id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zientziaeus_0015821
zientziaeus
General
articulos cientificos
Urtarrilaren azkeneko astean NASAk Hubble espazio-teleskopioaren jaurtiketa berriro atzeratu egingo dela aldarrikatu du. Azkeneko aurrikuspenen arabera, datorren martxoaren 26an jaurti behar zen, baina NASAk apirilaren 19a arte ez dela jaurtiko esan du. Inoiz jaurtiko ote den galdetzen hasiak dira batzuk maltzurkeriaz....
cc-by-sa
zientziaeus_0015822
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hauxe da frantziar trenak lortutako marka berria; 482,4 km/h-koa. Hauxe da frantziar trenak lortutako marka berria; 482,4 km/h-koa. TGV: 482,4 km/h - Zientzia.eus TGV: 482,4 km/h Hauxe da frantziar trenak lortutako marka berria. Courtalain eta Tours-en artean eraikitako trenbidean TGVak 482,4 km/h-ko abiadura lortu zue...
cc-by-sa
zientziaeus_0015823
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mijail Lomonosov, XVIII. mendeak eman duen gizon ospetsuenetakoa izan da. Bere literatur lanak garrantzitsuak izateaz gain, berak egindako lan zientifikoei esker munduko zientziak aurrerapen handia izan zuen. Mijail Basilievitx Lomonosov, Denisovka-n jaio zen, 1711ko azaroaren 19an. Arrantzale baten seme zen eta txikit...
cc-by-sa
zientziaeus_0015824
zientziaeus
General
articulos cientificos
Landare guztiek dute ziklo bat eta hurrengoaren artean atsedenaldi bat hartzeko premia. andare guztiek dute ziklo bat eta hurrengoaren artean atsedenaldi bat hartzeko premia. Azken urte hauetako negu kaxkarraz makina bat kontu entzuten dugu azken aldian. Esaera eta atsotitzen altxorretik bueltaxka bat eman besterik ez ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015825
zientziaeus
General
articulos cientificos
Italiako nobleziako familien aho-higienea eta kosmetikoen erabilpena ikertzen ari ziren hiru ikerlari italiarrek Mona Lisaren arrastoa aurkitu dute. Zer dago Mona Lisaren irribarre misteriotsuaren gibelean? Galdera honek esames ugari sorterazi du idazle eta arte-kritikarien artean. Mona Lisari buruzko literatura bere o...
cc-by-sa
zientziaeus_0015826
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bi ikerlari etiopiarrek aurtengo Nobel Sari alternatiboa lortu dute hogei urteko ikerketa-lanagatik. Aklilu Lemma eta Legese Wolde-Johannes-ek eskistosomiasia aurrikusteko metodo bat garatu dute. Eskistosomiasiak 200 milioi lagun gaixotzen ditu Afrikan eta Hegoamerikan. Gaixoari makaltasuna eragiten dio eta azkenik her...
cc-by-sa
zientziaeus_0015827
zientziaeus
General
articulos cientificos
Genevako CERN zentruan dagoen LEP partikula-azeleratzailean lortutako datuek Big Bang-aren konfirmazioa eman dute aditzera. Big Bang ereduaren arrakasta, neurri handia batean, unibertsoan dagoen elementu arinen ugaritasun erlatiboak (hasierako hidrogeno/helio ratioa batez ere) azaltzean datza.Elementu arin hauen fusioa...
cc-by-sa
zientziaeus_0015828
zientziaeus
General
articulos cientificos
1990.eko erdialdetik aurrera Max Planck Elkarteak lehendakari berria izango du. 1990.eko erdialdetik aurrera Max Planck Elkarteak lehendakari berria izango du. Max Planck elkartearen lehendakari berria - Zientzia.eus Max Planck elkartearen lehendakari berria Max Planck Elkartea eta berari lotutako ikerketa-institutuak ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015829
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kanadako Kanadako Thamnophis sirtalis parietalis Thamnophis sirtalis parietalis sugearen feromonak isolatu, identifikatu eta sintetizatu egin dituzte. sugearen feromonak isolatu, identifikatu eta sintetizatu egin dituzte ntsektuek produktu kimikoen bidezko komunikazioa oso garatua dute. Feromona izeneko substantzien bi...
cc-by-sa
zientziaeus_0015830
zientziaeus
General
articulos cientificos
1980.ean jaurti zen Solar Maximun Mission satelitea atmosferara sartu zen joan den abenduaren 3an eta Indiar Ozeanoaren gainean erre egin zen. Sateliteak uste baino gehiago iraun du, 1984.ean transbordadoreko misioetako batek errebisatu zuelako akaso, eta izugarrizko fruituak eman ditu. Horien arteko azkena, 1987A supe...
cc-by-sa
zientziaeus_0015831
zientziaeus
General
articulos cientificos
Arizonako unibertsitateko Keith S. Noll eta bere lankideek bi planeta erraldoien atmosferan artsina aurkitu dute. Jupiter eta Saturnoren atmosfera pozoitsua osatzen duten substantziei artsenikoa erantsi zaie. Arizonako unibertsitateko Keith S. Noll eta bere lankideek bi planeta erraldoien atmosferan artsina (ArH3) aurk...
cc-by-sa
zientziaeus_0015832
zientziaeus
General
articulos cientificos
Marino Ferrer kazetari ezagunak ETB2an joan den abenduaren 26.ean urari eta lehorteari eskainitako Mariano Ferrer kazetari ezagunak ETB2an joan den abenduaren 26.ean urari eta lehorteari eskainitako Sin Permiso programa bikaina izan zen. Gonbidatuak interesgarriak izan ziren, egin ziren galderak zehatzak eta eman ziren...
cc-by-sa
zientziaeus_0015833
zientziaeus
General
articulos cientificos
Alemaniako Kaiserlaurten-eko Unibertsitateko Manfred Regitz eta bere lankideek fosforo eta karbonoz osatutako kubo itxurako molekula sintetizatu berri dute. Konposatu kimikoen sail berri bat atomoen arteko loturen teoria kolokan jartzen ari da. Alemaniako eta Britainia Haundiko laborategietan fosforoz eta karbonoz osat...
cc-by-sa
zientziaeus_0015834
zientziaeus
General
articulos cientificos
Fleischmann eta Ponsek hamar milioi dolarreko dirutza lortu dute fusio hotzari buruzko ikerketak egiten jarraitzeko. Hasiera bateko burrunba eta oihartzunak isildu badira ere, eta fusio hotzaren arazoa prentsako orrialdeetatik desagertu bada ere, fusio hotzaren inguruko ikerketa, emaitza kontraesankor eta eztabaidak ez...
cc-by-sa
zientziaeus_0015835
zientziaeus
General
articulos cientificos
Aral lakua lehortzen ari da bertara urak isurtzen dituzten bi ibai nagusien urak kotoi-soroak ureztatzeko erabiltzen ari direlako. Aurreko urtean ale bateko Zientzi Berriak sail honetan Aral itsasoaren egoera larriaz mintzatu ginen. Lakua lehortzen ari da bertara urak isurtzen dituzten bi ibai nagusien (Amu Daria eta S...
cc-by-sa
zientziaeus_0015836
zientziaeus
General
articulos cientificos
Estazio berriek ordenadore txiki bat dute eta honen memorian datuak gordetzen dituzte. Datu guztiak horrela, estazio meteorologiko nagusien ordenadoreetara jasoko dira. Laster iparraldeko baso eta mendietan zabiltzalarik irudiko tresna ikusten baduzu, ez pentsa haizerrota-eredu berrirren bat edota antenaren bat denik. ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015837
zientziaeus
General
articulos cientificos
Amennakhte, Egyptoko Ramses IV.a faraoi handiaren garaian bizitako eskribari zen eta itxuraz, berak egin zuen ezagutzen den mapa geologikorik zaharrena. Mapa papirozko erroilo bat da; 40 cm-ko zabalera eta 180 cm-ko luzera dituena. 1820.ean aurkitu zuten Egyptoko Erregeen Haranetik gertu. Harez gero Torinoko Museo Egyp...
cc-by-sa
zientziaeus_0015838
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gaurtik 2010. urtea bitartean Suediak egun martxan dituen 12 zentral nuklearrak itxi egingo ditu. Egun 22 estazio eoliko dituzte jarririk, baina 1990.ean zehar beste sail bat eraikiko dute Baltikoko kostaldean. Bestetik, bi superzentral eoliko probatzen ari dira Scanian eta Gotland irlan. Zentral hauen potentzia 3.000 ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015839
zientziaeus
General
articulos cientificos
Egun, goi-mailako berotegietan landareen garapena gidatzen duten faktore guztiak kontrolatu eta erabili egiten dira. Faktore horietako bat argiztapena dugu. Euskal Herrian azkar ari dira ugaltzen laborantza intentsiboak eta berotegiak azken urteotan eta baliteke aurrerantzean argiztapen artifizialak toki egitea hemen e...
cc-by-sa
zientziaeus_0015840
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ekonomia linguistikoaren legeak bere azken ondorioetaraino eramaten dituen mundu anglosaxoitik, sigletan mozorrotutako kontzeptu-andana eraunsten ari zaigu etengabe. konomia linguistikoaren legeak bere azken ondorioetaraino eramaten dituen mundu anglosaxoitik, sigletan mozorrotutako kontzeptu-andana eraunsten ari zaigu...
cc-by-sa
zientziaeus_0015841
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mende honetako gizartearen arazo psikiatrikoetako bat depresioa dugu. Jendeak depresioaz pentsatzen duenean, egoera animikoarekin erlazionatzen du, baina hori ez da guztiz egia, egoera animikoa depresioaren sintoma bat besterik ez delako. Tratamenduan, gaixotasunaren kausan eta larritasunean oinarrituz, depresioaren ba...
cc-by-sa
zientziaeus_0015842
zientziaeus
General
articulos cientificos
Domino hitza Latineko Poliminoak (I) - Zientzia.eus Poliminoak (I) omino hitza Latineko dominusetik dator eta Jaun esan nahi du. Hala ere guk beste jatorri bat asmatuko diogu: Domino = dos minos, hain zuzen. Domino 28 piezaz osatutako joko ezaguna dugu. Domino hitza Latineko dominusetik dator eta Jaun esan nahi du. Hal...
cc-by-sa
zientziaeus_0015843
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zenbakien faktorizazioa egitea ez da lan zaila eta beraz hori burutuko duen ordenadore-programa idaztea ere nahikoa sinplea izan daiteke. Dena den, kasu askotan ordenadoreak berak kalkulu batzuk egin eta lortutako emaitzak itzultzea interesgarria izan arren, beste zenbait kasutan erabiltzaileak begirale hutsaren papera...
cc-by-sa
zientziaeus_0015844
zientziaeus
General
articulos cientificos
Supereroankortasuna Kamerlingh Onnes-ek Leyden-en 1911.ean aurkitu zuen fenomenoa da, hots, merkurioaren erresistentzia elektrikoa eta ondorioz energi disipazioak, desagertu egiten zela ikusi zuen. Supereroankortasuna Kamerlingh Onnes-ek Leyden-en (Holandan) 1911.ean aurkitu zuen fenomenoa da, hots, merkurioaren erresi...
cc-by-sa
zientziaeus_0015845
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ozonoaren eskasia gaur egungo industria nahiz teknologiaren kontrolik ezaren ondorio dela esan daiteke. Nahikoa ongi finkatu da arazoaren erruduna zein den, baina soluziobideetan ez dago adostasun osoa oraindik. HIESa oraingo gaixotasuna den bezala, ozonoaren eskasia gaur egungo industria nahiz teknologiaren kontrolik ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015846
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ahoko eritasunak, min-sortzaile moduan kontsideratu dira orain arte, eta ez osasunerako kaltegarri bezala. Gaur egun, ahoko patologiari gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio. Zientzia-fikziozko filmetan ere ez da horrelakorik ikusi; ezin imagina genezakeen teknologia berriek horretarako aukera emango zutenik. Eta, h...
cc-by-sa
zientziaeus_0015847
zientziaeus
General
articulos cientificos
Birizik irauteko janaria nahitaezkoa dugu, baina batzuetan janariak gaixotu egiten gaitu. Mikrobio eta bakterioek gure elikagaiak nola kutsatzen dituzten ulertzen badugu, janariak sortutako eritasunen arriskua txikiagotzea lortuko dugu. Bizirik irauteko janaria nahitaezkoa dugu, baina batzuetan janariak gaixotu egiten ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015848
zientziaeus
General
articulos cientificos
Joan den urriaren 18.ean Galileo, espazioko kamikazea - Zientzia.eus Galileo, espazioko kamikazea Joan den urriaren 18.ean Galileoespazio-zunda automatikoak sei urtez iraungo duen bidaiari hasiera eman zion. Jupiter eguzki-sistemako planeta erraldoia eta bere lau satelite handienak ditu helburu. Bere buruaz beste egin ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015849
zientziaeus
General
articulos cientificos
J. Kristian eta bere laguntzaileek 1987A supernobaren ondorioz sor daitekeen pultsareak igorritako erradiazioaren detekzioaren berri eman zuten. Jadanik aurreko alean aipatzen genuenez, azkeneko martxoan J. Kristian eta bere laguntzaileek 1987A supernobaren ondorioz sor daitekeen pultsareak igorritako erradiazioaren de...
cc-by-sa
zientziaeus_0015850
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ekologia, sozialki gai eztabaidatua izateaz gain, zientzia ere bada, hau da, zientzilariek hipotesiak burutu eta esperimentazioaren menpean jartzen dituzte, horrela hipotesiak ontzat eta txartzat joaz. kologia, sozialki gai eztabaidatua izateaz gain, zientzia ere bada, hau da, zientzilariek hipotesiak burutu eta esperi...
cc-by-sa
zientziaeus_0015851
zientziaeus
General
articulos cientificos
Matematikari eta filosofo frantziar hau, La Haye-n jaio zen 1596.eko martxoaren 31n. Descartesen ekarpenetako bat, algebra eta geometria konbinatzea eta biak aberastea izan zen. Matematikari eta filosofo frantziar hau, La Haye-n (Tours inguruan) jaio zen 1596.eko martxoaren 31n. Urtebete zuela ama hil egin zitzaion, et...
cc-by-sa
zientziaeus_0015852
zientziaeus
General
articulos cientificos
Tindakariak ez dira kolore huts. Kolorearen atzean dagoen kimikaren etengabeko ikerketak ondorio garrantzitsuak izan ditu. Kimika modernoaren oinarriak jarri zituen. Tindakari sintetikoen aurkikuntza arte horrelako kolore-sorta edukitzea pentsaezina zen. Tindakari eta pigmentuek gure inguruko munduari kolorea ematen di...
cc-by-sa
zientziaeus_0015853
zientziaeus
General
articulos cientificos
Irakurle gehienek ez dute seguruenik Gonzalo Martin Guzman irakaslea ezagutuko. Duela gutxi Euskal Herriko Unibertsitateko "Irakasle Emerito" izendatu dute. Zein da bada, Gonzalo Martin Guzman? 1989/12/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzaileaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria Irakurle...
cc-by-sa
zientziaeus_0015854
zientziaeus
General
articulos cientificos
Antzina ere arma biologikoek militarrak liluratu izan zituzten. XVIII eta XIX. mendeetan europar kolonoak arma-mota hauek erabiltzen hasi ziren beste kontinenteetako jatorrizko biztanleak ezereztatu nahian. Antzina ere arma biologikoek militarrak liluratu izan zituzten. Aro klasikoan eta erromatarren dominazioan, armad...
cc-by-sa
zientziaeus_0015855
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ezkerren gaia betidanik izan da interes orokorreko arazo bat. Ezkerrak direnek bereziki jasan edo sentitu dute, noski, horietako zenbaitzuengan problema askoren iturri izan delako. Garai guztietan egon izan dira ezkerrak, eta Neolitos aroko harrizko tresnetan egindako ikerketek frogatzen dutenez, ezker eta eskuinen kop...
cc-by-sa
zientziaeus_0015856
zientziaeus
General
articulos cientificos
Pardue-ko Unibertsitatean fisika-irakasle den Efrain Fischbach-ek 1986.eko urtarrilean unibertsoan bostgarren indarraren existentzia iragarri zuenetik hona, saio asko egin izan da existentzia hori frogatzearren. Big Bang teoriaren arabera, unibertsoaren masa eta energia guztia puntu batean kontzentraturik zegoen aldiun...
cc-by-sa
zientziaeus_0015857
zientziaeus
General
articulos cientificos
bihur al daiteke pneumatiko baten kamara, kamara ebaki edo zulatu gabe? bihur al daiteke pneumatiko baten kamara, kamara ebaki edo zulatu gabe? Topologia - Zientzia.eus Matematika Aurreko alean Topologi arloa aipatu genuen, eta zera genion: kizkurpen eta teinkadekiko aldaezin matentzen diren propietate geometrikoak azt...
cc-by-sa
zientziaeus_0015858
zientziaeus
General
articulos cientificos
Joan zen martxoan J. Kristian eta bere laguntzaileek izenpetutako lan batean, orain dela bi urte pasa Magallaesen Hodei Handian gertatu zen jaiotza eta ondorioz sortuko zela uste zen pultsarearen detekzioa iragarri da. Berezitasun hori pultsarearen biraketa-abiadura da: 2000 hertzekoa. Astronomoek, aldiz, hamar edo ehu...
cc-by-sa
zientziaeus_0015859
zientziaeus
General
articulos cientificos
Landaketak gauzatzeko garai egokia da, bi baldintza kontutan harturik: bata, izotzik ez den egunean burutu eta beste zulaketa aldez aurretik egin. hazia; Landatu : landarea, aldaska, zaina, erreboila, begia, etab. Uztaz aspaldi ahaztuta, hurrengo urtaroa prestatzen hasi beharko dugu. Landaketak gauzatzeko garai egokia ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015860
zientziaeus
General
articulos cientificos
Aspalditik entzun, geureganatu eta gero eta erabilgarriagoa da gizarte edo ekonomia "post-industrial" dela kontzeptua. Gizartea egun ezagutzen ari den bilakera etengabea eta aldaketa sakonak laburbiltzen dituen adierazpen berri bezain ilun hau, egunerokok hitza dugu. ...Gure komunitate autonomoko 500 bat lagunen giltzu...
cc-by-sa
zientziaeus_0015861
zientziaeus
General
articulos cientificos
Azkenaldian agertu diren albiste batzuk pil-pilean jarri dute janarien kalitatearen gaia edo, tamalez, kalitaterik eza; hala gertatzen bait da noizbehinka. Oraingo honetan, albaitaritzaren ikuspuntutik txerrikiaz arituko gara. Oraingo honetan, albaitaritzaren ikuspuntutik txerrikiaz arituko gara, kutsapen mikrobiologik...
cc-by-sa
zientziaeus_0015862
zientziaeus
General
articulos cientificos
James Prescott Joule, garagardo-saltzaile aberats baten semea zen. Ingalaterrako Salford herrian ikusi zuen argia lehen aldiz 1818.eko abenduaren 24ean. Joule Sale herrian hil zen, Manchesterretik gertu, 1889.eko urriaren 11n; duela ehun urte hain zuzen. Gaztetan gaixotia zen, eta bere liburuen artean denbora asko igar...
cc-by-sa
zientziaeus_0015863
zientziaeus
General
articulos cientificos
Geografia izan da oraingo programa honetan lantzeko aukera dugun gaia; Europako estatuak eta hiriburuak hain zuzen ere. Geografia izan da oraingo programa honetan lantzeko aukeratu dugun gaia; Europako estatuak eta hiriburuak hain zuzen ere. Dena den, gaiari berari baino garrantzi handiagoa eman nahi diogu lantzeko mod...
cc-by-sa
zientziaeus_0015864
zientziaeus
General
articulos cientificos
Izokin haztegietako arazo nagusietakoa bi arrainen osasuna eta eragindako poluzioa zirela aipatu genuen. Britainia Haundiko izokin-haztegietan laranja koloreko arrain txiki bat erabiliko dute. Izokin haztegiek sortzen dituzten arazoei buruz mintzatu ginen Elhuyar. Zientzia eta Teknikaren aurreko alean eta arazo nagusie...
cc-by-sa
zientziaeus_0015865
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mexikoko Golkoan dauden petrolio-hobitan jatorria duten poluitzaileak Yukatan penintsulako artelan ikusgarria hauts bihurtzen ari dira. Euri azidoa Maia zibilizazioaren hondarrak hondatzen ari da abiada handiz. Mexikoko Golkoan dauden petrolio-hobitan jatorria duten poluitzaileak Yukatan penintsulako artelan ikusgarria...
cc-by-sa
zientziaeus_0015866
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ikertzaile batzuek Down-en sindromea, mongolismoa alegia, duen tximinaren lehen kasua deskribatu dute. Wisconsin Regional Primate Research Center izeneko ikerketa-zentruko lagunek Down-en sindromea, mongolismoa alegia, duen tximinaren lehen kasua deskribatu dute. Down-en sindromea ezaguna da gizaki eta tximino antropom...
cc-by-sa
zientziaeus_0015867
zientziaeus
General
articulos cientificos
1990-1994 urteetarako zientzi ikerketa bultzatuko du EEEk. EEEko ikerketa-planak - Zientzia.eus 1990-1994 urteetarako hurrengo alorretako zientzi ikerketa bultzatuko du EEEk; Inoiz erotzat hartu izan badira ere, gero eta jarraitzaile gehiago dituzte nekazaritza biologikoan lanean diharduten nekazariek. Lurzorua galdu b...
cc-by-sa
zientziaeus_0015868
zientziaeus
General
articulos cientificos
Eskandinaviako autobusak, balaztatzean galtzen den energia aurreratzeko sistema bat frogatzen hastear daude. Volvo etxearen sail aeroespaziala 10 urtez aritu da Cumulo transmisio-sistema hidraulikoa garatzen. Gelditzerakoan sistemak transmisio-ardatzetik energia pilatzen du. Autobusa berrabiatzen denean sistemak energi...
cc-by-sa
zientziaeus_0015869
zientziaeus
General
articulos cientificos
William Fairbank iparramerikar fisikaria hil zen joan den irailaren 30ean bihotz-atake baten ondorioz. William Fairbank iparramerikar fisikaria hil zen joan den irailaren 30ean footing egiten ari zelarik izandako bihotz-atakearen ondorioz. Fairbank bere belaunaldiko iparramerikar fisikari esperimental distiratsuena iza...
cc-by-sa
zientziaeus_0015870
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hegoamerikan eta Kariben ur edangarrizko horniduretan eta ingurugiro-hobekuntzan eginiko inbertsioak nabarmenki murriztu dira. Hamarkada honen hasieran hango herriek hamar urterako eginiko plangintzak, bi helburu nagusi zituen: landa-biztanleriaren %56 eta hiri-biztanleriaren %91 ur edangarriz hornitzea eta aldi berean...
cc-by-sa
zientziaeus_0015871
zientziaeus
General
articulos cientificos
Duela berrehun urte eta hiru hilabete, Martin Heinrich Klaproth kimikariak elementu berri baten aurkikuntzaren berri eman zuen Berlinen. Uranus izena eman zion. Duela berrehun urte eta hiru hilabete, Prussiako Zientzietarako Erret Akademiako Martin Heinrich Klaproth kimikariak elementu berri baten aurkikuntzaren berri ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015872
zientziaeus
General
articulos cientificos
Britainia Haundiko NERC gobernu-erakundeak bultzatutako azterketan, karbono (IV) oxido antropogenikoaren %30 bakarrik zurgatzeko gai omen dira. Orain arteko eredu klimatologikoetan gizakiak atmosferara jaurtitako karbono(IV) oxidoaren %50 ozeanoek zurgatzen zutela datu oinarrizkotzat hartzen zen. Britainia Haundiko NER...
cc-by-sa
zientziaeus_0015873
zientziaeus
General
articulos cientificos
Frantzian plastiko biodegradagarria prest dago. Plastiko berri honek ohizkoaren ezaugarriak baditu ere, osagaiak desberdinak ditu. Frantzian plastiko biodegradagarria prest dago. Plastiko arruntak berrehun bat urte behar ditu naturalki degradatzeko. Plastiko biodegradagarri berriak ordea, bi urte besterik ez ditu behar...
cc-by-sa
zientziaeus_0015874
zientziaeus
General
articulos cientificos
Suediako untzi-administrazioak munduko izotzauslerik zabalena eraikitzea agindu du. Hiru korapiloko abiaduraz dabilela 1,8 m-ko lodierako izotza hausteko gauza izango da. Irekiko duen kanalak 29 m-ko zabalera izango du. Izotzauslean 24.480 zaldi-potentzia duten bi moterek bi helize bikiri eraingo diete untziak aurrera ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015875
zientziaeus
General
articulos cientificos
Kamera berri honen izena Kamera nanoa - Zientzia.eus Kamera nanoa Kamera honen izena Discret CCD Camera da eta oso txikia eta konpaktoa da gainera. Bere neurriak 5 x 6 x 9 cm dira eta 400 g bakarrrik pisatzen ditu. Erabilpen-eremu zabala izan dezake; suteeen detekziotik medikuntz ikerketaraino.
cc-by-sa
zientziaeus_0015876
zientziaeus
General
articulos cientificos
Hilabeten, Eguzkiak bere aktibitatearen maximoa lor dezake. Eguzkiaren maximoa - Zientzia.eus Eguzkiaren maximoa Hilabete eskas falta da Eguzkiak bere aktibitatearen maximoa lor dezan, eta gainazaleko aktibitatea -Eguzki-garrak eta orbana- ugaltzen ari zaio. Irudia lekuko.
cc-by-sa
zientziaeus_0015877
zientziaeus
General
articulos cientificos
EEBBtako enpresa kimiko batek, pistola bidezko pintaketan disolbatzaile organikoen ordez karbono oxidoa erabiltzen duen prozesua garatu berri du. Disolbatzaile hauen artean hidrokarburoak, alkoholak, glikolak, zetonak eta esterren moduko konposatu oxigenatuak eta konposatu kloratuak daude. Lurrinketa-puntu baxuko disol...
cc-by-sa
zientziaeus_0015878
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mercedes 230E eredu dotorea izateaz gain, berezia da. Hidrogenoaren indarrez dabil. Irudian dagoen automobila Mercedes 230E eredu dotorea izateaz gain, berezia da: hidrogenoaren indarrez dabil. Nahikoa motore arruntean hidrogenoa erretzen du eta ez du karbono(IV) oxidorik edo sufre-oxidorik atmosferara isurtzen, nahiz ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015879
zientziaeus
General
articulos cientificos
Britainia Haundiko bederatzi talde ekologistek bat egin dute gobernuak errepide berriak egiteko duen plangintzaren aurka. Leizarango autobidearen arazoa gure artean pil-pitean dagoen honetan, Britaina Haundian errepide berrien arazoa ere ez da txantxetakoa. Britainia Haundiko bederatzi talde ekologistek (Lunaren Laguna...
cc-by-sa
zientziaeus_0015880
zientziaeus
General
articulos cientificos
Jendearen bizitzeko era, sarritan, inguruneak ezartzen dituen mugei ematen zaien erantzun moldakor eta sofistikatua da. Seematter familia Alpe suitzarreko Törbel-en bizi izan da gutxienez 500 urtez. Behian oinarritutako "subsistentziarako ekonomiak" eskualdean 12 famili leinu mantendu ditu. Etxe bakoitzak nahikoa gazta...
cc-by-sa
zientziaeus_0015881
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zer da lertxun-marra? Hemen Estatu Batuetako Mendebaldean aspen carvings deritze, alegia, aspen edo lertxunen azalean aiztoz egiten diren marrak; irudiak zein hizkiak. Horixe da euskal artzainek West famatuan sortutako artea. (Neskaren eta erbiaren irudiak, Irazabalek edo Urionaguenak egina) "Viva Vizcaya" (M.Mitchelle...
cc-by-sa
zientziaeus_0015882
zientziaeus
General
articulos cientificos
Joan den urriaren azkeneko astean, hausteskunde-kanpainaren azkeneko astean alegia, Gipuzkoako Foru-Aldundiak "Estudio de los espacios de interes naturalistico de Guipuzcoa" izeneko txostena aurkeztu zuen prentsaurrean. Prentsaurrekoa konbokatua izaniko egunaz at (Txostena berdin-berdin aurkez zitekeen astebete geroago...
cc-by-sa
zientziaeus_0015883
zientziaeus
General
articulos cientificos
Denok daukagu buruan Matematika zientzia abstraktua denaren idea. Beti teoria berrietan murgildurik, ez dakigu bere beso ezkutuak noraino luzatzen diren. Denok daukagu buruan Matematika zientzia abstraktua denaren ideia. Beti teoria berrietan murgildurik, ez dakigu bere beso ezkutuak noraino luzatzen diren. Horretaz ap...
cc-by-sa
zientziaeus_0015884
zientziaeus
General
articulos cientificos
Medikuntzako Nobel Saria Harold Varmus eta Michael Bishop ikerlariek jaso dute. Fisikazko Nobel Saria F. Ramsey, Habs G. Dehmelt eta Wolfgang Paul-ek irabazi dute, eta Kimikazko Nobel saria Thomas Cech-ek irabazi du. Harold Varmus eta Michael Bishop ikerlariek, minbiziari buruzko ikerketan garrantzi izugarria izan duen...
cc-by-sa
zientziaeus_0015885
zientziaeus
General
articulos cientificos
...baina jauzi erraldoia gizateriarentzat1. Horixe esan omen zuen Neil A. Armstrong astronauta iparramerikarrak Ilargian oina jartzera zihoanean. 1969.eko uztailaren 20a zen; duela hogei urte alegia. Ilargiratzea bederatzi urteko lanaren fruitu izan zen. Artikulu honetan balentria horren historia kantatu nahi dugu. Ila...
cc-by-sa
zientziaeus_0015886
zientziaeus
General
articulos cientificos
Ekonomia linguistikoaren legeak bere azken ondorioetaraino eramaten dituen mundu anglosaxoitik, sigletan mozorrotutako kontzeptu-andana eraunsten ari zaigu etengabe. Ez gaituzte hala ere ezustean harrapatu. Izan ere, aspaldidanik ikasia genuen erakundeen izenak bereziki sigla bidez adierazten, hala partidu politikoenak...
cc-by-sa
zientziaeus_0015887
zientziaeus
General
articulos cientificos
Izendapenak berak adierazten duen bezala, eritasun hauek badituzte gutxienez bi ezaugarri amankomun. Izendapenak berak adierazten duen bezala, eritasun hauek (asko dira, ezberdinak oso elkarrekiko) badituzte gutxienez bi ezaugarri amankomun: BIRUSAK (oso txikiak). Mikroskopio elektronikoaren bidez ikus daitezke. Zenbai...
cc-by-sa
zientziaeus_0015888
zientziaeus
General
articulos cientificos
1789.eko azaroaren 18an, jaio zen Cormeilles-en, eta Paris ondoko Bry-sur-Marne-n hil zen 1851.eko uztailaren 10ean. Oraintxe dela berrehun urte, 1789.eko azaroaren 18an, jaio zen Cormeilles-en, eta Paris ondoko Bry-sur-Marne-n hil zen 1851.eko uztailaren 10ean. Oraintxe dela berrehun urte, 1789.eko azaroaren 18an, jai...
cc-by-sa
zientziaeus_0015889
zientziaeus
General
articulos cientificos
Gonzalo Martiín Guzman jaunak, Harry Melville doktore izendatu du. Gonzalo Martiín Guzman jaunak, Harry Melville doktore izendatu du. Harry Melville "Honoris Causa" doktore izendatu dute - Zientzia.eus Harry Melville "Honoris Causa" doktore izendatu dute Guk laurogei urte pasatako agure bat ikustea espero genuen, baina...
cc-by-sa
zientziaeus_0015890
zientziaeus
General
articulos cientificos
Goi-atmosferan ozonoa gutxitzen ari dela egunkaritako berria da, baina behe-atmosferan ozono-kontzentrazioa hazten ari dela inor gutxik daki. Horregatik, Lurraren gainazalera iristen den argi ultramorezko kantitateak berdintsu dirau. Fenomeno honen ondorioa, atmosferaren tenperatur profilean ikusiko omen da. Ikerlari h...
cc-by-sa
zientziaeus_0015891
zientziaeus
General
articulos cientificos
Pegasok etorkizunerako kamioiaren eredua aurkeztu du. Kamioi berriak - Zientzia.eus Kamioi berriak Bartzelonako Nazioarteko Automobil-Aretoan Pegasok etorkizunerako kamioiaren eredua aurkeztu du. SOLO 500 izeneko ereduak berrikuntza hauek dakartza: Kabina aerodinamikoa eta ate automatiko irristagarriak. Igoera-maila bi...
cc-by-sa
zientziaeus_0015892
zientziaeus
General
articulos cientificos
Asmatutako bizikleta; pedaletan eragindako indarrari atzekaldeko eguzki-panelak emandako eratsi behar zaio. Gure Marinok denboraldi bikaina izan duenik ezin uka. Are denboraldi bikainagoa egingo zukeen irudiko bizikleta erabili izan balu. Mendebaldeko Alemanian asmatutakoa da eta pedaletan eragindako indarrari atzekald...
cc-by-sa
zientziaeus_0015893
zientziaeus
General
articulos cientificos
Munduko 65 urtetik gorako populazioaren %6 Alzheimer-en eritasunak jotzen du. Munduko 65 urtetik gorako populazioaren %6 Alzheimer-en eritasunak jotzen du. Alzheimer eritasuna datutan - Zientzia.eus Alzheimer eritasuna datutan Munduko 65 urtetik gorako populazioaren %6 Alzheimer-en eritasunak jotzen du. 70-80 urte bita...
cc-by-sa
zientziaeus_0015894
zientziaeus
General
articulos cientificos
Izokinzaleak izokinik onena lortu nahian dabiltza. Hauentzat aurrerapen dena, basaizokinarentzat kaltegarri izan liteke. Zientzilaria lerro bakoitzak zer nolako aurrerakuntza egin duen apuntatzen. Izokin-hazkuntzan Norvegia ez da atzera dagoen estatua. Hauxe du helburutzat herrialde honek: bai Arktiar Zirkuluan dagoen ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015895
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mikrouhinak kaltegarriak dira. Pentsaera hau oso zabaldua badago ere, ez da zuzena, edo gutxienez oraindik frogatzeke dago. Egin berri den ikerketa baten emaitza zera da: mikrouhinek ez dutela kalte genetikorik sortzen. Mikrouhinak kaltegarriak dira. Esaera hau oso ezaguna da, behin baino gehiagotan entzun dugu mikrouh...
cc-by-sa
zientziaeus_0015896
zientziaeus
General
articulos cientificos
Aldaketen aurkako erresistentzia ohmetan neurtuko balitz, zirkuitu irekien portaera duen lagun bat baino gehiago ezagtuko duzula uste dut. Batzuetan, statu quo a defendatzeko besterik ez bada ere, badirudi ideia berriari (ideia hori edozein delarik) eraso egingo zaiola. Hemen, ideia bat bertan behera uzteko hamar bide ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015897
zientziaeus
General
articulos cientificos
Erresuma Batua nortasun bereziko herria izan da. Agian berezitasuna irla izateagatik datorkio. Baina, laster, itsasoak eskaintzen dion isolamendua bortxatua izango da; une honetan hiru tunel zulatzen ari bait dira Frantzia eta Ingalaterraren artean. Mantxako Kanalaren azpian irekitzen ari diren tunela 1993ko ekainaren ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015898
zientziaeus
General
articulos cientificos
Lurraren ingurutik talka egiteko arriskuan pasatzen diren gorputzei meteoroide deitu ohi zaie; hauts-zatiki, harkaitz handiagoa, kometa, asteroide ala direna direlakoak. Joan den udan bi berri nagusi izan ditugu astronomiaren arloan: uztailean, gizakia Ilargira iritsi zeneko 20. urteurrena, eta abuztuan, Voyager 2 Nept...
cc-by-sa
zientziaeus_0015899
zientziaeus
General
articulos cientificos
Neguan sartuko gareneko abendu honetan, urteko egunik motzenak izango dira. Uztarako basa fruitu gutxi batzuk besterik ez ditugu izango. hazia; Landatu: landarea, aldaska, zaina, erreboila, begia, etab. Arabarba landare bizigarria da eta berezkoa duen garraztasun izugarria medio konfitura, konpota edo beste barazki bat...
cc-by-sa
zientziaeus_0015900
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zenbaki-joko bat izan da ale honetarako aukeratu duguna. Logika eta intuizioa lantzea da joko honekin lortu nahi dena. Zenbaki-joko bat izan da ale honetarako aukeratu duguna. Dena den eta ohizko ebazpide sistematikoen, ekuazioen etab.en bidetik irten nahian, logika eta intuizioa lantzea da joko honekin lortu nahi dena...
cc-by-sa
zientziaeus_0015901
zientziaeus
General
articulos cientificos
Transistorearen aita, William Shockley fisikari ingelesa, joan den abuztuaren 11n hil zen Kalifornian. Egin dezagun histori apur bat. Kristal batzuk korronte-zuzentzaile moduan lan egin zezaketela gauza jakina izan zen. Zuzentzaileek korronte elektrikoa norantza bakar batean pasatzen uzten dute. Irrati-aparatuek korron...
cc-by-sa
zientziaeus_0015902
zientziaeus
General
articulos cientificos
EEBBtako Zientzi Akademiak argitaratu berri duen txosten batek dioenez, munduko nekazaritza mende honetako hirugarren iraultzaren aurrean omen dago. Munduko nekazaritza mende honetako hirugarren iraultzaren aurrean omen dago, EEBBtako Zientzi Akademiak argitaratu berri duen txosten batek dioenez. Lehenengoa, mende hasi...
cc-by-sa
zientziaeus_0015903
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zientzilari sobietarrek gizakiaren bihotz-taupadak sortutako eremu magnetiko txikia neurtzeko, tenperatura altuko supereroaleak erabili dituzte lehen aldiz. Boris Basiliev-k zuzendutako taldeak diseinatu du tresneria. Erabilitako supereroalea itrioz, barioz, kobrez eta oxigenoz (YBa2CU307) osatuta dago. Honekin SQUID (...
cc-by-sa
zientziaeus_0015904
zientziaeus
General
articulos cientificos
New York-eko Unibertsitateko D. Schwartzman eta Howard Unibertsitateko T. Volk-en arabera Lurra 50oC beroagoa izango zatekeen bizia garatu izan ez balitz. Zientzilarien ustetan Lurra gaztea zenean atmosferan karbono(IV) oxido asko zegoen. Honek planeta ez izoztea ekarri zuen. Duela 3,6 milioi urte lehenengo fosilak age...
cc-by-sa
zientziaeus_0015905
zientziaeus
General
articulos cientificos
Lebitazio magnetikoz ibiliko den trena egiteko alemandarrek dituzten planak kolokan daude. Garraio-Ministraritzak tren honetan marko bat gehiago gastatzeko asmorik ez duelako. Transrapid-en hasierako planak Hanburg eta Hanober lotzea zen. Bi hiri hauen artean 155 km daude eta orain 80 minutu behar dira batetik bestera ...
cc-by-sa
zientziaeus_0015906
zientziaeus
General
articulos cientificos
Mexiko eta EEBBetako muga-aldean belarra berdeago eta klima gradu batzuk hotzagoa da EEBBetan Mexikon baino. Aziendak maneiatzeko modua izan daiteke desberdintasunaren arrazoia. 150.000 kilometro karratu hartzen duen lurraldea aztertu du zientzilari iparramerikarren talde batek. Landa-behaketak eta sateliteen bidezko t...
cc-by-sa
zientziaeus_0015907
zientziaeus
General
articulos cientificos
Deutsches Museum delakoaren lehenengo solairuko mahai bat, uranio eta neutroiz ionizatzeko tresna Lise Meitnerrek diseinatu zuela gauza jakina da. Meitner ez ezagutzearen erruduna Otto Hahn izan zen neurri handi batean. Gerra garaian Nazien aurrean bere burua zuritzeko Meitnerrekin fisioaz ez zuela hitz egin mantentzea...
cc-by-sa
zientziaeus_0015908
zientziaeus
General
articulos cientificos
Naturaren Babeserako Nazioarteko Erakundeak Munduaren Babeserako Erakundeak eta Ingurugiro Alpinoaren Ikerketa-Zentruak Alpeen salbamendurako hitzarmen posible baten oinarri zientifikoak argiratu dituzte pasa den irailaren hasieran. Naturaren Babeserako Nazioarteko Erakundeak (IUCN), Munduaren Babeserako Erakundeak eta...
cc-by-sa
zientziaeus_0015909
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zeramikaz eginiko boli artifiziala izan daiteke Afrikako elefantea salbatzeko bide eraginkorra. Plastikozko ordezkoak ez bezala, zeramikazkoa porotsua da eta boliaren antz handiagoa du. Boli naturala dentinaren, hau da giza hortzen osagaiaren, oso antzekoa da. Bolia hotza da ukitzerakoan, biguna aldi berean, eta landua...
cc-by-sa
zientziaeus_0015910
zientziaeus
General
articulos cientificos
Etxea zurez eginik dago osorik eta teilak Kanadako tuia ustelezinaren zuraz eginik daude. Iglu itxurak abantaila termiko nabarmenak ematen dizkio. Irudian duzuen etxea arrunta ez dela agerian dago. Baina, arruntasun eza ez datorkio forma edo itxuragatik bakarrik, bere erdian dagoen ardatz batekiko jiraka ibil daitekeel...
cc-by-sa
zientziaeus_0015911
zientziaeus
General
articulos cientificos
Nekazariek beren gari- eta garagar-uztak nabarmenki handi ditzakete haziak erein aurretik laserren argipean jartzen badituzte. Hazientzat tratamendurik onena hau dela aurkitu dute: 10 w/m2-ko helio/kadmio laser baten eraginpean jartzea; hiru orduz atseden ematea eta azkenik potentzia berdineko helio/neon laserpean bi o...
cc-by-sa
zientziaeus_0015912
zientziaeus
General
articulos cientificos
Iparramerikarren mapa militarren bidez eginiko azterketak gure planetaren heren bat basatia dela oraindik erakutsi du. Inbentario honek Amazonia bezalako toki ezaguna at uzten du, nahiz eta hasiera batean basatitzat jo daitekeela iruditu, giza asentamendu iraunkorrak, errepideak eta landutako lurrak daudelako. Ukitu ga...
cc-by-sa
zientziaeus_0015913
zientziaeus
General
articulos cientificos
Lewis Carroll idazle ospetsuak asmatutakoa da. Lewis ez zen zirkuluez baliatu; karratuez baizik. Berak erabiltzen zituen bezala azalduko ditugu hemen. Ekaineko alean, Venn-en diagramaren posibilitate batzuk azaldu genituen. Baina hau ez da asmatu den sistema bakarra. Orain ikusiko dugunez, beste sistemak ere badaude kl...
cc-by-sa
zientziaeus_0015914
zientziaeus
General
articulos cientificos
Denboraren eraginez, filmeak, bideoak, zinta magnetikoak eta oro har irudi eta soinuzko erregistroak zaharkitu egiten dira. Urteen iraganak sortzen dituen ezinbesteko kalteei aurre egiteko badago gaur egun bide bat: kopia digitala. 1989/10/01 Aizpuru, Maria Luisa - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria Neurri e...
cc-by-sa
zientziaeus_0015915
zientziaeus
General
articulos cientificos
Zenbaki-sistematan oinarri batetik besterako bihurketak ikusi ondoren eta sistema bitarrean lan egiteak zer suposatzen duen ulertzeko zera proposatu nahi dizuegu: 2 oinarrian edo sistema bitarrean dauden zenbakiak batzea. Zenbaki-sistematan oinarri batetik besterako bihurketak ikusi ondoren (ELHUYAR. Zientzia eta Tekni...
cc-by-sa
zientziaeus_0015916
zientziaeus
General
articulos cientificos
Meagher izeneko doktorea, orain dela zortzi urte guztiz elbarriturik geratu zen gaixotasun degeneratibo baten ondorioz. Pertsona hau izan da, hain zuzen ere, sistema informatiko bati konektatu zaion lehena. Ordenadore-monitore bati begiratuz. Monitorea 64 errekoadrotan zatiturik dago, hauetan letrak nahiz programatzeko...
cc-by-sa
zientziaeus_0015917
zientziaeus
General
articulos cientificos
Erresuma Batuko "Axis Software Systems" enpresak garatutako sistemaren bidez giza gorputzaren bidez giza gorputzaren forma eta proportzioak analizatu eta disko batean gorde daitezke. Datu-bilketa egiteko argi-lerroak proiektatzen dira gorputzaren gainera eta irudia argi-iturriarekiko posizio eszentrikoan dagoen bideo-k...
cc-by-sa
zientziaeus_0015918
zientziaeus
General
articulos cientificos
Minbiziaren aurkako hiru sendabide klasikoak irradiazioa, farmakoak eta kirurgia dira. Arestian sortutako minbiziaren aurkako sendabidea Inmunoterapia dugu. Irradiazioak, esaterako, arin ugaltzen diren zelulak hiltzen ditu. Beraz, zelula kantzerdunak zein hazkuntza arineko zelula osasuntsuak (hezurmuinekoak, epiteliota...
cc-by-sa
zientziaeus_0015919
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bi herri hauen artean, denboran eta espazioan hain urrun egonik, badira azaleko edo beharbada sakonagoak diren antzekotasunak, eta ezberdintasunak alde batera utziz beraiek egindako bidaia handiaren eta exodoaren arteko paralelismoak aztertuko ditugu... Aztekek beren Jainko Eguzkiari pertsonen bihotz eta odola eskaintz...
cc-by-sa
zientziaeus_0015920
zientziaeus
General
articulos cientificos
Bare-marraskiloak animalia baketsuak dira orokorki, eta pertsona profanoen ustetan aspergarri samarrak; bizimodu narraza daramatenak. Hala ere, besterik iruditu arren, arazo biologiko ugari planteatzen eta ebazten lagundu digute. Mundu zabaleko marraskilo-espezieek, kanpo-itxurari dagokiola oso eraniztasun handia eraku...
cc-by-sa