id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0012823 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Josu Waliño Berrian: "Komunitateak '.eus'-en aldeko apustua egiten du"
Puntu.euseko zuzendari Josu Waliño zumaiarra elkarrizketatu dute Berria aldizkarian. Euskal Herrian gehien hazi den Interneteko domeinua da '.eus'. Enpresek erabiltzen dute gehien. Waliñoren arabera, horrek erakusten du "domeinu normalizatu bat" del... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012824 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abenduan bi ekintza antolatuko ditugu Algorri Interpretazio Zentroan.
Ekintza guztiak zentroan bertan garatuko dira. Izena ematea baherrezkoa da.
Doako ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea interpretazio zentrora bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012825 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ainguratutako ontzitik egindako Zumaiako Klub Nautikoaren XII. arrantza txapelketako laugarren eta azken jardunaldia jokatu zen larunbatean. Honen ostean erabakita geratu da zer ontzik irabazi duen txapelketa hau.
Goizeko 10:00etan abiatu ziren jardunaldian parte hartu zuten hamalau ontziak. Bakoitzak bina arrantzale z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012826 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mikel Zubeldia Etxeberria eta Izaskun Ruiz Ibarra zumaiarra dira Julene Azpeitiako saridunak
Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketak dagoeneko baditu saridunak. Mikel Zubeldia Etxeberria eta Izaskun Ruiz Ibarra zumaiarra izan dira ipuin lehiaketa honen aurtengo saridunak.
Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliñok osatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012827 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur egungo gizartean, daramagun bizimodua kontuan izanik, gero eta indar handiago hartzen ari dira Mindfulness-ak eta Emozioetan hezteak; hau da, erabateko arreta eta emozioen autogestioa lantzea pertsona bere osotasunean hartuta.
Joan zen azaroaren 8an eta 9an, Zumaiako Herri Eskolako irakasleok formazio-sentsibiliza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012828 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Milaka lagunek hartu dute gaur parte 52. Behobia-San Sebastian lasterketan. Tartean, noski, izan dira Zumaiako korrikalariak. Horien artean Martin Amilibia izan da azkarrena: sailkapen orokorreko 25. postuan amaitu du lasterketa.
25. MARTIN AMILIBIA ARAMBURU 01:07:01 743 JOSEBA PAQUICO DIAZ 01:19:31 994 ASIER BERISTAIN... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012829 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO KE eskubaloiko taldeek azaroak 12 eta 13an jokatu dituzten partiduen emaitzak:
Aste bukaera hau ere eskubaloi arloan oso positiboa izan dugu. Hamaika partidu irabazi eta bi partidu galdu dira.
Infantil, kadete eta jubenil mailako neska/mutilen talde guztiak beraien ligako partiduak irabazi ditute. Harrobi sendoa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012830 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Carlos Casadó: "Igandeko kontzertua karamelu bat da, bai joko dugunontzako, baita entzuleentzat ere"
Klarinete Maratoiaren XV. aldia da aurtengoa eta hamabost maratoietan izan da Carlos Casadó valentziarra. Berak ematen ditu bakarkako eta taldekako ikastaroak eta kontzertuetan jotzeko aukera ere izaten du. Sona handien... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012831 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jubilatuen Baionarako irteerarako eserlekuen zozketa egingo da ostegunean
Beheko Plaza jubilatu eta pentsionisten elkarteak irteera bat antolatu du Baionara. Aurretik, autobuseko eserlekuen zozketa egingo da, ostegun honetan, hilaren 17an, 18:00etan, Zaharretxeko bigarren solairuan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012832 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizeko 9:20ak aldera gertatu da istripua AP-8 autobidean, Zumaia parean, Irunerako norabidean. Gidatzen zuen autoa irauli egin da bidetik atera ondoren. Zauri larriak izan ditu eta bertaratu diren larrialdi zerbitzuak suspertzen saiatu badira ere, ez da posible izan eta hilik gertatu da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012833 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Angeles Sorazuko aldapa trafikora itxiko da asteartean, lanak egiteko
Asteartean, azaroak 15, Angeles Sorazuko aldapan lan batzuk egingo dira zoladuran, bertan irristatzea eragozteko.
Ondorioz, azaroaren 15, 16 eta 17an Angeles Sorazu kalea itxita egongo da trafikoarentzat. Udaletxe ingurura autoz joateko Odieta kaleti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012834 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enplegu Zentroak ostegun honetan zabalduko ditu ateak Zaharretxeko lehen solairuan. Hilero hirugarren ostegunean izango da zabalik. Lana aurkitzeko eta enpresentzako bulego bana izango da.
Ostegun honetan, hilaren 17an, zabalduko ditu ateak Enplegu zentroak Zumaian. Zerbitzu berri hau Urola Kostako Udal Elkartearekin e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012835 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Trenado, youtuberren inguruan Berriak egindako erreportajean
Beraien bizitzaren pasarteak Youtube bideo kanalean partekatzen dituzten jende ugari dago. Youtuberrak bezala ezagutzen dira eta horien artean badira euskaldunak ere. Berria egunkariak hauen inguruko erreportaje zabala argitaratu du gaur eta elkarrizket... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012836 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xexili eguna dela eta, datorren astean zehar zenbait ekitaldi eskeiniko dituzte Musika Eskolako ikasleek. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012837 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oraingoan Joseba Ossak zuzenduko du, eta Pablo d Ors idazleak sortutako Amigos del Desierto taldekoen ildotik egingo du meditazio saioa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012838 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Serguei Prokofiev konposatzaile errusiarraren sinfonian oinarritutako Peru eta otsoa haurrentzako antzezlana ekarriko du Didau antzerki faktoriak igandean Zumaiako Aita Mari aretora.
otsoa. Haurrengan beldur handienetoa sortzen duen animalia da. Mila eta bat ipuinetan protagonistaren aurkari ankerra. Baina, badira best... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012839 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Klub Nautikoaren arrantza txapelketako azken jardunaldia izango da larunbatean
Ainguratutako ontzitik egindako Zumaiako Klub Nautikoaren laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da larunbatean, eguraldia lagun bada, behintzat.
Ontziak goizeko 10:00etan aterako dira portutik eta 16:00ak arte izango dute arrantza egiteko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012840 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko Futbol Eskolako talde guztiek jokatuko dute igande honetan
Igande honetan, azaroak 13, Futbol Eskolako sei taldeek partiduak jokatuko dituzte. Alde batetik benjamin neskak, lehen urteko benjamin mutilak eta bigarren urteko benjamin mutilak Aita Mari futbol zelaian jokatuko dute,10:00etatik 14:00etara, Mutrik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012841 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mintzalagun egitasmoak euskaldun zahar eta berriak biltzen ditu Zumaian elkarren artean euskaraz mintzatu, hizkuntza praktikatu eta horrela, hiztun berrien maila hobetu eta honen erabilera sustatzeko.
Momentu honetan Zumaian bi talde daude euskaldun zaharrik gabe; bat astearteetan 15:00etan biltzen dena eta bestea oste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012842 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan Altzatarock rock jaialdia izango da Donostiako Larratxo kultur etxean. Parte hartu duten taldeen artean Voltaia Zumaiako taldea izango da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012843 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande honetan Peru eta otsoa antzezlana izango da Aita Mari zinea, 12:00etan. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Honako hiru lagun hauek izan dute oraingoan zortea alde: Nerea Goiria, Lorea Zabaleta Lopez eta Oihane Enbil Unanue. Sarrerak aretoko leih... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012844 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte mordoxka da gure ikastetxean TXANELAko ikasmateriala erabiltzen dela Lehen Hezkuntzako maila guztietan. Eguneroko tresna baliagarria zaigu eta urtetako esperientzia pilatua dugu dagoeneko. Hala ere, interesgarria iruditu zaigu proiektuaren egileekin beraiekin materialari buruzko saiotxo bat egitea.
Hau dela eta, u... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012845 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Askotan garrantzirik ez duten gauza txiki horiek alaitzen dute eguna. Posta elektroniko mezu batek, demagun.
Scott McCaughey nire heroietako bat da. Musikaria da, Seattle hirikoa. Young Fresh Fellows taldeko konposatzaile, gitarra-jole eta abeslaria. Nire talde gogokoenetakoa izan den R.E.M.eko gitarra-jole ere izan ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012846 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO K.E. eskubaloiko taldeek azaroak 12 eta 13 ko aste bukaeran izango dituzten partiduak:
Pulpo eskubaloiko hamairu taldeetatik bederatzik, Zumaiako Lubaki kiroldegian jokatuko dute aste bukaeran.
Larunbat goizezean, arratsaldean eta igande goizean partiduak izango ditugu. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012847 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Yeregi surflari zumaiarrak negu honetan jokatuko den Punta Galea Challenge proban parte hartzeko wildcarda (txartela) jaso du. Ez dago oraindik zehaztuta noiz jokatuko den txapelketa hau; olatuen arabera erabakiko da.
Getxon jokatuko den proba hau polemikaz beteta egon da azken egunotan, are gehiago Axi Muniain ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012848 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako Badala, ez dala, zer da normala? ipuin kontaketa-saioa eskainiko du gaur, Kontukantoi taldeak, 17:30ean, haur liburutegian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012849 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika mahaiak bilera izango du azaroaren 15ean, asteartea, 19:30ean, Oxford aretoan. Musika, dantza eta arte eszenikoetan dabiltzan elkarte, talde eta eragileak daude gonbidatuta.
Elkar ezagutzea, agendak koordinatzea eta bilguneari izena ezartzea dira bilerako helburuetako batzuk. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012850 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osunan Game of Thrones-en inguruan zer egin duten ezagutu nahi? Azaroko aldizkarian aurkituko duzue
Zer ondorio ekarriko dizkio telesailak gure herriari? Game of Thronesek baldintzatuko al du orain arte landutako turismo estrategia? Nola jokatu erakusleiho handi horren aurrean? Zumaian erantzun beharko ditugun galdera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012851 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | XV. Klarinete Maratoiak maila goreneko musika ekarriko du Zumaiara
Carlos Casadó valentziarrak emango dituen ikastarotarako apuntatutako ikasle kopuruak gora egin du. Espainia mailan entzun ez diren bi obra eskainiko dira igandeko kontzertuan.
"Oraindik ere ondo ezagutzen ez den instrumentua da klarinetea", dio mahaiar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012852 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako ekonomiaren egoera islatu dute 'Ekonomia Gurean' saioan
Ekonomia Gurean telesaioaren atala grabatu dute gaur goizean Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko aretoan, eta 80 lagunek jarraitu dute zuzenean grabaketa. Tokikomek antolatu du saioa, Baleike, Erlo Telebista, Karkara eta Zarauzko Hitzarekin elkarlanean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012853 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lan-jarduera lau hilabetez etetea erabaki du Lagun Artea enpresa taldeak
Lagun Artea enpresa taldeak lan-jarduera lau hilabetez eteteko erabakia hartu du, lan kargarik ez duelako eta kontratuei eusteko gaitasun ekonomikoa agortu zaiolako, enpresako iturriek azaldu dutenez. Joan den asteazkenean egindako bileran jakinar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012854 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroaren 19an 1975ean jaiotako kintoen bazkaria egingo da. Bazkaria Basusta jatetxean izango da eta 50€ sartu behar dira Rural Kutxako hurrengo kontu korrontean: ES10 3008 0172 0934 45528320. 13:00 Zalla tabernan elkartuko dira, giro alaiean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012855 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Peru eta otsoa' antzerki musikaturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean
Igande honetan Peru eta otsoa antzerki musikatua izango da Aita Mari zinean (12:00etan). Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.
Zozketan parte hartzeko formulari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012856 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilabete eta erdi besterik ez da geratzen Gabon garaian sartzeko. Gabon Korua osatuko duten abeslarientzat heldu da eztarriak berotzen hasteko unea. Datorren astean hasiko dira aurtengo kalejirarako entsegu saioak.
Azaroaren 14ean emakumeen entseguak hasiko dira eta 16an gizonezkoenak. Emakumeen entseguak azaroaren 14,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012857 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Memoriaren eguna ospatzeko elkarteratze isila deitu du Zumaiako Udalak
Datorren ostegunean, hilak 10, Memoriaren Eguna ospatuko da eta Zumaiako Udalak bat egin nahi izan du egun honetan indarkeriaren eta terrorismoaren biktima izan diren guztien oroimena defendatu eta omentzeko.
Horretarako, elkarteratze isila egingo d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012858 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako junior selekzioarekin jokatu du Ander Torrikok Danimarkan antolatu den Lau Nazioen torneoan. Kauldi Odriozolak ezin izan du parte harte, min hartuta dagoelako.
Udan Europako Txapelketa irabazi zuten Ander Torrikok eta Kauldi Odriozolak Espainiako junior selekzioarekin, eta badirudi hautatzaileak bienganako k... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012859 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO KE eskubaloiko taldeek azaroak 5 eta 6an jokatu dituzten partiduen emaitzak dauzkazue hemen.
Aste bukaera ere kirol eskubaloi arloan positiboa izan dugu, larunbat eta igandean PULPOko partiduak izan ditugu. Oraingoan ere emaitzak oso positiboak izan dira Pulpo Kirol Elkartearen taldeentzat, zazpi partidu irabazi,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012860 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lau partida segidan irabazi eta gero, Preferente mailako Zumaiakok ezin izan zuen Urolarekin. Zumarragako taldeak 0-2 irabazi zuen Aita Marin, eta sailkapeneko lider jarri da.
Zumaiako sailkapeneko laugarren postuan dago, Aretxabaletarekin eta Oñatirekin berdinduta. Aurretik Soraluze dauka puntu batera, datorren jardun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012861 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte asko dira irakasleon etengabeko formazioan urratsak ematen ari garela Zumaiako Herri Eskolan. Aurten ere, irakasleon ardura, nahi, eta iniziatibetatik abiatuta hitzaldi eta ikastaro ugari antolatu ditugu formazio horretan aurrera egiteko.
Montessori metodologian sentsibilizazio formakuntza, iniziatiba eta asmo hor... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012862 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela ordubete inguru sute txiki bat gertatu da Labarra tabernako sukaldean. Zorionez, inor ez da zauritu eta kalte materialak ere ez dira larriak izan. Su-hiltzaileak etorri direnerako sua itzalita zeukan tabernako jabe Peio Francok.
Su-hiltzaileen sirena hotsak bat baino gehiago larritu du, are gehiago taberna batek ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012863 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsas ondarearen inguruan hizketan, kanpoan zaparradak erortzen ziren bitartean
Eskualdeko herrietako itsas ondarearen inguruan Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako hitzaldi ibiltari zikloko lehena egin da gaur Zumaian. Goizean zehar botatako euri zaparradek behartuta, ibiltaria izan behar zuen hitzaldia Algorri i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012864 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azkoititik Elgoibarrera bitarteko goiz buelta antolatu du Inda-Mendik
Datorren igandean, azaroak 13, beste irteera bat antolatu dugu. Oraingoan goiz buelta izango da eta ez gara urrutira joango. Urola eta Deba bailarak elkartuko ditugu.
Plana honako hau da: goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik, handik Azko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012865 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herritarrek bertako ekonomiaren nondik norakoak ezagutu eta horien inguruan hausnarketa egin dezaten, Ekonomia Gurean saioa antolatu du TOKIKOMek, Baleike, Erlo Telebista, Karkara eta Zarauzko Hitza-rekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Saioa asteartean izango da, 10:30ean, Zarauzko Arizbatald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012866 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilaren 13an Behobia eta Donostia arteko maratoi erdian parte hartu nahi dutenek autobusean joateko aukera izango dute. Interesa izanez gero, kiroldegian eman behar da izena.
Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Zumaiatik eta Behobiako irteerara eramango ditu korrikalariak. Behin lasterketa amaitutakoan, 14:00etan Donos... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012867 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO K.E. eskubaloiko taldeek azaroak 5 eta 6 ko aste bukaeran bost partidu jokatuko dituzte Zumaian.
Zumaiako Lubaki kiroldegian bost partidu ikusteko aukera izango dugu aste bukaeran.
Bi taldek atsedena izango dute jardunaldi honetan, egutegiaren ondorioz. Larunbat goizez eta arratsaldez eta igande goizean Lubakin p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012868 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumezkoen 18 urtez azpiko Euskadiko Futbol Selekzioak Zumaian entrenatuko du
Pasa den denboraldira arte Zumaiakoko jokalaria izan den Ane Campos getariarra, 18 urtez azpiko Euskadiko Futbol Selekzioarekin entrenatuko du azaroaren 8an, 16:00etatik aurrera, Aita Mari futbol zelaian.
Jon Kepa Gonzalezek entrenatzen due... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012869 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurun Acoustic Connection taldearen kontzertua, bihar, Itzurun tabernan
Itzurun Acoustic Connection izeneko laukoteak kontzertua emango du bihar, 20:00etatik aurrera, Itzurun tabernan. Talde hau espresuki taberna honetan jotzeko sortu zen iaz eta izandako harrera onaren ondoren, aurten bigarren aldiz elkartuko da.
It... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012870 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABEI BERDINEN ARTEKO GATAZKAK KONPONTZEN"
Iazko ikasturtean (2015-2016) izen bereko formazio saioa jaso genuen irakasleok GEUZen eskutik (Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa).
Gaiari segida eman nahian, gurasoei luzatu zaie aurten formazio honetan parte hartzeko aukera eta erantzuna esan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012871 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure Esku Dagoren korronteari jarraituz, galdeketa egingo da udaberrian Zumaian. Ontziratu taldea arduratuko da galdeketa antolatzeaz Zumaian.
Gure Esku Dago mugimenduak bultzatutako korronteak ez du etenik. Pasa den ekainean Azpeitian, Debagoienan eta Goierriko zenbait herritan egin ziren galdeketak eta orain pare bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012872 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekoiztetxeko langileek gaur goizean zehar jarri dituzte berriro ere bere lekuan grabaketa lanak egiteko kendutako hiri-altzari eta gainerakoak.
Game of Thrones telesailak egin ditu egin beharrekoak eta herriko hondartza bere izaera berreskuratu du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012873 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean Zumaian hasiko dira Urola Kosta eskualdeko itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak
Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotua dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012874 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alex Uranga: "Aurrekoak baino gehiago balio du bosgarren postu honek"
Bolada baterako maletak gordetzeko moduan da Alex Uranga. Hurrengo proba Zumaian izango du, Europako Zirkuitukoa, hiru asteburu barru. Bitartean, denboraldiaren balantzea egiteko tartea hartu du.
Kiroldegiko gimnasioan saioa eginda etorri da zuzenean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012875 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erregional preferente mailako Zumaiakok denboraldiko laugarren garaipena erdietsi du pasa den asteburuan, jarraian lortzen duen laugarrena. Eta beste 'laugarren' bat: postu horretan dago sailkapenean, hirugarren dagoen Bergararekin puntuetara berdinduta.
Sailkapeneko azken postuan dagoen Intxurreren aurka jokatu zuten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012876 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroa eta abenduan hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak lana bilatzeko lagungarri diren baliabide eta tresnak lantzeko.
ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE), Data: azaroak 28
GENERO BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA, Data: abenduak 23 | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012877 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hey bro! Hipster show komedia izango da ostiralean 22:00etan Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu bazkideen artean.
Saridunak honakoak dira: Maitane Esteibar, Agustin Zubimendi Lopetegi eta Ihintz Linazisoro Garate. Aretoko leihatilan izango dituzue sarrerak zain.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012878 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bidaiaren egonaldia 4 izarreko hotelean egingo da, larunbat gaua eta hurrengo eguneko gosaria barne.
Gutxieneko pertsona kopuru bat beharko da bidaia aurrera atera ahal izateko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012879 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Isiltasunaren garrasia: 1936ko altxamendu militarraren ondorena Zumaian
Hilabeteroko tarte honetan artxibora jotzen dugu, bertan gordea dagoen informazioaren zatitxo bat zuei gerturatzeko asmoz. Gai baten inguruko datuen bila ibiltzen gara eta informazioa behar izaten dugu argitaratzen ditugun idatzi xumeak osatzeko. U... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012880 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur gauean sute txiki bat gertatu da Juan Belmonteko seigarren atariko etxebizitza batean, sukaldean zehazki. Su-hiltzaileak etorri dira sua itzaltzera eta bi lagun artatu dituzte, baina ez da beharrezkoa izan erietxera eramatea.
sukaldean sua #gauez #zumaia, Juan Belmonte 6Kosta eta Urola parkeak pic.twitter.com/Ltcd... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012881 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Lopez: "Zestaz gozatzen segitzen dut, baina lehentasunak aldatuta"
Pilotari profesionalaren bizimodua Miamin utzi eta Mexikora erronka berri bila joan zen duela urtebete Imanol Lopez. Multinazional batentzat ari da orain lanean, baina zesta erabat utzi gabe. Gabonetatik Zumaiara etorri gabe, gaur goizean ezagutu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012882 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zero eta sei urte bitarteko haurren gurasoen asanblada deitu dute. Asteazkenean izango da, 18:00etan, Hogarreko lehen solairuan. Aztertuko dituzte gaiak: jolasteko lokal eskaria, bestelako beharrak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012883 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri galdeketaz arduratuko den taldea aurkeztuko dute asteazkenean
Datorren urtean Zumaian herri galdeketa antolatzeaz arduratuko den Ontziratu talde sustatzailea aurkeztuko du Gure Esku Dagok, asteazkenean, Forondan egingo den ekitaldian (20:00etan).
Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko bidean, herri galdeketarekin ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012884 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean, 22:00etan, Hey Bro! Hipster Show komedia izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.
Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Asteazken eguerdian aterako ditugu saridunen izanak. Parte hartu eta zorte ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012885 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroaren 5ean, larunbatean, Zumaiako natur ingurunea ezagutzeko doako irteera bat antolatuko da, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatuta. Irteeraren helburua Urola ibaiaren bokalean dauden ekosistemen aberastasuna gertutik ezagutzea izango da. Bi orduko ibilaldi gidatuan, hondartzako dunak, padura, eta tokiko biodibe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012886 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, aurtengoan ere Azkue Fundazioarekin elkarlanean burutuko duena. Bi erakundeek euskara sustatzeko duten konpromisoan bat egin eta hizkuntza praktika ekologikoak sustatzea dute helburu. Bosgarren edizio honetan ere, Eu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012887 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu luze honen atarian eta Santu Guztien Eguneko zubiaren harira, jakinarazi datorren astelehenean, urriak 31, udaletxea zabalik egongo dela zumaiarrentzat. Beraz, udal zerbitzu guztiak normaltasunez eskainiko zaizkie herritarrei. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012888 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den astelehenean utzi zuen Zumaia Balenciaga ontziolan egindako Telmo izeneko zamaontzia. Pasaiako portura eraman zuten azken lanak egiteko eta Pasaian bertan bataiatu zuten atzo. Luzera aldetik Balenciagak egin duen handiena da Telmo.
Balenciaga SAk Zumaian duen ontziolan eraiki du, eta ontziola horrek, 1921. urt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012889 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Futbol Taldeko hamar taldek jokatuko dute asteburuan. Hemen duzue egutegia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012890 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hainbat mehatxuri egin behar izan die aurre bisoi europarrak azken hamarkadetan, eta desagertzeko zorian dago gaur egun. Animaliaren berri eduki dute Zumaiako eskoletan, Geoparkearen eskutik.
Galtzeko arrisku bizian dago bertako bisoia -gorka zabaleta Zumaia Urola ibaia da bisoi europarrak Euskal Herrian duen azken bab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012891 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO K.E. eskubaloiko taldeek urriak 29, 30 eta 31 ko aste bukaeran sei partidu jokatuko dituzte Zumaian.
Zumaiako Lubaki kiroldegian sei partidu ikusteko aukera izango dugu. Kontuz larunbateko ordu aldaketarekin!!
Larunbat eta igandean partiduak izango ditugu, baita astelehenean ere, 17:30 tan Ttakun Taberna Jubenil ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012892 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Game of Thrones" telesaila filmatzeko egin den muntaia aurrez aurre ikusteko aukera izango da
Datorren igandean, hilak 30, Itzurun hondartzarako sarbidea zabalduko da berriro ere eta ikusgai egongo dira, interesa duen ororentzat, Game of Thrones telesaileko eszenak filmatzeko bertan egin diren muntai lanak eta agertok... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012893 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Imanol Lopezek Gernikan jokatuko du astelehenean, Euskal Herrian bi urtez jokatu gabe egon ondoren
Astelehen honetan (18:00etan), azken aldiko desafio handienetakoa jokatuko da Gernikako Katedralean. Aurtengo bikotekako txapeldun Mikel Egiguren eta Gotzon Enbilek Gernika Jai Alaiek botatako desafioa onartu dute eta Ale... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012894 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Usoa Fullaondoren 'Chandal' erakusketa zabalduko da ostiralean Oxford aretoan
Usoa Fullaondo artistak Chandal izeneko erakusketa zabalduko du bihar, 19:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa urriaren 28tik azaroaren 13ra bitartean izango da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara. Asteburu eguerditan ere zabalduk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012895 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakoko Futbol Eskolan 155 neska-mutil dabiltzate aurtengo denboraldian
Aurtengo denboraldia martxan jarri zela bi hilabete pasa dira eta dagoeneko talde guztiak hasi dira jokatzen txapelketa desberdinak. 155 neska-mutilek eta 20 entrenatzailek osatzen dute benjamin eta alebin mailako 5 taldeak.
Gainera, lehenengo a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012896 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mari Kixkur eta hiru hartzak haur antzerkia izango da igandean Aita Marin, bi saiotan: 12:00etan eta 16:30ean. Eguerdiko saiorako Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu.
Hona hemen saridunak: Iurre Eizagirre, Araitz Zubimendi eta Nerea Goiria Mendiolea. Zorionak! Sarrerak aretoko lei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012897 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat honetan hasi eta martxoaren amaierara bitartean Zumaia-Getaria neguko bela liga jokatuko da, Zumaiako Klub Nautikoak antolatuta. Liga osatzen duten hamaika estropadetatik bost Zumaian jokatuko dira eta beste seirak Getarian.
Zumaian honako egunetan jokatuko dira estropadak: urriaren 29an, azaroaren 26an, abend... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012898 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Barkatuko didazue, baina erdaretako hitzak bakarrik datozkit burura Zumaian gertatzen ari dena deskribatzeko: spoiler, voyeur, paparazzi... Nahi duzuena hautatu, baina egia esan, gaia nekagarri bilakatu da.
Jolas moduan abiatu genuen Baleikek hala eskatuta Zumaian errodatuko zenaren irudikatzea. Polita izan zen istorio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012899 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzokoan ETB2ko arratsaldetako "Ahora" saioko Nahiara Gago paparazzi lanetan aritu zen GAME OF THRONES telesaileko grabaketetako irudi batzuk lortu nahian. Horretarako bi zumaiarren laguntza izan zuen. Lortu al zuten zerbait? Ikusi, ikusi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012900 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pankartak jartzeko aurrez baimena eskatuko da eta baldintzak bete beharko dira
34 artikulu jasotzen ditu ordenantza honek, baina 17.a da zalaparta handiena sortu duena. Pankarta, pintada eta horma-irudien ingurukoa da artikulu hau.
Bileran alkateak gogoratu zuenez, 21 panel jarri dira herriko hainbat puntu estrategikot... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012901 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elkar ulertzerik ez zen izan garbiketa ordenantzaren inguruko bileran
Pankartak eta kartelak ezartzearen harira izan ziren bileran zehar esandako hitz denak. Isunak ez ezartzea eta ordenantzetan jasotzen den artikulu polemikoa, pankarta eta kartelen inguruko 17.a aldatzeko edo kentzeko eskatu zuten bertaratu ziren eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012902 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik abenduaren 1era bitartean aurkeztu ahal izango dira proposamenak helbide elektroniko bidez. Udal gobernuak herritarren iritzi eta ekarpenak jaso nahi ditu, datorren urtean Zumaian garatuko diren proiektuek herritarren beharrei, eskaerei eta iradokizunei erantzun diezaieten. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012903 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Trail Running taldeko hiru korrikalari Enkarterrietako Apuko Extrem lasterketan arituko dira asteburuan
Zumaia Trail Running (ZTR) taldeko hiru korrikalarik asteburu honetan Enkarterrietako Zaramillon jokatuko den Apuko Extrem proban parte hartuko dute. Bi korrikalari proba luzean lehiatuko dira eta bat laburrea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012904 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1989 jaiotakoek kinto bazkaria egingo dute Azaroaren 12an. Bazkaria Urberun izango da, eta joan-etorrirako autobusa jarriko dute.
Bazkarira joan nahi duenak 50 euro sartu beharko ditu azaroak 5 baino lehen kontu korronte honetara: ES82-3035-0037-44-0370051101. Aurrerago zehaztuko dituzte bazkari aurreko poteoan non eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012905 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gerra Zibilean desagertutakoen gorpuzkinak lurpetik ateratzeko lan handia ari da egiten Aranzadi azken 15 urteotan. Lan hauei buruzko hitzaldia eskainiko du Lourdes Herrasti antropologoak, bihar asteartea, Aita Marin (19:00etan). Azaroaren 2an Josu Chuecak hitz egingo du erbesteratzeaz. Hemen oroimen historikoaren hari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012906 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1936ko Gerra Zibileko oroimen historikoa lantzeko hitzarmena sinatu dute Zumaiako Udalak eta Aranzadik. Hiru urte barru aurkeztuko dute emaitza.
Gerra eta gerraosteko errepresioa zeinek sufritu zuten ikertuko du Aranzadik, Zumaiako Udalarekin hala adostuta. «Oroimen historikoa berreskuratzeko egingo dugu lan, gerran et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012907 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2014. urtean estatu islamikoak Irakeko Mosul hiria hartu zuen. Bi urte geroago, hiri hori berreskuratzeko borrokak ditugu azken egunotan hedabideetan. Hain zuzen ere, Mosul hirian jaio zen Brigitte Findakly, Lewis Trondheim senarrarekin batera 'Las amapolas de Irak' (Astiberri, 2016) izeneko komikia argitaratu duena. A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012908 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Spar ontzia izan da larunbatean jokatutako arrantza jardunaldiko irabazlea
Zumaiako Klub Nautikoak antolatutako ainguratutako ontzietatik egindako XII. arrantza txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean. Hego haizea eta metroko olatuak izan zituzten parte hartu zuten 16 ontziek.
Arrantza eremua antolak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012909 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Mari Kixkur eta hiru hartzak' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu
Igande honetan Mari Kixkur eta hiru hartzak haur antzerkia izango da Aita Mari aretoan, bi saiotan: 12:00etan eta 16:30ean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Bazkideen artean. Adi: eguerdiko 12:00etako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012910 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erriberako produktuez osatutako saskiak, euskararen normalizazioan laguntzeko
Nafarroako Erriberako produktuekin osaturiko saskiak dira, 50 eurotan eskuratu daitezkeenak. Ateratako diruaren %25 Nafarroako hegoaldeko euskararen normalizazioan laguntzeko izango da.
Aurtengoan, gainera, bi saski ezberdin daude aukeran, et... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012911 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakok laugarren postuan jarraitzen du Idiazabali irabazi ondoren
Erregional preferente mailako Zumaiakok 2-0 emaitzarekin irabazi dio asteburu honetan Idiazabali. Emaitza honi esker, zumaiarrek sailkapeneko laugarren postuan jarraitzen dute.
Printzipioz ez ze partida erraza aurreikusten, jardunaldi honen aurretik I... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012912 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alex Uranga Gran Canariako probako final-laurdenen atarian geratu da
Gran Canarian jokatzen ari den Fronton King proban kanporatua izan da Alex Uranga zumaiarra. World Bodyboarding Tour txapelketako azken proba da hau eta laugarren txandan geratu da Alex kalean.
Final-laurdenen atariraino heldu da zumaiarra. Lehen txan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012913 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | PULPO KE eskubaloiko taldeek urriak 22 eta 23an jokatu dituzten partiduen emaitzak:
Eskubaloi beteko aste bukaerako emaitzak oso positiboak izan dira Pulpo Kirol Elkartearen taldeentzat, soilik bi partidu galdu dira, beste bi berdinketa eta beste partidu denak irabazi. Aurrera Pulpo!! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012914 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Triatloi Taldeko kide Joseba Amilibiak gaur goizean Gijongo (Asturias) Playa de Poniente hondartzan jokatu den triatloia irabazi du. Proba olinpikoan hartu du parte (1.500 metro igerian, 42 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika) eta 2:01:55 denborarekin irabazi du zumaiarrak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012915 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otsailean inorekin adostu gabe alkateak kalean ezarri zituen debekuei orain isunak gehitu nahi dizkie. Horretarako Mozal Ordenantza ekarri nahi dute Zumaiara, kalean gertatzen den guztia alderdi politiko batek kontrolatu dezan.
Debeku, isunak eta kontrol nahia antzuak direla eta kalea guztiona dela gogorarazten jarrait... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012916 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Telmo Irureta: "Desgaitasuna izatea txolloa balitz bezala tratatzen dut"
Garun paralisia dauka Telmo Iruretak, txikitatik, eta hain zuzen, horixe erabili du hilaren 26an emango duen monologo saiorako; Toquecito minus. Hernaniko Biterin, 19:00etan izango da, doan, Koxka izeneko elkarteak antolatuta.
Urumeako Kronika hed... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012917 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | SOS Arrazakeria erakundeak antolatuta, seigarren urtez Bizilagunak izeneko ekimena egingo da azaroaren 13an Euskal Autonomia Erkidegoko herrietan. Bazkari baten bueltan jatorri desberdineko pertsonak elkartuko dira esperientziak eta ezagutza partekatzeko.
Bizilagunak hemen bertako familia eta norbanakoak eta atzerritik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012918 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Corazon gigante' pelikula berriro emango da ostegunean, Aita Marin
Fúsi (Corazon gigante) pelikularen emanaldiarekin hasi behar zuen ostegunean Ostarrenaren zine forum denboraldia. Baina, arazo teknikoak medio, saioa espero baino beranduago hasi zen. Ordurako atean zeuden ikusleetatik asko etxera itzuli ziren. Hori ik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012919 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren larunbatean, hilak 22, danborren festa egingo da Torreberrin, arratsaldeko 17:00etan, Zumaiako afrikarren elkarteak antolatuta.
Elkarte hori 2014an sortu zen eta euskal kulturan integratzea du xede, baita Afrikatik datozen pertsonei babesa eskaintzea ere. Elkarte horrek hainbat ekimen antolatzen ditu herritarr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012920 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azkenaldian oso kezkatuta ikusten dut herria aparkalekuen gaiarekin, baina ez da izango ba erosoegiak bihurtu garela?
Dakizuenez gaur hasi eta urriaren 29ra arte ezin izango da Larretxora kotxez joan ez baldin bazara behintzat egoiliarra. Bestalde, Udala aparkalekuekin dugun arazoari konponbidea aurkitzen saiatzen dabi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012921 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurtik urriaren 29ra arte Larretxora kotxez egoiliarrek bakarrik ahalko dute sartu
Game of Thrones telesailaren errodajea gero eta hurbilago dago. Ustekaberik ez bada, astelehen honetan hasiko da grabazioa Itzurungo hondartzan. Azken lanak egiteko, gaurtik aurrera Itzurun itxita egongo da eta labarretara ere ezingo da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0012922 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Eskolako klarinete ikasleen emanaldia izango da urriaren 26an
Urriaren 26ean, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan, aste gutxi barru izango den (azaroaren 9-13 bitartean) XV. Klarinete Maratoiaren aitzakian, Musika Eskolako Klarineteko ikasleek emanaldi txiki bat eskiniko dute eskola bertan, Klarinete Maratoian au... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.