id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0018334
BERRIA
Euskadi
noticias
Apaingarri hoberenak jantziko ditu gaur Anoeta estadioak Realaren eta Valentziaren arteko aurrez aurrekorako. Datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko txartel bakarra baino ez dago salgai ligaren azokan, eta sailkapenean atzetik datozen taldeen baimenarekin, Realak edo Valentziak eskuratuko du. Horrek ezin argi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018335
BERRIA
Euskadi
noticias
Irtenbideari begira elkarrizketei ekiteko eskatu die EH Bilduk eragileei Atzo urtebete egin zen Aieteko Bake Konferentzia; EH Bilduren ustez, «aro berri bati» hasiera eman zion bilkura: «Jokaleku berri bati ireki zizkion ateak». Baina ordutik honako balorazio ezkorra egin du koalizioak. Ez da espero zitekeena aurreratu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018336
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako Diada hizpide, Hedoi Etxartek pasa den ostiralean Euskadi Irratian esan zuen ospakizuna irailean izateak aukera ona eskaintzen zuela hango ikasturte politikoa urtero indartsu hasteko. Ez du arrazoi faltarik, baina gurean aspaldion gauzak nola dauden ikusita, ez du ematen Aberri Eguna egun hauetara ekartzeak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018337
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Elhuyar gizon eta emakumeen berdintasunaren alde egiten ari den lana saritu du Emakundek. Hala, lan hori nabarmentzen duen garaikurra jaso du Elhuyarrek. Dagoeneko 31 elkarte eta erakundek dute 1994. urtetik banatzen den garaikur hori. Etzi, Behargintza Txorierri SL
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018338
BERRIA
Euskadi
noticias
Irulegiko irratiaren aldeko kanpaina abian da, ekitaldi ugarirekin. Asteburu oro ekitaldiak egongo dira Nafarroa Behereko irratiarentzako diru laguntzak biltzeko Irulegiko irratiaren aldeko kanpaina abian da, ekitaldi ugarirekin Asteburu oro ekitaldiak egongo dira Nafarroa Behereko irratiarentzako Irulegiko irratiak jo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018339
BERRIA
Euskadi
noticias
ZIKLO-KROSA. Javier Ruiz de Larrinagak ez du aurkaririk euskal egutegiko azken probetan. Atzo hirugarren garaipena lortu zuen jarraian, Arbulun (Araba). Lierni Lekuona ere nagusitu zen. Euskal egutegian, Zornotzan (Bizkaia) ariko dira gaur; Espainiako Kopan, Les Franquesesen (Katalunia); eta Superprestigioan, Asper-Gav...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018340
BERRIA
Euskadi
noticias
Zeri diozu beldurra? Nik diodan guztia bizi ahal izateari, norbere burua zalantzan jartzeari. Zein amets daukazu? Beti amestu nuen bederatzi seme-alaba izatea, baina hiru izan ditut. Orain, amona izan nahi dut! [Barreak]
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018341
BERRIA
Euskadi
noticias
HONDURAS. GATAZKAREN NONDIK NORAKOAK. Honduras, gutxi batzuen ehiza barrutia. Aberats eta pobreen arteko alde izugarriak gizartearen banaketa eragin du herrialdean, matxinada bultzatuz Aberats eta pobreen arteko alde izugarriak gizartearen banaketa eragin Guatemalako diputatu batek esan zuen behin bere herrialdean aber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018342
BERRIA
Euskadi
noticias
Rhythm & blues, swing eta boogie-woogie doinuak lantzen ditu Sugar Daddy & The Cereal Killers zazpikoteak, eta entzuleak 1940ko hamarkadako AEBetara eramaten ditu. Musikariak italiarrak dira, edonola ere. Indar handia dute, eta dotoreziaz bultzatzen dute jendea dantzara.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018343
BERRIA
Euskadi
noticias
Finalik handienak hartzeko ohitura bere egin du aspaldian Bilboko Bizkaia pilotalekuak. Euskal Herriko frontoirik handiena izaki, 3.000 lagun kabitzen baitira bertan, Aspek eta Asegarcek hara jotzeko joera dute. Baina finaletatik soilik bizitzerik ez dagoenez, gainerako hainbat partida ere jokatu ohi dira Bilbon, eta, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018344
BERRIA
Euskadi
noticias
Caluser, Zeilinger eta Aspect ikertzaileei eman diete Fisikako Nobel saria Alain Aspect, John F. Caluser eta Anton Zeilinger ikertzaileek irabazi dute Fisikako Nobel saria. Aspect frantsesa da; Caluser, estatubatuarra, eta Zeilinger, austriarra. Saria banatzen duen Stockholmeko (Suedia) Karolinska institutuaren erranet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018345
BERRIA
Euskadi
noticias
SEUL. Irismen laburreko hiru misil jaurti zituen atzo Ipar Koreak itsasora, ekialdeko kostaldean. Piongiangen beste desafio bat bezala hartu dute arma proba hori Seulen eta Washingtonen. Azken asteetan Ipar Korearekin dagoen tentsioa apalduta zegoen, baina hiru misilen jaurtiketaren erakustaldiak berriro berotu du auzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018346
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaia GDKOk ondo hasi du sasoia, Cadi La Seuren aurka 71-62 irabazita Ohorezko Mailako bi euskal taldeek liga hasiera oso ezberdina izan zuten atzo. Bizkaia GDKOk Cadi La Seuri 71-62 irabazi zion lehen jardunaldiko partidan, EHU Gipuzkoak, aldiz, 63-72 galdu zuen Kanaria Handiaren aurka, etxean. Galdakaoko Urreta kir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018347
BERRIA
Euskadi
noticias
Murrizketen aurka manifestazio nazionala iragarri du gehiengo sindikalak otsailaren 4rako, Bilbon Gehiengo sindikalak murrizketei "aski da" esateko manifestazio nazionalera deitu du otsailaren 4rako, Bilbon. Sindikatuez gain, hainbat gizarte eragilek eta langabe elkarteko eta giza eskubideen aldeko plataformek bat egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018348
BERRIA
Euskadi
noticias
Bitarteko gehiago eskatu dituzte familiak batzeko zerbitzurako Donostian eta Irunen (Gipuzkoa) eskaintzen den familia elkarguneen zerbitzua hobetzeko, diru gehiago eskatu du Gipuzkoako Familia Elkarguneen Elkarteak. «Donostian eta Irunen ditugun etxebizitzak txiki geratu dira. Gainera, ezinbestekoa da bertan lan egiten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018349
BERRIA
Euskadi
noticias
REALA. Donostiako Udalak eta Realak joan zen ostiralean bilera egin ondoren, udalak atzo jakinarazi zuen abian jarri duela Anoeta birmoldatzeko espedientea. Udal gobernuaren arabera, «aspalditik ari dira sendo lanean Anoetaren erreformaren inguruan». Jokin Aperribaik azalpenak emango ditu gaur.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018350
BERRIA
Euskadi
noticias
AUSTRIAKO ETA SUITZAKO EUROKOPA. B MULTZOA. Mozartek jarraituko du austriar ospetsuena izaten. Austria Selekziorik ahulena da, eta azkenaldian jokatu dituen partida ia guztiak galdu ditu AUSTRIAKO ETA SUITZAKO EUROKOPA. B MULTZOA. Mozartek jarraituko du austriar Etxeko selekzioak Eurokopa jokatzeko gonbita izaten duela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018351
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek dirua aurreztuko du aldundiak egindako zerga erreformarekin EH Bilduk prentsa ohar bidez egin zuen salaketa atzo: Bizkaiko Foru Aldundiak PFEZn egindako aldaketa «ezkutuan» egin dela, eta gehien kobratzen duten herritarrek gutxiago ordaindu beharko diotela aurrerantzean ogasunari. Arantza Urkaregi batzarkide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018352
BERRIA
Euskadi
noticias
Waltaryk bihar jakingo du zein izango duen aurkari buruz buruko finalean. Ezkurra II.ak eta Ozafrainek finalerako bigarren txartela izango dute jokoan bihar, Donibane Garazin Waltaryk bihar jakingo du zein izango duen aurkari buruz buruko Ezkurra II.ak eta Ozafrainek finalerako bigarren txartela izango dute Buruz buruk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018353
BERRIA
Euskadi
noticias
Joel Shapiro artistaren lana jarri dute Barakaldoko Lasarre parkean. 'Bilbao Ría 2000' eskultura planaren bitartez, Barakaldo eta Bilbo dotoretu nahi dituzte Joel Shapiro artistaren lana jarri dute Barakaldoko Lasarre parkean 'Bilbao Ría 2000' eskultura planaren bitartez, Barakaldo eta Bilbo Joel Shapiro (New York, 194...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018354
BERRIA
Euskadi
noticias
Galtzaileen arteko partidak Iruñean eta Etxebarrin PILOTA. Lau t'erdiko ligaxkako lehen jardunaldian galdu zuten lau pilotariek, bigarren partidak jokatuko dituzte gaur. Irujok eta Retegi Bik, Iruñean (16:45), eta Bengoetxea VI.ak eta Ezkurdiak, Etxebarrin (Bizkaia, 18:00). Galtzaileek ia ezinezko izango dute finalerdi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018355
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur hasiko da Lekuek, aste osoko musika jaialdia, Gernikan. 19:00etan zabalduko dituzte Lizeoko ateak: Gaizka Insunzak -argazkian- eta Los Hermanos Cuberok joko dute han. Horiez gain, Xsakara rap kantaria (Zaplasten), punk-reggae festa (Astran) eta DJak ere izango dira zenbait tabernatan. Gaurtik martxoaren 14ra, Gern...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018356
BERRIA
Euskadi
noticias
Debako emakumea hil zuen tiroa ehiza eremutik kanpo egin zuten 2023ko abenduaren 17an Deban (Gipuzkoa) egondako ehiza uxaldi bati buruzko «ikerketa ia bukaturik dauka Ertzaintzak», Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez. Etxean zegoen emakume bat hil zuen kanpotik heldu zen tiro batek. Ertza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018357
BERRIA
Euskadi
noticias
Komisio bakarra izango da, baina handiagoa izatea onartu du Madrilek Bankuek beren kutxa automatikoetatik dirua ateratzeagatik bi aldiz kobratzea debekatu du Espainiako Gobernuak. Ondorio praktikoak, ordea, baliteke hutsaren parekoak izatea herritarrentzat, Madrilen dekretuak aukera ematen dielako bankuei nahi besteko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018358
BERRIA
Euskadi
noticias
Irabazlea: Leire Bilbaoren Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (Pamiela). Epaimahaia: Igor Idoeta, Elisabet Mas, Mikel Aierbe, Irati Zaldua eta Imanol Mercero. Saria: 18.000 euroko saria, eta 4.000 euro gehiago, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada. Irabazlea: Matias Mujika, François Villonen Testamen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018359
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaitz zeliakoen genetika gehixeago ezagutzen «tematu» direla dio Nora Fernandez Jimenezek. Ikerketa Funtzionalak Zeliakian izeneko ikerketa taldean dihardu, EHUn eta Biocruces institutuan, Jose Ramon Bilbaoren zuzendaritzapean. Bertan egiten duten lanaren berri emateko, Fernandezek aurkezpen bat egingo du bihar Eibarre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018360
BERRIA
Euskadi
noticias
Kazabon, Bilbao eta Sagarzazuren lan bana kaleratu du Elkarrek Haur literaturako hiru narrazio kaleratu ditu Elkar argitaletxeak: Antton Kazabonen Nire ahizpa Aluita, Leire Iparragirrek ilustratuta; Leire Bilbaoren Komunean galtzen naiz, Jokin Mitxelenak ilustratuta; eta Pako Sagarzazuren Punpuilaren bidaia, Iraia Okin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018361
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxea kez bete ziotenean soilik utzi zuen Sur auzoa Tosunek, setioaren 96. egunean, eta, ospitalera eraman ordez, espetxera eraman zuen Poliziak, lau hilabeteko alabarekin. Hamar urteko kartzela zigorra jarri berri diote duela bi aste Remziye Tosun HDP alderdiaren Diyarbakir hiriko diputatuak. Turkiako Parlamentura hel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018362
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehendabiziko sakelako telefonoak 800 gramo eta 48 zentimetro zituen II. Mundu Gerrara jo behar da sakelako telefonoaren lehen zantzuak aurkitzeko. Gerran tropen arteko komunikazioa lortzeko, Motorolak Handie Talkie izenekoa kaleratu zuen. Denbora pasatu zen herritarrengana iristeko. 1973an egin zen gaur egun ezagutzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018363
BERRIA
Euskadi
noticias
«Beharrezkoa zen hutsunea betetzera dator Basque Culinary Center» Andoni Luis Aduriz (Donostia, 1971) Mugaritz jatetxeko sukaldaria eta Basque Culinary Center proiektuaren sustatzaileetako bat da. Pozik dago instalazioekin, eta etorkizunari begira dagoen zentroa izango dela azpimarratu du. Jatetxeetan ez ezik elikadura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018364
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri kazetaritza eta kazetaritza herritarraren uztarketa ematen denean edozer da posible. Beste esperientzia asko egon dira aurretik, greba orokorrak, ekimen herritar masiboak, Durangoko Azoka... eta aurreko Askeguneak. Gasteizen eratu zen herri harresiaren eta sortu zen Askegunearen jarraipenean, berriro ondorio bera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018365
BERRIA
Euskadi
noticias
Oriok hemezortzi ehunengatik irabazi zuen herriko estropada igandean, Eusko Label ligako bederatzigarrena. Handik gutxira, Pasaian, Tolosaldeak bere aro berriko lehen bandera irabazi zuen ETE ligako laugarren jardunaldian, eta segundoa eta 26 ehunen baino ez zizkion atera Deusturi. Igandea emozioen eguna izan zen, Isun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018366
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez ditut gazteak irakurtzera bultzatu nahi, baizik eta idatz dezaten akuilatu» Xavier Sarria i Battle (Bartzelona, 1977) ezagunagoa da Obrint Pas taldeko kantari eta gitarra jotzaile gisa, idazle moduan baino. Izan ere, lehen liburua du Històries del Paradís . Gaztelaniazko bertsioa plazaratu du Txalaparta argitaletxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018367
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako Gobernuaren tridenteak, Puigdemont, Junqueras eta Romeva, zita garrantzitsua zeukan atzo Madrilen, justu Barçari Espainiako Liga irabazi berri dion Real Madrilgo jokalariak eguerdian egon ziren eraikuntza berean: Madrilgo udaletxean. Barçaren tridentea ez da nahikoa izan Real Madrili irabazteko, eta bide be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018368
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroan, %51,4 dosier gehiago aurkeztu dituzte ekainean. Guztira 2.299 langileri eragiten diete espedienteek, eta gehienak aldi baterakoak izan dira Nafarroan, %51,4 dosier gehiago aurkeztu dituzte ekainean Guztira 2.299 langileri eragiten diete espedienteek, eta gehienak aldi Aurreko hiru hilabeteetako espedienteen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018369
BERRIA
Euskadi
noticias
Puigdemonti matxinada leporatzea defendatu du Auzitegi Gorenak Auzitegi Goreneko apelazio aretoak hizpide izan du Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuaren estradizio eskaria, eta hari leporatzen zaion matxinada delitua. Auzitegiak egoki jo du Puigdemonti sedizio delitua leporatzea, Alemaniako Justiziak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018370
BERRIA
Euskadi
noticias
I nflo ezizeneko soinu-aztiak gidatu eta ekoitzitako kolektibo britainiarraren bosgarren lana da Bederatzi hau ( Nine ); bi urte inguruko tartean Saultek plazaratu duen bosgarrena. Lan berri honek antzekotasun asko ditu lehenengo bi diskoekin, 5 eta 7 -rekin, batez ere, grabazioaren iraupenari dagokionez, 40 minutu esk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018371
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaiketa berriz egiteko eskatuko du Josu Urrutikoetxea ETAko militante historikoa izandakoak. Maiatzaren 16an atxilotu zuten , Frantziako Goi Savoiako Sallanches herrian eta presondegian sartu zuten; bi espetxe zigor ditu betetzeko Frantzian. Parisko Auzitegiak 2017ko ekainean kondenatu zuen, 2011-2013 artean Norvegian...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018372
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak 36 lege proiektu aurkeztuko ditu legealdian Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du legealdirako legegintza programa, datozen lau urteetan aurkeztuko dituen lege proiektuak eta horiek aurkezteko epeak jasotzen dituena. 36 lege proiektu bildu dituzte bertan, eta, besteak beste, doku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018373
BERRIA
Euskadi
noticias
Epsilonek «sekula» ez duela oinarri sendorik izan uste du Undak Epsilon-Euskadi autogintza enpresaren proiektuak ez zuela «sekula» oinarri sendorik izan ohartarazi du Bernabe Undak, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak. Horren haritik, 1 Formulan aritzeko lizentzia bilatzea «apustu arriskutsua eta zaila» izan zela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018374
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuak esana zuen 1985eko Abortuaren Legearen ildora itzultzeko asmoa zuela. Ez da itzuli. Hura baino atzerago joan da. Frankismo garaiaz geroztik izan den legerik murriztaileena izango da Hego Euskal Herrian abortatzeko. Espainiako Gobernuak gaur onartu du legea aldatzeko aurreproiektua. Izen berria du a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018375
BERRIA
Euskadi
noticias
H atsaren kulunka liburuan aipatzen den zapi zuriaz hitz egin nahi nizuke. Herta Müllerren eleberriko protagonistari, II. Mundu Gerraren amaiera aldera Sobiet Batasuneko lan-esparru batera deportatutako gutxiengo alemaneko errumaniar gaztetxo bati, emakume errusiar batek zapia oparitu zion, hotz handia egiten zuen egun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018376
BERRIA
Euskadi
noticias
Esana zuten Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk zailena egin eta gero, ez zutela inoren mende egon nahi Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkarako sailkatzeko. Erik Jakari eta Julen Martijari irabaztea besterik ez zuten buruan. Barruan ziren hori eginda. Esan eta egin. 22-11 irabazi zieten atzo, Labriten, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018377
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskara garraia dezaten ahaldundu behar dira ikasleak» Udalerri euskaldunetako ikasleek euskara zabaltzerakoan «lidergoa» berreskuratu behar dutela uste du Xabier Aizpuruak. Horretarako, soziolinguistikarekin lotutako baliabideak jarri ditu haien eskura. Euskaren arnasgune diren herrietan bizi diren ikasleek euskarari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018378
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Maialen Lujanbiorekin egin dute 2009. urteko azken 'Hitzetik hortzera'. Urtarrilaren 7an itzuliko da saioa ETB3ra, eta ETB1eko emanaldia igandera pasatuko dute Maialen Lujanbiorekin egin dute 2009. urteko azken 'Hitzetik hortzera' Maialen Lujanbiok BECeko finalean bizitakoaz, bere ibilbideaz eta bertsogin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018379
BERRIA
Euskadi
noticias
Sergio: «Ez gaude inor biziberritzeko, eta bete-betean zelairatu beharra daukagu» «Etxeko hiru partidetan irabazi ez duguna etxetik kanpo eskuratzen saiatu beharko dugu». Intentzio argia dauka Sergio Fernandezek, Osasunako atzelariak, biharko Sportingen aurkako partidarako. Realaren aurka 5-1 galdu ondoren, krisi giroa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018380
BERRIA
Euskadi
noticias
Maskarak edo musukoak COVID-19aren ikurra bihurtu dira. Izurriaren hasieratik sortu dute eztabaida, bereziki eraginkortasunaren, derrigortasunaren eta eskuragarritasunaren inguruan. Txertaketak aurrera egin ahala, indartu egin da galdera: noiz arte eraman beharko dugu maskara? Ba al dago ebidentzia zientifiko nahikorik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018381
BERRIA
Euskadi
noticias
Albert Moreno eta Helene Alberdi izan dira nagusi Bilboko Triatloian ATLETISMOA. Aurreko urteko etenaren ostean, atzo jokatu zen berriro Bilboko Triatloia, eta bertan Albert Moreno eta Helene Alberdi izan ziren onenak. Alberdi atzetik iritsi zen korrikako probara, baina azkenean atzean utzi zuen Dolca Olla. Antzera egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018382
BERRIA
Euskadi
noticias
Patxi Meabe. Pako Etxebeste. Arturo Garzia. Ramon Balentziaga. Donostiako Elizbarrutiko Gizarte eta Justizia Idazkaritzako kideak Ekonomia datuen interpretazio ofizialak dio hasiak gaudela jada krisialdi gordinenetik irteten, nahiz eta hemen erritmoa askoz motelagoa izan Europar Batasuneko herrialde gehienetan baino, h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018383
BERRIA
Euskadi
noticias
Korsika. Udako oporrak. Eguzkia zeru urdinean eta La mer , Charles Treneten kanta ezaguna, airean. Errepidean, kotxe bat. Aurrean bi gizon, aspaldiko lagunak. Alaba bana dute, eta bi neskak atzealdean daude. François Cluzet harrituta mintzatu da, paisaiari so: «Ene, zenbat etxe eraiki duten hemen!». «Bai», erantzun dio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018384
BERRIA
Euskadi
noticias
EHEk Bilboko Udalari eskatu dio euskararen udal ordenantza egiteko Bilbok euskararen inguruko udal ordenantzarik ez duela-eta, dozenaka herritarrek protesta egin dute gaur arratsaldean hori eskatzeko, EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta. Eragile euskaltzale hori asteon egiten ari den Harrotze Astea ekinaldiaren b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018385
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. «Kirol saioak zaharkituak geratzen ari dira, 20 urtean ez da garapenik egon». Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finala jokatuko da gaur Donostiako Atano III.a frontoian; han gertatzen denaren berri zuzenean emango dute Euskadi Irratiko kirol saioan. Txetxu Urbieta. Euskadi Irratiko 'Hiru erregeen mahaia'...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018386
BERRIA
Euskadi
noticias
Ina Teutenbergek irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa Ina Teutenberg T-Mobile taldeko txirrindulariak irabazi zuen atzo Italiako Giroko laugarren etapa, eta Edita Pucinskaite lituaniarrak jarraitzen du lehen postuan. Novara hasi eta amaitu zen atzoko etapa, 112 kilometrokoa. Tartean hiru mendate zeuzkaten arren, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018387
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hauteskunde iruzurra» egin nahi dutela ohartarazi du Ortuzarrek Azken asteetan, Ciudadanos alderdiko presidente Albert Riverak eta Pablo Casado PPkoak hauteskunde legea aldatzea proposatu dute, Euskal Herriko eta Kataluniako alderdi abertzaleen ordezkaritza murrizteko xedez. EAJri ez zaio proposamena batere gustatu, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018388
BERRIA
Euskadi
noticias
GERTAKARIAK . Zauritutako mendizale bat salbatu duteEuropako Mendietan Zauritutako mendizale bat salbatu duteEuropako Mendietan Euskal Herriko mendizale bat salbatu zuten atzo Europako Mendetan. Asturiasko (Espainia) suhiltzaileen helikoptero batek jaso zuen mendizalea. Naranjo de Bulnes mendian behera zihoala, bi orka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018389
BERRIA
Euskadi
noticias
«Desberdina dena onartzea zaila da, desberdina den hori ikusten ez baduzu, bizi ez baduzu». Traza handiko atzerriko zinema jaialdi batean aurkeztuko den aurreneko euskal filma zuzendu du Roberto Castonek. Berlinaleko Panorama sailean erakutsiko dute 'Ander', sexu askatasuna gai nagusi duen euskarazko pelikula. ROBERTO ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018390
BERRIA
Euskadi
noticias
Soderbergh, Polanski, Ozon eta Coen anaiak, Urrezko Palmaren lehian Cannesko 66. Zinemaldia egingo da gaurtik hilaren 26a bitartean, eta han, Frantziako Kosta Urdineko hirian, hogei pelikula lehiatuko dira sari nagusia, Urrezko Palma, irabazteko. Izen handiko zuzendarien lanak pantailaratuko dituzte Lumiere antzokian, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018391
BERRIA
Euskadi
noticias
Jazinto Rivas Elgeta trikitilaririk mitifikatuenetako bat da. Soinu txikiaren maisua izan zen, eta musika tresna modernizatu zuen alde guztietatik: errepertorioa zabaldu zuen balsak, pasodobleak eta fox-trotak joaz, besteak beste, eta instrumentua bera egokitu zuen, bi oktaba gehituta. Koldo Izagirre gidoilariak, Dani ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018392
BERRIA
Euskadi
noticias
'Living Room Music' ikuskizuna eskainiko du gaur Euskadiko Orkestrak, Miramonen MUSIKA. Azken egunotan 4.700 ikasleren aurrean aritu ondotik, Euskadiko Orkestra Percussion Groupek Living Room Music perkusio ikuskizuna eskainiko du gaur Miramongo Matinéetan, 11:00etan. Musikari hauek arituko dira orkestrako kideekin bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018393
BERRIA
Euskadi
noticias
Bere burua zoriondu du Maiak, «Iruñeak ez-sanferminetan emandako irudiagatik» Domina jarri du. Sanferminak bertan behera gelditu arren, hedabideen aitzinera azaldu da Iruñeko alkate Enrique Maia, zertarako, eta ospatu ez diren festen balorazioa egiteko. Bere udal taldearen kudeaketa goraipatu du, gainera: «Badugu harro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018394
BERRIA
Euskadi
noticias
DAKAR. Ousmane Sonko Senegalgo oposizioko liderra atxilotu zuten herenegun, eta fiskaltzak zazpi delitu egotzi zizkion atzo; besteak beste, «estatuaren segurtasunaren aurkako atentatua». 2024an bozak egitekoak dira herrialdean, eta Sonkok salatu izan du Macky Sall presidentea «justizia instrumentalizatzen» ari dela, be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018395
BERRIA
Euskadi
noticias
Eibarrek Mikel Ricoren Huescaren aurka jokatuko du gaur, 14:00etan. Erabakigarria ez bada ere, partidak «garrantzi handia» duela aitortu du erdilari bizkaitarrak. Asteazkenean 36 urte bete bazituen ere, futbolean jokatzeko sasoi bikainean da Mikel Rico (Basauri, Bizkaia, 1984). Jose Luis Mendilibarren Eibarren aurka ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018396
BERRIA
Euskadi
noticias
Ribak eta Faresek irabazi dute Andres de Regil saria MENDIKO ESKIA. Europako Mendietan jokatu zen, igandean, Andres de Regil zeharkaldia. Bikoteka lehiatzen dira eskiatzaileak, eta talde lana hartzen dute aintzat epaileek. Marta Ribak eta Maria Faresek irabazi dute Andres de Regil kopa; lasterketa, berriz, Miguel Cabal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018397
BERRIA
Euskadi
noticias
«Lehen helburua ez da ondarea gordetzea, salbatzea baizik» Urteetako geldialdiaren ondoren, gauzatzear da EMMOA, Euskal Mendizaletasunaren Museoa -oinarria behintzat-, galtzear den ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko. Talde lanean, Aranzadiren babesean. Euskal mendizaletasunak norbaiti zerbait zor badio, kazetaritza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018398
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguerdiko hamabietan iritsi nintzen etxera, atzo. Ondoezik, hegaldi luzearen ordutegi aldaketak eraginda. Begiak nekatuak nituen, eta gorputza, nabarmen hozturik. Ondo ari zarete pentsatzen baduzue ohera sartzea besterik ez nuela nahi, baina banekien ere hori egingo banu loak hartuko ninduela luzez eta gero esna emango...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018399
BERRIA
Euskadi
noticias
Dimisioa eman du Maliko lehen ministroak, militarrek atxilotu eta gutxira "Gure nazioaren etorkizunarekin kezkatuta dauden gizon-emakumeek bakea nahi dute, eta horregatik ematen dut dimisioa, gobernu talde osoarekin batera", azaldu du Diarrak. Amadou Sanogo kapitainak aginduta atxilotu dute militarrek Diarra, BBC teleb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018400
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken hilabeteetan, bizpahirutan irakurri ahal izan dut Eneko Bidegainen eskutik idatzitako iritzi artikuluetan, biziki zuzena iruditzen zaidan metafora bat. Hain egokia, non idazki administratibo batzuetan berriz erabili dudala aitortu behar dudan publikoki. Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Xiberoan obratzen den hizkuntza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018401
BERRIA
Euskadi
noticias
HEGAZTI GRIPEA. Zortzi pertsona erietxean Israelen eta Serbian, gaitzaren sintomekin. Suediako etxalde batean H5N1 birusa agertu delako «susmo handiak» dituela esan du Stockholmek Zortzi pertsona erietxean Israelen eta Serbian, gaitzaren sintomekin Suediako etxalde batean H5N1 birusa agertu delako «susmo handiak» Israe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018402
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. «Alor askotan baliatuko ditugu bi egunkarien arteko sinergiak». 'Avui' egunkariko akzio guztiak erosi berri ditu 'El Punt'-ek. Egunkari bakoitzak bere argitalpenarekin jarraituko du, dena den. Joan Vall i Clara. 'El Punt'-eko presidenteordea 'Avui' egunkariko akzio guztiak erosi berri ditu 'El Punt'-ek. E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018403
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek gaur izango du Txapeldunen Ligako aurkariaren berri FUTBOLA. Athleticek gaur 13:30ean jakingo du noren aurka ariko den Txapeldunen Ligako final-hamaseirenetan. Zuri-gorriak ez dira zerrendaburu, beraz, aurkari indartsuak izango dituzte: Lyon, Wolfsburg, Rosengard, PSG, Fortuna Hjorring, Brondby, Rossiyanka, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018404
BERRIA
Euskadi
noticias
Puigdemontek aitortu du 6.000 hautetsontzi baino gehiago dituela Generalitateak Atentatuen osteko egoerari eta Kataluniako prozesu subiranistari buruzko artikulua argitaratu du Erresuma Batuko kazeta horrek, eta hor jaso ditu Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidentearen hitzak. Puigdemonek azaldu du gobe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018405
BERRIA
Euskadi
noticias
EFSF erreskate funtsak herrialdeen zorra eros dezan presio egin diote Merkeli G20koen Mexikoko goi bileran oihartzun handiagoa izan zuten goi bileratik kanpoko elkarrizketek eta balizko akordioek, eztabaidagai ofizialek eta ondorioen adierazpenak baino. Espainiaren arrisku sariaren eta zorraren interesen oihartzunak Me...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018406
BERRIA
Euskadi
noticias
EHU. Sindikatuek Aste Santu ostera arteko epea eman diote Jaurlaritzari Sindikatuek Aste Santu ostera arteko epea eman diote Jaurlaritzari «Oraindik ez dugu inolako harremanik izan, baina oraindik ez gara urduri jarri behar; Aste Santura edo oporren ostera arte itxarongo dugu». Joan den asteazkenean EHU Euskal Herriko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018407
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako lau batzarkide kritikoak alderditik kanporatu ditu Ahal Dugu-k GASTEIZ. Koldo Martin, Daniel Trujillano, Juanjo Celorio eta Javier Bizarro Arabako batzarkideak alderditik kanporatu ditu EAEko Ahal Dugu-k, haren Berme Batzordeak hala ebatzi ondoren. Joan den urteko abenduan, Arabako aurrekontuetan foru gobernuar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018408
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: John Francis Daley eta Jonathan Goldstein. Aktoreak: Jason Bateman, Rachel McAdams, Kyle Chandler, Sharon Horgan. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018. Iraupena: 98 minutu. Generoa: Komedia beltza. Komedia beltza eta akzioa uztartzen ditu Game Night pelikulak, eta bahiketak eta desagertzeak ditu. Lagun talde bat -h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018409
BERRIA
Euskadi
noticias
Giro bat sortzen du Elena Setienen musikak, giro atsegin eta etxeko bat. Kantuen oinarrian, perkusio arin bat eta piano, organo eta sintetizadore soilak daude. Haien gainetik, musikariaren ahots bereizgarria, geruzatan elkarren gainean nahastuta. Pop abestiak ematen ditu horrela, ederrak, zuzenak eta ñabarduraz beteak....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018410
BERRIA
Euskadi
noticias
Liztor beltzaz gain, Euskal Herriko bioaniztasunarentzat mehatxu diren beste espezie batzuk zabaldu dira, lurrean zein uretan, azken urteetan. Espezie horiei aurre egiteko, talde ekologistek eta erakundeek ingurumena babesteko egitasmoak antolatzen dihardute. • Ezaugarriak. Landareak zurtoin fin eta luzea, eta luma mod...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018411
BERRIA
Euskadi
noticias
Errioxak eta Nafarroak ez dute akordiorik egin oraindik Akordioa itxi gabe jarraitzen dute Errioxako eta Nafarroako gobernuek. Atzo arratsaldean Nafarroako Gobernuko komunikazio zerbitzuak akordioaren berri eman zuen arren, bi ordu beranduago oraindik hitzarmenik ez zegoela ziurtatu zuen iturri berberak. Harremanetan j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018412
BERRIA
Euskadi
noticias
Baigorriko besta nagusia. 300dik gora pertsona bildu zituen besta bat antolatu zuten urtarrilaren 31n. Eskertzeko bazkaria. Kajer Gulh Maiklan eta Basir Ahmadi, Maddi Harluxetekin, Harluxeten etxean. Frantses kurtsoak. Bost irakasle aldizkatu dira zentroan, horien artean Maider Hariñordoki. Futbol partida. Baigorri eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018413
BERRIA
Euskadi
noticias
Txilek 2-1 irabazita lortu du finalerako sailkatzea AMERIKA KOPA. Peru 2-1 garaitu eta gero, Txilek Amerika Kopako finala jokatuko du 28 urte geroago. Perukoek partida zaildu nahi izan dute, baina Zambrano kanporatuta ezin izan dute ezer egin. Vargas aurrelariak izan da partidako izarra, berak sartu baititu txiletarren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018414
BERRIA
Euskadi
noticias
San Mames Barria margotu zuena, larri konkurtsoagatik Fagor Etxetresnen konkurtsoak zailtasun handiak eragin dizkie dozenaka enpresa txikiagori. Lana galdu dutelako batzuek eta zorrak kobratu ezinik geratu direlako beste batzuk. Kobratu ezinik geratu da, besteak beste, Macresa, Gallartakoa (Bizkaia). San Mames Barriare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018415
BERRIA
Euskadi
noticias
FILOLOGIA. Gerediaga kultur elkarteak Antonio Tovar filologo eta hizkuntzalaria (1911-1985) omenduko du hilaren 27an, Abadiñoko Gerediaga ermitan (Bizkaia). Valladoliden jaio zen (Espainia), eta Elorrion bizi izan zen 11 urte bitartean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018416
BERRIA
Euskadi
noticias
Indian 72 lagun hil dira, euriteek luiziak eraginda NEW DELHI. Euriteek uholdeak eta luiziak eragin dituzte India mendebaldean, eta, atzo iluntzerako, 72 ziren hildakoak. Horrez gain, dozenaka lagun daude desagertuta. Armada desagertuen bila ari da, baina errepide asko moztuta daude, eta erreskate lanak asko zaildu dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018417
BERRIA
Euskadi
noticias
Zenbagarrena da? Zazpigarren neurketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Lehen aldiz 1989an egin zuten neurketa, Siadecoren eta EKB Euskal Kultur Batzordearen eskutik. 2001az geroztik, Soziolinguistika Klusterrak egiten du kale erabileraren neurketa. Nola egiten dute? Behatzaileek neurtzen dute erabilera, hiztunak zein hizk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018418
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi musika estilo entzuteko aukera egongo da gaur Azpeitiko Sanagustin kulturgunean (Gipuzkoa). Izan ere, Perlak eta La Basuren kontzertua izango da: postpunk estiloko kantak jotzen ditu Zarauzko Perlak taldeak, eta rapa egiten du, berriz, Bilboko La Basuk. 2013an sortu zuten Perlak taldea, eta aurten kaleratu dute biga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018419
BERRIA
Euskadi
noticias
Atez atekoaren "inposizioa" salatu eta errauste planta babestu du Eusko Legebiltzarrak Bilduk gobernatzen dituen udalak atez ateko hondakinen gaikako bilketa bortxaz ezartzen ari direla salatu du Eusko Legebiltzarrak gaur, EAJk, PPk eta PSE-EEk adostutako legez besteko proposamen baten bidez. Aldi berean, errauste plan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018420
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Diego Lerman. Herrialdea: Argentina-Brasil-Polonia-Frantzia. Iraupena: 96 minutu. Malena klase ertaineko sendagilea da Buenos Airesen. Egun batean Costas doktorearen deia jasoko du, esanez berehala bidaiatu beharko duela Argentinako iparraldera, espero duen haurtxoa jaiotzear da eta. Bidaian zehar mota guzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018421
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Zigorraren hiru laurdenak bete dituztelako, Bateragune auziko Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta behin behinean aske uzteko eskatu du haien defentsak, behin betiko epaia kaleratu aurretik. Auzitegiak tramitera onartu du eskaera.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018422
BERRIA
Euskadi
noticias
Real Madrilen aurkako partidak sutsuak dira Donostian, lehen bezala orain ere. Hala dio Jesus Mari Satrustegi jokalari ohiak: «Erreparorik gabe ekin behar diote». Reala ligako lehen posturako lehian izan denetan, Real Madril izan du kontrariorik sutsuena. 1979-1980ko sasoian gertatu zen, 1987-1988koan gertatu zen, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018423
BERRIA
Euskadi
noticias
Eztabaida «berria» piztu da Donostian, korrikalariak bidegorrietan legez ibili ahal izatea ala ez. Baina Kalapieren moduko elkarteentzat zaharrak dira espazio publikoaren aldeko borroka eta esfortzuak. Oinezkoa naiz, eta bizikletaz mugitzen naiz hirian zehar. Autoa hartu behar dut ia egunero lanera joateko, eta korrika...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018424
BERRIA
Euskadi
noticias
Eibarrek Kordobaren zelaian jokatuko du etzi (20:45), Espainiako Ligako Lehen Mailako 19. jardunaldian, eta Andaluziako taldeak 45 euroko sarrerak bidali ditu nahi duten zaleek eros ditzaten. Nuevo Arcangel zelaiko iparraldeko harmailakoak dira sarrerak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018425
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. «Euskara eta hizkuntz eskubideak bermatu ezean, giza eskubideak bete gabe jarraituko dute Euskal Herrian». Argi salatu zuen Behatokiak atzo, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira ateratako ohar batean. Hizkuntz eskubideak oinarrizko eskubide direla nabarmendu zuten, eta Euskal Herrian egoera «makurtu» egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018426
BERRIA
Euskadi
noticias
Irabazi beharrean dira Urrutikoetxea eta Elezkano II.a Gaur jokatuko dute Mikel Urrutikoetxeak eta Danel Elezkanok lau eta erdiko final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida, Balmasedan (Bizkaia), 20:30ean. Irabazi beharrean dira biak, biek galdu baitzuten lehen partida: Urrutikoetxeak, 22-14, Oinatz Ben...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018427
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal marinelen salaketak bidea hasi du Norvegian OSLO. Norvegiako auzitegi batek tramitera onartu du Long Hope elkartearen salaketa. Urteetan Norvegian lan egin arren, dagokien pentsiorik kobratzen ez duten arrantzale euskaldun, galiziar eta espainiarrak daude elkartean. Auzia tramitera onartu izana Norvegiako Gobern...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018428
BERRIA
Euskadi
noticias
«Biak ikusten ditugu begi onez, Murias eta Fundazioa» Selekzioa ere izan zitekeen txirrindularitza talde bat. Jon Odriozola Muriaseko zuzendariak jendaurrean eskatu du Jaurlaritzaren babesa. Zeri buruz ari da? Lehendabizi, aitortu behar da denboraldi oso ona egin duela. Euskaltel-Euskadi desagertu zenetik, basamortu mo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018429
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk aurpegiratu dio EAJri «PPren babes justifikaezina bilatzea eta jasotzea» EH Bildu Gipuzkoako lehen indar politikoa dela, eta koalizioa «konfiantza osoarekin» lehiatuko dela Espainiako Gorteetarako uztailaren 23ko bozetan: horixe azaldu du Gipuzkoako zerrendaburu Mertxe Aizpuruak gaur, Donostian. Eta erantsi d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018430
BERRIA
Euskadi
noticias
Lokarriren ustez, bake prozesu bati ekiteko bidea trabaturik dago. «Duela urtebete baino aukera gutxiago daude prozesu bati ekiteko», dio Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak Lokarriren ustez, bake prozesu bati ekiteko bidea trabaturik dago «Duela urtebete baino aukera gutxiago daude prozesu bati ekiteko», dio Bake pro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018431
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko disko eta artista onenen zerrenda eta analisi guztietatik Wire aldizkarirako David Keenan eta Julian Cowley kazetariek idatzi duten testu bana dira benetako ikuspegi ziztagarria eman duten gutxienetakoak, nire ustez. Lehenak dio underground -a (modu eta bide alternatibo ez-konbentzionalak baliatuta egiten den mus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018432
BERRIA
Euskadi
noticias
Enrique Arranz. Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologiako katedraduna. «Familia egitura guztiek egin dezakete ongi, eta guztiek egin dezakete gaizki». Familia egitura berriak aztergai hartuta, ikerketa batek ondorioztatu du haurren ongizate psikologikoan erabakitzaileagoa dela ingurunearen kalitatea bera familiaren egitu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0018433
BERRIA
Euskadi
noticias
Italiak elikagai sintetikoak debekatzeko lege proiektua onartu du Italiako Gobernuak elikagai sintetikoen ekoizpena eta merkaturatzea debekatzen duen lege proiektua onartu du gaur; besteak beste, laborategian hazitako haragia ekoiztea eta merkaturatzea debekatuko luke. Horien inguruko ikerketa zientifikoak falta direla...
cc-by-sa 4.0