id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0012923
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udan Zumaiara etorritako bisitari kopurua % 25ean igo da iazkoarekin alderatuta 8 apellidos vascos eta Game of Thronesek eragina izan badute ere, Flyscharen ibilbidea eta Geoparkea sortu zirenetik igoera konstantea duela azaldu du Esti Irureta Udal turismo teknikariak. Edozein herritarrek zuen hau esatea, aurtengoa urt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012924
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2002. urtean turismo bulegoa zabaldu zenetik somatu da bisitarien igoera herrian. Kontutan hartu behar da urte batzuetan Lurraldebus/Mugi txartelaren tramitazioa ere bertan egiten zela eta hori ere kontabilizatu egiten zela. Azken bizpahiru urteoetan, baina, txartel honen inguruko tramiteak ez dira bertan egiten. Horre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012925
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Daniel Carballok saria jaso du Creative Commons zine jaialdian Beti Jai frontoiaren inguruko dokumentalarekin Daniel Carballo arkitekto zumaiarrak saria jaso du aste honetan Creative Commons zine jaialdian Beti Jai es una plaza izeneko dokumentalarekin. Arkitektura eta ikus-entzunezkoa batzen dituen jaialdi honetan aip...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012926
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirileko Baleike aldizkarian argitaratu genuen Daniel Carballo pilota jokoaren inguruan egiten ari den ikerketa lanaren inguruko erreportaje zabala. Haren baitan, Madrilgo Beti Jai frontoiaren inguruan egin zuen dokumentalaren berri ere ematen zuen, baita frontoi honen historia ere. Madrilgo Campo Creativo Cero izenek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012927
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Triatloi Taldeak klubaren ateak zabaldu nahi dizkie kirol honetan aritu nahi dutenei Zumaiako Triatloi Taldeak kirol honetan hasi nahi duen edonori klubeko ateak zabaldu nahi dizkio. Taldean sartu edo informazioa lorttzeko helbidera idatzi daiteke.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012928
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren urterako herriko aparkalekuak arautzeko asmoa iragarri du Zumaiako Udalak. Dagoeneko lehen urratsa egin du, Ardantzabide auzorako aurkeztutako ordenantzarekin -aparkalekuen erdia baino gehiago auzotarrentzat gordeko ditu-; baina herri osoa nola arautu oraindik ere lantzen ari da. Zumaiako TAO sistema nolakoa i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012929
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO K.E. eskubaloiko taldeek urriak 22 eta 23 ko aste bukaeran bederatzi partidu jokatuko dituzte Zumaian. Zumaiako Lubaki kiroldegian bederatzi partidu ikusteko aukera izango dugu, aspertzeko astirik ez dugu izango!! Talde guztiak kiroltasunez jokatu, lehiatu eta zumaiako zalegoak taldeak kiroltasunez animatu!!.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012930
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Osa Goikoetxeak Kirol Kontseilu Gorenaren kirol merituko urrezko saria jasoko du Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak aurtengo kirol merituari dagozkion sarien zerrenda eman du jakitera. Espainia mailan kirolari dagokion haitortza handienetakoa da hau; Urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak ematen zaizkie kirol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012931
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako hamabi odol-emaile, igandean Loiolan omenduak izan zirenen artean Urteroko legez, Gipuzkoako odol-emaileen batzarra egin da Loiolako santutegian. igande honetan izan da aurtengo ekitaldia. Elizkizuna eta batzarraren ondoren, emate kopuru jakin bat eman dutenak omendu zituzten. Horien artean hamabi zumaiar zeud...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012932
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enplegua sustatzeko 2016ko lan-eskaintza / Merezimenduen balorazioa eta behin behineko emaitzak Mantentze lanak egiteko brigada (enkargatu 1 eta 8 peoi) eta 2 enpresa teknikarien Urola Kostako Udal Elkarteko lan eskeintzako emaitzak kaleratu dira eta hementxe dituzue ikusgai zerrendak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012933
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Surflariek Izustarriko puntari jarritako izena da Roca Puta, El Diario Vasco egunkarian, adibidez, behin eta berriro erabili dena. Zumaiako hainbat lagunek egindako eskaerei erantzunez, behingoz, Izustarri toponimoa erabiltzen hasi zen. El Pais egunkariak berreskuratu duen arte. Honako artikulo honetan sartu du Madrilg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012934
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Suediako gardentasun legeak 250 urte bete ditu aurten. Hemengo gardentasuna eta hangoa parekatzea orain 30 urte Nerbioi ibaiak Bilbo parean zeraman ura eta Insalusen fabrikatik atera berria den ur botila bat alderatzea bezala izango litzatekelakoan nago. Suediako edozein herritarrek funtzionario publiko baten posta ele...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012935
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lourdeseko boluntarioen aldeko zumba saioa egingo da hilaren 29an Gaixoekin Lourdesera joaten diren boluntarioen aldeko zumba saioa egingo da urriaren 29an Zumaian. Eguraldi ona egiten badu Beheko plazan egingo da; txarra badago, Herri Eskolako frontoian. Txartelak salgai daude dagoeneko. Bi saio izango dira arratsalde...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012936
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erregional mailako Zumaiako laugarren jarri da azken bi garaipenen ondoren Erregional preferente mailako Zumaiakoren taldea bere multzoko laugarren postuan kokatu da azken bi garaipenen ondoren. Azkena etxetik kanpo erdietsi dute, Beasainen aurka. Laugarren jardunaldira arte ez dute zumaiarrek garaipena ezagutu. Lehen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012937
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteak Ekiten Tailerraren beste deialdi bat egin du. Aurrekoa joan den udaberrian egin zen. Enpresa ideia garatzen laguntzeko tailerrak dira hauek. Bertan, ekintzaileek, beren trebetasunak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean. Sei saio izango dira, asteazkenetan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012938
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Game of Thrones' telesailaren grabaketa egunetarako azken neurriak hartzen ari da Udala Larretxoko bizilagunei auzora ibilgailuarekin sartu ahal izateko txartela banatuko zaie, eta Itzurungo eremua balizatu egingo da herritarren zein bisitarien segurtasuna bermatzeko. Era berean, Itzurun hondartza ostiralean itxiko da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012939
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Barra bertikal zein horizontalez osatutako egitura bat eta adinekoei zuzendutako hiru makina jarriko ditu Marianton parkean. Zumaiako Udalak, Street Workout mugimendura atxikita, zenbait makina jarriko ditu Alai auzategiko Marianton parkean herritarren artean kirola sustatzeko. Aipatutako mugimendu horrek helburu du ki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012940
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen gera berriro ere, datorren iganderako antolatu degun txangoari buruz informazio ematera. Irteera hori egun osokoa izango litzateke, eta Aralarko mendilerroan (Nafarroan) barrena ibiliko gera. Hona hemen proposatzen dizueguna: Albitik abiatu, Hirumugarrieta (1.430 m) igo eta Baraibarren amaitu. Oso paraje politak ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012941
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ehun kilometroko ibilbidean Gorbea, Anboto eta Aizkorri igo behar izaten dituzte Hiru Handiak mendi lasterketako korrikalariek. Aurten Mikel Etxeberria zumaiarra bigarren izan da, 11 ordu eta 33 minutuko denbora eginez. Alberto Gorritiberea 16. postuan sailkatu da. Aurtengo irabazleak Jokin Garai eta Leire Martinez iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012942
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurunen Game of Throne-eko zer eszena grabatuko duten, galdera horren erantzuna nahi dute telesaileko jarraitzaileek. Gidoiaren gaineko guztia erabateko sekretua da eta ez dago jakiterik, baina Josu Waliño eta Daniel Carballo ausartu dira Zumaian grabatuko dena irudikatzera. Hemen daukazue Baleike aldizkarian argitar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012943
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO KE eskubaloiko taldeek urriak 15 eta 16an jokatu dituzten partiduen emaitzak: Infantil mailako neska-mutilak hasi dira ligako lehen partiduak jokatzen. Astebukaerako emaitzak oso positiboak izan dira orokorrean, soilik bi partidu galdu dira, beste bi berdinketa eta beste partidu denak irabazi. Aurrera Pulpo!!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012944
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Filmaketentzat tasa berria onartu du Udalbatzak, orain arte ez baitzegoen gaia arautzen zuen ordenantzarik. Aurrerantzean, 300 euro kobratuko dira eguneko eta kokalekuko -150 euro irabazi asmorik gabeko proiektua bada, edo euskaraz bada-. Game of Thrones telesailaren grabaketak sortu duen galderatako bat izan da ekoizt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012945
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Bosgarren edukiontziko giltza edukitzeak ez du erabiltzen denik bermatzen" Hondakinen tasa %8 igotzeko prest zegoen EHBildu, baldin eta organikoaren bereizteko edukiontzia erabiltzen dutenei %7,4ko hobaria aplikatuz gero. Udal Gobernuak ez du hobaria onartu, argudiatuz gaur egun edukiontziko giltza edukitzeak ez duela...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012946
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren urtean zumaiarrok Udalari ordaindu beharreko zergak eta tasak arautzen dituen ordenantza onartu zuen atzo Udalbatzak, EAJren eta PSEren aldeko botoekin, eta EHBilduren kontrakoekin. Irizpide nagusia tasak eta zergak ez igotzea izan den arren, badaude gorabeherak zenbait kasutan. Ura, hondakinak, kirol patronat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012947
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den astean Itzurunen izandako kakanahastearen ondoren, Udaleko, Foru Aldundiko, Kosta Zuzendaritzako eta 'Game of Thrones' telesailerako lan egiten duten enpresako ordezkariak jendaurrera atera ziren atzo azalpenak ematera. Eskertzekoa da, baina, bileran norbaitek esan zuen bezala, hobe aurretik egin izan balitz. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012948
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Itzurunen kendutako gauzak berriro bere lekuan jartzeko konpromisoa erakutsi du ekoiztetxeak" Pasa den astean Santelmopera bidean zegoen petrila eraisteak giroak nahastu ditu herrian eta aurretik Game of Thrones telesailaren inguruan zalantzak bazeuden, gertaera hark areagotu besterik ez zituen egin. Horren aurrean, U...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012949
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Petrila tramankulu bat zen eta kentzea Biotopoaren antolamendu planean sartzen zen" Itzurunen kendutako petrilaren inguruan egin dituzte bertaratu diren herritarrek galdera gehien. Hainbeste urtetan egon den horma kendu izana ez zuten ulertzen eta eraisteak hondarraren mugimenduan zerikusirik izango duen ere galdetu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012950
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO K.E. eskubaloiko taldeek urriak 15 eta 16 ko aste bukaeran duen egutegia hemen duzue: Pulpo K.E. eskubaloia taldeek aste bukaera honetan liga txapelketak jokatuko dituzte, senior mailatik hasita, jubenilak, kadete eta infantiletara, azken hauek ligako partidak jokatzen hasiko direlarik. Zumaiako Lubaki kiroldegia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012951
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren urterako ordenantza fiskalak aztertuko dira bihar, ezohiko plenoan Ezohiko udal plenoa egingo da bihar arratsaldean (18:00etan) udaletxean. Besteak beste, 2017rako ordenantza fiskalak aztertuko dira. 1.- AURREKO BILERETAKO AKTEN ONARPENA, BIDEZKO BADA: (103. zbkia - 2016.07.05; 104.zbkia - 2016.07.28) 2.1.- 6/...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012952
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean E, petrel! antzezlana izango da Aita Mari zinean, 22:00etan. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Sarituak honako hauek dira: Garbiñe Barredo Goikoetxea, Karlos del Pilar Meabe eta Xabier Ureta Askasibar. Zorionak! Besteoi esan sarrerak salgai dituzuela turismo bulegoan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012953
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gutuna: Dirulaguntzen oinarrietan enplegu egonkor eta duina sortzeko EH Bilduren ekarpenak ez dira onartuak izan Urola kostako udal elkarteko zuzendaritza batzordeak 2016ko urriaren 6an, langabeak kontratatzeko eskualdeko enpresentzako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onartu zituen. Udal elkartearen iritziz, deiald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012954
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko Plaza jubilatuen elkarteak Iparraldera irteera antolatu du bere bazkideentzat, azaroaren 19an. Goizeko zortzietan irtengo dira Baionara, han bi orduko bisita bat egingo dute eta gero Miarritzera joango dira. Izena emateko epea urriaren 17tik 31ra dago zabalik, eta 35 euro ordaindu behar dira. Informazio gehiago ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012955
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Gaur egun 30 mugarri inguru ezagutzen ditugu, baina gehiago daudela seguru" Zumaiako mugarrien VI. ibilbidea egingo da larunbat honetan. Taldea goizeko 8:00tan aterako da San Telmo kale barrenetik eta, 32 kilometroko bidea egin ondoren, 19:30ak aldera amaituko du bidea Santiagoko hondartzan. Irteera honen sortzailea d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012956
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarauztarra jaiotzez, baina Zumaiako bizilaguna den Mikel Aierbe palistak erretiroa hartuko du larunbat honetan. Armintzan jokatuko du bere azken partida profesional gisara, eta, ondoren, omenaldia egingo diote. 39 urteko kirolari honetak 14 urte egin ditu profesional bezala. Txapela kentzeko palmaresa du: binaka, behi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012957
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Guztiz faltsua da Itzurungo petrilaren gaia plenoan tratatu zela eta batzordeetan sakontasunez landua izan zela" Tronu Dema seriearen grabazioaren aurreko lan batzuen inguruan, Diario Vasco egunkarian argitaratu dituzte zehatzak ez diren zenbait informazio, ez dakigu nahita edo nahi gabe. Horren aurrean, EH Bilduren u...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012958
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaitu da uda, eta hasi da ikasturtea. Errutinara itzuli dira haurrak eta baita helduak ere. Horixe bera egin dute Gipuzkoako hainbat zineklubek ere. Esate baterako, atzo hasi zuen urtea Azpeitiko Paradisu Zinema zineklubak: Stesti film txekiarrarekin eman zion hasiera denboraldiari, Soreasu antzokian. Zumaiako Ostarre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012959
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dut gezurrik esango: Itzurungo horma hori han zegoenik ere ez nintzen akordatzen. Algorrin ikasi nuen igeri egiten eta han ibili izan naiz. Itzurunen behin edo beste egingo nuen igeri eta Santiagon beste hainbeste. Plaieroak bertan behera geratu zirenetik, ia ez naiz jaitsi ere egin hondarretara. Hori hala da. Petri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012960
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Santelmopera bidean zegoen harrizko horma kentzeak eta herri mailako surf txapelketak bat egin dute egutegian. Hala, bihar, 13:00etan, argazkia aterako da Itzurun hondartzan Itzurun errespetatu lemapean. Deialdi ahalik eta zabalena izatea nahi dute ekintza hau antolatu dutenek. Atzo herri mailan izandako erreakzioek et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012961
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Bertso Eskolaren eskutik, astean behin bertsoaz gozatzeko aukera izango dute horretarako gogoa duen herriko umeek. Astelehenean izango dira txikien eskolak, 17:15etik 18:15era, Foronda kultur etxean, eta irakasle Maialen Velarde ibiliko da. LH4tik aurrerako neska-mutilek izango dute parte hartzeko aukera, eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012962
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Ez al dugu Udalaren erantzunik merezi?", galdetzen du ZIIZ taldeak Taldeko kideek salatu dutenez, Udalak ez die erantzun martxoan egindako eskakizunei. Urolako estazio zaharrean erakusketa iraunkor bat jartzea bideratzea eta Narrondoko zementugintza fabrikaren arrastoak babestea dira eskerak. Zumaiako Industria-Ondare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012963
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Game of Thrones telesaileko grabazio ekipoa kentzeko petrilaren zatia txikitu dute. Gizakiak egindakoa dela eta funtziorik ez duela argudiatu dute. Arratsalderako ez zen hormaren arrastorik geratzen. Herritar batek esan duen bezala, "hau hasiera besterik ez da". Game of Thrones telesailaren grabazioaren zati bat Zumaia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012964
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela bi hilabete Itzurungo hondartzako paretan agertutako pintada baten harira, Udalak adierazi zuen "biotopoaren aurkako ekintza" bat zela, "naturaren aurkako" atentatuaren mailan kokatu zuen hori. Eta hori esateko, bi egun ezberdinetan prentsa-ohar bana bidali zuen prentsara ardura gure taldearen bizkar uzteko asmoz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012965
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Harri horiek gizakiak egindakoak dira eta gaur egun funtziorik ez dute" Telesailaren grabazioko ekoiztetxeak hala eskatuta, San Telmo azpira eramaten duen harriak txikitu dituzte hondeatzaile baten bidez. Lanak oraindik amaitu gabe daude. Udalak hasiera batean ez zuen hitz egiteko asmorik baina sortutako iskanbilaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012966
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kofradia plazako hoditeria egokitzeko lanak astelehenean hasiko dira Gaur egun Kofradia plazako estoldak askotan buxatzen dira, bertako hoditeria nahiko kaltetuta eta egoera txarrean dagoelako. Horrek usain txarrak eragiten ditu eremu horretan eta, marea igotzen denean, estoldak libratu egin behar izaten dira. Egoera h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012967
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ModExpoR internacional agentziak eman berri du Game of Thones telesailerako Zumaiako eta iparraldeko castingean parte hartzeko eskakizunak. Honako hauek dira eskakizunak, agentziaren Facebook orrian irakurri dugunez. - Bertakoek, eskualdekoek edo probintzikoek izango dute lehentasuna. - Estra edo figurante lanak egitek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012968
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosa igeriketa taldeak bere asmoen berri emango du urriaren 13an Datorren urteko denboraldiari begira, Taosa Igeriketa Klubak bere ateak ireki nahi dizkie igeri modu antolatu eta talde giro ederrean egin nahi duten pertsona guztiei. Igeriketa zaletasuna goraka doa herrian eta honen erakusle garbia da abuztuan Zumaian ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012969
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alondegia kultur etxea itxita egongo da urriaren 7an eta 8an. Beraz, astelehenera arte ez ditu berriro ateak zabalduko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012970
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nava Jeevan elkartearen azken proiektuak Nava Chetna du izena. Nava Chetna laguntza zentroa umeentzako hezkuntza-laguntza eta informatika klaseak eta emakumeen suspertzea bultzatzen duen trebakuntza profesionala eskaintzen duen zentroa da. 2012ko ekainaren 16an ireki zituen ateak The Indian Society for Sponsorship and ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012971
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO K.E. eskubaloiko taldeek Urriak 7,8 eta 9 ko aste bukaeran duen egutegia hemen duzue: Pulpo K.E. eskubaloia taldeak, aste bukaera honetan liga txapelketak jokatuko dituzte, senior mailatik hasita, jubenilak eta kadetetara, mutilak zein neskak. Infantil mailakoak lagunarteko partidak dituzte oraindik. Zumaiako Lub...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012972
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bollywood dantza saioa izango da larunbatean, Nava Jeevanek antolatuta Indiako musikak eta dantzak izango dira zapatu eguerdian Kofradiako plazan. Gobernuz Kanpoko Erakunde hau bi proiektu ari da bultzatzen Indiako haur eta emakumeentzako. Indiako kulturara eramango gaituen musika eta dantza saioak izango dira larunbaa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012973
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailean Arritokieta eguna ospatzen da Zumaian eta hau aitzaki ezin hobea iruditu zaigu udal artxiboan gordeta dagoen 1690 eta 1886 urte bitarteko kontu-liburuko zenbait datu hona ekartzeko. Kontu-liburu hau Arritokietako baseliza eta ospitalari buruz kontserbatzen den zaharrena da. Hau dela eta, bertako informazio zah...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012974
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mankomunitatearen lan arriskuen prebentzioko teknikariaren lanposturako eskabideak aurkeztu daitezke Udal Elkarteak enplegua sustatzeko 2016ko planeko lanpostuak betetzeko deialdia egin zuen irailean (11 lanpostu). Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, lanpostu horietako bat hutsik geratu da, hain zuzen ere lan ar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012975
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anaderen 63. elkarteen arteko jaurtiketako arrantza lehiaketa jokatuko da igandean Igande honetan, urriaren 9an, Anade elkarteak antolatutako 63. elkarteen arteko jaurtiketako arrantza lehiaketa jokatuko da. Lehiaketa hau, Gipuzkoako Arrantza Federazioaren Erregularitate Ligaren barne kokatzen da. Arrantza lehiaketaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012976
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sopelan jokatutako txapelketan, surflari gazteak nagusitu dira, tartean Imanol Yeregi zumaiarra.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012977
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arritokietako Ama Birjinaren irudia, bi koadro eta flandiar taula bat kendu dituzte bere lekuetatik. Lehenbizi pipia kenduko zaie eta ondoren berriztatuak izango dira Arritokietako Ama Birjinaren irudia, eta honen ohorez egindako ermitan dauden beste hiru artelan jaitsi dituzte gaur beraien kokalekuetatik, berriztatzer...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012978
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar konzentrazioa egingo dute ostiralean hildako garraiolariaren omenez Joan de ostiralean Bartzelonan auto batek harrapatuta hil zen garraiolari zumaiarraren omenezko konzentrazioa deitu du garraiolarien Hiru sindikatuak, bihar, urriaren 5ean, 12:00etan, Magnolioaren aurrean, heriotza salatu eta senideei dolumina et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012979
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO KE eskubaloiko taldeek astebukaera honetan izan dituzten emaitzak: PULPO KE eskubaloiko taldeek urriak 1 eta 2an jokatu dituzte lehen partiduak. Senior taldeak soilik ligako bigarren partidua izan du, jubenil eta kadete taldeek ligako lehen partidua izan dute eta senior neskak eta infantilak lagunarteko partiduak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012980
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsasoa du hizpide Distirak Alondegian zabaldutako argazki erakusketak Distira argazki elkartearen III. erakusketa kolektiboa zabaldu zen pasa den ostiralean Alondegiko Oxford aretoan. Urriaren 16ra bitartean, itsasoa gai bezala duten irudiak ikusi ahal izango dira, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Aita Mariren heriotz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012981
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro danborradaren batzordeak ohiko batzar orokorra deitu du. Ostegun honetan izango da, 20:00etatik aurrera, Beheko Plazako gizarte zentroko bigarren solairuan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012982
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Bodyboard Zirkuituko hirugarren proba jokatu zuten igandean Itzurunen, eta herriko riderrak izan ziren nagusi. Alex Odriozola jaun eta jabe izan zen kanporaketa guztietan, puntuazio oso altuak lortu zituen txapelketa osoan, eta Zirkuituko hirugarren garaipena eskuratu zuen Itzurunen. Orain arte jokatutako proba ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012983
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Munduko txapeldun izateko aukerekin iritsi da Uranga Nazareko probara Gaur hasi eta urriaren 11ra arte jokatuko da Portugalen Nazareko proba, aurtengo Munduko Zirkuituko azken aurrekoa. Boskote batek du zirkuitua irabazteko aukera, eta horietako bat da Alex Uranga. Denboraldiko une erabakigarrira iritsi da Munduko Body...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012984
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskualdeko ekoizleek produktuak zuzenean saltzeko aukera izango dute Bidarteko azokan Lapurdiko Bidarte herrian nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresei zuzendutako azoka egiten dute. Bidarteko Udala Urola Kostako Udal Elkartearekin harremanetan jarri da eskualdeko enpresei azoka horretan parte hartzeko gonbidapena...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012985
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foronda kultur etxean dagoen Kzguneak azarorako prestatu duen egitaraua eman du ezagutzera. Hauetatik hiru izango dira euskaraz.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012986
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asko eta askoren txikitako soinu-banden sortzaileari, Manolo Urbieta zarauztarrari, Zumaian egindako maitasun keinua ere ez zaio gure alkate jaunari gustatu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012987
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara ikasteko diru-laguntza eskatu nahi dutenek bigarren aukera dute astelehenetik aurrera Zumaiako Udalak jakinarazi du datorren astelehenean zabalduko dela euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko bigarren epea. Horiek horrela, urriaren 3tik 15era bitarte, interesdunek udako eta barnetegietako ikastaroentzat egin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012988
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Game of Thrones: Astelehenetik aurrera aparkalekuak mugatuko dituzte Itzurunen Game of Thrones telesaileko grabazioa dela eta, astelehenetik aurrera ezingo da aparkatu Itzurun aldeko bi gunetan (irudian zehaztuta). Agertokia prestatzen hasiko dira astelehenetik aurrera eta irudian zehaztutako bi gune horiek beharko dit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012989
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar bereziki egunaren lehen zatian fronte batek hodeiak ekarriko dizkigu eta baita ere euria edo zaparradaren bat edo beste. Ez da asko izango baina zerbait bustiko du. Gero arratsaldean, bihar bertan, hobera egingo du. Atertu eta ostarteak irekiko dira. Hori bai, tenperaturak behera egingo du nabarmen eta maximoa 20...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012990
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bide-orri zehatza markatu digute Zumaiako herritarrek politikarioi Plan Estrategikoarekin EH BILDUren balorazioa Plan Estrategikoaz oso positiboa da. Ekimen hau aurreko legealditik dator, orduko Udal gobernuak (EH Bildu) jarri zuen abian, eta oraingo udalbatzak gogoz eutsi dio erronkari. Zumaiako herritarrak zoriondu n...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012991
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Auto klasikoen Zumaiako II. Topaketa egingo dute igandean Beheko plazan, Zumaiako Ralenti elkarteak antolatuta. Goizeko 9:30ean irekiko dute izena zabaltzeko epea, 12:00etan emango zaio irteera, eta 14:30ean bazkaria egingo dute Beheko Plaza jatetxean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012992
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2004 urtean jaiotakoa bazara, edo zaharragoa bazara... 12 urtetik 17ra artekoei deialdia egiten die Arraun Elkarteak, arraunean hasteko. Datorren astelehenean izango dute bilera, 19:00etan, Itsas Kiroldegian, eta bertan izango dira entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideak, azalpenak emateko arraunlari berriei, eta jak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012993
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elena Irureta "Allí abajo" telesailaren denboraldi berrian ikusiko dugu Aktore zumaiarra, Gorka Otxoa eta Nerea Garmendiarekin batera, Antena 3ko telesailaren denboraldi berrian ikusi ahal izango dugu laster. La actriz Elena Irureta interpreta a Rosa Mari, la madre de Peio, en la tercera temporada de #AllíAbajo
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012994
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inklusioaz formatu txikian antzezlana ikusteko (ostiralean 22:00etan, Aita Marin) hiru bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Hemen saridunen izenak: Maria Alberdi Tolosa, Edu Aristi Etxaide eta Amaia Unanue. Besteontzat, jakin sarrerak salgai daudela turismo bulegoan, bost euroan (hiru euro gazte txartelarekin e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012995
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
PULPO K.E. eskubaloiko taldeek Urriak 1 eta 2 ko aste bukaeran duen egutegia hemen duzue: Pulpo K.E. eskubaloia taldeak, aste bukaera honetan guztiz murgiltzen da hainbat mailako liga txapelketetan, senior mailatik hasita, jubenilak, kadete eta infantiletara, mutilak zein neskak. Zumaiako Lubaki kiroldegian zazpi parti...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012996
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hogeita bost urte badira Artadiko samieletan kantatzen hasi zela Xabier Euzkitze. Hasieran, Lazkao Txikirekin, gero Agirrerekin eta azken urteotan Amets Arzallusekin. Aspaldi jaitsi zen oholtza handietatik, baina saiatzen da urtero Samiel jaiekin daukan hitzordua betetzen. Gaur ere han aurkitu dugu, eta Artadirekin dau...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012997
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako kirolari onenen saria jasoko dute larunbatean Iñigo Peñak eta Pulpo eskubaloi taldeko neskek, Zakila Bira lasterketari irteera eman baino minutu batzuk lehenago. Orain arte Zumaiako atletismoaren historian protagonistak izan diren herritarrak omentzeko aprobetxatu da Zakila Bira, baina amaitu da zerrenda nonba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012998
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolak esker onik beroena eskeini nahi dio azken urteetan bidelagun izan den Imanol Urbietari. Eskolako komunitate osoaren bihotzetan betirako leku berezia irabazi du. Mila esker Manolo! Hona, iaz gure artean zelarik, Zumaiako herri Eskolako ikasleek eskeini zieten bertsoa:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0012999
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak laguntza eskatu die herritarrei Zumaiako memoria historikoa garatzeko Horretarako, bilera batera deitu ditu zumaiarrak gaur, irailaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Alondegian. Azken urte hauetan memoria historikoaren inguruko hainbat ekintza eraman dira aurrera herri mailan, baina Udalak urratsak egiten jarrait...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013000
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean zabalduko dute Distira argazki elkartearen III. erakusketa kolektiboa Distira argazki elkarteak erakusketa kolektiboa antolatu du Alondegiko Oxford aretoan. Bihar zabalduko dute, 19:00etan, eta ikusgai egongo da urriaren 16ra arte. Herriko argazkilariek itsasoaren inguruan egindako argazki ederrez dago osatu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013001
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egunero egiten dugu topo edertasunarekin eta zatarkeriarekin, askotan bata bestetik hurbil. Ederra da itsasoa haserre dagoenean eta baita bare dagoenean ere. Ederra da harraldea eta Urola ibaiaren itsasadarra. Ederrak dira Paolo Sorrentinoren La grande bellezza eta Michael Winterbottomen Wonderland; Silvia Perez Cruzen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013002
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etorkizuneko Zumaia marrazteko 79 proiektu jasotzen ditu Plan Estrategikoak Herritarrekin egindako urtebeteko lanaren emaitza da datozen hamar urteotarako landu den Plan Estrategikoa. Herriaren gaur egungo diagnosia egiteaz gain, etorkizuneko Zumaia eraikitzeko 79 proiektu jasotzen ditu, lau ildo nagusitan sailkatuta. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013003
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritar orori zabaldutako formazio saio bat antolatu du Kontsumobidek (Kontsumoaren Euskal Institutua) urriaren 4an, Alondegian (17:30ean). Doakoa da, baina izena eman behar da Brankan. Kontsumitzaile arduratsuagoak izan gaitezen, horixe da Kontsumobide herriz herri egiten ari den kanpainaren helburua. Hauek dira form...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013004
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Liher eta Rukula taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean Torreberri Gaztetxian, 22:30ean. Liher taldeak Hauts izeneko diskoa atera berri du, baita diskoari izena ematen dion bideoklipa ere; Rukula laukoteak rock instrumentala egiten du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013005
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iaz izandako ilarak eta arazoak ez errepikatzeko, haurrak matrikulatzeko sistema berria jarriko da martxan, haur guztiek aukera berdina izan dezaten. Bilera ostegunean da, 19:00etan euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz. Zumaiako Ludotekan ikasturte berriari hasiera emango zaio datorren astetik aurrera. Hori baino lehen, o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013006
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskerrik asko handi bat denoi! Denon artean lortu dugu. Denok gara 17 (edo 18, agian).
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013007
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu. Parte hartu zozketaren txokoan!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013008
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurkezpena Alondegian izango da, 18:00etan. Hurrengo hamar urteetako lan ildo nagusiak jasotzen ditu dokumentuak. Udalak aurreratu duenez, lau lerro estrategikotan sailkatutako 79 proiektu jasotzen ditu. Biharko aukerpenean emango dute azalpen gehiago.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013009
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antzerki ikastaroan interesa dutenek xehetasunak hobeto ezagutzeko aukera dute gaur Musika Eskolan, ate irekien jardunaldia egingo baitute arratsaldean: 17:30etik 18:30era haurrentzat (8-16 urte artekoak; 19:00etatik 20:00etara 16 urtetik gorakoentzat.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013010
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nahiz eta urte batzuk eraman gure eguneroko lanean Lankidetzako teknikak erabiltzen, 2016-2017 ikasturtetik aurrera Zumaiako Herri Eskolako proiektu metodologiko bat izango da Ikaskuntza Kooperatiboa (Ikasteko kooperatu/Kooperatzen ikasi) Hori dela eta, irakasleok, Lankidetza formazioa jasoko dugu Berritzeguneko presta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013011
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2017ko aurrekontuetan eragiteko aukera zabaldu die Aldundiak herritarrei Aurrekontu irekien ekimena aurkeztu du gaur Zumaian Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramale Imanol Lasak. Hurrengo urteko aurrekontuetarako herritarren ekarpenak biltzea da xedea. Karpa gaur Zumaian egongo da jarrita egun osoan, 19:00ak arte. Gipuzko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013012
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Irureta Aita Marin izango da ostiralean, 'Inklusioaz formatu txikian' antzezlanarekin Inklusioaz formatu txikian antzezlana interpretatzen dute Telmo Irureta zumaiarrak eta Xanti Agirrezabala azpeitiarrak. Ikusleei erakutsi nahi diete pertsona denek dutela zerbait berezia besteei emateko. Ostiralean Aita Marin ta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013013
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Salegi-Azkue eta Goikoetxea-Eizmendi bikoteak irabazle Paleta Zirkuituan Paleta Zirkuituko jardunaldia jokatu zen larunbatean Aitzuri pilotalekuan. Lehen partidan, Zumaiako neskez osatutako bi bikote izan ziren aurrez aurre: Salegik eta Azkuek 25-19 irabazi zuten Zuazobide eta Etxaberen aurka. Bigarren partidan, Goikoe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013014
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guztira 70 lagunek hartu dute parte hauteskundeetako porran. Kiniela asko, baina bakar batek ere ez du eserlekuen banaketa zehatza asmatu. Horrela gelditu da Legebiltzarreko eserlekuen banaketa: EAJk 29, EHBilduk 17, Elkarrekin-Podemosek 11, PSE-EEk 9 eta PPk 9. Ez zen asmatzen erraza, bistan denez. Baina LABARRAk eska...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013015
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian EAJ-PNVk lortu du boto gehien Eusko Legebiltzarrerako gaur egin diren hauteskundeetan. EHBildu izan da bigarren indar bozkatuena, eta Podemos hirugarrena. Hauek izan dira Zumaiako emaitzak -parentesi artean 2012koak-: EAJ-PNV 1.778 (1.887), EHBildu 1.674 (1.816), Podemos 592 (-), PSE 417 (694), PP 104 (175), Ci...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013016
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Garaipen handia lortu du gaur Imanol Yeregik Sopelan. Euskal Zirkuituko bigarren proba irabazi du, eta dagoeneko liderra da alde handiz, lehen proba ere berak irabazi zuelako. Baina gaurko garaipenak sari bikoitza izan du, Sopelako proban, aldi berean, Euskal Herriko txapela egon baita jokoan. Asteburu bikaina izan da ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013017
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako surf taldea hirugarren izan da kluben arteko Euskal Herriko Surf Txapelketan, Sopelako Peñatxuri eta Zarautzen atzetik. Emaitza bikaina zumaiarrek lortutakoa. Sopelako hondartzan jokatu zen atzo txapelketa, giro ederrean. Zumaiako sei ordezkariek lan oso ona egin zuten, eta erregulartasun horri esker podiumera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013018
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lopezek eta Olharanek 15-9 eta 15-9 irabazi dute Madrilgo torneoko finala, Goikoetxea eta Inzaren aurka. Hirugarren posturako partida bertan behera utzi behar izan zuten, Egiguren eta Enbil aurretik 5-4 zihoazela, Erkiagak pilotakada jaso eta min hartu zuelako.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013019
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Txapelketa irabazi dute Agirrek eta Urangak Zumaiarentzat Kluben arteko Espainiako zesta punta Txapelketa irabazi dute gaur eguerdian Cosme Agirrek eta Unai Urangak, Madrilgo Complutensen Berriatuaren aurka jokatutako finalean. Zumaiako zesta puntako arduradun Aitzol Etxabek eman digu albistea Madrilgo final...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013020
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gauzak ondo bidean, datorren urtean emakumeen trainerua uretan izango du berriro Zumaiak. Dagoeneko hamabi arraunlari prest agertu dira, eta lanean ari dira gutxienez beste bost proiektu berrira erakartzeko. Klubeko presidente Anjel Etxaniz baikor agertu da. Aurten emakumeen trainerurik ez da izan uretan, baina zenbait...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013021
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den asteburuan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan azken faserako sailkatu ondoren, gaur Madrilen Gasteizko bikoteari irabazi diote Cosme Agirrek eta Unai Urangak. Bihar jokatuko dute finala, Berriatuaren aurka. Bestalde, Madril Hiria torneoko finalean aurrez aurre izango dira Goikoetxea eta Lopez, Inza eta Olharan biko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0013022
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Madril Hiria Nazioarteko Torneoa jokatuko dute asteburuan zortzi pilotarik, bikoteka. Zortzi horietako hiru zumaiarrak dira: Iñaki Osa Goikoetxea, Gotzon Enbil eta Imanol Lopez. Madrilen zesta punta txapelketa bat antolatu dute aspaldiko partez, eta momentuko zortzi pilotari onenetakoak bildu nahi izan dituzte Complute...
cc-by-sa 3.0