS. Sei dira herenegun Frantziako Alpeetan izandako elur jausian hildakoak. Savoia Garaiko prefekturak atzo jakinarazi zuenez, 500 metro zabal zen elur jausia eta 1.500 metroko maldan erori zen, hamabost laguni erasan zien; zortzi onik irten ziren, eta bat arin zauritu zen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018060
BERRIA
Euskadi
noticias
Aisialdiarekin eta lasaitasun uneekin lotu izan da garagardo bat hartzea askotan. Baina askorentzat lasaitasun unea dena beste hainbatentzat urduritasuna nagusitzen den momentu bat bilaka daiteke, azterketetan sortzen den urduritasunaren moduan. Hori da zehazki atzo Cebanc Gipuzkoako ostalaritzako goi mailako eskolan z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018061
BERRIA
Euskadi
noticias
Pasaia biziberritzeko 23,4 milioi euro jarriko dituzte udalak eta Aldundiak. Datozen hiru urteetan 21 egitasmo garatuko dituzte; tartean, Pasai Antxon N-1 errepidea bulebarizatu nahi dute Pasaia biziberritzeko 23,4 milioi euro jarriko dituzte udalak eta Datozen hiru urteetan 21 egitasmo garatuko dituzte; tartean, Pasai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018062
BERRIA
Euskadi
noticias
Izan zezakeen beste izen bat ere kartzelan hil den euskal preso politikoak. Hil denak Xabier Lopez Peña izena du. 2008tik, Frantziako Estatuaren menpeko espetxe batean preso zegoen, Fleuryn. Martxoaren 11n eman zion bihotzekoak kartzelan, eta senideek eta gertukoek astebetera jakin zuten ospitaleratuta zegoela eta ebak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018063
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordoñez gogoan izango dute gaur, Polloeko hilerrian DONOSTIA. Gaur hogeita bi urte dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko zinegotzia hil zuela, eta, urtero bezala, PPk omenaldia egingo dio Donostiako Polloeko hilerrian. Ordoñez fundazioak antolatu du ekitaldia, eta PPtik, besteak beste, Alfonso Alonso eta Nerea LLanos joango ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018064
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar urteko atzerapenarekin heldu dira gatazkaren memoriari eta transmisioari buruzko kezkak. 2011 hartan haur zirenak heldu bihurtzen ari dira dagoeneko: itxurazko normalizazio batera jaiotako belaunaldi hibridoa da, historia hori eurena edo euren gurasoena ote den zehazki ez dakiena. Haren ondorio eta kontraesanak s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018065
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekialdeko Timorren bozak egin dituzte, eta gerrillari ohi bat da irabazteko faborito DILI. Presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin dituzte Ekialdeko Timorren. Francisco Guterres gerrillari ohi eta Ekialdeko Timorko Independentziarako Fronte Iraultzaileko hautagaia da bozak irabazteko faboritoa. Bihartik ostiralera b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018066
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gizonezko atzeman dituzte Bilbon eta beste bat Donostian genero indarkeriarekin lotuta Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu Bilbon eta beste bat Donostian genero indarkeriarekin lotuta. Donostian, 50 urteko gizonezko bat atzeman dute, ustez bikotekideari labanaz mehatxu egiteagatik. Alkoholaren eraginpean zegoen e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018067
BERRIA
Euskadi
noticias
NATOk sei soldadu hil ditu Afganistanen, hutsegitez bonbardatzean KABUL. Afganistango armadako soldadu bat eta NATOko bost hil ziren atzo Afganistanen, Aliantza Atlantikoak hutsegitez bonbardatzean Zabul probintzian. Bestalde, talde armatu batek Kandaharreko Unibertsitateko 30 ikasle eta irakasle inguru bahitu zituen, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018068
BERRIA
Euskadi
noticias
Leherketa kimiko batean pertsona bat hil da Katalunian BARTZELONA. Lantegi kimiko bateko biltegi bat lehertu zen atzo arratsaldean Tarragona ondoan, Canonja herrian. 18:40 zirenean leherketa handi bat sumatu zen Iqoxe enpresaren eremuan, eta biltegi batek su hartu zuen. Etileno oxidoa biltegiratzen zuen, eta erraz hart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018069
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. M. Angel Idigoras ETBko zuzendari, eta Joseba Arruti Radio Euskadikoa. Javier Torrontegi izango da EITB taldeko irratietako arduraduna, eta Roberto Montalvillo irratiko albistegietakoa. miguel angel idigoras joseba arruti JAVIER TORRONTEGI roberto montalvillo. ETBko zuzendari berria Radio Euskadiko zuzend...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018070
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bildu gehitze eta biderkatze prozesu batean dagoela azaldu du Otegik EH Bilduren Mahai Politikoak urte politikoko lehen bilera izan du gaur, eta udako balantzea egiteaz gain, egungo eta etorkizuneko kezkak, erronkak eta konpromisoak argitu ditu. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak egin du agerraldia, eta azaldu du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018071
BERRIA
Euskadi
noticias
Tapiak uste du AHTa planifikazio gabe eraiki dela Europan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak uste du Europako Batasuneko Kontuen Ganberak atzo argitara emandako txostenak argi uzten duela estatuek planifikaziorik gabe eraiki dutela AHTa. Europako abiadura handiko trenen lineak «mantsoak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018072
BERRIA
Euskadi
noticias
Maskara erabiltzera derrigortuko dute Ipar Euskal Herriko enpresetan Irailaren lehenetik goiti derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea enpresetan, bakarkako bulegoetan salbu. Elisabeth Borne Frantziako lan ministroak azaldu du erabakia, lan munduko partzuergoekin egin duen bilkura baten ondotik. Bilkuretan eta bule...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018073
BERRIA
Euskadi
noticias
Pausaz egin du Oier Guillanek Eako (Bizkaia) hondartzaren erdigunera. Idoia Hernandez pianoa jotzen ari da hondarretan, eta haren aldamenetik jaurti ditu hitzak. «Non hasten da amaiera bat, non amaitu hasiera bat?». Agurra sumatzen zuten Metrokoadroka Sormen Laborategiko kideek, eta omenaldi kutsua hartu zuen iazko Eak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018074
BERRIA
Euskadi
noticias
Litvinenkoren kontrako salaketak ikertzen ari da Errusia MOSKU Andrei Lugovoi espioi ohiak Aleksandr Litvinenkoren aurka egin dituen akusazioak benetakoak diren ikertzen ari da Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federala. Lugovoik esan zuen Litvinenkok Erresuma Batuko zerbitzu sekretuarentzat lan egiten zuela, eta bera han ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018075
BERRIA
Euskadi
noticias
Irango programa nuklearraren inguruko negoziazioek porrot egin dutela dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak gaur arratsaldean jakinarazi du Iranekin programa nuklearraren inguruko hainbat zalantza argitzeko negoziazioek porrot egin dutela. Zortzi orduz negoziatzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018076
BERRIA
Euskadi
noticias
Haize kontra. Halaxe dabiltza haziekin kezkaturik dauden ekoizleak. Gaur egun, hazien merkatua erabat monopolizatua dago. Hiru enpresa handi arduratzen dira munduan ekoizten diren produktu gehienen hazi hornikuntzaz. Horrek bazter utzi ditu tokian tokiko haziak eta ekoizteko manerak; beraz, baserritar batzuek kezka age...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018077
BERRIA
Euskadi
noticias
Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa egin dute Bilbon. Arriagatik atera da martxan, 12:00etan. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzearekin batera, lege erreforma bertan behera uzteko erabakia eta Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroaren dimisioa txalotu dituzte. Horrekin batera, El Salvadorreko em...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018078
BERRIA
Euskadi
noticias
Espetxe politikaz hitz egiteko, bilera egin dute Sarek eta Jaurlaritzak Sare Herritarra Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiarekin batzartu da goizean. Sareren arabera, bileraren helburua izan da Jaurlaritzak "espetxe politikaren aldaketen inguruan Espainiako Gobernuarekin dituen har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018079
BERRIA
Euskadi
noticias
Debako enpresa batean piztutako sute batek isuri kimiko «txiki bat» eragin du DEBA. Debako (Gipuzkoa) konpainia batek su hartu zuen herenegun iluntzean, eta isuri kimiko «txiki bat» eragin. Arzabal industrialdeko kromatu enpresa batean piztu zen sua, 22:45ean, eta nikel isuria Deba ibaiari lotutako erreka batera iritsi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018080
BERRIA
Euskadi
noticias
Konfinamenduaren arintze prozesua hasi zenean «azken hilabeteetan metatutako aldarriak eta nahiak kalera ateratzeko behar bat» nabaritu zela iruditzen zaio Arkaitz Anza Errenteriako (Gipuzkoa) Gure Esku-ko kideari. Eta, horri erantzunez, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku herri dinamikak asteburu honetan Euskal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018081
BERRIA
Euskadi
noticias
Andy Murray da urrezko domina leporatzeko hautagai nagusia teniseko bakarkako lehian. 2012an Londresen egindako balentria errepikatu nahi du. Atzo, ordea, uste baino gehiago kosta zitzaion Fabio Fognini italiarra kanporatzea. 6-1, 2-6 eta 6-3 gailendu zen. Baina set erabakigarrian 3-0 egon zen atzetik. Final laurdeneta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018082
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko Harrotu zentroak abian ditu udarako hainbat jarduera, «LGTBI+ errealitatearen bueltan sentsibilizatzeko». Iruñeko Udalaren zerbitzuaren parte da Harrotu, eta xedetzat dauka, batetik, LGTBI kolektiboaren berri ematea; bestetik, kolektiboko kideen parte hartzea sustatzea; eta, azkenik, eskubideak bermatzea. Haler...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018083
BERRIA
Euskadi
noticias
Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan izango dira Beñat Rezusta eta Iñaki Artola. Gaur, final-zortzirenetako bi norgehiagoka jokatu dira Bilboko Bizkaia pilotalekuan, eta, hurrenez hurren, Oinatz Bengoetxea eta Asier Agirre kaleratu dituzte bi pilotariek. Lehen neurketan zertarako gai den erakutsi du Rezustak. Ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018084
BERRIA
Euskadi
noticias
Zutabe horizontal hau ez da, azkenaldion dirudienaren aurka, Salvados programaren propagandarako tartea. Kontua da euskaldunok bereziki ukitu gaituzten atalak pasatu dituztela iragan bi igandeetan, Espainia aldean normalean izaten ez den modu batean -Euskal Herritik, euskaldunak hizketan jarriz, zirikatzaile ustean-. B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018085
BERRIA
Euskadi
noticias
Poetikoa delako gustatzen zait Julio Ramon Ribeyro idazle perutarraren edertasunari eta distantziari buruzko pasartea. Berak dio kilometro bateko distantziara guztiok garela berdinak eder-itsusian. Punttu ñimiño bat hodeiertzean. Zentimetro bateko distantzian ere guztiok gara berdinak. Larruazal hutsa. Horiek balio ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018086
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ostatuan, bahituta legez sentitzen naiz batzuetan» Mari Carmen Rey. Iazko irailaren 10ean etxetik kaleratu zuten, han alokairuan 2012tik bizi ostean; zazpi hilabete daramatza Bilboko ostatu batean. Mari Carmen Rey Taboada (Bilbo, 1951) beste lagun batekin bizi zen Bilbon, alokatutako pisu batean, 2012tik. Jabearekin a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018087
BERRIA
Euskadi
noticias
30.000. Tuterako auzitegietan Eco-City proiektua sustatzeko laguntza. • Tuterako Udalak eta Nafarroako Gobernuak izenpetu duten akordioaren bidez, 30.000 euroko laguntza jasoko dute Tuterako auzitegia egiteko lanek Europako Batzordetik. Eco-City energia eraginkortasuna sustatzeko proiekturako da diru hori.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018088
BERRIA
Euskadi
noticias
Pablo Iglesias: «Demokrazia batek ezin du onartu torturak aplikatzea» Non dago Mikel? dokumentala ostiralean iritsi zen Hego Euskal Herriko eta Espainiako zinema aretoetara. Milaka pertsona joan dira filma ikustera, eta horien artean baita Espainiako Gobernuko kideak ere. Ostiralean Madrilen egin zen estreinaldian Pabl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018089
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste honetan jarri dute martxan software librearen, teknologia irekien eta sare askeen aldeko kanpaina. Aurretik egin izan dituzte antzekoak ere. Orain berriro indar berrituekin ekin diote eskariari; inoiz baino garrantzitsuagoa delakoan. Softwarelibreanahidugu.eus webguneko kanpaina une honetan 600 norbanako edo talde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018090
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal presoari eguerdian egin diote lehen harrera bere herrian, Elgoibarren (Gipuzkoa). Zigorra osorik beteta irten da. 2009ko maiatzean baldintzarik gabeko behin-behineko espetxe zigorra jarri zioten Mendizabali eta harekin batera zigortu zituzten Juan Pablo Dieguez, Jabier Salutregi, Iñaki Zapiain, Elena Beloki, Jos...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018091
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskuin muturra sartu du Eusko Jaurlaritzak herritarren segurtasunak dauzkan mehatxuekin osatu berri duen zerrendan. Jaurlaritzaren lurretan, oraingoz, ageriko presentzia eskasa daukan ideologia horrekin batera, indarkeria matxista, delitu informatikoak, arrisku naturalak... sartu ditu zerrendan. Eskuin muturraren kasua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018092
BERRIA
Euskadi
noticias
Irantzu Varela eta Simon Peña, EITB berritzeko taldean GASTEIZ. EITBren erreforma integralerako lantaldearen bilera egin zuten atzo Eusko Legebiltzarrean, eta bi gonbidaturen agerraldia izan zuten bertan: Irantzu Varela kazetari feminista eta Simon Peña EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko dekanoa. Jaurl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018093
BERRIA
Euskadi
noticias
«Pertsona zintzo eta azkarra, politikari ausarta, euskaltzale leiala». Halaxe agurtu zuen Patxi Zabaletak Aralarreko alderdikide Javier Eskubi Larraz. Xabier Arzalluz hil zen egun berean zendu zen Javier Eskubi, 73 urterekin. Atzo, erraustu, eta azken agurra eman zioten Leitzan, bere herrian. Bilbon sortu zen, eta trau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018094
BERRIA
Euskadi
noticias
Independentziaren osteko lehen bozak irabazi ditu orain arteko presidenteak Montenegron. Vujanovicek gehiengo osoz irabazi du, eta adierazi du montenegroar guztien presidentea izango dela Independentziaren osteko lehen bozak irabazi ditu orain arteko Vujanovicek gehiengo osoz irabazi du, eta adierazi du montenegroar Mo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018095
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Robert Treviño. Egitaraua: Joanes Brahms, Leonard Bernstein eta Gustv Mahler. Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma. Eguna: Urriak 13. Itxaropena, ikusmina, urduritasuna eta gogo ziztrinak tonaka pilatzen zitzaizkigun Euskadiko Orkestrak aukeratu berri duen zuzendari berria ezagutzeko. Hasi bezain pronto...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018096
BERRIA
Euskadi
noticias
Barkatu beharko didazue. Burmuin erdia kikildu zitzaidan larunbatean, arrazonamendu logikoaren hemisferioa hain zuzen, eta geroztik ez du produzitzen, ez du pentsatzen. Disko akastuna nola, toki berera itzultzen zait gogoa, Baionako irudietara, suntsipenerako armarik makurrena hizpide hartu zuten unera, tortura pairatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018097
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Apaltasunaren xarma . Urtebeteko eskarmentuarekin, iazko asmo xume berarekin ekingo dio sasoiari Kaiku taldeak Urtebeteko eskarmentuarekin, iazko asmo xume berarekin ekingo dio Kaikuko arduradunei zaleen begietan hain kuttun zergatik ikusten dituzten galdetuko bagenie, nekez asmatuko lukete. Kontua da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018098
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kontratua daukat». Hori da Samuel Sanchezen heldulekua (Oviedo, Espainia, 1978). «Baina abokatuen esku dago dena». Hori errealitatea. 2014rako talderik gabe dagoen txirrindularietako bat da espainiarra. Kritiko hitz egin du Euskalteleko buruei buruz; defendatu egin ditu Miguel Madariaga eta Igor Gonzalez de Galdeano; ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018099
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar antzerki proposamen izango dira ikusgai Zarauzko kaleetan Bihar, ostiralean eta larunbatean hainbat tokitako antzerki taldez beteko dira Zarauzko kaleak. Kalerki, nazioarteko kale antzerki topaketak antolatuko dira aurten, hogeigarrenez. Hiru egunez hamar antzerki talde ikusteko aukera izango da. Euskal Herriko, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018100
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur ospatuko dute Legazpin Gipuzkoako Artzain Eguna; ohi bezala, iraileko lehen igandean. Egun osoko egitarau zabala osatu dute antolatzaileek horretarako. Artzaintza eta lehen sektorearen lana gertutik ezagutu eta behar duen bultzada emateko aukera ere bada gaurko jaia. Urtero bezala, honako hauek izango dira ekitald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018101
BERRIA
Euskadi
noticias
Brent upela 40 dolarretik behera, lehen aldiz 2009tik DONOSTIA. Lehen aldiz azken ia zazpi urteotan 40 dolarretik behera salerosi zuten atzo Brent petrolioaren upela. 2009ko otsailetik ez zen egon maila horretatik behera. Krisiaren unerik gogorrena izan zen hura, baina petrolioak berriro gora egin zuen; orain ez da hal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018102
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela hamar urte ETAk hildako Fernando Mujika Herzog buruzagi sozialistari omenaldia egin zion atzo Donostiako Udalak. Mapi Heras, Mujikaren alarguna, eta Ruben, Fernando eta Jose Maria Mujika haren semeak, omenaldian izan ziren. PSE-EEko ordezkaritza zabala ere egon zen. Bertan, Mujikaren omenezko plaka erakutsi zuen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018103
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost eguneko bestari hasiera emateko prest daude Agoitzen Bestei ekiteko dena prest dago Agoitzen. Gaur izanen da txupinazoa, eta sanmigelez gozatuko dute herritarrek asteazkenera bitarte. Aurtengoak «trantsizio» bestak izanen direla esan du Unai Lako Agoizko alkateak. Izan ere, udal gobernuan sartu berri da bere alder...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018104
BERRIA
Euskadi
noticias
ELIKADURA. Errezeta. Legatz kokotxak pil-pil erara Lapiko zabal batean oliba olio txorrotada bat bota, lapikoaren azalera osoa ondo estaliz. Baratxuri aleak txiki-txiki xehetu eta lapikora bota. Lapikoa su motelean jarri, eta baratxuria bota. Kokotxak gatzatu, eta baratxuria dantzan hasten denean kokotxak banan bana la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018105
BERRIA
Euskadi
noticias
«Miresmena sorrarazten du aitzindarien ibilia irakurtzeak» Hanka bat Euskal Herrian eta bestea Antartikan dutela egin dituzte azken egunak Alberto Iñurrategik (Aretxabaleta, 1968), Mikel Zabalzak (Iruñea, 1970) eta Juan Vallejok (Gasteiz, 1970). Gaurko eguna iritsi zain ziren aspaldian, hilabetetako tramite, baimen esk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018106
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez nazazue pilotalekuan bilatu gaur, azken unean iritzia aldatzen ez badut ez naizelako Bilbon egongo. Telebistaz ikusiko dut finala, lagun artean segur asko, eta gozatuko dugula uste dut. Lau t'erdikoa aldatu egin da, asko bizitu da, eta huts gehiago egiten dira, egia da; baina partida ona irteten denean, oso ikusgarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018107
BERRIA
Euskadi
noticias
Kristau Eskolak eta sindikatuek bilera egin dute Lan Hitzarmenen Kontseiluan BILBO. Lan Hitzarmenen Kontseiluan bildu ziren atzo Kristau Eskolako patronala eta sindikatuak, eta ez ziren ados jarri, apirilean egin zuten azkenengo bileran gertatu zen bezala. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez zuen parte hartu. Sindi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018108
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkerreko gazteen botoa eskatu du Lopezek, "neoribelarismo ase ezinari" aurre egiteko Gazteen botoa eskatu du gaur Patxi Lopez PSE-EEren lehendakarigaiak. Alderdiko 400 bat gazterekin bildu da Gasteizen. Eskerrak eman dizkie alderdiko kide egiteagatik, "ez baitira garai errazak alderdi batean egoteko". Gazteak politika...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018109
BERRIA
Euskadi
noticias
Festa bat zen Baldosinin eguna gure sukaldean. Herriko festen atariko festa. Lagunak gonbidatu, aurreko mantal inprobisatuak jantzi, eta txikienek beheko azulejuak ezker-eskuin, handienek, goikoak eskuin-ezker, sukaldeko hormetako errepidetxoak zuritzen, jolas itxurako lanean. Goitik behera zurituta, amarentzat kalbari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018110
BERRIA
Euskadi
noticias
Hitz poetikoak idazten ditu Lucinda Williamsek (Louisiana, AEB, 1953), errealitateari iluntasunetik begiratzen diotenak. Landutakoak bezala, zuzenak eta argiak. Gordinak, finean. Eta gordintasun hori dute ardatz haren abestiek. Country-rockaren ikurretako bat denak Bilboko Kafe Antzokian joko du, gaur (21:30). Orain de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018111
BERRIA
Euskadi
noticias
«Berriro egin ez dezaten bizi naiz» . AEBek Nagasakin jaurti zuten bonba atomikotik onik atera zen Sakue Shimohira; eta gertaera horren testigantza eman du Bilbon, Unesco Etxeak eta Gernikako Bakearen museoak gonbidatuta. AEBek Nagasakin jaurti zuten bonba atomikotik onik atera zen Sakue Shimohira; eta gertaera horren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018112
BERRIA
Euskadi
noticias
Ingalaterrak merezita irabazi dio Galesi, eta modu onean hasi du Torneoa Gales eta Ingalaterraren artekoa bi eskola desberdinen arteko partida izan zen. Ingalaterraren indar eta zorroztasun taktikoa batetik, eta Galesen joko nahasi eta abiadura bestetik. Pragmatismoak, joko irekiari partida irabazi zion, eta Ingalaterr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018113
BERRIA
Euskadi
noticias
Italiako Gobernuak larrialdi egoerari eutsi dio Lampedusa uhartean, Afrikako iparraldeko erreboltetatik ihesi etorkin andana ailegatu baita azken egunetan. Dagoeneko 5.500 dira, gehienak Tunisiakoak. Uhartean 850 etorkinentzako identifikazio eta kanporatze zentroa dago; horregatik, ailegatutako gehienak kontinentera er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018114
BERRIA
Euskadi
noticias
Duch khmer gorriarentzat 40 urte eskatu ditu fiskalak, Kanputxean. Aste honetan amaituko da Kang Kev Ieven aurkako epaiketa; lau buruzagi geratzen dira oraindik ere epaitzeko Duch khmer gorriarentzat 40 urte eskatu ditu fiskalak, Kanputxean Aste honetan amaituko da Kang Kev Ieven aurkako epaiketa; lau buruzagi Khmer Go...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018115
BERRIA
Euskadi
noticias
Gatazka zibila ari da egosten La Pazen eta autonomisten artean. Gutxienez zortzi lagun hil dira Boliviako Santa Cruz eta Pando probintzietan, liskarren laugarren egunean Gas esportazioak erdira jaisteak milioika dolarreko galera ekarri dio Estatuari Gatazka zibila ari da egosten La Pazen eta autonomisten artean Gutxien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018116
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Agirrek uko egin dio EITBko zuzendari nagusiaren hautagaitzari Mikel Agirre ez da EITBko zuzendari nagusia izango. Hautagaitzari uko egin diola jakinarazi zuen atzo, legebiltzarrean izendatua izateko bi egun bakarrik falta zirenean. Prentsa ohar labur batean, «arrazoi pertsonalak» tarteko, karguari uko egin, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018117
BERRIA
Euskadi
noticias
EAEko Arartekoak jasotako kexen ia %58k eskubide sozialekin lotura dute EAEko Arartekoak 2.081 kexa txosten abiatu zituen iaz, eta horien ia %58 eskubide sozialekin lotuta daude: izan osasunarekin, etxebizitzarekin, hezkuntzarekin edo, besteak beste, gizarteratzearekin. Abiatutako kexa txostenen kopuruari dagokionez, %...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018118
BERRIA
Euskadi
noticias
TRINKETA. Buruz buruko txapelketa ohikoa den baino astebete geroago hasiko da, hilaren 21ean. Frantziako Federazioak heldu den astelehenean aurkeztuko du, eta atzerapenaren arrazoia Batite Ducassouren lesioa da. Itsasutarrak sorbaldako min txikiarekin bukatu zuen Superprestige torneoa, eta federazioak izar gaztea eraba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018119
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste Nagusiko unerik bereziena? Arriagako balkoian egon nintzenekoa. Irtean al zara parrandan? Irten naiz, baina ez egunero. Zein da lan egiteko tokirik dibertigarriena? Interpretaziorako jokoa ematen dutenak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018120
BERRIA
Euskadi
noticias
Preso eta iheslarien "ametsak", liburu batean bilduak Astero argitaletxeak 474 euskal preso eta erbesteraturen "ametsekin" eta 47 artisten obrekin Ametsen liburua osatu du, eta arratsaldean aurkeztu dute, Donostian, Kursaal jauregian. Egun preso eta iheslari diren eta lehen izan ziren askoren "sentimenduak" bildu dituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018121
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela bi aste esan nizuen kontraesanetatik egiak justifikatzen ikasi dugula matematikariok. Eta hala da, eta egunerokoan horrela funtzionatzen du matematikaren gehiengoak. Karreran ere hala irakasten ziguten eta hala irakasten dugu. Baina hori ahalbidetzen duen printzpio bat onartzen dugu. Bestela ez zen posible izango...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018122
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru Damatxo ideia faktoriak Gure Bazka sailean egindako bideo-elkarrizketa interesgarrian, Beñat Sarasolak dio euskal kulturaren esparruan gaur egun baino askoz ere askatasun handiagoa zegoela kritikarako Franco hil ondorengo urteetan, eta orain eta hemen ezin izango liratekeela orduko aldizkari batzuetan argitaratuta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018123
BERRIA
Euskadi
noticias
'EGUNKARIA AUZIA'. BABESA. Unibertsitateak, askatasunen alde. Ehunka irakasle eta ikasleek 'Egunkaria'-ren eta askatasunen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat unibertsitatetan. Ehunka irakasle eta ikasleek 'Egunkaria'-ren eta askatasunen aldeko elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko hainba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018124
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko hogei zahar etxetan dute jada koronabirus kasuren bat BILBO. Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez, hogei dira guztira koronabirus kasuren bat duten lurralde horretako zahar etxeak. 155 daude orotara Bizkaian, 10.748 egoiliarrentzat dute tokia, eta, langileen eta egoiliarren artean, 45 lagun dira positibo eman ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018125
BERRIA
Euskadi
noticias
AI Amnesty Internationalek gogor kritikatu du CNDH Giza Eskubideen Batzorde Nazionala. AIren arabera, erakunde publikoak ez ditu torturen gaineko salaketa guztiak ikertzen. 7.000 kexa inguru jaso zituen 2010 eta 2013 artean, baina soilik 44 kasutan baieztatu zuen torturak egon zirela. AIren arabera, batzordeak ez du bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018126
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuiako Gazte Asanbladak askotariko jarduerak prestatu ditu hamargarren Gazte Egunerako: kuadrillen arteko olinpiar jokoekin hasi eta kontzertuekin amaituko dute; Paradixo, Eskean Kristo eta BassAgain arituko dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018127
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen txandan Italia gobernatzeko korapiloa ezin izan du askatu Lettak Italiako gobernua eratzeko ardura onartu eta ordu gutxira, Enrico Letta PD Alderdi Demokratikoko agintariak bilera sorta egin zuen parlamentuko alderdi guztiekin. Bi hilabeteko blokeoa amaitzea eta gobernua osatzea dira PDko idazkariordearen helburu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018128
BERRIA
Euskadi
noticias
Francisco Escudero musika kontserbatorioak ekoitzi duen Georg Friedrich Handelen Agrippina operaren emanaldiko azken zatia Erromako Inperioaren testuingurutik atera eta Donostiako Parte Zaharreko Bretxa azokara egokituz hasi da, gaur eguerdian, asteburu honetako Olatu Talka. Handelek musikatutako libretoan ikusten ez d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018129
BERRIA
Euskadi
noticias
Red Hot Chili Peppers taldeak joko du Bilbao BBK Live jaialdian, ekainaren 22an. Festibala Kobeta mendian egingo dute aurten ere, baina ekain bukaeran, «lehiarik ez edukitzeko» Red Hot Chili Peppers taldeak joko du Bilbao BBK Live jaialdian, Festibala Kobeta mendian egingo dute aurten ere, baina ekain bukaeran, Red Hot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018130
BERRIA
Euskadi
noticias
Baztango mendien artean, garaiena dugu Saioa. Bere gailur belartsuak eskaintzen duen ikuspegia paregabea da, iparraldeko haranetatik Moncayora eta Kantauri itsasotik, Pirinioetara, baldin eta lainorik ez badago. Bertara igotzeko ohiko bideak bi dira, Belateko gainatik abiatuta, Azkenazko lepotik igaro eta Okolin gaina ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018131
BERRIA
Euskadi
noticias
Gatibuk disko berria aterako du datorren ostiralean, inoizko «ezberdinena» Berezia behar zuen 2020ak Gatibu taldearentzat, aurten hogei urte bete baitituzte. Efemeridea Biboko Bizkaia Arenan antolatutako kontzertu batekin ospatzea zen asmoa, martxoaren 28an, baina egun horretan ezin izan ziren oholtzara igo. Horrek are...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018132
BERRIA
Euskadi
noticias
2018an ez zen Nobel saririk iragarri, Suediako Akademiako kide batzuek eginiko sexu jazarpena arbuiatzeko. Orduko saria urtebete geroago eman zen, eta, hortaz, 2019an bi idazlek izan zituzten oihartzuna eta loria: Olga Tokarczukek -2018ko irabazle gisara- eta Peter Handkek. Urtero bezala, Elkar argitaletxeak saridun ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018133
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Atresmedia Studios konpainia sortu dute, fikziozko edukiak diseinatu, sortu eta ekoizteko helburuarekin. Egingo dituzten telesail berriak ez dira soilik Atresmedia komunikazio taldeko kanaletan emititzeko izango, eta nazioarteko plataformetarako ere ariko dira. Ignacio Corrales -TVEko zuzendaria 2012tik 2014ra-...
cc-by-sa 4.0