id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zientziaeus_0013821
zientziaeus
General
articulos cientificos
Princenton-go Unibertsitateko zientzilarien ustez, ziztada horiek izar bikoitzen arteko talkek eragiten dute eta ondorioz, gure planetaraino talka horien eragina iristeko urte asko iragan beharko du oraindik. Princenton-go Unibertsitateko zientzilarien ustez, gamma izpien ziztadak izar bikoitzen arteko talkek eragiten ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013822
zientziaeus
General
articulos cientificos
Harvard-eko Medikuntza Eskolako ikerlariek 1986 eta 1992 bitartean egindako azterketak baieztatu duenez, arraina astean birritan jatea nahikoa da gantz azidoen onurez baliatu ahal izateko. Arraina astean birritan jatea nahikoa da gantz azidoen onurez baliatu ahal izateko. Kopuru horretatik aurrera ordea, gantz-azidoak ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013823
zientziaeus
General
articulos cientificos
Orain arte uste hutsa bazen ere, zenbait gaixotasun fisikoen eta estresaren artean lotura zuzena dagoela baieztatu dute EEBBetako Bethesda Ospitaleko ikerlariek. Ikerlarien esanetan, estres-egoeratan hipotalamoak CHR hormona askatzen du eta inmunologi sistemaren oinarrizko iharduerak aldarazten ditu. Hori horrela izani...
cc-by-sa
zientziaeus_0013824
zientziaeus
General
articulos cientificos
Harvard Unibertsitateko ikerlariek ornoen sorrera arautzen duten geneak lehen aldiz bereiztea lortu dute. Ornoz osatutako hezurreko ardatza zein unetan sortzen den argitzea lortu dute Harvard Unibertsitateko ikerlariek ornoen sorrera arautzen duten geneak lehen aldiz bereiztea lortu dutenean. Ornoz osatutako hezurreko ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013825
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ekaitzak ezustean harrapatu zuenean, bazkalondoko atsedenaldian zegoen Ötze-ko Gizona. Horrela baieztatu dute York-eko Unibertsitateko Arkeologia Sailean. York-eko Unibertsitateko arkeologia Sailekoek baieztatu ahal izan dutenez, bazkalondoko atsedenaldian zegoen Ötze-ko gizona ekaitzak ezustean harrapatu zuenean. Harr...
cc-by-sa
zientziaeus_0013826
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bermudetako Triangelua izenaz ezagutzen den eskualdean ez omen dago zientziak azaltzerik ez duen misteriorik. Agidanez, itsasoaren hondoan, sedimentuzko plaken artean ezkutaturik, metanozko gas poltsa handiak aurkitu omen dituzte. Ikerlarien ustez, gas-poltsen egitura aldarazten duten mugimendu sismikoen eta Bermudetak...
cc-by-sa
zientziaeus_0013827
zientziaeus
General
articulos cientificos
Thorm-EMI elektronikako multinazionalak aurki jarriko du merkatuan odolaren ezaugarri guztiak bereizten dituen txipa. Zalantzarik gabe, prozesuaren azkartasuna da azterbide berriaren ekarpenik garrantzitsuena, baina bada besterik ere. Izan ere, orain arte ez bezala, edonork erabili ahal izango du txip hori, odol-analis...
cc-by-sa
zientziaeus_0013828
zientziaeus
General
articulos cientificos
Beren bizitza etengabeko borroka da, orduen iragatearen kontra, besteen kontra eta baita norbere buruaren kontra ere; gosearen hozkadak bokadilo batekin baretzen ditu eguerdian, askotan paper artetik begiradarik jaso ere egin gabe. Hipertentsioa eta obesitatea, estresa, tabakoa eta alkohola ezaugarritzat dituen bizimod...
cc-by-sa
zientziaeus_0013829
zientziaeus
General
articulos cientificos
Espezie honen familiari, ahabia aztertu genuenean, errepaso bat eman genionez, gurbitza generoa ezagutzen hasiko gara. Orokorrean, zuhaiska edo zuhaitz hauek urte osoan berdeak izaten dira eta fruitu modura, baia biribil deigarri bat izaten dute. Gurbitza zuhaiska edo zuhaitz txiki bat da, 5 metrotara irits daitekeena ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013830
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gauez irteten dira ehizara eta zuhaitzetan bizi dira. Alabaina, Zeelanda Berriko zarigueiek ugaztun hauetan erabat harrigarria den portaera erakutsi dute pasa den otsailaz geroztik. Zeelanda Berriko zarigueiek ugaztun hauetan erabat harrigarria den portaera erakutsi dute pasa den otsailaz geroztik: mozkorturik baleude ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013831
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mediterranio itsasoan zehar bidaiatu eta gero, kareta dortoka ( Libiako - Zientzia.eus Zoologia Mediterranio itsasoan zehar bidaiatu eta gero, 21. orrialdeko argazkian ageri den kareta dortoka (Caretta caretta) Libiako kostalderantz abiatuko da eta han arrautzak jarriz espeziearen ugalketa eta iraupena ziurtatuko ditu....
cc-by-sa
zientziaeus_0013832
zientziaeus
General
articulos cientificos
Munch-eko Unibertsitateko biologoek behatu dutenaren arabera, Itsaso Gorriko koralak fitoplanktonaz baino ez dira elikatzen. Indiar Ozeanoko barne-itsasoan, polipoen eta arrezife-egitura osatzen duten algen arteko elkarkidetza ez da besteetan bezala gauzatzen. Itsaso Gorriko koralek ez dute kolesterolaren gora-beherari...
cc-by-sa
zientziaeus_0013833
zientziaeus
General
articulos cientificos
Baso eta ohian tropikaletako 250.000 landare-espeziek ezaugarri terapeutikoak dituela onartzen da gaur egun eta horietarik herena sendabidetzat dugu Europan. Aurrikuspen horien arabera, galduko diren landare-espezieen artean sendabide asko legoke. Ikerketak konponbideak ere aztertu ditu; horren arabera, nahikoa litzate...
cc-by-sa
zientziaeus_0013834
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zikoina gazteen %25 inguruk gurasoek eratutako habia utzi eta beste zikoina helduren baten habian onartua izaten ahaleginduko da. Britainia Haundiko Keele Unibertsitateko ikerlariek diotenez, obarioko minbiziaren jatorria geneetan egon liteke.
cc-by-sa
zientziaeus_0013835
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken 400 urteotan gertatu diren udako hotzaldiak sumendien agerpen bortitzei zor zaizkie. Ipar Hemisferioko zenbait zuhaitzek sumendiek izan duten jokabidea "gorde" egin dute bere baitan eta egoera horietan sortzen diren eraztunak ohi baino meheagoak izaten dira. Azken 400 urteotan gertatu diren udako hotzaldiak sumen...
cc-by-sa
zientziaeus_0013836
zientziaeus
General
articulos cientificos
Natura, gaur egun ezagutzen dugun moduan, milioika urtez eman eta oraindik ematen ari den eboluzio-prozesuaren ondorioa da. Eguneroko bizitzarekiko lehian, ugalketan arrakasta lortzeko eta inguruneari aurre egiteko moldaketak, janaria eskuratzeko mekanismoak eta harrapaketa ekiditeko sistemak hobetu egin dira eta horie...
cc-by-sa
zientziaeus_0013837
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gure kostaldeko elementu garrantzitsuak diren horiek aipatuta ere, Euskal Herriko itsasbazterra hobeto ezagutzea helburu duen artikulu-sorta ezin dugu amaitutzat eman kostalde-hedadurarik handiena betetzen duen elementu geomorfologikoa aztertu gabe. Azken hilabeteotan, padurez eta hondartzez luze hitz egin dugu. Gure k...
cc-by-sa
zientziaeus_0013838
zientziaeus
General
articulos cientificos
Autoestimatzea, norberak bere burua maitatzea da: autoestima gutxi edukitzea beraz, norberak bere burua gutxi maitatzea da eta autoestima handia edukitzea norberak bere burua asko maitatzea. Beharbada autoestima hitza askotan entzungo zenuen irakurle, baina zer esan nahi du zehazki hitz horrek? Autoestimatzea, norberak...
cc-by-sa
zientziaeus_0013839
zientziaeus
General
articulos cientificos
Astronomia kontzeptutik abiatuz hel gaitezke izenburuko galdera hori erantzutera. Astronomia astroak ikertzen dituen zientzia dela onartzen badugu, astrofisika unibertsoko objektu desberdinen edo astroen fisika eta kimikaz arduratzen den atala dela ondoriozta genezake. Arrazonamendu berari jarraiki bestalde, Posizio As...
cc-by-sa
zientziaeus_0013840
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hegalari dotoreenetarikoa da; aire-zurrunbiloekin batera dantzan egiten duen horietakoa. Horrexegatik ezagutzen dute miru gorria ingelesek "red kite" edo "kometa gorria" izenarekin. Euskal Herri guztian aski ezaguna da, baina ez da eskualde batzuetan kumatzen. Neguan ordea, lurralde guztian zehar topa daiteke. Iparrald...
cc-by-sa
zientziaeus_0013841
zientziaeus
General
articulos cientificos
Eguzki-sistema zehatz-mehatz behatzen ari den Hubble teleskopioak ezuste berri bat eman die astronomoei. EEBBetako astronomoek emandako datuen arabera, Kuiperren Gerrikoaren diametroa 145.000 milioi kilometrokoa da eta 200 milioi kometa inguruk osatzen du. Besteak beste, gure sistemaren azken mugatzat jotzen zen Neptun...
cc-by-sa
zientziaeus_0013842
zientziaeus
General
articulos cientificos
Are gutxiago 102 urte bete berri dituen teleskopioarentzat. Urteen joan-etorriari aurrea hartuz ordea, 1996ko irailean berriro erabilgarria izango da Britainia Haundiko teleskopiorik zaharrena. Goiko irudian ikus daitekeen 102 urteko teleskopioa, Britainia Haundian egin diren aurkikuntza gehienen lekuko izan da. Dublin...
cc-by-sa
zientziaeus_0013843
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mundura etortzea, jaiotzea ez da zeregin erraza izaten. Ez gizakiontzat, ezta izarrentzat ere. Goian eta ezkerrean izarren hautsa dugu, sortu berria den astroaren inguruan pilatzen dena. Eskuineian berriz, izarrak 1.000 milioi kilometro orduko abiaduraz igortzen duen gas-jario indartsua eta beheko irudia izar berriari ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013844
zientziaeus
General
articulos cientificos
Etorkizuneko hirietan bizi ahal izateko, altuera handietara ohitu beharra izango dugu. Tokion aurkeztu berri duten proiektuaren arabera, 800 metroko eraikuntzak aurki hasiko dira altxatzen. Alabaina, bertaraino iritsi ahal izateko, orain arteko igogailuak moldatu beharko dira. Kable-bidezko igogailuek izan ere, ezingo ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013845
zientziaeus
General
articulos cientificos
Espazioak badu gutako edonorentzat lilura berezi bat. Ezagutzen ez dugunak erakarri egiten gaitu. Jakinminak bultzatuta, Donostiara hurbildu ginen udazkeneko goiz hartan, espazioan 237 egun eman zituen errusiar kosmonauta-medikuarekin hitz egitera. "Saliut-7" izeneko espazio-estazioan, ordura arteko marka guztiak hauts...
cc-by-sa
zientziaeus_0013846
zientziaeus
General
articulos cientificos
Paleontologia Biosferaren historia ikertzen duen zientzia izan arren, gizartearen beste esparruetan gertatzen den bezalaxe, modak edo egoten dira ere. Moda hauek gizartearen beharren arabera zein egindako aurrerapenak eta aurkikuntzak direla medio aldatuz doaz. Baina klimen ereduak eta jasan ditzaketen aldaketa posible...
cc-by-sa
zientziaeus_0013847
zientziaeus
General
articulos cientificos
Nekazaritzako prozesuetan sortzen diren poluitzaileei irtenbide berria aurkitu zaie. Londresko Imperial College erakundeko biologoek iragarri dutenez, genetikoki manipulatutako bakterioen eraginpean, hondakin horiek etanol bihur daitezke. Londresko Imperial College erakundeko biologoek iragarri dutenez, genetikoki mani...
cc-by-sa
zientziaeus_0013848
zientziaeus
General
articulos cientificos
Memoria kolektiboan oso atzera egin behar antzeko mugimendurik gogoratzeko. Frantziak Mururoa atoloian iragarritako leherketa nuklearrak geraraztea asmo eta helburu zela, ekologismoaren urrezko garaiak berpizteko tenorean izan gara. Leherketarik egin bada ere, Ostadarreko Gerlariek udako borroka irabazi dutela esan dai...
cc-by-sa
zientziaeus_0013849
zientziaeus
General
articulos cientificos
Siberia munduko lautadarik handiena da. EEBBetako Reston hiriko geologoak berriz, platinoaren bila abiatu dira Siberiara, zehatzago esanda, metal noble horren jatorria zein izan daitekeen ikertzera. Restongo geologoek Siberiako platinoa Lurraren nukleoan edota horren gertuko geruzaren batean sortu zela uste dute eta es...
cc-by-sa
zientziaeus_0013850
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zalantzarik gabe, plastikoen berrerabilpena erraztuko du Dago de Leeuw zientzilariak iragarri duenak: plastikoak erdieroale bikainak izan daitezke horretarako baldintza egokiak ezarriz gero. Leeuw-ek frogatu ahal izan duenez, plastikoak erdieroale bikainak izan daitezke. Ingurugiroaren egoeraz kezkaturik, berrerabilpen...
cc-by-sa
zientziaeus_0013851
zientziaeus
General
articulos cientificos
Leitzarango autobidearen, Plentziako kirol-portuaren edo Itoizko urtegiaren eraikuntzak eta baita supermerkatura egiten ditugun bisitaldiak, asteburuetako mendi-irteerak edo etxeko ur-kontsumoak ere badute zerbait amankomunean. Hala ere, kontu handia izan behar da aldaketa gertatu den ala ez finkatzeko orduan, sistemek...
cc-by-sa
zientziaeus_0013852
zientziaeus
General
articulos cientificos
Frantziako lehen ministroak telebistan egindako adierazpenen arabera, Mururoan egiten ari diren saio nuklearren helburua zientzi datuak pilatzea baino ez da. Hark zioenez gainera, zientzi jakinmina asetzean amaituko dira entseiuak. Argudio horren azpian zientzilari gehienentzat zuzena den baieztapena egon daiteke, hots...
cc-by-sa
zientziaeus_0013853
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zirujau-anatomista italiar hau, Modena-n (Italian) jaio zen 1523. urtean. XVI. mendeko anatomistarik garrantzitsuena da. Modenako katedralean kalonje izan zen, baina medikuntza-ikasketak egitera Ferrarako Unibertsitatera itzuli zen, han anatomi irakasle izan zelarik. Gorpuak disekatzean, Falopiok erabateko azterketak e...
cc-by-sa
zientziaeus_0013854
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kalkutako Medikuntza Eskolako ikerlariek salatu dutenez, Indiako Osasun Erakundeek arazo horrekiko erakutsi duten axolagabekeriak arriskuan jar dezake HIESaren kontra bertan burutzen ari den egitasmo berria eta are larriagoa izan daitekeena, kontrolaezin bihur daitezke odol-emate guztiak. Indiako Bengala hirian, HIESar...
cc-by-sa
zientziaeus_0013855
zientziaeus
General
articulos cientificos
Uretako oxigenoa atzeman eta zurgatu. Uppsalako Unibertsitateko biologoek argitu dutenez, animalia horien odolean gertatzen diren aldaketei zor zaie gaitasun hori. Uretako oxigenoa atzeman eta zurgatu. Horixe egin behar dute uretan bizi diren animaliek eta kantitate txikitan dagoenez, arnasketarako funtsezkoa den gasar...
cc-by-sa
zientziaeus_0013856
zientziaeus
General
articulos cientificos
Istripuaz landa, urpekariek uste baino arrisku gehiagori egin behar diote aurre murgilaldi bakoitzean. Besteak beste, iharduerak berak sorrarazten dituen osasun-arazoak bereziki larriak dira urpekaritza maite eta sarritan aritzen direnentzat. The Lancet aldizkari ingelesak kaleratu berri duen ikerketaren arabera, urpek...
cc-by-sa
zientziaeus_0013857
zientziaeus
General
articulos cientificos
Cambrigdeko Unibertsitatean giza organoen transplanteaz kezkaturik daude. Zenbait kasutan irtenbide bakarra bada ere, organo-emaileen urritasunak eta pazienteak organo jakin batetiko izan dezakeen onargarritasun-mailak irtenbide horren erabilpena erabat baldintzatzen dute. Hori guztia erraz gaindituko litzateke nahi ad...
cc-by-sa
zientziaeus_0013858
zientziaeus
General
articulos cientificos
New Yorkeko paleontologoek bertan aurkitu zutenez, ondoko oskolak 210 milioi urte ditu. Halaber, garai berekoa behar du izan oskolaz babesten zen dortokak. 210 milioi urteko oskolaren ezaugarriak aztertuta, dortokek eboluzioan zehar garatu dituzten defentsa-sistemak eta aldaketak ikertu nahi dituzte. Ondoko oskolak 210...
cc-by-sa
zientziaeus_0013859
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gero eta gizon gehiagok pairatzen duen antzutasunaren arrazoia g kromosomak galdutako gene bat izan daiteke. Gero eta gizon gehiagok pairatzen duen antzutasunaren arrazoia γ kromosomak galdutako gene bat izan daiteke. Hala uste eta iragarri dute behintzat, Finlandia eta EEBBetako ikerketa-proiektuan diharduten zientzil...
cc-by-sa
zientziaeus_0013860
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bizikletan paseatzea, igeriketa, gimnasia, mendian edota itsaso-bazterrean egindako ibilaldiak eta beste edozein ariketa fisiko edo kirol-iharduera mesedegarriak dira irizpide jakin batzuen arabera eginez gero. 1995/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria Indurainen ospeak piztuta, as...
cc-by-sa
zientziaeus_0013861
zientziaeus
General
articulos cientificos
Joan Jose eta Fausto Fermin Elhuyar Lubize anaiak, Logroñon hurrenez hurren 1754-VI 15ean eta 1755-X-11n jaio ziren. Joan Elhuyar aita zirujau famatua zen; Hazparnen jaioa eta Donibane-Lohizuneko Ursula Lubizerekin ezkondua. 1772. urtean Joan Jose eta Fausto Fermin anaiak Parisera joan ziren "Le Jardin du Roi" ikastetx...
cc-by-sa
zientziaeus_0013862
zientziaeus
General
articulos cientificos
Irailaren 10ean Zerainen ospatu zen "Nekazaritza Biologikoaren I. Azoka". Biolur Elkarteak eta Zeraingo herriak antolatu zuten egunpasa atsegina elkarlanean. Zuetariko baten bati agian ondorengo galdera etorriko zaio burura: beste azoka bat gehiago? Ez horixe! Ekitaldi horren helburua nekazaritza eta ganaderitza biolog...
cc-by-sa
zientziaeus_0013863
zientziaeus
General
articulos cientificos
Espezie honen familia habitat desberdinetan ondo ordezkatuta dagoela esan behar dugu eta erraz bereiztuko dugu gainerako familietatik, duen lore-multzo ginbaildunari esker. Bestalde, aztergai dugun itsas mihilua, Crithmum generoko ordezkari bakarra dugu. Espezie honen hosto estu eta mamitsuei esker berehala bereiztu ah...
cc-by-sa
zientziaeus_0013864
zientziaeus
General
articulos cientificos
Medikuntzan arrunt ezaguna den TC edo tomografia konputarizatuari esker, duela 3.000 urte Tebasen hil zen emakumezkoaren gorpua zehatz-mehatz aztertzea lortu da. Torontoko Ospitaleko ikerlariek tomografoaren bidez lortutako X izpizko irudiak eskanerrean digitalizatu dituzte eta hiru dimentsiotako informatikako programa...
cc-by-sa
zientziaeus_0013865
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zalantzarik gabe, gaur egungo gizartean gehien erabiltzen den botiketako bat aspirina da. Edozein delarik gaitza, aspirina hartuta konpon daitekeela uste du jende askok. aspirinaren eraginkortasun-maila berbera eta bigarren mailako ondoriorik uzten ez duen farmakoaren bila ari dira Chicagoko Unibertsitatean Ikerketaren...
cc-by-sa
zientziaeus_0013866
zientziaeus
General
articulos cientificos
1999. urterako itsasuntzietan sorospen-sistema berri bat erabili ahal izango dute EEBBetako itsasuntziek. Sorospen-mekanismoen funtzionamendua integratzeko eta hobetzeko lehen urratsa izango da. Gaur egun, sorospen-guneetan jasotzen diren larrialdietako deien %90 sistemaren akatsen batek sortuak direla dio Batzordearen...
cc-by-sa
zientziaeus_0013867
zientziaeus
General
articulos cientificos
1974ean leopardoaren ehiza debekatu zenetik, ondoko irudian ikus dezakezuen animalia ohizko bizilaguna da Indiako zenbait lekutan. Himachal eskualdean 1993an osatu zen azken erroldaren arabera, leopardo-populazioa %45 handiagotu da eta joera horrek gorantz segituko duela uste dute biologoek. Zenbaitzuren iritziz, leopa...
cc-by-sa
zientziaeus_0013868
zientziaeus
General
articulos cientificos
Telefono higikorren erabiltzaileek ongi baino hobeto dakite zein erraza izan daitekeen irrati-seinale hori manipulatzea. Alabaina, Siemens enpresak merkaturatu berri dituen telefono higikorrek DECT izeneko segurtasun sistema berria integratu dute. Siemens enpresak merkaturatu berri dituen telefono higikorrek DECT izene...
cc-by-sa
zientziaeus_0013869
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ibilian-ibilian, asmo berriak bildu dira 100. alera iritsi den aldizkariaren inguruan. Ibilbidearen hasieran finkatu ziren helburuak, guzti-guztiak bederen, bete gabe daude oraindik. Kajoi batean gordetako gauzak bailiran, oroitzapenak eta itxaropenak pilatu egin zaizkigu. 1974an kaleratu zen lehen alearekin ez dauka z...
cc-by-sa
zientziaeus_0013870
zientziaeus
General
articulos cientificos
Eguneroko bizitzan makina bat iharduera burutzen dugu ia pentsatu beharrik izan gabe. Erabat arrunta deritzogu esaterako, ezagutzen ez dugun gela batera sartu eta gela horretako objektuak jo gabe ibiltzeari. Robotak, bizitza errealean lagungarri izan dakigun, lan egin behar duen ingurunera egokitzeko gauza izan behar d...
cc-by-sa
zientziaeus_0013871
zientziaeus
General
articulos cientificos
Errebelatu eta positibatzeko koloretako prozesuek zuri-beltzekoekin amankomunean asko dute. Alabaina, askoz ere kontu handiagoz ibili behar da denbora eta tenperaturen gora-beherekin, zehaztasun handiz lan egin behar baita emaitza konstanteak lortu ahal izateko. 1995/10/01 Nogeras, Itziar - Elhuyar Fundazioa Iturria: E...
cc-by-sa
zientziaeus_0013872
zientziaeus
General
articulos cientificos
Galdetzen badizute ea zein den handiagoa Siberia ala Afrika, zer erantzungo zenuke mapari begiratu gabe? Erantzun ondoren, lehen mapari begiratu eta berriro erantzun. Orain, bigarren mapari begiratu eta erantzun berriro. Zergatik dago diferentzia hori? Zein da mapa zuzena? Lehen mapan proiekzio zilindriko zentrala erab...
cc-by-sa
zientziaeus_0013873
zientziaeus
General
articulos cientificos
Izuturik esnatu nintzen. Argi biziak begiak mindu eta ingurukoa ikustea galarazten zidan. Pixkanaka-pixkanaka non nengoen hasi nintzen jabetzen: bi palmondo besterik ez zuen irla hareatsu batean. Gogoratzen nuen azkena eskolatik irten eta lagunekin etxerantz abiatu nintzena zen. Nire erlojuan 22ak ziren eta Eguzkia hor...
cc-by-sa
zientziaeus_0013874
zientziaeus
General
articulos cientificos
NGC 6543 edo "Katuaren begia" izeneko izar horrenak egin dituela esan dezakegu jadanik. Dragoiaren konstelazioko izarra da eta Hubble teleskopioak bidali du bere heriotzaren berria. Eguzkiaren antzekoa den "Katuaren begia" izarraren azken arrastoaren lekukoa da irudiko argazkia. Eguzkiaren antzeko izarra da ondorengo i...
cc-by-sa
zientziaeus_0013875
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zure aurpegia ezaguna egiten zait, baina ez naiz zutaz oroitzen... Ezustekoetan lagun - Zientzia.eus Ezustekoetan lagun Zure aurpegia ezaguna egiten zait, baina ez naiz zutaz oroitzen... esaldia makina bat aldiz entzun eta erabili behar izan dugun leloa da, memoria-ahalmena eskaxegia gertatzen zaigula aitortzeko beldur...
cc-by-sa
zientziaeus_0013876
zientziaeus
General
articulos cientificos
Beta Pictoris izeneko izarra, ordea, uste baino gazteagoa dela jakin ahal izan dugu. NASAko astronomoek plazaratutako hipotesia baieztatzekotan, Lurretik gertuen dagoen izarrik gazteena litzateke Beta Pictoris. Argazkiko Beta Pictoris duela 12 milioi urte sortu zela uste dute NASAko astronomoek. Beraz, "sortu berria" e...
cc-by-sa
zientziaeus_0013877
zientziaeus
General
articulos cientificos
Arizonako Behatokiko eguzki-teleskopioa erabiliz, Eguzkiaren orbanak ikertzen ari zirela atzeman dute ura edo lurrina. Ura aurkitu dute Eguzkian. Zehatzago esanda, uraren presentzia salatzen duten argi espektroko seinaleak. Arizonako Behatokiko eguzki-teleskopioa erabiliz, Eguzkiaren orbanak ikertzen ari zirela atzeman...
cc-by-sa
zientziaeus_0013878
zientziaeus
General
articulos cientificos
Badakit jakin artikulu honen izenburua nahasgarria dela. Halaxe nahi izan dut. Bi hari-mutur txirikordatu nahi ditut lerro hauetan. Gure elkartea zientzi agerkari bat kaleratzen hasi izana batetik eta "Elhuyar. Zientzia eta Teknika" aldizkariak 100 ale argitaratu izana. 1995/10/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013879
zientziaeus
General
articulos cientificos
Asmo eta egitekoen aldarrikapen garbia da Elhuyar taldeko sortzaileek 1974ko irailean plazaratu zen lehen aleari hasera emanez argitara eman zuten hori. Geroztik euri franko egin duela gauza jakina, baina gaur egungoaren kimua orduantxe landatu zela ezin izan dugu ahaztu. Ondorengoak sorrerako oroitzapenak dira. "Euska...
cc-by-sa
zientziaeus_0013880
zientziaeus
General
articulos cientificos
Nork espero zezakeen gure lo-kuluxka lurpetik atera zen gauza arlote harekin bukatzea? Guk ez behintzat, menditik itzuli eta lizar haren azpian etzan ginenean. Baina erdilo geundela, lurraren kontra geneukan belarriaren parean, tarteka... "trat, trat..., trat, trat, "soinuak entzuten hasi ginen. Satorrak, lurrazpian bi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013881
zientziaeus
General
articulos cientificos
Goizeko 8ak. Argiak eta ordenadoreak pizteko eta egunari neurria hartzen hasteko ordua. Aurreko egunetik osatu gabe utzitako lanak mahai gainean jarri eta lankideon artean banatu beharreko lanak zerrendatu. Nahi baino lan gehiago izango da guztiontzat. Lanean hastera goaz. Faxa eta telefonoak goizean goizetik hasi dira...
cc-by-sa
zientziaeus_0013882
zientziaeus
General
articulos cientificos
1974an abiatu ginen portutik. Gutako batek bidaia hori luzea eta emankorra izango zela iragarri zuenean, txango horretan aurre egin beharreko oztopoen zerrenda errepasatzen hasi ginen gure golkorako: trebatu gabeko hizkuntza zen trebatu gabeko idazleon lanabes bakarra. 1. Iñaki Azkune; 2. Feliz Azpirotz; 3. Luis Mari B...
cc-by-sa
zientziaeus_0013883
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mexiko Hirian eguzkia ikustea ez da batere erraza. Kaliforniako kimikari-talde baten iritziz, neurri horiek ez dute arazoa zuzen fokatu, trafikoak eta industriak baino kalte larriagoak sorrarazten baititu etxeko kontsumoan erabiltzen den petrolio-gasak. Mexiko Hirian eguzkia ikustea ez da batere erraza. Laino trinkoek ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013884
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ipar Carolinan pinudi berri bat dago Duke Unibertsitateko ikerlariek sorturikoa hain zuzen. Bistan denez, ez dira nolanahiko zuhaitzak, ezta basozainak ere! Duke Unibertsitateko ikerlariek hurrengo mendean pinuek poluzio-baldintza berrien aurrean bere burua babesteko eratuko dituzten mekanismoak ezagutu nahi dituzte. O...
cc-by-sa
zientziaeus_0013885
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mikroskopio elektronikoa erabiliz behatu dugun akaroa gure etxeko alfonbra eta moketatan bizi da, ehun lodi eta sendoak pausaleku bikaina baitira elikatzeko eta ugaltzeko. Biologoen iritziz, akaro-kopurua kontrolaezin bihurtzen ez den arte, animalia horiek ez dute osasun-arazorik sortzen. Biologoen iritziz, akaro-kopur...
cc-by-sa
zientziaeus_0013886
zientziaeus
General
articulos cientificos
Babirusako txerria izan ere, desagertzeko zorian dagoen animalia da, orotara 150 ale baino ez dago eta. Edinburgheko parke zoologikotik iragarri dutenez, bikotea ongi egokitu omen da bizileku berrira eta harremana emankorra izango dela espero da. Babirusako txerria desagertzeko zorian dagoen animalia da, orotara 150 al...
cc-by-sa
zientziaeus_0013887
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azkeneko hilabete hauetan eta "Fisikaz Gozatzen" izenburuaren azpian era erraz eta atsegingarrian, nire iritziz gutxienez, optikaren alorreko puntu batzuk ukitu ditugu. Gaurko lan honekin artikulu-andana honetako optikari bukaera eman nahi diot. Begira ezazu ondoko irudia eta erantzun galdera honi: ezkerreko zirkuluare...
cc-by-sa
zientziaeus_0013888
zientziaeus
General
articulos cientificos
Pelikulak errebelatzeko laborategirik ez dela behar ikusi genuen aurrekoan, baina kopiak eta handiagotzeak egiteko ezinbestekoa da. Laborategia muntatzeko lekuak instalazio elektrikoa eta argia (zuria bada hobe) izan behar ditu eta erabat ilun gelditzeko modukoa izan behar du. Garrantzitsua da alderdi hezea (bainuen up...
cc-by-sa
zientziaeus_0013889
zientziaeus
General
articulos cientificos
Eguzki-erlojuak aipatzen ditugunean, bi eredu desberdin aztertu ohi dira. Batetik, Eguzkiak egunean zehar Ekialdetik Mendebaldera egiten dituen mugimenduak aztertzen dituen eredua dugu eta bestetik, Eguzkiak egunean zehar dituen altuera desberdinetan oinarritzen dena. 1995/09/01 Peñalba, Esteban Zabala Caballero, Eduar...
cc-by-sa
zientziaeus_0013890
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken urteotan nabarmendu bada ere, talde ekologistek errausketaren kontra daramaten borroka ez da gaur goizekoa. Bobi Galdos Erreka Plataformako kidea dugu eta berarengana jo dugu errausketaren arazoari heltzeko asmoz. Erreka Plataforma lan eskerga egiten ari da etxeetako hondakinak deusezteko orduan errausketa bultza...
cc-by-sa
zientziaeus_0013891
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zotina, berrahoratzea eta gorakoa trastorno arruntak dira, umetan batik bat, eta sarritan larritasun dezente sortarazten dute, ez baita erraza izaten beren arrazoiak bilatzea, erremedioa jartzeko. Ikus ditzagun, bada, hiru egoera horiek banan-banan: ea nola interpretatu behar diren molestia horiek, zer egin behar duten...
cc-by-sa
zientziaeus_0013892
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azken urteotan jendeak Paleontologiarekiko interes handia erakutsi ohi du, osperik handiena lortu dutenak dinosauruak badira ere. Narrasti horiek duela 65 milioi bat urte suntsitu arren, literaturak, zineak, erakustaldiek eta komunikabideek berpiztu eta berriro ere gurera ekarri dituzte. Baina mundu honetan erraz jartz...
cc-by-sa
zientziaeus_0013893
zientziaeus
General
articulos cientificos
Fisikari alemaniar hau Dantzig-en (gaur egungo Poloniako Gdansk-en) jaio zen 1686. urteko maiatzaren 14an. Artean gaztea zelarik, Amsterdamera emigratu zuen negozio-ikasketak egitera, nahiz eta bizibidez tresna meteorologikoen fabrikatzaile izan. Ordurarte asmatutako termometroak ez ziren zehatzak. Likidoa zeramaten te...
cc-by-sa
zientziaeus_0013894
zientziaeus
General
articulos cientificos
Albert Einstein Institutuko zientzilariak berez medikuntzari dagokion arazoaz arduratu dira. EEBBetako osasun-erakundeek eskatuta, diabetikoek jasaten duten ikusmen galeraren jatorria aztertzeari ekin zioten iaz eta oraintxu eman dituzte ezagutzera ikerlanaren emaitzak. Bi faktore horien artean erlazio zuzena dagoela z...
cc-by-sa
zientziaeus_0013895
zientziaeus
General
articulos cientificos
EEBBetako zientzilari-talde batek egindako eskaria aintzakotzat hartu du aholkulari batzordeak eta mandrilen hezur-muinak lanabes gisa erabiltzeko baimena eman du. Horrek ikerketarako bide emankorra ezezik, HIESak jotako gaixoentzat itxaropenerako zirrikitua ere zabaldu egin du. HIESaren birusak sorrarazten duen inmuno...
cc-by-sa
zientziaeus_0013896
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hiru urteko mutiko kozkorra zen. Europan azken glaziazioan zehar (duela 80.000-35.000 urte bitartean) bizi izan zen neanderthal gizakia familiako kidea, hain zuzen. Duela urte asko aurkitu zituzten neanderthaleko hiru urteko mutikoaren hezurrak aztarnategi batean eta orain arte hezur-multzo soiltzat hartu izan da. Orai...
cc-by-sa
zientziaeus_0013897
zientziaeus
General
articulos cientificos
Erlearen liseri-aparatuan zeuden espora bakterianoak eta elikadura-egoera berezipean jarriz gero, Azken 40 milioi urteak "lotan" eman ditu ondoko irudian azaltzen den bakterioak. Kaliforniako Unibertsitatean ordea, berpiztea lortu berri dute. Anbar-aztarnategi batean atzemandako erleak hurrengo hilabeteetan uste baino ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013898
zientziaeus
General
articulos cientificos
Atomo batek une jakin batea duen energia kalkulatu ahal izateko, bide desberdinak jorratu dira orain arte. Bide horietarik berriena Austriako eta EEBBetako fisikari-talde baten ametsa zen pasa den hilean lanari ekin zioten arte. Objekturen bat neurtu ahal izateko, berau behatzea eta manipulatu ahal izatea oinarrizko ur...
cc-by-sa
zientziaeus_0013899
zientziaeus
General
articulos cientificos
15 segundotan amets ukigarri bihurtu da Einsteinek eta Bosek 1920ko hamarkadan postulatu zuten superatomoaren hipotesia. Einstein eta Bosek postulatu zuten lehen aldiz atomo erraldoiaren teoria. Horren arabera, atomoei zero absolutua gainditzen duen tenperatura aplikatuz gero, partikulen arteko lotura "de facto" desage...
cc-by-sa
zientziaeus_0013900
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kurilak Irletako bioaniztasunaren egoera aztertu nahiko lukete Washington-go Unibertsitateko biologoek. Errusiako gobernuak iragarri berri duenez, hurrengo urteotan Irlak jendez bete nahi dituzte eta horretarako bertara joan nahi duten errusiarrei pizgarri bereziak ematen hasi da. Biologoen iritziz, errusiarren eta jap...
cc-by-sa
zientziaeus_0013901
zientziaeus
General
articulos cientificos
Marfilaren salerosketa erabat debekatu zenetik bost urte iragan dira jadanik. Aitzitik, egoerak larria izaten segitzen duela baieztatzen dute azken datuek. Afrikako herrialdeek kanpo-laguntzak eskatzen dituzten bitartean, legez kanpoko merkatuetan gero eta errazagoa da marfila aurkitzea. Halaber, gero eta erosle gehiag...
cc-by-sa
zientziaeus_0013902
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kaliforniako La Jolla ikerketa-zentruko ikerlariek ozeanotako tenperatura etengabe igotzen ari dela diote. Itsasoan soinua ohi baino azkarrago hedatzen dela frogatuko balute, beroketaren teoria onartuta geratuko litzatekeela uste dute, horixe baita teoria horren frogapena. Itsasoan soinua ohi baino azkarrago hedatzen d...
cc-by-sa
zientziaeus_0013903
zientziaeus
General
articulos cientificos
Errepidetako seinaleztapen-sistema berria martxan da jadanik Alemaniako zenbait lekutan. Energia aurreztea da sistema berriaren funtsa: eguzkiaren energiaz baliatzea, hain zuzen. Alemaniako errepide guztietara aurki zabalduko badira ere, orain arte hiri handietan baino ez da ezarri sistema berria. Funtsean, zelula foto...
cc-by-sa
zientziaeus_0013904
zientziaeus
General
articulos cientificos
Japoniako sare elektrikoan jadanik erabilgarria da matxurak konpondu edo atzeman, linea berriak instalatu eta zaharrekin konektatu edo zaharrak ezezta ditzakeen robota. Ikerketa zentruen eta industriaren arteko lankidetzaren eredu berria bilakatuko da, zalantzarik gabe. Arriskurik gabe lan egitea eta istripuak saiheste...
cc-by-sa
zientziaeus_0013905
zientziaeus
General
articulos cientificos
Europako Espazio-Agentzian zalantza batzuk argitzen hasi dira. ERS-1 eta ERS-2 sateliteak batera erabiltzea dirua alferrik botatzea zela uste eta aldarrikatu zuten ikerlariek amore eman behar izan dute. Ondoko irudian Italiako kostaldearen xehetasunak ikus ditzakezu. Bi sateliteek igorritako informazioa aldiberean erab...
cc-by-sa
zientziaeus_0013906
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gaur egun naturan beha daitekeen bizidunen forma, kolore eta portaera bitxien eraniztasuna hautespen naturalari zor zaio neurri handi batean. Horren ondorioz hainbat animalia eremu bateko baliabideak monopolizatzen saiatzen da, lehiari aurre egiteko jokabide lurraldekoiak hartuz. XVII. mendetik hona hegaztiek lurraldea...
cc-by-sa
zientziaeus_0013907
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ale honetan Bizkaiko hondartzei iritsi zaie beren txanda. Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bizkaia da kosta-kilometro gehien duena. Kilometro horietan guztietan dituen elementu geomorfologikoen joritasunari esker. Azken bi artikuluetan Lapurdi eta Gipuzkoako hondartzen ezaugarriak eta egungo egoera ezagutzeko auk...
cc-by-sa
zientziaeus_0013908
zientziaeus
General
articulos cientificos
Orain arte ezagutu ditudan ornitologia eta hegaztiei zaletutako guztiek badute "txori arreena" dei geniezaiokeen nolabaiteko arazotxoa. Pertsona hauek, artikuluaren idazlea barne, harrapari edota kolore deigarriko hegazti gehienak distantzia luzeetara ezagutu ditzaketen arren, zailtasun askotxo dituzte paseriforme arre...
cc-by-sa
zientziaeus_0013909
zientziaeus
General
articulos cientificos
Jende askok ez badaki ere, helioa aurkitu zeneko 100. urtea bete da aurten. Askoren iritziz, horrek ez luke aparteko hausnarketarik merezi, baina helioa berezia egiten duten arrazoiak asko eta era askotakoak dira. Helioa unibertsoko hamar atomoetarik batean atzeman daitekeela jakin behar da, horrek oinarrizko elementu ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013910
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gure artean lehen bideo-jokoak azaldu zirenetik, erabat normaldu da beren erabilpena gazteen artean. Halaber, 1980tik aurrera, iharduera horrekin lotura izan dezaketen epilepsi atakeen kasuak eman dira ezagutzera. Bilakaera azkar horren gailurra 1992an gertatu zen. Orain arte joko-aretoren batekin edota etxeko telebist...
cc-by-sa
zientziaeus_0013911
zientziaeus
General
articulos cientificos
Espezie honen familia, labarretako krabelina aztertzerakoan ezagutzeko aukera izan genuen, eta oraingo honetan Penintsulan 107 espezie desberdin sailkatu dira, eta 138 hibrido, azken horietariko batzuk 3 espezieren artean sortutako hibridoak direlarik. Euskal Herrira mugatuz, 6 espezie eta 4 hibrido aipatzen dira, nahi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013912
zientziaeus
General
articulos cientificos
Paraje hauetan ezagutzen ez badugu ere, leishmaniosi izeneko gaitzak urtero 400.000 lagun kutsatzen ditu. Dagoeneko, 12 milioiko gaixo-kopurua dago ehunak karraskatzen dituen gaixotasun larri horrek jota. Bolibian lanean ari den biologo-talde batek leishmaniosi gaixotasun ikaragarri horren bidea oztopatuko duen sendabi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013913
zientziaeus
General
articulos cientificos
Brasilen kafeondoen azken uztak ezustean harrapatu ditu osasun-erakundeak. Aurten ere kafe bikaina lortu da bertan, baina arnasketa-aparatuari eraso egiten dion gaixotasun berria azaldu da. Aurten ere kafe bikaina lortu da Brasilen, baina arnasketa-aparatuari eraso egiten dion gaixotasuna berriz ere azaldu da bertan. H...
cc-by-sa
zientziaeus_0013914
zientziaeus
General
articulos cientificos
Amazoniako nekazarien etsai amorratua da inurri hori, uztak txikitu egiten baitizkie. Aseezina dirudi inurriak eta basoetako landareak ditu gustukoenak. Atta sexdens izeneko inurria uste baino lagungarriagoa gerta daiteke basoen ustiapenaren ondorioz baliabiderik gabe geratu diren lursailak berreskuratzeko. Atta sexden...
cc-by-sa
zientziaeus_0013915
zientziaeus
General
articulos cientificos
Baso tropikalak babestea jarrera ekologikoa baino zerbait gehiago da. Ez da guk diogulako bakarrik, Yaleko Unibertsitateko ikerlariek berretsi dutenez, farmakologiaren garapena oztopatu egingo baitu oihan tropikalen ustiapenak epe labur batera. Yaletik bideratu den ikerketa-programaren zioa oihan tropikaleko landareak ...
cc-by-sa
zientziaeus_0013916
zientziaeus
General
articulos cientificos
Britainia Haundian dauden zaldi basati bakarrak dira, Billy eta Sicaron izenekoak. Britainia Haundian dauden zaldi basati bakarrak dira ondoan ikus ditzakezunak, Billy eta Sicaron izenekoak. Halaber, ez da hori ikerketa-proiektuaren asmo bakarra, biologoek zaldi basatien harremanak eta ugalketarako behar dituzten baldi...
cc-by-sa
zientziaeus_0013917
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gizarte garatuetan, lehen munduko gizarteetan, teknikak eta industriak garrantzi handia dute. Eta hauek, askotan, luxuzko ondasunak ekoizteko erabiltzen dira. Publizitatearen helburua, hain zuzen ere, luxuzkoak liratekeen ondasunak beharrezko bihurtzea da. Zer da publizitatea? Komunikazio-tekniken multzoa da. Eta honen...
cc-by-sa
zientziaeus_0013918
zientziaeus
General
articulos cientificos
Brahe, Tycho (1546-1601). Biografia Brahe, Tycho - Zientzia.eus Brahe, Tycho Astronomo danimarkar hau Knudstrup-en (oraingo Suediako hegoaldeko eta lehen Danimarkako zati zen Scania-n) jaio zen 1546ko abenduaren 14an. Anaia bikia zuen, baina jaioberritan hil egin zen. 1559 eta 1562. urte bitartean, seme-alabarik gabeko...
cc-by-sa
zientziaeus_0013919
zientziaeus
General
articulos cientificos
Becquerel, Antoine Henri (1852-1908). Biografia Becquerel, Antoine Henri - Zientzia.eus Becquerel, Antoine Henri Fisikari frantses hau, Parisen jaio zen 1852.eko abenduaren 15ean. Familian ere fisikariak baziren. Antoine Cesar aitonak, Napoleonen aginduetara borrokan egin eta Waterloo-ko porrotaren ondoren, piezoelektr...
cc-by-sa
zientziaeus_0013920
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bohr, Niels (1885-1962). Biografia Bohr, Niels - Zientzia.eus Biografiak Danimarkar fisikari ospetsu hau Kopenhagen jaio zen 1885.eko urriaren 7an. Bere aita fisiologi irakasle zen. Nielsek ikasketak Kopenhageko Unibertsitatean egin zituen, 1911. urtean bere doktorego-tesia burutu zuelarik. Gero Carlsberg fundazioko be...
cc-by-sa