id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0018234
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñeko sanferminak badatoz eta, Iruñean gertatutako oraingo eta aspaldiko minek eraginda, hantxe suertatutako zorigaitz anker bat edo beste hartu nahi ditut hizpide. Gertakizun larriak eta, bide batez, haien inguruan zabaldutako gezurrak aztertzeko asmoz behinik behin. Iruñeko sozialisten buruzagi batek (M. Esporrinek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018235
BERRIA
Euskadi
noticias
Kakitzat-ek armadaren aurkako protesta egin du Bilboko herriko etxearen aurrean, udalaren eta Espainiako Armadaren arteko elkarlana salatzeko. Espainiako Armadak erakusketa bat prestatu du Garellano erregimentuari buruz, eta, erakusketa hori egiteko, Basurtun areto bat utzi dio Bilboko Udalak. Azaroaren 29an dute zabal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018236
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur abiatuko dira Arbizuko bestak, suziria bota, zortzikoa dantzatu eta San Joan suak piztuta. Zazpi egun iraungo dute jaiekKintoen egunean, gazteak eskean ibiliko dira, piper opilaren tradizioa piztu nahian Besta gogoa asetzeko aukera izanen dute sakandarrek. Lehenbiziko geltokia Arbizu (Nafarroa) izanen da. Gaur abi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018237
BERRIA
Euskadi
noticias
«Marrubizko izozki bat, mesedez», esan diote bi mutil gaztek Joxe Mari Arini. «Oraintxe», erantzun die Los Italianos dendako izozkigileak. Donostiako Aldamar kalean dute izozki denda, eta ez dabil jende askorik: «Aurten ez dago Aste Nagusirik: aste normal bat da hau. Guri su festak lan handia ematen digu normalean: jen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018238
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dut beharrik estilo bat egiteko edo zinema eredu baten ikur bihurtzeko» Periferiak erdigunean jarri ditu Almandozek 'Oreina' filmean. Ohiko zineman lekurik ez duten paisaiak eta ahotsik ez duten pertsonaiak dira protagonista. Xedea, ordea, «istorio arrunt» bat kontatzea da. Ibilbide luzea egin du Koldo Almandozek (...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018239
BERRIA
Euskadi
noticias
Luzaroan aguantatu dute isilik erretiratuek eta pentsiodunek. Hamarkada beteko krisi ekonomikoa hortzak estututa igaro dute askok eta askok, bizitza oso baten joanean barneratutako estoizismoa eta pregonatu bako heroismoa uztartuz. Ikusi dituzte seme-alaben eta biloben enpleguak prekario bihurtzen, ikusi dituzte pentsi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018240
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxera nahi nuen, hotz egiten zuen, tigre zuri bat nekarren segika, haginka egiten dute mamuek. Bizitza non dago, hor kanpoan, nire azaletik bestaldera, haizeak bere menera darabiltzan hostoetan, autoen burrunba urrun geldoan, galdera da, bizitza non dago, nire baitan, barrenean daramat mundua, pentsamenduetan bizi nai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018241
BERRIA
Euskadi
noticias
25 aldiz. Arnaldo Otegi Onda Vascan hogeita bost bat aldiz elkarrizketatu duela gogoratu digu Javier Vizcainok, ikusita Madrilen nola zapuztu diren makina bat iritzi emaile, elkarrizketa gauzatzeagatik. Kazetaritzaren ikuspegitik, kritikagarriagoa behar luke izan La Noche 24 Horas saioko aurkezle Marc Sala eta bere lau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018242
BERRIA
Euskadi
noticias
Bhutto tiroz hil izana litekeena dela onartu du Musharrafek Lehen aldiz onartu zuen atzo Pakistango presidente Pervez Musharrafek balitekeela oposizioko buru Benazir Bhutto tiroz hil izana. Hala ere, estatuburuaren arabera, haren heriotza Bhutto beraren errua zen, autoaren kanpoan geratzeagatik. Abenduaren 27an hil zut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018243
BERRIA
Euskadi
noticias
Norvegiara, argi bila. Athleticek Norvegiako Tromso taldearen aurka jokatuko du Europa Ligako hurrengo kanporaketa aurrekoan, hilaren bukaeran Aurrez Superkopako finaleko joaneko partida jokatuko du bere zaleen aurrean Athleticek Norvegiako Tromso taldearen aurka jokatuko du Europa Ligako Aurrez Superkopako finaleko jo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018244
BERRIA
Euskadi
noticias
Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren proposamenak lortu du lehen baldintza: Aiziritzeko Herriko Etxeak proiektua onartu ondoren, biztanleriaren erdia ordezkatzen du baiezko jarrerak. Atzo arratsean egin zuten bozketa, eta Nafarroa Behereko herriak dituen 670 biztanleak gehituta 149.390eko kopurura iritsi da prefetare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018245
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekainean bertan behera utzi behar izan zuen Ara Malikianek Gasteizko kontzertua, eta haren ordezkoa gaur egingo du. Libanon jaio zen, eta oso txikitan hasi zen biolina jotzen, aitaren laguntzaz. Libanoko gerraren garaian, musika izan zuen aterpe. Royal Garage Word Tour egiten ari da orain.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018246
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal irakurle militantearen gainbeheraren hipotesiaren adierazle omen «nobela literario» horien itzulpenek gora egin izana, Iban Zalduaren Zer da «euskal irakurle militante» izatea? Nola elkarlotzen dira euskal, irakurle eta militante hitzak? Zalduaren diskurtsoari kasu eginez gero, euskararen militanteez osaturiko z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018247
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Ertzaintzak SOS Ostalaritzako bost kide atxilotu zituen herenegun Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian egiten ari ziren protesta batean, baina ostalariek salatu dute atxiloketa horiek «bidegabeak» izan zirela, protesta «modu sinbolikoan eta baketsuan» egiten ari zirelako. Jakinarazi dute abokatuekin ari direl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018248
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxerat-ek salatu du «urruntzearen zikloa» ez dela bukatu Etxerat elkarteak salatu du EPPK Euskal Preso Politikoek Kolektiboa osatzen duten 183 presoetatik 82 Euskal Herritik kanpoko espetxeetan daudela, 65 Espainian eta 17 Frantzian, eta, beraz, «sakabanaketaren eta urruntzearen zikloa» ez dela oraindik amaitu. Gainer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018249
BERRIA
Euskadi
noticias
Osakidetzaren kontratuetan irregulartasunik ez dagoela azaldu du Gabriel Inclanek. «Funtsik gabeko zurrumurruak zabaltzea» egotzi dio Inclanek egungo Osasun sailburuari Osakidetzaren kontratuetan irregulartasunik ez dagoela azaldu du «Funtsik gabeko zurrumurruak zabaltzea» egotzi dio Inclanek egungo Osakidetzak 1996tik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018250
BERRIA
Euskadi
noticias
Esperientzia luzea du Carlos Gomez-Mentxaka abokatuak osasun sisteman kaltetutako pertsonen kasuak defendatzen; 25 urte baino gehiago daramatza arloan lanean. Orain, hain justu, harengana jo dute begietako hainbat ebakuntzaren ondorioz bista galdu duten hainbat pertsonak. Osakidetzako erietxeetan izan dira horietako ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018251
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizpahirutan agertu zait motxila baten iragarkia azken egunotan. Hasieran ez diot inportantziarik eman, baina susmatzen hasi naiz iragarki bideratu horietako bat dela. Izan ere, zubia erbestean eman dut, eta low cos t-eko hegaldia eskuko ekipajeaz baino ez dugu hartu (horrelako airelineetan gero eta txikiagoa da aparte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018252
BERRIA
Euskadi
noticias
Migratzaileentzako aterpeak irekitzeko eta bertan egoteko epea luzatzeko eskatu dio Txantxerreka gaztetxeak Donostiako Udalari Pasa den astean Donostiako Udalarekin izandako bileraren inguruko balorazioa egin du Txantxerreka gaztetxeak. Trantsituan dauden migratzaileen egoerari buruz jarduteko batu ziren. Gaztetxeko ki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018253
BERRIA
Euskadi
noticias
Palestinar bat hil du Israelgo armadak Zisjordanian TEL AVIV. Israelgo armadak 19 urteko palestinar bat hil zuen atzo tiroz Jeninen. Tel Aviven arabera, gazteak harriak eta lehergailuak jaurti zizkien militarrei. Beste bost palestinar atxilotu zituzten operazio berean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018254
BERRIA
Euskadi
noticias
Genero indarkeriaren kontra "egiturazko neurri berritzaileak" eskatu ditu Bilgune Feministak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da igandean, eta, egun horri begira, eskari argia egin die erakundeei Bilgune Feministak: aldaketa errealak egiteko. "Ez ditugu behar azaleko erreformak, ezta lege huts...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018255
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioen Munduak bidea egiten hasi zenean ezinbesteko kide zituen Mikel Garmendia eta Loinaz Urrestarazu. Garmendiak bikotekidearekin Eskoziara egindako bidaia batetik sortu zen guztia. Gazta zati bat film dokumentalean ere oso presente daude. Haien inguruan gertatzen dira unerik hunkigarrienak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018256
BERRIA
Euskadi
noticias
Troitiñoren atxiloketa salatu du Sortuk: «Bake aukerak lehertu nahi dituzte» DONOSTIA. Sortuk antolatuta, elkarretaratzea egin dute Donostian Antton Troitiñoren atxiloketa salatzeko -asteazkenean atzeman zuten, Londresen-. Sortuko kide Arkaitz Rodriguezek salatu du Troitiño «Espainiako Gobernuaren mendeku politikaren b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018257
BERRIA
Euskadi
noticias
IRAKEKO OKUPAZIOA. Konstituzioko puntu gehienak hitzartu dituzte . Gutxienez hogei pertsona hil ziren atzo eginiko eraso desberdinetan Gutxienez hogei pertsona hil ziren atzo eginiko eraso desberdinetan Irakeko politikariek bihar aurkeztuko duten konstituzioaren puntu batzuk adostu dituzte jadanik, baina beste asko fal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018258
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan istripuengatik larriki zauritutakoak %62 ugaritu dira Urteko lehen erdian 19.545 lan istripu zenbatu ditu Osalanek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Iazko aldi berarekin konparatuz, %16,3 ugaritu dira. Horietatik 18.500dik gora istripu arinak izan dira; 128, berriz, larriak. Era berean, larriki zauritutakoen kopuruak er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018259
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernikak, IDK-k eta Araskik Espainiako Kopa jokatuko dute SASKIBALOIA. Espainiako Ohorezko Mailan ari diren hiru euskal taldeek Espainiako Kopa jokatuko dute, martxoaren 1ean, 2an eta 3an, Gasteizen. RPK Araskik ziurtatua zuen Kopan aritzea, berak antolatuko baitu lehiaketa. Lointek Gernika Bizkaia eta IDK Gipuzkoa, be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018260
BERRIA
Euskadi
noticias
2018. urterako aurrekontu proiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Gako nagusiak dira hauek. Aurrekontua. Guztira, heldu den urtean 11.484,6 milioi euro gastatuko ditu gobernuak, aurten baino %3,9 gehiago. Zorpetzea. Jaurlaritzak 1.347 milioi erabili beharko ditu zorpetzeari lotutako gastua ordaintzeko. 2017ko kontuetan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018261
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure Esku Dago-k Euskal Herriko ehunka herri eta hiritan osatu ditu taldeak, herri galdeketak eta beste hamaika ekinbide aurrera eramateko. Horiek dira herriz herri eta auzoz auzo lanean ari direnak ere ingurukoak igandeko giza katearekin engaiatzeko. Herri eta hiri guztiak, ordea, ez dira berdinak. Tamaina, kokapena, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018262
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euroak izan behar du Europako proiektu politikoaren mamia» Diru bakarra atzera-bueltarik gabea izatea kolokan jarri du Greziako krisiari emandako erantzunak. «Antzeko kasu bat gertatuko balitz, ez dut baztertzen estaturen bat eurotik ateratzea», ohartarazi du. Eurobask elkarteak antolatuta, euroaren krisiari buruz min...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018263
BERRIA
Euskadi
noticias
Jazzaldiko tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak, abian MUSIKA. Gaur hasi eta martxoaren amaierara bitartean, Donostiako Jazzaldian parte hartuko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko kontzertuak egingo dituzte. Aurten aurkeztutako 41 proposamenen artean hamabost aukeratu dituzte antolatzaileek. Lehenengo saioa Gregari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018264
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. ESKU-HUSKA. AIMAR OLAIZOLA. ASEGARCEKO AURRELARIA. «Ezinezkoa da finalak jokatzera ohitzea» Aspalditik dago igandeko finalari begira jarrita. Hirugarrena du finala, eta hirugarrena txapela, janzten badu. Urtea biribildu nahi du. Profesionaletan hasi zenetik aurtengoa du urterik gozoena, eta modu politenean amai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018265
BERRIA
Euskadi
noticias
Atxiloaldia grabatzeko eskaera bidaliko die Legebiltzarrak Gorteei . Eusko Legebiltzarrak aintzat hartu du Prozedura Kriminaleko Legea aldatzeko Aralarren ekimena Atxiloaldia grabatzeko eskaera bidaliko die Legebiltzarrak Gorteei Eusko Legebiltzarrak aintzat hartu du Prozedura Kriminaleko Legea Atxilotuta dauden pertso...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018266
BERRIA
Euskadi
noticias
Kritika. Antzerkia. Musikal koloretsua. 'Mamma mia!' Musika: Beny Andersson, Bjorn Ulvaeus. Libretoa: Catherine Johnson. Zuzendaria: Phyllida Lloyd. Lekua: Arriaga antzokia (Bilbo). Eguna: egokituaren estreinaldi egun ofiziala. Izan ere, Arriagako emanaldi hauekin hasiko da munduko musikal famatuenaren bira europarra, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018267
BERRIA
Euskadi
noticias
Anonymous nazioarteko hacker taldeak Israelgo 5.000 funtzionarioren datu pertsonalak sarean zabaldu zituen duela bost urte, eta zera ohartarazi zion Israelgo administrazioari: «Hau zibergerra bat bilakatuko da». Abisu bat besterik ez zen izan, munduaren luze-zabalean zer leher daitekeen; abisu bat gehiago. Beraz, batek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018268
BERRIA
Euskadi
noticias
Irailetik eskuragarri dago, dohainik, Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa aplikazio gisa. iOS eta Android euskarrientzako prestatuta dago. Zientzia eta teknologia arlo guztietako informazioa biltzen duen euskarazko lehen hiztegi entziklopedikoaren aplikazioa da. Webgunean eskuragarri dagoen guzti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018269
BERRIA
Euskadi
noticias
Zulo bat aurkitu dute Frantzian 180 kilo lehergairekin, ustez ETArena. Ubideak konpontzen ari ziren langile batzuek topatu dute, Lot et Garonne departamenduan, Pinderes herrian Lehergaiak egiteko materiala ez ezik, dozena bat arma ere bazeudela dio Poliziak Zulo bat aurkitu dute Frantzian 180 kilo lehergairekin, ustez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018270
BERRIA
Euskadi
noticias
Arriskuak hartzeko gaitasun, gogo eta aukerak ezinbestekoak dira; iraun behar badu behintzat orainak ere geroan. Baina arriskurik ez hartzeko errua ez da sortzaileena soilik. Kritikari eta ikusleek zerikusia handia dugu garaian garaiko zinemarekin. Pelikula bat ez da amaitzen proiektatzen den arte. Zuzendariei arriskua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018271
BERRIA
Euskadi
noticias
Jacques Chirac Baionan izanen da gaur, militarrei omenaldia egiteko Frantziako Presidente Jacques Chirac Euskal Herrian izanen da gaur. Lehen RPIMA militarrak omenduko ditu goizean, Baionako gotorlekuan, ikusiko du, eta ondoren hitzaldia eskainiko. Ontsalaz, Afganistanen diren frantses militarrak omenduko ditu. Frantzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018272
BERRIA
Euskadi
noticias
Alberto Iglesias: "Ez da une txarra Oscarretako ametsa egia bihurtzeko" Alberto Iglesias musikagilea (Donostia, 56 urte) Lon Angelesen (AEB) dago, bihar Oscar sarietako ekitaldian izateko, musika onenaren saria jasotzeko izendatuen artean baitago Tinker Taylor Soldier Spy filmako lanagatik, eta amets egiten duela aitor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018273
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da oso hegalaldi luzea izan helikoptero batentzat, baina urrats interesgarria izan da gizateriarentzat. NASAk Martera bildalitako Ingenuity helikopteroak lehenbiziko hegaldia egin du. Helizeak piztu eta azeleratu ditu; hiru bat metro egin du gora Marteko airean, eta berriz zegoen lekura jaitsi da. Perseverance ibilg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018274
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zahar etxeetan, espetxeko 1. gradu bat ari dira nozitzen egoiliarrak» Gaur Gasteizera jaitsi naiz. Denda bat eta lau etxe pasatu ditut. Horietako bat, amona batena. Esan diot utziko diodala enkargua igogailuan, eta ezetz esan dit, ilusioa egiten ziola ni ikusteak, eta igo naiz enkarguarekin. Kontuak zituen esateko. Ko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018275
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk ez du parte hartuko PSE-EEk gaur abiatuko dituen bileretan. PSE-EEk dagoeneko PPrekin akordioa egina duela uste du, eta EAJ «itxurak egiteko» soilik gonbidatu duela EAJk ez du parte hartuko PSE-EEk gaur abiatuko dituen bileretan PSE-EEk dagoeneko PPrekin akordioa egina duela uste du, eta EAJ Ezetz esan dio EAJk PS...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018276
BERRIA
Euskadi
noticias
1 FORMULA. Sebastian Vettel ez dago ados Nazioarteko Automobilismo Federazioak 1 Formulako txapelketako puntuazio sisteman egindako aldaketarekin. Txapeldunaren arabera, azken probak aurrekoen halako bi balio izanak «kalte» egiten die denboraldi osoan lan egiten dutenei.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018277
BERRIA
Euskadi
noticias
AUZITEGI NAZIONALA. «Bake prozesuaren aurkako erasoak» amaitzeko exijitu diote Zapaterori. Sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte hiriburuetan eskubide zibil eta politikoen alde «Bake prozesuaren aurkako erasoak» amaitzeko exijitu diote Zapaterori Sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte hiriburue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018278
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskubaloi selekzioak hiru partida jokatuko ditu Argentinan Futbol selekzioak egin bezala, Euskadiko eskubaloi selekzioa ere Hego Amerikara joango da; Argentinara, hain zuzen ere. Jose Ignacio Altubek zuzentzen duen selekzioak bederatzi eguneko egonaldia egingo du, hilaren 25etik uztailaren 4ra, Buenos Airesko probintzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018279
BERRIA
Euskadi
noticias
Peter Handke-k amodio gutunak idatzi zizkion, 70eko urteetan, Jeanne Moreau-ri. Idazle austriarrak eta Nouvelle Vague -ren sinboloak harreman berezia izan zuten, amodioak zizelkatua. Handkeren amodio gutunak hil baino lehen erreko zituela agindu zuen Moreauk. Azkenean ez zuen halakorik egin, baina. Eskutitzak Jeanne Mo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018280
BERRIA
Euskadi
noticias
Ituna lotu ezean, gatazka gaiztotu egingo da kontserba enpresetan. Greba mugagabera deituko dute Bizkaiko langileek, hurrengo asteko bilerak emaitzak ematen ez baditu Ituna lotu ezean, gatazka gaiztotu egingo da kontserba enpresetan Greba mugagabera deituko dute Bizkaiko langileek, hurrengo asteko Negoziazioek aurrera ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018281
BERRIA
Euskadi
noticias
MIKEL GARMENDIAREN HERIOTZA. Arrasto sakona utzita. Mikel Garmendia hil da, euskarazko zineman eta antzerkigintzan egundo izan den aktorerik ezagunenetakoa Mikel Garmendia hil da, euskarazko zineman eta antzerkigintzan egundo Kornelio, Balantxas, Polonio, Goenkaleko Joxe MariÉ, hitz batean Mikel Garmendia, egundo izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018282
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Kaliforniako rock gordin eta zikina, bihar Donostiako Mogambon Kaliforniako rock gordin eta zikina, bihar Donostiako Mogambon Kaliforniatik etorritako musikarien bi kontzertu egongo dira entzungai bihar Trintxerpeko Mogambo aretoan. The Lamps Los Angeles hiriko taldea dira, rock gordina egiten dutenak, Dead Ken...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018283
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortzailea: Lucas Taylor. Aktoreak: Travis Fimmel, Brooke Satchwell, Erik Thomson, Kestie Morassi, Lucy Bell. Herrialdea: Australia. Urtea: 2023. Non ikusi: Filmin. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: Thrillerra. Drama. Isabel Baker 17 urteko neskato gaztea erail zuten 1995ean. Krimenak gogor jo zuen Austral...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018284
BERRIA
Euskadi
noticias
JIGTATK1. Olaizola II.a-Beroiz111102421352.Berasaluze VIII.a-Albisu11652041833. Titin III.a-Merino II.a11652111984.Xala-Laskurain11651991905. Bengoetxea VI.a-Apraiz11651941976. Irujo-Barriola11562051917. Aritz Lasa-Zubieta11381702178. Arretxe II.a-Begino111 10121 235
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018285
BERRIA
Euskadi
noticias
25. urtez, jaialdia egingo dute gaur Gipuzkoako eskola txikiek, Larraulen Gipuzkoako eskola txikiek urteroko jaialdia ospatuko dute gaur, Larraulen. Ekitaldi berezia izango da aurtengoa, mende laurden bete baitu landa eremuko eskolen ospakizunak. Urteurren horren harira, dokumental bat prestatu du Eskola Txikietako Gur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018286
BERRIA
Euskadi
noticias
El Salvadorrerako bidean izango da honezkero Ricardo Alexander Guzman. Mexiko hegoaldetik iparraldera exodoan doazen milaka iheslarien kontrara ari da. Asteartean iritsi zen Guadalajarako Cerro del 4 auzoko aterpetxera, eta bart zen beste tren bat hartzekoa jaioterrira itzultzeko, duela lauzpabost hilabete egin zuen ib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018287
BERRIA
Euskadi
noticias
Montenegro NATOko kide bihurtu zen, atzo, ofizialki. AEBetako Estatu Departamentuan egin zen zeremonia, eta Jens Stoltenberg Aliantza Atlantikoaren Idazkari Nagusiak adierazi zuen ona dela Montenegro kide izatea, mendebaldeko Balkanetako «egonkortasunerako».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018288
BERRIA
Euskadi
noticias
Katalunia ez da Espainia. Eta baieztapen hori azaltzeko, argudiatzeko eta janzteko erabil daitezkeen arrazoien artean, bat gehiago zerrendatu daiteke Espainiako Auzitegi Goreneko atzo arratsaldeko saioa ikusita: Kataluniako buruzagi independentistek epaiketa bidegabe baten bukaeran, espetxera bueltatzear, kartzela zigo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018289
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolonbia-Ingalaterra eta Belgika-Japonia, azken final-zortzirenak Belgikak 1-0 irabazi dio Ingalaterrari Adnan Januzaj Realeko jokalariaren golari esker eta G multzoko lehen postuan bukatu du. Horrebestez, zehaztu dira final-zortzirenetako azken kanporaketak. Belgikak Japonia izango du aurkari, eta Ingalaterrak Kolonbi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018290
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk eta PSEk astelehenean egingo dute aurreneko bilera EAJk eta PSE-EEk jakinarazi dute datorren astelehenean hasiko dutela Eusko Jaurlaritza osatzeko negoziazioa. EAJren egoitza nagusian bilduko dira, Bilbon. Oraingoz, ez dute iragarri zer kidek hartuko duten parte. Ohar bera zabaldu dute sare sozialetan, eta esan «g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018291
BERRIA
Euskadi
noticias
Arte eszenikoetako hainbat eragilek zuzeneko ikuskizunak programatzeko eskatu diete erakundeei Arte Bizia Euskadiko Zuzeneko Arteen Plataformako kideak Donostian, Bilbon eta Gasteizen elkartu dira gaur, sektoreak bizi duen "egoera larria" salatzeko. Dantzaren, antzerkiaren eta musikaren arloko profesionalek elkarrekin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018292
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekiolak energia berriztagarrien kooperatibak bultzatuko ditu Europako Batasunak 2030erako helburu gisa jarri du kontsumitutako energiaren %32ak «autosortua» izan behar duela, eta, xede hori lortzeko bidean, herritarrak inplikatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Ekiola sozietatea eratu dute EEE Energiaren Euskal Erakundeak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018293
BERRIA
Euskadi
noticias
AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak manifestazio batera deitu du hilaren 24rako, euskal presoei «babesa» emateko. Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Amnistia osoa! lelopean egingo dute, Bilbon, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta (18:30). «Zapaltzen gaituztenen aurrean borroka eta d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018294
BERRIA
Euskadi
noticias
Desagertuen bilaketetan koordinazioa eskatu diote Europako Parlamentuari BRUSELA. Bi urte bete ziren atzo Hodei Egiluz galdakoztarra Belgikan desagertu zela. Haren familia eta Kolonbian desagertutako Borja Lazarorena Europako Parlamentuan izan ziren. Kide diren estatuetako polizien eta justiziaren arteko koordinazioa h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018295
BERRIA
Euskadi
noticias
Tahrir plazan jaio zen, eta amaiera eman zion Egiptoko trantsizio demokratikoari. Estatu kolpea eman eta hamarkada bat igaro ondoren, Abdel Fattah al-Sisi presidenteak bere zilegitasun kolpea indartu nahi du hiru egunez ospatuko diren Egiptoko presidentetzarako hauteskundeetan. Bozak bihar hasiko dira, eta asteartera a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018296
BERRIA
Euskadi
noticias
Errefuxiatuen kontrako «zigor kolektiboa» eteteko eskatu dio MSFk Europako Batasunari Beste alde batera ez begiratzeko eta itxurakeriak amaitzeko eskatu die MSF Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak Europako agintariei. GKEko presidente Christos Christouk gutun irekia bidali die EB Europako Batasuneko gobernuei eta Europak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018297
BERRIA
Euskadi
noticias
IDI PROBAK . San Blas egunarekin batera hasiko dira gaur Abadiñoko probak San Blas egunarekin batera hasiko dira gaur Abadiñoko probak Debako idi probak jokatuta, Abadiñokoen (Bizkaia) txanda heldu da, eta gaur hasiko dira. Guztira 27 uztarri dira plazaratzekoak zazpi egunean; hots, otsailaren 3, 4, 5, 10, 11, 12 eta 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018298
BERRIA
Euskadi
noticias
antari handia eta haren lanak hizpide izango ditu Xabier Kerexetak gaur, Donostiako San Telmo museoan. Hamabietan hasiko da mintzaldia. Hilero, museoko pieza bat hartu, eta haren gaineko hitzaldiak eskaintzen ditu aditu batek. Gaur, Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakiarekin, Mikel Laboaren gitarra hartuko du Kerexe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018299
BERRIA
Euskadi
noticias
Ondarroako eta Mendexako udal batzordeen kontra salaketa jarri dute. Ezker abertzaleak jarri du salaketa, EAJ Tokiko Araubideen Legea hausten ari dela iritzita Ondarroako eta Mendexako udal batzordeen kontra salaketa jarri dute Ezker abertzaleak jarri du salaketa, EAJ Tokiko Araubideen Legea Ondarroako eta Mendexako ud...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018300
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatu nazionalismoek eragin zituzten bi mundu gerrak. Hori onarturik, 1950eko maiatzaren 9an, Frantziako Atzerri ministro Robert Schumanek hauxe esanez hasi zuen adierazpen bat: «Europa egin gabe geratu zen, eta gerra izan genuen». Eta, bukaeran, bere herrialde bien integrazioa proposatu zion Alemaniako Gobernuari, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018301
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskonia Euroliga irabazteko taldea delako hautatu du Taquan Dean-ek. Arabarrek ez dute Barac ordezkatuko duen beste pibotik fitxatuko, ez duelako aukera egokirik bilatu merkatuan Baskonia Euroliga irabazteko taldea delako hautatu du Taquan Dean-ek Arabarrek ez dute Barac ordezkatuko duen beste pibotik fitxatuko, ez Ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018302
BERRIA
Euskadi
noticias
PPk ohartarazi du "elkarbizitzarako esparrua" hausten saiatzen direnek aurrean topatuko dutela Eusko Jaurlaritzan "oposizio eraikitzailea" egiten jarraituko dutela esan du Oiarzabalek kargua berretsi ostean, baina ohartarazi du norbait "elkabizitza esparrua" aldatzen saiatzen baldin bada aurrean topatuko duela PP. Ana ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018303
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzoko albisteetako bat Espainiako Kongresutik iritsi zen: pobrezia energetikoa «bukatzen hasteko», PP eta PSOE alderdiek akordioa erdietsi zutela. Labur eta sinple esanda, behar larrian diren etxeetan argindarra moztea «debekatzeko» asmoa dute. Argindar fakturekin bezala, tentuz irakurri beharko da hitzarmena garatzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018304
BERRIA
Euskadi
noticias
«Elitean finkatzea da helburua, eta elite hori, egun, ACB liga da» Hamaseigarren sasoi-aurrea du ACB ligan, eta begi fina du: «Lauzpabost lan saio egin ditugu bakarrik jokalari guztiekin; liga hasiera zaila izango da». Baina, hala ere, baikorra da, eta garrantzi handia eman dio beteranoen multzoak taldean jarraitu izan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018305
BERRIA
Euskadi
noticias
Berandu iritsi nintzen Gata Cattana ezagutzera. Beranduago Ana Sforza deskubritzera, eta are beranduago bi izen horien atzean zegoen Ana Garcia aurkitzera. Baina horrek berdin du; izan ere, rap kantari eta poeta kordobarraren letrak iragarleak baitira, askotan gustatuko litzaigukeena baino gehiago. Orain dela hiru urte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018306
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdi guztietako ordezkariekin bilera saila abiatuko du Urkulluk. Belen Greaves hautatu dute idazkari, zortzi burukide berriekin egin den EAJko EBBko lehen bileran Alderdi guztietako ordezkariekin bilera saila abiatuko du Urkulluk Belen Greaves hautatu dute idazkari, zortzi burukide berriekin egin den EAJko EBBko pre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018307
BERRIA
Euskadi
noticias
Sexu berekoen arteko ezkontzak onartu ditu Parisek François Hollande Frantziako presidentearen ekimenari baiezkoa eman diote gaur Frantziako Asanblea Nazionalean. 331 boto jaso ditu alde, eta 225 boto kontra. Joan den otsailaren 12an onartu zuten lehen aldiz Ezkontza denontzat deituriko legea, zeinak ezkontzeko eta ado...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018308
BERRIA
Euskadi
noticias
ASTIALDIA. GASTRONOMIA. GALDEZKA. Arrabak oso gustukoak ditugu, baina etxean egin nahiko genituzke, leku denetan ez dituztelako ondo prestatzen: batzuetan olio gehiegi edo irin gehiegi daukate, bestetan kiratsa darieNola egiten da orea? Amaia Gorosabel (Lekunberri) Arrabak oso gustukoak ditugu, baina etxean egin nahiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018309
BERRIA
Euskadi
noticias
Eoriko latza jasan arren, berriz zutitu eta podiumeko lehian sartzeko ahalegina egin du Tania Calvok. Azkenean, ordea, kanpoan geratu da. Laugarren postuarekin konformatu behar izan du Calvok, lehian irabazi dun Liubov Basova ukrainarrarengandik 0,199 segundora. Calvok eroriko ikusgarria izan du lehen itzuliaren hiruga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018310
BERRIA
Euskadi
noticias
Ahozko epaiketa zabaldu du epaileak Laffage auzian, eta bi delitu egotzi dizkiote Yllanesi Ahozko epaiketa zabaldu du epaileak Laffage auzian, eta bi delitu Iruñeko Instrukzioko I. Epaitegiko epaileak agindu du Jose Diego Yllanesen aurkako ahozko epaiketa irekitzeko. Akusatuari Nagore Laffage gazte irundarra erailtzea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018311
BERRIA
Euskadi
noticias
Bassiri desagertu zeneko 50. urtemugan, Zer izan zen Bassiriz? kanpaina abiatu dute, buruzagia non dagoen eta harekin zer gertatu zen ikertzea eskatzeko. Saharar Herriarekiko Lankidetza eta Elkartasunerako Koordinakundeak eta Bassiriren Familiarteko eta Lagunen Elkarteak Espainiako Gobernuari indar administratzaile gis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018312
BERRIA
Euskadi
noticias
Pablo Berastegi izendatu dute Donostia 2016ko zuzendari nagusi Orain dela bost hilabete Itziar Nogerasen dimisioarekin hasitako krisia amaitutzat eman zuen atzo Donostia 2016 fundazioaren patronatuak zuzendari berriaren izendapenarekin. Pablo Berastegi Lozanok (Iruñea, 1968) gidatuko du aurrerantzean kultur hiriburutza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018313
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost partida eta bost garaipen Itxakorentzat ABF ligan. Lizarrako taldeak 26-33 irabazi dio Mar Alacanti, eta sendo jarraitzen du lehen postuan Bost partida eta bost garaipen Itxakorentzat ABF ligan Lizarrako taldeak 26-33 irabazi dio Mar Alacanti, eta sendo jarraitzen Itxakok paregabe segitzen du ABF ligan. Lizarrako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018314
BERRIA
Euskadi
noticias
Tubos Reunidos zorra negoziatzen hasi da bankuekin Donald Trump AEBetako presidenteak atzerriko altzairuari muga zergak igotzeko hartutako erabakia larrutik ari da ordaintzen Tubos Reunidos. Hiru urteko galeren ostean, asko kostata, iazko urtea mozkinekin amaitzea erdietsi zuen Amurrioko taldeak. Gerrikoa estutu, eta p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018315
BERRIA
Euskadi
noticias
TATek ohartarazi du tortura dela Madrilen gaur hasiko den epaiketaren oinarria. Uribe Kostako bost lagunentzat bost eta zazpi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu Auzitegi Nazionaleko fiskalak TATek ohartarazi du tortura dela Madrilen gaur hasiko den epaiketaren Uribe Kostako bost lagunentzat bost eta zazpi urteko espet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018316
BERRIA
Euskadi
noticias
Melillako presidenteak dio "hiria defendatu zutenenganako esker onez" joan zela Sanjurjoren hobiratzera Jose Sanjurjo militar kolpistaren hobiratzera joan zen Juan Jose Improda PPko senatari eta Melillako hiri autonomoko presidentea, eta berriz ere joango litzatekeela azpimarratu du kazetarien galderen aurrean. "Sanjur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018317
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakeko presidenteordea itzultzeko eskatu die Al Malikik kurduei Bederatzi urteko okupazioaren ostean, AEBetako tropek igandean utzi zuten Irak; «demokrazia egonkor baterako bidean utzi dugu herrialdea», adierazi zuen orduan Barak Obama AEBetako presidenteak. Bi egunean, ordea, Irakeko barne krisi politikoak indarra ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018318
BERRIA
Euskadi
noticias
Elhorgak sei hilabete egin beharko ditu jokatu gabe ERRUGBIA. Iragan larunbatean, Toulonen aurkako partidan, uste baino larriago zauritu zen Pepito Elhorga. Jokalari saratarrak ezker belaunean zaintiratua dauka, eta sei hilabetez jokatu ezinda egonen da. Sasoi honetan berriz zelaian ikustea zaila izanen da. Christian G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018319
BERRIA
Euskadi
noticias
Uxue Barkosen erantzuna Martzillako alkateari: " 'Egun on' esatea 'good morning' esatea baino errazagoa da" UPNkoak agurra baliatu zuen zeharka euskararen kontra egiteko. Barkos, baina, ez zen haserretu, eta honela erantzun zion: "'Egun on' 'good morning' baino errazagoa da, eta baita 'bonjour' baino ere. Hala ere, ani...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018320
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxe bat hutsik; hartuta gero; eta berriro ere hutsik. Hara eta hona dabil norbait. Hara eta hona bakarrik, Sun-hwarekin topo egin arte. Elkarrizketa gutxi, baina komunikazio handia. Puzzlea osatzeko falta diren piezak aurkitzeko aukera dago gaur, Bilboko Fnac-en: Kim Ki-duk zuzendariaren Bin-Jip filma emango dute, 18:...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018321
BERRIA
Euskadi
noticias
Baxar Al-Assad: «Matxinoei armak ematea ordainduko du Europak» «Europak matxinoei armak ematen badizkie, Europaren atzeko patioa terrorista bilakatuko da, eta ordaindu egingo du». Ohartarazpen hori egin die Baxar al-Assad Siriako presidenteak EB Europako Batasuneko herrialdeei. Alemaniako Frankfurter Allgemeine Zeitung...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018322
BERRIA
Euskadi
noticias
ETA bere agirian «gai politikoetan sartzea» txarretsi du Aralarrek . Batasunari Anoetako proposamena berresteko deia egin dio Patxi Zabaletak ETA bere agirian «gai politikoetan sartzea» txarretsi du Aralarrek Batasunari Anoetako proposamena berresteko deia egin dio Patxi Herenegun lau epaitegitan izandako leherketak sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018323
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak ez dio betoa jarriko Urdaibaiko Guggenheim museoari. Estatutuen arabera, Jaurlaritzak ezezkoa emango balu Jose Luis Bilbaoren proiektua ezingo litzateke gauzatu Jaurlaritzak ez dio betoa jarriko Urdaibaiko Guggenheim museoari Estatutuen arabera, Jaurlaritzak ezezkoa emango balu Jose Luis Bilboko Guggenheim...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018324
BERRIA
Euskadi
noticias
Capdevielle: "Ezin dugu itxoin estatutu bereziko lurralde elkargoen sortzeko erabakia gobernutik jitea" Frantziako Gobernuak abiatutako deszentralizazio erreformari zuzenketa bat egitea proposatu zuen Capdeviellek; "Kultur ondarean berezitasun bat" izateaz gain, "elkartasun espazio bat" osatzen duten lurraldeentzat lur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018325
BERRIA
Euskadi
noticias
• Jaioteguna. 1978ko azaroaren 13an, Goizuetan (Nafarroa). • Debuta. 2000ko apirilaren 12an, Eibarren (Gipuzkoa). • Lorpen zerrenda. Buruz buruko txap. (2005, 2007, 2012, 2013); Binakako txap. (2008, 2011); Lau t'erdiko txap. (2002, 2004, 2005, 2008, 2011, 2012, 2013); Buruz buruko txapeldunorde (2003, 2006, 2009, 2011...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018326
BERRIA
Euskadi
noticias
Xala-Zubietak euren lehen puntua lortu dute. Berasaluze VIII.ak eta Beginok amore eman behar izan dute Xalaren eta Zubietaren erakustaldia ikusirik Berasaluze VIII.ak eta Beginok amore eman behar izan dute Xalaren eta Partida oso garrantzitsua zuten Xalak eta Zubietak herenegun Berasaluze VIII.aren eta Beginoren aurka,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018327
BERRIA
Euskadi
noticias
UPNren botoa izan du PPk Espainiako aurrekontuen zuzenketak errefusatzeko Espainiako aurrekontuek Nafarroako Gobernuaren barne kontraesanak eta oreka ahulak azalaratu dituzte berriro ere. Madrilen, PPk UPNren botoa izan du osoko zuzenketak atzera botatzeko, PSNko ordezkariak eta alderdi abertzaleek emendakinak aurkeztu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018328
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatu sekretuak desklasifikatzeko eskatu du Egiari Zor-ek Txirritari egindako omenaldian «Umiliagarria da GALekin edo Batallon Vasco Españolekin izandako harremanagatik kondenatutako zenbait politikarik kartzelan Altsasuko gazteek baino denbora gutxiago pasatu izana. Umiliagarria da gure senideak hil zituztenak kondek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018329
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru hilabete joan dira ia Moses Kargbo hil zutela. Etxekideak hil zuen, Andoainen, Gipuzkoan, liskar baten ostean. Familiarik ez zuen Euskal Herrian; senideak Sierra Leonan utzi, eta hamabost urtean atzerrian aritu zen lanean, familia aurrera ateratzeko. Hiru hilabetean Donostiako gorputegian eduki dute haren hilotza....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018330
BERRIA
Euskadi
noticias
Armagabetzeko «ardura» eskatu du gehiengo politiko eta sindikalak Hego Euskal Herriko gehiengo politiko eta sindikalak urrats bat aitzina egitea erabaki du, eta agiri bateratua plazaratu dute, Luhuson (Lapurdi) izandako polizia operazioaren ostean sorturiko egoera baloratzeko. «Ardurak hartzeko» eskatu diete Espainiako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018331
BERRIA
Euskadi
noticias
"ETAren espetxe frontea" osatzea egotzitakoak deklaratzen hasi dira Apirilaren 22an jakin zen Espainiako Auzitegi Nazionalak 47 lagun auziperatu eta 11/2013 sumarioan bildu zituela euskal presoen eskubideen alde aritutako hainbat lagun. 2013ko irailean hasitako polizia operazioen soka auzi bakarrean bildu zuen Eloy Vel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018332
BERRIA
Euskadi
noticias
Lukaxenkoren aurkakoak greba egiten ari dira Bielorrusian Lukaxenkoren aurkako protestak egin zituzten atzo Minsken, zortzigarren egunez jarraian. Milioika herritarrek bete zituzten hiriburuko karrikak, baita bertze hainbat hiritakoak ere. Gaurko, gainera, greba deialdia egin dute Lukaxenkoren aurkakoek. Manifestazioa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018333
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Joseba Asiron Iruñeko alkateak uste du Nafarroako hiriburuan ere «aldaketa ulertzeko modurik onena» laukoaren alde egitea dela -EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi, Ezkerra-. «Duela ia lau urte hiritarrek hemen jarri gintuzten, lankidetzan aritzeko eta aldaketa aurrera atera dezagun». «Hauteskunde urduritasunak» albo...
cc-by-sa 4.0