id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0016023 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ondoko hilobiko tipoa antzezlana taularatuko du Txalok ostiral gauean (22:00etan), Aita Marin. Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu banatzeko. Begoña Bilbaok zuzendutako komedia jostagarria da: neskatila pinpirin bat baserrian, eta baserritar bat operan; ezberdinak diren bi mundu elkarren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016024 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bellonen moziorako pleno berezia deitu izanak ika-mika piztu du EAJ eta Gobernuaren artean
Arkaitz Bellon Blancoren heriotzaren harira pleno berezia deitu zuen alkateak astearte iluntzerako. EAJko zinegotziek ez joatea erabaki zuten, ohar bidez azaldu dutenez, Udal Gobernuak plenoaren erabilpen "alderdikoia" egiten due... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016025 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, asteartea, ez ohiko plenoa deitu du alkateak, 20:00etarako. Arkaitz Bellon Balncoren heriotzaren inguruan adierazpen-proposamena aurkeztuko du EH-Bildu taldeak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016026 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erabakitze eskubidearen alde argazkia ateratzera deitu zuen igandean Zumaiako Gure Esku Dago herritar taldeak. Dozenaka lagun bildu ziren, adinean eta pentsaeran anitzak, ekainaren 8an Durangotik Iruñeara egin nahi den giza kateari lehen babesa emateko. Bideoan daukazue ekitaldiaren laburpena.
Giza kate horretan, Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016027 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Min dugu barru-barruan, Joxeanen bihotz handia gelditu egin dela jakin eta gero.Aste honetan elkartzekoak gara Euskararen Aholku Batzordean, eta sekula huts egiten ez zuena faltako zaigu ondoan; fina zen, horretan ere. Aulki hutsari triste begiratuko diogu, alferrik egongo gara zain. Bera zen taldeko beteranoena, 2004a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016028 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igeriketa ikastaroak ere ohiko martxan emango dira astelehenetik aurrera.
Astearte eguerditik itxita izan da Lubaki kiroldegiko igerilekua, sabai faltsua behera etorri ostean. Igerileku osoko sabai faltsua kendu dute udaletxeko brigada eta kiroldegiko mantenuaz arduratzen diren langileek, segurtasuna bermatu eta igeril... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016029 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur goizaldeko 2:30 aldera Aitzuri kaleko bost edukiontzik su hartu dute -papera, ontzi arinak, konposta eta errefusaren bi-, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Bizilagunek deituta, su-hiltzaileak etorri eta sua itzali dute, baina erabat kiskalita gelditu dira edukiontziak. Zorionez, ez da bestelako kalterik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016030 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasoak oraingoz ez du bakerik emateko intentziorik. Denboraleak bata bestearen atzetik datoz, eta astebururako gainean izango dugu neguko seigarrena. Larunbat gauean espero dira olatu handienak, zortzi metro ingurukoak. Dena den, marea hilak direnez, ez dira aurreko asteburuko kalteak aurreikusten. Eguraldiari dagoki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016031 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur gauean (22:30ean) Aita Mariko oholtzan izango dira Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia. Maddi Gallastegi ariko da gai-jartzaile. Saioan bildutako dirua Erkibe etxeko okupazioaren epaiketaren ondotik etorritako isunak eta gastuak ordaintzen laguntzeko erab... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016032 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Olaziregik (Hyundai-Caja Rural-Niessen) laugarren amaitu du Open mailako Pistako Gipuzkoako Txapelketa. Olaziregi gaztea podiumetik puntu bakarrera gelditu da, eta Txapelketa hasi aurretik oso ontzat joko bazen postu hau, azkenean podiuma esku-eskura geratu izanaren arantzatxoa sartuta gelditu zaio. Ohi bezala, A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016033 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santaeskeko ohitura zaharra eta usadioa jarraituz, Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleak kopla kantari jardun zuten Ikastetxeko jolasgunean.
Ikasle eta irakasleen asmoa Zumaian zehar kalez kale santaeskeko kopla kantari jardutea zen baina Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak haize ufada bortitzak esper... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016034 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Merino eta Asier Aranguren txikitako lagunak dira. Aitor Madrilera doa, aktore izan nahi duelako. Aiserrek, berriz, zortzi urte egingo ditu kartzelan ETAko kide izatea leporatuta. Nola azaldu Madrilgo lagunei ETAko kide den lagun bat daukazula. Esperientzia pertsonaletik euskal gatazkara egindako hurbilketa saioa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016035 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otsailaren lehenengo asteburuan Zumaian eskuz esku bigarren eskuko azokaren bosgarren edizioa antolatu da Zumaiako Alondegian. Zumaiako Udalaren proiektu hau Arazi enpresaren eskutik burutzen da. Aurtengo edizioan, bi mila produktu baino gehiago jarri dira salgai eta horietatik, 959 saldu dira. Horrela, 2.500 euro bain... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016036 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ahalik eta jende gehien bildu nahi da igandean erabakitze eskubidearen aldeko argazkirako
Igandean, otsailak 9, 13:00etan dute hitzordua Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen alde dauden herritar guztiak. Zumaiako Gure Esku Dago taldeak egin du deia, Gernikako parkean, Moilaberriko zubiaren ondoan, argazkia ateratze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016037 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lankidetza proiektutan izandako bizipenak kontatuko dituzte lau gaztek
Larunbatean, Darahli Elkarteko lau gaztek hitzaldia emango dute Alondegian (19:00etan), Etiopian, Ekuadorren, Nikaraguan, Indian eta Mexikon lankidetza proiektutan izan dituzten bizipenak kontatzeko. Miren Saenz, Idurre Peña, Mireia Campal eta Elena... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016038 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astearte eguerditik itxita dago igerilekua, sabai faltsuaren zati handi bat erori eta gero. Atzotik ahalegin betean ari dira lanean udal brigada eta kiroldegiko langileak, igerilekua lehenbailehen erabiltzeko moduan egon dadin. Sabai faltsu osoa kendu dute dagoeneko (800 metro koadro); orain dena garbitu eta igerilekua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016039 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den astean onartu ziren 2014ko udal aurrekontuak. EAJ kontra agertu zen, besteak beste, "funtzionamendu gastuak oso altuak izaten jarraitzen dutelako". Jarraian irakur dezakezuen prentsa oharrean zabalago irakur dezakezue jeltzaleen balorazioa:Zumaia jasaten ari den zorra lau milioi eurotik gorakoa dela salatu du ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016040 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bizi dugun krisi sozio-ekonomiko sakonaren ondorioz gero eta herritar gehiagok dituzte arazoak oinarrizko premiak asetzeko. Caritasek gogorarazi nahi du laguntzeko daudela. Ostiraletan, 19:00etatik 20:00etara egiten dute harrera (608309115); jantziak behar izanez gero, asteartetan 19:00etatik 20:00etara (608377216). Sa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016041 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oscar Alegria zuzendariak film berezi hau sortu du Man Ray artistak 1926an grabatutako lana oinarri hartuta. Sailkaezina, zine adituen laudorioak jaso ditu. Gaur Aita Marin, 22:00etan. Hemen trailerra.
Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak ('Utzi bakean' esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016042 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Lopez rider zumaiarrak 2013an zehar hartutako olatu ederrenen bildumarekin bideo eder hau osatu dute. Hemen ikus dezakezue, Lopez berak eskainita. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016043 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santa Ageda bezpera ospatu du gaur arratsaldean Beheko Plaza Abesbatzak, kalean kantari ibili direlarik. Ikastetxeetakoa haurrek ere kantatu diote santuari. Bideoan, Beheko Plazako Abesbatza egoitzan bertan kantari. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016044 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igerilekua itxita egongo da astebete inguru, sabai faltsuaren zati bat erori eta gero
Asteburuan sabaiaren zati txiki bat erori zen; hura konpontzeko aldamioa muntatu eta handik gutxira 14 metroko zati handi bat etorri da behera. Erabiltzaileen segurtasuna ezin denez bermatu, lanak amaitu bitartean igerilekua itxita eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016045 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako beteranoek irabazi dute Hondarribiako traineru jaitsiera
Larunbatean Hondarribiako XIV. traineru jaitsiera jokatu zen eta beteranoetan Zumaiak irabazi zuen. Lau ontzik hartu zuten parte (hasieran sei ziren ateratzekoak). Denbora hauek izan ziren:
Bestalde, otsailaren 15ean Orion jokatuko da hurrengo jaitsiera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016046 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatuko dute herriko ikastetxeetako ikasleek eta Beheko Plaza abesbatzako kideek. Haurrek bazkalostean eta abesbatzakoek 18:00etatik aurrera. Hemen daukazue egitaraua:
Eguraldia ona bada, 15:00etan elkartuko dira Aita Mari eraikinean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016047 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | [caption id="attachment_23566" align="alignleft" width="364" caption="Iñaki Agirrezabalaga alkatea eta Martin Garitano ahaldun nagusia, Itzurungo kalteak ikusten."][/caption]
Gaur goizean, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Iñaki Agirrezabalaga alkatea asteburuko denboraleak eragindako kalteak ikusten izan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016048 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joseba Egaña: "Olatu handiak eta marea biziak batu direlako izan dugu hain itsaso handia"
Eguraldiarekin lotutako larrialdi egoerak igertzen lehenak dira. Euskalmeteko bulegoetan segituan ohartu ziren igande goizaldean ezohiko indarrarekin joko zuela itsasoak. Han egiten du lan Joseba Egaña metereologo zumaiarrak. Negu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016049 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Felipe Larrazabalek eta Sonia Albarezek irabazi dute III. Txakur Krosa
Larrazabalek eta Gringo txakurrak lasterketa hasieratik hartu zuen burua eta Etxeberria anaiak ez ziren Okondokoa (Araba) harrapatzeko gai izan. Larrazabalek 27:02ko denbora egin zuen, hiru segundora iritsi zen Mikel Etxeberria eta 22ra Pedro E... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016050 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Argazkia: Arraunlariak entrenatzen eta atzean olatu ikaragarria barra puntan lehertzen
Igande goizero bezala, entrenamendua izan zuten atzo arraunlariek. Itsasora ateratzeko ez zen giro, baina olatuak ikusteko irrikari ezin muzin egin eta barra hasiera alderaino gerturatu eta handik egon ziren begira, puntan olatuek ba... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016051 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arratsaldeko eguraldi atsegina bultzatuta, jende oldea bildu da parolbidean, Kresala parean eta Santiagoko hondartzan, itsasgorarekin olatuen ikuskizunaz gozatu nahian. Kresala aurrean itxi dute bidea udaltzainek, olatuek gainezka egitea espero baitzen. Eta hala gertatu da. Batik bat olatu batek egin du jauzi indar han... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016052 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iazko aurrekontuen ildo beretik doaz Udalak 2014rako onartutakoak
Udalak 12.144.760 euroko aurrekontua onartu du, iaz baino %0,63 gutxiago. EAJk eta PSEk kontra bozkatu zuten osteguneko plenoan, epe luzera aurrekontuen egitura bera eutsiezina delakoan. Udal Gobernuak azaldu duenez, gastu arrunta murrizteko ahalegina eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016053 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Langile bat larri zauritu da barran garabiarekin lanean ari zela izandako istripuan
Garabiarekin lanean ari zela, gainera erori zaio hondeamakina bat. Kolpe handia hartu du eta, lehen diagnosiaren arabera, bizkarrezurrean du lesioa.
Astebururako berriro denboralea emanda dagoela eta, barraren aurrealdean itsasoak eragi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016054 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan itsaso handia dator berriro. Larunbat arratsaldetik igande goizera sei metrotik gorako olatuak espero dira. Gainera, marea biziak dira eta urteko itsasgora handienetakoak tokatzen dira eta. Arriskua saihestearren, alerta gorria iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Horrela, kostako errepidea itxita egongo da, igan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016055 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan kaleratuko da Sexplotion taldearen 'Azkenbalada' diskoa
Taldearen bigarren diskoa da eta, ziurrenik, azkena. Asteburuan salgai jarri ondoren, agurraren birari ekingo diote.
Aspaldian isilik zegoen taldea. Kideak bide ezberdinetatik eraman ditu bizitzak azken urteotan, eta zaila izan da ibilbidea zapaltze hut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016056 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astilleros Balenciagak bihar egingo du Playa de Ris itsasontziaren botadura, bazkalondorengo itsasgorarekin batera. Bermeoko armadore batek hegaluzeak arrantzatzeko enkargatutako itsasontzia da, 87 metro luze eta 14 zabal. Oraindik ez dago erabat amaituta eta Sarauneko moilan jarraituko dute lanekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016057 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2014 urtea hasi eta aurrera doan bezela, ZUMBek antolatutako Kafe Musikal saio berri bat dugu urtarrila musika onarekin bukatzeko. Ostiralean, urtarilak 31, Errenteria Musikaleko konboak izango ditugu gonbidatuak.Bertan, Julen Izarrak gidatzen dituen ikasle konboen eskutik, besteak beste, John Coltrane, H. Hancock, Duk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016058 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken hilabeteotan egiten ari diren makroepaiketak salatu eta auziperatuei babesa emateko antolatu da Libre Eguna otsailaren 1ean.
Arratsaldeko 18:30ean Kofradiatik hasita, joare, malabarista, trikitilari eta beste hainbatek lagunduta Kalejirarekin emango zaio hasiera egunari. Jarraian, Argazki Masiboa aterako da eta 2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016059 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maria eta Jose Ikastetxeak bere ateak irekiko ditu otsailaren 1ean, larunbata, hezkuntza eta ikasketa arloan eskaintzen dituen aukerak ezagutzera ematearren eta baita herriko jendeak ikastetxeko instalakuntzak eta funtzionamendua ere ezagutu ditzan.Bilera irekiak 10:30ean gazteleraz eta 11:30ean euskaraz izango dira. B... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016060 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar urtarrileko azken osteguna izanik, udal plenoa deitu du alkateak (19:00etan). Aztertuko diren gaien artean, 2014ko udal aurrekontuak. Horrez gain, etxeko animalien zaintzari buruzko ordenantza berria ere eztabaidatuko da, besteak beste. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016061 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan egingo da Algorri Interpretazio Zentroak antolatutako bigarren eskuko produktuen azoka. Parte hartu nahi izanez gero, osteguna da produktuak entregatzeko azken eguna, Algorrin bertan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016062 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean 3-1 irabazi zion Zumaiakok Azpeitiko Ikasberri taldeari eta dagoeneko lehen postutik bi puntura dago. Partida bat gutxiagorekin amaitu arren, ia partida osoan nagusi izan ziren etxekoak. Sailkapeneko lehen postuetan zazpi talde daude bi punturen aldean.
Ikasberrik gogor ekin zion partidari eta zumaiarrak ez... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016063 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasoa oldartzen denean nork egin uko ikuskizunari? Parolpetik, Santiagoko hondartzatik, Arranaiztik edo Izustarritik, olatuei begira joan zaio arratsaldea gaur bati baino gehiagori. Hori bai, hobe leku seguruan jartzea, ezustekoa edozein unetan gerta daiteke eta. Galdetu bestela itsasgoran Talaipe parean bilduta zeud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016064 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Sabino Arana saria jaso dute Zumaiako emakume arraunlariek, igande eguerdian Bilboko Arriaga antzokian egindako ekitaldian. Emakumeen arrauna aurrera ateratzeko isilean urtez urte egindako lana gogorarazi dute Elkarteko presidente Luis Mari Osak eta Nagore Osoro patroiak.Sabino Arana sarien 25. urteurrenean Zumaiako em... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016065 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurreko urteko esperientziaren arrakasta ikusita, bideo lehiaketaren bigarren edizioa antolatzea erabaki du ZISKEk. Otsailaren 21ean egingo dute bideo emanaldia Tximista tabernan, 23:00etatik aurrera. Lanak aurkezteko epea otsailaren 18an amaituko da, eta Spot dendan entregatu beharko dira, CD, DVD edo pen-drive batean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016066 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako torneoko azken jardunaldian hirugarren postuari eustea lortu du Viveros San Anton taldeko Gorka Etxabek.
Azken jardunaldian puntuaketa izan zen Gorka Etxaberentzat probarik onena, bigarren amaitu zuen, puntu baliotsuak lortuaz; scrach-ean bosgarren izan zen eta danesa-n zazpigarren. Bukaeran nahiz eta atzeti... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016067 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2007ko azaroan Odieta eraitsi zenetik, pilotaleku faltak zenbat buruhauste, eztabaida eta haserre eragin ote ditu; zenbat eragozpen, neke eta atsekabe. Sei urte luze joan dira, udal arduradunak arazoa nola konpondu asmatu ezinda, eta pilotari eta pilotazaleak gabeziaren ondorioak pairatzen. Badirudi, baina, bidegurutze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016068 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean, urtarrilak 24, Gune elkarteak antolatutako "Ekologia eta espiritualtasuna" zikloaren barruan solasaldi berri bat izango da. Oraingoan AMAIA ELOSEGI izango da gure artean eta eskainiko duen saioa "NIRE ESPIRITUALTASUN EKOLOGIKOA" izango da.Amaia Gorputz Heziketako irakaslea, mendi gidarien trebatzailea eta y... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016069 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Denis Villeneuve zuzendariaren Prisoners pelikula emango dute gaur gauean zine forumeko saioan (Aita Marin, 22:00etan). Hemen ikus dezakezue trailerra. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016070 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken aldian ur irekietan igeri egiteko zaletasuna zabaltzen ari dela ikusirik, Zumaiako Triatloi Taldeak igeriketa sekzioa martxan jartzea erabaki du. Interesa dutenekin taldea sortu nahi dute, entrenamenduak antolatu, teknika hobetu eta zeharkaldiak prestatzeko.
Bestalde, triatloia edo duatloia praktikatu nahi dutene... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016071 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren sahararren aldeko janari bilketa egin berri du Darahli Elkarteak. Oso pozik daude herriak emandako erantzunarekin, guztira 2.700 kilo bildu baitituzte, iaz baino gehiago.
Ikastetxeetan eta saltoki handienen atarietan egin dute bilketa. Azukrea, pasata, lekaleak eta arro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016072 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako batel ligako 2. estropada izan zen igande goizean Pasai Donibanen, eta hauek izan ziren Zumaiako ontzien emaitzak:Infantil neskak, bosgarren; promesa neskak, bederatzigarren; infantil mutilak, hamargarren; kadete mutilak, Zumaia A zazpigarren eta Zumaia B hemeretzigarren; jubenil mutilak, Zumaia A seigarren ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016073 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren igandean,urtarrilaren 26an, goiz buelta bat antolatu du Inda Mendik, oraingoan Loiolatik (Azpeitia) irten eta mendiz Zumarragaraino joango dira. Irteera goizeko 7:30ean izango da Txomin Agirreko geltokian. Izena goiko estankoan ( 943860357 ) eman dezakezue, ostirala baino lehen. Helduek sei euro eta haurrek la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016074 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Negoziazioak geldiaraztea egotzi die TSko zuzendaritzak langileei
Presioa gero eta handiagoa da TS Fundiciones enpresako eltzean. Langileen mobilizazioei adierazpen baten bitartez erantzun die zuzendaritzak. Ohar horretan hala agertu dute: «Langileak dira, euren jarrerarekin, negoziazioa eta lantegiaren etorkizuna bald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016075 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Indarkeria matxista giza eskubideen urratze larria da, eta oinarrizko askatasunez gozatzea eragozten die emakumeei. Emakumeen aurkako indarkeria gogor gaitzetsi nahi du Zumaiako Udalak , eta bortizkeria horren sorburuan dauden gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen aurkako konpromisoa berretsi du. Horregatik, Ud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016076 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak bikotekidea erasotzea leporatuta
23 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak igande eguerdian, bere bikotekidea jipoitu duelakoan.
Emakumeak igande goizaldean jarri zuen gizonaren kontrako salaketa. Handik ordu batzutara, gizona emakumearen etxean zegoela jakin zuen Ertzaintz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016077 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kauldi Odriozola: "Europako Txapelketa jokatzeko aukera aprobetxatu nahi dut"
Europako jubenil mailako txapelketa jokatzeko txartela lortu berri du Espainiako selekzioarekin, Txekiar Errepublikari (33-19), Ukrainari (38-16) eta Lituaniari (30-16) irabazita. " Europako Txapelketa Polonian jokatuko da, abuztuaren 14tik 2... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016078 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Otsailaren 1ean eta 2an bigarren eskuko azoka egingo da Alondegian. Dagoeneko 5. edizioa izango da eta parte hartu nahi dutenek Algorri Zentrora eraman ditzakete salgai jarri nahi dituzten produktuak, urtarrilaren 16tik 30era.Salmentan lortutako irabazien %100 saltzailearentzat izango da, eta Algorri Zentroan jaso ahal... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016079 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Haur danborradako argazkiak behar dira 25. urteurreneko erakusketa antolatzeko
Aurten 25 urte beteko ditu haurren danborradak eta Jakintza Elkarteak argazki erakusketa antolatu nahi du, apirilaren 16tik maiatzaren 4ra. Horretarako, deialdia egin diete herrietarrei, etxean izan ditzaketen argazkiak uzteko.
- Argazki hau... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016080 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur bi kontzertu izango ditugu: 20:00etan, Itzurun tabernan, Antonio Lizana Quintet taldeak joko du; 23:00etan, Txikixan, Esklavos del Gobierno taldeak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016081 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Christopher Durang egilea aukeratu dute gaur egungo antzerkiaren kontestuan oso entzutetsua delako, komediaren alorrean erreferentzia handia. Christopher Durang Woody Allenekin parekatu izan da bere argitasuna eta umore mikatzagatik, unibertsalak diren gaiak modu ozar eta sakonean lantzen baititu: sexua eta maitasuna. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016082 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Viveros San Antonek podiumean bukatuko du pistako Gipuzkoa Torneoa
Larunbatean bukatuko da txirrindularientzat pistako Gipuzkoa Torneoa. Azken jardunaldiaren faltan, Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko Gorka Etxabe hirugarren postuan da sailkapenean. Hemen Arritxu Iribarrek bidali digun kronika:
Azkenaur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016083 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zuzendarien asmoak salatu eta manifestazioa deitu dute TSko langileek larunbaterako
Enpresako zuzendaritzak hartutako bidea beldurgarritzat lotsagarritzat jo dute langileek gaur goizean Zestoako plazan egin duten agerraldi publikoan. Zuzendaritzak "50 langile kaleratu eta beste 48 urtebetez EREra bidali" nahi dituela s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016084 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko Karta Soziala osatzeko bilerak egingo dituzte Zumaian
Atzo iluntzean Karta Soziala izeneko ekimena aurkeztu zuten Zumaiako hainbat eragilek Alondegiko Oxford aretoan. Egun Euskal Herriak bizi duen egoera sozialari herritarren ekarpenetatik abiatuta irtenbidea ematea da Euskal Herri mailan deitu duten egi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016085 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ignacia Osa izan da Inda Mendi elkarteak Gabonetan zozkatutako otarraren irabazlea, 197 zenbakiarekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016086 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den asteburuan jokatu ziren lehen estropadak Loiolan (Donostia), eta Zumaiako arraun elkarteko zazpi ontzik hartu zuten parte. Igandean jokatuko da bigarren jardunaldia, Pasai Donibanen (11:30ean).
Loiolako emaitzak: infantil neskak 6.; kadete neskak 12.; infantil mutilak 10.; kadete mutilak, Zumaia A 7. eta Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016087 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Martxoko lehen asteburuan ospatuko dira aurten inauteriak eta Udalak jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak otsailaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira Alondegian. Hemen dauzkazue oinarriak:
- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
- Teknika / neurria: marrazkia (era di... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016088 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Baleikek Amets Arzallus eta Joanito Dorronsorori egindako elkarrizketa emango du Erlo Telebistak larunbatean, gaueko 22:00etan. Zumaian Euskaltel bidez ikusten da Erlo TB. Ondoren, Euskal Herriko tokiko telebistetara zabalduko da elkarrizketa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016089 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iaz bete zituen Kortak mende erdi, baina gaur goizean egin du lehendakariak bertara bisita.Enpresa aurrean kokatuta dagoen Joxe Mari Korta zenaren oroigarriaren aurrean ekin dio Urkullu lehendakariak bisitari. "Gaurko bisita Joxe Mari Korta oroituz eta omenduz hasi nahi izan dugu, bere baloreak herriaren etorkizunerako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016090 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hatz-markak digitalizatzeko bazkideei kiroldegitik pasatzeko eskatzen zaie
Lubaki kiroldegian, hemendik aurrera, bazkideek ez dute sartu-irtenak egiteko txartelik beharko. Izan ere, Gabonak aurretik hatz-marka bidez identifikatzeko sistema ezarri zuten kiroldegiko sarreran. Horregatik, orain artean kiroldegitik pasatu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016091 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saltaka egiteko aukerarik ez da falta Zumaian. Biko lasterketarekin ematen zaio amaiera urteari eta akordatu orduko gainean dira urteko lehen probak, Txakur Krosa eta Herri Lasterketa. Dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera.
Otsailaren 2an jokatuko da III. Txakur Krosa. Aurten ere Gipuzkoako Ligako proba puntuagar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016092 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskubide sozialen gutuna osatu dute Euskal Herriko hainbat gizarte eragilek azken urteotan gertatzen ari den giza eskubideen urraketari erantzun bat emateko. ELA, LAB eta ESK sindikatuek eta beste zenbait gizarte eragileek deituta, gutunaren oinarrizko dokumentua aurkeztu dute asteazkenean Alondegian (19:00etan), eta o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016093 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Deskontuak izango dituzte antzerkizaleek Aita Mari antzokiko bazkide eginez gero
Antzerki programazio zabala daukagu Zumaian eta harrera ona izaten dute antzezlan gehienek, baina Udalak eskaintza hobetu eta bidea erraztu nahi du parte hartzea oraindik ere handiagoa izan dadin. Horretarako sortu du Aita Mari antzokiko b... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016094 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bake epaile izateko eskaerak aurkez daitezke urtarrilaren 30era arte, udaletxean.
Ezgaitasun eta bateraezintasunik ez izatea funtzio judizialak betetzeko.
Era berean puntuazioa egiterakoan honako hauek aintzat hartuko dira:
Kargu honen eginkizunak nola beteko dituen azalduko duen txostena. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016095 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Datorren igandean, urtarrilaren 19an, zaletasuna sortzeko irteera antolatu du Inda Mendik: Lasartetik irten, Buruntza mendia igo eta Andoainen bukatuko. Goiz buelta izango da, eta 8:30ean hartuko da autobusa Txomin Agirre geltokian. Izena emateko, beti bezala, goiko estankoan ( 943860357 ), ostirala baino lehen. Heldue... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016096 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aste honetan iritsiko da Zumaiara Sahararen aldeko euskal karabana, Piztu itxaropena lemarekin. Karabanaren helburua da Tindoufeko saharar errefuxiatuei ahalik eta elikagai gehien erasmatea, premia larrian bizi baitira. Darahlik egingo du bilketa Zumaian, asteazkenetik aurrera.
Bilduko diren produktuak hauek izango dir... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016097 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lana bilatzeko orduan lagungarriak izan daitezkeen ezagutzak landuko dira Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako ikastaroetan. Hemen informazioa:
Edukia: Curriculum ereduak ezagutu eta zure helburuekin bat datorrena aukeratu.
Edukia: Enplegu atariak, enpresa zerrendak eta prestakuntza baliabideak interneten. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016098 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako ekintzen antolaketan parte hartu duten boluntarioei eskertu nahi ditu Udalak prentsa ohar honen bitartez:
Pasatu dira Gabonak, eta Zumaian kale-giro onean ospatu ditugu. Jaiotza zein erregeen karta jasotzea eta kabalgata giro onean eta ederki atera ziren, eta horregatik, bertan parte hartu zuten bolondresei ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016099 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2014ko bainuetxeetako opor programan parte hartzeko deialdia egin du IMSERSOk, eta izen emate epea zabalik da urtarrilaren 16a bitartean.
Otsailetik abuztura bitartean bainuetxeren batera joan nahi dutenek urtarrilaren 16 baino lehen eman behar dute izena. Hala ere, maiatzak 16 bitartean izen-emateak zabalduta jarraitu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016100 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | El médico pelikula ikusi ahal izango da asteburuan Aita Mari aretoan, ohiko ordutegietan. Igandean ez dago haurrentzako saiorik, eguerdian Beldartxo jatuna antzerkia dagoelako. Hemen ikus dezakezue El médico filmaren trailerra. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016101 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oraindik badago kultur etxeak antolatutako zenbait ikastarotan izena emateko aukera
Gaur amaitzen zen izena emateko epea, baina ikastaro batzutan oraindik lekua dago: helduentzat (16 urtetik gora): animazioa, Zen pintura, akrobazia (oinarrizkoa eta aurreratua. Otsailak 8-Maiatzak 17), tai chi, pintura tailerra...; haur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016102 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek ikaragarrizko udako denboraldia egin dute beste behin, eta bien artean jaso dituzte Miami Jai Alaiko sari guztiak. Lopezek Most Wins titulua irabazi du, bera izan baita azken bost hilabetetan kiniela gehien irabazi dituen pelotaria: 150, hain zuzen ere. Bigarren lekuan Goikoetxe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016103 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bilbora joateko autobusak antolatu ditu Zumaiako Tantaz Tanta taldeak
Bihar, larunbata, Tantaz Tanta ekimena burutuko da Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Zumaiako Tantaz Tanta taldeak autobusak antolatu ditu, goizez eta arratsaldez. Goizekoa 10:00etan irtengo da eta arratsaldekoa 15:30ean. Biak 20:00etan itzulik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016104 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean, urtarrilak 10, Gune elkartearen otoitz-meditazio saio berri bat izango da. Oraingoan Gurutz Egiguren-ek zuzenduko du. Ohi bezala Foronda jauregian izango da 19:30etik 21:00ak arte, eta hurbildu nahi duen guztiari irekia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016105 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zine forum saioa egongo da gaur gauean Aita Marin, 22:00etan. 1995ean Antes del amanecer filmarekin ekion zion Richard Linklater zuzendariak maitasun istorio hau kontatzeari, 2004an eman zion segida Antes del atardecer bigarren zatiarekin, eta iaz Antes del anochecer aurkeztu zuen, hirugarren partea. Azken hau da gaur ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016106 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mapa interaktiboa: Urolaren itsasadarra berreskuratzeko 12 proposamen (+bat)
Urola ibaiaren itsasadarra berreskuratzeko Plan Nagusia idatzi du Zumaiako Udalak. Santiagoko hondartzan hasi eta Oikiaraino, 12 proposamen nagusi jasotzen ditu dokumentuak, eta Eusko Jaurlaritzaren ekarpen bat gehitu zaio. Mapa interaktibo ho... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016107 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txalaparta, sabel dantza eta dantza terapia ikastaroak aukeran, Musika Eskolan
Urte berriarekin batera, txalaparta, sabel dantza eta dantza terapia ikasteko aukera eskaini du Txori Txiki Musika Eskolak. Urtarrilaren 13tik 22ra egongo da zabalik izena emateko aukera.
Urtarrilaren 27tik apirilaren 4ra; ostegunetan, 17:00... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016108 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean hasiko da 2014ko antzerki programazioa, haurrentzako 'Beldartxo jatuna' obrarekin
Beldartxo jatuna antzezlana eskainiko du Didau taldeak igandean, 12:00etan, 2014ko antzerki egitarauko lehena. Urtarrilaren 17an, 22:00etan, Terapiak obra ikusi ahal izango da, Vaivén + La Pavana konpainien antzeztuta. Hemen dauk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016109 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atxiloketen aurrean, larunbatean Bilbora joateko deia egin du Zumaiako Ezker Abertzaleak
Larunbatean Tantaz Tanta ekimenak euskal presoen eskubideen aldeko itsaso erraldoia osatu nahi du Bilbon. Zumaiako Ezker Abertzaleak parte hartzera deitu nahi ditu zumaiarrak, are gehiago atzoko atxiloketen ondoren. Zumaiako Sortuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016110 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Presoen kolektiboko abokatuen atxiloketen aurrean mobilizazioa deitu dute
Euskal presoen kolektiboko abokatuak atxilotzen ari da Guardia Zibila. Operazioaren aurrean, mobilizazioa deitu dute gaur iluntzerako, 20:00etan, Kofradian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016111 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo aurreratu genuen denboralean kalteak eragin zituela barrako petrilean. Gaur, itsasoa bareago, txikizioa bertatik bertara ikusteko aukera izan da. Zehazki, barraren aurrealdeko petrilaren hainbat harlauza lekutik mugitu eta puskatu ditu itsasoak. Miguel Manterolak bidali dizkigu argazkiak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016112 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Liztor asiatikoari buruzko hitzaldia antolatu du Algorrik larunbaterako
Liztor asiatikoa sekulako sarraskia ari da eragiten erleen artean, ekosistema beraren iraupena arriskuan jartzeraino. Zumaian eta bere inguruetan, gainera, liztor asiatikoaren habiak agertu dira azken hilabeteotan eta kezka areagotu egin da. Gaiak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016113 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero bezala, aurten ere literatura tailerra antolatu du Euskara Zerbitzuak. Urtarrilaren 25ean hasi eta otsailaren 22an bukatuko da.Urtarrilaren 17ra arte eman daiteke izena.
Larunbatetan izango dira saioak, Alondegian, goizeko 10:30etik eguerdiko 12:30era bitartean. Guztira 10 orduko tailerra izango da, eta Jon Alon... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016114 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpoko jokalariek maila bikaina erakutsi dute Euskal Selekzioarekin
Pulpoko hamar jokalari aritu dira Euskal Selekzioarekin Espainiako autonomia arteko txapelketetan. Jubenil mailako mutilak final-laurdenetaraino iritsi ziren, baina 38-28 galdu zuten Kataluniaren aurka finalaurrekoetarako urratsean.
Jubenilen selekzio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016115 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteartean Izustarri pareko olatuekin ausartu zirenen artean Imanol Yeregi surflari gaztea zegoen. Motorraren laguntzarik gabe, han sartu zen olatu tentea menperatzera, aurreko haitz arriskutsuen beldurrik gabe. Mikel Yerobik sinatutako bideo honetan goza dezakezue bere abildadeaz. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016116 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu gazteen lokal batean lapurtzen saiatzeagatik
Gaur goizaldean 20 eta 26 urte arteko hiru gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak, Juan Belmonte kaleko lokal batean lapurtzen saiatzeagatik.
Lekuko batek eman du abisua 4:30ean, eta ertzainak iritsi direnean lokaleko beiratea hautsita aurki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016117 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ari dira azken txanpara iristen aurtengo Gabonak eta, ohi bezala, Errege Magoen Kabalgata egingo da hilaren 5ean, igandean. Aurrez, larunbat arratsaldean (18:30etik aurrera) eskutitzak jasoko dituzte Beheko plazako jaiotzan. Igandean 18:00etan hasiko da Kabalgata. Aurretik erregeek bisitak egingo dituzte adinekoen egoi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016118 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo hil zen Jesus Agirrezabalaga zumaiarra demokraziaren hastapenetan (1979tik 1983 bitartean) Zumaiako Udalean EAJko zinegotzia izan zen. Horregatik, Zumaiaren alde eginiko lanagatik, Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkio; eta, aldi berean, bere familiari samina adierazi nahi dio. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016119 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amets Arzallus eta Joanito Dorronsororen arteko elkarrizketaren erreportaje zabala aurkituko duzue urtarrileko Baleike aldizkarian -dagoeneko kioskoan-. Aste honetan bideoan erakutsi dizkizuegu Bertsolari Txapelketa nagusiko finala jokatu eta astebetera Joanitoren etxean egin genuen berriketaldiaren pasarte batzuk; ora... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016120 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Amorantiak' lagun taldeak irabazi du bertso lehiaketa eta Pello Etxanizek koplena
Bertso Eskolak antolatzen duen Bota bertso bat lehiaketa Amorantiak ezizenez sinatu duen lagun taldeak -Iosu, Nagore, Naiara eta Zorione- irabazi du aurten. Aurtengo nobedadea izan da twitter bidezko kopla lehiaketa, eta atal horretan Li... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016121 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Negu parteko denboraleekin gertatu ohi da, ekarri bezala eramaten duela itsasoak hondarra Itzurundik. Oraingoan, berriro ere agerian gelditu dira normalean hondar azpian ezkutatzen ziren haitzak, batik bat Itzuruntxiki aldeko bazterrean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016122 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburuan Diana pelikula ikusi ahal izango da Aita Marin. Igandean ez da saiorik izango, Errege Magoen Kabalgata dela eta. Gainontzeko saioak, ohiko ordutegian izango dira. | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.