id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0016323
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Arraun Elkarteak harrobia lantzen jarraitu nahi du, eta horretarako deialdia zuzendu die 1996 eta 2001 urte artean jaiotako gazteei. Bilera ostiralean izango da, 19:00etan, Arraun Elkartean. Hona hemen bidali duten oharra:Harrobiko lanak ez du etenik gurean, eta denboraldi berriari ekiteko prest gaude. Deialdi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016324
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beheko plazaren erabilera zehazteko herritarren iritzia jaso nahi du Udalak Beheko plazak izango duen erabilera herritarrekin elkarlanean adosteko parte hartze prozesua abiatuko du urrian Zumaiako Udalak. Prozesuan, etorkizuna hurbilean Beheko Plazaren proiektua zehaztuko da, baina ez da berehalakoan gauzatuko. Hau da,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016325
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunean, hilaren 26an, hasiko da euskal kantu eta gitarra ikastaroa, Inpernupe Kultur Elkarteak antolatuta. Bihartik aurrera, ostegunero bilduko dira Torreberrin, 19:00etan, euskal kantuak ikasiz gitarraren sokak astintzeko. Ikasi nahi duen orok ditu ateak zabalik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016326
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken urtetan egin ohi duten bezala, aurtengoan ere Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak ikasturte berriari hasiera emateko Donostiako 61. Zinemaldian izan dira. Irteera Ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntza plangintzako Zinea Euskaraz egitasmoaren baitan antolatzen da urtero. Aurtengo urtean H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016327
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Artadin dena prest dute aurtengo Samielak ospatzeko. Ostiralean hasiko dira jaiak, Jon Maiak eta Aitor Mendiluzek girotutako bertso afariarekin. Txartelak turismo bulegoan daude salgai, 25 euroan. Afarira animatzeko mezua zabaldu dute antolatzaileek. Larunbatean eta igandean ez dira faltako samieletako ohiko osagaiak: ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016328
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako adin ezberdinetako hainbat gaztek ESAN dinamika aurkeztu dute, Zumaiako gazteen kezkak eta ideiak ezagutu nahi dituen harreman bira. Bideo baten bidez egin dute aurkezpena. Harreman birak abendura arte iraungo du, eta urtarrilean aurkeztuko dituzte ondorioak.Zumaiako hainbat gazte elkartu eta ESAN dinamika aur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016329
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan ekin diote denboraldiari Zumaiakoko eta Pulpoko mutilen talde nagusiek. Futbolean, Zumaiakok puntu bat ekarri du Arrasatetik, hutsean berdindu eta gero. Eskubaloian, Bigara Pulpok 20-28 galdu du Egiaren aurka. Hurrengo jardunaldian Zumaiakok Aita Marin jokatuko du, Elgoibarren aurka; Bigara Pulpok Romo izang...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016330
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Los vascos y la danza ikuskizunean egingo du dantza Lucia Lacarrak Bilboko Euskalduna jauregian, urriaren 18an. Udalak autobusa antolatu du bertara joan nahi duenarentzat, sarrera barne. Guztira, 50 txartel jarriko dira salgai, 55 euroan. Bakoitzak lau sarrera baino gehiago ezingo ditu erosi, eta zumaiarrek izango dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016331
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi deialdirekin datorkigu Inda Mendi elkartea: batetik, igandean, Erniora igotzeko aukera; bestetik, santu guztien asteburuan Ordesa aldean lau eguneko irteera egiteko proposamena. Igandean Erniora Hurrengoa iraileko azken igandea izanik, ohiturari eutsiz, Erniora mendi irteera antolatu du Inda Mendi elkarteak. Autobus...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016332
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikuskizuna gozatzeko osagai guztiak bete dira aurtengo surf eta bodyboard txapelketan: eguraldi paregabea, uda giroa Itzurunen, olatu politak eta kirolari apartak olatu gainean. Horri gehituz gero dozena inguru bainuzaleren erreskatea eta olatu artean agertutako krokodilo surflaria, atzo ez zen aspertzeko aukerarik iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016333
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bigara Pulpok Egia hartuko du Lubakin denboraldiko lehen partidan Larunbatean jokatuko Bigara Pulpok Ligako lehen partida (Lubakin, 16:30ean), Donostiako Egiaren aurka. Erraz esaten da, baina Lehen Mailan erreskadan jokatuko duten hamabosgarren denboraldia da aurtengoa. Zailtasunik ez da faltako, zenbait jokalari garra...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016334
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiakoko lau taldek estreinako partida izango dute asteburuan. Tartean, Preferente mailako mutilek, Arrasateren aurka jokatuko dute, etxetik kanpo. Aurten Felipe Garmendia izango da talde nagusiko entrenatzailea, Mikel Larbururen laguntzarekin. Maitane Urbietak bidali dizkigu klubeko azken berriak.Denboraldia astera ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016335
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Patxi Aristi aske aterako da abenduaren 17an, 22 urteko espetxealdia bete eta gero 1991ko abenduaren 11n atxilotu zuten Patxi Aristi Frantziako Angers herrian, ETAko kide izatea leporatuta. Frantziako eta Espainiako espetxetan 22 urte egin eta gero iritsi zaio kalera irteteko eguna: abenduaren 17an. Zumaiako Herrira ta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016336
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, ostirala, gaztetxoentzako zinema saioa izango da Alai auzoan, 20:30etik aurrera. Euria eginez gero, bertan behera geldituko da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016337
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean eta igandean jokatuko da 2013ko Zumaiako Surf Txapelketa, Itzurun hondartzan. Surfeko eta bodyboardeko txapelak egongo dira jokoan. Aurten, berrikuntza modura, 14 urtetik beherakoentzako txapelketa ez lehiakorra jokatuko da. Bide batez, nesken parte hartzea ere bereziki bultzatu nahi du ZISKEk.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016338
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alondegia Kultur Etxeak 2013-2014 ikasturterako antolatutako ikastaroetan izena emateko epea gaur zabaldu da, irailaren 27ra arte. Hauek dira aukeran dauden ikastaroan, ordutegi, egutegi eta bestelako datuekin:HAUR PLASTIKA TAILERRA: Astelehen, astearte, edo asteazkenetan, 17:00 - 18:30. Urriak 7 - Maiatzak 28. Matriku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016339
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturte berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin batera, Mintzalagun egitasmoa jarri dute martxan berriro. Urriaren 4ra arte eman daiteke izena.Urola Kostako Mintzalagun Programak 5 urte bete ditu. 2009an hasi ginen euskaldun berriak euskaldun zaharrekin elka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016340
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Espainiako Poliziak 40 gazte atxilotu zituen 2009an burututako zenbait operaziotan, eta urriaren 14an hasiko dira epaiketak. Joan den larunbatean egoera salatzeko kale ekimena burutu zen Zumaian. Bideoan ikus dezakezue.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016341
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Nahikoa burdin eraman behar dugu etxera...". Danimarkako Munduko Txapelketatik pozik bueltatzeko moduan da Xabier Osa piraguista. Atzo, zilarrezko domina bakarkako estropadan; eta gaur, Luis Medrano espainiarrarekin bikotea osatuta, urrezkoa. "Esprintean irabazi dugu, azken txanpan". Bihar arratsaldean bueltatuko da Z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016342
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Buru gaixotasunen errekuperazioan senideek duten eginkizunaz hitzaldia emango du gaur Agifesek Hitzaldia gaur izango da, asteazkena 18, Alondegian, 19:00etatik aurrera. Yolanda Iglesias, Agifes elkarteko psikologoak hitz egingo du -gaztelaniaz da-. Yolanda Iglesias psikologoak senideen arteko harremanak sendotzeko ahol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016343
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 12an egin zuen sasoiko lehen bilera Irakurri, matte irakurle taldeak, Alice Munroren Zorion handiegia liburuaren gainean solasean aritzeko. "Irakurri dugun ipuin bildumari buruz eta Alice Munroren abilezia nolabait hitzetara ekarri nahian", idazlearen dohainetako batzuk azpimarratzeko dekalogo bat argitaratu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016344
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uda amaitzear da eta ohartzerako barru giroak harrapatuko gaitu. Udazken iluntzeak alaitzeko zer egokiagorik kultur eskaintza aprobetxatzea baino. Esate baterako, udazkeneko antzerki denboraldia. Urriaren 4an hasi eta abenduak 22ra arte zortzi antzezlan taularatuko dira Aita Mari aretoan, heldu zein haurrentzat. Hemen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016345
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostegunean zabalduko da kultur etxeak antolatutako ikastaroetarako izen ematea Kultur etxeak antolatutako ikastaroetarako izen ematea bihar, ostegunez hasiko da, 9:30etik 14:00etara.Ikastaro batzuen berezitasunagatik, eta plaza mugatuak direla eta, izen emateko aukera ahalik zabalena izan dadin, pertsona bakoitzak lau ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016346
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean, irailak 22, egun guztiko irteera bat egingo du Inda Mendik: Otzaurte-San Adrian-Arantzazu. Luze samarra bada ere, erraza da, beraz, haur eta heldu guztiak gonbidatuta zaudete. Irteera goizeko 8:00etan izango da Txomin Agirre kaian dagoen geltokitik. Izena Goiko estankoan eman behar da (943860357). He...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016347
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zenbaki berezia da iraileko Baleike. Zumaiak irabazitako Kontxako hirugarren banderari eskaini dizkiogu orrialde guztiak: erreportajea, protagonisten hitzak, jarraitzaileen bizipenak, estropadetako datuak, historia, iritziak, argazki ederrenak eta QR bidezko osagarri multimediak (bideoak, argazki bildumak eta elkarrizk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016348
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Heldu da asteburua. Hemen da San Miguel ligako kanporaketa, eta zumaiar arraunzalea eta Zumaiaren zalea irrikaz dago bi estropada hauek ikusteko. Bihar Bermeon (18:00), eta etzi Portugaleten (12:00), datorren urteko ligan aritzeko bi leku egongo dira jokoan. Bi egunetan erlojuaren aurka, bost talde buruz buruz: Cabo da...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016349
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bost lasterketa gelditzen zaizkie Viveros San Antongo txirrindulari juniorrei denboraldia amaitzeko. Asteburu hau oparoa izango da, taldeko batzuek errepideko Munduko Txapelketa aurrekoa jokatuko dute Beasainen larunbatean, eta igandean Ibarran beste lasterketa bat. Gorka Etxabe Galapagarren (Madrilen) izango da junior...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016350
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Zesta Punta Eskolak jakinarazten die 2013-2014 denboraldian zesta puntan parte hartu nahi duen guztiei, deialdia zabalik dagoela. Interesa duenak edo informazio gehiago jaso nahi duenak, 686 721 152 telefonora deitu dezake edo Herri Eskolako pilotalekura azaldu, asteartea 17 edo osteguna 19an, arratsaldeko 17:...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016351
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen daukazue datorren larunbatean, hilak 14, ospatuko den X. Olarro Eguneko egitaraua. Ostegunetik aurrera akuario erakusketa egongo da Oxford aretoan; bertan, olagarroak eta beste itsas bizidun batzuk ikusi ahal izango dira. Bestalde, gogoratu herri bazkarirako txartelak salgai daudela turismo bulegoan, zortzi euroa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016352
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sare sozialek mundu guztira iristeko aukera ematen dutela diote, baita mundu guziko jendeak egiten duena ezagutzeko aukera ere. Atzo gauean ustekabe galanta hartu genuen The Choir Project-ek bere Facebook-ean gure bideo bat jarri zuenean. Floridako musika korala sustatzeaz gain erakunde honek sare sozialen bitartez zab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016353
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen aurkezten dizuegun bideo honetan saiatu gara joan den igandean Donostian eta Zumaian Kontxako Banderaren inguruan gertatutakoak laburbiltzen. Estropada, bandera jasotzeko unea, arranpla gorri, Donostiako Alde Zaharreko ospakizunak, protagonisten lehen adierazpenak, Zumaiako ongi-etorria... Ohi baino luzetxoago at...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016354
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Maiak idatzitako abestia da Telmo Deun, eta aurten makina bat aldiz abestu dute neskek, bandera irabazi duten aldiro. Kontxan, ordea, telebistako kameren eta jendetzaren aurrean egin zuten, eta ondoren Zumaiako harreran ere bai. Bat baino gehiago letra ikasteko gogoarekin geldituko zen eta, hemen daukazue. ETBko bi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016355
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
26 urte luze joan dira, baina azkenean emakumeek ekarri dute Zumaiara Kontxako hirugarren bandera. Estropada amaitu berritan egindakoaz jabetu ezinik aurkitu ditugu arraunlariak, baina egunek aurrera egin ahala ohartuko dira historikoa dela lortutakoa. Kontxan nagusi izan dira, sailkatze estropadatik azken egunera arte...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016356
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maider Gaztañagak eta Aimar Agirresarobek irabazi dute Zumaiako Triatloia Zumaiako triatloia irabazita Gipuzkoako txapela ere lortu dute Gaztañagak eta Agirresarobek. Triatloi herrikoian Pedro Ayestaran eta Maite Muguruza izan dira azkarrenak. Maider Gaztañagak nagusitasun osoz irabazi du Zumaiako triatloia. Alde handi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016357
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Alardearen seme-alabak' dokumentala ikusi ahal izango da Aita Marin Irungo eta Hondarribiako alardeetan emakumeen parte-hartzea aztertzen du Jone Karres eta Eneko Olasagastiren dokumentalak. Irutxuloko Hitzak bideo honetan jaso ditu egileen azalpenak eta hausnarketak. Emakumeek Irun eta Hondarribiako Alardeetan duten ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016358
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
26 urte joan dira Zumaiak Kontxako Bandera azkenengoz astindu zuenetik. Urte asko dira, inondik ere. 80ko hamarkada hartako Telmo Deun mitikoa bilakatu da ia-ia zumaiarron oroimen kolektiboan: "1983an lapurtu ziguten Kontxa", "1984an bandera denak irabazi zituen koadrila hura", "1987an bigarren Kontxa". Bada, 26 urte e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016359
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen kontsulta ditzakezue Olarro Eguneko (irailak 14) argazki rallyaren oinarriak:Argazki rallya 2013
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016360
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iraila hurbildu zaigu eta berarekin batera ikasturte berria. Zero urteko geletatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila arteko eskaintza dugu Ikastetxean eta etapa bakoitzak egun desberdinetan hasiko du Ikasturtea.Maria eta Joseko Haur Eskola eta 2 urteko haurrek irailaren 3an 10:00etan hasi dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016361
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udalak brigadara bi ofizial eta peoi bat kontratatzeko prozesua abian jarri du. Gaurtik irailaren 20a bitartean izango da izena emateko aukera. Lan eskaintza horiek langabetuei zuzendurikoak dira, eta izen emate prozesua Lanbideren bidez egin beharko da. Lan eskaintza horietarako ezinbesteko eskakizunak honako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016362
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Harraldean, Arantzazpia inguruan, zebiltzan bi turistek beren burua harrapatuta ikusi dute mareak gora egin duenean. Larrialdi zerbitzura deitu eta hasieran itsasoz saiatu dira Gurutze Gorriko eta Itsas Salbamenduko taldeak, baina azkenean helikopteroarekin atera behar izan dituzte. Onik atera dituzte, inolako zauririk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016363
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olarro Eguneko batel estropadako txandak goiz eta arratsaldez jokatu izan dira orain arte, baina aurten erabaki da txanda guztiak goizez jokatzea, 10:00etan gaztetxoekin hasi eta 10:30ean helduekin jarraituta. Izena emateko epea zabalik dago hilaren 11ra arte. Hemen dauzkazue parte hartzeko baldintzak eta jakin beharre...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016364
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ostegunean, hilak 12, emango diote hasiera 2013-2014 ikasturteko programazioari, Alice Munro idazle kanadiarraren (Ontario, 1931) Zorion handiegia ipuin-liburuarekin. Duela bi urtetik hilero-hilero biltzen dira liburu baten bueltan solasean egiteko, literaturaz gozatzeko, Uxue Alberdi idazlea gidari. Taldeak b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016365
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako AEK euskaltegiak zabalik du ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina, hilaren 25era arte. Kanpainaren berri emateko bideoan ikus dezakezue iragarkia grabatu dute: sintonizatu euskara.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016366
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
160 lagunek hartuko dute parte triatloi herrikoan (17:00etan); ondoren, 18:15etik aurrera, kirolari federatuen esprint distantzia Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da, 310 parte-hartzailerekin. Antolatzaileak oso pozik daude, bereziki proba herrikoiak zumaiarren artean izan duen harrerarekin. "harrera bikaina izan du. Ize...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016367
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako arraunlariei eskainitako bertso hauek idatzi dituzte Haizea Aizpuruak eta Izar Zubietak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016368
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Institutuak datorren ostiralean, irailaren 6an, ekingo dio 2013-2014 ikasturteari. Egun horretan ikasturtearen aurkezpen-ekitaldia izango da, goizeko 10:00etan. DBH 1, 2 eta 3ko ikasleek eraikin berrian (Sagarbide) izango dute aurkezpen-ekitaldia, DBH 4, Batxilergo eta Goi Mailako Heziketa Ziklokoek, berriz, e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016369
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Udal Musika Banda martxan jarriko da bihar, oporraldia eta gero. 2013-14 ikasturtea oso kargaturik datorkie bandako lagunei, proiektu ugariz kargatuta: kontzertuak, emanaldi didaktikoak, klarinete maratoia, CD baten grabazioa San Pedro Abesbatzarekin batera, danborradak, kalejirak etabar luze bat.Bihar, beraz,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016370
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antzerki ikastaroa ere eskainiko du aurten Musika eta Dantza Eskolak Ostegunean, irailak 5, zabalduko du Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak 2013-2014 ikasturtean izena emateko epea -irailaren 12ra arte-. Izena Ubillos jauregian eman behar da, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:00etara. Ikasturtea irailaren 16an has...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016371
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 9an irekiko da Negurako ikastaroen eskaintza osatu du Lubaki kiroldegiak, eta irailaren 9tik aurrera eman ahal izango da izena kiroldegian bertan. Aurtengorako urtez urte eskaintzen diren ohiko zenbait ikastaroz gain, zenbait berrikuntza ere prestatu dira. Hala, bod...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016372
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bidaietan aditu den Roge Blasco kazetariaren blogean aurkitu dugu berria: Normandiar batek Antartikara joan-etorriko itsas zeharkaldia egin du, Zumaiatik abiatuta. Blascoren blogean irakur dezakezue abentura harrigarri honen kronika.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016373
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpo kirol elkarteko eskubaloi taldeak martxan dira dagoeneko. Gaztetxoenak baino ez dira falta lanean hasteko, eta haien txanda datorren astean izango da, ikasturtearekin batera. 2002an eta 2003an jaiotako mutilak astelehenean hasiko dira entrenatzen, 17:00etan -astelehenetan eta asteazkenean izango dituzte saioak-; ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016374
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaitu dira Bertil Lagerström artista suediarraren omenez egindako erakusketa eta gainontzeko ekitaldiak. Erakusketarako artelanak utzi zenituztenek dagoeneko berreskura ditzakezue, Alondegian. Hemen daukazue Bertilen lagunek bidalitako esker oharra:Benetan ederra izan da egitasmoa eta arrakasta handia izan du, bai ina...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016375
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontxako Banderaren lehen igandeko kronika osatu dugu hurrengo bideoan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016376
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikastaroak antolatzeko herritarren proposamenak edo nahiak zeintzun diren jakin nahi du alde batetik; bestetik, berriz, adituen ikastaro eskaintzak ere jasoko ditu. Proposamen eta eskaintzak aurkezteko azken eguna irailaren 20a izango da (07:30etatik 14:30etara). Hemen daukazue Udalak helazari digun informazioa:Berdint...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016377
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontxako Bandera irabazteko hiru urrats egin behar izaten dira: sailkatu eta bi igandeetan estropada borobila egin. Zumaiak lehen biak egin ditu, urte osoko nagusitasunaren bidetik. Gaur Hibaikari 11 segundo atera dizkio eta dagoeneko eskura ikusten dute arraun munduko saririk potoloena. 1984an eta 1987an Telmo Deun mi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016378
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oikiako Mantzior elkartetik jakinarazi digutenez, azaldu da Oikiako Bertso Eskolak antolatutako errifaren saridura, 2,796 zenbakia. Aintzane da zenbakiaren jabea. Antolatzaileak pozik azaldu dira irabazleak jaietan edozein ekitalditan parte hartzeko duen borondatea txalotzekoa delako.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016379
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumezkoen estropadan ez da ezustekorik egon eta Zumaia izan da onena, aurkariei alde handia ateraz. Hibaika, San Juan eta Mecos izango ditu aurkari banderaren lehian -lehen estropada igandean, 11:00etan- Gizonezkoetan, hamalaugarren postuan sailkatu da Telmo Deun, mailari eusteko kanporaketan aurkari izango dituenen...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016380
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumea leku txarrean jartzen zuen bertso sorta idatzi zuen Basarrik bere garaian, eta Inaxi Etxabek, Oikiako "neskatx batek", batere kikildu gabe erantzun. Basarriren omenezko saio bat egin berri dute Zarautzen eta gogora ekarri dute ika-mika: Iñigo Manzisidor Mantxi-k egin du Basarrirena, eta Inaxik berak kantatu di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016381
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Munduko Bodyboard Zirkuitua Europara (Sintra, Portugal) iritsi dela aprobetxatu dute Alex Odriozolak eta Xabi Urrestillak munduko onenekin indarrak neurtzeko. Haiekin batera, noski, ez da faltako Alex Uranga, munduko zerrendako hamargarrena.Martxan da dagoeneko Sintrako txapelketa. Angelo Freda venezuelarra eta Dino Ca...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016382
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur amaituko da Bertil Lagerström artista suediarraren omenez antolatutako erakusketa. Bertilen lanak erakusketarako lagatzeko deia egin zitzaien zumaiarrei eta dozenaka bildu ziren. Denak ezin izan dira tabernetako hormetan erakutsi, baina aukera aprobetxatu da argazkiak egin eta lana katalogatzeko. Hemen ikus dezake...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016383
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Umeentzako zirku tailerra eskainiko du Soka! taldeak larunbat arratsaldean (18:00etan) Beheko plazan: "Malabarrak, trapezioa, akrobaziak, telak era askoz gehiago". Esti Curiel, Jon Garcia eta Virginia Maffassantik osatzen dute Soka! taldea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016384
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturte berria gainean, ohiko ordutegiari helduko dio berriro liburutegiak astelehenetik aurrera. Helduen liburutegia 9:30etik 13:30era eta 16:00tik 20:00ra egongo da zabalik; haurrena, 16:00tik 20:00ra. Larunbatetan, goizez bakarrik, eta igandetan itxita.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016385
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñigo Peña: "Bost onenen artean sartu eta urtea borobildu nahi dugu Munduko Txapelketan" Alemaniako Duisburg hirian dago Iñigo Peña, ostiraletik aurrera Munduko Txapelketan lehiatzeko. Espainiako selekzioaren K4an hartuko du parte -Javier Hernanz, Oscar Carrera eta Rodrigo Germaderekin batera-, mila metroko distantzia ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016386
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 7an izango da Zumaiako triatloia. Kirolari federatuek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, esprint distantzian. Baina, iaz bezala, proba herrikoia ere antolatu du Zumaiako Triatloi Taldeak, federatuena baino samurragoa, probatu nahi duenak aukera izan dezan. Izena emateko epea zabalik dago oraindik, www.triat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016387
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berako bakarlari Pettik kontzertua eskainiko du abuztuaren 30ean, Inpernupeko espaloian (20:30ean), elkarteak antolatuta. Musikarekin batera, bertako eta garaiko produktuekin egindako pintxoak egongo dira tabernan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016388
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olarro Eguneko txosnetan lan egin nahi duten taldeek abuztuaren 29a baino lehen eman beharko dute izena Turismo bulegoan. Oinarriak edo bestelako informazioren bat nahi dutenek ere bertara jo beharko dute. Izen emate epea bukatuta, parte hartzaileekin (ezinbestekoa da talde bakoitzaren ordezkari baten parte hartzea bil...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016389
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Odriozolak eta Iribarrek irabazi dute Itzurungo pilota txapelketa Mikel Odriozolak eta Gorka Iribarrek 22-18 irabazi diote finalean Aitzol Olidenek eta Endika Martinek osatutako bikoteari. Hirugarren posturako lehian Alkorta eta Egaña nagusitu dira, 22-17, Zuazobide eta Alberdiren aurka. Bestalde, ostegunean jokatuko d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016390
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiak helburu bat jarri zuen San Miguel ligaren hasieran: azkeneko postuan ez geratzea, beste traineru bat atzean lagatzea. Horrela, KAE 1 ligara zuzenean ez zen jaitsiko. Bete du helburu hori, azken-aurrekoa izan delako sailkapenean. Oso atzean utzi du azkena, gainera, Castreña, eta espainiarrak jaitsiko dira zuzene...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016391
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Bartolome jaiak ari dira ospatzen Oikian joan den ostiraletik. Gaur bertan, besteak beste, umeentzako jolasak, pailazoak, karrikotxe jaitsiera eta musika dituzte egitarauan. Bihar, asteazkena, San Agustinix eguna ospatzeko, Galiako herrixka bihurtuko dute Oikia. Hemen egitaraua: Arratsaldean, bertako baserrietako s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016392
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atari honek oporrak hartuko ditu hilaren amaieran indarberrituta itzultzeko. Abuztuaren 26an bueltatuko gara. Bitartean, ondo pasa oporrak!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016393
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Greban zeuden Korta S.A.ko langileek gaur sinatu dute akordio berria enpresako zuzendaritzarekin, eta beraz zortzi aste iraun duen greba amaitutzat eman dute. Egunean zehar herrian jarritako pankarta, kartel eta pegatinak kentzen arituko dira, enpresak eskatuta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016394
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburu honetan zabaldu da 'Hurrengo tabernArte, Bertil' ekimena Zumaiako zenbait tabernetan. Bertan, herritarrek utzitako 100dik gora lan erakutsiko dira hilabete osoan zehar. Agerian geratu du Bertilek Zumaiarekin eta zumaiarrekin zuen harreman estua. Harreman hori, baina, ez da Zumaiara mugatzen. Euskal Herriko bes...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016395
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dardara musika kolektiboak antolatuta, Dardara Fest 2013 jaialdia izango da abuztuaren 17an, larunbata, Zumaiako Kodrilen Egunaren baitan. Jaialdia 18:00etan hasiko da Amaiako plazan, baina kontzertuak geroxeago, 19:30ean hasiko dira. Hasteko, Mix6T taldeak reggae, rap eta hip hoo doinuak ekarriko ditu. Ondoren, Esklab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016396
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Jaialdiak azken kontzertuak izango ditu igandera bitartean Igande honetan amaituko da aurtengo Musika Jaialdia. Bai kalitate, bai entzule kopuruaren aldetik maila handiko jaialdia izaten ari da aurtengoa. 2013ko jaialdia amaitzeko hiru kontzertu geratzen dira, ostiralean, Euskal Jaiak medio, ez baita ekitaldirik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016397
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Jai eguna ospatuko da bihar Zumaian. Goizean goizetik baserriko produktuen azokak hartuko du Alde Zaharra, eta hori dela-eta, Bonifazio Etxegaraitik Alde Zaharrerako sarbidea itxita izango da goiz partean (9:30etatik 14:30ak inguruan bitartean). Horretaz gain, arratsalde partean ere hainbat trafiko noranzkotan a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016398
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola ibaiaren 37. igoera-jaitsiera egingo da larunbatean, 17:30etik aurrera. Ohikoa den bezala, Santiago hondartzatik, lehorretik, aterako dira piraguistak. Eskoilerari buelta eman eta gero, ibaian gora joango dira Beduraino, eta han buelta eman eta gero, arranpla parean izango den helmugarako bidea hartuko dute. Ohik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016399
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kabra eta dontzeilen lehiaketa larunbatera atzeratu da eguraldiagatik Eguraldi partea dela-eta, kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketa bertan behera geratu da. Larunbatean ospatuko da, 7:30etik 12:00etara bitartean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016400
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ETAk bonba-auto baten bidez Joxe Mari Korta hil zuela 13 urte betetzen dira gaur. Urtero bezala, kontzentrazioa egingo da, eguerdiko 12:00etan, Korta enpresaren aurrean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016401
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dinastia Etxabe pilota txapelketako final-laurdeneko bigarren jardunaldia jokatu zen atzo gauean Zestoako frontoian. Maila oneko pilotariak izanik, gauza interesgarri eta gustagarriak erakutsi zizkieten bertara inguratu zirenei, baina akats gehitxo izan omen ziren gauza onerako. Borroka eta emozio gehixeago ez ikusiare...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016402
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren emanaldia izan zen atzo arratsaldean leporaino bete zen Oxford aretoan. Saioaren amaieran, omenaldi hunkigarria eskaino zioten Imanol Urbieta zarauztarrari. Urbietak gehienbat, haurrentzat zuzenduriko musika egin izan du bere ibilbide guztian. Hala nola, Txoria nintzela edota John Brow...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016403
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Prestatu txapelak eta mantalak, zapi koloretsuak eta marradun galtzak, Euskal jai eguna izango da eta ostiral honetan! Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera Egunari goiko plazan egingo den baserriko gaien azokarekin eta amaiera norberaren esku izango da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016404
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika Jaialdiaren baitan, pasa den ostiralean Dantzaz konpainiaren 'Naufragoak' ikuskizuna jarraitzeko aukera izan zen Itzurun hondartzan. Saioa ETBko kamarek jaso zuten eta herriko beste irudi batzuekin batera bideo bat osatu zuten. Bideoa larunbat gauean eman zen ETB-1en eta orain hemen ikusi dezakezue.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016405
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan, 'Biolin magikoa' izeneko ipuin musikala ikusteko aukera izango da, gaur, 19:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 2 euroan. Aretoko leihatilan ere erosi ahal izango dira. Azkenean! Durpin lapur haundia bere familiak mendeetan bilatu duen a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016406
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Anade Elkarteak antolatzen dituen 38. Kabra eta Dontzeilen herriko arrantza lehiaketa eta 39. Arrain txiki lehiaketak egingo dira aste honetan. Kabra eta dontzeilena ostegunean (abuztuaren 8an) egingo da; arrain txikiarena, berriz, larunbatean (abuztuak 10ean). Kabra eta dontzeilen arrantza ordutegia 07:30etik 12:00eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016407
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Musika Jaialdiaren baitan, Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-joleak 'Bi arreba' hitzaldi musikatu bat eskainiko dute, gaur, 20:00etatik aurrera, Oxford aretoan. Chopinzalea da Xabier Lizaso piano-jolea. Xenpelar gustuko du Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpelarrek badute elkarrekiko a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016408
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean izan zen Gala gauko argazkiak atera zituen Baleikek Zumartian plataformaren eta Udalaren laguntzarekin antolatutako photocallean. 300dik gora lagun pasa ziren Kofradian jarritako alfonbra gorritik. Parte-hartzaile guztien artean zozketa ere egin zen: Zumartianen 25 euroko baleen irabazleak Iker Aizpurua, Os...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016409
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gizonezko bat atxilotu dute Jadarren gazteen lokaletan eta zenbait dendatan lapurretak egiteagatik Azken hilabeteetan gazteak biltzen diren lokaletan eta herriko zenbait dendatan lapurretak egiteagatik gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak gaur arratsaldean Jadarre auzoan. Etxebizitzan ustez lapurtutako telebistak, ord...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016410
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Fernando Velazquez konpositore getxotarrak zuzendutako orkestrak igande gauean Maria eta Josen emandako kontzertu apartaren ondoren, opera mundura egingo du salto Zumaiako Musika Jaialdiak Iker Gonzalez Cobeaga herritarrak emango duen hitzaldiarekin. 'Arratsalde bat operan' izena jarri dio hitzaldiari eta 20:00etan iza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016411
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalak esker ona adierazi nahi dio orain gutxi zendu den Iñaki Sorazuri Abuztuaren 2an, Iñaki Sorazu herritarra hil zen. Sorazu, bi legegintzalditan, 1983tik 1991 urteen bitartean, EAJ alderdiko zinegotzia izan zen Zumaiako Udalean. Horregatik, urte luzez herriaren alde egindako lanagatik, gaur egungo udalak bere esker...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016412
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiak Gipuzkoako Liga eskura du asteburuan bi estropada irabazi eta gero Asteburu oparoa izan da hau Zumaiako emakumezkoen traineruarentzako. Beste bi bandera irabazi ditu -larunbatean Plentzian eta igandean Getarian- eta sailkapenean San Juanekiko duen aldea sei puntora zabaldu du. Liga amaitzeko bi estropadaren fal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016413
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arropa dotoreenak jantzita ospatzen dute zumaiarrek Gala Gaua -larunbatean izango da-, eta aurten argazkiak ateratzeko gune bat prestatuko du Baleikek, Udalaren eta Zumartianen laguntzarekin. Kofradian jarriko dugu photocall-a, 19:30etik aurrera, pare bat orduz. Alfonbra gorriak, musika, argiak... Parte hartzen duten g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016414
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bikoteak: Zuazobide-Gorostola I; Odriozola-Iribar; Oliden-Martin; Etxabe-Uzkudun; Alkorta-Egaña; Agirre-Martinez; Fleitas-Torriko. Lehen jardunaldia, abuztuak 2: 18:00etan, Oliden-Martin / Alkorta-Egaña; 18:30ean, Agirre-Martinez / Fleitas-Torriko; 19:00etan, Zuazobide-Gorostola I / Etxabe-Uzkudun.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016415
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Salegi jatetxeak historia egiten segitzen du, eta gaur, Euskadiko txapelketa irabazi du aurreneko aldiz. Lekeition izan da, eta aise menderatu ditu beste hiru traineruak: San Juan, Hibaika eta Orio. Zumaiarren denbora 11.02 izan da. San Juanek 13 segundo gehiago behar izan ditu; Hibaikak 18 gehiago, eta Oriok 37...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016416
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteazkenean jokatuko da Euskadiko Traineru Txapelketa, Lekeition (18:00etan). Zumaiako arraunlariak dira nesken estropada irabazteko faboritoak, aurten bandera guztiak irabazi baitituzte, Getxokoa izan ezik. Bi txandatan ariko dira, emakumezkoetan parte hartzea libre baita -ez dago sailkatu beharrik-.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016417
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Biluzik jarri dio izenburua erakusketari (Oxford aretoan, abuztuaren 15era arte), sortze prozesuan normalean artistaren lantokian, ezkutuan, gelditzen diren zirriborroak ekarri baititu oraingoan plazara. "Normalean erakusten ditugun margolanak amaiera baten prozesua baino ez dira; aurretik dozenaka zirriborro egiten di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016418
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Programa: Interpretazio zentroan bisita gidatua (ikus-entzunezkoa eta erakusketa iraunkorra) eta oinezko ibilbidea haitzetatik, Zumaiako ondare geologikoa ezagutzeko helburuarekin. Doako irteera geologikoan izena emateko interpretazio zentrora bertaratu, email bat idatzi edota telefonora deitu dezakezue:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016419
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goitibehera lasterketa egingo da abuztuaren 17an, Koadrilen Egunean Urteak dira Zumaian ez dela goitibehera lasterketarik egiten eta zaletasuna berreskuratzeko saioa egingo dute aurten Koadrilen Egunean, abuztuaren 17an. Jaitsiera goizeko 9:00etan hasiko da. Irteera Santa Klara azpitik egingo dute eta helmuga martindar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016420
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gaineko kadeteek (K4) zilarra lortu dute Espainiako Txapelketan,1.000 metroko proban Galiziako Verducidoko urtegian jokatu berri diren Espainiako Txapelketetan zilarrezko domina irabazi du kadeteek lauko piraguarekin, mila metroko distantzian, Irungo Santiagotarraken atzetik eta Sevillako Nauticoren aurretik. Una...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016421
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Munduko Kontseiluaren binakako txapelketako finala jokatu zen joan den ostiralean Hondarribian. Gotzon Enbilek Egigurenekin osatu zuen bikotea; Beaskoetxea eta Irastorza izan zituzten aurkari. Partida orekatua izan zen (3-3, 6-6, 8-12, 16-13, 19-26, 28-30, 31-35), baina azkenean txapela Beaskoetxeak eta Irastorzak eram...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016422
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irailaren 7an jokatuko da Zumaiako triatloia. Esprint distantziako triatloia Gipuzkoako Txapelketa izango da aurten, Euskal Herriko zirkuituaren barruan. Gainera, iaz bezala, aurten ere triatloi herrikoia jokatuko da. Batean zein bestean izena emateko aukera zabalik dago jadanik, www.triatloi.org webgunean. Osatu behar...
cc-by-sa 3.0