id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zientziaeus_0013721 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Birziklatzea eta berrerabiltzea ez da jadanik ekologistek maiz antolatu izan dituzten kanpaina entzutetsuetako lelo hutsa. Etorkizunean iraun ahal izateko, baliabideak berrerabiltzen ikasi behar dela ongi dakite Israelen, urari dagokionean batez ere.
Ibaien eta ubide nagusien ibilbideaz baliatuz, ubide-sare bikoitza er... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013722 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aurreko lantxoan oihartzuna zer den azaldu genuen eta oraingoan, bere aplikazio baten berri emango dugu. Fenomenoa betidanik ezagutu izan bada ere, urteetan ez du inongo erabilpenik izan. Mende honen hasieran "Titanic" izeneko untzi ikaragarria hondoratu zen eta berarekin batera ia bidaiari gehienak.
Itsas-hondoan isla... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013723 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Unibertsoaren azken muturreraino gizakia ailegatzeak ametsa izaten segituko du tarte luze batean. ESO, European Southern Observatory erakundean unibertsoaren azken mugetan ei dagoen galaxia aurkitu dute.
European Southern Observatory erakundean unibertsoaren azken mugetan ei dagoen galaxia aurkitu dute, irudian ikus de... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013724 | zientziaeus | General | articulos cientificos | EEBBetako Geologia Institutuan osatu dute irudikapen hori eta bertan atzeman daitezke Artizarraren bailarak, mendiak eta sumendiak. Zehaztasun-maila hori lortu ahal izateko, makina bat iturritara jo behar izan dute.
Argazkian ikus daitekeen irudikapen biribila Artizarra da. Orain arte gure galaxiako planetari buruz ino... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013725 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aurreko artikuluan, oihan tropikalak zer diren, eta nola sailkatzen diren ikusi genuen, eta oso aberatsak direla. Baina ekosistema bat ulertzeko, ezin gara bere egituraren deskribapenarekin konformatu; ezinbestekoa da bere funtzionamendua eta dinamika aztertzea.
1996/02/01 Elosegi, Arturo - Landare-biologia eta Ekologi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013726 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Sozialismo hitza ia batera agertzen da Ingalaterran eta Frantzian, 1830eko hamarkadan, alegia. XIX. mendearen erdialdean, humanitarismoarekin zerikusirik ez duten gizarte-erreformako doktrina berri asko agertzen dira Europako herri industrializatuetan.
Dakigunez, industrian oinarritutako iraultza hori XVIII. mendean ha... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013727 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Lamarck ikerlari frantsesak XVIII. mendean lehenbiziko eboluzio-teoria azaldu zuenean, eboluzioaren kontzenptua aurkeztu zuen. Bere teoriaren arabera, inguruak izaki bizidunen itxura eta herentzia alda ditzake.
XIX. menderarte biziaren jatorria "generazio espontaneoaren" edo berezko sorkuntzaren bidez azaltzen zen. Lam... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013728 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zientzia eta teknologia urratsez urrats aurreratzen doaz eta beren eragina gure eguneroko bizitzan begibistakoa da. Makina bat ordu piztuta dirauen etxeko edo autoko irrati-aparatuak ere, ez dizkigu ezerezetik eskaintzen abesti eta hitz-jarioak.
Heinrich Hertz-ek lortu zuen lehen aldiz irrati-bidezko emisioak egitea 18... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013729 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Laborantzako lurren kalitatea hobetzen zuen kare biziaren erabilera oso hedatuta egon zen gure lurraldean mende honen erdialdera arte. Karobiak kararria kiskalduz kare bizia egiteko erabiltzen ziren labe bereziak ziren.
Nekazaritzarako erabiltzen ziren lurren tratamendu eta korrekziorako kare biziak dituen ahalmenak XV... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013730 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Meategietan istripuak, leherketak edo lur-jauziak direnean kanpoan dauden lankideek lurrazpian zenbat meatzari eta zehazki non dauden jakin ahal izango dute. Irrati-transmisore txikia langileen kaskoko lanparan itsasten da eta bateriaren indarra erabiliko du.
Berrogei milimetroko irrati-transmisoreak hainbat eta hainba... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013731 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Sega jostailu-enpresa ezagunak EEBBetako Sri International erakundeari eskatutako ikerlanaren xedea: errealitate birtualak umeengan sor ditzakeen osasun-ondorioak aztertzea, alegia. Helburua jostailu berriaren bideragarritasuna frogatzea zen, eta orain arte lortutako datuek jostailuari etorkizun iluna iragarri diote.
B... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013732 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ordenadoreak maiz erabiltzen ditugunok hain maitekiro zerrendatzen ditugun birusei buruz ari gara, noski eta zorigaiztoko albistea plazaratzeko arrazoia oraingoan: Word 6.0 programa ezagunari eraso egiten dion birusa agertu izana da, Winword Concept izeneko birusa.
Noizean behin agertzen dira eta bere biziko asaldura s... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013733 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hamabost urtetik behin gertatzen den prozesua dela medio, Saturnoren posizio erlatiboa aldatu egiten da gure begiekiko. Horrela, Saturnok bere eraztunak banan-banan galdu egiten dituela dirudi, azkenean "biluzik" azalduko da planeta.
Hamabost urtetik behin, Saturnoren posizio erlatiboa aldatzen delako, Saturnok eraztun... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013734 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Astronomiako azken aurkikuntza Hale-Bopp kometa da. Mende honetako kometarik distiratsuenetakoa izango dela esaten da. Halley kometa baino distiratsuagoa? Benetan mendeko ikuskizuna izango al da?
Hala ere azken urteotan kometen inguruan izan diren gertakariek ez dituzte aurrikuspenak bete, adibidez 1993ko Perseidak, Ha... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013735 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Kaliforniako lurrikara hura aurrikusi zuen ikerlariarentzat fenomeno erabat bitxia izan zen. Izan ere, lurrikara gertatu baino egun batzuk lehenago, behe-frekuentziako irrati-uhinak atzeman zituen ikerlariak San Andres ko ikerketa-zentruan.
1994an Kaliforniako hegoaldean gertatu zen lurrikara aurrikusi zuen ikerlariare... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013736 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Uraren poluzioari irtenbide merkea eta erraza eman ahal izango zaio etorkizunean. Uste horretakoak dira EEBBetako Cape Cod-eko ikerketa-zentruan poluzioaren aurkako teknika berria garatu eta aztertzen ari diren zientzilariak.
Cape Cod-eko ikerlariek garatu duten teknika berriak arrakasta lortzekotan, irtenbide merkea e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013737 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Helioaren erabilpena gero eta handiagoa da eta ondorioz, helio kontsumoa %10 hazi da azken urteotan. Helioaz baliatzen den industriak gero eta pisu handiagoa izatea omen da hazkunde horren arrazoia.
Gaur egun makina bat zereginetan erabiltzen da helioa eta Park-ek dioenez, ordezko materialak aztertzeari ekin beharko za... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013738 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Giza gorputzaren barrua arakatu eta ebaketak egiten dituzten kirurgilariei lana erraztuko zaie hemendik aurrera kasko berezi bati esker. Kaskoa buruan, endoskopioa gorputz barnera sartu eta bisoreaz baliatuz, barrunbeak hiru dimentsiotan ikusi ahal izango ditu kirurgilariak.
Sistema berriari esker, endoskopioa gorputz ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013739 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Erabilpen handiko tresnak egiteko erabiltzen den plastiko ekologikoa merkaturatzeko prest daude jadanik eta laborategian lortutako emaitzak errealitatean berrestekotan, etorkizuneko plastiko garbiaren aurrean gaudela esan genezake.
Goiko irudi-sekuentziak guk baino hobeto adierazten du EEBBetako Cargill enpresan lortut... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013740 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hamaika gaitz sendatzen omen ditu, gauza onak eta bertuteak besterik ez omen dauzka, zahartze-prozesua modu ikusgarrian atzeratzen omen du. Omen, omen, ... Baina, zer da benetan melatonina eta nola funtzionatzen du -diotenez- denetarako balio duen hormona horrek?
Mundu osoan ezagunak diren William Regelson amerikarrak ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013741 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 2.000 urtetik askok uste baino hurbilago gaude jadanik. Zenbaki mitikoa errealitate ukigarri bihurtu da, etorkizuna gaur delarik. Mende berriaren atarian, erronka berriez berba egiteko parada eskaini diguten ihardunaldiak burutzen ari dira Donostian.
Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateak antolatu ditu hitza... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013742 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaur jorratuko dudan gaiak ez du zerikusirik, nagusiki bederen, kirol-mota horrekin, kirola lanbidetzat dutenekin baizik. Horientzat, goi-mailako kirolarien artean dagoen berdintasuna dela eta, legez kanpo jokatzeak emaitza hobeak ekar dezake.
Gaur egun kirolak garrantzi handia hartu du eta azken urteotan, gehienon art... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013743 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Duela gutxi arte, Euskal Herriko inguru asko eta asko sakratutzat jotzen ziren edo behintzat, begirune handiko tokiak ziren. Izen batzuk aipatzeagatik, hor ditugu Ernio, Anboto edo Aizkorri.
Zoritxarrez, animismoa aspaldi baztertu ondoren, mekanizismoan bizi gara (animaliak, izadia eta gu geu makinak gara) eta garai ba... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013744 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Fisikari frantses honen lana aipatzen denean Young-en laguntzaile fina izan zela nabarmendu ohi da. Fresnel 1788an jaio zen Chambrais-en. Haurtzaroan ez zitzaion zientziarako etorririk nabarmendu, zortzi urte bete arte ez baitzuen irakurtzen ikasi.
Fresnel 1788an jaio zen Chambrais-en (gaur egungo Broglie hirian). Haur... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013745 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Uste baino luzeago joko du neutrinoen sekretuak argitzea. Edozein iturrira joz gero, neutrinoak kargarik eta masarik ez duen oinarrizko partikula dela esaten zaigu. Alabaina, Los Alamos-ko LSND ikerketa-zentruko ikerlariak ez datoz bat definizio horrekin.
Ikerlana bera eta nahikoa oinarri zientifiko izanik, bi ondorio ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013746 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Malaria oso hedatua dagoen herrialdeetan, haurdun dauden emakumeek osatzen dute arrisku-talderik garrantzitsuena. Nairobin (Kenia) lanean diharduen ikertzaile-talde estatubatuarra ohartu denez.
Ikertzaileen ustez, A kondroitina da malaria parasitoaren hartzaile nagusia. Defentsa sistema ez da ohartzen parasitoa sartzen... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013747 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aldaka babesteko diseinu berria egin du Harvard Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. Eraginkortasun-testak adituen oniritzia jasotzen badu, hirugarren adinekoen osasun arazo larrienetariko bat konponduta izango dute.
Aldaka hausteak ondorio latzak dakartza zaharrentzat. %20ak ez du urtebete baino gehiago bizirauten ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013748 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Garai bateko naturalista esploratzaileek berebiziko istorioak kontatzen zituzten tropiko hezeei buruz hango oihanen oparotasunaz txundituta. Zuhaitz erraldoiek zerua bistatik ezkutatzen digutelarik, ohianpeko iluntasun heze eta epelean, mundu misteriotsua agertzen zaigu.
1996/01/01 Elosegi, Arturo - Landare-biologia et... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013749 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaur egungo soziologia metodologia modernoaren bidez egiten den gizarteari buruzko gogoeta baino ez da. Beraz, soziologiak dakarren berrikuntza metologian datza, batik bat. Berrikuntza teoriko-metodologiko horren jatorria Ilustrazioaren izpirituaren inguruan kokatu behar da.
XVIII. mendeko Ilustrazioak izan ere, indarr... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013750 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Merkea, erraza eta edozeinek erabiltzeko modukoa. Horiexek dira Windows 95 sistema eragilearen abantaila nagusiak. Euskaldunok laugarren bat gehitu beharko genuke zerrenda horretan: euskaraz ere erabili ahal izango dugu.
1996/01/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientzia... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013751 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Malaysiako Unibertsitateko ikerlariek eman dituzten datuen arabera, hartzidura elikadura-arazoak saihesteko biderik eraginkorrena izango da etorkizun hurbilean.
Hartzidura garapen-bidean dauden herrialdeetako umeen elikadura-arazoak saihesteko biderik eraginkorrena izan da etorkizun hurbilean.
Hartzidurak garapen-bidea... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013752 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bizidunon iharduera ziklikoen zergatia azaltzeko bide berria urratzen ari da New Hampshir-eko ikerlari-talde bat.
Lehen hipotesien arabera, gure geneetako proteinek argiarengan duten erantzun gaitasunak arautzen omen ditu iharduera ziklikoak.
Nolanahi ere, ikerketa horiek guztiak bizidun ororen kasuan aplikatzerik ote ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013753 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Fosilen artean lumaren bat antzematea ez da batere ohizkoa. Britainia Haundiko bi paleontologoen iritziz behinik behin.
Fosil-itxura duten lumak denbora igaro ahala suntsitu zuten jatorrizko lumaren forma hartu duten bakterioak dira.
Fosilen artean lumaren bat atzematea ez da batere ohizkoa. Hala ere, era horretako zen... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013754 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hirurogeigarren hamarkadan gizartean hasi zen ingurugiro-kezkaren prozesu luze eta etengabekoari erantzuna eman nahi izan dio Hezkuntza Sistemak Ingurugiro-heziketaren bidez.
Ingurugiro-hezketa gure planetak bizi duen krisi ekologikoa gainditzeko tresna garrantzitsu bezala onartua izan da nazioarteko erakundeetan. Azke... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013755 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Espezie honek beste hainbatekin batera osatzen duen leguminosoen familia oso dibertsoa eta ugaria dela esan behar dugu. Genero horretako bi espezie aipatu ohi dira Euskal Herrian eta litekeena da Iparraldean beste espezie bat egotea.
Ulex generoari heltzen badiogu, oso zuhaiska adarkatua eta arantzaduna dela esan behar... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013756 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Urtero 20 milioi itsas zaldi arrantzatzen dira Asian. Ez zarete harrituko beraz, itsas zaldia desagertzeko bidean dagoen animalia dela esaten badizuegu.
Urtero 20 milioi itsas zaldi arrantzatzen dira Asian. Horietako gehienak, 16 milioi inguru, medikuntza tradizionaleko sendabide gisa erabiltzen dira eta gainerakoak, o... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013757 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Australian aspaldikoa da untxien aurkako borroka, baino iazko azaroaz geroztik, kontrolik gabe hedatzen ari den izurritearen beldur dira.
Australian aspaldikoa da untxien aurkako borroka, baina iazko azaroaz geroztik, kontrolik gabe hedatzen ari den izurritearen beldur dira. Robbit calicivirus izeneko birusak eragin du... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013758 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Pirinioetatik albiste pozgarria heldu zaigu berriki. Aspe eta Ossau bailaretan hartz arrearen kume bat jaio zen pasa den udaberrian.
Pirinioetatik albiste pozgarria heldu zaigu berriki. Orain arte zurrumurru hutsa zena baieztatu egin du Pyrénées Magazine izeneko aldizkariak bere azken zenbakian: Aspe eta Ossau bailaret... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013759 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Etorkizuneko droga edo sendabideen ikerketak uste baino eragin kaltegarriagoak ekar ditzake epe ertainera.
Etorkizuneko droga edota sendabideen ikerketak uste baino eragin kaltegarriagoak ekar ditzake epe ertainera. Australian jadanik arrisku horretaz jabetu dira eta ozeanoetako organismo asko desagertzeko bidean daude... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013760 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Argazkian ikus dezakezun tximinoa indridoen familiako sifaka bat da. Durham-go Unibertsitateko biologoek Romeo izenaz ezagutzen dute.
Animalia eder honek bere Julieta aurkitzea ezinbestekoa du bere espeziearen iraupenerako eta zeregin horretan ari dira buru-belarri.
Ondoko argazkian ikus dezakezun tximinoa indridoen fa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013761 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Israel-go ikerlari-talde batek baieztatu duenez, eztandaren ondoriozko berotasuna labarekin batera hedatu zen itsas azalean zehar eta eztanda gertatu zen lekutik ehundaka kilometrora zeuden koralek ere pairatu dute sumendi-eztandaren eragina.
Eztandaren ondoriozko berotasuna labaekin batera hedatu zen itsas azalean zeh... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013762 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gorputzeko hodi edo barrunbe batean likidoren bat sartu edo ateratzea ahalbideratzen dute zundek.
Frantziako Epidemiologia Institutuak burutu berri duen inkestaren arabera, gernu-aparatuaren infekzioak normala baino askoz ugariagoak dira zunda maiz erabili duten gaixoen artean.
Gorputzeko hodi edo barrunbe batean likid... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013763 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Infekzioa burutzeko, birusek beren informazio genetikoa, ostalariak diren zelulen barnera sartu behar dute. Gaur egun, gripe, hepatitis edota HIESaren gisako gaixotasun birikoetarako osabideak aurkitzeko ahaleginetan, sarrera-prozesu hori inhibitzea da helburu nagusienetakoa.
Birusak bizidunen eta bizigabeen arteko mug... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013764 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Dibertsitate hitza sarri erabiltzen da gaur egun, biodibertsitatearena, ingurune naturalari buruzko arazoez, edo horren kontserbazioaz ari den edonork ia derrigor erabili beharreko kontzeptua baita. Zer da ordea dibertsitatea?
Dibertsitatearekin izaten dugun lehen kontaktua intuitiboa izaten da. Naturari begiratzean la... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013765 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ez al da bitxia Europa osoko hegazti txikiena "erregetxo" izenaz ezagutzea? Pisua 5 gramo eta bere luzera ez da 8-9 cm-tik gorakoa izaten.
Antso VII.a Azkarra, Nafarroako XVI. Erregea, bi metrotik gorako gizon puska omen zen. Baliteke erregeen artean ere horrelako tamainak ezohizkoak izatea baina, ez alda bitxia Europa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013766 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Atturriren bokaletik Miarritzeko San Martin lurmuturraren itsaslabarretaraino, Euskal Herriko kostaldea Landetako kostalde haretsuaren jarraipena da. Hemendik aurrera ordea, zenbait itsasadar estuez ebakitako itsaslabar harritsu eta makartsuez osatuta dago.
Sarritan aipatu izan dugunez, Atturriren bokaletik Miarritzeko... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013767 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1873. urtean George Carey estatubatuarrak selenioaren propietate fotoelektrikoak aurkitu zituenetik, irudien argia elektrikoki distantzia batera igortzeko modu teorikoa lortu zuen.
Egitasmorik sendoena Paul Nipkow izeneko ikasle alemaniarrak egin zuen 1884an. Nipkow-ek zulotxoz osaturiko disko irudi-arakatzailearen atz... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013768 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Harrigarria gerta daiteke naturak sortzen dituen formek eta matematikan aztertzen direnek antza handia dutela egiaztatzea.
Norabidea etenik gabe aldatzen duen lerroa. Huescako Aguas Tuertas bailarako ibaiak kurba kontzeptua ongi iradokitzen digu.
Aipatu antza agerian uzteko, naturak eskaintzen dituen zenbait formen arg... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013769 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain arte kontinenteen arteko komunikaziorako sistemarik hoberena satelitea izan badugu ere, fibra optikozko kable berriei esker, lehen baino hamar aldiz kanal gehiago erabili ahal izango da.
Siberia Estatu Batuekin kable optiko bidez lotzeko asmoa du Errusiako Posta eta Telekomunikazio Ministeritzak.
Abantaila horiek... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013770 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Laster izango dugu soinu, testu eta irudiak aldi berean telefono-hari bakarretik igorri edo jasotzeko aukera.
"Aldibereko Soinu eta Data Digitala" izeneko modem berri honi esker, bi erabiltzaileek beren ordenadore-pantailan testuak eta irudiak agertzen diren heinean hitz egin ahal izango dute.
Injineru elektronikoak Mu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013771 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hollywoodek, laser bidezko eskaneatze-sistemaz baliatuz, filmeko bost aktore nagusien ordezko elektronikoak erreproduzitu ditu.
Virtuosity filmean, etxe orratz batean Denzel Washington eta etsaiaren arteko borroka ikustean, ez pentsa protagonistak edo ordezkoak benetan ari direnik, eszena ordenadorean eraiki da. Hollyw... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013772 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iazko abenduan Ebolaren berri izan genuen berriro. Zaharrak berri, pentsatuko du norbaitek, baina oraingoan oker dabil. Izan ere, Gaixotasunen Kontrolerako Ikerketa Zentruko eta Pasteur Institutuko ikerlariak birusaren inguruko hesia estutzen hasi dira.
lazko abenduan Ebolaren berri izan genuen berriro. Zaharrak berri,... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013773 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Oraintxe hasi behar genuke negu partean hain usuak eta molestoak diren osasun-arazoen kontra neurriak hartzen, gure gorputza, larruazala nahiz ilea erremedio sinple eta errazekin babesteko.
Gripearen denboraldia hasi da jadanik, baina martxoa bitartean gure artean egotea nahi ez badugu, oso garrantzitsua da neurriak ga... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013774 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Matematikari frantziar hau Auxerre-n jaio zen 1768an. Matematikaren garapena gidatu duten ekarpenak egin eta gero, Parisen zen zen 1830.ean.
Matematikari frantziar hau Auxerre-n jaio zen 1768an. Gogoz kontra, apaizgorako bidea hartu zuen gaztetan eta nobizio beneditarra izan zen. Denbora gutxi egin zuen bertan, 1779ko ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013775 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bakterioak identifikatzea uste baino zailagoa da. Eragozpen horretaz oharturik, bakterioen informazio genetikoa sailkatzen duten "gene-txartelak" sortzeko ahaleginetan ari dira Georgiako Unibertsitateko zientzilariak.
Bakterioen informazio genetikoa sailkatzen duten "gene-txartelak" sortzeko ahaleginetan ari dira Georg... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013776 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Trafiko-istripuak gero eta arazo larriagoa da gazteen artean. Aditu-batzordearen iritziz, droga desberdinen eraginpean gidatzea arrisku-faktorerik handienetakoa da.
Farmakoen osagaiak zehatz-mehatz aztertu ondoren, horien arrisku potentziala legez kanpoko drogena baino handiagoa dela ondorioztatu du nazioarteko aditu-b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013777 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zenbait intsekturen kontra masiboki erabili izan den DDT izeneko intsektizida giza osasunarentzat kaltegarria da oso.
EPAren txostenak dioenez, DDTak ondorio kaltegarriak eragiten ditu gizakion eta animalien ugal-aparatuetan.
Jakina denez, DDT izeneko pestizidak gaixotasun tropikalak kutsa ditzaketen intsektuen kontra ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013778 | zientziaeus | General | articulos cientificos | HIESaren birusek kutsatutako pertsonen bizi-itxaropenak hasieratik ezarri zaien tratamenduarekin lotura zuzena du. Britainia Haundiko ikerlari-talde batek eman ditu datuok ezagutzera.
Sendabide eraginkorrena bi antibiralen nahasketan oinarritutako sendabidea dela uste da: tratamendu hori hasieratik erabili duten gaixoe... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013779 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Alzheimer gaixotasuna, diagnostiko-bidez atzemandako gaixotasunaren agerpen desberdinetan zein genek eragiten duen aztertzen dihardu makina bat ikerlarik.
Alheimer gaixotasuna gero eta ugariagoa da gure artean. Diagnostiko-bidez atzemandako gaixotasunaren agerpen desberdinetan zein genek eragiten duen aztertzen dihardu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013780 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaur egun Ozeano Barearen erdian Frantziako Gobernuak aurrera daramatzan saio nuklearrekin lagun asko txit kezkaturik gaude. Zuzenean edo saiheska planeta honetan bizi garenongan eragin negatiboak izan ditzakete eta!
Milioika urtetan higadura-agenteek zizelatutako inguru harrigarri hauetan, bizidun askok bertako bizi-b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013781 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Honez gero jende gehienak jakingo duen bezala, hain ugari izatetik, ia guztiz desagertzera iritsi da bertako ibai-karramarro arrunta (
Mapan garai bateko banaketa irudikatu da; gaitza agertu eta ibaiak suntsitu aurrekoa. Gaur egun populazio erreliktikoak besterik geratzen ez direnez, ez da komeni non dauden zehaztea.
D... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013782 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mikorriza hitza azken urteotan oso entzuna egin bada ere, XIX. mendearen bukaeran Frank alemaniarrak erabili zuen lehen aldiz landare-sustraien eta onddoen arteko elkarte sinbiotiko berezia izendatzeko (1. irudia).
1995/12/01 Duñabeitia, Miren Karmele Salcedo Larralde, Isabel Iturria: Elhuyar aldizkaria
1. irudia. Eske... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013783 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Artikulu honi azken ukituak eman nizkion momentuan sekulako beroa egiten zuen. Oraindik udan geundela zirudien eta geroago etorriko zena sumatzea ez zen batere erraza. Hortik egun batzuetara neguko arropak jantzi behar izan genituen, negua, ohi duen bezala, oharkabean iritsi baitzitzaigun.
Hibernatzen ari den animalia ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013784 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zirkuitu inprimatuen berrerabilpen-prozesua azkartu eta merkatuko duen teknologia berria arrakastaz erabili dute Daimler Benz konpainiako teknikariek.
Elektrogailuen kontsumo-iraupena gero eta laburragoa denez gero, zabor elektronikoa gero eta arazo larriagoa da.
Dakigunez, zirkuitu inprimatuen eta zirkuitu integratuen... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013785 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Itsasoaren ur-maila etengabe gora doa. Topex-Poseidon sateliteak igorritako datuen arabera, azken 10 urteotan 3,7 milimetro igo da eta ez dirudi joera horren aurka ezer egiterik dagoenik oraingoz.
Itsasoaren ur-maila etengabe gora doa. Topex Poseidon sateliteak igorritako datuen arabera, azken 10 urteotan 3,7 milimetro... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013786 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mexikoko kostaldean sarri agertzen diren euli-izurriteak gerarazteko produktu berria aurkeztu dute EEBBetako Kimika Elkartearen azken bilkuran.
Elkarteko bozeramaleek ziotenez, koloregaien molekulek argia zurgatu egiten dute eta prozesu horretan euliak akabatzen dituzten substantzia oxidatzaileak sortzen dira. Substant... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013787 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Marrazoen kartilagoa da datozen urteotan minbiziaren aurkako borrokan oso kontutan hartu beharko dugun "lehengaia". Kubako ikerlari-talde batek hori uste du eta 1992az geroztik, marrazoaren kartilagoz osaturiko sendabide berria aztertzen dihardu.
Sendabide berriak zenbait zelulen bat-bateko ugalketa-prozesuak moteltzek... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013788 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azaleko minbiziaren edo melanomaren kontrako sendabide garestien beharrik ez dagoela jakin dugu aste honetan.
Hemengo urkiaren azalaz eta Afrikan hazten den beste zenbait urkirenaz baliatuz, azaleko minbiziaren edo melanomaren hazkundea gerarazten duen substantzia lortu da.
Azaleko minbiziaren edo melanomaren kontrako ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013789 | zientziaeus | General | articulos cientificos | CEIT Ikerketa-Zentruak Donostian duen egoitzan egin genuen zita. Mundu-mailan eskura daitekeen saririk garrantzitsuenetakoa izanik, berau eskuratu duten lehen euskaldunekin hitz egitera abiatu ginen, makina bat galdera eta kezka nagusi bat burua: Nola liteke sari hori irabazi izanaren garrantziaz inor ez ohartzea?
1995... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013790 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mario Molina, Sherwood Rowland eta Paul Crutzen. Fisikako sarituak: Martin L. Perl eta Frederick Reines
1995/12/01 Agirregabiria, Juan M. Aizpurua Sarasola, Joxerra Txurruka, Jesus Mari - Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia SailaEHU Zubiaga, Ana Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ozono-zuloaren lehen berri... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013791 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Enpresari estatubatuar hau, Wayne Country-n, Dearborn-en ondoan (Michigan-en) jaio zen 1863. urteko uztailaren 30ean. Etorkin irlandarren semea zen. Gaztetan, jornalari gisa ibili zen, baina lanbide hura gustuko ez zuenez, Detroit-era joan zen mekanika ikastera.
1887an, ezkondu ondoren, Detroitera itzuli zen. Han, Edis... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013792 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zerebroaren funtzionamendua bizi-bizian ikustea lortu da Yale-ko Unibertsitatean.
Ikuskizun itzela iragartzen ari garela dirudi eta neurri handi batean, horrela da. Askori zientzi fikzioa iruditu arren, zerebroaren funtzionamendua da ondoko argazkietan ikus daitekeena.
Teknologiaren etengabeko aurrerapenak ahalbidetu d... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013793 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Belgikako gobernuak 3.000 eraikinetan atzeman du amiantoak sortutako poluzioa eta 240.000 milioi pezeta erabili beharko dira horiek guztiak "garbituz" berrerabili ahal izateko.
Amiantoak minbizia eragiten duela dudarik ez dago gaur egun. Horixe baieztatu dute mineralaren toxikotasunari buruz egin diren ikerketa guztiek... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013794 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azkenean, Azkenean, Annals of Mathematics Annals of Mathematics izeneko aldizkariak Fermat-en azken teoremaren frogapena argitara eman du. izeneko aldizkariak Fermat-en azken teoremaren frogapena argitara eman du
Azkenean bai. 109 orrialdeko ikerketa-artikulua eta 20 orrialdeko eranskina behar izan ditu Andrew Wiles-ek... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013795 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Urte ugaritxo iragan behar izan badu ere, azkenean egia jakin ahal izan dugu: Marie Curie ez zuen radioak hil, X izpiekiko esposizio luzeegiak baizik.
Marie Curie ez zuen radioak hil, X izpiekiko esposizio luzeegiak baizik.
Dakigunez, Marie Sklodowska fisikari frantziarra 1934an zendu zen bere bizialdiaren zati handi b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013796 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Freiburg-eko Unibertsitateko ikerlariek iragarri duten aurkikuntza ontzat ematekotan, eguzki-panelen erabilpen-denbora gaur egungo mugak gaindituz luzatzea lortuko da.
Dakigunez, esposizio luzeak sortzen duen gehiegizko beroketa da eguzki-panelen etsairik handiena eta horren ondorioz, panelen erabilpen-denbora gutxiago... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013797 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Etorkizunerako irtenbide egokia izan liteke. Gasolinek sorrarazten duten poluzioa gutxiagotu egingo du "oxigenatutako gasolina" izenaz ezagutzen den erregai berriak.
Gasolinaren osagaiak aldatzean datza erregai berriaren ekarpena. Oxigenatutako konposatu horiek substantzia poluitzaileak ordezkatu dituzten kasuetan, kar... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013798 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Europako Batzordeak aurkeztu berri du Europako Batasunean osasun egoeraren inguruan burututako bere aurreneko txostena. Osasunaren Munduko Erakundeak koordinatu du txostenaren elaborazioa eta bertan biltzen diren datuak 1994ra eguneratuak daudenez, Batasuneko azken hiru bazkideak ez dira agertzen.
Nolabait laburbiltzek... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013799 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Udazkena. Hegoaizearekin batera, suteak nonahi: Euskal Herriko mendietan, Galizako eukaliptadietan, Kataluniako pinudietan, Andaluziako artadietan. Giroa bero dago.
Telebistan sarritan ikusi dugu suteen aurkako borroka: gobernu kontaezinetako talde bereziak helikopteroz eta kamioiez, bolondresak, armada... gizarte osoa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013800 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Familia honetan biltzen diren 6 generoetako espezie guztiak zuhaiska edo zuhaitzak eta gainera, monoikoak eta erorkorrak dira. Aipaturiko generoen barruan, 170 espezie ezagutzen dira Ipar Hemisferioko zona epel eta hotzetan banatuak, baita Andeseko mendilerroetan ere.
Alnus generoaren barruan, penintsulan dauden 2 espe... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013801 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Jokoarekiko zaletasuna eta menpekotasunaren artean muga txiki eta estu bat baino ez dago. Chicago eta Illinoisko Unibertsitateetako ikerlariak, garunaren aktibitate elektrikoaren erregistroek horixe erakusten duela baieztatu baitute.
Joko-egoera arrunt batean ari zirela, elektroentzefalograma bana egin zitzaien bi joka... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013802 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Charing Ospitaleko medikuek burutu duten azken ikerketen zioa artritis erreumatoidearen jatorriak aztertzea zen eta agidanez, bete-betean asmatu dute oraingoan.
Artritis erreumatoidea sortzen duten faktoretako bat TNF izeneko substantzia izan liteke. TNF faktore erreumatoidea era natural batez agertzen da giza gorputze... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013803 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Uste baino larriagoa da basoen egoera Hegoamerikan. FAO erakundeak eman berri dituen datuen arabera, baso-soiltzeak kezkagarritzat jo daitekeen muga gainditu egin du bertan.
Uste baino larriagoa da basoen egoera Hegoamerikan. Baso-soiltzeak kezkagarritzat jo daitekeen muga gainditu egin du bertan eta tamalez, joera ber... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013804 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 22 milioi dolar. Horixe da Maracaibo lakuaren oreka ekologikoa berreskuratzeko behar den dirutza. Eta agidanez, lortzear dago, eztabaida luzeen ondoren, Andetako Sustapenerako Batzordeak diru-laguntza ematea erabaki duelako.
Venezuelako Maracaibo lakua munduko lakurik handienetarikoa da. Makina bat ibaik isurtzen du be... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013805 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Espezien bioaniztasuna arriskuan dago. Hori esanda irakurle, ez dizugu ezer berririk azaltzen, gauza jakina baita gero eta espezie gutxiago dagoela gure planetan.
Europan zerrendaturik dauden 12.000 landare espezie basatietarik 2.400 desagertzeko zorian daude. Giza iharduera eta neurririk gabeko ustiapena dira Europako... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013806 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Moda-modan dagoen Windows 95 sistema eragile berriak uste baino erabilpen gehiago izango du. Ingalaterrako Oxford Intelligent Machines izeneko konpainiak diseinatu berri du erabilpen horietako bat: elbarriei laguntzea.
Windows 95 sistema eragile berriak uste baino erabilpen gehiago izango du. Ingalaterrako Oxford Intel... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013807 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Kamera batez argazkiak segidan egin eta delako segida proiektore baten bidez pantaila batean argiztatuz irudi higikorrak erreproduzitzeko teknika da zinematografia. Hori baino gehiago dela esango diguzue eta horrela da: teknika hori erabiliz, filmeak egitearen artea da zinematografia, ametsak sortzearen artea.
Begiko e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013808 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zientziak beti baieztapen-modura eman dizkigu eta guk sinesmen osoz hartu izan ditugu. Baina, gai izango al ginateke gu zenbait galderari erantzuteko? Ondorengo hausnarketa hauen bidez funtsezko galdera batzuei buruz pentsatzeko abagunea proposatzen dizuegu.
Gaur egun Lurra biribila denik ez du inork zalantzan jartzen,... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013809 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hotsa gure belarriak entzun ditzaken presio-uhinen multzoa dela gauza jakina da gaur egun, baita presio-uhin horiek hedatzeko bitarte material bat behar dela ere. Gehienetan bitarte hori airea da, baina betekizun hori urak eta lurrak ere bete dezakete.
Esandako hori gogoratuz, Jules Verne-ren " Lurraren erdira bidaia "... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013810 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zenbat energia igortzen du izar batek? Zertan datza energiaren ekoizpen prozesua? Noiz arte iraungo du Eguzkiak gaur egun dakusagun moduan, itzali arte? Jo dezagun beraz, antzinakoek markatu ziguten bide beretik.
Horretarako TERMOHELIOMETRO deritzagun tresnaz baliatuko gara. Bere betekizuna gune bero batek (Eguzkiak, k... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013811 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hego poloa gure planetako azken zokoa da. Leku urrun eta bakarti horretan, gizakiak natura beraren kontra borrokatu behar izaten du bere iraupena ziurtatzeko.
Aurrikusitako epeak betetzekotan, hurrengo urtearen hasieran erabilgarria izango da Internet sarea Hego polo osoan, zenbait baliabide informatiko bertako klima-b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013812 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Larrialdi-egoera baten aurrean gutariko bakoitzak nola erantzungo lukeen aurresaterik ez dago. Hala uste genuen behintzat, Frantzian burutu berri den esperimentuaren berri izan arte.
Larrialdi-egoera arrunt baten aurrean, sortzen diren erreakzio guztiak irizpide fisiko eta psikologikoen arabera aurresan daitezkeela ust... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013813 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1441ean Maguntzia hirian Gutenberg alemaniarrak inprimategia asmatu zuen behin-betikoz eta 1540. urtean Lorentzo Coster nederlandarrak aurrerapauso handia eman zuen sistema higikorra asmatuz.
Esan ohi denez, VI. mendean azaldu omen ziren Europan, Txinatik ekarririk, zurezko plantxekin egindako lehen liburu inprimatuak,... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013814 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Komunikazioaren autopistaz sarri hitz egin da azken bolada honetan. Eroskin ez dugu uste etorri bezala alde egiten duen modako gai bat izango denik. Aldiz, etorkizunean gu guztion erabilpenerako tresna ezin egokia izango dela pentsatzen dugu. Eta horregatik sortu dugu Erosnet.
Produkzioaren eta banaketaren kontrol-mail... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013815 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Lockheed Martin eta Boeing konpainiek Erabat ikustezina - Zientzia.eus Erabat ikustezina
Ondoko argazkian ikus dezakezuen prototipoak urte honen amaieran burutuko du bere lehen hegaldia. Lockheed Martin eta Boeing konpainiek Darkstar izena jarri diote eta aurki zeresan handia emango du. 450 kilometro orduko abiaduraz, ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013816 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ukimena artifizialki berritu ahal izatea errealitate birtualaren erronka nagusitako bat da gaur egun. Ikusmenaren arloa garatu eta gero, bigarren mailakotzat jotzen diren zentzumenei buruzko ikerketari ekin zaio.
Errealitate birtualaren garapenean ikertzen diharduten erakunde nagusiek azken aurkikuntzen berri eman zute... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013817 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Lehen artikulu hura argitaratu genuenetik, irakurle, ia bi urte iragan dira. Zehatzago, 21 ale. Argazkilaritzari buruzko oinarrizko ikastaro baten materiala jorratu dugu alez ale, irudiz irudi. Zaletasuna hedatzen eta zuen argazkiak hobetzen lagundu nahi izan dizue bilduma honek. Hala bis aurrerantzean ere.
1995/11/01 ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013818 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bidaiatzea ez da sekula orain bezain entretenigarria izan. Ez guztiontzat ordea, Singapurreko Singapore Airlines konpainiaren bezeroentzat baizik.
Singapurreko Singapore Airlines konpainiaren bezeroek bere gustu edota beharren arabera erabilgarri du jadanik multimedia-sistema indibiduala.
Eserlekuaren aurrealdean ezarr... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013819 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Katarro arrunta sarrien agertzen den eritasun akutua da, edozein delarik gaixoaren adina: 5-9 urte bitarteko haurren artean 4-6 gaixoaldi gertatzen da urteko, 5 gaixoaldi gaztetxoen artean eta 60 urtetik gorakoek urtean behin jasan ohi dute katarro arrunta.
Kontutan hartzeko beste datu bat ondokoa da: estatu espainolea... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013820 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bakteriologo eskoziar hau, Loudoun-en (Ayrshire-n) jaio zen 1881. urteko abuztuaren 6an. Ikasketak Kilmarnock Akademian burutu zituen eta 1902an Londresko Unibertsitatean medikuntza ikasteko beka lortu zuen.
Hasieratik erakutsi zuen bakteriologiarako interesa; gaixotasunen kimioterapiarako bereziki.
Lehen Mundu Gerran,... | cc-by-sa |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.