id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zientziaeus_0016021 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Virunga mendian 1986.ean egin zen erroldan 280 gorila kontatu ziren. Baina, arrisku bizian dagoen ugaztun-espezie honek 1988.eko eurialdian arnasbideetako eritasun baten erasoa jasan zuen.
Virunga mendian 1986.ean egin zen erroldan 280 gorila kontatu ziren (1981.ean 239 kontatu ziren). Joerak positiboa zirudien. Baina,... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016022 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Tentsio handia pairatzen ari zen altzairuzko disko batean sortutako haustura izan omen da teleskopioa erori izatearen kausa.
Aldizkariaren aurreko alean EEBBtako Green Bank herrian zegoen irratiteleskopioa bapatean bertan behera erori zela aipatu genizuen. Orduan ez zen hondamenaren kausa ezagutzen; orain bai ordea. | cc-by-sa |
zientziaeus_0016023 | zientziaeus | General | articulos cientificos | SPRIko telekomunikazio-sailak, SPRITEL izenekoak, zenbait herritan hain ohizkoak diren zerbitzu telematikoak hedatu nahi ditu.
SPRIko (Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua) telekomunikazio-sailak, SPRITEL izenekoak, zenbait herritan hain ohizkoak diren zerbitzu telematikoak hedatu nahi ditu. Asmo hauen berr... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016024 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Orain dela mende bat, makina isil honek energia elektrikoaren banaketarako aukera eman zuen. Gaur eguneko bizitzaren iharduera asko beraren menpekoak diren arren, teknologiaren heroi anonimoetarikoa izateari darraio.
Elektronika-praktiketan erabilitako elikadura-transformadorea. 220-127/12 volt. Dimentsioak: luzera: 45... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016025 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Nahiz eta mundu guztiak gaur egungo tomateak zaporerik ez duela jakin, inork ez daki noiz galdu zuen. Zientzilariek fruta zaporetsuagoa lortzeko hainbat bide aurkituak dituzte.
gorria, biribila, tinkoa, usainduna, uniformeki heldua, jasota luzaroan gorde daitekeena eta gaixotasun askori aurre hartzeko modukoa. Gaur egu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016026 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Leonardo, Vinci izeneko herrian jaio zen 1452an. Leonardo da Vinci lehen esan duzun bezala munduak eman duen gizonik handienetakoa dela argi eta garbi gelditu delakoan nago.
Leonardo, mundu honetan bizi izan den gizonik handienetako bat dugu eta kemen handiko abokatu baten (Piero da Vinci-ren) eta Katalina izeneko base... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016027 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azken urteotan badirudi bonsai izeneko zuhaixkak burutzeko teknika gure artean indartsu finkatu dela.
Askoren ustez bonsaia Japoniatik ekarritako zuhaitz-mota berezi bat besterik ez da. Oker galanta. Edozein zuhaitz bihur daiteke bonsai, eta ez zuhaitzak bakarrik; baita landare-mota jakin batzuk ere: arrosak, azalak, e... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016028 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bere edertasunagatik, glaziareek duten interesagatik eta desagertzear dagoen bertako faunagatik, UNESCOk 1981. urtean Munduko Ondarearen Monumentu izendatu zuen.
1989/06/01 Aizpuru, Maria Luisa - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Patagonia argentinarraren muinean, Santa Cruz probintzian, munduko erreserba n... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016029 | zientziaeus | General | articulos cientificos | beste produktu batzuetatik abiatuz erreakzio-sekuentzia baten ondorioz zenbait produktu lortzea.
Erreakzio-sekuentzia hau lortzeko zenbait lege kontuan izan behar dugu. Lege hauek, momentu edo egoera konkretu batean erreakzio bat aplikagarria den ala ez esaten digute.
Baina beste zenbait gauza ere ezagutu behar dugu si... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016030 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Begi-bistakoa da osasunak duen garrantzia. Eskolako aro honetan esperientzia eta ezagutza asko finkatzen dira umearengan, eta osasunaren aldeko ohitura, jarrera eta erizpide baliagarriak sorterazten ditu umearen baitan.
Ondorengo puntu hauetan oinarrituko genuke eskolak osasun-heziketan duen garrantzia:
Oso garai aprop... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016031 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Fruitarbolen mentaketa edo txertaketa. Elorri zuria mentu-oin bezala, mentaketa, zergatik?
Oso ezagunak dira fruitarboletan txertaketak; guztiz arruntak bait dira gure baserrietan. Txertaketa horiek orokorrean espezie bereko (nahiz eta mota desberdinetakoak izan, denok ikusi ditugu noizbait mota desberdinetako aleak em... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016032 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gizakiaren energia premiak asetzeko fusio nuklearra etorkizuneko energi iturria izan daiteke. Bestalde, "fusio hotza" hitzetik hortzera dabil egun hauetan.
Gizakiok aspalditik jasaten ari garen energi premia dela eta, zientzilariren batek energi iturri agortezinik lortuko balu, bere izena (Gizateriak dirauen bitartean)... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016033 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Laster hasiko da atunaren kanpaina. Horrekin batera, egunkariek istiluen berri maiz emango digute; sare pelagikoak erabiltzearen arazoa pil-pilean bait dago arrantzaleen artean.
Bizkaiko Golkoan atuna harrapatzeko erabili izan den arrantza-metodoa xexian deiturikoa izan da. 1940-1950 hamarkadan beita biziaren bidezko a... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016034 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Jende asko konturatu ez arren, gauero izugarrizko ikuskizuna mirets dezakegu zeruan.
Gau batean zerura begira gelditzen bagara, beste gauza batzuen artean izarrak, beraiek osatutako konstelazioak, planetak, sateliteak, eta izar uxoak ikus ditzakegu. Hauei begiratuta eta zenbait parametro ulertuz, gure unibertsoaren iza... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016035 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Eusko Jaurlaritzak Gernikako itsasadarra bereziki zaintzeko lege-proiektua martxan da.
Eusko Jaurlaritzak Gernikako itsasadarra bereziki zaintzeko proiektua zuela prentsan irakurri genuen. Gaia guztiz interesgarria zenez, informazio gehiagoren bila jo genuen Eusko Jaurlaritzako Juan Jose Otamendi Ingurugirorako Sailbur... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016036 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Antzandobi arrunta ehizean ari denean, beti pasalekuetan kokatzen da, bere biktimen zain. Harrapakingaiak ikusten dituenean, uhin-hegalaldiz haien gainera eroriko da.
Antzandobi arrunta ehizean ari denean, beti pasalekuetan (altu eta garbietan) kokatzen da, bere biktimen zain. Harrapakingaiak ikusten dituenean, uhin-he... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016037 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Astronomo britaniar hau 1815. urtean Guernsey-n jaio zen urtarrilaren 15ean eta Londresen hil 1889.eko apirilaren 19an.
1989/05/01 Azkune Mendia, Iñaki - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Astronomo britainiar hau 1815. urtean Guernsey-n (Channel Islands-en, Frantziako Cherbourg ondoko irletan) jaio zen urta... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016038 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Dortoka batzuek urrutirago eraman dute hotzarekiko moldapena; izoztu egiten da.
Dortoka batzuek urrutirago eraman dute hotzarekiko moldapena; izoztu egiten da. Dortokak hotzaren zale - Zientzia.eus Dortokak hotzaren zale
Animaliek negu gorriari aurre egiteko neguloa edo hibernazioa egiten dutela gauza jakina da. Dortok... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016039 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azken aldian garatu den ordenadore bidezko simulazioak, Ilargia objektu batek Lurra jo ondoren sortu zela erakutsi du.
Ilargiaren jatorria ezagutzea astronomoen eztabaida etengabe horietako bat da. Azken aldian garatu den ordenadore bidezko simulazioak, Ilargia objektu batek Lurra jo ondoren sortu zela erakutsi du. Obj... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016040 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Bentzenoaren egitura posiblea amets batean bururatu omen zitzaion Kekule kimikari handiari.
Teknikaren aurrerabideei esker zuzen-zuzenean ikus dezakegu. Argazkian, Kaliforniako San Josen dagoen IBM Research Center delakoan tunel efektuzko mikroskopio elektronikoz lortutako bentzeno-irudia dago. | cc-by-sa |
zientziaeus_0016041 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Xake txinarraz ezaguna izan arren, oso bibliografia gutxi daukagu.
Xake txinarraz ezaguna izan arren, oso bibliografia gutxi daukagu. Xake txinarra - Zientzia.eus Xake txinarra
Indiatik etorri omen zen Txinara K. o. I. mendearen bigarren erdian. Garai hartako taula, piezak, eta mugimenduak desberdinak ziren.
Xake txina... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016042 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1981. urtean ikerle sanitarioek legenarra tratatzeko botika-konbinazioa asmatu zutenetik, gaixotasun hau desagertzea posibletzat jo dezakegu. Baina helmuga urruti dago oraindik.
Emakume honi polikimioterapia bidez segituan joan zitzaizkion legenarraren orban zuriak eta haurdun geratu zenean ez zion tratamendua hartzear... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016043 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Eguzkiaren egitura eta honen araberako geruzen berezitasun nagusiak aipatu eta gero, bertan sortzen den aktibitatearen berri emateko gertu gaude.
Aurreko alean Eguzkiaren egitura eta honen araberako geruzen berezitasun nagusiak aipatu eta gero, bertan sortzen den aktibitatearen berri emateko gertu gaude, heliofisikak f... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016044 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Munduko dorrerik handiena zenak, hil honetantxe bete ditu ehun urte. Burdinaz eraikitako orratz hura, 300 metro igo zuen zerura bi urteren buruan, Alexandre-Gustave Eiffel-ek.
Bere garaian munduko dorrerik handiena zenak, hil honetantxe bete ditu ehun urte. Burdinaz eraikitako orratz hura, 300 metro igo zen zerura bi u... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016045 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zentral nuklearren segurtasuna asko eztabaidatu den gaia da. Sobiet Batasunean eta Estatu Batuetan, zentral nuklear baten segurtasunak eskutatik ihes egitea zer den oso ondo ezagutu dute.
1989/05/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra Iturria: Elhuyar aldizkaria
Superphenix, potentzia handiko (1200 MWeko) eredu esperimentala da... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016046 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea sortzen duen birusa bestelako infekzioak ez bezala, ez da harreman sozialetan transmititzen.
Musu bat emateak, edota edalontzia edo zigarroa beste pertsona batekin konpartitzeak ere ez du HIES transmititzen, azken horiek erabat higienearen kontrakoek diren arren.
Igerileku publikoa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016047 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ekainean zehar eguna zortzi minutu besterik ez da luzatzen. Gereziak, gingak eta abrikot edo arbeletxekoak biltzeko garaia. Lehen sagarrak ere heldu daitezke.
hazia. Landatu: Landarea, Aldaska, Erreboila, Begia, Zainak, etab.
Duela ale batzuk hasitako atal honetako BARATZA sailean ohizkoak ez diren barazki batzuk aipat... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016048 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Memori jokoei ekin genienean memoria lantzeko joko ugari zegoela aipatu genuen eta horietako beste bati heltzea izan da gure oraingo asmoa.
Urtarrileko alean, hau da, Elhuyar 19 alean, memori jokoei ekin genienean memoria lantzeko joko ugari zegoela aipatu genuen eta horietako beste bati heltzea izan da gure oraingo as... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016049 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Altitude handietara moldatutako jendeak ariketa fisikoa egiten duenean, muskuluetan laktato-kantitate txikia metatzen duela ikusi zen.
Elhuyar. Zientzia eta Teknika aldizkariko 20. alean altitudeak sortzen dituen osasun-arazoez mintzatu ginen. Altitudearekiko moldapenarekin erlazionatutako "laktatoaren paradoxa" izenek... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016050 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1988. urtean arrautza-laginketen kanpainak egin dira eta estudio hauen ondorioz bi errute-leku garrantzitsu aurkitu dira. Bata 45oko latitudean dagoen ezpondan kokatu da eta bestea euskal itsasertzean.
1988. urtean guztira 8.266 tona harrapatu ziren eta hauetatik 6.950 tona antxoaren arrantzaldian.
Lortutako tamainarik... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016051 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 1990.eko urtarrilaren batetik aurrera, uraren irakite-tenperatura 1 atm-tan ez da zehatz-mehatz 100oC-koa izango.
1954.etik hona Kelvina definitzeko uraren puntu hirukoitzari (hau da, ur likido, gaseoso eta solidoa orekan daudeneko puntu bakarrari) 273,16 K balioa eman zaio. Celsius tenperaturak definitzeko Kelvin bali... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016052 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Fusio hotzaren arazoa aurtengo zientzi literaturako izar nagusia izango da.
Fusio hotzaren arazoa aurtengo zientzi literaturako izar nagusia izango da. Fusio hotza dela eta - Zientzia.eus Fusio hotza dela eta
Fusio hotzaren arazoa aurtengo zientzi literaturako izar nagusi izango dela ez dago ukatzerik. Arazo honen ingu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016053 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Frantziako abiadura handiko trenak, TGV famatuak, abiadura-marka berria jarri zuen joandako urtarrilean.
Paris eta Lyonen arteko linean eginiko saiotan TGV atlantikoak 410 km/h-ko abiadura lortu du. Hau ez da, noski, bere ohizko abiadura izango. Zerbitzuan hasten denean ez du 300 km/h-ko abiadura gaindituko. | cc-by-sa |
zientziaeus_0016054 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Joan den urtea, tenperatur erregistroak hasi zirenez gero urterik beroena izan da.
Kian Januen-ek esan duenez, mendi eta larretako Mantxuriako Tigrea desagertu da.
Txinako Animali Babeserako Elkarteko buru den Kian Januen-ek esan duenez, mendi eta larretako Mantxuriako Tigrea desagertua da jadanik. 1987.ean eginiko air... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016055 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Joan den azaroaren 15ean munduan zegoen irratiteleskopio indartsuenetako bat bertan behera erori zen.
Berri hau ez da hain berria, baina orrialde hauetara ekartzeak merezi duela uste dugu. Joan den azaroaren 15ean munduan zegoen irratiteleskopio indartsuenetako bat bertan behera erori zen.
Irratiteleskopioa EEBBetako V... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016056 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Trantsizio-aroan, pentsakera-korronte batzuk agertu ziren eta korronte desberdin guzti horiek batera etortzerakoan "Errenazimentu" izeneko ur handiko ibaia sorterazi zuten.
XIII. mendearen bukaeran mendebaldeko Europaren garapen intelektualean egonaldi bat ikusten da. Trantsizio-aro honetan, pentsakera-korronte batzuk ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016057 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hona hemen irakaskuntzari loturiko beste programa bat. Oraingoan matematikazko zenbait ariketa landuko ditugu. Kasu honetan, matematikazko zenbait ariketa nola landu dugun azaldu nahi izan dugu.
Hona hemen irakaskuntzari loturiko beste programa bat. 20. alean batuketari eta 21.ean azalpen-pantailei ekin genien. Oraingo... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016058 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Urtetan mendebaldeko herri aurreratuak beren etxeetan debekatutako produktu kimiko arriskutsu toxikoak hirugarren munduan saltzen aritu dira. Arazo honek ekologisten azken kezka handia sortu du.
Ezaguna da urtetan mendebaldeko herri aurreratuak beren etxeetan debekatutako produktu kimiko arriskutsu toxikoak hirugarren ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016059 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Asiako baso tropikalen desagerketaren kontra lanean ari direnak, bi berri kontrajarri izan dituzte joan den urtarrilean zehar.
Alde batetik, Thailandiako gobernuak basoaren ustirapen komertziala debekatu egin du. Bestetik, Malaysiako gobernuak basoa botatzearen kontra ari ziren 100 lagun giltzaperatu ditu Borneo irlako... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016060 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Erresonantzia Magnetiko Nuklearra konposatu kimikoen egitura ezagutzeko erabiltzen den tekniketako bat da.
Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN) konposatu kimikoen egitura ezagutzeko erabiltzen den tekniketako bat (oparoena akaso) da.
Egun, EMN medikuntz arloan duen erabilpenagatik da jendartean ezaguna, baina bere j... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016061 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Erabili eta gastatutako pneumatikoei irtenbidea ematea arazo handia da. Estatu Batuetako Pennsylvania-n bi metodo proposatu berri dira pneumatiko zaharren arazoari aurre egiteko.
Erabili eta gastatutako pneumatikoei irtenbidea ematea arazo handia da. Are handiagoa, Iparrameriketan bakarrik urtero 240 milioi pneumatiko ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016062 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Iparrameriketako Cornell Unibertsitateko entomologoen arabera, erle eraile izenekoa ez da uste bezain erasokor eta kaltegarria.
Erle hau duela zenbait urte sartu zen Brasilera. Europako Apis mellifera erlearen espezie bereko arraza bat da Afrikakoa. Brasilen sartua izan ondoren iparralderantz zabaltzen hasi da, urtero ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016063 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zuhaitzetako suge marroia, Sugeen izurria - Zientzia.eus Sugeen izurria
Zuhaitzetako suge marroia, boiga irregularis , arazo larriak sortzen ari da Ozeano Bareko Guam irlan.
Irlako kilometro karratu bakoitzeko 4.600 suge daude eta hondamen askoren erantzule dira. Besteak beste, Guameko 12 txori-espezie natiboetako 11 d... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016064 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Siberiako tundrako zoikatzezko lautada zingiratsuen menpe egon liteke munduko klimaren etorkizuna. Kanada eta Siberiako tundrak munduko beste edozein zona baino gehiago berotuko dira hurrengo hamarkadetan.
Eredu klimatikoek aditzera ematen dutenez, Kanada eta Siberiako tundrak munduko beste edozein zona baino gehiago b... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016065 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ohizkoak dira azken urteotan salmonelosiak gure artean; uda partean bero dagoenean batez ere. Normalean, salmonellak kutsatutako arrautzez eginiko jakietan du jatorria gaitz honek.
Britainia Haundian salmonelosi-izurritea izan zen joan den udazkenean eta harez gero oso kezkaturik agertu dira osasun-arduradun britainiar... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016066 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Zentral nuklear komertzialak desmuntatzeko lehenengo saioa oso puntu garrantzitsura iritsi da, Shippingport-eko Zentral Nuklearraren erreaktorearen ontzia bere tokitik erauzi denean.
Hori zentral nuklearra desmuntatzeko 5 urtean burutuko den plangintzaren urrats bat besterik ez da izan. Zentralaren desmuntaia oso-osoa ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016067 | zientziaeus | General | articulos cientificos | 21. mendean, landareak lehenbizi laborategian hasiko direla dirudi eta elikagaiak irradiazioz kontserbatuko direla ere bai.
Egungo janarien prozesaketak, armadek eta bidaiariek behar dituzten janari-kantitate handi, eramangarri eta osasungarritsuetan du oinarria. Prozesaketak gero, bizimodu modernoak behar duen janari-... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016068 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gure arbaso zaharrena zein den aurkitzeko garaian -gizaki eta tximinoen jatorria zein den erabakitzerakoan alegia- imajinazioak ez du mugarik. Zelula barruko genomaren mundu ezezagunean bakarrik aurki genezake arbaso horren frogarik.
Bai zoora doazen bisitarientzat eta bai anatomista adituentzat, begibistakoa dirudi tx... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016069 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Azken aldian intsektizida biologikoak hasi dira erabiltzen. Beren artean aipagarrienak feromonak eta intsektizida mikrobiologikoak ditugu. Substantzia hauen abantailarik handiena beste bizidunengan eragin toxikorik ez izatea da.
Batzuetan milioika tximeleta biltzen dira, sorotan kalte handiak eginez.
Intsektuek sorturi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016070 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hona hemen test gisa erabil litekeen nahaste-borrastea. Denetik agertzen da: poxpoluak, txanponak, bolak, eta abar. Has gaitezen beraz, test hau nolakoa den adieraziz.
1. Esfera bateko hiru puntu aukeratzen dira zoriz. Zenbatekoa da hiru puntuak hemisferio berean egoteko probabilitatea? (Hemisferioa mugatzen duen zirku... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016071 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Pasatu den azken hilabete honetan Eguzkia, bere aktibitatea medio, albiste izan dugu komunikabideetan. Adibidez, satelite bidezko transmisioetan sorterazi dituen anomaliak aipatu dira.
Pasatu den azken hilabete honetan (martxoan) Eguzkia, bere aktibitatea medio, albiste izan dugu komunikabideetan. Adibidez, satelite bi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016072 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Badirudi Euskal Herrian artelatza egotea ezinezkoa dela, baina hori ez da egia. Oraindik ere kostaldean zuhaizti polit batzuk badaude; azkeneko arrastoak dudarik gabe. Kontserbatu eta hobetu egin beharko genituzke.
Lehenago aipaturiko kostaldeko zonek, itsasaldeko klimaren eraginez zenbaitetan mikroklima bereziak izate... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016073 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Ezaguna da Jules Verne-k bere nobela batean Ilargira iristeko deskribatzen duen sistema. Kanoi handi batek jaurtikitako obus baten barruan iritsi ziren bere nobelan kosmonautak gure planetara.
Hala eta guztiz ere, Iparrameriketan lau ikerlarik proiektu bitxia aurkeztu berri dute; Von Braun-en jaurtigailuaren antza bain... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016074 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Joan den hilaren bukaeran, sobietarrek Martitz esploratzera bidalitako Fobos zunda espazialarekin kontaktua galdu zuten planeta gorria orbitatzen ari zenean.
Tamalgarria izan da galera, Fobosek bere lanik garrantzitsuena artean betetzeke zuelako. Dena den, bidalitako datuak oso interesgarriak izan dira. Ez da oraindik ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016075 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Sobietarren abioi hexarreaktore erraldoiak, Erraldoiaren hegaldia - Zientzia.eus Erraldoiaren hegaldia
Sobietarren abioi hexarreaktore erraldoiak, Antonov -225ek, berelehenengo hegaldia egin zuen. | cc-by-sa |
zientziaeus_0016076 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aurten 200 urte beteko dira Frantziako Iraultza hasi zenetik. Nola bizi izan zituzten beren garaiko gorabehera zalapartatsuak aldi hartako zientzilariek, bereziki zientzilari frantsesek? Hauxe da, hain zuzen ere, aztertu nahi nukeen gaia.
Aurten 200 urte beteko dira Frantziako Iraultza hasi zenetik. Gertakizun hark iza... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016077 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hozkia, oilo-ipurdia, horzkidura. Izenak ez dio axolarik. Jende gehientsuenak sentsazio ez-atsegina jasaten du zenbait hots edo irudiren aurrean. Zergatik gertatzen da? Zientzilariek ez dakite oraindik, eta hipotesi desberdinak erabiltzen dira fenomeno hori argitu nahian.
1989/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko k... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016078 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Galdera. Unibertsoa finitua ala infinitua? Erlatibitate Orokorraren Teoria unibertsoaren osotasunari aplikatzerakoan lortzen diren emaitzak ulertzeko, ezinbestekoa da mekanika klasikoaren alorreko egoeretara jotzea.
ELHUYAR. ZIENTZIA ETA TEKNIKA aldizkariaren 19. alean, Jesus Arregik idatzitako "Irakurlearen Txokoa" sa... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016079 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Britainia haundia haize-energiaren garapen komertzialean inbertitzeko prest dago. Aldakorra eta fidagarritasunik gabea izanik, haize-energiak sare nazionalean gogor sartzeko ez dirudi egokia.
Britainia Haundia haize-energiaren garapen komertzialean inbertitzeko prest dago. Aldakorra eta fidagarritasunik gabea izanik, h... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016080 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Duela hilabete batzuk Amerika eta Europa lotzen dituen lehenengo kable optikoa funtzionatzen hasi zen.
Lineak 6.680 km-ko luzera du. New Yersey-ko Tuckerton-en hasi zen kablearen ezarpena. ATT (American Telephone and Telegraph) konpainia amerikarra izan da kable-zatirik handiena ezarri duena, hau da, 5.855 km. Lan hone... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016081 | zientziaeus | General | articulos cientificos | IKUSI enpresa askok ezagutuko dute seguruenik, edota elektronikan lan egiten duen enpresa honen antena parabolikoak ikusi dituzte inoiz. Duela hilabete-pare bat arte, horixe zen nik enpresa horretaz nekien guztia.
Urtarrilaren bukaerako egun batean, Pedro Migel Etxenike fisikari ezagunak IKUSI enpresako langileei hitza... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016082 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Nahiz eta landareen mundu zabalean loreak urte guztian aurkitu ahal izan, loreen hilabete bezala maiatza ezagutu ohi da. Hala ere ba al dakigu loreak landarean zein zeregin duen?
Lorea landarearen ugalorganoa da; hau da, espeziearen jarraipena eta ugalketa segurtatuko duen hazia (fruitua), loretik ekoiztuko da.
Loraldi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016083 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Euskal Herriko hainbat eskialariren ilusioa Alpe Mendietan eskiatzea izaten da. Baina askok ez daki pista horiek eraikitzeko mendietan nolako sarraskiak egin behar diren.
1987ko uztailaren 20an zenbait lurjausi egon zen Italiako Tartano, Sondrio eta Bergamo herrien inguruko mendietan. Hogei pertsona hil ziren eta etxea... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016084 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Kimikari frantses hau, Angers-en jaio zen 1786.eko abuztuaren 31n. Parisen hil zen 1889. urteko apirilaren 9an. Chevreul kimikari frantsesaren ehungarren urteurrena izan da.
Kimikari frantses hau, Angers-en (Nantes inguruan) jaio zen 1786.eko abuztuaren 31n. Gaztea zela 1803. urtean Parisera joan eta han Vauquelin mais... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016085 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Fusiozko energia nuklearra etorkizuneko energi iturri agortezina izango da askoren ustetan. Dena den, urrun ikusten da energi mota honen erabilpen komertziala.
Izan ere, nukleo atomikoen fusioa erdietsiko duen prozesuari hasiera emateko tenperatura izugarriak behar direla uste izan da beti. Orain arte Lurrean lortu den... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016086 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Donostiako Kimika-Zientzien Fakultatean ikerketa polimero edo plastikoen arloan egiten da batipat eta bertako elektrokimikako taldeak zertan diharduen ezagutu asmoz, bere zuzendari den Toribio Fernandezengana jo dugu.
Donostiako Kimika-Zientzien Fakultatea oso gaztea da. Duela hamalau urte hasi zen Altzako hilerriaren ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016087 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Imajina dezagun ordenadoreak etxeko aparatu guztiak urrunera kontrolatzen dituela; telefono-dei batez lapikoa sutan jarri eta berogailua pizten ditugula. Guzti honek zientzi fikzioa badirudi ere, zientzia aplikatu hasiberri batek eskainiko dituen aukerak dira. Zientzi berri hori
Bainera ur beroa betetzen ari da bulegot... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016088 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Euskal Herriko arrantzaren egoera larria bada ere, "Euskal Herria" izeneko arrantzuntzi batek haize berriak ekarri nahi dizkio arrantzaren alorrari. Arrantzuntzi honetan zura material berri batez ordezkatu da etorkizun itxaropentsua iragarri nahian.
Ez dugu uste izenburu honek inor harrituko duenik. Euskal Herriko arra... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016089 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Santo Tomasek eta bere kideek, makina bat lan egin ondoren filosofiaren eta erlijioaren arteko ezkontza burutu zuten. Ezkontza honek, zirudienez, betirako iraun beharko zuen, baina aldi berean, hots XIII. mendean bertan, bere arerioak agertu zitzaizkion.
Beste batean ikusi genuenez, Eskolastikaren gailurra XIII. mendea... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016090 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Elgorria desagerterazterik ba al dugu? Desagerterazi egin behar al dugu? Lortuko al dugu? Lehen galderaren erantzuna arrazoi zientifikoetan oinarritua dago: elgorria desagerteraztea posible da.
1989/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria
lgorria desagerterazterik ba al dugu? Desagert... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016091 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Industri iraultza hasi zenetik, metalak erabili izan dira aplikazio guztietan. Gaur egun, ulertezina iruditzen zaigu gure konfort-maila aluminioa aipatu gabe mantentzea: garraiotan, leihotan, sukaldaritza-tresnetan, elikaduran eta abarretan.
I ndustri iraultza hasi zenetik, metalak (altzairuak bereziki) erabili izan di... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016092 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Fisikari aleman hau, Prussian jaio zen Königsberg hirian 1824.eko martxoaren 12an. Kirchhoff fisikaria, Berlin-en hil zen 1887.eko urriaren 17an.
Fisikari aleman hau, Prussian jaio zen Königsberg hirian (orain Sobiet Batasuneko parte da eta Kaliningrad izenez ezagutzen da hiria), 1824.eko martxoaren 12an.
Kirchhoffek K... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016093 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Mikrouhin-labeek giza gorputzarentzat kalterik bai. Irakurlearen txokoa. Martxoa - Zientzia.eus Irakurlearen txokoa. Martxoa
Egunkari batean mikrouhin-labeei buruzko artikulua irakurri nuen. Bertan, haurdunek ez erabiltzea gomendatzen zuten, baina ez zuten azaltzen zergatik. Galdera hau da: Mikrouhin-labeek giza gorput... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016094 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Apple Computer-ek Macintosh SE ordenadorearen konfigurazio berri bat aurkeztu du.
Honez gain badute beste ordenadore berri bat ere, Macintosh IIx-a, 68882 koprozesadore matematikoa duena eta Motorolaren 68030 prozesadorean oinarritutako lehen ordenadorea.
Macintosh IIx-ak abantaila interesgarri bat eskaintzen du: MS-DO... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016095 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hemen aurkezten dugun programaren helburua, tresneria honen bidez azalpenak nola egin daitezkeen erakustea da.
Aurreko alean, 20. alean hain zuzen ere, guk programatzerakoan ditugun asmoetako bat azaldu genuen; irakaskuntzarako eta heldu-haurren arteko harremanak ordenadorearen bidez areagotu daitezkeela azaltzeko asmo... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016096 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Digital Equipment Corporation-ek kaleratua du jadanik VAX Grammar Cheker, ordenadore bidez lagunduriko zuzenketarako kaleratu den lehenengo softwarea.
Diotenez, dokumentu bat edo testu bat zuzentzerakoan, esaldien egitura sintaktikoa analizatu eta esaldia osatzen duten hitzen funtzio eta erlazio gramatikalak identifika... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016097 | zientziaeus | General | articulos cientificos | dBase IV PCen inguruan erabilien izan diren datu-baseen jarraipen edo ondorengo bezala datorkigu eta OS/2 eta MS-DOS sistema eragileen pean funtzionatu ahal izateko diseinatua izan da.
dBASE IV; dBASE II, dBASE III eta dBASE III PLUS, PCen inguruan erabilien izan diren datu-baseen jarraipen edo ondorengo bezala datorki... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016098 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Informatika-munduan dabilen edonork ezagutuko du datu-baseren bat eta baita testu-editoreren bat ere, noski. dBase III plus eta Byline elkarlanean hasi dira.
bi aplikazio hauek aparte erabili izatea, eta bakoitza helburu konkretu batekin erabili ere. Testuak era txukunean, hau da, letra-mota desberdinak, marjinak, tabu... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016099 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Archimaid, eraikuntz munduko profesionalek diseinatutako programa da eta dokumentu grafikoak sortzeko oso erreminta erabilgarria.
Programa hau erabat automatizatua dago eta soluzio lehenetsiak eskaintzen ditu, beti ere erabiltzaileak erabakietan parte hartzeko aukera izango duelarik.
Neurketak, dokumentu grafikoak sort... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016100 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Loditasunaren kontrako tratamenduan baraualdi luzeek emaitza onak eman dituzte, baina bapateko heriotzaren arriskuagatik dieta gogor hau egun gutxitan aplikatu behar da.
Baraualdi luzearen kaussz gerta daitekeen bapateko heriotza ez da pisu-galeraren ondorio zuzena; proteina tisulareen desagerketarena baizik. Dieta ego... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016101 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Aleksei Tupolev-ek zuzentzen dituen sobietar injineruek uste dutenez, hidrogenoa hegazkinen etorkizuneko erregaia izan daiteke.
Sobietar Batasuneko injineruak, erregai moduan hidrogeno likidoa erabiltzen duen hegazkina probatzen ari dira. Hegazkina TU-155 da, zeina 20 urtean Sobietar Batasuneko bidaiari-hegazkin ofizia... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016102 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Konrad Lorenz Viennan jaio zen 1903.eko azaroaren 7an, etologia modernoaren sortzailea da. Etologia, animalien eta gizakien jokamoldea konparaziozko metodo zoologikoen bidez aztertzen duen biologiaren adarra da.
Otsailaren azken egunean Konrad Lorenz zoologo austriarrak azken arnasa eman zuen. Konrad Lorenz Viennan jai... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016103 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Udaberri honetan Pariseko metroko tren berrien probaldia hasiko da. Tren berriak bagoi artikulatu luze bakarra du, lotutako batzuk izan ordez.
Hiri handien barneko garraiabideen diseinatzaileek bi arazo dituzte metroaren edukiera hazteko unean: tunelaren zabalera eta trenen luzera. Tunelak zabaltzea oso garestia da ald... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016104 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Britainia Haundiko Injinerutza Nazionaleko Laborategiak munduko olatu-zentralik handiena eraikiko du Indiako Encore hirian.
Britainia Haundiko Injinerutza Nazionaleko Laborategiak (NEL) munduko olatu-zentralik handiena eraikiko du Indiako Encore hirian.
Zentral honek Britainia Haundiko gobernuko ikerketa-programan dise... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016105 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Eskozian egin diren ikerketen arabera, Hebrides eta Zetland irletako orein eta ardiak hegazti-kumeen hegoak, lepoak eta hankak jaten ikusi dira.
Haragia jaten duten untxiak, behiak eta ardiak beldurrezko filmetakoak bakarrik izan daitezkeela pentsa liteke. Dena den, gertaera hori errealitatetik uste baino gertuago dago... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016106 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Coloradoko unibertsitateko Roger Bilham geologoak munduko 100 inguru superhiriren kokalekua eta lurrikara-arriskuko zonak aztertu ditu.
Joan den abenduan Armenian gertatutako lurrikararen ondorioz 30.000 lagun inguru hil ziren. Hala ere, zifra hori gainditua izan daiteke etorkizunean geologo askoren ustetan. Munduko hi... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016107 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Robert Edwin Peary, poloetako esplorazioen historian mugarri izan da orain arte. Iritsia izatea zalantzan jartzen ari dira orain eta maula hitza hitzetik hortzera dabil.
Robert Edwin Peary, poloetako esplorazioen historian mugarri izan da orain arte; berari leporatzen bait zitzaion Ipar Polora iritsitako lehenengo giza... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016108 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Arktikoak munduko klimari nola eragiten dion aztertuko duen ikerketa-programa bat ari dira taxutzen.
Alaskako Fairbanks unibertsitateko Joan Roederer fisikariaren esanetan, ipar poloaren inguruko eskualdea lurrez inguratutako ozeano bezala defini daiteke eta makina biogeokimiko izugarria da. Bertako glaziareek eta iceb... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016109 | zientziaeus | General | articulos cientificos | EEEko zenbait programatan herrialde desberdinen arteko kolaborazioa bultzatzen da. Programaren helburua goi- eta erdi-mailako teknikariei "composite"en teknologiaz eta aplikazioaz berri ematea da.
Programaren helburua goi- eta erdi-mailako teknikariei "composite"en teknologiaz eta aplikazioaz berri ematea da. Horretara... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016110 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Landare-bioteknologoak uzta-mota guztiak genetikoki tratatzeko metodoak garatzeko bidean daude.
Injinerutza genetikoak emango dizkien tresnei esker, landareei ezaugarri berriak emateko moduan egongo dira. Injinerutza genetikoko konpainietan lanean diharduten teknikarien bilera batean esan denez, hiru urte barru teknika... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016111 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Californiako marrubizainek aspiradore erraldoiak erabiltzen dituzte beren baratzak intsektu kaltegarriengandik babesteko.
Sistema honi esker intsektizida gutxiago erabili behar dute eta gainera ez dituzte intsektu onuragarriak kaltetzen.
Lygus tximitxa ( lygus hesperus ) marrubiondoen goi-hostotan bizi da. Beherago thr... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016112 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Estatistikoki ikusi denez tabakoa mastikatzeak edo esnifatzean osasun-arazo handiak sor ditzake. Besteak beste aho-minbizia agertzeko probabilitatea asko hazten da.
Tabakoa mastikatzea edo esnifatzea ez da arrunta gure artean, baina munduko zenbait herritan, Eskandinavian esaterako, oso arrunta da.
Eskandinavian popula... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016113 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Joan den urtarrilaren 28an sobietarren Fobos zunda automatikoa Martitzeko orbitara iritsi zen eta Lurreko kontrolatzaileek orbitan jarri zuten.
Untzia ondo ari da lanean, nahiz eta zurrumurru batzuek tresna bat edo beste hondaturik zuela adierazi.
Hilabete honen bukaeran, zunda Fobos satelitearen orbitara transferitua ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016114 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Joan den abenduan olatu erraldoi batzuek, eraikitako bi olatu-zentraletako bat osorik hondatu dute.
Elhuyar. Zientzia eta teknika aldizkariaren 4. alean Norwegiako olatu-zentralei buruz berri eman zigun Iñaki Ferreresek.
Zentral horiek berri dira berriro; berri tamalgarri kasu honetan. Joan den abenduan olatu erraldoi ... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016115 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Eguzki-aktibitatearen igoera azkarrak eta intentsitate handia izateak, Lurraren inguruan dabiltzan sateliteen ibilbideei eragin diezaieke.
hurrengo hilabeteei begira Eguzkiko orbanen aktibitatearen proiekzioa. Hurrengo hilabeteetan Eguzkiaren aktibitateak azken bi hamarkadetako punturik altuena izango du. Eguzkiaren ak... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016116 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Hondakin erradioaktibo eta organikoak biak batera baino arriskutsuagoak diren metal astunen ondorioz pozoitzen ari gara. Gaurko zibilizazioaren sektore industrial eta hiritar askotako arazo konstante bihurtu da poluzio-mota hau.
Geure ezjakintasunean, hondakin erradioaktibo eta organikoak biak batera baino arriskutsuag... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016117 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gizakien arteko organo-transplante gehienak oso gutxitan egiten dituzte medikuek, porrotak maiz gertatzen dira eta. Hala ere, zenbait kasu eguneroko lan bihurtu da gaur egun hainbat ospitaletan. Errefusaren oinarria ez datza, transplanteen konplexutasun kirurgikoan.
Goiko ondorio horretara zenbait daturi esker heldu di... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016118 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Sobietarrak espazioaren esplorazioan lanean jarraitzen dira su eta gar. 1988.aren bukaeran bi marka berri eta ikusgarri burutu zituzten. Alde batetik, Vladimir Titov-ek eta Musa Maranov-ek. Bestetik, Buran lehenengo transbordadore espazial sobietarra jaurti dute.
1988.eko azaroaren 15eko goizeko hiruretan sobietarrek B... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016119 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Gaur egun automobil guztien motoreak lau aldikoak dira. Bi aldikoak askoz ere sinpleagoak dira. Ralph Sarich australiarrak bi aldiko motoretan lortu ditu hobekuntzak.
Eztanda-motoreen oinarri fisikoa, Carnot-ek 1824. urtean argitaratutako termodinamikaren bigarren printzipioa da. Printzipio horren arabera makina termik... | cc-by-sa |
zientziaeus_0016120 | zientziaeus | General | articulos cientificos | Euskal Herriko esnegintzan diharduetan baserritarrek, Frisoi arrazako behietan oinarritzen duten beren produkzioa.
1989/03/01 Etxezurieta Sarasola, Joxe Iturria: Elhuyar aldizkaria
Euskal Herriko esnegintzan diharduten baserritarrek, Frisoi arrazako behietan oinarritzen dute beren produkzioa.
Baserritarrak, arrazaren h... | cc-by-sa |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.