id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zientziaeus_0013621
zientziaeus
General
articulos cientificos
Askoren iritziz, dislexia ezin liteke gaixotasun larritzat har; horrek alabaina, ez du disfuntzio horren garrantzia ezkutatu beharko, milaka haurren garapena oztopatu egiten baitu. Dislexiaren zergatia hobeto ezagutzea erraztuko duen aurkikuntza egin berri da. Jakina zen kortex zerebralean dauden funtsezko bi guneren f...
cc-by-sa
zientziaeus_0013622
zientziaeus
General
articulos cientificos
Airearen poluzioa uste baino arazo larriagoa da Europan. Urte honen amaiera aldera emango dira ezagutzera Europako Elkartearen osasun-erakundeek burutu duten osasun-txostenaren emaitzak. Mila aldiz ikusitako irudia duzue ondokoa. Paris eta bere xarma itotzear daudela dio azken osasun-txostenak. Poluzioaren eragina egun...
cc-by-sa
zientziaeus_0013623
zientziaeus
General
articulos cientificos
Adituek esan ohi digute sumendiak noiz diren arriskutsu eta noiz dauden barealdian. Aurrerantzean, errespetu gehiagoz begiratu beharko diegu sumendiei. Bero ikaragarria beharrezkoa dela uste izan dugu orain arte erupzio bolkanikoak gerta daitezen. Usteak erdia ustel, gure eguneroko tenperaturarekin ere magmak eztanda e...
cc-by-sa
zientziaeus_0013624
zientziaeus
General
articulos cientificos
Elhuyar Hiztegia. Batasunaren kutxa elebidun berria. Gaztelaniaren eta euskararen artean beste edozeinek baino autopista zabalagoa ireki duena. Azala koloretsua duena, mamiz gizena. Elhuyar Hiztegia. Jendaurrean dagoeneko aurkeztu da eta orain, irakurle, zure aurrera dakarkigu, zuk erabil, ikus, azter eta epai dezazun....
cc-by-sa
zientziaeus_0013625
zientziaeus
General
articulos cientificos
Trengintzak, eta garraio-industriak oro har, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hartu izan dituzte kontutan betidanik. Horren ondorioz, plastikozko materialek metalezkoak ordezkatu dituzte kasu askotan, ibilgailuen pisua arinduz eta bibrazioak sortutako zaratak gutxiagotuz. Eta GAIKER, erronka berriaz jabeturik...
cc-by-sa
zientziaeus_0013626
zientziaeus
General
articulos cientificos
Askori harrigarria gerta dakiokeen arren, intsekturen baten eztenkadak heriotza eragin dezake. Eta horrela gertatzen da kasu askotan. Nolanahi ere, ez genuke hemen alarmarik sortu nahi, hori gerta dadin baldintza zehatz batzuk gertatu behar baitira. Alergiaz sarri-sarri hitz egin da azken bolada honetan eta horietako k...
cc-by-sa
zientziaeus_0013627
zientziaeus
General
articulos cientificos
Pitagorasek landutako teoria desberdinen bidez, zenbakiak neurtzeko tresnak baino askoz gehiago dira erakutsi zaigu. Zenbakiek printzipioak adierazten dituzte maila unibertsalean eta norberaren ezaugarriak eta ahalmenak maila pertsonalean. Jainkoaren zenbakia da, zenbaki ar lehena; Yang, Adan, batasuna, argia, kreazioa...
cc-by-sa
zientziaeus_0013628
zientziaeus
General
articulos cientificos
Internet sarean pil-pilean dagoen gaia iraultza berria izan liteke. Internet sarean pil-pilean dagoen gaia iraultza berria izan liteke. JAVA kafe hutsa ala informatikaren etorkizuna? - Zientzia.eus JAVA kafe hutsa ala informatikaren etorkizuna? WWW delakoa ( World Wide Web edo mundu-mailako armiarma-sarea) erabateko ir...
cc-by-sa
zientziaeus_0013629
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken bolada honetan astro guztiak gure alde jarri direla pentsa dezake norbaitek. Eta horrela da, astronomiari dagokionez. Hasteko, Hyakutake kometaren bisita ahaztezina izan genuen eta egun batzuk geroago, Ilargi eklipse osoa ikusteko parada ere izan genuen. Astronomizalerik porrokatuenaren gogoak asetzeko moduko egu...
cc-by-sa
zientziaeus_0013630
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kaliforniako Astronomia Elkarte bateko kideek ezuste galanta hartu zuten iaz Lurretik kanpoko bizi adimentsuaren bila ari zirela. Kaliforniako Astronomia Elkarte bateko kideek ezuste galanta hartu zuten iaz, egunero egunero 2,3-2,4 gigahertz bitarteko seinale misteriotsuak jasotzen hasi ziren. Baina ikertzaileak gerora...
cc-by-sa
zientziaeus_0013631
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ondoko irudian ikus dezakezuen aparatua aurki modaren azken punta izango da, Japonian bederen. Matshshita konpainiak jarri du merkatuan, baina oraingoz esperimentazio-fasean dago. Argazkiko telefonoak bideo-sistema berria erabiltzen du eta horri esker, telefonoko hizketaldiaz gain, irudiak ere jaso ahal izango ditu. Ap...
cc-by-sa
zientziaeus_0013632
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hala da bai; ikertzaile japoniarren lanari esker gure pentsamenduak irakurri ahal izango ditugu. Ikertzaileek boluntarioaren buruari zenbait elektrodo itsasten dizkie eta entzefalogramak garuneko aktibitate elektrikoa jasotzen du. Ordenadoreari zenbait hitz programatzen zaizkio eta berauek pantailan agertzen dira. Bolu...
cc-by-sa
zientziaeus_0013633
zientziaeus
General
articulos cientificos
Igogailua esandakoan, berehalakoan pertsonak eta gauzak igo eta jaisteko tramankulua etortzen zaigu burura; eskailerak igo beharraz libratu gaituen asmakuntza. Teknologiaren aurrerakuntzak ekarri digun emaitza bikaina da hori, baina abiapuntu sinplea izan zuen duela mende batzuk. Gaur egun ezagutzen dugun igogailuaren ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013634
zientziaeus
General
articulos cientificos
Historian zehar, betidanik izan da dietetikarekiko eta oro har, elikadurarekiko kezka. Esate baterako, Sokrates filosofoak horrela zioen bere idatzi batean "Kontu egiezu goserik gabe jan ditzakezun janariei eta egarririk gabe edan ditzakezun edariei". 1996/05/01 Lorenzo, Arantza Uranga, Ane Miren Iturria: Elhuyar aldiz...
cc-by-sa
zientziaeus_0013635
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gure planetan ez dira beti espezie berberak bizi izan. Hauek, organismoak bezala, sortu eta desagertu egiten dira, batzuk beren lerro ebolutiboa jarraituko duten espezie berriak eman ondoren eta beste batzuk erregistro fosilean arrasto bakanen bat edo beste utziz. Artikulu honetan, planetako dibertsitateak historia ebo...
cc-by-sa
zientziaeus_0013636
zientziaeus
General
articulos cientificos
Buztanluzea, buztan luze-luzeari itsatsita dagoen lumazko pilotatxo bat dugu. 14 cm inguruko luzera du eta erdia baino gehiago buztanarena dela kontutan hartzen badugu, 6-7 cm-ko luzera eta 7-9 gramoko pisua duen epotxa gelditzen zaigu. Paseriforme hau bestalde, kolore zuriak, beltzak eta arroxak dituen lumaia deigarri...
cc-by-sa
zientziaeus_0013637
zientziaeus
General
articulos cientificos
Guztiok oroimenean ditugu gure haurtzaroko herriko kaleak, plazak eta errepideak, eta denok ikusi dugu hauek aldatzen. Bistakoa da gure hirietako paisajeak, etengabe eta erritmo bizian, jasan duen aldaketa. Areago, ingurune naturala ere etengabe ari da aldatzen, baina berez eta harmonia eta oreka mantenduz. 1996/05/01 ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013638
zientziaeus
General
articulos cientificos
Indiako Bharatpur hiriko, Keoladeo Parke Nazionalera lau kurrilo itzuli direla esateak, ezer berririk duen galdetzera eramango du irakurle bat baino gehiago. Galdutzat jotako lau kurrilo itzuli dira aurtengo neguan Bharatpur-ko Parkera. Siberiatik Indiara bidaiatzen duten hegazti migratzaile horiek bi negu eman dituzte...
cc-by-sa
zientziaeus_0013639
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zer gertatzen da PVCarekin? Azken bolada honetan, aldeko eta kontrako iritziak nonahi aurki daitezke eta polemika bizia piztu da horren inguruan. Leihoak egiteko, ura edo freskagarrien ontziak edo gure etxeetako tuturia egiteko. Horretan guztietan erabiltzen da gaur egun PVCa eta zenbaitzuren iritziz kalterik sortzen e...
cc-by-sa
zientziaeus_0013640
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ecologia izeneko aldizkariak bildutako datuen arabera, naturari eragindako kalteek, planeta osoarengan duten eraginez gain, berebiziko diru-galerak sortzen dituzte. Inoiz galdera hori bururatu bazaizu irakurle, hona hemen erantzun batzuk. Ecologia izeneko aldizkariak bildutako datuen arabera, naturari eragindako kaltee...
cc-by-sa
zientziaeus_0013641
zientziaeus
General
articulos cientificos
Erupzio bolkanikoen ondorioz, joan den urtean irla berria jaio zen Zeelanda Berriaren iparrekialdera. Ez dirudi ezer berezirik duenik albiste horrek. Ozeano Bareko plaka tektonikoak eta plaka australiarrak talka egiten duteneko gunean jaio da argazkiko irla. Erupzio bolkanikoen ondoren, irla berriak sortu eta berehala ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013642
zientziaeus
General
articulos cientificos
Jaio ziren hondartzetara itzultzen dira itsas dortokak arrautzak errutera. Ehundaka edo batzuetan milaka kilometrora egonda ere, etxerako bidea aurkitu egiten dute. Itsas dortokak jaio ziren hondartzetara itzultzen dira arrautzak errutera, baita milaka kilometroko bidaia egin behar badute ere. "Iparrorratz neurologikoa...
cc-by-sa
zientziaeus_0013643
zientziaeus
General
articulos cientificos
Londresko zoologikotik aditzera eman dutenez, urte berriarekin batera, animalia-espezie bat galdu genuen. Bat gutxienez edo guk dakigularik, behintzat. Urte berriarekin batera, animalia-espezie bat galdu genuen. Bat gutxienez edo guk dakigularik, behintzat. Londresko zoologikotik aditzera eman dutenez, Partula turgida ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013644
zientziaeus
General
articulos cientificos
EEBBetako zientzilariek "super-gaua" hitzez izendatu zuten Txernobilen gertaturiko istripua. Duela 10 urtera arte, era horretako matxurarik gerta zitekeenik ez zuen inork uste eta, arrisku teoriko hutsa zela esaten zen. Gaur egun ordea, gaurik luzeena izan zen horretaz zerbait gehiago dakigu. Ez askorik, egia aitortzek...
cc-by-sa
zientziaeus_0013645
zientziaeus
General
articulos cientificos
Tximinoak ez dira seguraski matematikari trebeak izango baina, zenbait zientzilariren iritziz, haurrek baino abilezia hobea dute zenbakietarako. Adi-adi begiratzen zieten tximinoek ikertzaileak jarritako froga aritmetiko bitxiari. Animalia horiek kenketak eta batuketak egiten dakitela frogatuz gero, tximinoak eta gizak...
cc-by-sa
zientziaeus_0013646
zientziaeus
General
articulos cientificos
Atlantako Joku Olinpikoetan ezin izango dituzte atletak Atlantan ez, Sidneyn bai - Zientzia.eus Atlantan ez, Sidneyn bai Atlantako Joku Olinpikoetan ezin izango dituzte atletak erythropoietin debekatutako substantzia hartzeagatik zigortu. Zigortzeko, odolean substantzia debekatua atzeman egin behar da eta ikertzaile-ta...
cc-by-sa
zientziaeus_0013647
zientziaeus
General
articulos cientificos
Behi eroen gaitzak Europa osoa asaldaturik duen bitartean, ia oharkabean pasa da behi aziendarekin zerikusi zuzena duen eta polemika maiz piztu duen beste kontua: hormonen erabilera. Hormonek gizentze-prozesua azkartu egiten dute eta beraz, merkaturatzeko garaian abantailatsu zaio ganaduzaleari. Gaur egun debekaturik d...
cc-by-sa
zientziaeus_0013648
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kanadako ikertzaile-talde bat ondorio horretara iritsi berri da, elektronika eta informatikaren garapenerako ezinbestekoa izango da zenbait materialen ezaugarri guzti-guztiak ongi ezagutzea. Kanadako ikertzaile-talde batek dioenez, silizioaren eta silizearen arteko nahasketa bat izango da etorkizunean informazioa garra...
cc-by-sa
zientziaeus_0013649
zientziaeus
General
articulos cientificos
Lehen hurbilpena egin genuenetik irakurle, denbora franko iragan da. Euskal Herriko kostaldea aztertu dugu denbora-tarte honetan eta ondokoa duzu azken artikulua. Bizkaiko itsaslabarrei eta kosta babesteko dauden bitarteko administratiboei gainbegiratua egingo diegu jarraian, sailari amaiera emanez. Bakioko badian hasi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013650
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gizakiak betidanik sentitu izan du bere inguruan ematen diren gertakizunak eta albisteak azaltzeko joera. Historian zehar, oinarri eta material desberdin askoz baliatu izan da gizakia adierazpide grafikoak burutzeko, baina azken mendeetan papera nagusitu da beste guztien gainetik. 1441ean Joan Gutenberg-ek inprenta asm...
cc-by-sa
zientziaeus_0013651
zientziaeus
General
articulos cientificos
Jakina denez, gizakia ez da soinuak igortzen dituen izaki bizidun bakarra. Beste animalia batzuk ere, soinuak egiteko gai dira ahots-korden dardararen bidez; ugaztun gehienek, igela bezalako anuroek eta beste zenbait narrastiek efektu bera lortzen dute laringea erabiliz. Nolanahi ere, animalia guztiek ez dute soinuen b...
cc-by-sa
zientziaeus_0013652
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zulo beltzaren kontzeptuari betidanik lotu izan zaizkion ezaugarriak iraunkortasuna eta ikustezintasuna izan dira. Azken ezaugarri horrek izenean bertan adierazten du nolakotasuna. Mekanika Kuantikoaren aldetik aztertuta lor daitekeena aldiz, guztiz bestelakoa da. 1996/04/01 Campillo, Jose Miguel - Energia Metatzeko Si...
cc-by-sa
zientziaeus_0013653
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mirestutako pizti sakratua eta gorrotatutako etsaia aldiberean. Eskualde honetan mito eta kondaira gehien sortu duen ugaztuna. Dotorea eta zuhurra. Halakoxea da hartza; oraindik ere Euskal Herriko inguru aberatsenak noizbehinka bisitatzen dituen animalia bikaina. Hain ezaguna izanik eta bere kontserbazioan zertxobait s...
cc-by-sa
zientziaeus_0013654
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken urteotan garrantzi itzela eman zaio janarien kalitatea kontrolatzeari. Joera horren adibide ditugu Euskal Herriko merkatuetan labela itsatsita topa daitezkeen produktuak. Zeelanda Berrian artilearen kalitatea ere kontrolatu nahi dute. Eta lehen ez bezala, orain ordaindutakoa kalitatearen parekoa izango da. Orain ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013655
zientziaeus
General
articulos cientificos
EEBBetako psikologo batek metodo berezia erabili du txinpantzea hitz egiteko gauza ez dela frogatzeko. Jakina denez, txinpantzeek ez dute hitz egiten, baina ezintasun horren zergatia oraindik argitzeke dago. Eboluzioan gizakiongandik hurbilen dugun ahaideari barrea aztertuz, hitz egiteko gaitasun-ezaren zergatia aurkit...
cc-by-sa
zientziaeus_0013656
zientziaeus
General
articulos cientificos
Galdera inozoa dirudien arren, Antartikara joandako geologo-taldeek erantzunaren bila dihardute; horretarako kalkuluak eta tokian tokiko behaketak egiten ari dira. Argazkiko "turistak" ezuste handia hartuko luke Hego poloa hori ez dela jakingo balu. Nolanahi ere, metro gutxitako gora-behera dago polo geografikoa eta "b...
cc-by-sa
zientziaeus_0013657
zientziaeus
General
articulos cientificos
Corvus corax Corvus corax beleak taldeka elkartu ohi dira gauez. Biologoek uste zutenez, une horretan janari-iturrien berri ematen diote elkarri, horrela talde osoaren biziraupena bermatzen dutelarik. beleak taldeka elkartu ohi dira gauez. Biologoek uste zutenez, une horretan janari-iturrien berri ematen diote elkarri,...
cc-by-sa
zientziaeus_0013658
zientziaeus
General
articulos cientificos
Animaliok, jaio orduko, komunikazio-seinale ezberdinen bidez harremanetan jartzen gara ingurunearekin eta beste animaliekin. Izaki bizidun guztiok mezuak igortzen ditugu eta aldi berean, etengabeko mezu-zaparrada jasotzen dugu ingurunetik, animaliengandik eta baita landare eta lurretik ere. Informazio-trukaketa horreta...
cc-by-sa
zientziaeus_0013659
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bi planeta berriren aurkikuntzak galdera zaharra piztu du berriro. Bakarrik al gaude kosmosean? Gizakiak, bere historia osoan zehar, zeruari begiratu izan dio bizitza estralurtarraren bila. Gaur egun ere, Lurrarekin batera Eguzkiaren inguruan bueltaka ari diren planetak aztertu eta nolabait baztertu ondoren, zientzia b...
cc-by-sa
zientziaeus_0013660
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gizakiaren historia etengabeko borroka da, ingurunearen eta ingurune horren aurrean defendatzeko edota ingurunea bera aldarazteko adimenak eskaintzen dizkion baliabideen arteko borroka, hain zuzen. Ildo horretan, batik bat azken mende honetan eta industrializazioa dela medio, ingurunean gertatu diren aldaketak hain iza...
cc-by-sa
zientziaeus_0013661
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gure begi-bistan 1994ko uztailean Shoemaker-Levy 9 kometa Jupiterren erori zen. Horren talka ikaragarria behatzeak gizakiok antzeko talkak paira ote ditzakegun eta, ondorioz, kalte izugarriak izan edo gure espeziea suntsi ote zitekeen galdetzera eraman gaitzake. Edozein gau garbitan ilargiari so eginez gero bertan jauz...
cc-by-sa
zientziaeus_0013662
zientziaeus
General
articulos cientificos
Entzutegi Nazionalak martxoaren 6an kaleratutako autoak Itoizko Koordinakundeak aurkeztutako errekurtsoak partzialki onartzen ditu eta bide batez, zeharo baztertzen ditu Nafarroako Gobernuak eta Madrilgoak aurkeztutakoak. Gogoratuko duzuenez, Entzutegiak Itoitzen urtegia eraikitzea legearen kontrakoa zela ebatsi zuen 1...
cc-by-sa
zientziaeus_0013663
zientziaeus
General
articulos cientificos
Udaberriko lore tipikoa dugu primulazeo hau. Agian, irakurleak gogoratuko du duela bi udaberri, genero berdineko San Jose lore goiztiarrari buruz idatzi genuena. Udaberri-loreari dagokionez, landare belarkara da, tamaina txiki-ertainekoa 10-30 cm-koa eta sustraietan errizoma motza izaten du. Hostoak landarearen oinean ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013664
zientziaeus
General
articulos cientificos
Frantzian ohartu dira arrisku horretaz eta zenbait osasun-erakundek burutu duen txostena ontzat ematekotan, zenbait bitamina eskuratzea zaila izango da benetan, merkatuan saltzea galerazi nahi dute eta. Uste ustelak nonahi aurki daitezke; zalantzarik gabe, bitaminek gabezi guztiak osatzeko balio dutela dioena zabalduen...
cc-by-sa
zientziaeus_0013665
zientziaeus
General
articulos cientificos
Koiotea bere harrapakinaren atzetik doa. Halako batean, zast! gainera salto eginez harrapatu egingo du eta mugimendu azkar batez, irensteko prest izango du. Honela ageri ohi da koiotea 1080 izeneko pozoina irentsi aurretik. Eraginkorra denik bederen, ezin da ukatu. EEBBetan polemika piztu da zenbait animaliaren hazkund...
cc-by-sa
zientziaeus_0013666
zientziaeus
General
articulos cientificos
Artritis erreumatoidearen sintomak arintzea eta gaixotasun kroniko horren agerpenik bortitzena moteltzea ez da jadanik ameskeri hutsa. Azken ikerketen arabera, artritis erreumatoidearen sintomak arintzerik badago. Horretarako, haurdunaldian zehar gertatzen diren aldaketa hormonalak berritu egin behar izan dira laborate...
cc-by-sa
zientziaeus_0013667
zientziaeus
General
articulos cientificos
Etorkizunean ez da Brasilen oihanik izango. Horrela uste dute bederen mendeetan bertan bizi, hazi eta lan egiten duten indiarrek eta horixe salatzera irten dira azken hilabeteotan Brasilgo kaleetara. Brasilgo indiarrak kexu dira etorkizunaren aurrean. Orainaldia ordea, ez da erosoagoa mendeetan oihanean bizi izan diren...
cc-by-sa
zientziaeus_0013668
zientziaeus
General
articulos cientificos
Antzokietara edo musika-kontzertuetara inoiz joan denak ongi dakien bezala, areto batzuk akustikaren aldetik onak diren bitartean, beste batzuk oso kaskarrak dira. Batzuetan abeslarien ahotsak nahiz musika-tresnen soinuak urrutitik ere ongi entzuten dira eta beste batzuetan aldiz, bertatik ere ez dira garbi bereizten. ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013669
zientziaeus
General
articulos cientificos
Elikagaiak manipulatzen dituzten teknikariek guraizeak, labana eta balantza erabili izan dituzte urtetan. Etorkizunean ez dirudi sistema bakarra izango denik. Ohizko sistemaz lan eginez, ordu asko behar izateaz gain, lan neketsua eta azpergarria gerta daiteke, kantitate handiak ekoiztu behar direnean bereziki. Ohizko e...
cc-by-sa
zientziaeus_0013670
zientziaeus
General
articulos cientificos
Dendara eguneroko erosketak egitera joan eta dendariak produktua eskuan hartu, bertan itsatsia duen prezioa begiratu eta diru-kaxan prezioa nola apuntatzen duen ikustera ohituta gaude. Agidanez, informazio asko dago marra horietan, hau da, barra-kodean. EAN izeneko barra-kodea ( European Article Numbering ) 1977an ezag...
cc-by-sa
zientziaeus_0013671
zientziaeus
General
articulos cientificos
II. CAF-Elhuyar sariketara ekonomiari buruzko lan batzuk aurkeztu ziren. Orain arte, Gure mendebaldeko kultura honetan hartzen diren erabaki gehienek ikuspuntu ekonomikoetan dute oinarri sendoa eta zientzia eta teknologia, ez dira joera horretatik kanpo gelditzen. Gure herrian adibidez, gaur egun lantegi askotan eguner...
cc-by-sa
zientziaeus_0013672
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gaur egun, mundu osoko irratizaleek morse kodeari buruzko azterketa gainditu behar izaten dute, amateurrentzako irrati frekuentzien eremua erabiltzeko. Irratizaleak zeharo aztoratuta dabiltza azken aldian. Gaur egun, mundu osoko irratizaleek morse kodeari buruzko azterketa gainditu behar izaten dute, amateurrentzako ir...
cc-by-sa
zientziaeus_0013673
zientziaeus
General
articulos cientificos
Aurrerapenak aurrerapen, Estatu Batuetan atzera-pausoa eman dutela dirudi etxeko tresna elektronikoetan transistorearen erabilera ugaldu zenean. Aurrerapenak aurrerapen, Estatu Batuetan atzera-pausoa eman dutela dirudi. Etxeko tresna elektronikoetan transistorearen erabilera ugaldu zenean, balbulak ekoizten zituzten la...
cc-by-sa
zientziaeus_0013674
zientziaeus
General
articulos cientificos
Leku ikusgarriak eta liluragarriak dira, baina gaur egungo gizarteak ibaiei bizkarra emanda antolatu ohi du bere bizimodua. Badu beraz, zer landua ingurugiro-heziketak arlo horretan eta Ibai alde programa aurten abiatuko da lehen aldiz. Lehen urratsak emanak ditu jadanik eta ekitaldi horretan parte hartzeko nahia duten...
cc-by-sa
zientziaeus_0013675
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kimikari eta fisikari frantses hau 1778an jaio zen Saint-Leonard-de-Noblat herrian. Gaztetan Frantziako Iraultzak ikerketarako sortu zuen giroaz baliatzerik izan zuen. Izan ere, zientziaren erabilpen propagandista nagusi zen garai horretan eta Frantzia ez zen salbuespena izan. Zientzilariek herri osoaren izenean aldarr...
cc-by-sa
zientziaeus_0013676
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zuetariko batzuk gogoratuko duenez, " Eulia gure geneetan? - Zientzia.eus Eulia gure geneetan? Zuetariko batzuk gogoratuko duenez, "Eulia" izeneko filmean zientzilariak metamorfosia bitxia jasaten zuen: euliaren ADNa kromosometan itsasten zitzaion protagonistari eta ezustean, euli bihurtzen da. Itxuraldaketa sinesgaitz...
cc-by-sa
zientziaeus_0013677
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azkenean, lurrikaren aurretik ikusi ohi diren argi gorrixkei aurkitu zaie azalpenik. Lurrikaren inguruko kronikarik zaharrenetan ere aurki daitezke argi horien berri. Lurrikarak gertatu baino minutu batzuk lehenago, horizontean distira gorri eta urdinak nagusitzen direla adierazi izan dute lekukoek. Orain, Hiroshimako ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013678
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gorputz atalen bat galdu eta gero, atal hori sentitu egiten duela adierazi izan du askok. Eta sentitzea soilik balitz, gaitz erdi! Falta bazaie ere, beso, oin edo beste atalen batean mina sentitu ohi dute pazienteek. Tennesseko Unibertsitateko ikertzaileek aurkitu dute lotura hori, tximinoekin zenbait esperimentu egin ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013679
zientziaeus
General
articulos cientificos
Giza populazioa gero eta handiagoa da eta hazkunde-erritmoari eustea zaila izango da etorkizunean. Horrela uste zen behintzat, Azterketarako Sistema Aplikatuen Institutuak bere azken prebisioa kaleratu zuen arte. Giza populazioaren hazkundea hurrengo 75 urteetan moteldu egingo dela iragarri dute, orain arte egindako ka...
cc-by-sa
zientziaeus_0013680
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken hogei urteotako kometarik distiratsuena apirila aldean izango dugu ikusgai. Kometa berriak berebiziko ikuskizuna eskainiko digu eta ipar hemisferiotik ikusi ahal izango da gehien. Nolanahi ere, kometaren agerpena nolakoa izango den zehatz mehatz jakiterik ez dago eta oraingoz, ortzeari begira jarraitu beharko dug...
cc-by-sa
zientziaeus_0013681
zientziaeus
General
articulos cientificos
Aurreko zenbakian lindano-ekoizpenak sortutako poluzioaz luze hitz egin genuen. Zuetako askok hala eskaturik, lurzoruaren karakterizazioa zer den eta nola egiten den galdetzera jo dugu oraingoan. Zamudioko Parke Teknologikoan dagoen Gaiker enpresara. Txomin Bargos-engana zehatzago esanda. Jakinmina asetzeko balioko due...
cc-by-sa
zientziaeus_0013682
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken urteotan asko aurreratu da gene sekuentziazioaren ezagutzan eta bide horretatik, orain arte frogaezinak ziren teoria asko baieztatzera helduko dela uste du talde horrek. Bizidunon organoen banaketa asimetrikoaren erantzulea geneen eragin goiztiarra omen da. Hipotesi horren alde azaldu da bederen, zenbait animalia...
cc-by-sa
zientziaeus_0013683
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hemendik aurrera kokainazaleek metodo berria izango dute koka uzten laguntzeko. Izan ere, Kaliforniako ikertzaileek txertoa asmatu dute kokari aurre egiteko eta kokainomanoak noizbehinka droga hartuko balu ere, tratamenduak aurrera jarraituko luke. Proteina batek dopamine-soberakina xurgatu eta nerbio-zeluletara eramat...
cc-by-sa
zientziaeus_0013684
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gales eta Moskuko Unibertsitateetako ikertzaileen ustez, bakterioak substantzia kimiko bat isuriz lozorroan dagoen laguna iratzarri egiten du. Zenbait mikrobiologo ohartu denez, bakterioak substantzia kimiko bat isuriz lozorroan dagoen laguna iratzarri egiten du. Gales eta Moskuko Unibertsitateetako ikertzaileen ustez,...
cc-by-sa
zientziaeus_0013685
zientziaeus
General
articulos cientificos
Frantziako hegomendebaldean, zehatzago esanda Tarn-et-Garone herriaren inguruko leitze batean aurkitu dituzte ustez gizakirik zaharrenari dagozkion aztarnak. Giza presentziaren aztarnarik zaharrenak ageri dira Frantziako hegomendebaldean. Zehatzago esanda, Tarn-et-Garone herriaren inguruko leitze batean aurkitu dituzte...
cc-by-sa
zientziaeus_0013686
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bigarren milurtekoa amaitzear dago jadanik eta horrek halako giro mistikoa, ezkorra, sinesbera edota tragikoa ekarri du. Nolanahi ere, fenomeno hori ez da inolaz ere berria eta historian zehar eta kultura desberdinetan era horretako agerpenak jazo ohi dira garai berezietan. Hori aitzaki harturik, ezkutuko zientzia bate...
cc-by-sa
zientziaeus_0013687
zientziaeus
General
articulos cientificos
Enbutizioa xafla deformatuz piezak fabrikatzeko prozesu industriala da. Enbutizioa hainbat sektoretako produktuak egiteko erabiltzen da eta esate baterako, kotxe-karrozeriaren zati gehienak horrela fabrikatzen dira gaur egun. 1996/03/01 Amasorrain, Xasio Aranburu, Iñaki Domaika, Ramon Iturria: Elhuyar aldizkaria Prozes...
cc-by-sa
zientziaeus_0013688
zientziaeus
General
articulos cientificos
Miopia dela, hipermetropia, presbizia... Ikusmen-arazoak ugari dira gure eguneroko bizitzan eta ohizko irtenbidea optikariari ikustaldia egin eta betaurrekoak edo ukipen-lenteak jartzea izaten da. Gerta liteke Neron enperadore erromatarra izatea lenteak lehen aldiz erabili zituena, nahiz eta bera ohartu ez. Enperadorea...
cc-by-sa
zientziaeus_0013689
zientziaeus
General
articulos cientificos
Albiste honen protagonista ez da apika oso ezaguna, baina berak diseinatutako programa arrunt ezaguna da interneten zaleentzat. Philip Zimmermann ikerlariaz ari gara edo zehatzago esanda, bere PGP izeneko programaz. Zimmerman-ek "PGPhone" izeneko programa kaleratu du Internet-en. Telefono-deiak kodifikatzen ditu progra...
cc-by-sa
zientziaeus_0013690
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gure planeta izaki desberdin askoren bizileku da. Zeintzuk dira banaketa-desberdintasun horien kausak? Zergatik dira leku batzuk besteak baino dibertsoagoak? Hona hemen galdera horien erantzun posibleak. Gure planeta izaki desberdin askoren bizileku da. Horiek, ia mundu osoan zehar sakabanatuta bizi dira, baina beren b...
cc-by-sa
zientziaeus_0013691
zientziaeus
General
articulos cientificos
Biziaren zientzietan erantzun finkorik ez duen galdera asko dago oraindik. Bizidunok biziduna berehala ezagutzen badugu ere, bizigabeen eta bizidunon arteko mugak zehazki azaltzea ez da berez lan erraza. Bizidunak zer diren azaltzeko orduan, testuliburuetan haien ezaugarrien zerrendak ematen dira beste definizio hobeag...
cc-by-sa
zientziaeus_0013692
zientziaeus
General
articulos cientificos
Trantsilvaniako lehen dinosauru-aztarnen aurkikuntzaren mendeurrena bete da berriki. Eskualde honetako ikerketa paleontologikoaren aitaren, hots, Nopcsa Baroi hungariar bitxiaren lana eta bizitza gogoratu nahi ditugu apalki. 1996/03/01 Murelaga, Xabier Nuñez-Betelu, Koldo Pereda-Suberbiola, Xabier Iturria: Elhuyar aldi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013693
zientziaeus
General
articulos cientificos
Horrelaxe hasi beharko genuke ondoko kontakizuna. Topa eginez, CAF Elhuyar Zientzi Dibulgaziorako Sariketa osasun-egoera onean dagoelako. Han gurekin egoterik izan ez zutenentzat, oroimena apur bat astindu eta han esanak eta eginak ekarri ditugu txoko honetara. Zeregin horietan berria denak izan ohi du patuaren laguntz...
cc-by-sa
zientziaeus_0013694
zientziaeus
General
articulos cientificos
Artikulu honetan Bizkaiko kostaldea izango da gure hizpide. Hori, Lapurdi eta Gipuzkoa artean gertatzen den fenomenoa, hots, muga judizialak eta muga geologikoak bat etortzea, hemen berritzen ez delako gertatzen da. Hegoaldeko itsaslabarretan beraz, ez da erabateko hausturarik ematen. Artikulu honetan Bizkaiko kostalde...
cc-by-sa
zientziaeus_0013695
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gida-liburu gehienen arabera, uroiloa hegazti lotsati, izu eta iheskorra da. Zenbaiten iritziz gainera, gai omen da arriskuren bat somatzerakoan, etsaia urrundu arte urpean murgiltzeko, arnasa hartzeko mokoaren punta soilik ageri duelarik. Herri handi eta hiriak izan daitezke, hain zuzen ere, horren adibide garbienetak...
cc-by-sa
zientziaeus_0013696
zientziaeus
General
articulos cientificos
Armiarma emeek arrak jan ohi dituztela esatea ez da kontu berria. Zientzilariek uste dutenez, emea gose denean, ernalketa-laguna maitale ez eta jatordutzat hartzen omen du. Irudiko armiarmak arraintxo bat du bere harrapakina, baina emeen menuko plater nagusia sarritan armiarma arra izaten da. Kumaldi oparoa lortzeko as...
cc-by-sa
zientziaeus_0013697
zientziaeus
General
articulos cientificos
Eski-denboraldia amaitzeko gutxi falta bada ere, eskizaleok oraindik garaiz zaudete eski diseinu berriaren abantailez gozatzeko. bibrazioak desagertu egiten dira eta eskiatzailearen dotorezia gehiago nabarmenduko da. Material piezoeletrikoak bibrazio mekanikoak korronte elektriko bihur ditzake eta baita alderantziz ere...
cc-by-sa
zientziaeus_0013698
zientziaeus
General
articulos cientificos
New Yorkeko Ricco/Maresca Galeriara hurbiltzen bazarete, erori gabe hodei gainean flotatu edo batere busti gabe igeri egin ahal izango duzue. Artista honen ekarpenik garrantzitsuena uretan murgil egitean arnasa oxigeno bonbonarekin hartzea simulatzea da. Osmose izeneko erakusketa horretan bisitariek buruan kasko bat ja...
cc-by-sa
zientziaeus_0013699
zientziaeus
General
articulos cientificos
Medikuak oso "trebeak" izan ohi gara kontsultara datorkigun pazienteari aholkuak ematen, bete-beteko sasoi-puntu hori lortzeko beharrezkoak diren portaerak aldarrikatzeko. Gauza erraza baita sermoia botatzea, alegia jorratu beharreko ohitura eta aztura egokiak gomendatu eta alderantziz portaera eta usadio txarrak debek...
cc-by-sa
zientziaeus_0013700
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken bolada honetan hitzetik hortzera darabilte errausketaren kontua. Jarrera kontrajarriak agertu dira afera honetan eta derrigorrez agertu behar direla iruditzen zaigu. Izan ere, eredu desberdinek topo egin dute gai honetan eta horretara ekar daiteke eztabaida. Errausketaren aldeko apostua egiteak gure gizartean sol...
cc-by-sa
zientziaeus_0013701
zientziaeus
General
articulos cientificos
Familia horren barruan sailkatutako landare gehienak askotan landatzen dira eta beraz, ez zarete harrituko landare horiek merkatal egur gehienaren iturria izateaz. Kono arrek oso denbora gutxi irauten dute zuhaitzean eta kono emeak zurezko pinaburu tipikoak dira. Familia honen barruan, 10 genero eta 250 espezie inguru ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013702
zientziaeus
General
articulos cientificos
Glaukoma, hau da, begi-barneko presioa areagotzean sortzen den gaixotasuna albiste bilakatu da EEBBetan. Dirudienez, laserrak erabiliz ebaketa-sistema berria erabili ahal izango da etorkizunean. Isuritako begi-barneko likidoak berezko ibilbidea egiten du eta drenaje egokiarekin begi-presioa ez da igotzen. Kanala estutz...
cc-by-sa
zientziaeus_0013703
zientziaeus
General
articulos cientificos
47°ko tenperatura baino ez. Horixe da Japoniako Babes-estrategia harrigarria eta eraginkorra - Zientzia.eus Babes-estrategia harrigarria eta eraginkorra 47°ko tenperatura baino ez. Horixe da Japoniako Apis cerana japonica erleak bere etsaia menperatzeko behar duena. Alabaina, tenperatura hori erle bakar batek lortzea e...
cc-by-sa
zientziaeus_0013704
zientziaeus
General
articulos cientificos
Karibeko Granada irlara iaz ezustean iritsi zen bisitaria lehenbailehen kanporatzeko berebiziko ahaleginak egiten ari dira, baina orain arte ez dute deus lortu. Karibeko Granada irla bisitatu duen zomorroak landareei eraso egiten dio eta aseezina da. Itxura guztien arabera, Afrikatik heldu omen da. Ikerlarien iritziz b...
cc-by-sa
zientziaeus_0013705
zientziaeus
General
articulos cientificos
Floridako Unibertsitateko ikertzaileen iritziz, Costa Rica-ko mendietan bizi den manakinaren gorteiatze-ohiturak hegaztien artean bitxienetakoak dira. Manakin emeek ez dute edonolako bikotea aukeratzen. Ez die ez arraren ondasun, ez estatusari begiratzen: aitzitik, abeslari eta dantzari apartaren atzetik ibiltzen dira....
cc-by-sa
zientziaeus_0013706
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hegaztiaren arrautza kanpotik barrutik baino errazago hautsi omen daiteke. Horretaz jabetu direnak Manchester eta Zeelanda Berriko ikertzaileak izan dira, zenbait froga egin ondoren. Hegaztiaren arrautza kanpotik barrutik baino errazago hautsi omen daiteke. Baina ez pentsa horregatik, txitoari kanpora ateratzea neketsu...
cc-by-sa
zientziaeus_0013707
zientziaeus
General
articulos cientificos
Dementzia senila, eskizofrenia eta oro har, gaixotasun mentalak etorkizuneko gizarteetan nagusituko diren gaitzen artean sailkatzen hasiak dira. Hurrengo apirileko 3tik 4ra bitarteko gauean Ilargi-eklipse osoa ikusteko aukera izango dugu. Eklipsea asteazkenean, hilaren 3an hasiko da hamaikak aldera eta ostegunean goize...
cc-by-sa
zientziaeus_0013708
zientziaeus
General
articulos cientificos
Joan zen udazkenean European Spacial Agency (ESA) erakundeko ministro-kontseiluak bilera egin zuen eta bertan erakundeko arduradunak "Horizon 2000 Plus" izeneko egitaraua aurkeztu zuen. Badirudi iritzi publikoak, eta berarekin batera politikoek, ahaztu egin dituztela NASA-k hamarkadaren hasierara arte transbordadore es...
cc-by-sa
zientziaeus_0013709
zientziaeus
General
articulos cientificos
Matematikari ospetsu hau Brunswick-en jaio zen 1777.ean. Askoren iritziz, matematika arloan inoiz izan den zientzilaririk handienetakoa da. Brunswick-eko kondeak bere heziketaren ardura hartu zuen eta 1795ean Gottingengo Unibertsitatean hasi zen. Hogei urte bete gabe zituela, karratu txikienen metodoa aurkitu zuen. Teo...
cc-by-sa
zientziaeus_0013710
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gizonek gero eta espermatozoide gutxiago ekoizten dutela ikusi da eta horren egiazko zergatia zein den argitzen ez den bitartean, hipotesiak baino ez dira plazaratuko. Gaur egungo bizimoduarekin edota elikadurarekin erlazionatu izan da gertakari hori, baina gaur-gaurkoz ez dago erabateko baieztapenik. Gizonek gero eta ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013711
zientziaeus
General
articulos cientificos
Konturatu orduko hurrengo mendearen atarian izango gara eta horrekin, Genetikoki Manipulaturiko Organismoak (GMO) izango dira. Horrela uste dute bederen, mende berriko arriskuez hausnarketa egitera bildu diren zientzilariek. Konturatu orduko hurrengo mendearen atarian izango gara eta horrekin, gaur egun ezezagunak zaiz...
cc-by-sa
zientziaeus_0013712
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ospitaletan maiz agertzen den arazo larri bati irtenbidea emateko modua izango da aurki. Dentistek maiz erabiltzen dituzten tekniketan oinarrituz, laser bidezko esposizioak zenbait bakterioren funtzionamendua oztopa dezakeela uste dute zientzilariek. Ospitaletan maiz agertzen den arazo larri bati irtenbidea emateko mod...
cc-by-sa
zientziaeus_0013713
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kolore zuri edo arreska izan ohi du egoera puruan. Gehienetan ordea, lurrarekin edota hondakin-mota askorekin nahasirik ageri ohi da. Lindanoari buruz ari gatzaizkizu irakurle, Bizkaiko Ezkerralde osoa K.O. utz dezakeen hauts zuriaz. 1996/02/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Larrañaga, Jon Iturria: E...
cc-by-sa
zientziaeus_0013714
zientziaeus
General
articulos cientificos
Lapurdi eta Gipuzkoako muga judizialean gaude. Aurrera edo atzera eginez gero, alde handia legoke gure azterketan. Izan ere, bi aldeetako itsaslabarren artean aldaketa nabarmen asko baitago, besteak beste, Gipuzkoara iritsi orduko Tertziarioko eremuetan sartuko baikara. Higer lurmuturra. Asturiagako hondartza. Erromata...
cc-by-sa
zientziaeus_0013715
zientziaeus
General
articulos cientificos
Lurrean etzanda, prismatikoekin begira, betizu-talde dotoreari begira geunden. Kopetilun haiek ordea, malkar hartan gora laisterka igota, arin aski ezkutatu zitzaizkigun basoan. Basa-behi haiek ihes egin zigutela ikusita, behi izu edo betizu izena zein egokia den pentsatu nuen. Inoiz ez nuen halako zirrararik sentitu b...
cc-by-sa
zientziaeus_0013716
zientziaeus
General
articulos cientificos
Irakurleak gogoratuko du apika iazko otsailean genero bereko lilipa ( Irakurleak gogoratuko du apika iazko otsailean genero bereko lilipa ( Maltzurra bezain polita: ANBULU GAIZTOA - Zientzia.eus Maltzurra bezain polita: ANBULU GAIZTOA Negu betean gaudelarik, ez genuke aukera hau pasatzen utzi nahiko landare polit hau a...
cc-by-sa
zientziaeus_0013717
zientziaeus
General
articulos cientificos
Nature Nature aldizkariak bere abenduko alean iragarri zuenez, Kopenhageko Unibertsitateko Peter Funch eta Reinhardt Mobjerg Kristensen zientzilariek filum berri batean sailkatu behar den animalia bat aurkitu dute. aldizkariak bere abenduko alean iragarri zuenez, Kopenhageko Unibertsitateko Peter Funch eta Reinhardt Mo...
cc-by-sa
zientziaeus_0013718
zientziaeus
General
articulos cientificos
New York-eko Cornell Unibertsitateko ikertzaileek ordea, baleak ikusteko ez baina bere soinuak entzuteko aparatua garatu dute. Orain arte, bale-ikertzaileek untzi gainean ibili behar izaten zuten ugaztun horien atzetik ikerketak aurrera eramateko. Prismatikoekin bale-bila aritzea neketsua da eta gainera, ugaztuntzar ho...
cc-by-sa
zientziaeus_0013719
zientziaeus
General
articulos cientificos
Espainiako kuku mottodunek espeziea babesteko, Mafiaren tankerako trikimailua darabilte. Hala adierazi dute behintzat animalien jokabideak aztertzen dituzten Kopenhage Unibertsitateko ekologistek. Mikak arrautza arrotzak habitik jaurtitzen ditu, baina baztertutakoen portzentaia, arrautza guztien %5a besterik ez da izat...
cc-by-sa
zientziaeus_0013720
zientziaeus
General
articulos cientificos
Horrela gerta daitekeela ohartarazi dute bederen, Kolonbia eta Venezuelako biologo talde batek. Izan ere, Orinoko ibaiko krokodilo-populazioa asko urritu dela eta desagertzeko zorian egon daitekeela baieztatu dute azken datuek. Duela 20 urte ekin zitzaion Crocodylus intermedius edo Orinokoko krokodilo-populazioari buru...
cc-by-sa