id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0016123 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Nekane Zinkunegi, Arnaitz Lasarte, Saioa Alkaiza, Maddiane Txoperena, Josu Oiartzabal Xenpelar eta Unai Sarasua, bertsolari gazteekin saioa antolatu du Bertso Eskolak ostiral gauerako, 22:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford Aretoan. Gainera, saioan bertan banatuko dira Bota bertso bat eta Txiotu kopla bat lehiaketetako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016124 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpo eta Euskal Selekzioaren arteko eskubaloi jaialdiarekin omenaldi ederra egin zaio Iñaki Espilla Pulpoko jokalari ohiari. Lubakiko harmailak beteta, etxekoak ahalegindu dira onena ematen baina hiru norgehiagoketan Euskal Selekzioa izan da nagusi: Kadete mailako nesken artean, 22-25; mutiletan, Pulpoko jubenilen eta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016125 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Zure ordua' laburmetraiak irabazi du Gaztetxeko II. Korto Txapelketa
Gaztetxeak antolatutako laburmetraien bigarren lehiaketa jokatu zen ostiralean. Lan onenaren saria Zure ordua laburmetraiak jaso du. Gainera, errealizazio onenaren saria ere jaso du. Bestalde, gidoi onenaren saria Erlojuterapia laburmetraiarentzat iz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016126 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Reala eta Athleticen arteko derbia jokatuko da igandean Donostian. Zumaiatik autobusa antolatu da, baina ezingo du herri barrura sartu Kabalgata dela eta. Horregatik, Udaltzaingo parean egongo da zain (18:30ean irtengo da). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016127 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pulpok eta Euskal Selekzioak jokatuko dute gaur Iñaki Espillaren oroimenez
Bi urte dira Iñaki Espilla gazteak utzi gintuela baina Pulpoko lagunek bizirik mantendu nahi dute oroimenean. Horrela, Pulpo eta Euskal Selekzioaren arteko partida sorta antolatu dute gaur arratsalderako Lubakin, 16:00etatik aurrera. Azpimarratz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016128 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joanito Dorronsoro eta Amets Arzallus elkartu ditu Baleikek BECeko finala elkarrekin gogoratzeko. Ametsek Joanitoren etxeko atea zeharkatu orduko hasi da berriketaldia. Zer bazkaldu zuen egun hartan Joanitok? Zer esan zion Ametsek Joanitori belarrira, txapela jantzi berritan? Non ikusi zuen Ametsek bere burua lehen ald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016129 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenean zabalduko da 2014ko ikastaroetan izena emateko aukera
Urte berriarekin batera ikastaroren batean izena emateko gogoa piztu bazaizu, erne Alondegiatik egin duten eskaintzari. Astelehenean zabalduko da urtarriletik maiatzera antolatu diren ikastaroetan izena emateko aukera: tai chi, pintura tailerra, animazi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016130 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Montse Arana (EAJ):"2014ra bakarrik mugatzen ez diren egitasmoak adostu behar ditugu"
"Epe motzeko kudeaketatik haratago" begiratu behar dela defenditu du EAJren Zumaiako Udaleko bozeramale den Montse Aranak jarraian irakur dezakezuen prentsa oharrean. Horrela dio:"Zumaiak ezin du epe motzeko kudeaketa eta ikuspegi bat... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016131 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den astelehen gaueko haizete bortitzak zenbait kalte eragin zituen herrian. Institutua inguratzen duen hesiaren zati bat lurrera bota zuen, esate baterako. Balenciaga ontziolako teilatu zatiak ere airean eraman zituen. Zati bat kirol portuko zabalgunean agertu zen, eta, irudian ikus dezakezuenez, uretan ere agertu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016132 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamabi taldek hartu dute parte aurtengo Gabonetako futbol txapelketan. Iaz bezala, aurten ere Ganbara taldeak irabazi du, finalean Muebles Artetxeri 1-0 gailenduta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016133 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskura bildumako bideo laburren emanaldia egingo da gaur Kabi tabernan, 21:30an hasita. Hauek dira parte hartuko duten artistak: Julen Agirre Egibar (RDLS. 2012), Jon Mantxi (Gora Japon 2012-11-24 BRC Festival), David Martínez Suárez (Nalón. 2007), Dani LLaria (Musta Props video. 2013)Koldo Almandoz (Bander. 2013), Itz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016134 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertso ikuskizun berezia eskainiko dute gaur gauean Iñaki Gurrutxaga eta Aitzol Barandiaranek Torreberri gaztetxean, 22:30etik aurrera (doakoa da). Musikaz lagunduta eta kanta ezagunen doinuekin letra bizi eta zirikatzaileak kantatzen dituzte. Adibide gisa, hemen daukazue aurreko Bertso Egunean kantatu zuten sorta, Bea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016135 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zazpi taldek hartu dute parte Erkibe Kultur Elkarteak antolatutako Gabon Abestien Lehiaketan. Gabon giro ederrean aritu dira denak kantatuan, maila ederrean. Hala ere, saria batek irabazi behar eta Bostak taldea izan da onena kantuan. Aiora Agirrezabalaga, Joane Zabala, Nerea Urteaga, Elena Sanchez eta Arianne Urangak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016136 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteko bertso bilduma argitaratu du Oikiako Errotaberri bertso eskolak
2013ko bertso bilduma osatu eta liburuxka batean argitaratu du Oikiako Errotaberri bertso eskolak. San Bartolome jaietan zozketatik ateratako diruarekin inprimatu eta Oikiako etxe guztietara banatu dute. Liburuxkan bertan azaldu dute bertso eskolak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016137 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Algorriko labarrak gaur ETB2ko 'Basque Country vertical' saio berrian
Euskal Herriko txoko ikusgarriak erakutsiko dituzte Basque Country vertical ETB2ko saio berrian, 2014an. Gaur, astelehena, estreinako saio berezia egingo dute. Besteak beste, Algorriko puntako labarrak erakutsiko dituzte, eskalatzailearen ikuspegitik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016138 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Merkatari elkarteak Santomas egunean zozkatutako hiru otarren irabazleak hauek dira: Mari Carmen Santos (Hirueme arropa dendan), Rosa Azkue (Sartaia dendan) eta Urrategi Mugika (Idoia ardotegian). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016139 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako elkartasun kontzertua eskaini du Zumaiako Musika Bandak, Gipuzkoako janari bankuaren alde. Aurten, gainera, ez dira bandako musikariak izan artista bakarrak, zinegotziak, irakasleak eta arraunlariak jarri baitituzte kantuan, Jon Urbietarekin batera. Ekimen polita izan da, eta eskertzekoa denek egin duten aha... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016140 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erribera kalean Gabonetako argirik jarri ez delako kexu dira bertako merkatariak
Erribera kalean Gabonetako argirik jarri ez dela eta kexu dira inguru hartako merkatari eta tabernariak, eta bihar 19:00etan argiak itzaliko dituzte, bost minutuz, protesta modura. Udalak dio ez dagoela herri osoa argiz apaintzeko dirurik ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016141 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral iluntzetik astelehenera arte itxita egongo da errepidea Txikierditik Narruondora
Bizikleta eta oinezkoentzako Txikierdi-Narruondo bide zatia egiten ari direla eta, tarte horretan errepidea itxita egongo da ostiral iluntzeko 20:00etatik asteleheneko 08:00ak arte, bi noranzkoetan. Bidea itxi beharra dago Narruond... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016142 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Frontoia eraikitzeko lanak abiatzeko falta den kontratu sinatzeari bide ematea da gaur plenoan erabaki beharreko gaietako bat. Hemen daukazue gai zerrenda:1.-Aurreko bileretako aktaren onarpena, bidezko bada.
3.1.1.- Zumaia Lantzenek Odietako Arroa kaleko 4 eta 6 zenbakiak dituen zortzi etxebizitzei udal etxebizitza ta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016143 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko jarrera aktiboa sustatzea du helburu Tantaz Tanta herri ekimenak. Urtarrilaren 11n itsaso handi bat osatu nahi dute, eta herriz herriko lana ari dira egiten dagoeneko. Zumaian ere hainbat ekintza prestatu dituzte Gabon garairako, Bilbokoaren atari. Tantaz Tantako partaide A... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016144 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Gure Esku Dago' ekimena bultzatzeko bilera, ostiralean Alondegian
Erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herri osoan zabaltzen ari den herri ekimena iritsi da Zumaiara ere. Taldea antolatzeko bilerak martxan dira dagoeneko. Hurrengoa bihar izango da, 19:00etan, Alondegian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016145 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aita Mari zine aretoan Quién mató a Bambi filma emango dute asteburuan, ostiraletik astelehenera, helduen ohik ordutegian. Hemen daukazue trailerra. Gaztetxoentzako pelikularik ez dago asteburuan, haur antzerkia dago eta (16:30ean, On egin). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016146 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santomasak ospatuko dira larunbatean Alai auzoan, eta segidan etorriko dira Gabonetako ospakizunak. Egun berezi hauetarako prestatu den jai egitaraua daukazue jarraian:19, osteguna
22:30ean Torreberri gaztetxean, Bi bala ikuskizuna. Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren bertsoak, musikaz lagunduta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016147 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Saharar errefuxiatuen kanpalekuetan zortzi eguneko egonaldia egin dute Darahli elkarteko hiru gaztek, Zug herriarekin daukaten lankidetza proiektuari segida emateko helburuarekin. Darahli bere eskutik bultzatzen ari den proiektuak betetzen ari direla ikusi ahal izan dute, baina kanpalekuetako egoera "tristea eta larria... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016148 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Errege Magoen Kabalgata behar bezala antolatu ahal izateko jende gehiago behar da. Zehazki, hamar lagun behar dira bidea zaintzeko eta beste bost danborrak jotzeko. Parte hartzeko prest zaudetenok kultura sailarekin jar zaitezte harremanetan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016149 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santelmoetako haur danborradak 25 urte beteko ditu datorren urtean, eta Jakintza Elkarteak zenbait ospakizun ekitaldi antolatu nahi ditu. Hori dela eta, dirua lortzeko asmoz, larunbat goizean (10:00etatik 14:00etara) txistorra salduko dute Erribera kalean, santomasen aitzakian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016150 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizeko 9:00ak aldera atera da Patxi Aristi (Zumaia, 1957) Topasko kartzelatik (Salamanka, Espainia), 22 urte preso egin ondoren. Frantziako Angers herrian atxilotu zuten, 1991ko abenduaren 11n. Ordurako lau urte zeramatzan errefuxiatuta, 1987ko ekainean hanka egin eta gero. Frantziako Fleury Merogis kartzelan bi urtek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016151 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Final ederra atzo BECen bizitakoa. Maila bikaina eman zuten bertsolari guztiek, beste behin, une eta bertso gogoangarriak utziz. Eta zumaiarrontzat amaiera ezin hunkigarriagoa egokitu zen. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus buruz buru, Ametsek lortu zuen txapel handia. Joanito Dorronsorok jarri zion buruan, eta agurre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016152 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Urduri samar egongo naizela badakit, baina saiatuko naiz disfrutatzen"
Zumaiako bertso eskolaren sortzailea. Bertsolaritza hezkuntzan txertatzen aitzindaria. Doinuen biltzailea. Bertsozalea. Bertsolari txapeldunari Joanito Dorronsorok jarriko dio txapela igandean. [Berria-k gaur argitaratu duen elkarrizketa]
Negu bezp... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016153 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Erribera kaleko zoruko estolderia, argiteria eta beste zerbitzuetako burdinezko estalkiak laranjaz margotuta agertu dira gaur goizean, preso eta iheslarien aldeko Libre kanpainaren parte. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016154 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Duela bi urte eman zigun ezagutzera bere kasua Ana Carlota Dominguezek -2011ko azaroko Baleike aldizkaria-: ama Juana erditu berriari haurra lapurtu zioten 1963an, Donostiako Arantzazuko Ama erietxean. 2011n itxaropentsu agertu zitzaigun, ahizpa galduaren kasua argitzeko nahikoa oinarri zuelakoan. Orain haserre eta min... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016155 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Hiru' antzezlana ikusi ahal izango da bihar, ostirala, Aita Marin (22:00etan). Mezua bidali diguzuen bazkideon artean hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Hauek dira saridunak:
Juan Kruz Agirrezabala, Marije Aizpurua eta Iker Zulaika. Sarrerak Aita Marin bertan izango dituzue, zuen izenean. Gainontzekook, sa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016156 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirolaz hazi eta hezi hitzaldia emango du gaur arratsaldean (18:30ean) Igor Arenaza futbolari ohiak, Institutuko ekitaldi aretoan. Arenazaren iritziz, futbolak eta kirolak orokorrean haurren heziketan duen garrantzia ez dator bat futbol zelai eta eskola kiroleko jolastoki gehienetan entrenatzaile eta gurasoek erakusten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016157 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiatik bi autobus irtengo dira igandean BECeko finalera, ia 100 lagunekin. Patxita Etxezarretako geralekutik abiatu dira, Kantauri plazatik, goizeko 08:30ean. Antolaketa erraztu ahal izateko, ordu laurden lehenago azaltzea eskatzen zaie bertsozaleei. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016158 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aspaldiko ohitura berreskuratu nahi izan du Arraun Elkarteak: aurten irabazitako banderak bedeinkatuko dituzte larunbatean, San Telmo ermitan, 11:30ean. Ondoren, arraunlariei hamaiketakoa emango zaie Aita Mari elkartean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016159 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean, abenduak 13, Gune elkartearen otoitz-meditaziosaio berri bat izango dugu. Oraingoan Maddi Bediagak zuzenduko du.Ohi bezala Foronda jauregian izango da arratsaldeko 19:30etik21:00ak arte, eta hurbildu nahi duen guztiari irekia. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016160 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean Hiru komedia eroa ikusteko aukera izango da Aita Marin (22:00etan), Txalo produkzioak konpainiaren eskutik. Juan Carlos Rubioren testu batean oinarritzen da Begoña Bilbaok zuzendutako lana, eta Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga dira aktoreak. Baleikeko bazkideentzat hiru lagune... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016161 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean egingo du Inda Mendik urteko azken mendi buelta. Etxetik gertu oraingoan, ondoren bazkaria duteko elkartean. Beheko Plazatik aterako dira 8:00etan, Oikiatik Aizarnazabalera joango dira, handik Ibañarrietara igo, San Lorentera eta berriro Zumaiara. Ez da izenik eman behar parte hartzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016162 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herriko denda, taberna eta jatetxeek Gabonetako erakusleiho lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, XIX. urtez. Abenduaren 16ra arte dute izena emateko aukera, turismo bulegoan. Hemen dauzkazue lehiaketaren oinarriak:
1. Lehiaketa hau herriko denda, taberna eta jatetxe guztiei zabalik dago.
2. Izen ematea: Turism... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016163 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika eta Dantza Eskolak Gabonetako ekitaldiak egingo ditu datorren astean
Datorren astean bi ekitaldi eskainiko dituzte eskolako ikasleek: asteartean, hilaren 17an, entzunaldia egingo da Aita Marin, 18:30ean; eta ostegunean, hilaren 19an, kontzertua eskainiko dute Otezurin, 17:30ean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016164 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Adiskidetzeari eta Parot doktrinari buruzko ekitaldia antolatu du Erkibe Kultur Elkarteak
"Bakezkoak egitea, benetako bakea lortzeko nahitaezkoa" eta "Parot doktrina" gaiak izango dira protagonista datorren ostegunean, abenduak 12, arratsaldeko 7etan Aita Mari Antzokian, Zumaiako Erkibe kultur elkarteak antolatu duen h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016165 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtero modura, Gabonen bueltan, izotz gainean patinatzeko aukera izango dute Ludotekako haurrek, Donostiako Txuri Urdinen. LH 1-3ko haurrentzat abenduaren 23an izango da irteera, eta LH 4-6koentzat abenduaren 26an. Izen ematea abenduaren 16tik 20ra izango da, ludotekan, zortzi euro balio du txartelak eta kopurua mugatu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016166 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean Donostiako Kursaalean egingo du dantza Lucia Lacarrak, baina sarrerak aspaldi agortu ziren. Baina, bihar, asteazkena, Iruñeako Baluarten izango da, ikuskizun berberarekin, eta sarrerak badaude oraindik salgai. Gainera, eskaintza berezia egin dute: 20 lagunetik gorako taldea osatuz gero, %20ko deskontua (tald... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016167 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure Esku Dago: "Denok bat egin ezean ez dugu erabakitze eskubidea gauzatuta ikusiko"
"2014ko irailaren 18an Eskoziak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izango du. Kataluniak oraindik ez du datarik jarri, baina han ere oso gertu daukate erabakitzeko eskubidea gauzatzeko unea. Eta Euskal Herrian zer? Euskaldunok ez al ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016168 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du bihar, asteartea, Alondegian, 18:30etik aurrera. "Natura eta garaian garaiko elikagaiak" da izenburua. Gai hauei buruz edo landarren zaintzaren inguruan galderak egiteko tartea egongo da hitzaldiaren ondoren. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016169 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Bertso eskolak Txiotu kopla bat! lehiaketa antolatu du lehenbiziko aldiz, Baleikerekin elkarlanean. Manu Garate saria izango da, orain gutxi zendutako lagunaren omenez.
Herri mailan antolatzen den Bota bertso bat papereko lehiaketaren osagarria da. Gaia bera da, "maite zaitut", eta berezitasuna da edonork har ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016170 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabon garaian dena ez da jan festa izango, ezta? Kirola egiteko aukera izango da, gogoa izanez gero. Abenduaren 24an, areto futbol txapelketa jokatuko da, 16 urtetik gorakoentzat; hilaren 27an, xake txapelketa ; eta abenduaren 31n, urtea ondo amaitzeko, Biko lasterketa. Denak doan izango dira, eta bihartik aurrera -ast... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016171 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urterko ohiturari eutsiz, Gabon Abestien lehiaketa antolatuko du aurten ere Erkibe Kultur Elkarteak. Dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera. Hemen daukazue lehiaketako araudia:-Gabon abestien leihaketa 18:00etan hasiko da Aita Mari zinean.
-Talde guztiak gutxienez lau haurrez egongo dira osatuta. Ohiturari jarrait... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016172 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroaren 28ko ohiko plenoan, Euskararen Egunaren harira, honako adierazpen hau onartu zen aho batez:Abenduaren 3a, euskararen eguna. Aurten ere, euskararen egunean izango da tarterik ospakizunetarako, hausnarketarako edota aldarrikapenerako. Eta, horretarako, ekitaldi ugari eta askotarikoak antolatuko dira Euskal Herr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016173 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hizkuntza ekologiaren inguruko tailerra egingo da bihar arratsaldean Alondegiako ikasgelan. Beraz, ikasleen ezingo dute erabili, 13:30etik aurrera. Horren partez, helduen liburutegia zabalik egongo da egun osoan, 9:30etik 20:00etara. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016174 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeak aurtengoan ere Euskararen Eguna abenduaren 3an ospatuko du. Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Maria eta Josen hainbat ekitaldia antolatu ditu ikasleekin burutzeko. Ekimenaren helburua ikasleak euskararen garrantziaz jabetu daitezela eta, era berean, euskararen erabilera ohiturak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016175 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Suite' diskoa aurkeztu dute Musika Bandak eta San Pedro Abesbatzak
Zumaiako Musika Bandak eta San Pedro Abesbatzak kontzertu berezia eskaini zuten larunbat iluntzean, parrokian. Elkarlanean grabatu berri duten Suite diskoa aurkeztu zuten, estreinakoz. Bandako zuzendari ohi Antonio Tapiari eskaini zioten kontzertua. Ko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016176 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kalejira, bertsoak, musika eta dantza izan dira gaur Zumaian Euskararen Eguna ospatzeko. Euskararen asteko egitaraua ez da gaur amaitu: igandean zinea euskaraz izango da gaztetxoentzat; astelehenean euskararen jatorriari buruzko hitzaldia egongo da Alondegian; eta asteartean Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren sari bana... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016177 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Isekarekin izan ginen ostiralean Bilbon, Banden Lehiako finalean. Abenduko Baleike aldizkarian argitaratuko dugu taldeari eskainitako erreportajea. Bitartean, hemen daukazue finalean Iñaki Espillari eskaini zioten Zuregatik kanta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016178 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urtarriletik aurrera ikastaroren bat antolatu nahi izanez gero, astelehena da Alondegian izena emateko azken eguna. Ikastaroak maiatz amaiera arte luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2013-2014 ikasturtearen barne, eta kultura eta aisialdiaren ingurukoak behar dute izan.
Kultur S... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016179 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri-aurrekontuak osatzeko herritarrekin bilerak egingo ditu Udalak, astelehenetik aurrera
Bost bilera deitu dituzte (Artadi, Oikia, Narruondo, poligonoak eta herrigunea) herritarren iritziak eta ekarpenak jaso eta 2014ko aurrekontuetan aintzat hartzeko. Hemen daukazue Udalak bidalitako oharra. Bertan ageri da bilera ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016180 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den asteburuan jokatu zuten Zumaiako txirrindulariek pistako denboraldiko lehen proba. Aitor Olaziregik estreinakoa izan zuen maila gorenean Hyundai-Caja Rural taldearekin. Mailari neurria da aurten helburua. Bere aldetik, Gorka Etxabek, Haritz Eizagirrek, Eider Unanuek eta Eider Manzisidorrek maila bikaina erakut... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016181 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Banden Lehia 2013 lehiaketako lau talde onenek jo zuten atzo gauean Bilboko Bilborock aretoan, onena nor zer aukeratzeko. Zaleen deiek erabaki zuten saria Arratiako Eskean-Kristö taldearentzat, Iseka zumaiarrak bigarren sailkatu zirelarik.BBk Live kontzertuan jo eta diskoa argitaratzeko aukera izango du Eskean-Kristök.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016182 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Egun on, Manu. Eguna triste argitu zian atzo, Manu. Lainotsu, malko-giro, hotzaldi handi batek hartu zizkiguan bihotzak. Zuhaitzen adarrak huts, biluzik, txorien kantuak mutu.
Utzi egin gaituk, joan egin hatzaigu oroitzapenen gerora. Umezurtz utzi gaituk herriko hainbat eta hainbat euskaltzale.
Euskararen hazia emaro, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016183 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | TS Fundicionesek hartzekodunen konkurtso eskaera aurkeztu du Donostiako Merkataritza arloko epaitegian, jarduerarekin jarraitzeko asmoarekin. Epaileak eskaera onartzen badu, administrari bat izendatuko du aurrerantzean enpresa kudeatzeaz ardura dadin. TSk 28 milioi euroko zorra dauka eta aurten 20 milioi euro fakturatz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016184 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonetako apaingarriak egiteko berrerabilpen tailerra antolatu du Algorrik
Datorren larunbatean, abenduaren 7an, abenduko zubiarekin bat eginaz, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak antolatuko ditu Algorri Interpretazio Zentroak. Oraingoan, berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016185 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herriko musika talde berriei bultzada ematea da Banden Lehia lehiaketaren helburua. Bosgarren aldia du aurtengoa eta gaur gauean izango da lau onenen arteko finala , Bilborocken. Tartean da Iseka talde zumaiarra. Irabazlearentzat sari potoloa: 2014ko BBK Live-n jo eta aukera diskoa grabatzeko aukera.
Lehiaketara... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016186 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iñaki Basterretxeak, Angel Gallok eta Leire Aranok irabazi dute Julene Azpeitia lehiaketa
Inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 26. aldira, 50 hain zuzen ere. Epaimahaiak erabaki du Iñaki Basterretxearen Seca e salgada dela aurtengo lanik onena. Zumaiarren lanen artean, Leire Aranoren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016187 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Langileek ez dute onartuko TSko zuzendaritzak egindako azken proposamena. "Ezin dugu, ez dago baldintzarik akordio batera iristeko", aurreratu digu ELAko ordezkari Miguel Romerok. "Enpresak konkurtsora joko du eta badakigu hori ez dela batere ona, baina ezin dugu besterik egin". Zuzendaritza lan kargarekin jokatzen ari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016188 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | TS itxi egingo duela iragarri du zuzendaritzak, eguerdirako langileek eskaintza onartu ezean
Ultimatuma jaso dute langileek gutun bidez: gaur eguerdira arteko epea dute zuzendaritzak egindako proposamena "boluntarioki" onartzeko. Zuzendaritzak proposatu die 50 langile kaleratzea, soldatak %25 jaistea eta urtean ehun la... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016189 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kostaldeko labarrak izan dira orain arte Geoparkearen ikur nagusia, baina barrualdean ere bada geologia, paisaia eta kulturaren ikuspegitik ondare aberats eta ikusgarririk. Alberto Gorritibereak landutako bideo honetan ikus dezakezue nola urak paisaia berezia marraztu duen Geoparkearen barnealdeko mendi eta bailaretan,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016190 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskararen Aholku batzordeak bultzatuta eta herriko hainbat talderen laguntzarekin, era askotako ekintza ugari antolatu dituzte euskararen asterako, azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitartean: helduentzat antzezlana, erromeria, umeentzat filma, hitzaldia, literatura emanaldi musikatua...
Aurten, azpimarratzekoa da larunb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016191 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur goizean giza katea osatu dute Maria eta Jose ikastetxeko eta Herri Eskolako ikasleek, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko.
Patxita Etxezarreta kalean zehar osatu dute katea. Joan den ostiralean ziren egitekoak baina bertan behera utzi behar izan zuten, eguraldi txarragatik. Gaiaren inguruan nerabeekin egin den... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016192 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | William Shakespeareren Hamlet izango da, ziurrenik, literatura unibertsalak eman duen antzezlanik ezagunena, mundu osoko aktoreen ametsa eta erronka. Bada, ostiralean (22:00etan), Aita Mari aretoan, obraren bertsio berritzailea taularatuko dute Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiek. Hamlet Euskal He... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016193 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten ere Zumaiako Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak Bezeroaren hilabete izendatu du azaroa, «bezeroen fideltasuna saritzeko». Alde batetik, mila eurotik gorako balioa duten hiru opari-saski zozkatuko dituzte. Bestetik, azaroa bukatu arte, bezeroaren txartelarekin egiten diren erosketa guztiak %5eko ezusteko desk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016194 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroaren 29an eta abenduaren 13an, Fitbox-a ezagutzeko ate irekien jardunaldiak egingo dira kiroldegian, 19:30etik aurrera. Azaroaren 29an parte hartu nahi dutenek bezpera arte izango dute izena emateko aukera kiroldegian. Abenduaren 13an parte hartzeko, berriz, abenduaren 9tik 12ra eman ahalko da izena. Izen ematea d... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016195 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Salegi Jatetxeko arraunlariak gaur hasiko dira entrenatzen
Emakumezko seniorrek gaur ekingo diote denboraldiari Kike Manterolaren aginduetara. 18:30ean egingo dute aurreneko entrenamendua. Joan zen denboraldi bikaina egin eta gero, beste bati ekiteko gogotsu daude. Badira hutsune batzuk taldean, talde loriatsu h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016196 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pasa den hilean Kolonbiako errealitatea ezagutzeko aukera eskaini zuen Inpernupe Kultur Elkarteak. Asteazkean, hilaren 27an, Sardinia izango dute hizketa gai. Mediterraneoko irlatik etorritako ezkerreko mugimendu independentistaren kide batek eskainiko du hitzaldia, 20:00etan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016197 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Zumaiako Udalak eraso mota honen aurrean duen jarrera tinkoa azaldu nahi du. Indarkeria matxistatik aske bizitzeko guneak sortzeko gure konpromisoa azaltzen dugu, gure ustez premiazko eta lehentasunezkoa baita. Horrela izan dadin gure ag... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016198 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | TS Fundicioneseko langileek protestaldi deigarria egin zuten atzo Kutxabankek Donostian duen egoitzaren aurrean. Galtzontzilotan jarri ziren bizi duten egoera larria salatzeko. Enpresa zuzendaritzak 50 lagun kaleratu nahi ditu, soldata %25 jaitsi nahi die eta urtean ehun lanordu gehiago ezarri. Lehendik ere plantila ik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016199 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, larunbata, kontzertua eskainiko dute Iker Piris eta Victor Puertas musikariek Itzurun tabernan, 20:00etatik aurrera. Blues-a da gehien jorratzen duten estiloa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016200 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Beheko Plaza Abesbatzak kontzertua emango du, Xixili Eguna ospatzeko
Gaur, ostirala, kontzertua eskainiko du Beheko Plaza abesbatzak, Oxford aretoan, 20:00etatik aurrera. Hauek dira kantatuko dituzten abestiak:
Goizian argi hastian (Alexander Lesbordes), Idil-Li (J. Altisent), Oles ezkonberriak (Chela-Mastronardi), Sui... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016201 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko giza katea zen egitekoa gaur goizeko 11:00etan, baina bertan behera gelditu da, eguraldi txarragatik. Azaroaren 26an egingo da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016202 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako hamalau emakumek jasan dute aurten indarkeria fisikoa edota piskologikoa, gehienetan bikotekidearen partetik; eta zazpi dira, gaur egun, indarrean dauden urruntze aginduak. Gaur ipuin kontaketa eta konzentrazioa egingo dira (ikus egitaraua).
Zumaian gertatu diren kasuak aztertuta, biktimaren adina 25 eta 49 ur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016203 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalak ohar hau bidali du Antonio Tapiaren heriotzaren harira: Atzo, azaroak 20, utzi gintuen Antonio Tapiak urte luzez gure kide izan denak. Zumaiako Musika Patronatuak eta Udalak samina azaltzeaz gain, bere esker ona ere adierazi nahi dute. Urte luzez Udal musika bandako zuzendari izan zen Tapia, eta urte luzez herri... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016204 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitor Olaziregi txirrindulari zumaiarrak junior maila utzi eta 23 urtez azpiko maila estreinatuko du datorren denboraldian, eta maila aldaketak talde aldaketa dakar. Gipuzkoa kanpotik eskaintzan izan dituen arren, Hyundai Oarso Car-Caja Rural taldearen aldeko apustua egin du Olaziregik. Pistako denboraldia hastear, Arr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016205 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko enpresek jarduera hobetu dezaten bi ikastaro antolatu ditu Udal Elkarteak
Enpresaren irudia hobetzeko eta bezero berrien bilaketa sistematikoa lantzeko ikastaro bana antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Ikastaroei buruzko xehetasunak hemen aurkituko dituzue:Urolakosta.org | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016206 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihar, ostirala, Gune elkarteak antolatutako Ekologia eta espiritualtasuna zikloaren barruan solasaldi berri bat izango da. Oraingoan Naiara Sagarminaga(PFI-ko koordinatzailea Euskal Herrian) izango da hizlari eta eskainiko duen saioa Kontzientzia ekologikoaren garapena Wiccaren praktikan. Wicca aintzinako zeltiar trad... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016207 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txapelketa Nagusiko kanporaketak jokoan, egun hauek nola bizi dituen kontatu du Unai Iturriagak komiki formatoan, Jon Maia tartean. Hemen irakur dezakezue: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016208 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabonak gerturatzen ari dira eta haurrentzat jostailu egokienak aukeratzen lagundu nahi du Ludotekak. Horretarako, jostailu erakusketa egingo dute Larunbatean eta igandean (17:00etatik 20:00etara). Jostailu berriak ezagutu eta probatzeko aukera izango da, eta aholkularitza eskainiko da, betiere kontsumo arduratsua sust... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016209 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroaren 23an, larunbata, Zumaiako Gazte Asanbladaren VIII. urteurrena ospatuko dute Zumaiako gazteek. Herria eta Gaztetxia koloreztatzera doazela ohartarazi eta egun osorako egitaraua antolatu dute. Kolorez mozorrotuta agertzeko deialdia egin dute. Bideoa ere prestatu dute jaia iragartzeko.
Egun osoko egitaraua antol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016210 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kultura orokorreko galderak erantzun behar dira Zuhaitz Gurrutxagak gidatzen duen saioan. Saiotik jaso dugun oharrean dauzkazue xehetasunak, interesa edukiz gero:
Euskal Telebistan abian jarri dugun Hizkamizka lehiaketan, lehiakideak behar ditugu kultura orokorreko galderei erantzuteko. Aukera polita duzu dirutxo bat i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016211 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Oiartzungo saioan gertatutakoari bueltak eman eta eman ari da Jon Maia. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean egoteko hautagai sendoa zen, baina larunbatean oso bestelakoa izan zen emaitza, eta lehiatik kanpo gelditu da uste baino lehen. "Egia esan, ez nuen halako emaitzarik espero. Oso ondo prestatuta nengoen, konfi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016212 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Karakas baserriko Jose Mari Aramendik irabazi du Tolosako babarrunaren ekoizleen lehiaketa. Behin baino gehiagotan hartu du parte Aramendik Tolosako babarrunaren lehiaketan, lehen saritik gertu ere izan da noiz edo noiz, eta azkenean aurten iritsi da txapela.
Guztira, 22 ekoizlek hartu dute parte lehiaketan. Bigarren e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016213 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, osteguna, kontzertua emango du Low Riders taldeak Tximista tabernan, 20:00etan. Country rock bertsioak eskainiko dituzte. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016214 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikastaroak antolatu nahi dituztenentzat deialdia zabaldu du Udalak. Ikastaroak urtarriletik maiatz amaiera arte luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2013-2014 ikasturtearen barne, eta kultura eta aisialdiaren ingurukoak behar dute izan.
Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016215 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Cyberbullying-ari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu Institutuko Guraso Elkarteak
Gaztetxoek interneten dauzkaten arriskuei aurre nola egin aztertuko da Institutuko Guraso Elkarteak antolatutako bi hitzaldietan. Bi saioak Sagarbide eraikineko batzar aretoan izango dira, azaroaren 21ean lehena eta azaroaren 28an bigarren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016216 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean Hitzak antzezlana taularatuko du Hika antzerki taldeak Aita Marin (22:00etan). Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu banatzeko.
Bidali mezua helbidera, zuen datuekin. Beti bezala, zehaztu etxeko bazkidetza noren izenean dagoen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016217 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Txirrindulari Elkarteak dei egiten die txirrindularitza kirol bezala ezagutu nahi duten gaztetxoei, 1999 eta 2002 bitartean jaiotako neska-mutilei eta haien gurasoei. Dei, ostiralean, azaroak 15, gerturatu daitezen elkarteak udaltzaingoaren aurrean duen egoitzara. Elkarteko arduradunak han izango dira (17:00-1... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016218 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiral arratsaldean (18:00etan) barreterapia tailerra egingo da Alondegian. Nahi duen orok har dezake parte: doakoa da eta ez da aurrez izena eman behar. Tailerra euskaraz eta gaztelaniaz egingo da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016219 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urrian hasi zen berriro abian sexu aholkularitza zerbitzua. Identitatea eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, ligatzea, intimitatea, komunikazioa, sexu-grina, zeloak, zailtasun sexualak... gai horiek guztiak eta gehiago lantzeko eskaintzen du Zumaiako Udalak sexologia zerbitzua.
Azaroan, bihar, azaro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016220 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udazkenarekin batera herriguneko zuhaitzak kimatzen hasi dira. Zuloaga plazako platanoekin aritu dira gaur goizean eta parolbidekoekin jarraituko dute. Hainbat zuhaitz gaitzak jota daude eta neurriak aztertzen ari dira. Esate baterako, Gernikako arbolari onddo batek egin dio eraso, eta Amaiako plazako gorostiei kontxin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016221 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Natur Taldeak jakinarazi duenez, aurten, antolaketa eta egutegi arazoak direla eta, ezin izan dituzte mikologia jardunaldiak antolatu. Hemen natur taldearen oharra:"Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu Udazkenean, hainbeste urtetan izan diren jardunaldiak aurten ez egitea erabaki dugula. Norbaitek, datorren u... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0016222 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldi baterako finantza ardunaduna kontratatuko du Zumaia Lantzenek, Lanbideren bidez
Zumaia Lantzenek, aldi baterako, finantza arduraduna kontratatzeko prozesua abian jarri du. Egun erdiko lanaldia da betebeharrekoa, eta sei hilabeteko iraupena izango du kontratuak. Eskaerak Lanbideren bidez egin behar dira; azaroaren ... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.