id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0015923
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urte berezia da 2014a Baleikeko kide, bazkide eta irakurleentzat, aurten aldizkariak 20 urte beteko baititu ekainean. Urteurren borobilak aukera emango digu ospatzeko, baina baita ere proiektua bera sendotzeko, zabaltzeko eta berritzeko. Aurrerago emango ditugu xehetasunak, baina aurrera dezakegu uztailaren 5ean Baleik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015924
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Energia aurrezteko kanpaina jarriko du martxan Merkatari Elkarteak bazkideentzat Merkatari eta Ostalari Elkarteak energiaren fakturetan aurrezteko helburua duen informazio eta aholkularitza kanpaina bat martxan jarriko du elkartekideentzat. Taldeko hitzaldiak egingo dira baina elkarteko bazkideren batek behar izanez ge...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015925
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oier Unanue, Mikel Azkue eta Naia Urbieta Osak podiumean segitzen dute. Usurbilen jokatutako alebin eta infantil mailako lasterketan, alebinetan Oier Unanue bigarren izan zen, eta Mikel Azkue hirugarren; Oier iribarrek ere lan ona osatu eta 21. amaitu zuen. Infantiletan podiumetik gertu ibili zen Gaizka Gurrutxaga aiza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015926
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigarren Berdintasun Plana diseinatzeko herritarren ekarpenak jasoko ditu Udalak 2009 urtean hasitako bideari jarraitu eta bide horretan sakondu nahi du Zumaiako Udalak. Urte horretatik, arlo ezberdinetan parekidetasuna lantzen ari da herri parekidea osatzeko helburuarekin. 2009ko azaroan ekin zitzaion, lehen aldiz, be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015927
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskarazko film laburren emanaldia antolatu dute Ostarrenak eta Baleikek Ostarrena taldeak eta Baleikek elkarlanean antolatuta euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango dugu Zumaian, Topaguneak bultzatutako Laburbira zirkuituaren barruan. Martxoaren 27an izango da, ostegunean, 22:00etan, Aita Mari zinem...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015928
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gazteek beren kezkak eta iritziak plazaratzeko aukera izango dute larunbatean Larunbaterako Zumaiako Gazte Topaketak antolatu dituzte, Izan zeresan lelo hartuta. Egun guztiko egitaraua prestatu dute. Aurretik, ordea, sei hilabeteko ibilbidea egin dute gazteek. [Urola Kostako Hitza] Topaketen bidez, gazteen esana zeresa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015929
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lubaki Guraso Elkarteak Haurren sexualitatea nola landu hitzaldia antolatu du, ostegunean, 17:30ean, Herri Eskolako Sagarbideko aretoan. Amaia Vazquez sexologian adituak hitz egingo du, gurasoen dudak eta beldurrak argitzeko. Hitzaldia euskaraz izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015930
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Genero indarkeriaren ondorioz Mungian hildako emakumearen kasua salatzeko, bihar, martxoak 19, 19:00etan kontzentrazioa egingo da magnoliopean Berdintasun Foroak eta mugimendu feministak deituta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015931
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresa ideien lehiaketaren VII. aldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Enpresei, ekintzaileei eta eskualdeko ikasleei zuzendutako lehiaketa da. -B atala: sortu berriak diren edo sortzear dauden enpresa-egitasmoak -C atala: eskualdeko enpresen egitasmo berriak (barneko ekintzailetasuna) Aurkezteko epea amaituk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015932
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilaren 30era arte dago zabalik pilota txapelketa herrikoian izena emateko aukera. Aurtengo nobedadea da buruz-buru jokatuko dela, Odieta frontoian. Izena emateko posta helbidea erabil daiteke. Apirilaren 2an egingo da bilera izena eman duten parte-hartzaileekin, 19:00etan, Odieta frontoian. Bestalde, larunbatean batza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015933
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gauza jakina da negu partean ekarri bezain erraz eramaten duela itsasoak hondarra Itzurungo hondartzan. Udan hondarrezko azalaren azpian gordeta egon ohi diren harrizko hezurdurak neguan bistan izaten dira noizbehinka, denboraleak pasa berritan. Egun hauetan Itzurunek daukan itxura, baina, gutxitan ikusi dugu. Normalea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015934
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ez dago 5.000 metroko distantziara ohituta, baina Sevillako Neguko Txapelketan erakutsi du saio betean dagoenean punta-puntako piraguista dela. Zilarra irabazi berri, itxaropentsu mintzatu zaigu denboraldi berriari begira. Espainiako selekzioaren lauko piraguan postua du, eta aurten oso indartsu daudela dio: "Iaztik ur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015935
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Herriko txirrindularitzari buruzko solasaldia antolatu du Kirolazblai elkarteak Patxi Vila txirrindulari ohia, Jon Odriozola eta Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohi eta zuzendariak eta Julian Eraso lasterketa eta Arritxu Iribar kazetaria (moderatzaile lanetan) izango dira ostiralean Beheko Plaza jatetxean (19:...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015936
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur hasi eta ostirala arte mendiaren eta abenturarekin lotutako lau ikus-entzunezko ikusi ahal izango dira Alondegiako Oxford aretoan, 19:30ean. Gaur Alaska, región del San Elías lana aurkeztuko du Fernan Rubiok. Egitarau osoa:Martxoak 17, astelehena
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015937
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joxean Elortzaren lagun, lankide, ikasle-ohi eta senideak bildu ziren atzo, igandea, Maria eta Jose Ikastetxeko areto nagusian, Joxeani azken agurra emateko. Ikasle ohiek I+irudian ikus dezakezue oroigarria eman zioten Elortzaren familiari, esker ona adierazteko. Horrela dio bertsoak:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015938
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren iganderako, martxoak 23, goizeko buelta antolatu du Inda Mendik Lizarrustira. Ibilaldi zirkularra izango da: Lizarrustin hasi Putxerri mendia igo eta berriz Lizarrustin bukatuko dute. Irteera, beti bezala, goizeko 7.30ean Txomin Agirre geltokian, eta izena emateko goiko estankora deitu behar da (943860357) ost...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015939
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peñaren zilarrak borobildu du Itxas-Gainen lan bikaina Espainiako Txapelketan Larunbatean eta igandean jokatu da Espainiako Neguko Txapelketa Sevillako uretan eta emaitza onak lortu dituzte Itxas-Gaineko piraguistek. Talde txikia joan arren, txapelketa ona egin dute eta nahiz eta piraguista gazte batzuk finaletik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015940
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Basadizarreko lursailean (ur-araztegiaren atzealdean) landatu dira aurten ere hainbat zuhaixka eta landare, Zuhaitz Egunaren ospakizunetan. Helburua da landareekin hesi natural moduko bat egitea, Bedua aldean bizi diren hegaztiak lasaiago bizi daitezen. Koadrila ederra bildu zen larunbatean, aitzurra hartu eta landarea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015941
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean emakume katea egin zen, abortatzeko eskubidearen defentsan eta Espainiako Gobernuak ezarritako lege berriaren aurka. Apirilaren 5ean Iruñean egingo den manifestazio nazionalari begira egindako ekimena izan da asteburukoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015942
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hurrengo igandean, martxoak 16, "Maixu Joxean"-i azken agurra emateko aukera izango dugu. Omenaldi hau, Maria eta Jose Ikastetxeko areto nagusian izango da eguerdiko 12:30ean eta herri guztiari egongo da irekia. Bertan, lankide, guraso, ikasle, ikasle-ohi,... hartuko dute parte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015943
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den asteburutik antizikloia izan dugu lagun eta eguraldi zoragarria ekarri digu aste osoan. Asteburuan, ordea, pixka bat atzera egingo du, Atlantikorantz, eta hodei gehiago eta haize freskoagoa sartuko dira. Larunbat iluntzean eta igande goizean zirimiri pixka bat egin dezake. Joseba Egaña meteorologoak egin du as...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015944
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA: Txakurrek kutsatutako gaitz batek abortoa eragin dezake behiengan Behien bazkarako erabiltzen diren zelaietan txakurrek kaka egitea arriskutsua da, behiei neosporosia gaitza kutsatu eta abortoa eragin dezakeelako. Agerreazpikoa baserriko Joxe Migel Aizpuruak azaldu du gaitza zer den.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015945
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkeko bisitariek baserritarren lana errespetatzeko kanpaina jarri da martxan Gero eta gehiago dira Geoparkeko bideetan mendi buelta egitera gerturatzen diren bisitariak, eta zenbaitetan arazoak sortzen dira ez delako baserritarren lana behar bezala errespetatzen. Arazoa larriagotu baino lehen, sentsibizilazio kanp...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015946
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosari buruzko aipamena egin dute gaur ETB1 eta ETB2ko eguraldiari buruzko saioetan. Baleikek utzitako irudiak erabili dituzte, besteak beste, hemen osorik ikus dezakezuen bideo hau -artxibokoa da, 2012koa-.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015947
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak onartzen du txakurrek aske ibiltzeko aukera izan behar dutela Animalien ordenantza dela-eta hainbat kontu zehaztu nahi izan ditu Udalak, prentsa ohar honen bidez."Ordenantza berria osatzeko, Eusko Jaurlaritzak onartua duen 101/2004 dekretua izan du Udalak oinarri. Hau da, herrian arlo hori zehazki arautzen duen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015948
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Taosari buruzko azalpenak emango dituzte gaur ETBko Eguraldia saioan, Baleikek utzitako irudiak erabilita.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015949
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kalean txakurrak beti lotuta eramatera behartzen du ordenantza berriak. Horren aurrean, txakur jabeek eskatu dute ordu edota leku jakinetan lotu gabe eramateko aukera. Proposamen egokia iruditzen al zaizu? Bozkatu inkestan -webguneko erdiko zutabean- eta eman zure iritzia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015950
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hitzaldia gaur: Euskararen inguruko diskurtso berri baten beharraz Euskara, bestela ez gara hitzaldiko zikloari amaiera emango zaio gaurko saioarekin. Belen Urangak eta Iñaki Martinez de Lunak hitz egingo dute, euskararen inguruko diskurtso berri baten beharraz. Alondegian, 18:30etik aurrera. Kaleko hizkuntza-erabilera...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015951
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Baziren behin... neska abenturazaleak eta mutil ameslariak" ipuin kontaketa saioa izango da gaur haur liburutegian, 17:30etik aurrera, bost urtetik gorako umeentzat.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015952
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako musika taldeen kolektiboak jai eguna antolatu du larunbaterako, bigarren urteurrena ospatzeko. Hemen daukazue egitaraua:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015953
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Ordu edo leku jakin batzuetan txakurrak lotu gabe ibiltzeko aukera eskatzen diogu Udalari" Etxeko animalien ordenantza berriari helegiteak aurkezteko epea ostegunean amaituko da. Txakurrak dauzkan herritar talde bat sinadurak biltzen ari da Udalari zenbait eskaera egiteko asmoarekin. "Iruditzen zaigu arau berriak oso ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015954
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara teknikaria da Xabier Azkue, eta kultura arloan ere aritua da azken urteotan Zumaian. Iaz Euskal Kulturgintzaren Transmisioko ikastaroa egin zuen, eta haren amaierako lanean Zumaiako euskal kultura aztertu du. Lan hori 50 bat lagunen aurrean aurkeztu zuen hilaren 5ean Alondegian eskainitako hitzaldian, Euskara b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015955
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Epaimahaiak kalean ikusitako mozorroei saria emateaz gain, aurten lehendabiziko aldiz argazki txokoa prestatu eta internet bidezko bozketa ere antolatu du udalak Baleikerekin elkarlanean.Parte-hartze handia izan zen (113 mozorro) eta irudimenez eta umorez betetako jantziak ikusi genituen. Tamalez akats bat dela medio z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015956
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herrian zehar informazioa zabalduz furgoneta bat ibiliko da, eta horretaz gain Erribera kalean informazio eta salmenta gune bat ere izango da. Gune honetan ekainaren 8an egingo den giza kate erraldoiaren inguruko informazioa jaso ahal izango da, eta honekin batera bertan parte hartu ahal izateko txartelak eskuratu eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015957
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren astean izango da Zumaiako Mendi Astea. Lau ikus-entzunezkok osatzen dute aurtengo egitaraua. Saioak Oxforden izango dira, 19:30ean: Urtero bezala, hemen da Zumaiako Mendi Astea. Eskertuko genizueke programatutako ekitaldiak zabaltzea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015958
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urdanetari 29-26 irabazi dio eta jaitsiera zortzi puntura dago,bost jardunaldiren faltan. Matematikoki ez dago oraindik erabat ziurtatuta, baina Pulpok mailari eusteko aukera guztiak ditu. Urdanetari irabazita lasai har dezake arnas Bigara Pulpok. Urdaneta orain zazpi puntura dago eta puntu bat atzerago, sailkapenaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015959
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Balio handiko hiru puntu poltsikoan zituen Zumaiakok, baina azken unea Soraluzek berdinketaren gola lortu eta puntu bakarrarekin konformatu behar. Zumaiakok bina berdindu zuen Soraluzen, sailkapeneko hirugarrenaren aurka. Soraluzeko zelaia ohi baino txikiagoa den arren, Zumaiakok ondo ekin zion partidari eta baloiaren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015960
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bazkalondoren iritsi dira makinak luiziaren lekura, eta ahal bezain pronto hasi dira lanean malda lehenbailehen egonkortzeko. Ingeniariak eta Udaleko teknikariak arratsaldean izan dira berriro ingurua aztertzen, eta erabaki dute bizilagunak oraingoz etxera ez itzultzea, segurtasunagatik. Langileek bihar jarrituko dute ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015961
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehen goizean irekiko da kiroldegiko jardueretan izena emateko epea Astelehenean, hilak 10, 9:00etatik aurrera irekita izango da kiroldegiko jardueretan izena emateko epea. Ohiko jarduerez gain, berrikuntza bat izango da. Ostiral arratsaldetan dantza latinoak ikasteko aukera izango da hemendik aurrera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015962
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira Zumaiako Udalak ondoko adierazpen instituzionala egin du Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta: Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu urtero bezala, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Mugimendu feministak eta emakumeen elkarteen mugimenduak berdintasuna lor...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015963
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aspaldiko partez eguzkia izango dugu nagusi zeruan, eta gainera egun askotarako geldituko dela dirudi. Joseba Egaña meteorologoaren iragarpen zehatza irakur dezakezue hemen:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015964
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Doraemon eta Nobita Holmes' emango dute igandean umeentzat, euskaraz Asteburu honetan haurrek Doraemon eta Nobitaren abenturak euskaraz ikusi ahal izango dituzte Aita Marin (igandean, 16:30ean). Helduentzako, berriz, Agosto pelikula emango dute, ohiko ordutegian, gaur izan ezik -antzekia dago gaur-.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015965
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mikel Azkuek eta Naia Urbietak hirugarren eta bigarren amaitu zuten Hondarribiako lasterketa, hurrenez hurren. Hemen Arritxu Iribarren kronika: Viveros San Anton-ZTEko ziklista gazteenek eguraldi txar-txarrarekin jokatu zuten denboraldiko lehen froga. Alebinetan Mikel Azkue hirugarren sailaktu zen eta Mikel Manzisidor ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015966
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar Pulpok Urdanetari irabazten badio (16:30ean, Lubakin) eta azken sailkatua den Romok Zaragozan galtzen badu -bigarrena da Zaragoza- mailari eustea ziurtatuko du Pulpok . Pulpok 13 puntu dauzka gaur egun sailkapenean eta atzerago dago Urdanetan, azkenaurreko postuan, zortzi punturekin. Romo da azkena bost puntureki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015967
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sexplotion taldearen azken kontzertua izango da gaur Gaztetxian, 23:00etatik aurrera. Azkenbalada diskoa plazaratu zuen duela gutxi, eta haren ondotik Urola Tour kontzertu bira egin dute. Gaurkoa izango da azken geltokia. Kontzertu berezia izango dela aurreratu digute: "Orain arteko kontzerturik luzeena izango dela aur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015968
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakume baserritarren bizimodua kontatzen du Larre motzean dokumentalak. Haurralde Fundazioak bultzatutako lana da, eta gaur 18:30ean aurkeztuko dute Alondegian, Tote Martinez de Lezea idazlea ere bertan izango delarik. Hemen ikus dezakezue dokumentalaren trailerra.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015969
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izan bedi emakumea antzezlana ikusteko aukera izango da gaur gauean Aita Marin (22:00etan). Baleikeko bazkideentzat sarrerak zozkatu ditugu. Hemen irabazleak: Pello Etxabe, Pablo Gutierrez eta Arantxa Ostolaza. Sarrerak Aita Mari bertan izango dituzue, zuen izenean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015970
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo gauerdian amaitu zen internet bidezko mozorro lehiaketan bozkatzeko aukera. Argazkian ageri diren bi mozorro hauek dira boto gehien jaso dutenak. Guztira, 113 mozorrok hartu dute parte lehiaketan, joan den larunbatean Alondegiako Argazki Txokoan argazkia atera ondoren. Igande eguerdian zabaldu zen bozkatzeko auker...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015971
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA: Segurtasuna bermatu arte luiziaren ondoko bizilagunak ezingo dira etxera itzuli Gaur goizaldean luizia gertatu da Talaimendin, Juan Belmonte kaleko 51. atariaren alboan -Inpernupe aldera dagoen azken blokea-. Zorionez, ez du etxea harrapatu, baina, hala ere, oraingoz bizilagunak ezingo dira etxera itzuli, segur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015972
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Luizia gertatu da Talaimendin eta bi etxe hustu behar izan dituzte Gaur goizaldean luizia gertatu da Talaimendin eta bi etxe hustu behar izan dituzte. Goizeko zazpietan berriro erori da mendi zati bat. Informazioa osatu bezain pronto zabalduko dugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015973
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean Gipuzkoako Boxeo Txapelketak jokatu ziren Lubakin. Donostiako Anoetako Eskola izan zen nagusi: jokoan zeuden sei txapeletatik bost eskuratu zituen (ikus emaitzak). Zumaia-Cuban Boxing klubeko Jocksan Rivera eta Miguel Angel Dominguezek hartu zuten parte, baina galdu egin zuten lehen borrokaldian. Jaialdiko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015974
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txorientzako habiak egiteko tailerra egin zuten larunbatean Algorri Interpretazio Zentroan. Apirilaren 5ean jarriko dituzte zuhaitzetan. Tailerrean habi kutxak egiteaz gain, habien eta hegaztien inguruko hainbat kontu ikasi zuten: habi kutxak zer diren, habi kutxa motak, zertarako erabiltzen diren, hegaztiek egun dituz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015975
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goizaldeko 6:30ean izan da itsasgora, denboralearen azken une kritikoa. Artean eguna argitu gabe zegoen eta Arbustaingo arranpla parean ikusi dira olatuak gainezka egiten. Haizeak oso zakar jo du boladaka eta txingor zaparradarik ere ez da falta izan. Eguna argitzen hasi orduko Parolperantz gerturatzeko aukera izan da....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015976
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ainara Garciak grabatu eta prestatutako bideoan ikus dezakezue atzo, astelehena, nola jotzen zuten olatuek barra aldean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015977
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denboralearen ordutik kritikoenak pasa dira dagoeneko eta, zorionez, Zumaian ez da kalte aipagarririk izan. Goizeko 6:30ean, marea goiarekin, errioan barrena sartutako olatuek gainezka egin dute berriro arranplan, baina parolbidean ez da inolako arazorik egon. Itzurunen berriro kantinaren pareraino egin dute salto olat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015978
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsagorarekin Itzurungo kantinaren pareraino iritsi dira olatuak. Jon Iñaki Alberdik grabatu du hemen ikus dezakezuen bideoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015979
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alarma gorrian dago kostalde osoa gaur arratsaldetik bihar goizera arte, itsaso handiagatik. Arratsaldeko itsasgorarekin espero zen lehen une kritikoa, baina ez da kalte handirik egon. Barran zenbait harri bloke bota ditu, eta ikusi beharko da Itzurunen lehendik kaltetuta zegoen petrilak nola eutsi dion itsasoaren inda...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015980
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Egitarau zabala antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak emakumearen nazioarteko egunaren harira. Asteartean abortoaren inguruko hitzaldia eman zuen Begoña Zabala abokatuak; ostegunean Todas las mujeres filma emango dute; ostiralean erakusketa bat zabalduko da... Hemen daukazue egitarau osoa: 18:30ean, Diruaren sexu ezku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015981
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ume eta gaztetxoen lehiaketa Torreberriko aterpean egin zen arren, askok argazkia atera nahi izan zuten Alondegiako Argazki Txokoan. Hemen daukazue bilduma.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015982
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Argazki bilduma honetan ikus ditzakezue internet bidezko lehiaketara aurkeztutako mozorro guztiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015983
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA: Antxon Urruzunoren Inauterietako 'aktuazioa' Goiko tabernan Inauterietako klasikoetako bat da: Inauteri jaietako larunbat gauean Goiko tabernak kabaret itxura hartzen du une batez, Antxon Urruzuno vedette-ak bere ikuskizuna egin dezan. Aurten ere ez du huts egin. Hemen ikus dezakezue bideoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015984
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alerta gorria deitu du Euskalmetek astelehen eta astearterako, itsaso handiagatik Astelehen arratsaldeko 16:00etatik astearteko goizeko 9:00ak arte alerta gorrian egongo gara kostaldean, berriro itsaso handia datorrelako. Martxoko marea biziekin batera 9-10 metroko olatuak daude iragarrita. Otsailaren 2ko denboraleak e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015985
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euria, haizea eta olatua handiak itsasoan. Hori da gaur hasi eta asteburu osoan izango dugun eguraldia. Ea super heroiren batek eguraldia aldatzeko boterea duen... Hemen irakur dezakezue Joseba Egañak egindako iragarpena:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015986
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hileko azken osteguna izanik, ohiko plenoa deitu du Iñaki Agirrezabalaga alkateak gaur arratsalderako (19:00etan). Hemen daukazue gai ordena: 2.1.- Irizpena:31 kreditu aldaketaren behin betiko onarpena, bidezko bada. 4.1.-Kontratu publikoetan, klausula soziala txertatzea, Bildu taldeak aurkeztutakoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015987
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Torreberriri buruzko erabakiak har ditzan eskatzen dio EAJk Udalari "Istripu baten aurrean nor egiten da erantzule?" galdetzen du Montse Arana bozeramaleak. Hemen irakur dezakezue EAJk bidalitako prentsa oharra: Zumaiako EAJk oso kezkatuta dagoela adierazi du berriro, alkateak eta bere udal gobernuak "behingoz Beheko p...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015988
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Super Heroiak ez dira eguraldiaren beldur eta bihar, ostirala, kalean izango dira Musika Eskolak antolatutako kale ikuskizunean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015989
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean, otsailak 28, Gune elkarteak antolatutako "Ekologia eta espiritualtasuna" zikloaren barruan solasaldi berri bat izango da. Oraingoan EDUARDO RUIZ VIEYTEZ izango da gure artean eta eskainiko duen saioa "DERECHOS HUMANOS, DE LOS ANIMALES Y DE TODOS LOS SERES" izango da. Eduardo Deustuko Unibertsitateko irakasl...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015990
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedro Txiki Abesbatzako kide izandakoek kantu-kalejira egingo dute santelmoetako lehen ostiralean, apirilaren 25ean. Abesbatza indarrean zegoenean kantu ekitaldia egiten zuten urtero areto barruan. Santelmoak kantuan hasteko ohitura hori ez galtzeko, aurten kalera atera eta kalejira egitea pentsatu dute. Horretarak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015991
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Paula Kasaresek familiaren paperaz hitz egingo du gaur 'Euskara bestela ez gara' hitzaldi zikloan Hizkuntzek bizirik diraute familietan hitz egiten direlako. Gure tradizioan familia kulturaren, balio moral nahiz erlijioen transmisioaren erdigunetzat jo da, bai eta euskararen ondorengoenganatzearen gune nagusitzat ere. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015992
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ZISKEk antolatutako Surf Bideo Lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen Roberto Fuentesek, Los 3 colegas bideoarekin. Orain arte ezin izan dugu erakutsi, jatorrizko bertsioko kanta batek egile eskubideak zituelako. Robertok muntaia egokitu du sarera igo ahal izateko. Hemen ikus dezakezue.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015993
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alex Urangak bikain ekin dio denboraldiari, bosgarren amaitu baitu Hawaiiko Pipeline proban. Ekonomikoki ez dira garai onenak bodyboardarentzat ere, baina Alexek beste behin erakutsi du munduko onenen artean dagoela. 2013a munduko 16 onenen artean amaitu zuen Alex Urangak. IBAk antolatutako zirkuitua azkenean ez zen er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015994
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dakizuen bezala Super Heroiak iristear daude. Ostiralean, 18:30ean, Super Heroiak Musika Eskolatik abiatuko dira kalejiran eta Beheko plazan ikuskizun polit batekin bukatuko dute. Antzerkia Inaxio Tolosaren eskutik joango da eta Elena Irureta eta Telmo Iruretak parte hartuko dute. Dantza, antzerkiko ikasleak, Zumaiako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015995
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurreko jardunaldian Santoña hartu zuen mendean (25-21) eta asteburu honetan Askartzari irabazi dio Leioan (25-30). Lau puntu hauetan sailkapeneko azken postuekiko tarte polita zabaldu du Pulpok eta denboraldiko azken txanpari gogotsu heltzeko moduan daude jokalariak.Leioako partida oso orekatua izan zen lehen 20 minut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015996
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Denborale bortitzak atzean utzi ditugun arren, olatu handiak daude oraindik. Hala ere, batzuk itsasoratzea erabakitzen dute eta gero larrialdiak gertatzen dira. Interneten aurkitu dugun bideo honetako belaontziari gertatutakoa, adibidez: Zumaiako portura sartzen saiatu, barraren parean olatu batek kolpatu, ia erabat ir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015997
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ilusioan ez zion gaur inork irabaziko tropelean: denetan gazteena, afizionatu mailan debuta, non eta etxean. Nerbioak ere ez zituen izango aparte, baina lehen pedal kolpeak eman orduko errepidean zentratu eta lan txukuna egiteko gauza izan da Aitor Olaziregi (Caja Rural-Hyundai-Niessen). Tropelari aurre hartuta ere ibi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015998
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amets Arzallus eta Joanito Dorronsorok eman zioten hasiera Euskara bestela ez gara hitzaldi zikloari. Datorren astean segituko du Paula Kasaresen hitzaldiarekin, hori asteazkenean, hilak 26, 18:30etan Alondegian izango da. Jarraian irakur dezakezue Xabier Azkue udaleko euskara teknikariak egindako lehen hitzaldiaren la...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0015999
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteartean 'Lasa eta Zabala' filmerako sekuentziak grabatuko dituzte herrian Joxean Lasak eta Joxi Zabalak 1983an GALen eskutik pairatutako bahiketa, tortura eta hilketa kontatuko ditu Pablo Malo zuzendariaren 'Lasa eta Zabala' pelikulak. Asteartean Zumaiara etorriko dira grabatzera, goizean alde zaharrean eta arratsal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016000
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Martxoaren 1ean, larunbata, Inauterietako mozorro lehiaketak egingo dira, baina aurten bada berrikuntzarik: helduen lehiaketa internet bidez egingo da plazan egin beharrean -parte hartze eskasa izan du azken urteotan-. Parte hartu nahi dutenei argazkia aterako zaie Kofradiako plazan edo Oxforden -eguraldiaren arabera-,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016001
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hiru sari nagusi egongo dira. Irabazleak 80 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 60 eta hirugarrenak 50. Hemen bada berrikuntzarik, saridunak erabakitzeko ez baita epaimahai aditurik izango. ZISKEko kide eta lehiaketako antolatzaile Roberto Fuentesek azaldu duenez, aurten otsailaren 21eko emanaldian bilduko den jendeak auk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016002
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean jokatu zen Plentziako uretan piraguismo denboraldiko lehen estropada. Bizkaiko txapelketa izan harren, gonbidatu moduan hartu zuen parte Itxas-Gain taldeak estropadan eta emaitza onak lortu zituzten taldeko piraguistek. Senior mailan Iñigo Peña izan zen irabazlea.Peñak hasieratik kontrolpean izan zuen estro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016003
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia zaharra eta gaur egungoa alderatzeko erakusketa antolatu da, ikasleen argazkiekin Zumaia Ezagutzen proiektuaren barne aurrera eramaten den Argazki Rallyaren erakusketa eskainiko da herriko merkatarien laguntzarekin martxoaren 10a arte. Bertan, herriko puntu esanguratsuenetako argazki zaharrak eta ikasleek aterat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016004
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arzallus eta Dorronsororekin hasiko da gaur 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Joanito Dorronsorok Amets Arzallusi txapela jantzi zioneko irudia oroimenean ondo gordeta daukagu zumaiarrok. Baleike aldizkarian ere kontatu zizkiguten egun hartako pasadizoak eta bertsolaritz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016005
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere Zumaian egingo ditu lehen pedal kolpeak Hegoaldeko tropelak, larunbatean jokatuko den VI. Zumaia Sarian. Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da, eta 200 bat parte-hartzaile espero dira, 19 eta 26 urte artekoak. Tartean izango da Aitor Olaziregi zumaiarra, afizionatu mailako estreinako lasterketan. Aitor izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016006
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA: Bi garabi behar izan dira 'Zumaia Noveno' atoiontzia uretaratzeko Arratsaldeko hirurak aldera uretaratu dute Zumaia Noveno atoiontziaren kroskoa, bi garabi handiren laguntzarekin. Zumaia Shipping enpresak eraiki du Sarauneko zabalgunean, eta oraindik denbora bat egingo du Zumaian, muntaketa lanetarako. Portutak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016007
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zestoako TS Fundicioneseko langileek haserre jarraitzen dute, baina ez daude etsitzeko prest. Mobilizazioak iragarri dituzte eta zuzendaritzarekin negoziatzeko prest daudela azaldu dute. [Urola Kostako Hitzak landutako albistea]Lantegiaren itxieraren berri izan zutenetik lehenengo asanblada egin dute atzo goizean. «Bil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016008
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Batel ligako hirugarren estropada izan zen igandekoa, Zumaian jokatua. Giro ederra lagun, jende asko bildu zen estropada ikustera, eta etxeko jarraitzaileek gertu izan zuten garaipenaren gozoa. Izan ere, infantil eta kadete nesketan, herriko bi batelak bigarren izan ziren. Gizonezkoetan, jubenilek ere lan ed...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016009
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean, otsailaren 23an, Kantabriara joango gara. Puerto de Muñecasen hasi eta Alen eta Ventoso mendiak igoko ditugu, ondoren Castro Urdiales herrian amaitzeko. Irteera goizeko 7.30ean izango da Txomin Agirre geltokian. Apuntatzeko deitu goiko estankora (943860357); helduek 12€ ordaindu beharko dute eta haur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016010
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkeak egungo eskaintza turistikoa zabaldu eta 15 begiratoki naturalek osatutako ibilbide erakargarria prestatu du, bisitariek bidea euren kabuz egin dezaten. Ingurune naturalak babesteko la Caixa eta Aldundiaren arteko hitzarmenaren baitan, itsasbazterrean hasi eta barrualdeko bailara ezkutuetaraino doazen ibilbid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016011
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikusgarria patinatzaileak ibiltzen diren abiadura. Irabazleak ordu erdian osatu du 15 kilometroko ibilbidea. Hemen ikus ditzakezue argazkiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016012
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Haurren lasterketak hasi aurretik minutu bateko isilunea gordea da Joxean Elortzaren omenez. Hemen ikus dezakezue argazki bilduma.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016013
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
El Hassan Oubaddik (30:48) eta Cristina Loedak (38:03) irabazi dute 2014ko Herri Lasterketa, hamar kilometroko distantzian. Bost kilometroko proban, Jabi Moreno (18:23) eta Lourdes Colomo (21:46) izan dira azkarrenak. Patinen lasterketan, Nicolas Alonsok (30:34) eta Bego Huertak (31:00) irabazi dute. Zumaiarren artean,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016014
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
TS Fundicioneseko jabeek enpresa batzordeari jakinarazi diote enpresa likidazioan sartu dutela, eta beraz, itxi egingo dutela. Zuzendaritzaren arabera, "akordioak lortzeko ezintasunak" bultzatu du enpresa ixtera. "Iruzur" egin dietela salatu dute langileek. 156 langile geldituko dira kalean. [Urola Kostako Hitza] Gaur ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016015
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ezohiko bisitaria izan dugu gaur Zumaian. Ordu biak aldera itsas txakur bat agertu da arranplan. Ikusmina piztu du herritarren artean eta udaltzainek eta Ambarreko kideek hesia jarri dute inguruan, animalia ahalik eta lasaien egon dadin. Itxura batean ez du zauririk eta atseden hartzera sartu da itsasadarrean. Behin in...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016016
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oraindik ez dago zehaztuta frontoia eraikitzen hasteko eguna, baina aurrelanak hasi dira dagoeneko. Gaur ikusi ditugu neurketak egiten, orubea mugatzeko hesiak pilatzen eta lanerako behar diren etxolak eta beste ekartzen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016017
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpok Santoña hartu du Lubakin, bigarren itzuliko bolada txarra eteteko premiarekin Bigarren itzulian jokatutako bost partidetan ez du emaitza onik lortu Bigara Pulpok eta bada bolada txarra iraultzeko garaia. Larunbatean Santoña hartuko du Lubakin (16:30ean). Zenbait jokalari berreskuratuko ditu Pulpok eta Ion Rubio ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016018
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orioko traineru jaitsiera ezaguna bihar izango da, eta hainbat mailatan, 79 ontzi lehiatuko dira. Horien artean izango dira Zumaiako bost. Bai, bost, inoiz baino gehiago: seniorretan, emakumezkoak eta gizonezkoak (2); beteranoak ere han izango dira, eta jubenilak ere bai. 16:00etan hasiko da jaitsiera, eta mailaz maila...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016019
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
«Atzo 345 emakume, haur eta edadetu bota zituzten». 'Euzkadi' egunkariaren lehen orriko titulu nagusia, gaurko egunez, 1937an. Faxistek egunak zeramatzaten zibilak beren menpeko udalerrietatik kanporatzen. Mila inguru bidali zituzten guztira, haietatik 252 Zumaiatik. Herri zigortuena izan zen gurea. Egun haietan gertat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016020
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Epai-mahaiak Maria Lopez Juezen kartela aukeratu du aurtengo Inauteriak iragartzeko. Kartel guztiak ikusgai egongo dira Alondegian asteartetik aurrera, eta herritarren gustukoenak ere saria jasoko du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016021
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Langunea programa jarri du martxan Udal Elkarteak, lana bilatzen laguntzeko Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, Langunea 2014 programa antolatu du eskualdeko langabeentzat edo eta lana galtzeko arriskuan dauden pertsonentzat. LanGunea elkar laguntzeko eta kooperaziorako lekua d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016022
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren astean hasiko da 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa Aurten, hirugarren urtez, Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa antolatu dute Zumaiako Euskara Zerbitzutik. Aurreko urteetako arrakastak animatuta, bide beretik jarraitzea pentsatu dute, denok ere euskararen egoeraren inguruan hausnartzen jarrai de...
cc-by-sa 3.0