id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0023223 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urriaren 29an Valentzia (Herrialde Katalanak) astindu zuen denboraleak utzitako irudiak nekez ahaztuko dituzte herritarrek. Hangoek ez, baina ezta hemengoek ere. Euri jasa bortitzekin hasi zen dena, hainbat ibaik berehala egin zuten gainezka, eta itsasora iritsi arteko bidean harrapatutako guztia txikitu zuten. Herri o... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023224 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hartzekodunen lehiaketara joango da Astilleros Balenciaga eta jarduera etengo dute
Berregikuraketa plana atzera bota du finantziazioa bermatuko lukeen Cofides funtsak, eta, ondorioz, jarduera etengo dute Zumaiako ontziolak.
Atzo arratsaldez batzarra egin zuten Astilleros Balenciaga enpresan, eta zuzendaritzak langileei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023225 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hezkuntza publikoa indartzearen aldeko elkarretaratzea egingo du gaur LABek Zumaian
17:30ean egingo dituzte mobilizazioak Zumaian, Saregile plazan. Azpiegiturak hobetu, baliabidez hornitu eta lan baldintzak hobetuko dituen akordioak adostea du helburu LAB sindikatuak.
LAB sindikatuak deituta, hezkuntza sistema publikoa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023226 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko 19,7 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du Udal Gobernuak
Azaroko ohiko udalbatzarrera eramango dute proposamena. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko aurrekontu "sendoa" da, Udal Gobernuaren ustez.
Azaroaren amaierako ohiko udalbatzarreko gai nagusietako bat izango da 202... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023227 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aldaketak izango dira igandean autobusen ibilbideetan Donostiako maratoia dela-eta
Donostiako sarrera eta irteeratan aldaketak izango dira goiz partean jokatuko den Donostiako maratoia dela-eta.
Maratoi proba jokatuko dute igande goizean Donostian. Horrek eragina izango du Lurraldebusen UK09 (Zumaia-Donostia errepidez)... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023228 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bertan behera geratu da Emakumeon Etxean egitekoa zen 'Mujeres al cuadrado' hitzaldia
Aurrerago programatuko dutela iragarri dute, baina oraindik ez dute data zehaztu.
Mujeres al cuadrado hitzaldia zegoen iragarrita Zumaiako Emakumeon Etxean hurrengo ostegunerako, hilaren 28rako. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023229 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Black Friday egunean eta Gabonetan kontsumo arduratsua egiteko gakoak
Kontsumo handieneko urte sasoian gaude, eta horrek gure poltsikoa mehatxatzen du. Erosketa konpultsiboa bultzatzen da modu basatian.
Modu arduratsuan eta seguruan kontsumitzeko funtsezkoa da plangintza. Ahal izanez gero, gainera, komeni da erosketak ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023230 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santa Zezilia Eguneko emanaldia eskainiko du Musika eta Dantza Eskolak bihar Zumaienan
Musika eta Dantza Eskolako ikasgai desberdinetako ikasleak zein irakasleak igoko dira bihar arratsaldez Zumaienako agertokira, emanaldia eskaintzera.
Ostirala da Santa Zezilia Eguna, baina Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasle e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023231 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurre egiten ez badiogu, indarkeria matxista normalizatzera iritsiko da
Urola Kostako Itaiak Azaroaren 25aren harira idatzitako gutuna da honakoa.
Indarkeria matxistak geroz eta datu beldurgarriagoak uzten dizkigu. 2024an bost emakume erailak izan dira Euskal Herrian. Espainiako Estatuan, aldiz, gutxienez 40 emakume er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023232 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hamasei bideorekin hartu dute parte zumaiarrek UEMAren 'Arnasetik' lehiaketan
Euskararen erabilera eta sormena sustatzeko asmoz antolatu du Udalerri Euskaldunen Mankounitateak (UEMA) bideosormen lehiaketa. Parte-hartzaileek Epaimahaiaren Saria eta Publikoaren Saria irabazteko aukera dute; azken hori herritarren bozketa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023233 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irakurzaletasuna sustatzeko lau ekitaldi izango dira datozen asteotan
Bi ipuinketa saio, liburu aurkezpen bat eta irakurle taldearen saioa izango dira Zumaian datorren asteartetik aurrera.
Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira lelopean, irakurzaletasuna bultzatzeko ekintza sortu antolatu dituzte herrian datozen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023234 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | San Telmo kaleko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean
Ohiko mantentze lanak egingo dizkiote. Lan horiek amaitu bezain laster jarriko dute berriz ere erabilgarri.
Bi egunez, ostegunean eta ostiralean, ez da erabilgarri izango San Telmo kalea eta Larretxo auzunea lotzen dituen igogailua. Izan ere,... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023235 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga saritu dituzte Julene Azpeitia lehiaketan
Aurtengo edizioan 57 lan aurkeztu dira, horietatik zazpi zumaiarrek idatzitakoak. Hilaren 27an izango da sari banaketa Aita Marin, eta Lotura basatiak performancea ikusi ahal izango da sariak banatu ondoren.
Dagoeneko iragarri ditu ud... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023236 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Myriam Gesalaga eta Victor Rios: "Zumaiara etorri baino, erakusketa honek Zumaiara itzultzea suposatu du"
Harria urtu erakusketa zabaldu berri dute Myriam Gesalagak (Zarautz, 1987) eta Victor Riosek (Mexiko, 1970) Alondegiko Oxford aretoan. Grabatua erabiltzen dute biek ere bere artelanetan, eta Gesalagak serigrafiak e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023237 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ia 100 pertsonek eman dute izena Gabon arratsean herriko kaleak musikaz betetzeko.
Zenbakiak begiratuta garbi dago guztiz errotuta dagoela Gabon Korua gure herrian. Azken hamarkada hauetan zumaiar askok parte hartu izan dute lagun arteko kantu-jira dotore eta herrikoi honetan, eta horrela izaten jarraitzea nahiko genuk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023238 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz ariko dira ostiralean Emakumeon Etxean
Laura Iparragirre eta Ismael Manterolaren eskutik sakonduko dute gaian. Udalak bertaratzeko dei berezia egin nahi izan die herriko LGTBI+ komunitateko kideei.
Zumaiako LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz gogoeta egiteko solas... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023239 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maite Urteaga zumaiarra izan da bizkorrena Ibarrako Piparra Mendi Duatloian
Larunbat arratsaldean jokatutako kirol proban izan zen Urteaga, eta bizikletaren zatian zulatua izan arren, lehen postuan sailkatu zen.
Ibarrako Piparra Mendi Duatloia jokatu da igaro berri den asteburuan, larunbatean. Maite Urteaga izan da biz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023240 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskotilla ireki izenburupean bi hitzaldi izango dira udazkenean. Azaroaren 22an eta abenduaren 4ean izango dira, eta buru osasuna izango dute ardatz bi hizketaldiek. Aurrerago solasaldi gehiago izango direla ere iragarri dute.
Komunitatean elkarrizketa piztu eta hausnarketa nahiz ekintza sustatzeko hitzaldi sorta antol... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023241 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Matx sare sozialak kirolari lotutako edukiak eskainiko ditu. Aldiz, erabiltzaileek beraien bideoak, argazkiak eta bestelakoak partekatu ahal izango dituzte sare sozialera. Abenduaren 8a baino lehen Matx.eus en erregistratzen diren erabiltzaileak opari-sorta baten zozketan sartuko dira.
Abian da kirolarien Matx sare soz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023242 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak ezin izan du Gipuzkoako txapelketa irabazi gomazko paletan
Alegian (Gipuzkoa) jokatu zuten atzo kluben arteko Gipuzkoako txapelketako finala gomazko paleta modalitatean. Zumaiak ezin izan zuen garaipena erdietsi Intxurreren aurkako partidan.
Garaipenak ihes egin dio Zumaia 2 taldeari gomazko paleta modalitateko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023243 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Borrokaldi onak egin dituzte Zumaiako boxeolariek emaitzek lagundu ez arren
Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolarik hartu zuten parte jaialdian. Lan ona egin arren, biek ere puntutara galdu zuten.
Pasa den larunbatean boxeo gaua izan zuten Ormaiztegiko frontoian. Bertan, Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarriak... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023244 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri batzuetan armarioak jarri dituzte kaleetan nahi ez ditugun edo etxean tokirik ez duten liburuak bertan uzteko. Hala, beste irakurleek aukera izaten dute liburu horiek hartu eta irakurtzeko. Zumaian izango al zen aukeratik halako zerbait egiteko?
Irunen izan zen. Edo Hondarribia izango zen oraindik? Bi herrien art... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023245 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inpenupen salgai dago Koldo Landaluzek ilustratu zuen azken liburua
Nagore Belastegi Martinen testuak ilustratu zituen pasa den maiatzean zendu zen kazetari, idazle eta ilustratzaileak.
Pasa den maiatzean zendu zen Koldo Landaluze. Kazetaria, idazlea, irrati gizona eta zinemazale porrokatua, ilustratzailea ere bazen, e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023246 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zure egia guztion ardura lelopean, hitzaldiak, tailerra eta manifestazioa antolatu dituzte, besteak beste.
Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna da azaroaren 25a, eta haren harira, Zure egia guztion ardura lelopean, hitzaldiez eta tailer, ipuin kontaketa eta manifestazio banaz osatutako egitaraua prestatu du... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023247 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsas Zaintza Sareak antolatu du auzolana, eta Gipuzkoan sei tokitan egingo dute aldi berean. Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan antolatu dute ekintza.
Itsas hondakinak jasotzeko saioa egingo dute bihar 11:00etan hasita Gipuzkoako sei herritan, tartean Zumaian. Gainerako herriak Zarautz, Pasaia, Donost... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023248 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa txiki eta ertainetan belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko programa sustatuko du UKUEk
Lanbidek sustatutako programa da LanMentoring, eta enpresetan belaunaldien arteko erreleboa errazteko helburuarekin sortu dute. Arreta berezia eskaintzen die negozioen arrakastarako kritikoak diren funtsezko postuei.
Lanb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023249 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Atzo Izustarriko puntaren inguruan aurkitu zuten gorpua 91 urteko zumaiar batena da. Atzo bertan notifikatu zuten bere familiartekoek haren desagerpena.
Atzo arratsaldeko lehen orduetan Izustarri puntaren parean, Zumaia eta Getaria artean, aurkitu zuten gorpua 91 urteko zumaiar batena da. Hala konfirmatu diote Zumaia G... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023250 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mireia Galarza Bastida kazetariak urriko Zumaia Guka aldizkarirako idatzitako artikulua da honakoa.
Badaramatzat urte batzuk gimnasioko ikastaroetara joaten, eta iraila amaiera eta urria hasiera bihotzeko bat emateko moduko garaia izaten da. Beti egin izan dut kirola, baina horietan izena ematea erabaki nuen bakarka ki... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023251 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan egingo dute lehenbiziko finalaurrekoa Oiartzunen, baina dagoeneko hasia da Donostiako Illunben jokatuko den finalerako giro berotzen. Hori ikusita, autobusa antolatu dugu oraingoan ere, eta txartelak jada salgai daude turismo bulegoan, 5 €-an. Autobusa Patxita Etxezarretako geralekutik abiatuko da, Kan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023252 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Inoiz baino postu gehiagorekin egingo dute Baserritarren eta Artisauen Azoka Arroabean
Igandean egingo dute Baserritarren eta Artisauen Azoka Arroabean, 10:00etatik 14:00etara. Guztira, 60 postutik gora jarriko dituzte auzoan zehar, eta askotariko produktuak eskuratzeko aukera izango da. Antolatzaileek herritarrei eska... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023253 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 14:00ak aldera aurkitu dute pertsona baten gorpua inguru horretan. Guardia Zibilak atera du gorpua uretatik, eta berak ikertuko du gertatutakoa.
Pertsona baten gorpua aurkitu dute flotean Zumaia eta Getaria artean, Planeria inguruan. Hedabide honek jakin duenez, 14:00ak aldera ikusi dute gorpua inguru horretan. Bertara... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023254 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 14:00ak aldera aurkitu dute pertsona baten gorpua inguru horretan. Guardia Zibilak atera du gorpua uretatik, eta berak ikertuko du gertatutakoa.
Pertsona baten gorpua aurkitu dute flotean Zumaia eta Getaria artean, Izustarri inguruan. Hedabide honek jakin duenez, 14:00ak aldera ikusi dute gorpua inguru horretan. Bertar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023255 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azken egunak dira Narrondon egingo den bertso afarirako txartelak erosteko
Iker Zubeldia eta Joanes Illarregi izango dira kantuan azaroaren 22an Narrondoko Gure Ametsa elkartean egingo den bertso afarian. Igandean amaitzen da txartelak erosteko epea.
Bertso afaria antolatu du Narrondo auzoko Gure Ametsa elkarteak dator... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023256 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ramon Argelina: "Gure proiektuan bazkideak dira protagonista, proiektuaren erdigunean daude"
Ramon Argelina (Madrid, 1981) elDiario.es-eko Bazkideen Fidelizazio arduraduna da. Hedabide horren eredua berezia da, komunikabide tradizionalekin alderatuz gero: bazkideen sostengua du oinarri. Horrek kazetaritza independentea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023257 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | AEKren ordezkaritza nagusia den Nazio Kontseiluko kideak dira Lurdes Etxezarreta (Larrabetzu, Bizkaia, 1975) eta Xabi Gartzia (Iruñea, 1976), Bizkaiko eta Nafarroako Artezkaritzako kideak, hurrenez hurren. AEKren estrategia garatzea, hizkuntza politikaren jarraipena egitea, administrazioarekin harremanak izatea, erakun... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023258 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jon Sarasua: "Euskarak, eskala gehienetan ez bezala, eskualdeko eskalan lidergoa hartzeko aukera dauka"
Duela hiru urte Euskaltzaindiaren babespean martxan jarri zuten Euskararen Gogoetaguneak egitasmoaren koordinatzailea da Jon Sarasua (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966), eta egiten ari diren lanketaz eta lanketa horretan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023259 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrez eros daitezke hurrengo asteburuko kultur ekitaldietarako sarrerak
TikTara musika taldeak Ubera diskoa aurkeztuko du azaroaren 23an, eta egun bat geroago, 24an, haurrentzako antzerki saioa izango da. Bi emanaldiak ere Aita Mari aretoan izango dira.
Udaleko Kultura Sailak udazkenerako prestatutako agendaren barrua... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023260 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bipil elkarteak adineko pertsonei zuzendutako Bixi Bizi egitasmoa sortu du. Orion martxan da, eta hainbat saio egingo dituzte eskualdeko beste herri batzuetan ere: Aian, Getarian eta Zumaian.
Ainara Iribar, Maria Zubimendi eta Ane Aldalur zumaiarrek osatzen dute Bipil ongizate eta kultur elkartea. Apirilean jarri zuten... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023261 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Filma euskara hutsean emango dute ostiralean, igandean eta astelehenean; larunbatean, berriz, euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin.
Txani Rodriguez idazlearen eleberrian oinarritutako Azken erromantikoak filma emango dute asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. David Perez Sañudo zinemagile bilbotarraren bigarren f... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023262 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehen normalagoa zen galtzetan txaplatak jartzea. (Argazkia: Amazon)
Arropa zaharrekin zerikusia duen hitz bat ekarri dugu aste honetan, Abelinek jasotakoa. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Zulatutako edo gastatutako arropei jartzen zaien oihal zatiari esaten diogu Zumaian eta inguruan "txapl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023263 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Herri lanketa egingo dute azaroaren 23an, euskararen plan estrategikoa zehazteko
Hurrengo 10 urteetarako euskararen plan estrategikoa diseinatzeko prozesua hurrengo fasean sartuko da. Pasa den asteartean Oikian egin zuten lan-mahaiarekin amaitu zuten diagnostiko fasea, eta aurrera begira jarriko dira orain, norabidea z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023264 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean Ormaiztegin izango dituzte borrokaldiak Zumaiako boxeolariek
Mady Diame eta Eliezer Chavarria Zumaia Cuban Boxing klubeko kideak igoko dira ringera Ormaiztegiko boxeo jaialdian.
Zumaia Cuban Boxingeko bi boxeolarik, Mady Diamek eta Eliezer Chavarriak, borrokaldiak izango dituzte larunbatean Ormaiztegin (Gip... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023265 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Neguko ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean Zumaian
Neguko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldiko igeriketa saioak izango dira larunbatean Zumaian.
Larunbat honetan, Taosa Igeri Taldeak antolatutako igeriketa lehiaketa izango da Zumaian. Neguko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldia hain zuzen ere... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023266 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gomazko paletako Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du Zumaiak
Joel Martin Duran eta Urko Ostolaza Larrañaga arituko dira jubenil mailako finalean, igandean Alegian.
Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako txapelketako finalak jokatuko dituzten, gomazko paleta binakako modalitatean, igande goizean Alegian. Kadete e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023267 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itzurunbidea eta Larretxo arteko igogailuaren lanak lizitatuko dituzte
Deialdian parte hartu nahiko duten enpresek azaroaren 28ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea.
Itzurunbidea eta Larretxo auzategia lotuko dituen igogailuaren proiektuari beste bultzada bat eman nahi dio udalak. Lehen deialdiak ez zen izan... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023268 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ondoren, Soingo Gainara (1.036 metro), Arriurdiñetara (1.059 metro) eta Irakurrira (1.142 metr) joango gara. Inguru zoragarria da, ikuspegi dotoreak dituena, eta garai bateko mairu-baratzeak daude. Amaiera Ezkurragainen izango da. Umeek egiteko moduko ibilaldia da, beraz, animatu.
Goiz buelta honek, guztira, 11 kilomet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023269 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berehala agortu dira 'Go!azen' telesailaren emanaldirako sarrerak
Go!azen telesailaren 11. denboraldiko lehen kapituluaren aurrestreinaldia egingo dute datorren igandean, 17:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Emanaldirako gonbidapenak gaur eguerdian jarri dituzte eskuragarri sarrerakzumaia.eus webgunean, eta berehala... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023270 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostiralean egingo dute osasun publikoaren aldeko hurrengo elkarretaratzea
Zumaiako Osasun Publikoaren Aldeko plataformak deituta, ostiralean egingo dute elkarretaratzea anbulatorio aurrean, 12:00etan, "zumaiarrentzat osasun arreta duina eskatzeko". Zumaiako eta inguruko herrietako herritarrak mobilizazioetan parte hart... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023271 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur eskuratu ahal izango dira 'Go!azen'-en emanaldirako sarrerak
Gonbidapenak sarrerakzumaia.eus webgunean eskuratu ahal izango dira gaur eguerdiko 12:00etatik aurrera. Pertsonako hiru sarrerak emango dira gehienez.
Go!azen telesailaren 11. denboraldiko lehen kapitulua ikusteko aukera izango da datorren igandean, hila... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023272 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Erasotutako emakumeak, zauritutako komunitateak eta erasotzaile "arruntak"' hitzaldia emango du Melconek (Zumaia, 1987) bihar, 18:30ean, Emakumeon Etxean.
Eztabaidagune bat zabaldu nahi dut. Ideia batzuk emango ditut, baina helburua bada beste ideia batzuk probokatzea ere. Hitzaldiaren izenean arruntak hitza kakotx ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023273 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Soziologo eta UEMAko ikerketa teknikariak solasaldia eskainiko du gaur, Oxford aretoan, 18:00etan hasita. Euskararen egoeraz eginda duen tesiaren ondorioez ariko da solasean Iurrebaso.
Iñaki Iurrebaso soziologo eta UEMAko ikerketa teknikariak solasaldia eskainiko du gaur, Oxford aretoan, 18:00etan hasita. Euskararen eg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023274 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eneko Carretero: "Presiorik gabe eskaladan aritzeko gogoa dut aurrerantzean"
Ia bizitza osoa eskaladan lehiatzen egon ostean, txapelketen mundua utziko du Eneko Carreterok (Zumaia, 2001). Agurrak beti izan ohi dira gaziak, baina zumaiarrarenak izan du gozotik. Izan ere, boulderreko Espainiako Kopako garaile izan da ast... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023275 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zabalik dago Zumaiako kirol instalazioetako zerbitzuen kontrataziorako lizitazio prozesua
Urriko udalbatzarrean erabaki zuten kirol instalazioetako zerbitzu hainbat lizitaziora ateratzea, eta dagoeneko ireki dute eskaintzak egiteko epea. Abenduaren 5erako aurkeztu beharko dituzte proposamenak.
Zumaiako Udalak lizitazio... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023276 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Arropa berrerabiltzearen garrantziaz kontzientziatzeko kanpaina jarri dute martxan
Arroparen eta oinetakoen kontsumo arduratsua sustatzea du xede Urola Kostako Udal Elkarteak martxan jarri duen kanpainak. Aian, Orion, Zarautzen, Getarian eta Zumaian, edukiontzien ondoan, informazio puntuak jarriko dituzte, eta eskualde... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023277 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Agerreko uzta euskarari puzka da aurtengo udazkeneko kanpainaren leloa, eta hain zuzen ere, Nafarroako Ager eremuan euskara loratzeko egitasmoetara bideratuko dute bildutako dirue. Nafarroako produktuekin osatutako hiru saski daude aukeran, eta Errigora.eus webgunearen bidez egin behar dira eskaerak. Osteguna da horret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023278 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ezin izan dute Barandika eta Lopezek Winter Serieseko ibilbidea garaipenarekin hasi
Bi eta huts emaitzarekin galdu dute gernikarrak eta zumaiarrak Winter Serieseko lehen partida Urreisti eta Sorozabalen aurka. Partida aurretik eta atsedenaldian erakustaldiak eskaini zituzten gonbidatuak izan ziren Zumaiako zesta punta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023279 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Espainiako txapelketara joatekoko gutxieneko marka lortu du Taosa igeri taldeko Unax Etxabek.
Asteburu honetan Irungo (Gipuzkoa) Artaleku kiroldegian jokatu da kimuen ligako lehenengo jardunaldia. Bertan, Taosako Igerilaria den Unax Etxabek Espainiako txapelketara joateko gutxieneko marka lortu du. Bere proba kutunean ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023280 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumarragako Trikitixa elkarteko kidea zen Zumaiako bizilaguna, eta haren heriotzaren berri emanez, oharra kaleratu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Larunbatean hil zen, 91 urte zituela.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak oharra kaleratu du, Severen Urteaga Oria panderojolea hil dela jakinaraziz, eta hari buruzko ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023281 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehiaketei agur esan die Eneko Carretero eskalatzaileak, Espainiako Kopa irabazita
Asteburuan Jakan (Espainia) jokatu dira boulderreko Espainiako Kopa eta Espainiako Txapelketa, eta han azaldu du bere erabakia, Berria.eus atariak gaur plazaratu duenez.
Eneko Carretero eskalatzaile zumaiarrak boulderreko Espainiako Kopa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023282 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako Orientazio Ligako azken proba jokatu zuten atzo Zumaian. Lurralde osotik etorritako kirolariak aritu ziren atzo kostaldeko herrian orientazioaz gozatzen.
Atzo eman zioten amaiera aurtengo Gipuzkoako Orientazio Ligari Zumaian egin zen probarekin. Iparrorratza eta mapa eskuetan, herriko txoko desberdinetan ibi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023283 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gipuzkoako XXXV. Organo Zikloko kontzertua izango da ostiralean Parrokian
Zumaiako kontzertua Itziar Urbietak eta Iraia Bereziartuak eskainiko dute, ostiralean, 20:00etan, parrokian. Eskualdean beste herri edota auzo gehiagotan ere izango dira zikloko emanaldiak.
Martxan da Gipuzkoako XXXV. Organo Zikloa, eta datozen e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023284 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Xabier Barandikarekin bikotea osatuta, Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabalen aurka arituko da Gernikako frontoian. Partida ETB1ek emango du aurrez grabatuta, 22:15ean.
Gazteak beteranoen aurka arituko dira gaur arratsaldez Gernikako Jai Alai frontian, zesta puntako denboraldi berriari hasiera eman dion Winter Series txa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023285 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txandak hartzeko, astelehena eta asteartea, 17:30etik 21:00etara, telefonoz hartu ahal izango dira, 609 81 27 06 telefono zenbakira deituta edo WhatsAppez idatzita.
Animatu odola ematera, odol emaile berria behar ditugu, gazteak batipat, Animatu! | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023286 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskara plan berria diseinatzeko azken lan mahaia egingo dute bihar, Oikian
Oikiaren berezitasunak direla medio, lan mahai berezia programatu dute bihar arratsalderako.
Zumaian euskararekin zer? galderari erantzunez hasi zuten pasa den irailean datozen hamar urteetarako Zumaiako euskara plana diseinatzeko prozesua. Leh... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023287 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bixi-Bizik, helduaroan dauden pertsonei bideratutako programak, kirola, artea eta sormena uztartzea du helburu. Aurkezpen saioa 18:15ean hasiko da.
Bipil kultura eta ongizate elkarteak Bixi-Bizi programa aurkeztuko du hilaren 18an, astelehenez, Oxford aretoan. Bixi-Bizi helduaroan dauden herritarrei zuzendutako program... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023288 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsas hondakinak biltzeko saioa egingo dute hilaren 17an Itzurunen
Itsas Zaintza Sareak antolatu du auzolana, eta Gipuzkoan sei tokitan egingo dute aldi berean, tartean Zarauzko hondartzan. Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan antolatu dute ekintza.
Azaroaren 17an, igandearekin, itsas hondakinak jasotzek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023289 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Azaroan murgilduta gaude, eta badago gure herrian garai honekin guztiz lotuta dagoen ohitura bat: Gabon Koruko entseguak, hain justu. Honen lekuko da, azken aste hauetan hainbat partaide horren berri galdezka izatea. Bada, iritsi da ahotsak berotu eta urteetan ikasitako doinuak gogoratzeko garaia. Abestea gogoko duten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023290 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mitxel Aizpurua: "Izan ditudan lanen artean, garbigunekoa dut gustukoena"
Urola Kostako Udal Elkarteko langilea da Mitxel Aizpurua; Orioko, Zarauzko eta Zumaiako garbiguneetan aritzen da. Hondakinak sailkatzea eta horiek aplikazio batean erregistratzea da haren egitekoa. "Oso lan ederra" dela nabarmendu du, eta jendear... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023291 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Produktuen bilketa gauzatu du Kontseilu Sozialistak Valentziara eramateko
Etxape zentro sozialistan egin dute bilketa, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Antolatzaileen esanetan, "oso ondo" joan da bilketa, "jende askok" egin baitu ekarpena.
Valentziako uholdeek kaltetutako herritarrak laguntzeko produktuen bilketa egin... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023292 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Soirée izena jarri diote Sapere Aude Sinfoniettako kideek biharko emanaldiari. 19:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan.
Gaur egitekoa zen Klarinete laukoteen lehiaketa bertan behera utzi zuten antolatzaileek. Ez, ordea, egun bat geroago izango zen klarinete kontzertua. Sapere Aude Sinfoniettak programatutako ema... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023293 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urteko azken odol emateak izango dira Zumaian, beti bezala, asteazkena 16:30 tik 20:30ra, beheko plazako jubilatuen egoitzan, 2. solairuan.
Txandak hartzeko, internet bidez irekita izango da ostiral, larunbata eta igandean ere. Horretarako web orrian sartu txanda hartzeko, mugikorretik edo ordenagailu bidez.
Txandak te... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023294 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskualdeko hainbat tokitan ospatuko dituzte sanmartinak, askotariko ekintzekin. Toki horien artean izango da Askizu. Gaur ekingo diote jaiei mus txapelketarekin.
Getariako Askizun asteburu honetan ospatuko dituzte sanmartinak, eta besteak beste, auzoko afaria, Izer eta Alabierrekin erromeria, herri kirol jaialdia, Potx... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023295 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udal Elkarteak antolatutako kanpainek hiru oinarri izango dituztela adierazi du Ion Arozena Eizagirre UKUEko presidenteak. Bere kezka ere azaldu du sailkatutako hondakinen kopuruak azken aldian izan duen beherakadagatik.
Hondakinen sorkuntzaren prebentzioa, berrerabiltzea eta birziklatzeko kontzentziazioa piztea. Hiru ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023296 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pintura tailerra emango du Esteban Orozek gaur arratsaldean Oxforden
Kaleko pintura lehieketetan ohikoa da Esteban Oroz margolari nafarra. Zumaian sarritan aritutakoa, egun hauetan bere lanak erakusgai ditu Alondegiko Oxford aretoan. Datorren igandean itxiko ditu erakusketak ateak, baina aurretik, gaur bertan, pintura ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023297 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | "Zumaiako beteranook aurten lehen aldiz jokatuko dugu Santurtziko traineruen bandera. Nire sorterrian. Estropada bukatuta, oraindik adrenalina bor-bor, (...) han ikusi ditut moilan: gurasoak, Joxan entrenadore zaharra, garai hartako Soterazaleak... orduko emozioak eta oraingo malkoak nahastuta. Hunkigarria izan zait os... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023298 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Katu koloniak kontrolatzeko eta elikatzeko hitzarmena sinatu dute Zumaian
Udalak eta Zumiauka elkarteak sinatutako akordioaren arabera, kaleko katuak elikatzeko beharrezkoa izango da aipatu elkarteko kide izatea.
Zumaiako leku desberdinetan bizi diren kaleko katu koloniak kontrolatzeko eta elikatzeko hitzarmena sinatu ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023299 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zuhaixketan jartzen dira brankilloak, likaz igurtzitako adaxkak. (Argazkia: youtube.com )
Iaz azaldu genuen zer zen reklamoa , eta aste honetan horretarako erabiltzen zen erreminta baten izena ekarri dugu, Jexuxek esandakoa. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi helbidera (Xabier).
Txoriak harrapatzeko adar edo ziri ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023300 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Triatloi Taldeak urteko batzar orokorra egingo du gaur Aitzuri pilotalekuko bilera gelan. Saioa 20:00etan hasiko da, eta klubaren etorkizuna eztabaidatuko dute bertan.
Hasieran, triatloian hasi nahi dutenentzako bilera informatiboa egingo dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023301 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igaro ikuskizuna emango du Maren Basterretxea Iribar artistak, Larraina Euskara Elkarteak antolatutako saioan. Azaroaren 14an izango da, ostegunean, 19:30ean, Aita Mari zineman. Doan izango da.
Maren Basterretxea aktorea da eta txotxongiloekin ere aritzen da. Igaro lan honetan, txotxongiloak eta beste objektu batzuk er... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023302 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Materiala bilduko du etzi Urola Kostako Kontseilu Sozialistak Valentziara eramateko
Etxape zentro sozialistan egingo dute bilketa etzi goizeko 10:00etatik aurrera. Higiene pertsonalerako produktuak edo botikinerako sendagaiak jasoko dituzte, besteak beste.
Valentzian (Herrialde Katalanak) gertatutako uholdeetako kaltet... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023303 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, 11:00etatik aurrera, arituko dira Santiagoko padura inguruan pilatutako hondakinak jasotzen. Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatutako ekintza da.
Santiagotxikin pilatutako hondakinak jasotzeko ekintza egingo dute etzi, larunbata, goizeko 11:00etatik aurrera. Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu du bilket... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023304 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Euskal Herrian ezagunak diren hamaika pertsonarekin osatu dute aurtengo Euskaraldiaren enbaxadore taldea. Herritarrak euskararen erabileran aurrerapausoak ematera eta hizkuntza portaerak aldatzera animatzea izango da hamaikakoaren egitekoa. Datorren Euskaraldia 2025eko maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da, eta p... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023305 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Artisautzako produktu batzuk jarri dituzte salgai Mao Arte Estudioan. Haien salmentatik ateratako dirua oso-osorik Valentziako denboraleko kaltetuei bideratuko diela adierazi du arduradunak.
Valentziako (Herrialde Katalanak) uholdeetako kaltetuen aldeko elkartasun kanpainarekin bat egin du Patxita Etxezarreta kaleko Ma... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023306 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Ez ahazteko gogoratuz' ariketako bigarren saioa egingo dute gaur Emakumeon Etxean
Idoia Telleria Maritxalarrek gidatuko duen ariketak herriko historia ezagutu eta herriko emakumeei ikusgarritasuna eta ahotsa ematea du helburu.
Urriaren amaieran abiatu zuten Ez ahazteko gogoratuz ariketa Zumaiako Emakumeon Etxean. Arik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023307 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiakok igandeko partidan bilduko duen dirua Valentziako kaltetuentzako izango da
Pasa den astean Valentzian (Herrialde Katalanak) izan zen denboralearen kaltetuentzako ekintzek aurrera jarraitzen dute. Zumaiako Futbol Taldeak ere bat egin du egun hauetan herrian abian jarri diren elkartasun kanpainekin.
Hala, datorr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023308 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxebizitza sindikatuak deitutako manifestazioaren inguruko azalpenak emango dituzte igandean Etxape zentroan
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, manifestazioa egingo dute abenduaren 14an Bilboko kaleetan etxebizitza eskubidearen alde eta "etxebizitzaren negozioa salatzeko".
Horren aurretik, asanb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023309 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bihartik eskuratu ahal izango dira ErrotaHerriaren kanpaina berriko bonoak
Turismo Bulegoan izango dira salgai Gertuk eta udalak jaulkitako bonoak. 30 euro ordainduta eskuratu ahal izango da bakoitza, eta 40 euroko kostua egiteko erabili, urtarrilaren 6a baino lehen.
Bueltan da berriz ere ErrotaHerria kanpaina. Herriko... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023310 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gabriel Arestirekin ikuskizuna estreinatuko dute Kandido Uranga eta Inazio Tolosa aktore zumaiarrek bihar, 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan.
Gabriel Aresti idazle eta poetak eraman ditu Kandido Uranga eta Inazio Tolosa zumaiarrak Gabriel Arestirekin izeneko ikuskizuna sortzera. Emaitza bihar ikusi ahal izango da Al... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023311 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 26-19 emaitzarekin irabazi zion atzo Super Amara Bera Bera taldeak Gijongo Moviemarket.com klubari, Lubaki kiroldegian jokatu zen Espainiako eskubaloi ligako zortzigarren jardunaldian.
Era ezin hobean amaitu du Pulpo Eskubaloiak bere 50. urteurrenaren bueltan antolatutako ekitaldi sorta. Atzo arratsaldez Espainiako esk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023312 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Diru bilketa egingo du Zumaiako Caritasek Valentziako uholdeetako kaltetuei laguntzeko
Kanpainan parte hartu nahiko dutenek Kutxabankeko kontu batean egin ditzakete diru sarrerak. Igandeko mezan bilduko den dirua ere Valentziako hondamendiko biktimentzako izango dela iragarri du elkarteak.
Gehitzen doaz Valentziako (He... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023313 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Basoa.wav' proiektua aurki entzun ahal izango da zuzenean eta plataforma digitaletan
Ia duela urtebete jaso zuen Migel Gutierrez zumaiarrak udalaren sormen beka. Basoa.wav proiektuarengatik eman zioten laguntza, eta hura garatzen aritu da azken hilabeteotan herriko hainbat musikarirekin. Zuzenekoaren faltan, amaitutza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023314 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Katiuska altuak jasoko dituzte gaur eta bihar Valentziara bidaltzeko
Kofradian egingo dute bilketa gaur arratsaldean eta bihar goizez. Eudelen bidez bidaliko dituzte jarraian Valentziara.
Duela astebete izandako uholdeen ondorioak ari dira pairatzen oraindik ere Valentzian (Herrialde Katalanak). Kale, eraikin eta beste... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023315 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2029ra arte luzatu du kontratua Kauldi Oriozolak Nantes taldearekin
Bretainiako klubarekin Frantziako bi Kopa eta Txapeldunen bi sari irabazi ditu orain arte eskubaloi jokalari zumaiarrak.
Une gozoak bizitzen ari da Kauldi Odriozola eskubaloi jokalari zumaiarra. Pasa den udan brontzezko domina irabazi zuen Espainiako s... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023316 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Estazio auzoaren sarreran trafikoa motelduko dute gauean, obrak direla medio
Gaur 20:00etatik bihar goizaldera arte argindarraren aireko linea bat lur azpira sartzeko lanak egingo dituzte, eta obrak martxan dauden bitartean moteldu egingo dute trafikoa.
Estazio kalean obrak egingo dituzte gaur gauean, 20:00etatik aurre... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023317 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ostegunean Bilbon Txileren aurkako neurketa izango du Euskal selekzioak. Partida horretan jokatzeko deitu dute eskubaloi jokalari zumaiarra.
Euskal selekzioko kategoria absolutuan jokatzeko deitu dute Mikel Martinez eskubaloi jokalari zumaiarra. Hain zuzen ere, etzi, osteguna, Bilbon izango dute neurketa senior mutilek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023318 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Profesional mailako partidaren aurretik, Zumaiako Kirol Elkarteko palista gazteen arteko norgehiagoka jokatuko dute.
Pala jaialdia jokatuko dute datorren larunbatean, azaroaren 9an, 17:30ean hasita, Aitzuri pilotalekuan. Innpalak, Zumaiako Udalak eta Zumaiako Kirol Elkarteak antolatutako jaialdia gazte mailako eta prof... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023319 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirol guztien oinarriak jolasa izan behar duela, zalantzatrik ez dago. Horretarako beharrezkoak diren baliabideak asko hobetu dira, zorionez.
1979ko udan gaude eta nere aitari arraunean egin nahi dudala esan diot.. Gure etxean ez dago ordea, txintxorro edo txalupa txikirik. Amona Xelen bizilaguna da Martin Alberdi eta ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023320 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ligako partida jokatuko du Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeak bihar Zumaian
Pulpo Eskubaloia klubaren 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekintzei amaiera emango dio talde donostiarraren bisitak.
Emakumeen Espainiako eskubaloi ligako lehen mailako partida ikusteko aukera izango da bihar arratsaldez Lubaki kirold... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023321 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbat eguerdietan lan egiteko pertsona behar du jatetxeak, eta interesatuek 943-14 70 67 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Zestoako Iraeta auzoan kokatuta dagoen Iraeta jatetxeak zerbitzaria behar du. Arduradunek agertu dutenez, larunbat eguerdietan lan egiteko pertsona baten bila dabiltza, eta interesatuek 943... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0023322 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Enpresa txiki eta ertainei talentua erakartzen laguntzeko ekimena abiatu du UKUEk
BertanIn izena jarri diote kanpaina honi eta gaur gaurkoz eskualdeko 30 enpresa baino gehiagok hartu dute parte.
Urola Kosta eskualdeko enpresa txiki eta ertainei talentua erakartzen laguntzeko ekimena jarri du martxan Urola Kostako Udal ... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.