id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zientziaeus_0013521 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hegoamerikako ur gezetako Arraina uraren garbitasuna neurtzen - Zientzia.eus Arraina uraren garbitasuna neurtzen
Arrainak igorritako pultsu elektrikoek uraren kalitatearen berri ematen dute.
Hegoamerikako ur gezetako Apteronotus albifron izeneko arrainak pultsu elektrikoak igortzen ditu bere ingurua analizatzeko. Ura g... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013522 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Inmunizazio-sistemarik ez dutelako, landareek mikroorganismoen erasoei aurre egiteko baliabiderik ez dutela ematen du, baina beti ez da horrela gertatzen.
Konposatu hau ondoko zelulentzat seinalea izaten da eta beren mintzak indartu egiten dituzte konposatu antibiotikoak sortuz. Ur oxigenatuak ordea, aldi berean zelula... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013523 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Beheko irudian erakusten den fruitua nashi izenekoa da.Udarearen gustua eta sagarraren trinkotasuna ditu, baina ez da bi espezie hauen hibridoa.
Beheko irudian erakusten den fruitua nashi izenekoa da. Udarearen gustua eta sagarraren trinkotasuna ditu, baina ez da bi espezie hauen hibridoa; sexu aldetik ez baitira bater... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013524 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ingurugiroari dagokionez, Nobel sariaren parekoa da Goldman Price izenekoa; Iparramerikako izen bereko erakundeak ematen duena, alegia.
Europako Batasuneko Ingurugiro-ministroak, errepidetakoak ez diren ibilgailuek sortutako poluzioaz arduratzea erabaki dute. | cc-by-sa |
zientziaeus_0013525 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iruñetik buelta, lerro hauek idazteko "agindua" etorri zitzaidan. Baionan astebete pasa ostean, hamabost egun eman nituen uztailean Larraona Ikastetxean, Udako Euskal Unibertsitatearen bihotzean, eta hango berri zuei emateko eskatu zidaten erredakzio-kontseiluan. Hitzez hitz osatuko da UEUren XXIV. edizioari buruzko kr... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013526 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Xenotransplantea espezie bateko animalia baten organoa beste espezie bateko animalia bati transplantatzea da. Medikuntzan xenotransplante animalia baten organoa pertsona bati ezartzeari deitzen zaio.
Azken urteotan, gizarte solidario eta altruistetan hildako pertsonaren organoak eman dituztenen kopurua igo egin da. Aha... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013527 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Munduko zientzi aldizkari ospetsuenetan hirurogei artikulu baino gehiago idatzi zenituen ingelesez. Nazioarteko eta estatuko berrogeita hamar kongresu baino gehiagotan hartu zenuen parte. Industri injinerutzan doktore zinen; gainera Sheffield-eko Unibertsitateak
Donostiako Injineru Eskolako nire irakasle izan zinen eta... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013528 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Osasunaren Munduko Erakundearen txosten batek dioenez, "alkoholak dependentzia eragiten du, minbizia eta gibeleko gaixotasun kronikoak, istripuak, suizidioak, biolentzia, kriminalitatea, etab. erraztu eta bultzatzen ditu".
Baina aurrekoa bezain egia da neurri moderatuan alkoholak odoleko HDL kolesterolaren (kolesterol ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013529 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Asmatzaile eta ikerlari eskoziarra Edinburgh-en jaio zen 1847.ean. Gaztetatik izan zuen soinuaren transmisioarekiko kezka, bere familian arazo horiek ikertzen aritutako kide asko baitzegoen. Bellen aita izan zen jaiotzetiko gor-mutuei hitz egiten erakutsi zien lehena.
1868 eta 1870 urte bitartean aitarekin lanean aritu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013530 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1992. urtean, bi urtez lanean aritu ondoren, Europako 37 laborategitan ogia egiteko erabiltzen den legamiaren 3. kromosoma osoa sekuentziatu zen.
Lau urte geroago, legamiaren gainerako 15 kromosomak sekuentziatu dira Europako 100 laborategitan. Estatu Batuetako, Kanadako eta Japoniako ikertzaile-taldeekin ere harreman ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013531 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Munduko kirolari onenak ikusi ditugu uda honetan Joko Olinpikoetan. Gorputz ederrak eta osasuntsuak... osasuntsuak? Ez pentsa.
Elite-mailarako entrenatzen direnek jasaten dituzten kalte ezagunenak giharretako, hezurretako eta loturetako lesioak dira.
Eliteko kirolariek osasun-arazo ugari izaten dituzte; maiz ugal apara... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013532 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bizitza begetatiboa duten gaixoak begiak sarritan irekitzen eta mugitzen hastea, konortea berreskuratuko duenaren adierazle dela baieztatu dute britainiar adituek.
Urteak egin ditzake gaixoak bizitza begetatiboan. Adituen iritziz, begien mugimenduak konortea berreskuratu egingo duela iragartzen du.
Gaur egun bizitza be... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013533 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aspirinak ehun urte daramatza merkatuan eta hainbat min eta ondoezen aurka erabili dugu. Sendagai salduenak eta maiteenak ordea, kalteak ere sortzen dizkigu.
Antiinflamatorioa da aspirina eta batik bat erreumaren aurka erabili da ehun urte luzez. Poliartritis eta artritisa pairatzen dutenek ere ondo ezaguna dute aspiri... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013534 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Betidanik pentsatu izan dugu gizakiok marraskiloa nahikoa animalia bigun eta makala dela, eta arrastaka garraiatzen duen etxe horren babesik gabe ez lukeela bizitzerik izango. Maskorra bezalako babes pasiboa alde batera utzita, beren burua aktiboki babestea nahiago izan dute, bai beren defentsa propioez, bai beste anim... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013535 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gizakiak ekosistema guztietan utzi ohi du bere arrastoa. Estuarioak ez dira, tamalez, salbuespen izan. Hona hemen horren kontakizun eta salaketa apala, estuarioei buruz azken hilabete hauetan eskaini dizuegun artikulu-sortari bukaera emango diona.
Gainerako ekosistemetan bezala, estuarioetan gizakiagoi-harrapari gisa a... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013536 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ekainaren bukaeran kaleratu bazen ere, orain arte ez dugu zuri erakusteko betarik izan. Nolanahi ere, orain arte jende gutxik izan du Munduko Atlas Elektronikoa ikusteko parada. Izan ere, aspaldian ekin genion multimedia-arloa lantzeari, eta orain, proiektu berriak buruan ditugularik, eskaintza biribiltzera dator Mundu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013537 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gure inguruko faunari buruz ikasi nahi izatekotan, gida-liburu, entziklopedia eta antzeko iturriak aztertzeaz gain, aberasgarria izaten da animaliekin hurbileko harremana duten pertsonekin hitz egitea.
Hona hemen adibide gisa, kontu-kontari genbiltzalarik herriko ehiztari batek behin bota zidana: Mikak eta beleak bihot... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013538 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Urtero milioka automobil desmuntatzen da, 24 milioi inguru ikerketek diotenez. Hauen burdinazko materialen birziklapena jadanik arazo ez bada ere, ezin da gauza bera esan gainerako materialez.
Arazo hau gero eta larriagoa da, autoek gero eta material plastiko gehiago daramatelako batetik, eta gero eta auto gehiago egit... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013539 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Rafale gerra-hegazkinaren konpositezko piezak egiaztatzeko, Miarritzeko Dassault Aviation lantegian urte amaieran askoz ere instalazio azkarragoa izango dute.
Konpositez egindako piezak saiakuntza ez-suntsikorren bidez kontrolatzea beti izan da arazo latza. Normalean horretarako ultrasoinuak erabiltzen dira, baina meto... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013540 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaur egun robotak automobilak egiten erabiltzen dira batez ere, baina laster automobilentzako erregaia hornitu ere egingo dute, gidaria bere eserlekutik mugitu ere egin gabe.
BMW etxeak prestatu duen robot hornitzailearen helburu nagusia segurtasuna izan da.
Automobil-gidariak txipa duen txartela irakurgailura sartu et... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013541 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iparramerikako sozietate honek iragarri duenez, landare belarkararen bidez papera industrialki produzitu nahi du.
Tree-Free Ecopaper sozietateak kalamuaren zuntza nahiago du zuhaitzen zuntza baino papera egiteko. | cc-by-sa |
zientziaeus_0013542 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Business Assistance Plus etxeak GMS irrati-telefonoarentzat antena eramangarria aurkeztu du.
Business Assistance Plus etxeak GMS irrati telefonoarentzat aurkeztu duen antena telefonoa bera bezain eramangarria da.
Business Assistance Plus etxeak GMS irrati-telefonoarentzat antena eramangarria (Patch Antenna izenekoa) au... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013543 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1894an Pierre de Coubertin baroiak joko olinpikoetako izpiritua berreskuratzea proposatu zuenetik, teknikaren hobekuntzarekiko interesa handiagotuz joan da kirolaren arlo guztietan eta, ondorioz, munduko errekor markak urtero gainditzen dira.
1996/09/01 Alcalde Valverde, Juan Carlos Pérez Sarasola, Xabier Iturria: Elhu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013544 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Premiazkoa, ezinbestekoa, derrigorrezkoa... bai garbitasunerako, bai erosotasunerako. XVI. mendean John Harington jaunak, idazle eta itzultzaileak, olerki artean, inspirazioa izan zuen... eta komuna asmatu zuen.
1589an asmatu zen komuna, gaur egun ezagutzen dugun komun-mota noski; alegia, komun-ontzira ura botatzeko zi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013545 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Andre Chejov-ek literatur arloan bere toki berezia badauka, eta ondo merezia gainera. Baina fisikaren esparruan ez dago beste horrenbeste esaterik, baldin eta bere ipuin batean kosakoen azpiofizial baten ahotan ipinitakoa berak sinesten zuela pentsatzen ez badugu behintzat.
Andre Chejov-en obrako militarrak honakoa zio... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013546 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain dela hamabost bat urte azaldu zirenez geroztik, automobiletako airbagek gero eta hobeto erantzuten diote ibilgailuko segurtasunari. Dena den, hiruzpalau urte barru bidaiari bakoitzaren morfologiara egokitutako airbag "adimendunak" plazaratuko dira.
Hemendik urte gutxitara automobiletan airbag edo poltsa puzgarria... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013547 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Informazioaren garaian bizi omen gara eta gure inguruan pilatzen diren datuen artean, urrea aurkitu dute zenbaitzuk. Ez da harritzekoa. Datuak eskuratzeko teknika berriek boterea lortzeko bidea urratzen lagun dezakete.
Gaur egun, edozein erakundek gordetzen duen datu-multzoa izugarri handia da. Egia da datu horietarik ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013548 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aurreko zenbakian azaldu genuenari jarraituz, gutariko bakoitzak duen energia kontsumoa kalkulatzeko kontutan hartu behar ditugun gainerako faktoreei begiratuko diegu oraingoan; gorputzaren osaketa eta ariketa fisikoa aztertuko ditugu.
1996/09/01 Lorenzo, Arantza Uranga, Ane Miren Iturria: Elhuyar aldizkaria
Giza gorpu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013549 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Garai batean, aplikazio zehatz baterako zein material aukeratu behar zen nahikoa definituta egoten zen. Urteetan zehar, materialen ezaugarriak definituta egoten ziren eta, horren ondorioz, aplikazio bakoitzari zegokion material-mota ia zuzen-zuzenean zehazten zen.
1996/09/01 Rodriguez Ibabe, Jose Maria Iturria: Elhuyar... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013550 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Nukleorik gabekoa eta erabat laua den "atomo artifiziala" sortu berria dute MIT (Massachusetts Institute of Technology) erakundeko fisikariek.
Itxuraz elektroi-multzo txiki hauek ez dute egiazko atomoen antzik. Askoz ere zabalagoak dira (100 nanometro zabal dira, eta atomo naturalak 0,3 edo 0,4 nanometro besterik ez) e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013551 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Laserrak argia igortzeko oso aparatu zehatzak dira, dena den, aparatu horiekin igorritako fotoien emaria ezin da kontrolatu.
Laserrak argia igortzeko oso aparatu zehatzak dira, noski, lanpara elektrikoarekin konparatzen baditugu behintzat. Dena den, aparatu horiekin igorritako fotoien emaria ezin da kontrolatu. Ezin da... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013552 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bost alemaniarretatik batek gizakia tximinoengandik datorrela ez du sinesten.
Bost alemaniarretatik batek gizakia tximinoengandik datorrela ez du sinesten. Tximino biluzia - Zientzia.eus Tximino biluzia
Bost alemaniarretatik batek gizakia tximinoengandik datorrela ez du sinesten. Katolikoen eta berrogeita bost urte bai... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013553 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain arte laserrek hondatu gabe ezin zuten terawatteko potentzia gainditu. Kalifornian ordea, Michael Perry zientzilariak eta bere taldeak petawatteko muga gainditu dute.
Orain arte laserrek hondatu gabe ezin zuten terawatteko (1012 W-eko) potentzia gainditu. Kalifornian ordea, Michael Perry zientzilariak eta bere tal... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013554 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Norberaren ezaugarriak eta ahalmen pertsonalak gidatzen omen dituzte. Iritzi horretakoak dira behintzat historian zehar agertu izan diren teoria desberdinak. Zenbakien esanahiaz arduratu dira eta beren esanahi unibertsalak, sinboloak edota esanahi pertsonalak zehatz-mehatz aztertu dituzte. Eta zorretan ginenez...
Zoria... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013555 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gizakiak sua piztuta mantentzen ikasi zuenetik, argi artifiziala erabili izan du beti. Eguzkiaren argitasun soilaz bizitzen ez dugu asmatu eta denboran zehar, argi artifiziala era askotara moldatu izan dugu. Gaueko bizitza gero eta luzeagoa egiten dugun garai hauetan, lanpara elektrikoa ezinbesteko bihurtu zaigu.
Lanpa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013556 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Galdera batetik abiatuta, irakurle, hobeto ulertuko duzu lerro hauen bidez adierazi nahi dizuguna. Zergatik eskaintzen dizkiogu janariak gure buruari hain maiz? Zer dela eta, etengabe elikatu behar hori?
1996/07/01 Lorenzo, Arantza Uranga, Ane Miren Iturria: Elhuyar aldizkaria
Jakina da bestalde, energia asko kontsumit... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013557 | zientziaeus | General | articulos cientificos | XIX. mendearen lehen erdian, erromantizismoa garatu zen garaian alegia, aurrerapen zientifikoek izugarrizko aldaketak sortarazi zituzten kontzeptuei dagokienean, transformazio-andana eraginez. Balore kulturalek horren sakon eragiten zuten, non fenomeno zientifikoak inolako aurreiritzirik gabe ikertzea oso zaila zen, ez... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013558 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aspirina lehen aldiz kaleratu zenetik 100 urte betetzear dauden honetan, gehien kontsumitzen den sendagaietako bat dugu. Hiru propietate izan dira, hain zuzen, beronen arrakasta handiaren erantzule: propietate antipiretikoa (sukarraren kontrakoa), analgesiko edo antalgikoa (minaren aurkakoa) eta antiinflamatorio edo ha... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013559 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Donostiako Bidebieta auzoan, Herri Ametsa Ikastolako frontoiko teilatuan, 56 eguzki-panel itsatsi dizkiote zoruari. Abenduaren 28az geroztik, panel fotovoltaikoek eguzkiaren izpiak zurgatzen dituzte, ikastola elektrizitateaz hornituz. Eta ez da inozentada.
Herri Ametsa ikastolak urrats berria eman nahi izan du heziketa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013560 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Egun hartan arrantzan ari ginelarik, uhinen modura urazalean mugituz, suge koskor bat ikusi genuen errekan, eta adin hartako bihurrikeria lagun, kanaberaren puntaz zirikatzea bururatu zitzaigun. Baina ustekabean, sugea tripaz gora gelditu zen, ahoa zabal-zabal irekita eta mingaina zintzilik.
Gaztetxoa nintzen animalia ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013561 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Lunbalgia bizkarrezur lunbarrean, bizkarraren behealdean nabaritzen den min-sentsazioa da. Populazioaren % 80ak edukiko du bere bizitzan zehar lunbalgia gertakariren bat edo beste, eta horietatik % 10ean 6 hilabete edo gehiago luzatuko da, edo kroniko bihurtuko da. Zorionez, kasurik gehienetan, arazoa egun gutxi batzue... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013562 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ekainaren 5ean, Ekainaren 5ean, Gure Lurra, gure habitata, gure etxea Gure Lurra, gure habitata, gure etxea lemapean, Ingurugiroaren nazioarteko eguna ospatu zen. Egun horretan asko izan ziren komunikabideetan ingurugiroari buruzko iritziak plazaratu zituzten politikariak. lemapean, Ingurugiroaren nazioarteko eguna osp... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013563 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Espainia da Europako herrialderik zaratatsuena. Udal-agintari batzuek, ordea, datu estatistikoak ikusten dituztenean, normala dela diote, ez baitute irudikatzen norvegiar bat kalean kantari eta txaloka.
Espainiako legerian ez dago zaratari buruzko berariazko legerik eta kontutan hartzekoa da Espainiako hiri populatu gu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013564 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Landare polit honek osatzen duen familiarekin gure inguruko udako flora ezagutzen jarraituko dugu. Kotiledoi bakarreko familia handi hau lorategiko landare gisa da bereziki ezaguna, baina Euskal Herriko landaretza autoktonoan ere badu bere lekua eta aipamen berezia merezi du.
Iris generoari dagokionez, Ipar hemisferioa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013565 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ehundik gora manati heldu dira Floridako itsasertzera, guztiak hilik. Manatia desagertzeko arriskuan dago eta biologoak oso kezkaturik daude, animalia horren etorkizuna ez baita nolanahikoa.
Manati-talde handia aurkitu dute hilik Floridako itsasertzean. Adituek ez dakite oraindik ugaztunen heriotzaren arrazoia zein den... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013566 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Artzain-txakurraren arraza bera 1929an agertu zen lehen aldiz Bartzelonan egindako erakusketa batean. Txakur-arraza honek nolabaiteko homogeneitatea lor zezan, Jorba andre-gizonek burutu zuten egitekoa.
"Gos d'atura" arrazako "artzain-txakurra" serioa da, azkarra, izaera landatarrekoa eta begirada zintzoa duena.
Txakur... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013567 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Nork ez du ezagutzen kukuaren kantu ozena, udaberriaren igarlea? kuku, cuco, cuckoo, coucou, coqu, kuckuk. Jende gehienak kantua ezagutzen du, eta badaki bizkarroia dena, baina hegaztiaren itxura gutxik ezagutzen dute.
Nork ez du ezagutzen kukuaren kantu ozena, udaberriaren igarlea? Ezpairik gabe, hegaztien munduan kan... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013568 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Baina zeintzuk dira egiazki menopausian eteten diren kateak? Ez du erantzun errazik galdera horrek eta itxura guztien arabera, Gipuzkoan emakume gutxik daki erantzun zuzena ematen. Izan ere, menopausiari buruzko informazio-eza nagusi omen da Gipuzkoan, Ginekologia Kontsultategiak eman dituen datuen arabera.
Menopausiar... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013569 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) aspalditik duen funtzioetako bat, eskolan haurren osasuna bultzatzea da. 1986an, OME eta UNICEFek argitaratu zuten txosten batean (Helping a billion children to learn about health), osasunaren ikasketari buruzko nazioarteko kontsulta baten emaitzak laburbiltzen ziren.
1996/07/01 Oiarb... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013570 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Uztailaren 5ean bete da Léopold de Folin-en heriotzaren mendeurrena. Markes frantsesa dugu Folin, itsas biologiaren aurrerakadan nabarmendu zena (Tournus, Saòne-et-Loire, 1817 - Biarritz, 1896). Léopold de Folin - Zientzia.eus Léopold de Folin
Uztailaren 5ean bete da Léopold de Folin-en heriotzaren mendeurrena. Ziur as... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013571 | zientziaeus | General | articulos cientificos | The Planetary Societytik gutun bat jaso nuen, itxuraz beste askoren antzekoa. Zabaldu egin nuen. Gainetik irakurtzen hasi nintzen. Paper horiskan idatzitako izenburuak, Journey to the End of an Era (Era baten Bukaerara Bidaia), ordea, harrapatu egin ninduen eta arretaz leitzeari ekin nion.
Bizitzan hainbat unetan bihot... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013572 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Duela ia berrogei urte lehen sateliteak espaziora jaurti zirenean, tximinoek eta beste animalia batzuk zeregin inportantea izan zuten gizakiari bidea irekitzen.
NASAk, espaziora bidali nahi dituen tximinoak direla eta, mobilizazioak eragin ditu animalien eskubideak defendatzen dituztenen artean.
1988ko Bion 11 eta Bion... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013573 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Herbeheretako Itsas Ikerketarako Institutuko ikerlarien arabera, petrolioa plastikoak egiteko erabiltzen denean bere jatorrizko formara itzultzen ari da.
Alkanoak hidrogenoz asetutako karbono-kateak dira. Alkanorik txikienak gasak dira, propanoa eta butanoa esaterako, baina astunenak likidoak dira eta petrolio gordina ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013574 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Erditu ondorengo etsialdiaz maiz hitz egin izan da. Erdiminak igaro orduko, erditu ondorengoak etorri ohi direla esaten da eta itxura guztien arabera, karena edo plazentan ei dago beheraldiaren zergatia.
EEBBetako ikertzaile-talde baten iritziz, erdiberritan sortzen den hormona-desorekan datza emakume askoren gogogabet... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013575 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gutxi dakigu oraindik Golkoko Gerran gertatuari buruz eta jakina, ez gara liskar politikoez ari. EEBBetako soldaduen artean,
Duela bi hilabete elkartu zen Washingtonen EEBBetako Biologia Esperimentaleko Elkarteen Federazioa eta hortxe eman zen sindromearen jatorriari buruz orain arte eskaini den informaziorik argiena: ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013576 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Jaio berriarentzako, mundua ezezaguna da oso. Lehenengo egunetik hasten da bizitza osoan zehar luzatzen den ikasteko prozesua.
Jaio berriei aurkezten zaien errealitateak ez du gurearekin zerikusi handia. Ez behitzat, ikusmen-sekuentziazio osoa gainditu arte. Ondoko irudian, ordenadorez lagunduriko ikerketaren ondorioak... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013577 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Sistemaren ezaugarrien artean FIDAGARRITASUNA eta MANTENIGARRITASUNA hartu behar dira kontutan; sistemak bete behar dituen funtzioak burutzeko berme-maila minimoa ezarri behar da eta noski, sistemaren mantenimendua egiteko politika aurreikusi. Artikulu honetan, diseinu elektronikoekin zerikusia duten faktoreak azaltzen... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013578 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ingurune-konplexutasunaren arabera, zenbait habitat eta komunitate bereiz daitezke estuarioetan. Ur zabalean habitat pelagikoak kokatzen dira eta sedimentu bigun zein gogorretan habitat bentikoak. Estuario sakonetako ekoizpenik handiena komunitate pelagikoena da, baina azaleko estuarioetan, komunitate bentikoen ekoizpe... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013579 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Argazkizaleok egin dezakegun argazki interesgarrienetarikoa Ipar-izarrerantz zuzenduta ateratzen dena da. Objektiboa zenbait orduz zabalik utzita, lerro kurbatuz beteriko argazkia lortzen da, ortziko izar guztiak Ipar-izarraren inguruan mugituko bailiran.
Hori dela eta, izarren higidura jarraitzeko tresnaren bat behark... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013580 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Informazioaren Teknologiako enpresek -hala hardwarea fabrikatzen dutenek nola softwarea garatzen dutenek edo zerbitzu-hornitzaileek- funtsezko zeregina jokatzen dute ingurugiroa babesteko iharduera eta politiketan, nahiz eta sarritan jendearentzat hori ezezaguna izan.
Nondik dator bada, sektore horretako enpresek egite... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013581 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 2000. urtea hain gertu dugula ikusita, maiz egiten da honako galdera: guk etorkizunean paperean edo pantailan, non irakurriko dugu?
Laborategiak jo eta ke ari dira, adibidez, egunkari elektronikoa prestatzen, baina hori egia bihurtu baino lehen zenbait arazo konpondu beharra dago. Ordenadorea papera baino askoz ere azk... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013582 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ordenadoreekin izaten dugun komunikazioan, badago oztopo handi bat. Guk izan ditzakegun emozio edo zirrarekiko ez dute inolako sentikortasunik, baina badirudi laster gure sentimenduez jabetu eta araberako erantzuna emango digutela.
Gaur egungo egoera, dena den, oso bestelakoa da. Ordenadoreak itsuak, mutuak eta gorrak ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013583 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Oso modan dago azkenaldian haririk gabeko telefonoa. Ikusi besterik ez dago telefono mota hori eros dezagun zenbat iragarki sartzen dizkiguten.
Haririk gabeko telefonoen iragarkietan telefonoak beti ongi funtzionatzen du eta inoiz ere ez dago oztoporik. Egia ordea, besterik izaten da askotan.
Egia ordea, besterik izate... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013584 | zientziaeus | General | articulos cientificos | ESAren (European Space Agency = Europako Espazio Agentzia) jaurtigailu berria Ariane IV ordezkatzeko diseinatuta dago. Ariane V a modernoagoa eta ahalmentsuagoa izaki, itxaropen handiak ditu ESAk jaurtigailu berriak irekiko dituen aukerez. Alabaina, patuak makur jo ditu europarren asmoak eta kohete baten errekuntza txa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013585 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaiker Zamudioko Ikerketa-zentroa Europako Industria kimikoa eta biokatalizatzaileak Gaikerren - Zientzia.eus Industria kimikoa eta biokatalizatzaileak Gaikerren
Txoko honetan maiz aipatu izan ditugu nazioarte-mailan egiten diren ikerketa-proiektuak. Laborategiko fasea gainditu orduko, industriako erabilpenera zuzentze... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013586 | zientziaeus | General | articulos cientificos | IBM enpresak Zurich-en duen laborategiko ikertzaileek eta Frantziako Tolosako Materialen Zentrokoek giro-tenperaturan molekulak desplazatzea eta aurrez zehazturiko lekura eramatea lortu dute.
Giro-tenperaturan molekulak desplazatzea eta aurrez zehazturiko lekura eramatea lortu dute.
Molekulen mekanikako hastapenetan au... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013587 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gizakiak ibiltzeko era berezia eta bakarra du: hankabikoa eta ortogradoa da. Nolanahi ere, horrek ez du Aristotelek emandako baieztapen biribila justifikatzen, hau da, bere jainkozko izaeragatik izaki bizidunen artean zutik dabilen bakarra gizakia dela zioena.
Aristotelek ez zituen kontutan hartu bi hanketan ibiltzen d... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013588 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Udako beroak astintzen hasi orduko, Pagoeta mendiaren itzalpean jar gaitezen. Bere 714 metroko garaierarekin, Pagoetak xarma berezia damaio ingurune osoari. Halaber, mendiari zor zaio Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen parkearen izena: Pagoeta Parkea.
Ibilaldiak aurrera egin ahala, uraren zurrunbiloak Agorregiko ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013589 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estuarioak, hidrosferaren azaleraren zati txiki bat besterik ez diren arren, garrantzi handiko ekosistemak dira: moldapen bereziko zenbait espezientzako habitatak, espezie itsastar askorentzako erruleku edota hazkuntza-guneak eta gizakiarentzako balio handiko eremuak eskaintzen dituzte.
Fiorda. Fiordak goi-latitudeko e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013590 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aitzina-aitzinatik, Murumendiko gizakia bere ingurune fisikoari arras loturik bizi izan da. Denborak aurrera egin ahala bestalde, gizakia bere ingurunearekin zituen harremanak eta menpekotasuna aldatuz, moldatuz eta finkatuz joan da. Animalia honek eskualde hori oso gustukoa du bizitzeko; izan ere, baso hauetan, bere b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013591 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bada patxadaz begiratzen ahal den salbuespenik. Ia beti saihesten ditugun putzuetan erreparatzen hasiko bagina adibidez, beste bizidun asko eta askoren artean uhandreak aurkituko genituzke.
Normalean animalia basati gehienak ziztu bizian ezkutatzen zaizkigunez, zaila da, liburuen bidez ez bada, beraien bizimodu eta ohi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013592 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain arte, tximeletak gure inguruan hegaka ezagutu ditugu; laster ordea, Lurraren biran, espazioan, nabigatuko dutela esan daiteke.
Tximeleta-itxurako lehen prototipoa diseinatu du NASAko zientzilari batek eta proiektuaren arrakastaz ezer esan baino lehen, 50 penikeko txanponaren tamaina duen robota espazioko giro gog... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013593 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bere itxura benetan beldurgarria da, baina etorkizunaren aurrean erabat izututa agertzen dena berau da, Siberiako tigrea.
Bere itxura benetan ikaragarria bada ere, animalia eder honek ez du etorkizunaren aurrean bere burua defendatzeko aukerarik. Legez kanpoko ehiztariengandik ihesi, 80 ale baino ez ziren ikustatu Sibe... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013594 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Multimediaren arloan berrikuntza aipagarriak gertatu badira ere, filmeren bat ikusi nahi dugunean ez zaigu burutik pasa ere egiten etxeko PCaren pantailan ikusten hastea; gaur gaurkoz, izan ere, irudien kalitateak negargarria izaten segitzen du.
Microsoft etxeak iragarri duenez, kalitate oneko filmeak laster ikusi ahal... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013595 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Britainia Handitik Errusiarako bidean, zortzi aste inguru ematen omen dituzte beltxargek. Denbora horretan nondik-nora doazen eta une oro non dauden jakin ahal izateko.
Beltxargak atzean daramana irrati-transmisore txiki bat da. Bristolgo Unibertsitatean beren ibilbidearen nondik-norakoak zuzenean ezagutu nahi omen dit... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013596 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Esan eta izan. Aski ezaguna izango zaizu esaldi hori irakurle, Euskadi Irratiko promozio-kanpainetako lelo ezaguna baita: hitza eta nortasuna, esana eta izana. Martxoaren 26an egoitza berria estreinatu zuen Euskadi Irratiak, Donostiako Miramonen (behin-betiko?) finkatuz. Bertara joan ginen aldaketaren nondik norakoak e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013597 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Etxeko botikinean denetatik gordetzen duen haietakoa baldin bazara irakurle, ondokoa irakurtzea komeni zaizu. Baita etxean botikinik ez baduzu ere. Hona hemen gogoan hartu beharreko aholku sinple batzuk.
Zer egin dezakegu etxekoren batek bat-batean molestia arinen bat baldin badu, eztarriko edo buruko mina, adibidez? G... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013598 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azken urteotan galdutzat eman genuen bisitaria itzuli da Arabako eta Bizkaiko mendietara; Salbadan, Karrantzan edota Ordunten berriro dabil otsoa, gure faunako animalia. Ea noiz arte irauten duen.
Datu ofizialen arabera, 1987. urtetik gaur arte 37 otso hil dira Bizkaian. Zenbaki horiek -bestelako kritikak alde batera u... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013599 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Espezie honen familiaren barruan, 750 genero inguru ezagutzen dira, aurreko artikulu batean kontatu genizuen legez. Tarte honetan aztertuko dugun generoak berriz, espezie bakarra du,
Landare honen galburuari begira jartzen bazara irakurle, berehala ohartuko zara bere izen zientifikoaren zergatiaz. Izatez nahikoa aldako... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013600 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bakailao-populazioari eraso egiten omen diote eta hortaz, 300.000 itsas txakur akabatzeko baimena eman dute Norvegiako eta Kanadako gobernuek.
Itsas txakurrek bakailao-populazioari eraso egiten diotela esanez, Kanadako eta Norvegiako gobernuek 300.000 ale garbitzeko baimena eman dute. Horretarako oinarri zientifikorik ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013601 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Poitiers-eko Ospitale Unibertsitarioko ikertzaileek baieztatu dutenez, pantailaren baten aurrean jarraian bi ordu baino gehiago pasa eta gero, ikusmen- eta kontzentrazio arazoak sortzen dira.
Telebistako eta ordenadoreetako pantailek igortzen duten erradiazioaren aurrean babestu beharraz sarritan hitz egin izan da. Ala... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013602 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gizaki guztiok ez dugu tenperatura baxuetara eta muturreko bizi-baldintzetara egokitzeko gaitasun bera.
Alaskako herrixka batean egindako ikerketek polemika bizia piztu dute. Zilegi al da informazioa ezkutatzea? Onargarria al da zientziaren izenean edozer egitea? Horra hor milioiko galdera: nork kontrola ditzake ikertz... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013603 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Basilisko deritzo musker itxurako animaliatxoari ( Dantzari trebea - Zientzia.eus Dantzari trebea
Goiko irudiko dantzari arina ez da Nureiev ezta Antonio ere, jakina. Eta noski, ez da Zisneen Lakua dantzatzen ari. Basilisko deritzo musker itxurako animaliatxoari (Basiliscus basiliscus da bere izendapen zientifiko zehat... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013604 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mediterranioko poluzioa lehorrean sortua da eta itsasertzetik isuritzen dira poluitzaileen % 80-90.
Beltxargak atzean daramana irrati-transmisore txiki bat da. Bristolgo Unibertsitatean beren ibilbidearen nondik-norakoak zuzenean ezagutu nahi omen dituzte eta horretarako jarri diote aipatu aparatua. Britainia Handitik ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013605 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Kalitatezko produktua fabrikazioan zehar kontrol fisiko-kimikoak, mikrobiologikoak edota organoleptikoak gainditzen dituena dela baieztatzen zuena, modu horretara fabrikatzailea ezarritako zehaztapen batzuei egokitzen zaiela ziurtatzen delakoan.
Azkenaldi honetan kalitateaz asko hitz egin eta hitz egiten da. Definizio ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013606 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gizakiak mende asko eman ditu denbora neurtzeko metodo zehatzen bila. Eguzkiari, ilargiari edota izarrei begira egon ohi ziren gure aurrekoak, denbora zenbatu, sailkatu eta neurtu nahian. Lehenengo tramankuluei esker, hilabeteak, egunak eta orduak nolabaiteko zehaztasunez banatzea lortu zuten. Orain, gutako askoren esk... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013607 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Atal honetako azken hiru lantxoetan soinuari buruz arduratu gara nagusiki; oraingoan berriz, garrantzi handia duen Fisikako beste atal bati helduko diogu: beroari eta horrek sortutako zenbait ondoriori. Beraz: on egin!
Beroaren inguruko bidaia ongi hasteko goazen Parisera. Eta Parisera iritsi ondoren, nondik hasi Eiffe... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013608 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Batik bat, janaria eta giza gorputzean gertatzen diren prozesuak aztertzen dituzten zientziekin loturik dago dietetika, hala nola, bromatologia, nutrizioa edo fisiologiarekin.
1996/06/01 Lorenzo, Arantza Uranga, Ane Miren Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gizartean gehiengoak dietetika hitza entzundakoan, belardendatan saltz... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013609 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Herri bakoitzak izan ditu, eta ditu, bere ikertzaile handiak. Beren lana, nahiz eta zientziarako garrantzitsua izan, itzalean geratu eta ahaztu egiten da askotan. Euskal Herrian ere horrelako pertsonaiak izan ditugu eta horien artean, Ramón Bonifacio Teodorico Adán de Yarza y de la Torre Lequerica (1848-1917) aipatu be... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013610 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Enrike Zuazuak Madrilgo Unibertsitate Conplutenseko bere bulegoan hartu gintuen arratsalde hartan. Halaber, zeregin berean aritu ginen gu zati handi batean: bere ikas-garaiaz, lanbideaz, esperientziaz, gaur egungo lanaz eta etorkizunaz galdezka.
Duela 34 urte Eibarren jaio zen. Unibertsitatera joateko unera arte, berta... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013611 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gure planetan, Lurra bera baino askoz lehenago sortutako "denbora-kapsulak" aurkitu dituzte; halaber, Eguzkia bera baino lehenago sortuak direla uste dute ikertzaileek.
Espazioan bilioika urtez ibili ondoren, Everest Mendikatearen tamainako meteoritoa erori zen Kanadako hegoaldean orain dela 185 bilioi urte. Berarekin ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013612 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Garunaren ezkerreko hemisferioa kendu eta laster, bederatzi urteko haurrak hitz egiten ikasi du. Psikologo eta neurologoak harrituta daude; eskuineko hemisferioaren laguntzaz, hain berandu hitz egiten ikasi duenik ez baitute ezagutu inoiz.
Bizitzako lehen urteetan eta garunaren ezkerreko hemisferioari esker, gizakiak h... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013613 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azken 25 urteotan ez da antzekorik gertatu. 1995eko meteorologiako datuak aztertu dituzte jadanik eta Coloradoko Unibertsitateko ikerlariek iazkoa errekor-urtea izan zela iragarri dute.
Abuztuaren 11a baino lehenago gertatu ziren 5 ekaitz eta 2 zikloi; era horretako aktibitate goiztiarra 1966. urteaz geroztik ez zen ez... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013614 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Kanadako eta Mexikoko ikertzaile-talde batek uste duenez, delako meteoritoak 10 kilometroko diametroa zuen 88.000 kilometro orduko abiaduraz talka egin zuenean.
Teoria askoren iritziz, dinosauruak desagertarazi zituen jazoerak badu meteorito erraldoi batekin zerikusi zuzena. Eta Kanadako eta Mexikoko ikertzaile-talde b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013615 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Beren bizitza guztirako lotuak, Hensel ahizpa bikiak medikuentzako misterio eta bitxikeria dira, eta kooperazio edo lankidetzaren adibiderik bikainena gu guztiontzat.
Mahai baten aurrean eserita daude, jolasean, haurtzaindegiko gela batean. Eta jakinminez beteta bisitari batek galdera bat egiten dienean ("zenbat dira 1... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013616 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Meningitisa eta meningokokoen tankerako mikroorganismoek eragindako beste zenbait infekziok gizartean kezka handia sorrarazten duten eritasunak dira. Gaixotasunari aurrea hartzea beraz, lehentasunezko helburua da osasun erakundeentzat.
Gaixotasun horien kontrola lehentasunezko iharduera da Osasun Publikoarentzat eta ep... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013617 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Apirilaren 19 eta 20an VI. Osasun Ihardunaldiak egin ziren Iruñean. Euskara hutsez burutu ziren saioak eta eskualde desberdinetatik etorritako osasun-arloko profesionalak elkartu ziren bertan. Osasuna ihardunaldiak euskaraz - Zientzia.eus Osasuna ihardunaldiak euskaraz
Seigarren ihardunaldia bada ere, Nafarroan lehena ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013618 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Erronka Berriak Kimikan Erronka anitza - Zientzia.eus Erronka anitza
Erronka Berriak Kimikan izenez burutu diren ihardunaldiak amaitu dira jadanik eta hortaz, gogoetarako garaia iritsi dela uste dut.
Hitzaldi-zikloa antolatzea erabaki genuenean, helburu nagusi batzuk finkatu genituen. Ihardunaldien ekarpen nagusiak bad... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013619 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mediku eta histologo italiarra Brescia ondoko Corteno herrian jaio zen 1844an. Bere familian medikuntzarako zaletasun handia zegoen eta Camillo gazteak ere norabide horretan eman zituen bere urratsak.
Berehala hasi zen lanean eta hasieran psikiatriaz arduratu bazen ere, ehunak eta zelulak ikertzen eman zituen urterik o... | cc-by-sa |
zientziaeus_0013620 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zenbaki honetarako aukeratu dizuegun espezie eder honen bidez, landaretza psamofiloa ezagutzeko aukera izango dugu. Dunetako lurruntza aztertuko badugu ere, bere familia eta generoari buruzko jakingarri batzuk ikusiko ditugu buru-belarri murgildu aurretik.
Konbolbulazeo asko landare igokariak izaten dira -ezkerte zuria... | cc-by-sa |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.