id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0015823 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten ere euritan pasa dugu San Telmo eguna. Goizeko prozesioa aterkiz osatutako itsaso baten gainean egin zuen santuarekin irudiak ermitaraino, Imanol Azkuek grabatutako bideo honetan ikus daitekeenez. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015824 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur goizean TS Fundiciones enpresa okupatu dute bertako 100 langilek, enpresa likidatzeko hartu den erabakia salatzeko. "Hemen geldituko gara Eusko Jaurlaritzatik Arantxa Tapia industria sailburua etorri eta Urola Kostan lanpostuak sortzeko zer plangintza dagoen esplikatzen digun arte", iragarri dute langileek. Langil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015825 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sasoi bikainean dagoela erakutsi du Iñigo Peñak asteburuan jokatu zen Kopa 1000 estropadan. Banakako saioan, bigarren izan da Cubelosen atzetik. Horrela, abuztuan Munduko Txapelketan izango da, Moskun, Espainiako selekzioko K4arekin. Bestalde, Itxas-Gaineko jubenilek emaitza onak lortu dituzte. Barruetabeña eta Gerekak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015826 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den urtean, kadeteak zirela, Bartzelona handiaren aurka partida ederra egin zuten. Orduan galdu egin zuten, baina Lubakin bildutako jarraitzaileen oroimenean ondo gordeta geldituko da Bartzelonaren estualdia. Aurten ere eman digute beste partida gogoangarri bat, Granollers talde handiaren aurkakoa. Eta oraingoan, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015827 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo eta Anaitasunaren arteko azken partidan erabaki zen Espainiako Txapelketako azken faserako txartela. Hemen daukazue partidako argazki bilduma. Argazkilaria, Gorka Zabaleta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015828 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen ikus dezakezue ostiralean jokatutako Pulpo-Granollers partidako argazki bilduma. Argazkilaria, Arnaitz Rubio Aprea | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015829 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpok eta Anaitasunak jokatu zuten igande eguerdian Espainiako Txapelketako azken faserako sailkatzeko partida erabakigarria. Bi taldeek Granollers eta Corazonistak gainditu zituzten aurreko bi jardunaldietan, eta beraz, bien arteko finala zen atzokoa. Itxaropentsu zeuden zumaiarrak, baina Anaitasunak ez zuen aukerari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015830 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urte askotan, San Pedro Txiki abesbatzaren emanaldiarekin hasi dira San Telmo jaiak Zumaian. Ohiturari eutsi nahian, abesbatzako kideek kantu kalejira egin zuten atzo arratsaldean. Kofradian hasi, parolaldera eginda, alde zaharra zeharkatu zuten Erribera kalean amaitzeko. Hemen duzue kalejira horretako une bat. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015831 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Piraguismoko Kopa 1000 jokatuko da asteburuan, eta hitzordu garrantzitsua da Iñigo Peñarentzat, jokoan egongo baitira Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketan lehiatzeko txartelak. Ez da Itxas Gaineko ordezkari bakarra izango, jubenilek ere parte hartuko dute eta.
"Selekzioan eskatu digute banakako estropadan fina... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015832 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, apirilak 26, Gune elkarteak antolatutako II. Zine-forum zikloa hasiko da.
Lau larunbatetan zehar, Emakumeen lankidetza, bakegintzarako giltza gaiaren inguruan eskainiko dira emanaldiak. Donostiako Kresala elkartean izango dira (Euskal Herria kalea, 9) 17:00etan; saio bakoitzean aurkezpen baten ondoren film... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015833 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argindar-hornidura kontratua esleitzea izango da aztertu eta bozkatuko den gai bakarra. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015834 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean Aita Mari zineman (22:30ean) izango den saiorako sarrerak martxa onean saltzen ari dira turismo bulegoan eta Inpernupe tabernan, 8 €-an. Aurrez denak saltzen badira, ez da zinemako leihatilarik irekiko.
Jon Maia arituko da gaiak ematen, eta bertsotan seikote hau, azken orduko aldaketa batekin: Unai Agirre, U... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015835 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatzaren 2an (ostirala) fosilen tailerra antolatuko du Algorri Interpretazio Zentroak. Ekintza doakoa da eta 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Bertan, Zumaiako flyschean aurki daitezkeen bizitza-aztarnak aztertu eta eskulanen bidez fosilen erreplikak egiteko aukera izango dute haurrek. Ekintzak zentroan ber... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015836 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste Santuan etenaldia egin ondoren, ostiralean jokatuko da Pilota Txapelketa Herrikoiaren bigarren jardunaldia Lehenengoan joko polita eta partida lehiatuak ikusi ahal izan ziren.
Buruz-buru eta lau t'erdian ari dira jokatzen aurten txapelketa, eta horrek joko biziago ekarri du, bai lehen jardunaldian behintzat. Hauek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015837 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoak direla eta, autobusak ez dira herrigunera sartuko, moilan jaietako txosnak egongo direlako muntatuta eta autobusak ez duelako buelta emateko aukerarik. Gainera, Txikierdiko biribilgunean bidegorrirako egiten ari diren obrak direla eta, autobusek zailtasunak dauzkate handik igarotzeko. Beraz, bai Donostia ald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015838 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Granollersen aurka ekingo dio Pulpok ostiralean Espainiako Txapelketako faseari
Jubenil mailako Espainiako Txapelketako zortzi ligaxketako bat antolatuko du Pulpo eskubaloi taldeak asteburuan. D Multzoan jokatuko dute Pulpok, Granollersek, Corazonistasek eta Anaitasunak, eta onenak lortuko du zortziko finalerako txarte... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015839 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | M&J Ikastetxeko 10 ikaslek, apirilaren 21etik 25era, egunero 15:00etanemango den Txoriene programan, esperientzia polit eta aberasgarri bat bizitzeko aukera izango dute. Sukaldean aritzeko duten trebezia erakutsi eta guk ikusteko aukera izango dugu.Ikastetxeak Euskal Telebistarekin elkarlanean, bizitzan beharrezkoak di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015840 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria Zubimendik maiatzaren 12tik 19ra bitartean Alemaniako Klingenthal hirian egingo den nazioarteko akordeoi lehiaketan hartuko du parte. Hartarako hautatu duen errepertorioa prestatzeko, zenbait kontzertu emango ditu. Atzo Alondegian izan zen kontzertu hauetako bat ematen. Hemen duzue atzo jo zuen piezetako bat. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015841 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haurren danborradak 25. aldia egingo du aurtengo santelmoetan, Jakintza Kultur Elkartearen eskutik. Ospakizunen artean, 25 urte hauetako argazkien erakusketa antolatu dute Oxford aretoan. 1990eko lehen danborradan hasi eta iazkora arte, ehundaka haurren argazkiak ikus daitezke. Gaur arratsaldean zabalduko dute erakuske... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015842 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJ-PNVk Bilboko Plaza Barrian ospatuko du Aberri Eguna, apirilaren 20an, 11:30ean. Zumaiako jeltzaleek dei egin diete zumaiarrei parte-hartzera, ohar honen bidez:
Lehen Aberri Eguna 1932an izan zen. Harrezgeroztik, urtero-urtero ospatu izan dugu abertzaleok gure Aberriaren, gure Herriaren, eguna. Batzuetan ozen eta je... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015843 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Prekarietatea lantzeko espazio baten beharra izan zen herriko hainbat gaztek izandako Harreman Biraren ondorioetako bat. Horren harira, pasa den larunbatean, hutsune horri nola aurre egin eztabaidatzeko asanblada egin zuten, eta "sistemari aurre egiteko Gazte Blokearen beharra" berretsi zuten. Oinarri batzuk adostu eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015844 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ortiz kontserbagintzako lantegia eraitsi zuten aurrena eta gaur goizean etxea hasi dira botatzen. Altuna y Uriak etxebizitzak eraikiko ditu orube horretan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015845 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Elizak herriarekin batera joan behar du aldatzen; hori da nire dogma"
Pasai San Pedron 1929an jaioa, bere 85 urteetatik (apirilaren 13an beteko ditu) 40 Zumaian egin ditu Joxe Etxeberriak. Iazko San Pedro jaietan eman zion Zumaiako herriak agurra eta ordutik Donostian bizi da, Apezpikutzak duen etxe batean. Ez du, bai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015846 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko plazan laster hastekoak diren lanak direla eta, gutun hau bidali digu Bai bidea Zumaia taberna-jatetxeko arduradun Juncal Calderonek. Hemen irakur dezakezue:
"Hilak 11, ostirala, azkenik Zumaiako alkate jaunak, Eusebio Gurrutxaga enparantza (Beheko plaza) ko obrak noiz hasiko diren esan zigun.
Hasieran Urtarrila... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015847 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalean da apirileko Baleike aldizkaria. Santelmoei begira jarri gara eta haurren danborradari eskaini diogu erreportaje nagusia. Izan ere, aurtengoa 25. aldia izango du, eta ospakizunak egingo dituzte. Aurreko danborradetako argazki zaharrak bildu eta erakusketa antolatu dute (apirilaren 16tik maiatzaren 4ra, Alondegia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015848 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegun honetan, Aste Santuaren hasierarekin batera, jarriko da martxan aurtengo 'Bost geltoki historian' turismo eskaintza. Urolaren bailarako bost zentro edo museo biltzen ditu eskaintza honek. 10 euro balio duen bonoari esker, bost zentrok bisitatzeko aukera dago. Bonoak ostegunean bertan izango dira salgai Algorri ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015849 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJko Udal Taldeak ohar hau bidali du Patxita Etxezarretako hainbat bizilagunek Gernikako parkeko arbolak mozteko egin duten eskaeraren inguruan:
EAJk Patxita Etxezarretako bizilagunekin akordiora heltzeko gonbitea luzatu dio alkateari
"Nahi bada ahal da" gogoratu dio Montse Aranak Iñaki Agirrezabalga. EAJko udal talde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015850 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den apirilaren 6an ehun urte bete zituen Mikeli Lartigue Aldalur zumaiarrak. Zumaian jaio eta bizi izan zen Gerra Zibila hasi zen arte. Aita zinegotzi abertzalea zen, eta familia osoak ihes egin behar izan zuen, aurrena Kataluniara eta ondoren Frantziara. Donostian egin zituen gero zenbait urte. Ezkondu zenean Cas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015851 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen irakur dezakezue 2013ko otsaileko Baleike aldizkarian argitaratutako erreportaje saritua. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015852 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gorka Zabaletak irabazi du Caf-Elhuyar saria, hirugarren urtez jarraian
Angulen inguruan 2013ko otsaileko Baleike-n argitaratutako erreportajearekin irabazi du Gorka Zabaletak Caf-Elhuyar saria, zientzia-kazetaritzaren arloan. Hirugarren urtez jarraian saritu du epaimahaiak Zabaleta: iaz Ikaragarri bero zegoen zopa mod... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015853 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Granollers, Anaitasuna eta Corazonistas hartuko ditu Pulpok Zumaian Espainiako Txapelketan
Santelmoetako lehen asteburuan jokatuko da Espainiako Txapelketako fasea, apirilaren 25etik 27ra. Etxean antolatzea eskatu du Pulpok eta hala onartu dio federazioak. Kataluniako Granollers, Aragoiko Corazonistas eta Nafarroako An... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015854 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurtengo neguan oldartuta dabil itsasoa. Gabonen bueltatik, ia etenik gabe kolpatu dute kostaldea olatu bortitzek eta hainbat txikizio eragin. Baina nola sortzen dira olatu handi horiek? Euskalmeteko meteorologo Joseba Egañak eman dizkigu erantzunak.
Hezur-haragizko balea zuririk ez da bistaratu paraje hauetan oso aspa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015855 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako naturguneei buruzko mugikorretarako aplikazioa aurkeztu dute
Zumaiako naturguneak modu erraz eta erakargarrian ezagutzeko aukera ematen du gaur Donostian Zumaiako Udalak eta Geoparkeak aurkeztutako gailu mugikorretarako aplikazioak.
Audio giden bidez -euskaraz, gazteleraz eta ingelesez-, hiru ibilbide egiteko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015856 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande eguerdian (12:00etan) Nalua fakirra izango da Aita Marin. Sarrerak hiru euro balio du -Aita Mari Bazkideentzat bi euro-. Turismo Bulegoan eskura daitezke. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015857 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaurko Zine-Forum saioan Nebraska ikusi ahal izango da, Alexander Payneren azken pelikula (Aita Marin, 22:00etan). Hemen irakur dezakezue Gontzal Agotek Berria-n argitaratu zuen kritika. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015858 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean Algorri garbitzera joateko deia egin du Surfrider fundazioak
Igande goizean Algorriko harraldea garbitzeko deialdia egin du Surfrider fundazioak. Itsasbehera aprobetxatzeko, 9:30ean jarri dute hitzordua, Algorrin bertan. Parte hartu nahi dutenek eskularruak eta haitzean ibiltzeko oinetako egokiak eraman behark... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015859 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ardantzabide eta Odietako hamabi etxebizitza babestuak zozkatu dira gaur eguerdian
Odietako sei etxebizitza tasatu eta Ardantzabiden Sukia eraikitzen hasi den etxebizitza-blokeko babes ofizialeko sei etxebizitzak zozkatu dira gaur eguerdian Alondegian. Ardantzabideko etxeetarako zozketan 157 lagunek hartu dute parte, h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015860 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, apirilak 12, punk kontzertuak izango dira Torreberri Gaztetxian, 22:30ean hasita. Brote, Esklabos del Gobierno eta Toilet Warriors taldeek joko dute. Sarrera, bi euro. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015861 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, musika eta animazio proiekzioa Napoka Iria eta Julen Agirreren eskutik
Beheko plaza jatetxeak kultur programazio bereziarekin jarraitzen du. Asteburu honetan, Napoka Iria taldearen zuzeneko musika entzuten den bitartean Julen Agirre Egibarren animazio proiekzioa ikusi ahal izango da. Saioa 22:30ean hasiko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015862 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esther Uria aktoreak umorezko bakarrizketa saioa eskainiko du ostiralean (23:00etan) Itzurun tabernan, Al calor del humor en un bar izenburupean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015863 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'El valle sin nombre' liburua aurkeztuko dute ostegunean Otaño liburudendan
Ibon Martinek El valle sin nombre eleberri historikoa aurkeztuko du bihar, osteguna, Otaño liburudendan, 19:00etan. Frantziako iraultza baino 300 urte lehenagoko Euskal Herrian dago kokatuta istorioa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015864 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral honetan, apirilak 11, Gune elkarteak antolatutako otoitz saio berri bat izango da eta, tradizio eta erlijio ezberdinen arteko topagune izateko filosofiari jarraituz, oraingoan musulmanen txanda izango da.
Jamiyatu ansarud-din Tariqa senegaldarreko partaideak etorriko dira eta beraien otoitz mota batzuk eskainik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015865 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Frantsesa eta ingelesa praktikatzeko tertuliekin jarraitzen dute Kabi tabernan. Gaur, asteazkenero bezala, frantsesaren txanda izango da, 19:00etatik aurrera. Datorren astetik aurrera, asteartero ingelesa praktikatzeko aukera izango da, ordu berean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015866 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Gazta zati bat' dokumentala ikusteko aukera izango da ostiralean Alondegian
Zumaiako Gure Esku Dago herritar taldeak antolatuta, Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala ikusi ahal izango da ostiralean Alondegian (19:00etan). Jon Maiak berak aurkeztuko du lana, eta dokumentalerako Keixetak egin zuen gazta bola... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015867 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten buruz-buru jokatuko da, lau t'erdian. Hamar pilotarik hartuko dute parte, bi multzotan banatuta; ligaxka jokatu ondoren multzo bakoitzeko azkena geldituko da final-laurdenetatik kanpo. Ostiralean jokatuko da lehen jardunaldia eta ekainaren 27an finala. Partidak Odietan jokatuko dira (18:00etatik aurrera) eta eur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015868 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baldintza negargarrietan lan egiten duten langileak gara, baita lanik ez duten langabetuak ere. Historia manipulatua memorizatzera behartu dituztenak. Kritiko izaten ikasi nahi duten ikasleak. Norbere gorputzaren gain erabaki nahi dutenak. Etxera bidea lasai egin nahi duten neskak. Eta libre izan nahi duten auziperatua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015869 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tai Chi ikastaroa egiteko aukera izango da maiatzean eta ekainean, Alondegia Kultur Etxeak antolatuta. Astelehenetan izango da, maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 23ra arte, 18:00etatik 19:30era. Izena emateko epea zabalik dago, apirilaren 30era arte. Ikastaroan parte hartzeko 40 euro ordaindu behar da.
Kontu korrontek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015870 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean 60 bat lagun bildu zen Algorrik Interpretazio Zentroak egindako deialdira. Artadira joan ziren aurreko tailerrean egindako habi kutxak jartzera. Hemen bidali diguten oharra, argazki sorta eta guzti:
Joan den martxoaren 1ean habi kutxak egiteko tailerra egin genuen Algorri Interpretazio Zentroan eta larunbat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015871 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mutilek bakarrik ez, Pulpoko neskek ere asteburu ederra izan dute. Jubenilek Federazio Saria irabazi dute, azken partidan Eibarri 29-28 irabazita. Sei partida jokatu eta seirak irabazi dituzte. Atzetik sailkatu dira Aiala eta Ereintza. Hemendik denboraldia amaitu arte Gipuzkoako Kopa jokatuko dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015872 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizeko bostak aldera izan dira bi lapurretak, eta bietan sartzeko sistema berbera erabili dute ateko sarraila puskatzeko. Diru askorik ez dute eraman, baina Zallan makina eta altzari batzuk puskatu dituzte.
Goizeko bostak aldera Zalla tabernako alarmak jo du. Segurtasun enpresako guarden zain egon gabe, tabernara gert... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015873 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igande goizean jokatuako Euskadiko Maratoi Txapelketaren bideo laburpena daukazue hemen. Estropadako une erabakigarri eta ikusgarrienekin batera, Oier Aizpurua eta Josu Ansolaren azalpenak entzun ditzakezue. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015874 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lauko Finaleko hiru partidak irabazita lortu dute denboraldia borobiltzea. Espainiako Txapelketarako sailkatu dira, eta fasea Zumaian jokatzeko eskaera egin du Pulpok. Lauko Finalaz, taldeak egindako lanaz eta aurrera begirako erronketaz hitz egin dugu Alex Oliden entrenatzailearekin, Eibarren kontra partida erabakigar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015875 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen ikus dezakezue Zumaian jokatutako piraguismoako Euskadiko Maratoi Txapelketako argazki bilduma. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015876 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urrezko bost domina irabazi ditu Itxas-Gainek Euskadiko Maratoi Txapelketan
Josu Ansolak eta Oier Aizpuruak (senior K2), Xabier Osak (senior K1), Imanol Barruetabeñak eta Unai Gerekak (jubenilak k2), Irati Osak (jubenilak K1) eta Vicente Royok (beteranoak K1) Euskadiko Maratoi Txapelketa irabazi dute maratoiko distantz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015877 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Abiatu da II. Berdintasun plana osatzeko prozesua. Lehen bilera zabala apirilaren 1ean, 18:30ean egin zen Alondegian. Herriko eragile eta norbanakoekin egindako bileran, Berdintasun Foroak, Maria eta Jose ikastetxeak, Osasun zentroak, Herri eskolak, Institutuak eta Olarru Sub kirol elkarteak hartu zuten parte.Lehen bil... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015878 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako udaleku irekietan izen emateko epea apirilaren 7tik 16ra izango da. Zumaiarrak direnak ikastetxeen bitartez egin dezakete, kanpokoek berriz, ludotekan edo udaletxean jaso dezakete informazio gehiago. www.zumaia.net-en ere eskuragarri izango dituzte izen emate orriak. Hemen zehaztasun gehiago:Norentzat
3-12 urt... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015879 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kokakola eta barea antzezlana aurkeztuko dute gaur gauean Aita Marin (22:00etan) Inaxio Tolosak eta Ramon Agirrek. Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Hemen saridunak:
Libe Senosiain, Itziar Telleria eta Asier Etxaniz. Sarrerak Aita Marin izango dituzue, zuen izenean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015880 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi zozketan egun berean egingo dira, elkarren atzetik; hitzordua datorren asteartean, apirilak 9, 12:00etan Alondegiko Oxford aretoan da.
Gaur argitaratu dira Ardantzabideko babes ofizialetarako izen emandakoen behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak eta Odietako etxebizitza tasatuetakoenak ere bai. Etxebizitza ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015881 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Caja Rural-Bidebideko txirrindulari Eider Unanuek lider segitzen du junior mailako euskaldun torneoan. Aurreko asteburuan bi proba puntuagarri jokatu ziren, larunbatean Zallan eta igandean Balmasedan. Zallan irabazi egin zuen Eiderrek eta igandean bosgarren sailkatu zen. Kadete mailan, Zallan, Eider Manzisidor 22. post... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015882 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Bandak ongi etorria emango dio udaberriari igande eguerdian
Udaberriko kontzertu honetan bandak kontraste haundiko egitaraua aukeratu du. Hasiera emateko Tercio de Quites pasodoblea eskeiniko du bandak. Pieza honen berezko helburua, zezen plazan jotzea bazen ere, hainbat pasodoblekin gertatu den moduan, kalitate... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015883 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zesta puntako gaztetxoek maila bikaina eman dute Gipuzkoako Errendimenduko finaletan
Joan den asteburuan jokatu ziren Gipuzkoako Errendimenduko finalak, eta Zumaiako zesta punta eskolako gaztetxoek emaitza oso onak lortu zituzten. Alebin eta infantiletan finalera iritsi ziren, alebinetako bi bikoteak zumaiarrak zirelar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015884 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean Arabara joango dira Inda Mendi elkarteko mendizaleak, egun osoko mendi buelta egitera. Izarratik irten, Alto de Corral eta Arando mendiak igo eta Berberena herrian amaitu dute ibilaldia. Irteera goizeko 7:30ean izango da, Txomin Agirre geltokian. Izena emateko goiko estankora deitu behar da (943860357). Heldue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015885 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Flysch Trail mendi lasterketan izena emateko epea zabaldu dute
Uztailaren 13an jokatuko da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketaren seigarren aldia. Iaz bezala, aurten ere ibilbide luzea (31,2 km.) eta motza (15,2 km.) izango dira aukeran. Izen-ematea www.herrikrossa.com helbidean egin behar da. Lasterketako arau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015886 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Udaltzaingoak herritarrei tentuz ibiltzeko eskatzen die azken asteotan kalean gertatu diren lapurretak direla eta.
Azken asteotan, kalean, batik bat, pertsona helduengana inguratzen diren hainbat lagun dabiltza. Behin inguratuta, hizketan hasten dira biktima despistatu eta lapurreta egiteko. Normalean, familia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015887 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean Artadin habi kutxak jartzeko gonbitea egin du Algorrik
Larunbatean (apirilak 5) habi kutxak jarriko ditugu Artadin. Goizeko 11:00etan elkartuko gara Santiago auzoan (Guascor eraikinean, Zumaia Motor tailer mekanikoaren alboko aparkalekuan). Bertan martxoaren 1eko tailerrean egin ziren habi kutxak banatuko d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015888 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Montse Aranaren esanak irakurrita, badirudi batzuek oraindik hondakinen gaia helburu partidistetarako erabiltzeko prest daudela, adostasunaren eta akordioaren bidea ez zaielako komeni", dio Udal Gobernuak Montse Aranari (EAJ) erantzunez. Hemen prentsa oharra osorik:Lotsagarria iruditzen zaigu Montse Arana EAJren izene... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015889 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskadiko Maratoi Txapelketa jokatuko da igandean Urolan, Itxas-Gainek antolatuta
Piraguismoko proba ikusgarrienetakoa da maratoia, eta igandean lehen aldiz bertatik bertara ikusi ahal izango da Zumaian. "Maratoia antolatzeko apustua egin dugu, ikusteko oso erakargarria delako. Ia estropada osoa herritik mugitu gabe ja... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015890 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela pare bat aste kexatu zen publikoki San Telmoko zaindari Jose Miguel Irigoien, ermitak hainbat konponketa behar zituela. Bada, dagoeneko hasi dira lanak, Udalaren eskutik. Sakristiak du premia handiena eta hasi dira sabaia eta zorua konpontzen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015891 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Montse Arana: "Hondakinen mahaiaren akordioa betetzeko garaia da"
"Hamar hilabete igaro dira akordioa aho batez onartu genuenetik eta oraindik ez dugu martxan jartzeko datarik", adierazi du bozeramaile abertzaleak prentsara bidalitako oharrean. Hemen irakur dezakezue oharra osorik.Zumaiako udaletxeko EAJren bozeramaile... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015892 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Kokakola eta barea' ikuskizuna ekarriko dute ostiralean Inaxio Tolosak eta Ramon Agirrek
Xentimorik gabe antzezlanaren segida da Kokakola eta barea; Ray (Ramon Agirre) eta Nik-en (Inazio Tolosa) eskutik Ez dok hamairuren garaira bidaiatzeko aukera izango da. Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo, Mikel Laboa eta gainerako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015893 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi mila lagun inguruk ikusi dute 'Ocho apellidos vascos' Aita Marin
Aspaldiko pelikularik arrakastatsuena da Ocho apellidos vascos. Aita Marin zazpi emanaldi egin dira asteburuan, eta guztira 2.000 ikusle inguru bildu ditu. Ilara luzeak ikusi dira zine atarian, eta saio askotan sarrerak agortu egin dira. Ikusmin horri ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015894 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jubenil mailako Euskadiko txapelduna Zumaian erabakiko da. Ostiralean hasi eta igandean buka, Pulpok, Indautxuko Loiolak, Zarautzek eta Eibarrek jokatuko dute lauko finala, Lubaki kiroldegian. Azken jardunaldian 21-29 irabazi zion Pulpok Loiolari, eta txapelketako lehen bi faseak partidarik galdu gabe amaitu ditu -bi p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015895 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haur txikien emozioei buruzko hitzaldia emango du Amaia Vazquez adituak, asteazkenean, Oxford aretoan (17:30ean), ume txikien gurasoei zuzenduta. Haurreskolek antolatu dute hitzaldia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015896 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du martxan Zumaiako Udalak, aurtengoan UEMArekin elkarlanean. Udaleko Euskara Zerbitzua errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri da eta guztiek bat egin dute kanpainarekin; mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015897 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preferenteko mutilek 3-0 galdu du Zestoaren aurka, baina aurkarien emaitzak ikusita igotzeko aukerak ez dira erabat urrundu. Bestalde, Erregional mailako neskek garaipena lortu zuten Allerruri 1-8 irabazita, eta lidertza eskuratu dute.
Sailkapenean gora egiteko aukera zuen Zumaiakok Zestoaren aurka, baina gauzak ez zir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015898 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikasturte amaierako bidaiarako dirua ateratzeko moda desfilea antolatzen dute urtero Zumaiako Institutuko ikasleek. Jon Urbietak egindako bideo honetan ikus dezakezue aurtengo ekitaldiaren laburpen zabala. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015899 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Frontoi berriko ingurunea urbanizatzeko egikaritze proiektua idazteko asistentzia teknikoa kontratatuko du Udalak
Zumaiako Udalak lehiaketa publikoa deitu du Frontoi berriko ingurunea urbanitzatzeko egikaritze proiektua idazteko asistentzia teknikoa kontratatu ahal izateko. Interesa dutenek 15 eguneko epea dute eskatze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015900 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren asteartean, apirilak 1, egingo da II. Berdintasun Plana osatzeko lehen bilera zabala herritarrekin. 18:30ean izango da Alondegian. Bilera horretan, I. Berdintasun Planaren inguruan hausnarketa egingo da tailer ezberdinen bitartez. Udaletxean, kiroldegian eta Alondegian inkesta eta buzoiak jarri dira bilerara j... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015901 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lauko finalerako sailkapena borobildu nahi dute Pulpoko jubenilek Loiolaren aurka
Euskadiko Txapelketako lauko finalerako txartela eskuratu zuten joan den jardunaldian Tolosari 37-27 irabazita; larunbatean Indautxuko (Bilbo) Loiolaren aurka jokatuko dute, multzoko lehen postua jokoan.
Tolosaren aurkako partida nahikoa ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015902 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gazteak zerk kezkatzen dituen eta kezka horien aurrean zer jarrera duten aztertu dute sei hilabetez, herriko hainbat gazte elkarrizketatuz. Ondorioak elkarrekin partekatzeko gazte topaketa egin zuten larunbatean, eta ekimena dinamizatu duen gazte taldeak ohar hau prestatu du, balorazio modura:
Larunbateko gazte topaket... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015903 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apiril amaieran hasiko dira Beheko plazako lanak eta horrek kezka eragin du ostalariengan
Beheko plaza berritzeko lanak apiril amaieran hasiko dira eta hiru hilabeteko iraupena izango dute, gaur Iñaki Agirrezabalaga alkateak jakinarazi duenez. Lanak uztailera arte luzatuko direla ikusita, plazako merkatari eta ostalari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015904 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hegazkinei egindako argazkien erakusketa dago zabalik Oxford aretoan
Hegazkinen argazkiak ateratzea dute afizio. Spotters de Leso taldean bildu dira, zaletasuna konpartitzeko. Urtebetean egindako argazki adierazgarrienak bildu eta Zumaiara ekarri dituzte, Alondegian erakusteko. Carlos Lamsfus taldekideak azaldu dizkigu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015905 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizonezko bati urrezko lepoko katea lapurtu zioten atzo Patxita Etxezarreta kalean. Bi emakume gerturatu eta konturatzerako katea ostu zioten. Salaketa jarri du Ertzaintzan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015906 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Jose berritzeko planari behin betiko onarpena aztertuko da gaur plenoan
Odieta eta San Jose kaleak berritzeko plan bereziaren tramitazio bide luzea amaitzen ari da. Gaur plenoak behin betiko onarpena eman edo ez erabakiko du, eta hortik aurrera proiektu zehatzak lantzen hasteko moduan izango da Udala. Bestalde, San... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015907 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostarrena taldeak eta Baleikek elkarlanean antolatuta euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango dugu gaur Zumaian, Topaguneak bultzatutako zirkuituaren barruan (22:00etan, Aita Mari zineman). Sarrera 2 €-koa izango da, baina gogoratu Baleike Kultur Elkarteko bazkideek gonbidapen bana jaso ahal izango du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015908 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren igandean, Martxoak 30, Goiargi Abesbatza entzuteko aukera izango dugu, 19:00etan Komentuan izango den kontzertuan. Beraiekin burutu dugun elkartruke baten bigarren atala dugu igandeko kontzertua. Egitarau zabal bat eskainiko digute, musika sakrotik hasi eta Euskal Herriko folklorera iritxi arte. Bidean Kubako ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015909 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Apirilaren 3an Zumaian izango da Ara Malikian biolin-jotzaile ezaguna, Fernando Egozcue gitarra-jotzailearekin batera kontzertua eskaintzeko (Aita Marin, 20:00etan). Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 15 euroan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015910 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Al-Anon alkoholikoen senitarteko eta lagunen elkarteak 27 urte betetzen dituela eta, gaiari lotutako hitzaldia antolatu dute martxoaren 29rako. Alkoholismoak familia giroan daukan eraginaz hitz egingo dute Antonio Beltran medikuak, eta Al Anon eta Alkoholiko Anonimoak elkarteetako zenbait kidek. Hitzaldia Branka eraiki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015911 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun psikologikoen tratamenduetara joaten diren pertsonentzat diruz laguntzeko 2014 urteko deialdia egin du Zumaiako Udalak. Hemen oinarriak: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015912 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Preferenteko taldeak 0-2 irabazi du asteburuan Anaitasunaren aurka, Azkoitian. Sailkapeneko bosgarren postuan daude, igoeratik lau puntura. Neskek ere gora begira jarraitzen dute, Arizmendiri 2-1 irabazi eta gero bigarren postura igo baitira.
Preferenteko mutilek itxaropentsu ekingo diote denboraldiko azken txanpari, a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015913 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jende ederrarekin izeneko atalean elkarrizketatu dute Goiatz Aguado, zortzi urteko neskato zumaiarra. Goiatz hainbat moda katalogotan agertu da, eta dagoeneko bost pelikulatan ere egin ditu aktore lanak. Bideoan ikus dezakezue Goiatzi eta bere ama Montse Atxegari ETB1eko saioan egindako elkarrizketa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015914 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zumaiako nagusiak' gaiaren inguruko idazlan lehiaketa jarri da martxan
Nagusien gaia Zumaiako herritarren artean konpartitu eta hausnarketa bultzatzeko asmoz, Zumaiako Nagusien Mahaiak gaiaren inguruan idazlanak egiteko aukera eman nahi du. Edozein motatako idazlanak aurkeztu daitezke: bertsoak, olerkiak, ipuinak, kon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015915 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi zumaiar elur gaineko Espainiako txakurkros txapelketako podiumean
Espainiako Mushing Txapelketa jokatuko da asteburuan Baqueira Bereten, esprinteko distantzian. Trineoko probez gain, txakurkroseko modalitateak ere jokatu dira elur gainean, eta zumaiarrek emaitza bikainak lortu dituzte: Mikel Etxeberria bigarren izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015916 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Metal musika tresnen topaketak egin dira asteburuan Zumaian, tresna hauen inguruko ezagutza sakontzeko. Ikastaroari amaiera emateko kontzertua eskaini zuten atzo Maria eta Jose ikastetxean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015917 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txakur hezitzailea da Josu Astigarraga (Eibar, 1987). Arroa Errekan dauka txakurrekin lan egiteko lekua. "Denetarik ikusten dugu. Txakurra txikitatik ondo hezi nahi dutenak, arazoekin datozenak...". Udalak indarrean jarri nahi duen ordenantza berriak txakur jabeen artean sortu duen kezkaren berri ere badu. "Normala da ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015918 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Suhiltzaileak izan dira Basadi auzoan soto batetik ateratzen ziren keak amatatzen
Ezustekoa izan dute eguerdian Basadi auzoan. Luaki denda zaharraren azpian dagoen sototik ateratzen den keak ohartuta, bizilagun batek suhiltzaileei deitu die. Zarauzko parkeko hiru kamioi eta furgoneta bat hurreratu dira balizko suak ama... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015919 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | El lobo de Wall Street, Martin Scorsese zuzendari handiaren azken filma emango dute asteburuan Aita Marin. Gaur, ostirala, ez da saiorik izango antzerkia dagoelako, baina larunbatean ohi baino saio bat gehiago izango da, 19:00etan. Igandeko haurrentzako saioan (16:30ean) Lego pelikula emango dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015920 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur gauean iritsiko den fronte batek aire hotza ekarriko du atzetik eta baita ere ekaitza zaparradak, txingor eta guzti. Aire hotz honek tenperatura nabarmen jaitsiko du eta neguko balioetan ibiliko da tenperatura.
Hemen irakur dezakezue Joseba Egaña meteorologoaren iragarpena astebururako: laino guztien gainetik | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015921 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pintura eta lorezaintza lanak egiteko bi langile kontratatuko ditu Udal Elkarteak
Urola Kostako Udal Elkarteak bi lagun kontratatuko ditu mantentze lanak egiteko (pintura eta lorezaintza). Kontratuak bost hilabetekoak izango dira, eta Aldundiaren diru-laguntzarekin egingo dira. Eskabideak martxoaren 31ra arte aurkez da... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0015922 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uxategiko lokalak erabiltzeko izen ematea berritu behar dute musika taldeek
Udalak bost areto berri prestatu zituen Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean eta, horien eta lehendik Ubillos Musika Etxearen atzean dauden beste hiru lokalen erabilpena zuzentzeko, Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmen bat buru... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.