id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0016423
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu Udalak Ipuin lehiaketaren 26. aldia izango da aurtengoa. Irailaren 30ean amaituko da lanak aurkezteko epea. Hemen dauzkazue oinarriak:1.- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu, beste lehiaketaren batean saririk jaso e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016424
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astebete Kantabrian, lau izarreko hotel batean (ostatua eta gosaria), hondartzako lehen lerroan. Golfa, spa, bainuak, natur parkea... Epea: irailaren 1etik azaroaren 30era. Bi lagunentzat gau bateko egonaldia Aizarnako Aranburu landetxean, larunbateko afaria eta igandeko gosaria barne. Txartel saridunak Txalaparta dend...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016425
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean jokatu ziren Dinastia Etxabeko lehen aurrekanporaketak. Etxaniz-Aizpuru eta Arrieta-Imaz bikoteek lortu dute txapelketan aurrera egitea. Hemen daukazue Jexux Iribar Olalde-k bidali digun kronika. Bestalde, bihar, asteartea, beste bi aurrekanporaketak jokatuko dira (Zestoan, 22:00etan): Uriona eta Irusta, San...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016426
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Besteak dantzan ikusita sekulako inbidia pasatzen duzula? Zeuk ere egingo zenukeela jakinez gero? Aurtengo Euskal Jaietarako ez daukazu aitzakiarik. Fandangoa eta arin-arina ikasteko aukera izango duzu Torreberrin, Astindu Dantza Taldearen eta Zugaren eskutik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016427
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteroko ohiturari jarraituz, Zumaiako Uri Buru Batzarrak hitzaldia antolatu du San Inazio bezpera ospatzeko. Aurtengoan Andoni Ortuzar Arruabarrena, Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria, izango da artean hizlari, gaur egungo egoera politikoari buruz hitzegiteko. Hitzaldia Alondegian izango da, uztailaren 30ean -astear...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016428
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Salegik etxeko bandera irabazi du estreinakoz, bezperan San Juanek Getxon emandako ezustekoa gaindituta. Zumaiarrek dotore egin dute arraunean eta aurten talderik indartsuena direla berretsi dute herritarren aurrean. San Miguel Ligako mutilek, berriz, ez dute astebururik onena izan. Getxon Pedreña gainditu arren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016429
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bainuzale bat baino gehiago kexatu da aurten Itzuruntxiki aldean, igerilekua-ren parean, ura oso zikin dagoela. Gaurko itsasbeheran argazki hauek egin ditu Josu Waliñok. Ederki ikusten da eskailera pareko horman pitzadura dagoela eta ur beltza dariola. Eskailera bera erabat belztuta dago eta, inguruko putzuak ere bai. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016430
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskotren eta San Miguel Ligetako estropadez gain (igandean, 12:00etan), beteranoen arteko lehen bandera jokatuko da larunbat arratsaldean. Arraunzaleek hitzordu garrantzitsua dute igandean Zumaian, Euskotren eta San Miguel ligetako estropadak jokatuko baitira, eguerditik aurrera. Zumaia Salegiko neskek aukera ona dute...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016431
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Felix Arrizabalaga Sorozabal, 81 urteko zumaiarra, oso larri atera dute gaur goizean uretatik, San Telmo aldean. Goizeko 10:50ean, ur ertzean pasieran zebilen jendea ohartu da larrialdiaz. Gizonezko bat ikusi dute uretan flotatzen, haitzen parean. Uretatik atera eta larrialdi zerbitzuen esku utzi dute. Ordubete luze sa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016432
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen ikus dezakezue ETBk aurtengo Zumaia Flysch Trail lasterketari buruz prestatu duen erreportajea, Ocisportek eta Aeroclick-ek utzitako irudiekin osatuta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016433
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Afizionatu mailako pilota txapelketa handienetakoa da Dinastia Etxabe. Aurtengoa 52. ekitaldia izango da eta, beste urtebetez Odieta eraitsi zutenetik, Zestoako pilotalekuan jokatuko da. Euskal Herri osotik etorritako 40 pilotarik hartuko dute parte, bikoteka. Ostiralean jokatuko dira lehen aurrekanporaketak: Etxaniz e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016434
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Uztailak 26 jarri zen lanak uzteko epemuga baina, Alondegia itxita dagoenez, astelehenean ere entregatu ahal izango dira Bertil Lagerströmen lanak, 9:00etatik 14:00etara. Hurrengo tabernarte, Bertil ekitaldiaren inaugurazioa abuztuaren 4an izango da, eta erakusketak abuztu osoa iraungo du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016435
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azis Alberdik zinegotzi kargua utzi eta Peru Fernandez Arroiabek hartuko du Zumaiako Udaleko zinegotzi eta Udal Gobernuko kide Azis Alberdik (Bildu) ardurak uzteko erabakia hartu du, arrazoi pertsonalak medio. Euskara eta hezkuntza zituen bere ardurapean. Gaur ezohiko plenoa egingo da eta bertan aurkeztuko du ofizialki...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016436
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Samba Dzanga taldeak Brasilgo doinuak ekarriko ditu larunbatean Itzurun hondartzara, 20:00etatik aurrera eskainiko duten kontzertuan. Eguraldi txarra egiten badu, kantinan joko dute. Bestalde, igandean, Horizonte Latino taldearen kontzertua izango da Beheko plazan, 19:30ean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016437
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean, uztailak 26, ipuin kontaketa izango da Torreberrin, 19:30ean. Oraingoan ez da euskaraz izango, ingelesez baizik. Umeei zuzendutako jarduera da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016438
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urduñan (Bizkaia) haur sahararrentzat antolatu diren udalekuetan izan dira Darahli elkarteko 20 gazte, begirale lanetan. Han izandako esperientziari segida emateko, udalekuetako haurrak Zumaiara eta Zestoara ekarriko dituzte abuztuaren 2,3 eta 4ko asteburuan. Hona hemen egun horietarako prestatu dieten egitaraua: -Zuma...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016439
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken boladako margolanak erakutsiko ditu Ander Hormazurik Oxford aretoan, Biluzik izenburupean. Gaur zabalduko da, 19:00etan, eta abuztuaren 15era egongo da zabalik: astegunetan 18:30etik 20:30era; jaiegunetan, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016440
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oso berea duen teknika mistoarekin egindako margolanez gain, Pablo Sorozabalen omenez egindako pieza sorta ere aurkeztu du Keixetak, Barneratzeko guneak izena duen erakusketan. Abuztu amaiera arte dago zabalik Debako elizaren klaustroan. Bisitatzeko ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016441
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Arraun Elkartearen aldeko bertso saio berezia eskaini zuten ostiral gauean ekitaldira boluntario bildutako puntako hamabi bertsolariek: Jon Maia, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Julio Soto, Anjel Mari Peñagarikano, Eneko Abasolo, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016442
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den astean joan zitzaigun Joxe Mari Gorostola, Zumaiako arraunaren aitzindarietako bat. Ekaineko Baleike aldizkarian elkarrizketatu genuen, eta han kontatu zizkigun garai bateko istorioak eta komeriak. Urte batzuk zeramatzan etxetik irten ezinik baina interes handiarekin jarraitzen zituen arraunaren inguruko nobed...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016443
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Flysch Trail mendi lasteketako irudiak airetik grabatu ditu Aeroclick-ek. Irudi benetan ederrak. Lasterketaren bideo-erreportajean ikusi ahal izango dituzue (asteartean ETBsat-en, 20:30ean), baina baleike.com-en daukazue hiru minutuko aurrerapena: aurrena, lasterketa burua Mendata inguruan; ondoren Javier Crespo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016444
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteartean emango dute Flysch Trail lasterketaren erreportaje zabala ETBsat-eko Zu kirolari saioan, iluntzeko 20:0ean hasita. Larunbat goizean ere izango da berriro ikusteko aukera.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016445
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urval Ensemblek entsegu irekia egingo du Valentin Manterolaren estudioan Urvan Ensemble klarinete laukoteak saio berezia eskainiko du astearte arratsaldean (20:00etan) Valentin Manterolaren estudioan, Mari kalean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016446
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren abuztuaren 9an ospatuko da Euskal Jai eguna. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango dira egitarauaren barne, eta bietan ere taldeentzako moduko lana aurreikusi du Udalak. Hemen xehetasunak:BAZKARI HERRIKOIA ZERBITZATZEA: talde batentzat lana Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016447
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Izen berriak gehitu dira Flysch Trail mendi lasterketaren palmaresera aurtengo edizioan. Gizonezkoetan Javier Crespo kantabriarra izan da azkarrena, eta emakumezkoetan Leire Agirrezabalak hartu du Oihana Kortazarrek lekukoa. Ibilbide motzean Ion Sola eta Maider Korta nagusitu dira. Zumaiarren artean, Mikel eta Pedro Et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016448
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako irudiak airetik grabatuko ditu Aeroclick enpresak. Lehen helikopteroa behar zen horrelako lanak egiteko, baina gaur egun urrutiko kontrolaren bidez maneiatzen diren robot txikiak daude. Mendatan eta Talaimendin izan dira probak egiten. Bideoan daukazue emaitza. Flysch Trail jokatz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016449
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Salegi Jatetxeak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen atzo arratsaldean Donostian. Bere historian bigarrena du, eta hirugarrena, Zumaia-Getaria ontzi bateratuak atera zuena kontuan hartzen bada. Mutilek, berriz, ez zuten egunik onena izan eta zazpigarren amaitu zuten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016450
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande goizean jokatuko da Flysch Trail lasterketa eta Udaltzaingoak hainbat ohar eman ditu. Alde batetik, Larretxo auzoko bizilagunei jakinarazi nahi die 10:00etatik 14:30era auzoan autoekin sartu-irtenik ezingo dela egin. Bestetik, herrigunean unean uneko trafiko mozketak egingo dira lasterketak irauten duen bitartea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016451
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zazpiko futboleko txapelketa azken txanpan da dagoeneko. Gaur arratsaldean finalaurrekoak jokatuko dira, eta finalak bihar izango dira, 20:00etan, Kopa zein Ligakoa. Guztira, 48 taldek hartu dute parte txapelketan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016452
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bere sareko kutxazain automatikoetan erabiltzaileek zer hizkuntza aukeratzen duten neurtu du Laboral Kutxak. Euskara gehien erabiltzen dugunon artean gaude zumaiarrak -seigarren postuan-: eragiketen ia %38 egiten ditugu euskaraz. Datu ona iruditzen al zaizu? Zuk nola egiten diozu kutxazainari?
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016453
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ontziolen auzia: 2007tik 2011ra emandako laguntzak itzuli beharko direla ebatzi du EBk Espainiako estatuan 2007tik 2011ra tax lease formularen bitartez ontzigintzara bideratutako diru laguntzak itzuli egin beharko dira, Europako Batasunak gaur jakinarazi duenez. Horrela, hasieran iragarritako neurriari bi urte kendu di...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016454
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arraun Elkartearen aldeko bertso saioa egingo da ostiralean Aita Marin, 22:30ean; hamabi bertsolari ariko dira, Jon Maia patroi dutela: Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Unai Iturriaga, Eneko Abasolo, Julio Soto, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016455
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean Donostian. Zumaia Salegi emakumezkoen estropada irabazteko faborito nagusia da.18:30ean jokatuko da emakumezkoen estropada. Lehen txandan Orio eta Zarautz ariko dira -Hondarribiak uko egin dio parte hartzeari-; bigarrenean, Zumaia Salegi, Hibaika eta San Juan. Ondoren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016456
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat honetan, urtero bezala, Udarako Kontzertua antolatu dugu Musika Bandan. Beti izaten da berezia, baina aurtengoak zapore gozo-gazi bitxia izango du, hain zuzen ardo zuri eta gazpatxoaren zapore bizi-bizia. Sevillara baigoaz gure kontzertuan. Hain zuzen, Sevillako patio tipiko bat montatuko dugu Mari kalean, egu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016457
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteroko ekimenari eutsi eta aurten ere errio hondoa garbituko dute herriko urpekariek. Larunbatean, hilaren 20an, egingo dute lehen saioa, 12:00etatik 14:00etara. Bigarren saioa, irailaren 7an egingo dute. Horrez gain, aurten ere urpekaritza bataioa eskainiko dute abuztuaren 17an, probatu nahi duenarentzat.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016458
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Maila handiko bi estropada irabazi dituzte, k4arekin, Valladoliden eta Sanabrian.Larunbatean, 5.000 metroko estropada jokatu zuten Valladolid Hiria Nazioarteko Sari Nagusian. Unai Gereka, Imanol Berroetabeña, Martin Egaña eta Kepa Txapartegik osatu zuten K4a eta bikain nagusitu ziren Villaviciosako eta Irungo Santiagot...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016459
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inpernupe elkarteak 27. urtemuga ospatuko du asteburuan, herriko tabernen aurka urrian hasiko den epaiketaren mehatxua gainean duela. Hemen daukazue bidali diguten oharra:Uztailarekin batera iritsi zaigu Inpernuperen urtemuga ere, eta urtero legez, elkarrekin ospatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Bazkari eder bate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016460
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gauzak gaizki ateratzen direnean zorigaiztoa izaten da aitzakiarik merkeena. Baina estropada berean hiru arraun hausteak ez du bestelako justifikaziorik. Edo agian bai... Duela pare bat aste beste bi arraun hautsi zituzten entrenatzen -zuntzezkoak dira arraunak-. Ez da batere ohikoa bost arraun haustea bi asteko epean....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016461
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ohi baino orrialde gehiagorekin dator uztaileko Baleike aldizkaria, gaiez gainezka. Duela hilabete batzuk hil zen Bertil Lagerström artista suediarrari eskaini diogu erreportaje nagusia. Zumaiako lagunek bere obraren erakusketa antolatu dute omenaldi modura, eta Bertil gertuagotik ezagutzen lagundu digute. Bestalde, Pu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016462
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oihana Erkizia: "Euskotren Ligan lau gipuzkoar lehiatuko garela uste dut" Oihana Erkiziak nahikoa du ordu laurden emakumezkoen arrauna, Euskotren Liga eta asteburuko sailkapen estropada aztertzeko (Arroa-Bekoa, Gipuzkoa, 35 urte). Txapelduna izan eta sailkapen estropadako urduritasunik ez edukitzea gauza ona dela dio, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016463
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Datorren urtean Europako Kopako lasterketa izan daiteke Flysch Trail-a" Uztailaren 21ean jokatuko da Flysch Trail mendi lasterketaren bosgarren edizioa. Jaio zenetik urrats sendoak egin ditu urtetik urtera, eta Europako Kopako lasterketa bat antolatzea da hurrengoa erronka. Antolaketa taldeko kide Bosco Garitano elkar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016464
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Esklerosiaren inguruko informazioa eman eta sentsibilizazioa bultzatzeko sortutako 'Busti zaitez' ekimena Itzurun hondartzan izango da igandean. Ademgi elkartearen ekimen honek, informazioa emateaz gain, 2007. urtean sortutako esklerosi anizkoitzaren zentrorako dirua biltzea ere badu helburu. Elkarteak stand bat jarrik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016465
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arabiako teak eta Bollywoodeko dantzak. Turkiako kebabak eta Egiptoko dantzak. Belatzak eta Marokoko oin-tornulariak. Asteburu honetan, larunbatean eta igandean, 'Kulturen arteko azoka' bezala ezagutzen den ekimena izango da Amaiako plazan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016466
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
The Soulbross boskoteak kontzertua emango du, bihar, 20:00etan, Itzurun tabernan. Taldea Javier Perez Rouco (Tronpeta), Jose Gallardo Llorac (saxoa), Paul San Martin Beldarac (pianoa), Aritz Luzurraga Etxarri (kontrabaxua) eta Carlos Sapi Diazek (bateria) osatzen dute, eta jazzetik abiatuta, soul doinuak ere uztartzen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016467
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aste batzutako atsedenaldiaren ondoren, Aita Mari zinemak berriro ekiten dio programazioari. Asteburu honetan Pixar etxearen 'Monsters University' pelikula emango da. Gaur 18:30ean izango da saioa, larunbatean 18:30etan eta 22:15ean, igandean 17:00etan eta 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 18:30ean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016468
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ontziolei elkartasuna adierazteko mozioa ahobatez onartu du Plenoak Zumaiako Udalaren ez ohiko plenoa egin zen ostegun arratsaldean. Puntu bakarra zuen gai-ordenak: EAJ-PNVren udal taldeak ontziolei elkartasuna adierazteko mozioa. Idatzi honi ekarpen batzuk egin zizkion Bilduren udal taldeak, eta hura izan zen bozkatu ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016469
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Hurrengo tabernarte' ekimena itzuliko da abuztuan Bertil Lageström gogoratu eta omentzeko Orain hilabete batzuk, 2012ko azaroan, Zumaian oso maitatua zen Bertil Lagerström artista suediarra hil zen ustekabean. Herriko lagun talde batek bere oroimenez omenaldi bat egitea pentsatu du eta horretarako zer hobeto berak hai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016470
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Puntu bakarra izango du gaur 19:00etatik aurrera Udaletxean egingo den ez ohiko plenoan. Ontziolen gaia aztertuko da. Ontziolei elkartasuna adierazteko EAJren udal taldeak aurkeztutako mozioa eta hari Bilduk egindako emendakinak eztabaidatu eta bozkatuko dira. Balenciagako langileak gonbidatu ditu plenora Udalak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016471
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Palestinako emakumeek jasaten duten egoera ezagutarazteko hitzaldia egingo da larunbatean Euskal Herriko mugimendu feministako 10 elkarteko ordezkari Palestinan izan ziren astebetez bertako emakumeek eta elkarte feministek pairatzen duten arazoa ezagutzeko. Ramalan, Gazan, Ekialdeko Jerusalemen edota errefuxiatuen kanp...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016472
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako bodyboard txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan Donostiako Zurriola hondartzan, eta beste behin ere agerian geratu zen Zumaiako riderren maila eta denbora honetan izandako hobekuntza. Nabarmena izan zen, bereziki, 18 urtetik beherakoen mailan. Izan ere, hiru zumaiar, Unai Granados, Unai Elustondo eta Ode...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016473
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumarragako Santa Isabel jaien baitan antolatutako XIV. argazki rallya irabazi du Oliver Perez zumaiarrak. Hemen duzue Oliverrek aurkeztutako argazki bilduma.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016474
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Arraun Elkartearen aldeko bertso saioa egingo da uztailaren 19an Bertsolaritzak eta arraunak bat egingo dute uztailaren 19an, ostirala, Zumaian, 22:30etik aurrera. Arraun Elkarteak antolatuta, bertso saioa izango da Aita Mari zinema aretoan. Berezia izango da saioa, hainbat arrazoi tarteko. Batetik, bertsolari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016475
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Chernobilen Lagunen aldeko jaialdia egingo da, larunbatean, Zestoan Uztailaren 13an, larunabata, goizeko 11:00etan Zestoako kiroldegian, Irrien Lagunak eta Chernobilen Lagunak antolatuta, 'Porrotx-ekin jolas, kantu eta dantza' emanaldia egingo da. Ekimen hau Irrien Lagunak eta Chernobilen Lagunak sinatutako akordio bat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016476
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Balenciaga eta orohar Espainiar estatuko ontziolak pairatzen ari diren arazoaren inguruko mozioa aurkeztu du EAJPNVko udal taldeak. Ez ohiko plenoa deitzea eskatzen dute mozio hau tratatzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016477
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Arrangoletako haurreskolan oraindik eman daiteke izena. Zenbait plaza libre geratu dira, eta horiek betetzeko asmoz, izen emate epeak oraindik zabalduta segitzen du. Interesa duten pertsonek haurreskolara bertara joan beharko dute informazio gehhiago jaso eta izen emateko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016478
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
UGT: "Europar komisioak gehiago inplikatu beharko luke ontzigintzan, enplegua eta aberastasuna sortzeko motorra delako" Astilleros Balenciaga enpresako langileek ordubete lanustea egin dute gaur eguerdian, ontzigintza pairatzen ari den arazoari konponbide bat eskatzeko. Pasaiako Zamakona ontziolako langileek ere lanust...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016479
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak. Guztia kultur sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko sukaldari taldearekin l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016480
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Narruondo San Kristobal jaietako egitarauaren barruan, proba bitxia jokatu zen igande eguerdian. Orioko neskak eta mutilak Oikiako Jokin Gijarroren astoaren aurka neurtu ziren. 20 minutuko tiraketa egin behar izan zuten parte-hartzaile bakoitzak. Neskek eta astoak 550 kiloko harria eraman behar izan zuten; mutilek, ald...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016481
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtebeteko atsedenaldiaren ondoren, aurten kaleko pintura lehiaketa egingo da berriro ere. Abuztuaren 15ean egingo da. Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9:00etatik 11:00etara bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016482
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kiroldegian eta itsas kiroldegian egiten ari diren udako ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik. Aste honetan bukatuko da lehen hamabostaldia, eta hainbat ikastarotan oraindik bada bigarren hamabostaldirako izena emateko aukera. Besteak beste, igeriketa, tenisa, patinak, piragua, surfa, arrauna... dira aukeran...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016483
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astilleros Balenciagako langileak enpresaren aurrean kontzentratuko dira bihar Sindikatuek deituta, Astilleros Balenciagako langileak enpresaren aurren kontzentratuko dira 11:30ean. Ekitaldi hau Euskadiko ontziola pribatuak (Balenciaga Zumaian eta Zamakona Pasaian) burutzen ari diren mobilizazioen baitan kokatzen da. O...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016484
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pablo Soraluzeren artelanez osatutako erakusketa zabaldu da Alondegian Isiltasunetik egindako eta ikusteko artelanez osatutako erakusketa zabaldu du Pablo Soraluze artista azpeitiarra Oxford aretoan. Uztailaren 21era bitartean ikusteko aukera izango da, egunera, 18:00etatik 20:00etara. Zumaiako Oxford aretorako aurkezt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016485
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Salegi Jatetexeak irabazi egin zuen Pasaian igandean jokatu zen estropadan. Gipuzkoako ligako aurreneko jardunaldia zen, eta zumaiarrek lehendabiziko bandera irabazi dute; lidergoan ere jarri dira. Erlojuaren aurka binaka aritu ziren sei ontzi, eta Bizkaiak, zazpigarrenak, bakarrik egin zuen arraun. Zumaia Saleg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016486
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtero bezala, Udalekuetan dauden haurrek sanferminetako entzierroa korritu dute. Txikienek Victoriano Arraten izan dute hitzordua eta helduxeagoek Erriberan. Azken horretako argazki batzuk dituzue hemen.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016487
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EkoBira, kontsumo jasangarriaren azoka ibiltaria, Zumaian izango da larunbatean. Eusebio Gurrutxaga plazan izango da 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 bitartean. Bisitari guztiek egiaztatuko dute "beste kontsumo era bat posible dela". Bizimodu jasangarria egiteko aukerak badaude elikadura alorrean eta baita energiakontsumoan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016488
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hainbat hilabetez prestakuntza lan isila bezain gogorra egin eta gero, Zumaia Salegi Jatetxeko arraunlariei heldu zaie lehia ofizialean hasteko ordua. Igande honetan izango da, Trintxerpen, 11:00etan hasita. Gipuzkoako ligako aurreneko estropada puntuagarria izango da igandekoa. Erlojuaren aurka lehiatuko dira zazpi on...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016489
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julen Aizpurua eta Iñaki Artetxeren arteko apustua Erniora nor helduko lehenago Julen Aizpuruak eta Iñaki Artetxeren arteko apustua izango da bihar goizean, 10:00etan hasita. Itsas kiroldegitik Iturriotzera bizikletan joango dira eta handik gora korrika Ernio mendira. Julenek 17 minutuko abantaila eman dio Artetxeri. N...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016490
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo, hilak 5, Gorka Ramos istripuan hil zenaren lehen urteurrena bete zen. Gorkak Okin enpresan egiten zuen lan, gaueko txandan. Gauean zehar faltan somatu zuten eta handik gutxira hilik aurkitu zuten. Okineko plantilla guztia, fabrikakoak, bulegokoak eta enpresako zuzendaritza, ordu erdiz bildu zen atarian produkzioa...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016491
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Las dos D bikote kubatarrak kontzertua emango du, larunbatean, Kofradian Musika kubatarra entzuteko aukera izango da, bihar, larunbata, 19:30etik aurrera, Kofradian. Bi D hauek Habanako Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpak dira. Bikoteak Kubako cancionaren tradizio guztia biltzen du, bere melodien edertasunarekin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016492
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inpernupe Kultur elkarteak, hil honetan urteurrena ospatuko duela eta, ekimen ugari egiten ari da. Hurrengo astelehenean hasita, beste bati ekingo diote. Kasu honetan diseinua, kartelgintza eta irudien moldaketari helduko zaio. Uztailari geratzen zaizkion 4 astelehenetan, hilaren 8an hasita, arratseko 8etan, Photoshop ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016493
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Herri Eskolako eta Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrez osaturiko talde batek Donosti Cup futbol lehiaketan parte hartu du. Benjamin mailako txapelketan parte hartu dute oso emaitza bikainak lortuz. Hiru partidu jokatuta euren taldean bigarren sailkatu dira eta goizean final zortzire...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016494
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean estreinatuko den 'Zaharrak berri' antzezlanerako hiru lagunentzako bina gonbidapen zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. Gonbidapenak aretoko leihatilan aurkituko dituzue. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko zozketan parte hartzeagatik. Hurrengo zozketa arte!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016495
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Inazio Tolosa: "Gure buruaz, gure zahartzaroaz, zahartzaroaren irudiaz edo ideiaz barre egiteko sortu dugu antzezlan hau" Orain hiru urte emakumeen inguruko 'Zer diyon?' antzezlana aurkeztu zuen Itzurungo uhinak taldeak. Hiru urte geroago zahartzaroaren ikuspegia taularatuko du Itziar Odriozola, Luisa Mari Aristondo, M...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016496
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'8 apellidos vascos' izeneko komediaren eszena batzuk grabatu dituzte azken egunetan Zumaian. Gaur, asteazkena, Beduan egin dute pelikula prentsaren aurrean eta han izan da Arnaitz Rubio Aprea argazkilaria. Hemen dituzue han ateratako argazki batzuk.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016497
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Oenothera espezie inbaditzailea kentzeko ekimena izango da, larunbatean, Santiagon Zumaiako Natur Taldeak eta Udalak Santiagoko hondartzako landare inbaditzaileak kentzeko auzolana antolatu dute larunbat honetarako, uztailak 6, 10:00etan. Ekintzan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik nahikoa da, bertara azaltzea....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016498
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Goikoetxea eta Lopezek partida bakarra jokatuko dute udan Euskal Herrian Iñaki Osa Goikoetxeak ez du iaz lortutako bakarkako munduko txapelketa defendatuko uda honetan. Azpitxapeldun izan zen Imanol Lopez ere ez da saiatuko txapela irabazten. Biek ere uko egin diote Jai Alive enpresak egindako eskaintzari eta uda honet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016499
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pirotecnia Zaragozanak ez du kobratuko bota ez ziren su artifizialengatik Sanpedrotako larunbaterako iragarrita zegoen su artifizialen ikuskizuna bertan behera geratu zen Eusko Jaurlaritzako Portuen zuzendaritzak haiek botatzeko baimenik eman ez zuelako. Jakitera eman denez, suak bota behar zituen Pirotecnia Zaragozana...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016500
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Familian sendabelarrak ezagutzeko doako tailerra emango da larunbatean Algorri zentroan Larunbat honetan, uztailaren 6an, sendabelarrak ezagutzeko doako tailerra eskainiko da Algorri interpretazio zentroan. Ekintza familiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Tailerrak bi orduko iraupena izango du (11...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016501
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gipuzkoako surf txapelketa jokatu da pasa den asteburuan Donostiako Zurriola ondartzan. Zumaiako surflariek lan bikaina egin dute eta hiru herritar heldu dira finaletara. Master mailan (beteranoetan), bi izan dira finaletara heldu diren zumaiarrak: Roberto Fuentes 'Popeto' eta Imanol Gutierrez. Olato handirik ez zen iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016502
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otezuriko erabiltzaileen familiartekoak: "Gure familiartekoak ez dira altzariak, pertsonak dira!" Hilabete baino gehiago da egoitzetako langileek hitzarmen berria eskatzeko greba hasi zutela. Zumaiako kasuan, Eguneko zentroko eta San Juan Egoitzako langileek sinatu dute aurreakordioa egoitza hauek kudeatzen dituzten en...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016503
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itzurungo pilota txapelketarako izen-ematea 8tik 21era egongo da zabalik Uda honetan ere esku pilota txapelketa jokatuko da Itzurun hondartzara bidean dagoen frontoi txikian. Txapelketa honetan parte hartzeko izen-ematea uztailaren 8tik 21era bitartean egongo da zabalik Lubaki kiroldegian eta Trapaia eta Ttakun taberna...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016504
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Estropada handia egin zuten igandean Zumaiako arraunlariek Portugaleten, San Miguel ligako hirugarren estropadan. Zazpigarren izan ziren, eta puntu sortari esker, sailkapen nagusian atzean utzi dute Castreña, azken sailkatua. Zumaia azken-aurrekoa da, Pedreñarekin berdinduta, eta bi puntura dauka Astillero. Lehen txand...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016505
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antzerkia, musika eta akrobazioak uztartzen dituen Soinalariak ikuskizuna jarraitzeko aukera izan zen igande arratsaldean, Torreberriko aterpean, San Pedro jaien egitarauaren barruan. Hemen dituzue ikuskizuneko argazki batzuk eta bideoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016506
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txapelketa paregabea osatu dute Euskal selekzioa osatu duten kadete mailako mutilek. Final erdietan Kataluniako taldea izan zuten aurkari eta partida oso lehiatua izan bazen ere, azkenean ezin izan zuten irabazi. Hori dela eta, larunbatean, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten Madrileko se...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016507
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Zaharrak berri' antzezlanerako gonbidapenak ditugu bazkideen artean zozketatzeko Ostiral honetan, uztailak 5, 22:00etan eta Aita Mari zinean, 'Zaharrak berri' izeneko antzezlana aurkeztuko da Aita Mari zinean. Itzurungo uhinak taldearen lan berria da eta Inazio Tolosa dute orain ere zuzendari. Antzezlan hau ikusteko g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016508
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaitu berriak diren San Pedro jaien baitan, Falcons de Vilacranfa taldearen bi ikuskizun izan dira. Talde honetako kideek giza-dorreak egiten dituzte. Aurtengo sanpedrotan, ohikoa den bezala, danborrada ere izan zen. Bi bideo hauetan ikus ditzakezue bi ekitaldien une batzuk.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016509
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olasagasti eta Aizpuruak irabazi dute esku pilota txapelketa herrikoia Zumaiako XV. esku pilota txapelketa herrikoiaren azken partida jokatu ziren ostiral arratsaldean Odietan pilotalekuan. 3. eta 4. postuak erabakitzeko: Salaberria - Oliveira, 21; Odriozola-Alkorta, 22. Lehenengo norgehiagokan ondo jokatutako ia ordub...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016510
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EAJ-PNV: "Udal Gobernuak ez du nahikoa egin su artifizialak egin daitezen" Sanpedro hauetan ez da su artifizialik izango. Udalak igorritako idatzi batean Eusko Jaurlaritzako Portuen sailari egotzi zion errua, baimenik eman ez duelako. EAJ-PNVren udal taldeak bestelako iritzia du: "alkatetzak ez dio bota behar inori ber...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016511
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Pedroak iritsi dira eta urtero bezala Musika Bandak parte-hartze garrantzitsua izango du festetako egitarauan. Egun korapilatsua izaten da Bandako partaideentzat, jarduera ugari izaten baitituzte egunean zehar. San Pedrotako prozesioarekin hasita, goizeko 11,30etan, ekitaldi nagusia eguerdiko 13,00ean iristen da, t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016512
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joxeba eta Mikel Aizpuruak osatzen duten Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak kontzertua emango du, gaur, ostirala, 23:00etatik aurrera Algorri tabernan. Lau kanta berri estreinatuko dituzte gaurkoan. Hura amaitu eta berehala, DJ Julyren saioa hasiko da. Bideo honetan orain urtebete emandako kontzertuen harira grabatu genuen b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016513
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sanpedroetan ez da su-artifizialik izango, Portuetako Sailak ez duelako baimenik eman San pedro jaietako egitarauaren barruan su artifizialen ikuskizuna zegoen iragarrita larunbat gauerako. Ekitaldi hori, baina, ez da azkenean egingo. Udalak bidali duen ohar batek informatzen du horren berri. "Sanpedroetako su ikuskizu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016514
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskubaloiko kadete mailako Euskal selekzioko mutilak Espainiako Txapelketako final erdietan daude Astelehenetik martxan da Autonomia Erkidegoetako Espainiako Txapelketa Zamoran, eta mutilek osatzen duten euskal taldearentzat gauzak oso ongi doaz. Lehenengo fasea multzoko buruak izaten pasa ziren eta hurrengo fasea ere ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016515
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiako egoitzetako langileek Otezurikoekin bat egin dute ostegunean ELA Sindikatuak adierazten du, bihar, ekainak 27, 12:30etatik aurrera Donostiako Erresidentzietako grebalariek Zumaiakoekin elkartuko direla, Otezuri Gerozerlaneko egoitzaren aurrean. Elkarri babesa eman eta egoitzetako enpresen gehiengo luze batek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016516
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral arratsaldean hasi eta igande gauera arte San Pedro jaiak izango dira Zumaian. Jarraian duzue festetako egitaraua: Jarraian erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta. Aurten danborradako lagunek omenduko duten taldea: Lourdesko Peregrinazioko Zumaiako taldea. Jarraian Tolosako Dultzainer...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016517
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zuriz margotuta esnatu da gaur goizean Narruondo ibaia. Dirudienez, GKN enpresak kolore horretako likido bat isuri du ibaira. "Goizeko 9ak aldera izango zen. Itsasgorarekin zuri-zuri zetorren ibaia", aipatu digu Jadarreko bizilagun batek. Honen esanetan, gaurkoa ez da izan enpresa honek egin duen lehen isurketa. Ibaiar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016518
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kirol Patronatuaren irudia aukeratzeko lehiaketa jarri zuen abian Kirol Patronatuak, eta Zuzendaritza Batzordearen azken bileran, Deñe Izaga zumaiarraren logoa aukeratu zuten patronatuko irudi gisa. Zuzendaritza Batzordea osatzen duten alderdi politikoetako eta eskoletako ordezkariek eta teknikariek aurkeztutako 11 lan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016519
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udal liburutegiak goizez bakarrik irekiko du ostiralean, San Pedro egun bezperan, 9:30etik 13:30era. Larunbatean, berriz, itxita egongo da. Udan, aldiz, uztailaren 1etik abuztuaren 30era honako ordutegia izango du:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016520
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hatzen bidez pasatzen ditugun liburu orriak denboraren poderioz horitu egiten dira ilea zuritzen zaigun bezala eta inprimatu berri den liburu tintaren usaina desagertzen joaten da. Aran Santamariak ordea, liburuak berrerabili eta beste bizitza bat ematen die. Artista liburuak sortu ditu eta hauekin erakusketa muntatu d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016521
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Foronda Kultur Etxean dagoen Kzguneko zentroak uztailerako prestatu duen ikastaroen eskaintza iragarri du. Hemen ikusi dezakezue.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0016522
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Mari Larrañaga eta Joxe Etxeberria apaizak omenduko dituzte larunbatean Hainbeste urtetan kristau-elkarteen zerbitzura egon diren Jose Mari Larrañaga eta Joxe Etxeberria apaizak Zestoara eta Donostiara erretiratu berriak dira. Hori dela-eta, San Pedro Egunean Zumaiako parrokian, 11:30etan ospatuko den Meza Nagusia...
cc-by-sa 3.0